Arautegia
InprimatuKultura eta Turismo-Sailburuaren 1987.eko Maiatzaren 6ko AGINDUA, Euskeraren Sustapenerako Artezkariari zenbait egitekoetarako egin zitzaion esku-ematea indargabetuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 97
- Hurrenkera-zk.: 1111
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1987/05/06
- Argitaratze-data: 1987/05/18
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
II eranskinean, esaten denean: «Ekoizle-Elkargoei edo haien batasunei ez dagozkien abeltzain-ekoizleen erreferentzi-kopuruak zehazteko aitorpena». Esan behar du: «Ekoizle-Elkargoen edo haien batasunen erreferentzi-kopuruak zehazteko aitorpena».1986.eko Ekainaren l6ko Aginduz (E.H.A.A.-ren 1986.eko Ekainaren 26ko 126. alea), Azaroaren 25eko 29/1983 Legearen 4 a) atalak Kultura eta Turismo-Sailburuari izendatzen dion HABE-ko Zaingo-Batzordeko Lehendakari-Karguari dagozkion egitekoetarako esku eman zitzaion Etdskeraren Sustapenerako Artezkariari. Esku-emate hori egitea zuritu zuten zioak ezabatu direnez eta Autonomia-Elkarteko Jaurlaritzari buruzko Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 42. atalak aitortzen dizkidan agintepideez baliatuz, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Kultura eta Turismo-Sailburuaren 1986.eko Ekainaren l6ko aginduz Euskararen Sustapenerako Artezkariari egindako esku-ematea indargabetzen da. Bigarren atala.- Agindu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan hartuko du indarra. Gasteizen, 1987.eko Maiatzak 6. Kultura eta Turismo-Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.