Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

234/2011 DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, EAEko mahastizaintza eta ardogintzako sektorearentzako europar batasuneko laguntza-neurriak garatu eta aplikatzeko Dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 5948
  • Xedapen-zk.: 234
  • Xedapen-data: 2011/11/15
  • Argitaratze-data: 2011/12/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

630/2009 Dekretuak, abenduaren 22koak, xede hau zuen: Euskal Autonomia Erkidegoan garatzea eta aplikatzea mahastizaintza eta ardogintza sektorean Europako Erkidegoaren araudia, Merkatu Antolakunde Bateratu berriak ezarritakoa, eta gai horren inguruko estatuko oinarrizko araudia.

Argitaratu zenetik aldaketa batzuk izan dira Europako Erkidegoko araudian, batez ere, 2010eko irailaren 1eko Batzordearen 772/2010 zenbakidun araudian, eta Europako Erkidegoaren araudia Espainiako estatuan aplikatzea erregulatzen duen estatuko oinarrizko araudian (244/2009 Errege Dekretua, otsailaren 27koa, aldatu eta haren ordez 461/2011 Errege Dekretua, apirilaren 1ekoa, eman da). Aldaketa horietatik gehienek izaera instrumental nabarmena duten arren, araua aldaketa horietara egokitzea komeni da, ezartzen diren laguntza-neurrien kudeaketan disfuntzioak izatea nahi ez bada.

Era berean, dekretu hau aplikatzean agerian jarri da zenbait alderdi aldatzeko aukera, gure erkidegoaren beharrizan eta berezitasunetara hobeto egokitzeko.

Dekretu hau osatzeko orduan, kontsulta egin zaie Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundietako nekazaritza sailei, baita sektoreko erakunde profesionalei ere.

Horren guztiaren ondorioz, behin nahitaezko txostenak eman ondoren eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposaturik, eta Gobernu Kontseiluak 2011ko azaroaren 15ean egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hauxe

Honela geratuko da idatzita 630/2009 Dekretuaren 2. artikuluko (definizioak) f) idatzi-zatia (2009ko abenduaren 22ko Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzekoa):

  1. Hirugarren herrialderen batean, edo batzuetan, gauzatzen diren sustapen-ekintza koherenteen multzoa izango da "programa", eta bere garrantzia produktu horiei buruzko informazioa eta merkaturatzea hazteko adinakoa izango da.

Ezabatu egin da 630/2009 Dekretuaren 5. artikuluko (onuradunak) 2. paragrafoko a) idatzi-zatia (630/2009ko abenduaren 22ko Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzekoa). Hori dela eta, honela idatzita geratuko da paragrafoa:

  1. Dekretu honetan aurreikusitako edozein laguntzaren onuradunak izateko pertsona guztiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Dagozkion foru-ogasunarekin dituen zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak egunean edukitzea.

    2. Itzultze- edo zigor-prozedurarik bete behar ez izatea. Onuradunei diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko, beharrezkoa izango da bukatuta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren mendeko erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzak direla-eta hasitako edozein prozesu (itzulketa edo zehapena) bukatuta egotea.

Honela idatzita geratuko da 630/2009 Dekretuaren 9. artikuluko (onuradunak) 1. paragrafoko e) puntua (630/2009ko abenduaren 22ko Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzekoa):

  1. Haien helburuen artean ardo horiek kanpoan sustatzea duten irabazi-asmorik gabeko elkarteak, mahastizaintza eta ardogintza sektoreko enpresak bertako partaide badira.

  1. Paragrafo bat erantsi zaio abenduaren 22ko 630/2009 Dekretuaren 10. artikuluko (sustapen-ekintzak eta programak) 1. paragrafoa. Ondorioz, honela idatzita geratuko da 630/2009 Dekretuaren 10. artikuluko 1. paragrafoa (2009ko abenduaren 22ko Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzekoa):

    1. Laguntza hau jaso dezaketen sustapeneko ekintzak eta jarduerak dekretu honen I. eranskinean zerrendatu dira. Ekintza horiek onuradun eta herrialde bakoitzeko gehienez hiru urteko iraupena izango duten informazio- eta sustapen-programa baten barruan egongo dira, ahal bada.

