Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

250/2012 DEKRETUA, azaroaren 27koa, mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 24
  • Hurrenkera-zk.: 642
  • Xedapen-zk.: 250
  • Xedapen-data: 2012/11/27
  • Argitaratze-data: 2013/02/04

Testu legala

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 149.1.7 artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, Lanbide Heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Ekonomia iraunkorraren martxoaren 4ko 2/2011 Legeak eta Ekonomia iraunkorraren Legea osatzen duen martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak Lanbide Heziketaren eta kualifikazioen 5/2002 Lege Organikoa eta Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoa aldatzen dituenak, hainbat lege-aldaketa adierazgarri eragin dituzte bestelako ekonomia baten garapena sustatzeko eta bizkortzeko, hau da, ekonomia lehiakorragoa eta berritzaileagoa, produkzio-sektore tradizionalak berritzeko gauza izango dena eta kalitateko enplegu egonkorra eskatzen duten beste jarduera batzuetarantz bidea egiteko gauza izango dena sustatzeko eta bizkortzeko.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, kontuan hartu dira Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako jarraibideak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk.

  1. artikuluak titulu horien lanbide-profila zehazten du. Lanbide-profil horretan sartuko dira gaitasun orokorra, lanbide-gaitasuna, gaitasun pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren gaitasun-atalak. Horrenbestez, titulu bakoitzak lanbide-kualifikazio oso bat, gutxienez, hartuko du barnean, betiere Lanbide Heziketako tituluek produkzio-sistemaren premiei eta hiritartasun demokratikoa egikaritzeko aukera emango duten balio pertsonal eta sozialei eraginkortasunez erantzuteko.

    Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren titulua eta gutxieneko irakaskuntzak zehazten dituen azaroen 4ko 1593/2011 Errege Dekretuak ordeztu egiten du arreta soziosanitarioko titulua arautzen zuen maiatzaren 2ko 496/2003 Errege Dekretua.

    Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen aurrez aipatutako uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 8.2 artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, errespetatu beharko dute Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa.

    Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

    Bestalde, hezkuntza-sistemaren barruan, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak Lanbide Heziketaren antolamendua eta araudia ezartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

    Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren titulua ezartzen duen eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen azaroaren 4ko 1593/2011 Errege Dekretuaren babesean.

    Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta gaitasun-atalak zerrendatzen dira, eta gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

    Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren gaitasun profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Helburu horietan adierazten da zer gaitasun eta lorpen eskuratu behar dituen ikasleak heziketa-zikloaren amaieran; hortaz, lehen iturria dira heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko.

    Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

    Honako dekretu hau bideratzean, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

    Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko azaroaren 27an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren,

    ZERA XEDATU DUT:

  1. Dekretu honetan mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen da Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, berari dagokio Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

  3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren titulua honako elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea.

Maila: Erdi Mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: Gizarte- eta kultura-zerbitzuak.

Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko erreferentea: INSN-3b.

Tituluari dagokion lanbide-profila, gaitasun orokorraren, gaitasun profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta gaitasun-atalen bidez adierazten da.

  1. Titulu honen gaitasun orokorra da mendekotasun-egoeran dauden pertsonei etxeko eta instituzioetako esparruan arreta egitea, pertsona horien bizi-kalitatea mantentzeko eta hobetzeko, eta, horretarako, laguntza-jarduerak egitea ez osasunekoak, baita jarduera psikosozialak eta etxeko kudeaketan laguntzeko jarduerak ere, prebentzio eta segurtasuneko neurriak eta arauak aplikatuta, eta, beharrezkoa denean, beste zerbitzu batzuetara bideratuta.

  2. Gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen gaitasun profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren behar asistentzialak eta psikosozialak zehaztea, eta banakako arreta-planaren bidez pertsona horri buruz lortutako informazioa interpretatzea eta informazio horren isilekotasuna zaintzea.

    2. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen arreta-jarduerak antolatzea, eta pertsona horien eta familien lankidetza bultzatzea eta aintzat hartzea banakako arreta-planean zehaztutako zuzentarauak.

    3. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen higiene pertsonalerako eta janzteko jarduerak egitea, laguntza egokia eskainiz, eguneroko jardueretan autonomoak izan daitezela bultzatuzeta haiekiko errespetuzko eta profesionaltasunezko jokabidea izanik.

    4. Elikadurarekin lotutako zereginak antolatzea, menuak gainbegiratuz, jakiak prestatuz eta jaten emanez, hala behar izanez gero.

    5. Bizikidetza-unitatearen oinarrizko dokumentazioa eta aurrekontua kudeatzea, baliabideak optimizatuz eta kudeaketa ekonomikoaren bideragarritasuna bermatuz.

    6. Etxeko mantentze-lanak eta garbiketak egitea, bizigarritasun-, higiene- eta txukuntasun-baldintzak bermatuz, kalitate, segurtasun eta ingurumen-zaintzaren irizpideen arabera, eta, hala badagokio, beharrezko agiriak izapidetuz.

    7. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen egoera fisikoarekin lotutako esku-hartzeak egitea, ezarritako jarraibideen arabera eta pertsonaren intimitatearekiko errespetuz jokatuta.

    8. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei lekualdaketak, mobilizazioak eta joan-etorriak egiten laguntzea, beharrezko protokoloak eta laguntza teknikoak erabilita, banakako arreta-planean ezarritako jarraibideak betez eta prebentzio- nahiz segurtasun-neurriak hartuta.

    9. Esku-hartzeko esparruetan, prebentzio- eta segurtasun-neurriak aplikatzea, bai mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzat bai profesionalentzat.

    10. Bere jardun profesionalean, larrialdi eta osasun-arrisku egoerei aurre egitea, lehen-laguntzako teknikak aplikatuta.

    11. Laguntza psikosozialeko esku-hartzeak egitea, eta, horretarako, laguntza teknikoak eta komunikaziokoak nahiz informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea, banakako arreta-planean ezarritako jarraibideak betez.

    12. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonal eta sozialeko trebetasunak mantentzeko eta garatzeko teknikak eta estrategiak aplikatzea, eta, horretarako, banakako arreta-planean ezarritako jarraibideen araberako laguntza teknikoak eta komunikaziokoak erabiltzea.

    1. Laguntza eta asistentzia pertsonaleko jardunak egitea, bizimodu independenteko banakako planaren jarraibideak eta pertsona erabiltzailearen erabakiak errespetatuta.

    2. Aholkuak ematea mendekotasun-egoeran dagoen pertsonari, familiari eta zaintzaile informalei, eta zaintza eta arreta asistentzial eta psikosozialerako jarraibideak eskaintzea eta pertsona solaskidearen ezaugarrietara egokitzea komunikazioa nahiz jokabideak.

    3. Gorabeherak ekimenez eta autonomiaz gainditzea, jarrera autokritikoa adieraziz eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen ongizateari mesede egiteko alternatibak bilatuz.

    4. Jardun asistentzialen eta psikosozialen nahiz etxea kudeatzeko jardunaren kontrol eta jarraipenean laguntzea, erregistro egokiak betetez, zerbitzuaren aplikazio informatikoa erabiliz eta hautemandako gorabeherak jakinaraziz.

    5. Telelaguntza-zerbitzuko deien sartu-irtena kudeatzea, ezarritako protokoloen arabera erantzunez eta deiak eginez, eta aplikazio informatikoak eta tresna telematikoak erabiliz.

    6. Produkzio-prozesuetako aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko lan-egoera berrietara egokitzea, «bizialdi osoko ikaskuntzarako» dauden baliabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabilita, jakintzak eguneratzeko.

    7. Dagokion gaitasunaren esparruan erantzukizunez eta autonomiaz jardutea, eta esleitutako lana antolatzea eta egitea, lan-ingurunean beste profesional batzuekin talde-lanean edo lankidetzan jardunez.

    8. Bere jarduerari dagozkion gorabeherak arduraz konpontzea, horien sorburuak identifikatuz, bere gaitasunaren eta autonomiaren esparruan.

    9. Eraginkortasunez komunikatzea, bere lanaren esparruan esku hartzen duten pertsonen autonomia eta gaitasuna errespetatuz.

    10. Produkzio-prozesuan laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako neurriak eta protokoloak aplikatzea, pertsonen, lan-ingurunearen eta ingurumenaren gaineko kalteak saihesteko.

    11. Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan bildutako lanbide-jardueretan, kalitate-prozedurak, irisgarritasun unibertsalekoak eta «guztientzako diseinukoak» aplikatzea.

    12. Enpresa txiki bat sortu eta abiarazteko oinarrizko kudeaketa egitea, eta dagokion lanbide-jardueran ekimena izatea.

    13. Dagokion jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera, eta aktiboki parte hartuz bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta gaitasun-atalen zerrenda:

    Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    1. Pertsonei etxean gizarte- eta osasun-arreta ematea SSCO089_2 (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua). Gaitasun-atal hauek barne hartzen ditu:

      UCO249_2: gizarte- eta osasun-laguntzako premiak dituzten pertsonei zuzendutako etxeko laguntza fisikoko esku-hartzeak garatzea.

      UCO250_2: gizarte- eta osasun-laguntzako premiak dituzten pertsonei zuzendutako etxeko laguntza psikosozialeko esku-hartzeak garatzea.

      UCO251_2: bizikidetza-unitatearen kudeaketa eta funtzionamenduari lotutako jarduerak gauzatzea.

    2. Mendetasuna duten pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta ematea. SSC320_2 (urriaren 19ko 1368/2007 Errege Dekretua). Gaitasun-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC1016_2: diziplinarteko taldeak adierazitako pertsonei eta horien inguruneari arreta egiteko jardunak prestatzea eta bultzatzea instituzio-esparruan.

      UC1017_2: mendekotasun-egoeran dauden pertsonei zuzendutako arreta fisikoaren jardunak garatzea instituzio-esparruan.

      UC1018_2: mendekotasun-egoeran dauden pertsonei zuzendutako gizarte- eta osasun-arretaren jardunak garatzea instituzio-esparruan.

      UC1019_2: mendekotasun-egoeran dauden pertsonei zuzendutako arreta psikosozialaren jardunak garatzea instituzio-esparruan.

    3. Telelaguntzako deiak kudeatzea SSC443_2 (abenduaren 14ko 1096/2011 Errege Dekretua). Gaitasun-atal hauek barnean hartzen ditu:

      UC1423_2: telelaguntzako zerbitzuaren sarrera-deiei arreta egitea eta deiak kudeatzea.

      UC1424_2: telelaguntzako zerbitzuaren irteera-deiak egitea eta kudeatzea.

      UC1425_2: telelaguntzako zerbitzua egiteko tresnak, teknikak eta trebetasunak maneiatzea.

  1. Pertsonei zuzendutako zerbitzu-sektorean dihardute lanbide-profil horretako pertsonek: laguntza-zerbitzuetan, zerbitzu psikosozialetan eta etxea kudeatzen laguntzeko zerbitzuetan.

  2. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzailea instituzioetan edo etxean.

    Arreta psikiatrikoko zentroetako zaintzailea.

    Gerokultorea.

    Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen gelazainburua eta azpigelazainburua instituzioetan.

    Adinekoen eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen egoitzetako plantako laguntzaile arduraduna.

    Etxez etxeko laguntzako laguntzailea.

    Etxez etxeko arretako laguntzailea.

    Familiako langilea.

    Hezkuntza bereziko laguntzailea.

    Laguntzaile pertsonala.

    Telelaguntzako teleoperadorea.

Heziketa-zikloaren irakaskuntzetan honako alderdi hauek sartzen dira:

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Behatzeko eta erregistratzeko teknikak eta tresnak identifikatzea, eta teknika eta tresna horiek mendekotasun-egoeran dauden pertsonen ezaugarrien arabera eta arreta-plan indibidualizatuaren arabera hautatzea, horien laguntza-premiak eta behar psikosozialak zehazteko.

    2. Esku hartzeko programaren jarraibideak interpretatzea, eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen ezaugarrietara eta beharretara egokitzea, laguntza-jarduerak eta jarduera psikosozialak antolatzeko.

    3. Mendekotasun-egoeran dauden aukerak eta mugak identifikatzea eta laguntza mota hautatzea, autonomia- eta autodeterminazio-mailaren arabera, higiene pertsonaleko eta arropa-garbitasuneko jarduerak egiteko, betiere arreta-plan indibidualizatuan finkatutako jarraibideei jarraituta.

    4. Arreta-plan indibidualizatuan ezarritako agindu dietetikoak interpretatzea, eta menuak eta elikagaien prestaketa egokitzea, elikadurarekin lotzen diren zereginak antolatzeko.

    5. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei elikagaiak ahoratzen laguntzeko premiak identifikatzea, eta premia horiek elikagaiak ematen laguntzeko euskarriekin eta teknikekin lotzea.

    6. Gastuak kontrolatzeko eta administratzeko prozedurak aztertzea, mendekotasun-egoeran diren pertsonen baliabideekin eta beharrekin lotuta, bizikidetasun-unitatearen aurrekontua kudeatzeko.

    7. Etxea mantentzeko prozedurak identifikatzea, eta bizigarritasun, higiene eta txukuntasuneko baldintzak bermatuko dituzten baliabideak eta bitartekoak hautatzea kalitate, segurtasun eta ingurumen-zaintzako irizpideekin, betiere mantentze-lanak eta garbiketak egiteko.

    8. Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren laginak hartzeko eta medikazioa aztertu, eman eta kontrolatzeko prestakuntza-teknikak hautatzea, kontuan izanik horien ezaugarriak eta egoera fisikoarekin lotzen diren esku-hartzeetarako ezarritako jarraibideak.

    9. Prozedura eta laguntza teknikoak hautatzea, arreta-plan indibidualizatuaren jarraibideei jarraituta eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen egoerara egokituta, lekualdaketak eta mobilizazioak egiteko eta joan-etorrietan laguntzeko.

    10. Arrisku-faktoreak identifikatzea eta prebentzio- eta segurtasun-neurriekin lotzea, eta, horrela, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen eta profesionalen beraien integritatea zaintzeko neurri egokiak aplikatzea.

    11. Lehen laguntzetako teknikak hautatzea, lan-jardueran larrialdietako eta osasun-arriskuko egoeretan jarduteko ezarritako protokoloei jarraituta.

    12. Estrategia psikologikoak, errehabilitatzaileak, lanerakoak eta komunikaziokoak aztertzea eta mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren berariazko zirkunstantzietara egokitzea, arreta-plan indibidualizatuaren jarraibideen araberako laguntza psikosozialeko jardunak egiteko.

    1. Komunikazioa laguntzeko sistemak identifikatzea eta pertsonaren ezaugarriekin lotzea, autonomia pertsonaleko eta sozialeko trebetasunak garatzeko eta mantentzeko.

    2. Laguntza teknikoak eta komunikaziokoak hautatzea, eta, horretarako, mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren ezaugarriak eta aukerak kontuan hartzea, autonomia pertsonaleko eta sozialeko trebetasunak eta bizimodu independenterako aukerak errazteko.

    3. Bizimodu independentearen printzipioak identifikatzea eta pertsonaren eta testuinguruaren ezaugarriekin lotzea, autonomia eta gizarte-mailako parte-hartzea sustatzeko.

    4. Bizimodu independenteko banako planaren elementu kritikoak aztertzea, eta pertsona bakoitzaren erabakiekin lotzea, betiere pertsonaren ondoan egoteko eta hari laguntzeko zereginak egiteko.

    5. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei, familiei eta zaintzaile informalei aholkuak emateko garaian, solaskidearen ezaugarrien arabera hautatzea komunikazio-estiloak eta jarrerak.

    6. Jardun-protokoloak identifikatzea eta kontingentziekin lotzea, segurtasunez eta eraginkortasunez ebazteko.

    7. Kontrol eta jarraipeneko tresnak betetzea eta protokoloak aplikatzea, betiere laguntza-jardueren, jarduera psikosozialen eta kudeaketa-jardueren kontrolean eta jarraipenean laguntzeko.

    8. Tresna telematikoak eta informatika-aplikazioak identifikatzea, eta telelaguntzako zerbitzuaren deiak egiteko, jasotzeko eta kudeatzeko ezarritako protokoloak hautatzea.

    9. Bizialdi osoko ikaskuntzarako dauden baliabideak eta komunikazioaren eta informazioaren teknologiak aztertzea eta erabiltzea, ikasteko eta jakintzak eguneratzeko, eta lanbidean eta pertsonalki hobetzeko aukerak ezagutzea, lanbideko eta laneko hainbat egoeratara moldatzeko.

    10. Talde-lanak egitea eta haien antolamendua baloratzea, tolerantziaz eta errespetuz parte hartuz, eta erabaki kolektiboak edo bakarkakoak hartzea, erantzukizunez eta autonomiaz jarduteko.

    11. Sormenezko irtenbideak hartu eta balioestea lan-prozesuak garatzean sortzen diren arazo eta gorabeheren aurrean, dagokion jardueran izaten diren gertakariak erantzukizunez ebazteko.

    12. Komunikazio-teknikak aplikatzea, zabaldu beharreko edukietara, horien helburura eta hartzaileen ezaugarrietara egokituta, prozesuaren eraginkortasuna ziurtatzeko.

    13. Lanbide-jarduerarekin lotutako ingurumen-arriskuak eta lanekoak aztertzea eta haien sorburuekin erlazionatzea, hartuko diren prebentzio-neurriak funtsatzeko eta dagozkien protokoloak aplikatzeko, norberaren, besteen, ingurunearen eta ingurumenaren gaineko kalteak saihesteko.

    14. Irisgarritasun unibertsalari eta «denontzako diseinuari» erantzuteko beharrezkoak diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.

    15. Ikasteko prozesuan lanaren kalitate-prozedurak eta erreferentziako produkzio-sektorearenak hobetzeko beharrezkoak diren teknikak aplikatzea eta aztertzea.

      aa) Kultura ekintzailearekin, enpresakoarekin eta lanbide-ekimenekoarekin lotutako prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.

      ab) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arretaren antolamendua.

    2. Gizarte-trebetasunak.

    3. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta premiak.

    4. Arreta eta laguntza psikosoziala.

    5. Komunikaziorako laguntza.

    6. Etxeko laguntza.

    7. Osasun-arreta.

    8. Arreta higienikoa.

    9. Telelaguntza.

    10. Lehen laguntzak.

    11. Ingeles teknikoa.

    12. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    1. Enpresa eta ekimen sortzailea.

    2. Lantokiko prestakuntza.

      1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 10. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezartzen da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken 12 asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

  5. Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko gaitasunak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza sartzeko Ingeles teknikoko modulua txertatuta landuko da curriculumean, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta gaitasunak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

  1. Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezartzen dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du Lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.

  3. Irakasle espezialistek eskumena izango dute dekretu honen IV. eranskineko 1. atalean zehaztutako lanbide-moduluak irakasteko.

  4. Irakasle espezialistek otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete behar dituzte irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du Lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena.

  5. Gainera, lanbide-moduluaren barnean sartutako prozesuen beharrei erantzuten zaiela bermatzeko, irakasle espezialistek, izendapen bakoitzaren hasieran, dagokien lan-esparruan ezagututako lanbide-esperientzia egiaztatu beharko dute, behar bezala eguneratua. Izan ere, izendapenaren aurre-aurreko lau urteetan gutxienez bi urteko lanbide-jarduna frogatu beharko dute.

  6. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barne hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta eskakizunak Dekretu honen IV. eranskinaren 3. atalean ematen dira aditzera. Nolanahi ere, aditzera emandako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen helburuak bete beharko dituzte. Helburu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, lanbide-arlo horrekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da «ziurtagiri» bidez ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jarduerak garatzen hiru urteko esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak.

Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren tituluak honakoak ahalbidetzen ditu:

  1. Erdi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

  2. Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuan ezarritako baldintzen arabera, proba bidez edo berariazko ikastaro bat gainditzea, lanbide-arlo bereko goi-mailako heziketa-ziklo guztietan sartzeko; baita beste heziketa-ziklo batzuetan sartzeko ere, eskatutako zikloetarako lotura ematen duen batxilergoaren modalitate berekoak direnean.

  3. Batxilergoko edozein modalitatetan sartzea, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan eta Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 34. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean «Laneko prestakuntza eta orientabidea» modulua edo «Enpresa eta ekimen sortzailea» modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

    V. eranskinean adierazten dira Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  2. Laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak aintzat hartzeko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren bitartez, titulu honetan barnean hartzen diren gaitasun-atal guztiak egiaztatu dituztenek eskatu ahal izango dute Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua baliozkotzea, baldin eta:

    Gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatzen badute.

    Jarduera prebentiboaren oinarrizko funtzioak betetzeko ezarritako prestakuntzaren egiaztagiria badute Prebentzio-zerbitzuen erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera emandako egiaztagiria izango da.

  3. Titulu honen profilarekin lotzen diren gaitasun-atal guztiak egiaztatu dituztenek eskatu ahal izango dute Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea, baldin eta proiektuko lanbide-modulua gainditzen badute. Edonola ere, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 40.5 artikuluan xedatutakoaren indarrez.

    VI. eranskinean jasotzen da Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren tituluaren irakaskuntzako lanbide-moduluen eta gaitasun-atalen arteko egokitasuna horiek baliozkotzeko edo salbuesteko eta titulu honetako lanbide-moduluen eta gaitasun-atalen arteko egokitasuna horiek egiaztatzeko.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.

Lehenengoa. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

  1. Maiatzaren 2ko 496/2003 Errege Dekretuak ezarritako arreta soziosanitarioko teknikariaren tituluak azaroaren 4ko 1593/2011 Errege Dekretuan ezarritako mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren tituluaren eragin profesional eta akademiko berberak izango ditu.

  2. Dekretu honetan Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen badira. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

    Bigarrena. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko azaroaren 27an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

AZAROAREN 27KO 250/2012 DEKRETUAREN I. ERANSKINA

LANBIDE MODULUEN ZERRENDA, ORDU ESLEIPENA ETA KURTSOA

(Ikus .PDF)

AZAROAREN 27KO 250/2012 DEKRETUAREN II. ERANSKINA

LANBIDE MODULUAK: IKASKUNTZAREN EMAITZAK,EBALUAZIO IRIZPIDEAK ETA EDUKIAK

  1. lanbide-modulua: Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arretaren antolamendua.

    Kodea: 0210

    Maila: 1

    Iraupena: 99 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko programak interpretatzen ditu, eta antolamendu- eta funtzionamendu-eredua indarrean dagoen legezko esparruarekin lotzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Europako, estatuko, autonomia-erkidegoko eta tokiko esparruan, mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitearen arloko araudiak alderatu ditu.

        2. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko zerbitzuak eta ereduak deskribatu ditu.

        3. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko zerbitzuek bete beharreko eskakizunak eta ezaugarri funtzionalak eta antolamendukoak identifikatu ditu.

        4. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei zuzendutako hainbat motatako bizitegi-ekipamenduen antolamendu-egiturak eta lotura funtzionalak deskribatu ditu.

        5. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko zerbitzuetako diziplinarteko taldeak koordinatzeko prozedurak, mailak eta funtzioak deskribatu ditu.

        6. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta integrala bermatzeko beharrezko giza baliabideak identifikatu ditu.

        7. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko hainbat instituzioren eta zerbitzuren diziplinarteko taldeetan, mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariak dituen funtzioak identifikatu ditu.

        8. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko lanetan, diziplinarteko talde baten garrantzia argudiatu du.

      2. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonekin egin beharreko esku-hartzea antolatzen du, eta esku hartzeko programaren ezaugarrien eta jarraibideen arabera hautatzen ditu esku-hartzeak.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta-jarduerak garatzeko jardun-estrategiak deskribatu ditu.

        2. Arreta-plan indibidualizatuan ezarritako jarraibideak, irizpideak eta estrategiak behar bezala interpretatu ditu.

        3. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko egin beharreko esku-hartzeak zehaztu ditu, dagokion instituzioaren jardun-protokoloak abiapuntu izanik.

        4. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko estrategiak hautatu ditu, horien ezaugarrien eta arreta-plan indibidualizatuaren arabera.

        5. Lan-metodoak hautatu ditu, eta eskura dauden baliabideetara eta lan-planaren edo arreta-plan indibidualizatuaren zehaztapenetara egokitu du.

        6. Jarduerak eta zereginak denboralizatu ditu, mendekotasun-egoeran dauden pertsonaren beharrei eta lanaren zentzuzko antolamenduari erreparatuta.

        7. Bizimodu independenterako laguntza-zereginetan, printzipio metodologikoak eta teknikariaren jardun-jarraibideak deskribatu ditu.

        8. Bizimodu independentearen sustapen-printzipioak eta erabiltzaileen erabakiak errespetatzearen garrantzia argudiatu du.

      3. Esku hartzeko beharrezko baliabideak antolatzen ditu, eta jarduera garatzen duen testuingurua mendekotasun-egoeran dauden pertsonen ezaugarriekin lotzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eguneroko bizimoduan pertsonen autonomia errazten edo galarazten duten inguruneko faktoreak identifikatu ditu.

        2. Esku hartzeko testuinguru bakoitzaren berezko lan-tresnak eta altzariak ezagutu ditu.

        3. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen mugikortasuna eta joan-etorriak errazteko egokitu du ingurunea, baita horren erabilera eta utilitatea ere.

        4. Prebentzioaren eta segurtasunaren arloan indarrean dagoen legezko araudia identifikatu du, baliabideak antolatzera begira.

        5. Pertsonen autonomia errazteko, espazioen, ekipamenduen eta materialen antolamenduan jarraitu beharreko irizpideak aplikatu ditu.

        6. Pertsonaren autonomia eta komunikazioa errazteko beharrezko laguntza teknikoak identifikatu ditu.

        7. Esku-hartzea optimizatzeko, testuinguruan dauden baliabideak deskribatu ditu.

        8. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei, haien familiakoei edo zaintzaile informalei programatutako jarduerei buruz informatzearen garrantzia argudiatu du, betiere horien parte-hartzea erraztera begira.

      4. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitearen ondoriozko oinarrizko dokumentazioa kudeatzen du, esku-hartzearen helburuekin lotuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Erabiltzailearen oinarrizko dokumentazioak bildu behar dituen elementuak identifikatu ditu.

        2. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen aldaketak ezagutzeko eta haien gogobetetze-maila jakiteko beharrezko informazioa biltzeko protokoloak aplikatu ditu.

        3. Egindako esku-hartzea idatziz dokumentatzearen garrantzia eta utilitatea justifikatu du.

        4. Hautemandako gorabeheren komunikazio-bideak identifikatu ditu.

        5. Dokumentazio osoa integratu, antolatu eta eguneratu du, banako espediente-eredua egiteko.

        6. Erabiltzaileen datuen babesa bermatuko duten jardun-irizpideak aplikatu ditu.

        7. Dokumentazioa eta espedienteak kudeatzeko informatika-tresneriak eta -aplikazioak erabili ditu.

        8. Informazioaren konfidentzialtasuna errespetatzearen garrantzia baloratu du.

    2. Edukiak:

      1. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko programak interpretatzea.

        Diziplinarteko taldea ezaugarritzea, kideetako bakoitzaren eginkizunak zehaztuta.

        Adineko pertsonei eta minusbaliatuei zuzendutako instituzioek bete beharreko eskakizun eta ezaugarri funtzionalak eta antolamendukoak identifikatzea.

        Esku-hartzeko taldeei zuzendutako zentroetako antolamendu-egitura eta erlazio funtzionalak ezaugarritzea.

        Esku-hartzeen mota bakoitzerako beharrezko ekipamenduak identifikatzea.

        Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren zeregina identifikatzea.

        Instituzio-ereduak:

        Motak, ezaugarri nagusiak eta berariazkoak.

        Lege-esparrua: nazio-mailakoa, autonomia-erkidegokoa eta tokikoa.

        Instituzioen antolamendua eta funtzionamendua.

        Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko zerbitzuak eta ereduak: motak.

        Bizimodu independentearen kulturarekin lotzen diren organismoak eta instituzioak.

        Diziplinarteko taldea:

        Rolak eta funtzionamendua.

        Koordinatzeko bideak eta prozedurak.

        Talde-lanarekin koordinatzeko eta komunikatzeko mailak.

        Mendeko egoeran dauden pertsonei arreta egiteko ekipamenduak: definizioa eta sailkapena.

        Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikaria: funtzioak eta kokalekua diziplinarteko taldean.

        Talde-lanerako eta iradokizunak onartzeko prest egotea.

        Diziplinarteko taldearekin elkarlanean jardutea.

      2. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko jarduna antolatzea.

        Zaintza-plan indibidualizatua lantzea:

        Plana osatzen duten elementuak deskribatzea.

        Erabiltzaileak, kasuak kasu, aurkeztutako premiak eta ezaugarriak deskribatzea.

        Plana lantzeko bildu beharreko informazioa ondorioztatzea.

        Planifikatutako esku-hartzeak erabiltzailearen ezaugarriekin eta esku-hartzeekin lotzea.

        Ezarritako irizpideak eta estrategiak zehaztea.

        Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko lan-metodoak ezaugarritzea.

        Laguntzaile pertsonalaren funtzioak eta zereginak egitea.

        Erabiltzailearen oinarrizko beharren hasierako informazioa biltzea.

        Arreta pertsonalizatua egitea: garbiketa, higienea, medikazioaren banaketa, ondoan egotea.

        Bizimodu independenterako banako plana egitea.

        Bizimodu independenterako eta eskola-esparrurako laguntza pertsonala ematea.

        Zaintza-plan indibidualizatua:

        Ezaugarriak eta plana osatzen duten elementuak.

        Plana lantzeko zereginean parte hartzen duten profesionalak. Horietako bakoitzaren eginkizunak.

        Teknikariaren ekarpenak erabiltzailearen balorazio funtzionalean.

        Jarraipena. Esku-hartzea antolatu beharraren justifikazioa.

        Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko lan-metodoak.

        Laguntzaile pertsonalaren funtzioak eta zereginak:

        Beharren hasierako informazioa biltzea. Teknikak eta prozedurak.

        Arreta pertsonalizatua, garbiketa, higienea, medikazioen banaketa, ondoan egotea, elikadura, eta abar.

        Bizimodu independentearen plan indibiduala.

        Bizimodu independenterako laguntza pertsonala.

        Eskola-esparruko laguntza pertsonala.

        Zorroztasunez egitea jarduerak.

        Malgutasunez jardutea giza harremanetan.

        Jendetasuna eta harremanak izateko gaitasuna izatea, laguntza jasotzen duenarekin eta laguntzaile teknikoarekin komunikazio ona izateko.

      3. Baliabideak antolatzea.

        Behar bereziak dituzten pertsonei zuzendutako eraikinen ezaugarriak, baldintzak eta espazio-eskakizunak identifikatzea.

        Ingurunea, mugikortasuna, joan-etorriak, erabilera eta utilitatea egokitzeko berariazko premiak identifikatzea.

        Egoera bakoitzerako banaketa espaziala diseinatzea.

        Funtzionamendu egokia bermatzeko aplikatu beharreko laguntza teknikoak zehaztea.

        Beharrezko lanabesak eta altzariak ezaugarritzea eta kokatzea.

        Diseinatutako ingurumen-ingurunearen mantentze-egoera zuzenari buruz informatuko duten adierazleak identifikatzea.

        Adineko pertsonei eta/edo minusbaliatuei zuzendutako eraikinen diseinu arkitektonikoa:

        Adineko pertsonei eta minusbaliatuei zuzendutako instituzioetako espazio-eskakizunei buruz indarrean dagoen legeria.

        Segurtasuneko, irisgarritasuneko eta ingurumen-mugikortasuneko baldintza orokorrak, besteak beste.

        Espazioa antolatzeko baldintzak eta irizpideak.

        Espazioen banaketa, erabilera eta behar berezien arabera. Berariazko irizpideak.

        Inguruneak pertsonen autonomian duen eragina:

        Bizitegi-ekipamenduen arau erregulatzaileak.

        Ingurumen-faktoreak eta eragin-maila, eguneroko bizimoduko jardueren garapenean.

        Altzari egokituaren arloko premiak: ezaugarriak, motak, hautatzeko irizpideak, erabilera- eta mantentze-baldintzak.

        Prozedurak, materialak eta lan-tresnak, horiek mantentzeko.

        Instituzioko eguneroko bizimoduan moldatzeko laguntza teknikoak:

        Sailkapena: erabilera komuneko eta indibidualizatuko laguntza teknikoak. Aukeraketa-irizpideak.

        Beharren hasierako informazioa biltzea. Teknikak eta prozedurak.

        Aplikazio-prozedurak. Erabilera-premiak. Mantentze-teknikak.

        Malgutasunez jardutea problematikara egokitzeko.

        Eskura dituen baliabide mugatuez baliatzeko prest egotea.

      4. Oinarrizko dokumentazioa kudeatzea.

        Erabiltzailearen oinarrizko dokumentazioa bildu behar duten dokumentuak identifikatzea, betiere horien arreta egokia, haien bilakaeraren jarraipena eta diziplinarteko taldearekiko beharrezko koordinazioa bermatzeko.

        Erabiltzailearen banako espedientea, oinarrizko dokumentazioa bilduko duena, lantzea.

        Informazioa erregistratzea. Teknikak eta tresnak.

        Informazioa sailkatzea eta artxibatzea. Teknikak eta tresnak.

        Informazioa helaraztea.

        Kudeatu eta kontrolatzeko informatika-aplikazioak erabiltzea.

        Laneko oinarrizko dokumentazioa:

        Erabiltzailearen banako espedientea. Konposizioa eta jarraipena.

        Jardun-protokoloak, jardueretan eta zereginetan eta krisi-egoeretan.

        Gorabeheren orriak.

        Mendeko pertsonen instituzioetan erabiltzen den osasun-dokumentazioa.

        Informazioa hautatzeko eta biltzeko tresnak.

        Informazioaren transmisioa lan-taldeari eta diziplinarteko taldeari.

        Eraginkortasunez eta eragimenez jardutea informazio idatzia bilatzean, aurkitzean eta antolatzean.

        Objektibotasunez aztertzea lortutako informazioa.

  2. lanbide-modulua: Gizarte-trebetasunak

    Kodea: 0211

    Maila: 1

    Iraupena: 99 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Ingurunearekin komunikazioa eta harreman sozialak errazteko estrategiak eta teknikak ezaugarritzen ditu, eta adimen emozionalaren eta sozialaren printzipioekin aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Adimen emozionalaren eta sozialaren printzipioak deskribatu ditu.

        2. Lanbidearen jardunean eta pertsonen arteko harremanetan gizarte- eta komunikazio-trebetasunek duten garrantzia baloratu du.

        3. Komunikazio-estiloak, eta horien abantailak eta mugak identifikatu ditu.

        4. Komunikazioa eragozten duten oztopo eta interferentzia nagusiak identifikatu ditu.

        5. Argibideak jasotzeko eta ideiak edo informazioa trukatzeko komunikazio eraginkorra ezarri du.

        6. Egoerara egokitutako gizarte-trebetasunak erabili ditu.

        7. Ez ditu pertsonak epaitu eta errespetua adierazi du haien berezitasunekiko: emozioak, sentimenduak, nortasuna.

        8. Aldaketarekiko eta ikaskuntzarekiko jarrera positiboa erakutsi du.

      2. Talde-laneko teknikak aplikatzen ditu, eta une bakoitzean betetzen duen rolera egokitzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Talde baten funtsezko elementuak, eta taldearen dinamika alda dezaketen faktoreak deskribatu ditu.

        2. Taldeen dinamizazio- eta funtzionamendu-teknikak aztertu eta hautatu ditu.

        3. Talde-lanak bakarkako lanarekiko dituen alde onak azaldu ditu.

        4. Talde bateko kideen tipologia eta rolak bereizi ditu.

        5. Talde-lanean banakoen arteko desberdintasunak errespetatu ditu.

        6. Taldeko komunikazioaren oztopo nagusiak identifikatu ditu.

        7. Talde-laneko prozedura gisa zereginen banaketa zehaztu du.

        8. Lan-giro lasaia eta lankidetzakoa sortzen lagundu du.

      3. Gatazkak kudeatzeko eta arazoak ebazteko teknikak aplikatzen ditu, ezarritako jardun-jarraibideak interpretatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Arazoen eta gatazken sorburuak aztertu ditu.

        2. Erabilitako baliabide teknikoak arazo estandarren motekin lotu ditu.

        3. Jarraitu den prozesua eta arazo baten ebazpenean lortutako emaitzak argi eta garbi eta ordenaturik aurkeztu ditu.

        4. Egin beharreko lanak planifikatu ditu, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

        5. Arazoak ebazteko egon daitezkeen konponbideei dagokienez, besteen iritziak errespetatu ditu.

        6. Gatazkak ebazteko negoziazioaren elementuak eta kontzeptuak definitu ditu.

        7. Negoziazio-egoera batean, ager daitezkeen portaerak identifikatu ditu, baita horien eraginkortasuna ere.

        8. Datuak eta iritziak bereizi ditu.

      4. Lanbide-eginkizunak garatzeko duen gizarte-gaitasuneko maila baloratzen du, eta pertsonen arteko eta taldeko harremanetan duen eragina aztertzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Gizarte-gaitasuna ebaluatzeko adierazleak identifikatu ditu.

        2. Profesionalaren abiapuntuko egoera pertsonala eta soziala erregistratu du.

        3. Datuak ezarritako euskarrietan erregistratu ditu.

        4. Bildutako datuak interpretatu ditu.

        5. Hobetu beharreko jardunak identifikatu ditu.

        6. Hobekuntzan bete beharreko jarraibideak ezarri ditu.

        7. Prozesuaren amaierako balorazioa egin du.

    2. Edukiak:

      1. Komunikazio- eta gizarte-harremanetako estrategiak eta teknikak ezaugarritzea.

        Adineko pertsonen eta minusbaliatuen gizarte-harremanen funtsezko ezaugarriak deskribatzea.

        Pertsonen arteko trebetasunak eta gizarte-trebetasunak sortzera, mantentzera eta hobetzera zuzentzen diren jarduerak eta esku-hartzeak erabiltzea.

        Erabiltzaileak hainbat testuingurutan izan beharreko gizarte-harremanak erraztuko dituzten banako eta taldeko esku-hartzeetako jarduerak eta estrategiak identifikatzea.

        Familia-ingurunea.

        Egoitza.

        Lanerako edo aisialdirako zentroa.

        Adinaren edo minusbaliotasunaren arabera gizarte-harremanetan izaten diren berariazko zailtasunak identifikatzea.

        Gizarte-harremanak erraztuko dituzten teknologia berriak erabiltzea.

        Adineko pertsonen eta minusbaliatuen gizarte-harremanen ezaugarriak. Oinarrizko gizarte-trebetasunak. Inguruneko faktoreak eta gizarte-harremanetan eta eguneroko bizimoduan duten eragina.

