Arautegia
InprimatuOsasunketa eta Kontsumo-Sailaren 1987.eko Apirilaren 2ko AGINDUA, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren ihardute-alorrekin zerikusia duten Arauen indarraldiari buruzko 1986.eko Abenduaren 30eko 289/86 Dekretoa osatzeko emandako zenbait Agindu indargabetuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Osasuna eta Kontsumoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 70
- Hurrenkera-zk.: 740
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1987/04/02
- Argitaratze-data: 1987/04/08
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: ---
Deskribapenak
Testu legala
Autonomia Estatutoaren 10.13 artikuluaren arabera, agintepide osoa du Euskadik irakaskuntza, kultura, arte, ongintza, sorozpidetza eta izaera berdin xamarreko Elkarteen alorrean, bere egitekoak bereziki Euskal Herrian bete ditzatenaren baldintzapean. Bestalde, Estatutoaren 9. artikulua kontutan hartuz, beharrezko dute Euskal Herriko agintaritza publikoek, hiritar guztiek kultura eta gizarte bizitzan parte har dezatela aisetzea, eta horien eskubideak eta betebeharrak egokiro burutzen direla bermatzea eta horien arta egitea. Eritzi-aniztasun eta askatasun ikuspegitik, adierazitako helburuak eraginkortasun haundioagoz lortzeko, bide bereziki ona denez Elkartea, erizpide horiek, hezkuntza alorrean hartzen dutelarik garrantzia nabaria, behar beharrezkoak da, Euskadiko ikasle gurasoen elkarteen lege-erregimena, Konstituzio aurretik izan zuenaz erabat ezberdina den errealitatera egokitzea. Horretarako, onartutako teknika aterapidea, hots, Dekretu homk bere artikulatuan jasotakoa, ikasle gurasoen elkarteak ikuspegi bikoitz batetik begiratzea izan da, hau da, Elkarte izaera soil-soila, gainontzeko elkarteei ere badariena; eta horien bereiztasun propioak, hezkuntza alorrean dituzten helburu eta egitekoen ondorioak direnak alegia. Horrela, elkarte fenomeno osoari tratamendu baterakorra ematen zaion bidebatez, Lehendakaritza eta Zuzentza Sailari, Elkarteen Erregistro Nagusiaren bidez, orokorrak izan daitezkeen agintepideak izendacuz, Hezkuntza, Unbibertsitate eta Ikerketa Sailaren eskurantzak justifikatzen dituen berezitasunak jasotzen dira. Hori horrela, Lehendakaritza eta Zuzentza eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuen proposamenez, Jaurlaritza Batzordeak 1987.eko Otsailaren l0ean egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, XEDATZEN DUT: 1. Artikulua.- Euskal Herriko Autonomia Elkárteko Ikastegi publikoetako eta pribatuetako -Unibertsita mailakoak ez direnak Ikasleen Guraso Elkarteak araupetzea da Dekretu honen xedea, eta hori, hurrengo artikuluan ohartemandako helburuk betetzeko, euren egitekoak aipatutako lurralde eremuan bete ditzatenean. 2. Artikulua.- 1. Ikasleen Guraso Elkarteek, honako helburu hauek bereganatuko dituzte: a) Gurasoak bideratzea, animatzea eta laguntza ematea euren seme edo umezurtzen hezkuntzari dagokion guztian. b) Ikastegietako hezkuntza ekintzetan lankidetza eskeintzea. c) Ikasleen gurasoen partaidetza suztatzea Ikastegiaren kudeaketan. 2. Elkarte hauen helburu izango d.ira, halaber, gurasoen eta ikasleen onerako heziketa ekintza osagarriak antolatzea, horien artean, euskara eta euskal kultura suztatzera bideratutakoak, baita indarrean dauden arauak errespetatuz, bereganatu nahi dituztenak ere, euren estatutoetan horrela ezar dadinean. 3. Artikulua.