Arautegia
Inprimatu335/2013 DEKRETUA, apirilaren 22koa, Nazioarteko Merkataritzako Goi-mailako Teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 110
- Hurrenkera-zk.: 2661
- Xedapen-zk.: 335
- Xedapen-data: 2013/04/22
- Argitaratze-data: 2013/06/10
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1. artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30. eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6. artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, Lanbide Heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.
Ekonomia iraunkorraren martxoaren 4ko 2/2011 Legeak eta Ekonomia iraunkorraren Legea osatzen duen martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak Lanbide Heziketaren eta kualifikazioen 5/2002 Lege Organikoa eta Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoa aldatzen dituenak, hainbat lege-aldaketa adierazgarri eragin dituzte bestelako ekonomia baten garapena sustatzeko eta bizkortzeko, hau da, ekonomia lehiakorragoa eta berritzaileagoa, produkzio-sektore tradizionalak berritzeko gauza izango dena eta kalitateko enplegu egonkorra eskatzen duten beste jarduera batzuetarantz bidea egiteko gauza izango dena sustatzeko eta bizkortzeko.
Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan.
artikuluak titulu horien lanbide-profila zehazten du. Lanbide-profil horretan sartuko dira konpetentzia orokorra, lanbide-konpetentzia, konpetentzia pertsonalak eta sozialak eta, hala badagokio, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak. Horrenbestez, titulu bakoitzak lanbide-kualifikazio oso bat, gutxienez, hartuko du barnean, betiere Lanbide Heziketako tituluek produkzio-sistemaren beharrei eta hiritartasun demokratikoa egikaritzeko aukera emango duten balio pertsonal eta sozialei eraginkortasunez erantzuteko.
Nazioarteko Merkataritzako Goi-mailako Teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen azaroaren 4ko 1574/2011 Errege Dekretuak ordezkatu ditu Nazioarteko Merkataritzako Goi-mailako Teknikariaren titulua ezarri zuen uztailaren 22ko 1653/1994 Errege Dekretua eta berau aldatu zuen apirilaren 30eko 777/1998ko Errege Dekretua.
Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen aurrez aipatutako 1147/2011 Errege Dekretuaren 8.2 artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.
Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluan ezarritakoari eta hura garatzen duten Lege Organikoei, eta 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori guztia betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egin gabe».
Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak, hezkuntza-sistemaren barruan, Lanbide Heziketaren antolamendua eta araudia ezartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.
Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Nazioarteko Merkataritzako Goi-mailako Teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Nazioarteko Merkataritzako Goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen azaroaren 4ko 1574/2011 Errege Dekretuaren babesean.
Nazioarteko Merkataritzako Goi-mailako Teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barnean hartuta).
Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.
Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.
Honako dekretu hau bideratzean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.
Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Gobernu Kontseiluak 2013ko apirilaren 22an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu honek Nazioarteko Merkataritzako Goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.
Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.
Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.
Nazioarteko merkataritzako goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:
Izena: Nazioarteko merkataritza.
Maila: Goi Mailako Lanbide Heziketa.
Iraupena: 2.000 ordu.
Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.
Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko erreferentea: CINE-5b.
Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruan duen Maila: 1. maila, goi-mailako teknikaria.
Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.
Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: salgaiak inportatzeko/esportatzeko eta sartzeko/bidaltzeko prozesuak planifikatzea eta kudeatzea, betiere indarrean dagoen legeria aplikatuta eta ezarritako helburu eta prozeduren esparruan.
Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.
Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:
Merkataritza-enpresa bat eratzeko eta abiarazteko beharrezko izapideak gauzatzea, enpresaren errentagarritasun ekonomikoa eta finantzarioa lortzeko beharrezkoak gerta daitezkeen finantza-baliabideak eskuratzeko plangintza eta kudeaketa eginda.
Nazioarteko merkatuen gaineko informazio fidagarria lortzea, aztertzea eta antolatzea, teknika egokiak aplikatuta, eta informazio-sistema eraginkor bat ezartzea, nazioarteko salerosketa eragiketetan lagungarri gerta dadin.
Enpresa baten produktuak atzerriko merkatuetan sartzeari buruzko erabakiak hartzea, merkatuotan sartzeko produktu, prezio, komunikazio eta banaketa politika egokienak hautatuta.
Marketineko plana osatzea, produktuen oinarrizko informazioa edo briefinga hautatuta, eta nazioarteko marketing mixean esku hartzen duten aldagaien arteko erlazioak aztertzea, atzerriko merkatuetara sartzeko.
Bezeroak eta hornitzaileak identifikatzea eta beroiekin harremanetan jartzea, nazioarteko merkataritza kontratuak kudeatuta eta salmenten garapena eta bilakaera gainbegiratuta, adostutako kontratu-baldintzak betetzen direla bermatzeko.
Salgaiak inportatzeko/esportatzeko eta sartzeko/bidaltzeko eragiketetan administrazio-kudeaketa egitea.
Nazioarteko merkataritzako eragiketen finantza-kudeaketa gauzatzea, kostuak zehaztuta eta arrisku eratorrien estaldura egokia kudeatuta, bideragarritasun ekonomikoa bermatzeko, prozesua enpresarentzat modu seguruan garatzeko eta salerosketa eragiketei, nazioarteko proiektuei eta lehiaketei loturiko kredituak lortzeko beharrezkoa dokumentazioa osatzea, indarreko legediaren arabera.
Salgaien biltegiratzea antolatzea, haien osotasuna eta eskuragarri dauden bitartekoen eta espazioen aprobetxamendu onena bermatuko duten baldintzetan, betiere ezarritako prozedurei jarraiki.
Hainbat herrialdetan zeharreko eta hainbat garraio moduren bidezko salgaien eta bidaiarien nazioarteko iragaitza edo garraioa bermatuko duten kudeaketa administratiboak egitea, eta kasu bakoitzean eskaturiko dokumentuak kontrolatzea, aplikagarri den indarreko araudiarekin eta jasotako zehaztasunekin bat datozela egiaztatuta.
Kobrantza eta ordainketa bitartekoak kudeatzea, hala nola nazioarteko bermeak eta abalak, nazioarteko merkataritza kontratuetan ezarritako baldintzen araberako beharrezko dokumentazioa aztertuta, indarreko nazioarteko araudiaren arabera.
Ingelesez jarduteko erraztasuna, hala hitzez nola idatziz, nazioarteko salerosketa eragiketetan esku hartzen duten eragile eta erakunde guztiekin.
Internet erabiltzea, hala nola beste zeinahi sistema digital, publizitate-plataforma eta mundura irekitako erakusleiho gisa, Estatuko zein atzerriko bezeroei saltzea errazten duelako.
Lan-egoera berrietara egokitzea eta, horretarako, lanbide-inguruneari dagozkion ezagutza zientifikoak, teknikoak eta teknologikoak eguneratuta mantentzea, norberaren prestakuntza kudeatzea, bizitza osoan ikasteko dauden baliabideak kudeatzea, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.
Egoerak, arazoak edo kontingentziak ekimenez eta autonomiaz ebaztea norberaren eskumenen esparruan, betiere sormenez, berrikuntzaz eta norberaren lanean eta taldeko kideen lanean hobetzeko izpirituaz.
Lan-taldeak arduraz antolatu eta koordinatzea, eta, horretarako, haien garapena ikuskatzea, harreman arinak izanez, lidergoa bere gain hartuz eta sortzen diren talde-gatazketarako konponbideak ekarriz.
Maila berekoekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere erantzukizunpean dituen pertsonekin komunikatzea, komunikabide eraginkorrak erabilita, informazio edo ezagupen egokiak helaraziz, eta bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta konpetentzia errespetatuz.
Beraren eta taldearen lana garatzean ingurune seguruak sortzea, laneko eta ingurumenerako arriskuen prebentzio-prozedurak aplikatuta, araudian ezarritakoaren eta enpresaren helburuen arabera.
Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan bildutako lanbide-jardueretan, kalitatea, irisgarritasun unibertsala eta «guztientzako diseinua» kudeatzeko prozedurak ikuskatu eta aplikatzea.
Enpresa txiki bat sortzeko eta funtzionatzeko oinarrizko kudeaketa egitea eta norberaren lanbide-jardueran ekimenez jardutea, betiere gizarte-erantzukizuna kontuan izanik.
Dagokion jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuz.
Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:
Lanbide-kualifikazio osoa:
Nazioarteko merkataritzaren administrazio- eta finantza-kudeaketa. COM086_3: (Otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua, otsailaren 1eko 109/2008 Errege Dekretuak aldatua). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:
UCO242_3: salgaiak inportatzeko/esportatzeko eta/edo sartzeko/bidaltzeko eragiketetan administrazio-kudeaketa egitea eta kontrolatzea.
UCO243_3: salgaien eta zerbitzuen nazioarteko transakzioetarako finantzaketa-eragiketak kudeatzea.
UCO244_3: nazioarteko transakzioetan kobratzeko eta ordaintzeko eragiketak kudeatzea.
UC1010_3: ingelesez komunikatzea erabiltzaile adituaren mailarekin nazioarteko merkataritzako harremanetan eta jardueretan.
Osatu gabeko lanbide-kualifikazioak:
Nazioarteko marketina eta salerosketa. COM316_3: (109/2008 Errege Dekretua, otsailaren 20koa). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:
UC1007_3: merkatuen informazio-sistemarako informazioa lortzea eta lantzea.
UC1008_3: nazioarteko marketineko planaren ekintzetarako azterketak eta proposamenak egitea.
UC1009_3: produktu eta zerbitzuen nazioarteko salerosketako eragiketak negoziatzeko eta gauzatzeko prozesuetan laguntzea.
Garraioa eta banaketa antolatzea. COM317_3: (295/2004 Errege Dekretua, otsailaren 20koa). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:
UC1013_3: distantzia luzeko garraioko eragiketak antolatzea, kudeatzea eta kontrolatzea.
Biltegiak antolatzea eta kudeatzea. COM318_3: (109/2008 Errege Dekretua, otsailaren 20koa). Konpetentzia-atal hauek hartzen ditu barnean:
UC1014_3: biltegia aurreikusitako irizpideen eta jarduera-mailen arabera antolatzea.
UC1015_2: biltegiko eragiketak kudeatzea eta koordinatzea.
Errepideko garraioaren merkataritza- eta finantza-kudeaketa. COM651_3: (1550/2011 Errege Dekretua, urriaren 31koa). Konpetentzia-atal hauek biltzen ditu:
UC2183_3: errepideko garraioaren jarduera ekonomikoa eta finantzarioa kudeatzea.
Lanbide-irudi hau dutenek edozein produkzio-sektoretako enpresetan egingo dute lan, batez ere merkataritza eta marketin publikoaren eta pribatuaren sektoreko enpresetan, nazioarteko merkataritzako jarduerak planifikatzeko, antolatzeko, kudeatzeko eta haien inguruan aholkatzeko funtzioak betez.
Beren enpresa kudeatzen duten norberaren konturako langileak dira, nazioarteko merkataritzako jarduerak egiten dituztenak, edo besteren konturako langileak, nazioarteko merkataritzako sailean lan egiten dutenak, honako azpisektore hauen barruan:
Industria, merkataritza eta nekazaritza, nazioarteko merkataritzako sailean.
Finantza- eta aseguru-erakundeak, kanpo-sailean.
Nazioarteko merkataritzako bitartekaritza-enpresak, hala nola agentzia garraio-kudeatzaileak, merkataritza-agentziak, enpresa kontsignatarioak, aduana-agentziak eta merkataritza eta lege alorreko aholkularitza-enpresak, besteak beste.
Enpresa inportatzaileak, esportatzaileak eta banatzaileak/merkaturatzaileak.
Logistikako eta garraioko enpresak.
Elkarteak, erakundeak, organismoak eta gobernuz kanpoko erakundeak.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
Kanpo-merkataritzako teknikaria.
Finantza- eta aseguru-erakundeen eragiketetako teknikaria.
Nazioarteko merkataritzaren administrazioko teknikaria.
Nazioarteko merkataritzako laguntzailea edo albokoa.
Nazioarteko merkataritzako agentea.
Nazioarteko marketineko teknikaria.
Nazioarteko marketin digitaleko teknikaria.
Nazioarteko salmentako teknikaria.
Nazioarteko merkataritza-eragiketetako sailaren laguntzailea.
Garraio-kudeatzailea.
Ontzi-kontsignatarioa.
Logistikako operadorea.
Biltegiburua.
Garraioaren logistikako teknikaria.
Logistikako koordinatzailea.
Alderantzizko logistikako teknikaria.
Heziketa-zikloaren irakasgaietan honako alderdi hauek sartzen dira:
Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:
Erabilgarri dauden finantza-iturriak eta produktuak, hala nola kredituak, maileguak eta bestelako finantza-tresnak, eta izan litezkeen diru-laguntzak ezagutzea eta baloratzea eta enpresarentzat komenigarrienak direnak hautatzea, kontabilitate-informazioa aztertzea eta kostuak, arriskuak, baldintzak eta finantza-erakundeek exijitutako bermeak ebaluatzea, jarduera garatzeko beharrezkoak diren finantza-baliabideak lortzeko.
Merkataritza-txostenak egitea, eta, horretarako, merkatuen informazio-sistema (MIS) batean erabilgarri dagoen informazioari estatistika-teknikak aplikatzea, merkatuen informazio-sistema hori konfiguratzea eta enpresaren kanpoaldeko merkataritza-jardueran erabakiak hartzeko beharrezkoa den informazioa lortzea eta aztertzea.
Produktuaren, prezioaren, komunikazioaren eta banaketaren politikak lantzea eta aztertzea, eta kanpo-merkatuetako enpresa baten produktuen sarrerari buruzko erabakiak hartzeko egokienak hautatzea.
Produktuen oinarrizko informazioa edo briefinga hautatzea, eta nazioarteko marketing mixean esku hartzen duten aldagaien arteko erlazioak aztertzea, marketin-plana egiteko.
Datu-baseak eta argitalpenak kontsultatzea, eta komunikabideak eta komunikazio-sistemak erabiltzea, arrisku-faktoreak baloratuta, bezeroak eta hornitzaileak identifikatzeko eta haiekin harremanetan jartzeko.
Nazioarteko kontratu-akordio bat definitzen duten faseetan parte hartzea, eta, eginkizun horretan, eskaintzak egitea, nazioarteko kontratazioko araudia identifikatzea eta beharrezkoak diren dokumentuak formalizatzea, nazioarteko merkataritzako kontratuak kudeatzeko.
Salgaien nazioarteko iragaitzarako aplikatzekoa den araudia, organismo eta erakunde eskudunak eta eskatzen diren izapideak eta kudeaketak identifikatzea, eta salgaiak inportatzeko eta esportatzeko eta sartzeko eta bidaltzeko eragiketen administrazio-kudeaketa egiteko beharrezkoa den dokumentazioa prestatzea.
Nazioarteko proiektuei eta inportatzeko/esportatzeko eragiketei lotutako kredituak lortzeko informazioa eskuratzea, horretarako izapideak kudeatzea eta beharrezkoa den dokumentazioa betetzea, eta, horretarako, haiei loturik dauden arriskuak eta finantza-kostuak zehaztea eta kudeatzea, nazioarteko salerosketako eragiketen finantza-kudeaketa ezarritako prozeduren arabera egiteko.
Proiektuak finantzatzeko eta nazioarteko lehiaketa eta lizitazioetan parte hartzeko araudia interpretatzea, horretarako izapideak identifikatzea eta beharrezkoa den dokumentazioa prestatzea.
Biltegi baten antolamenduan aplika daitezkeen biltegiratzeko prozesuak eta stockak kudeatzeko metodoak aztertzea, barne-banaketa eta salgaiak manipulatzeko sistema baloratzea eta segurtasunari eta higieneari buruzko indarreko araudia aplikatzea, haien osotasuna bermatuz eta erabilgarri dauden baliabideak optimizatuz, salgaien biltegiratzea antolatzeko.
Garraio-moduak, kostuak, salgaiaren babes fisikoa eta nazioarteko iragaitzako dokumentazioa aztertzea eta konparatzea, aukerak proposatzea eta salgaien bidalketa eta bidaiarien iragaitza zuzentzen duen araudia errespetatzea, distantzia luzeko ibilbideen plangintza egiteko.
Nazioarteko kobrantza-bideak eta ordainbideak, bermeak eta abalak kudeatzeko beharrezkoak diren dokumentuak eta izapideak identifikatzea eta zehaztea, indarrean dagoen legeria interpretatuta.
Ingelesez kudeatzea nazioarteko merkataritzaren ondorio diren harremanak, bai bezeroekin bai hornitzaileekin, erakunde publikoekin, nazioko eta nazioarteko bankuekin eta nazioarteko eragiketetan esku hartzen duten operadore guztiekin.
Interneteko eta beste sistema digital batzuetako tresnarik bereizgarrienak erabiltzea enpresa nazioartean ezagutarazteko, denda birtualaren bitartez saltzeko eta egindako nazioarteko salmenten fakturazio elektronikoa kudeatzeko.
Sektorearen bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolamendukoarekin lotutako ikaskuntza-aukerak eta baliabideak, eta informazio- eta komunikazio-teknologiak aztertu eta erabiltzea, eguneratzeko espirituari eusteko, eta lanaren eta norberaren egoera berrietara egokitzeko.
Sormena eta berritzeko espiritua garatzea, laneko eta bizitza pertsonaleko prozesuetan eta antolamenduan sortzen diren erronkei erantzuteko.
Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egiteko eta horiek ebazteko.
Talde-laneko testuinguruetan lidergo, motibazio, ikuskapen eta komunikazioko teknikak garatzea, lan-taldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko.
Komunikatzeko estrategiak eta teknikak aplikatzea, transmitituko diren edukietara, xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta, komunikazio-prozesuetan eraginkortasuna ziurtatzeko.
Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko egoerak ebaluatzea, eta prebentzio-neurri pertsonalak eta kolektiboak proposatu eta aplikatzea, lan-prozesuetan aplikatu beharreko araudiaren arabera; ingurune seguruak ziurtatzeko.
Irisgarritasun unibertsalari eta «guztiontzako diseinuari» erantzuteko beharrezko lanbide-ekintzak identifikatzea eta proposatzea.
Ikasteko prozesuan egindako lanetan eta jardueretan kalitate-parametroak identifikatu eta aplikatzea, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura balioesteko, eta kalitate-kudeaketako prozedurak gainbegiratzeko eta hobetzeko gai izateko.
Ekintzailetzako, enpresako eta ekimen pertsonaleko kulturarekin lotzen diren prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bat egiteko.
Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan harturik, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.
Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:
Salgaien nazioarteko garraioa.
Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa.
Biltegiratzeko logistika.
Nazioarteko merkataritzaren administrazio-kudeaketa.
Merkatuen informazio-sistema.
Nazioarteko marketina.
Nazioarteko negoziazioa.
Nazioarteko finantzaketa.
Nazioarteko ordainbideak.
Nazioarteko merkataritza digitala.
Ingelesa.
Nazioarteko merkataritzako proiektua.
Laneko prestakuntza eta orientabidea.
Lantokiko prestakuntza.
eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.
Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezarri da hori guztia.
Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken hamahiru asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.
Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehaztu dira.
Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezarri dira.
Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du Lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jaso dira.
Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barnean hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta eskakizunak Dekretu honen IV. eranskinaren 3. atalean eman dira aditzera. Nolanahi ere, aditzera emandako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen helburuak bete beharko dituzte. Helburu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, lanbide-arlo horrekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da ziurtagiri bidez ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jarduerak garatzen hiru urteko esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak.
Heziketa-ziklo honetan sartzeko lehentasuna izango dute Giza eta Gizarte Zientzien Batxilergoko modalitatea egin duten ikasleek.
Nazioarteko Merkataritzako Goi-mailako Teknikariaren tituluaren jabe izateak honako hauek ahalbidetzen ditu:
Goi-mailako edozein heziketa-ziklora zuzenean sartzeko, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzak beteta.
Graduko unibertsitate-tituluetara bideratzen duten irakaskuntzetara zuzenean sartzeko, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzak beteta.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak zehaztuko du Nazioarteko Merkataritzako Goi-mailako Teknikariaren tituluak eta berarekin loturaren bat duten unibertsitate mailako tituluak baliozkotzeko araubidea. Baliozkotzeko erregimena errazteko, 120 ECTS kreditu esleitu dira dekretu honetan ezarritako irakaskuntzetan, heziketa-zikloko lanbide-moduluen artean.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.
Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.
Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.
Laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak aintzat hartzeko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren bitartez, titulu honetan barnean hartzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta:
Urtebeteko lan-esperientzia, gutxienez, egiaztatzen badute.
Jarduera prebentiboaren oinarrizko funtzioak betetzeko ezarritako prestakuntzaren egiaztagiria badute Prebentzio-zerbitzuen erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera emandako egiaztagiria izango da.
Nazioarteko Merkataritzako Goi-mailako teknikariaren tituluaren irakaskuntzako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna horiek baliozkotzeko edo salbuesteko eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna horiek egiaztatzeko VI. eranskinean jasotzen da.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari espezialistaren tituluek ondoren zerrendatzen direnek azaroaren 4ko 1574/2011Errege Dekretuan ezarritako Nazioarteko Merkataritzako Goi-mailako Teknikariaren tituluaren ondorio profesional berberak izango dituzte. Hona aipatutako tituluak:
Nazioarteko Merkataritza eta Garraioko Teknikari Espezialista, Administrazioa eta Merkataritza adarra.
Nazioarteko Merkataritzako Teknikari Espezialista, Administrazioa eta Merkataritza adarra.
Apirilaren 30eko 777/1988 Errege Dekretuaren bidez aldatutako uztailaren 22ko 1653/1994 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, Nazioarteko Merkataritzako Goi-mailako Teknikari tituluak azaroaren 4ko 1574/2011 Errege Dekretuan ezarritako Nazioarteko Merkataritzako Goi-mailako Teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango ditu.
Dekretu honetan Laneko Prestakuntza eta Orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueren baliokideak izango diren lanbide-erantzukizunak gauzatzeko, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen badira.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko apirilaren 22an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERÍA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
(Ikus .PDF)
Lanbide-modulua: Salgaien nazioarteko garraioa
Kodea: 0622
Maila: 1.a
Iraupena: 198 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 12
Garraio-moduen eta garraiobideen komenigarritasuna zehazten du, eta dauden aukerak ebaluatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Dauden garraio-moduak deskribatu ditu.
Garraio-modalitateak erregulatzen dituzten oinarrizko arauak interpretatu ditu, eta haien aldagaiak sailkatu ditu abantailak eta eragozpenak aztertuta.
Dauden aukerak zehaztu ditu salgaiaren eta jatorri- eta helmuga-puntuen arabera.
Erabilgarri dauden azpiegitura logistikoak ezagutu ditu.
Salgai arriskutsuei aplikatzekoak diren eskakizunak eta legeria espezifikoa baloratu ditu.
Nazioarteko bidalketetan esku har dezaketen profesionalen funtzioak ezagutu ditu.
Garraio-moduaren eta eragiketaren arabera aplikatzekoa den lege-araudia aztertu du.
Garraio-moduak eta garraiobideak eta ibilbide optimoak hautatzen ditu, eta dauden aukerak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Europar Batasuneko estatuetako bide- eta trenbide-geografiaren, itsasokoaren eta airekoaren oinarrizko elementuak ezagutu ditu.
Izan daitezkeen hornitzaileei buruzko informazioa eta eragiketaren eta garraiobideen ezaugarrien arabera egiten dituzten zerbitzuei buruzkoa lortu du.
Ibilbidearen estaldura-eremuak eta puntu operatibo estrategikoak ezagutu ditu.
Erabilgarri dauden ibilbideak, truke-puntu optimoak, produktuaren ezaugarriak, kontratuaren xedea eta baldintzak baloratu ditu, ibilbide egokia hautatzeko.
Kostuen osagai guztiak, salgaia jasotzeko eta entregatzeko epeak eta arriskuak aztertu ditu, ibilbide optimoa hautatzeko.
Salgaia taldekatzeko eta ontziz aldatzeko aukerak eta salgaiaren hauskortasuna eta arriskugarritasuna kontuan hartu ditu.
Garraioaren fase batzuk edo guztiak kanpora ateratzearen abantailak eta eragozpenak aztertu ditu.
Hartutako neurriak baloratzea eta etorkizuneko eragiketetan hobekuntzak aplikatzea ahalbidetuko duten kalitate-adierazleak definitu ditu.
Ingurumena kontserbatzeko politikei bidea emango dieten bitartekoen aldeko apustua baloratu du.
Garraioko kontratuak egin eta betetzen ditu, eta, horretarako, dagozkien kostuak kalkulatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Garraioko kontratuak deskribatu ditu, incotermak eta alderdi kontratugile bakoitzaren betebeharrak kontuan hartuta.
Garraio-zerbitzuaren kontratu-eredua hautatu eta formalizatu du.
Garraiobide bakoitzaren araudia, teknikak eta hari aplikatzekoa den tarifa-sistema identifikatu ditu.
Lurreko, itsasoko eta aireko garraioko eta garraio multimodaleko zerbitzuaren ohiko klausulak eta kostuaren osagaiak interpretatu ditu.
Lurreko, itsasoko eta aireko garraioetako eta garraio multimodaletako eragiketen kostua kalkulatu du, informatika-bitarteko egokiak erabilita.
Salgaiak ibilbidearen puntu jakin batean duen balioa kalkulatu du.
Salgaiaren, garraiobidearen eta ibilbidearen arabera sor daitezkeen kostu gehigarriak eta arriskuak baloratu ditu.
Eragiketetan izandako gorabeherak haiek konpontzeko geroztiko jardunekin erlazionatu ditu.
Salgaien osotasuna eta iragaitza bermatzen duten elementuak zehazten ditu, eta, horretarako, ohiko arrisku-egoerak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Produktu motaren arabera (salgai arriskutsua, galkorra, animalia biziak edo bolumen handiak) indarrean dagoen legeria espezifikoa identifikatu du.
Salgaia, garraiobidea eta karga-zentroetan izan litezkeen manipulazioak kontuan harturik, babes fisikoko bitarteko, enbalaje eta kanpoko estalki egokiak hautatu ditu.
Beharrezkoak diren seinaleztatzeko, errotulatzeko eta etiketatzeko baldintzak deskribatu ditu.
Salgaiak izaeraren eta erabilitako garraio-katearen arabera estibatzeko eta kokatzeko behar espezifikoak finkatu ditu.
Argibide zehatzak ematearen garrantzia baloratu du eta garraio-eragiketetan esku hartuko duten kanpoko agenteen eskumenak mugatu ditu.
Nazioarteko garraioko eragiketen dokumentazioa formalizatu eta kudeatzen du, eta, horretarako, erabilitako garraiobide bakoitzean eta bidalitako salgai bakoitzean exijitutako baldintzak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Produktuen, ibilbidearen eta garraiobideen arabera beharrezkoak diren garraio-gutuna eta iragaitzako dokumentuak hautatu ditu.
Garraio-modalitate bakoitzean eskatzen diren zirkulazio- edo nabigazio-baimenen tipologia eta horiek jaulkitzeko eta berritzeko izapideak zehaztu ditu.
Beharrezkoak diren baimenak eta aurretiazko baimenak kudeatu ditu.
Dokumentazio guztiaren zenbatekoak, datak eta epeak egiaztatu ditu.
Esportazioko eta inportazioko eragiketak, erkidego barruko bidalketak, erkidego barruko eskuratzeak eta etxeko erosketak edo salmentak ikuskatzeko prozesuak deskribatu ditu.
Salgaiaren jarraipeneko eta trazabilitateko baldintzak ziurtatu ditu.
Erregistroko eta artxiboko euskarriak eta nazioarteko merkataritzako eragiketetarako sailkatzeko eta mantentzeko sistemarik egokiena hautatu ditu.
Babes-mailak, segurtasunekoak eta informaziorako sarbidekoak errespetatu ditu, baita indarreko araudia ere.
Dokumentazioa formalizatzeko eta artxibatzeko urrezko 3 arauen (murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea) teknikak aplikatu ditu.
Garraioaren ohiko faseak eta izan litezkeen gorabeherak sekuentziatzen ditu, eta, horretarako, eragiketa bakoitzean komunikatzeko, kudeatzeko eta gainbegiratzeko sistema egokiak erabiltzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Salgaia ibilbidean zehar lokalizatzearen garrantzia aztertu du.
Eragiketa bakoitzaren jarraipena egiteko eta hura gainbegiratzeko bitartekoak adierazi ditu.
Eragiketa, garraio-modu, ibilbide eta helmuga bakoitzerako komunikazioko eta informazioko bitartekoak edo aplikazioak zehaztu ditu.
Esku hartzen duten profesionalei emandako argibideak eragiketa eta garraio-modu bakoitzerako ezarritako prozedurarekin bat datozela egiaztatu du.
Ezbeharrik edo gorabeherarik izanez gero gauzatu behar diren jardunak definitu ditu.
Garraio-zerbitzuaren kalitate-adierazleak eta desbideratze endogeno errepikakorrik izanez gero gauzatu beharreko jardunak zehaztu ditu.
Garraioan zehar salgaien asegurua izapidetzen du, indarrean dagoen araudiarekin eta nazioarteko salerosketa-kontratuan ezarritako baldintzekin bat etorriz.
Ebaluazio-irizpideak:
Salgaien nazioarteko garraioko aseguru-kontratu baten oinarrizko ezaugarriak eta hura osatzen duten elementuak deskribatu ditu.
Salgaien nazioarteko salerosketako eragiketa batean ohikoenak diren arriskuak eta estaldura-beharrak identifikatu ditu, salgaiak helmugara behar bezalako baldintzetan iritsiko direla bermatzeko.
Salgaien babes juridikoko sistemak eta nazioarteko merkataritzan gehien erabiltzen diren aseguru-poliza motak zehaztu ditu, erabilitako garraio-modalitatearen arabera.
Aseguru-polizetan sartu ohi diren klausulak erabili ditu.
Nazioarteko merkataritzako eragiketetan asegurua kontratatzeko prozedurak ezarri ditu.
Nazioarteko merkataritzako eragiketa bakoitzerako aseguru-polizarik egokiena hautatu du, haren baldintzatzaileen arabera.
Aseguru-poliza batekin estalitako nazioarteko merkataritzako eragiketetan ezbeharrik edo gorabeherarik izanez gero jarraitu behar zaion prozedura ezarri du.
Merkatuan lan egiten duten aseguru-etxe nagusiei buruzko informazioa lortu du, eta haien web orrietako informatika-tresnen bitartez izapidetu ditu arriskuak.
Edukiak:
Garraio moduak eta garraiobideak zehaztea
Garraio mota bakoitza identifikatzea.
Garraio-modalitateak erregulatzen dituzten oinarrizko arauak interpretatzea, eta haien aldagaiak sailkatzea abantailak eta eragozpenak aztertuta.
Dauden aukerak identifikatzea salgaiaren eta jatorri- eta helmuga-puntuen arabera.
Erabilgarri dauden azpiegitura logistikoak ezagutzea.
Salgai arriskutsuei aplikatzekoak diren eskakizunak eta legeria espezifikoa baloratzea.
Nazioarteko bidalketetan esku har dezaketen profesionalen funtzioak ezagutzea: garraio-kudeatzaileak, kontsignatarioak, korrespontsalak, aduana-agenteak, ordezkariak eta bestelakoak.
Garraio-moduaren eta eragiketaren arabera aplikatzekoa den lege-araudia identifikatzea.
Errepideko garraioa: funtsezko ezaugarriak, ibilgailu-tipologia. Indarreko arau-esparrua eta nazioarteko hitzarmenak.
Trenbideko garraioa. Ezaugarri teknikoak, plataformak, karga-unitateak, zerbitzuak. Azpiegitura-sareak. Indarreko arau-esparrua eta nazioarteko hitzarmenak.
Itsasoko garraioa: alderdi teknikoak, linea erregularra, pleitatze-erregimena, itsasontzi motak, zerbitzuak eta erantzukizunak, karga-unitateak. Indarreko arau-esparrua, nazioarteko hitzarmenak eta araudiak.
Ibaiko garraioa. Zerbitzuak. Zona nabigagarriak. Ontzien sailkapena. Arau-esparrua.
Aireko garraioa: karga-unitateak, zerbitzuak, ezaugarriak, erantzukizunak eta alderdi teknikoak. Aireportu-sistema. Arau-esparrua: Aireko Nabigazioaren Legea, hitzarmenak eta protokoloak. Aireko Garraioaren Nazioarteko Elkartea (IATA).
Garraioaren aldagaiak. Bidea, lege-eskakizunak, salgaia, jatorria eta helmuga, kostua eta denbora.
Salgai arriskutsuak. Ibilgailuen seinaleak, exijitutako dokumentazioa. Arau-esparrua: ADR hitzarmena.
Garraio publikoaren kudeaketaren kalitateari buruzko UNE arauak.
Garraioko erakunde publikoak eta enpresa publikoak.
Salgaien nazioarteko garraioarekin zerikusia duten gobernuz kanpoko erakundeak.
Lanbidean aurrera egiteko eta maila egokira iristeko gaitasun pertsonalarekiko konfiantza.
Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Garraio moduak eta garraiobideak eta ibilbide optimoak hautatzea.
Garraio-modalitateak eta haiek izan ditzaketen konbinazioak ezagutzea.
Europar Batasuneko estatuetako bide- eta trenbide-geografiaren, itsasokoaren eta airekoaren oinarrizko elementuak ezagutzea.
