Arautegia
Inprimatu27/2019 DEKRETUA, urriaren 7koa, Lehendakariarena, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluko udal ordezkariak izendatzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 194
- Hurrenkera-zk.: 4668
- Xedapen-zk.: 27
- Xedapen-data: 2019/10/07
- Argitaratze-data: 2019/10/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Sailak
Testu legala
Herri Dirubideen Euskal Kontseilua erakundea Autonomia Erkidego osorako erakundeen eta bertako lurralde historikoetako foru organoen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen bidez sortu zen, zeinaren 28.2 artikuluan xedatzen baita Kontseilua sei kidek osatuko dutela, horietako hiru Gobernuak izendatuta eta beste hirurak foru-aldundiek bana izendatuta.
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen azken xedapenetako lehenengoaren 3. puntuaren bidez, 10. paragrafoa gehitu zaio azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 28. artikuluari. Honela dio xedapenak: «10.... Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan udalen hiru ordezkari sartuko dira... Ordezkari bat egongo da lurralde historiko bakoitzetik, eta lehendakariak izendatuko ditu, ezarpen handiena duen udalen euskal elkarteak proposatuta. Toki-ordezkaritzaren izendapenean kasu egingo zaie, lehentasunez, lurralde-irizpideei, genero-irizpideari eta neurri ezberdineko udalen presentzia zaintzeari, halako moldez non udal-ordezkarien herena, gutxienez, 5.000 biztanletik beherako udalen kargu hautetsiak izan daitezen».
2016ko maiatzaren 26ko Aginduaren bitartez, Euskal Udalen Elkartea izendatu zen Euskadiko Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan ezarpen handiena duen elkartea, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren 5. puntuari jarraikiz.
Lehendakariaren ekainaren 16ko 17/2016 Dekretuaren bitartez, Herri Dirubideen Euskal Kontseilurako udal ordezkariak izendatu ziren. Hauteskundeak izan ondotik eratorritako udalbatzak eratu ondoren, EUDEL Euskal Udalen Elkartearen Batzorde Eragileak Elkartea hainbat erakundetan ordezkatzeko irizpideak erabaki zituen 2019ko irailaren 19ko batzarrean. Elkartearen presidenteak, irizpide horiek erabiliz, euskal udalerrien ordezkari berriak proposatu dizkio Lehendakariari, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluko kide izenda ditzan.
Horregatik guztiagatik, honako hau
XEDATu DUT:
Gorka Urtaran Agirre jauna, Vitoria-Gasteizko alkatea, Arabako Lurralde Historikotik.
Angela Eguia Liñero andrea, Gordexolako alkatea, Bizkaiko Lurralde Historikotik.
Nagore Alkorta Elorza andrea, Azpeitiako alkatea, Gipuzkoako Lurralde Historikotik.
Dekretu hau sinatzen den egunetik egongo da indarrean.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Argitara bedi dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, guztiek izan dezaten horren berri.
Vitoria-Gasteizen, 2019ko urriaren 7an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 24/2023 DEKRETUA, irailaren 28koa, lehendakariarena, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan udalerrien ordezkariak izendatzeko dena.
- Deuseztatzen du: 17/2016 DEKRETUA, ekainaren 16koa, Lehendakariarena, udalen ordezkariak Herri Dirubideen Euskal Kontseilurako izendatzekoa.
- Ikus: 2/2016 LEGEA, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.