Arautegia
Inprimatu5/1996 LEGEA, urriaren 18koa Gizarte Zerbitzuena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Legea
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 218
- Hurrenkera-zk.: 5350
- Xedapen-zk.: 5
- Xedapen-data: 1996/10/18
- Argitaratze-data: 1996/11/12
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Deskribapenak
Testu legala
Eusko Legebiltzarrak ondoko lege hau onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:
Zioen azalpena
Gizarte Zerbitzuei buruzko 1982ko Euskal Legea izan zen Espainiako Konstituzioan eta Euskal Herriko Autonomi Estatutuan jasotako mandatuak eta printzipioak garatu zituen lehenengoa. Lehenengotik, 9, 14, 40 eta 50. ataletan esandakoa garatu zuen, eta bigarrenetik, 9.1 eta 2-d) ataletakoa. Lege horrek, bada, berrikuntzak ekarri zituen eremu juridikoan, eta berak zabaldutako ildotik etorri ziren beste autonomi elkarteetan gaur indarrean dauden arlo horretako arauak.
Goian aipatutako lege horrek, indarrean egon den denboran, antolamendu koherentea eman die gizarte-zerbitzuei, lehen ez zuten halakorik eta. Aldi berean, gizarte-zerbitzuon kudeaketa politikoa eta administratiboa ulertzeko era moderno bat ere ekarri du legeak. Ondorioz, herritarren eskubide bihurtu dira gizarte-zerbitzuak, eta nabaria da baztertuta gelditu dela lehen zahartuxe zegoen iritzia, halako prestazioak erakunde ongileen esku zeudela uste zuen iritzia alegia.
Hala ere, Gizarte Zerbitzuei buruzko 1982ko Legea indarrean sartu zenetik igarotako denbora eta egungo egoera kontuan hartuta, arau hori aztertzea komeni da. Eta, gainera, alde batera utzi ezinekoa da. Kontua ez da sakontasun gehiago edo gutxiagorekin aldatu behar dela, baizik eta, arlo horretan, goitik beherako berrikuntza juridikoa lortu behar dela.
Gizarte Zerbitzuei buruzko maiatzaren 20ko 6/1982 Legeko zioen adierazpenean azaltzen denez, legea idatzi zutenak «legegintzarako zuhurtasunez» aritu ziren, baina «geroan aterabide gogobetegarriagotaruntz aurrera egitearen kaltetan gabe».
Hala, Euskadiko gizarte-zerbitzuak arautu nahi izan ziren 6/1982 Legearekin, nahiz eta «gizarte-zerbitzuak» kontzeptuaren definizioa behar adina zehaztuta egon ez. Izan ere, ez zen ondo bereizten beste prestazio batzuetatik; esaterako, «gizarte»-prestazioetatik edo «laguntza»-prestazioetatik. Horrez gain, ia egon ere ez zegoen halako zerbitzuak eman behar zituen sarerik.
Esan beharra dago, alabaina, legegileek orduan borondate onez ekin arren, euskal gizartearen bilakaera ez zela oraindik iritsi gaur egun eguneroko kontua diren gizarte-zerbitzu zabal guztiak eskatzera. Hobeto edo txartoxeago beteko dira zerbitzuok gaur egun, baina euskal herritarren kulturaren muinean sartu dira benetan ere.
Gizartean izandako aldaketek, berebiziko garrantzia duten gertakizun ezberdinak azaleratu direla, denbora gehiagoz luza ezineko egiten dute 1982ko legearen testua aldatu beharra.
Gizartean eta ekonomian dute eragina gertakizun horietako bik. Bata, Euskal Herrian langabeziak izan duen hazkundea. Inoiz lehenago bizi izan ez den moduko krisia jasan du industriak, eta birmoldaketak etorri dira hortik, ondorioz, Autonomi Elkartean langabeziaren arazoa larriagotu duela. Hau da gizarte-babesik ezaren arrazoi nagusia. Bigarren egoerari erreparatzen badiogu, Euskadiko hazkunde bejetatiboa hutsa dela ikusiko dugu. Horrekin batera, zahartzaroa gehiago luzatu dela kontuan hartzen badugu, biztanleria arian-arian gero eta gehiago zahartzen ari da. Beraz, hirugarren adinean aurkitzen direnen prestazio tekniko bereziak gora eta gora doaz.
Ekonomi eta gizarte-bizitzako eremu guztietan gero eta handiagoa den emakumeen protagonismoa, hauek lan-merkatura sartu izana ere, garrantzi handiko gertakizuna da, eta beharrezko egiten du gizarte eta erkidego-zerbitzuen sistema aurreratua.
Era berean, garrantzizkoak dira gure Autonomi Elkartean gizarte-alorrean dagoen elkarte-sare zabala eta bolondres-erakundeek gizarte-laguntzen eremuan gero eta biziagoa duten parte-hartzea.
Azkenik, bada beste gertakizun bat ere, hau juridikoa: lurralde historikoei buruz 1983an argitaratutako legearen ondorioz sortutako egoera, alegia. Euskal erakundeen sarea arautzen da hor, bai antolaketari dagokionez, bai garrantzi txikiagokoa ez den finantzaketari dagokionez ere.
Lege horren zioen adierazpenean eta I. idazpuruan mugatutako eremuak, izan ere, higadura sakonak jasan behar izan ditu gizartearen bilakaerak eraginda. Eta eragin horri gehitzekoak dira, halaber, zerbitzu publikoen sare nagusitik bereiziak eta berezkoak diren gizarte-zerbitzuak, gero eta zehatzagoak dira eta.
Orain aldatzen den legearen gorputz-enborra II, III eta IV. idazpuruak ziren; hau da, eskumenak agintzen zituena, zuzendaritza, aholkularitza eta partaidetza organoak zehazten zituena eta finantzaketari buruzkoa, hurrenez hurren. Baina, LHL aldarrikatu ondoren, egoki tu eta eratu egin behar ziren.
Lege honekin, bada, LHLk lurraldeetako erakunde bakoitzari egotzitako eskumenak zedarritu nahi dira, eskumenen banaketa zehaztuz. Eta, beste ezer baino gehiago, berariaz esleitu gabe dauden jarduketak aitortu nahi dira.
Hartara, «plangintza, programazioa, kontrola, eta abar» esaten denean, muga zehaztu gabeko kontzeptuak direnez, ezinbestekoa da gero arau berriak sortzea, LHLren legegileak onartutako konponbidea argitzeko.
Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harremanei buruzko Legeak 7c) ataleko lehenengo eta bigarren idazatietan dioenez, foru-erakundeei dagozkie Autonomi Elkarte osorako erakundeen legeak gauzatzeko eskumenak, eta bakoitzari bere lurralde barruan. Zerrenda honetako arloetakoak dira beren eskumenak: gizarte-laguntzak, erkidegoaren garapena, emakume, haur, gazte eta hirugarren adinekoekiko politika, aisia eta atsedenaldia. Hala ere, Autonomi Elkarte osorako erakundeek ez dute eragozpenik izango zuzenean jardun behar dutenean.
Toki-Jaurbidearen Oinarriak Arautzen dituen 1985eko Legea ere gizarte-zerbitzuen gaineko eskumenak banatzeaz arduratu zen. Hain zuzen, 25.2 ataleko k) idazatian, udalek bete behar dituzten eskumenen artean hauxe sartzen du: «gizarte-zerbitzuak eta sustapenerako eta berriro gizarteratzeko zerbitzuak betetzea». Lege horretako 26.1 ataleko c) idazatian, bestalde, 20.000 biztanle baino gehiagoko udaletan gizarte¿zerbitzuak bete behar direla dio.