Izan daitezkeen hornitzaileei buruzko informazioa eta eragiketaren eta garraiobideen ezaugarrien arabera egiten dituzten zerbitzuei buruzkoa lortzea.
Ibilbidearen estaldura-eremuak eta puntu operatibo estrategikoak ezagutzea.
Erabilgarri dauden ibilbideak, truke-puntu optimoak, produktuaren ezaugarriak, kontratuaren xedea eta baldintzak baloratzea, ibilbide egokia hautatzeko.
Kostuen osagai guztiak, salgaia jasotzeko eta entregatzeko epeak eta arriskuak aztertzea, ibilbide optimoa hautatzeko.
Salgaia taldekatzeko eta ontziz aldatzeko aukerak eta salgaiaren hauskortasuna eta arriskugarritasuna kontuan hartzea.
Garraioaren fase batzuk edo guztiak kanpora ateratzearen abantailak eta eragozpenak aztertzea.
Hartutako neurriak baloratzea eta etorkizuneko eragiketetan hobekuntzak aplikatzea ahalbidetuko duten kalitate-adierazleak definitzea.
Ingurumena kontserbatzeko politikei bidea emango dieten bitartekoen aldeko apustuak ekar dezakeen balioa kontuan hartzea.
Hainbat garraio-moduren konbinazioa: puntu operatiboak eta estrategikoak, truke-puntuak eta frikzio-kostua. Enpresen eta zerbitzuen tipologia. Ibilgailu-tipologia. Garraio multimodala: ezaugarriak, sistemak eta konbinazioak. Kontratazioa eta erantzukizunak. Arau-esparrua eta nazioarteko hitzarmenak. FIATA ontziratze-hitzarmena.
Plataforma logistikoak: jarduera logistikoetako eremuak (JLE), zona frankoak, lehorreko portuak, salgaien zentro integralak (SZI), salgaien biltegiak eta edukiontzien gordailuak.
Jatorri- eta helmuga-puntu fisikoak: portuak eta aireportuak.
Karga-terminalak eta mugako puntuak.
Karga-ezaugarriak: karga osoa eta zatitua, karga erabilgarria, dentsitatea, arriskua, denbora, garraiobidearen exijentziak eta salmenta-kontratuarenak.
Karga-eragiketak: ontzi-aldaketa, iragaitza eta taldeketa.
Kargen plangintza eta banaketa: estibatzea eta desestibatzea. Salgaiaren pisu/bolumen erlazioa.
Ibilbideak hautatzea:
Garraio-ibilbideak eta aukerakoak prestatzea.
Ibilbide optimoak hautatzeko metodoak.
Aukerak ebaluatzea.
Kanpora ateratzea (outsourcing).
Zeregin bat egiteko ezarritako (aurreikusitako) epeekiko konpromisoa izatea.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.
Garraioko kontratuak egitea eta betetzea.
Garraioko kontratuak deskribatzea, incotermak eta alderdi kontratugile bakoitzaren betebeharrak kontuan hartuta.
Garraio-zerbitzuaren kontratu-eredua hautatzea eta formalizatzea.
Garraiobide bakoitzaren araudia, teknikak eta hari aplikatzekoa den tarifa-sistema identifikatzea.
Lurreko, itsasoko eta aireko garraioko eta garraio multimodaleko zerbitzuaren ohiko klausulak eta kostuaren osagaiak interpretatzea.
Lurreko, itsasoko eta aireko garraioetako eta garraio multimodaletako eragiketen kostua kalkulatzea, informatika-bitarteko egokiak erabilita.
Salgaiak ibilbidearen puntu jakin batean duen balioa kalkulatzea.
Salgaiaren, garraiobidearen eta ibilbidearen arabera sor daitezkeen kostu gehigarriak eta arriskuak baloratzea.
Eragiketetan izandako gorabeheren eta haiek konpontzeko geroztiko jardunen arteko erlazioa.
Garraioko kontratua: alderdi orokorrak. Garraioko kontratuaren elementuak, xedea eta izaera. Garraioko kontratuaren ezaugarriak. Garraioko kontratua gauzatzeko moduak.
Erabilitako garraiobidearen araberako kontratu motak.
Erantzukizun-sistemak. Arrisku-transferentzia.
Kalte ordaingarriak: kalte motak. Kalteen ebaluazioa. Kalteen hedapena. Muga. Lotutako aseguruak.
Garraioko kontratuaren subjektuak: zamaketaria, bidaltzailea, garraioko operadorea, garraiolaria eta hartzailea. Dauden figurak definitzea eta bereiztea. Haietariko bakoitzaren eskubideak eta betebeharrak.
Nazioarteko garraioko agenteak: garraio-kudeatzaileak, aduana-agenteak, itsas agenteak, itsas artekariak (Shipbroker), korrespontsalak eta ordezkariak.
Garraioko teknikak eta tarifak. Osagaiak.
Kostuak: kalkulua eta kontrola. Kostu finkoak eta kostu aldakorrak. Garraioan eragina duten zergak. Desbideratzeen azterketa.
Arrisku-transferentzia. Nazioarteko Merkataritza Ganbera (NMG).
Nazioarteko merkataritzako terminoak: incotermen xedea eta sailkapena.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.
Sortzen diren arazoen aurrean, eta prozesua hobetzeko elementu gisa ere, soluzio teknikoak sortzeko (ikertzeko) interesa izatea.
Salgaien osotasuna eta iragaitza bermatzen duten elementuak zehaztea.
Produktu motaren arabera (salgai arriskutsua, galkorra, animalia biziak edo bolumen handiak) indarrean dagoen legeria espezifikoa identifikatzea.
Salgaia, garraiobidea eta karga-zentroetan izan litezkeen manipulazioak kontuan harturik, babes fisikoko bitarteko, enbalaje eta kanpoko estalki egokiak hautatzea.
Beharrezkoak diren seinaleztatzeko, errotulatzeko eta etiketatzeko baldintzak aztertzea.
Salgaiak izaeraren eta erabilitako garraio-katearen arabera zamatzeko eta kokatzeko behar espezifikoak baloratzea.
Argibide zehatzak ematearen garrantzia baloratzea eta garraio-eragiketetan esku hartuko duten kanpoko agenteen eskumenak argi uztea.
Salgaien osotasun fisikoa. Garraio-unitateak eta enbalajeak.
Garraio-faseko arriskuak: matxurak, galerak edo atzerapenak.
Salgaien babes fisikoa eta enbalaje motak: enbalajeen homologazioa eta normalizazioa. Produktu bereziak, arriskutsuak, galkorrak eta animalia biziak.
Edukiontziak: dimentsioak, materialak, erresistentzia, identifikazioa eta sailkapena.
Edukiontzi motak: airekoak eta itsasokoak.
Aireko eta itsasoko paletak.
Produktuen taldeketari eta bateragarritasunari buruzko araudia.
Salgaien manipulazioa eta estibatzea.
Markak. Barra-kodeak.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.
Sortzen diren arazoen aurrean, eta prozesua hobetzeko elementu gisa ere, soluzio teknikoak sortzeko (ikertzeko) interesa izatea.
Nazioarteko garraioko eragiketen dokumentazioa formalizatzea eta kudeatzea.
Produktuen, ibilbidearen eta garraiobideen arabera beharrezkoak diren garraio-gutuna eta iragaitzako dokumentuak identifikatzea.
Garraio-modalitate bakoitzean eskatzen diren zirkulazio- edo nabigazio-baimenen tipologia eta horiek jaulkitzeko eta berritzeko izapideak identifikatzea.
Beharrezkoak diren baimenak eta aurretiazko baimenak kudeatzea.
Dokumentazio guztiaren zenbateko, data eta epeen koherentzia kontrastatzea.
Esportazioko eta inportazioko eragiketak, erkidego barruko bidalketak, erkidego barruko eskuratzeak eta etxeko erosketak edo salmentak burutzeko ikuskatze-prozesuak deskribatzea.
Salgaiaren jarraipeneko eta trazabilitateko baldintzak definitzea.
Erregistroko eta artxiboko euskarriak eta nazioarteko merkataritzako eragiketetarako sailkatzeko eta mantentzeko sistemarik egokiena identifikatzea.
Babes-mailak, segurtasunekoak eta informaziorako sarbidekoak errespetatzea, baita indarreko araudia ere.
Dokumentazioa formalizatzeko eta artxibatzeko urrezko 3 arauen (murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea) teknikak aplikatzea.
Garraioko eragiketen dokumentazioa aukeratutako garraio-moduaren arabera: ontziratze-agiria (Bill of Lading B/L), pleitatze-poliza, CMR garraio-gutuna, TIR koadernoa, CIM garraio-gutuna, aireko garraioko AWB ontziratze-agiria, garraio multimodaleko FIATA ontziratze-agiria, ATA koadernoa.
Salgai bereziak garraiatzeko eragiketen dokumentazioa: salgai arriskutsuen zamaketariaren deklarazioa. C-TPAT programa (Customs Trade Partnership Against Terrorism), CIP programa (Carrier Iniciative Program), SCIP programa (Super Carrier Iniciative Program) edo BASC programa (Business Anti Smuggling Coalition).
Ikuskaritza-erakundeak.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.
Sortzen diren arazoen aurrean, eta prozesua hobetzeko elementu gisa ere, soluzio teknikoak sortzeko (ikertzeko) interesa izatea.
Garraioaren faseak sekuentziatzea.
Salgaia ibilbidean zehar lokalizatzearen garrantzia aztertzea.
Eragiketa bakoitzaren jarraipena egiteko eta hura gainbegiratzeko bitartekoak baloratzea.
Eragiketa, garraio-modu, ibilbide eta helmuga bakoitzerako komunikazioko eta informazioko bitartekoak edo aplikazioak zehaztea.
Esku hartzen duten profesionalei emandako argibideak eragiketa eta garraio-modu bakoitzerako ezarritako prozedurarekin bat datozela egiaztatzea.
Ezbeharrik edo gorabeherarik izanez gero gauzatu beharreko jardunak definitzea.
Garraio-zerbitzuaren kalitate-adierazleak eta desbideratze endogeno errepikakorrik izanez gero gauzatu beharreko jardunak zehaztea.
Informazio- eta komunikazio-sistemak. Informazioa trukatzeko sistemak: faxa, posta, posta elektronikoa, komunikazio mugikorra, Personal Digital Assistant (PDA), Global Position System (GPS), Galileo, irrati-maiztasun bidezko identifikazioa, datu-truke elektronikoa (EDI).
Salgaia eta trazabilitatea egiaztatzeko puntuak.
Ibilbidean izandako aldakuntzak.
Kalitate-adierazleak eta neurri zuzentzaileak.
Lanbidean aurrera egiteko eta maila egokira iristeko gaitasun pertsonalarekiko konfiantza.
Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Prozesuaren faseetan zein produktuaren aurkezpenean ordena eta garbitasuna baloratzea.
Garraioan zehar salgaien asegurua izapidetzea.
Salgaien nazioarteko garraioko aseguru-kontratu baten oinarrizko ezaugarriak eta hura osatzen duten elementuak deskribatzea, eta hura erregulatzen duen araudia aztertzea.
Salgaien nazioarteko salerosketako eragiketa batean ohikoenak diren arriskuak eta estaldura-beharrak identifikatzea, salgaiak helmugara behar bezalako baldintzetan iritsiko direla bermatzeko.
Salgaien babes juridikoko sistemak eta nazioarteko merkataritzan gehien erabiltzen diren aseguru-poliza motak identifikatzea, erabilitako garraio-modalitatearen arabera.
Aseguru-polizetan sartu ohi diren klausulak aztertzea, eta klausuletan jasotako baldintza orokorrak, partikularrak eta bereziak eta haien ondorio diren arriskuen estaldura interpretatzea.
Nazioarteko merkataritzako eragiketa batean asegurua kontratatzeko prozedurak ezartzea.
Nazioarteko merkataritzako eragiketa baterako aseguru-polizarik egokiena hautatzea, erabilitako garraio-modalitatearen arabera, salerosketa-kontratuan itundutako baldintzak eta adostutako incotermaren ondorio diren betebeharrak kontuan hartuta, eta polizaren estaldura-maila eta dagokion primaren balorazioa aztertuta.
Aseguru-poliza batekin estalitako nazioarteko merkataritzako eragiketa batean ezbeharrik edo gorabeherarik izanez gero jarraitu beharreko prozedura ezartzea, eta, horretarako, polizaren klausulak interpretatzea eta egin beharreko izapideak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta aseguratutako kalteen likidazio-deklarazioa aurkezteko epeak identifikatzea.
Merkatuan lan egiten duten aseguru-etxe nagusiak identifikatzea eta testu-prozesadoreak, datu-baseak eta haien web orriak erabiltzea arriskuak urrunetik integratuta kudeatzea eta izapidetzea ahalbidetzen duten informatika-tresnak deskargatzeko.
Salgaien babes juridikoa. Salgaien nazioarteko garraioko asegurua. Lege-esparrua.
Aseguru-kontratua. Funtsezko ezaugarriak. Elementu pertsonalak, errealak eta formalak.
Garraio-modalitatearen araberako aseguru-poliza motak:
Itsasoko garraioko asegurua.
Lurreko garraioko asegurua.
Aireko garraioko asegurua.
Garraio multimodaleko asegurua.
Arrisku aseguragarriak eta estaldura-beharrak identifikatzea.
Polizarik egokiena hautatzea salerosketa-kontratuaren baldintzen eta incotermen arabera.
Poliza kudeatzeko eta kontratatzeko prozedura. Dokumentazioa.
Gorabeherarik edo ezbeharrik izanez gero jardutea: aseguratutako kalteak deklaratzeko eta baloratzeko/likidatzeko prozedura.
Aseguruak kudeatzeko informatika-tresnak, testu-prozesadoreak, datu-baseak eta bestelakoak erabiltzea.
Zeregin bat egiteko ezarritako (aurreikusitako) epeekiko konpromisoa izatea.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Sortzen diren arazoen aurrean, eta prozesua hobetzeko elementu gisa ere, soluzio teknikoak sortzeko (ikertzeko) interesa izatea.
Lanbide-modulua: Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa.
Kodea: 0623
Maila: 2.a
Iraupena: 160 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 12
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Enpresak sortzeko ekimenei eta aukerei buruzko informazioa biltzen du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.
Ebaluazio-irizpideak:
«Kultura ekintzailearen» kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia ebaluatu du.
Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko.
Enpresaren oinarrizko funtzioak banan-banan deskribatu ditu eta guztiak multzoan aztertu ditu sistema integral baten modura.
Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu: ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa eta kulturala.
«Enpresa-kulturaren» eta «irudi korporatiboaren» kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura ebaluatu ditu.
Enpresaren gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia ezagutu ditu.
Balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.
ETE baten bideragarritasun ekonomikoari eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.
Enpresaren forma juridikoa ezartzen du, indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz.
Ebaluazio-irizpideak:
Enpresen forma juridikoak ebaluatu ditu.
Enpresa eratzeko eta abian jartzeko gastuak, forma juridikoen ondorio direnak, kalkulatu ditu, eta, horretarako, indarrean dagoen legeria kontsultatu du.
Enpresa bat sortzeko jaso daitezkeen laguntza edo diru-laguntza ofizialei buruzko informazioa lortu du.
Azterketa konparatibo bat abiapuntutzat hartuta, forma juridikorik egokiena hautatu du, kostuak, erantzukizuna eta betebehar juridikoak baloratu ondoren.
Administrazio eta erakunde eskudunetan lortutako informazioa abiapuntutzat hartuta, enpresa eratzeko egin behar diren izapide juridikoak eta administratiboak zehaztu ditu.
Enpresa bat abian jartzeko eskatzen diren administrazio-izapideak, baimenak, lizentziak eta, hala badagokio, lanbide-trebakuntza zehaztu ditu.
Enpresaren jarduera ekonomikoan aritzearen ondorio diren lan- eta zerga-betebeharrak identifikatu ditu.
Sindikatuen, enpresa-batzordeen, langileen ordezkarien, lan-ikuskatzaileen eta dagokien sektorean esku hartzen duten beste gizarte-erakunde batzuen funtzioak aztertu ditu.
Kaudimen-gabeziako, porroteko eta ordainketa-etendurako egoerak eta kaudimen-gabeziako kasuetako hartzekodunen konkurtsoko prozedura aztertu ditu, baita enpresaburuaren erantzukizuna ere.
Inbertsioak eta hornidurak finantzatzeko beharrezkoak diren baliabideak lortzeko izapideak antolatzen ditu, eta, horretarako, izan litezkeen finantza-aukerak ebaluatu ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Aktiboak eskuratzeko eta berritzeko laguntza eta diru-laguntza publikoak lortzeari buruzko informazioa ematen duten erakundeak identifikatu ditu.
Enpresaren inbertsioak eta gainerako eragiketak finantzatzeko finantza- eta kreditu-tresnarik ohikoenei buruzko informazioa lortu du.
Finantza-erakunde batean kreditu bat edo mailegu bat lortzeko exijitzen diren prozedurari, eskakizunei, bermeei eta dokumentazioari buruzko informazioa aztertu du.
Ibilgailuak eta beste ibilgetu batzuk erosteko leasing eta renting eragiketetan exijitutako eskakizunak eta bermeak aztertu ditu eta kostuak kalkulatu ditu.
«Interes nominalaren» eta «interes efektiboaren» kontzeptuak eta urteko tasa baliokidea (UTB) bereizi ditu, bai inbertsioetan eta bai finantza-tresnetan (maileguak eta kredituak).
Mailegu bat amortizatzeko kuotak eta kostuak kalkulatu ditu, amortizazio-sistema erabilienen bidez.
Ibilgailuak, makineria eta beste aktibo batzuk erosteko finantza-aukerarik onurazkoena hautatu du, kostu, arrisku eta bermeen arabera.
Garraio bereziko eragiketa jakin batzuk egiteko behar diren abalak, fidantzak eta banku-bermeak eskatzeko baldintzak eta prozedura aztertu ditu.
Kalkulu-orriak erabili ditu hainbat finantza-eragiketa funtzio egokien bidez aztertzeko.
Ibilgailuak eta beste aktibo batzuk salerosteko eta alokatzeko formalitateak zehazten ditu, eta, horretarako, inbertsioen eta horniduren premiak eta beharrezkoak diren finantza-baliabideak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Ibilgailuen, instalazioen, makineriaren eta beste aktibo batzuen premiak eta enpresetan beharrezkoak diren hornidurak zehaztu ditu.
Jardueran aritzeko beharrezkoak diren ibilgailuak, makineria eta ibilgetuak salerostearen edo alokatzearen artean dauden funtsezko desberdintasunak aztertu ditu.
Inbertsio-plan baten aldagaiak identifikatu ditu, eta norberaren eta besteren finantzaketa eta epe laburrerako eta epe luzerako inbertsioen berreskurapena bereizi ditu.
Horniduren, mantentze-zerbitzuen eta ordezko piezen beharrak eta hornikuntza-sistemen ondorio diren kostuak zehaztu ditu.
Hainbat inbertsio-plan ebaluatu ditu, kostuak eta sarrera-aurreikuspenak abiapuntu hartuta.
Lehen eta bigarren eskuko merkatuen eta ibilgailuak eta beste aktibo batzuk alokatzekoen abantailak eta eragozpenak aztertu ditu.
Harremanetan jarri da, on line eta off line, hainbat hornitzaile potentzialekin, eta jasotako zehaztapenen araberako eskaintzak eta aurrekontuak aurkezteko eskatu die.
Ibilgailuak, makineria eta instalazioak erosteko eta berritzeko aukerak ebaluatu ditu, erosketa-aurrekontuen eta ordaintzeko baldintzen azterketa konparatiboa abiapuntutzat hartuta.
Produktuen eta egindako zerbitzuen fakturak, ordainagiriak eta haiek kobratzeko eta ordaintzeko dokumentuak egiten ditu, eta, horretarako, fakturatzeko merkataritza- eta zerga-arauak aplikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Merkataritza- eta zerga-arauak eta produktuen eta/edo zerbitzuen fakturazioa arautzen duten merkataritzako usadioak interpretatu ditu, fakturazio elektronikoa ere barne dela.
Garraio-zerbitzuak zergapetzen dituzten zergak eta kasu bakoitzean aplikatzekoak diren karga-tasak identifikatu ditu.
Balio Erantsiaren gaineko Zergaren (BEZ) alderdiak eta nazioko eta nazioarteko produktuak eta zerbitzuak fakturatzeko ezarritako betebeharrak interpretatu ditu.
Produktuen salmentaren eta zerbitzugintzaren fakturazioa egin du, informatika-aplikazio egokiak erabilita.
Dauden ordainbideen eta kobrantza-bideen ezaugarriak, kobratzeko eta negoziatzeko kudeaketaren kostuak eta arriskuak aztertu ditu.
Bezeroen ordaingabeak kudeatu ditu, indarrean dagoen araudian aintzat hartutako eskakizunak eta epeak betez.
Dibisazko eragiketak ordaintzeko eta kobratzeko baldintzak gainbegiratu ditu.
Enpresaren kontabilitate- eta zerga-prozesua kudeatzen du, eta, horretarako, indarrean dagoen merkataritza- eta zerga-araudia eta Kontabilitate Plan Orokorraren printzipioak eta arauak aplikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Balantzearen kontu-sailak bereizi ditu, eta haien erlazio funtzionala aztertu du: aktiboa (finkoa eta zirkulatzailea), pasiboa (finkoa eta zirkulatzailea) eta ondare garbia.
«Inbertsioa», «gastua eta ordainketa», «sarrera eta kobrantza» kontzeptuak bereizi ditu.
Egindako eragiketak erregistratu ditu eta emaitza kalkulatu du, Kontabilitate Plan Orokorraren printzipio orokorren eta balorazio-arauen arabera.
Ibilgailuen eta ibilgetuko gainerako elementuen amortizazioa zehaztu du, indarrean dagoen zerga-araudiaren eta Kontabilitate Plan Orokorraren arabera.
Urteko kontuak prestatu ditu ETE-entzako Kontabilitate Plan Orokorraren arabera.
Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) aplikatzearen eta kudeatzearen ondorio diren zerga-betebeharrak identifikatu ditu.
Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga likidatzeko egin behar diren kudeaketak ezarri ditu, hura erregulatzen duen araudia interpretatuta.
Ibilgailu jakin batzuen gaineko zergak eta azpiegitura jakin batzuk erabiltzeagatik ordaindu behar diren tasak, kanonak eta erabilera-eskubideak identifikatu ditu.
Mozkinak zergapetzen dituzten zergei dagozkien zerga-betebeharrak zehaztu ditu, enpresaren forma juridikoaren arabera: PFEZ eta Sozietateen gaineko Zerga.
Kontabilitateko informatika-aplikazio bat erabili du.
Inbertsioen errentagarritasuna eta enpresaren kaudimena eta eraginkortasuna zehaztu ditu, erabilgarri dauden datu ekonomikoak eta kontabilitate-informazioa aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Kontabilitate-informazioaren aplikazioak eta utilitateak eta finantzetako egoera-orriak erabili ditu enpresa eraginkortasunez kudeatzeko.
Egindako inbertsioen eta norberaren eta besteren finantza-baliabideen arteko beharrezko oreka-erlazioak baloratu ditu, eta oinarrizko finantzaketa eta zirkulatzailearena bereizi ditu.
Inbertsioen errentagarritasuna ebaluatzeko metodo ohikoenak aplikatu ditu: barne-errendimenduaren tasa (BET), balio eguneratu garbia (BEG) eta itzulera tasa.
Ibilgetuko elementuen eskuratze-balioa, balio-bizitza, egungo balioa, birjartze-balioa eta hondar-balioa kalkulatu ditu.
Diruzaintzako fluxuak edo cash-flow eta batez besteko heltze-aroa kalkulatu ditu.
Lokagunea edo errentagarritasun-atalasea kalkulatu du.
Finantzetako egoera-orriak balantzearen eta emaitza-kontuaren bitartez aztertzeko ratio nagusiak eta finantza-adierazleak kalkulatu ditu.
Kalkulu-orriak erabili ditu finantza-ratioak zehazteko eta enpresaren errentagarritasuna kalkulatzeko.
Edukiak:
Enpresak sortzeko ekimenei eta aukerei buruzko informazioa biltzea.
«Kultura ekintzailearen» kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertzea.
Norberaren ekimena, sormena, prestakuntza eta lankidetza baloratzea, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko.
Enpresaren oinarrizko funtzioak identifikatzea eta guztiak multzoan aztertzea sistema integral baten modura.
Enpresaren ingurunearen osagaiak identifikatzea: ingurune ekonomikoa, soziala, demografikoa eta kulturala.
«Enpresa-kulturaren» eta «irudi korporatiboaren» kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertzea.
Enpresaren gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertzea.
Balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatzea.
ETE baten bideragarritasun ekonomikoari eta finantzarioari buruzko azterketa egitea.
Enpresa-plana: negozioaren ideia.
Ekintzaileen funtsezko faktoreak: ekimena, sormena eta prestakuntza.
Enpresaren oinarrizko funtzioak.
Enpresa sistema gisa.
ETE baten ingurune orokorra eta espezifikoa.
ETEaren eta ingurunearen arteko erlazioak.
ETEaren eta gizartearen arteko erlazioak.
Lan profesionala baloratzea eta jardueraren bilakaera aurkitzeko jakin-mina izatea, kokatuta dagoen prozesu teknologikoaren funtsezko osagai gisa.
Aurkezten dizkiguten ekimenak (edo ekarpenak) positiboki baloratzea.
Ordena eta garbitasuna baloratzea eta lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea, bai prozesuaren faseetan eta bai produktua aurkeztean.
Enpresa baten forma juridikoa ezartzea.
Garraioko eta logistikako enpresen forma juridikoak aztertzea.
Enpresa eratzeko eta abian jartzeko gastuak, forma juridikoen ondorio direnak, zehaztea, eta, horretarako, indarrean dagoen legeria kontsultatzea.
Bidaiarien garraioko eta salgaien garraioko eta logistikako enpresak sortzeko jaso daitezkeen laguntza edo diru-laguntza ofizialak identifikatzea.
Azterketa konparatibo bat abiapuntutzat hartuta, forma juridikorik egokiena hautatzea, kostuak, erantzukizuna eta betebehar juridikoak baloratu ondoren.
Administrazio eta erakunde eskudunetan lortutako informazioa abiapuntutzat hartuta, enpresa eratzeko egin beharreko izapide juridikoak eta administratiboak zehaztea.
Errepideko garraioko enpresa bat abian jartzeko eskatzen diren administrazio-izapideak, baimenak, lizentziak eta lanbide-trebakuntza identifikatzea.
Garraioaren eta logistikaren esparruko enpresaren jarduera ekonomikoan aritzearen ondorio diren lan- eta zerga-betebeharrak identifikatzea.
Sindikatuen, enpresa-batzordeen, langileen ordezkarien, lan-ikuskatzaileen eta garraioaren sektorean esku hartzen duten beste gizarte-erakunde batzuen funtzioak aztertzea.
Kaudimen-gabeziako, porroteko eta ordainketa-etendurako egoerak eta kaudimen-gabeziako kasuetako «hartzekodunen konkurtsoko» prozedura aztertzea, baita enpresaburuaren erantzukizuna ere.
Enpresa eta enpresaburua.
Enpresa motak.
Banako enpresa. Erantzukizun juridikoa eta betebehar formalak.
Sozietate zibilak eta ondasun-erkidegoak.
Merkataritzako sozietatea. Sozietate motak.
Sozietate anonimoa, sozietate mugatua eta bestelakoak.
Lan-sozietateak: anonimoa eta mugatua.
Lan elkartuko kooperatibak eta garraio-kooperatibak.
Garraioaren esparruan eskumenak dituzten organismoak eta erakundeak.
Errepideko garraioko enpresa bat eratzea eta abian jartzea: eskakizunak, betebehar formalak eta egin beharreko tramiteak (lizentziak eta baimenak).
Logistika-zerbitzuetako enpresa bat eratzea eta abian jartzea.
Errepideko garraioko eta logistikako enpresak eratzeko eta abian jartzeko diru-laguntza ofizialak eta laguntzak.
Garraioko eta logistikako enpresa baten zerga- eta lan-betebeharrak.
Lan profesionala baloratzea eta jardueraren bilakaera aurkitzeko jakin-mina izatea, kokatuta dagoen prozesu teknologikoaren funtsezko osagai gisa.
Aurkezten dizkiguten ekimenak (edo ekarpenak) positiboki baloratzea.
Ordena eta garbitasuna baloratzea eta lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea, bai prozesuaren faseetan eta bai produktua aurkeztean.
Finantza-baliabideak lortzeko izapideak antolatzea.
Garraioaren eta logistikaren esparruan aktiboak eskuratzeko eta berritzeko laguntza eta diru-laguntza publikoak lortzeari buruzko informazioa ematen duten erakundeak identifikatzea.
Garraioko/logistikako enpresetan inbertsioak eta gainerako eragiketak finantzatzeko finantza- eta kreditu-tresnarik ohikoenak identifikatzea.
Finantza-erakunde batean kreditu bat edo mailegu bat lortzeko exijitzen diren prozedura, eskakizunak, bermeak eta dokumentazioa aztertzea.
Ibilgailuak eta beste ibilgetu batzuk erosteko leasing eta renting eragiketetan exijitutako eskakizunak eta bermeak eta haien kostuak aztertzea.
«Interes nominalaren» eta «interes efektiboaren» kontzeptuak eta urteko tasa baliokidea (UTB) bereiztea, bai inbertsioetan eta bai finantza-tresnetan (maileguak eta kredituak).
Mailegu bat amortizatzeko kuotak eta kostuak kalkulatzea, amortizazio-sistema erabilienen bidez.
Ibilgailuak, makineria eta beste aktibo batzuk erosteko finantza-aukerak ebaluatzea, eta finantza-kostuen, arrisku-mailaren eta finantza-erakundeek exijitutako bermeen arabera enpresarentzat onurazkoena dena hautatzea.
Garraio bereziko eragiketa jakin batzuk egiteko behar diren abalak, fidantzak eta banku-bermeak eskatzeko baldintzak eta prozedura aztertzea.
Kalkulu-orriak erabiltzea hainbat finantza-eragiketa funtzio egokien bidez kudeatzeko.
Inbertsioa eta finantzaketa: enpresaren egitura ekonomikoa eta finantza-egitura.
Garraioko eta logistikako enpresa baten inbertsio-premiak.
Norberaren eta besteren finantzaketa-iturriak. Barruko eta kanpoko finantzaketa.
Garraioaren eta logistikaren jarduerako diru-laguntza ofizialak eta finantza-laguntzak.
Epe luzerako finantzaketa. Garraioaren eta logistikaren esparruko finantza-produktuak: maileguak eta jesapenak, leasing eta renting, eta bestelako finantzaketa-moduak.
Epe laburrerako finantzaketa: merkataritza-kredituak eta ordainketa-geroratzeak, banku-kredituak, merkataritzako efektuen negoziazioa eta factoring.
Kalkulu-orria eta bestelako informatika-aplikazioak maneiatzea finantza-kostuak kalkulatzeko eta maileguak eta bestelako finantza-produktuak amortizatzeko.
Aurkezten dizkiguten ekimenak (edo ekarpenak) positiboki baloratzea.
Ordena eta garbitasuna baloratzea eta lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea, bai prozesuaren faseetan eta bai produktua aurkeztean.
Zeregin bat egiteko ezarritako (aurreikusitako) epeekiko konpromisoa izatea.
Zeregin hauek betetzeko informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeko eta sartzeko prestasuna izatea eta informazioa zuhurtziaz eta konfidentzialtasunez maneiatzea.
Ibilgailuak eta beste aktibo batzuk erosteko eta alokatzeko formalitateak.
Bidaiarien eta salgaien garraioko eta logistikako enpresetan ibilgailuen, instalazioen, makineriaren eta beste aktibo batzuen premiak eta beharrezkoak diren hornidurak zehaztea.
Jardueran aritzeko beharrezkoak diren ibilgailuak, makineria eta ibilgetuak salerostearen edo alokatzearen artean dauden funtsezko desberdintasunak aztertzea.
Inbertsio-plan baten aldagaiak identifikatzea, eta norberaren eta besteren finantzaketa eta epe laburrerako eta epe luzerako inbertsioen berreskurapena bereiztea.
Erregai-horniduraren, ibilgailuen mantentze-zerbitzuen eta ordezko piezen beharrak eta hornikuntza-sistemen ondorio diren kostuak zehaztea.
Inbertsio-planak ebaluatzea, kostuak eta sarrera-aurreikuspenak abiapuntu hartuta, eta BEG eta BET kalkulatzea, komenigarriena hautatzeko.
Lehen eta bigarren eskuko merkatuen eta ibilgailuak alokatzekoen abantailak eta eragozpenak aztertzea, enpresaren beharrak estaltzeko.
Harremanetan jartzea, on line eta off line, hainbat hornitzaile potentzialekin, eta jasotako zehaztapenen araberako eskaintzak eta aurrekontuak aurkezteko eskatzea.
Ibilgailuak, makineria eta instalazioak erosteko eta berritzeko aukerak ebaluatzea, erosketa-aurrekontuen eta ordaintzeko baldintzen azterketa konparatiboa abiapuntutzat hartuta.
Ekipamendu- eta inbertsio-premiak zehaztea.