- Aurreko artikuluetan ohartemandako Ikasleen Guraso Elkarteei, elkarteei buruzko legedi nagusia aplika dakieke, ez dekretu honetan ez eta bere garatze eta gauzatze arauetan jaso gabeko alderdietan alegia. 4. Artikulua.- 1. Ikasleen Guraso Elkarteak, Ikastegi bereko ikasleen hiru guraso edo tutore baino gehiagoren akordioz osatzen dira libreki; akordio hori, 2. artikuluan adierazitako xedeak lortzeko Elkartea sortzekoa delarik. 2. Osatze akordioa partehartzaile denek izenpetutako Aktaz legeztatutako da, Elkartearen Estatutoen testua erantsiko zaiola horri. 3. Dekretu honetan araupetutako Elkarteen kide, haiek osatuta egon daitezeneko Ikastegian matriltulatutako ikasleen guraso edo tutoreak bakarrik izan daitezke. 5. Artikulua.- Honako hauek jasoko dituzte Estatutoek, gutxienez: a) Elkartearen izena, hori bereiz dezan erreferentzia izango duela eta horretan osatzen den Ikastegiarekiko aipamena. b) Elkartearen helburuak, 2. artikuluan aurrikusitakoak. c) Egoitza. EIkartea osatzen deneko Ikastegia izan daitekeela. d) Gobernu eta Administrazio Sailak, horien osakera eta iharduera demokratikoak izango direla beti. e) Bazkidetza lortzeko eta galtzeko prozedura. Egozketa beti izan beharko da arrazoitua eta hori doakiona aurretiaz entzunbeharra eskatzen du. f) Bazkideen eskubideak eta betebeharrak. g) Sortze ondarea eta Elkartearen aurrekontu erregimena. h) Estatutoak aldatzeko erregimena. i) Ezabapen kasuak eta Elkartearen ondarea nola erabili behar den, hori gertatzekotan. 6. Artikulua.- Ikasleen Guraso Elkarteen osakera, Estatutoen aldaketa, ezabapena eta gainontzeko garrantzizko zernolakoak, Lehendakaritza eta Zuzentza Saileko Jaurlaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Teknika-Idazkaritza Nagusiari atxikitako Elkarteen Erregistro Nagusian zerrendaratu beharko dira; argitalpen ondorio bakarretarako. 2. Zerrendaratze eskabidea, osatze-aktekin eta Elkartearen Estatutoekin batera, Elkarteen Erregistro Nagusiko Lurralde Ordezkaritzetan edo Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lurralde Ordezkariczetan aurkez daitezke. 3. Elkarteen Erregistro Nagusian zerrendaratzea, Jaurlaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Teknika-Idazkaritza Nagusiko Zuzendariaren erabaki arrazoituz egingo da, hilabeteraren barruan, eta hori, aurreko zenbakian eskatzen den dokumentazioa, behar bezala beteta, Erregistroan aurkez dadineko egunean kontatzen hasita. Epe horrek iraun ondoren, erabakirik emango ez balitz, zerrendaraketaren ondorio guztiak izango ditu Elkartearentzat, erabaki espresoari darion derrigortasunaren kaltetan gabe. 7. Artikulua.- 1. Ikasleen Guraso Elkarteek, beraiek osatuta dauden Ikastegi publiko zein pribatuen lokalak eta instalakuntzak erabiltzeko eskubidea izango dute, euren Estatutoetan aurrikusitako helburuak lortzera bideratutako ekintzak gauzatzeko, eskola bizitzaren ohizko iharduerari oztoporik ezar ez diezaiotenaren baldintzapean. 2. Ikastegi Publikoetako Zuzendariek edo, hala behar izanez gero, Ikastegi pribatuetako titularrek, behar ditzaten lokalak emango dizkiete Ikasleen Guraso Elkarteei, aurreko idazatian aurrikusitako mugen eta baliabide material erabilgarrien barne, eta hori, Elkarteak horiek erabiltzeko beharrizenaren berri eman aurretik. 8. Artikulua.- 1. Ikasleen Guraso Elkarteek Ikastegietan gauza ditzacen ekintzak, Ikastegi horietako Gobernu Organuek bereganatuta izan ditzaten egitekoen kaltetan gabe burutuko dira. Ikastegiko Eskola Kontseiluari emango zaio horren berri. 