        Adinaren edo minusbaliotasunaren arabera gizarte-harremanetan izaten diren berariazko zailtasunak.

        Babes-mekanismoak.

        Instituzioan edo etxean adineko pertsonaren edo minusbaliatuaren gizarte-harremanak errazteko teknikak, prozedurak eta estrategiak.

        Gizarte-harremanetan, banakoetan eta taldekoetan, ondoan egon eta laguntzeko jarduerak. Ezaugarriak. Esku hartzeko estrategiak.

        Baliabideak.

        Gizarte-harremanak erraztuko dituzten teknologia berrien aplikazioen ezagutza eta maneiua: Internet, posta elektronikoa, txatak, eta abar.

        Adineko pertsonen eta minusbaliatuen berariazko zirkunstantzien aurrean egokitzea.

        Tratu egokia izatea adineko pertsonekiko eta/edo minusbaliatuekiko harremanetan.

        Talde-lanean betetzen duen zeregina bere egitea eta elkarlanean jardutea.

      2. Talde-laneko teknikak aplikatzea.

        Taldeen ezaugarriak eta funtzionamendua aztertzea.

        Talde bateko kideen rolak, funtzioak eta zereginak ezaugarritzea.

        Parte-hartzea sustatzeko beharrezko estrategiak identifikatzea, ekarpenak sustatuta.

        Taldearen kohesioa eta integrazioa optimizatzea.

        Talde-dinamika: rolak eta gidaritza.

        Taldeko komunikazioa: taldearen garapenean duen garrantzia.

        Zereginen antolamendua eta banaketa.

        Sormenaren estimulazioa.

        Taldearen funtzionamenduaren behaketa.

        Elkarlanerako estrategiak.

        Komunikazioa erraztuko duten komunikazio- eta hedatze-dohainak izatea.

        Talde koordinatuak antolatzeko sentsibilitatea eta sormena izatea.

        Antolamendu- eta zintzotasun-dohainak izatea eta, hala, talde-lanaren martxa egokia eta errendimendua bermatzea.

      3. Gatazkak kudeatzeko eta arazoak konpontzeko teknikak aplikatzea.

        Pertsonen arteko harremanetan gatazkak hautematea.

        Gatazkak ebazteko estrategiak aplikatzea.

        Gatazka baten suposizio praktiko batean, gatazka ebazteko erabakiak hartzea.

        Pertsonen arteko harremanetako gatazka.

        Gatazkak ebazteko teknikak, prozedurak eta estrategiak.

        Gatazka baten aurrean hartu beharreko erabakiak.

        Dagokion errealitatea kritikoki behatzea.

        Arazoak eta gatazkak ebazteko garaian errespetua eta tolerantzia baloratzea.

      4. Gizarte-gaitasuna bera baloratzea.

        Gizarte-gaitasunaren datuak erregistratzea eta interpretatzea.

        Hasierako prestakuntzako eta lan-bizialdi osoko prestakuntzako prozesuak aztertzea.

        Autoebaluazioa egitea.

        Gizarte-gaitasuna: adierazleak.

        Autoebaluazioa gizarte-laneko profesionalarengan.

        Gaitasun soziala hobetzeko estrategia gisa autoebaluazioa baloratzea.

  3. lanbide-modulua: Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta premiak

    Kodea: 0212

    Maila: 1

    Iraupena: 132 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Autonomia pertsonalaren kontzeptua ezaugarritzen du eta haren prebentzioan eta sustapenean zein haren narriaduran esku hartzen duten faktoreak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Autonomia pertsonala eta bizimodu independentea sustatzearekin lotzen diren oinarrizko prozesuak deskribatu ditu.

        2. Autonomia pertsonaleko trebetasunak ezaugarritu ditu.

        3. Autonomia pertsonala eta bizimodu independentea mantentzea errazten edo galarazten duten faktoreak identifikatu ditu.

        4. Autonomia pertsonala galtzearekin lotzen diren emoziozko eta jarrerazko asaldura nagusiak deskribatu ditu.

        5. Autonomia galtzearen adierazle nagusiak identifikatu ditu.

        6. Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren hautespen-ahalmena errespetatu beharra justifikatu du.

        7. Mendekotasun-egoerak atzeratzeko prebentzioaren garrantzia argudiatu du.

        8. Autonomia pertsonalean eta ongizate fisikoan eta psikosozialean subjektuaren inguruneak eta familiak duen garrantzia baloratu du.

      2. Zahartze-prozesuarekin lotzen diren mendekotasun-mailak eta beharrezko laguntzak sailkatzen ditu, zahartzeak eragiten dituen aldaketak eta narriadurak aztertuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Zahartzearen ondoriozko aldaketa biologikoak, psikologikoak eta sozialak, batetik, eta pertsonaren eguneroko bizimoduan sortzen dituzten zailtasunak, bestetik, lotu ditu.

        2. Adineko pertsonarengan ohikoenak diren patologiak identifikatu ditu.

        3. Adineko pertsonen ezaugarri eta behar nagusiak deskribatu ditu.

        4. Adineko pertsonen berezko narriadura pertsonalaren eta sozialaren agerpen nagusiak identifikatu ditu.

        5. Narriadura fisikoaren, psikologikoaren eta sozialaren mailak mendekotasun-mailekin eta beharrezko laguntza motarekin lotu ditu.

        6. Adineko pertsonen jokabide eta portaera bereizgarriak deskribatu ditu, betiere mendekotasunari arreta egiteko zerbitzura egokitzeko aldian eta erreferentziazko profesionalera egokitzeko aldian.

        7. Adineko pertsonaren familiako zaintzaileen eta zaintzaile ez-profesionalen orientazio- eta laguntza-premiak identifikatu ditu.

        8. Adineko pertsonen erabakiak eta interesak errespetatzearen garrantzia baloratu du.

      3. Minusbaliotasuna duten pertsonen ezaugarriak ezagutzen ditu, eta mendekotasun-mailarekin eta beharrezko laguntzarekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Minusbaliotasun kontzeptuaren bilakaera aldaketa sozialekin, kulturalekin, ekonomikoekin eta zientifiko-teknologikoekin lotu du.

        2. Minusbaliotasun motak eta pertsonen eguneroko bizimoduan eragiten dituzten zailtasunak lotu ditu.

        3. Minusbaliotasuna duten pertsonen behar psikologiko eta sozial nagusiak deskribatu ditu.

        4. Hainbat tipologiatako minusbaliotasunak eta mailak mendekotasun-mailarekin eta beharrezko laguntza motarekin lotu ditu.

        5. Bizimodu independentearen printzipioak identifikatu ditu.

        6. Minusbaliotasuna duten pertsonen zaintzaile ez-profesionalen orientazio- eta laguntza-premiak deskribatu ditu.

        7. Minusbaliotasun fisikoa edo sentsoriala duten pertsonen autonomia errazteko oztopo fisikoak ezabatzearen garrantzia argudiatu du.

        8. Minusbaliotasuna duten pertsonen erabakiak eta interesak errespetatzearen garrantzia argudiatu du.

      4. Mendekotasuna sortzen duten gaixotasunak deskribatzen ditu, eta gaixotasun horiek jasaten dituzten pertsonen gaineko ondorioak zehazten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Gaixotasun akutuak, kronikoak eta terminalak ezaugarritu ditu, gaixorik dagoen pertsonaren autonomia pertsonalean duen eragina kontuan izanik.

        2. Mendekotasuna eragiten duten gaixotasunak dituzten gaixoen ezaugarri eta behar psikologiko eta sozial nagusiak identifikatu ditu.

        3. Ohikoenak diren buruko gaixotasunen ezaugarri nagusiak definitu ditu.

        4. Buruko gaixotasunek autonomia pertsonalean eta sozialean duten eragina deskribatu du.

        5. Gaixorik dauden pertsonen laguntza asistentzial eta psikosozialeko premiak identifikatu ditu, duten gaixotasunaren tipologiaren arabera.

        6. Gaixorik dauden pertsonen behar psikologikoei eta sozialei arreta egiteko jarraibide nagusiak deskribatu ditu.

        7. Gaixorik dagoen pertsonaren zaintzaile ez-profesionalen orientazio- eta laguntza-premiak deskribatu ditu.

        8. Gaixorik dagoen pertsonaren jokabidean gaixotasunak duen eraginari buruz sentsibilizatu du.

    2. Edukiak:

      1. Autonomia pertsonalaren kontzeptua ezaugarritzea.

        Autonomia pertsonaleko trebetasunak ezaugarritzea.

        Autonomia pertsonala eta bizimodu independentea mantentzea errazten edo galarazten duten faktoreak identifikatzea.

        Autonomia pertsonala galtzearekin lotzen diren emoziozko eta jarrerazko asaldura nagusiak deskribatzea.

        Esku-hartzearen xede diren kolektiboen berezko aldaketa biologikoak, psikologikoak eta sozialak aztertzea, horiek pertsonaren eguneroko moldaeran dakartzaten zailtasunekin:

        Autonomia pertsonaleko ohituretan.

        Ingurunearekiko erlazioan eta komunikazioan.

        Psikologiako oinarrizko kontzeptuak: bizi-zikloa, prozesu kognitiboak, emozionalak eta jokabidekoak.

        Autonomia eta mendekotasuna.

        Autonomia pertsonaleko trebetasunak.

        Autonomia pertsonalaren sustapena.

        Autonomia galtzearekin lotzen diren asaldura emozionalak eta jokabidekoak.

        Autonomia pertsonala mendekotasunaren aurrean jarduteko estrategia gisa sustatzea.

        Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen hautespen-ahalmena errespetatzearen garrantziaz sentsibilizatzea.

        Tratu egokia izatea adineko pertsonekiko eta/edo minusbaliatuekiko harremanetan.

      2. Zahartze-prozesuak sailkatzea.

        Adineko pertsonei arreta egiteko eta laguntza integrala emateko behar bereziak identifikatzea.

        Adineko pertsonen patologiarik ohikoenak ezaugarritzea.

        Pertsonek, bizi-bilakaeraren barruan, alderdi biologikoetan, psikologikoetan eta harremanetakoetan jasaten dituzten aldaketen prozesua deskribatzea.

        Ohikoenak diren minusbaliotasun motak eta etiologiak sailkatzea, eta horietako bakoitzak minusbaliatuaren jardun autonomoan dituen inplikazioak identifikatzea.

        Adineko pertsonen eta/edo minusbaliatuen sexualitatearen ezaugarriak eta bilakaera azaltzea.

        Zahartze-prozesua. Kontzeptua eta teoriak.

        Zahartzeak adineko pertsonaren bizi-kalitatean eta autonomian duen eragina.

        Adineko pertsonengan ohikoenak diren patologiak.

        Ezaugarriak eta aldaketa biologikoak, psikosozialak eta gaitasun kognitiboetakoak.

        Sexualitatea adineko pertsonengan. Bizi-kalitatean duen eragina.

        Adineko pertsonen gizarte-ingurunearen bilakaera. Zahartzearen gizarte-ikuspegia. Faktoreak.

        Adineko pertsona arreta-zerbitzura eta arreta egiten dioten profesionaletara egokitzeko prozesua.

        Zahartzeak adineko pertsonen eguneroko bizimoduan eta haren ingurunean dituen ondorioekin sentsibilizatzea.

        Adineko pertsonen autodeterminazio-gaitasuna errespetatzea.

      3. Minusbaliotasuna duten pertsonen ezaugarriak ezagutzea.

        Minusbaliotasuna duten pertsonen ezaugarriak eta premiak identifikatzea.

        Minusbaliotasuna duten pertsonengan autonomia sustatzea.

        Minusbaliotasuna duten pertsonen autonomian oztopo fisikoak ezaugarritzea.

        Mendekotasun-egoerarik ohikoenen kontzeptua, sailkapena eta etiologiak.

        Bizi-kalitatea.

        Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen inguruneko pertsonei zuzendutako orientazioa eta laguntza.

        Generoaren ikuspegia minusbaliotasunean.

        Minusbaliotasuna, autonomia eta mendekotasun-mailak.

        Minusbaliatuen eguneroko bizimoduan eta haien ingurunean minusbaliotasunak duen eraginarekin sentsibilizatzea.

        Adineko pertsonen autodeterminazioa errespetatzea.

      4. Mendekotasuna eragiten duten gaixotasunak deskribatzea.

        Gaixotasun kronikoekin edo endekapenezko gaixotasunekin lotzen diren premiak eta ezaugarriak identifikatzea.

        Gaixotasun kroniko eta endekapenezko gaixotasun nagusiak ezaugarritzea.

        Gaixoaren zaintzaile ez-profesionalentzako laguntza motak sailkatzea.

        Buruko gaixotasuna. Buruko gaixotasuna duten pertsonen deskribapena, jokabidea eta portaera.

        Gaixotasun kronikoak edo endekapenezkoak.

        Gaixotasun kronikoak edo endekapenezkoak dituzten pertsonen zaintzaileentzako laguntza eta orientazio motak.

        Gaixotasunak gaixoarengan eta haren ingurunean dituen ondorioekin sentsibilizatzea.

        Erabiltzaileari egiten zaion arretaren kalitatearekiko interesa izatea.

  4. lanbide-modulua: Laguntza eta arreta psikosoziala

    Kodea: 0213

    Maila: 2

    Iraupena: 252 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Lana egingo duen ingurunea antolatzen du, eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen behar psikosozialak instituzioaren edo etxearen ezaugarriekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen egoera psikosozialean eragina duten instituzioaren edo etxearen ezaugarri funtzionalak eta antolamendukoak identifikatu ditu.

        2. Gizarte-harremanetan eragina duten ingurumen-faktoreak eta elementu espazialak eta materialak deskribatu ditu.

        3. Jasotako orientazioak, premiak eta pertsonen ezaugarriak, ohiturak eta gustuak errespetatu ditu, baita espazioak eta altzariak mantentzean segurtasun- eta higiene-arauak ere.

        4. Erabiltzaileak eta zaintzaile informalak espazioen eta materialen arloan orientatu ditu, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen jardun autonomoa, komunikazioa eta bizikidetasuna errazteko.

        5. Espazioak dekoratu ditu, mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren beharretara egokituta, baita instituzioaren jarduera-programara, egutegira eta kultura-ingurunera ere.

        6. Lantegi-ikasgela edo etxe bateko materialak eta tresnak antolatzeko eta, horrela, mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren autonomia errazteko seinaleztapen- eta sinbolizazio-elementuak egin ditu.

        7. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko espazioa antolatzearen alde onak justifikatu ditu.

        8. Instituzioaren eta etxearen barruan esku-hartzeko espazioaren antolamenduan ekimena erakutsi du.

      2. Laguntza psikosozialeko estrategiak eta gizarte-harremanetako trebetasunak hautatzen ditu, eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen premiak eta ezaugarriak aztertzen ditu, baita ezarritako lan-plangintza ere.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen gizarte-harremanen funtsezko ezaugarriak eta premiak deskribatu ditu.

        2. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako laguntza psikosoziala antolatzeko eta harreman berriak sortzeko estrategiak eta irizpideak aztertu ditu.

        3. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen gizarte-trebetasunak laguntzeko eta garatzeko baliabideak, bitartekoak, teknikak eta estrategiak identifikatu ditu.

        4. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen harreman-ahalmenak mantentzea erraztuko duten adierazpen eta komunikazioko baliabideak eta bitartekoak hautatu ditu.

        5. Eguneroko egoeretara egokitutako gizarte-trebetasunak mantentzen eta garatzen lagunduko duten teknikak eta estrategiak hautatu ditu.

        6. Ingurunearekiko gizarte-harremanak mantentzeko informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aplikatu ditu.

        7. Jokabidea aldatzeko eta gatazkak konpontzeko teknikak aplikatu ditu, betiere behar bereziak dituzten pertsonei gizarte-arreta egiteko.

        8. Erabiltzaile bakoitzaren gizarte-harremanetako trebetasunak erabiltzeko eta komunikazio-jarraibideak errespetatzeko beharra justifikatu du.

      3. Psikologiaren, errehabilitazioaren eta lanerako prestakuntzaren arloko mantentze eta entrenamenduko teknikak eta ariketak aplikatzen ditu mendekotasun-egoeran dauden pertsonekin, betiere ezarritako jardun-planari jarraituta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Adinekoen, minusbaliatuen eta gaixoen motibazioek eta ikaskuntzek dituzten berariazko ezaugarriak deskribatu ditu.

        2. Gaitasun kognitiboak mantentzeko eta hobetzeko ariketetarako eta jardueretarako jardun-estrategia egokiak identifikatu ditu.

        3. Errehabilitazioko eta mantentze kognitiboko jarduerak aplikatu ditu, erabiltzaileen berariazko beharretara eta programaziora egokituta.

        4. Gaitasun kognitiboak mantentzera eta hobetzera zuzentzen diren ariketak eta jarduerak egiteko materialak ekimenez eta sormenez erabili ditu.

        5. Autonomia pertsonala mantentzeko eta hobetzeko jarduerak egin ditu.

        6. Mantentze eta entrenamendu kognitiboko ariketak egitean, mendekotasun-egoeran dauden pertsonekin elkarlanean jardun du.

        7. Psikologiaren, errehabilitazioaren eta lanerako prestakuntzaren arloko mantentze eta entrenamenduko jarduerak eta ariketak egitean, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen mugak errespetatu ditu, fisikoak ez ezik, kulturalak ere bai.

        8. Psikologiaren, errehabilitazioaren eta lanerako prestakuntzaren arloko mantentze eta entrenamenduko jarduerak eta ariketak planifikatzean, mendekotasun-egoeran dauden pertsonak motibatzeko teknikak aplikatu ditu.

      4. Gizarte-harremanetako jardueretan eta eguneroko bizimodua kudeatzeko jardueretan, mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren ondoan egoteko teknikak ezaugarritzen ditu, baliabide komunitarioak pertsona horren beharrekin lotuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen ondoan egoteko premiak identifikatzeko diziplinarteko taldearen informazioa lortu du.

        2. Instituzio baten barruan zein etxean, pertsona horren ondoan egotean, egin beharreko jarduerak identifikatu ditu, betiere inplikatutako pertsonen eskubideak errespetatuta.

        3. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala erraztuko duten irizpideak eta estrategiak hautatu ditu, pertsona horiei laguntzeko egoeretan.

        4. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen baliabide komunitarioak pertsona horren ondoan egoteko zereginetara egokitu ditu, baliabideez gozatzeko eta baliatzeko, betiere ezaugarri eta interes pertsonalen arabera.

        5. Pertsona horien ondoan egotearen ondoriozko jarduerak erregistratu ditu, baita jarduera horietan izandako gorabeherak ere.

        6. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen interesak errespetatu ditu aisialdiko jarduerak egitean.

        7. Pertsona horien ondoan egoteko zereginetan, ezarritako jarraibideak, orientazioak eta protokoloak errespetatzea baloratu du.

      5. Instituzioaren talde-animazioko estrategiak eta teknikak deskribatu ditu, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen premiak aztertuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen aisialdiko jarduerak dinamizatzeko animazio-teknikak definitu ditu.

        2. Instituzio jakin batean egiten diren jardueretan parte-hartzea sustatuko duten animazio- eta motibazio-estrategiak deskribatu ditu.

        3. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako aisialdiko berariazko baliabide egokiak hautatu ditu.