Errepideko garraioko enpresa batean ibilgailuen eta horniduren erosketak eta alokatzeak kudeatzea, zerbitzu mota eta haren ahalmena eta egin beharreko ibilbideak kontuan hartuta.
Inbertsioak aztertzea eta hautatzea. Ibilgailuak eta beste ibilgetu batzuk erosteko edo alokatzeko erabakia.
Hornitzaileak bilatzea eta eskaintzak eta aurrekontuak eskatzea.
Erosteko eta alokatzeko aurrekontuak eta baldintzak: kantitatea, kalitatea, prezioak, deskontuak, entrega-epeak, zergak, ordaintzeko baldintzak eta finantzaketa.
Ibilgailuak eta beste ekipamendu batzuk erosteari eta alokatzeari buruzko dokumentuak egitea, informatika-tresna egokiak erabilita: kontratuak egitea eta eskaerak formulatzea.
Hornitzaileen datu-baseak sortzea eta mantentzea: hornitzaileen fitxategi maisua, altak eta bajak, datuak sartzea eta eguneratzea.
Erosketak kudeatzeko informatika-aplikazio bat erabiltzea.
Ordena eta garbitasuna baloratzea eta lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea, bai prozesuaren faseetan eta bai produktua aurkeztean.
Informazio garrantzitsua, konparagarria eta inguruabar aldakorretara etengabe egokitzen ari dena bilatzea, eta erabilitako iturriak eta bideak kritikoki baloratzea.
Fakturazioa eta kobrantzen eta ordainketen kudeaketa.
Merkataritza- eta zerga-arauak eta garraioko eta logistikako zerbitzuen fakturazioa arautzen duten merkataritzako usadioak interpretatzea.
Faktura elektronikoak igortzeko eta hartzeko eskakizunak eta araudia interpretatzea, eta fakturazio elektronikoak ekartzen dituen abantailak eta onurak aztertzea.
Bidaiarien garraioko eta salgaien garraioko eta logistikako zerbitzuak zergapetzen dituzten zergak eta kasu bakoitzean aplikatzekoak diren karga-tasak identifikatzea.
Garraioari eta logistikari aplikatzekoak diren Balio Erantsiaren gaineko Zergaren (BEZ) alderdiak eta nazioarteko zerbitzuak (erkidego barrukoak eta erkidegoaz kanpokoak) fakturatzeko ezarritako betebeharrak interpretatzea.
Garraioko eta logistikako eragiketak fakturatzea, informatika-aplikazio egokiak erabilita.
Dauden ordainbideen eta kobrantza-bideen ezaugarriak, kobratzeko eta negoziatzeko kudeaketaren kostuak eta arriskuak aztertzea: txekeak, banku-transferentziak, ordainagiri normalizatuak, kanbio-letrak eta zor-agiriak.
Bezeroen ordaingabeak kudeatzea, indarrean dagoen araudian aintzat hartutako eskakizunak eta epeak betez.
Dibisazko eragiketak ordaintzeko eta kobratzeko baldintzak gainbegiratzea, finkatutako baldintzen, kanbio-tasaren, komisioen eta hitzartutako dokumentazioaren arabera.
Aurrekontuak egitea.
Zerbitzuen fakturazioa eta fakturen sortzapena: ezaugarriak eta lege-eskakizunak, ereduak eta faktura motak, fakturak betetzea eta igortzea.
Fakturak merkataritza- eta zerga-araudiaren arabera kontserbatzea eta erregistratzea.
Garraioko eta logistikako eragiketen fiskalitatea: Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) eta errepideko garraioari buruzko beste zerga batzuk.
Erkidego barruko eragiketak: Ezaugarriak eta zerbitzuen fakturazioa.
Ordaintzeko eta kobratzeko bideak eta dokumentuak: txekea, banku-transferentzia, ordainagiri normalizatua, kanbio-letra eta zor-agiria, besteak beste.
Bezeroen datu-baseak sortzea eta mantentzea: bezeroen fitxategi maisua, altak eta bajak, datuak sartzea eta eguneratzea.
Fakturazioko informatika-aplikazio bat maneiatzea.
Kalitate-irizpideak aplikatzeko interesa izatea eta ongi egindako lana positiboki baloratzea, aurreikusitako zereginak eraginkortasunez betez.
Talde-lanean parte hartzea eta hartarako prestasuna izatea, eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Enpresetan kontabilitate- eta zerga-prozesua kudeatzea.
Balantzearen kontu-sailak bereiztea, eta haien erlazio funtzionala aztertzea: aktiboa (finkoa eta zirkulatzailea), pasiboa (finkoa eta zirkulatzailea) eta ondare garbia.
«Inbertsioa», «gastua eta ordainketa», «sarrera eta kobrantza» kontzeptuak bereiztea, egindako eragiketak erregistratzea eta emaitza kalkulatzea, Kontabilitate Plan Orokorraren printzipio orokorren eta balorazio-arauen arabera.
Ibilgailuen eta ibilgetuko gainerako elementuen amortizazioa zehaztea, indarrean dagoen zerga-araudiaren eta Kontabilitate Plan Orokorraren arabera.
Urteko kontuak ETE-entzako Kontabilitate Plan Orokorraren arabera prestatzea, emaitza-kontuaren kontu-sail nagusiak bereizita, eta kontu horren saldoaren esanahia interpretatzea (zerga aurreko eta ondorengo mozkinak).
Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) aplikatzearen eta kudeatzearen ondorio diren zerga-betebeharrak identifikatzea, eta zergaren hiru hilez behingo eta urteko autolikidaziorako beharrezkoa den dokumentazioa egitea.
Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga likidatzeko egin behar diren kudeaketak ezartzea, hura erregulatzen duen araudia interpretatuta.
Ibilgailu jakin batzuen gaineko zergak eta azpiegitura jakin batzuk erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasak, kanonak eta erabilera-eskubideak identifikatzea.
Mozkinak zergapetzen dituzten zergei dagozkien zerga-betebeharrak zehaztea, enpresaren forma juridikoaren arabera: PFEZ eta Sozietateen gaineko Zerga.
Kontabilitateko informatika-aplikazio bat erabiltzea.
Enpresaren kontabilitate-betebeharrak. Merkataritza- eta zerga-araudia.
Enpresaren ondarea: aktiboa, pasiboa eta ondare garbia.
Kontuak. Terminologia eta egitura eta motak.
Kontabilitate-liburuak eta erregistro-liburuak.
ETE-entzako Kontabilitate Plan Orokorra.
Kontabilitate-zikloa. Kontabilitate-idatzoharrak, amortizazioak eta doikuntzak, emaitzaren kalkulua eta ekitaldiaren itxiera.
Urteko kontuak: galdu-irabazien kontua, egoera-balantzea, ondare garbian izandako aldaketen egoera-orria eta memoria.
Ekitaldiko emaitza.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).
Sozietateen gaineko Zerga.
Balio Erantsiaren gaineko Zerga.
Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga.
Ibilgailu jakin batzuen gaineko zergak, bidesariak, tasak eta azpiegitura jakin batzuk erabiltzeagatik ordaindu beharreko kanonak.
Finantza-kontabilitateko informatika-aplikazio bat maneiatzea kontabilitate-erregistrorako eta urteko kontuak prestatzeko.
Kalitate-irizpideak aplikatzeko interesa izatea eta ongi egindako lana positiboki baloratzea, aurreikusitako zereginak eraginkortasunez betez.
Talde-lanean parte hartzea eta hartarako prestasuna izatea, eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Inbertsioen errentagarritasuna zehaztea.
Kontabilitate-informazioaren aplikazioak eta utilitateak eta finantzetako egoera-orriak aztertzea, enpresa eraginkortasunez kudeatzeko.
Egindako inbertsioen eta norberaren eta besteren finantza-baliabideen arteko beharrezko oreka-erlazioak baloratzea, eta oinarrizko finantzaketa eta zirkulatzailearena bereiztea.
Inbertsioen errentagarritasuna ebaluatzeko metodo ohikoenak aplikatzea: barne-errendimenduaren tasa (BET), balio eguneratu garbia (BEG) eta itzulera tasa.
Ibilgailu-flota ebaluatzea eta eskuratze-balioa, balio-bizitza, egungo balioa, birjartze-balioa eta hondar-balioa ebaluatzea.
Diruzaintzako fluxuak edo cash-flow eta batez besteko heltze-aroa edo inbertitutako dirua berreskuratzeko behar den denbora zehaztea.
Lokagunea edo errentagarritasun-atalasea kalkulatzea.
Finantzetako egoera-orriak balantzearen eta emaitza-kontuaren bitartez aztertzea eta ratio nagusiak eta finantza-adierazleak kalkulatzea.
Kalkulu-orriak erabiltzea finantza-ratioak zehazteko eta enpresaren errentagarritasuna kalkulatzeko.
Enpresa-kudeaketari aplikatzekoa den enpresaren kontabilitate-informazioa eta ekonomiko-finantzarioa interpretatzea.
Lokagunea edo errentagarritasun-atalasea.
Inbertsioen ebaluazioa eta errentagarritasunaren kalkulua.
Batez besteko heltze-aroa.
Emaitzak aztertzea eta interpretatzea.
Enpresaren finantzetako egoera-orriak aztertzea.
Finantza-ratio nagusiak.
Analisi ekonomikoa. Errentagarritasuneko eta eraginkortasuneko ratioak.
Kalkulu-orria eta beste informatika-aplikazio batzuk erabiltzea ratioak kalkulatzeko eta enpresaren analisi ekonomiko eta finantzarioa egiteko.
Aurkezten dizkiguten ekimenak (edo ekarpenak) positiboki baloratzea.
Ordena eta garbitasuna baloratzea eta lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea, bai prozesuaren faseetan eta bai produktua aurkeztean.
Lanbide-modulua: Biltegiratzeko logistika
Kodea: 0625
Maila: 2.a
Iraupena: 100 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 7
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Biltegiratzeari buruzko araudi espezifikoa zerrendatzen du, eta salgai bereziak kontratatzeko eta tratatzeko arauak ezagutzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Biltegiratzeko eta banatzeko jarduerak araupetzen dituzten arauak aztertu ditu.
Gordailu-kontratua betetzean araudia aplikatu du.
Produktuen biltegiratzeari buruzko nazioko eta nazioarteko arauak ezaugarritu ditu.
Honako alderdi hauen ezaugarriak aztertu ditu: aduanako gordetegia, zona eta gordetegi frankoa eta lokal baimendua, besteak beste.
Biltegi batean egin behar diren formalitateak eta izapideak definitu ditu.
Biltegian nazioarte-mailan homologa daitezkeen kalitate-sistemak planifikatu ditu.
Biltegiratze-prozesua jarduera motaren eta salgai-bolumenaren arabera antolatzen du, eta, horretarako, espazioak eta manipulazio-denborak optimizatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Biltegiratze-sistemen baldintzak eta modalitateak hainbat aldagairen arabera aztertu ditu.
Biltegiratze-prozesu logistikoaren azpiprozesuak sekuentziatu ditu.
Biltegiaren oinplanoko diseinua egin du, egin behar diren eragiketen eta mugimenduen arabera: administrazioa, harrera, bidalketa, biltegiratzea, prestakuntza, picking, korridoreak eta cross-docking, besteak beste.
Mantentzeko tresneria, bitartekoak eta erremintak hautatu ditu, biltegiaren eta biltegiratutako salgaien ezaugarrien arabera, irizpide ekonomikoak, kalitatekoak eta zerbitzuari dagozkionak aplikatuta.
Biltegiratze-espazioak optimizatzeko metodoak eta teknikak aplikatu ditu.
Salgaiak lokalizatzeko eta manipulatzeko denborak laburtzeko metodoak erabili ditu.
Biltegiko salgaiak ontziratzeko eta enbalatzeko hainbat sistema modular hautatu ditu.
Biltegian arriskuak prebenitzeko prozedurak zehaztu ditu.
Biltegiaren aurrekontua prestatu eta kontrolatzen du, eta, horretarako, kostuen esleipenetik datozen desbideratzeak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Biltegi-zerbitzuaren gutxi gorabeherako aurrekontu bat egiteko kontuan hartu beharreko kontu-sailak eta kontzeptuak zehaztu ditu.
Biltegiaren funtzionamendu-kostua aldian behin kalkulatu du.
Adierazle edo estandar ekonomiko optimoak identifikatu ditu: orduko kostua eta zerbitzuko kostua, besteak beste.
Biltegi-kostuak kalkulatu ditu, presaren, entrega-epeen, salgaien prestakuntzaren, co-packingaren eta paletizazioaren arabera, besteak beste.
Aurreikusitako kostuen gaineko desbideratzeak aztertu ditu, haien zergatikoa eta jatorria identifikatu du, eta neurri zuzentzaileak proposatu ditu enpresak ezarritako prozeduraren arabera.
Biltegiko gastuen aurrekontua prestatu du, jardueraren kostuak eta ezarritako zerbitzu-maila kontuan harturik, kalkulu-orri informatikoak erabilita.
Biltegiaren funtzionamendu-kostuak aldian behin kalkulatu ditu, kalkulu-orri informatikoak erabilita.
Biltegiko stockak kudeatzen ditu, eta haien hornikuntza eta bidalketa ziurtatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Dauden inbentario motak eta horietariko bakoitzaren helburua sailkatu ditu.
«Batez besteko stockaren», «stock minimoaren» eta «stock optimoaren» kontzeptuak aplikatu ditu, eta haien kalkuluan esku hartzen duten aldagaiak eta izakinen txandakatze-abiadura identifikatu ditu.
Biltegiko izakinen beharrezko unitateak aurreikusi ditu, stock-hausturak saihesteko.
Biltegiko izakinak baloratu ditu hainbat metodo erabilita.
Biltegiko izakinak kontrolatu ditu, eta inbentarioko desbideratzeak identifikatzeko eta neurri zuzentzaileak planteatzeko ezarritako arauak eta prozedura gainbegiratu ditu.
Bezeroek egindako salgaien eskaerei erantzuteko eta haiek bidaltzeko beharrezkoak diren zereginak egin ditu.
Produktuen (EAN kodea), hornitzaileen, bezeroen eta zerbitzuen altak, bajak eta aldaketak informatika-tresnen bidez erregistratu ditu.
Informatika-aplikazio orokorrak erabili ditu stockak kudeatzeko, eta aplikazio espezifikoak materialak identifikatzeko, eskaerak kudeatzeko, erauzteko eta biltegiko irteerak erregistratzeko.
Alderantzizko logistikari lotutako eragiketak kudeatzen ditu, eta, horretarako, itzulitako salgaiei eman behar zaien tratamendua zehazten du.
Ebaluazio-irizpideak:
Alderantzizko logistikarekin zerikusia duten jarduerak itzultze-politikaren edo bezeroekin erdietsitako akordioen arabera aztertu ditu.
Itzulitako salgaiekin egin behar diren ekintzak aurreikusi ditu: konpontzea, birziklatzea, ezabatzea edo bigarren mailako merkatuetan berrerabiltzea.
Itzulitako salgaiak zaharkitzea eta/edo kutsatzea saihesteko beharrezkoak diren neurriak definitu ditu.
Indarrean dauden osasun- eta ingurumen-araudiak aplikatu ditu.
Itzultzeko ontziak salgai berria entregatzearekin batera biltzeko lanak diseinatu ditu, indarrean dagoen araudia aplikatuta.
Karga-unitateak eta -tresneria kate logistikoaren beste eragiketa batzuetan berrerabiltzeko sailkatu ditu, hutsean garraiatzea saihesteko.
Ontzi eta enbalaje motak zehaztapenei, gomendioei eta indarreko araudiari jarraituz berrerabiltzeko sailkatu ditu.
Biltegian egindako prozesuak gainbegiratzen ditu, eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko sistemak eta langileak prestatzeko/birziklatzeko planak ezartzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Biltegian kalitate-sistema bat ezartzeko beharrezkoak diren elementuak aztertu ditu, enpresaren eta bezeroen jarraibideak betez.
Prozesuak eta biltegiratze-sistemak etengabe hobetzeko kalitate- eta segurtasun-sistemak ezartzea aurreikusi du.
Biltegiko prozesuak eta protokoloak betetzea baloratu du, enpresaren kalitate-plana edo eskuliburua abiapuntutzat hartuta.
Salgaiaren ezarpena eta irrati-maiztasuneko sistemen edo bestelako berrikuntza teknologikoen bidezko jarraipena baloratu du.
Salgaien trazabilitatea ziurtatzeko eta hari buruzko araudia betearazteko beharrezkoak diren elementuak ikertu ditu, biltegiak kudeatzeko sistemak erabilita.
Biltegi-zerbitzuaren eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko ereduzko prestakuntza-plan baten helburuak finkatu ditu.
Hasierako eta etengabeko prestakuntzaren bakarkako zein talde osoko premiak hauteman ditu.
Zereginak kudeatzeko programak eta kronogramak erabili ditu zereginak, denborak eta langileak kontrolatzeko, eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak bete ditu.
Edukiak:
Biltegiratzeari buruzko araudia.
Biltegiratzeko eta banatzeko jarduerak araupetzen dituzten arauak aztertzea.
Gordailu-kontratua erregulatzen duen araudia identifikatzea.
Produktuen biltegiratzeari buruzko nazioko eta nazioarteko arauak aplikatzea.
Honako alderdi hauen ezaugarriak aztertzea: aduanako gordetegia, zona eta gordetegi frankoa eta lokal baimendua, besteak beste.
Biltegi batean egin beharreko formalitateak eta izapideak identifikatzea.
Biltegian nazioarte-mailan homologa daitezkeen kalitate-sistemak ezartzea.
Gordailu-kontratuaren eta biltegiratzeko eta banatzeko jardueraren lege-esparrua.
Salgai berezietarako araudi espezifikoa: salgai arriskutsuak eta galkorrak, besteak beste.
Nazioarteko merkataritzako biltegiratze-erregimenak.
Aldaketa-egoera batean agertzen diren prestakuntza-beharrak modu positiboan aintzat hartzeko prest egotea.
Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Norberaren zereginak planifikatzeko eta lortutakoaren autoebaluazioa egiteko prestasuna izatea.
Biltegiko prozesua antolatzea.
Biltegiratze-sistemen baldintzak eta motak baloratzea, honako hauen arabera: produktuak, bezeroak, produkzioaren plangintza edo salgaien helmuga, besteak beste.
Prozesu logistikoa hainbat azpiprozesutan egituratzea: salgaiak hartzea, biltegiratzea, birjartzea, berriz kokatzea eta bidaltzea.
Biltegiko eremuak egin beharreko eragiketen eta mugimenduen arabera banatzea: administrazioa, harrera, bidalketa, biltegiratzea, prestakuntza, picking, korridoreak eta cross-docking, besteak beste.
Mantentzeko tresneria, bitartekoak eta erremintak hautatzea, biltegiaren eta biltegiratutako salgaien ezaugarrien arabera, irizpide ekonomikoak, kalitatekoak eta zerbitzuari dagozkionak aplikatuta.
Biltegiratze-espazioak optimizatzeko metodoak eta teknikak aplikatzea.
Salgaiak lokalizatzeko eta manipulatzeko denborak laburtzeko metodoak erabiltzea.
Biltegiko salgaiak ontziratzeko eta enbalatzeko hainbat sistema modular hautatzea.
Biltegian arriskuak prebenitzeko prozedurak zehaztea.
Fabrikazioko, banaketako eta zerbitzuetako enpresetan biltegiak antolatzea.
Biltegi motak. Biltegiratze-sistema motak aztertzea: abantailak eta eragozpenak.
Sistema modularrak. Karga-unitateak: paleta eta edukiontziak.
Salgaien jarraipena egiteko sistemak: irrati-maiztasuneko terminalak, kodifikazioa eta barra-kodeen irakurgailuak, besteak beste. Terminal eramangarriak eta ahotsa ezagutzeko sistemak.
Biltegian jarduerak eta salgai-fluxuak antolatzea: administrazioa, harrera, biltegiratzea, mugimenduak eta eskaeren prestakuntza eta banaketa. Cross-docking.
Enbalajearen kudeaketa.
Biltegietako segurtasun- eta higiene-araudia. Instalazioak: orokorrak eta espezifikoak.
Aldaketa-egoera batean agertzen diren prestakuntza-beharrak modu positiboan aintzat hartzeko prest egotea.
Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Norberaren zereginak planifikatzeko eta lortutakoaren autoebaluazioa egiteko prestasuna izatea.
Biltegiaren aurrekontua osatzea eta kontrolatzea.
Biltegi-zerbitzuaren gutxi gorabeherako aurrekontu bat egiteko kontuan hartu beharreko kontu-sailak eta kontzeptuak zehaztea.
Biltegiaren funtzionamendu-kostuak aldian behin kalkulatzea honako hauek kontuan hartuta: administrazio-kostuak, espazioak erabiltzekoak, operatiboak, zaharkitzapenekoak eta narriadurakoak, finantzarioak eta bestelakoak.
Adierazle edo estandar ekonomiko optimoak identifikatzea: orduko kostua eta zerbitzuko kostua, besteak beste.
Biltegi-kostuak kalkulatzea, presaren, entrega-epeen, salgaien prestakuntzaren, co-packingaren eta paletizazioaren arabera, besteak beste.
Aurreikusitako kostuen gaineko desbideratzeak aztertzea, haien zergatikoa eta jatorria identifikatu du, eta neurri zuzentzaileak proposatu ditu enpresak ezarritako prozeduraren arabera.
Biltegiko gastuen aurrekontua prestatzea, jardueraren kostuak eta ezarritako zerbitzu-maila kontuan harturik, kalkulu-orri informatikoak erabilita.
Biltegiaren funtzionamendu-kostuak aldian behin kalkulatzea, kalkulu-orri informatikoak erabilita.
Biltegiratze-kostuak: haien kalkuluan esku hartzen duten aldagaiak.
Erosteko kostua.
Biltegiratutako unitateko kostua.
Kalkulu-orria datuak prozesatzeko tresna gisa.
Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Norberaren zereginak planifikatzeko eta lortutakoaren autoebaluazioa egiteko prestasuna izatea.
Stockak kudeatzea.
Dauden inbentario motak eta horietariko bakoitzaren helburua sailkatzea.
«Batez besteko stockaren», «stock minimoaren» eta «stock optimoaren» kontzeptuak aplikatzea, eta haien kalkuluan esku hartzen duten aldagaiak eta izakinen txandakatze-abiadura identifikatzea.
Biltegiko izakinen beharrezko unitateak aurreikustea, stock-hausturak saihesteko.
Biltegiko izakinak baloratzea hainbat metodo erabilita.
Biltegiko izakinak kontrolatzea, eta inbentarioko desbideratzeak identifikatzeko eta neurri zuzentzaileak planteatzeko ezarritako arauak eta prozedura gainbegiratzea.
Bezeroek egindako salgaien eskaerei erantzuteko eta haiek bidaltzeko beharrezkoak diren zereginak egitea.
Produktuen (EAN kodea), hornitzaileen, bezeroen eta zerbitzuen altak, bajak eta aldaketak informatika-tresnen bidez erregistratzea.
Informatika-aplikazio orokorrak erabiltzea stockak kudeatzeko, eta aplikazio espezifikoak materialak identifikatzeko, eskaerak kudeatzeko, erauzteko eta biltegiko irteerak erregistratzeko.
Stocken kudeaketa.
Kontrol ekonomikoa. Gorabeheren kontrola.
Bezeroen eskaeraren zikloa.
Biltegiko izakinak baloratzeko irizpideak.
Biltegiaren alderdi guztiak integratuko dituen softwarea, besteak beste, honakoak erabiliz: testu-prozesadorea, kalkulu-orria, datu-basea eta kronogramak.
Biltegiak eta izakinak kudeatzeko programa espezifikoak: kaien kudeaketa, biltegien kudeaketa, hornikuntzen kudeaketa, izakinen kudeaketa eta etiketak egitea, besteak beste.
Erosketak/biltegia/salmentak kudeatzeko programak: artikuluen kudeaketa, biltegiaren kudeaketa, fabrikazioaren kudeaketa eta salmenten kudeaketa, besteak beste.
Aldaketa-egoera batean agertzen diren prestakuntza-beharrak modu positiboan aintzat hartzeko prest egotea.
Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Norberaren zereginak planifikatzeko eta lortutakoaren autoebaluazioa egiteko prestasuna izatea.
Alderantzizko logistikari lotutako eragiketak kudeatzea.
Alderantzizko logistikarekin zerikusia duten jarduerak itzultze-politikaren edo bezeroekin erdietsitako akordioen arabera aztertzea.
Itzulitako salgaiekin egin beharreko ekintzak aurreikustea: konpontzea, birziklatzea, ezabatzea edo bigarren mailako merkatuetan berrerabiltzea.
Itzulitako salgaiak zaharkitzea eta kutsatzea saihesteko beharrezkoak diren neurriak definitzea.
Indarrean dauden osasun- eta ingurumen-araudiak aplikatzea.
Itzultzeko ontziak salgai berria entregatzearekin batera biltzeko lanak diseinatzea, indarrean dagoen araudia aplikatuta.
Karga-unitateak eta -tresneria kate logistikoaren beste eragiketa batzuetan berrerabiltzeko sailkatzea, hutsean garraiatzea saihesteko.
Ontzi eta enbalaje motak zehaztapenei, gomendioei eta indarreko araudiari jarraituz berrerabiltzeko sailkatzea.
Itzultzeak.
Itzultzeen ondoriozko kostuak.
Karga-unitateak eta tresneria berrerabiltzea.
Berriz erabiltzeko enbalajeak eta edukiontziak.
Biltegiratze-zeregina enpresako funtsezko atal gisa baloratzea.
Biltegia kudeatzeko teknika berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.
Jarrera positiboa eta emaitzak modu gogobetegarrian lortzeko norberaren ahalmenean konfiantza izatea.
Biltegian egindako prozesuak gainbegiratzea.
Biltegian kalitate-sistema bat ezartzeko beharrezkoak diren elementuak aztertzea, enpresaren eta bezeroen jarraibideak betez.
Prozesuak eta biltegiratze-sistemak etengabe hobetzeko kalitate- eta segurtasun-sistemak ezartzea aurreikustea.
Biltegiko prozesuak eta protokoloak betetzea baloratzea, enpresaren kalitate-plana edo eskuliburua abiapuntutzat hartuta.
Salgaiaren ezarpena eta irrati-maiztasuneko sistemen edo bestelako berrikuntza teknologikoen bidezko jarraipena baloratzea.
Salgaien trazabilitatea ziurtatzeko eta hari buruzko araudia betearazteko beharrezkoak diren elementuak ikertzea, biltegiak kudeatzeko sistemak erabilita.
Biltegi-zerbitzuaren eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko ereduzko prestakuntza-plan baten helburuak finkatzea.
Hasierako eta etengabeko prestakuntzaren bakarkako zein talde osoko premiak hautematea.
Zereginak kudeatzeko programak eta kronogramak erabiltzea zereginak, denborak eta langileak kontrolatzeko, eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak betetzea.
Biltegiko kalitate-sistemak.
Pertsonentzako eta salgaientzako segurtasun-sistemen aplikazioa.
Biltegiko lan-taldearen hasierako eta etengabeko prestakuntza planak: helburuak eta prestakuntza-metodoak.
Prestakuntza-planen ebaluazioa.
Biltegiko prozesuak edo azpiprozesuak automatizatzeari eta informatizatzeari aplikatutako teknologia berriak.
Biltegiratze-zeregina enpresako funtsezko atal gisa baloratzea.
Biltegia kudeatzeko teknika berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.
Lanbide-modulua: Nazioarteko merkataritzaren administrazio-kudeaketa
Kodea: 0627
Maila: 1.a
Iraupena: 198 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 12
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Nazioarteko merkataritzarekin zerikusia duten organismoak eta erakundeak zehazten ditu, eta haien funtzio nagusiak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Ordainketa-balantzaren egitura aztertu du, eta hura osatzen duten balantzak bereizi ditu.
Nazioarteko organismo eta erakunde ekonomiko nagusien funtzioak sailkatu ditu.
Nazioarteko integrazio ekonomikoaren prozesua aztertu du, eta integrazio-mailak bereizi ditu.
Europako integrazio ekonomikoaren prozesua eta erkidegoko merkataritzan duen ondorea aztertu ditu.
Erkidegoko erakundeak, haien funtzio nagusiak eta eskumenak identifikatu ditu.
Erkidegoko esparru juridikoa aztertu du eta merkataritza-trukean eragina duten arauak identifikatu ditu.
Nazioarteko salerosketako eragiketetarako informazio-sistema eraginkorra antolatzen du, informatika-tresna egokiak erabilita.
Ebaluazio-irizpideak:
Nazioarteko merkataritzako eragiketetarako datu-baseak egin ditu.
Bezeroen eta hornitzaileen fitxategi maisuak prestatu ditu.
Nazioarteko salerosketako eragiketetan bezeroak eta hornitzaileak eskatu ohi duten informazioa prestatu du.
Bezeroen eta hornitzaileen datu-baseak mantentzeko eta eguneratzeko lanak egin ditu.
Erabilgarri dauden datu-baseak abiapuntu hartuta, bezeroei eta hornitzaileei buruzko txostenak egin ditu.
Esportatzekoa den salgaiaren helmugako herrialdeko lege- eta zerga-araudia aplikatu du.
Egindako nazioarteko salerosketako eragiketetan sortutako informazioa behar bezala prozesatu eta artxibatu du, etorkizuneko eragiketetan erabili ahal izateko.
Nazioarteko merkataritzako hesiak ezagutzen ditu, eta haiek erregulatzen dituen araudia aztertzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Salgaien inportaziorako muga-zergen hesiak eta ondorio baliokidea duten beste neurri batzuk aztertu ditu.
Salgaien inportazioak mugatu edo murrizten dituzten izaera kuantitatiboko merkataritza-babeseko tresna nagusiak aztertu ditu.
Aduanako muga-zergak babes-tresna gisa betetzen duen funtzioa eta nazioarteko merkataritzaren gainean duen ondorea aztertu du.
Munduko Merkataritza Erakundearen (MME) esparruan aplikatzekoak diren nazioarteko lehia defendatzeko neurriak identifikatu ditu.
Babes-klausulak eta zaintza-neurriak ezaugarritu ditu, eta Europar Batasunean haiek aplikatzea zein kasutan den bidezkoa aztertu du.
Merkataritzako hesi tekniko eta administratibo nagusiak ezaugarritu ditu.
Esportazioei sostengua emateko eta sustatzeko neurriak zehaztu ditu.
Salgaiak inportatzeko/esportatzeko eta sartzeko/bidaltzeko eragiketen administrazio-prozedurak ezaugarritzen ditu, eta, horretarako, indarrean dagoen araudia interpretatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Inportazio baten eta sarrera baten artean eta esportazio baten eta bidalketa baten artean dauden desberdintasunak identifikatu ditu.
Salgaiak inportatzeko/esportatzeko eta sartzeko/bidaltzeko eragiketetan behar diren dokumentuak, horiek izapidetzeko eta kudeatzeko prozedurak eta inplikatuta dauden erakundeak identifikatu ditu.
Salgaien jatorria eta haiek egiaztatzeko behar den dokumentazioa zehaztu du.
Hainbat salgairen aduanako balioa zehaztu du.
Salgaien muga-zergen alorreko sailkapena egin du.
Aduana-zorra osatzen duten nazioarteko merkataritzako eragiketak zergapetzen dituzten zergak eta bestelako tributuak zehaztu ditu.
Aduana-kudeaketako administrazio-prozesuak ezagutu ditu.
Erkidego barruko eragiketen estatistika-deklarazioko sistema (INTRASTAT) aztertu du.
Salgaiak inportatzeko/esportatzeko eta sartzeko/bidaltzeko eragiketetarako beharrezkoa den dokumentazioa egin eta betetzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Nazioarteko salerosketako kontratuetan sartzen diren klausulak interpretatu ditu eta salerosketa-kontratua prestatu du.
Nazioarteko salerosketako eragiketetan behar diren merkataritzako, garraioko eta aseguruko dokumentuak prestatu ditu.
Nazioarteko merkataritzako eragiketa bati dagokion merkataritza- eta administrazio-dokumentazioa gainbegiratu du, eta kontratuan itundutako baldintzak egiaztatu ditu.
Nazioarteko salerosketako hainbat eragiketaren aduana-kudeaketako dokumentuak bete ditu.
Aduana-erregimen bakoitzari dagozkion eragiketen aduana-kudeaketa egin du.
Administrazio-kudeaketako informatika-pakete bat erabili du nazioarteko salerosketako eragiketetarako beharrezkoa den dokumentazioa lortzeko.
Edukiak:
Nazioarteko merkataritzarekin zerikusia duten organismoak eta erakundeak.
Ordainketa-balantzaren egitura aztertzea, eta hura osatzen duten balantzak bereiztea.
Nazioarteko organismo eta erakunde ekonomiko nagusiak identifikatzea.
Munduko Merkataritza Erakundearen funtzioak deskribatzea.
Integrazio ekonomikoaren prozesua aztertzea, eta integrazio-mailak bereiztea.
Nazioarteko integrazio ekonomiko nagusiak identifikatzea.
Europako integrazio ekonomikoaren prozesua eta erkidegoko merkataritzan duen ondorea aztertzea.
Erkidegoko erakundeak, haien funtzio nagusiak eta eskumenak identifikatzea.
Erkidegoko esparru juridikoa aztertzea eta erkidegoaren altxorra eratu duten iturri juridikoak identifikatzea.
