Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 1990.eko ekainaren 5ekoa, Lehendakari tza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren Eraketa eta Ihardunerako Arautegia argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 130
  • Hurrenkera-zk.: 2034
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1990/06/05
  • Argitaratze-data: 1990/07/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

  1. Eraskineko A puntuko 36. apartaduan deskribatzen denaren arabera, psikologia eta psikiatria mailako sorospen egoki bat eskaini behar diete bezeroei Hirugarren Aadinekoentzako erresidentzi zentruek. Sorospen moeta hau ituenepeko zerbitzuez baliatuz egin ohi bada ere eta ez zerbitzu propioz, gomendagarri da, eremu berezi bat horretarako izatea berez baliatzeko gai ez diren pertsonentzako erresidentzi handietan. Honako bi gela hauek izango ditu: Profesionalarentzako bulegoa (psikologoa, sofrologoa, psikiatra, e.a.) eta psikoterapia gela, 20 m2koa gutxigorabehera, ahal den zaratarik gutxien duena eta artezko haizeketa duena. 17. Arau Teknikoa: Erropa garbilekua eta lentzeria. Hirugarren Adinekoentzako Erresidentzi Zentruek ez dute erropa garbilekua izateko obligaziorik; baina izanez gero, honako baldintza hauek bete beharko ditu: 1.- Honako gutxienezko Pspazio hau hartuko du: - m2 1/oheko, 20 ohe arte. - m2 0,7/oheko, 100 ohe arte. - m2 0,5/oheko, 100dik 200 ohe arte. - m2 0,4/oheko, 200dik 400 ohe arte. - m2 0,3/oheko, 400 ohetik gora. 2.- Espazio honen barruan, honako alde hauek bereiztuko dira argi eta garbi: - Erropa zikina hartzeko eta sailkatzeko gunea. - Garbiketa gunea. - Plantxaketa gunea. - Konponketa gunea. -- Lentzeria eta erropa zikinaren irteera kontrolatzeko gunea. 3.- Erropa garbiketarako ekipoak, artezko haizeketa izan beharko du, mekanikoki indarra emango zaiola, kanpotik edo hoditeria bidez. Hodia, bertikala baldin bada, estatikoki bultzatu ahal izango zaio haizeari. 4.- Garbiketa ekipoek, 5 kilo erropa/estantzia/24 ordu erako gutxienezko gaitasuna izan beharko dute. 5.- Erropa garbiarentzako eta erropa zikinaren tzako erabiliko diren ontziak, ezberdinak izango dira. Itxitako ontzietan garraiatuko da beti erropa zikina. 6.- Kutsaduradun erropa agian egon badaiteke zentruan, argi eta garbi identifikatu beharko litzateke eta garbiketa egin aurreko esterílízaziorako sekzio bat antolatu beharko da. 18. Arau Teknikoa: Hondakinak kanporatzeko unitatea. Erresidentzi txiki, ertain eta handiek, zentruko hondakinak eta ezertarako balio ez duten elementuak gordetzea eta kanporatzea xedetzat izango duen hondakin-unitate bat izan behar dute. Udal arauek ezar dezatenari atxikiko zaio unitate hau. Hauek onartuta ez egotea gertatuko balitz, honako gutxienezko hauek bete beharko dira: 1.- Horretarako bakarrik den tegi bat izango da hondakinak kanporatzeko unitatea. 2.- 8 m2koa izango da unitate horren espazioa gutxienera, gehi 2 m2/50 oheko, 100 ohetik gora. 3.- Husbide bat izango du lurrean, garbiketarako. 4.- Artezko haizeketa iraunkorra, errejilazko sistema baten bidez egingo dela. 5.- Artez kaleratuko da edo zerbitzu nagusietarako eremutik zehar behintzat; eta ez, diagnosis, tratamendu edo internamendu eremuetatik. 6.- Behar bezala seinalizatuta egongo diren eta itxitako ontziez baliatuz egingo da beti hondakinen garraioa zentruan zehar, hondakinak kanporatze-unitatean aldibaterako geldi daudenean ere itxita egon beharko dutela. 7.- Tegiaren desinsektazioa eta desratizazioa egingo dira aldian-aldian. 19. Arau Teknikoa: Hildakoentzako eremua. Erresidentzi txiki, ertain eta handi guztietan, hildakoentzako eremu bat egongo da, honako zernolako hauek izango dituela eta arau hauek bete beharko dituela: 1.- Tumulu-gela: - Horretarako bakarrik erabiliko da. - 12 m2ko azalera izango du gutxigorabehera. - Tumulu bat, 200 plaza edo horren frakzioko. - Artezko haizeketa eta tenperatura egokia. 2.- Hildakoentzako eremua, erresidentziko gainontzeko guneekin komunikatuta egongo da. Kanpotikako sarbide bat ere izango du, pertsonak eta autoak sar daitezen. Zentrurako sarbideez bestekoa izango da hau. 3.- Hildakoak garraiatzeko ohetxo bat egongo da, barnetík helduko dela hildakoen eremuraino; horretarako, gorpuen manipulazio eta garraioari buruzko arau higienikoak ezagutu beharko dituzte horren ardura duten langileek. 20. Arau Teknikoa: Administrazin eremua. 14. Arau Teknikoan detmtzen den zuzendantza eremuaz aparte administrazio eremua egongo da erresidentzi txiki, ertain eta handietan. Honi dagozkionetan, administrazio-lana ez da hartu behar teknika edo funtzional erizpidepean, egoiliarraren aldeko zerbitzu bat gisa baizik, Dekretu honetako 2. atalean aipatzen diren subsidiarietate eta autonomia printzipioen arabera garatu behar dela. Ondorioz, komendagarri da, administrazio eremuari, dagokion maila ematea, honako zehaztasun hauen arabera: 1.- Administrazio bulegoa: - 8 m2ko gutxienezko azalera. - Argi eta haizeketa naturala baldin badago hobe. - Egoiliarrak ibili ohi diren gunetik artez eta erraz sartzeko bidea. - Telefonoa hartzeko puntu bat. 2.- Administrazioa. Administrazioko langileen lanlekua; edukiko duen azalera, langile kopurua eta erabili edo artxibatu behar den administrazioko eta bulegoko materiale multzoak proportzionalak izango dira. Horregatik bada, ondo legoke administrazioku biltegi txikitxoren bat izatea. 21. Arau teknikoa: Langileak/egoiliarrak proportzioa edo «ratio»a. A.- Kalkulua. Langilego kopurua/egoiliar kopurua proportzioa edo aratio»a kalkulatzeko, kontutan izan beharko da: 1) Zenbakitzaile 1ez, langileak lanean egindako ordu guztiak, duen lan-egoera zein den (betirakoa, aldibaterako edo ordezkoa; egun osoan edo ordu batzutan diharduela: zerbitzu profesionalengatikako kontraprestazioa edo borondatezkoa izan eta egoera iraunkorrean dagoena, eta abar..) berdin diola, eta sektoreko hitzarmenak edo, horren ezean, Langileen Estatutuak ezartzen dituen orduekin zatitu. 2) Izendatzaile 1ez, erresidentzi zentruko plaza kopurua. B.- Arauzko kuantifikazioa. Hunako arau hauek betez: 1) Erresidentzi txikiak, erdi-mailakoak eta handiak. A) Berez baliatzen diren eta sorospendunen Erresidentzietan, I. eraskineko A puntuko 35 idazatian ezarritakoan finkatutakoa joko da gutxienezko ratio Iez. B) Erresidentzi mistoen ratioa kuantifikatzeko, jo dezagun b: berez balitzen diren egoiliarrak, s: sorospendunak, eta Br: berez baliatzen direnen ratioa, Sr: sorospendunen ratioa eta Mr: mistoen ratioa, honen ondoren ematen diren erlazioak egiaztatu beharko dira batera: I) Mr = (s.b) 2) Br < Mr < Sr F erlazio funtzionala berdinketa matematiko bidez formulatzearen kaltetan gabe, ondorio praktikoetarako, honako hau hartuko da kontutan: Mr, kasu bakoitzean ateratzen dena izango da, hau da, erresidentzi misto bateko langile kopurua, horrek adina plaza dituen eta berez baliatzen direnen erresidentziakoa bestekoa izango da, gutxinez, beti ere 6 unitatetan gehituta (OLT 1 eta 5 Klinikako laguntzaile edo antzeko) 25 plazako unitate bakoitzeko. 2) Etxebizitza komunitarioak eta minierresidentziak A) Berez baliatzen direnen eta sorospendunen etxebizitza komunitarioek eta minierresidentziek, honen ondoren adierazten diren langileak izango dituzte, gutxienez: Hirugarren Adineko sorospendunen erresidentzi zentruetarako, I. eraskineko B puntuko 26 idazatian adierazitako langileak, zuzeneko laguntza eskeintzen dutenak alegia, hartuko dira kontutan. B) Etxebizitza komunitarioak eta minierresidentziak direnean, zentru bakoitzean berez baliatzen diren/baliatzen ez diren egoiliarren proportzioa eta arau honetako B.1.B) idazatian adierazitako erizpideak kontutan izanik, kreditazio Kontseiluak, erresidentzi zentruak derrigorrez izan behar duen langile kopurua finkatuko du. C) Zernolakoen araberako kuantifikazioa Sukaldeko edo garbiketako zerbitzuak hitzarmenpean emanda dituzten Hirugarren Adineko erresidentzi zentruek, edo arautegi honetan jaso gabeko beste hainbat kasutan, zentru horietako egoerak aztertu ondoren, kreditazio kontseiluak, eta egoera berdin-antzeko zentruekin erkatu ondoren, egokitzat jotzen dituen zuzenketak sar ditzake aurreko «ratio»etan.Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 7. atalak Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua sortzen du eta Euskal Administrazio Publikoen arteko koordinakuntzako, aholkularitzako eta horietako langilegpolitika osatzen duten neurriak proposatzeko eta Administrazio horien zerbitzuko langilegoaren partaidetzako goi mailako organu kolejiatu lez arituko da. Aipatu atal horretan ohartemanda uzten da Kontseiluak berak egingo dituela eraketa eta ihardunerako bere arauak. Horretarako, 1990.eko otsailaren 14ean egindako bileran Eraketa eta Ihardunerako Arautegia onartu zuen Kontseiluak. Horren testua argitaratzen da honako erabakiaren bidez; «Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren Eraketa eta Iharduerari buruzko Araudia Uztailaren 6ko Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 Legeak, Euskal Kontseiluari eman dio beronen eraketa eta iharduerarako arauak egiteko ahalmena. Legearen 7.3 atalean zehazki aitortuta dagoen ahalmen hori erabili egin da testu hau aurkezterakoan. Testu honetan Kontseiluak berak zehazten bait du bere antolaketegitura eta dituen iharduerarauak atalkatu. Elkarreango ihardutsail honi Legeak emandako eginkizunaren garrantzia argi eta garbi hezurmamitua dago Osoko Bilkurak diteun eta Araudi honetan jasota dauden ahalmenetan. Euskal Funtzio Publikoaren euskal eredua egiteko nahitaezkoa da Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua. Koordinazio, aholku eta proposamenetarako ihardutsail den Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua, erakunde egokia da ere legediak aitortzen dizkion eginkizun garrantzizkoetan langilegoaren parte hartzea bideratzeko. Nolanahi ere, behar besteko malgutasuna da araudi honek duen ezaugarrietako bat; eta, inolako zalantzarik gabe, uneauneko behar eta eskakizunekin bat etorriko den ihardunerako bide emango du malgutasun horrek. Helburu horri lotuta, Araudi honen nahitaezko behibehingotasuna azpimarratu behar da, araudia funtzionalitatearen eskakizunetara egokituko bada. Azken finean, Kontseilua eman zaizkion aginpideak erabiltzen bastearekin dago lotuta funtzionaltasuna, ihardunak azaleratuko bait ditu Kontseilua behar bezala aritzeko egin behar diren aldaketak.I. ATALBURUA. ERABAKI OROKORRAK 1. atala.- Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua, uztailaren 6ko 6/ 1989 Legearen bitartez sortutakoa, elkarreango ihardutsail nagusia da, Euskal HerriAdministrazioetako langilpolitika osatzen duten neurriak bateratzeko, aholku emateko eta proposatzeko eginkizuna duena eta baita Administrazioetako langileek parte hartzekoa ere. 2. atala.- Euskal HerrAdministrazioetan diharduten langileek Kontseilura jo ahal izango dute bertan dauden SindikatErakundeen bitartez, Kontseiluaren ardurapeko interes orokorreko gaiei buruzko ohairadokizun edo ekinbideak agertzeko. 3. atala.- Kontseiluaren txosten eta proposamenak derrigorrezko izango dira 6/1989 Legeak agintzen duenetan eta legez nahiz araudiz berariz horrela erabakita legokeenetan. Kontseiluaren txosten eta proposamenek ez dute, inola ere, behartzindarrik izango. 6/ 1989 Legearen 7.2 atalean ohartemandakoari jarraiki, bere burua antolatzeko ahalmena du. Ahalmen hori, Antolakuntza eta Iharduerarako BarnAraudia egiteko, hori garatuz arauak emateko eta baita araubide hori beharrezko deritzonean eta agindutako bidetik aldatzeko ere duen eskubidean gauzatzen da.II. IDAZPURUA. KONTSEILUAREN ERAKETA 5. atala.- I.- Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluak honako ihardutsail hauek ditu: a) Lehendakaritza. b) Lehendakariordetza. c) Osoko Bilkura. d) Kontseiluko Idazkaritza. 2.- Halaber, Osoko Bilkuraren erabakiz eta aukeran, Lantaldeak sortu ahal izango dira, erabili beharreko gaietan adituak direnek parte har dezaketelarik. 6. atala.- Honako hauek dagozkio Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluko Lehendakariari: a) Osoko bilkura bakoitzeko deia egin, zuzendu eta mahaiburu izatea, eginkizun horien ordezkotza Lehendakariordeari egindako kasuetan izan ezik. b) Osoko Bilkura bakoitzeko gazerrenda jartzea. c) Kontseiluaren ordezkapena ondorio guztietarako izatea eta ihardutsailaren zuzendaritza. d) Kontseiluaren iharduerarako beharrezko neurriak hartzea. e) Dagokien HerrAdministrazioei, bere kabuz edo Kontseiluko edozein ihardutsailaren aldetik, agiri edo aurrekinak eskatzea, Kontseiluaren ardura peko gaiak izapidatzeko arrazoibide egokiak euki ditzan. Osoko bilkurak agertutako erizpideen arabera lantaldeen osakera onartu eta euretan aldi baterako parte har dezaketen adituak izendatzea. g) Osoko bilkuraren proposamenez, ario bakoitzeko aditu eta lanbidedunei ikerketak, txostenak, erizpen edo Egitasmoak egitea agintzea. h) Araudi hau eta bere arau osagarriak betetzen direla zaintzea. i) Kontseiluaren Osoko Bilkuraren jarduna bultzatzea, Kontseiluak, aitortu zaizkion aginpideak beteaz, bere txostenak ohartemandako epeetan eman ditzan. j) Indarrean dagoen legediak ematen dizkion beste ahalmen guztiak. 7. atala.- Kontseiluko Lehendakariordeak kanpoaldi, gaisotasun edo karghuts kasuetan ordezkatuko du Lehendakaria, horrelakoetan honek dauzkan egitekoak betez. Lehendakariak eman diezazkion beste eginkizun guztiak ere bete ahal izango ditu Lehendakarikordeak. 8. atala.- Honako hauek izango dira Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkurako kide: - Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, Lehendakari izango delarik. - Administrazio eta Funtzio Publikorako Sailburuordea, Lehendakariorde izango delarik. - Funtzio Publikoaren Zuzendaria, idazkari izango dela. - HerrArduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaria. - Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Langilegoaren Kudeaketa Zuzendaria. - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko langilegoaren Kudeaketa Zuzendaria. - ForDiputazio bakoitzeko ForDiputatu bana, dagokion Diputatu Nagusiak izendatua. - UdaBatzarren hiru ordezkari, euskal tokierakundeen elkarte edo federakuntzek bakoitzak duen ordezkotzaren heinean izendatuko dituztela. - Sindikatuek euskal HerrAdministrazioetan duten ordezkotzaren heinean izendatuko dituzten hamabi langilordezkari. 9. atala.