        4. Erabiltzaileentzako material ludiko egokiak aztertu ditu, eta horien ezaugarriak eta utilitateak zehaztu ditu.

        5. Instituzioaren barruko eta kanpoko aisialdiko jarduerak deskribatu ditu, erabiltzaileen premiak kontuan hartuta.

        6. Instituzioaren barruan, aisialdiko eta kulturako baliabideen mantentzea eta kontrola antolatu du.

        7. Instituzioan ekitaldi bereziak eta animazio-jarduerak diseinatzeko proposamen sortzaileak egin ditu.

        8. Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren autodeterminazio-printzipioak eta erabiltzaileen interesen errespetua justifikatu ditu, betiere haren aisialdia betetzeko garaian eta aisialdiko animazio-jardueretan parte hartzeko garaian.

      6. Zaintzaile informalentzako informazioa prestatzen du, horien eskaerak eta premiak baliabide komunitarioekin lotuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei zuzendutako baliabide ekonomikoak definitu ditu.

        2. Gizarte-mailako, lanerako prestakuntzako, aisialdiko eta prestazio ekonomikoetako laguntza-baliabideen fitxategia landu du.

        3. Zaintzaile informalek ohikoenak diren prestazioak eskatzeko dituzten bideak eta egin beharreko kudeaketak identifikatu ditu.

        4. Laguntzak, prestazioak eta zerbitzuak eskatzeko formatuak eta ereduak identifikatu ditu.

        5. Baliabide komunitarioak aurkitzeko informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu.

        6. Erabiltzaileez arduratzen diren familiekin eta pertsonekin harremanetan jartzea justifikatu du.

        7. Familiekin eta zaintzaile informalekin komunikatzeko prozesuan egoki mintzatu da.

      7. Esku-hartzeen eta jardueren jarraipena baloratu du, eta hainbat iturritatik lortutako informazioa ebaluazio-tresnekin eta -protokoloekin lotu du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren arreta psikosozialean inplikatutako informazio-iturriak identifikatu ditu.

        2. Informazioa biltzeko tresnak definitu ditu, mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren balorazioan eta harekiko esku-hartzearen ebaluazio-prozesuan erabiltzeko.

        3. Etxean bertan zein instituzioan, esku-hartze bakoitzaren eta ebaluazio-prozesuaren berariazko protokoloak bete ditu.

        4. Jardueren garapenean egindako behaketak erregistratzeko eta transmititzeko tresnak aplikatu ditu.

        5. Lanbide-zeregina garatzean ebaluazio-prozesuen garrantzia baloratu du.

        6. Diziplinarteko taldeari informazioa helaraztearen garrantzia justifikatu du.

        7. Egindako lanaren kalitatea hobetzeko informazioa lortzearen, erregistratzearen eta transmititzearen garrantzia argudiatu du.

    2. Edukiak:

      1. Esku-hartzearen ingurunea antolatzea.

        Gizarte-harremanetan eragina duten ingurumen-faktoreak eta faktore espazialak eta materialak deskribatzea.

        Altzariek bete beharreko eskakizunak eta ezaugarriak identifikatzea, eta, hala, behar bereziak dituzten erabiltzaileen orientazio espaziala, denborazkoa eta pertsonala erraztea.

        Jardungo den lekuko materialak eta/edo tresnak antolatzeko beharrezko seinaleztapen- eta sinbolizazio-elementuak diseinatzea eta egitea.

        Teknika plastikoak aplikatzea.

        Inguruneko faktoreak eta gizarte-harremanetan eta eguneroko bizimoduan duten eragina.

        Giroa komunikazioa eta gizarte-harremanak errazteko faktore gisa:

        Elementu espazialak eta materiala. Banaketa eta aurkezpena.

        Espazioen dekorazioa:

        Informazio- eta komunikazio-elementuak.

        Seinaleztapen- eta sinbolizazio-elementuak.

        Elementu bereizgarriak eta identifikaziokoak.

        Sormenez eta ekimenez jardutea espazioak girotzean.

        Lan-taldearekin lankidetzan aritzea.

      2. Laguntza psikosozialeko estrategiak eta gizarte trebetasunak hautatzea.

        Mendekotasun-egoeran dauden pertsonengan gizarte-harremanak erraztuko dituzten estrategiak aztertzea.

        Gizarte-trebetasunak garatzeko teknikak eta estrategiak aplikatzea.

        Adineko pertsonen eta minusbaliatuen gizarte-harremanen funtsezko ezaugarriak deskribatzea.

        Erabiltzaileek hainbat testuingurutan izan beharreko gizarte-harremanak erraztuko dituzten banako eta taldeko esku-hartzeetako jarduerak eta estrategiak identifikatzea.

        Etxeko edo instituzioko arretan gatazkak konpontzea.

        Harreman-ahalmenak manten daitezen errazteko adierazpen-baliabideak zehaztea.

        Ingurunearekiko gizarte-harremanak hobetzeko eta mantentzeko dauden informatika-baliabideak aplikatzea: Internet, posta elektronikoa, txatak, eta abar.

        Adineko pertsonen eta minusbaliatuen gizarte-harremanen ezaugarriak.

        Oinarrizko gizarte-trebetasunak.

        Adinaren edo minusbaliotasunaren arabera gizarte-harremanetan izaten diren berariazko zailtasunak.

        Instituzioan edo etxean adineko pertsonaren edo minusbaliatuaren gizarte-harremanak errazteko teknikak, prozedurak eta estrategiak.

        Gizarte-harremanetan, banakoetan eta taldekoetan, laguntzeko jarduerak. Ezaugarriak. Esku hartzeko estrategiak.

        Baliabideak.

        Gizarte-harremanak erraztuko dituzten teknologia berriak.

        Tratu egokia izatea adineko pertsonekin eta/edo minusbaliatuekin.

        Adineko pertsonen berariazko zirkunstantzien aurrean egokitzea.

      3. Psikologiaren, errehabilitazioaren eta lanerako prestakuntzaren arloko mantentze eta entrenamenduko teknikak eta ariketak aplikatzea.

        Adinekoen, minusbaliatuen eta/edo gaixoen motibazioak eta ikaskuntzak irudikatzen dituzten berariazko ezaugarriak deskribatzea.

        Gaitasun kognitiboak mantentzera eta hobetzera zuzentzen diren ariketak eta jarduerak egiteko material egokiak erabiltzea: oroimena; arrazoibidea; arreta; orientazio espaziala, denborazkoa eta pertsonala; lengoaia; eta abar.

        Autonomia pertsonaleko ohiturak sortzera, mantentzera eta hobetzera zuzentzen diren esku hartzeko prozedurak eta teknikak sailkatzea.

        Gaitasun kognitiboak mantentzera eta hobetzera zuzentzen diren esku hartzeko prozedurak eta teknikak sailkatzea.

        Adineko pertsonen, minusbaliatuen edo gaixoen motibazioa eta ikaskuntza.

        Funtzio kognitiboak mantentzeko eta entrenatzeko jarduerak.

        Adineko pertsonen edo minusbaliatuen trebetasun kognitiboen berariazko ezaugarriak: arrazoibidea; memoria; arreta; orientazio espaziala, denborazkoa eta pertsonala; lengoaia; eta abar.

        Autonomia-mailako ondorioak eta adierazpenak.

        Egiturazko materialen ezagutza, erabilera eta maneiua.

        Esku hartzeko eta laguntzeko estrategiak eta jarraibideak.

        Autonomia pertsonaleko ohiturak mantentzeko eta entrenatzeko jarduerak.

        Autonomia-ohiturak sortzeko eta mantentzeko jardunak, teknikak eta prozedurak.

        Eguneroko ohiturekin lotzen diren gatazkarik eta asaldurarik ohikoenak: elikadura, higienea, atsedena, gizarte-harremanak, eta abar.

        Gatazkak ebazteko teknikak, prozedurak eta estrategiak.

        Autonomiaren, gizarte-harremanen, lanerako prestakuntzaren, aisialdiaren eta errehabilitazioaren arloko jardueretara egokitutako jokabidea aldatzeko prozedurak eta estrategiak.

        Adineko pertsonen eta minusbaliatuen egoera anomaloen aurrean erantzuteko eta behatzeko gaitasuna izatea.

        Adineko pertsonen eta minusbaliatuen berariazko zirkunstantzien aurrean egokitzea.

      4. Mendekotasun egoeran dauden pertsonen ondoan egoteko teknikak ezaugarritzea.

        Erabiltzailearen autonomia-maila eta laguntza-premiak egokitzea.

        Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen ondoan egoteko premiak identifikatzea.

        Dokumentazio pertsonalaren eta bizikidetasun-unitatearen erregistro-prozesuak gauzatzea (historial mediko-sanitarioa, legezko dokumentazioa, bankuetako dokumentazioa, zergak, eta abar).

        Kudeaketa pertsonalean eta harremanen kudeaketan ezarritako protokoloak eta orientabideak jarraitzea.

        Aisialdian ondoan egotea.

        Adineko pertsonekin edo minusbaliatuekin esku-hartzean ohikoenak diren kudeaketak eta laguntza.

        Pertsonaren ondoan egoteko funtzioetan teknikariak betetzen dituen eginkizunak eta zereginak: instituzioan edo bizikidetasun-unitatean.

        Familiako laguntza-jardunen eskakizunak eta ezaugarriak. Esku hartzeko arloak. Jardun-estrategiak.

        Dokumentazioaren erregistroa: historial mediko-sanitarioa, legezko dokumentazioa, bankuetakoa, zergak, eta abar.

        Tratu egokia izatea adineko pertsonekin eta/edo minusbaliatuekin.

        Adineko pertsonen berariazko zirkunstantzien aurrean egokitzea.

      5. Taldeko animazioko teknikak eta estrategiak deskribatzea.

        Kolektiboen aisialdi eta entretenimenduko jarduerak dinamizatzeko animazio-teknikarik egokienak identifikatzea, betiere kolektiboen ezaugarriak eta mendekotasun-maila kontuan hartuta.

        Jarduerak dinamizatzeko animazio-estrategiarik egokienak deskribatzea.

        Aisialdi, kultura eta kirolaren arloko baliabideen modalitateak aztertzea.

        Aisialdiko baliabideak garatzea.

        Jarduerak motibatzea eta dinamizatzea.

        Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen aisialdiko jarduna.

        Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako material ludikoak: motak, ezaugarriak, utilitateak, erabilera eta maneiua.

        Esku hartzeko estrategiak: motibazioa, parte-hartzea, integrazioa, taldeko kohesioa, elkarlana eta taldearenganako konfiantza.

        Berrikuntza aisialdiko baliabideetan.

        Jarduerak motibatzea eta dinamizatzea.

        Erabiltzaileen interesak errespetatzea.

        Ezaugarri bereziak dituzten pertsonekin aisialdia lantzearen garrantzia. Bizi-kalitaterako ekarpena.

      6. Zaintzaile informalentzako informazioa prestatzea.

        Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako baliabide sozialak eta komunitarioak identifikatzea.

        Esku-hartzeko kolektiboen beharren estalduraren arabera sailkatzea baliabideak.

        Gizarte-laguntzaren, lanerako prestakuntzaren eta aisialdiko baliabideen fitxategia egitea.

        Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei eta familiakoei orientazioa emango dieten gizarte-laguntzako eta laguntza komunitarioko zerbitzugintzen eskaerak identifikatzea eta betetzea.

        Adineko pertsonei, gaixoei edo minusbaliatuei zuzendutako baliabide eta zerbitzu komunitarioak. Motak eta ezaugarriak.

        Eguneroko bizimoduaren jardueretarako izan beharreko autonomia pertsonalean banako laguntzaren edo familia-orientazioaren premiak.

        Gizarte-laguntzaren, lanerako prestakuntzaren eta aisialdiko baliabideen fitxategia.

        Gizarte-laguntzako eta laguntza komunitarioko zerbitzugintza eskatzeko eskakizunak eta hori eskuratzeko bideak.

        Familiarekin harremanak eta komunikazio egokia ezartzearen balorazioa egitea.

        Talde-lanean betetzen duen zeregina bere egitea eta elkarlanean jardutea.

      7. Esku-hartzeen balorazioa eta jarraipena egitea:

        Informazioa biltzeko tresnak identifikatzea.

        Berariazko protokoloak betetzea.

        Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen eta horien zaintzaile informalen informazioa lortzeko teknikak aplikatzea.

        Informazioa erregistratzeko eta transmititzeko tresnak ezaugarritzea.

        Informazioa biltzeko moduak eta tresnak.

        Informazioa biltzeko ezarritako protokoloak.

        Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen eta horien zaintzaile informalen informazioa lortzeko teknikak: elkarrizketa pertsonalak, galdera-sortak, testak, eta abar.

        Informazioa erregistratzeko eta transmititzeko tresnak.

        Dagokion errealitatea kritikoki behatzea.

        Teknika egokiak hautatzeko irudimena eta sormena izatea.

  5. lanbide-modulua: Komunikaziorako laguntza

    Kodea: 0214

    Maila: 2

    Iraupena: 84 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonarekin lotzen ditu komunikazio-sistema alternatiboak eta handigarriak, berariazko zailtasunak baloratuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Komunikazioak pertsonen eguneroko jardunean duen eragina argudiatu du.

        2. Komunikazio alternatiboaren eta handigarriaren kontzeptuak definitu ditu.

        3. Komunikazio-sistema alternatibo eta handigarri nagusien ezaugarriak deskribatu ditu.

        4. Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonarekiko komunikazioa eragozten edo errazten duten faktore nagusiak identifikatu ditu.

        5. Arreta-plan edo -proiektu indibidualizatuan jasotako komunikazioa bultzatzeari buruzko informazioak interpretatu ditu.

        6. Erabiltzailearekiko komunikazioan familiaren eta gizarte-ingurunearen inplikazioa errazteko teknikak hautatu ditu.

        7. Komunikazio-sistema alternatiboen erabileran prebentzio eta segurtasuneko neurriak hartzeko beharra justifikatu du.

      2. Komunikazioa bultzatzeko jarduerak egiten ditu, laguntza bidezko komunikazio-sistema alternatiboak eta handigarriak deskribatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Laguntza bidezko komunikazio-sistema alternatibo nagusien oinarrizko erabilerak eta ezaugarriak deskribatu ditu.

        2. Laguntza bidezko komunikazio-sistemen mezu sinpleak sortu ditu, erabiltzailearen komunikazioa eta arreta erraztuta.

        3. Laguntza bidezko komunikazioa errazten duten beste sistema eta elementu batzuk deskribatu ditu.

        4. Laguntza bidezko komunikazio-sistemen bitartez adierazitako mezuak ulertu ditu.

        5. Erabiltzaileen ezaugarri zehatzen arabera aplikatu ditu beharrezko doikuntzak.

        6. Komunikazioa laguntzeko beharrezko laguntza teknikoak erabili ditu.

        7. Komunikazioa laguntzeko jardueretan, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileraren garrantzia justifikatu du.

      3. Komunikazioa bultzatzeko jarduerak egiten ditu, laguntzarik gabeko komunikazio-sistema alternatiboak eta handigarriak deskribatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Laguntzarik gabeko sistema alternatiboen oinarrizko egiturak deskribatu ditu.

        2. Mendekotasun-egoeran diren pertsonei arreta egiteko ohiko egoeretan erabiltzen diren zeinu nagusiak deskribatu ditu.

        3. Laguntzarik gabeko komunikazio-sistemen mezu sinpleak sortu ditu, mendekotasun-egoeran dagoen pertsonarentzako arreta eta komunikazioa erraztuta.

        4. Mendekotasun-egoeran diren pertsonen ezaugarri zehatzen arabera aplikatu ditu beharrezko doikuntzak.

        5. Laguntzarik gabeko komunikazioa errazten duten beste sistema eta elementu batzuk deskribatu ditu.

        6. Laguntzarik gabeko komunikazio-sistemen bitartez adierazitako mezuak ulertu ditu.

      4. Komunikazioa laguntzeko jardunen jarraipena egiten du, ezarritako erregistro-protokoloak beteta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Erregistro-protokoloak bete ditu, erabiltzailearen komunikazio-gaitasuna ebaluatzeko bide gisa.

        2. Erregistratutako informazioa diziplinarteko taldeari transmititzearen garrantzia argudiatu du.

        3. Familiaren esparruan komunikazioa laguntzeko jarraibideen betetze-maila egiaztatzeko irizpideak ezarri ditu.

        4. Hautatutako komunikazio-sistema osatzen duten elementuen erabilera zuzena egiaztatu du.

        5. Hautatutako komunikazio-sistemaren egokitzapenari buruzko transmisio-protokoloak identifikatu ditu.

        6. Komunikazio-beharretan aldaketak hautemateko adierazleak eta irizpideak identifikatu ditu.

        7. Egindako lanaren kalitatea hobetzeko informazioa lortzearen, erregistratzearen eta transmititzearen garrantzia argudiatu du.

    2. Edukiak:

      1. Komunikazio sistemen zerrenda.

        Komunikazio-sistema alternatiboak eta handigarriak ezaugarritzea.

        Komunikazio alternatiboaren eta handigarriaren erabileran estrategiak aplikatzea.

        Komunikazioa laguntzeko plana/proiektua interpretatzea.

        Komunikazio-sistema alternatiboen erabileran, prebentzio- eta segurtasun-neurriak ezaugarritzea.

        Komunikazio-prozesua:

        Eskurapena eta garapena.

        Komunikazio-funtzioak.

        Komunikazioa errazten eta inhibitzen duten elementuak eta faktoreak.

        Komunikazioa eta autodeterminazioa.

        Komunikazioa eta bizi-kalitatea.

        Testuinguru eta estilo elkarreragileak.

        Baliabideak eta estrategiak.

        Komunikazio-prozesuko asaldurak.

        Komunikazio alternatiboa eta handigarria.

        Teknika, komunikazio-eredu gisa.

        Hainbat testuingurutan komunikazioaren eta komunikazio-elkarreraginaren garrantzia baloratzea.

        Portaera egokia izatea adineko pertsonekiko eta minusbaliatuekiko harremanetan, eta, batez ere, komunikazio-arazoak agertzen direnean.

        Zorroztasunez hautematea komunikazio-disfuntzioak.

      2. Laguntza bidezko komunikazio alternatiboko sistemen bitartez egindako komunikazioa laguntzeko jardueren ezaugarriak.

        Komunikazio alternatiboko sistemak ezaugarritzea. Gai orokorrak.

        Laguntza bidezko komunikazio-sistemak ezaugarritzea eta erabiltzea: Bliss, komunikazio-sistema piktografikoa.

        Komunikazio-sistema alternatiboa ezartzeko esku hartzea:

        Estilo elkarreragileak.

        Adierazgarritasuna eta sormena.

        Arazoak konpontzea:

        Ingurumenaren komunikazio-egituraren balorazioa.

        Komunikazio-jokabideen erregistro-tresnak.

        Berariazko esku-hartzeko estrategiak.

        Bliss eta komunikazio-sistema piktografikoko lengoaia alternatiboen erabilera sistematikoa egitea, eguneroko bizimoduko jarduera simulatuetan eta ulermen- eta adierazpen-mailako esku-hartze profesionaleko jarduera simulatuetan.

        Laguntza eta arreta fisiko eta psikosozialeko jardueretarako beharrezko adierazpen-bilduma lantzea eta aplikatzea:

        Eskariaren adierazpena.

        Sentimenduen adierazpena.

        Informazioaren eskaera.

        Laguntza teknologikoen erabilera.

        Laguntza bidezko beste komunikazio-sistema ez-estandarizatu batzuk identifikatzea.

        Laguntza bidezko komunikazio-sistema nagusiak: Bliss eta komunikazio-sistema piktografikoa.

        Bliss eta komunikazio-sistema piktografikoaren oinarrizko hizkuntza-egiturak eta sintaxia.

        Teknikariaren lanbide-beharretara egokitutako oinarrizko hiztegia.

