Arautegia
InprimatuEpailaren 31ko 4/1982 LEGEA, Merkatalgaien Bidezko Lorraketarako Garraiakizun-Akurategien 3/1981 Legea aldatzen eta osatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Legea
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 46
- Hurrenkera-zk.: 401
- Xedapen-zk.: 4
- Xedapen-data: 1982/03/31
- Argitaratze-data: 1982/04/14
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Merkataritza eta turismoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskadiko Herri osoari, Legebiltzarrak Epailaren 31ko 4/1982 "Merkatalgaien Bidezko Lorraketarako GarraikizunAkurategien 3/ 1981 Legea aldatien eta osatzen duen" Legea, onartu duela jakinarazten zaio. Beraz, hori bete eta betearazi dezatela agintzen diet Euskadiko Herritar guztiei. Gasteizen, 1982garreneko Epailaren 31an. CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. ZIOEN ADIERAZPENA Merkatalgaien Bidezko Lorraketarako Garraiakizun- Akurategiei buruzko Otsailaren 12ko 3/1981 Legeak honako hau agintzen zuen bere seigarren Atalean: "G.A.-k eta Banakuntza eta Zaingo-Idazguak, Eusko Jaurlaritzako Garraio, Elkartzepide eta Itsasarazo-Sailak Garraiakizun-Akurategiko Kontseilu Nagusiaren iritzia entzun ondoren egindako saloz ezarritako zerbitzu-sari bat izango dute bere dirubide". Konstituzio-Epaitegiak, 1981garreneko Azaroaren 16ko Epaian, Atal hori Konstituzioaren-aurkako zela zion eta bai, horri datxezkola, 18 f) eta 35garren Atalak ere. Epailaritzak zera dio, Konstituzioarekiko aurkakotasun horren zio: Zerbitzu-saria gutxienezko alderdi batzuk aurrez zehaztu gabe (zorduna, xedea, zenbatekoaren zio diren gai eta alderdiak, zertarakoa, honen ardura izango duen eraentza-saila) araupetzeko eskua "legezbestelakotze bat litzateke, Konstituzioaren eta Legeen arauera (...) Eusko Legebiltzarrak zergak (arielak barne) sortzeko duen gaitasuua Jaurlaritzari eskuratze huts bat, Jazarpenaren gai den Legeak ez du dagokion araudirako mugarik gabeko jo-arazte bat baizik egiten (...) eta ez dio, noski, Konstituzioko salbuespen horri men egiten". Bestalde, Konstituzioarekiko aurkakotasunaren adierazpenak 34garren Atala ere hartzen du, eta bai honela dioen 29garrenaren zatia ere "...; hala ere honek, bakoitzean, egoki deritzan erabakia hartuko du, eta erabaki hori bete beharrekoa izango da. Artezte-Arduradunaren erabakia EgintzapideBatzordearen aurrean birraztergarri izango da". 34garren Atalari dagokionean Epaitegiak gaitasunik eza adierazten du, Atal horren mamina Erresumaren bakarreango agintepekotako "merkataritza-gaia" dela eta; 29garren Atalari buruz, Epaiak honako hauek ematen ditu bere arrazoibideen oinarri: Garraiakizunen eskaintza egiten duenari, Erresumako gainontzeko aldetan egon ez dauden muga batzuk jartzen dizkio, bere lan-ihardunean aukera batzuen arteko hautamenari funtsean erasoz". Lege honek, eta Otsailaren 12ko 3/ 1981 Legea 1981garreneko Azaroaren 16ko Epai horri egokitzearen kaltetan gabe, bere zati batzuk Konstituzioaren aurkako direnaren adierazpenaren ondorioz esandako Lege horretan sartzen diren hutsune batzuk betetzea du xede, eta bai Erakunde Burujabearen ondare eta dirubideei buruzko alderdiak araupetzea ere. Lehenengo Atala.