- Honako hauek dagozkio Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkurari: a) Funtzio Publikoaren alorreko legegitasmoekiko txostenak gehienez bi hilabeteko epearen barruan egitea. b) Funtzio Publikoaren arloko gaiei doazkienean, Jaurlaritzak onarpena eman beharreko erabaki orokorreko egitasmoei,. KondairLurraldeetako Erakundeek gerta ditzaten ForArau eta ForDekretu egitasmoei eta UdaBatzarrek osoko bilkuran onartu beharreko barnjaurpideko araudiei buruzko txostenak gehienez hilabeteren barruan egitea. Beti ere, aipatu egitasmoek funtzio publikoari buruzko gaiak ikuitzen dituztenean. c) Funtzio Publikoaren arloan Estatuko Administrazioko Legaurregitasmoek, edo Legmailako erabakien egitasmoek edo erabaki orokorren egitasmoek euskal HerrAdministrazioetan izan dezaketen eragina aztertzea eta, hala badagokio, koordinakuntzarako neurri egokiak proposatzea. d) Euskal HerrAdministrazioen lanposteskaintzak onartu eta batera argitaratzeko erizpide eta artezpide orokorrak erabiltzeko proposamena egitea Eusko Jaurlaritzari. e) Legearen 30.2 atalean ezarritakoaren arabera eta HAEEk txostena eman ondoren, karrerako funtzionari eta laitunepeko langilfinko izatera iristeko berdinak izango diren gutxieneko egitarau eta eduki bateratzaileak erabiltzeko proposamena egitea Eusko Jaurlaritzari. f) Eusko Jaurlaritzak edo gainerako Euskal HerriAdministrazioetako agintezko ihardutsailak erabakirik hartu baino lehen, ikastaro bereziak gaindituz edo bestelako baldintza zehatzak betez, norbanako gradua lortzeko ihardunbideei buruzko txostena egitea. g) Sartu ahal izateko titulazimaila eta betebehar beretsuak dituzten Euskal HerrAdministrazioetako kidego eta moten parekatzea finkatzeko erizpideak Eusko Jaurlaritzari proposatzea, mugikortasuna errazteko asmoz. h) Euskal HerrAdministrazioetarako berarizko eta ekoizkortsaun osagarriak finkatzeko erizpide nagusiei huruzko aurretxostena egitea. i) Euskal HerrAdministrazioetako funtzio publikoa eta langilekpolitika elkarri egokitzeko beharrezko diren neurriak eztabaidatu eta proposatzea, honako arlo hauetan bereziki: IangiIerrolda; sarrersistemak; lanpostu zerrendak; funtzionarien prestakuntza; administrazioan gora egitea eta administraziokarrera; funtzio eta lansari mailako kidekaketa eta lanpostuen eskaintza. j) Euskal HerrAdministrazioen zerbitzuko langilegoa euskalduntzerako neurriak proposatzea. k) Euskal HerrAdministrazioen langilego arloko iharduera eta erakuntza eraginkortasuirizpidez hobetzeko neurriak proposatzea. l) Euskal HerrAdminisirazioek edo kontsilukideek Iangilegoari buruz ager diezazkioten arazo oro eztabaidatu eta txostena egitea. Azterketak, azterlanak, txostenak, etabar, dagokion arloko lanbidedun edo adituei agintzeko proposamena Lehendakariari egitea. m) Lege edo arauzko erabakien arabera, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluari entzutea derrigorrezkoa duten gaiei buruzko txostena egitea. n) Lantaldeak eratzea erabaki, horiei zeregina izendatu, garatu beharreko egutegia tinkatu, eta adituak izendatzeko eta lantaldeen osakerari buruzko erizpide nagusiak mugatzea. 10. atala.- 1.- Gai zehatzak eztabaidatu, txosten eta proposamenak prestatu. edo erizpenak egiteko lantaldeak eratzea erabaki dezake Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkurak. 2.- Jarritako zereginaren araberakoa izango da lantaldeen osakera. Osoko Bilkurak emandako artezpideei men eginaz Lehendakariak izenda ditzan kideek osa ditzakete lantaldeak. 3.- Aurreko puntuan ezarritakoaren arabera Lehendakariak izenda ditzan adituek ere esku har dezakete lantaldeetan. 4.- Lantalde orok izango du ZuzendarKoordinatzailea. Lanen nondinorakoa, egutegia eta egiteratzepeak betetzea, gorabeherak, eta gainerakoak jakin eraziko dizkio aldiaaldian ZuzendarKoordinatzaileak Kontseiluko Idazkaritzari. 5.- Euskal HerrAdministrazioek aldi baterako baian betbeteko jardueraz Lantaldeei atxiki diezazkieke bere funtzionariak, gai jakin batzu aztertu edo horiei buruzko txostenak egiteko, baldin eta Kontseiluko Lehendakariak horretarako propio egindako eskaria aurkezten badu. 6.