      Aurrekoa gorabehera, laguntza horien premia justifikatuko balitz eta aurretik lagundutako kanpainetako emaitzen ebaluazioaren ondoren, behin luzatu ahal izango dira, bi urtetik gorako aldi baterako.

  2. Honela geratuko da idatzita 630/2009 Dekretuaren 10. artikuluko 3. paragrafoa (2009ko abenduaren 22ko 630/2009 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzekoa):

    1. Ekintzak hamabi hilabeteko epeetan banatuko dira, eta epe horiek uztailaren 1ean hasiko dira.

  1. Honela geratuko dira idatzita 630/2009 Dekretuaren 11. artikuluko 1. eta 2. paragrafoak (2009ko abenduaren 22ko 630/2009 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzekoa):

    1. Bederatzigarren artikuluan adierazitako baldintzak biltzen dituzten interesdunek haien ekintzen eta programen proposamenak aurkez ditzakete, dagokion dokumentazioarekin batera, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailean elikadura-industriaren arloan eskumena duen zuzendaritzan. Deialdi bakoitzeko inprimakien bidez aurkeztu beharko da eskaera.

  2. Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduaren bitartez, kapitulu honetan aurreikusitako laguntzen deialdia egingo da urtero. Deialdi horretan ekitaldi bakoitzerako eskabideak aurkezteko epe bat ezarriko da, eta asko jota martxoaren 1a arte luzatuko da; jakinez gero, deialdi horretarako Nekazaritza Bideratzeko eta Bermatzeko Europako Funtsaren Berme Atalaren karguan emango diren laguntzen bolumen osoa jakinaraziko da».

  1. Honela geratuko da idatzita 630/2009 Dekretuaren 11. artikuluko (eskarien aurkezpena) 3. paragrafoa (2009ko abenduaren 22ko 630/2009 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzekoa):

    1. Aurkeztutako dokumentazioak, gutxienez, deialdietako bakoitzean biltzen diren inprimakietan aurreikusitako informazioa eduki beharko du.

      Aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera programa baten luzapena eskatuz gero, lehenengo bi urteetako emaitzen txostena aurkeztu beharko dute interesdunek, ebaluatu ahal izateko. Gauzatutako programak xede zuen merkatuan izandako ondorioei buruzko informazioa edukiko du gutxienez txosten horrek; luzapena eskatzeko arrazoiak ere zehaztu beharko ditu.

Honela geratuko da idatzita 630/2009 Dekretuaren 12. artikuluko 2. paragrafoa (2009ko abenduaren 22ko 630/2009 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzekoa):

  1. Aurkeztutako eskaeren balorazioa egiteko balorazio-batzordea osatuko da. Hauek osatuko dute Batzorde hori: elikagaien industriaren arloan eskumena duen Zuzendaritzako titularra, edo bere ordezkoa, Batzordeko zuzendaria izango dena, eta elikagaien industriaren arloan eskumena duen sailburuordetzaren zuzendaritzetako langile teknikoen artean aukeratutako bi pertsona, hitza eta botoa duten batzordekideak izango direnak. Horiek ebazpen bidez izendatuko ditu elikagaien industriaren arloan eskumena duen sailburuordetzako titularrak; azken hori izango da Batzordeko idazkaria.

630/2009 Dekretuaren 13. artikuluko (ebazpena) 2. paragrafoa aldatu egin da, eta 4. paragrafoa ezabatu (2009ko abenduaren 22ko 630/2009 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzekoa). Hori dela eta, honela idatzita geratuko da artikulua:

  1. Eusko Jaurlaritzan elikagaien industriaren arloan eskumena duen Zuzendaritzak, onartutako behin betiko zerrenda ikusi ondoren, deialdia ebatziko du.

