Arautegia
InprimatuAGINDUA, 1997ko azaroaren 12koa, Kultura sailburuarena. Agindu honen bidez urriaren 18ko 406/1994 Dekretua garatzen da, hau da, haur eta gazte taldeen lojamendu eta egonaldietarako aterpetxe eta instalakuntza antolaketari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 226
- Hurrenkera-zk.: 5893
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1997/11/12
- Argitaratze-data: 1997/11/25
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Xedapen honek indarra hartzean, eta aldibaterako xedapenean bildutako salbuespenarekin, indargabetuta geratuko da 1994ko apirilaren 29ko Agindua, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarena, Euskal Autonomi Elkarteko administrazioaren jabetzako etxebizitza sozialak adjudikatzeari buruzkoa.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko azaroaren 12a.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza
eta Ingurugiro sailburua,
FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.
Urriaren 18ko 406/1994 Dekretuaren bidez haur eta gazte taldeen egonaldietarako prestatutako aterpetxe edo instalakuntzen errekonozimendua arautu zen. Horren helburua zen, hain zuzen ere, haur eta gazte talde antolatuei ostatu ematen dieten egoitza finkoetan errespetatu beharreko gutxienezko segurtasun eta garbitasun betebeharrak bermatzea, kontutan hartuta egonaldi horiek urteko sasoi jakinen batean nahiz etenik gabe egitekoak direla, gutxienez gau baterako eta, gehienez jota, hilabete jarrai baterako, eskolako irakaskuntzaren osagarri edo lagungarri gisa eta aisialdian burututako kultura zein hezkuntza iharduerei loturik.
Horren ildotik, eta haur eta gazte taldeek etxetik kanpoko egonaldietarako erabiltzen dituzten lojamendu-etxeak bizigarritasun egoera onean daudela eta bertan bete beharreko segurtasun neurriak konplitzen direla bermatu nahian, Agindu honen bitartez instalakuntzek errekonozimendu ofiziala lortu ahal izateko konplitu beharreko betebeharren nondik norakoak arautzen dira, gai honen inguruko legediaren arabera dagokien instantzien eskutik lortu beharreko baimenez gain bete beharrekoak alegia. Bestalde, honako alderdi hauek ere finkatzen dira: instalazio hauen erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak, ofizialki onartutako instalakuntzen erregistro bateratua osatzeko modua eta instalazio guztientzako berdina izango den bereizgarriaren diseinua finkatzea.
Urriaren 18ko 406/1994 Dekretu horren Azken Xedapenetatik Lehenak dekretu hori garatzeko hartu beharreko erabakiak hartzeko ahalmena ematen dio Kultura sailburuari. Bestalde, 4. atalean, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari honako zeregin hauek ematen dizkio Kultura Sailaren bitartez bete ditzan: instalazioak onartzeko eta martxan jartzeko bete beharreko baldintzak arautzea, errolda bateratua osatzea eta Euskal Autonomi Elkarte osoan onartutako instalakuntza guztietarako bereizgarri bakar bat sortzea.
Horrenbestez, honako hau
atala.– Aterpetxe eta instalakuntzen kokapena eta bertara iristeko modua.
– Instalazioak ezingo dira egon kutsadura edo gaixotasunik ekar ditzaketen lekuetatik hurbil, ez eta erabiltzaileen segurtasuna nola edo hala kolokan jar dezaketen toki eta elementuetatik ere.
– Instalazioetara iristeko bideak nahiko zabala izan beharko du eta ongi zaindua egon beharko.
– Errepidetik hurbil edo bideren baten ondoan dauden instalakuntzetan, istripurik ez gertatzeko hartu beharreko neurriak hartuko dira.
– Instalazio guztiek larrialdietarako plan berezi bat izan behar dute.
– Instalazioan telefonorik ez baldin badago, larrialdi egoeretan komunikatzeko bideren bat erabiltzeko modurik izango dela bermatu beharko da.
atala.– Instalazio elektrikoak, gas instalazioak eta berogailu sistema.
Instalazio elektrikoak eta gasarenak indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen baldintzak bete beharko dituzte, eta baita berogailu sistemak ere.
atala.– Suteei aurrea hartzeko eta aurre egiteko sistema.
– Instalazio guztiek suteei aurrea hartzeko eta aurre egiteko babes neurriei buruz indarrean dagoen legedia bete beharko dute.
