Arautegia
InprimatuGarraio eta Herrilan Sailaren 1987.eko uztailaren 7ko AGINDUA, Sailburuaren egitekoak Sailburuordeengan eta Zerbitzu-Zuzendari Andrearengan delegatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Garraioak eta Herrilanak
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 143
- Hurrenkera-zk.: 1703
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1987/07/07
- Argitaratze-data: 1987/07/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Maiatzaren 5eko 156/1987 Dekretoz Garraio eta Herrilan-Sailaren egitura organikoa onartu denez eta kontratapen-espedienteetarako baimen emate eta horiei bideak eginarazteari buruzko eta langilego arloko erabakiei buruzko fakultateak eta aginteak Sailburuak dituenez, eta, arinkortasun eta emankortasuna lortzeko, horien delegazioa egitea komenigarritzat jotzen denez, Ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 39.4 artikuluak eta Maiatzaren 5eko 156/1987 Dekretoko 16.9 artikuluak ezartzen dutenaren arabera, honako hau XEDATZEN DUT: Lehenengo Artikulua.- Garraio eta Herrilan Sailburuorde Jn. T. Argiengan, hamabi hilabetez eta bakoitzak dituen ekintza-eremuen barruan, honako hauek delegatzen dira: Ondoren zerrendatzen diren legebideekiko kontratapen-arlokoak diren eta legez Sailburuarenak diren aginte eta fakultateak, honako kasu hauetan izan ezik, hau da, ekonomia urte bateko baino gehiagoko gastuak hartzen dituzten espedienteak eta obra eta hornidurei dagozkienak, hauen aurrekontuek, ezartzen zaien zatia bazter utzita, berrogeiata hamar milioi peseta gainditu ditzatenean. Honako hauek ere delegatzen dira: Teknika-sorozpidetza, zerbitzuen akurapen, lan berezi, zehatz eta ohizkoei buruzko espedienteak eta bai administrazio berezi mailako beste edozein ere, azkenengo hauen aurrekontuak, ezartzen zaien zatia bazter utzita, hamar milioitik gorako dirukopurua har dezanean: a) Aurreproiektuak, edo proiektuak, base teknikoen memoria eta pleguak idatz daitezela agintzea, eta horiek onartzea ere bai. b) Espedienteak presazko deklaratzea, hori beharrezko izan dadinean. c) Lehiaketa eta enkanteetarako deialdi publikoen baseak onartzezko erabakiak. d) Lehiaketa eta enkanteetan parte har dezaketen lehiatzailen aurre-onarpenekiko erabakiak hartzea. e) Ekurapenen behin-betiko izendapenak egitea, legeek diotenatien arabera. f) Prezioen birrazterketei eta eragin ekonomikorik ez duten akurapenak gauzatzerakoan gerta daitezkeen gorabeherei onarpena ematea. g) Aldaketak izan dituzten Proiektuei onarpena ematezko erabakiak, horién aurrekontua izendapen-aurrekontuaren ehuneko hamarra (%10) baino txikiagoa izan dadinean. h) Behin-betiko likidapenei onarpena ematea. i) Bermeak itzultzeekiko onarpenak. j) Legehideetan dauden espedienteei dagozkien zertifikapenei onarpena ematea. Bigarren Artikulua.- Garraio eta Herrilan Sailburuorde Jn. T. Argiengan eta Zerbitzu Zuzendari Andrearengan, hamabi hilabetez eta bakoitzari dagokion langilegoari dagozkionetan, honako delegapen hau egiten da, hau da, bateraezintasun-espedienteekiko legez Sailburuarenak diren aginte eta fakultateak hain zuzen. Hirugarren Artikulua.- Delegazio hauek, delegazioaren gai izan diren edozein ekintza gauzatzea eta erabakitzea niregana ditzadanaren kaltetan gabe egiten dira. AZKEN XEDAPENA Agindu hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egun berean, jarriko da indarrean. Gasteiz, 1987.eko Uztailak 7. Garraio eta Herrilan Sailburua, ENRIQUE ANTOLIN SAN MARTIN.