  2. Ebazpena eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren gehienez sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da. Epealdi horretan berariazko ebazpenik izan ezean, interesdunek eskabideak ezetsi direla pentsatu ahal izango dute, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 44. artikuluaren arabera.

  3. Ebazpen positiboa izanez gero, onuradunek Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Industriako zuzendari eskudunari jakinarazi beharko diote onartzen dutela ezarritako baldintzen ebazpena. Onarpen horrek berme bat osatu izanaren justifikazioarekin batera joan beharko du, erkidegoaren finantzaketaren urteko zenbatekoaren ehuneko 15, programa zuzen exekutatzen dela bermatzeko.

Honela geratuko da idatzita 630/2009 Dekretuaren 14. artikulua (2009ko abenduaren 22ko 630/2009 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzekoa):

  1. Produktuak, jarduerak eta ekintzen eta programen kostuak ezingo dira aldatu, proposatutako aldaketekin emaitza hobeak lortuko direla argi dagoenean izan ezik. Aldaketa horietatik zernahi eskumena duen autonomia-erkidegoko organoari jakinarazi beharko zaizkio aurrez, eta organo horrek egiaztatu edo onartu egin beharko ditu diru-laguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituzten proposaturiko aldaketak.

  2. Edonola ere, ezingo da programetarako onetsitako aurrekonturik gorantz aldatu, ezta beste herrialderik sartu ere.

  3. Elikagaien industriaren arloan eskumena duen zuzendaritzak Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioari jakinaraziko dizkio ekainaren 1a baino lehen, martxan dauden uterokoei eragiten dieten aldaketak.

  4. Hasi gabeko urterokoei eragiten dieten aldaketak martxoaren 1a baino lehen jakinarazi beharko zaizkio elikagaien industriaren arloan eskumena duen Zuzendaritzari. Horrek, onartu ostean, Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioari jakinaraziko dio apirilaren 1a baino lehen.

Honela geratuko da idatzita 630/2009 Dekretuaren 17. artikulua (ordainketena) (2009ko abenduaren 22ko 630/2009 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzekoa):

  1. Onuradunek ordainketa mota aukeratu ahalko dute, ordainketa bakarrean jasotzea edo urteko Erkidegoaren ekarpenean bitarteko ordainketen bidez jasotzea. Egindako eta ordaindutako ekintzei egingo diete erreferentzia eskabideek.

  2. Ordainketa guztiak banku-kontu baten bitartez egingo dira; sustapen-ekintzetarako eta programetarako kontu bakarra eta esklusiboa izango da.

  3. Bitarteko ordainketek eta 15. artikuluan aurreikusitako aurrerakinaren ordainketek guztira ezingo dute Erkidegoko ekarpen osoaren ehuneko 80a gainditu.

  4. Bitarteko ordainketen eskaerak Eusko Jaurlaritzan elikagai-industriaren arloan eskumena duen Zuzendaritzaren aurrean aurkeztu behar dira, lau hilabeteko epe bakoitza bukatzen den hilabetearen hurrengo hilabetea amaitu baino lehen, abuztuaren 1etik hasita.

  5. Programa eta urteko bakoitzaren ekintzak bukatu ondoren, onuradunak Eusko Jaurlaritzan elikagaien industriaren arloan eskumena duen Zuzendaritzaren aurrean laguntzaren saldoa ordaintzea eskatu ahalko du. Erakunde ordaintzaileak, ordainketa eskabide osoa jaso duen egunetik zenbatzen hasiz, gehienez 60 eguneko epean egingo du ordainketa.

  6. Emandako laguntza inbertsioak edo gastuak egiteko erabili dela frogatzeko, jarraian adieraziko diren agiriak aurkeztu behar zaizkio elikagaien industriaren arloan eskumena duen zuzendaritzari:

    1. Jarduerak, ekintzetan desglosatuta eta bakoitzari dagokion aurrekontuko zenbatekoa eta horien azken kostua jasotzen duen txostena, eta txostenaren datarekin froga daitezkeen lortutako emaitzen ebaluazioa.

