Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 28koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaitarako sailburuarena, ondoko aginduaren hutsak zuzentzeko dena: Agindua, 2008ko azaroaren 7koa, babes publikoko etxebizitzak sustatzeko laguntzei eta alokairua bultzatzeko neurriei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 50
  • Hurrenkera-zk.: 1410
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/01/28
  • Argitaratze-data: 2009/03/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2.b) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Babes publikoko etxebizitzak sustatzeko laguntzei eta alokairua bultzatzeko neurriei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko azaroaren 7ko Agindua 2008ko azaroaren 19an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 222. zenbakian, eta bertan aipatutakoen moduko akatsak ikusi direnez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren.

Azaldutakoagatik, honakoa

  1. 28011. orrialdean, 10. artikuluaren 5. paragrafoan, honakoa dioenean:

    1. Sustatzaileek gehienez 6 hilabeteko epean formalizatu beharko dute mailegua behin-behineko kalifikaziotik (salbu eta aldez aurretiko banku-deskontua aukeratu badu) edo obra-lizentziatik zenbatzen hasita kalifikazioa beharrezkoa ez den kasuetan, eta maileguaren lehen disposizioa egin beharko du formalizatu zenetik zenbatzen hasi eta gehienez 6 hilabeteko epean.

    Honako hau esan behar du:

    1. Onuradunek gehienez 6 hilabeteko epean for­malizatu beharko dute mailegua diru-laguntza ematen duen ebazpenetik (salbu eta aldez aurretiko banku-deskontua aukeratu badute), eta maile­guaren lehen disposizioa egin beharko du formalizatu zenetik zenbatzen hasi eta gehienez 6 hilabeteko epean.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 28a.

    Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

    JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.