Ideia eta printzipio horiek islatu nahirik egin da egin ere oraingo lege hau. Zazpi idazpuru, hiru xedapen gehigarri, indargabetzeko xedapen bat eta hiru azken xedapen ditu.
Lege honen helburua ez da prestazio batzuk emango direla bermatzea. Hori 6/1982 Legean aipatzen zen. Orain, aldiz, herri-erantzukizuneko sistema bat oinarri dela, eskubide bat antolatu, egituratu, sustatu eta bermatu nahi da, herritarrek gizarte-zerbitzuak jasotzeko duten eskubidea hain zuzen.
Gizarte-zerbitzuak esaten denean adierazitako kontzeptuaren barruan baliabide, jarduera, prestazio eta ekipamendu multzo bat sartzen da, baina guztiak ere antolatuta. Hau da, babes-sistema berezi bat dira gizarte-zerbitzuak, Gizarte Segurantzak ematen duen sistematik diferentea, baina hori ere herri-erantzukizunekoa da, bermatuta dago eta mundu guztiarentzako da, norbanakoak eta giza taldeak babesteaz gainera, Euskal Autonomi Elkartean ekonomia eta enplegua, batik bat lan-merkatuan sartzeko zailtasunik handienak dituzten giza taldeena, garatzen lagunduko duena.
Sistema horrek, antolatuta egonik, bi helburu ditu. Batetik, «ongizate-estatuan» lortutako mailari eutsi eta maila hori hobetzea nahi du. Horretarako, gogor zaindu behar dira ongizate-estatuaren zutabeak, eta oraindik ere gabezia larriak dituzten biztanle-taldeentzako babesa lortu behar da herri-erantzukizunpean. Bigarren helburua, bestalde, premiarik larrienei laguntza eta babesa emango zaiela bermatzea da, eta, hartara, bereizkeria positiboa egin behar da txartoen aurkitzen direnekin eta gizarteak baztertuta dituenekin.
Legearen I. idazpuruan, hasteko, xedapen orokorrak jaso eta legearen xedea zehazten dira. Xedea, hain zuzen, herritar guztiek gizarte-zerbitzuak jasotzeko duten eskubidea sustatu eta bermatzea da, eta horretarako, herri-erantzukizuneko sistema bat antolatu eta egituratuko da. Gainera, gizarte-zerbitzuetako sistemak gidari izango dituen printzipio nagusiak ere hortxe zehazten dira: herri-agintarien erantzukizuna, elkartasuna, berdintasuna, unibertsaltasuna, aurrezaintza, integrazioa, normalizazioa, herritarren partaidetza, plangintza, koordinazioa, lankidetza eta deszentralizazioa.
Legearen II. idazpuruan, bestalde, gizarte-zerbitzuetako sistemaren antolamendua lantzen da, eta, bai teorian eta bai praktikan, eraginkortasunik gehien izan duen sailkapenari eman zaio behin-betiko indarra: alde batetik, gizarte-zerbitzu bereziak jarri dira, eta bestetik, oinarrizko gizarte-zerbitzuak, eta zehaztuta utzi dira talde bakoitzari dagozkion egitekoak. Hurrengo, III. idazpuruan, udalei eta lurralde historikoetako foru-erakundeei beren eskumenak egotzi zaizkie.
Legean jasotako zehaztasun horiekin, ahal denik eta argien banatu dira erakunde bakoitzari dagozkion eskumenak. Eta egintza horrek berebiziko berrikuntza dakar bai administrazioan eta bai arlo juridikoan, hain zuzen ere, ez 6/1982 Legeak, ez LHLk, ez Toki-Jaurbidearen Oinarriak Arautzen dituen Legeak, batek ere ez baititu zehazten erakunde bakoitzari dagozkion zeregin konkretuak, eskumenetan parte hartzeko duten maila baino besterik.
Legeak, III. idazpuruko hurrengo ataletan, administrazio bakoitzaren eskumenak mugatzen ditu zehatz-mehatz. Eta 12, 13 eta 14. atalak erabiltzen ditu udalerriek bete beharreko zerbitzuak konkretu azaltzeko; horrela, Toki-Jaurbidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 25. atalean zabal jasotako mandatua gauzatzen da.
Legearen IV. idazpuruan, ondoren, herritarrek gizarte-zerbitzuetan parte hartzeko bideak antolatzeko modua arautzen da, baita horietaz kontsulta egiteko ere. Hartara, zabaldu egiten da partaidetza demokratikorako bermea. Horixe da, izan ere, aurreko legetik bertatik, gizarte-zerbitzuen euskal sistemak oinarrian duen printzipioa, halaxe agertzen baitu gizarte ongizaterako kontseiluen, partaidetza-organoen eta zerbitzuak betetzen dituzten pertsonen zuzeneko partaidetzak.
1982ko testuan oharteman ez zirenez, berrikuntzak sartzen ditu V. idazpuruak, baimenak, homologazioa, itunak eta ikuskapena arautzen dituelako. Hartara, orain sortutako sistema irekiagoa izango da, ekimen pribatuak ere gizarte-zerbitzuak ematen parte har dezakeelako, maila egokiari eutsiko zaiola bermatuz.
idazpuru horretan beste berrikuntza bat ere jasotzen da, gizarte-bolondresak eta irabazteko xederik gabeko erakundeak sustatu behar direla azpimarratzen baita, bai eta arautzen ere ekimen pribatuaren parte-hartzea gizarte-zerbitzugintzan. Guztiarekin ere, gai horri buruz, arau zehatzagoak ezarri ahal izango dira beste lege batzuetan.
idazpuruan hiru puntu jasotzen dira: administrazio-maila bakoitzaren eskumenak finantzatzeko irizpideak eta bideak, finantzaketarako lankidetza eta erabiltzaileek finantzaketan duten partea.
Sistema horretan, halaber, galduan emandako dirulaguntzen ordez, kontraprestazio-itunak egingo dira arian-arian, kudeaketan parte hartzen duten eragileen artean.
Amaitzeko, VII. idazpurua. Zigor-jarduketa guztiak legearen barruan bete behar direnez nahitaez, arau-hausteen eta zigorren zerrenda finkatzen da bertan, segurtasun juridikorik estuena zainduz, ikuskatzailetzaren lana benetan eraginkorra izan dadin.
atala.¿ Legearen xedea
Lege honen xedea, izan ere, herritar guztiek gizarte-zerbitzuak jasotzeko duten eskubidea Euskal Autonomi Elkartean sustatu eta bermatzea da. Horretarako, herri¿erantzukizuneko gizarte-zerbitzuak emateko sistema osatu bat antolatu eta egituratuko da. Azken batean,
gizarteko bazterketa eta desberdintasunak sortarazten dituzten arrazoiei aurrea hartu eta erauzi egin nahi dira arrazoiok,
norbanakoak eta taldeak gizarteratzea lortu, eta
norbanakoak eta taldeak oso-osorik eta askatasunez garatzeko bideak zabaldu, horretarako oraingo gizarte-ereduari egokituz.
atala.¿ Gizarte-zerbitzuetako sistema
¿ Aurreko atalean finkatutako helburuak lortzeko da gizarte-zerbitzuetako sistema. Sistema hori, bidenabar, jabetza publikoko edo itundutako jabetza pribatuko baliabide, jarduera, prestazio eta ekipamendu guztiek osatzen dute.
¿ Gizarte-ongizaterako politika orokorraren baitan sartzen da gizarte¿zerbitzuetako sistema, eta norbanakoen edo gizartearen bizitzaren kalitate-maila handiagotzeko helburua edo norbanakoak edo gizartea sustatzeko helburua duten beste zerbitzuekin koordinatuta eta lankidetzan arituko da, administrazioari lotutakoak eta beste arlo batzuei atxikitakoak badira zerbitzuok, hala nola kultura, hezkuntza, hirigintza eta ekologi zerbitzuak.