    2. Egindako ordainketen fakturak eta ziurtagiriak.

      2. paragrafoan aurreikusitako kontu bakarraren kontu-laburpenak.

      Jatorrizko agiriak edo, halakorik ezean, fotokopia konpultsatuak baino ez dira onartuko. Elikagaien industriaren arloko zuzendaritzak agiri gehiago eskatu ahal izango ditu, egoki irizten badio.

  7. Legez onartutako kontu-ikuskari edo -ikuskaritza batek egindako programaren ikuskaritzaren egiaztapenek eta kontrolerako txostenek baldintzatuko dute ordainketa.

  8. Sustapen-ekintzak gauzatzearen benetako kostuen ehuneko bi izango da, gehienez, diru-laguntza jasotako ekintzari zeharkako kostu gisa egotzi ahal izango dira. Kostu horiek ez dute justifikazio gehigarririk beharko, eta berariaz jasota egon beharko dira aurkeztutako programaren aurrekontuan.

  9. Era berean, jarduerak teknikoki justifikatzeko, sustapen-ekintzak egin izanaren frogak eskatu ahal izango zaizkio onuradunari.

  10. Gastua ezarritako gehienezko epeen barruan egiten ez bada, edo inbertsioa egin izanaren dokumentazio ziurtagiria epez kanpo aurkezten bada, Nekazaritza Bideratzeko eta Bermatzeko Europako Funtsaren Berme Atala ordainketak egiteko betebeharretik salbuetsita geratuko da.

  11. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzan elikagaien industriaren arloan eskumena duen Zuzendaritzak egindako proposamenak ikusita, erakunde ordaintzaileko zuzendariak beharrezko betebeharrak betetzen direla frogatzeko eta Erkidegoko araudia jarraitzen dela ziurtatzeko kontrolak egin ondoren, horrela izanez gero, dagokion zenbatekoagatik ordainketaren ebazpena emango du.

Honela geratuko da idatzita 630/2009 Dekretuaren 19. artikuluko (sustapen-ekintzak eta -programak) 1. paragrafoa (2009ko abenduaren 22ko Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzekoa):

  1. Eusko Jaurlaritzan elikagaien industriaren arloan eskumena duen Zuzendaritzak urtero kontrolen plan bat egingo du; plan hori arriskuen azterketan oinarrituko da, eta aurreko urtean ordaindutako programen ehuneko 20 hartuko du gutxienez.

Honela geratuko da idatzita 630/2009 Dekretuaren 20. artikuluko (aplikazioaren helburua eta esparrua) 2. paragrafoa (2009ko abenduaren 22ko 630/2009 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzekoa):

  1. Laguntza jasotzen duten mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko planak soilik izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako eta honako jatorrizko deitura bati atxikitako ardogintzarako mahatsa ekoizten duten mahastiei buruzkoak: Errioxa Kalifikatutako Jatorrizko Deitura, Arabako Txakolina/Txakoli de Álava/Chacolí de Álava Jatorrizko Deitura, Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia Jatorrizko Deitura, Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria Jatorrizko Deitura eta Cava Jatorrizko Deitura edota etorkizunean aitor daitekeen kalitatezko beste edozein ardo.

Honela geratuko dira idatzita 630/2009 Dekretuaren 23. artikuluko (berregituratzeko eta birmoldatzeko baldintzak) 5. paragrafoko d) eta e) idatz-zatiak (2009ko abenduaren 22ko 630/2009 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzekoa):

  1. Mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko plan baten testuinguruan berregituratu edo birmoldatuko den azalera osoak gutxienez 10 ha izan behar ditu talde mailako planen kasuan, eta 0,3 ha norbanakoen planen kasuan.