2. Ikasleentzako ekintzak izanik, horiek denak parte har dezakete beroietan. 9. Artikulua: 1. Euren helburuak lortzeko, Ikasleen Guraso Elkarteek Federekuntzak eta Konfederakuntzak osa ditzakete. 2. Euren helburuak bereziki Euskadiko Autonomia Elkarteko Lurralde eremuan bete ditzaten Ikasleen Guraso Elkarteen Federakuntzak eta Konfederakuntzak, libreki osatuko dira hiru Elkarte edo gehiagoren akordio izan ondoren, Federakuntzak direnean; Konfederakuntzak izan daitezenean, Federakuntza biren edo gehiagoren akordioa lortu ondoren, eta Dekretu honen 4.2 artikuluan xedatutakoaren arabera horien Estatutoak onartzea. 10. Artikulua.- Federakuntzen eta Konfederakuntzen Estatutoek, 5. artikuluan aipatutako alderdiak jaso beharko dituzte baita horien kideen artean egon beharko duten harremanak ere. 11. Artikulua.- Federakuntzen eta Konfederakuntzen osakera eta bizitzaren gainontzeko zernolako garrantzitsuak, Elkarteen Erregistro Nagusian zerrendaratuko dira, 6. artikuluan xedatutakoaren arabera. 12. Artikulua.- Ikasleen Elkarteek, Federakuntzek eta Konfederakuntzek, lankidetza harremanak izan ditzakete beste batzuekin; azkeneko horiek, euren egitekoak bereziki Euskal Herrian bete ez edo nazioartekoak direlako. ez dira Dekretu honen erabilpen eremuan sartzen 13. Artikulua.-Elkarteen Erregistro Nagusiko eta Hezkunza. Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Ordezkaritzak. Elkarreek eta horiek osatzeko asmoa izan ditzatenek eska diezaieten teknika aholkularitza eta behar den lankidetza eskeiniko diete. 14. Artikulua.-Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. Erregistroan zerrendaratutako Guraso Elkarteen, Federakuntzen eta Konfederakuntzen ekintzak zuzpertuko ditu. ALDIBATERAKO XEDAPENA Dekretu honek indarra hartu baino lehenago osatutako Ikasleen Guraso Elkarte, Federakuntza eta Konfederakuntzel, Dekretu horreran xedatutakoari egokituko zaizkio. Egokitzapen horrek Estatutoen aldaketa eskatuko balu. honako arau hauei ,jarraituko zaie: 1. Dekretu honetan ezarritakoaren aurkakoak izan daitezen xedapenak, helburuei, antolaketari eta iharduerari dagozkienak alegia, euren balioztapena galduko eta horien kontrakoak izan daitezen aginduak ordezkatuko dituzte beharrezkoak izan daitezen aldaketak burutu daiteze. bitartearn. 2. Estatutoak aldatzea, horretarako zioa dena dena, Dekretu homen 6.1 eta 11 artikuluetan ezarritakoaren arabera. Elkarteen Erregistro Nagusian zerre:ndaratu beharko dira, argitalpen ondorio hutsetarako. AZKEN XEDAPENA Lehendakaritza eta Zuzentza baita Hezkuntza, Unibertsitare erta Ikerketa Sailei baimena ematen zaie Dekretu hau garatzeko eta/edo burutzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko. Gasteiz, 1987.eko Otsailak 10. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza eta Zuzentza Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JUAN CHURRUCA ARELLANO.Martxoaren 27/87 Dekretoak, Osasunketa eta Kontsumo-Sailaren egitekoak eta ihardute-alorrak antolatzen ditu. Osasunketa-alorreango ikerketa, irakaskuntza eta hezkuntza suztatu, osasuna suztatzeko dirulaguntzak araupetu eta graduatu ondorengoak hezi eta elikadura eta egaripen-alorrean berariz gaitzeko neurriak ere egoera berri horri begira hartu behar izango dira. Drogazalekeriak sendatzeko egitarauak egin ahal izateko, Sorozpidetza-Erakundeentzako Dirulaguntzei dagokienez erizpide berbera erabil daiteke. Lehen adierazitako neurriak gauzatzeko orotariko hesparrua finkatu ez dadin artean eta, Jaurlaritzako Sailak sortarazi eta birregituratu, eta Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehazteari buruzko Martxoaren 11ko 27/87 Dekretoaren 11. atalean ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- Ondoren adierazten diren Aginduak indargabetzen dira. 87-2-23ko Agindua, irabazte-xederik gabeko Ospitaleetako Radiologia eta Hondamendiaurkako Segurtasunari buruzko inbertsioetarako eta hornidurarako dirulaguntzei buruzkoa (87-3-24eko E.H.A.A.). 87-2-23ko Agindua, herri nahiz norbanako-jabetzapeko eta osasun-alorreko tegi, etxe edo zerbitzuetako lanarientzat egin daitezen B moetako hepatitisen aurkako txertaketa-egitarauak burutzeko laguntzei buruzkoa (87-3-24eko E.H.A.A.). 87-2-25eko Agindua, drogazalekeriaren tratamenduprogramak gauzatzen dituzten asistentziazko entitateei (Anbulategi edo Terapia-Komunitateak) laguntza ematea xedetzat duten dirulaguntzei buruzkoa (87-3-27ko E.H.A.A.). 87-2-26ko Agindua, Gorpuzkiak ateratzeko nahiz Aldatzeko eta bai, sendabideratzea xede izanik, giza-soinaren gorpuzki, ehun eta bestelako zatiak gorputzez aldatzeko erabiltzen diren teknikak aztertzeko, ikertzeko eta garatzeko ere laguntzei buruzkoa (87-3-27ko E.H.A.A.). 87-2-26ko Agindua, ospitale eta psikiatria-etxe sarean, inbertsioetarako eta horniduretarako dirulaguntzei buruzkoa (87-3-27ko E.H.A.A.). 87-2-26ko Agindua, etxean jarritako hemodialisiaren tratamendupean dauden guntzurrunetako eginkortasun mailako murriztasun kronikoak eragindako gaisoei laguntzak emateari buruzkoa (87-3-27ko E.H.A.A.). 87-2-26ko Agindua, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko presakako osasunketa-garraioaren sarean laguntza ematen duten irabazte-xederik gabeko Erakunde Publiko eta Pribatuei laguntzak emateari buruzkoa (87-3-27ko E.H.A.A.). 87-2-26ko Agindua, Xehetasun Klinikoen Artxiboei dagozkien eta irabazte xederik gabeko ospitaleei laguntzak emateari buruzkoa (87-3-27ko E.H.A.A.). 87-2-26ko Agindua, elikagaien analitika eta teknologiari buruzko arlo desberdinetan Graduatu Ondorengo Titulodunentzako laguntzak emateari buruzkoa (87-3-30eko E.H.A.A.). 87-2-26ko Agindua, Zuzenbidean, Ekonomia-Zientzietan, Psikologian, Pedagogian eta Soziologian Lizentziadunak Kontsumoko Lege-arloan espezializatzeko dirulaguntzak emateari buruzkoa (87-3-30eko E.H.A.A.). 87-2-26ko Agindua, osasunketa alorrean ikerketa-laguntzei buruzkoa (87-3-30eko E.H.A.A.). 87-2-26ko Agindua, bere lanarigoaren artean ikerke ta suztatzeko xedez, irabazte xederik gzbeko erakundeei laguntzak emateari buruzkoa (87-3-30eko E.H.A.A.). 87-2-26ko Agindua, irabazte-xederik gabeko Erakunde Akademiko eta Zientifikoen funtzionemendura zuzenduriko sendaketa izaerazko laguntzak emateari buruzkoa (87-3-30eko E.H.A.A.). 87-2-26ko Agindua, zientzia mailako eta osasunketaarloari buruzko batzarrak eta mintegiak antola ditzaten, irabazte-xederik gabeko erakundeentzako dirulaguntzeei buruzkoa (87-8-17ko E.H.A.A.). 2. Atala.- Agindu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan hartuko du indarra. Gasteiz, 1987.eko Apirilak 2. Osasunketa eta Kontsumo-Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: Martxoaren 11ko, 27/1987 DEKRETOA, Jaurlaritzako Sailak sortaraziz eta birregituratuz, eta Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardutze-alorrak zehaztuz.
- Ikus: 289/1986 DEKRETUA, Abenduaren 30ekoa. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren ihardute-alorrekin zerikusia duten Arauen indarraldia luzatuz.