Ildo honetan, gizarte-zerbitzuen sistemak osasun-zerbitzuekin berariaz koordinatuta jokatuko du, gizarte eta osasun-gunea zedarritzen eta garatzen ahalegindu ahal izateko.
atala.¿ Printzipio nagusiak
Hauek dira gizarte-zerbitzuetako sistema arautuko duten printzipioak:
¿ Herri-agintarien erantzukizuna.
Herri-agintarien erantzukizunekoa da gizarte-zerbitzuetako sistema. Erantzukizun hori da, hain zuzen, herritarrek halako zerbitzuak jasotzeko duten eskubidearen bermea.
Herri-agintariek eman beharko dituzte, eman, gizarte-zerbitzuak sustatu eta zerbitzuok eraginkor jarduteko finantza-baliabideak, baliabide teknikoak eta giza baliabideak, beti ere lehentasunez premiarik larrienei babesa emanez.
Gizarte-zerbitzuak betetzeko, ekimen pribatuaren laguntza izango dute herri-agintariek, ekimen publikoaren lagungarri gisa, lege honetan ohartemandako moduan. Herri-agintarien ardura da, bestalde, irabazteko xederik gabeko ekimen pribatuaren partaidetza sustatzea gizarte-zerbitzuak emateko.
¿ Elkartasuna.
Herri-agintariek elkartasuna sustatuko dute norbanakoen eta giza taldeen harremanetan, bazterketa sortarazten duten arrazoiak gaindi daitezen. Aparteko laguntza emango diete, bada, bolondresei eta erkidegoaren aldeko ekintzei.
¿ Berdintasuna eta unibertsaltasuna.
Herritar guztiek dute gizarte-zerbitzuak jasotzeko eskubidea, eta gizarteko premiei osotasunean erantzun beharko zaie. Ez da bereizketarik egingo arraza, sexua, sexu-joera, egoera zibila, adina, ideologia edo sinesmena arrazoitzat hartuta. Gure gizartearen baitan diren bereizketei aurrea hartu eta gainditzeko asmoz ekintza positiboko neurriak hartu eta aukera eta tratu-berdintasunerako politikak garatuko dira.
¿ Aurrezaintza, integrazioa eta normalizazioa.
Gizarte-zerbitzuak aplikatzerakoan, lehentasuna izango dute bazterketa sortarazten duten arrazoiei aurrea hartzeko direnak, edo bakoitzak bere bizitza autonomiaz garatzeko mugak jartzen dituzten arrazoiei aurrea hartzeko direnak. Era berean, herritarrak gizarteratzeko erabiliko dira gizarte-zerbitzuak; bakoitza bere lagun-inguruan, familian eta gizartean txertatu ahala gertatuko da hori. Horrez gain, ahaleginak egingo dira gizarte-zerbitzuak jaso behar dituztenek laguntza-bazterketarik jasan ez dezaten, eta zerbitzu publiko guztien ekintza normalizatuetan txertatuko dira.
¿ Gizartearen partaidetza.
Herritarrek gizarte-zerbitzuetan partaidetza demokratikoa izan dezaten ahaleginduko dira herri-agintariak, lege honetan finkatutako bideak erabiliz.
¿ Plangintza.
Herri-agintariek beren eskumenei atxikita dituzten baliabideen programazio eta lehentasun-irizpideen arabera jardungo dute. Premiak, baita gizartearen arazoak eta hauen arrazoiak ere, aztertu eta gero, erabilgarri dituzten baliabideen arabera egin beharreko jarduerak eta zerbitzuak zehaztuko ditu.
¿ Koordinazioa eta lankidetza.
Gizarte-zerbitzuetan diharduten herri-administrazioek kooperazio-printzipioa erabiliko dute beren artean, eta itundutako ekimen pribatuarekin lankidetzan arituko dira, gizartearen premiei eskabideen arabera erantzuteko. Herri-erantzukizuneko entitateen eta entitate pribatuen arteko lankidetza sustatuko dute, halaber, herri-agintariek.
¿ Deszentralizazioa.
Hurbiltasun-printzipioa kontuan hartuta, biztanleengandik ahalik eta hurren dauden organo eta erakundeen esku utziko da gizarte-zerbitzuak ematea. Deszentralizaziorik handiena lortzeko izango da, zerbitzuok, diren modukoak direla, hala egiteko aukerarik uzten badute.
¿ Arreta pertsonalizatua.
Biztanleei laguntzarik onena emateko xedez, ahalegina egingo da, ahal den guztietan, lege honetan jasotako zerbitzuak laguntza-unitate txikien bidez ematen.
atala.¿ Eskubidea dutenak
¿ Europako Batasuneko herritartasuna duten guztiek dute lege honetan araututako gizarte¿zerbitzuak jasotzeko eskubidea, nahiz Euskal Autonomi Elkartean bizi, nahiz igarobidean izan. Araudi bidez finkatuko dira horretarako baldintzak.
¿ Zerbitzu horien onurak jaso ditzakete, halaber, Europako Batasuneko herritartasunik izan ez eta Euskal Autonomi Elkartean aurkitzen direnek, horretaz nazioarteko itunetan xedatutakoarekin bat etorriz. Halakorik ez badago, elkarrekikotasun-printzipioa bete beharko da.
Dena dela, gizarte-zerbitzu horien onurak jaso ditzakete Euskal Autonomi Elkartean aurkitzen diren errefuxiatuek eta aberrigabeek.
atala.¿ Gizarte-zerbitzuetako sistemaren prestazio orokorrak
¿ Gizarte-zerbitzuetako sisteman, gutxienez, honako prestazio hauek sartzen dira:
Gizarteak dituen eskubide eta baliabideei buruz, herritarrei informazioa, balioespena eta argibideak ematea.
Elkarbizitza-zerbitzuak edo programak, dagokionari bere etxean laguntza emanez, edo beste era bateko bizilekuak eskainiz.
Gizarteratzeko neurriak. Beste ezer baino lehenago, bazterketa sortarazten duten arrazoiei aurrea hartuko zaie eta erauzi egingo dira arrazoiok, arrisku-egoeran aurkitzen diren pertsona eta giza taldeentzako programa egokiak erabiliz.
Elkartasuna eta partaidetza sustatzeko neurriak.
¿ Gizarte-zerbitzuetako sistemaren diru-prestazioak arau berezi aproposen bidez arautuko dira.
atala.¿ Gizarte-zerbitzuetako sistemaren egitura
Gizarte-zerbitzuetako sistema honako maila hauetan egituratzen da:
Oinarrizko gizarte-zerbitzuak.
Gizarte-zerbitzu bereziak.
atala.¿ Oinarrizko gizarte-zerbitzua
¿ Gizarte-zerbitzuetako sistemaren oinarrizko unitatea da oinarrizko gizarte¿zerbitzua. Inolako bereizkeriarik egin gabe, biztanle guztientzat da.
¿ Jarduketarako unitate balioanitzak eta disziplina anitzekoak dira oinarrizko gizarte-zerbitzuak. Erkidegoaren aldeko ekintzak garatzea da beren helburu nagusia. Horretarako, beren eraginpeko eremuetan, gizarte-zerbitzuetako sistemako maila guztietara iristeko modua koordinatu eta kudeatu behar dute.
¿ Hauek dira oinarrizko gizarte-zerbitzuek dituzten egitekoak:
Gure gizartean ditugun eskubide eta baliabideei buruz biztanleei informazioa, balioespena eta argibideak emateko zentroak dira.