  2. Berregituratu edo birmoldatu ondoren, mahastiaren lursailaren azalerak gutxienez 0,3 ha izan beharko ditu. Hala eta guztiz ere, muga hori txikiagoa izango da berregituratu eta birmoldatu ondoren lursailen kopurua hasierako lursailen kopurua baino % 80 txikiagoa bada.

Ezabatu egin da 630/2009 Dekretuaren 25. artikuluko (berregituratze- eta birmoldatze-planek izan beharreko agiriak) 1. paragrafoko k) idatz-zatia (2009ko abenduaren 22ko 630/2009 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzekoa).

  1. 630/2009 Dekretuaren 27. artikuluko (lehentasun-irizpideak) 1. paragrafoko c) eta d) idatzi-zatiak aldatu dira, eta f) idatz-zatia erantsi (2009ko abenduaren 22ko 630/2009 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzekoa). Beraz, honela idatzita geratuko da 630/2009 Dekretuaren 27. artikuluko 1. paragrafoa (2009ko abenduaren 22ko Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzekoa):

    1. Laguntza eskabideen zenbatekoa finantza erabilgarritasunarena baino handiagoa bada, kontuan hartuko diren lehentasun irizpideak hauek izango dira:

      1. Lehentasuna izango dute uzte-erregimenetik kanpo dauden mahastien azalerek.

      2. Talde-mailako planek lehentasuna izango dute norbanako planen kaltean.

      3. Talde-mailako planen barruan lehentasuna izango dute emakume, nekazari gazte eta nagusiki nekazari kopuru handienak dituztenek.

      4. Norbanako planen kasuan, emakumeek aurkeztutakoek izango dute lehentasuna, ondoren nagusiki nekazari gazteek aurkeztutakoek, jarraian nagusiki nekazari direnek, ondoren nekazari gazteek aurkeztutakoek eta, azkenik, besteek.

      5. Aurreko kasuan baldintza berdinetan egonez gero, azalera txikiagoko norbanako planei emango zaie lehentasuna.

      6. Dagokion lurralde historikoaren espedienteen kudeaketan aplikatuko ditu irizpide horiek foru-aldundi bakoitzak.

Honela geratuko dira idatzita 630/2009 Dekretuaren 28. artikuluko (berregituratze- eta birmoldatze-planen finantza-esleipenena) 5. eta 6. paragrafoak (2009ko abenduaren 22ko 630/2009 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzekoa):

  1. Urte bakoitzeko ekainaren 20a baino lehen, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Zuzendaritza eskudunak honako hauek bidaliko dizkio Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioko Nekazaritza eta Abeltzaintza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari:

    1. Martxan dagoen finantza-ekitaldian benetan egindako gastuen adierazpena, ekainaren 20aren aurreko asteko ostirala artekoa, VI. eranskinarekin bat etorriz.

    2. Finantza-ekitaldiko urriaren 15a arte egin daitezkeen gastu-aurreikuspenak, betiere benetan egindako gastua ekitaldi horretako finantza-esleipenaren ehuneko 95 baino gehiago baldin bada, VII. eranskinarekin bat etorriz.

  2. Horretarako, foru-aldundiek VII. eranskinean jasotako beharrezko informazioa bidaliko diote Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Zuzendaritza eskudunari, ekainaren 15a baino lehen.

630/2009 Dekretuari, abenduaren 22koari, lehenengo xedapen gehigarria erantsi zaio, eta honela idatzita geratuko da:

Lehenengo xedapen gehigarria. Laguntzak elektronikoki izapidetzea.

  1. Eskatzaileek eta onuradunek bide elektronikoak erabili ahal izango dituzte ebazpen honen bidez ezarritako laguntzak izapidetzeko. Bitarteko horiek erabiltzea borondatezkoa izango da, eta laguntza eskatu duenak, hala nahi badu, adierazi beharko du lehentasuna ematen diela bitarteko horiei, edo berariaz onartzen dituela. Aipatutako onarpen hori eskabidean adierazi beharko du.

