Arautegia
Inprimatu1985.eko Abuztuak 8ko AGINDUA, zenbait eskubide Zumarragatik Zumairako trenbide (Urola T.B.) Zerbitzuburuarengan ordezkatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 168
- Hurrenkera-zk.: 1703
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 1985/08/08
- Argitaratze-data: 1985/08/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Saileko Garraio Artezkariaren saloz, Ekainak 4ko 159/85 Dekretoaren bidez eskualdatutako agintepideei dagokienean, eta Uztailak 10eko 223/ 1984 Dekretoko 25 atalean erabakitakoaren arabera, zera ERABAKITZEN DUT: 12 hilabetetako epean, Zumarragatik Zumaiarako (Urola T.B.) Trenbide Zerbitzuburuari , Garraio Artezkariari dagozkion eta ondoren aurkezten diren eskubide eta agintepideen ordezkotza ematea: 1.1. Trenbide zerbitzu guztien artezkaritza (Mugimendu, lantegi, trenbide eta lan eta arduralaritza), bere alor ezberdinak Hustiakuntzari dagokion guztian zainduz. 1.2. Aipaturiko Trenbidean diharduen lanarigoaren ikuskaketa eta gainbegirapena egitea, zehaztapidetzak akats arinak erabakiz eta, bere erabakirako, akats handietaz Garraio Artezkaritzari berri emanez. 1.3. Agindu honen arabera ordezkatze xedezko gaiei buruzko bidali beharreko agiripaperen sinadura. 1.4. Ordezkotza xedezko gaietan, ekintza, akurapen eta aipamenetan Trenbidearen ordezkotza egitea. AZKEN ERABAKIA Agindu hau, E.H.A.A.n argitara dadineko biharamonean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Abuztuak 8. Lurralde-Antolaketa eta Garraio Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: Ekainaren 4eko 159/1985 DEKRETOA, Gipuzkoako eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldeetatik Autonimia-Elkarte Osorako Erakundeetara eskuz-aldatutako garraio-alorreko zerbitzuak Lurralde-Antolaketa eta Garraio-Sailari atxikitzeari buruzkoa.
- Ikus: Uztailaren 10eko 223/1984 DEKRETOA, Lurralde-Antolaketa, Garraio eta Turismo-Saileren Ihardutze-Egiturari buruzkoa.