Elkarbizitza-zerbitzuak edo programak beteko dituzte, dagokionari bere etxean laguntza emanez.
Norbanakoak, familiak eta taldeak gizarteratzeko baliabideak eta bitartekoak ematera zuzendutako esku-hartze programak beteko dituzte, lehentasun osoz bazterketa-egoerei aurrea hartzeari arreta jarriaz.
Gizarteak dituen premiei buruzko sentsibilizazio-programak egingo dituzte, eta gizartearen partaidetza sustatuko dute erkidegoaren bizitza garatzeko.
Dagozkien prestazioen izapideak kudeatuko dituzte.
Informazioa prestatuko dute, homogeneizazioa, koordinazioa eta sistematizazioa irizpide direla.
Gizartearen baliabideak eraginkor erabiltzeko plangintzarako eta arrazionalizaziorako oinarri izango dira gizarte-zerbitzuak, beren lurralde-eremuan gizarteak dituen premiei antzemanez eta premiei erantzuterakoan sortutako akatsei antzemanez.
Gara dezaketen antzerako beste edozein egiteko bete dezakete, berariaz halakorik agintzen bazaie.
atala.¿ Gizarte-zerbitzu bereziak
¿ Gizarte-zerbitzu bereziak oinarrizko gizarte-zerbitzuei manatu gabeko beste jardueren programazioa, ezarpena eta kudeaketa egiteko berariazko laguntza-modua dira.
¿ Hauek dira gizarte-zerbitzu bereziek dituzten egitekoak:
Zenbait giza talde berezirentzat prestazioak ematen dituzten zentro eta zerbitzuak kudeatu eta hornituko dituzte.
Gizarteak emandako babes-sistema arruntak normaltasunez erabiltzeko zailtasun fisiko, psikiko edo sozial larriak dituzten pertsonei prestazio teknikoak eman behar dizkiete; ez, ordea, osasun arlokoak.
Baztertuta bizitzeko arrisku larria duten giza taldeen bizitzako baldintzak normalizatzeko, gizarteratzeko neurriak sustatu behar dituzte.
¿ Gizarte-zerbitzu berezietara iristeko, aurrez oinarrizko gizarte-zerbitzuan hartu behar da sorospena.
atala.¿ Xedapen orokorrak
¿ Eusko Legebiltzarrari dagokio gizarte-zerbitzuen legegintza-funtzioa.
¿ Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoa da arauak garatzea eta zuzeneko ekintza burutzea, lege honek gizarte-zerbitzuei buruz agintzen dizkion arloetan.
Lege honetan zuzeneko ekintza esaten denean hauxe da esanahia: interes orokorrekoak direlako edo baldintza ekonomikoak eta sozialak bereziak direlako, Euskal Autonomi Elkarteko lurralde osoan bateratuta bete behar diren programak, zentroak edo zerbitzuei buruz betearazte-eskumena duela.
Programa, zentro edo zerbitzuren bat zuzeneko ekintzaren kontzeptuan sartzen dela onartzeko, Eusko Jaurlaritzaren dekretuz deklaratu behar da baldintza horiek betetzen direla, Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluak aldeko txostena egin eta gero.
¿ Lurralde historikoetako foru-aldundiei, udalei eta bestelako toki-erakundeei dagokie gizarte-zerbitzuekiko arauak betetzea, lege honetan eta legearen garapeneko arauetan xedatutakoarekin bat etorriz.
atala.¿ Eusko Jaurlaritza
Gizarte-zerbitzuen gaietan legegintza-ekimena eta araudiak egiteko ahalmena ditu Eusko Jaurlaritzak, bere eskumena zabaltzen den eremuan. Eta, gainera, honako egitekoak:
¿ Euskal Autonomi Elkarteko lurraldeko gizarte-zerbitzuen plangintza orokorra egin behar du, lehentasunak zehazteko, lurraldeen arteko desorekak baztertzeko eta, lege honen 3. atalean finkatutako printzipioekin bat etorriz, gutxieneko babes-mailak bermatzeko, beti ere foru-aldundiekin eta udalekin koordinatuta.
¿ Berak koordinatu behar ditu, bai gizarte-zerbitzuei buruzko gaietan eskumenak dituzten administrazioen organo guztien jarduerak, bai itundutako ekimen pribatuko sektoreen jarduerak, gizarte-zerbitzuetako politika homogeneoa izango dela bermatzeko.
¿ Gizarte-zerbitzuak antolatu behar ditu. Horretarako araututa utziko ditu, batetik, zentroak eta zerbitzuak ireki, aldatu, jardunean jarri eta ixteko baldintzak, eta bestetik, langileen trebakuntza; orobat, baimenak eman, itunak egin, homologazioa lortu eta ikuskapena egiteko arauak ezarriko ditu.
¿ Eusko Jaurlaritzaren zuzeneko ekintzaren eskumenean sartzen diren programa, zentro edo zerbitzuak sortu behar ditu eta horien mantenimendua eta kudeaketa egin.
¿ Eusko Jaurlaritzaren zuzeneko ekintzaren eskumeneko entitateen ikuskapena egin behar du.
¿ Gizarte-zerbitzuen estatistiken plangintza, koordinazioa eta taxuketa burutu behar ditu, baita estatistikak egin eta egunean zaindu ere, Euskadiko Autonomia-Elkartearen Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen arabera. Udalek, foru-aldundiek eta beste erakundeek emandako datuetan oinarrituta egin ahal izango ditu estatistikak. Aipatu estatistiketan datuak generoka bereizirik emango dira.
¿ Gizarte Zerbitzuen Erregistro Nagusia sortu eta horren mantenimendua egin behar du. Eusko Jaurlaritzak zuzeneko ekintzarako dituen eskumenen indarrez sortutako zentro eta zerbitzuen sorrera, aldaketak, zigorrak eta itxierak jasoko dira bertan, gutxienez. Horrez gain, foru-aldundi bakoitzaren erregistroan egindako inskripzioak ere erregistro nagusian jaso eta gehituko dira, informaziorako balio dezaten.
¿ Iraskundeen tutoretza bete behar du eta ongintza eta laguntzako beste erakundeekiko administrazio-harremanak lotu behar ditu, Euskal Autonomi Elkarteko lurralde-eremuan gizarte-zerbitzuak betetzen dituzten iraskunde eta erakundeekin; berentzako arau berezien arabera garatuko dira.
¿ Gizartearen arazoen arrazoiak eta horiei aurre egiteko baliabideak aztertu eta ikertu behar ditu, arlo horretan diharduten erakundeei aholku teknikoak eta informazioa emateko.
¿ Eusko Jaurlaritzak zigortzeko ahalmena izango du, bere zuzeneko ekintzaren eskumenekoak diren erakundeekiko, lege honetako VII. idazpuruan eta legearen garapeneko beste arauetan jasotako moduan.
atala.¿ Foru-aldundiak
Gizarte-zerbitzuak emateko, honakoak izango dira foru-aldundien eskumeneko egitekoak, beti ere, bakoitzaren lurralde-eremuan:
¿ Araudiak egin behar dituzte, gizarte-zerbitzuak emateko bere zerbitzuak antolatzeko.
¿ Beren lurralde-eremuetako gizarte-zerbitzuak programatu behar dituzte, Eusko Jaurlaritzak ezarritako plangintza orokorrarekin eta lurralde bakoitzeko udalek ohartemandako programazioarekin bat etorriz.
¿ Gizarte-zerbitzu bereziak sortu, kudeatu eta horien mantenimendua egin behar dute, legeak halakoen kudeaketa Eusko Jaurlaritzari edo udalei egotzi ez badie.
