Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko martxoaren 29koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, Euskal Autonomia erkidegoko udal administrazioek egindako desjabetzeko ez diren jarduketa isolatuen ondoriozko birkokatzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 98
- Hurrenkera-zk.: 2676
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/03/29
- Argitaratze-data: 2010/05/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Hirigintza diziplinatzat hartzen duen kontzeptu modernoan, XIX. mendeko hiri-zabalgunearen ikuspegi tradizionalarekin batera, herrien barne-eraberritzearen eta arrazionalizazioaren ikuspegiak ere txertatzen dira, herriak osasungarriagoak, koherenteagoak eta iraunkorragoak izan daitezen; azken batean, gizatiarragoak, jendearen garapen integralerako oinarri eta euskarri izateko, bai banako moduan, bai gizarte-arloan. Horixe da, hain justu, Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen abiapuntuko printzipioetako bat, eta operadore publikoen zeregin hermeneutikoaren gidari izan behar du, haien eskumenak baliatzeko garaian.
Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek lan bikaina egiten dute hiri-eraberritzearen eta birgaitzearen eremu horretan, eta lan hori bat dator interes orokorrarekin, herritarrek norberaren premien araberako etxebizitza duina izateari dagokionez.
Ildo beretik, hirigintzako jardunen eraginpean hartutako pertsonak birkokatzea ahalbidetzen du legeak, baita babes publikoko etxebizitzetan ere.
Era berean, Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuaren 23. artikuluko 7. idatz-zatiaren arabera, jardun integratuen kasuan, prozesuari hasiera emateko Urbanizazio Jarduneko Programa onartu behar da; beraz, hirigintza-antolamenduaren kontzeptu-eremuaren barruan, eta eremu horren beste alderdi bat bezala.
Alabaina, desjabetzekoak ez diren jarduketa isolatuetan ez dago horrelako dokumenturik jarduketa horiek Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen Bigarren Xedapen Gehigarrian bilduta daude; beraz, eraginpean hartutako pertsonak birkokatzeko eskubidea bermatzeko prozedura arautu behar da, betiere Udalak sustatuta eta esanbidez gainbegiratuta.
Horren ondorioz, eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuan xedatutakoari, eta Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 39/2008 Dekretuaren Azken Xedapenen artetik Lehenengoari jarraiki, honako hau
Agindu honen xedea da Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen Bigarren Xedapen Gehigarriko 1.c) idatz-zatia garatzea, betiere Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 39/2008 Dekretuaren 36. artikuluari, eta Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuaren 23. artikuluari dagokienez, desjabetzekoak ez diren jarduketa isolatuetan birkokatzeko eskubideari buruzkoak baitira.
Hirigintza-jardunaren sustatzaileak jardun horren ondorioz deuseztatu beharreko edukitze-erregimena duen ohiko etxebizitza baten legezko okupatzailea den eraginpean hartutako pertsonaren esku etxebizitza bat (edukitze-erregimen berean) jartzean datza birkokatze-eskubidea.
Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 39/2008 Dekretuan, eta Lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuan hirigintza-birkokatzeetarako aurreikusitako erregimena edo araubidea aplikatuko da desjabetzekoak ez diren jarduketa isolatuetan, eta honako eskakizun hauek bete beharko dira ezinbestean:
Udalaren aldez aurreko deklarazioa, higiezin berean kokatutako etxebizitza jakin bat edo batzuk desjabetzekoak ez diren jarduketa isolatu batean sartuta egoteagatik eraitsi egingo direla ziurtatuz, betiere Lurzoruari eta hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren 1. puntuaren c idatz-zatian xedatutako birkokatze-eskubideari dagokionez.
Desjabetzekoa ez den jarduketa isolatuaren eraginpean hartutakoen esanbidezko baimena; jarduketaren sustatzaileak eta jarduketaren eraginpean hartutako pertsonek birkokatzeko hitzarmena sinatu dutela egiaztatu beharko da.
Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren dagokion Lurralde Ordezkaritzari udalaren deklarazioaren eta birkokatze-hitzarmenen berri ematea.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean hasiko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 29a.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 105/2008 DEKRETUA, ekainaren 3koa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzkoa.
- Ikus: 39/2008 DEKRETUA, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa.
- Garatzen du: 2/2006 LEGEA, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa.