Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

EAPN deritzonak Espainian aurkezten du AROPE deritzon adierazlearen zazpigarren txostena

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Pobreziaren egoera. Pobrezia arriskua eta Gizarte bazterkeria Espainian 2008-2016 adierazlearen jarraipena

Nazio Batuen pobrezia desagerrarazteko Nazioarteko 25 urteurrenaren ospakizunak kointziditu du AROPE adierazlearen zazpigarren txostenaren aurkezpenarekin Espainian eta bere autonomia erkidegoetan: “Pobreziaren egoera. Pobrezia arriskua eta Gizarte bazterkeria Espainian 2008-2016 adierazlearen jarraipena”.

Ikerlan honen egilea da European Anti Poverty Network - Pobrezia eta Gizarte bazterkeriaren aurka borrokatzeko Europar Sarea (EAPN). Eta ondorengoak egiten ditu: ebaluatu Espanian Estrategia Europa 2020 deritzonean agertzen diren gizarte helburuaren betetze maila; krisi ekonomikoaren eragina eta pobrezia eta gizarte baztertzearen aurkako  alorrean inplementatu diren politikek  nolako ondorioak izan dituzten.

Ondorioen artean aipagarrienak:

Egiaztatu daiteke, bi urte falta direnean, ez dela aurreratu Espainian Estrategia Europa 2020 konpromisoen betetzean: Izan ere, krisia baino lehenagoko baloreetara heltzeko, beharrezkoa da 2 milioietan jaistea, pobrezi arriskua eta/ edo gizarte bazterkerian dauden pertsonen kopurua.

  • Adina faktore erabakigarria da; pobrezia arrisku eta bazterkeriaren kasuan: 15-19 adin tartean daudenak dira tasa altuena dutenak (% 37,60); jarraian haurrak daude % 31,70 tasarekin. Azken hauen kasuan, 3tik bat aurkitzen da pobrezia arriskuan eta /edo gizarte bazterkeria egoeran. Gainera, 18 urtetik beheragoko adinean dagoen biztanleriaren % 9,9 pobrezia larria egoeran aurkitzen da.
  • Pobrezia jasaten duten 16 urte edo gehiago dituztenen artean, ia heren batek (% 31) okupazioaren bat dauka, hau da ordaindutako enplegua.
  • “Pobreziak goraka egin du Espainiako biztanlerian, emakumezkoen artean, 65 urtetik gorakoen artean,  guraso bakarreko etxeetan, Europar Batasunetik datozen atzerritarren artean, langabezian daudenen artean, lehen mailako hezkuntza eta goi mailako ikasketan dituztenen artean".
  • Nafarroa (% 13) eta Euskal Herria (% 15,9) dira hurrenez hurren AROPE tasa baxuenak dituztenak Estatu mailan.

European Anti Poverty Network – EAPN (Pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurka borrokatzeko) da koalizio bat GKEtik kanpo eta pobrezia erauzterekin eta gizarte bazterkeriarekin konprometituta dauden taldeetatik kanpo dagoena; Europar Batasuneko edozein estatu kideei dagokionez. Halaber, Espanian  eta Euskadin sareak dituzte ondorengo helburuarekin: lan egiten dute pobrezia eta gizarte bazterkeriaren aurkako politika publikoetako diseinu eta exekuzioan eragin ahal izateko.

AROPE adierazlearen zazpigarren txostenari buruzko argibide gehiago nahi izanez gero, kontsultatu laburpen exekutiboa.