- Lantaldeek, kideetako edozeinen eskariz, Idazkaritzaren bitartez eska dezakete euren helburuak betetzeko beharrezko aurrekin eta txosten guztiak. 11. atala.- Harreman eta jakinerazpenetarako, Eusko Jaurlaritzako funtzio Publikoaren Lege Araubideko Zuzendaritzaren bulegoetan izango da Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluko Idazkaritza. 12. atala.- Honako hauek dagozkio Idazkariari: a) Lehendakariak onetsi ondoren, Kontseiluaren gazerrenda prestatzea eta dagozkion deiak egitea. b) Osoko Bilkuren aktak egitea. c) Akta eta erabakien ziurtagiriak egitea. d) Kideen bertaratzea egiaztatzea, kideek hala eskatuz gero. e) Kontseiluaren barne eta kanpoko agiriak izapidetzea. t) Kontseiluko IdazkaritzBulegoaren iharduna zuzentzea. g) Kontseiluaren agiriak zaintzea. h) Ihardutsaílei, beren ihardunerako beharrezko dituztem agiriak, aurrekinak eta txostenak ematea. i) Kuntseiluak hartutako erabaki, txosten, proposamen eta gainerakoen berri ematea dagokien Administraziuei. j) Kontseilura heldu edo berak bidal ditzan espediente eta agirien sarrera eta irteera Erregiostruez arduratzea. k) Urtean behin, Kontseiluaren ekintzei buruzko txostena egitea. Txosten hori Osoko Bilkurak onetsi beharko du. I) Kontseilukideei beharrezko izan dakizkien argibideak eta laguntza teknikoa ematea. m) Aurreko puntuetan adierazi eta Ihardutsailaren Idazkaritzari zuzenean loturiko ihardunak ere bere gain izango ditu. 13. alala.- 1.- Honako hauek dagozkie Funtzio Publikoaren Euskal Kon;seiludieei: a) Beren eritzia azalduz, Osoko Bilkuaren edo Lantaldearen bileretan parte hartzea, bi ihardutsail horietako kide izanez gero. b) Botua emateko duten eskubidea erabiltzea. Botua eman ez, edo hala bdagokio, gehiengoarena izango ez den eta dagokion aktan erasotuko den aparteko botu arrazoitua eman dezakete. Aparteko botoa ager dadin txosten eta erizpenetan, halakorik balitz, ere jasoko da. c) Bilera guztietan itauerreguak egitea. d) Ohizko bideak erabiliz, beren ardurapeko gaiei buruzko aurrekinak, argibideak eta agiriak eskatzea. e) Gazerrendan sartzeko proposamenak eta era bakeskeak idatziz aurkeztea. Idazkaritzako agiriak eta artxiboa erabiltzeko aukera izatea. g) Agindutako latxostenak idaztea eta gauzatzea. Txostengileek lehentasuna izango dute, dagozkion bileretan, beren erizpenak edo txostenak aldezteko. 2.- Kontseilukide izateak ez dakar berekin lansaririk jasotzeko eskubiderik. Uneaunean indarrean dagoen legediak dioenaren araberako egunsari eta joaetorri gastuetarako eskubidea baino ez dute izango. 3.- Erabilitako gaien izaerak hala eskatzen duenean dagokion isiltasuna eta zuhurtzia gorde beharra dute Kontseilukideek, gaion Konstituzioaren 18.1 atalak onartutako eskubideak ikuitzen dituztenean, batez ere. 4.- Kideek Kontseilura bertaratu beharra dute, baldin eta deialdia arauz egin bazaie. 14. atala. - 1.- Funtzio Publikoaren Euskal Kontseiluaren osoko Bilkurak urtean lau aldiz, hain zuzen ere hiruhilabetez behin, egingo ditu ohizko bilerak. 2.- Kontseiluaren Osoko Bilkurak Lehendakariaren deiaz egin ahal izango du eohizko bilerarik. Lehendakariak bere kabuz edo kideen hérenak behar bezala arrazoituta hala eskatuz gero egingo du deialdia. 15. atala.- 1.- Lehendakariaren, edo hala badagokio, Lehendakariordearen zeregina izango da Kontseiluaren Osoko Bilkuretarako deialdiak egitea. Ohizko bileretarako deia lau lanegun aurretik jakin erazi beharko da, eta bi lehenago eohizkoetarakoa. 2.