– Instalazio guztiek larrialdietarako plan bat izan beharko dute, sutea gertatuz gero eraikinetik nola atera jakiteko.
– Baso inguruetan kokatutako instalazioek segurtasun–esparru bat izan beharko dute, bat ere arbustu eta landaretzarik gabea, eraikitako eremua eta basoa ongi bereizteko.
atala.– Edateko uraren hornikuntza.
– Instalazioetako iturrietatik edateko ura jori isuriko da beti.
– Ur-gandelik edo depositurik baldin badago, horrek ezingo du egon eraikina erabiltzen duten pertsonen irispidean. Ongi estalia eta babestua egon beharko du, ezerk kutsa ez dezan.
– Ura udalaren hornikuntza saretik iristen ez bada, klorazioa automatikoki egiteko aparatu bat egongo da instalazioan, uraren baldintza bakteriologikoak bermatzeko. Aparatu horrek egoera ezin hobean egon beharko du denbora guztian, behar den bezala funtzionatzeko.
– Instalazioek edateko urari dagokionez indarrean dagoen legedia bete beharko dute.
atala.– Ur zikinaren bideraketa eta zabor-bilketa.
– Zaborra botatzeari eta ur-zikina kanporatzeari dagokionez, Euskal Autonomi Elkarteko natura zaintzeari buruzko Legeak ezartzen dituen baldintza eta debekuak hartu beharko dira kontuan, bai eta foru aldundiek mendiei eta ingurugiroari buruz emandako arauek ezartzen dituztenak ere. Instalazioek, bestalde, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen osasun baldintzak betetzen dituen sistema eduki beharko dute.
– Zaborra eta bestelako hondakinak gaika edo taldeka biltzea gomendatzen da.
atala.– Logelak.
– Logelek kanpoko aldetik zuzenean datorren aireztapena izango dute, airea behar bezala berritu dadin.
– Logelak ezingo dira inoiz lur azpiko zoruetan kokatu, eta kanpoko argia beharko dute izan.
– Erabiltzaileek lo egiteko espazio indibiduala izango dute, dela ohea edo dela literako plaza bat. Lotarako leku horiek koltxoia, koltxoi-funda eta manta izan beharko dute, gutxienez, eta egoera higieniko egokian beharko dute izan. Bestalde, armairu bat edo takila moduko armairutxo bat ere izango dute, beren gauzak gordetzeko.
– Erabiltzaile bakoitzak izan behar duen espazioa 4 metro kubikotik gorakoa beharko du izan eta, ohe edo litera bakoitzeko, gutxienez, 3’75 metro karratuko espazioa beteko da zoruan.
– Ohe edo litera bakoitzak gutxienez korridore bat izango du alboan, logela osoaren banaketa eta ohe kopurua kontuan hartuta.
– Literak baldin badaude, behar diren neurriak hartuko dira goiko somieretatik erori eta ezbeharrik ez gertatzeko.
atala.– Jantokia eta sukaldea.
– Jantokia eta sukaldea beren zeregina era egokian betetzeko behar diren altzari, mahai-tresneria eta bestelako tresneriaz horniturik beharko dute izan, kontuan hartuta zenbat erabiltzaile egon daitezkeen gehienez aldi berean ostataturik.
– Janari zerbitzua ematen ez duten instalazioek hozkailua eta janari-gordailu egokia izango dute, elikagaiak gordetzeko.
– Janari zerbitzua ematen duten instalazioek jantoki kolektiboen arau tekniko-osasunezkoei buruz indarrean dagoen araudia bete beharko dute, bai eta gai horren inguruan dauden bestelako arauak ere.
atala.– Higiene zerbitzuak.
– Instalazio guztiek higiene-zerbitzutarako guneak izango dituzte, nahikoak mutilentzat eta nahikoak neskentzat, garbiak eta osasunerako egoera onean.
– Higiene zerbitzutarako guneek aireztapen nahikoa izan beharko dute.
– Komunetako elementu guztietatik ur korrontea isurikoda.
– Zerbitzu higienikoen artean, gutxienez, honako hauek egongo dira:
Komun-ontzi bat hamabi pertsona edo frakzioko.
Konketa bat hamar pertsona edo frakzioko.
Dutxa bat hamabi pertsona edo frakzioko. Oinutsik ibiltzeko lekua ez da irristakorra izango eta erraz desinfekta daitekeena izango da.