¿ Beren titularitateko programa, zentro eta zerbitzuen ikuskapena eta kontrola egin behar dute, baita foru-aldundien diru-ekarpen bereziak jasotzen dituzten udalerrietakoenak eta beren lurraldeetan kokatuta dauden pribatuenenak ere.
¿ Lurralde bakoitzean bete behar diren premiak aztertu eta zehaztu behar dituzte, baita premiei erantzuteko beharrezko baliabideen mailaz mailako programazioa egin ere, udalekin koordinatuta.
¿ Udalei, beste toki-erakundeei eta gizarte-zerbitzuetako itundutako ekimen pribatuari laguntza teknikoa eta aholkularitza eman behar diete.
¿ Beren eskumenen eremuan gizarte-zerbitzuak kudeatu eta garatzeko, udalen, baliatzaileen, baliatzaile-erakundeen eta profesionalen partaidetza sustatu behar dute.
¿ Udaletako gizarte-zerbitzu mankomunatuak sustatu eta indartu behar dituzte.
¿ Beren lurraldeetan kokatutako zerbitzu eta zentro pribatuei baimenak eman eta homologatu egin behar dituzte.
¿ Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa sortu eta horren mantenimendua egin behar dute. Beren eskumenetako eremuan eratutako zentro eta zerbitzuen sorrera, aldaketak eta itxierak jasoko dira bertan, gutxienez. Horrez gain, haien baimenak, itunak eta homologazioak jasoko dira, ezarritako isunekin batera, baita araudiz ezar daitekeen beste edozein gorabehera ere. Euskal Autonomi Elkarteko erregistro nagusiari bidali beharko zaio inskripzio horien kopia bat; beste bat, udalari edo dagokion udal-erakundeari.
¿ Gizarte-zerbitzuen premia eta zerbitzuei buruzko estatistikak egunean eduki behar dituzte beren lurralde-eremuetan. Hala ere, lege honen 10.7 atalean xedatutakoa bete beharko da, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen arabera.
¿ Zigortzeko ahalmena izango dute, beren eskumenetako eremuan, lege honetako VII. idazpuruan eta legearen garapeneko beste arauetan jasotako moduan.
atala.¿ Udalak
Hauek dira udalek bete behar dituzten zerbitzuak, edo bakoitzak bakarrik edo beste batzuekin elkartuta:
¿ Udalerri guztietan egongo da oinarrizko gizarte-zerbitzua.
¿ 20.000 biztanletik gorako udalerri guztietan, oinarrizko gizarte-zerbitzuaz gain, kasu larrietan jendea hartzeko zerbitzuak egongo dira, loiamendurik ezak edo elkarrekin bizi izateko gatazka latzek sortutako zenbaitegoera larriri erantzuteko; herritarren elkartasuna eta elkarbizitza errraztuko duten zentroak ere egongo dira.
atala.¿ Udalen eskumenak
Gizarte-zerbitzuak emateko, honakoak izango dira udalen eskumeneko egitekoak, beti ere, bakoitzaren lurralde-eremuan:
¿ Aurreko atalean zehaztutako gizarte-zerbitzuak sortu, antolatu , kudeatu eta arautu behar dituzte. Antzemandako premien arabera ezarri eta kokatuko dira, deszentralizazioa, malgutasuna eta herritarrenganako hurbiltasuna irizpide direla.
¿ Gizarte-zerbitzuetako programazioa egin behar du udal bakoitzak, Eusko Juarlaritzaren plangintza nagusian eta foru-aldundi bakoitzaren programazioan finkatutakoaren arabera.
¿ Herritarren elkartasuna eta partaidetza sustatu behar dute udalaren gizarte¿zerbitzuen programekiko.
¿ Gizarteak udalerri bakoitzean dituen premiei antzeman behar diete, lege honetako 10.6 eta 11.11 ataletan ohartemandakoarekin bat etorriz estatistikak egiteko laguntza emanez.
¿ Udalerrian nabaritzen diren gizartearen arazoei buruzko ikerketak eta azterlanak sustatu eta egin behar dituzte, baita egon dauden premia eta baliabideei buruzkoak ere.
¿ Lege honetako 12. atalean zehaztutako beren eskumeneko gizarte¿zerbitzuen ikuskapena eta kontrola egin behar dute.
¿ Zigortzeko ahalmena izango dute lege honetako 12. atalean zehaztutako beren eskumeneko gizarte-zerbitzuei buruz, hain zuzen, lege honetako VII. idazpuruan eta legearen garapeneko beste arauetan jasotako moduan.
atala.¿ Eskuordetza edo mandatua
Herri-erakundeen kudeaketa eta gizarte-zerbitzuen baliatzaileekiko arreta eraginkorra izan dadin, herri-administrazioek eskuordetzan utzi ahal izango dizkiote elkarri bakoitzak dituen eskumenak, edo, bestela, elkarri manatu ahal izango diote beren zerbitzuak betetzea, beti ere, zuzenbide-antolamenduan aurreikusitako bideak erabiliz.
atala.¿ Parte hartzeko bermea
Herritarrek gizarte-zerbitzuen plangintza eta ebaluazioa egiten parte hartuko dutela bermatuko dute Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioek, hurrengo ataletan ezarritakoaren arabera.
atala.¿ Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseilua
¿ Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseilua aholkularitza-organo bat da Eusko Jaurlaritzaren barruan, gai horretan eskumenak dituen sailari atxikia. Kontseilu horretan ordezkariak izango dituzte bai Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udalek, zein sindikatuek eta erabiltzaileen, gizarte-bolondresen eta gizarte-zerbitzuetan lan egiten duten profesionalen erakundeek.
¿ Kontseilua, bestalde, hainbanan osatuko dute, alde batetik, herri¿administrazioen ordezkariek, eta bestetik, lehen aipatutako gainerako antolakundeek. Araudi bidez ezarriko ditu Eusko Jaurlaritzak kontseiluaren osaera, araubidea eta jarduera.
¿ Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluak, bere egitekoak hobeto betetzeko, egoki irizten dien pertsonen, instituzioen eta elkarteen partaidetza eska lezake.
atala.¿ Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren egitekoak
Hauek dira Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren egitekoak:
¿ Derrigorrez egin behar du txostena, eskatzen zaionetik hamabost eguneko epean, honako kasuetan:
Gizarte-zerbitzuei buruzko lege-egitas-moetarako.
Gizarte-zerbitzuei buruzko dekretu eta araudiak prestatzeko egitasmoetarako.
EAEko lurralde-eremuko programa eta plan orokorrak edo arlokakoak egiteko.
¿ Gizarte-zerbitzuen gaineko edozein gairi buruz, Eusko Jaurlaritzari proposamenak eta ekimenak aurkeztu behar dizkio, eta aholkua eman.
¿ Eusko Jaurlaritzak, bestalde, informazioa eman behar dio kontseiluari honako gaiei buruz:
Gizarte-zerbitzuen aurrekontu-programei buruz, onartu baino lehen.
Orokorrean, arloka edo lurraldeka dauden programak eta planak bete direnentz jakiteko egindako jarraipen eta ebaluazioari buruz.
Lege hau ez betetzeagatik Euskal Autonomi Elkartean ezarritako zigorrei buruz, aldiro.
Erakunde pribatuei emandako dirulaguntzen eta laguntzei buruz, aldiro.
¿ Urtero egingo du txosten bat, eta gero Eusko Jaurlaritzari bidali, gizarte-zerbitzuek Euskal Autonomi Elkartean duten egoerari buruz. Horren jakitun jarriko du Eusko Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarra.