        Komunikazio-sistema alternatiboa ezartzeko arazoak.

        Laguntza bidezko komunikazio-sistema baloratzea.

        Portaera egokia izatea adineko pertsonekiko eta minusbaliatuekiko harremanetan, eta, batez ere, komunikazio-arazoak agertzen direnean.

      3. Laguntzarik gabeko komunikazio alternatiboko sistemen bitartez egindako komunikazioa laguntzeko jardueren ezaugarriak:

        Komunikazio alternatiboko sistemak ezaugarritzea. Gai orokorrak.

        Laguntzarik gabeko komunikazio-sistemak ezaugarritzea eta erabiltzea: zeinu-mintzaira espainiarra eta lengoaia bimodala.

        Komunikazio-sistema alternatiboa ezartzeko esku hartzea:

        Estilo elkarreragileak.

        Adierazgarritasuna eta sormena.

        Arazoak konpontzea:

        Ingurumenaren komunikazio-egituraren balorazioa.

        Komunikazio-jokabideen erregistro-tresnak.

        Berariazko esku-hartzeko estrategiak.

        Zeinu-mintzaira espainiarreko eta bimodaleko lengoaia alternatiboen erabilera sistematikoa, eguneroko bizimoduko jarduera simulatuetan eta ulermen- eta adierazpen-mailako esku-hartze profesionaleko jarduera simulatuetan.

        Zeinu-mintzairako eta lengoaia bimodaleko oinarrizko hiztegia erabiltzea.

        Laguntza eta arreta fisiko eta psikosozialeko jardueretarako beharrezko adierazpen-bilduma lantzea eta aplikatzea:

        Eskariaren adierazpena.

        Sentimenduen adierazpena.

        Informazioaren eskaera.

        Laguntza teknologikoen erabilera.

        Laguntzarik gabeko beste komunikazio-sistema ez-estandarizatu batzuk identifikatzea.

        Laguntzarik gabeko komunikazio-sistema nagusiak: zeinu-mintzaira espainiarra eta lengoaia bimodala.

        Zeinu-mintzaira espainiarraren oinarrizko hizkuntza-egiturak eta sintaxia.

        Zeinu-mintzairako ezaugarri nagusiak.

        Teknikariaren lanbide-beharretara egokitutako oinarrizko hiztegia.

        Komunikazio-sistema alternatiboa ezartzeko arazoak.

        Laguntza bidezko komunikazio-sistema baloratzea.

        Portaera egokia izatea adineko pertsonekiko eta minusbaliatuekiko harremanetan, eta, batez ere, komunikazio-arazoak agertzen direnean.

      4. Komunikazioa laguntzeko jardunen jarraipena.

        Komunikazio-gaitasunak erregistratzeko tresnak betetzea.

        Komunikazio-sistemaren doikuntza edo aldaketa zehazten duten irizpideak identifikatzea.

        Familiaren eta gizarte-ingurunearen inplikazioa egiaztatzeko irizpideak identifikatzea.

        Jasotako informazioa diziplinarteko taldeari transmititzea.

        Komunikazio-gaitasunak erregistratzeko tresnak.

        Komunikazio-gaitasunen erregistroetako adierazle esanguratsuak.

        Diziplina taldearen artean informazioa transmititzeko metodoak.

        Komunikazio-sistemaren eraginkortasuna baloratzeko beharra justifikatzea.

        Talde-lanean betetzen duen zeregina bere egitea eta elkarlanean jardutea.

  6. lanbide-modulua: Etxeko laguntza

    Kodea: 0215

    Maila: 1

    Iraupena: 264 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen etxeko lan-plangintza antolatzen du, ezarritako jarraibideak interpretatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Lan-plangintzaren ezaugarriak identifikatu ditu.

        2. Lan-plangintza mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren errealitatera egokitzearen garrantzia deskribatu du.

        3. Etxean egin beharreko zereginak identifikatu ditu.

        4. Eguneko etxeko zereginak sekuentziatu ditu, lan-plangintzaren arabera eta bertan egindako egokitzapenen arabera, halakorik beharrezkoa izan bada.

        5. Etxean bete beharreko eskaerak eta premiak aztertu ditu.

        6. Bizikidetasun-unitatearen berezko ezaugarri kulturalak errespetatu ditu.

        7. Etxean mendekotasun-egoeran dagoen pertsonarentzako arreta-plan motak identifikatu ditu.

        8. Denborak eta ahaleginak errentabilizatzera begira, jardueren sekuentzia egokitzearen garrantzia baloratu du.

      2. Gastuaren kudeaketa planifikatzen du, eta administrazioko oinarrizko teknikak bizikidetasun-unitatearen beharrekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bizikidetasun-unitatearen gastuekin lotzen den dokumentazioa aztertu du.

        2. Etxeko kudeaketaren dokumentuak interpretatzen jakin beharra ezagutu du.

        3. Hileko gastu orokorreko kontu-sailen txostena landu du.

        4. Bizikidetasun-unitatearen ezohiko gastuen txostena landu du.

        5. Bizikidetasun-unitate baten hileko aurrekontuaren banaketa baldintzatzen duten faktoreak zerrendatu ditu.

        6. Ereduzko bizikidetasun-unitate baten izakinak hornitzearen gastuak eta ohiko gastuak zerrendatu eta sailkatu ditu.

        7. Hainbat bizikidetasun-unitateren hileko gastuak aztertu ditu.

        8. Sarreren eta gastuen arteko orekaren beharra baloratu du.

      3. Bizikidetasun-unitatearen hornikuntza antolatzen du, produktuen ezaugarriak deskribatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Publizitate-dokumentazioaren motak aztertu ditu, produktuak hautatuta.

        2. Teknologiak informazio-iturri gisa baloratu ditu.

        3. Erosketa-zerrenda zehaztu du.

        4. Kontsumoko produktuen eta elikagaien etiketak aztertu ditu.

        5. Produktuak behar bezala biltegiratzeko leku egokiak identifikatu ditu, produktuen ezaugarriak kontuan izanik.

        6. Elikagaiak, garbiketa-produktuak, higiene-produktuak eta etxea mantentzeko produktuak saltzera zuzentzen diren establezimendu eta zerbitzu motak zerrendatu ditu.

        7. Produktuak kokatzeko irizpideak ezarri ditu, antolamenduaren, segurtasunaren eta higienearen arloko irizpideei erreparatuta.

      4. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen etxea mantentzeko lanak prestatzen ditu, teknikak eta produktuak kalitatearen, segurtasunaren eta higienearen arloko irizpideekin hautatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Etxean sortzen diren hondakin eta zabor motak aztertu ditu.

        2. Etxean erabiltzen diren etxetresna elektrikoen (garbigailua, lehorgailua, lisaburdina, xurgagailua, etab.) motak, maneiua, arriskuak eta mantentze-lanak identifikatu ditu.

        3. Lurzoruak, tresnak, altzariak, leihoak eta higiene-ontziak garbitzeko teknikak txosten batean bildu ditu.

        4. Erabili beharreko garbiketa eta desinfekzioko produktuak identifikatu ditu, eta aplikazioak erabiltzeko arriskuak eta etxean izango duten kokalekua deskribatuko ditu.

        5. Etxean instalazio elektrikoak maneiatzearen eta erabiltzearen ondoriozko arriskuak deskribatu ditu.

        6. Arropa makinaz eta eskuz garbitzeko teknikak deskribatu ditu, betiere jantziaren ezaugarrien arabera, orban motaren arabera eta zikinkeria-mailaren arabera.

        7. Etxea mantentzeko lanetarako produktuen segurtasun, higiene eta prebentzioaren arloko arauak betetzea baloratu du, baita produktu horiek ezabatzeko arauak betetzea ere.

        8. Jantzien etiketak interpretatzeko jarraibideak deskribatu ditu, eta garbitzeko prozesuaren arabera sailkatu du arropa.

      5. Menuko elikagaiak hautatzen ditu, eta horien ezaugarriak eta proportzioak ezarritako aginduen arabera finkatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Elikadurarekin eta nutrizioarekin lotzen diren oinarrizko kontzeptuak aztertu ditu.

        2. Elikagaiak ezaugarrien arabera sailkatu ditu.

        3. Dieta osasuntsu baten ezaugarriak identifikatu ditu, baita barnean hartu behar dituen osagai motak ere.

        4. Etxeko anoak eta neurriak identifikatu ditu.

        5. Ontziratutako elikagaien nutrizio-etiketak aztertu ditu.

        6. Eguneko ahorakinaren parte izan behar duten elikagaiak hautatu ditu, betiere ezarritako aginduak kontuan izanik.

        7. Dieta osasuntsuaren garrantzia baloratu du.

      6. Jakiak prestatzeko prozesuan sukaldaritzako oinarrizko teknikak aplikatzen ditu, erabiltzailearen premiak eta ezarritako protokoloak aintzat hartuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Elikagaiak prestatzean, higienearen, arrisku-prebentzioaren eta produktuak ezabatzearen arloko neurriak aplikatzearen beharra ezagutu du.

        2. Etxeko sukaldaritzan aplikatu beharreko oinarrizko sukaldaritza-teknikak identifikatu ditu, eta, kasuak kasu, aplikazio-faseak, prozedurak, denborak eta sukaldeko tresnak adierazi ditu.

        3. Sukaldaritza-errezetak bildu ditu, eta mahaikideen kopuruaren eta horien berariazko beharren arabera erabili beharreko kantitateak eta denborak egokitu ditu.

        4. Jakiak prestatu aurreko prozedurak identifikatu ditu: produktuak desizoztea, ebakitzea, zuritzea, zatikatzea eta garbitzea.

        5. Jakien aurreelaborazioari ekiteko beharrezko materialak, lanabesak eta etxetresna elektrikoak sailkatu ditu: desizoztekoak, zuritzekoak, ebakitzekoak eta garbitzekoak.

        6. Bizikidetasun-unitateko kideen dietarako egokiak diren lehen platerak, bigarren platerak eta postreak elaboratzeko sukaldaritzako oinarrizko tresnak erabili ditu.

        7. Elikagaiak manipulatzeko eta prozesatzeko ezarritako segurtasun- eta higiene-arauak betetzearen beharra ezagutu du.

        8. Elikagaien aurkezpenaren garrantzia baloratu du.

      7. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen etxeko lan-plangintzaren jarraipena egiten du, ezarritako protokoloa deskribatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Informazio-iturriak, jarraipen-teknikak eta arrisku-egoerak hautemateko prozesua identifikatu du.

        2. Baliabideak aztertu ditu, eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen beharren arabera hautatu ditu.

        3. Datuak ezarritako euskarrian erregistratu ditu.

        4. Jasotako informazioa behar bezala interpretatu du.

        5. Beste profesional batzuekin zein egoeratan lankidetzan aritu beharra dagoen identifikatu du.

        6. Zerbitzuaren kalitatea hobetzeko ebaluazioaren garrantzia baloratu du.

    2. Edukiak:

      1. Bizikidetasun-unitateko lan-plangintza antolatzea.

        Eguneko lana planifikatzea.

        Etxeko lana antolatzea: eguneko plana eta asteko plana.

        Hainbat bizikidetasun-unitaterako lan-plangintzak egitea.

        Etxeko oinarrizko premiak ezaugarritzea.

        Lan-plangintza osatzen duten elementuak. Ezaugarriak.

        Lan-plangintza lantzeko prozedurak.

        Etxean bete beharreko eskaerak eta premiak zehazten dituzten faktoreak:

        Familiako kideen kopurua.

        Langileen egoera.

        Etxeko espazioak.

        Etxeko zereginak. Ezaugarriak.

        Bizikidetasun-unitatearen egoeren aurrean erantzuteko eta behatzeko ahalmena izatea.

        Tratu egokia izatea adineko pertsonekiko harremanetan.

      2. Bizikidetasun-unitatearen aurrekontuaren kudeaketa planifikatzea.

        Bizikidetasun-unitatearen gastu orokorrak aurreikustea.

        Hileroko gastuaren kontu-sailak zerrendatzea.

        Familia-unitatearen hileko aurrekontua lantzea.

        Gastuen lehentasunak justifikatzea.

        Gastuen banaketarik egokiena egitea.

        Sarreren eta gastuen arteko oreka egiaztatzea.

        Aurrekontua egiteko kontuan hartu beharreko parametroak.

        Etxeko gastuen hileko kontu-saila: ohiko eta ezohiko gastuak. Banaketa. Ehunekoen araberako doikuntza.

        Bizikidetasun-unitatearen gastuei lehentasuna ematea baldintzatzen duten faktoreak.

        Etxeko kudeaketaren dokumentazioa: fakturak (ura, gasa, argia, telefonoa...), aurrekontuak, mantentze-zerbitzuen zerrendak, larrialdi-kontaktuak.

        Bizikidetasun-unitatearen egoeren aurrean erantzuteko eta behatzeko ahalmena izatea.

        Adineko pertsonen eta minusbaliatuen berariazko zirkunstantzien aurrean egokitzea.

      3. Bizikidetasun-unitatearen hornikuntza antolatzea.

        Elikagaiak eta etxeko higiene- eta mantentze-produktuak saltzera zuzentzen diren establezimendu eta zerbitzu motak identifikatzea, horien ezaugarriak, abantailak eta eragozpenak identifikatuta.

        Hainbat erosketa-sistema erabiltzea: Internet eta telefonoa.

        Produktuak ipini eta behar bezala gordetzeko leku egokiak identifikatu eta justifikatzea, horien ezaugarriak, kontserbatzeko baldintzak eta irisgarritasuna kontuan izanda.

        Kasu bakoitzean ezarritako parametroen arabera hartu beharreko lehentasuneko produktuak identifikatzea.

        Interneten argitara emandako publizitate-liburuxkak abiapuntu izanik, erosketa-zerrenda egitea.

        Gastua ezarritako aurreikuspenera egokitzearen ebaluazioa egitea.

        Erosketak egiteko establezimenduen motak: denda txikiak eta salgune handiak. Abantailak eta eragozpenak.

        Zuzeneko erosketa eta erosketa birtuala. Erosteko hainbat aukeraren alde onak eta txarrak.

        Erosketa-zerrenda. Zerrenda zehazten duten faktoreak.

        Elikagaien erosketa. Produktu freskoak eta elaboratuak. Iraungitasun-data.

        Higiene pertsonalerako eta etxearen garbiketarako produktuen erosketa. Aukeraketa-irizpideak.

        Etxean elikagaiak kontserbatzeko sistemak eta metodoak. Produktu freskoen eta elaboratuen kontserbazioa.

        Etxean biltegia antolatzeko irizpideak. Produktuen antolamendua armairuetan eta jakitokietan.

        Kontsumo arduratsua baloratzea.

        Talde-lanean betetzen duen zeregina bere egitea eta elkarlanean jardutea.

      4. Etxea mantentzeko eta garbitzeko lanak prestatzea.

        Etxeko garbiketan eta higienean erabiltzen diren etxetresna elektrikoen (garbigailuen, lehorgailuen, lisagailuen, xurgagailuen, etab.) motak, maneiuak, arriskuak eta mantentze-lanak deskribatzea.

        Lurzoruak, gainazalak, tresnak, altzariak, leihoak eta higiene-ontziak garbitzeko teknikak deskribatzea.

        Etxean sortzen diren hondakin eta zabor motak deskribatzea, eta horiek behar bezala sailkatzeko eta, ondoren, ezabatzeko modua adieraztea.

        Etxeko arropen eta jantzien etiketak interpretatzea, eta garbitzeko prozesuaren arabera sailkatzea arropa.

        Arropa makinaz eta eskuz garbitzeko teknikak aztertzea, eta garbitzeko produktuak eta programak adieraztea, betiere jantziaren ezaugarrien arabera, orban motaren arabera eta zikinkeria-mailaren arabera.

        Jantzien egoera ona egiaztatzea eta birpasatzea: botoiak jostea, behealdeak jostea, eta abar.

        Arropak lisatzea, eta, horretarako, programa zuzena erabiltzea, arroparen ezaugarrien eta konposizioaren arabera.

        Janzteko arropak, etxeko arropak eta garbiketako produktuak eta materialak kasuak kasu dagozkien lekuetan ipintzea.

        Elikagaiak prestatzeko eta kontserbatzeko erabiltzen diren sukaldeko tresneria, tresnak eta etxetresna elektrikoak deskribatzea eta alderdi hauek azaltzea: funtzioak, erabiltzeko arauak, manipulatzearen arriskuak eta beharrezko mantentze-lanak.

        Etxeko sukaldeetan erabiltzen diren sukalde-plaketan, labeetan, sukalde-tresnerietan eta etxetresna elektriko txikietan erabilitako produktuak eta teknikak deskribatzea.

        Sukaldeko tresnerien eta etxetresna elektriko txikien mantentze-lanak egitea, fabrikatzaileak emandako jarraibideen arabera.

        Etxebizitzaren garbiketa-teknikak: garbiketaren mende dauden espazioak. Berariazko ezaugarriak.

        Garbitzeko zereginak: garbitzea, lanbasa pasatzea, erraztea, eta abar.

        Garbiketako materialak, produktuak eta lanabesak: eskuilak, lanbasa, mopa eta abar.

        Garbiketarako etxetresna elektrikoak: xurgagailua, ontzi-garbigailua, garbigailua, lehorgailua. Erabilera eta mantentzea.

        Etiketak: interpretazioa.

        Altzarien garbiketa eta kontserbazioa.

        Arropa garbitzeko, lisatzeko eta birpasatzeko teknikak.

        Garbigailua, lehorgailua eta beste etxetresna elektriko batzuk mantentzeko lanak.

        Zaborra birziklatzeko ingurumen-irizpideak.

        Etxeko instalazioen arrisku elektrikoak. Maneiatzeko prekauzioak eta segurtasun-neurriak.

        Tratu egokia izatea adineko pertsonekiko eta/edo minusbaliatuekiko harremanetan.

        Bizikidetasun-unitatearen egoeren aurrean erantzuteko eta behatzeko ahalmena izatea.

      5. Menuko elikagaiak hautatzea.

        Elikagai motak ezaugarritzea.

        Elikagaia eta nutrientea bereiztea.

        Behar pertsonalen araberako menuak identifikatzea.

        Dieta osasuntsuak baloratzea.

        Elikaduraren eta nutrizioaren kontzeptuak.

        Elikagaiak. Elikagai multzoak. Sailkapen funtzionala. Elikagai moten ezaugarri nutritiboak.

        Energiaren eta nutrienteen inguruko gomendioak. Giza organismoaren nutrizio-premiak. Gomendatutako ahorakina.

        Dieta. Dietaren kalitatea.

        Dieta motak:

        Normalak.

        Terapeutikoak.

        Oinarrizkoak.

        Bereziak.

        Dieta osasuntsuak edo horren parte diren elikagaiak.

        Dieta mediterraneoa. Ezaugarriak.

        Dieta orekatuaren garrantziaz jabetzea.

        Elikadura osasuntsuaren ohiturak garatzea.

      6. Sukaldaritzako oinarrizko teknikak aplikatzea.

        Jakiak prestatu aurreko prozedurak deskribatzea: ohiko elikadura osatzen duten produktuak desizoztea, ebakitzea, zuritzea, zatikatzea eta garbitzea.

        Familiako sukaldaritzan aplikatu beharreko oinarrizko sukaldaritza-teknikak ezaugarritzea: egostea, galdarraztatzea, irakitea, frijitzea, erregostea, erretzea, eta abar, kasuak kasu, honakoak adierazita: erabili beharreko aplikazio faseak, prozedurak eta jarduteko moduak, denbora, sukaldeko tresneria, lanabesak eta etxetresna elektrikoak eta lortutako emaitzak.

