Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2008ko abenduaren 9koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaiterazo sailburuarena, ondoko aginduaren hutsak zuzentzeko dena: 2008ko azaroaren 7koa, babes publikoko etxebizitzak sustatzeko laguntzei eta alokairua bultzatzeko neurriei buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 14
- Hurrenkera-zk.: 264
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/09
- Argitaratze-data: 2009/01/21
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.2.b) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
2008ko azaroaren 7ko Agindua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes publikoko etxebizitzak sustatzeko laguntzei eta alokairua bultzatzeko neurriei buruzkoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 222. zenbakian, 2008-11-19an, argitaratu zen; eta bertan aipatutakoen moduko akatsak ikusi direnez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:
Azaldutakoagatik,
Artikulua bakarra. Ondoren adierazitako xedapenak zuzendu egiten dira:
28008. orrialdean, 6.2 artikuluan, honakoa dioenean:
Amortizazio-epea.
Mailegu kualifikatuaren amortizazio-epea 20 urtekoa izango da, 3 urte gehiagoko aukerako gabealdiarekin.
Honako hau esan behar du:
Amortizazio-epea.
Mailegu kualifikatuaren amortizazio-epea 20 urtekoa izango da, 4 urte gehiagoko aukerako gabealdiarekin.
28009. orrialdean, 7.2 artikuluan, honakoa dioenean:
Deskontu-linearen gehieneko zenbatekoa hipoteka-maileguei ezarritako gehieneko zenbateko bera izango da eta gehieneko iraupena hiru urtekoa formalizatzen denetik aurrera.
Honako hau esan behar du:
Deskontu-linearen gehieneko zenbatekoa hipoteka-maileguei ezarritako gehieneko zenbateko bera izango da eta gehieneko iraupena lau urtekoa formalizatzen denetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko abenduaren 9a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Akatsen zuzenketa: ...agindua