Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

1986.eko Maiatzaren 7ko AGINDUA, Osasunketarako Euskal Batzordearen Funtzionamendu Araudia onartuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 95
  • Hurrenkera-zk.: 1138
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1986/05/07
  • Argitaratze-data: 1986/05/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Udal-administrazioarako funesezko agiri izateaz gainera, alor ezberdinetako hiritarren estadistika-argipideak emateko ezin ordezka daitekeen iturri dugu gaurregun berriztatze-bidean dagoen Udaleko Biztanle-Erroldea, adibidez: biztanle-kopurua, adin eta gizon-emakumezko izanaren arauerako egitura, ikasketa-maila, euskara... eta bai bestelako zernolakotasunak ere gizarte-biztanlegoari dagokionetan. Horretaz gainera, bestelako estadistika-lanentzat oinarri izateko baliagarri zaigu, baldin lan horiek biztanlego-zati bat hartuz egindako inkesten bidez egindakoak badira, eta bai nazioarteko estadistika-eskeei erantzuteko ere. Bestalde, Biztanle-Erroldearen tamainak eta berarizkotasunak luze egiten dute emaitzak lortzeko aldia eta, horretaz gainera, agiriaren zerdenagatik, ez du jakineko alderdi aldakorrak ikertzen uzten, zalantzarik gabe interesgarriak izan daitezenarren. Horren ondorioz, aholkugarri gertatzen da berarizko estadistika-inkesta bat egiteratzea, honako hauek xede dituela: lehenik bai Euskal Herriko Herri-Erakundeei bai argipide hori eskatzen duten erakunde edo ihardutze-sail bereziei, beharrezko zaizkien estadistika-emaitzen aurrerapen bat eskaintzea; bigarrenik, Erroldea etorkizunean hobea izan dadin, Udaleko Biztanle-Erroldearen Eraberriketaren araubideak aztertzea eta, azkenik, Eraberriketa horretan ezin sartu izan, baina Erroldearen uneangotzeen bitarteko aldietan biztanlego-bilakaera haztatzeko erabat garrantzitsuak diren biztanlego-xehapenak lortzea, eztai-kopuruari eta familia-ugalmenari buruzkoak alegia. Autonomia-Estatutoko 10.37 atalean jarritakoaren indarrez, atal horretan bere xede eta agintepideetarako direnetan Euskadiko Autonomia-Elkarteari bakarreango agintepidea aitortzen bait zaio estadistika-alorrean, eta bai Eusko Legebiltzarrak onartutako eta argitaratzeko zai dagoen Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estadistikari buruzko Legean eta Toki Jaurpidearen Oinarri-Arauak ematen dituen Apirilaren 2ko 7/1985 Legean ere agintzen denaren indarrez, azken horrek bere 17. atalean jartzen denez Udaleko Biztanle-Erroldea berriztatzeko eta zuzentzeko antolakidetzaile-agintepidea aitortzen bait zaio Autonomia-Elkarteari, eta 55. atalean jartzen denez Autonomia-Elkarteko Administrazioaren eta Toki-Erakundeen arteko antolakideketa eta eragimena egiteratzeko eta haien egitekoak bete ahal izateko elkarrekiko harremanetan eta bere duten esparruaren barruan, beharrezko izan litzaketen lankideeza eta laguntza-ekintzak egin beharko dituztela agintzen bait da, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz, Jaurlaritzak 1986.eko Maiatzaren 13an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. atala.- Berarizko estadistika-inkesta bat egitea erabakitzen da, ondoko hauek izango dituela xede: a) Udaleko 1986.eko Biztanle-Erroldearen estadiztika-emaitzen aurrerapen bat ematea. b) Biztanle-Erroldearen Eraberriketaren araubidezko Azterlana. c) Biztanlegoarekiko xehetasunak lortzea, eztai-kopuruari eta familia-ugalmenari dagokienetan. 2. atala.- Esku ematen zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Herriogasun-Saileko Estadistika-Artezkaritzari inkesta hau egiteratzeko. 3. atala.- Udalek eta, hala badagokio, Foru-Diputazioek, Biztanle-Errolderako eta inkestako biztanlego-zatian sartzen diren alorrei buruzko diren argipideak bildu bezain laster, Estadistika-Artezkaritzari jakinaraziko dizkiote ondoko zehaztasun hauek, Artezkaritza horrek jarritako modu eta epeetan: a) Inkesta-egilearen Osagarrizko Koadernoaren aldaki bat. b) Alorraren launirudi edo krokisaren aldaki bat. c) Hautatutako etxebizitza bakoitzeko pertsona nagusiaren izen-abizenak eta, egotekotan, telefonoaren zenbakia. d) Udaleko kale-zerrenda, dagokien ezagukariak bertan adieraziz. e) Bakanduriko basetxe eta bestelako etxeen zerrenda, dagokien ezagukariak bertan adieraziz. f) Taulazko Esku-Koadernoaren bidez lortutako alorreko biztanlegoaren zenbaki-laburpenak, zehaztasun hauek emanez: - Egoitza bertan izan eta bertan bizi direnak, gizonemakumezko izanaren arauera emanez. - Egoitza bertan izan baina bertan bizi ez direnak, gizon-emakumezko izanaren arauera emanez. - Egoitza bertan ez izan eta bertan bizi ez direnak, gizon-emakumezko izanaren arauera emanez. g) Biztanle-Erroldearen Orrien aldakia, haren azalak eta barneko orriak sartzen direla. 4. atala.- Inkestaren emaitzak berariz argitaratuko dira. 5. atala.- Udal eta Foru-Diputazioek, argitaratu gabeko estadistika-alor bereziez baliaczeko eskubidea izango dute, baldin hori eskatzen badute. Azken Erabakietatik Lehenengoa.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldeetakoetan argitaratuko da. Azken Erabakietatik Bigarrena.- Esku ematen zaio Ekonomia eta Herriogasun-Sailari Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan indarrean jarriko den Dekretu honetan agintzen dena osabideratzeko eta egiteratzeko. Gasteizen, 1986.eko Maiatzak 13. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, FERNANDO ESPAGNOLO DE LA TORRE.Osasunketarako Euskal Batzordeak Funtzionamendu Araudia eratu duenez eta Maiatzaren 19ko 10/83 Legeko 7.3 artikuluak ezartzen duenaz eta Ekainaren 27ko 136/83 Dekretoko 4. artikuluak dioenaz baliatuz, honako hau ERABAKITZEN DUT: Artikulu bakarra.- Ondoren ematen den Osasunketarako Euskal Batzordearen Funtzionamendu Araudia onartzea. AZKEN ERABAKIA Agindu hau, argitara dadin egunaren biharamunetik jarriko da indarrean. Gasteiz, 1986.eko Maiatzak 7. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA. OSASUNKETARAKO EUSKAL BATZORDEAREN FUNTZIONAMENDURAKO ARAUDlA 1. Artikulua.- Osasunketarako Euskal Batzordeak Bilbon du bere egoitza eta Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailaren Osasunketa eta Kontsumorako Sailburuordea izango da horren buru. Batzordeak, bere kideen artetik, Lehendakariorde bat eta Idazkari bat izendatuko ditu. Bertan ezinegona, gaisoaldia edo beste arrazoi orokorren bat eman dadinean, Lehendakariordeak egingo du Lehendakaritza eta Batzordeak aldibaterako Idazkari izenda dezaneko Bokal batek Idazkaritza. Lehendakariodea ez egotea eta/edo aldibaterako Idazkaria izendatzeaz adostasunik ez ematea gerta dadinean, kiderik zaharrenak eta berrienak ordezkatuko dituzte eta, antzinatasunean berdintasuna ematen bada, zaharrenak edo gazteenak hurrenez-hurren. 2. Artikulua.- Lehendakariak egingo dio deia Batzordeari, batzarra egin baino astebeteko aurrerapenez gutxienez, presatasun kasuetan izan ezik. Batzarreko Gaizerrenda eta aurreko batzarreko Akta erantsiko zaizkio deialdiari. Dena-dela, gainontzeko kideek Deialdia egin baino 48 ordu lehenago aurkeztutako eskabideak kontutan hartuz eratuko da Gaizerrenda. Batzordea, hiruhilabetetik hiruhilabetera bilduko da gutxienez. 3. Artikulua: Lehen esandakoaz aparte, Lehendakariak egindako deiez edo kideetatiko %25ak, gutxienez, hala eskatuta, ezohizko batzarra egin lezake Batzordeak, hilabeteko gehienezko epearen barruan egingo dela batzar hori. Ezohizko batzarraren Gaizerrenda, astebeteko epe barruan, gutxienez, bidali beharko zaie Batzorde kideei. Ezohizko batzarreko Gaizerrendak, deilariek, hots, Lehendakariak eta/edo batzar-eskegileek proposatutako gaiak hartuko ditu bakarrik. 4. Artikulua.- Kolejiatutako organoa, lehenengo deialdian, legez eratzeko behar den quoruma, gehiengo absolutorena izango da. Quoruma osatuko ez balitz, Batzordea, bigarren deialdiz, orduerdi geroago bilduko da, kideen herena nahiko izango litzatekeela. 5. Artikulua.- 1. Bertan daudenen gehiengo absolutoz hartuko dira erabakiak eta boto berdintasunak Lehendakariaren botoz ebatziko dira. 2. Batzar guztiei buruzko aktak egingo dira, bertan egon direnak, parte hartzeak, ebatzitako gaiak, botaketen ondorioak eta erabakien edukina bertan azaldu beharko dutela. 3. Kideek, hartutako erabakien aurkako botoa eta horren justifikabideak aktan erasota gel daitezela eska dezakete. 4. Aktak, Idazkariak izenpetuko ditu Lehendakariaren oneritziz eta kideen onarpena jaso beharko dute. 6. Artikulua.- Batzarren garapen emankor bat lortu ahal izateko, Mahai bat eratuko da, Lehendakariak, Lehendakariordeak eta Idazkariak osatuko dutela. Mahaiak, batzar bakoitzaren garapenbideak zehaztuko ditu, lana antolatuz eta sor daitezkeen jokaera arazoak ebatziz. 7. Artikulua.- Gaizerrendan sartuta ez dauden gaiei buruzko erabakiek ez dute indarrik izango, aho batez onartuak izan daitezenean eta kide guztiak bertan egon daitezenean izan ezik. 8. Artikulua.- Batzordearen barnean, halako edo holako gaiei buruzko ikerketak edo informeak lantzeko, komisio bereziak sortu ahal izango dira. Hala ere, Batzorde Plenoak eman beharko die onarpena. 9. Artikulua.- Batzordeak, bere Lehendakariaren bidez, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Saileko teknikoei egokitzat jotako informe eta diktamenak eskatu ahal izango dizkie. 10. Artikulua.- Batzordeak, urteko memoria bat landuko du Osakidetzari buruzko Legeko 7-2 artikuluak ematen dizkion egitekoak betetzea zehaztuko dela ber tan. Onartu ondoren, Lan, Osasunketa eta Gizarteseguranta.a Sailburuari bidaliko zaio. 11.-Artikulua.- Osasunketaren Euskal Batzordean ordezkariak dituzten Erakundeek, izendatuta dituzten kideak ordezkaru ahal izango dituzte legeek ezartzen duten prozedimenduaren arabera.