Erkidegoko zuzenbide loteslea eratzen duten arauak (erregelamendua, direktiba, erabakia) eta zuzenbide ez-loteslea eratzen dutenak (irizpena eta gomendioa) bereiztea.
Ordainketa-balantza: kontzeptua eta egitura.
Munduko Merkataritza Erakundea (MME).
Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea (ELGA).
Nazioarteko Diru Funtsa.
Munduko Bankua.
Merkataritzan eragina duten nazioarteko beste erakunde batzuk.
Integrazio ekonomikoaren prozesua. Integrazio-mailak eta faseak.
Europako integrazioa. Nazioarteko integrazio ekonomikoak.
Europar Batasuneko erakundeak: Europako Batzordea, Europar Batasuneko Kontseilua (Ministro Kontseilua), Europako Parlamentua, Europako Kontseilua, Europako Banku Zentrala (EBZ), beste organismo eta erakunde batzuk.
Erkidegoko esparru juridikoa. Erkidegoko zuzenbidearen iturriak. Erkidegoko altxor juridikoa. Zuzenbide loteslea (erregelamendua, direktiba, erabakia) eta ez-loteslea (irizpena, gomendioa).
Erkidegoko aduana-zuzenbidea: aduana-kodea.
Erkidegoko aurrekontua. Europar Batasunaren baliabide propioak. Gastuaren egitura.
Norberaren zereginak planifikatzeko eta lortutakoaren autoebaluazioa egiteko prestasuna izatea.
Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Zeregin bat egiteko ezarritako (aurreikusitako) epeekiko konpromisoa izatea.
Nazioarteko merkataritzari aplikatutako informazio-sistemak antolatzea.
Nazioarteko merkataritzako eragiketetarako informazio erabilgarria eskainiko duten datu-baseak egiteko enpresek erabiltzen dituzten informazio-iturri nagusiak identifikatzea.
Nazioarteko merkataritzako eragiketetan sortutako informazioa antolatzeko enpresek gehien erabiltzen dituzten dokumentazioa eta informazioa artxibatzeko sistemak aztertzea.
Bezeroen eta hornitzaileen fitxategi maisuak prestatzea, eta bezeroekiko harremana kudeatzeko informatika-aplikaziotik lortutako garrantzizko informazioa antolatzea.
Nazioarteko salerosketako eragiketetan bezeroek eta hornitzaileak eskatu ohi duten informazioa prestatzea.
Bezeroen eta hornitzaileen datu-baseak mantentzeko eta eguneratzeko lanak egitea, eta, horretarako, bezero eta hornitzaile potentzial berriak sartzea eta datu-baseetan bildutako informazioa aldatzea.
Erabilgarri dauden datu-baseak abiapuntu hartuta, bezeroei eta hornitzaileei buruzko txostenak egitea.
Esportatu beharreko salgaiaren helmugako herrialdeko lege- eta zerga-esparrua identifikatzea.
Egindako nazioarteko salerosketako eragiketetan sortutako informazioa behar bezala prozesatzea eta artxibatzea, etorkizuneko eragiketetan erabili ahal izateko.
Nazioarteko merkataritzari buruzko informazio-iturriak. Informazioa eskaintzen duten organismoak eta erakundeak identifikatzea.
Kanpo Merkataritzako Espainiako Institutua (ICEX). Egiten dituen zerbitzuak. Datu-baseak.
Nazioarteko Merkataritza Ganbera. Datu-baseak.
Informazioa Internet bidez lortzea.
Inprimatuta edo informatika-euskarrian erabilgarri dagoen informazioa erabiltzea, eta enpresaren datu-basean sartzea.
Bezeroen eta hornitzaileen datu-baseak diseinatzea, erabiltzea eta mantentzea.
Bezeroen eta hornitzaileen fitxategiak egitea.
Datuak sartzea eta aldatzea.
Bezeroei eta hornitzaileei buruzko txostenak egitea.
Bezeroekin eta hornitzaileekin komunikatzeko sistemak.
Bezeroekiko harremanak kudeatzeko tresna maneiatzea.
Nazioarteko merkataritzako eragiketetan sortutako dokumentazioa artxibatzeko sistemak. Eskuzko artxiboa eta informatikoa.
Egindako nazioarteko merkataritzako eragiketen informazioa duten datu-baseak diseinatzea, erabiltzea eta eguneratzea.
Norberaren zereginak planifikatzeko eta lortutakoaren autoebaluazioa egiteko prestasuna izatea.
Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Zeregin bat egiteko ezarritako (aurreikusitako) epeekiko konpromisoa izatea.
Nazioarteko merkataritzako hesiak ezagutzea.
Salgaien inportaziorako muga-zergen hesiak eta ondorio baliokidea duten beste neurri batzuk aztertzea.
Aduana-zergak babes-tresna gisa betetzen duen funtzioa eta nazioarteko merkataritzaren gainean duen ondorea aztertzea.
Salgaien inportazioak mugatu edo murrizten dituzten izaera kuantitatiboko merkataritza-babeseko tresna nagusiak aztertzea.
Munduko Merkataritza Erakundearen (MME) esparruan aplikatzekoak diren nazioarteko lehia defendatzeko neurriak identifikatzea: dumping kontrako eskubideak eta diru-laguntzen kontrako eskubideak.
Babes-klausulak eta zaintza-neurriak ezaugarritzea, eta Europar Batasunean haiek aplikatzea zein kasutan den bidezkoa aztertzea.
Merkataritzako hesi tekniko eta administratibo nagusiak ezaugarritzea: osasun arauak eta fitosanitarioak, kalitate-arauak, ingurumen-arauak, administrazio- eta aduana-izapideak, eta abar.
Esportazioei sostengua emateko eta sustatzeko neurriak identifikatzea.
Erkidegoko merkataritzako politika eta hura osatzen duten neurriak aztertzea, eta merkataritzako politika autonomoa eta konbentzionala bereiztea.
Nekazaritzako politika bateratua (NPB), haren helburuak eta funtzionamendua eta inportazioei eta esportazioei aplika dakizkiekeen neurri nagusiak deskribatzea.
Salgaien inportaziorako muga-zergen hesiak: aduanako muga-zerga eta ondorio baliokidea duten beste neurri batzuk.
Muga-zergez bestelako hesiak. Inportaziorako murrizketa kuantitatiboak.
Lehia defendatzeko neurriak.
Babes-neurriak.
Inportaziorako hesi teknikoak eta administratiboak: normalizazioko, homologazioko eta kalitate-kontroleko ziurtagiriak, osasun-ziurtagiriak, fitosanitarioak eta albaitaritzakoak, SOIVRE ziurtagiriak, CITES ziurtagiriak, eta abar.
Zerga-hesiak.
Esportazioak babesteko tresnak.
Merkataritzako politika bateratua.
Inportazioen eta esportazioen merkataritza-erregimena.
Nekazaritzako politika bateratua (NPB).
Norberaren zereginak planifikatzeko eta lortutakoaren autoebaluazioa egiteko prestasuna izatea.
Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Zeregin bat egiteko ezarritako (aurreikusitako) epeekiko konpromisoa izatea.
Salgaiak inportatzeko/esportatzeko eta sartzeko/bidaltzeko eragiketen administrazio-prozedurak ezaugarritzea.
Inportazio baten eta sarrera baten artean eta esportazio baten eta bidalketa baten artean dauden desberdintasunak identifikatzea.
Merkataritza-erregimena erregulatzen duen lege-araudia interpretatzea, eta salgaiak inportatzeko/esportatzeko eta sartzeko/bidaltzeko eragiketetan behar diren dokumentuak, horiek izapidetzeko eta kudeatzeko prozedurak eta inplikatuta dauden erakundeak identifikatzea.
Nazioarteko salerosketaren xede diren salgaien jatorria eta haiek egiaztatzeko behar den dokumentazioa zehazteko irizpideak aztertzea.
Hainbat salgairen aduanako balioa zehaztea, hura erregulatzen duen araudiaren araberako prozedura egokiak aplikatuta.
Erkidegoko muga-zerga integratuaren (TARIC) egitura, salgaiak kodetzeko erabilitako sistema, eskubideen taula eta biltzen dituen gainerako zerga-mugen neurriak eta hura kudeatzeko prozedurak aztertzea.
Aduana-zorra osatzen duten eta aduanetan likidatzen diren nazioarteko merkataritzako eragiketak zergapetzen dituzten zergak (muga-zergen eskubideak, BEZ eta zerga bereziak) eta bestelako tributuak (nekazaritzako ordainarazpenak, dumping kontrako eskubideak eta konpentsatzaileak...) identifikatzea.
Aduana-kudeaketako prozedura aztertzea, eta, horretarako, salgai bati eman dakizkiokeen aduanako helmugak identifikatzea, eta aduanako erregimen ekonomikoak, epeak eta kudeatzeko behar den dokumentazioa identifikatzea.
Erkidego barruko eragiketen estatistika-deklarazioko sistema (INTRASTAT), deklarazio motak, haiek aurkezteko prozedura eta epeak eta izapidetzen dituzten erakundeak aztertzea.
Salgaien jatorria:
Jatorria esleitzeko irizpideak. Lehentasunezko jatorria eta lehentasunezkoa ez dena.
Jatorriaren justifikazioa edo egiaztapena: esportaziorako eta inportaziorako jatorri-ziurtagiriak.
Aduanako muga-zerga:
Muga-zergaren kontzeptua, xedea eta ondorio ekonomikoak.
Muga-zergen egitura. salgaiak sailkatzeko eta kodetzeko sistema harmonizatua. Erkidegoko nomenklatura konbinatua.
Muga-zergen eskubideen tarifa: eskubide autonomoak eta konbentzionalak. Ad valorem eskubideak, espezifikoak, mistoak eta konposatuak.
Erkidegoko muga-zerga integratua (TARIC): egitura eta edukia.
Salgaien aduanako balorazioa:
Aduanako balioaren kontzeptua.
Salgai baten aduanako balioa zehazteko irizpideak.
Aduanako balioaren deklarazioa (DV1 dokumentua).
Kanpo-merkataritzaren fiskalitatea:
Aduanetan biltzen diren zergak: inportazioko/esportazioko eskubideak, nekazaritzako ordainarazpenak. Dumping kontrako eskubideak eta konpentsatzaileak, Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ), zerga bereziak eta bestelako kargak.
Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ).
Nazioarteko merkataritzako zerga bereziak.
Erkidego barruko eragiketak:
Erkidego barruko eragiketen estatistika-deklarazioa. INTRASTAT sistema.
Deklarazio motak. Erkidego barruko eskuratzeak eta erkidego barruko bidalketak.
INTRASTAT deklarazioak betetzea eta aurkeztea.
Norberaren zereginak planifikatzeko eta lortutakoaren autoebaluazioa egiteko prestasuna izatea.
Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Zeregin bat egiteko ezarritako (aurreikusitako) epeekiko konpromisoa izatea.
Salgaiak inportatzeko/esportatzeko eta sartzeko/bidaltzeko eragiketen dokumentazioa egitea.
Nazioarteko salerosketako kontratuek izan ohi dituzten klausulak interpretatzea eta salerosketa-kontratua prestatzea, haren klausuletan incoterma eta alderdien artean hitzartutako gainerako itunak eta baldintzak islatuz.
Bezeroari bidali behar zaion esportatzeko salgaien eskaintza prestatzea, hainbat incoterm erabilita.
Nazioarteko merkataritzako eragiketetan behar diren merkataritzako dokumentuak (proformako faktura eta merkataritzako faktura) eta garraioko eta aseguruko dokumentuak prestatzea edo lortzea, kontratuan ezarritako baldintzak kontuan hartuta.
Kanpoko eragiketak burutzeko behar diren dokumentuak betetzea eta lortzea edo kudeatzea: inportazioko edo esportazioko lizentzia, normalizazioko, homologazioko eta kalitate-kontroleko ziurtagiriak, osasun-ziurtagiriak, fitosanitarioak eta albaitaritzakoak, SOIVRE (Esportazioak Ikuskatzeko, Zaintzeko eta Erregulatzeko Zerbitzu Ofiziala) ziurtagiria, CITES (Arriskuan dauden Espezieen Nazioarteko Salmentaren Kontrolerako Konbentzioa) ziurtagiria eta jatorri-ziurtagiria, indarrean dagoen araudiaren eta ezarritako prozeduren arabera salgaiarekin batera joan behar dutenak.
Nazioarteko merkataritzako eragiketa bati dagokion merkataritza- eta administrazio-dokumentazioa gainbegiratzea, eta hitzartutako incoterma betetzen dela eta salgaiarekin batera doazen dokumentuak indarrean dagoen araudiarekin eta kontratuan itundutako baldintzekin bat datozela egiaztatzea.
Nazioarteko salerosketako hainbat eragiketaren aduana-kudeaketa egitea, eta, horretarako, salgaia dagokion muga-zergen kontu-sailean kodetzea, aduanako balioa kalkulatzea, eragiketari dagozkion eskubideen, BEZaren eta gainerako kargen likidazioa egitea, eta administrazio-dokumentu bakarra (ADB), balio-deklarazioa (DV1) eta aduanako gainerako dokumentuak betetzea, indarrean dagoen legeria aplikatuta eta erabilgarri dauden informatika-aplikazioak erabilita.
Aduana-erregimen bakoitzari dagozkion eragiketen aduana-kudeaketa egitea, erregimen horiek erregulatzen dituen araudiari jarraiki, eta beharrezkoak diren dokumentuak betetzea.
Erkidego barruko eskuratzeei eta bidalketei dagozkien INTRASTAT dokumentuak betetzea, eredu ofizialak Internet bidez deskargatu ondoren.
Administrazio-kudeaketako informatika-pakete bat erabiltzea nazioarteko salerosketako eragiketetarako beharrezkoa den dokumentazioa lortzeko.
Inportazioen eta esportazioen aduana-kudeaketa:
Aduanak. Haien funtzioak.
Aduanen funtzionamendua eta inportazioko eta esportazioko eragiketen kudeaketa erregulatzen dituen lege-araudia. Erkidegoko aduana-kodea.
Inportazio baten aduana-kudeaketako prozedura edo izapideak: salgaia aurkeztea. Deklarazio laburtua. Inportazio-deklarazioa (ADB) eta gainerako dokumentuak aurkeztea.
Salgaien garraio librerako izapideak eta kontsumorako izapideak. Inportazioko aduana-zorraren likidazioa.
Esportazio baten aduana-kudeaketako prozedura edo izapideak: esportazio-deklarazioa (ADB) betetzea eta aurkeztea.
Inportazioko eta esportazioko eragiketen administrazio- eta aduana-kudeaketako informatika-aplikazioa.
Aduanako erregimen ekonomikoak: Aplikatzekoa den araudia. Kudeatzeko prozedura eta beharrezko dokumentazioa:
Iragaitza-erregimena.
Aldi baterako inportazio-erregimena.
Perfekzionamendu aktiboko erregimena.
Aduana-kontrolpeko transformazioa.
Perfekzionamendu pasiboko erregimena.
Aduanako gordetegiak.
Bestelako aduana-helmugak: araudia, dokumentazioa eta kudeaketa-prozedura:
Salgaien berresportazioa.
Zona eta gordetegi frankoak.
Salgaia bertan behera uztea.
Aduana-kontrolpeko suntsipena.
Bestelako helmugak.
Norberaren zereginak planifikatzeko eta lortutakoaren autoebaluazioa egiteko prestasuna izatea.
Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Zeregin bat egiteko ezarritako (aurreikusitako) epeekiko konpromisoa izatea.
Lanbide-modulua: Merkatuen informazio-sistema
Kodea: 0822
Maila: 1.a
Iraupena: 66 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 6
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Merkatuaren aldagaiak eta enpresaren edo antolakundearen ingurunearenak aztertzen ditu, eta haren jardueran eta merkataritza-estrategia bakoitzaren aplikazioan duten eragina baloratzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Enpresa aritzen den merkatuen egitura eta funtzionamendua aztertu du, eta haietan eragina duten aldagaiak identifikatu ditu.
Mikroingurunearen aldagaiek enpresaren edo antolakundearen merkataritza-jardueran duten inpaktua aztertu du.
Makroingurunearen faktoreek enpresaren merkataritza-jardueran dituzten ondorioak aztertu ditu.
Merkatuen jarduera arautzen duten edo bertan eragina duten antolakunde eta erakunde ekonomiko nagusiak identifikatu ditu.
Europako eta nazioarteko mailako integrazio ekonomikoaren prozesuek merkatuetako lehian duten eragina aztertu du.
Kontsumitzailearen beharrak aztertu ditu, eta haiek asetzeko hierarkiaren edo lehentasun-ordenaren arabera sailkatu ditu.
Kontsumitzailearen erosketa-prozesuaren faseak identifikatu ditu, eta prozesu horretan eragina duten barneko eta kanpoko aldagaiak aztertu ditu.
Hainbat merkataritza-estrategia definitu ditu, eta, horretarako, merkatuak segmentatzeko metodo nagusiak aplikatu ditu hainbat irizpideren arabera.
Merkataritzako erabakiak hartzeko marketineko informazio-sistema (MIS) bat konfiguratzen du, eta, horretarako, informazio-iturriak, prozedurak eta datuak antolatzeko teknikak definitzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Enpresaren informazio-premiak zehaztu ditu marketineko erabakiak hartzeko.
Marketineko informazio-sistema batek prozesatu eta antolatzen dituen datuak identifikatu ditu.
Marketineko informazio-sistema batek izan behar dituen egokitasun-ezaugarriak, tamaina, xedea eta helburuak aztertu ditu, enpresaren edo antolakundearen informazio-premien arabera.
Informazioa haren izaeraren, datuen jatorriaren eta horien erabilgarritasunaren arabera sailkatu du.
Marketineko informazio-sistema bat osatzen duten azpisistemak ezaugarritu ditu, eta horietariko bakoitzaren funtzioak, datu motak eta helburuak aztertu ditu.
Datuak haien jatorri den informazio-iturriaren arabera sailkatu ditu.
Merkataritza-ikerketa bat egiteko premia zehaztu du, prozesuaren faseak identifikatuta.
Datuak tratatzeko eta antolatzeko teknika egokiak aplikatu ditu, enpresaren edo antolakundearen erabakiak hartzeko informazio erabilgarria bihur daitezen.
Informatika-tresnak erabili ditu informazioa artxibatzeko eta enpresaren datu-basean sartzeko, etengabe eguneratuta egon dadin, arin eta bizkor erabili ahal izateko.
Informazioa lortzeko laneko planak diseinatzen ditu, eta, horretarako, helburuak, informazio-iturriak, datuak lortzeko aplika daitezkeen metodoak eta teknikak eta beharrezkoa den aurrekontua definitzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Ikertu nahi den enpresaren arazoa edo aukera definitu du eta egingo den ikerketaren helburuak formulatu ditu.
Egin behar den diseinua edo ikerketa mota zehaztu du, dela esploratzekoa, deskriptiboa edo kausala.
Laneko plana egin du, eta, horretarako, azterketa mota, lortu behar den informazioa, informazio-iturriak, datuak lortzeko tresnak, analisi-teknikak eta beharrezkoa den aurrekontua ezarri ditu.
Informazioa eman dezaketen lehen eta bigarren mailako informazio-iturriak identifikatu ditu, barnekoak eta kanpokoak, eta fidagarritasunari, adierazgarritasunari eta kostuari dagozkion irizpideak aplikatu ditu.
Barneko eta kanpoko bigarren mailako informazio-iturriak eskuratzeko metodorik ohikoenak, on line bilaketa-tresnak edo bestelakoak ezaugarritu ditu.
Lehen mailako informazio kualitatiboa lortzeko teknikak bereizi ditu, sakoneko elkarrizketa, talde-dinamika edo behaketa, besteak beste, eta horien ezaugarriak aztertu ditu.
Lehen mailako informazio kuantitatiboa lortzeko teknikak identifikatu ditu, inkestak, behaketa, esperimentazioa edo panelak, besteak beste, eta horien ezaugarriak aztertu ditu.
Inkesta pertsonaletan, telefono-inkestetan zein web bidezkoetan datuak paperean (PAPI) edo informatika-bitartekoen laguntzarekin (CAPI, CATI, CAWI) lortzeko baliabideen abantailak deskribatu ditu.
Hainbat modalitatetako inkestak (pertsonalak, telefonikoak, posta bidezkoak eta web bidezkoak) egiteko hainbat galdetegi mota landu eta probatu ditu.
Ikerketaren xede den populazioaren laginaren ezaugarriak eta tamaina zehazten ditu, eta laginketa-teknikak aplikatzen ditu hura hautatzeko.
Ebaluazio-irizpideak:
Ikerketaren xede izango den populazioaren lagin adierazgarri bat hautatzeko aplika daitezkeen laginketa-metodoak (probabilistikoa eta ez-probabilistikoa) ezaugarritu ditu, eta horien abantailak eta eragozpenak aztertu ditu.
Lagina hautatzeko prozesua deskribatu du, eta, horretarako, hainbat laginketa-metodo aplikatu ditu (ausazko laginketa bakuna, sistematikoa, geruzatua, arlokako laginketa edo konglomeratu-laginketa, etapa anitzekoa edo ausazko bidekoa) eta horien abantailak eta eragozpenak aztertu ditu.
Laginketa-prozesua aztertu du, laginketa-teknikak aplikatuta: laginketa ez-probabilistikoa, komenentziazkoa, iritzizkoa, kuotazkoa edo elur-pilotazko laginketa.
Merkataritza-ikerketa batean laginaren tamaina kalkulatzean eragina duten aldagaiak identifikatu ditu.
Laginketa-metodoa hautatu du eta laginaren tamaina optimoa kalkulatu du, azterketaren xede den populazioaren, laginketa-errorearen, erdietsi nahi den konfiantza-mailaren eta esleitutako aurrekontuaren arabera.
Lehen mailako informazioa lortzeko landa-laneko plana egin du, eta, horretarako, beharrezko denbora, baliabide materialak eta giza baliabideak zehaztu ditu, bitartekoaren eta egingo den inkesta motaren arabera (PAPI, CAPI, MCAPI, CATI eta CAWI, besteak beste).
Landa-lana programatu du, inkestatzaile bakoitzaren ibilbide-orria eta landa-koadernoa egin du, eta egin behar den elkarrizketa kopurua, elkarrizketen iraupena eta elkarrizketatuko diren pertsonak fisikoki lokalizatzeko eta/edo hautatzeko argibideak ezarri ditu.
Inkesta egiteko lanak simulatu ditu, landa-laneko koadernoan jasotako argibideen arabera, galdetegian izan litezkeen akatsak hautemateko eta neurri zuzentzaile egokiak ezartzeko.
Lortutako datuen tratamendua eta analisia egiten du, eta emaitzak jasotzen dituen txosten bat egiten du, estatistika-teknikak eta informatika-tresnak aplikatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Merkataritza-ikerketan lortutako datuak tabulatu eta grafikoki irudikatu ditu, jasotako zehaztapenen arabera.
Zentrorako joeraren eta datuen barreiaduraren oinarrizko estatistika-neurriak eta banaketaren forma irudikatzen dutenak kalkulatu ditu.
Inferentzia estatistikoaren teknikak aplikatu ditu laginaren emaitzak populazio osoari estrapolatzeko, konfiantza-maila jakin batekin eta laginaren errore-maila jakin batekin.
Merkatuaren informazioa lortzeko oinarrizko estatistika-neurriak aplikatu ditu, hala nola merkatu-joerak, merkatu-kuota edo bestelakoak.
Azterketa jakin batean lortutako estatistika-emaitzak aldez aurretik azterketa hartan formulatutako hipotesiekin konparatu ditu.
Kalkulu-orriak erabili ditu datuak tratatzeko eta analizatzeko eta estatistika-neurriak kalkulatzeko.
Estatistika-analisian lortutako emaitzak eta ondorioak eta azterketaren xedearekin duten erlazioa jasotzen dituzten merkataritza-txostenak egin ditu.
Azterketaren datuak eta emaitzak aurkeztu ditu, estatistika-taulen moduan behar bezala antolatuta eta irudikapen grafikorik egokienez hornituta.
Azterketaren emaitzak datu-base batean sartu ditu, aurrerantzean eguneratzeko eta informazioa bizkor eta zehatz kontsultatu eta berreskuratzeko formaturik egokienean.
Edukiak:
Enpresaren edo erakundearen inguruneko merkatuaren aldagaiak aztertzea
Enpresa aritzen den merkatuen egitura eta funtzionamendua aztertzea, eta haietan eragina duten aldagaiak identifikatzea.
Mikroingurunearen aldagaiek enpresaren edo antolakundearen merkataritza-jardueran duten inpaktua aztertzea.
Makroingurunearen faktoreek enpresaren merkataritza-jardueran dituzten ondorioak aztertzea.
Merkatuen jarduera arautzen duten edo bertan eragina duten antolakunde eta erakunde ekonomiko nagusiak identifikatzea.
Europako eta nazioarteko mailako integrazio ekonomikoaren prozesuek merkatuetako lehian duten eragina aztertzea.
Kontsumitzailearen beharrak aztertzea, eta haiek asetzeko hierarkiaren edo lehentasun-ordenaren arabera sailkatzea.
Kontsumitzailearen erosketa-prozesuaren faseak identifikatzea, eta prozesu horretan eragina duten barneko eta kanpoko aldagaiak aztertzea.
Hainbat merkataritza-estrategia definitzea, eta, horretarako, merkatuak segmentatzeko metodo nagusiak aplikatzea hainbat irizpideren arabera.
Merkatua. Hura osatzen duten elementuak. Funtzionamendua.
Merkatuaren egitura: egungo merkatua eta merkatu potentziala.
Merkatuaren mugak.
Merkatu motak hainbat irizpideren arabera.
Makroingurunea: ekonomikoa, soziokulturala, demografikoa, teknologikoa, ingurumenari dagokiona, politikoa eta legala.
Mikroingurunea: lehiakideak, hornitzaileak, banatzaileak eta erakundeak.
Merkatuetan eragina duten nazioko eta nazioarteko erakundeak.
Kontsumitzailearen beharrak eta jokabidea.
Kontsumitzailearen erosteko prozesua. Faseak eta esku hartzen duten aldagaiak.
Merkatuen segmentazioa: segmentazioaren helburuak eta irizpideak.
Segmentazioa merkataritza-estrategien diseinuan aplikatzeko teknikak.
Produktuaren eta enpresaren merkatuko posizionamendua.
Emaitzak lortzeko norberaren ahalmenaren inguruan jarrera positiboa eta konfiantzazkoa izatea.
Jarrera ordenatua eta metodikoa izatea lanak egitean.
Lan-taldeei ideiak eta prozedurak ekartzeko prestasuna eta ekimena izatea.
Marketineko informazio-sistema (MIS) bat konfiguratzea.
Enpresaren informazio-premiak zehaztea marketineko erabakiak hartzeko.
Marketineko informazio-sistema (MIS) batek prozesatu eta antolatzen dituen datuak identifikatzea.
Marketineko informazio-sistema batek izan behar dituen egokitasun-ezaugarriak, tamaina, xedea eta helburuak aztertzea, enpresaren edo antolakundearen informazio-premien arabera.
Informazioa haren izaeraren, datuen jatorriaren eta horien erabilgarritasunaren arabera sailkatzea.
Marketineko informazio-sistema bat osatzen duten azpisistemak ezaugarritzea, eta horietariko bakoitzaren funtzioak, datu motak eta helburuak aztertzea.
Datuak haien jatorri den informazio-iturriaren arabera sailkatzea.
Merkataritza-ikerketa bat egiteko premia zehaztea, prozesuaren faseak identifikatuta.
Datuak tratatzeko eta antolatzeko teknika egokiak aplikatzea, enpresaren edo antolakundearen erabakiak hartzeko informazio erabilgarria bihur daitezen.
Informatika-tresnak erabiltzea informazioa artxibatzeko eta enpresaren datu-basean sartzeko, etengabe eguneratuta egon dadin, arin eta bizkor erabili ahal izateko.
Enpresan erabakiak hartzeko informazio-premia.
Informazio motak: izaeraren, jatorriaren eta erabilgarritasunaren arabera.
Marketineko informazio-sistema (MIS). Ezaugarriak eta helburua.
Marketineko informazio-sistemaren egitura. Hura osatzen duten azpisistemak eta datu motak.
Enpresaren tamaina eta marketineko informazio-sistema.
Merkataritza-ikerketa. Kontzeptua eta helburua.
Merkataritza-ikerketaren aplikazioak.
Merkataritza-ikerketaren prozesu metodologikoa. Prozesuaren faseak.
Merkataritza-ikerketaren alderdi etikoak. ICC/ESOMAR kodea.
Emaitzak lortzeko norberaren ahalmenaren inguruan jarrera positiboa eta konfiantzazkoa izatea.
Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa izatea.
Jarrera ordenatua eta metodikoa izatea lanak egitean.
Informazio lortzeko laneko planak diseinatzea.
Ikertu nahi den enpresaren arazoa edo aukera definitzea eta egingo den ikerketaren helburuak formulatzea.
Egin behar den diseinua edo ikerketa mota zehaztea, dela esploratzekoa, deskriptiboa edo kausala.
Laneko plana egitea, eta, horretarako, azterketa mota, lortu beharreko informazioa, informazio-iturriak, datuak lortzeko tresnak, analisi-teknikak eta beharrezkoa den aurrekontua ezartzea.
Informazioa emango duten lehen eta bigarren mailako informazio-iturriak identifikatzea, barnekoak eta kanpokoak, eta fidagarritasunari, adierazgarritasunari eta kostuari dagozkion irizpideak aplikatzea.
Barneko eta kanpoko bigarren mailako informazio-iturriak eskuratzeko metodorik ohikoenak, online bilaketa-tresnak edo bestelakoak ezaugarritzea.
Lehen mailako informazio kualitatiboa lortzeko teknikak bereiztea, sakoneko elkarrizketa, talde-dinamika edo behaketa, besteak beste, eta horien ezaugarriak aztertzea.
Lehen mailako informazio kuantitatiboa lortzeko teknikak identifikatzea, inkestak, behaketa, esperimentazioa edo panelak, besteak beste, eta horien ezaugarriak aztertzea.
Inkesta pertsonaletan, telefono-inkestetan zein web bidezkoetan datuak paperean (PAPI) edo informatika-bitartekoen laguntzarekin (CAPI, CATI, CAWI) lortzeko baliabideen abantailak deskribatzea.
Hainbat modalitatetako inkestak (pertsonalak, telefonikoak, posta bidezkoak eta web bidezkoak) egiteko hainbat galdetegi mota lantzea eta egiaztatzea.
Ikertu beharreko arazoaren edo aukeraren definizioa.
Ikerketaren helburuen zehaztapena. Ikerketa motak: esploratzekoak, deskriptiboak eta esperimentalak.
Merkataritza-ikerketako planaren diseinua eta lanketa.
Merkataritza-ikerketaren aurrekontua eta kostuak.
Informazio-iturriak: barnekoak eta kanpokoak, lehen mailakoak eta bigarren mailakoak.
Bigarren mailako informazioa lortzeko metodoak eta teknikak.
Lehen mailako informazioa lortzeko metodoak eta teknikak.
Ikerketa kualitatiboko teknikak: sakoneko elkarrizketa, talde-dinamika, behaketa, eta abar.
Ikerketa kuantitatiboko teknikak: inkestak, panelak (kontsumitzaileenak, xehekarienak, entzuleriarenak), behaketa, esperimentazioa.
Galdetegia. Hura diseinatzeko metodologia.
Galdetegiaren elementuak eta egitura.
Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa izatea.
Jarrera ordenatua eta metodikoa izatea lanak egitean.
Lan-taldeei ideiak eta prozedurak ekartzeko prestasuna eta ekimena izatea.
Populazioaren laginaren ezaugarriak eta tamaina zehaztea:
Ikertu beharreko populazioaren lagin adierazgarri bat hautatzeko aplika daitezkeen laginketa-metodoak (probabilistikoa eta ez-probabilistikoa) ezaugarritzea, eta horien abantailak eta eragozpenak aztertzea.
Lagina hautatzeko prozesua deskribatzea, eta, horretarako, hainbat laginketa-metodo aplikatu ditu (ausazko laginketa bakuna, sistematikoa, geruzatua, arlokako laginketa edo konglomeratu-laginketa, etapa anitzekoa, ausazko bidekoa) eta horien abantailak eta eragozpenak aztertzea.
Laginketa-prozesua aztertzea, laginketa-teknikak aplikatuta: laginketa ez-probabilistikoa, komenentziazkoa, iritzizkoa, kuotazkoa eta elur-pilotazko laginketa.
Merkataritza-ikerketa batean laginaren tamaina kalkulatzean eragina duten aldagaiak identifikatzea.
Laginketa-metodoa hautatzea eta laginaren tamaina optimoa kalkulatzea, azterketaren xede den populazioaren, laginketa-errorearen, erdietsi nahi den konfiantza-mailaren eta esleitutako aurrekontuaren arabera.
Lehen mailako informazioa lortzeko landa-laneko plana egitea, eta, horretarako, beharrezko denbora, baliabide materialak eta giza baliabideak zehaztea, bitartekoaren eta egin beharreko inkesta motaren arabera (PAPI, CAPI, MCAPI, CATI eta CAWI, besteak beste).
Landa-lana programatzea, inkestatzaile bakoitzaren ibilbide-orria eta landa-koadernoa egitea, eta egin beharreko elkarrizketa kopurua, elkarrizketen iraupena eta elkarrizketatu beharreko pertsonak fisikoki lokalizatzeko eta hautatzeko argibideak ezartzea.