Gune sanitario bakoitzeko konketa eta dutxa bat, gutxienez, ur berokoak izan beharko dute.
atala.– Botikina.
– Instalazio guztietan lehen-laguntzarako botikin bat egongo da. Botikin horretan istripurik ohikoenei aurre egiteko moduko material aski egongo da eta hartu beharreko neurriak hartuko dira haurrek sendagarrietara iristeko modurik izan ez dezaten.
– Instalazioen erabiltzaileak gaixotzen edo kutsatzen badira, instalazioaren arduradunek horren berri eman beharko diete osasun arloko agintariei.
– 75 lagun baino gehiagorentzako lekua duten instalazioetan erizaindegi moduan ibiltzeko gela berezi bat ere egongo da. Horri dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari txostena eskatu beharko zaio, gela hori aldez aurreko baimena behar duen osasun-zerbitzu moduan erabil daitekeen ala ez adieraz dezan.
atala.– Ekintzetarako gelak.
Instalazioetan gela bat edo gehiago egongo da ekintzak egiteko, kontutan hartuta instalazioaren erabiltzaile kopuru gehienezkoa.
atala.– Bestelako eremu eta guneak.
– Instalazioetan leku egoki bat egon beharko du kanpoko aldean, estalperik gabe, erabiltzaileek atari zabalen jolasteko, gau-jaiak egiteko eta kirola egiteko aukera izan dezaten, besteak beste. Kontuan hartu beharko dira Euskal Autonomi Elkarteko natura zaintzeari buruzko Legean ezarritako baldintza eta debekuak, bai eta foru aldundiek mendiei eta ingurugiroari buruz emandako arauetan eta haurren babesari eta aisialdirako eremuei buruzko arauetan ezarritakoak ere.
– Instalazioetan igerilekurik baldin badago, indarrean dagoen legediak igerileku publikoentzako eskatzen dituen betebeharrak konplitu beharko ditu.
atala.– Oztopo arkitektonikoak kentzea.
Eraikin berrietan oztopo arkitektonikoak kentzeari buruzko araudian eta aplika daitezkeen gainerako araudietan ezarritako betebehar teknikoak beteko dira.
atala.– Barruko funtzionamendurako arauak.
– Instalazio guztiek barruko erregelamendua izango dute erabiltzaileen eskura. Bertan instalazioak eskaintzen dituen zerbitzuak eta indarrean dauden prezioak agertuko dira.
– Erabiltzaileei instalazioetan eskaintzen zaizkien zerbitzu guztien prezioak biltzen dituen zerrenda emango zaie eta larrialdiren bat gertatuz gero eraikinetik nola atera azaltzeko plano bat ere bai.
– Gertatzen diren istripuen inguruko erregistro bat egitea gomendatzen da, horiek sortarazi dituzten arrazoiei konponbidea jartze aldera.
atala.– Instalazioaren ikuskapena eta garbitasuna.
Egonaldi bakoitzaren hasieran eta bukaeran instalazioa ikuskatu eta garbitzen dela bermatu beharko da, erabiltzaile berriak sartzen direnean egoera ezin hobean dagoela ziurtatzeko.
atala.– Erabiltzaileen eskubideak.
Instalazioen erabiltzaileek honako eskubide hauek dituzte:
Instalazioak erabiltzea, indarrean dagoen araudiaren arabera eta barruko erregelamenduan ezarritakoaren arabera.
Kontratazioa egin aurretik prezio guztien berri izatea.
Egindako ordainketa guztien ordain-agiria jasotzea. Ordain-agirietan honako hau agertuko da: instalazioaren izena, inprimatua edo zigiluz markatua, eta kobratu beharreko kontzeptu guzti-guztiak banakaturik.
atala.– Erabiltzaileen betebeharrak.
Erabiltzaileek honako betebehar hauek dituzte:
Instalazioaren barruko erregelamendua betetzea.
Guztion arteko elkarbizitzarako arauak eta higienezkoak errespetatzea.
Instalazioa etengabe garbi edukitzea, instalazioak berak ezarritako baldintzen arabera.
Ustiapenen titularrei edo instalazioaren kudeaketaz arduratzen direnei bertan egindako edozein narriaduraren berri ematea.
atala.– Instalazioaren aldi baterako onarpena.