-"Merkatalgaien Bidezko Lorraketarako Garraiakizun-Akurategiak" 3/1981 Legearen 28garren Atala honela idatzita gelditzen da: "Garraiakizun-eskaintzaileek Garraiakizun-Akurategiak edo Banakuntza eta Zaingo-Idazguek inguratutako garraiolari bati uko egin ahal izango diote; uko horren zioa Artezko- Arduradunaren aurrean arauz jarriko diren irizpideak oinarri direla zuritu dezatenaren baldintzapean. 2garren Atala.-"Merkatalgaien Bidezko Lorraketarako Garraiakizun-Akurategiak" 3/1981 Legearen 33garren Atala honela idatzita gelditzen da: "Garraiakizun-Akurategiak eskainitako garraiakizun bat onar dezan garraiolariak, merkataritza-legeek diotenez asegurapetu beharko du". 3garren Atala.-Aldatzen den Legeko Erabaki Gehigarrien aurrean egon eta honela idatzita geldituko diren bi Idazpuru berri gehitzen dira: BOSGARREN IDAZPURUA Zerbitzu-Sariaz Hogeita hamalaugarren Atala: Gaia Zerbitzu-saria ordaindu beharra, merkatalgaien bidezko lorraketa baterako hitzarmena erraztuz Garraiakizun- Akurategi eta Banakuntza-Idazguek egiten duen artekotzak sortarazten du. Hogeita hamabosgarrena: Zorduna Merkatalgaiek errepidez garraiatzea xede duen enpresa batek jabe norbanako nahiz lege-nortasundun izan eta garraio bat egiteko Garraiakizun-Akurategien edo Banakuntza-Idazguen bidez itundu daitezenek ordaindu beharko dute artez zerbitzu-saria. Hogeita hamaseigarren Atala: Zenbatekoa Ordaindu beharrekoaren zenbatekoa egin beharreko bidatzaren eta merkatalgaiaren nolakoaren eta pisuaren eretzeangoa izango da, eta bai bidatzaren eta garraiakizunaren nolako eta pisuari dagozkion ibilgailuen berarizkotasunaren eretzeangoa ere. Hogeita hamazazpigarren Atala: Ordainketa Zerbitzu-saria, garraioa akuratu dedin unean bertan ordaindu beharko da. Hogeita hamazortzigarren Atala: Zertarakoa Zerbitzu-sariegatik eskuratutakoa Erakunde Burujabearen bere buruarentzako dirubidetarako erabiliko da oso-osorik. Hogeita hemeretzigarren Atala: Dirubilketa eta Eraentza Zerbitzu-sariaren bilketa eta erabilkera, eta bai Lege honi darizkionak izan eta bertan araupetu gabeko beste alderdi guztiak ere, indarrean dauden legeetan Erakunde Burujabeentzat aginduta dagoenaren arauera egingo dira. SEIGARREN IDAZPURUA Diru-eskuarteak Berrogeigarren Atala Erakunde Burujabearen Garraiakizun-Akurategiak eta Banakuntza-Idazguak sortzeko gastutarako dirubideak, Euskal Herriko Herriogasuntzaren Guztizko Egitamuetan horretarako egindako diru-izendapenen pentzutan egingo dira. Berrogeita batgarren Atala Lehen-ezarketarako gastuei buruz aurreko Atalean agindutakoaren kaltetan gabe, Erakunde Burujabeak honako iturri hauek izango ditu bere dirubidetarako: a) Zerbitzu-sarietatikakoa, oso-osorik. b) Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Guztizko Diruegitamuetan egindako diruizendapenak, eta bai Erresumaren Guztizko Diruegitamuetan edo beste ezein Herri- Erakundenetan egin daitezkeenak ere. c) Herri nahiz norbanako-jabetzapeko Iraskunde edo Erakundeek emandako laguntzak, ekarketak edo maileguak. d) Bere ondarearen mozkinak. e) Duen ihardunaren edo eman dakizkiokeenen ondorioz atera ditzakeen beste ezein irabazpide.