Inkesta egiteko lanak simulatzea, landa-laneko koadernoan jasotako argibideen arabera, galdetegian izan litezkeen akatsak hautemateko eta neurri zuzentzaile egokiak ezartzeko.
Laginketaren oinarrizko kontzeptuak: populazioa, unibertsoa, lagin-markoa, lagin-unitateak, lagina.
Laginketa ausazkoak edo probabilistikoak.
Laginketa ez-probabilistikoak.
Lagin-erroreak eta laginaz bestelakoak.
Laginaren tamainan eragina duten faktoreak. Laginketa-errorea eta konfiantza-maila.
Laginaren tamainaren kalkulua.
Laginketa-errorearen kalkulua.
Landa-laneko plana. Prozesuaren faseak.
Landa-lanerako beharrezko denbora, baliabide materialak eta giza baliabideak, bitartekoaren eta inkesta motaren arabera (PAPI, CAPI, CATI, CAWI).
Landa-lana programatzeko teknikak.
Landa-lanaren antolamendua.
Elkarrizketatzaile bakoitzaren ibilbide-orria lantzeko teknikak.
Galdetegiaren interpretazioa, egituran eta galderen arteko konexioan izan litezkeen akatsak hautemateko, eta desbideratzeak zuzentzera bideratutako neurri zuzentzaile egokiak ezartzeko.
Emaitzak lortzeko norberaren ahalmenaren inguruan jarrera positiboa eta konfiantzazkoa izatea.
Jarrera ordenatua eta metodikoa izatea lanak egitean.
Lan-taldeei ideiak eta prozedurak ekartzeko prestasuna eta ekimena izatea.
Datuen tratamendua eta analisia egitea.
Merkataritza-ikerketan lortutako datuak tabulatzea eta grafikoki irudikatzea, jasotako zehaztapenen arabera.
Zentrorako joeraren eta datuen barreiaduraren oinarrizko estatistika-neurriak eta banaketaren forma irudikatzen dutenak kalkulatzea.
Inferentzia estatistikoaren teknikak aplikatzea laginaren emaitzak populazio osoari estrapolatzeko, konfiantza-maila jakin batekin eta laginaren errore-maila jakin batekin.
Beharrezkoak diren oinarrizko estatistikoak aplikatzea: batez bestekoa, bariantza, aldakuntza-tasak eta/edo konparazio-tasak, merkaturen informazioa lortzeko, hala nola merkatu-joerak, merkatu-kuota edo bestelakoak.
Azterketa jakin batean lortutako estatistika-emaitzak aldez aurretik azterketa hartan formulatutako hipotesiekin konparatuta egiaztatzea.
Kalkulu-orriak erabiltzea datuak tratatzeko eta analizatzeko eta estatistika-neurriak kalkulatzeko.
Estatistika-analisian lortutako emaitzak eta ondorioak eta azterketaren xedearekin duten erlazioa jasotzen dituzten merkataritza-txostenak egitea.
Azterketaren datuak eta emaitzak aurkeztea, estatistika-taulen moduan behar bezala antolatuta eta irudikapen grafikorik egokienez hornituta.
Azterketaren emaitzak datu-base batean sartzea, aurrerantzean eguneratzeko eta informazioa bizkor eta zehatz kontsultatu eta berreskuratzeko formaturik egokienean.
Datuen antolamendua eta tabulazioa. Datuen irudikapen grafikoa.
Datuen aldagai bakarreko eta aldagai anitzeko analisia.
Posizio-neurriak edo zentrorako joeraren neurriak (batez bestekoa, mediana eta moda).
Barreiadura-neurriak (bariantza eta desbideratze tipikoa, ibiltarteak eta heina).
Banaketaren formaren neurriak (asimetria eta kurtosia).
Analisi probabilistikoaren teknikak. Puntu-zenbatespena eta tartezkoa.
Hipotesi-kontrastea.
Inferentzia estatistikoaren teknikak.
Erregresio lineala eta korrelazio bakuna. Kurben doikuntza.
Zenbaki indizeak.
Denborazko serieak. Joeren zenbatespena.
Informazioaren tratamendurako eta informazioa aztertzeko aplikazio informatikoak: kalkulu-orriak eta datu-baseak.
Analisiaren emaitzak eta ikerketaren ondorioak eta datuen estatistikoa jasotzen dituzten merkataritza-txostenak.
Jarrera ordenatua eta metodikoa izatea lanak egitean.
Lan-taldeei ideiak eta prozedurak ekartzeko prestasuna eta ekimena izatea.
Lanbide-modulua: Nazioarteko marketina
Kodea: 0823
Maila: 1.a
Iraupena: 132 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 9
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Produktu bat kanpo-merkatu batean sartzeko aukera zehazten du, eta, horretarako, produktuen eta produktu-lerroen eta gamen merkataritza-ezaugarriak ebaluatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Produktu edo zerbitzu baten dimentsioak identifikatu ditu, eta lerroa, gama eta familia bereizi ditu.
Txosten bat egin du informatika-euskarria erabilita, eta jarduera-eremua mugatu du eta hautemandako produktu, zerbitzu eta marken dimentsioa ezarri du.
Kanpo-merkatuetan produktu-politika definitzen duten faktoreak identifikatu ditu.
Marketing mixeko aldagaien arteko erlazio kausalak aztertu ditu produktuaren bizi-zikloaren etapa guztietan.
Produktu-lerro batek kanpo-merkatu jakin batean dituen ahuleziak eta indarrak aztertu ditu.
On line marketineko estrategia batean erabil daitezkeen produktu motak hautatu ditu.
Txostenak egin ditu, eta, horretarako, informatika-tresnak erabili ditu, eta produktu bat merkaturatzeko aukera eta kanpo-merkatu batean izan lezakeen posizionamendua ebaluatu ditu.
Kanpo-merkatu batean prezioen eta merkataritza-tarifen politikak diseinatzen ditu, eta, horretarako, produktu baten prezioa osatzen duten eta horretan eragina duten aldagaiak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Prezioak finkatzeko metodoak hautatu ditu, kanpo-merkatuan produktuaren prezioa zehazten duten aldagaiak eta incoterma kontuan hartuta.
Kanpo-merkatu batean produktuaren edo zerbitzuaren prezioa finkatzean kanbio-tasak duen garrantzia eta ondorea baloratu du.
Merkatuan prezio lehiakorrak finkatzean kosturik garrantzizkoenak eta lehiakideen prezioei buruzko informazioa ematen duten iturriak identifikatu ditu.
Produktu baten prezioek urte kopuru jakin batean zehar duten joera zehaztu du, erregresio estatistikoaren teknikak eta aurreikusitako aldakuntza-tasak aplikatuta.
Merkatu jakin batean marka edo produktu lehiakideen banaketa-kanala eta prezio-estrategiak aztertu ditu.
Merkatu jakin batean produktu edo marka baten prezioak lehiakideenekin konparatu ditu, dagozkien incotermak kontuan hartuta.
Prezio-politikaren analisiari buruzko txostenak egin ditu, informatika-tresnak erabilita, saltoki edo kanal jakin batean lehiatzen diren hainbat produktu-kategoriarentzat, aztertzeko aldagaien arabera: jatorri nazionala, nazioartekoa, kategoria, kalitatea eta bestelakoak.
Kanpo-merkatu batean sartzeko modurik egokiena hautatzen du, eta, horretarako, nazioarteko merkatuetan banaketa-kanalen egitura definitzen duten faktoreak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Nazioarteko banaketako kanal motak bereizi ditu.
Nazioarteko banaketako kanal mota bakoitzean eragina duten aldagaiak aztertu ditu.
Kanpo-merkatu batean produktuak sartzeko kostua kalkulatu du, banaketa-kanal batean esku hartzen duten aldagaiak kontuan hartuta.
Ordezko hainbat banaketa-kanalen artean denbora eta kostuak optimizatuko dituena hautatu du.
Banaketa-kanal jakin batean kanpoko salmenta-sare bat definitu du, propioa, besterena edo mistoa.
Merkataritza-enpresa baten produktuak merkataritza-banaketaren, banaketa-kostuen eta salmenten arabera sailkatu ditu.
Merkataritza-enpresa baten produktuek dauden banaketa-kanaletan dituzten arazoei eta aukerei buruzko txosten bat egin du, informatika-aplikazioak erabilita.
Kanpo-merkatu batean sartzeko merkataritza-komunikazioko ekintzarik egokienak zehazten ditu, eta, horretarako, nazioarteko komunikazioko eta sustapeneko aukera posibleak ebaluatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Nazioarteko merkataritza-jardunean gehien erabiltzen diren merkataritza-komunikazioko bideak, euskarriak eta moduak bereizi ditu.
Nazioarteko bezeroekiko merkataritza-komunikazioaren helburuak eta elementuak aztertu ditu.
Merkataritza-komunikazioko ekintza bat diseinatzeko teknika psikologikoak aplikatu ditu, nazioarteko desberdintasun kulturalak kontuan hartuta.
Kanpo-merkatuetara irekitzearen testuinguruan publizitatearen eta sustapenaren arteko desberdintasunak aztertu ditu.
Sustapen-bidea, sustapen-mezuaren edukia eta forma hautatu ditu, eta on line komunikazioaren aukera baloratu du.
Merkataritzako edo informazioko webgune baten elementu nagusiak identifikatu ditu, eta haien ezaugarriak zehaztu ditu.
Nazioarteko komunikazio-kanpaina baten finantza-baliabideak eta aurrekontua esleitzeko metodoak aplikatu ditu.
Nazioarteko azoka eta ekitaldietara bertaratzeko irizpideak eta helburuak aztertu ditu.
Produktu berriak merkaturatzeko eta zabaltzeko on line marketineko plan bat erabiltzearen abantailak aztertu ditu.
Nazioarteko marketineko plan bat egiten du, eta, horretarako, produktuen oinarrizko informazioa edo briefinga hautatzen du eta marketing mixeko aldagaiak elkarrekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Nazioarteko marketineko plan baten merkataritza-plangintzaren faseak identifikatu ditu.
Nazioarteko marketing mixean esku hartzen duten aldagaien arteko erlazioak aztertu ditu.
Behar bezala ezaugarritutako nazioarteko marketineko plan bat abiapuntu hartuta eta informatika-tresnak erabilita, estatistika-analisi bat egin du.
Produktuaren edo zerbitzuaren marketin-planeko estrategiak definitu ditu, marketineko informazio-sisteman erabilgarri dagoen merkatuei buruzko informazioa abiapuntu hartuta.
Produktuaren/markaren oinarrizko informazioa lantzeko beharrezkoak diren produktu batekin erlazionatutako datuak hautatu ditu.
Nazioarteko esparruan briefingaren xedea eta hura osatzen duten elementuak aztertu ditu.
Briefingaren informazioa eskatutako euskarri eta hizkuntzetan aurkeztu du, egituratuta eta antolakundearen zehaztapenen arabera, informatika-tresnak erabilita.
Edukiak:
Produktu bat kanpo-merkatuan sartzeko aukera zehaztea.
Produktu edo zerbitzu baten dimentsioak identifikatzea, eta lerroa, gama eta familia bereiztea.
Txosten bat egitea informatika-euskarria erabilita, eta jarduera-eremua mugatzea eta hautemandako produktu, zerbitzu eta marken dimentsioa ezartzea.
Kanpo-merkatuetan produktu-politika definitzen duten faktoreak identifikatzea.
Marketing Mixeko aldagaien arteko erlazio kausalak aztertzea produktuaren bizi-zikloaren etapa guztietan.
Produktu-lerro batek kanpo-merkatu jakin batean dituen ahuleziak eta indarrak aztertzea.
On line marketineko estrategia batean erabil daitezkeen produktu motak hautatzea.
Txostenak egitea, eta, horretarako, informatika-tresnak erabiltzea, eta produktu bat merkaturatzeko aukera eta kanpo-merkatu batean izan lezakeen posizionamendua ebaluatzea.
Produktu-politikaren faktoreak eta atributuak eta merkatuaren ingurunearen analisia nazioarteko lehiari dagokionez.
Produktu-gamaren eta marketing mixeko aldagaien arteko erlazio kausalak.
AMIA analisia, BCG matrizea, ABC eta CVP.
Produktuaren posizionamendua, produktuaren estrategiak eta produktu-gama nazioartekotzearen abantailak.
Produktu bat merkaturatzeko eta produktua kanpo-merkatu batean planifikatzeko aukerei buruzko txostena.
Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Informazioaren jatorriaren eta edukiaren fidagarritasunarekiko jarrera kritikoa mantentzea.
Kanpo-merkatu batean prezioen eta merkataritza-tarifen politikak diseinatzea:
Prezioak finkatzeko metodoak hautatzea, kanpo-merkatuan produktuaren prezioa zehazten duten aldagaiak eta incoterma kontuan hartuta.
Kanpo-merkatu batean produktuaren edo zerbitzuen prezioa finkatzean kanbio-tasak duen garrantzia eta ondorea baloratzea.
Merkatuan prezio lehiakorrak finkatzean kosturik garrantzizkoenak eta lehiakideen prezioei buruzko informazioa ematen duten iturriak identifikatzea.
Produktu baten prezioek urte kopuru jakin batean zehar duten joera zehaztea, erregresio estatistikoaren teknikak eta aurreikusitako aldakuntza-tasak aplikatuta.
Merkatu jakin batean marka edo produktu lehiakideen banaketa-kanala eta prezio-estrategiak aztertzea.
Merkatu jakin batean produktu edo marka baten prezioak lehiakideenekin konparatzea, dagozkien incotermak kontuan hartuta.
Prezio-politikaren analisiari buruzko txostenak egin ditu, informatika-tresnak erabilita, saltoki edo kanal jakin batean lehiatzen diren hainbat produktu-kategoriarentzat, aztertzeko aldagaien arabera: jatorri nazionala, nazioartekoa, kategoria, kalitatea eta bestelakoak.
Prezioak finkatzeko metodoak.
Esportaziorako produktuaren prezioa zehazten duten aldagaiak: kostuak, incotermak, dibisak eta kanbio-tasa, marjinak, eskaria eta lehiakideak.
Esportaziorako produktuaren prezioa kostu-dokumentua abiapuntu hartuta kalkulatzea, hainbat incoterm erabilita.
Kanpo-merkatuetako prezioen politikak eta faktoreak.
Prezioen estrategiak eta finkapenak.
Prezioen joera.
Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa betetzea.
Jarrera positiboa eta norberaren ahalmenean konfiantza izatea, erantzukizunak onartzen ahalegintzea, arazoen aurrean laguntzea eta aldaketara egokitzea.
Kanpo-merkatu batean sartzeko modurik egokiena hautatzea.
Nazioarteko banaketako kanal motak bereiztea.
Nazioarteko banaketako kanal mota bakoitzean eragina duten aldagaiak aztertzea.
Kanpo-merkatu batean produktuak sartzeko kostua kalkulatzea, banaketa-kanal batean esku hartzen duten aldagaiak kontuan hartuta.
Ordezko hainbat banaketa-kanalen artean denbora eta kostuak optimizatuko dituena hautatzea.
Banaketa-kanal jakin batean kanpoko salmenta-sare bat definitzea, propioa, besterena edo mistoa.
Merkataritza-enpresa baten produktuak merkataritza-banaketaren, banaketa-kostuen eta salmenten arabera sailkatzea.
Merkataritza-enpresa baten produktuek dauden banaketa-kanaletan dituzten arazoei eta aukerei buruzko txosten bat egitea, informatika-aplikazioak erabilita.
Nazioarteko merkatuetan eragiteko aukerak eta ikusmoldeak. Kanpo-merkatu batean sartzeko kontuan hartu beharreko aldagaiak.
Zuzeneko eragiketa-moduak.
Zeharkako eragiketa-moduak.
Eragiketa-modu mistoak.
Kanpo-merkatuetako banaketa-kostua eta kanpo-merkatuetako fabrikazioa.
Banaketa-kanalik egokienaren hautapena, estrategiak eta analisia.
Kanpoko salmenta-sare propioa, besterena edo mistoa eta kanpo-merkatuetako logistika.
Produktuen sailkapena, haien banaketa-moduarekin lotua.
Enpresa baten produktuak banatzeko aukerei buruzko txostena.
Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa betetzea.
Jarrera positiboa eta norberaren ahalmenean konfiantza izatea, erantzukizunak onartzen ahalegintzea, arazoen aurrean laguntzea eta aldaketara egokitzea.
Informazioaren jatorriaren eta edukiaren fidagarritasunarekiko jarrera kritikoa mantentzea.
Kanpo-merkatu batean sartzeko merkataritza komunikazioko ekintzarik egokienak zehaztea
Nazioarteko merkataritza-jardunean gehien erabiltzen diren merkataritza-komunikazioko bideak, euskarriak eta moduak bereiztea.
Nazioarteko bezeroekiko merkataritza-komunikazioaren helburuak eta elementuak aztertzea.
Merkataritza-komunikazioko ekintza bat diseinatzeko teknika psikologikoak aplikatzea, nazioarteko desberdintasun kulturalak kontuan hartuta.
Kanpo-merkatuetara irekitzearen testuinguruan publizitatearen eta sustapenaren arteko desberdintasunak aztertzea.
Sustapen-bidea, sustapen-mezuaren edukia eta forma hautatzea, eta on line komunikazioaren aukera baloratzea.
Merkataritzako edo informazioko webgune baten elementu nagusiak identifikatzea, eta haien ezaugarriak zehaztea.
Nazioarteko komunikazio-kanpaina baten finantza-baliabideak eta aurrekontuak esleitzeko metodoak aplikatzea.
Nazioarteko azoka eta ekitaldietara bertaratzeko irizpideak eta helburuak aztertzea.
Produktu berriak merkaturatzeko eta zabaltzeko on line marketineko plan bat erabiltzearen abantailak aztertzea.
Komunikazioko mixaren tresnak.
Nazioarteko merkataritza-jarduneko merkataritza-komunikazioko bideak, euskarriak eta moduak.
Nazioarteko bezeroekiko merkataritza-komunikazioaren helburuak eta elementuak.
Merkataritza-komunikazioko ekintza bat diseinatzeko teknika psikologikoak.
Sustapen-bideak, sustapen-mezuaren edukia eta forma.
Online komunikazioa eta komunikazio-estrategia bat hautatzea.
Nazioarteko komunikazio-kanpaina baten finantza-baliabideak eta aurrekontua esleitzeko metodoak.
Nazioarteko azoka eta ekitaldietara bertaratzeko irizpideak eta helburuak, eta nazioarteko merkataritzako sustapen eta salmenten teknikak.
Produktu berriak merkaturatzeko eta zabaltzeko online marketineko plana.
Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa betetzea.
Jarrera positiboa eta norberaren ahalmenean konfiantza izatea, erantzukizunak onartzen ahalegintzea, arazoen aurrean laguntzea eta aldaketara egokitzea.
Informazioaren jatorriaren eta edukiaren fidagarritasunarekiko jarrera kritikoa mantentzea.
Nazioarteko Marketineko Plan bat egitea.
Nazioarteko marketineko plan baten merkataritza-plangintzaren faseak identifikatzea.
Nazioarteko marketing mixean esku hartzen duten aldagaien arteko erlazioak aztertzea.
Behar bezala ezaugarritutako nazioarteko marketineko plan bat abiapuntu hartuta eta informatika-tresnak erabilita, estatistika-analisi bat egitea.
Produktuaren edo zerbitzuaren marketin-planeko estrategiak definitzea, marketineko informazio-sisteman erabilgarri dagoen merkatuei buruzko informazioa abiapuntu hartuta.
Produktuaren/markaren oinarrizko informazioa lantzeko beharrezkoak diren produktu batekin erlazionatutako datuak hautatzea.
Nazioarteko esparruan briefingaren xedea eta hura osatzen duten elementuak aztertzea.
Briefingaren informazioa eskatutako euskarri eta hizkuntzetan aurkeztea, egituratuta eta antolakundearen zehaztapenen arabera, informatika-tresnak erabilita.
Nazioartekotzea: enpresa nazioartekotzeko prozesuaren zergatikoak, oztopoak eta etapak.
Marketinaren plangintza. Xedea eta helburuak.
Egoeraren analisia. Enpresaren barneko eta kanpoko analisia. AMIA analisia. Nazioarteko marketineko plan baten aldagai kontrolagarrien eta kontrolaezinen analisia (produktua, prezioa, place, promotion, merkatua eta lehia).
Produktuaren edo zerbitzuaren marketin-planeko estrategiak, marketineko informazio-sisteman erabilgarri dagoen merkatuei buruzko informazioa abiapuntu hartuta.
Nazioarteko marketineko planaren briefinga. egitura eta elementuak.
Aurrekontua. Finantza-baliabideak, giza baliabideak eta denbora.
Marketin-plana gauzatzea eta kontrolatzea.
Behar bezala ezaugarritutako nazioarteko marketineko plan baten estatistika-analisia.
Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa betetzea.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Lanbide-modulua: Nazioarteko negoziazioa
Kodea: 0824
Maila: 2.a
Iraupena: 100 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 6
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Informazio-iturrietatik bezero eta/edo hornitzaile potentzialak hautatzen ditu, eta, horretarako, haien merkataritza-baldintzak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Nazioarteko bezeroak eta hornitzaileak bilatzeko eta hautatzeko teknika egokiak erabili ditu.
Nazioarteko merkataritza-eragiketetan barneko eta kanpoko arrisku nagusiak identifikatu ditu, merkataritza-jardunaren errentagarritasuna eta segurtasuna kontuan hartuta.
Nazioarteko bezeroek eta hornitzaileek bete behar dituzten merkataritzako terminoak eta baldintzak identifikatu ditu.
Agente, bitartekari, bezero eta hornitzaile korporatiboak hautatu ditu, antolakundeak markatutako helburuen arabera.
Nazioarteko bezeroen eta hornitzaileen fitxategi maisuak prestatu ditu, bezeroekiko harremanak kudeatzeko informatika-aplikazioa abiapuntu hartuta.
Nazioarteko bezeroak edo hornitzaileak hautatzeko lanen txostenak egin ditu informatika-euskarrietan.
Bezeroen eta hornitzaileen fitxategiak eta datu-baseak aldian behin eguneratu ditu, segurtasunean eta konfidentzialtasunean oinarritutako prozeduren arabera.
Nazioarteko lehiaketa eta lizitazioetan baldintza-agiriak eta merkataritza-eskaintzak osatzen dituzten atalak identifikatu ditu.
Komunikazio-prozesuak ezartzen ditu herrialdeko ohituren eta enpresa-protokoloen arabera, bitarteko eta sistema egokiak erabilita.
Ebaluazio-irizpideak:
Nazioarteko komunikazioko harremanetan gehien erabiltzen diren teknikak ezagutu ditu.
Kultura desberdinetako hitzezko eta hitz gabeko komunikazioaren arau nagusiak identifikatu ditu.
Elkarrizketa pertsonal bat osatzen duten faseak planifikatu ditu.
Bezero, agente edo hornitzaile batek emandako informazio-proposamenetan oinarritutako dokumentu idatziak egin ditu, herrialderako tratamendu egokia betetzen dutenak.
Bezero, agente edo hornitzaile batekin izandako telefono-elkarrizketa bat simulatu du, egoerari eta solaskideari egokitutako komunikazio-teknikak erabilita.
Bezero, agente edo hornitzaile batekiko bilera batean aztertu behar diren funtsezko puntuak jasotzen dituzten dokumentuak egin ditu.
Informatika-euskarriak edo teknologia berrienak erabili ditu merkataritzako dokumentuak egiteko eta igortzeko.
Nazioarteko operadoreekin komunikatzeko prozesuetan informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabili ditu.
Bezeroekin eta hornitzaileekin negoziatzeko prozesua diseinatzen du, eta antolakundearentzako terminorik onurazkoenak proposatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Nazioarteko eragiketetan produktuen eta/edo zerbitzugintzaren eskaintza eta eskaria osatzen duten funtsezko faktoreak identifikatu ditu.
Nazioarteko salerosketako eragiketa batean negoziazio-prozesuaren etapak programatu ditu.
Nazioarteko salerosketako eragiketetan nazioarteko negoziazioko teknika nagusiak erabili ditu.
Nazioarteko esparruko ohiko merkataritza-terminologia erabili du nazioarteko salerosketako eragiketetan.
Hainbat kulturatako negoziatzaileen ezaugarririk garrantzizkoenak ezagutu ditu.
Negoziazioei ekiteko plan bat egin du, bezero eta/edo hornitzaile den herrialdeko idiosinkrasia, arauak, protokoloa eta ohiturak kontuan hartuko dituena.
Nazioarteko bezeroei aurkeztutako eskaintza baten parametro nagusiak eta hura konfiguratzen duten muga maximoak eta minimoak definitu ditu.
Negoziazioaren akordioak jasoko dituzten txostenak egin ditu, programa eta baliabide informatikoak erabilita.
Nazioarteko kontratazioa erregulatzen duten araudia eta ohiko usadioak interpretatzen ditu, eta nazioarteko merkataritzako eragiketetan duten ondorea aztertzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Nazioarteko kontratazioa arautzen duten iturri juridikoak identifikatu ditu.
Nazioarteko hitzarmenek, nazioarteko erakundeek eta usadio uniformeek nazioarteko kontratazioan duten balio juridikoa ezaugarritu du.
Erabilitako terminologia juridikoa eta nazioarteko salerosketa-kontratuak erregulatzen dituen merkataritzako araudia identifikatu du.
Nazioarteko merkataritzako eragiketetan incotermak erabiltzearen ondorio diren baldintzak eta betebeharrak aztertu ditu.
Nazioarteko salerosketa-kontratu baten atalak eta elementuak identifikatu ditu, eta aukerako klausulak eta nahitaezkoak bereizi ditu.
Nazioarteko kontratuetan ezarritako baldintzen ondorio diren gatazkak konpontzen dituzten nazioarteko zuzenbidearen teoriak ezaugarritu ditu.
Nazioarteko merkataritzako gatazkak konpontzeko nazioarteko arbitrajeko klausulak erabiltzearen abantailak baloratu ditu.
Nazioarteko lehiaketak eta lizitazioak arautzen dituzten ezaugarri orokorrak aztertu ditu.
Negoziazio-prozesuekin lotutako kontratuak lantzen ditu, eta, horretarako, nazioarteko araudia, usadioak eta ohiturak aplikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Nazioarteko merkataritzako eragiketen negoziazioan erabiltzen diren dokumentu-ereduak identifikatu ditu.
Nazioarteko merkataritza-eragiketa baten aurrekontratu baten klausulak landu ditu, nazioarteko kontratazio-araudia aplikatuta.
Nazioarteko salerosketako kontratuan hitzartutako incoterma sartzearen ondorio diren eskubideak eta betebeharrak identifikatu ditu.
Erabiltzen diren nazioarteko merkataritzako kontratu motak identifikatu ditu.
Nazioarteko merkataritzako kontratuak ordezkatzen dituzten dokumentu-ereduak ezaugarritu ditu.
Nazioarteko merkataritza-eragiketara egokitutako kontratua prestatu du.
Informatika-aplikazioak erabili ditu nazioarteko merkataritzako kontratuaren ereduzko klausulak idazteko.
Nazioarteko kontratu-akordioen garapena eta kontrol-prozesua planifikatzen du, eta esku hartzen duten agenteen informazioa lortzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Salmenta-indarra/banatzaileak/merkataritza-agenteak kontrolatzeko prozesua antolatu du, komunikazio- eta informazio-sistemak erabilita.
Merkatuaren arazoak, aukerak eta joerak identifikatu ditu.
Bezeroen, hornitzaileen, preskriptoreen, merkataritza-agenteen eta/edo banatzaileen txostenak ezaugarritu ditu, informatika-programen bitartez.
Salmenten bilakaeraren eta errentagarritasunaren ratio espezifikoak landu ditu, informatika-programa espezifikoak erabilita.
Norberaren edo banatzaileen salmenta-indarraren motibazioari, perfekzionamenduari eta metodologiari eragiten dieten jardun-planak egin ditu.
Nazioarteko merkaturatze-prozesuak garatzeko eta gauzatzeko garrantzizko kontrol-metodoak definitu ditu.
Bezeroek egindako eskaerek bete behar duten kontrol-prozesua definitu du, informatika-sistemak eta programak erabilita.
Nazioarteko hornitzaile bati egindako eskaerek eta zerbitzuek bete behar duten kontrol-prozesua definitu du, informatika-sistemak eta programak erabilita.
Nazioarteko salerosketako prozesuetan sor daitezkeen gorabeherarik ohikoenak identifikatu ditu.
Edukiak:
Bezero eta hornitzaile potentzialak hautatzea.
Nazioarteko bezeroak eta hornitzaileak bilatzeko eta hautatzeko teknika egokiak erabiltzea.
Nazioarteko merkataritza-eragiketetan barneko eta kanpoko arrisku nagusiak identifikatzea, merkataritza-jardunaren errentagarritasuna eta segurtasuna kontuan hartuta.
Nazioarteko bezeroek edo hornitzaileek bete behar dituzten merkataritzako terminoak eta baldintzak zehaztea.
Agente, bitartekari, bezero eta hornitzaile korporatiboak hautatzea, antolakundeak markatutako helburuen arabera.
Nazioarteko bezeroen eta hornitzaileen fitxategi maisuak prestatu ditu, bezeroekiko harremanak kudeatzeko informatika-aplikazioa abiapuntu hartuta.
Nazioarteko bezeroak eta hornitzaileak hautatzeko lanen txostenak egitea informatika-euskarrietan.
Bezeroen eta hornitzaileen fitxategiak eta datu-baseak aldian behin eguneratzea, segurtasunean eta konfidentzialtasunean oinarritutako prozeduren arabera.
Nazioarteko lehiaketa eta lizitazioetan baldintza-agiriak eta merkataritza-eskaintzak osatzen dituzten atalak definitzea.
Esportazioari laguntzeko sustapen-tresnak. Publikoak: PIPE planak, Garapenerako Laguntza Funtsak, Kanpo Merkataritzako Espainiako Institutua. Pribatuak: agenteak, banatzaileak, aholkularitza-enpresak, Internet, posta, azokak, merkataritza-erakusketak, enpresa-topaketak, merkataritza-misioak, eta bisita pertsonala.
Barneko arrisku-faktoreak: bezeroa eta hornitzailea. Salmenta-fluxuak, erosketak, kobrantzak, ordainketak, berankortasuna, planen eta programen arabera.
Kanpoko arrisku-faktoreak: egoeraren araberakoak eta merkatuarenak. Herrialdearen arriskua, lehia, merkatuaren heldutasuna eta errentagarritasuna.
Nazioarteko lizitazioak eta lehiaketak. Publikoak eta pribatuak, baldintza-agiria.
Hornitzaileak hautatzea. Merkatuaren analisia, antzinatasuna, prezioak, kalitatea, ordaintzeko modua, entrega, saldu ondoko zerbitzua, lokalizazioa.
Bezeroak hautatzea. Merkatuaren analisia, antzinatasuna, kaudimena, kobratzeko modua, entrega, saldu ondoko zerbitzua, lokalizazioa.
Jarduerak prestatzeko eta egiteko ekimena erakustea.
Taldean lan egitea, eta esleitzen dizkioten zereginak eraginkortasunez egitea.
Txostenak prestatzean argitasuna eta zehaztasuna erakustea.
Nazioarteko harremanetan komunikatzeko prozesua ezartzea.
Nazioarteko komunikazioko harremanetan gehien erabiltzen diren teknikak ezagutzea.
Kultura desberdinetako hitzezko eta hitz gabeko komunikazioaren arau nagusiak identifikatzea.
Elkarrizketa pertsonal bat osatzen duten faseak planifikatzea.
Bezero, agente edo hornitzaile batek emandako informazio-proposamenetan oinarritutako dokumentu idatziak egitea, herrialderako tratamendu egokia betetzen dutenak.
Bezero, agente edo hornitzaile batekin izandako telefono-elkarrizketa bat simulatzea, egoerari eta solaskideari egokitutako komunikazio-teknikak erabilita.
Bezero, agente edo hornitzaile batekiko bilera batean aztertu beharreko funtsezko puntuak jasotzen dituzten dokumentuak egitea.
Informatika-euskarriak edo teknologia berrienak erabiltzea merkataritzako dokumentuak egiteko eta igortzeko.
Nazioarteko operadoreekin komunikatzeko prozesuetan informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea.
Nazioarteko merkataritzari buruzko informazio-iturriak. ICEX, kanpoko merkataritza-bulegoak, merkataritza-ganberak, autonomia-erkidegoetako erakundeak, esportatzaileen elkarteak, bankuak, aholkulariak, aldizkari espezializatuak, datu-baseak. Internet.
Nazioarteko komunikabideak eta komunikazio-sistemak. telefonoa, faxa, Internet, komunikazio-sareak, posta, prentsa, aldizkariak, irratia, telebista, zinema, bideokonferentziak.
Hitzezko komunikazioa. Ahozkoa eta idatzizkoa; hizkuntza- eta komunikazio-gaitasuna, komunikazio-teknikak.
Hitzik gabeko komunikazioa. Keinuak, gorputz-adierazpena, irudi sentsorialak, komunikazio-teknikak.
Elkarrizketa. Helburuak, prestaketa, gauzatzea, emaitzak, analisia.