        Bizikidetasun-unitateko kideen dietara egokitutako lehen platerak, bigarren platerak eta postreak elaboratzea.

        Beharrezkoa izanez gero, elikagaiak kontserbaziorako prestatzea.

        Garbiketa-produktuak hautatzea, eta erabilitako materialak garbitzea eta ipintzea.

        Elikagaien manipulazioko prebentzioa eta segurtasuna justifikatzea.

        Sukaldeko tresneria, lanabesak eta etxetresna elektrikoak: sukaldeko tresneria, baxera, mahai-tresneria, lanabesak, etxetresna elektriko txikiak eta handiak. Ezagutza, erabilera eta mantentze-lanak.

        Elikagaien manipulazioko oinarrizko printzipioak.

        Produktuen aurreelaborazioko prozedurak. Elikagaien oinarrizko tratamendua: desizoztea, garbitzea, zuritzea, zatikatzea eta zukutzea.

        Sukaldaritzako oinarrizko teknikak. Ezagutza eta aplikazioa:

        Plantxan, parrilan eta labean erretzea.

        Egoste tradizionala eta lurrunetan egostea, presio bidez sukaldatzea eta sukaldatze motela.

        Irakitea.

        Frijitzea.

        Mikrouhin bidez sukaldatzea.

        Ereduzko platerak elaboratzeko eta egiteko eskema: entsaladak, eltzekariak, zopak, saldak, kremak, zizka-mizkak eta janaurrekoak.

        Adineko pertsonen eta minusbaliatuen berariazko zirkunstantzien aurrean egokitzea.

        Elikadura osasuntsuaren ohiturak garatzea.

        Higiene eta garbiketako ohiturak hartzea.

      7. Lan-plangintzaren jarraipena egitea.

        Jarraipen-orriak betetzea.

        Jarraipen-teknologiak erabiltzea.

        Jarraipen-orriak: motak, betetzeko moduak eta erregistroa.

        Teknologia berriak informazioa artxibatzean eta erregistratzean.

        Ordenaz eta zorroztasunez lan egitea.

        Metodo edo sistema berriekiko interesa azaltzea eta horiek alderatu eta asimilatzea.

  7. lanbide-modulua: Osasun-arreta

    Kodea: 0216

    Maila: 1

    Iraupena: 198 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako osasun-arretako jarduerak antolatzen ditu, eta pertsona horien ezaugarriekin eta beharrekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sistema kardiobaskularraren, arnas-sistemaren, digestio-sistemaren eta ugaltze-sistemaren oinarrizko ezaugarri anatomofisiologikoak eta asaldurarik ohikoenak deskribatu ditu.

        2. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta fisikoaren ezaugarri eta behar nagusiak deskribatu ditu.

        3. Mendekotasun-egoerekin lotzen diren narriadura fisikoko eta osasun-narriadurako aztarna nagusiak identifikatu ditu.

        4. Erabiltzailearen egoera fisikoa eta osasuna laguntzen edo eragozten duten ingurunearen ezaugarriak identifikatu ditu.

        5. Zaintza-planean ezarritako osasun-arretako aginduak interpretatu ditu.

        6. Osasun-arretarako ingurumen-baldintza egokiak definitu ditu.

        7. Pertsonak osasun-jardueretan parte-hartzearen garrantzia argudiatu du.

        8. Nork bere burua zaintzea sustatzearen garrantzia baloratu du.

      2. Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren ezaugarrien arabera aplikatu ditu mobilizatu, lekualdatu eta joan-etorriak egiteko teknikak.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Oheratuta dauden pertsonak kokatzeko teknika ohikoenak aplikatu ditu, pertsonen egoera eta ezaugarriak aintzat hartuta.

        2. Mendekotasun egoeran dauden pertsonak mobilizatu, lekualdatu eta joan-etorriak egiteko teknikak aplikatu ditu, pertsonen egoera eta baldintzak aintzat hartuta.

        3. Zamatze segururako eta langilearengan lesioak agertzea prebenitzeko prozedurak aplikatu ditu.

        4. Oheratuta dauden pertsonak mobilizatu, garraiatu eta kokatzeko eta pertsonok joan-etorriak egin ditzaten laguntza tekniko egokienak erabili ditu, beren egoera eta baldintzak aintzat hartuta.

        5. Prebentzio- eta segurtasun-neurriak hartu ditu.

        6. Protesiak garbitzeko eta zaintzeko teknikak deskribatu ditu, material eta produktu egokiak zehaztuta, pertsona erabiltzailearen egoera eta baldintzak aintzat hartuta.

        7. Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonari eta bere ingurukoei hainbat jarraibide eskaini dizkie, mugikortasunari eta laguntza teknikoen mantentzeari dagokienez, autonomoak izan daitezen.

        8. Pertsonaren autonomia sustatzeko beharrarekiko sentsibilitatea erakutsi du.

      3. Osasun-laguntzako jarduerak ezaugarritzen ditu, eta erabiltzailearen premiak eta ezaugarriak zaintza-planean ezarritakoarekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Erabiltzaileen miaketa errazteko jarrera anatomikorik egokienak hautatzea.

        2. Sendagaiak prestatu ditu eta sendagaiak ematea aurreikusi du, betiere zaintza-plan indibidualizatuan eta bide eta produktu bakoitzerako berariazko aginduetan ezarritako jarraibideak beteta.

        3. Sendagaiak ematearekin lotzen diren arrisku nagusiak identifikatu ditu.

        4. Hotz eta beroko tokiko tratamenduak hautatu ditu, zaintza-plan indibidualizatuaren jarraibideen arabera.

        5. Sendagaiak ematean, pertsonaren egoera orokorrean ager daitezkeen asalduren aztarnak identifikatu ditu.

        6. Pertsonaren bizi-konstanteak hartu ditu, material egokiak erabilita eta ezarritako aginduak jarraituta.

        7. Erabiltzaileak eta haren inguruneak osasun-jardueretan parte har dezaten erraztearen garrantzia baloratu du.

        8. Ezarritako babes, higiene eta segurtasunaren arloko neurriak erabili ditu, langileentzat zein erabiltzailearentzat.

      4. Elikagaiak ahoratzen laguntzeko eta elikatzeko jarduerak antolatzen ditu, eta, horretarako, beharrezko teknikak, tresnak eta laguntzak hautatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instituzioko otorduen zerbitzua eta banaketa antolatu du, dieta-orriko jarraibideei jarraituta.

        2. Ahoratzen laguntzeko teknikak aplikatu ditu, pertsona bakoitzaren ezaugarriak eta premiak kontuan izanda.

        3. Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonari eta familiei elikagaiak behar bezala emateari buruzko informazioa eman zaie.

        4. Pertsonen ahorakina zaintza-planarekin bat datorrela egiaztatu du.

        5. Pertsonei eta familiari eraizkinak biltzeko eta, ondoren, ezabatzeko beharrezko materialei buruzko aholkuak eman dizkie.

        6. Otordua pertsonarentzat une atsegina izatearen garrantziarekiko sentsibilitatea erakutsi du.

        7. Ahoratze-egoerekin lotuta ager daitezkeen arriskuak identifikatu ditu.

        8. Arriskuen prebentzio- eta segurtasun-neurriak hartu ditu.

      5. Osasun-arretako jardueren kontrola eta jarraipena egiten du, ezarritako behaketa- eta erregistro-protokoloak aztertuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Erabiltzaileen egoera fisikoa eta osasun-egoera behatzeko, kontrolatzeko eta jarraipena egiteko protokoloek bete beharreko ezaugarriak identifikatu ditu.

        2. Eskuzko eta informatika bidezko erregistro- eta behaketa-protokoloak bete ditu, kasu bakoitzerako ezarritako jarraibideen arabera.

        3. Egindako jarduerei eta agertu ziren gorabeherei buruzko informazio zuzena eta osoa bildu du.

        4. Bere kargura dauden pertsonen informazioa lortu du, hainbat bitartekoren bitartez.

        5. Pertsonaren bilakaera fisikoaren jarraipena egiteko aurreikusitako behaketa-tresnak eta -teknikak aplikatu ditu, lortutako datuak ezarritako prozeduraren arabera erregistratuta.

        6. Zaintza-plan indibidualizatuaren datuak erregistratu ditu, horien komunikazio arduratsua kontuan izanik.

        7. Ezarritako prozeduren bitartez, eta une egokian, transmititu du informazioa.

        8. Pertsonaren bilakaera fisikoaren eta osasun-bilakaeraren kontrola eta jarraipena egitearen garrantzia argudiatu du.

    2. Edukiak:

      1. Osasun-arretako jarduerak antolatzea.

        Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen osasun-arretako premiak identifikatzea.

        Osasun-arretako ingurumen-baldintzak aztertzea.

        Honako sistema hauen printzipio anatomofisiologikoak:

        Sistema kardiobaskularrarenak.

        Arnas-sistemarenak.

        Digestio-sistemarenak.

        Ugaltze-sistemarenak.

        Nork bere burua zaintzea sustatzeko estrategiak.

        Informazioaren zuzentasuna, sekretu profesionalari eutsita.

        Segurtasun- eta higiene-arauak errespetatzea eta horien garrantzia baloratzea.

      2. Mobilizatu, lekualdatu eta joan-etorriak egiteko teknikak aplikatzea.

        Lekualdaketak egiteko teknikak ezaugarritzea, erabiltzailearen egoeraren eta baldintzen arabera egokituta.

        Erabiltzaileen joan-etorrietarako eta lekualdaketetarako laguntza teknikoak erabiltzea eta egokitzea, betiere erabiltzailearen osasun-egoeraren arabera.

        Oheratuta dagoen pertsona bat mobilizatzeko eta kokatzeko maniobrak ezaugarritzea.

        Lekualdaketak aulki gurpildunetan egitea.

        Lanbide-arriskuen prebentzioan gorputz-mekanikaren printzipioak aplikatzea.

        Giza gorputzaren sostengu- eta mugimendu-printzipio anatomofisiologikoak.

        Sistema osteomuskularra.

        Giltzaduren biomekanika. Sistema osteomuskularraren mekanika.

        Hezurrak, muskuluak eta giltzadurak: egitura, funtzioak, sailkapena eta izena. Mugimendu motak.

        Patologiarik ohikoenak: hezurretakoak, giltzaduretakoak eta muskularrak.

        Mobilizazioko teknikak: deskribapena eta aplikazioa.

        Joan-etorrietarako teknikak: deskribapena eta aplikazioa.

        Lekualdaketetarako teknikak: deskribapena eta aplikazioa.

        Mendeko pertsonentzat, joan-etorriak egin, lekualdatu eta mobilizatzeko laguntza teknikoak: deskribapena, erabilera eta egokitzapena.

        Teknikak gauzatzean gerta daitezkeen gorabeherei arreta egitea.

        Jarduerak egitean pertsonaren inplikazioaren garrantzia baloratzea.

      3. Osasun-arretako jardueren ezaugarriak.

        Azterketa medikoan gehien erabiltzen diren posizio anatomikoen indikazioak eta propietateak identifikatzea, betiere erabiltzailearen egoeraren eta baldintzen arabera.

        Bizi-konstanteak neurtzeko eta erregistratzeko teknikak eta prozedurak aplikatzea.

        Giza gorputzean hotzeko eta beroko tratamendu-teknikak aplikatzea, eta horien indikazioak azaltzea.

        Sendagaiak emateko biderik ohikoenen ezaugarri anatomofisiologikoak deskribatzea.

        Aerosolterapiako eta oxigenoterapiako teknikak aplikatzea, eta horiek zuzen gauzatzeko beharrezko materialak azaltzea.

        Sendagaiak ahotik, ondestetik edo bide topikotik ematea.

        Suposizioko datuekin betetzea nork bere eskumeneko erregistroak medikazio-orrian.

        Arnas-aparatuko gaixotasunetan jarioak mobilizatzeko teknikak aplikatzea.

        Masajeak ematea.

        Miaketa medikoa: prestaketa eta bizi-konstanteak.

        Farmakologia orokorraren printzipioak.

        Sendagaiak emateko bideak. Anatomia eta fisiologia.

        Sendagaia prestatzea. Teknikak.

        Hotzeko eta beroko tratamenduak. Teknikak.

        Tratamendu hidrotermalak. Teknikak.

        Errehabilitazio-tratamenduak. Berariazko teknikak.

        Bizi-konstanteak neurtzeko prozedurak. Teknikak.

        Aerosolterapia eta oxigenoterapia:

        Beharrezko aparatuak, tresnak eta materialak.

        Aerosolak eta oxigenoa aplikatzearen xedeak.

        Emateko metodoak eta teknikak.

        Prekauzioak eta kontraindikazioak.

        Segurtasun- eta higiene-arauak errespetatzea eta horien garrantzia baloratzea.

        Osasun-jardueretan pertsonaren eta haren ingurunearen inplikazioaren garrantzia baloratzea.

      4. Elikagaiak emateko lanak antolatzea eta ahoratzen laguntzea:

        Elikagaiak ahotik eta bide enteraletik emateko teknikak aplikatzea, erabiltzailearen mendekotasun-mailaren arabera.

        Elikagaiak ahotik edo bide enteraletik emateko beharrezko materialak hautatzea.

        Elikagaia emateko bidearen arabera egokiena den jarrera anatomikoa identifikatzea.

        Elikatzeko teknikak egitean kontuan izan beharreko neurri higieniko-sanitarioak aplikatzea.

        Ahoratzen laguntzeko teknikak aplikatzea, erabiltzailearen mendekotasun-mailaren arabera.

        Elikagaiak zunda nasogastrikoaren bidez ematea.

        Elikagaiak ahoratzeari eta iraizkinak biltzeari eta ezabatzeari buruzko aholkuak ematea erabiltzaileari eta haren zaintzaile nagusiei.

        Digestio-sistemaren eta sistema endokrinoaren printzipio anatomofisiologikoak.

        Digestio-aparatua:

        Oinarrizko anatomia eta fisiologia.

        Digestio-aparatuarekin lotzen diren organo abdominalak (pankrea, gibela eta behazun-maskuria).

        Dagozkion patologiak.

        Gehien erabiltzen diren proba funtzionalak eta diagnostiko-probak.

        Sistema endokrinoa:

        Guruin endokrino nagusien oinarrizko anatomia eta fisiologia.

        Dagozkion patologiak.

        Ahotik, bide enteraletik eta bide parenteraletik elikatzea.

        Iraizkinak biltzeko eta ezabatzeko teknikak.

        Erabiltzailearen intimitatea errespetatzea.

        Segurtasun- eta higiene-arauak errespetatzea eta horien garrantzia baloratzea.

      5. Osasun-arretako jarduerak kontrolatzea eta jarraipena egitea.

        Egoera fisikoari eta osasun-egoerari buruzko informazioa lortzeko teknikak eta tresnak aplikatzea.

        Osasun-arretako jardueren jarraipena egiteko teknikak eta tresnak aplikatzea.

        Erregistroak erabiltzea, eskuzkoak eta informatizatuak.

        Diziplinarteko taldeari informazioa transmititzea.

        Egoera fisikoa eta osasun-egoera: informazioa biltzeko teknikak eta tresnak.

        Osasun-arreta: jarduera horien jarraipena egiteko tresnak eta teknikak.

        Informazioaren erregistro motak: eskuzkoak eta informatizatuak.

        Datuen erregistroan doitasunak eta objektibitateak duen garrantzia baloratzea.

        Ezarritako arauak errespetatzea eta betetzea.

  8. lanbide-modulua: Arreta higienikoa

    Kodea: 0217

    Maila: 1

    Iraupena: 99 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako eta haien ingurunerako arreta higienikoko jarduerak antolatzen ditu, eta pertsona horien ezaugarriekin eta beharrekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren zaintza-plan indibidualizatua interpretatu du.

        2. Pertsona batek behar dituen arreta higienikoak identifikatu ditu, haren osasuna eta mendekotasun-maila kontuan izanik.

        3. Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren zirkunstantziak eta eguneroko bizimoduan eragingo dizkion zailtasunak lotu ditu.

        4. Pertsonaren higiene-egoera eta autonomia errazten edo eragozten duten ingurunearen ezaugarriak identifikatu ditu.

        5. Ingurumen-baldintzak pertsonaren berariazko beharrei arreta egiteko egokiak direla egiaztatu du.

        6. Pertsonak jarduera higieniko-sanitarioetan eta ahalmen fisikoak mantentzeko jardueretan parte hartzeko eta autonomia izateko dituen aukerak ezagutu beharra argudiatu du.

        7. Zaintza-plan indibidualizatuan edo bizimodu independenteko planean adierazten diren beharrezko baliabideak hautatu ditu.

        8. Norberaren higiene-premiak asetzeko autonomia erraztuko duten laguntza tekniko egokiak proposatu ditu.

      2. Norberaren higiene eta garbitasuneko teknikak aplikatzen ditu, mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren eta ingurunearen premiak eta baldintzak aztertuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Presioaren ondoriozko ultzeren neurri prebentibo nagusiak azaldu ditu, baita prebentziorako eta tratamendurako osasun-produktuak ere.

        2. Norberaren higiene eta garbiketa osoko edo partzialeko prozedurak aplikatu ditu, pertsonaren egoeraren eta beharren arabera.

        3. Janzteko eta oinetakoak jartzeko teknikak egin ditu, pertsonaren premiak eta autonomia-maila kontuan izanik.

        4. Pertsonaren autonomia sustatzeko beharrarekiko sentsibilitatea erakutsi du.

        5. Laginak biltzeko eta hondakinak ezabatzeko teknikak deskribatu ditu, mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren ezaugarriak kontuan izanik.

        6. Oinarrizko post mórtem prozedurak aplikatu ditu, ezarritako protokoloari jarraituta.

        7. Higiene-jarduerak egitean, prebentzio- eta segurtasun-neurriak hartu ditu, baita norbera babesteko neurriak ere.

        8. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei eta zaintzaile ez-profesionalei higiene-ohitura osasuntsuei buruzko informazioa ematea, baita beharrezko produktuei eta materialei eta horien erabilera zuzenari buruzkoa ere.

      3. Ingurunearen higiene teknikak aplikatzen ditu, eta prozedurak eta materialak eraginkortasun, prebentzio eta segurtasuneko irizpideekin hautatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Erabiltzailearen logelako baldintza higieniko-sanitarioak eta txukuntasun-baldintzak deskribatu ditu.

        2. Erabiltzailearen ohea egin eta garbitzeko teknikak aplikatu ditu, pertsonaren egoerara eta baldintzetara egokituta, pertsonaren erosotasuna errazteko.

        3. Gaixotasun kutsakorren aurrean beharrezko prebentzio-neurriak deskribatu ditu.

        4. Pertsonaren egoeraren araberako isolamendu teknikoen printzipioak deskribatu ditu.

        5. Erabili ohi diren materialak garbitzeko, desinfektatzeko eta esterilizatzeko metodoak eta teknikak aplikatu ditu, prozesu horien kalitate-kontrolak errespetatuta eta hondakinen tratamenduari buruzko araudia kontuan hartuta.

        6. Higiene-jarduerak egitean, prebentzio- eta segurtasun-neurriak hartu ditu, baita norbera babesteko neurriak ere.

        7. Inguruneak bete beharreko baldintza higienikoen berri eman die erabiltzaileari, familiakoei edo zaintzaile informalei.

        8. Ingurunearen higienerako beharrezko produktuen eta materialen erabileraren berri eman die erabiltzaileari eta zaintzaile ez-profesionalei.