Normalean beste helburu batzutarako erabili ohi den eraikina aldi batez aterpetxe gisa erabiltzeko egokitu nahi baldin bada, aldi baterako onarpena eskatu beharko da eta, horretarako, urriaren 18ko 406/1994 Dekretuaren 7. atalean eskatzen den dokumentazioa bidali, zerbitzua edo jarduera hasi baino bi hilabete lehenago.
atala.– Erregistro bateratua.
Dagokion foru aldundiaren organo eskumendunaren eskutik errekonozimendu ofiziala jasotzen duten instalazioak Euskadi osoko instalakuntzak biltzen dituen erregistro bateratuan sartuko ditu Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak. Hori egin ahal izateko foru aldundietako organo aginpidedunek instalazio bakoitzaren onarpen erabakia bidaliko diote Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari eta, horrekin batera, beste xehetasun hauek ere bai: eskatzailearen datuak, instalazioaren izena, kokalekua eta ezaugarri nagusienak eta instalazioak eskaintzen dituen zerbitzuen berri ematen duen zerrenda. Hori guztia Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak foru aldundietako organo eskumendunei emandako eredu-orrietan egin beharko dute.
atala.– Haur eta Gazte Taldeentzako Euskadiko Instalazio eta Aterpetxe Sarearen bereizgarria.
– Onartu eta erregistro bateratuan sartutako instalazioek osatuko dute Haur eta Gazte Taldeentzako Euskadiko Instalazio eta Aterpetxe Sarea. Sare horren euskarazko izen laburtua hau da: «Euskadiko Aterpetxe Sarea (E.A.S.)».
– «Euskadiko Aterpetxe Sarea»n sartzen diren instalazio guztiek eraikinaren kanpoko aldean, ongi ikusten den leku batean, bereizgarri berdina izango dute, hau da, aterpetxe sarea identifikatzeko logotipoa eta «Albergue-Aterpetxea» hitzak (Euskal Autonomi Elkarteko bi hizkuntza ofizialetan) eta, horrez gain, instalazioaren izena. Sarearen bereizgarri ofiziala errekonozimendua egiten duen organoak emango dio instalazioren jabeari, dagokion lekuan jar dezan. Bereizgarri ofizialaren diseinua Agindu honen eranskinean agertzen dena izango da.
Agindu honen bidez ezarritako baldintzak betetzeak ez du esan nahi araudi sektorialen bidez ezartzen diren beste gainerako betekizunak zorrozki bete beharko ez direnik.
ALDI BATERAKO XEDAPENA
Urriaren 18ko 406/1994 Dekretuan ezarritakoaren bidez eta, beraz, Agindu hau indarrean jarri baino lehen, ofizialki onartutako instalazioen artetik Agindu honetan ezarritako betebehar guztiak betetzen ez dituztenei, betetzen ez dituzten baldintza horiek lehenbailehen betetzeko eskatuko die onarpen erabakia hartu zuen organoak. Betekizun horiek konplitzeko urtebeteko epea izango dute, hori egiteko eskatzen zaien egunetik kontatzen hasita.
Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 1997ko azaroaren 12a.
Kultura sailburua,
M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.
Bereizgarria, Haur eta Gazte Taldeentzako Euskadiko Instalazio eta Aterpetxe Sarearena. Euskadiko Aterpetxe Sarea (E.A.S.)»:
Distintivo de la Red de Albergues e Instalaciones para grupos infantiles y juveniles de Euskadi / Haur eta Gazte Taldeentzako Euskadiko Instalakuntza eta Aterpetxe Sarea. «Red de Albergues de Euskadi / Euskadiko Aterpetxe Sarea (R.A.E. / E.A.S.)»:
KOLORE KORPORATIBOA / COLOR CORPORATIVO
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 2/2022 LEGEA, martxoaren 10ekoa, Gazteriarena.
- Zuzendutakoa: AGINDUA, 1997ko azaroaren 12koa, Kultura sailburuarena. Agindu honen bidez urriaren 18ko 406/1994 Dekretua garatzen da, hau da, haur eta gazte taldeen lojamendu eta egonaldietarako aterpetxe eta instalakuntza antolaketari buruzkoa (Hutsen zuzenketa).
- Garatzen du: 406/1994 DEKRETUA, urriaren 18koa, haur eta gazte taldeen lojamendu eta egonaldietarako aterpetxe eta instalakuntza antolaketari buruzkoa.