¿ Lege hau garatzeko araudietan edo indarrean dauden arauetan egotz dakiokeen beste edozein egiteko.
atala.¿ Gizarte-ongizaterako lurralde-kontseiluak
Lurralde historiko bakoitzean gizarte-ongizaterako lurralde-kontseilu bana ezar daiteke. Foru-aldundi bakoitzak ezarriko ditu bere kontseiluaren egitekoa, osaera, araubidea eta jarduera.
atala.¿ Gizarte-ongizaterako udal-kontseiluak
¿ Udalerrietan edo udalaz gaineko erakundeetan gizarte-ongizaterako kontseiluak eratu ahal izango dira, udalerriko edo udalaz gaineko erakundeetako gizarte¿zerbitzuen antolamendu, plangintza eta jarduerari buruz kontsultak jaso eta aholkuak emateko.
¿ Gizarte-zerbitzuak nolakoak izan behar diren zehazteko, herritarren partaidetza sustatu beharko dute gizarte-ongizaterako udal-kontseiluek, eskumenak dituzten erakundeei jarduteko proposamenak egin eta eztabaidak bideratuz.
atala.¿ Erabiltzaileen partaidetza
Gizarte-zerbitzuak betetzen dituzten zentro eta zerbitzu publikoen eta itundutako zentro pribatuen kudeaketan partaidetza izango dela bermatuko dute Euskal Autonomi Elkarteko herri-agintariek honako hauen bidez:
Partaidetzarako organoak. Horietan parte hartuko dute sindikatuek eta erabiltzaileen, gizarte-bolondresen eta gizarte-zerbitzuetan lan egiten duten profesionalen erakundeek. Eskumenak dituen administrazioak arautuko ditu horien osaera eta egitekoak.
Erabiltzaileak. Horiek zuzenean hartuko dute parte zerbitzuak betetzeko garaian.
atala.¿ Zentro eta zerbitzu publikoen sorrera
Titularitate publikoko zentro eta gizarte-zerbitzuak sortzeko, lege honetan eta legearen garapenerako araudietan ezarritako baldintzak eta eskakizunak bete behar dira, prestazioen kalitateari eta bermeari dagokienez.
atala.¿ Administrazioaren baimenak
¿ Gizarte-zerbitzuak betetzeko, gutxieneko kalitate-maila bat bermatu behar da. Horretarako, Euskal Autonomi Elkartean diharduten titularitate pribatuko zentro eta zerbitzuek administrazioaren baimena behar dute instalatu eta jarduteko, baita hasierako egitura eta araubideari aldaketak ezarri ahal izateko ere. Zentro eta zerbitzu horiek itxiz gero, baimena eman dien administrazioari jakinaraziko beharko zaio.
¿ Baimen horiek, hala ere, iraungi egingo dira, jakinarazpenetik urtebete igaro arren baimendutako jarduerei ekin ez bazaie, edo jarduerok urtebetez etenda egoten badira.
atala.¿ Ikuskapena
¿ Puntu hauetan gauzatzen da administrazioak ikuskapena egiteko duen ahalmena: gizarte-zerbitzuei buruzko lege-xedapenak betetzen diren edo betetzen ez diren zaindu, kontrolatu eta egiaztatzean.
¿ Lege honen ondorioetarako, administrazio bakoitzean ikuskapena egiten duten langileak agintaritzaren agente izango dira.
¿ Ikuskapena egiteko, ondorengo irizpide nagusiak bete beharko dira. Irizpideok araudiz garatuko dira, eta hauek dira:
Gizarte-zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonen eskubideak errespetatzen direla zaindu behar da.
Ebaluazioa egiten denean, kantitatea eta kalitatea, biak neurtu behar dira, zerbitzuei eta zentroei baimena eman eta homologazioa onartu zitzaienean agindutakoa betetzen dutela egiaztatzeko. Berebiziko arreta jarriko zaie, bestalde, erabiltzaileek edo beren familiek aurkeztutako arrangurei.
Ebaluazioa eta pedagogi lana egin beharrekoak dira, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko.
¿ Zentroen eta gizarte-zerbitzuen erantzukizuna duten pertsonek eta bertako ordezkariek eta enplegatuek erraztu egin beharko dituzte ikuskapena egiteko bideak. Horretarako, dependentzia, obra eta instalazioetara iristen utziko diete ikuskatzaileei, baita liburuak eta erregistroak eskuratu ere, eta, orokorrean, egintzak hobeto ezagutu eta ikuskapena lortzeko bide guztiak irekiko dituzte.
atala.¿ Zuhurtasunezko neurriak
Zentro edo zerbitzuren baten erabiltzaileen osasun edo segurtasunerako arriskuren bat egon badago edo susmoak agertzen badira, arrisku-egoera horretarako egokiak diren neurriak hartuko ditu eskumenak dituen administrazioak. Erabakia hartzeko izandako arrazoiak azaldu beharko ditu, eta neurriok ez dira zigortzaileak izango.
Neurri horien ondorioz mugapenik sortzen bada, lortu nahi diren helburuen araberakoak izan beharko dira.
atala.¿ Ekimen pribatuarekin egindako itunak
¿ Herri-administrazioek, bakoitzak bere eskumenen eremuan, itunak, hitzarmenak edo lankidetza-formulak ezar ditzakete, beste batzuen baliabideekin gizarte-zerbitzuak betetzeko.
Horretarako, eta aldez aurretik, herri-administrazioek ahal denik eta ondoen erabili beharko dituzte beren baliabideak.
¿ Herri-administrazio bakoitzak, ituna egin aurretik, gizarte-zerbitzuak betetzen dituzten zentro eta zerbitzu pribatuak homologatu beharko ditu.
¿ Eusko Jaurlaritzak finkatuko ditu, araudi bidez, aurreko ataletan aipatutako homologazioa eta itunak egiteko eskakizunak eta gutxienezko oinarrizko baldintza komunak. Edozelan ere, zerbitzuaren kalitatea, eraginkortasuna eta kostu ekonomiko eta soziala izango dira irizpide nagusiak.
¿ Itunak egin behar direnean, eraginkortasuna, kalitatea eta kostua berdintsuak badira, irabazteko xederik gabeko erakundeek betetako gizarte-zerbitzuei emango diete lehentasuna herri-administrazioek, batez ere gizartean eta diruari dagokionez baldintza txarretan aurkitzen diren erabiltzaileei jaramon egiten badiete.
atala.¿ Irabazteko xederik gabeko erakundeak
¿ Gizarte-zerbitzuak betetzen dituzten irabazteko xederik gabeko erakundeak herri¿onurakotzat aitortu ahal izango dira, beren egitura juridikoko lege berezietan aurreikusitako moduan.
¿ Gizarte-zerbitzuak betetzen dituzten irabazteko xederik gabeko erakundeek lehentasuna izango dute dirulaguntzak eta laguntzak hartzeko garaian, helburu horiek betetzeko bada. Nolanahi ere, aldez aurretik homologatuta egon behar dira.
atala.¿ Gizarte-bolondresak
Gizarte-zerbitzuen arloan eskumenak dituzten herri-administrazioek elkartasuna sustatuko dute bolondresen lanaren bidez, lege honetan araututako jardueretan.
atala.¿ Finantzaketa-iturriak
Herri-erantzukizuneko gizarte-zerbitzuetako sistemaren finantzaketa honela egingo da:
Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Nagusiekin.
Lurralde historikoetako aurrekontu nagusiekin.
Udalen aurrekontuekin.
Erabiltzaileen ekarpenekin.
Egin dadin beste edozein ekarpenekin.
atala.¿ Eusko Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritzak urtero izendatuko ditu kopuru batzuk Aurrekontu Nagusietan, lege honetan berari egotzitako eskumenak betetzetik sortutako gastuei aurre egiteko.
atala.¿ Foru-aldundiak
¿ Foru-aldundiek urtero izendatuko dituzte kopuru batzuk beren aurrekontuetan, lege honetan egotzitako eskumenak betetzeko sortutako gastuak finantzatzeko behar diren bestean.