- Deialdagiri bakoitzari gazerrenda erantsiko zaio eta argi eta garbi adierazio beharko dira bilera non, zein egunetan eta zein ordutan izango den. Era berean, deialdiarekin batera aurreko bilerako aktaren zirriborroa egorriko da, baita agiri egokiak ere, aurretik aztertu daitezen. 16. atala.- 1.- Osoko Bilkura arauz eratu eta erabakiak hartzeko quoruma kideen gehiengo osoa izango da, hots, erdia eta bat gehiago. Lehenengo deialdian eskatutako quorumik lortuko ez balitz, Lehendakariak bigarren bilerarako deialdia egingo du 5 lanegunetako epe barruan. Bilera bigarren deialdian arauz eratzeko, osoko Bilkurakideen herenak bertaratu beharko du. 2.- Kontseilukideak hautatu eta izendatu ondoren, hiruhilabeteroko ohizko Osoko Bilkura baino 15 egun lehenago egin beharko da derrigorrez Kontseilukideren bat ordezkatzeko proposamena. 3.- Osoko Bilkuretan salbuespen gisa baino ez da onartuko Kontseilukide batek beste kide baten bitartez ematea bere botoa. Hori egiteko, propio eman beharko da ordezkotza eta, beti ere, balorazio jakin baterako eta dagokion egiaztagiran hala adieraziz. 17. atala.- 1.- Aurreko akta onartuz hasiko dira bilerak. Ondoren, gazerrendari jarraiki, azterkizun diren gaien berri emango du idazkariak, eta horrela. eztabaidari ekin eta dagokion erabakiak hartuko dira. Lehendakariak eztabaidak zuzendu eta gaiak bototara jarriko ditu. 2.- Osoko Bilkuraren erabakiak gehiengo soilez onartuko dira. 3.- Kontseilukideren batek eskatuz gero, botoemanketa isilpean egingo da. 4.- Gazerrendako ez den gairik ezin izango da erabaki baldin eta, Elkarreango Ihardutsaileko kide guztiak bileran direla, gehiengoaren aldeko botoaz gaia presakotzat jotzen ez bada. 5.- Gazerrendan sartutako gairen bat kentzea eskatzea izango da, akordioa hartzeko ezinbesteko diren altzin, dokumentu edo txostenak erantsi ahal izateko, bertaratuen gehiengo soilak hala erabakitzen badu. 6.- Bileraren akta egingo da. Nortzuk bertaratu diren, bilera non eta noiz egin den, eztabaidagai nagusiak, botemanketa egiteko modua, horren emaitza eta erabakien edukiak jaso beharko dira aktan. 7.- Aktak Idazkariak egin eta izenpetuko ditu, Lehendakariak oneritzia eman eta hurrengo bilera edo bileretan onartuko dira. 8.- Quoruik eta edo beste arrazoiren batengatik Bilerarik egiten ez bada, Kontseiluko Idazkariak bere· izenpearekin onetsitako eginbidez ordezkatuko du bileragiria. Arrazoia, bertaratutakoen eta ezin joana azaldu dutenen izena jasoko dira hor. 18. atala.- 1.- Eratu ondoren bilduko dira Lantaldeak, KontseilIdazkaritzaren bidez Lantaldeko ZuzendarKoordinatzaileak egindako deialdia dela medio. Agiriak, aurrekinak eta gazerrenda erantsiko zaizkio deialdiari. 2.- Lantaldeen txosten, proposamen eta azterketak Osoko Bilkurari bidaliko zaizkio eta ihardutsail honi emandako aginpideak besetzeko erabiliko dira. Halere, lan horien emaitzak aldatu edo Lantaldeari itzultzerik izango da, gaia sakonago azter dezan. ERABAKI GEHIGARRI,A 1.- Behin arauz bilduz gero, Kontseiluaren Osoko Bilkurak derrigorrez eman beharreko txostenak ezarritako epean egingo ez balitu, Kontseiluaren onarpena ulertuko da, ondorio guztietarako. HerrAdministrazioak Kontseiluari bidalitako idazkia jaso eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da lehen aipatutako epea. 2.- Dagokion Administrazioak aurkeztutako egitasmoen eta agirien kopia bidaliko die Kontseiluko Idazkaritzak kideei, haiek jaso eta hurrengo egunean hasitako lau eguneko epearen barruan. AZKEN ERABAKIA 1958ko uztailaren 17ko Administrazio Jardunbidearen Legearen 1I. Atalburuko Lehen Idazpuruan jasotako arauak, Araudi honetan ezartzen direnen osagarri izango dira. Gasteiz, 1990.eko ekainak 5. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.