  2. Administrazio-prozeduretan baliabide elektronikoen, informatikoen eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erregistroen sarrerari, antolaketari eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak arautuko dute baliabide elektronikoen erabilera laguntza horien izapidetzean.

  3. Prozedura amaitu bitartean egin beharreko baliabide guztiak egiteko erabili ahal izango dira baliabide elektronikoak. Eskaera egiterakoan bitarteko elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzeak ez du esan nahi prozeduraren hurrengo izapideetan ere nahitaez bitarteko horiek erabili beharko direnik eta, era berean, jakinarazpenak bitarteko telematikoz egiteko emandako oniritzia baliogabetu ahal izango du interesdun erakundeak; horretarako, laguntzen kudeaketarako zuzendaritza eskudunari horren berri eman beharko dio eta jakinarazpenak jasotzeko beste leku bat adierazi beharko du, 232/2007 Dekretuaren, abenduaren 18ko, 4.4 eta 21.2 artikuluetan xedatutakoaren arabera.

  4. Honako helbide honetan argitaratuko dira laguntza horiek izapidetzeko baliabide elektronikoak erabiltzeko argibideak eta dagozkion ereduak: www.nasdap.ejgv.euskadi.net.

630/2009 Dekretuari, abenduaren 22koari, bigarren xedapen gehigarria erantsi zaio, eta honela idatzita geratuko da:

Bigarren Xedapen Gehigarria. Baldintzak automatikoki egiaztatzea eta adierazpen arduratsua.

  1. Abenduaren 22ko 630/2009 Dekretuaren 5.2.b) artikuluan agertzen diren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoak egunean dituela automatikoki ziurtatuko du laguntzen kudeaketarako zuzendaritza eskudunak.

    5. artikuluko 2. paragrafoan xedatutako gainerako baldintzen eskaeraren eta betetzearen inguruko komunikazioa erantzunpeko adierazpen baten bidez egin ahal izango da; eskaera-orriaren zati izango da adierazpena.

630/2009 Dekretuari, abenduaren 22koari, hirugarren xedapen gehigarria erantsi zaio, eta honela idatzita geratuko da:

Hirugarren xedapen gehigarria. Baliabide telematikoen bidez jakinaraztea.

  1. Laguntzaren eskaeran, prozeduraren izapidetzea egiteko, baliabide elektronikoak erabiltzea lehenetsi eta onartu badu espresuki onuradunak, jakinarazpena modu telematikoan egingo da.

  2. Jakinarazpena egindakotzat joko da interesdunak edo, hala badagokio, legezko ordezkariak edo baimendunak jaso izana elektronikoki sinatzen duen unean.

    Eusko Jaurlaritzak helburu horretarako prestatu duen web-orrian, jakinarazpenaren xede den ekintza interesdunaren eskueran jartzen denetik egutegiko hamar egun igaro ondoren, interesduna ez bada jakinarazpenaren edukian sartzen, jakinarazpena ezetsitzat hartuko da. Izapidea gauzatutakotzat hartuko da prozedurari jarraituz, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela sartzea.

  1. 630/2009 Dekretuaren VI. eranskinean (2009ko abenduaren 22ko Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzekoa), «uztailaren 31» dataren ordez «ekainaren 20» jarri da.

  2. Ezabatu egin da 630/2009 Dekretuaren II. eranskina (2009ko abenduaren 22ko Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintza eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatzeko eta aplikatzekoa).

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean sartuko da indarrean.

Hala ere, 2011-2012 kanpainan eskatutako programetan aplikatuko dira 5. artikulua, 6. artikuluko 2. paragrafoa, eta 10. artikuluko 8. paragrafoa, Nekazaritza Bideratzeko eta Bermatzeko Europako Funtsaren Berme Atalaren 2012ko ekitaldian finantzatuak badaude.

Vitoria-Gasteizen, 2011ko azaroaren 15ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.