¿ Aldundi bakoitzak beste diru-kopuru batzuk ere izendatuko ditu onartutako programa edo zerbitzu osagarriak finantzatzeko, udalen edo udalaz gaineko erakundeen jarduerak bermatzeko ezinbestekoak diren neurrian.
atala.¿ Udalak
Udalek diru-izendapen bereziak egingo dituzte beren aurrekontuetan, dagozkien gizarte-zerbitzuak sortu eta kudeatzeko eta zerbitzuon mantenimendua egiteko.
atala.¿ Finantzaketarako lankidetza
¿ Finantzaketarako lankidetza erabiliko dute herri-administrazioek beren artean eta beste erakunde batzuekin. Galduan eta aukeran emandako dirulaguntzen ordez, arian¿arian formula baldintzatuak ezartzeari ekingo zaio, arloaren plangintzan aipatutako helburuak betetzeko izan daitezen.
¿ Lankidetzarako hitzarmenen edo kontratu-programen bidez gauzatuko da herri-administrazioen arteko lankidetza. Edo, bestela, indarrean dauden legeetan araututako beste edozein formula erabili ahal izango da, zehaztutako helburuak bete eta finantzen kontrola estu egingo dela bermatzeko.
atala.¿ Erabiltzaileen partaidetza
¿ Titularitate publikoko zentro eta zerbitzuak edo titularitate pribatuko itundutako zentro eta zerbitzuak finantzatzeko, erabiltzaileek parte hartu behar dutela erabaki dezakete eskumena duten Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioek. Lege honetan ezarri eta araudiz garatuko diren irizpide orokorren arabera egingo da hori.
¿ Erabiltzaileek finantzaketan izan behar duten partaidetza zehazteko, honako irizpide hauek neurtuko dira beti:
Zerbitzuaren kostuak.
Erabiltzailea zenbateraino baliatzen den zerbitzuaz.
Erabiltzailearen diru-sarrerak edo ondasunak edo, hala dagokionean, horri laguntzera legez behartuta daudenenak, kontuan izanik azken hauen famili, gizarte eta ekonomi egoera.
Legez behartuta daudenen partaidetza soilik izango da exijigarri, horien famili unitatea kide batek edo bik osatutakoa izanik, famili unitate horren diru-sarrerak profesioarteko gutxienezko lansariaren bi halakotik gorakoak direnean. Muga horrek, esandako famili unitatea osatzera sartzen den kide bakoitzeko, profesioarteko gutxienezko lansariaren erdiaren pareko gehikuntza izango du.
Idazati honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, baliatzailea ez da famili unitatearen osakidetzat joko.
Baliatzaileei beti bermatuko zaie diru-kopuru bat eurek nahi dutenerako.
¿ Erabiltzaile bat ere ez da zerbitzurik gabe geldituko, nahiko diru-baliabiderik ez duelako.
¿ Erabiltzaile bakoitzak zerbitzuaren kostua kitatzeko egindako ekarpenak inola ere ezingo du baldintzatu emandako zerbitzuaren kalitatea.
atala.¿ Arau-hausteak
¿ Gizarte-zerbitzuen eremuko administra-zioarekiko arau-hausteen sailkapenean sartzen dira lege honetan zehaztutako ekintza eta omisioak. Hala eta guztiz ere, izan daitezke beste era bateko erantzukizunak ere, esaterako, zibilak eta penalak.
¿ Arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.
atala.¿ Arau-hauste arinak
Hauek dira arau-hauste arinak:
Lokalak, instalazioak, altzariak edo tresnak akatsez zaindu edo erabiltzea, beti ere erabiltzaileei kalte larririk eragin gabe.
Titularrak edo langileen zerrendak aldatu arren, ezarritako epeetan ez iragartzea.
Erabiltzaileei egokia ez den sorospena ematea, beti ere kalte larririk eragiten ez bazaie.
Gizarte-zerbitzuei buruz lege honetan larri edo oso larritzat hartzen ez den beste edozein arau bete gabe uztea.
atala.¿ Arau-hauste larriak
Hauek dira arau-hauste larriak:
Gizarte-zerbitzuetako jarduerak gauzatzerakoan, ezarritako arauak funtsean ez betetzea.
Eraikinetako edo bertako dependentzietako egitura fisikoan funtsezko aldaketak egitea, baimena mantendu edo ezabatzeari dagokionez aldaketa horiek eraginik izan badezakete.
Zentroetako plazak baimenik gabe gehitzea.
Indarrean dauden arauek zerbitzu bakoitzerako izendatutako dependentziak, lokalak, altzariak edo ibilgailuak barik, hagitz beste batzuk erabiltzea.
Egin beharreko zuzenketei buruz ikuskatzaileak emandako aginduak bete gabe uztea.
Gizarte-zerbitzuetako zentro edo establezimenduei baimena eta homologazioa emateko funtsezkoak diren alderdiak doloz aldatzea.
Egokia ez den sorospena ematea, erabiltzaileari kalte handiak eraginez.
Baimenik izan gabe, emandako zerbitzuen prezioak aldatzea.
Legeak edo araudiak onartutako eskubideen gozamena zaildu edo eragoztea zerbitzuon erabiltzaileei.
Administrazioari eta gizarteari aurkeztutako jardueretan irabaziak izateko asmoak ezkutatzea, horrelako asmorik gabekotzat aurkeztuz.
Laguntza publikoak emandakoan, jarritako helburuetarako barik, beste batzuetarako erabiltzea.
Ikuskatzailetza publikoaren zerbitzuen jarduera eragotzi edo guztiz ukatzea.
Administrazioak eskatutako agiriak eta zehaztasunak aizuntzea.
Erabiltzaileen nortasunari eta beren osasunari buruzko zehaztasunei zor zaien zuhurtzia eta isilpekotasuna ez betetzea.
Erabiltzaileek beren intimitatea gordetzeko duten eskubidea ez errespetatzea.
Zentroa edo zerbitzua erabiltzen duten pertsonen ondasun eta diruak administratu, jagon eta erabiltzerakoan argi eta gardentasunez ez jokatzea.
Arau-hauste arinetan behin eta berriz erortzea.
atala.¿ Oso arau-hauste larriak
Aurreko atalean zehaztutako arau-hausteak oso larritzat kalifikatuko dira gizarte-gainbeherako oso arrisku larria sortzen badute edo erabiltzaileei halako kalteak eragiten badizkiete. Oso larritzat hartuko dira, halaber, behin eta berriz egindako arau-hauste larriak.
atala.¿ Behin eta berriz erortzea
Lege honen ondorioetarako, norbait behin eta berriz erori dela ulertuko da arau¿hausteak egin dituztenek bi urtean zehar izaera bereko arau-hauste bat baino gehiago egin badute, eta erabaki irmoz hala deklaratu bada.
atala.¿ Erantzukizuna
Gizarte-zerbitzuetan egindako arau-hausteen administrazioarekiko erantzukizuna arau-haustea egin dezan pertsona fisiko edo pertsona juridikoari egotziko zaio, eta berarekin batera, solidario, zentro edo zerbitzuaren titular den pertsona fisiko edo juridikoari, zaintza-betebeharrak hausteagatik erantzule den heinean.