Nazioarteko protokoloa. Arauak eta tradizioak, ohiturak, egiaztagutunen aurkezpena, nazioarteko bileren antolamendua.
Jarduerak prestatzeko eta egiteko ekimena erakustea.
Taldean lan egitea, eta esleitzen dizkioten zereginak eraginkortasunez egitea.
Txostenak prestatzean argitasuna eta zehaztasuna erakustea.
Laneko bilerak eta dokumentuak arretaz prestatzea, igorlearen edo hartzailearen ezaugarriak kontuan hartuta.
Nazioarteko bezeroekin eta hornitzaileekin negoziatzeko prozesua diseinatzea.
Nazioarteko eragiketetan produktuen eta zerbitzugintzaren eskaintza eta eskaria osatzen duten funtsezko faktoreak identifikatzea.
Nazioarteko salerosketako eragiketa batean negoziazio-prozesuaren etapak programatzea.
Nazioarteko salerosketako eragiketetan nazioarteko negoziazioko teknika nagusiak erabiltzea.
Nazioarteko esparruko ohiko merkataritza-terminologia erabiltzea nazioarteko salerosketako eragiketetan.
Hainbat kulturatako negoziatzaileen ezaugarririk garrantzizkoenak ezagutzea.
Negoziazioei ekiteko plan bat egitea, bezero eta hornitzaile den herrialdeko idiosinkrasia, arauak, protokoloa eta ohiturak aurreikusi dituena.
Nazioarteko bezeroei aurkeztutako eskaintza baten parametro nagusiak eta hura konfiguratzen duten muga maximoak eta minimoak definitzea.
Negoziazioaren akordioak jasoko dituzten txostenak egitea, programa eta baliabide informatikoak erabilita.
Testu-prozesadoreak eta aurkezpenak erabiltzea.
Nazioarteko negoziazioa prestatzea. Informazioa bilatzea, helburuak ezartzea, estrategiak eta taktikak prestatzea.
Negoziazioaren marjina. Maximo nahigarria, minimo beharrezkoa.
Nazioarteko negoziazioa garatzea. Proposamenak, arrazoibidea eta eztabaida.
Negoziazio-prozesuaren etapak. Prestakuntza, eztabaida eta garapena, ixtea, akordioak, emaitzak, eta jarraipena.
Nazioarteko negoziazioa finkatzea. Munduko Merkataritza Erakundea, ekonomia-batasunak, merkataritza askeko itunak, beste modalitate batzuk.
Nazioarteko negoziazioko teknikak. Lehiakorra, kooperatiboa.
Hainbat herrialdetako merkataritza-negoziazioko estilo nazionalak: anglosaxoiak, frantsesa, alemana, japoniarra, txinatarra, iparramerikarra, hispanoamerikarra, arabiarra, eta abar.
Nazioarteko negoziazio bateko arrakasta-faktoreak. Ordutegi-malgutasuna, bidaia prestatzea, negoziatzeko estrategia eta trebetasuna, usadio eta ohitura sozialak, negoziazio-erritmoa, jarrera ekintzailea, harreman pertsonalak, informazioaren tratamendua, akordiorik gabeko negoziazioa, jarraipena.
Aurkezpen grafikoen programak.
Jarduerak prestatzeko eta egiteko ekimena erakustea.
Taldean lan egitea, eta esleitzen dizkioten zereginak eraginkortasunez egitea.
Txostenak prestatzean argitasuna eta zehaztasuna erakustea.
Nazioarteko merkataritza arautzen duten araudia eta ohiko usadioak interpretatzea.
Nazioarteko kontratazioa arautzen duten iturri juridikoak identifikatzea.
Nazioarteko hitzarmenek, nazioarteko erakundeek eta usadio uniformeek nazioarteko kontratazioan duten balio juridikoa ezartzea.
Erabilitako terminologia juridikoa eta nazioarteko salerosketa-kontratuak erregulatzen dituen merkataritzako araudia zehaztea.
Nazioarteko merkataritzako eragiketetan incotermak erabiltzearen ondorio diren baldintzak eta betebeharrak aztertzea.
Nazioarteko salerosketa-kontratu baten atalak eta elementuak zehaztea, eta aukerako klausulak eta nahitaezkoak bereiztea.
Nazioarteko kontratuetan ezarritako baldintzen ondorio diren gatazkak konpontzen dituzten nazioarteko zuzenbidearen teoriak zehaztea.
Nazioarteko merkataritzako gatazkak konpontzeko nazioarteko arbitrajeko klausulak erabiltzearen abantailak baloratzea.
Nazioarteko lehiaketak eta lizitazioak arautzen dituzten ezaugarri orokorrak aztertzea.
Nazioarteko salerosketaren erregulazioa. UNCITRAL; Vienako 1980ko hitzarmena. MMA. Beste erregulazio batzuk.
Harmonizazio-tresnak: Lex Mercatum. UNIDROIT printzipioak. 2004
Nazioarteko Merkataritza Ganberaren (NMG) arauak. Kobrantza-arau uniformeak (522-1995), dokumentu-kredituen arau eta usadio uniformeak (500-1994), kontratu-fidantzetarako arau uniformeak (524), bestelako arauak.
Nazioarteko Merkataritza Ganberaren 2010eko incotermak. Edozein garraio-modalitaterako. Itsasoko garraiorako. Eroslearen eta saltzailearen kontzeptua eta ezaugarri orokorrak, xedea eta erantzukizuna.
Nazioarteko arbitrajea. Parisko Nazioarteko Arbitraje Gortea. ADR erregelamendua.
Jarduerak prestatzeko eta egiteko ekimena erakustea.
Taldean lan egitea, eta esleitzen dizkioten zereginak eraginkortasunez egitea.
Txostenak prestatzean argitasuna eta zehaztasuna erakustea.
Nazioarteko kontratazioa erregulatzen duten arauak zorrotz interpretatzea.
Nazioarteko kontratuak egitea.
Nazioarteko merkataritzako eragiketen negoziazioan erabiltzen diren dokumentu-ereduak identifikatzea.
Nazioarteko merkataritza-eragiketa baten aurrekontratu baten klausulak lantzea, nazioarteko kontratazio-araudia aplikatuta.
Nazioarteko salerosketako kontratuan hitzartutako incoterma sartzearen ondorio diren eskubideak eta betebeharrak zehaztea.
Erabiltzen diren nazioarteko merkataritzako kontratu motak ezagutzea.
Nazioarteko merkataritzako kontratuak ordezkatzen dituzten dokumentu-ereduak ezaugarritzea.
Nazioarteko merkataritza-eragiketa bakoitzera egokitutako kontratua prestatzea.
Informatika-aplikazioak erabiltzea nazioarteko merkataritzako kontratuaren ereduzko klausulak idazteko.
Nazioarteko salerosketako kontratua. Kontzeptua, erregelamentazioa, forma, oinarrizko klausulak.
Nazioarteko bitartekotza-kontratuak, agentzia-kontratua, banaketa-kontratua.
Enpresa-lankidetzako kontratuak. Joint-venture, frankizia, lizentzia, spin-off. Ekonomia Intereseko Taldea (EIT), Ekonomia Intereseko Europako Taldea (EIET), Aldi Baterako Enpresa-elkartea (ABEE).
Hornidura-kontratua. Administrazioak produktuak edo ondasun higigarriak hurrenez hurren erostea, informazioa tratatzeko sistemak eta tresneria erostea eta errentan hartzea, fabrikaziokoak. Merkataritzako hornidurako kontratuak.
Zerbitzugintza-kontratuak eta emaitza-kontratuak. Factoring, leasing.
Nazioarteko lehiaketa edo lizitazioen bidezko kontratazioa. Obra, hornidura eta zerbitzuena. Lizitazio-oinarriak edo baldintza-agiria.
Jarduerak prestatzeko eta egiteko ekimena erakustea.
Taldean lan egitea, eta esleitzen dizkioten zereginak eraginkortasunez egitea.
Nazioarteko kontratazioa erregulatzen duten arauak zorrotz interpretatzea.
Nazioarteko kontratu-akordioen garapena eta kontrola planifikatzea.
Salmenta-indarra/banatzaileak/merkataritza-agenteak kontrolatzeko prozesua antolatzea, komunikazio- eta informazio-sistemak erabilita.
Merkatuaren arazoak, aukerak eta joerak identifikatzea.
Bezeroen, hornitzaileen, preskriptoreen, merkataritza-agenteen eta/edo banatzaileen txostenak ezaugarritzea, informatika-programen bitartez.
Salmenten bilakaeraren eta errentagarritasunaren ratio espezifikoak lantzea, informatika-programa espezifikoak erabilita.
Norberaren edo banatzaileen salmenta-indarraren motibazioari, perfekzionamenduari eta metodologiari eragiten dieten jardun-planak egitea.
Nazioarteko merkaturatze-prozesuak garatzeko eta gauzatzeko garrantzizko kontrol-metodoak definitzea.
Bezeroek egindako eskaerek bete behar duten kontrol-prozesua ezartzea, informatika-sistemak eta programak erabilita.
Nazioarteko hornitzaile bati egindako eskaerek eta zerbitzuek bete behar duten kontrol-prozesua zehaztea, informatika-sistemak eta programak erabilita.
Nazioarteko salerosketako prozesuetan sor daitezkeen gorabeherarik ohikoenak identifikatzea.
Nazioarteko salerosketako eragiketen antolamendua. Dibisioen arabera, eremu geografikoen arabera, produktuen arabera, bestelako metodoak. Komunikazio-kanalak.
Salmenta-sarea motibatzeko, perfekzionatzeko eta denboralizatzeko teknikak. Pizgarriak, jomugak, helburuak, sustapena.
Nazioarteko eragiketen kontrol-ratioak. Dibisioaren, eremu geografikoaren eta produktuen araberako errentagarritasuna. Bestelako metodoak. Helburuetako desbideratzea.
Nazioarteko eragiketen kalitate-kontrola. Produktuak eta zerbitzuak saltzeko eta merkaturatzeko kanalak. Itzultzeak, erreklamazioak, baliogabetzeak. Bestelako metodoak.
Nazioarteko kontroleko eragiketetako informazio-sistemak eta gorabeherak kontrolatzekoak. Datu-baseak, bezeroen eta hornitzaileen arabera. Beste irizpide batzuk.
Taldean lan egitea, eta esleitzen dizkioten zereginak eraginkortasunez egitea.
Txostenak prestatzean argitasuna eta zehaztasuna erakustea.
Laneko bilerak eta dokumentuak arretaz prestatzea, igorlearen edo hartzailearen ezaugarriak kontuan hartuta.
Nazioarteko kontratazioa erregulatzen duten arauak zorrotz interpretatzea.
Lanbide-modulua: Nazioarteko finantzaketa
Kodea: 0825
Maila: 2.a
Iraupena: 140 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 7
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Nazioarteko finantzaketako eragiketetan laguntza gisa erabil daitekeen informazio-sistema eraginkorra ezartzen du, informatika-tresna egokiak erabilita.
Ebaluazio-irizpideak:
Nazioarteko finantzaketako eragiketetan behar izaten den informazioa eman dezaketen iturri nagusiak identifikatu ditu.
Hainbat erakunderen web orrien bitartez informazioa lortu du, eta nazioarteko merkataritzako eragiketetan eta haien finantzaketan laguntza gisa erabil daitekeen datu-base bat landu du.
Nazioarteko salerosketako eragiketetan sortzen den dokumentazioa eta informazioa antolatzeko artxibo-sistema eta teknikak ezarri ditu.
Esportaziorako laguntzak eta diru-laguntzak eskatzeko organismo eta erakunde eskudunak identifikatu ditu.
Banku-finantzaketako lehen mailako iturriak, multinazionalak zein eskualdekoak eta estatukoak, eta esportazioak eta inportazioak finantzatzeko bigarren mailako iturriak identifikatu ditu.
Nazioarteko bezeroen eta hornitzaileen fitxategi maisuak prestatu ditu, bezeroekiko harremanak kudeatzeko informatika-aplikazioa abiapuntu hartuta.
Bezeroen eta hornitzaile potentzialen datu-basea mantentzeko lanak egin ditu eta dagozkion txostenak landu ditu.
Dibisa-merkatuaren funtzionamendua eta bertan eragina duten aldagaiak aztertu ditu, eta merkatuaren portaerak nazioarteko salerosketako eragiketetan izan ditzakeen ondoreak baloratu ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Dibisa-merkatuaren funtzionamendua, hura osatzen duten elementuak, bertan eragina duten aldagaiak eta dibisa baten prezioaren edo kanbio-tasaren zehaztapena (beste dibisa batzuen aldean) deskribatu ditu.
Dibisa-merkatuaren funtzionamendua erregulatzen duen araudia identifikatu eta interpretatu du.
Eskurako eta eperako dibisa-merkatuak bereizi ditu, eskurako (spot) eta eperako (forward) kanbio-tasak bereizita.
Euromerkatuaren funtsezko ezaugarriak eta haren eragiketen jarduera-segmentuak aztertu ditu.
Dibisen kanbio-tasen gorabeheretan eragina duten aldagaiak aztertu ditu.
Dibisa-merkatuari buruzko informazioa lortu eta aztertu du, eta, horretarako, terminologia espezifikoa interpretatu eta erabili du.
Dibisa baten kanbio-tasaren eta interes-tasaren gorabeherek nazioarteko merkataritzako eragiketen gainean izan ditzaketen inplikazioak aztertu ditu.
Nazioarteko merkataritzako eragiketetan kanbio-arriskua eta interes-arriskua kudeatzeko sistema ezaugarritzen du, eta kasu bakoitzean estaldura-mekanismorik egokienak aplikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Nazioarteko merkataritzako eragiketen ordainketa/kobrantza eta finantzaketa dibisa jakin batean instrumentatzean, kanbio-tasan eta dibisaren interes-tasan izandako gorabeheren ondorioz sortzen diren arriskuak eta kostuak zehaztu ditu.
Dibisa baten kanbio-arriskua estaltzeko kanbio-aseguruaren abantailak baloratu ditu eta haren kostua kalkulatu du informatika-aplikazio egokia erabilita.
Kanbio-arriskua estaltzeko beste modu batzuk ebaluatu ditu, haien abantailak eta eragozpenak aztertu ditu eta finantza-kostuak kalkulatu ditu informatika-aplikazio egokia erabilita.
Interes-tasaren arriskua estaltzeko hainbat modu baloratu ditu, haien abantailak eta eragozpenak aztertu ditu eta finantza-kostuak kalkulatu ditu informatika-aplikazio egokia erabilita.
Enpresarentzat onurazkoena den arriskua estaltzeko formula finantza-erakundearekin garaiz eta taxuz kontratatzeko prozedura, dokumentazioa eta egin behar diren izapideak ezarri ditu.
Nazioarteko datuak trukatzeko sistemak (Swift, EDI eta bestelakoak) erabili ditu finantza-dokumentazioari buruzko komunikazioak eraginkorragoak eta seguruagoak egiteko.
Hornitzaileen informatika-tresnak maneiatu ditu kanbio-arriskua integratuta izapidetzeko eta kudeatzeko, enpresaren beharren arabera.
Nazioarteko salerosketako eragiketetan finantzaketa-modu egokia zehazten du, eta, horretarako, kreditu-modalitateak aztertzen ditu, ordaintzeko/kobratzeko modua kontuan hartzen du, eta sortzen dituzten kostuak eta arriskuak baloratzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Esportazioak eta inportazioak finantzatzeko lehen eta bigarren mailako iturriak identifikatu ditu.
Inportazioak finantzatzeko moduak ebaluatu ditu, eta, horretarako, haien abantailak eta eragozpenak aztertu eta, kasu bakoitzean, sortzen dituzten arriskuak eta finantza-kostuak zehaztu ditu.
Nazioarteko esportazioko edo salmentako eragiketa batean erabil daitezkeen kreditu-modalitateak bereizi ditu, fakturazio-dibisa berean eta fakturaziokoaz bestelakoan, eta, kasu bakoitzean, sortzen dituzten arriskuak eta finantza-kostuak kalkulatu ditu.
Nazioarteko kredituko eragiketetan merkataritzako usadio eta jardunbide uniforme nagusiak interpretatu ditu.
Nazioarteko esportazioak eta proiektuak finantzatzeko beste modu batzuk ezaugarritu ditu: factoring, forfaiting, leasing eta project finance, besteak beste.
Produktuak eta zerbitzuak inportatzeko eta esportatzeko eragiketei lotutako kredituak lortzeko beharrezkoa den dokumentazioa kudeatu du.
Finantza-kostuak kalkulatu ditu eta maileguen amortizazio-taula landu du, informatika-aplikazio egokia erabilita.
Esportaziorako laguntza ofizialdun finantzaketa lortzeko lanak kudeatzen ditu, eta, horretarako, araudi erregulatzailea aplikatzen du eta beharrezkoa den dokumentazioa lantzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Esportaziorako kreditu ofizialak erregulatzen dituen araudia interpretatu eta aztertu du.
Esportaziorako kreditu ofizialen modalitateak ebaluatu ditu, helmugako herrialdea, finantza daitezkeen ondasunak eta zerbitzuak eta exijitzen diren baldintzak kontuan hartuta, eta komenigarriena hautatu du.
Finantza daitekeen oinarri maximoa, ordaindu beharreko interesak eta maileguaren amortizazio-kuotak kalkulatu ditu, informatika-aplikazio egokia erabilita.
Kreditu ofizial bat eskatzeko behar izaten den dokumentazioa landu du.
Interesak doitzeko kalkulu egokiak egin ditu, Interesen Elkarrekiko Doikuntzako Hitzarmenean (CARI) ezarritakoaren arabera, kalkulu-orria erabilita.
Garapenerako Laguntza Funtsaren kreditu motak (GLF kredituak), haiek emateko baldintzak eta irizpideak eta eskatzeko aurkeztu behar den dokumentazioa bereizi ditu.
Nazioarteko lehiaketa edo lizitazioetan parte hartzeko beharrezkoa den dokumentazioa lantzen du, eta, horretarako, deialdiak egiten dituzten erakundeen arauak interpretatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Proiektuen nazioarteko lizitazioak eta lehiaketak erregulatzen dituzten nazioarteko finantzaketa-erakundeen arauak eta erregelamenduak interpretatu ditu.
Proiektuen deialdiak egiten dituzten organismoak eta erakundeak identifikatu ditu, hala nazioartekoak, nola Europakoak, naziokoak, eskualdekoak eta tokikoak.
Proiektuak esleitzeko prozedurari jarraitu dio, eta exijitzen diren baldintzak eta prozesuaren faseak aztertu ditu.
Nazioarteko lizitazio edo lehiaketa batean parte hartzeko exijitzen diren fidantzak, abalak eta bermeak identifikatu ditu.
Nazioarteko lehiaketan edo lizitazioan parte hartzeko finantzaketa ematen duten erakundeak identifikatu ditu.
Eskaintza-inprimakia bete du eta nazioarteko lizitazio edo lehiaketa batean parte hartzeko behar izaten den dokumentazio teknikoa eta administratiboa prestatu du.
Nazioarteko salmentako eragiketetan izan litezkeen arriskuen estaldura egokia hautatzen du, eta, horretarako, esportaziorako kreditu-aseguruko polizak ebaluatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Nazioarteko merkataritzako eragiketetan izan ohi diren arriskuak identifikatu ditu.
Nazioarteko eragiketetan arriskuak estaltzeko mekanismo publiko eta pribatu nagusiak identifikatu ditu.
Esportaziorako kreditu-aseguruaren kontratua ezaugarritu du, eta, horretarako, asegura daitezkeen eragiketak, aseguru-prima eta kontratuan esku hartzen duten erakundeak aztertu ditu.
Esportaziorako Kreditu Aseguruen Espainiako Konpainiaren (CESCE) funtzioak eta eskumenak deskribatu ditu.
Esportaziorako kreditu-aseguruko polizen modalitateak ebaluatu ditu, eta, horretarako, haien baldintzak, estaltzen dituzten arriskuak, aplikazio-esparrua eta primaren kostua aztertu ditu.
CESCE poliza bat kudeatzeko eta kontratatzeko behar izaten den dokumentazioa prestatu du.
Istripurik izanez gero jarduteko prozedura ezarri du, baita kalte-ordaina ere.
Edukiak:
Nazioarteko finantza-eragiketei buruzko informazioa eta dokumentazioa antolatzea
Nazioarteko finantza-eragiketetan beharrezkoak diren informazio-iturri nagusiak identifikatzea.
Erakundeen web orrietatik ateratako informazioa lortzea, eta nazioarteko merkataritzako eragiketetan eta haien finantzaketan laguntza gisa erabil daitekeen datu-base bat lantzea.
Nazioarteko merkataritzako eragiketetan sortutako dokumentazioa eta informazioa antolatzeko artxibo-sistema bat ezartzea.
Esportaziorako laguntzak eta diru-laguntzak eskatzeko organismo eta erakundeak identifikatzea.
Banku-finantzaketako lehen mailako iturriak, multinazionalak zein eskualdekoak eta estatukoak, eta esportazioak eta inportazioak finantzatzeko bigarren mailako iturriak identifikatzea.
Bezeroen eta hornitzaileen fitxategiak lantzea, kudeaketako informatika-aplikazio bat abiapuntu hartuta.
Bezeroen eta hornitzaileen datu-basea mantentzeko lanak egitea eta dagozkion txostenak lantzea.
Nazioarteko merkataritzako eragiketen finantzaketa-iturriei buruzko informazioa ematen duten organismoak eta erakundeak. Nazioarteko finantza-erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsa; Munduko Bankua, Garapeneko Nazioarteko Bankua.
Nazioarteko erakunde nagusiak eta haietariko bakoitzak egiten dituen zerbitzuak.
Nazioarteko salmentei finantza-sostengua eta laguntzak eta diru-laguntzak ematen dizkieten erakundeen datu-basea. Hainbat laguntza mota, baldintzak eta egin beharreko izapideak. Finantza-laguntzen ezaugarriak eta irispidea.
Bezero eta hornitzaile potentzialak hautatzea. Bezero haien informazio ekonomikoa eta finantzarioa. Arrisku-mailen araberako sailkapena (herrialdea, kaudimena, sektore ekonomikoa, eta abar).
Nazioarteko eragiketen finantza-alderdiarekin erlazionatutako gaiak ebazterakoan informazioa aurkitzeko norberaren gaitasunean konfiantza izatea.
Taldean lan egiteko gaitasuna izatea, bete-betean parte hartzea eta talde horretako kide guztien lana errespetatzea.
Gaitasun pertsonalak taldeari ahalik eta potentzial handiena ematearren ustiatzeko trebetasuna izatea.
Proposatutako zereginak egiteko jarraikitasun eta ahalegin pertsonala izatea.
Dibisa-merkatuaren funtzionamenduaren azterketa.
Dibisa-merkatuaren funtzionamendua, hura osatzen duten elementuak, bertan eragina duten aldagaiak eta dibisa baten prezioaren edo kanbio-tasaren zehaztapena (beste dibisa batzuen aldean) deskribatzea.
Dibisa-merkatuaren funtzionamendua erregulatzen duen araudia maneiatzea eta identifikatzea.
Eskurako eta eperako dibisa-merkatuak argi eta garbi bereiztea, eta eskurako (spot) eta eperako (forward) kanbio-tasak desberdintzea.
Euromerkatuaren funtsezko ezaugarriak eta haren eragiketen jarduera-segmentuak aztertzea.
Dibisen kanbio-tasen gorabeheretan eragina duten aldagaiak aztertzea.
Dibisa-merkatuari buruzko informazioa lortzea eta aztertzea; terminologia espezifikoa erabiltzea.
Dibisen kanbio-tasen eta interes-tasaren gorabeherek nazioarteko merkataritzako eragiketen gainean izan ditzaketen inplikazioak aztertzea.
Nazioarteko finantza-sistema. Kontzeptua, finantza-sistema osatzen duten erakundeak, erakunde erregulatzaileak eta kontrolekoak. Osagaiak eta funtzionamendua, Nazioarteko Diru Funtsa.
Dibisa-merkatuaren edo FOREX merkatuaren egitura: dibisa-merkatuan parte hartzen duten organismoak eta erakundeak, merkatua erregulatzen duen araudia.
Dibisa-merkatuaren funtzionamendua: Sarrera. Dibisa kontzeptua eta banku-billetea. Europako Diru Batasunaren ingurunea. Eskurako kanbio-tasaren osaera. Dibisen interes-tasa. Euromerkatua. Eperako dibisa-merkatua. Dibisa bihurgarriak eta bihurrezinak. Dibisen eskaintza eta eskaria. Prezioa edo kanbio-tasa. Erosketako eta salmentako tasak, banku-komisioak. Dibisen kanbio-tasaren aldakuntzetan eragina duten faktoreak. Dibisa baten kanbio-tasa eta interes-tasa (LIBOR eta EURIBOR).
FOREX merkatuko transakzio motak.
Euromerkatuak.
Nazioarteko finantza-erakundeak. Sarrera. Garapeneko eskualde-bankuak. Garapeneko Europako Bankua. Finantza-tresnak. Finantza-erakunde aldeaniztunak.
Europako diru-sistema. Diru-batasuna. Sarrera. Aurrekariak. Diru-batasunaren elementu bereizgarriak. Diru bakarra.
Europako diru-erakundeak. Gobernu-organoak. Eginkizunak. Diru-politika bakarra.
Nazioarteko eragiketen finantza-alderdiarekin erlazionatutako gaiak ebazterakoan informazioa aurkitzeko norberaren gaitasunean konfiantza izatea.
Nazioarteko eragiketen ondorio diren finantza-arazoei konponbide posibleak aurkitzerakoan trebetasunez jokatzea.
Taldean lan egiteko gaitasuna izatea, bete-betean parte hartzea eta talde horretako kide guztien lana errespetatzea.
Gaitasun pertsonalak taldeari ahalik eta potentzial handiena ematearren ustiatzeko trebetasuna izatea.
Proposatutako zereginak egiteko jarraikitasun eta ahalegin pertsonala izatea.
Inportazioko eta esportazioko eragiketetan kanbio-arriskua eta interes-arriskua kudeatzea eta estaltzea.
Norberarenaz bestelako dibisan instrumentatutako nazioarteko merkataritzako eragiketen arriskuak eta kostuak, dibisa haren kanbio-tasetan eta interes-tasan izandako gorabeheren ondorio direnak, zehaztea.
Kanbio-asegurua kanbio-arriskua estaltzeko tresna gisa erabiltzearen abantailak baloratzea, eta aseguru haren kostua kalkulatzea, horretarako informatika-aplikazio egokia erabilita.
Kanbio-arriskua estaltzeko beste modu batzuk baloratzea, hala nola dibisak erosteko eta saltzeko aukerak. Estaldura haiek erabiltzearen kostua kalkulatzea eta abantailak eta eragozpenak aztertzea, horretarako informatika-aplikazio egokia erabilita.
Enpresarentzat onurazkoena den arriskua estaltzeko formula finantza-erakundearekin kontratatzeko jarraitu beharreko prozedura ezartzea. Aurkeztu beharreko dokumentazioa eta beharrezkoak diren izapideak ezagutzea.
Nazioarteko datuak trukatzeko sistemak erabiltzea finantza-dokumentazioari buruzko komunikazioak eraginkorragoak eta seguruagoak egiteko.
Hornitzaileen informatika-tresnak maneiatzea kanbio-arriskua integratuta izapidetzeko eta kudeatzeko, enpresaren beharren arabera.
Nazioarteko merkataritzako arriskuak: merkataritzakoak, finantzarioak, politikoak.
Dibisa baten kanbio-arriskua. Arrisku-faktoreak. Ezaugarriak. Esportatzailearen abantailak eta desabantailak.
Kanbio-arriskuaren estaldura. Kanbio-asegurua. Dibisak erosteko eta saltzeko aukerak. Gisa horretako eragiketetan erabiltzen den terminologia.
Kanbio-arriskua estaltzeko mekanismoak. Finantza-erakundeek kanbio-arriskuaren estaldura gisa eskainitako produktuak, kostuak, abantailak eta eragozpenak.
Dibisaren interes-arriskua estaltzeko mekanismoak. Arrisku hura estaltzeko tresnak; ezaugarriak, kostuak, abantailak eta eragozpenak.
Kanbio-arriskua eta interes-arriskua estaltzeko finantza-kostu errealen kalkulua, informatika-aplikazio egokia erabilita.
Nazioarteko eragiketen finantza-alderdiarekin erlazionatutako gaiak ebazterakoan informazioa aurkitzeko norberaren gaitasunean konfiantza izatea.
Nazioarteko eragiketen ondorio diren finantza-arazoei konponbide posibleak aurkitzerakoan trebetasunez jokatzea.
Proposatutako zereginak egiteko jarraikitasun eta ahalegin pertsonala izatea.
Nazioarteko salerosketa-eragiketen finantzaketa egokiena zehaztea eta finantza-kostuak eta arriskuak kalkulatzea.
Esportazioak eta inportazioak finantzatzeko lehen eta bigarren mailako iturriak identifikatzea eta aztertzea. Finantzaketa-mekanismo orokorrak. Nazioarteko finantzaketan maizen erabiltzen diren tresnak.
Inportazioak finantzatzeko tresnak, haietariko bakoitzaren abantailak eta eragozpenak, haien ondorio diren arriskuak eta sortzen dituzten finantza-kostuak analizatzea eta zehatz-mehatz aztertzea.
Nazioarteko esportazioko edo salmentako eragiketetan erabil daitezkeen kreditu-modalitateak aztertzea, fakturazio-dibisa berean eta fakturaziokoaz bestelakoan, eta, kasu bakoitzean, arriskuak eta finantza-kostuak kalkulatzea. Behin-behineko kanbioan aurreratzea, kanbio-aseguru bat kontratatzea eta haren kobrantza aurreratzea. Kasu bakoitzean finantza-kostu erreala kalkulatzea. Enpresa fabrikatzaileen eta enpresa merkaturatzaileen finantzaketa-premiak.
Nazioarteko kredituko eragiketetako merkataritzako usadio eta jardunbide uniforme nagusiak. Nazioarteko arauak, dokumentazioa, funtzionamendua.
Nazioarteko proiektuak eta esportazioak finantzatzeko beste modu batzuk aztertzea. Finantza-erakundeek eskainitako produktuak: Factoring, Forfaiting. Haietariko bakoitzaren funtzionamendua, esportatzailearentzako kostuak, haiek finantzaketa-tresna gisa eta, halaber, merkataritza-arriskua estaltzeko tresna gisa erabiltzearen abantailak eta eragozpenak.
Produktu eta zerbitzuen nazioarteko erosketako eta salmentako eragiketekin lotutako kredituak lortzeko eta haien jarraipena egiteko beharrezkoa den dokumentazioa kudeatzea eta izapidetzea.
Finantza-erakundeek eskainitako finantzaketa-modalitateen finantza-kostuak kalkulatzea eta kostu horien taula konparatiboak lantzea, informatika-aplikazio egokia erabilita.
Finantza-kostuak eta amortizazio-kuotak kalkulatzea, eta maileguaren, leasingaren edo bestelakoaren amortizazio-taula lantzea, kalkulu-orriaren bitartez.
Nazioarteko erosketen eta inportazioen finantzaketa. Hainbat finantzaketa-tresna, abantailak, eragozpenak, finantza-kostuak.
Nazioarteko proiektuen, salmenten eta esportazioen finantzaketa, fakturazioko dibisa berean edo besteren batean instrumentatua. Behin-behineko kanbioko aurrerakina; dibisaren kanbio-tasaren gorabeheraren araberako finantza-kostuaren kalkulua. Kanbio-asegurudun aurrerakina; finantza-kostu errealaren kalkulua; finantzaketa-modu horren abantailak eta eragozpenak.
Factoringa eta forfaitinga, ezaugarri orokorrak, abantailak eta eragozpenak, finantza-kostuak, eta abar.
Finantza-kostuak kalkulatzea eta haien taula konparatiboa lantzea, informatika-aplikaziorik egokiena erabilita.
Nazioarteko eragiketen finantza-alderdiarekin erlazionatutako gaiak ebazterakoan informazioa aurkitzeko norberaren gaitasunean konfiantza izatea.
Nazioarteko salerosketa bat kobratzerakoan/ordaintzerakoan sor daitezkeen arazoak aurreikustea.
Nazioarteko eragiketen ondorio diren finantza-arazoei konponbide posibleak aurkitzerakoan trebetasunez jokatzea.
Proposatutako zereginak egiteko jarraikitasun eta ahalegin pertsonala izatea.
Esportaziorako laguntza ofizialdun kreditua kudeatzea.
Esportaziorako kreditu ofizialak erregulatzen dituen araudia aztertzea eta interpretatzea.
Esportaziorako kreditu ofizialen modalitateak ebaluatzea, helmugako herrialdea, ondasun eta zerbitzu motak, eragiketa kobratzeko epea, enpresa eroslearen kaudimena eta abar, eta exijitzen diren baldintzak kontuan hartuta, eta kasu bakoitzean aukerarik egokiena hautatzea.
Finantza daitekeen kopuru maximoa, ordaindu beharreko interesak eta ordaindu beharreko amortizazio-kuotak kalkulatzea, eta kalkulu hori egiteko beharrezkoa den informatika-aplikazioa erabiltzea.
Kreditua eskatzeko beharrezkoa den dokumentazioa lantzea eta egin beharreko izapideak ezagutzea.
Interesak doitzeko kalkuluak Interesen Elkarrekiko Doikuntzako Hitzarmenean (CARI) ezarritakoaren arabera egitea, eta, horretarako, kalkulu-orria erabiltzea.