      4. Arreta higienikoko jardueren kontrola eta jarraipena egiten du, ezarritako behaketa- eta erregistro-protokoloak aztertuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Erabiltzaileen beraien eta haien ingurunearen higiene-egoera behatzeko, kontrolatzeko eta jarraipena egiteko protokoloek bete beharreko ezaugarriak identifikatu ditu.

        2. Erabiltzailearen eta haren ingurunearen arloko jarduerei buruzko informazioa eta azaldu ziren gorabeherei buruzko informazioa bildu du.

        3. Eskuzko eta informatika bidezko behaketa-protokoloak bete ditu, kasu bakoitzerako ezarritako jarraibideen arabera.

        4. Bere kargura dauden pertsonen informazioa lortu du, hainbat bitartekoren bitartez.

        5. Pertsonaren bilakaera fisikoaren jarraipena egiteko aurreikusitako behaketa-tresnak eta -teknikak aplikatu ditu, lortutako datuak ezarritako prozeduraren arabera erregistratuta.

        6. Ezarritako prozeduren bitartez, eta une egokian, transmititu du informazioa.

        7. Ongizatea hobetzeko, erabiltzailearen arreta higienikoaren kontrolaren eta jarraipenaren garrantzia argudiatu du.

    2. Edukiak:

      1. Arreta higienikoko jarduerak antolatzea.

        Higiene pertsonaleko teknikak aplikatzea.

        Ingurumen-higieneko teknikak aplikatzea.

        Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonak garbiketa- eta higiene-jardueretan autonomia izatearen garrantzia.

        Norberaren higienea. Motak.

        Ingurumen-higienea.

        Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikariaren zeregina.

        Erabiltzaileari egiten zaion arretaren kalitatearekiko interesa izatea.

        Erabiltzailea adeitasunez tratatzea.

      2. Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren higiene- eta garbiketa-jarduerak aplikatzea.

        Presioaren ondorioz ultzerak sortzearen mekanismoak identifikatzea, baita gehien agertzen diren inguru anatomikoak ere.

        Presioaren ondorioz ultzerak agertzea saihesteko neurri prebentibo nagusiak ezaugarritzea, eta horien tratamendurako eta prebentziorako osasun-produktuak identifikatzea.

        Iraizkinak biltzeko prozedurak aplikatzea.

        Gaixo inkontinente eta/edo kolestomizatuentzako arreta bereziak ezaugarritzea.

        Hilotzak janzteko prozedurak aplikatzea, eta hori behar bezala egiteko materialak zehaztea.

        Garbiketa eta higieneko laguntza teknikoak aplikatzea.

        Norberaren garbiketa eta higieneko laguntzak aplikatzea.

        Larruazalaren printzipio anatomofisiologikoak:

        Oinarrizko anatomia eta fisiologia.

        Larruazalaren patologiarik ohikoenak.

        Larruazalaren eta mukosen oinarrizko lesioak.

        Ugaltze-aparatu femeninoa eta maskulinoa: oinarrizko anatomia, fisiologia eta patologiak.

        Gorputz-garbiketa eta -higieneko teknikak.

        Oheratutako pazientearekin aplikatzeko teknikak: materialak eta teknikak.

        Ile-higieneko teknikak: materialak eta teknikak.

        Aho-higieneko teknikak: materialak eta teknikak.

        Paziente inkontinentearentzako eta kolostomizatuarentzako zaintzak.

        Presioaren ondoriozko ultzerak:

        Definizioa, sailkapena eta kokapena.

        Eragin duten faktoreak. Arriskuak. Norton-en eskala.

        Prebentzioa eta tratamendua.

        Hondakinak biltzeko teknikak: ziri-ontziaren eta botilaren erabilera.

        Hil ondoko zaintzak: hilotza prestatzearen helburua.

        Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren arreta integralean higiene-beharra baloratzea.

        Adeitasunez tratatzea erabiltzailea.

        Erabiltzaileari egiten zaion arretaren kalitatearekiko interesa izatea.

        Garbiketa- eta higiene-jardueretan, mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren autonomia-aukerak erraztearen garrantziaz jabetzea.

      3. Ingurunearen higiene-jarduerak aplikatzea.

        Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen arretan gehien erabiltzen diren oheak eta osagarriak ezaugarritzea, etxeetan zein instituzioetan.

        Oheko arropa tolesteko eta ondoren erabiltzera begira prestatzeko teknikak gauzatzea.

        Oheak garbitzeko prozedurak egitea eta egoera berezietan osagarriak ordezkatzeko irizpideak betetzea.

        Desinfekzio-prozesua gauzatzea, eta erabil daitezkeen materialen ezaugarrien arabera erabili beharreko metodoak hautematea.

        Esterilizazio-prozesua egitea, eta erabili beharreko teknikak eta prozesu horien kalitate-kontroleko metodoak hautematea.

        Laginak jatorri biologikoaren arabera biltzeko teknikak aplikatzea.

        Oinarrizko esku-garbiketako teknikak aplikatzea, baita burukoa, eskularruak, mantala, kaltzak, eta abar ere.

        Ohea: osagarriak eta ohe motak. Oheko arropa.

        Ohe motak egiteko teknikak. okupatuta dagoelako. Okupatu gabea.

        Instituzio batean dagoen pertsonaren gela.

        Materialen eta tresnen garbiketari aplika dakizkiokeen oinarrizko printzipioak. Aparatuen eta tresnen garbiketa.

        Botatzeko materiala eta botatzekoa ez dena.

        Garbitzeko prozedurak. Materialak, tresnak eta aparatuak.

        Garbiketa-prozesua eta material garbiaren egokitzapena egiaztatzeko irizpideak.

        Sendaketa-orga: antolamendua, garbiketa eta birjarpena.

        Materialaren desinfekzioaren oinarrizko printzipioak:

        Desinfekzioa, desinfektatzailea, asepsia, antisepsia eta antiseptikoa.

        Desinfekzioaren dinamika.

        Desinfektatzaileen ekintzaren mekanismoak.

        Osasun-erabilerako materiala desinfektatzeko metodoak: fisikoak eta kimikoak.

        Esterilizazio-metodoak:

        Fisikoak: bero lehorra, bero hezea, erradiazio ionizatzaileak eta aire-iragazkiak.

        Kimikoak: etileno-oxidoa, formaldehidoa eta glutaralehido aktibatua.

        Esterilizazioa kontrolatzeko metodoak: kanpo-kontroleko zinta kimikoak, barne-kontroleko zerrenda kimikoak, kontrol biologikoa eta autogakoen erregistro grafikoak.

        Jatorri biologikoaren arabera hartzea laginak.

        Eraginkortasuna baloratzea esterilizazio-metodoen aplikazioan.

        Mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren inguruneko higiene- eta osasun-baldintzak baloratzea.

      4. Arreta higienikoko jarduerak kontrolatzea eta jarraipena egitea.

        Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen eta haien ingurunearen arloan, informazioa lortzeko teknikak eta tresnak aplikatzea.

        Arreta higienikoko jardueren jarraipena egiteko teknikak eta tresnak aplikatzea.

        Eskuzko erregistroak eta informatikoak erabiltzea.

        Diziplinarteko taldeari bildutako informazioa transmititzea.

        Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen eta haien ingurunearen arloan, informazioa biltzeko teknikak eta tresnak.

        Arreta higienikoko jardueren jarraipena egiteko teknikak eta tresnak.

        Erregistroak: eskuzkoak eta informatikoak.

        Datuen erregistroan doitasunak eta objektibitateak duen garrantzia baloratzea.

        Adeitasunez tratatzea erabiltzailea.

        Ezarritako arauak errespetatzea eta betetzea.

  9. lanbide-modulua: Telelaguntza

    Kodea: 0831

    Maila: 2

    Iraupena: 126 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Telelaguntzako zerbitzuan norberaren jarduna antolatzen du, lanpostuaren ezaugarriak eta ekipamendu teknikoa kontuan izanik.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Telelaguntzako zerbitzuaren ezaugarriak, funtzioak eta egitura deskribatu ditu.

        2. Operadorearen espazio fisikoa antolatu du, garbitasuneko, txukuntasuneko eta arriskuen prebentzioko irizpideekin.

        3. Profesional bakoitzaren osasunaren gaineko arriskuak prebenitzen dituzten higiene-, ergonomia- eta komunikazio-arauak deskribatu ditu.

        4. Zerbitzuaren kalitatea hainbat txandatan optimizatzeko ezarritako protokoloei jarraitzeko beharra argudiatu du.

        5. Telelaguntzako zerbitzuko berezko informatika-aplikazioak eta tresna telematikoak erabili ditu.

        6. Telelaguntzako zerbitzuen terminalak eta gailu osagarriak egiaztatu ditu.

        7. Tresna telematikoen erabileran ohikoenak diren gorabeherak deskribatu ditu.

        8. Informazioaren konfidentzialtasuna eta pertsonen intimitaterako eskubidea bermatzearen garrantzia justifikatu du.

      2. Irteera-deiak kudeatzeko prozedurak aplikatzea, informatika-aplikazioak eta tresna telematikoak erabilita.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Esleitutako pasahitzaren bitartez sartu da informatika-aplikazioan.

        2. Informatika-aplikazioan, lan-txandan egin beharreko agendak hautatu ditu.

        3. Deien zenbakiaren, motaren eta protokoloan ezarritako lehentasunaren arabera programatu ditu deiak.

        4. Informatika-aplikazioan, behar bezala hautatu du agendako deia.

        5. Aurkezpen-protokolo pertsonalizatua aplikatu du.

        6. Agendaren helburura eta erabiltzailearen ezaugarrietara egokitu du elkarrizketa.

        7. Agurrerako ezarritako protokoloei jarraitu die.

        8. Irteera-deia jasotzen duen pertsonarentzat egokia den lengoaia erabiltzea arrazoitu du.

      3. Sarrera-deiak kudeatzeko prozedurak aplikatzen ditu, ezarritako jarraibideak eta protokoloa kontuan hartuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aurkezpenerako, garapenerako eta agurrerako ezarritako protokoloei jarraitu die.

        2. Pertsona zerbitzuan altan dagoen egiaztatu du.

        3. Erabiltzailearen ezaugarrietara egokitu du zerbitzuaren ezaugarriei eta prestazioei buruzko azalpena, baita terminalaren funtzionamenduari eta gailu osagarriei buruzko azalpena ere.

        4. Pertsonaren datuak informatika-aplikazioan eguneratu ditu.

        5. Komunikazioa eta tratu pertsonalizatua errazten duten estrategiak erabili ditu.

        6. Krisialdi- eta larrialdi-egoeren aurrean behar bezala erantzun du.

        7. Planteatutako eskariari erantzuteko baliabide egokiak jarri ditu abian.

        8. Erabiltzailearen iritziak eta erabakiak errespetatzearen garrantzia argudiatu du.

      4. Sarrera- eta irteera-deien jarraipena egin du, eta egindako jardunak eta gorabeherak erregistratu ditu eta dagokion txostena landu du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Informazioa txanda batetik bestera transmititzea errazten duten bitarteko teknikoak azaldu ditu.

        2. Informazioa erregistratzeko teknikak eta prozedurak aplikatu ditu.

        3. Telelaguntzako zerbitzuaren txosten motak deskribatu ditu.

        4. Jarraipen-txostenak landu ditu.

        5. Hobe daitezkeen norberaren lan-jarduneko alderdiak identifikatu ditu.

        6. Beste profesional batzuek zein egoeratan esku hartu behar duten identifikatu du.

        7. Profesional eskudunei gorabeherak eta hobekuntza-proposamenak helarazi dizkie.

        8. Lanbide-gaitasuna telelaguntzaren esparruko beste behar batzuetara egokitzearen garrantzia baloratu du.

    2. Edukiak:

      1. Lanpostua antolatzea:

        Telelaguntzako zerbitzua ezaugarritzea.

        Teleoperadorearen espazio fisikoa prestatzea eta mantentzea.

        Telelaguntzaren lan-arriskurik ohikoenak identifikatzea.

        Talde-laneko teknikak aplikatzea.

        Telelaguntzako hardwarea eta softwarea erabiltzea.

        Tresna telematikoak erabiltzea.

        Terminalak eta gailu osagarriak erabiltzea.

        Sartzeko pasahitza egiaztatzea.

        Datuak babesteko eta konfidentzialtasunerako teknikak aplikatzea.

        Telelaguntzako zerbitzua.

        Teleoperadorearen espazio fisikoa. Txukuntasuna eta mantentzea.

        Telelaguntzako zerbitzuaren berariazko lan-arriskuak.

        Telelaguntzaren hardwarea eta softwarea.

        Tresna telematikoak.

        Terminala eta gailu osagarriak.

        Datuen babesa eta konfidentzialtasuna.

        Erabiltzailearen eskubideak.

        Telelaguntzako zerbitzuaren arloko elkarlana.

      2. Irteera-deiak kudeatzea.

        Agenda motak identifikatzea, horiek kudeatzeko modua azalduta.

        Irteera-deiak planifikatzeko modua aztertzea, zenbakiaren, motaren eta protokolo-lehentasunaren arabera.

        Komunikazio-jarraibideak aplikatzea, telelaguntzako zerbitzuaren erabiltzaile motaren arabera.

        Irteera-deiak egiteko protokoloak aplikatzea, horiek hasteko, garatzeko eta amaitzeko modua identifikatuta.

        Aktak egitea eta datuak aldatzea erabiltzailearen espedientean.

        Agenda motak. Kudeatzeko eta programatzeko moduak.

        Telelaguntzako zerbitzuko erabiltzaileen espedienteetako altak eta aldaketak.

        Aurkezteko eta agurtzeko protokoloak.

        Agendaren araberako komunikazio-jarraibideak.

        Irteera-deien plangintza, zenbakiaren, motaren eta lehentasunaren arabera.

        Komunikazioa solaskidera egokitzearen garrantzia baloratzea.

        Informazioa argiro, ordenaz, egituratuta eta doitasunez ematea.

      3. Sarrera-deiak kudeatzea.

        Telefono bidezko arreta-teknikak aplikatzea.

        Aurkezteko eta agurtzeko protokoloak aplikatzea.

        Erabiltzailearekin telefono bidez eraginkortasunez komunikatzeko teknikak aplikatzea.

        Krisialdi- eta larrialdi-egoerak identifikatzea.

        Telelaguntzako zerbitzuetan estresa kontrolatzeko teknikak aplikatzea.

        Deiak kudeatzea eta baliabideak mobilizatzea.

        Telefono bidezko komunikazio-teknikak.

        Aurkezteko eta agurtzeko protokoloak.

        Alarmak: motak eta jarduna.

        Krisi-egoerak. Jarduteko moduak.

        Estresaren kontrola telelaguntzako zerbitzuetan.

        Une oro pertsona egokiekiko komunikazio eraginkorra izatea, antolakundeak ezarritako bideak errespetatuz.

        Erabiltzailearen eskubideak.

      4. Sarrera- eta irteera-deien jarraipena egitea.

        Espedienteak kudeatzea.

        Informazioa erregistratzeko teknikak eta prozedurak aplikatzea.

        Txostenak egitea.

        Txostenak landu daitezkeen kasuak identifikatzea.

        Gorabeherak erregistratzea eta transmititzea.

        Erregistratu beharreko informazioa. Motak.

        Informazioa erregistratzeko eta kodetzeko teknikak.

        Jarraipen-agendak: programatzen eta erregistratzen diren kasuak. Programazio-teknikak.

        Telelaguntzako zerbitzuaren kalitate-adierazleak.

        Behar berriak egokitzea.

        Informazioaren transmisioa baloratzea.

  10. lanbide-modulua: Lehen laguntzak

    Kodea: 0020

    Maila: 1

    Iraupena: 66 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Larrialdi bateko laguntzaren hasierako balorazioa egiten du eta arriskuak, eskura dauden bitartekoak eta beharrezko laguntza mota deskribatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eremua prozedura egokiaren arabera babestu du.

        2. Istripua izan duten pertsonak manipulatzean norbera babesteko erabili beharreko teknikak identifikatu ditu.

        3. Larrialdietako botikinaren gutxieneko edukia eta produktuen eta sendagaien indikazioak deskribatu ditu.

        4. Biktima anitz daudenerako jardun-lehentasunak ezarri ditu.

        5. Aire-bideen iragazkortasuna egiaztatzeko prozedurak deskribatu ditu.

        6. Aireztatzeko/oxigenatzeko funtzionamendu-baldintza egokiak identifikatu ditu.

        7. Odoljariorik izanez gero jarduteko prozedurak deskribatu eta gauzatu ditu.

        8. Konorte-maila egiaztatzeko prozedurak deskribatu ditu.

        9. Bizi-konstanteak hartu ditu.

        10. Bizkortzeari buruzko nazioarteko koordinazio-batzordeak (ILCOR) ezarritako protokoloaren arabera jardun-sekuentzia identifikatu du.

      2. Oinarrizko bizi-euskarriko teknikak aplikatu eta deskribatzen ditu, eta lortu beharreko helburuarekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Bihotz-biriketako bizkortzearen funtsak deskribatu ditu.

        2. Aire-bidea zabaltzeko teknikak aplikatu ditu.

        3. Aireztapen- eta zirkulazio-euskarriko teknikak aplikatu ditu.

        4. Kanpoko desfibrilazio erdiautomatikoa (KDE) egin du.

        5. Bizkortze ondoko neurriak aplikatu ditu.

        6. Lesio, patologia edo traumatismo ohikoenak adierazi ditu.

        7. Istripua izan duen pertsonaren lehen eta bigarren mailako balorazioa deskribatu du.

        8. Agente fisikoen, kimikoen eta biologikoen ondoriozko lesioen aurrean lehen laguntzak aplikatu ditu.

        9. Premiazko patologia organikoen aurrean lehen laguntzak aplikatu ditu.

        10. Zein kasutan edo egoeratan esku hartu behar ez den zehaztu du.

      3. Biktimak immobilizatu eta mobilizatzeko prozedurak aplikatzen ditu, eta, horretarako, baliabide materialak eta teknikak hautatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Biktimarengana hurbiltzeko beharrezko maniobrak egin ditu.

        2. Immobilizatu eta mobilizatzeko baliabide materialak identifikatu ditu.

        3. Pertsona lesionatu baten aurrean hartu beharreko jarrera-neurriak ezaugarritu ditu.

        4. Mobilizazio eta lekualdatze desegokiaren ondorioak deskribatu ditu.

        5. Gaixoak edo istripua izan dutenak immobilizatu eta mobilizatzeko sistemak prestatu ditu, material ohikoekin eta berariazkoak ez direnekin nahiz halabeharrezko baliabideekin.

        6. Segurtasunerako eta norberaren babeserako arauak eta protokoloak aplikatu ditu.

      4. Istripua izan duenari eta laguntzaileei laguntza psikologikoa eta autokontrolekoa emateko teknikak aplikatzen ditu, eta komunikazio-estrategia egokiak deskribatu eta aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Istripua izan duen pertsonarekin eta laguntzaileekin komunikatzeko oinarrizko estrategiak deskribatu ditu.

        2. Istripua izan duen pertsonaren behar psikologikoak antzeman ditu.

        3. Istripua izan duen pertsonaren egoera emozionala hobetzeko laguntza psikologikoko oinarrizko teknikak aplikatu ditu.

        4. Istripua izan duenari jardun osoan zehar konfiantza eta baikortasuna emateak duen garrantzia baloratu du.

        5. Istripu, larrialdi eta doluko egoeretan antsietatea sorrarazten duten faktoreak identifikatu ditu.

        6. Dolu, antsietate, larritasun edo oldarkortasuneko egoera kontrolatzeko erabili behar diren teknikak zehaztu ditu.

        7. Laguntzean huts egin izana psikologikoki gainditzeko erabili behar diren teknikak zehaztu ditu.

        8. Estres-egoeretan norbera kontrolatzearen garrantzia baloratu du.

    2. Edukiak:

      1. Larrialdi bateko laguntzaren hasierako balorazioa.

        Esku hartzeko eremua babesteko teknikak aplikatzea. Larrialdietako arreta-zerbitzuetarako sarbideak identifikatzea.

        Norbera babesteko teknikak identifikatu eta aplikatzea.

        Informazioa emateko teknikak aplikatzea. Berariazko terminologia erabiltzea.

        Lesioen larritasuna eta mota kontuan hartuta jardun-lehentasunak identifikatzea. Bizi-arriskua dakarten egoerak identifikatzea. Oinarrizko triajeak egitea.

        Istripua izan duen pertsonaren hasierako baloraziorako teknikak aplikatzea. Aire-bideen iragazkortasuna, aireztapena eta zirkulazioa egiaztatzea. Konorte-maila baloratzea. Bizi-konstanteak hartzea.

        Adibidez, bizkortzeari buruzko nazioarteko koordinazio-batzordeak (ILCOR) ezarritako protokoloaren arabera jardun-sekuentzia identifikatzea.

        Lehen laguntzetako botikinaren oinarrizko materiala identifikatu eta erabiltzea.

        Larrialdietarako sistemak.

        Lehen laguntzak. Helburuak eta mugak. BAS jokamoldea (babes-sistemak, abisu-sistemak eta sorospen-sistemak).

        Istripuak. Motak eta ondorioak.

        Eremua babesteko sistema. Metodoak eta materialak.

        Terminologia mediko sanitarioa lehen laguntzetan. Informazioa emateko protokoloak.

        Biktima anitz daudenerako jardun-lehentasunak. Triaje sinpleko metodoak.

        Istripua izan duen pertsona baloratzeko teknikak. Bizi-arriskuaren zeinuak pertsona helduarengan, haurrengan eta bularreko umeengan. Larrialdi-zeinuak eta -sintomak.

        Miaketa egiteko protokoloak. Konorte-maila baloratzeko sistemak. Bizi-konstanteak hartzea.

        Lehen esku-hartzailearen jarduna. Lege-esparrua, erantzukizunak eta etika profesionala.

        Norberaren babesa eta segurtasuna esku-hartzean. Arriskuak. Neurriak eta ekipamendua.

        Lehen laguntzetako botikina. Osagaiak, erabilera eta aplikazioak.

        Ingurune seguruak sortzeko segurtasun-arauei eta protokoloei zorrotz jarraitzea.

        Jardunaren barruan, istripua izan duenarengan konfiantza eta lasaitasuna sortzeko interesa.

        Bere jardunaren mugez jabetzea.

      2. Bizi-euskarriko teknikak aplikatzea.

        Bizi-arriskuko egoerak aztertzea.

        Bizi-zeinuen presentzia identifikatu eta egiaztatzea.

        Jarrera-tratamendu egokia aplikatzea.

        Bizi-euskarriko teknikak identifikatzea eta egoera bakoitzerako ezarritako jardun-protokoloekin lotzea.

        Bihotz-biriketako oinarrizko bizkortze-teknikak (BBB) aplikatzea.

        Aire-bidea zabaltzeko teknikak aplikatzea.

        Aireztapen- eta zirkulazio-euskarriko teknikak aplikatzea.

        Kanpoko desfibriladore automatikoak erabiltzea.

        Bizkortze ondoko neurriak aplikatzea.

        Istripua izan duten pertsonen lehen eta bigarren mailako balorazioa egitea.

        Lehen laguntzako teknikak aplikatzea honako lesio hauetan: agente fisikoen ondoriozkoak (hala nola, traumatismoak, zauriak, odoljarioak, beroa edo hotza, elektrizitatea eta erradiazioak), agente kimikoen ondoriozkoak, agente biologikoen ondoriozkoak eta premiazko patologia organikoaren ondoriozkoak.

        Aire-bideen iragazkortasuna kontrolatzea. Zabaltzeko eta buxadura kentzeko teknikak. Mantentze-lanak.

        Bihotz-biriketako oinarrizko bizkortzea (BBB). Protokoloak helduekin, bularreko umeekin eta haurrekin.

        Kanpoko desfibrilazio automatikoa (KDA). Teknikak. Tresnerien funtzionamendua eta mantentzea. Egoera bereziak. Informatzeko prozedura Legeria. Ziurtagiria.

        Istripua izan duen pertsonaren balorazioa. Bizi-zeinuak. Lehen eta bigarren mailako balorazioa. Esku hartu behar ez den egoerak.

        Hasierako arreta agente fisikoen ondoriozko lesioetan (hala nola, traumatismoak, zauriak, odoljarioak, beroa edo hotza, elektrizitatea eta erradiazioak).

        Hasierako arreta agente kimikoen eta biologikoen ondoriozko lesioetan.

        Hasierako arreta premiazko patologia organikoan.

        Konortearen asaldurak. Konorterik gabe dauden pertsonak baloratu eta zaintzea.

        Krisi konbultsiboak dituzten pertsonak zaintzea.

        Ordena eta zehaztasuna jardun-protokoloak aplikatzean.

        Errespetua eta zuhurtzia istripua izan duen pertsonarekiko tratuan.

        Jardunaren barruan, istripua izan duenarengan konfiantza eta lasaitasuna sortzeko interesa.

        Tinkotasuna larrialdietako zerbitzuaren jarraibideak betetzean eta ez jarduteko egoeretan.

        Bere jardunaren mugez jabetzea.

      3. Immobilizatu eta mobilizatzeko prozedurak aplikatzea.

        Istripua izan dutenak immobilizatu eta mobilizatzeko teknikak aplikatzea.

        Jarrera egokian jartzeko teknikak aplikatzea.

        Immobilizatu eta mobilizatzeko sistemak prestatzea (hala nola, ferulak eta ohatilak).

        Immobilizatu, mobilizatu eta garraiatzeko teknikak. Indikazioak. Motak. Materialak. Ohatilak. Ondorioak.

        Lekualdatzeko beharra ebaluatzea.

        Segurtasun- eta itxarote-jarrerak. Lekualdatzeko jarrerak. Indikazioak.

        Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak.

        Ordena eta zehaztasuna jardun-protokoloak aplikatzean.

        Errespetua eta zuhurtzia istripua izan duen pertsonarekiko tratuan.

        Norbera babesteari eta segurtasunari buruzko arauei zorrotz jarraitzea.

        Jardunaren barruan, istripua izan duenarengan konfiantza eta lasaitasuna sortzeko interesa.

      4. Laguntza psikologikoa eta autokontrolekoa emateko teknikak aplikatzea.

        Kasuak kasu komunikazio-teknikak aplikatzea. Komunikazioan jokabide egokienak hautatzea.

        Dolu, antsietate, larritasuna edo agresibitateko egoerak kontrolatzeko eta horietan laguntza psikologikoa emateko oinarrizko teknikak aplikatzea.

        Autokontroleko eta hutsegitea edo adore falta gainditzeko teknikak aplikatzea.

        Istripu, larrialdi eta doluko egoeretan antsietatea sorrarazten duten faktoreak identifikatzea.

        Oinarrizko komunikazio-estrategiak. Pertsonen arteko komunikazioa errazten duten teknikak.

        Lehen esku-hartzailearen erantzun emozionala. Lehen esku-hartzailearen eginkizuna baloratzea. Istripu edo larrialdiko egoeretan antsietatea sorrarazten duten faktoreak. Kontrol-teknikak.

        Laguntza psikologikorako oinarrizko teknikak. Istripua izan duen pertsonaren eta haren familiakoen behar psikologikoak. Dolu, larritasun, antsietate, urduritasun edo agresibitateko egoerak.

        Jardunaren barruan, istripua izan duenarengan konfiantza eta lasaitasuna sortzeko interesa.

        Autokontrola estres-egoeren aurrean eta frustrazio-jasamena.

        Zuhurtzia eta interesa sekretu profesionalari eusteko.

  11. lanbide-modulua: Ingeles teknikoa

    Kodea: E100

    Maila: 1

    Iraupena: 33 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Tituluaren lanbide-esparruarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.

        2. Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.

        3. Ahozko argibideak ezagutu ditu eta enpresaren testuinguruan emandako adierazpenei jarraitu die.

        4. Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.

        5. Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

        6. Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

        7. Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

      2. Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.

        2. Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

        3. Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.

        4. Euskarri telematikoen bitartez jasotako mezua interpretatu du: e-mail, fax, beste batzuen artean.

        5. Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.

        6. Testuen deia nagusiak jaso ditu.

        7. Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

        8. Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.

      3. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.

        2. Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

        3. Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

        4. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

    2. Edukiak:

      1. Ahozko mezuak ulertu eta sortzea.

        Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

        Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

        Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

        Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

        Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak.

        Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

        Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

        Sektoreko terminologia espezifikoa.

        Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, boz pasiboa, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa eta bestelakoak.

        Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

        Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

        Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

        Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

        Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

      2. Idatzizko mezuak interpretatzea eta adieraztea.

        Hainbat formatutan emandako mezuak ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.

        Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

        Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

        Sektoreko berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.

        Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

        Sektoreko terminologia espezifikoa.

        Euskarri telematikoak: fax, e-mail, burofax, web-orriak.

        Protokolo-formulak idazki profesionaletan.

        Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.

        Heziketa-zikloarekin lotutako gaitasunak, lanbideak eta lanpostuak.

        Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

        Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

        Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

      3. Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.

        Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementurik esanguratsuenak interpretatzea.

        Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

        Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.

        Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.

        Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

  12. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea

    Kodea: 0218

    Maila: 2

    Iraupena: 105 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

        2. Tituluaren lanbide-profilari loturiko prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

        3. Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

        4. Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.

        5. Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu dira.

        6. Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

        7. Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

      2. Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

        2. Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

        3. Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

        4. Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

        5. Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

        6. Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

        7. Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

      3. Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

        2. Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

        3. Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

        4. Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

        5. Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

        6. Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

        7. Soldata-ordainagiria aztertu du eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

        8. Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

        9. Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

        10. Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

      4. Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

        2. Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak adierazi ditu.

        3. Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

        4. Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

        5. Langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

        6. Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

        7. Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

        8. Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

      5. Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

        2. Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

        3. Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

        4. Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-ingurunean ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

        5. Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

        6. Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

        7. Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

      6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

        2. Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

        3. Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

        4. Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

        5. Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

        6. Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

        7. Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

      7. Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

        2. Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

        3. Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

        4. Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

        5. Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

        6. Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

    2. Edukiak:

      1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua.

        Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

        Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

        Tituluaren lanbide-sektorea zehaztu eta aztertzea.

        Norberaren ibilbidea planifikatzea:

        Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

        Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

        Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

        Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

        Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

        Erabakiak hartzeko prozesua.

        Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

        Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

        Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

        Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

        Autoenplegua lan-munduratzeko hautabidetzat baloratzea.

        Lan-munduratze egokirako lan-ibilbideak baloratzea.

        Lanarekiko konpromisoa izatea. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

      2. Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea.

        Antolakundea pertsona-talde gisa aztertzea.

        Antolamendu-egiturak aztertzea.

        Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

        Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

        Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

        Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

        Lan-taldeen sorrera aztertzea.

        Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

        Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

        Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

        Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

        Gatazkaren definizioa: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

        Gatazkak ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.

        Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena baloratzea.

        Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.

        Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

        Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

        Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

      3. Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak.

        Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

        Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

        Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

        Nomina interpretatzea.

        Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

        Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren arteztarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

        Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

        Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

        Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

        Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

        Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

        Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

        Sindikatuen ordezkaritza: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

        Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

        Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana...

        Lana arautzearen beharra baloratzea.

        Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa izatea.

        Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

        Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

        Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.

      4. Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.

        Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

        Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

        Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

        Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

        Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

        Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

        Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

        Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

        Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

      5. Arrisku profesionalak ebaluatzea.

        Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

        Arrisku-faktoreak aztertzea.

        Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

        Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

        Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

        Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

        Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

        Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

        Arrisku profesionalaren kontzeptua.

        Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

        Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

        Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

        Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia ezagutzea.

        Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

        Prebentzio-neurriak hartzeko interesa azaltzea.

        Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.

      6. Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.

        Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak bideratzea, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

        Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

        Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

        Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

        Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

        Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

        Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

        Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun-mailak enpresan.

        Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

        Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

        Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

        Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

        Prebentzioaren plangintza enpresan.

        Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

        Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

        Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

        Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

        Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

      7. Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea.

        Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

        Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakoak dituzten betebeharrak aztertzea.

        Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

        Larrialdi-egoerak aztertzea.

        Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

        Langileen osasuna zaintzea.

        Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

        Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

        Larrialdi medikoa/lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

        Seinale motak.

        Larrialdien aurreikuspena baloratzea.

        Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

        Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

  13. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

    Kodea: 0219

    Maila: 2

    Iraupena: 63 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

        2. Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

        3. Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

        4. Enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

        5. Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

        6. Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

        7. Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

      2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

        2. Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

        3. Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

        4. Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

        5. Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

        6. Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

        7. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

        8. Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

        9. Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

        10. Enpresa-estrategia deskribatu du eta enpresaren helburuekin lotu du.

      3. Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du, eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

        2. Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

        3. Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

        4. Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

        5. Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

        6. Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

        7. Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

        8. Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

        9. Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.

        10. Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

        11. Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

        12. Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

      4. Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

        2. Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

        3. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

        4. Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

        5. Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

        6. Banku-finantzaketako tresna nagusiak identifikatu ditu.

        7. Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu da.

    2. Edukiak:

      1. Ekimen sortzailea.

        Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

        Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.

        Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

        Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

        Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

        Enpresaburuaren kontzeptua.

        Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

        Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

        Ekintzaileen arteko lankidetza.

        Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

        Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

        Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

        Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

        Ekintzailetzaren bultzatzaile gisa, ekimena, sormena eta erantzukizuna baloratzea.

      2. Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.

        Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

        Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

        Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

        Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

        Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

        Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

        Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

        Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).

        Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

        Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

        Merkatu azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

        Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

        Genero-berdintasuna errespetatzea.

        Enpresa-etika baloratzea.

      3. Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.

        Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

        Produkzio-plana prestatzea.

        Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

        Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

        Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

        Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

        Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

        Zerga-arloa enpresetan.

        Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

        Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

        Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

        Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

        Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

      4. Administrazio-funtzioa.

        Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

        Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

        Merkataritzako dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.

        Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

        Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

        Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

        Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

        Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

        Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

  14. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza

    Kodea: 0220

    Maila: 2

    Iraupena: 380 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.

      1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek enpresak egiten duen zerbitzu motarekin erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

        2. Enpresaren egitura sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduekin alderatu ditu.

        3. Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota enpresa-jardueraren garapenarekin lotu ditu.

        4. Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

        5. Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko gaitasunak baloratu ditu.

        6. Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.

      2. Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren ezaugarrien eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

          Lanpostuan beharrezkoa den langileen eta denboraren eskuragarritasuna.

          Lanposturako beharrezkoak diren jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, ordena, garbitasuna eta erantzukizuna).

          Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean.

          Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

          Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

          Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

          Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduan txertatzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-premiak.

        2. Lanbide-jardueran aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

        3. Lanbide-jarduerak dituen arriskuen arabera eta enpresaren arauen arabera jarri du abian norbera babesteko tresneria.

        4. Garatu dituen jardueretan ingurumena errespetatzeko jarrera izan du.

        5. Lanpostua edo jarduera garatzeko eremua antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

        6. Esleitutako lanaren erantzukizuna hartu du, eta jasotako aginduak interpretatu eta bete ditu.

        7. Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldeko kideekin komunikazio eraginkorra ezarri da.

        8. Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta sortutako gorabehera garrantzitsuak jakinarazi ditu.

        9. Bere jardueraren garrantzia eta eginkizun-aldaketetara egokitu beharra balioetsi ditu.

        10. Bere lana garatzean arauak eta prozedurak aplikatzeaz arduratu da.

      3. Lan-jarduera prestatzeko eragiketak egiten ditu, eta, horretarako, ezarritako arauen eta jarraibideen araberako teknikak eta prozedurak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Garatu beharreko lan-prozesuak prestatzearekin lotzen den dokumentazioa identifikatu du.

        2. Ezarritako arauen eta jarraibideen araberako kontrol-prozedurak erabili ditu.

        3. Lan-jarduera garatuko den espazioen egokitzapen-premiak identifikatu ditu.

        4. Lan-jarduerari hasiera emateko irizpideak behar bezala aplikatu ditu, ezarritako arauak eta jarraibideak kontuan izanik.

        5. Zerbitzuaren hartzaileen premiak ezagutu eta finkatu ditu, ezarritako protokoloak kontuan hartuta.

        6. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonekin lehen harremana izateko prozedurak behar bezala egin ditu, bitartekoak erabilita eta teknikak aplikatuta, ezarritako argibideen eta/edo arauen arabera.

        7. Lan-jarduera prestatzeko prozesuan sortu diren zailtasunak identifikatu ditu.

        8. Jarduera prestatzeko jarduera guztiak egin ditu, erabiltzaileen intimitate pertsonala errespetatzeko printzipioak kontuan hartuta.

      4. Lan-plangintzan aurreikusten diren jarduerak inplementatzen ditu, eta, horretarako, garatu beharreko jardueren berezko prozeduren eta tekniken aplikazioarekin lotzen ditu ezarritako arauak eta jarraibideak.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Garatu beharreko lan-prozesuekin lotzen den dokumentazioa identifikatu du.

        2. Ezarritako prozedurei jarraituz egin ditu zereginak.

        3. Lanbidearen irizpide deontologikoak kontuan izanik egin ditu lan-jarduera guztiak.

        4. Erabiltzaileei buruzko informazioaren konfidentzialtasuna errespetatu du.

        5. Erabiltzaile, egoera edo zeregin motaren araberako jarrera egokiak erabili ditu.

        6. Jarduerarako baliabide tekniko egokiak erabili ditu.

        7. Baliabide teknikoen erabileran ezarritako prozedurei jarraitu die.

        8. Erabilitako teknikak zerbitzuaren hartzaileen beharrekin lotu ditu.

      5. Segurtasun- eta higiene-irizpideak betetzen ditu, eta higiene- eta osasun-arauak, laneko segurtasunekoak eta ingurumena babestekoak aintzat hartuta jarduten du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Legezko araudiarekin lotutako nahitaez bete beharreko higiene- eta osasun-arauak, eta enpresaren beraren berariazkoak antzeman ditu.

        2. Higiene- eta osasun-arazoak edo segurtasun-arazoak eragin ditzaketen portaera edo jarrera guztiak ezagutu ditu.

        3. Jarduerarako jantzi egokiak erabili ditu.

        4. Lanbide-jarduerak dituen arriskuen eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko ekipamendua.

        5. Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatu beharreko arauak eta aplikatzekoa den legeriaren oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

        6. Garatutako jardueretan, ingurumena errespetatzeko jarrera argia izan du, eta horrekin lotutako barruko eta kanpoko arauak aplikatu ditu.

        7. Hondakinak biltzeko, hautatzeko, sailkatzeko eta ezabatzeko edo isurtzeko eragiketak aplikatu ditu.

      6. Egindako zerbitzua aztertzen du, esku hartzeko prozeduraren kalitate-irizpideekin lotuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Lan-jarduera egiteko jasotako jarraibideen betetze-maila baloratu du.

        2. Norberaren jarduera kontrolatzeko eta jarraipena egiteko prozesuarekin lotzen den dokumentazioa identifikatu du.

        3. Jarduerak egiteko moduarekiko jarrera kritikoa erakutsi du.

        4. Zereginak egiteko ezarritako prozedurari jarraitu zaiola egiaztatu du.

        5. Lanbide-jarduerak egitean, lanbidearen irizpide deontologikoak aplikatu ditu.

        6. Erabilitako baliabideen eta tekniken egokitzapena argudiatu du.

          (Ikus .PDF)