Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretuarena: «82/2012 Dekretua, maiatzaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituena».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 124
  • Hurrenkera-zk.: 2919
  • Xedapen-zk.: 82
  • Xedapen-data: 2012/05/22
  • Argitaratze-data: 2012/06/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak ikusi dira maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuan (2012ko ekainaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 108. zenbakia). Dekretu horren bidez Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dira. Honela zuzendu da:

  1. artikuluan, 2012/2492 (17/18) orrialdean, honako hau dioen tokian:

    1. Honako hauek dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko langileak:

      (...)

      1. Lan-kontratudun langileak, finkoak edo behin-behinekoak.

    Baina honela esan behar du:

    1. Honako hauek dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko langileak:

      (...)

      1. Lan-kontradun langileak: finkoak, mugagabekoak edo behin-behinekoak.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.