Garapenerako Laguntza Funtsaren kreditu motak (GLF kredituak), haiek emateko eta izapidetzeko baldintzak eta irizpideak, eta eskatzeko behar izaten den dokumentazioa bereiztea.
Lege-esparrua: ELGA adostasuna. Kontzeptua.
Laguntza ofizialdun esportazioak finantzatzeko iturriak. Esportaziorako kreditu ofiziala. Kontzeptua. Finantza daitezkeen ondasunak eta zerbitzuak. Kreditu-modalitateak. Finantzaketa-oinarriaren kalkulua. Kredituaren kopuru maximoa. Interes-tasak. Amortizazio-epea.
Organismo esku-hartzaileak: Kreditu Ofizialeko Institutua, Esportaziorako Kreditu Aseguruen Espainiako Kanpainia (CESCE). CESCEk eskainitako poliza motak. Esportaziorako kreditu-asegurua. Arrisku politikoak, merkataritzakoak eta ohiz kanpokoak.
Hornitzaile/esportatzaile nazionalarentzako kreditua. Kontzeptua eta operatiba.
Atzerriko eroslearentzako kreditua: banakako kreditua edo kreditu-lerroa. Kontzeptua eta operatiba.
Laguntza ofizialdun kredituaren eskakizunak eta oinarrizko baldintzak.
Interesen Elkarrekiko Doikuntzako Hitzarmena (CARI). Kontzeptua. Izapidetzea. Kalkulatzeko prozedura.
Garapenerako Laguntza Funtsaren (GLF) kredituak. Kontzeptua. Administrazioa eta kudeaketa. Baliabideak. Laguntza motak.
Nazioarteko eragiketen finantza-alderdiarekin erlazionatutako gaiak ebazterakoan informazioa aurkitzeko norberaren gaitasunean konfiantza izatea.
Nazioarteko eragiketen ondorio diren finantza-arazoei konponbide posibleak aurkitzerakoan trebetasunez jokatzea.
Proposatutako zereginak egiteko jarraikitasun eta ahalegin pertsonala izatea.
Nazioarteko lehiaketa eta lizitazioetan parte hartzeko beharrezkoa den dokumentazioa lantzea eta kudeatzea.
Proiektuen nazioarteko lizitazioak eta lehiaketak erregulatzen dituzten nazioarteko finantzaketa-erakundeen arauak eta erregelamenduak interpretatzea eta aztertzea.
Proiektuen deialdiak egiten dituzten nazioarteko, Europako, nazioko, eskualdeko eta tokiko organismoak eta erakundeak identifikatzea.
Proiektuak esleitzeko prozeduraren jarraipena egitea, haren fase guztietan zehar, eta fase bakoitzean bete beharreko baldintzak kontrolatzea.
Nazioarteko lizitazio edo lehiaketa batean parte hartzeko beharrezkoak diren fidantzak, abalak eta bermeak identifikatzea.
Nazioarteko lehiaketan edo lizitazioan parte hartzeko finantzaketa ematen duten erakundeak identifikatzea. Munduko Bankua eta garapeneko eskualde-bankuak.
Nazioarteko lehiaketa edo lizitazio batean parte hartzeko behar izaten den dokumentazio teknikoa eta administratiboa betetzea eta kudeatzea.
Nazioarteko lizitazioak edo lehiaketak. Kontzeptua eta oinarrizko ezaugarriak. Munduko Bankuaren eta nazioarteko beste erakunde erregulatzaile batzuen lizitazio-arauak eta erregelamenduak. Garapeneko eskualde-bankuak.
Proiektuen deialdiak egiten dituzten erakundeak eta organismoak. Nazioartekoak: Nazio Batuak, Munduko Bankua, garapeneko eskualde-bankuak. Europakoak: Europar Batasuna. Nazio-mailakoak: garapenerako laguntzako aldebiko agentziak, ICEX eta COFIFES.
Proiektuak esleitzeko prozedura. Prozesuaren faseak. Lizitazio aurreko fasea. Proiektua prestatzeko fasea. Negoziazioa eta kontratazioa. Proiektua gauzatzea.
Lehiaketa edo lizitazio batean aurkeztu beharreko dokumentazioa. Dokumentazio teknikoa: eskaintza eta bestelako agiriak. Administrazio-dokumentazioa.
Fidantzak eta bermeak. Lizitazio-bermea. Gauzatze onaren bermea. Itzultze-bermea.
Espainiako enpresek nazioarteko proiektuetan parte hartzea. Helburuak. Enpresaren ahalmenari buruzko esleipen-irizpideak. ICEXen, merkataritza-ganberen eta beste erakunde batzuen laguntzako eta kanpo-sustapeneko tresnak.
Taldean lan egiteko gaitasuna izatea, bete-betean parte hartzea eta talde horretako kide guztien lana errespetatzea.
Gaitasun pertsonalak taldeari ahalik eta potentzial handiena ematearren ustiatzeko trebetasuna izatea.
Proposatutako zereginak egiteko jarraikitasun eta ahalegin pertsonala izatea.
Salmenta eragiketetan izan litezkeen arriskuen estaldura egokia hautatzea.
Nazioarteko salerosketako eragiketetan izan ohi diren arriskuak identifikatzea.
Nazioarteko eragiketetan arriskuak estaltzeko mekanismo publiko eta pribatu nagusiak identifikatzea.
Esportaziorako kreditu-aseguruaren kontratua identifikatzea, eta asegura daitezkeen eragiketak, aseguru-prima eta kontratuan esku hartzen duten erakundeak aztertzea.
Esportaziorako Kreditu Aseguruen Espainiako Konpainiaren (CESCE) funtzioak eta eskumenak deskribatzea.
CESCEk eskaintzen dituen aseguru-polizak ebaluatzea, eta, horretarako, baldintzak, estalitako arriskuak, aplikazio-esparrua eta primaren kostua aztertzea.
CESCErekin poliza bat kontratatzeko beharrezkoa den dokumentazioa prestatzea eta kudeatzea.
Istripurik izanez gero jarduteko prozedura ezartzea, eta kalte-ordaina kalkulatzea.
Nazioarteko merkataritzako eragiketetako arriskuak. Merkataritza-arriskua, arrisku politikoa, dibisen kanbio-arriskua, eta abar.
Esportaziorako kreditu-aseguruaren kontratua. Esku hartzen duten pertsonak eta elementuak. Asegura daitezkeen eragiketak.
Epe laburrerako salmentetarako/esportazioetarako poliza-modalitateak. Esportazioak kudeatzeko poliza irekia (PAGEX). ETEentzako P-100 poliza. CESCEren beste poliza batzuk.
Epe ertain eta luzerako nazioarteko salmentetarako poliza motak. Eroslearentzako kreditu-poliza. Hornitzailearentzako kreditu-poliza. Beste poliza batzuk. Erosle publikoentzako poliza eta erosle pribatuentzako poliza.
Kreditu-asegurua kontratatzeko prozesua.
Ezbeharrak deklaratzeko eta kalteak ordaintzeko prozedura.
Nazioarteko eragiketen finantza-alderdiarekin erlazionatutako gaiak ebazterakoan informazioa aurkitzeko norberaren gaitasunean konfiantza izatea.
Nazioarteko eragiketen ondorio diren finantza-arazoei konponbide posibleak aurkitzerakoan trebetasunez jokatzea.
Lanbide-modulua: Nazioarteko ordainbideak
Kodea: 0826
Maila: 2.a
Iraupena: 100 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 6
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Nazioarteko ordainbideak erregulatzen dituen araudia identifikatzen du, ondorio juridikoak eta ekonomikoak aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Nazioarteko ordainbideak erregulatzen dituen nazioko eta nazioarteko indarreko araudia identifikatu du.
Internet bidezko ordainbideak erregulatzen dituen nazioko eta nazioarteko indarreko araudia identifikatu du.
Dokumentu-kredituei buruzko arau eta usadio uniformeak interpretatu ditu.
Nazioarteko Merkataritza Ganberaren paper komertziala kobratzeko arau eta usadio uniformeak interpretatu ditu.
Ordainbideak arautzen dituzten nazioarteko hitzarmenen ondorio juridikoak eta ekonomikoak aztertu ditu.
Nazioarteko ordainbide berriak erregulatzen dituen araudia aztertu du.
Nazioarteko kobrantza-bideak eta ordainbideak ezaugarritzen ditu, eta bakoitzaren prozedurak, kostuak eta operatiba aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Nazioarteko ordainbideak sailkatu ditu.
Dokumentu-kredituen modalitateak identifikatu ditu, haiek jaulkitzeko prozedurak deskribatuta.
Sorta bakuna eta dokumentarioa nazioarteko ordainbide gisa ezaugarritu ditu.
Txeke pertsonala eta banku-txekea nazioarteko ordainbide gisa ezaugarritu ditu.
Ordainketa-agindu bakuna eta dokumentarioa nazioarteko ordainbide gisa ezaugarritu ditu.
Nazioarteko ordainbide edo kobrantza-bide berriak identifikatu ditu.
Nazioarteko ordainbideen abantailak eta eragozpenak aztertu ditu, haiek kudeatzearen ondoriozko kostuak kalkulatuta.
Nazioarteko eragiketarekin lotutako finantza-erakundeek, aseguru-erakundeek eta garraio-erakundeek kobrantza edo ordainketa aseguratzeko dituzten lege-betebehar nagusiak identifikatu ditu.
Nazioarteko merkataritzako eragiketa baten kobrantza edo ordainketa burutzeko beharrezkoak diren dokumentuak identifikatu ditu.
Bermeak eta abalak aztertzen ditu, indarrean dagoen araudira egokituta.
Ebaluazio-irizpideak:
Nazioarteko kontratu-eragiketen berezko arriskuak identifikatu ditu.
«Berme erreala» eta «berme pertsonala» kontzeptuak definitu ditu.
Banku-jardunbidean erabiltzen diren berme erreal nagusiak bereizi ditu.
Bermeak obligazioarekiko erlazioaren arabera sailkatu ditu.
Baku-bermeei buruzko arauak eta usadioak interpretatu ditu.
Ordaintzeko modu bakoitzaren abantailak eta eragozpenak aztertu ditu, exijitutako bermeen arabera.
Bermeak eta abalak jaulkitzeari, aldatzeari eta ezeztatzeari buruzko dokumentazioa prestatu du.
Nazioarteko kobrantza edo ordainketa egiteko beharrezkoa den dokumentazioa kudeatzen du, eta finkatutako epeak eta baldintzak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Nazioarteko merkataritzako eragiketetan kaudimena, ez ordaintzeko arriskua eta beste finantza-inguruabar batzuk zehaztu ditu.
Nazioarteko merkataritzako eragiketaren kobrantzari/ordainketari ekiteko ordainbide bakoitzean exijitzen den dokumentazioa zehaztu du.
Finantza-sisteman dokumentuak benetan aurkezteko definitutako prozedura identifikatu du.
Nazioarteko ordainbide bakoitzerako, hura ordezkatzen duen oinarrizko dokumentua identifikatu du.
Dokumentu-ordainbide bat erabiltzen duen nazioarteko merkataritzako eragiketa batean esku hartzen duten dokumentuak identifikatu ditu.
Nazioarteko merkataritzako eragiketetan erabiltzen diren ordainbideei dagokien oinarrizko dokumentua prestatu du.
Nazioarteko merkataritzako eragiketetako ordainbideekin lotutako atzerapenen edo ez ordaintzeen zergatikoak identifikatu ditu.
Nazioarteko merkataritzako eragiketa baten atzerapenaren edo hura ez ordaintzearen ondoriozko finantza-kostuak eta finantzaz bestelakoak kalkulatu ditu.
Nazioarteko merkataritzako eragiketekin lotutako efektu ordaindugabeen protestoarekin zerikusia duten administrazio-izapideak kudeatu ditu.
Internet bitartezko eta sistema digital batzuen bidezko kobrantza-bideak eta ordainbideak identifikatzen ditu, eta transakzioen konfidentzialtasuna eta segurtasuna bermatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Informatika-tresnak erabili ditu helmugako herrialdeko legeria aztertzeko.
Ikerketa-teknika digitalak edo konbentzionalak erabili ditu informazioa lortzeko.
Internet bitartez erabiltzen diren nazioarteko ordainbideak erabili ditu.
Internet bitartez egindako kobratzeko edo ordaintzeko eragiketak segurtatuko dituzten eta haien konfidentzialtasuna bermatuko duten ziurtapen digitaleko sistemak erabili ditu.
Nazioarteko datuak trukatzeko sistemak erabili ditu.
Bitarteko eta programa informatikoak erabili ditu txostenak egiteko eta nazioarteko ordainketako/kobrantzako dokumentuak lantzeko.
Edukiak:
Nazioarteko ordainbideak erregulatzen dituen araudia identifikatzea.
Merkatuan dauden ordainbideak erregulatzen dituen nazioko, Europako eta nazioarteko indarreko araudia identifikatzea.
Merkatuan dauden ordainbideei ondorio juridiko eta ekonomikoetan aplikatzekoa den nazioko, Europako eta nazioarteko indarreko araudia interpretatzea, aztertzea eta baloratzea.
Nazioarteko ordainbideen araudia erregulatzen duten organismo eta erakunde nagusiak identifikatzea.
Enpresan erabiltzen den ordainbide bakoitza erabiltzean araudia betetzen dela egiaztatzea eta hori finkatzea.
Merkatuan dauden ordainbideak erregulatzen dituen nazioko, Europako eta nazioarteko araudiaren eguneratzeak lortzea.
Indarrean dagoen araudia errespetatzea.
Genevako Lege Uniformea, kanbio-letrari eta zor-agiriari buruzkoa. I. titulua. I.tik XV.era bitarteko kapituluak 1.tik 105.era bitarteko artikuluak.
Genevako Lege Uniformea, txekeari buruzkoa. II. titulua. I.tik XI.era bitarteko kapituluak. 106.etik 167.era bitarteko artikuluak.
Parisko Nazioarteko Merkataritza Ganberaren kobrantzei buruzko arau uniformeak (N 522 argitalpena, 1996ko berrikuspena).
Parisko Nazioarteko Merkataritza Ganberaren dokumentu-kredituei buruzko arau eta usadio uniformeak (N 500 argitalpena, 1993ko berrikuspena).
19/1985 Legea, uztailaren 16koa, kanbioari eta txekeari buruzkoa.
4/1991 Zirkularra, ekainaren 14koa, Espainiako Bankuarena, arrisku politikoa arautzen duena.
22/1992 Zirkularra, abenduaren 18koa, Espainiako Bankuarena, erregistratutako erakundeei buruzkoa. Dibisa-merkatua.
24/1992 Zirkularra, abenduaren 18koa, Espainiako Bankuarena, atzerriko kontuen titular diren egoiliarrei buruzkoa, 7/2000 Zirkularrak aldatua.
59/2003 Legea, abenduaren 19koa, sinadura elektronikoari buruzkoa. 56/2007 Legeak, abenduaren 28koak, aldatua.
19/2003 Legea, uztailaren 4koa, kanpoaldearekiko transakzio ekonomikoei buruzkoa.
2009/110/CE Direktiba, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, irailaren 16koa, diru elektronikoari buruzkoa.
Indarrean dagoen araudia zorrotz interpretatzea eta aplikatzea.
Nazioarteko merkataritzako eragiketetako protokoloak ikasteko gaitasuna izatea.
Helburu partzialak eta globalak lortzeko eginkizunean saiatuki jokatzea.
Nazioarteko kobrantza bideak eta ordainbideak ezaugarritzea.
Ordainbideak identifikatzea eta sailkatzea.
Nazioarteko salerosketako eragiketetarako ordainbideak aztertzea.
Esku hartzen duten alderdiak, haien betebehar nagusiak eta ordainbideen prozesu operatiboa deskribatzea.
Ordainbide bakoitzaren funtsezko funtzioa ezagutzea.
Ordainbideen abantailak eta eragozpenak aztertzea.
Finantza-bitartekariek ordainbide bakoitzari aplika diezazkioketen komisioen kostua kalkulatzea.
Banku-erakundeentzako ordainbideen eskabideak hautatzea eta formalizatzea.
Ordainbideak kudeatzeko aurkeztu behar diren oinarrizko dokumentuak eta dokumentu osagarriak zehaztea, aplikatzekoa den araudia, nazioarteko salerosketa-kontratuaren baldintzak eta merkataritzako usadioak/ohiturak kontuan hartuta.
Txeke pertsonala: definizioa, esku hartzen duten alderdiak, entrega/ordainketa erlazioa (salgaia/ordainketa), eskema operatiboa, abantailak eta eragozpenak, sortutako arriskuak, aplikatzekoak diren komisioak, banku-kostuen murrizketa.
Banku-txekea: definizioa, esku hartzen duten alderdiak, entrega/ordainketa erlazioa (salgaia/ordainketa), eskema operatiboa, abantailak eta eragozpenak, sortutako arriskuak, aplikatzekoak diren komisioak, banku-kostuen murrizketa.
Ordainketa-aginduak:
Ordainketa-agindu bakuna: definizioa, esku hartzen duten alderdiak, entrega/ordainketa erlazioa (salgaia/ordainketa), transferentzia motak, eskema operatiboa, abantailak eta eragozpenak, sortutako arriskuak, aplikatzekoak diren komisioak, banku-kostuen murrizketa.
Ordainketa-agindu dokumentarioa: definizioa, eskema operatiboa, aplikatzekoak diren komisioak, banku-kostuen murrizketa.
Sorta: definizioa, esku hartzen duten alderdiak, sorta motak.
Sorta bakuna: onarpena, eskema operatiboa, abantailak eta eragozpenak.
Sorta dokumentarioa: eskema operatiboa, abantailak eta eragozpenak, signed trust receipt.
Sortutako arriskuak, aplikatzekoak diren komisioak, finantza-kostuen murrizketa.
Dokumentu-kreditua: kontzeptua, esku hartzen duten alderdiak, eskema operatiboa, oinarrizko datuak, kreditu motak, abantailak eta eragozpenak, sortutako arriskuak, aplikatzekoak diren komisioak, dokumentu-kredituen ereduak, kostuen murrizketa, kreditu-gutun komertziala.
Kanpoko banku-kontuak: definizioa, operatiba, abantailak eta eragozpenak, aplikatzekoak diren komisioak.
Esportazioko factoringa: definizioa, ezaugarriak, eskakizunak, zerbitzuak, abantailak, aplikatzekoak diren komisioak.
Indarrean dagoen araudia zorrotz interpretatzea eta aplikatzea.
Nazioarteko merkataritzako eragiketetako protokoloak ikasteko gaitasuna izatea.
Helburu partzialak eta globalak lortzeko eginkizunean saiatuki jokatzea.
Nazioarteko bermeak eta abalak aztertzea.
Nazioarteko merkataritzako eragiketen berezko arriskuak identifikatzea.
Nazioarteko merkataritzako eragiketetan arrisku bakoitza estaltzeko tresnak identifikatzea.
«Berme erreala» eta «berme pertsonala» kontzeptuak definitzea.
Banku-jardunbidean erabiltzen diren berme erreal nagusiak zerrendatzea eta exijitutako baldintzak ezagutzea.
Bermeak obligazioarekiko erlazioaren, dokumentuak aurkeztearekiko erlazioaren eta automatikotasunaren arabera sailkatzea.
Ordaintzeko modu bakoitzaren abantailak eta eragozpenak aztertzea, exijitutako bermeen arabera.
«Abal» kontzeptua definitzea.
Banku-jardunbidean erabiltzen diren abal nagusiak zerrendatzea.
Abalen abantailak eta eragozpenak aztertzea.
Bermeak eta abalak jaulkitzeari, aldatzeari eta ezeztatzeari buruzko dokumentazioa prestatzea.
Banku-erakundeek abalei aplikatutako komisioak kalkulatzea, aztertzea eta konparatzea.
Nazioarteko merkataritzako arriskuak: merkataritza-arriskuak, kanbio-arriskuak eta arrisku politikoak: definizioak, esku hartzen duten elementuak, haietariko bakoitza estaltzeko tresnak.
Berme-modalitateak: definizioa eta ezaugarriak, esku hartzen duten alderdiak, berme motak, estalitako arriskuak eta estaldura-ehuneko maximoak, poliza eta baldintzak.
Abal-modalitateak: definizioak, abal motak, operatiba, kontratazioa eta aplikatzekoak diren komisioak.
Indarrean dagoen araudia zorrotz interpretatzea eta aplikatzea.
Bestelako balio-sistemak eta negozio-jardunbideak dituzten negozioak egiteko hainbat modu ezagutzeko prestasuna izatea.
Agindutako lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa izatea.
Norberaren ekimena eta besteena positiboki baloratzea.
Nazioarteko kobrantza edo ordainketa egiteko beharrezkoa den dokumentazioa kudeatzea.
Nazioarteko ordainbide batzuetan (txekea, letrak, etab.) sortzen den oinarrizko finantza-dokumentua identifikatzea.
Merkataritzako eragiketaz emandako informazioa aztertzea eta nazioarteko ordainbidearen oinarrizko dokumentura eraman behar diren datuak ondorioztatzea.
Nazioarteko transakzioetan erabiltzen diren ordainbideei dagokien oinarrizko dokumentua lantzea.
Nazioarteko merkataritzako eragiketaren ordainketari/kobrantzari ekiteko ordainbide bakoitzean exijitzen den dokumentazioa identifikatzea, aztertzea, onartzea eta aldatzea.
Dokumentuak kudeatzea, izapidetzea eta identifikatzea, eta nazioarteko kobrantza/ordainketa egiten parte hartzen duten erakundeei laguntzea.
Merkataritzako eragiketaren kaudimen-maila, ez ordaintzeko arriskua eta beste inguruabar batzuk baloratzea.
Nazioarteko eragiketa bateko ordainbideetan izandako atzerapenen edo ez ordaintzeen zergatikoak deskribatzea.
Nazioarteko salerosketa batean izandako atzerapenaren edo hura ez ordaintzearen ondoriozko finantza-kostuak eta finantzaz bestelakoak kalkulatzea eta baloratzea.
Efektu ordaindugabeen protestoarekin zerikusia duten administrazio-izapideak kudeatzea.
Nazioarteko kobrantza edo ordainketa egiteko beharrezkoa den dokumentazioa kudeatzea: ezaugarriak, erabiltzeko arrazoiak eta sailkapena.
Merkataritzako/informazioko dokumentuak: merkataritzako faktura, faktura kontsularra, jatorri-ziurtagiria, packing list, weight list, osasun-ziurtagiria, kalitate-ziurtagiria, analisi-ziurtagiria, ikuskaritza-ziurtagiria, eta abar.
Finantza-dokumentuak: txeke pertsonala, banku-txekea, kanbio-letra.
Garraioko dokumentuak: errepideko garraioa (garraio-gutuna / CMR), trenbideko garraioa (garraio-gutuna / CIM), aireko garraioa (AWB), itsasoko garraioa (B/L), garraio konbinatua (garraio multimodaleko ontziratze-agiria).
Aseguru-dokumentuak: banako poliza, aseguru-ziurtagiria (poliza globala).
Aduanako beste dokumentu batzuk: DUA.
Efektu ordaindugabeen protestoa: efektu ordaindugabeen definizioa, notario-protestoa, prozesu operatiboa, kreditu-erakunde lagatzaileak, banku arteko tarifak.
Ordena eta garbitasuna baloratzea prozesuaren faseetan, bai ordainbidea hautatzean eta bai hura gauzatzean.
Egin beharreko zereginak metodikoki planifikatzea.
Nazioarteko merkataritzako eragiketetako protokoloak ikasteko gaitasuna izatea.
Internet bitartezko eta beste sistema digital batzuen bidezko kobrantza-bideak eta ordainbideak identifikatzea.
Nazioarteko ordainbideetan indarrean dagoen legeria aztertzeko eta eguneratzeko beharrezkoak diren tresnak aplikatzea.
Internet erabiltzea kobrantzarekin/ordainketarekin zerikusia duten nazioarteko transakzioaren alderdiei buruzko informazioa lortzeko.
Erabiltzen diren nazioarteko ordainbideak optimizatuko dituzten informatika-aplikazioak erabiltzea.
Nazioarteko merkataritza elektronikoan ordaintzeko tresna berriak erabiltzea.
Ziurtapen digitaleko sistema erabiltzea.
SWIFT mezuen ereduak maneiatzea, interpretatzea eta aztertzea.
Nazioarteko ordainbideak prestatzeko eta aztertzeko informatika-tresnak: bankukoak (enpresak eragiketetarako erabiltzen dituen kontuen banku-laburpenen berdinkatzailea); bankua/enpresa (enpresaren/bankuerakundearen banku-kostuen negoziatzailea); ordainagiri normalizatuak (ordainagiri-sorten optimizatzailea/enpresarekin lan egiten duten hainbat banku-erakunde).
Internetek / merkataritza elektronikoak berezkoak dituen ordaintzeko tresnak. Motak: ordainketa-pasabideak (PayPal, PayBox...), diru-poltsa elektronikoa (on line, off line, txeke elektronikoak, kreditu-txartelak...), banku elektronikoaren eta erabiltzailearen arteko konexio-sistemak. Nola funtzionatzen duten. Merkatu motak eta erosketa-modalitatea. Ordainketa-metodo berrien agerpena.
Ziurtagiri digitalak: definizioa, formatua eta ziurtagiri-autoritateak. Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionala. Datuak trukatzeko sistemak. Eginkizunak. Ziurtagiria lortzeko moduak.
Datuak trukatzeko sistemak: SWIFT. Definizioa, funtzionamendua. SWIFT mezuak. Mezu bakoitzaren eremuak. Nazioarteko ordainbideen mezuen adibideak.
Ordena eta garbitasuna baloratzea prozesuaren faseetan, bai ordainbidea hautatzean eta bai hura gauzatzean.
Egin beharreko zereginak metodikoki planifikatzea.
Bestelako balio-sistemak eta negozio-jardunbideak dituzten negozioak egiteko hainbat modu ezagutzeko prestasuna izatea.
Nazioarteko merkataritzako eragiketetako protokoloak ikasteko gaitasuna izatea.
Lanbide-modulua: Nazioarteko merkataritza digitala
Kodea: 0827
Maila: 1.a
Iraupena: 132 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 4
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Nazioarteko marketin digitaleko plana lantzen du, eta garatu behar diren politika espezifikoak diseinatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Enpresaren kanpoko merkataritza-helburuak erdiesteko gauza den nazioarteko marketin digitaleko plan bat prestatu du.
Nazioarteko on line marketineko eta posizionamenduko prozesuak definitu ditu.
Nazioarteko esparruan on line publizitatea eta sustapena egiteko bete behar diren arauak finkatu ditu.
Bilatzaileen nazioarteko marketina konfiguratzen duten elementuak identifikatu ditu.
Nazioarteko marketin elektronikoaren erronkak ebaluatu ditu: ordainbideekiko konfiantza, arazo logistikoak eta segurtasuna.
Nazioarteko bezeroekiko harremanak elektronikoki kudeatu ditu, eta, horretarako, argi eta garbi definitu ditu bezeroen leialtasuna lortzeko programa eta erabiliko diren tresnak.
Nazioarteko marketin digitalean bezeroarekin komunikatzeko eta harremanetan jartzeko joera berriak ezagutu ditu.
Nazioarteko marketineko ekintzak egin ditu gailu mugikorren bidez.
Internet sarea erabiltzeko beharrezkoak diren oinarrizko zereginak egiten ditu, eta hura enpresaren nazioarteko sustapeneko kanal moduan erabiltzera zuzentzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Interneten nazioarteko mailako funtzionamenduaren eta erabileraren funtsezko kontzeptuak identifikatu ditu.
Internetekin konektatzeko sistemak ebaluatu ditu.
Interneten informatika-sistemarako sarbidea konfiguratu du.
Intraneten eta estraneten berezko ezaugarriak egiaztatu ditu.
Interneten zehar mugitzeko nazioko eta nazioarteko programa nabigatzaile nagusiak erabili ditu.
Informazio-bilaketa selektiboak egin ditu aplikazio espezifikoen bidez.
Gaika espezializatutako nazioko eta nazioarteko bilatzaileak eta bilaketa aurreratuko beste aplikazio batzuk erabili ditu.
Interneteko hainbat zerbitzu eta protokolo kudeatzen ditu, eta, horretarako, posta elektronikoko programak, fitxategiak transferitzekoak, nazioarteko komunikazio-foroak eta sare sozialak maneiatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Posta elektronikoa konfiguratzen duten elementuak identifikatu ditu.
Posta elektronikoa webetik zuzenean erabili du.
Posta elektronikoko bezero-programak erabili ditu mezuen bidalketa eta harrera kudeatzeko.
Fitxategiak bezero-ordenagailu batetik zerbitzari batera transferitzeko Internet protokoloa (FTP) identifikatu du.
Fitxategiak partekatu ditu parekoen arteko (peer to peer edo P2P) ordenagailu-sare baten bitartez.
Harremanetan jarri da Interneteko beste erabiltzaile batzuekin nazioarteko eztabaida- eta iritzi-foroen bitartez.
Nazioarteko kontaktuak ezarri ditu gai zehatzei buruz eduki profesionaleko blog tematikoen bitartez.
Komunikazioak egin ditu Interneteko nazioarteko erabiltzaileekin sare sozialen bitartez.
Enpresaren merkataritza elektronikoko politika definitzen du, eta nazioarteko on line salmentak egiteko beharrezkoak diren ekintzak ezartzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Nazioarteko on line negozio bat sortzeko edo egokitzeko beharrezkoak diren parametroak ezarri ditu.
Nazioarteko merkataritza elektronikora zuzendutako erakartze-ekintzak definitu ditu.
Interneten dauden negozio-ereduak ezagutu ditu.
Nazioarteko esparruko denda birtual bat diseinatu du.
Hartutako eskaeren kudeaketa eta prozesu logistiko osoa planifikatu du.
Erabiliko diren nazioarteko ordainbideak ezarri ditu.
Eragiketen pribatutasuna eta erasoezintasuna bermatuko duten segurtasun-sistemak hautatu ditu.
Egun dauden mota guztietako negozio elektronikoak identifikatu ditu.
Nazioarteko merkataritzaren berezko fakturazio elektronikoa eta beste administrazio-zeregin batzuk telematikoki egiten ditu, kasu bakoitzean software espezifikoa erabilita.
Ebaluazio-irizpideak:
Faktura-formatu elektronikoak identifikatu ditu (EDIFACT, XML, PDF, HTML, DOC, XLS, GIF, JPEG edo TXT, besteak beste).
Ordenagailuen arteko transmisio telematikoa ezarri du.
Transmisio telematikoen osotasuna eta egiazkotasuna bermatu du sinadura elektroniko aitortu baten bitartez.
Faktura elektronikoak jaulkitzeko aplikazio espezifikoak erabili ditu.
On line administrazio-zereginak egin ditu nazioko eta nazioarteko esparruko erakunde publiko eta pribatuekin.
Informatika-tresnerian biltegiratutako datuen osotasun eta segurtasunerako kaltegarriak diren programak identifikatu ditu.
Biltegiratutako informazioa babesteko beharrezkoak diren segurtasun-hesiak inplementatu ditu.
Edukiak:
Nazioarteko marketin digitaleko plana egitea.
Enpresaren kanpoko merkataritza-helburuak erdiesteko gauza den nazioarteko marketin digitaleko plan bat prestatzea.
Nazioarteko on line marketineko eta posizionamenduko prozesuak definitzea.
Nazioarteko esparruan on line publizitatea eta sustapena egiteko bete behar diren arauak finkatzea.
Bilatzaileen nazioarteko marketina konfiguratzen duten elementuak identifikatzea.
Nazioarteko marketin elektronikoaren erronkak ebaluatzea: ordainbideekiko konfiantza, arazo logistikoak eta segurtasuna.
Nazioarteko bezeroekiko harremanak elektronikoki kudeatzea, eta, horretarako, argi eta garbi definitzea bezeroen leialtasuna lortzeko programa eta erabiliko diren tresnak.
Nazioarteko marketin digitalean bezeroarekin komunikatzeko eta harremanetan jartzeko joera berriak ezagutzea.
Nazioarteko marketineko ekintzak egitea gailu mugikorren bidez.
Nazioarteko marketin digitaleko planaren garapena.
Nazioarteko on line bezeroaren ezaugarri espezifikoak.
Web esportatzailearen on line eta off line sustapena.
Nazioarteko bilatzaileetako posizionamendu-tresnak: posta elektronikoko marketina, SEM, SEO eta antzeko orrietako kanpainak.
Erakartze-politikak: marka bat sortzeko prozesua.
Estatistiken analisia eta emaitzen neurketa.
Afiliazioko nazioarteko marketina.
Marketin erlazionala eta bezeroekiko harremanaren kudeaketa (CRM).
Marketin gurutzatua (cross-marketing).
Marketin birala.
Bana-banako marketina (one-to-one marketing).
Marketin mugikorraren (mobile marketing) aplikazioak, LTD, besteak beste.
Internet TB, bideoblogak, web TB, besteak beste.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Laguntzako informatika-tresna berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.
Teknologia berrien ahalmena ezagutzea.
Zeregin bat egiteko ezarritako (aurreikusitako) epeekiko konpromisoa izatea.
Internet erabiltzeko oinarrizko zereginak egitea.
Interneten nazioarteko mailako funtzionamenduaren eta erabileraren funtsezko kontzeptuak identifikatzea.