Administrazioarekiko erantzukizunekoak diren egintzak Kode Penalean delitu edo hutsegitetzat tipifikatu badaitezke, eten egin beharko da zigor-espedientea harik eta epaileek erabakia eman arte. Hala ere, lege honen 43. atalaren indarrez onartutako aldibaterako neurriek indarrean jarraituko dute, neurriok hartzeko izandako arrazoiak oraindik ere lehengoan badira.
atala.¿ Zigor-motak
Gizarte-zerbitzuetako arau-hausteei ezarriko zaizkien zigorrak hauek dira:
Ohartarazpena.
Isuna.
Dirulaguntza etetea edo ituna ezeztatzea.
Euskal Autonomi Elkarteko edozein laguntza publiko hartzeko debekua, urtebete eta bost urte bitarteko aldian.
Zentroa edo zerbitzua aldibaterako ixtea, guztiz edo zati batean. Hamabi hilabetera arte egon daiteke itxita.
Zentroa edo zerbitzua behin-betiko ixtea, guztiz edo zati batean.
Zentro edo zerbitzuaren titular den pertsona fisikoa edo juridikoa aldibaterako gaitasungabetzea, hiru eta bost urte bitarterako, gizarte-zerbitzuak ematen dituzten zentro edo zerbitzuen titular izateko.
atala.¿ Zigorren mailak
¿ Isunen zenbatekoa zehazteko eta bestelako zigorrak ezartzeko, eskumenak dituen organoak honako irizpideok erabiliko ditu mailak zehazteko:
Eragindako kalte fisiko, moral eta materialak.
Sortutako arriskua.
Erruduntasun-maila eta asmo makurra.
Arau-hauslea lehen ere arau-hauste bera egina izatea.
Zerbitzu-mota.
¿ Jardunbidea hasiarazi zuten akatsak guztiz zuzenduta daudela egiaztatzen bada, kontuan hartzeko modukoa izango da hori zigorra balioetsi eta mailakatzeko orduan. Zuzenbidean balio duen edozein bide erabil daiteke egiaztapena egiteko, baina instantziaren erabakia eman aurretik egin behar da.
atala.¿ Zigorrak ezartzea
Honela ezarriko dira zigorrak:
Arau-hauste arinak zigortzeko, ohartarazpena eta/edo 100.000 PTArainoko isuna ezarriko da.
Arau-hauste larriak zigortzeko, 1.000.000 PTArainoko isuna ezarriko da.
Zigortzeko eskumenak dituzten agintariek honako erabakiak har ditzakete:
Dirulaguntzak eten edo ituna ezeztatzea.
Euskal Autonomi Elkarteko edozein laguntza publiko hartzeko debekua, urtebete eta bost urte bitarteko aldian.
Oso arau-hauste larriak zigortzeko, 10.000.000 PTArainoko isunak ezarriko dira.
Zigortzeko eskumenak dituzten agintariek honako erabakiak ere har ditzakete:
Zentroa edo zerbitzua aldibaterako ixtea, guztiz edo zati batean. Hamabi hilabetera arte egon daiteke itxita.
Zentroa edo zerbitzua behin-betiko ixtea, guztiz edo zati batean. Hala erabaki dezakete, egindako arau-hausteak inondik inora zuzendu ezinekoak direnan edo, zuzentzeko moduak izan arren, agindutako epean egin ez badira.
Arau-haustea gertatu den zentro edo zerbitzuaren titularra, pertsona fisikoa edo juridikoa izanda ere, gizarte¿zerbitzuak ematen dituzten zentro edo zerbitzuen titular izateko gaitasungabetu daiteke aldibaterako, hiru eta bost urte bitarterako.
atala.¿ Behin-behineko neurriak
Zigor-jardunbidea hasi eta gero, ezar daitekeen erabakiaren eraginkortasuna bermatzeko egoki iritzitako behin-behineko neurriak har ditzake erabakitzeko eskumenak dituen administrazioko organoak, neurri horiek hartzeko dauden arrazoiak azalduz.
Ezingo da interesatuei kalte konpongaitzak edo konponezinak sortu ahal dizkien behin-behineko neurririk hartu.
atala.¿ Iraungipenak
Lege honetan ohartemandako gaietan egindako administrazioarekiko arau¿hausteak honela iraungiko dira: oso larriak direnak, urte bira; larriak, hamabi hilabetera, eta arinak, sei hilabetera. Kasu guztietan, arau-haustea egin zen eguna izango da epea kontatzeko hasierako eguna.
Lege honen arabera ezarritako zigorrak iraungitzeko epeak hauek dira: oso larrietan, urtebete; larrietan, sei hilabete; arinetan, azkenik, hiru hilabete. Kasu guztietan, zigorra ezartzen duen erabakia irmo bilakatzen den egunaren biharamunetik kontutako dira epeak.
atala.¿ Zigortzeko jardunbidea
Araudi bidez finkatuko da zigortzeko jardunbidea, Herri Administrazioen Araubidearen eta Guztientzako Administrazio Jardunbidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako printzipioen arabera.
atala.¿ Zigorrak erregistroan jaso eta argitaratzea
¿ Lege honetan araututako erregistro guztietan zigorretarako sail bat egongo da. Era guztietako arau-hausteak direla eta hartutako erabaki irmoak idatziko dira bertan.
¿ Arau-hausteak larriak edo oso larriak direnean, zigorrak irmoak badira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta bakoitzaren lurralde historikoko aldizkarian argitaratu beharko dira.
Berariaz indargabetzen da Gizarte-Zerbitzuei buruzko maiatzaren 20ko 6/1982 Legea, eta lege honen kontra egon edo lege hau haustenduten beste xedapen guztiak.
Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.
Vitoria-Gasteizen, 1996ko urriaren 30ean.
Lehendakaria,
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (11)
- Garatutakoa: 124/2006 DEKRETUA, ekainaren 13koa, Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluari buruzkoa.
- Ikus: 212/2003 DEKRETUA, irailaren 16koa, EAEn Zeinu-Mintzairaren Interpreteen Zerbitzuaren antolamendua eta koordinazioa zuzeneko ekintzatzat jotzen duena.
- Ikus: 40/1998 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzeko dena.
- Garatutakoa: 155/2001 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, gizarte-zerbitzuen alorreko egitekoak zehazteko dena.
- Garatutakoa: 148/2007 DEKRETUA, irailaren 11koa, etxeko eremuan tratu txarren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arautzen dituena.
- Ikus: 373/2005 DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena.
- Ikus: 40/2002 DEKRETUA, otsailaren 12koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituena.
- Garatutakoa: 204/1997 DEKRETUA, irailaren 16koa, Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren osaketari eta funtzionamendu-erregimenari buruzkoa.
- Indargabetzen du: "Gizarte-Zerbitzuak" Maiatzaren 20ko 6/1982 LEGEA. Euskadiko Herri osoari, Legebiltzarrak Maiatzaren 20ko 6/1982, "Gizarte-Zerbitzuak" Legea, onartu duela jakinarazten zaio. Beraz, hori bete eta betearazi dezatela agintzen diet Euskadiko herritar guztiei.
- Indargabetutakoa: 12/2008 LEGEA, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
- Ikus: 51/2005 DEKRETUA, martxoaren 8koa, etxeko edo sexuagatiko indarkeriaren biktimak diren emakumeei argibideak eta arreta emateko zerbitzu bat ezartzea zuzeneko ekintza deklaratzen duena.
Eskumenak eta transferentziak (2)
- 80/1998 DEKRETUA, apirilaren 27koa (Dekretu horren bidez, Gizarte Segurantzaren gizarte-zerbitzuen eta gizarte-laguntzen arloan «Instituto Social de la Marina» delakoak betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari es
- 375/1987 DEKRETUA, abenduaren 10ekoa (Dekretu horren bidez, INSERSOk zituen eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak 1987ko ekainaren 17an hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).