Arautegia
Inprimatu85/2018 DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, Gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretua bigarrenez aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 110
- Hurrenkera-zk.: 2981
- Xedapen-zk.: 85
- Xedapen-data: 2018/06/05
- Argitaratze-data: 2018/06/08
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak honako hau xedatzen du 44.1 artikuluan: «Gizarte-larrialdietarako laguntzak diru-laguntzak dira, aldian-aldian ematen ez direnak, eta haien hartzaileak hauek dira: gizarte-bazterkeriari aurrea hartzeko edo hura saihesteko edo arintzeko beharrezkoak diren gastu espezifikoak ohikoak nahiz ezohikoak egiteko behar beste baliabide ez duen bizikidetza-unitate bateko kide diren pertsonak».
Halaber, 4/2011 Dekretuak, urtarrilaren 18koak, Gizarte Larrialdietarako Laguntzei buruzkoak, 9. eta 32. artikuluetan xedatzen du gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko alorrean Eusko Jaurlaritzan eskumena duen sailak honako parametro hauek ezarriko dituela urtero agindu bidez: dekretu horretako 3. artikuluan aurreikusitako gastu espezifikoetako bakoitzerako gizarte-larrialdietarako laguntza gisa urte bakoitzean gehienez eman beharreko zenbatekoak, orokorrean; Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan gizarte-larrialdietarako laguntzak ordaintzeko dagoen dirua erkidego barruko lurralde historikoen eta udalerrien artean nola banatuko den zehazteko irizpideak, eta, azkenik, udal bakoitzari gehienez dagokion aurrekontua.
2016ko apirilaren 15ean jarri zen indarrean Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legea, eta haren zortzigarren xedapen iragankorrean gizarte-larrialdietarako laguntzen araubide iragankor bat arautzen da. Han xedatzen da diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko euskal sistemari buruzko azterketa globala amaitzen denetik urtebeteko epean arau-proposamen bat aurkeztu beharko dela, azterketetatik eratorritako neurriak jasoko dituena eta, ondorioz, diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko euskal sistema aldatuko duena.
Aurreko hori gorabehera, aipatutako xedapenak, gainera, honako hau ezartzen du: behin-behinean eta aipatutako aldaketa egin bitartean mekanismo bat jarriko dela Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak gizarte-larrialdietarako udalerri bakoitzari izendatutako laguntzak osatzeko asmoz baliabide gehiago jartzea erabakitzen duten udalerriak konpentsatzeko.
Azkenik, aipatutako zortzigarren xedapen iragankorrak xedatzen du Eusko Jaurlaritzak erregelamendu bidez arautu ahal izango duela udalei nola bideratu beharko zaizkien bitarteko aldi horretarako aipatutako formula aplikatzetik ateratzen diren eta Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan urte bakoitzerako izendatuta ez dauden zenbateko osagarriak.
Aurreko hori guztia dela eta, gizarte-larrialdietarako laguntzak arautzen dituen dekretua aldatu behar da, behar diren arau-aurreikuspenak sartu eta behar den bezala aplikatzeko apirilaren 7ko 2/2016 Legean aipatzen den konpentsazio-mekanismoa, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak gizarte-larrialdietarako laguntzetarako urtero egindako esleipenak ekitaldi bakoitzean baliabide gehiagorekin osatzea erabakitzen duten udalerrientzat finkatutakoa.
Ondorioz, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren adostasunarekin eta Gobernu Kontseiluak 2018ko ekainaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau
Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen zortzigarren xedapen iragankorreko konpentsazio-mekanismoa aplikatuko zaie udalerriei, hurrengo artikuluetan ezartzen den moduan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak gizarte-larrialdietarako urtero banatzen dien laguntza ekitaldi batean baliabide gehiagorekin osatzen badute.
1. 32. artikuluan ezartzen den prozedura bete eta gero, gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko alorrean Eusko Jaurlaritzan eskumena duen sailak erabakiko du zer udalerrik osatu dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak urtero agindu baten bidez banatzen dizkien laguntzak beren baliabideekin. Horretarako, toki-erakunde horiek urtean egindako gastu guztien ziurtagirietako datuak hartuko dira erreferentziatzat. Ziurtagiri horiek, berriz, dekretu honen 36. artikuluak agintzen duen moduan prestatu beharko dira, eta aipatu berri den sailera bidali.
Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak hasieran egindako esleipena beren baliabideekin zer udalerrik osatu duten jakin eta gero, hasieran esleitutako zenbateko hori udalerri bakoitzak zenbatean osatu duen zehaztuko da, eta, ondoren, honela jokatuko da:
20.000 biztanletik beherako udalerrien kasuan, hasierako esleipenaren gainetik jarritako zenbatekoaren herenaz erantzun beharko dute udalerriek beren baliabide propioekin, eta Eusko Jaurlaritzak erantzungo du gainetik jarritako zenbatekoaren gainerakoaz, baina hasierako esleipenaren % 30era arte gehienez.
20.000 biztanletik gorako udalerrien kasuan, hasierako esleipenaren gainetik jarritako zenbatekoaren erdiaz erantzungo du udalerriak bere baliabide propioekin, eta Eusko Jaurlaritzak erantzungo du gainetik jarritako zenbatekoaren gainerakoaz, baina hasierako esleipenaren % 30era arte gehienez.
Bi kasuetan, udalak, Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak esleitutako baliabideak % 30 horretatik gora osatzea erabakitzen badu, bere baliabide propioekin finantzatu beharko du.
«36. artikulua. Konpentsazioa justifikatzeko agiriak.
Urteko gastuaren ziurtagiria udalerri bakoitzeko fede-emaile publikoak izenpetu behar du, eta ziurtagirian, batetik, Autonomia Erkidegoko udalerri bakoitzari ekitaldirako dagokion aurrekontu-muga ezartzen duen urteroko aginduan udalerriari esleitutako zenbatekoa zehaztu beharko da, eta, bestetik, udalerriaren aurrekontutik bertatik datorren zenbatekoa.
Udalek konpentsazioa dagokion ekitaldian Foru Aldundira jo badute edo partzuergoen, mankomunitateen edo beste formula batzuen bitartez kudeaketa partekatzeko bidea hartu badute gizarte-larrialdiko laguntzen eskabideak jasotzeko, haiek bideratzeko, laguntzak onartzeko eta ukatzeko eta hala badagokio laguntza horiek ordaintzeko lanak betetzeko, udalerria baino lurralde-eremu handiagoko erakunde horietako esku-hartze zerbitzuko arduradunak egiaztatu beharko du urteko gastua, edo entitate horien arau organikoen arabera gastu hori egiaztatzea dagokion pertsonak.
Aipatutako kasu horietan, urteko gastuaren ziurtagiria honela egin beharko da:
Ziurtagirian, udalerri bakoitzeko, batetik, Autonomia Erkidegoko udalerri bakoitzari dagokion aurrekontu-muga ezartzen duen urteroko aginduan udalerriari esleitutako zenbatekoa zehaztu beharko da, eta, bestetik, udalerriaren aurrekontutik bertatik datorren zenbatekoa.
Tartean 20.000 biztanletik beherako eta gorako udalerriak badaude, ziurtagirian bi taldeak bereizi behar dira, talde bakoitzeko udalerriak eta datu ekonomikoak identifikatuz, a) atalean adierazten den bezala.
Aurreko bi ataletan aipatzen diren ziurtagiriak bidaltzeko epea konpentsazioa dagokion ekitaldiaren ondoko urteko otsailaren azken egunean amaituko da.
«37. artikulua. Konpentsazioko zenbatekoak transferitzea.
Konpentsazioaren eta haren behin betiko zenbatekoen onuradunak zein udal diren erabaki eta gero, gizarteratzeko eta diru-sarrerak bermatzeko alorrean Eusko Jaurlaritzan eskumena duen sailak onartuko ditu zenbateko horiek, eta aipatutako erakundeei ordainduko zaizkie, ordainketa bakarra eginez.
Foru Aldundira jo duten edo partzuergoen, mankomunitateen edo beste formula batzuen bitartez kudeaketa partekatzeko bidea hartu duten udalen kasuan, konpentsazio gisa udal bakoitzari esleitutako zenbatekoak ordainketa bakarra eginez ordainduko zaizkie udalerria baino lurralde-eremu handiagoko erakunde horiei.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Busturian, 2018ko ekainaren 5ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.