Internetekin konektatzeko sistemak ebaluatzea.
Interneten informatika-sistemarako sarbidea konfiguratzea.
Intranetaren eta Estranetaren berezko ezaugarriak egiaztatzea.
Interneten zehar mugitzeko nazioko eta nazioarteko programa nabigatzaile nagusiak erabiltzea.
Informazio-bilaketa selektiboak egitea aplikazio espezifikoen bidez.
Gaika espezializatutako nazioko eta nazioarteko bilatzaileak eta bilaketa aurreratuko beste aplikazio batzuk erabiltzea.
Sarrera. Internet zer den eta zer jatorri duen.
Nola funtzionatzen duen. zerbitzariak eta bezeroak, TCP/IP protokoloa, World Wide Web, Interneteko domeinuak.
Internetekin konektatzeko moduak.
Sarbidearen konfigurazioa.
Intraneta eta Estraneta.
Nabigatzailea eta haren funtzionamendua: nabigatzailerik erabilienak.
Interneten nazioko eta nazioarteko informazioa bilatzea.
Bilatzaileak: bilaketa-tresnak eta indizeak, bilatzaile tematikoak, multibilatzaileak eta metabilatzaileak.
Oinarrizko kontzeptuak: eragileekiko bilaketa, bilaketa-sintaxi bereziak, bilaketa aurreratuko aukera, zerbitzu gehigarrietan agertzea, tresna espezifikoak.
Laguntzako informatika-tresna berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.
Teknologia berrien ahalmena ezagutzea.
Teknologiaren esparruan informazio garrantzitsua, konparagarria eta inguruabar aldakorretara etengabe egokitzen ari dena bilatzeko praktikotasuna izatea.
Interneteko hainbat zerbitzu kudeatzea.
Posta elektronikoa konfiguratzen duten elementuak identifikatzea.
Posta elektronikoa webetik zuzenean erabiltzea.
Posta elektronikoko bezero-programak erabiltzea mezuen bidalketa eta harrera kudeatzeko.
Fitxategiak bezero-ordenagailu batetik zerbitzari batera transferitzeko Internet protokoloa (FTP) identifikatzea.
Fitxategiak partekatzea parekoen arteko (peer to peer edo P2P) ordenagailu-sare baten bitartez.
Harremanetan jartzea Interneteko beste erabiltzaile batzuekin nazioarteko eztabaida- eta iritzi-foroen bitartez.
Nazioarteko kontaktuak ezartzea gai zehatzei buruz eduki profesionaleko blog tematikoen bitartez.
Komunikazioak egitea Interneteko nazioarteko erabiltzaileekin sare sozialen bitartez.
Helbide elektronikoa: zer den eta nola funtzionatzen duen.
Web-posta: kontu bat sortzea, eta irakurtzeko, erantzuteko eta bidaltzeko oinarrizko funtzioak egitea.
Zabor-posta.
POP3 posta: zer den eta nola erabiltzen den.
POP3 posta bidaltzeko, hartzeko eta mantentzeko lanen kudeaketa.
Fitxategi-transferentzia: zer den eta nola erabiltzen den.
FTP zerbitzariak: FTP aplikazioak.
P2P sareak (Peer to Peer): aplikazioak.
Nazioarteko foroak: foro batean irakurtzea eta idaztea.
Nazioarteko eztabaida-taldeak.
Nazioarteko sare sozialak.
Weblogak, blogak edo bitakorak.
Enpresentzako nazioarteko sare sozialak.
Nazioarteko sare sozial baten orri bati elementuak gehitzea.
Nazioarteko sare sozialetan erostea eta saltzea.
Laguntzako informatika-tresna berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.
Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Erabilitako iturriak eta bitartekoak kritikoki baloratzea.
Enpresa baten nazioarteko merkataritza elektronikoko politika definitzea.
Nazioarteko on line negozio bat sortzeko edo egokitzeko beharrezkoak diren parametroak ezartzea.
Nazioarteko merkataritza elektronikora zuzendutako erakartze-ekintzak definitzea.
Interneten dauden negozio-ereduak ezagutzea.
Nazioarteko esparruko denda birtual bat diseinatzea.
Hartutako eskaeren kudeaketa eta prozesu logistiko osoa planifikatzea.
Erabili beharreko nazioarteko ordainbideak ezartzea.
Eragiketen pribatutasuna eta erasoezintasuna bermatuko duten segurtasun-sistemak hautatzea.
Egun dauden mota guztietako negozio elektronikoak identifikatzea.
Nazioarteko denda birtual baten ideia eta diseinua.
Negozio-eredu digitala: Atari horizontalak, B2B eta B2C, besteak beste.
Domeinua hautatzea eta erregistratzea.
Web erakusleihoa. Katalogo elektronikoa.
On line saldutako salgaien kontrol logistikoa.
Erreklamazioa bezeroen leialtasuna lortzeko tresna gisa.
Erreklamazioaren finantza-garrantzia.
Nazioarteko ordainbide elektronikoak.
Gogoetaldiak eta ezeztatzeak.
Kriptografia: gako simetrikoa, gako asimetrikoa, gako bakarreko zifratzea.
Sinadura.
Ziurtagiri digitalak.
Enkriptatzea.
Negozio elektronikoak: e-shop, e-mail, e-procurement, e-marketplace eta e-auction, besteak beste.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Zeregin bat egiteko ezarritako (aurreikusitako) epeekiko konpromisoa izatea.
Nazioarteko faktura elektronikoak eta beste administrazio-zeregin batzuk egitea.
Faktura-formatu elektronikoak identifikatzea (EDIFACT, XML, PDF, HTML, DOC, XLS, GIF, JPEG edo TXT, besteak beste).
Ordenagailuen arteko transmisio telematikoa ezartzea.
Transmisio telematikoen osotasuna eta egiazkotasuna bermatzea sinadura elektroniko aitortu baten bitartez.
Faktura elektronikoak jaulkitzeko aplikazio espezifikoak erabiltzea.
On line administrazio-zereginak egitea nazioko eta nazioarteko esparruko erakunde publiko eta pribatuekin.
Gure informatika-tresnerian biltegiratutako datuen osotasun eta segurtasunerako kaltegarriak diren programak identifikatzea.
Biltegiratutako informazioa babesteko beharrezkoak diren segurtasun-hesiak inplementatzea.
Faktura elektronikoa.
Fakturazio elektronikoko programak.
Segurtasuna: sinadura elektroniko aitortua.
Beste enpresa batzuekiko eta erakunde publikoekiko harremana: banku elektronikoa, nazioarteko merkataritzan eskurantzak dituzten ministerioak, aduanei buruzko ogasunaren orriak, besteak beste.
Nazioarteko merkataritzarekin zerikusia duten erakundeak: Munduko Merkataritza Erakundea, Europar Batasuna, ICEX, merkataritza-ganberak, besteak beste.
Interneteko segurtasuna. Publizitate-erauntsia (spam), informatika-birusak, spyware, phishing.
Biruskontrakoak, suebakiak eta espioikontrakoak.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Laguntzako informatika-tresna berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.
Teknologia berrien ahalmena ezagutzea.
Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Lanbide-modulua: Ingelesa
Kodea: 0179
Maila: 1.a
Iraupena: 165 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 7
Edozein komunikazio-bitarteko bidez hizkuntza estandarrean egindako orotariko ahozko diskurtsoetan bildutako informazio profesionala eta egunerokoa ezagutzen du, eta mezuaren edukia interpretatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Mezuaren ideia nagusia identifikatu du.
Hizkuntza estandarrean ahoskatutako irrati bidezko mezuen helburua eta bestelako material grabatuaren edo erretransmitituaren1.a helburua ezagutu du, eta hiztunaren aldartea eta tonua identifikatu ditu.
Bizitza sozialarekin, profesionalarekin edo akademikoarekin lotzen diren hizkuntza estandarreko grabazioetatik atera du informazioa.
Hiztunaren ikuspuntuak eta jarrerak identifikatu ditu.
Hizkuntza estandarrean eta erritmo normalean egindako gai zehatzei eta abstraktuei buruzko mezu eta adierazpenen ideia nagusiak identifikatu ditu.
Hizkuntza estandarrean adierazten zaiona xehetasun guztiekin ulertu du, baita ingurune zaratatsu batean ere.
Hitzaldi, solasaldi eta txostenetako ideia nagusiak atera ditu, baita hizkuntza-mailan konplexuak diren aurkezpen akademiko eta profesionaleko beste modu batzuetako ideia nagusiak ere.
Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.
Idatzizko testu zailetan bildutako informazio profesionala interpretatzen du, edukiak modu ulerkorrean aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Independentzia-maila handiarekin irakurri du, eta irakurmenaren abiadura eta estiloa testuetara eta xedeetara egokitu du eta erreferentzia-iturri egokiak modu selektiboan erabili ditu.
Bere espezialitateari dagozkion gutunak interpretatu ditu, eta erraz ulertu du funtsezko esanahia.
Zehatz-mehatz interpretatu ditu testu luze eta zail samarrak, bere espezialitatearekin lotzen direnak eta lotzen ez direnak, betiere atal zailak berriro irakurtzeko aukera badu.
Aztergai duen sektorearen esparruarekin erlazionatu du testua.
Berehala identifikatu du askotariko gai profesionalei buruzko albisteen, artikuluen eta txostenen edukia eta garrantzia, eta analisi sakonagoa behar den erabaki du.
Testu zailen itzulpenak egin ditu, eta, beharrezkoa izan denean, laguntza-materiala erabili du.
Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezu teknikoak interpretatu ditu. e-mail y fax.
Bere espezialitateko jarraibide luzeak eta zailak interpretatu ditu.
Ahozko mezu argiak eta ondo egituratuak ematen ditu, eta egoeraren edukia aztertzen du eta solaskidearen hizkuntza-erregistrora egokitzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Mezua emateko erabilitako erregistroak identifikatu ditu.
Emari, doitasun eta eraginkortasunez mintzatu da askotariko gai orokorrei, akademikoei eta profesionalei buruz, edo aisialdiko gaiei buruz, eta argi lotu ditu ideiak.
Naturaltasunez komunikatu da eta zirkunstantzien araberako formaltasun-maila egokiaz egin du.
Aurkezpen formaletan eta informaletan protokolo-arauak erabili ditu.
Lanbidearen terminologia behar bezala erabili du.
Argi eta garbi adierazi eta babestu ditu bere ikuspuntuak, eta azalpen eta argudio egokiak eman ditu.
Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.
Lanerako aukera edo prozedura jakin bat hautatzea xehetasun guztiekin argudiatu du.
Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.
Lanbide-jarduerako edo bizitza akademikoko eta eguneroko bizitzako dokumentuak eta txostenak egiten ditu, eta hizkuntza-baliabideak idazkiaren xedearekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Espezialitatearekin lotzen diren askotariko gaiei buruzko testu argiak eta zehatzak idatzi ditu, eta hainbat iturritatik jasotako informazioak eta argudioak laburtu eta ebaluatu ditu.
Informazioa zuzentasunez, doitasunez eta koherentziaz antolatu du, eta informazio orokorra edo zehatza eskatu eta eman du.
Txostenak idatzi ditu, alderdi adierazgarriak nabarmendu ditu eta lagungarriak izango diren xehetasun garrantzitsuak eman ditu.
Bere lanbide-eremuko dokumentazio espezifikoa bete du.
Dokumentuak betetzerakoan ezarritako formulak eta hiztegi espezifikoa aplikatu ditu.
Artikuluak, jarraibideen eskuliburuak eta bestelako dokumentu idatzi batzuk laburbildu ditu, eta, horretarako, hiztegi zabala erabili du, errepikapenak saihestearren.
Landu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.
Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak aplikatzen ditu, eta atzerriko hizkuntzaren herrialdeko harreman tipiko bereizgarriak deskribatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.
Herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.
Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko berezko balioak eta sinesmenak identifikatu ditu.
Lanbide-jardueraren berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.
Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.
Eskualde-jatorriaren hizkuntza-markak ezagutu ditu.
Edukiak:
Ahozko mezuak aztertzea.
Ahozko mezu profesionalak eta egunerokoak ulertzea zuzenekoak zein telefono bidezkoak, irrati bidezkoak edo grabatuak.
Ahozko testu baten ideia nagusiak eta bigarren mailakoak identifikatzea.
Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea, hala nola adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpenak.
Administrazioaren eta kudeaketaren lanbide-jardueraren berariazko terminologia.
Ahozko testuak ulertzeko beharrezko gramatika-baliabideak. Esate baterako: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs, lokuzioak, izaeraren eta zalantzaren adierazpena, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa, aditz modalak...
Ahozko hizkuntzaren hainbat azentu.
Ulertzeko interesa izatea.
Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.
Idatzizko mezuak interpretatzea.
Mezuak, testuak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak ulertzea.
Edozein euskarri tradizionaletan edo telematikoetan (fax, e-posta, burofaxa) emandako testuak ulertzea.
Sektorearekin lotzen diren mota guztietako testu-tipologiak ezagutzea.
Erlazio logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.
Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.
Lanbide-jardueraren terminologia espezifikoa.
Idatzizko testuak ulertzeko beharrezko gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs, lokuzioak, izaeraren, zalantzaren eta desioaren adierazpena, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa, aditz modala, etab.
Sektorean ohikoenak diren testu-tipologien egitura.
Ulertzeko interesa izatea.
Lanbidearekin lotzen diren edozein motatako testuak ulertzeko beharrezko baliabideak erabiltzen autonomiaz jardutea.
Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.
Informazio-iturriekiko jarrera erreflexiboa eta kritikoa izatea.
Ahozko mezuak sortzea.
Honako hizkuntza-baliabideak ezagutzea: adostasuna eta desadostasuna, hipotesiak eta espekulazioak, iritziak eta aholkuak, pertsuasioa eta ohartarazpenak.
Gizarte-harremanetarako hizkuntza-adierazgailuak, adeitasun-arauak eta erregistro desberdinak erabiltzea.
Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: hitz egiteko txanda hartzea, mantentzea eta lagatzea, sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argibideak eskatzea, eta abar.
Intonazioa ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa erabiltzea: intonazio-ereduak erabiltzea.
Gramatika-baliabideak, ahozko mezuak sortzeari dagokionez: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs, lokuzioak, izaeraren eta zalantzaren adierazpena, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa, aditz modala, etab.
Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak.
Lanbide-jardueraren terminologia espezifikoa.
Fonetika, intonazioa eta erritmoa, ahozko mezuei dagokienez.
Ikasgelan ingelesa erabiltzearen aldeko jarrera positiboa izatea.
Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.
Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.
Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.
Idatzizko testuak igortzea.
Hainbat euskarritan emandako sektoreko dokumentu eta testu profesionalak eta egunerokoak adieraztea eta betetzea.
Testu koherenteak lantzea:
Testua komunikazio-testuingurura egokitzea.
Testuaren mota eta formatua.
Hizkuntza-aldaera.
Erregistroa.
Gairako sarrera eta diskurtsoaren hasiera. Garapena eta iritsiera: adibideak. Diskurtsoaren amaiera eta laburpena.
Sektorearen berariazko terminologia egokia erabiltzea.
Egitura sintaktikoak hautatzea.
Puntuazio-markak erabiltzea.
Lanbide-jardueraren terminologia espezifikoa.
Testuak igortzeko beharrezko gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, phrasal verbs, aditz modalak, lokuzioak, boz pasiboaren erabilera, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa.
Beste baliabide batzuk: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.
Loturak: although, even if, in spite of, despite, however, in contrast...
Eratorpena: adjektiboak eta substantiboak osatzeko atzizkiak.
Denbora-erlazioak: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.
Sektorean ohikoenak diren testu-tipologien egitura.
Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.
Lanbidearekin lotzen diren edozein motatako testuak sortzeko beharrezko baliabideak erabiltzeko autonomia izatea.
Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.
Atzerriko hizkuntza (ingelesa) hitz egiten duten herrialdeetako kultura-elementurik adierazgarrienak identifikatzea eta interpretatzea.
Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.
Komunikazioaren testuinguruaren, solaskidearen eta solaskideen asmoaren arabera, erregistrorik egokienak erabiltzea.
Ingelesa hizkuntza duten herrialdeetako elementu soziokultural esanguratsuenak.
Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak balioestea.
Atzerriko hizkuntza ezagutzea, bizitza pertsonalean eta profesionalean interesgarriak izan daitezkeen jakintzak areagotzeko.
Lanbide-modulua: Nazioarteko merkataritzako proiektua
Kodea: 0828
Maila: 2.a
Iraupena: 50 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Produkzio-sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta behar horiek ase ditzaketen ereduzko proiektuekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Sektoreko enpresak antolamendu-ezaugarrien arabera eta eskaintzen duten produktuaren edo zerbitzuaren arabera sailkatu ditu.
Ereduzko enpresak ezaugarritu ditu eta, horretarako, sail bakoitzaren funtzioak eta antolamendu-egitura eman du aditzera.
Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.
Sektorean aurreikus daitezkeen negozio-aukerak baloratu ditu.
Aurreikusten diren eskariei erantzuteko behar den proiektu mota identifikatu du.
Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.
Zerga-betebeharrak, lanekoak eta arriskuen prebentziokoak, eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.
Proposatzen diren produkzio edo zerbitzuko teknologia berriak txertatzeko jaso daitezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.
Proiektua lantzeko jarraitu beharreko lan-gidoia landu du.
Tituluan adierazitako konpetentziekin lotutako proiektuak diseinatzen ditu, horiek eta osatzen dituzten faseak barnean hartu eta garatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Proiektuan jorratuko diren alderdiei buruzko informazioa bildu du.
Bideragarritasun teknikoari buruzko azterlana egin du.
Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia identifikatu ditu.
Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta horien iritsiera identifikatu du.
Egiteko beharrezkoak diren baliabide naturalak eta pertsonalak aurreikusi ditu.
Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.
Abian jartzeko finantziazio-beharrak identifikatu ditu.
Diseinatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.
Proiektuaren kalitatea ziurtatzeko kontrolatu beharreko alderdiak identifikatu ditu.
Proiektua gauzatzea planifikatzen du, eta esku hartzeko plana eta dagokion dokumentazioa zehazten ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Jarduerak sekuentziatu ditu, eta inplementatze-beharren arabera antolatu ditu.
Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak eta logistika finkatu ditu.
Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.
Jarduerak gauzatzeko edo jarduteko prozedurak finkatu ditu.
Proiektua ezartzeari datxezkion arriskuak identifikatu ditu, eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta beharrezko bitartekoak eta tresneriak definitu ditu.
Baliabide materialak eta giza baliabideak eta gauzatze-denborak esleitzeko plangintza egin du.
Ezartzearen baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.
Proiektua ezartzeko edo gauzatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.
Proiektua gauzatzean, jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagaiak eta tresnak hautatu izana justifikatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.
Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.
Jarduerak egitean sor daitezkeen gorabeherak eta izan daitekeen konponbidea ebaluatzeko eta horiek erregistratzeko prozedura definitu du.
Baliabideetan eta jardueretan izan daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, horiek erregistratzeko sistema barne.
Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.
Erabiltzaileei edo bezeroei buruzko ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du, eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.
Proiektuaren baldintza-agiria betetzen dela bermatzeko sistema ezarri du, halakorik dagoenean.
Proiektua aurkeztu eta defendatzen du, eta proiektua lantzean eta heziketa-zikloko ikaskuntza-prozesua garatzean eskuratutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak eraginkortasunez erabiltzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Proiektuari buruzko memoria-dokumentua egin du.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiliko dituen aurkezpena prestatu du.
Proiektuaren azalpena egin du. Bertan, haren helburuak eta eduki nagusiak deskribatu ditu eta jasotako ekintza-proposamenen hautaketa justifikatu du.
Azalpenean komunikazio-estilo egokia erabili du eta, ondorioz, azalpen antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra lortu du.
Proiektua babestu du, eta arrazoituta erantzun die epaimahai ebaluatzaileak planteatzen dituen galderei.
Lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea
Kodea: 0829
Maila: 1.a
Iraupena: 99 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Lan-munduratzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzako hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.
Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.
Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.
Tituludunarentzako lanerako eta lan-munduratzeko hobi nagusiak identifikatu ditu.
Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu dira.
Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.
Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.
Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.
Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.
Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.
Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.
Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.
Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.
Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.
Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.
Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.
Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.
Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.
Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.
Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.
Soldata-ordainagiria aztertu du, eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.
Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.
Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.
Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.
Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.
Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak zerrendatu ditu.
Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.
Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.
Langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.
Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.
Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.
Oinarrizko kontribuzio mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.
Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.
Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.
Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.
Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.
Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.
Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.
Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.
Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.
Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.
Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.
Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.
Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.
Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.
Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.
Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.
Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.
Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.
Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.
Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.
Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.
Edukiak:
Lan-munduratzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzako prozesua.
Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.
Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.
Tituluaren lanbide-sektorea definitzea eta aztertzea.
Norberaren ibilbidea planifikatzea:
Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.
Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.
Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.
Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.
Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.
Erabakiak hartzeko prozesua.
Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.
Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.
Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.
Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.
Autoenplegua lan-mundura sartzeko hautabidetzat balioestea.
Lan-munduan egoki txertatzeko lan-ibilbideak baloratzea.
Lanarekiko konpromisoa izatea. Lortutako trebakuntza baliaraztea.
Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea.
Antolakundea pertsona talde gisa aztertzea.
Antolamendu-egiturak aztertzea.
Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.
Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.
Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.
Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.
Lan-taldeen sorrera aztertzea.
Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.
Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.
Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.
Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.
Gatazkaren definizioa: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.
Gatazkak ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.
Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena balioestea.
Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak balioestea.
Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.
Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.
Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.
Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak.
Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.
Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.
Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.
Nomina interpretatzea.
Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.
Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren direktibak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.
Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.
Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.
Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).
Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.
Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).
Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.
Ordezkaritza sindikala: «Sindikatua» kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.
Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.
Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana...
Lana arautzeko beharra baloratzea.
Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa izatea.
Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.
Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.
Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta balioestea.
Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.
Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.
Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.
Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.
Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.
Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.
Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.
Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.
Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.
Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.
Arrisku profesionalak ebaluatzea.
Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.
Arrisku-faktoreak aztertzea.
Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.
Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.
Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.
Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.
Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.
Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.
Arrisku profesionalaren kontzeptua.
Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.
Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.
Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.
Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.
Lanaren eta osasunaren arteko lotura balioestea.
Prebentzio-neurriak hartzeko interesa azaltzea.
Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia balioestea.
Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.
Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak bideratzea, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.
Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.
Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.
Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.
Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.
Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.
Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.
Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun mailak enpresan.
Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.
Prebentzioaren kudeaketa enpresan.
Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).
Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.
Prebentzioaren plangintza enpresan.
Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.
Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.
Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.
Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.
Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.
Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea.
Norbera babesteko teknikak identifikatzea.
Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakakoek dituzten betebeharrak aztertzea.
Lehen sorospenetako teknikak aplikatzea.
Larrialdi-egoerak aztertzea.
Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.
Langileen osasuna zaintzea.
Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.
Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.
Larrialdi medikoa / lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.
Seinale motak.
Larrialdien aurreikuspena balioestea.
Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.
Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.
Lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza
Kodea: 0830
Maila: 2.a
Iraupena: 360 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 22
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek enpresak egiten duen zerbitzu motarekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.
Enpresaren egitura eta sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduak alderatu ditu.
Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota enpresa-jardueraren garapenarekin lotu ditu.
Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.
Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.
Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.
Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.
Ebaluazio-irizpideak:
Aintzat hartu eta justifikatu ditu:
Lanpostuak behar duen prestasun pertsonala eta denborakoa.
Lanposturako beharrezkoak diren jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, ordena, garbitasuna eta erantzukizuna).
Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean eta norbera babesteko neurrien aurrean.
Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.
Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.
Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.
Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.
Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatu beharreko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.
Lanbide-jarduerak dituen arriskuen arabera eta enpresaren arauen arabera jarri du abian norbera babesteko tresneria.
Garatutako jardueretan, ingurumena errespetatzeko jarrera argia izan du, eta horrekin lotutako barruko eta kanpoko arauak aplikatu ditu.
Lanpostua edo jarduera garatzeko eremua antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.
Jasotako argibideak interpretatu eta bete ditu, eta zuzendu zaion lanaz arduratu da.
Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorra ezarri du, eta haiekin tratu erraza eta zuzena du.
Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo ezustekoren berri eman du.
Dagokion jardueraren garrantzia baloratu du. Enpresaren produkzio-prozesuen barruan zuzendutako zereginetan izan diren aldaketetara eta eginkizun berrietara egokitu da.
Edozein jarduera edo zereginetan, arauak eta prozedurak arduraz aplikatzeko konpromisoa hartu du.
Enpresaren kudeaketa ekonomikoarekin eta finantzarioarekin erlazionatutako zereginak garatzen ditu, jasotako argibideei jarraiki.
Ebaluazio-irizpideak:
Aktiboak eskuratzeko eta berritzeko laguntza eta diru-laguntza publikoak lortzeari buruzko informazioa ematen duten erakundeak identifikatu ditu.
Inbertsioak finantzatzeko finantza- eta kreditu-tresnarik ohikoenak identifikatu ditu, eta mailegu edo kreditu bat lortzeko prozedura eta dokumentazioa kudeatu du.
Produktu eta zerbitzuen salerosketa ordaintzearekin, kobratzearekin eta finantzatzearekin erlazionatutako kudeaketak egin ditu.
Saldutako produktuak edo egindako zerbitzuak kobratzeko eta ordaintzeko dokumentuak, fakturak eta ordainagiriak egin eta kudeatu ditu.
Enpresan sortutako dokumentazioa antolatzeko, erregistratzeko eta artxibatzeko lanak garatu ditu.
Faktura elektronikoak igortzeko eta hartzeko araudia eta eskakizunak interpretatu ditu.
Inbertsioen kostuak kalkulatu ditu eta haien errentagarritasuna eta enpresaren kaudimena eta eraginkortasuna zehaztu du.
Enpresaren kontabilitate- eta zerga-prozesuan parte hartu du, indarrean dagoen merkataritza- eta zerga-araudiaren arabera.
BEZaren eta mozkinen gaineko zergen aldian behingo aitorpenak egin ditu.
Enpresaren nazioartekotzearekin erlazionatutako kanpo-merkatuetan merkataritza-azterketak egiten ditu, eta ezarritako helburuak betetzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Enpresarentzat interesa duten merkataritza-azterketak egin ditu kanpo-merkatuetan, enpresa nazioartekotzeari edo merkatu berrietan sartzeari begira.
Informatika-aplikazioak erabili ditu informazioa lortzeko eta tratatzeko eta emaitzak aurkezteko.
Lortutako informazioa antolatu du eta enpresaren datu-basera gehitu du, erabakiak hartzerakoan erabiltzeko.
Produktu berriak kanpo-merkatu batean sartzeko aukera ebaluatu du, eta, horretarako, dauden produktu-lerroak eta gamak baloratu ditu.
Kanpo-merkatu bateko prezioen politikari buruzko txostenak egin ditu, eta, horretarako, produktuaren prezioa osatzen duten aldagaiak aztertu ditu.
Kanpo-merkatu batean sartzeko modurik egokiena hautatu du, eta, horretarako, nazioarteko merkatuetan banaketa-kanalen egitura definitzen duten faktoreak aztertu ditu.
Kanpo-merkatu batean sartzeko merkataritza-sustapeneko ekintzarik egokienak hautatu ditu, eta, horretarako, erabilgarri dauden merkataritza-komunikazioko aukerak aztertu ditu.
Nazioarteko marketineko plan bat egin du, produktuen oinarrizko informazioa edo briefinga hautatuta.
Salgaiak inportatzeko/esportatzeko eta sartzeko/bidaltzeko eragiketei dagozkien administrazio-kudeaketak egiten ditu, indarrean dagoen legeria aplikatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Nazioarteko merkataritzako eragiketekin erlazionatutako informazioa eta dokumentazioa lortzeko eta tratatzeko sistemak erabili ditu.
Inportatzeko/esportatzeko eta sartzeko/bidaltzeko eragiketetan administrazio-prozedurak kudeatu ditu.
Salgaiak inportatzeko/esportatzeko eta/edo sartzeko/bidaltzeko eragiketen administrazio-kudeaketarako beharrezkoa den dokumentazioa landu du.
Bezeroari bidali behar zaion esportatzeko salgaien eskaintza landu du, hainbat incoterm erabilita.
Salgaien nazioarteko salerosketako kontratuetan sartu ohi diren klausulak interpretatu ditu.
Nazioarteko salerosketako kontratua prestatu du, eta haren klausuletan incoterma eta alderdien artean hitzartutako gainerako itunak eta baldintzak islatu ditu.
Nazioarteko salerosketako eragiketei lotutako dokumentazioa landu du, informatika-aplikazio espezifikoak erabilita.
Nazioarteko salerosketako eragiketetan sortutako informazioa eskuz eta informatikoki prozesatu eta artxibatu du.
Ingelesa erabili du nazioarteko merkataritzako eragiketen administrazio-kudeaketan.
Salgaiak nazioartean biltegiratzeko, garraiatzeko eta banatzeko prozesuak antolatzeko, kudeatzeko eta egiaztatzeko lanak garatzen ditu, eta, eginkizun horretan, salgaien osotasuna eta erabilgarri dauden espazio eta bitartekoen optimizazioa bermatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Stocken haustura saihestuko duten materialak eta produktuak erosteko premiak ezarri ditu.
Materialak erosteko aginduak landu ditu, unea eta biltegiko xedea adierazita.
Hornitzaileak hautatu ditu eta erosketaren baldintzak negoziatu ditu.
Biltegiko stockak kudeatu ditu kostuak minimizatzeko.
Biltegiaren aurrekontua kudeatu eta kontrolatu du, kostuen esleipenetik datozen desbideratzeak hautemateko eta zuzentzeko.
Biltegian egindako prozesuak gainbegiratu ditu, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko sistemen eta langileak prestatzeko/birziklatzeko planen arabera.
Salgaiaren nazioarteko garraiorik egokiena kudeatu du, salgai mota, jatorri- eta helmuga-puntuak eta zerbitzuaren kostua kontuan hartuta.
Salgaiaren nazioarteko garraioko kontratua kudeatu du, erabilitako garraiobidearen eta itundutako incotermaren arabera.
Garraioan zehar salgaiaren asegurua kudeatu du, erabilitako garraio-modalitatearen eta salerosketa-kontratuan itundutako baldintzen arabera.
Enpresaren merkaturatze-prozesuak kudeatzen ditu, eta, horretarako, kanpo-merkatuetan bezeroekin eta hornitzaileekin harremanetan jartzen da eta negoziazio- eta kontratazio-jardueretan parte hartzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Nazioarteko bezeroak eta hornitzaileak bilatzeko eta hautatzeko teknika egokiak erabili ditu.
Nazioarteko bezeroek eta hornitzaileek bete behar dituzten merkataritzako terminoak eta baldintzak identifikatu ditu.
Agente, bitartekari, bezero eta hornitzaile korporatiboak hautatzea, antolakundeak markatutako helburuen arabera.
Nazioarteko bezeroen eta hornitzaileen fitxategi maisuak prestatu ditu, bezeroekiko harremanak kudeatzeko informatika-aplikazioa abiapuntu hartuta.
Nazioarteko bezeroak edo hornitzaileak hautatzeko lanen txostenak egin ditu informatika-euskarrietan.
Bezeroen eta hornitzaileen fitxategiak eta datu-baseak mantentzeko eta eguneratzeko lanak aldian behin egin ditu.
Beste herrialde batzuetako bezeroentzako aurrekontuak eta eskaintzak landu ditu, hitzartutako baldintzak eta itundutako incoterma kontuan hartuta.
Ingelesa erabili du enpresaren negoziazio- eta merkaturatze-prozesuetan.
Nazioarteko finantzaketako kudeaketak eta salgaiak inportatzeko/sartzeko eta esportatzeko/bidaltzeko eragiketak ordaintzeko/kobratzeko kudeaketak egiten ditu, jasotako argibideen arabera.
Ebaluazio-irizpideak:
Nazioarteko finantzaketako eragiketekin erlazionatutako informazioa/dokumentazioa tratatzeko sistemak erabili ditu.
Esportazioak eta inportazioak finantzatzeko eragiketen kudeaketan parte hartu du, eta, horretarako, kasu bakoitzean, sortzen dituzten arriskuak eta finantza-kostuak kalkulatu ditu.
Nazioarteko merkataritzako eragiketei lotutako kredituak kudeatzeko beharrezkoa den dokumentazioa landu du.
Finantza-kostuak kalkulatu ditu eta mailegu baten amortizazio-taula landu du, informatika-aplikazio egokia erabilita.
Produktu, zerbitzu eta proiektuen esportaziorako laguntza ofizialdun kreditu bat lortzeko beharrezkoa den dokumentazio espezifikoa bete du.
Nazioarteko lehiaketa edo lizitazio bati lotutako beharrezko dokumentazio espezifikoa kudeatu du.
Nazioarteko salerosketako eragiketen kobrantza edo ordainketa egiteko beharrezkoa den dokumentazioa kudeatu du.
Nazioarteko ordainbideei eta haiei lotutako bermeei buruzko dokumentazioa landu eta kudeatu du.
Ingelesa erabili du nazioarteko merkataritzako eragiketen finantza-kudeaketan eta nazioarteko ordainbideen kudeaketan.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Aldatutakoa: 46/2016 DEKRETUA, martxoaren 15ekoa, Lanbide Heziketako zenbait tituluri dagokien curriculuma ezarri eta lehengo zenbait titulurekin lotutako titulu berriak lortzeko kurtso osagarriak sortzen dituena.
- Ikus: 32/2008 DEKRETUA, otsailaren 26koa, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena.