Arautegia
Inprimatu304/2010 DEKRETUA, azaroaren 23koa, Nekazaritza ekologikoko teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 16
- Hurrenkera-zk.: 344
- Xedapen-zk.: 304
- Xedapen-data: 2010/11/23
- Argitaratze-data: 2011/01/25
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, lanbide-heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.
Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 6. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan. Bestalde, Errege Dekretu horren 7. artikuluak zehazten du titulu horien lanbide-profila, eta horren barnean hartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, tituluei dagozkien Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak.
Urriaren 30eko 1633/2009 Errege Dekretuak Nekazaritza ekologikoko teknikariaren titulua ezartzen du eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu.
Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.
Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».
Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak hezkuntza-sistemaren barruan Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.
Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Nekazaritza ekologikoko teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Nekazaritza ekologikoko teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen urriaren 30eko 1633/2009 Errege Dekretuaren babesean.
Nekazaritza ekologikoko teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).
Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.
Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.
Honako Dekretu hau bideratzean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.
Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko azaroaren 23an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu honek Nekazaritza ekologikoko teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.
Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.
Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.
Nekazaritza ekologikoko teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:
Izena: Nekazaritza ekologikoa.
Maila: Erdi-mailako Lanbide Heziketa.
Iraupena: 2.000 ordu.
Lanbide-arloa: Nekazaritza.
Kodea: INSN-3 (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).
Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.
Titulu honen konpetentzia orokorra da nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak nekazaritzako eta abeltzaintzako teknikak erabilita lortzea eta ingurunearen biodibertsitatea eta egonkortasuna eta zoruaren emankortasuna hobetzea, hori guztia kalitate-baldintzetan eta betiere produkzio ekologikoari, animalien ongizateari eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumena babesteari buruzko erregelamentazioa aplikatuz.
Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.
Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:
Ezarriko den laborea zehaztea, eta, horretarako, zonako datu klimatikoak, edafologikoak, topografikoak eta ureztatzeko urari dagozkionak interpretatzea.
Txandakatzeak, elkartzeak eta polilaborantzak zehaztea, lurzoruaren emankortasuna, biodibertsitatea eta agrosistemaren osasuna hobetzeko.
Ustiategi konbentzionala ekologiko bihurtzeko prozesua burutzea, horretarako beharrezkoak diren eragiketak eta prozesuak eta dagokion legeria aplikatuta.
Tresneria eta makineria zehaztapen teknikoei jarraiki maneiatzea.
Nekazaritzako eta abeltzaintzako instalazioak muntatzea eta mantentzea, eta, eginkizun horretan, instalazio-planoetan eta mantentze-lanen eskuliburuetan definitutako zehaztapenak irizpide teknikoarekin aztertzea.
Landare ekologikoak lortzea, horien bideragarritasuna eta kalitatea bermatzea eta hazitegiak ereitea.
Lurra prestatzea eta lurzoruaren emankortasuna mantentzea, labore ekologikoak ezartzeko.
Landare-material ekologikoa bitarteko teknikoak erabilita eta ezarritako plangintza teknikoari jarraiki ereitea eta landatzea.
Ureztatzeko sistema maneiatzea, eta, eginkizun horretan, lurzoruko mikrobio-aktibitatea mantentzea eta laboreen behar hidrikoak aseta daudela egiaztatzea.
Laborantza-lanak legeria ekologikoaren arabera egitea, baliabidek optimizatzea ahalbidetuko duten eta laborearen garapen egokia ziurtatuko duten teknikak erabilita.
Laboreentzat onuragarriak eta kaltegarriak diren agenteak kuantifikatzea, ezarritako laginketa-metodoak erabilita.
Beharrezkoa den tratamendu fitosanitarioa dokumentazio teknikoa interpretatuta prestatzea eta aplikatzea.
Produktu ekologikoak biltzeko eragiketak eta uzta bildu ondokoak zehaztapen teknikoei jarraiki egitea.
Produktu ekologikoak marketin-teknikak erabilita sustatzea eta merkaturatzea.
Abereak arrazionalki larreratzea, belar-, zuhaixka- eta zuhaitz-baliabideak aprobetxatuz eta agrosistema hobetuz.
Konposta egitea ustiategi ekologikoko landare- eta abere-azpiproduktuak aprobetxatuta.
Ustiategi ekologikoetan animaliak maneiatzeko eta ekoizteko eragiketak egitea, eta, eginkizun horretan, kalitatea, trazabilitatea eta animalien ongizatea segurtatzea.
Erlezaintzako produktu ekologikoak, ingurumen-onurak eta nekazaritzaren hobekuntza lortzea, erlauntzak produkzio ekologikoari buruzko legeriaren arabera maneiatuta.
Kalitate-prozedurak, laneko arriskuen prebentziokoak eta ingurumenekoak aplikatzea, produkzio-prozesuetan ezarritakoaren arabera.
Produktu berriak sortzean eta merkaturatzeko prozesuak eta teknikak hobetzean aldaketa teknologikoen alorrean berritzeko jarrera profesionala izatea.
Produkzio-prozesuetako aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko lanpostuetara eta lan-egoera berrietara egokitzea.
Lanbide-karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikaskuntzarako aukerak aztertuz.
Enpresa txikia sortzea eta kudeatzea, eta produktuen bideragarritasuna, produkzioaren plangintza eta merkaturatzea aztertzea.
Bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.
Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:
Osatutako lanbide-kualifikazioak:
Nekazaritza ekologikoa, AGA225_2 (maiatzaren 25eko 665/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:
UC0716_2: Ustiategi ekologikoetan lurra prestatzea eta laboreak ezartzea.
UC0717_2: Ustiategi ekologikoetan zorua maneiatzea eta lantzeko eta biltzeko lanak egitea.
UC0526_2: Traktoreak maneiatzea eta nekazaritzako instalazioak muntatzea, eta horien mantentze-lanak egitea.
UC0718_2: Agrosistemaren osasun-egoera kontrolatzea eta maneiatzea.
Abeltzaintza ekologikoa, AGA227_2 (maiatzaren 25eko 665/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:
UC0723_2: Abeltzaintzako ustiategi ekologikoetan lurra prestatzea eta larreak eta belar-laboreak ezartzea.
UC0724_2: Abeltzaintza ekologikoan elikatzeko larreak eta belar-laboreak ekoizteko eta biltzeko lanak egitea.
UC0006_2: Abeltzaintzako ustiategiko instalazioak, makineria eta tresneria muntatzea eta mantentzea.
UC0725_2: Ustiategi ekologikoetan azienda arrazionalki maneiatzeko eragiketak egitea.
UC0726_2: Animalia eta animalia-produktu ekologikoak ekoiztea.
Lanbide-irudi honek laborantza edo abeltzaintza ekologikoan diharduten enpresa publiko zein pribatuetan egiten du lan, besteren kontura zein bere kontura. Nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorearen barruan kokatzen da, honako produkzio-jarduera hauetan: frutagintza, baratzezaintza eta belar-laborantza ekologikoko ustiategiak; abeltzaintzako ustiategi ekologikoak; lorezaintza ekologikorako landareak ekoizteko enpresak; labore eta abeltzaintza ekologikoan ikertzeko eta esperimentatzeko erakundeak; nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren zerbitzurako enpresak; eskolako mintegiak eta baratzeak; produktu ekologikoak ziurtatzeko enpresak; baserri-eskolak eta natura-gelak.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
Laborantza eta abeltzaintza ekologikoko besteren konturako langile kualifikatua.
Laborantza eta abeltzaintza ekologikoko bere konturako langile kualifikatua.
Nekazari ekologikoa.
Abere-hazle ekologikoa.
Hegaztizain ekologikoa.
Erlezain ekologikoa.
Esne ekologikoaren ekoizlea.
Arrautza ekologikoen ekoizlea.
Mintegizain ekologikoa.
Nekazaritzako eta abeltzaintzako makineriaren operadorea.
Heziketa-zikloko irakaskuntzetan honako alderdi hauek sartzen dira:
Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:
Inguruko datu klimatikoak, edafologikoak, topografikoak eta ur-baliabideenak interpretatzea eta prozesatzea eta landarearen gainean duten ondorea baloratzea, ezarri beharreko labore mota zehazteko.
Agrosistemarentzako eta lurzoruarentzako onurak identifikatzea eta horien emankortasuna, biodibertsitatea eta osasuna aztertzea, txandakatzeak, elkartzeak eta polilaborantzak zehazteko.
Ustiategi konbentzionala transformatu eta ustiategi ekologiko bihurtzeko beharrezkoak diren eragiketak eta prozesuak egitea eta horretarako fase bakoitza justifikatzea.
Makinak eta tresneria kontrolatzeko elementuak ezagutzea eta erabiltzea, eta betetzen dituzten funtzioekin erlazionatzea, haiek maneiatzeko.
Dokumentazioa interpretatzea eta muntatzeko eta mantentzeko teknikak aplikatzea, zehaztapenak irizpide teknikoarekin aztertuta, nekazaritzako eta abeltzaintzako instalazioak muntatzeko eta mantentzeko.
Hazitegiak ereiteko eragiketak egitea eta landare ekologikoak lortzeko prozesua identifikatzea.
Labore ekologikoak ezartzeko teknikak deskribatzea eta aplikatzea, eta lurzoruaren emankortasunaren gainean duten ondorea baloratzea, lurra prestatzeko.
Ereiteko eta landatzeko prozedurak burutzea, eta landare-material ekologikoa ezartzeko bitarteko teknikoak deskribatzea.
Laboreen behar hidrikoak aztertzea eta kalkulatzea, eta ezaugarri edafikoak, klimatikoak eta begetatiboak identifikatzea, ureztatzeko sistema maneiatzeko.
Laborearen eta ingurunearen ezaugarriak identifikatzea, produkzio ekologikoaren zehaztapenei jarraiki, laborantza-zereginak egiteko.
Laginketa-metodoak deskribatzea eta erabiltzea, eta laboreen agente onuragarriak eta kaltegarriak kuantifikatzeko zenbaketa-prozedurak identifikatzea.
Tratamendu fitosanitarioko prozesua egitea, eta dokumentazio teknikoa baloratzea hura prestatzeko eta aplikatzeko.
Produktu ekologikoen parametro teknikoak zehaztea, eta azken produktuaren kalitatean duten garrantzia justifikatzea, haiek biltzeko, garraiatzeko eta egokitzeko.
Marketin-teknikak deskribatzea eta aplikatzea, eta produktu ekologikoen ezaugarriak baloratzea, horiek merkaturatzeko eta sustatzeko.
Ingurunearen baliabideak deskribatzea eta horien aprobetxamendua maneiatzea, eta horiek florarekin eta abere-zamarekin erlazionatzea, abereak arrazionalki larreratzeko.
Ustiategiko landare- eta abere-azpiproduktuak analizatzea eta maneiatzea, eta konposta egiteko prozesua deskribatzea.
Abeltzaintza ekologikoaren prozesua deskribatzea, eta ustiategiaren eta ingurunearen ezaugarriak identifikatzea, animaliak maneiatzeko eta ekoizteko.
Erlauntzak identifikatzea eta maneiatzea, eta espeziearen eta produkzio-bitartekoen ezaugarriak deskribatzea, erlezaintza-produktu ekologikoak, ingurumen-onurak eta nekazaritzako eta basogintzako produkzioaren hobekuntza lortzeko.
Kalitate-prozedurak, laneko arriskuen prebentziokoak eta ingurumenekoak aztertu eta deskribatzea, eta zehaztutako kasuetan abian jarriko diren ekintzak adieraztea, arau estandarizatuen arabera jokatzeko.
Haren jardueran gertatzen diren teknologiaren, antolamenduaren, ekonomiaren eta lanaren arloko aldaketak identifikatzea eta lan-esparruan duten eragina aztertzea, berrikuntzaren espirituari eusteko.
Inguruko errealitate sozioekonomikoak eskaintzen dituen aukerak identifikatzea, eta norberaren eta besteen arrakasta-aukerak aztertzea, bizitza osoan izpiritu ekintzailea mantentzeko.
Ikasteko aukerak eta lan-munduarekin duen harremana identifikatzea eta baloratzea, eta lan-merkatuko eskaintzak eta eskaerak aztertzea, eguneratze eta berrikuntzako izpirituari eusteko.
Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuaren eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.
Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.
Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:
Agronomiaren oinarriak.
Zootekniaren oinarriak.
Labore ekologikoak ezartzea.
Trakzioko tresneria eta lantegia.
Nekazaritzako azpiegiturak eta instalazioak.
Landare-osasunaren printzipioak.
Nekazaritza ekologikoa.
Abeltzaintza ekologikoa.
Agrosistemaren osasun-maneiua.
Nekazaritza-produktu ekologikoak merkaturatzea.
Ingeles teknikoa.
Laneko prestakuntza eta orientabidea.
Enpresa eta ekimen sortzailea.
Lantokiko prestakuntza.
eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 10. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.
Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezartzen da hori guztia.
Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken 12 asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.
Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.
Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.
Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezartzen dira.
Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta horiek eskuratzeko araudia. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.
Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barne hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta beste edozein eskakizun IV. eranskinaren 3. atalean zehazten dira. Edonola ere, titulazioa lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen edukiak barnean hartu beharko dituzte edo lanbide-arloarekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da egiaztagiri bidez ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jardueretan.
Nekazaritza ekologikoko teknikariaren titulua edukitzeak aukera ematen du:
Erdi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.
Hemezortzi urte beteta izanez gero eta dagokion salbuespenaren kaltetan izan gabe, lanbide-arlo bereko heziketa-zikloetan proba bidez sartzeko; baita beste heziketa-ziklo batzuetan sartzeko ere, eskatutako zikloetarako lotura ematen duen batxilergoaren modalitate berekoak direnean.
Batxilergoko edozein modalitatetan sartzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Zenbait heziketa-ziklok komunak dituzten lanbide-moduluak baliozkotu egingo dira, baldin eta izen, eduki, iraupen, ikaskuntzaren emaitza gisa adierazitako helburu eta ebaluazio-irizpide berekoak badira. Horiek Lanbide Heziketako tituluen gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituzten errege-dekretuetan daude ezarrita. Nolanahi ere, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.
Hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.
Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.
Edozein titulutako «Laneko prestakuntza eta orientabidea» modulua baliozkotu ahal izateko, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatu eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako teknikariaren ziurtagiria izan beharko da. Ziurtagiriak prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera luzatua izan behar du.
«Enpresa eta ekimen sortzailea» modulua baliozkotu ahal izateko, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko da.
Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak Aintzatespen eta Ebaluazio Sistemaren bidez egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatzen badute, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan xedatutakoaren indarrez.
Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen eta moduluen arteko egokitasuna (horiek baliozkotzeko), eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna (horiek egiaztatzeko) VI. eranskinean jasotzen dira.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.
Lehenengoa. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.
Errege-dekretu honetan Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen badira. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.
Bigarrena. Lanbide-jardunaren erregulazioa.
Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, Errege Dekretu horretan biltzen diren elementuek ez dute osatzen inolako lanbide titulaturen jardunaren erregulazioa.
Era berean, dekretu honen lehen xedapen gehigarrian ezarritako titulazio akademikoen baliokidetasunak hartuko dira aintzat, lanbide arautuak garatzeko gaitzen duten xedapenak betetzearen kalterik gabe.
Hirugarrena. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko azaroaren 23an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
Kodea Lanbide-modulua Ordu-esleipena Kurtsoa
0404 1. Agronomiaren oinarriak 198 1.a
0405 2. Zootekniaren oinarriak 132 1.a
0406 3. Labore ekologikoak ezartzea 132 1.a
0407 4. Trakzioko tresneria eta lantegia 132 1.a
0408 5. Nekazaritzako azpiegiturak eta instalazioak 99 1.a
0409 6. Landare-osasunaren printzipioak 99 1.a
0410 7. Nekazaritza ekologikoa 165 1.a
0411 8. Abeltzaintza ekologikoa 231 2.a
0412 9. Agrosistemaren osasun-maneiua 168 2.a
0413 10. Nekazaritza-produktu ekologikoak merkaturatzea 63 2.a
E100 11. Ingeles teknikoa 33 1.a
0414 12. Laneko prestakuntza eta orientabidea 105 2.a
0415 13. Enpresa eta ekimen sortzailea 63 2.a
0416 14. Lantokiko prestakuntza 380 2.a
Zikloa guztira 2.000
lanbide-modulua: Agronomiaren oinarriak
Kodea: 0404
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 198 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Erabilgarri dauden informazioak aztertu eta klima eta laboreen gaineko ondorioak ezaugarritzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Zona bakoitzeko klimak sailkatu ditu.
Zona bereizgarri edo ezagunetako mikroklima deskribatu du.
Nekazaritzan eragina duten meteoroak deskribatu ditu.
Datu meteorologikoak eta klimatikoak jaso ditu tresneria eta aparatuak erabilita.
Zonako aldagai klimatikoen serie historikotik bildutako informazioa interpretatu du.
Mapa meteorologikoak interpretatu ditu.
Nekazaritza-jarduerek kliman duten eragina baloratu du.
Lurzoru motak eta horien ezaugarriak identifikatzen ditu, analisi bidez lortutako datuak interpretatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Lurzoruaren propietate fisikoak, kimikoak eta biologikoak deskribatu ditu.
Lurzoru motak ezaugarritu ditu.
Laginak biltzeko eta egokitzeko teknikak eta metodoak deskribatu ditu.
Analisi-teknikak ezagutu ditu.
Analizatuko diren laginak prestatu ditu.
Laginak analizatu ditu ezarritako analisi-protokoloei jarraiki.
Analisien emaitzak erregistratu eta interpretatu ditu.
Lurzoruaren analisietan ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.
Lurraren ezaugarri topografikoen oinarrizko irudikapena egiten du, eta erabilitako teknikak justifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Neurri-unitate topografikoak ezagutu ditu.
Mapa topografikoak eta planoak interpretatu ditu.
Sestra-kurbak landare-espezieen ezarpenarekin eta lurzoruaren higadurarekin erlazionatu ditu.
Neurtzeko aparatuak eta tresnak erabili ditu.
Neurketaren datuak erregistratu ditu.
Lursailaren krokisa egin du, akotazio eta guzti.
Lursailaren planoa hainbat eskalatan marraztu du.
Planoak eta krokisak lurraren gainean zuinkatu ditu.
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatu du.
Espezieen behar hidrikoak zehazten ditu, eta, eginkizun horretan, ur/lurzoru/landare erlazioa aztertzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Ureztatzeko uraren jatorria eta kalitatea baloratu du.
Lurzoruan ura atxikitzeko ahalmena zehaztu du.
Ura lurzoruan iragazteko abiadura kalkulatu du.
Lurzoruaren geruza freatikoa baloratu du.
Landarearen ebapotranspirazioa zehaztu du.
Ureztatzeko dosia eta maiztasuna kalkulatu ditu.
Ureztatzeko sistemak deskribatu ditu lurzoruaren, uraren, landarearen eta topografiaren ezaugarrien arabera.
Ingurumenari buruzko araudia interpretatu du.
Ingurune hurbileneko ekosistemen ezaugarriak ezagutzen ditu elkarrekiko erlazio biotikoak aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Inguruneko ekosistemetako komunitate biotikoak aztertu ditu.
Zonako kate trofikoak definitu ditu.
Inguruneko energia-fluxua aztertu du eta haren ezaugarriak zehaztu ditu.
Dauden baliabide naturalak identifikatu ditu.
Nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueraren eragina ekosistemarekin erlazionatu du.
Produkzio ekologikoak ekosistemaren gainean duen eragina baloratu du.
Landare-espezieak identifikatzen ditu irizpide taxonomikoei jarraiki.
Ebaluazio-irizpideak:
Landare-zelularen atalak eta funtzioak deskribatu ditu.
Landare-ehun motak identifikatu ditu.
Landareen egitura, morfologia eta anatomia identifikatu du.
Inguruneko flora eta landaredia identifikatu du.
Landarearen atalen funtzio eta ezaugarri nagusiak deskribatu ditu.
Landareen prozesu fisiologikoak deskribatu ditu.
Sailkapen botanikoaren gakoak erabili ditu.
Erabiliko dituen ongarriak ezaugarritzen ditu eta haien erabilera ezagutzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Landareentzako elementu nutritiboak identifikatu ditu.
Landareen nutrizio-desorekak deskribatu ditu.
Dauden ongarri moten propietateak deskribatu ditu.
Medeagarri organikoen funtzioak eta lurzoruan duten portaera deskribatu ditu.
Karezko medeagarrien funtzioak eta lurzoruan duten portaera deskribatu ditu.
Ongarri moten garrantzia landareen garapenarekin erlazionatu du.
Ongarriek lurzoruan duten portaera eta landareari gehitzea deskribatu du.
Hidroponian eta fertirrigazioan erabiltzen diren ongarriak identifikatu ditu.
Ongarri-nahasteek hidroponian eta fertirrigazioan duten garrantzia baloratu du.
Edukiak:
Klima eta mikroklima ezaugarritzea.
EAEko eta eskualde mugakideetako klima eta mikroklimak deskribatzea.
Datu meteorologikoak biltzea.
Datu meteorologikoen oinarrizko azterketa egitea (tenperaturak, prezipitazioak, haizeak, eta abar).
Nekazaritzan kontrako meteoroek eragindako kalteak saihesteko egin beharreko ekintzak deskribatzea.
Mapa meteorologikoak interpretatzea: eguraldiaren iragarpena.
Klima, mikroklima eta eguraldia.
Elementu klimatikoak: tenperatura, presioa, hezetasun atmosferikoa. Landareen gaineko eragina.
Klima motak.
Mapa klimatologikoak (orokorrak).
EAEko eta eskualde mugakideetako klima eta mikroklimak. Eskualdeetako mapa klimatikoak.
Meteoroak. Motak. Landareen gaineko eragina.
Aldagai klimatikoak eta meteorologikoak neurtzeko aparatuak.
Nekazaritzako ustiategiko estazio meteorologikoa.
Datu meteorologikoen beste iturri batzuk: INM, Aemet, Euskalmet, eta abar.
Nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduerek kliman duten eragina. Berotegi-efektua.
Datu meteorologikoak gero aztertzeko metodikoki biltzearen garrantzia ezagutzea.
Ingurune natural hurbilenean klima-aldaketa arinduko duten neurriak hartzearen aldeko jarrera izatea.
Lurzoruak identifikatzea.
Lurzoruaren profila deskribatzea.
Lurzoruaren portaera fisikoaren eta kimikoaren arteko erlazioa, haren ehunduraren, egituraren, materia organikoaren eta pH-aren arabera.
Lurzoruak analizatzea: laginak hartzea, «in situ» analizatzeko edo laborategira bidaltzeko.
Lurzoru-laginak «in situ» analizatzeko prestatzea.
Lurzoruen oinarrizko analisiak «in situ» egitea.
«In situ» egindako analisien emaitzak edo laborategiak bidalitakoenak interpretatzea.
Lurzorua. Lurzoruaren profila.
Lurzoruaren osagaiak.
Lurzoruaren propietate fisikoak: ehundura eta egitura.
Lurzoruaren materia organikoa.
Lurzoruko ura. Funtzioak, atxikipena eta mugimenduak.
Lurzoruaren propietate kimikoak. Buztin-humus konplexua. Lurzoruko makroelementuak eta mikroelementuak.
Lurzoruaren propietate biologikoak. Mikrofauna.
Lurzoru motak eta horien ezaugarri agronomikoak.
Lurzoruen analisia: ustiategian lurzoruaren analisi bizkorrak egiteko oinarrizko teknikak.
Lurzoruaren analisiei dagokien ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.
Lurzorua ezagutzearen garrantziaz jabetzea, ezarritako laboreak behar bezala maneiatzeko eta lurzorua narria dadin saihesteko.
Laginak hartzeko eta lurzoruak analizatzeko protokoloa zorrotz betetzea.
Eragiketa topografikoak ezaugarritzea.
Topografiaren eta lur-neurketaren berezko neurri-unitateak eta eskalak maneiatzea.
Mapak, planoak eta krokisak interpretatzea.
Neurtzeko tresnak maneiatzea datuak hartzeko.
Krokisak eta planoak egitea.
Planoak eta krokisak zuinkatzea.
Oinarrizko kontzeptuak: topografia eta lur-neurketa.
Neurri-unitateak.
Eskalak.
Lurraren irudikapena: oinarrizko kontzeptuak eta motak.
Parametro topografikoak.
Sestra-kurbei jarraiki egindako zuhaitz-landaketak.
Ildokako laborantza.
Neurtzeko tresnak.
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia, eragiketa topografikoei dagokiena.
Zuinketaren kontzeptua.
Lerrokadura zuzenak, kurbatuak, irudi geometrikoak eta bestelako irudiak zuinkatzeko oinarrizko teknikak.
Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzeko interesa izatea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Espezieen behar hidrikoak zehaztea.
Lurzoruan ura atxikitzeko indarra egiaztatzea.
Lurzoruan ura atxikitzeko ahalmena kalkulatzea.
Lurzoruan ura iragazteko abiadura kalkulatzea.
Lurzoruan dagoen ur-kantitatea neurtzeko aparatuekin neurtzea.
Lurzoruaren geruza freatikoa baloratzea.
Ureztatzeko sistemen arteko oinarrizko desberdintasunak deskribatzea.
Ureztatzeko dosia eta maiztasuna kalkulatzea.
Ura: jatorria eta kalitatea.
Lurzoruko ura.
Lurzoruan iragazten den ura kalkulatzeko metodoak.
Lurzoruan dagoen ur-kantitatea: neurtzeko aparatuak.
Geruza freatikoa.
Ur-beharrak: ebapotranspirazioa.
Lurzoruko ur-balantzea. Behar garbiak eta osoak.
Ureztatzeko sistemak: ureztatzeko sistemen motak eta ezaugarriak.
Ingurumenari buruzko araudia, uraren erabilerari dagokiona.
Ura ingurune naturalarentzat zein garrantzitsua den ohartzea eta gizadia garatzeko oinarrizko baliabide gisa duen garrantzia ezagutzea.
Nekazaritzan ura zentzuz (iraunkortasunez) erabiltzea eta kudeatzea eta baliabide natural mugatua dela ohartzea zein garrantzitsua den ezagutzea.
Ingurune hurbilena identifikatzea.
Ekosistemek ezaugarri dituzten oinarrizko alderdiak deskribatzea.
Nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduerek inguruneko ekosistemetan duten eragina identifikatzea eta aztertzea.
Ingurumena errespetatzen duten nekazaritzako jardunbide egokien proposamenak egitea ingurunean gauzatzeko.
Lurzoruen higadura eragin eta faboratzen duten nekazaritzako eta abeltzaintzako jardunbideak banan-banan aipatzea.
Ekologiako kontzeptuak:
Ekologia.
Ingurumena.
Ekosistema.
Biodibertsitatea.
Bestelakoak.
Kate trofikoak. Ekoizle primarioak.
Komunitateak. Populazioen dinamika. Energia-fluxua.
Nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduerek ingurumenean duten eragina.
Nekazaritza, abeltzaintza eta ekosistemen kontserbazioa.
Nekazaritzako jardunbide egokiak.
Higadura.
Produkzio ekologikoa. Ekosistemaren gaineko eragina.
Ingurune natural hurbilena ezagutzeko interesa eta errespetua izatea.
Ingurumen-ondarea zaindu eta babesteko balioekiko konpromiso etikorako jarraibideak ezartzea.
Landare-espezieak identifikatzea.
Landarearen eta bere atalen ezaugarri eta funtzio nagusiak deskribatzea.
Landareen sailkapen taxonomikoa egitea gako dikotomikoak erabilita.
Inguruneko landare-komunitateak identifikatzea.
Landare-zelula.
Landare-ehunak.
Landareen morfologia eta egitura.
Prozesu fisiologikoak. Fenologia.
Landare-taxonomia.
Flora eta landaredia.
Landarediaren dinamika.
EAEko eta eskualde mugakideetako landaredia eta landare-komunitateak.
Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.
Inguruneko flora-aberastasuna eta horren garrantzia positiboki baloratzea.
Ongarriak ezaugarritzea.
Laboreen behar nutritiboak zehaztea.
Laboreetan nutrizio-desorekak identifikatzea.
Ongarri moten oinarrizko ezaugarriak deskribatzea.
Erabilgarri dauden ongarrien artean, laborerako eta garairako egokiena hautatzea.
Ongarritze-dosien oinarrizko kalkulua.
Medeagarri organiko bat programatzea.
Karezko medeagarri bat programatzea.
Elementu nutritiboak: makromantenugaiak, mikromantenugaiak eta bestelakoak.
Laboreen behar nutritiboak.
Nutrizio-desorekak.
Ongarri motak, horien ezaugarriak eta erabilera.
Ongarriek landareetan duten eragina.
Ongarriak lurzoruan.
Hosto-ongarritzea.
Ongarriak hidroponian eta fertirrigazioan.
Medeagarri organikoak: simaurrak, konposta, ongarri berdea eta abar, eta horien erabilera.
Mindak eta horien erabilera.
Karezko medeagarriak: motak eta erabilera.
Ongarritzea eta medeagarriak behar bezala egitea ingurune naturala zaintzeko zein garrantzitsua den baloratzea. Ildo horretan, hasieran programatutakoari bidezkoak diren aldaketak planteatzea eta, ingurumenerako kaltegabetasunari buruzko zalantzarik izanez gero, haiek erabiltzeari uko egitea.
lanbide-modulua: Zootekniaren oinarriak
Kodea: 0405
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 132 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Abeltzaintzarako interesa duten ugaztun- eta hegazti-arrazak identifikatzen ditu, eta horien kanpoko ezaugarri morfologikoak eta produkzio-gaitasunak deskribatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Espezie, arraza, barietate, linea, mestizo eta hibrido kontzeptuen arteko desberdintasunak ezarri ditu.
Abeltzaintzarako interesa duten animalien ezaugarri morfologikoak, faneroptikoak eta zoometrikoak deskribatu ditu.
Parametro zooteknikoak deskribatu ditu.
Parametro zoometrikoak neurtzeko tresnak eta metodoak erabili ditu.
Lortutako datu zoometrikoak interpretatu ditu.
Animalien produkzio-gaitasunak definitu ditu.
Morfologiaren eta funtzioaren arteko erlazioa ezarri du.
Animalien ongizateari buruzko legeria eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.
Abereen elikadura- eta nutrizio-beharrak zehazten ditu, eta horiek asetzeko beharrezkoak diren errazioak kalkulatzen ditu abere motaren eta bere ezaugarrien arabera.
Ebaluazio-irizpideak:
Elikagaien konposizio kimikoa deskribatu du.
Elikagaiak hainbat irizpide kontuan harturik sailkatu ditu.
Elikaduraren kontzeptua eta nutrizioarena bereizi ditu.
Organismoak elikagaiak nola aprobetxatzen dituen eta elikagaiak aldez aurretik egokitzeak zer-nolako eragina duen deskribatu du.
Hausnarkarien, monogastrikoen eta hegaztien anatomiaren eta digestio-fisiologiaren arteko desberdintasunak ezarri ditu.
Behar nutritiboak helburuko espeziearen arabera definitu ditu.
Errazioak kalkulatzeko lehengaiak eta elikagaiak hautatu ditu.
Espezierako eta bere behar nutritiboetarako errazio egokiak zehaztu ditu.
Kalkuluaren azken emaitzak baloratu ditu eta aplika daitezkeen neurri zuzentzaileak identifikatu ditu.
Animalien elikadurak lortutako produkzioen kalitatean eta osasungarritasunean duen eragina baloratu du.
Animalien elikadurari eta elikagaien segurtasunari buruzko araudia aplikatu du.
Animalien ugalketa deskribatzen du, oinarri biologikoak eta lotutako teknikak kontuan hartuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Ugaztunen eta hegaztien ugaltze-aparatuaren ezaugarri anatomikoak eta fisiologikoak deskribatu ditu.
Estaltze-sistemak deskribatu ditu.
Araldia eta estaltzeko une optimoa hautemateko sistemak deskribatu ditu.
Ernaldia diagnostikatzeko prozedurak deskribatu ditu.
Erditzean eta erdiondoan jarraitu beharreko protokoloak definitu ditu.
Obulazioa, errunaldia, inkubazioa eta eklosioa deskribatu ditu.
Ugalketa kontrolatzeko dokumentu teknikoak diseinatu ditu.
Ugaltze-indizeak kalkulatu ditu.
Ugaltzaileak hautatzeko metodoak definitu ditu irizpide zooteknikoen eta produktiboen arabera.
Animalien ongizateak ugalketan duen eragin positiboa baloratu du.
Animaliek izaten dituzten patologia ohikoenak eta haiengan duten eragina sailkatzen ditu, eta gaixotasunaren kontzeptua eta sorburuak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Abeltzaintzako espezieek izaten dituzten gaixotasunak identifikatu ditu.
Gaixotasunak agertzea aurrez bultzatu edo eragiten duten sorburu edo kausak deskribatu ditu.
Gaixotasunen kutsadura-iturriak definitu ditu.
Gaixotasunak eragiten dituzten agenteak transmititzeko modua identifikatu du.
Abeltzaintzako ustiategian ohikoenak diren patologiak deskribatu ditu.
Gaixotasunen eta asaldura morfologiko eta funtzionalen zeinuak eta sintomak identifikatu ditu.
Jarduteko protokoloak hainbat patologiarekin lotu ditu.
Abereen saneamendu-kanpainak deskribatu ditu.
Osasun-egoera produkzioen hobekuntza kuantitatibo eta kualitatiborako zein garrantzitsua den baloratu du.
Abereen bizitokiak ezaugarritzen ditu, eta produkzio-fasearekin eta helburuko espeziearekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Ustiategiko abereen bizitokien kokalekua eta orientazioa zehaztu ditu.
Erabilitako materialen ezaugarriak deskribatu ditu.
Eraikuntzaren atalen xehetasunak eman ditu.
Giro-baldintzak definitu ditu.
Abereen bizitoki motak deskribatu ditu.
Bizitoki mota hautatu du espeziearen, ustiapen-sistemaren eta produkzio-fasearen arabera.
Ingurumen-legeria, animalien ongizateari eta osasunari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu ditu.
Animalia-produktuak identifikatzen ditu, eta horien ezaugarriak eta produkzioaren oinarri fisiologikoak deskribatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Animalia-produktuak sailkatu ditu.
Esne-produkzioaren fisiologia deskribatu du.
Esne motak identifikatu ditu konposizioaren eta propietate organoleptikoen arabera.
Kanalean eragina izango duten animaliaren parametro morfologikoak zehaztu ditu.
Arrautza osatzeko prozesua deskribatu du.
Arrautzaren egiturak eta konposizioa deskribatu ditu.
Arrautza motak eta kategoriak definitu ditu.
Erleen egitura anatomikoak eztiaren eta erlezaintzako beste produktu batzuen produkzioan betetzen dituzten funtzioekin erlazionatu ditu.
Ezti mota bakoitzaren eta erlezaintzako beste produktu batzuen ezaugarriak deskribatu ditu.
Koloniako kideak eta eztiaren eta erlezaintzako beste produktu batzuen produkzioan betetzen dituzten funtzioak deskribatu ditu.
Trazabilitateak eta kalitate-kontrolak abeltzaintzako produktuen osasungarritasunean duten garrantzia baloratu du.
Edukiak:
Abeltzaintzarako interesa duten ugaztun- eta hegazti-arrazak identifikatzea.
Datu morfofuntzionalak biltzea eta interpretatzea.
Parametro zoometrikoak neurtzea eta aztertzea.
Arrazak produkzio-asmoen eta zona geografikoaren arabera aukeratzea.
Hainbat kontzeptu: espeziea, arraza, barietatea, linea, mestizoa eta hibridoa.
Animaliaren kanpoaldea:
Morfologia. Animalien kanpoko eskualdeak.
Faneroptika: geruza bakunak eta konposatuak.
Zoometria: altuerak, luzerak, zabalerak, diametroak, perimetroak, pisuak, bolumenak eta indizeak. Neurtzeko tresnak eta metodoak. Fitxa zoometrikoak.
Produkzio-gaitasunak:
Haragia, esnea, lana, artilea, larrua, arrautzak eta eztia.
Bestelakoak: aisia, hipoterapia, zaldi-turismoa, animaliek lagundutako terapia.
Biotipologia.
Abeltzaintzarako interesa duten ugaztun- eta hegazti-arrazak.
Animalien ongizateari buruzko legeria eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.
Abeltzaintza animaliek kontsumitzeko landare-produktuak transformatu eta gizakiak kontsumitzeko produktu bihurtzen dituen elementu gisa baloratzea.
Animaliak nazioarteko araudiaren arabera (maneiuari, bizitokiari, garraioari eta ustiapen-teknikei buruzkoa) errespetatzea.
Produktuen kalitatea hobetzeko interesa izatea.
Animalien elikadura eta nutrizioa.
Abereentzako lehengaiak eta elikagaiak hautatzea.
Dieta osatuko duten elikagaien konposizioa taulen bitartez eta animalien beharrak egoera fisiologikoaren arabera zehaztea.
Errazioak kalkulatzea.
Elikagaien konposizio kimikoa. Mantenugaiak.
Elikagai motak: sailkapen-irizpideak (konposizio kimikoa, jatorria, egoera edo kontserbazio-prozedura eta bestelakoak).
Elikadura eta nutrizioa.
Hausnarkarien digestio-aparatua. Monogastrikoen eta hegaztien digestio-aparatua.
Animalien organismoak elikagaiak aprobetxatzea: digestioa eta absortzioa. Hausnarkarien, monogastrikoen eta hegaztien arteko desberdintasunak.
Abereentzako elikagaiak egokitzearen eragina.
Animalien behar nutritiboak: mantentzea, hazkundea, ernaldia, edoskitzea eta produkzioa. Errazioa: kontzeptua eta ezaugarriak. Hausnarkari, monogastriko eta hegaztientzako errazioak. Elikagaien beharren eta konposizioen taulak. Kalkulu-metodoak.
Animalien elikadura eta lortutako produkzioen kalitatea.
Animalien elikadurari eta elikagaien segurtasunari buruzko legeria. Trazabilitatea.
Animalien elikadurari eta elikagaien segurtasunari buruz indarrean dagoen legeria errespetatzea.
Elikadurak lortutako produktuen kalitatean eta osasungarritasunean duen garrantzia baloratzea.
Animalien elikaduran norberaren baliabideak erabiltzea baloratzea.
Animalien ugalketa.
Estaltze-sistema aukeratzea.
Araldia eta estaltzeko une optimoa hautemateko metodoak deskribatzea.
Ernaldia diagnostikatzeko metodoak deskribatzea.
Erditze aurreko, erditzeko eta erdiondoko jarduna deskribatzea.
Errunaldiaren, inkubazioaren eta eklosioaren jarraipena egitea.
Ugaltze-indizeak kalkulatzea eta baloratzea.
Ugaltzaileak hautatzeko plan bat egitea.
Ugaztunen eta hegaztien ugaltze-aparatuaren anatomia eta fisiologia.
Ugalketaren endokrinologia. Ugaltze-zikloaren faseak (obulutegiaren zikloa).
Pubertasuna eta sexu-heldutasuna.
Araldia eta hori hautemateko sistemak.
Ernalketa eta inplantazioa. Intseminazio artifiziala.
Ernaldia. Ernaldiaren diagnostikoa.
Erditzea eta erdiondoa. Erditze normala eta distozikoa. Erdiondoa: lotutako arazoak.
Obulazioa, errunaldia, inkubazioa eta eklosioa.
Ugalketa kontrolatzeko dokumentazio teknikoa diseinatzea.
Ugaltze-indizeak: goiztiartasuna, ugalkortasuna, araldira ez itzulitakoen tasa, ernalkortasuna, umetsutasuna, pisua jaiotzean, pisua titia kentzean eta bestelakoak.
Animalien hautespena eta hobekuntza. Metodoak. Oinarrizko genetika.
Animalien ugaltze-maneiuan erabiltzen diren tresna eta lokalen garbitasun- eta higiene-baldintzak zorrotz mantentzea.
Ugalketaren garrantzia baloratzea, ustiategiaren martxa onerako faktore erabakigarri gisa.
Arraza autoktonoak mantentzeko eta hobetzeko interesa izatea.
Animalien ongizateak ugalketan duen eragin positiboa baloratzea.
Animaliek izaten dituzten patologia ohikoenak sailkatzea.
Abeltzaintzako ustiategian ohikoenak diren gaixotasunak etiologiaren, epidemiologiaren eta sintomatologiaren arabera sailkatzea.
Neurri profilaktikoen egutegiak egitea.
Sendagaiak dosifikatzea eta ematea.
Gaixotasun baten edo animalia gaixo baten aurrean hartu beharreko neurriak zehaztea.
Abeltzaintzako produktuak eta hondakinak maneiatzean segurtasun- eta higiene-araudia eta ingurumena babestekoa aplikatzea.
Sendagaiak manipulatzean eta ematean segurtasun- eta higiene-araudia aplikatzea.
Osasunaren eta gaixotasunaren kontzeptua.
Gaixotasunen sorburuak. Transmisioa eta kutsadura.
Gaixotasunak. Sailkapena. Identifikazioa.
Gaixotasunen eta bestelako asalduren zeinuak eta sintomak.
Hainbat gaixotasunen aurrean jarduteko protokoloak. Tratamendua eta profilaxia.
Abereen saneamendu-kanpainak.
Osasun-egoerak produkzioan duen eragina.
Profilaxi eta osasun-egoera ona produkzioen hobekuntza kuantitatibo eta kualitatiborako zein garrantzitsua den baloratzea.
Animaliak eta animalia-produktuak maneiatzean higiene- eta osasun-legeria zorrotz betetzea.
Kontsumitzen diren animaliei egindako osasun-tratamenduek giza osasunaren gainean duten eraginaz jabetzea.
Abeltzaintzako hondakinak maneiatzean ingurune naturala errespetatzea.
Abeltzaintzako instalazioak.
Abereentzako bizitokiak espezierako eta produkzio-faserako egokitasunaren arabera hautatzea.
Kokalekua eta orientazioa.
Abereen bizitokietan erabilitako materialak. Erresistentzia eta isolamendu-ahalmena. Garbitzeko eta desinfektatzeko egokitasuna.
Eraikuntzaren atalak: zimenduak, hormak, trenkadak eta estalkiak.
Giro-baldintzak: tenperatura, hezetasuna, aireko gas kaltegarriak, argiztapena.
Hesi perimetralak. Osasun-ibiak.
Bakartzeko eta berrogeialdian jartzeko instalazioak. Eraikuntza-ezaugarriak helburuko espeziearen arabera.
Txerri-aziendarentzako bizitokiak. Eraikuntza-ezaugarriak eta instalazioak produkzio-fasearen arabera.
Behi-aziendarentzako bizitokiak. Eraikuntza-ezaugarriak eta instalazioak ustiapen-sistemaren arabera.
Ardi-aziendarentzako bizitokiak. Eraikuntza-ezaugarriak eta instalazioak ustiapen-sistemaren arabera.
Ahuntz-aziendarentzako bizitokiak. Eraikuntza-ezaugarriak eta instalazioak ustiapen-sistemaren arabera.
Zaldi-aziendarentzako bizitokiak. Eraikuntza-ezaugarriak eta instalazioak ustiapen-sistemaren arabera.
Hegazti eta untxientzako bizitokiak. Eraikuntza-ezaugarriak eta instalazioak produkzio-fasearen arabera.
Simaurra eta mindak biltegiratzeko eta tratatzeko instalazioak.
Ingurumen-legeria, animalien ongizateari eta osasunari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.
Instalazioen funtzionamenduak ingurumenaren gainean duen inpaktua minimizatuko duten aurrerapen teknologikoekiko interesa izatea.
Abeltzaintzako produktuak.
Dauden animalia-produktuak kategorizatzea.
Trazabilitate-plan bat ezartzea eta kontrolatzea.
Animalia-produktuak sailkatzea.
Esnea: konposizioa. Esnearen sailkapena eta kalitatea. Esnekiak. Errapearen anatomia eta fisiologia: esnea ekoizteko mekanismoa. Esne-ekoizpenean eragina duten faktoreak. Errape-mina.
Haragitarako gaitasunaren parametroak. Kanalaren eta haragiaren kalitatean eragina duten faktoreak.
Arrautza osatzea. Oiloaren produkzio-zikloa:
Egitura eta konposizioa. Arrautzaren kalitatea. Asaldurak. Motak eta kategoriak.
Erleen antolamendu soziala. Eztia. Konposizioa. Ezti motak. Sailkapena.
Erleen anatomia eta fisiologia. Eztiaren eta erlezaintzako beste produktu batzuen produkzioa.
Trazabilitatea. Produktuen kalitatea.
Produktuen kalitatea hobetzeko interesa izatea.
Produktu autoktonoen garrantzia baloratzea.
lanbide-modulua: Labore ekologikoak ezartzea
Kodea: 0406
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 132 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Produkzio konbentzionaleko ustiategiak transformatu eta produkzio ekologikoko ustiategi bihurtzeko prozesua zehazten du, eta agrosistema ezaugarritzen duten parametroak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Produkzio konbentzionala produkzio ekologiko bihurtzearen egokitasuna baloratu du.
Aldameneko ustiategiak ezaugarritu ditu.
Ustiategiaren beraren ibilbidea deskribatu du.
Agrosistemaren parametroen analisiak interpretatu ditu.
Parametroen analisien ondorio diren jardunak deskribatu ditu.
Ustiategiko erremintak, tresneria eta makineria identifikatu ditu.
Ustiategirako beharrezkoak diren besteren produktu eta zerbitzuak baloratu ditu.
Ziurtapen ekologikoaren prozesua interpretatu du.
Transformazio-prozesuan produkzio ekologikoari buruzko araudia aplikatu du.
Ustiategi ekologikoetan txandakatzeak, elkartzeak eta polilaborantzak ezartzen ditu, eta biodibertsitatearekin eta lotutako onurekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Kasu bakoitzean ezarriko diren espezieen ezaugarri botanikoak identifikatu ditu.
Lurzoru mota ezarriko diren espezieekin erlazionatu du.
Txandakatze, elkartze eta polilaborantzetan erabilitako espezieak sailkatu ditu.
Txandakatze, elkartze eta polilaborantzek biodibertsitatearen eta lotutako onuren gainean duten eragina zehaztu du.
Laboreek lurzoruaren egiturari egiten dioten ekarpena identifikatu du.
Txandakatze, elkartze eta polilaborantzetan erabili behar diren espezieak aukeratu ditu.
Txandakatzeak, elkartzeak eta polilaborantzak ezartzean ziurtapen-prozedurak interpretatu ditu.
Nekazaritza ekologikoari buruzko araudia aplikatu du, txandakatzeak, elkartzeak eta polilaborantzak ezartzeari dagokiona.
Lurra eta substratuak labore ekologikoak ezartzeko prestatzen ditu, eta lurzorua mantentzeko eta emankortasuna hobetzeko teknikak interpretatu eta aplikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Ezaugarri edafikoak eta topografikoak aztertu ditu.
Higadura minimizatzera zuzendutako jardunak deskribatu ditu.
Produkzio ekologikoaren prozesuak aplikatzearen ondorio diren lurzoruaren emankortasunaren gaineko hobekuntzak deskribatu ditu.
Ureztatzeko sistema hautatu du.
Instalazioak muntatu aurreko lanak egin ditu.
Ongarriak eta behar diren medeagarriak zehaztu eta aplikatu ditu.
Lurra eta hazitegietako substratua laboreen arabera prestatzeko lan ekologikoak egin ditu.
Makineria egingo den lan ekologikoaren arabera hautatu eta erabili du.
Makineriaren lehen mailako mantentze-lanak egin ditu.
Lurra eta substratuak prestatzeko lanetan ziurtapen-prozedurak baloratu ditu.
Lurra eta substratuak prestatzeko lanetan nekazaritza ekologikoari buruzko araudia aplikatu du.
Landare-material ekologikoa erein eta landatzen du, eta bertako baliabide fitogenetikoen erabilera justifikatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Hazitegiak ereiteko teknikak erabili ditu.
Aukerei, elkartzeei eta polilaborantzei erantzungo dieten belarkiak eta barazkiak ereiteko eta landatzeko esparrua zehaztu du.
Abereak elikatzeko belardiak eta laboreak ereiteko eragiketak egin ditu.
Hazi ekologikoen dosia kalkulatu du.
Patroi eta barietate ekologikoak hautatu ditu.
Biodibertsitatea bermatuko duen fruta-arbolen saila diseinatu du.
Zuinkatzeko jardunak identifikatu ditu.
Labore ekologikoentzako lehen zaintzak deskribatu ditu.
Hutsarteak bete ditu.
Belar- eta barazki-laboreak ereiteko eta landatzeko eragiketak egin ditu.
Fruta-arbolen saila egin du.
Ereiteko eta landatzeko makineria hautatu eta erabili du.
Makineriaren lehen mailako mantentze-lanak egin ditu.
Ereiteko, landatzeko eta birlandatzeko lanetan ziurtapen ekologikoaren prozedurak aztertu ditu.
Ereiteko, landatzeko eta birlandatzeko lanetan nekazaritza ekologikoari buruzko araudia aplikatu du.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, eta arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Nekazaritzako ustiategiko materialak, erremintak, tresnak eta makinak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.
Nekazaritzako ustiategian eragiketak egitean hartu beharreko segurtasun-neurriak, eta norbera eta taldea babestekoak deskribatu ditu.
Erabiltzen diren laneko materialak, erremintak, makinak eta ekipoak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.
Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.
Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.
Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia bete du.
Edukiak:
Produkzio konbentzionaleko ustiategiak transformatu eta produkzio ekologikoko ustiategi bihurtzea.
Inbentarioa egitea. Erabilgarri dauden baliabide naturalak eta giza baliabideak. Bioegitura. Teknoegitura.
Transformazio-prozesua planifikatzea.
Inputak eta kanpoko zerbitzuak baloratzea.
Zonako sektore ekologikoaren egitura ebaluatzea.
Ingurune hurbilena ezaugarritzea (nekazaritzako ustiategiak, industriak, kutsadura-iturriak&).
Ustiategian erabilgarri dauden baliabide teknikoak baloratzea.
Trantsizio-estrategiak.
Bihurketa produkzio ekologikoari buruzko arautegiaren arabera.
Ziurtapen ekologikoaren prozesua.
Labore nagusien eta lur-lantze sarrienen historikoa.
Zonako laboreak, aprobetxamenduak, lurzoruak, eskulana, egun dauden azpiegiturak edo etorkizunekoak (sail ureztatuak&).
Transformaziorako beharrezkoak diren baliabide teknikoak, giza baliabideak eta baliabide naturalak.
Birmoldaketa-erritmoa ustiategiaren abiapuntuko egoeraren arabera.
Produkzio ekologikoari buruzko araudia errespetuz betetzea eta araudian gertatzen diren aldaketen aurrean jarrera positiboa izatea.
Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.
Txandakatzeak, elkartzeak eta polilaborantzak ezartzea.
Txandakatzeak diseinatzea.
Txandakatzeko laboreen zikloetan zehar behar diren makineria, instalazioak, zerbitzuak eta eskulana aurreikustea.
Txandakatzeak, elkartzeak eta polilaborantzak ezartzean ziurtapen-prozedurak interpretatzea.
Belar-laboreen, zurezko laboreen eta belardiko espezieen ezaugarri botanikoak.
Txandakatze, elkartze eta polilaborantzen onurak.
Txandakatzeak. Motak. Aukeratzeko faktoreak.
Elkartzeak. Motak. Aukeratzeko faktoreak.
Polilaborantzak. Motak. Aukeratzeko faktoreak.
Bertako barietateak.
Biodibertsitatea: txandakatze, elkartze eta polilaborantzen eragina.
Nekazaritza ekologikoari buruzko araudia, txandakatzeak, elkartzeak eta polilaborantzak ezartzeari dagokiona.
Laboreen eskakizun edafikoak.
Laboreen kokapen taxonomikoa (familiak).
Laborantza-zikloak.
Laboreen eskakizun nutritiboak.
Izurriteak eta gaixotasunak kontrolatzeko laborantza-tarte egokienak.
Hondakin-materia organikoa.
Sustraitze-sakonera.
Labore ekortzaileak eta labore hobetzaileak.
Txandakatzeak diseinatzeko oinarrizko arauak.
Produkzio ekologikoari buruzko araudia errespetuz betetzea eta araudian gertatzen diren aldaketen aurrean jarrera positiboa izatea.
Zonan ezartzeko aukerak dituzten labore berrietarako berritzeko ahalmena eta ekimena izatea.
Txandakatzean laboreak aldatzeko malgutasuna izatea eta haren diseinuan oinarrizko arauak zorrotz errespetatzea.
Lurra prestatzea.
Lurraren ezaugarriak aztertzea.
Ureztatzeko sistema ezarri beharreko laborearen ezaugarrien eta inguruneko nekazaritza- eta ingurumen-parametroen arabera aukeratzea.
Instalazioak muntatu aurreko lanak egitea.
Ongarri organiko eta mineralen dosiak zehaztea eta kalkulatzea.
Lurra eta substratuak prestatzeko eta ongarriak aplikatzeko makineria maneiatzea eta mantentzea.
Lurra laboreen arabera prestatzea.
Substratu ekologikoak prestatzea.
Makineria lehen mailan mantentzea.
Higadura saihesteko jardunak.
Emankortasunaren hobekuntza.
Ongarriak aplikatzeko makineria.
Lurra eta substratuak prestatzeko makineria.
Ziurtapen-prozedurak lurra eta substratuak prestatzean.
Garbitzeko ureztatzeak.
Nekazaritza ekologikoari buruzko araudia, ingurumen-araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa, lurra eta substratuak prestatzeari dagokiona.
Lurra laboreen arabera prestatzeko lanak.
Lurzorua prestatzeko makineria aukeratzeko faktoreak.
Ziurtapen-prozedurak lurra eta substratuak prestatzean.
Produkzio ekologikoari buruzko araudia errespetuz betetzea eta araudian gertatzen diren aldaketen aurrean jarrera positiboa izatea.
Ingurune edafiko osasuntsua, orekatua eta higaduratik babestua mantentzeko konpromisoa izatea.
Ereitea, landatzea eta birlandatzea.
Hazitegi ekologikoak ereitea.
Belar- eta barazki-laboreak ereitea eta landatzea.
Abereak elikatzeko belardiak eta laboreak ereitea.
Laboreei lehen zaintzak ematea.
Ereiteko unea aukeratzea.
Ereiteko eta landatzeko makina maneiatzea, mantentzea eta erregulatzea.
Sail landatu ekologikoa diseinatzea.
Belar-laboreak eta zonara hobekien egokitzen diren labore-barietateak aukeratzea.
Zurezko laboreak eta zonara hobekien egokitzen diren labore-barietateak aukeratzea.
Ereiteko eta landatzeko makina laborearen arabera aukeratzea.
Fruta-arbolen sailak zuinkatzea.
Zurezko laboreak landatzea. Landare-materiala prestatzea. Botxoak irekitzea. Zurkaiztatzea.
Hutsarteak betetzea.
Belar- eta barazki-laboreak ereitea eta landatzea.
Barazki- eta belar-laboreak ereiteko eta landatzeko esparruak.
Ereiteko dosiak.
Biodibertsitatea sail landatu ekologikoen diseinuan.
Zurezko laboreak landatzeko esparrua.
Patroiak eta barietateak.
Sustrai hutseko landarea. Sustrai-lurdun landarea.
Belardietan eta barazki- eta belar-labore ekologikoetan ereiteko metodoa.
Ereiteko eta landatzeko makineria.
Ereiteko garaia: ereintza biodinamikoa.
Nekazaritza ekologikoari buruzko araudia, ingurumen-araudia eta arriskuen prebentzioari buruzkoa.
Produkzio ekologikoari buruzko araudia errespetuz betetzea eta araudian gertatzen diren aldaketen aurrean jarrera positiboa izatea.
Bertako barietateak kontserbatzeko eta ugaltzeko zereginean inplikatzea eta konprometitzea.
Laneko arriskuen prebentzioa.
Prebentzio eta babes kolektiboa.
Nekazaritzako ustiategia seinaleztatzea.
Hondakinak bildu eta baztertzea.
Nekazaritzako ustiategiaren berezko arriskuak.
Prebentzio-baliabideak.
Norbera babesteko ekipamendua (NBE).
Nekazaritzako ustiategiko segurtasuna.
Segurtasun-fitxak.
Ingurumen-babesa: hondakinak biltzea eta hautatzea.
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia errespetuz betetzea.
Ordena eta garbitasuna nekazaritzako ustiategiko arriskuen prebentzioan.
lanbide-modulua: Trakzioko tresneria eta lantegia
Kodea: 0407
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 132 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Ustiategiko lantegia antolatzen du, eta erreminten eta tresneriaren kokapena justifikatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Ustiategiko lantegiaren eremuak deskribatu eta seinaleztatu ditu.
Lantegiko erreminta eta tresneria nagusiak identifikatu ditu.
Erremintak eta tresneria dagokien lekuan kokatu ditu.
Ustiategiko lantegiko erremintak eta tresneria oinarrizko trebetasun-mailarekin erabili ditu.
Erreminten eta tresneriaren inbentarioa egin du, eta berrezartzeko premiak egiaztatu ditu.
Lantegiko erreminten eta tresneriaren erregistroa egin du.
Lantegia garbitzeko eta bertako hondakinak ezabatzeko prozedurak aplikatu ditu.
Traktorea eta trakzioko tresneria maneiatzen du, eta horien funtzionaltasuna eta erabilera interpretatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Traktorearen eta trakzioko tresneriaren atalak eta osagaiak identifikatu ditu.
Traktorearen eta trakzioko tresneriaren sistemak deskribatu ditu.
Traktore motak eta trakzioko tresneria motak deskribatu ditu.
Nekazaritzako ustiategian erabiltzen diren motor motak deskribatu ditu.
Traktorea eta trakzioko tresneria erabiltzearen orduko kostua kalkulatu du.
Traktorea eta trakzioko tresneria ustiategiaren ezaugarrien arabera hautatu ditu.
Indar-hargunea eta sistema hidraulikoa abiarazi ditu.
Traktoreari lanabesak eta makineria akoplatu dizkio.
Traktoreak lanabesik gabe maneiatzeko jarduerak egin ditu.
Traktoreak atoiekin edo lanabesekin maneiatzeko jarduerak egin ditu.
Traktorearen eta trakzioko tresneriaren oinarrizko mantentze-lanak egiten ditu, mantentze-lanen fitxak eta protokoloak interpretatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Mantentze-lan nagusiak deskribatu eta egin ditu.
Mantentze-programaren adierazpenak eta argibide teknikoak interpretatu ditu.
Ondore tekniko eta ekonomikoak aztertu ditu.
Mantentze-lanak eta oinarrizko konponketa egiteko behar diren materialak eta ordezko piezak identifikatu ditu.
Elementu eta sistema sinpleak muntatzeko/desmuntatzeko lanak egin ditu.
Oinarrizko konponketak eta ordezpenak egin ditu.
Eragiketen erregistroak bete ditu.
Lantegi espezializatu batean konpondu behar diren matxurak identifikatu ditu.
Soldadura-eragiketak eta oinarrizko mekanizazio-eragiketak egiten ditu, eta erabilitako materialak eta metodoak justifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Oinarrizko mekanizazio-eragiketak egiteko gehien erabiltzen diren erremintak eta tresneria identifikatu ditu.
Nekazaritzako ustiategi bateko lantegian erabiltzen diren soldadura-prozesuak deskribatu ditu.
Soldadura-tresneria erabiliko den prozeduraren arabera ezaugarritu du.
Elementu-loturak eta material-birkargak egin ditu hainbat soldadura-prozedura erabilita.
Lortutako soldadurak akatsik ez izatea kontrolatu du.
Oinarrizko mekanizazio-eragiketak egin ditu erreminta eta makina sinpleak erabilita.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, eta arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Nekazaritzako lantegiko materialak, erremintak, tresnak eta makinak manipulatzeak dakarren arriskugarritasun-maila identifikatu du.
Elektromekanikaren arloko eragiketak egitean hartu beharreko segurtasun-neurriak, eta norbera eta taldea babestekoak deskribatu ditu.
Erabiltzen diren laneko materialak, erremintak, makinak eta ekipoak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.
Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.
Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.
Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia bete du.
Edukiak:
Ustiategiko lantegia antolatzea.
Ustiategi bateko lantegiaren oinarrizko diseinua.
Lantegiko erreminta eta tresneria nagusiak identifikatzea eta maneiatzea.
Berrezartzeko premiak zehaztea.
Garbitzea eta hondakinak ezabatzea.
Lantegiko erremintak eta tresneria mantentzea.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzea.
Ustiategiko lantegia.
Lantegiaren antolamendua.
Lantegiko erremintak eta tresneria.
Inbentarioa.
Lantegiko erremintak eta tresneria berrezartzeko irizpideak.
Eragiketen erregistroa.
Lantegiko hondakinak biltegiratzea.
Lantegiko hondakinak kudeatzeko eta ezabatzeko inguruko enpresa baimendunak.
Nekazaritzako ustiategiko lantegian ordena eta garbitasuna baloratzea.
Lantegiko hondakinak manipulatzean eta ezabatzean laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak errespetatzea.
Traktorea eta trakzioko tresneria maneiatzea.
Nekazaritzako ustiategian erabiltzen diren motor motak identifikatzea.
Traktorea eta trakzioko tresneria ustiategiaren ezaugarrien arabera aukeratzea.
Kostuak kalkulatzea.
Indar-hargunea eta sistema hidraulikoa abiaraztea.
Traktoreari lanabesak eta makineria akoplatzea.
Traktoreak atoiekin edo lanabesekin maneiatzea.
Traktorea eta trakzioko tresneria. Funtzioak eta motak. Traktorearen atalak.
Prestazioak eta aplikazioak.
Motorra. Motak. Banaketa-sistema eta sarrera. Hozte-sistema. Koipeztatze-sistema. Elikatze-sistema.
Barne-errekuntzako motorrak: 2 aldiko motorrak. 4 aldiko motorrak. Motor elektrikoak. Motor hidraulikoak.
Sistema hidraulikoa. Transmisio-sistema. Sistema elektrikoa. Kontrol elektronikoak. Segurtasun-sistemak. Lastatze-sistemak.
Potentzia. Errendimenduak.
Traktorearen eta trakzioko tresneriaren kostua.
Tresneria hautatzea eta ordeztea.
Indar-hargunea.
Tresneria eta atoiak krokatzea eta abiaraztea. Bestelako elementuak.
Traktoreak, trakzioko tresneria, atoiak eta lanabesak maneiatzeko argibideak.
Traktorea eta trakzioko tresneria gidatzeak dakartzan laneko arriskuen prebentzioa.
Nekazaritzako ibilgailuentzako zirkulazio-kodea.
Traktorea maneiatzean laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak errespetatzea.
Zirkulazio-kodea errespetatzea.
Traktorea eta trakzioko tresneria mantentzea.
Mantentze-lan nagusiak deskribatzea.
Mantentze-lanak eta oinarrizko konponketa egiteko erabilitako materialak identifikatzea.
Lantegiko hondakinen ezabapena kudeatzea.
Matxura sinpleak hautematea eta konpontzea.
Elementuak eta sistemak muntatzea eta desmuntatzea.
Traktorearen eta trakzioko tresneriaren oinarrizko mantentze-lanak egitea.
Traktoreari edo trakzioko elementuei egindako mantentze-lanak eta konponketak dagozkien erregistroetan idaztea.
Traktoreak eta trakzioko elementuak mantentzeko eta konpontzeko kostuak kalkulatzea.
Lehen mailako mantentze-lanak. Esku hartzeko maiztasuna. Kontrola. Mantentze-lanen liburuak.
Mantentze-lanetarako eta konponketetarako erabilitako materialak.
Lubrifikatzaileak. Hondakinak ezabatzea.
Erregaiak. Biltegiratzea. Legeria.
Konponketak eta mantentze-lanak egiteko bestelako materialak.
Traktorea eta trakzioko tresneria mantentzeko kostuak.
Laneko errendimenduaren gaineko ondore tekniko eta ekonomikoak: matxurak, erregai-kontsumoa, makinerien eta horien osagaien balio-bizitza.
Traktorearen eta trakzioko elementuen mantentze-lanak planifikatzeko prestasuna izatea.
Lantegiaren esparruan prestakuntza-beharrak positiboki kontuan hartzeko aldez aurreko jarrera izatea.
Soldadura eta oinarrizko mekanizazioa.
Oinarrizko mekanizazio-eragiketak egiteko gehien erabiltzen diren erremintak, material suntsigarria (torlojuak, errematxeak, finkagailuak, eta abar) eta tresneria identifikatzea.
Oinarrizko mekanizazio-eragiketak eskuzko erremintak eta makinak erabilita egitea. Neurketak, ebaketa (zuzena, angeluarra&), zulatzea, arbastatzea, karrakatzea, hariztatzea, eta abar.
Material plastikoen loturak egitea.
Soldadurako tresneria, erremintak eta materiala erabiliko den prozeduraren arabera ezaugarritzea.
Elementu-loturak eta material-birkargak egitea hainbat soldadura-prozedura erabilita.
Soldaduraren kalitatea kontrolatzea.
Oinarrizko mekanizazioa eta soldadura.
Soldaduraren zatiak.
Soldadurako eta oinarrizko mekanizazioko tresneria. Aplikazioak.
Soldadura-eragiketak. Lotura motak.
Soldadura-akatsak. Prozesuaren kontrola.
Oinarrizko mekanizazio-eragiketak. Erremintak eta makinak.
Metrologia, ebaketa, hariztatzea, doitzea, krokisak zuinkatzea.
Lotura hariztatuak, lotura errematxatuak, bestelako loturak (kolaz itsatsiak&).
Material plastikoen maneiua eta loturak.
Lantegian konponbide tekniko berriak bilatzeko interesa izatea.
Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa.
Nekazaritzako lantegiko materialak, erremintak, tresnak eta makinak manipulatzeak dakarren arriskugarritasun-maila identifikatzea.
Elektromekanikaren arloko eragiketak egitean hartu beharreko segurtasun-neurriak, eta norbera eta taldea babestekoak deskribatzea.
Lantegian erabiltzen diren laneko materialak, erremintak, makinak eta ekipoak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatzea.
Lantegiaren seinaleztapena planifikatzea laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten alderdietan.
Sortutako hondakinak sailkatzea, gaika biltzeko.
Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.
Nekazaritzako lantegiaren berezko arriskuak.
Prebentzio-baliabideak.
Prebentzio eta babes kolektiboa.
Norbera babesteko ekipamendua (NBE).
Lantegiko seinaleak.
Lantegiko segurtasuna.
Segurtasun-fitxak.
Ingurumen-babesa: hondakinak biltzea eta hautatzea.
Hondakinak bildu eta baztertzea.
Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratzea.
Lantegiko eragiketetan laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak errespetatzea.
lanbide-modulua: Nekazaritzako azpiegiturak eta instalazioak
Kodea: 0408
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 99 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Nekazaritzako azpiegiturak instalatu eta mantentzen ditu, eta horien ezaugarriak eta muntatzeko teknikak deskribatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Ustiategirako beharrezkoak diren azpiegiturak identifikatu ditu.
Azpiegituren ezaugarri nagusiak eta haiek muntatzeko teknikak deskribatu ditu.
Lurraren topografia eta lursailaren ezaugarriak ezarri beharreko azpiegitura motarekin erlazionatu ditu.
Drainatze-sistemak deskribatu ditu.
Azpiegiturak mantentzeko eragiketak egin ditu.
Azpiegitura instalatzeko eta mantentzeko oinarrizko makineria eta erremintak maneiatu ditu.
Ureztatzeko instalazioak muntatzen ditu, eta instalazioaren elementuak eta muntatzeko teknikak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Ureztatzeko instalazioaren osagaiak eta funtzionamendua deskribatu ditu.
Ureztatzeko instalazio bat muntatzeko beharrezkoak diren materialak hautatu ditu.
Ureztatzeko proiektu baten zehaztapen teknikoak interpretatu ditu.
Ureztatzeko instalazio bat zuinkatu du.
Hainbat tutueria motatan ureztatzeko piezak eta osagarriak muntatu ditu.
Ureztatzeko instalazio baten funtzionamendua egiaztatu du.
Ureztatzeko instalazio batean hautemandako funtzionamendu-akatsak zuzendu ditu.
Laboreak babesteko eta behartzeko sistemak instalatzen ditu, eta ingurumen-faktoreekin eta laborantzakoekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Laboreak babesteko eta behartzeko instalazioak sailkatu ditu.
Laboreak babesteko eta behartzeko sistemen ezaugarriak deskribatu ditu.
Estalki mota bakoitzaren propietateak deskribatu ditu.
Laboreak babesteko edo behartzeko sistema bat muntatzeko materialak eta erremintak hautatu ditu.
Laboreak babesteko sistema baten elementuak instalatu ditu muntatzeko zehaztapen teknikoei jarraiki.
Berotegi batean ingurumen-kontrola ahalbidetzen duten elementuak deskribatu ditu.
Ingurumen-kontroleko elementuak instalatu ditu.
Nekazaritzako instalazioak mantentzen ditu, eta horien kontserbaziorako eta higienerako ezarritako protokoloak interpretatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Matxura ohikoenak deskribatu eta instalazioekin erlazionatu ditu.
Instalazio batean matxuratuta edo hondatuta dauden elementuak identifikatu ditu.
Instalazio bat mantentzeko beharrezkoak diren elementuen hornikuntza egin du.
Instalazio batean matxuratuta edo hondatuta dauden elementuak ordeztu ditu.
Oinarrizko konponketak egin ditu.
Instalazioa garbitzeko, desinfektatzeko, eta intsektuak eta arratoiak hitzeko produktuak hautatu ditu.
Instalazioa garbitzeko, desinfektatzeko, eta intsektuak eta arratoiak hitzeko produktuak gomendatutako dosietan aplikatu ditu.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, eta arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Nekazaritzako instalazioko materialak, erremintak, tresnak eta makinak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.
Elektromekanikaren arloko eragiketak egitean hartu beharreko segurtasun-neurriak, eta norbera eta taldea babestekoak deskribatu ditu.
Erabiltzen diren laneko materialak, erremintak, makinak eta ekipoak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.
Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.
Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.
Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia bete du.
Edukiak:
Nekazaritzako azpiegiturak instalatzea eta mantentzea.
Ustiategi baterako, bere produkzio-orientazioa zein den, beharrezkoak diren abeltzaintzako azpiegiturak deskribatzea.
Ustiategi baterako, bere produkzio-orientazioa zein den, beharrezkoak diren nekazaritzako azpiegiturak deskribatzea.
Nekazaritzako ustiategiaren energia-autohornikuntzarako azpiegiturak eta horien funtzionamendua deskribatzea.
Drainatze-sare bat gauzatzeko beharrezkoak diren lanak sekuentziatzea.
Ustiategiko azpiegituren egoera eta funtzionamendua egiaztatzea.
Azpiegituren lehen mailako mantentze-lanak egitea.
Azpiegitura motak. Abeltzaintzako azpiegiturak. Nekazaritzako azpiegiturak.
Azpiegituren ezaugarriak eta haiek muntatzeko teknikak.
Nekazaritzako ustiategiaren energia-autohornikuntzarako azpiegiturak.
Azpiegituren kokapena: topografia.
Drainatze-sarea. Funtzioa.
Makineria eta erreminta espezifikoa.
Ustiategiko azpiegiturak aukeratzerakoan prestasuna eta ekimena izatea.
Ureztatzeko instalazioak muntatzea.
Ureztatzeko instalazioaren osagaiak eta funtzionamendua deskribatzea.
Ureztatzeko instalazio bat muntatzeko beharrezkoak diren materialak hautatzea.
Ureztatzeko instalazio bat zuinkatzea.
Hainbat tutueria motatan ureztatzeko piezak eta osagarriak muntatzea.
Ureztatzeko instalazio baten funtzionamendua egiaztatzea. Presioak eta emariak neurtzea. Ur-baliabideak eraginkortasunez erabiltzea.
Ureztatzeko instalazio batean hautemandako funtzionamendu-akatsak zuzentzea.
Ureztatzeko instalazioen ezaugarriak. Emaria. Presioa.
Ureztatzeko materiala. Tutuak. Lotura-elementuak. Igorgailuak. Aukeratzeko irizpideak.
Automatismoak.
Ureztatzeko burua. Kokapena. Ponpaketa-multzoa. Iragazkiak. Fertirrigazio-tresneria.
Ureztatzeko proiektuak: interpretazioa.
Instalazioa zuinkatzea.
Muntatzeko materialak eta erremintak.
Ureztatzeko sistema bat behar bezala instalatzea ura zentzuz erabiltzeko zein garrantzitsua den baloratzea.
Ureztatzeko tresneriaren berrikuntzekiko interesa izatea.
Laboreak babesteko eta behartzeko sistemak instalatzea.
Laboreak babesteko eta behartzeko instalazio motak sailkatzea eta deskribatzea.
Laboreak babesteko eta behartzeko instalazioen egituretan erabiltzen diren materialak sailkatzea eta deskribatzea.
Laboreak babesteko eta behartzeko instalazioetako ingurumen-kontroleko teknikak deskribatzea.
Berotegi batean ingurumen-kontrola ahalbidetzen duten elementuak eta sistemak deskribatzea.
Muntatzeko planoak eta adierazpenak interpretatzea.
Laboreak babesteko edo behartzeko sistema bat muntatzeko materialak eta erremintak hautatzea.
Laboreak babesteko sistema baten elementuak muntatzeko zehaztapen teknikoei jarraiki instalatzea.
Berotegi baten ingurumen-kontroleko elementuak instalatzea.
Haize-babes baten ezaugarriak deskribatzea.
Laboreak babesteko eta behartzeko instalazio motak.
Laboreak babesteko eta behartzeko instalazioen ezaugarriak. Materialak. Dimentsioak.
Estalkiak. Material plastikoak. Beira.
Laboreak babesteko eta behartzeko sistemak muntatzeko planoak eta argibideak.
Laboreak babesteko eta behartzeko instalazioetan kontrolatu beharreko ingurumen-parametroak.
Ingurumen-kontroleko elementuak.
Berotegiak haizearen kontra babestea: haize-babesak.
Laboreak babesteko eta behartzeko instalazioen ingurumen-inpaktua ezagutzea.
Nekazaritzako instalazioak mantentzea.
Instalazioen matxura ohikoenak deskribatzea.
Instalazio batean matxuratuta edo hondatuta dauden elementuak identifikatzea.
Instalazio bat mantentzeko beharrezkoak diren elementuen hornikuntza egitea.
Ustiategiko instalazioen mantentze-lan prebentiboak gauzatzea.
Instalazio batean matxuratuta edo hondatuta dauden elementuak ordeztea eta oinarrizko konponketak egitea.
Nekazaritzako instalazioetan erabili beharreko garbitzeko, desinfektatzeko, eta intsektuak eta arratoiak hitzeko produktuak hautatzea eta aplikatzea.
Mantentze-lan prebentiboak. Ureztatzeko instalazioa mantentzea.
Matxuratuta edo hondatuta dauden elementuak aurkitzea.
Instalazio baten pieza eta elementuen hornikuntza egitea.
Matxuratuta edo hondatuta dauden elementuak ordeztea. Prozedura. Tresnak.
Matxura ohikoenak.
Konpontzeko oinarrizko elementuak.
Garbitzeko, desinfektatzeko, eta intsektuak eta arratoiak hitzeko produktuak.
Garbitzeko, desinfektatzeko, eta intsektuak eta arratoiak hitzeko teknikak.
Nekazaritzako azpiegiturak mantentzeko lanak zehatz-mehatz planifikatzeak ustiategiaren emaitza ekonomikoan duen garrantzia ezagutzea.
Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa.
Nekazaritzako instalazioko materialak, erremintak, tresnak eta makinak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatzea.
Elektromekanikaren arloko eragiketak egitean hartu beharreko segurtasun-neurriak, eta norbera eta taldea babestekoak deskribatzea.
Erabiltzen diren laneko materialak, erremintak, makinak eta ekipoak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatzea.
Sortutako hondakinak sailkatzea, gaika biltzeko.
Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.
Hondakinak bildu eta baztertzea.
Nekazaritzako instalazioaren berezko arriskuak.
Prebentzio-baliabideak.
Prebentzio eta babes kolektiboa.
Norbera babesteko ekipamendua (NBE).
Nekazaritzako instalazioa seinaleztatzea.
Nekazaritzako instalazioko segurtasuna.
Segurtasun-fitxak.
Ingurumen-babesa: hondakinak biltzea eta hautatzea.
Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratzea.
lanbide-modulua: Landare-osasunaren printzipioak
Kodea: 0409
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 99 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Landaredi espontaneo gaiztoa ezaugarritzen du, eta zonan dauden espezieak deskribatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Landaredi espontaneo gaiztoaren plantulak eta landareak ezagutu ditu.
Landareen landare parasitoak identifikatu ditu.
Espezieak gakoak erabilita zehaztu ditu.
Landaredi espontaneoko espezieen ezaugarri biologikoak deskribatu ditu.
Landaredi espontaneo gaiztoaren eta laboreen arteko asoziazioa identifikatu du.
Herbario bat egin du landaredi espontaneo gaiztoaren espezieekin.
Landaredi espontaneoak laboreen gainean duen eragina baloratu du.
Landareentzat kaltegarria eta onuragarria den fauna zehazten du, eta ezaugarri biologikoak landareen gaineko ondorioekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Izaki bizidun kaltegarriak eta onuragarriak sailkapen orokor batean kokatu ditu.
Ornogabe, hegazti eta ugaztun esanguratsuenen ezaugarri morfologikoak identifikatu ditu.
Fauna kaltegarriaren eta onuragarriaren fisiologia deskribatu du.
Landareentzat kaltegarriak eta onuragarriak diren intsektuen eta akaroen ordenak bereizi ditu.
Intsektu-bilduma bat egin du ordena bereizgarrienekin.
Fauna kaltegarriak landareei eragindako kalteak eta sintomak ezagutu ditu.
Landareei kalteak edo sintomak eragin dizkien fauna kaltegarria identifikatu du.
Izurritea eragin dezakeen faunaren ziklo biologikoa ingurumen-baldintzekin eta landarearen fenologiarekin erlazionatu du.
Agente onuragarriak eta landareei erasaten dieten gaixotasunak eta kalteak eragiten dituztenak zehazten ditu, eta horien ezaugarriak deskribatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Agente onuragarriak eta gaixotasunak eta kalteak eragiten dituztenak sailkatu ditu.
Agente biotikoak deskribatu ditu.
Agente onuragarrietan eta gaixotasunak eragiten dituztenetan eragina duten ingurumen-baldintzak deskribatu ditu.
Gaixotasunak transmititzeko modua baloratu du.
Gaixotasunen sintomak eta kalteak deskribatu ditu.
Landare bakoitzaren berezko gaixotasunak ezagutu ditu.
Lagin batean gaixotasunaren agente eragileak identifikatu ditu.
Laboreetan eragina duten ingurumen-baldintzak deskribatu ditu.
Landareen osasun-egoera zehazten du, eta ezarritako protokoloaren arabera lortutako informazioa baloratzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Lurrean seinalatutako laginketa-unitateak identifikatu ditu.
Zenbaketak eta lagin-hartzeak ezarritako teknika eta bitartekoekin egin ditu.
Patologia ezezagunen laginak hartu ditu, ezarritako protokoloari jarraiki laborategira bidaltzeko.
Agente kaltegarrien presentzia-mailak interpretatu ditu, erreferentziako balioekin konparatuta.
Ingurumen-baldintzak egin behar den laginketarekin erlazionatu ditu.
Dagoen fauna osagarria kuantifikatu du.
Agente kaltegarri bakoitzaren tratamendu-atalasea ezagutu du.
Landareak babesteko metodoak ezaugarritzen ditu, eta haien osasunaren gaineko ondorioak baloratzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Fauna kaltegarriaren, gaixotasunen, fisiopatien eta landaredi espontaneo gaiztoaren kontra babesteko metodoak sailkatu ditu.
Zeharkako kontroleko metodoen ezaugarriak interpretatu ditu.
Zuzeneko kontroleko metodoen ezaugarriak interpretatu ditu.
Fauna kaltegarriaren, gaixotasunen eta landaredi espontaneo gaiztoaren kontra borrokatzeko erabiltzen diren metodo kimikoak baloratu ditu.
Izurriteak eta gaixotasunak kontrolatzeko fitoterapia erabiltzea baloratu du.
Metodo biologikoak eta bioteknikoak deskribatu ditu.
Borroka integratuaren metodoa deskribatu du.
Edukiak:
Landaredi espontaneo gaiztoa ezaugarritzea.
Landaredi espontaneoa sailkatzea.
Identifikazio botanikorako laborategiko materiala maneiatzea.
Deskribapen biologikoa.
Herbarioak egitea. Aleak biltzea, egokitzea eta mantentzea.
Landaredi espontaneoa.
Landare parasitoak. Parasitismo-mekanismoak.
Espezieak sailkatzeko gakoak.
Landaredi espontaneoaren organografiako eta taxonomiako oinarrizko kontzeptuak.
Landaredi espontaneoaren barreiadura.
Espezie arrotzen behar biologikoak.
Habitata. Espezieen asoziazioa. Maneiuarekiko eta laborantza-teknikekiko erlazioa.
Herbarioak egiteko materialak.
Zuzenean eta zeharka eragindako kalteak.
Agrosistemaren gaineko ondorio onuragarriak.
Prozesuaren faseetan zein produktuaren aurkezpenean ordena eta garbitasuna baloratzea.
Gainerakoek esperientzia profesionalak edo pertsonalak helarazten dizkigutenean egiten diguten ekarpen positiboa ezagutzea.
Erauzketa-jarrera hutsaz bestelako ingurune naturalaren ikuspegiarekiko interesa izatea, eta ingurune hurbileko izaki bizidunen arteko erlazioa ulertzea.
Fauna kaltegarria eta onuragarria zehaztea.
Izaki bizidunen taldeak hierarkikoki sailkatzea.
Gakoak maneiatzea.
Intsektu-bildumak egitea. Ordenak sailkatzea. Harrapatzea, egokitzea eta mantentzea.
Izurriteen sintomak ezagutzea.
Ezagutzeko materiala maneiatzea. Laginak hartzea.
Fauna kaltegarria eta onuragarria. Nomenklatura.
Ornogabe, hegazti eta ugaztun esanguratsuenak. Morfologia.
Animalien fisiologia.
Izurritea. Kontzeptua. Fauna onuragarria. Biologia.
Animalien terminologiako eta taxonomiako oinarrizko kontzeptuak.
Tresneria eta materialak.
Izurrite polifagoak. Sailkapena. Biologia. Sintomak. Kalteak.
Izurrite espezifikoak. Sailkapena. Biologia. Sintomak. Kalteak.
Fauna kaltegarriaren eta onuragarriaren barreiadura-portaera. Fauna kaltegarriaren behar biologikoak.
Ekosistemako izaki bizidun guztien arteko erlazioa ezagutzea.
Ingurumen-oreka baloratzea.
Prozesuaren faseetan zein produktuaren aurkezpenean ordena eta garbitasuna baloratzea.
Agente onuragarriak eta gaixotasunak eragiten dituztenak zehaztea.
Agente onuragarriak eta gaixotasunak eragiten dituztenak sailkatzea.
Landan biltzea, garraiatzea eta laborategiko laginak prestatzea.
Oinarrizko taxonomia eta nomenklatura.
Agente biotiko onuragarriak eta kaltegarriak. Biologia, morfologia eta fisiologia.
Agente abiotikoak. Kalteak.
Ingurumen-baldintzak eta gaixotasuna.
Gaixotasuna. Kontzeptua. Transmisioa. Agenteen behar biologikoak. Faktore mugatzaileak.
Jatorri biotikoa duten gaixotasunak. Biologia. Sintomak eta kalteak. Jatorri antropikoa duten kalteak.
Laboreen patogenoekiko sentikortasuna. Sintoma espezifikoak.
Identifikaziorako laborategiko materiala eta tresneria. Diagnostikatzeko metodologia.
Ingurunea eta faktore ugariren arteko erlazioak behatzeko ahalmena baloratzea.
Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.
Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Landareen osasun-egoera zehaztea.
Laginketa-unitateak zehaztea.
Zenbaketa-puntuak zehaztea eta aurkitzea.
Laginak hartzea. Lagin patologikoak prestatzea eta laborategira bidaltzea.
Presentzia-mailak interpretatzea. Estatistika-datuak lantzea eta maneiatzea.
Laginketa mota ingurumen-baldintzen arabera aukeratzea. Laborearen jarraipen fenologikoa egitea.
Laginketaren datuak interpretatzea. Estatistika-datuak lantzea.
Laginketa. Erabili behar diren metodoak eta teknikak. Kontzeptu estatistikoak.
Zenbaketak. Motak eta teknikak. Laginketak eta zenbaketak egiteko materialak eta tresneria.
Laginak hartzeko protokoloak. Materialak.
Landareen osasun-egoera.
Tratamendu-atalaseak. Motak eta kontzeptua.
Norberaren eta besteen tresnak maneiatzean hainbat trebetasun-maila ezagutzea eta baloratzea.
Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Lanbideko zereginak egiterakoan antolatzeko eta kudeatzeko teknikak ezagutzea eta baloratzea.
Landareak babesteko metodoak ezaugarritzea.
Babes-metodoak aplikatzeko prozedura eta unea aukeratzea. Emaitzak ebaluatzea.
Babes-metodoak zuzeneko eta zeharkako metodoen bitartez hautatzea eta sailkatzea.
Landare-jatorriko tratamendu fitosanitarioak aplikatzea.
Tratamendu-makineria manipulatzea eta mantentzea.
Babes-metodoak. Sailkapena. Aplikatzekoa den araudia.
Zeharkako metodoak. Barietateak hautatzea.
Laborantza-jardunbideak. Ingurunearen manipulazioa.
Zuzeneko metodoak. Sailkapena.
Kontrol kimikoa. Produktuen sailkapena. Produktuen toxikotasuna. Segurtasun- eta higiene-arauak produktu fitosanitarioak erabili eta manipulatu aurretik, bitartean eta ondoren.
Erabilera fitosanitarioko landare-jatorriko prestakinak. Sailkapena. Landare-aterakinak egiteko metodoak.
Kontrol naturala. Borroka biologikoa. Borroka bioteknikoa. Borroka integratua.
Azpisektore bakoitzean aplikatzekoa den araudia.
Lan-metodoak ardura handiz aukeratzea, ingurumenari erasotzen ez diotenei edo erasorik txikiena egiten diotenei lehentasuna emanez.
Jarduera teknikoaren eta berritu diren bitarteko eta prozeduren bilakaera historikoa aurkitzeko jakin-mina izatea.
Norberaren zereginak planifikatzeko eta lortutakoaren autoebaluazioa egiteko prestasuna izatea.
Lanean segurtasun- eta higiene-arauak zorrotz betetzea.
lanbide-modulua: Nekazaritza ekologikoa
Kodea: 0410
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 165 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Lurzorua maneiatzeko eragiketak egiten ditu, eta haren egonkortasunaren oinarriak eta uraren optimizazioa deskribatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Lurzoruaren emankortasuna eta egitura mantentzeko eta hobetzeko lanak deskribatu ditu.
Agrosistemaren ezaugarriekin bat datorren lurzorua maneiatzeko sistema aukeratu du.
Beharrezkoak diren lanak egin ditu laborearen, maldaren, lurzoruaren egoera fisikoaren eta landaredi espontaneo gaiztoaren arabera.
Labore ekologikoetan erabiltzen diren estalki bizigabeak eta bizidunak definitu ditu.
Estalkiak maneiatu ditu eta lurzoruaren ezaugarri fisiko eta biologikoen hobekuntzarekin erlazionatu ditu.
Uraren eta mantenugaien aprobetxamendua estalkiekin erlazionatu du.
Lurzorua maneiatzeko erreminta, tresneria eta makineria espezifikoak erabili ditu.
Erreminten, tresneriaren eta makineriaren lehen mailako mantentze-lanak egin ditu.
Lurzorua maneiatzeko lanetan ziurtapen-prozedurak interpretatu ditu.
Lurzorua maneiatzeko lanetan nekazaritza ekologikoari buruzko araudia aplikatu du.
Konposta egiten du, eta ustiategiko hondakin organikoen transformazio-prozesuak deskribatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Dauden konpost-makinak identifikatu ditu.
Konpostajean erabiltzen diren materialak identifikatu ditu.
Konpostaje-prozesuan esku hartzen duten faktoreak aztertu ditu.
Konpostaje-sistemak deskribatu ditu.
Konpostajean erabiltzen diren materialen nahasketak egin ditu.
Konposta iraultzeko eragiketak egin ditu, eta hartzidurekin erlazionatu ditu.
Konposta egiteko erreminta, tresneria eta makineria espezifikoak erabili ditu.
Erreminten, tresneriaren eta makineriaren lehen mailako mantentze-lanak egin ditu.
Konposta egiteko lanetan ziurtapen-prozedurak interpretatu ditu.
Konposta egiteko lanetan nekazaritza ekologikoari buruzko araudia aplikatu du.
Laboreak behar dituzten mantenugaiez hornitzen ditu, eta horien ondorioak lurzoruaren emankortasuna mantentzearekin edo areagotzearekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Laboreen behar nutritiboak identifikatu ditu.
Ongarri berde motak deskribatu ditu.
Ongarri berdea aukeratu du laborearen ezaugarriak kontuan hartuta.
Ongarri berdea une egokian gehitu du.
Laborearen eta lurzoruaren emankortasunaren arabera eman behar den materia organikoa eta ongarri minerala hautatu ditu.
Larreratutako animalien deiekzioetatik datozen mantenugaien ekarpena zehaztu du.
Ongarri organiko eta mineralen dosiak kalkulatu ditu.
Ongarritzeko eragiketak une egokian egin ditu.
Ongarritzeko erabiltzen diren erreminta, tresneria eta makineria espezifikoak erabili ditu.
Erreminten, tresneriaren eta makineriaren lehen mailako mantentze-lanak egin ditu.
Laboreen nutrizioan ziurtapen-prozedurak interpretatu ditu.
Laboreen nutrizioan nekazaritza ekologikoari buruzko araudia aplikatu du.
Ureztatzeko sistema maneiatzen du, eta horren ondorioak lurzoruaren higadurarekin, mikrobio-aktibitatearekin eta laboreen behar hidrikoekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Lurzoruko biodibertsitatea areagotzeko ura zein garrantzitsua den ezagutu du.
Lurzoruko makrofaunaren, mikrofaunaren eta floraren aktibitatea ureztatzeko urarekin erlazionatu du.
Ureztatzeak lurzoruaren higaduran duen eragina baloratu du.
Ureztatzeko lanak egin ditu sistema kontrolatzeko elementuak manipulatuta.
Laboreen, belardien eta hazitegien behar hidrikoak beteta daudela egiaztatu du.
Ureztatzeko sistema maneiatzeko lanetan ziurtapen-prozedurak interpretatu ditu.
Ureztatzeko sistema maneiatzeko lanetan nekazaritza ekologikoari buruzko araudia aplikatu du.
Laboreen eta hazitegien laborantza-eragiketak egiten ditu, eta agrosistemaren iraunkortasuna eta osasuna aztertzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Txertatzeko eta inausteko hainbat teknika deskribatu ditu.
Txertatzeko lanak egin ditu hainbat teknika erabilita.
Inausteko eragiketak egin ditu hainbat labore-espezietan hainbat teknika erabilita.
Bakantzeko, kimu berriak inausteko, udako kimaketa egiteko eta zurkaiztatzeko eragiketak deskribatu ditu.
Bakantzeko, kimu berriak inausteko, udako kimaketa egiteko eta zurkaiztatzeko eragiketak egin ditu.
Inausketen, belar-kentzeen, bakantzeen eta kimu berriak inausteen hondarrak aprobetxatzeko teknikak deskribatu ditu.
Laboreak behartzeko azpiegituren ingurumen-parametroak kontrolatu ditu.
Laborantza-eragiketetan erreminta, tresneria eta makineria espezifikoak erabili ditu.
Erreminten, tresneriaren eta makineriaren lehen mailako mantentze-lanak egin ditu.
Laborantza-eragiketetan ziurtapen-prozedurak interpretatu ditu.
Laborantza-eragiketetan nekazaritza ekologikoari buruzko araudia aplikatu du.
Landare-produktu ekologikoen uzta biltzen du, eta eragiketak produkzio ekologikoari buruzko araudiarekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Heldutasun-egoera zehazteko metodoak ezagutu ditu.
Uzta biltzeko edo aprobetxatzeko une optimoa zehaztu du.
Biltzeko teknikak laborearen arabera aplikatu ditu.
Uzta biltzeko eta garraiatzeko erabiltzen diren edukigailuak eta ontziak hautatu ditu.
Uztaren hondarrak aprobetxatzeko sailkatu ditu.
Biltzeko, ontziratzeko eta garraiatzeko erabiltzen diren erremintak, tresneria eta makineria erabili ditu.
Erreminten, tresneriaren eta makineriaren lehen mailako mantentze-lanak egin ditu.
Landare-produktu ekologikoak biltzeko, ontziratzeko eta garraiatzeko lanetan ziurtapen-prozedurak interpretatu ditu.
Landare-produktu ekologikoak biltzeko, ontziratzeko eta garraiatzeko lanetan nekazaritza ekologikoari buruzko araudia aplikatu du.
Landare-produktu ekologikoak biltegiratzen ditu, eta egokitzeko, kontserbatzeko eta garraiatzeko teknikak justifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Haziak egokitzeko teknikak deskribatu ditu.
Landare-produktu ekologikoak biltegiratu aurretik egokitzeko teknikak aplikatu ditu.
Hainbat landare-produktu ekologiko biltegiratzeko, ontziratzeko eta garraiatzeko sistemak ezagutu ditu.
Egokitzeko eta biltegiratzeko erabiltzen diren edukigailuak eta ontziak hautatu ditu.
Biltegiratzeko instalazioen ingurumen-kontrolak egin ditu.
Biltegiratzeko, ontziratzeko eta garraiatzeko erabiltzen diren erremintak, tresneria eta makineria erabili ditu.
Erreminten, tresneriaren eta makineriaren lehen mailako mantentze-lanak egin ditu.
Landare-produktu ekologikoak biltegiratzeko, ontziratzeko eta garraiatzeko lanetan ziurtapen-prozedurak interpretatu ditu.
Landare-produktu ekologikoak biltegiratzeko, ontziratzeko eta garraiatzeko lanetan nekazaritza ekologikoari buruzko araudia, ingurumen-araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatu du.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, eta arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Nekazaritzako ustiategi ekologikoko materialak, erremintak, tresnak eta makinak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.
Produkzio-arloko eragiketak egitean hartu beharreko segurtasun-neurriak, eta norbera eta taldea babestekoak deskribatu ditu.
Erabiltzen diren laneko materialak, erremintak, makinak eta ekipoak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.
Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.
Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.
Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia bete du.
Edukiak:
Lurzorua maneiatzea.
Laborantza-sistema agrosistemaren ezaugarrien arabera aukeratzea.
Laborantza-lanak laborearen eta lurzoruaren egoera fisikoaren arabera aukeratzea.
Lurzorua maneiatzeko erreminta, tresneria eta makineria espezifikoak erabiltzea.
Erremintak, tresneria eta makineria mantentzea. Lurzorua maneiatzeko lanetan ziurtapen-prozesuak interpretatzea.
Higadura. Iragazte-lubakiak.
Landare-azpiegiturak.
Kontserbazio-laborantza, laborantza minimoa, zuzeneko ereintza, laborantza tradizionala.
Lurzoruaren egitura eta ura eta emankortasuna.
Lurreztatzeak, ondoztatzeak, lur-kentzeak eta bestelako laborantza-lanak.
Landare-estalkiak. Mulching eta bizigabeak.
Estalkiek lurzoruaren hobekuntzan duten eragina.
Estalkiek lurzoruko uraren optimizazioan duten eragina.
Lurzorua maneiatzeko erreminta, tresneria eta makineria espezifikoak.
Nekazaritza ekologikoari buruzko araudia, lurzoruaren maneiuari dagokiona.
Egin beharreko zereginak metodikoki planifikatzeko interesa izatea eta lurzorua maneiatzeko lanetan izaten diren ezbeharren aurrean konponbideak jarraikitasunez bilatzea.
Lurzorua maneiatzeko lanen bitartez ingurune edafiko osasuntsua eta biologikoki aktiboa mantentzeko ardura izatea.
Produkzio ekologikoari buruzko araudia errespetuz betetzea eta araudian lurzoruaren maneiuaren arloan gertatzen diren aldaketen aurrean jarrera positiboa izatea.
Konposta egitea.
Konposta egitea.
Konpostajeko erremintak, tresneria eta makineria maneiatzea.
Konpostajeko erremintak, tresneria eta makineria mantentzea.
Konposta.
Konpost-makinak.
Konpostajerako erabiltzen diren materialak.
Konpostajean esku hartzen duten faktoreak.
Konposta egiteko prozesua.
Konpostaje-sistemak.
Materialen nahasketa.
Hartzidura eta konposta iraultzeko eragiketak.
Konpostajeko erremintak, tresneria eta makineria.
Konposta egiteko ziurtapen-prozedurak.
Nekazaritza ekologikoari buruzko araudia, konposta egiteko lanei buruzkoa.
Konpostgintzaren esparruan lan-aukera berriak bilatzeko ekimena izatea.
Produkzio ekologikoari buruzko araudia konposta egiteari dagokionez errespetuz betetzea eta araudian gertatzen diren aldaketen aurrean jarrera positiboa izatea.
Laboreen nutrizioa.
Laboreen nutrizioan ziurtapen-prozedurak interpretatzea.
Ongarritzean erabiltzen diren erremintak, tresneria eta makineria maneiatzea eta mantentzea.
Nekazaritza ekologikoan ongarritzea gauzatzea.
Nekazaritza ekologikoan ongarri-dosiak kalkulatzea.
Larreratutako animalien deiekzioetatik datozen mantenugaien ekarpena zehaztea.
Laboreen behar nutritiboak.
Ongarri berdea aukeratzea.
Materia organikoa gehitzeko beharrak.
Ongarri berdeak.
Ongarritze minerala nekazaritza ekologikoan.
Hosto-ongarritzea nekazaritza ekologikoan.
Ongarri berdeak gehitzeko teknikak eta uneak.
Laboreen nutrizioko erreminta, tresneria eta makineria espezifikoak.
Nekazaritza ekologikoari buruzko araudia laboreen nutrizioan.
Produkzio ekologikoari buruzko araudia errespetuz betetzea eta araudian gertatzen diren aldaketen aurrean jarrera positiboa izatea.
Ureztapena maneiatzea.
Ureztapena laboreen arabera programatzea.
Ureztapena aplikatzea. Fertirrigazioa.
Ureztapena landareetan aplikatu dela egiaztatzea.
Ureztatzeko sistema maneiatzeko lanetan ziurtapen-prozedurak interpretatzea.
Lurzoruko ura eta lurzoruko biodibertsitatea.
Ureztatzeko sistemen abantailak eta eragozpenak.
Lurzoruko ura eta bizia.
Ureztapenaren higadura-ondorioa.
Nekazaritza ekologikoari buruzko araudia, ureztapenari dagokiona.
Ureztapena maneiatzearen ondorio diren nekazaritza ekologikoaren aukera berriak bilatzeko ekimena izatea.
Ureztatzeko ura zentzuz erabiltzeko konpromisoa izatea.
Produkzio ekologikoari buruzko araudia errespetuz betetzea eta araudian gertatzen diren aldaketen aurrean jarrera positiboa izatea.
Laborantza-eragiketak.
Belar-laboreetan laborantza-lanak egitea.
Txertatzea.
Inausteko eragiketak.
Laboreak behartzeko azpiegituretan ingurumen-parametroak kontrolatzea.
Laboreetan kontrako ingurumen-baldintzek eragindako fisiopatiak identifikatzea.
Laborantza-eragiketen erreminta, tresneria eta makineria espezifikoak erabiltzea.
Laborantza-eragiketen erreminta, tresneria eta makineria espezifikoak mantentzea.
Laborantza-eragiketetan ziurtapen-prozedurak interpretatzea.
Belar-laboreetako laborantza-lanak. Inaustea, hostoak kentzea, kimu berriak inaustea, bakantzea eta bestelako laborantza-lanak.
Txertoak. Funtsak. Motak.
Inaustea: printzipio orokorrak. Formazio begetatiboak eta fruitu-emaileak. Motak. Inauste biodinamikoa.
Zurkaiztatzea. Zurkaitzak. Motak.
Basoko hondarren aprobetxamendua. Nekazaritza ekologikoari buruzko araudia, laborantza-lanei dagokiena.
Laboreetako laborantza-eragiketen esparruan lan-aukera berriak bilatzeko ekimena izatea.
Egin beharreko zereginak metodikoki planifikatzea eta laborantza-eragiketetan izaten diren ezbeharren aurrean konponbideak jarraikitasunez bilatzea.
Produkzio ekologikoari buruzko araudia errespetuz betetzea eta araudian gertatzen diren aldaketen aurrean jarrera positiboa izatea.
Landare-produktu ekologikoak biltzea.
Landare-produktuak labore bakoitzerako teknika egokien bidez biltzea.
Uztaren hondarrak hainbat aprobetxamendutarako sailkatzea.
Biltzeko lanetan erreminta, tresneria eta makineria espezifikoak maneiatzea.
Biltzeko lanetan erreminta, tresneria eta makineria espezifikoak mantentzea.
Landare-produktu ekologikoak biltzeko, ontziratzeko eta garraiatzeko lanetan ziurtapen-prozedurak interpretatzea.
Hainbat labore motaren heldutasun-egoera.
Heldutasun-egoera zehazteko metodoak.
Biltzeko lanetan erabiltzen diren edukigailuak eta ontziak.
Biltzeko lanetako erreminta, tresneria eta makineria espezifikoak.
Landare-produktu ekologikoen garraioa.
Ureztatzeko sistemen abantailak eta eragozpenak.
Nekazaritza ekologikoari buruzko araudia, biltzeko, ontziratzeko eta garraiatzeko lanei dagokiena.
Biltzeko zereginak metodikoki planifikatzeko interesa izatea eta sortzen diren ezbeharren aurrean konponbideak jarraikitasunez bilatzea.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta biltzeko lanetan bakarrik eta modu autonomoan lan egiteko gaitasuna izatea.
Produkzio ekologikoari buruzko araudia errespetuz betetzea eta araudian gertatzen diren aldaketen aurrean jarrera positiboa izatea.
Landare-produktu ekologikoak biltegiratzea.
Landare-produktu ekologikoak biltegiratzeko instalazioen ingurumen-kontrola.
Ontziratzeko, egokitzeko, garraiatzeko eta biltegiratzeko erreminta, tresneria eta makineria espezifikoak maneiatzea.
Ontziratzeko, egokitzeko, garraiatzeko eta biltegiratzeko erreminta, tresneria eta makineria espezifikoak mantentzea.
Landare-produktu ekologikoak biltegiratzeko, ontziratzeko eta garraiatzeko lanetan ziurtapen-prozedurak interpretatzea.
Hazi ekologikoak egokitzeko teknikak.
Landare-produktu ekologikoak egokitzeko teknikak.
Landare-produktu ekologikoak biltegiratzeko sistemak.
Egokitzeko eta biltegiratzeko erabiltzen diren edukigailuak eta ontziak.
Egokitzeko eta biltegiratzeko erreminta, tresneria eta makineria espezifikoak.
Nekazaritza ekologikoari buruzko araudia, biltegiratzeko, ontziratzeko eta garraiatzeko lanei dagokiena.
Produkzio ekologikoari buruzko araudia produktu ekologikoak egokitzeko eta biltegiratzeko lanen esparruan errespetuz betetzea eta araudian gertatzen diren aldaketen aurrean jarrera positiboa izatea.
Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa.
Prebentzio eta babes kolektiboa.
Nekazaritzako ustiategi ekologikoa seinaleztatzea.
Hondakinak bildu eta baztertzea.
Ingurumen-babesa: hondakinak biltzea eta hautatzea.
Egindako eragiketetan ordena eta garbitasuna mantentzea.
Nekazaritzako ustiategi ekologikoaren berezko arriskuak.
Prebentzio-baliabideak.
Norbera babesteko ekipamendua (NBE).
Nekazaritzako ustiategi ekologikoko segurtasuna.
Segurtasun-fitxak.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia nekazaritza ekologikoan.
Laneko eta ingurumeneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia nekazaritza ekologikoari dagokionez errespetuz betetzea eta araudian gertatzen diren aldaketen aurrean jarrera positiboa izatea.
lanbide-modulua: Abeltzaintza ekologikoa
Kodea: 0411
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 231 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Animaliak produkzio ekologikoaren sistemara egokitzeko maneiatzen ditu, ezarritako arauak eta protokoloak interpretatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Animalien portaerari buruzko oinarrizko nozioak deskribatu ditu.
Maneiatzeko sistema hautatu du animaliaren espeziearen, arrazaren, sexuaren eta adinaren arabera.
Animaliak identifikatzeko sistemak eta erregistroak deskribatu ditu.
Animaliak hartzean eta bidaltzean gaineratzen den dokumentazioak araudia betetzen duela egiaztatu du.
Animalien osasuna eta ongizatea bermatu du haiek kargatu, deskargatu eta garraiatu dituenean.
Ustiategira iritsi diren animaliak bakartu eta berrogeialdian jarri ditu.
Instalazioen ingurumen-baldintzak egiaztatu ditu.
Animaliak espeziearen, arrazaren, sexuaren, adinaren eta produkzio-xedearen arabera taldekatzeko irizpideak definitu ditu.
Abeltzaintza konbentzionala ekologiko bihurtzeko prozedurak eta animaliak maneiatzeko eta ustiategira egokitzeko lanetako ziurtapen-prozedurak interpretatu ditu.
Abeltzaintza ekologikoari buruzko araudia eta animalien ongizateari buruzkoa aplikatu ditu.
Abereak elikatzeko eragiketak egiten ditu, produkzio ekologikoaren arauak interpretatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Hornikuntza-beharrak ezarri ditu.
Elikagaiak prestatzeko, nahasteko eta banatzeko erabiltzen diren makinen funtzionamendua deskribatu du.
Elikagaiak aldez aurretik egokitu ditu.
Errazioak eman eta banatu ditu.
Makinen lehen mailako mantentze-lanak eta garbiketak egin ditu.
Elikadurak abereen osasun-egoeran duen eragina baloratu du.
Elikadura kontrolatzeko beharrezkoak diren datuak erregistratu ditu.
Abeltzaintza konbentzionala ekologiko bihurtzeko prozedurak eta abereak elikatzeko eragiketetako ziurtapen-prozedurak interpretatu ditu.
Abeltzaintza ekologikoari buruzko araudia eta animalien ongizateari buruzkoa aplikatu ditu.
Abereen larreratzea maneiatzen du, eta ingurunearen iraunkortasuna eta ekosistemaren hobekuntza baloratzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Abere-zamaren kontzeptua deskribatu du.
Larrearen eta bazkaren nutrizio-kalitatea baloratu du.
Belardiak ingurunea mantendu eta hobetuko duen larreratzearen bidez modu iraunkorrean ustiatzeko metodoak deskribatu ditu.
Lursailak aprobetxamendurako egokitu ditu.
Larreratzeko jarduerak egin ditu.
Landaredi espontaneoa erabili du abereak larreratze bidez elikatzeko.
Uztondoak eta labore ekologikoen hondarrak erabili ditu.
Abeltzaintza konbentzionala ekologiko bihurtzeko prozedurak eta abereen larreratzea maneiatzeko lanetako ziurtapen-prozedurak interpretatu ditu.
Abeltzaintza ekologikoari buruzko araudia eta animalien ongizateari buruzkoa aplikatu ditu.
Animalien ugalketa maneiatzeko eragiketak egiten ditu, eta produkzio ekologikoaren prozesu integralarekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Ugaltze-bermeak eskaintzen dituzten arraza autoktonoak hautatu ditu.
Araldia hautemateko eta estaltzeko eragiketak egin ditu.
Animalia ernaldian kontrolatu du.
Erditze-gelen baldintzak egiaztatu ditu.
Erditzean eta erdiondoan protokolo-jardunak egin ditu.
Ugalketa maneiatzeko lanetan ziurtapen ekologikoaren prozedurak interpretatu ditu.
Abeltzaintza ekologikoari buruzko araudia eta animalien ongizateari buruzkoa aplikatu ditu.
Animaliak eta horien produktuak ekologikoki ekoizteko eragiketak egiten ditu, legeria espezifikoa interpretatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Ingurumen-erresistentzia handiena eskaintzen duten arraza autoktonoak aukeratu ditu.
Hazteko, aurrerakoak hazteko eta gizentzeko eragiketak deskribatu ditu espeziearen arabera.
Jezteko tresneria, biltegiratze-tangak eta bestelako instalazioak prestatu eta egokitu ditu.
Jezteko errutina egin du.
Arrautza ekologikoak biltzeko, sailkatzeko, garraiatzeko eta biltegiratzeko eragiketak banan-banan aipatu ditu.
Ilea mozteko eragiketak egin ditu.
Produktu ekologikoak lortzeko higiene- eta osasun-arazo nagusiak deskribatu ditu.
Simaur ekologikoa lortzeko eragiketak egin ditu.
Abeltzaintza konbentzionala ekologiko bihurtzeko prozedurak eta animaliak eta horien produktuak ekologikoki ekoizteko eragiketetako ziurtapen-prozedurak aztertu ditu.
Abeltzaintza ekologikoari buruzko araudia eta animalien ongizateari buruzkoa aplikatu ditu.
Animalien osasun-egoera kontrolatzen du, eta abeltzaintza ekologikoari buruzko legeriarekin bateragarriak diren tratamenduak eta osasun-protokoloak justifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Abeltzainaren saneamendu-kanpainetako jarduna definitu du.
Bizitokietako ingurumen-parametroak kontrolatu ditu osasun-arazoak agertzea prebenitzeko.
Printzipio aktibo naturalek eta sendagaiek aplikatzekoa den araudia betetzen dutela egiaztatu du.
Abeltzaintza ekologikoan baimendutako printzipio aktibo naturalak eta sendagaiak aplikatu ditu.
Osasun-produktua eta hori erabiltzeko gomendatutako emateko bidea identifikatu ditu.
Animalia gaixoak edo susmagarriak bakartzeko eta berrogeialdian jartzeko baldintzak definitu ditu.
Abeltzaintza ekologikoan baimendutako farmakoak biltegiratzeko eta kontserbatzeko baldintzak deskribatu ditu.
Ezarritako erregistroak bete ditu, albaitaritzako sendagaiak arautzen dituen araudiaren arabera.
Kentzeko aldiak aplikatu ditu.
Animalien osasun-kontrolean ziurtapen ekologikoaren prozedurak interpretatu ditu.
Abeltzaintza ekologikoari buruzko araudia eta animalien ongizateari buruzkoa aplikatu ditu.
Erlauntzak ekologikoki maneiatzeko eragiketak egiten ditu, eta produktuak lortzearekin eta polinizazioa hobetzearekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Erleen jatorria deskribatu du.
Erlezaintza ekologikorako erlauntza motak, erremintak eta oinarrizko tresneria zehaztu ditu.
Erlategia ezarritako lekuan kokatu du.
Erlauntzak ugaltzeko eragiketak egin ditu.
Erlezaintza ekologikoan profilaxiko eta osasun-tratamenduko eragiketak egin ditu.
Elikadura artifizialerako eskatutako baldintzak eta baimendutako elikagaiak deskribatu ditu.
Eztia ateratzeko eta erlezaintzako beste produktu batzuk biltzeko prozesuak deskribatu ditu.
Eztia atera du eta beste produktu batzuk bildu ditu.
Erlauntzak eta erlezaintzako produktuak garraiatzeko eta biltegiratzeko prozesuak ezaugarritu ditu.
Erlezaintza-jarduerak ingurumenean eragindako onura baloratu du.
Abeltzaintza konbentzionala ekologiko bihurtzeko prozedurak eta erlauntzak ekologikoki maneiatzeko lanetako ziurtapen-prozedurak interpretatu ditu.
Abeltzaintza ekologikoari buruzko araudia eta animalien ongizateari buruzkoa aplikatu ditu.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, eta arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategi ekologikoko materialak, erremintak, tresnak eta makinak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.
Abeltzaintzako eragiketak egitean hartu beharreko segurtasun-neurriak, eta norbera eta taldea babestekoak deskribatu ditu.
Erabiltzen diren laneko materialak, erremintak, makinak eta ekipoak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.
Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.
Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.
Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia bete du.
Edukiak:
Animaliak produkzio ekologikoaren sistemara egokitzea.
Animaliak segurtasunez maneiatzeko teknikak aplikatzea.
Espeziearen araberako identifikazio-sistemak zehaztea.
Identifikatzeko materialak eta tresneria aukeratzea.
Animalien osasuna eta ongizatea bermatzea haiek kargatu, deskargatu eta garraiatzean.
Animaliak espeziearen, arrazaren, sexuaren, adinaren eta produkzio-xedearen arabera taldekatzeko irizpideak zehaztea.
Abeltzaintza konbentzionaleko ustiategia abeltzaintza ekologikoko ustiategi bihurtzeko prozedurak eta araudia aplikatzea.
Animalien portaera. Espezieen portaera soziala. Normalak ez diren portaerak. Jokabide-egokitzapena: tenperatura, fotoperiodoa, elikadura, gizakiak, eta abar. Animalien ongizatea.
Animalien maneiu segurua. Maneiatzeko teknikak espeziearen, arrazaren, sexuaren, adinaren eta produkzio-gaitasunaren arabera.
Animalien identifikazioa: sistemak eta erregistroak.
Animaliak hartzeko eta bidaltzeko dokumentazioa.
Animaliak hartzean bakartzeko eta berrogeialdian jartzeko sistemak.
Abeltzaintzako instalazioen ingurumen-baldintzak.
Abeltzaintza konbentzionaleko ustiategiak abeltzaintza ekologikoko ustiategi bihurtzea.
Abeltzaintza ekologikoari buruzko araudia eta animalien ongizateari buruzkoa.
Animalien portaera ulertzeko eta jakintza hori haiek maneiatzeko lanei aplikatzeko interesa izatea.
Animaliak errespetatzea eta maneiuari, bizitokiari, garraioari eta produkzio-teknikei buruzko araudia betetzea.
Ustiategi ekologikoetan jardueraren iraunkortasuna eta ingurumenarekiko harmonia baloratzea.
Abere ekologikoen elikadura.
Bazka-beharrak kalkulatzea, hornitzea eta biltegiratzea: bazka berdea, belar ondua, siloa, lastoa.
Pentsu, azpiproduktu eta bestelakoen beharrak kalkulatzea, hornitzea eta biltegiratzea.
Elikagaiak nahastea eta banatzea.
Elikatzeko makineriaren lehen mailako mantentze-lanak egitea.
Elikagaiak egokitzea.
Animalien beharrak aseko dituzten dieta ekologikoak prestatzea.
Elikagaiak aurrez finkatutako ordutegi eta kantitatearen arabera banatzea.
Abeltzaintza ekologikoari buruzko araudia, ingurumen-araudia, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa aplikatzea.
Hornikuntza. Kalkulu-metodoak.
Elikagaiak prestatzeko, nahasteko eta banatzeko makineria eta tresneria.
Elikagaiak egokitzea.
Animalien elikadura ekologikoa. Pentsu ekologikoak.
Abeltzaintza ekologikoari buruzko araudia eta animalien ongizateari buruzkoa.
Kalitateko produktuak lortzeko elikadura zein garrantzitsua den baloratzea.
Ustiategiko bertako elikadura-baliabideen erabilera baloratzea eta bultzatzea.
Larreratzea maneiatzea.
Abere-zama kalkulatzea belar-, zuhaixka- eta zuhaitz-baliabideen arabera.
Une bakoitzean larreratzeko teknika eta sistema egokiak aplikatzea.
Abere-zama. Kontzeptua. Belar-, zuhaixka- eta zuhaitz-baliabideen balorazioa.
Larrearen eta bazkaren nutrizio-kalitatea. Belardietako flora. Larra daitezkeen eta larratu ezin diren espezieei buruzko oinarrizko edukiak.
Larreratzeko teknikak eta sistemak. Etengabea, txandakakoa. Larrearen altuera larreratzearen kontrol gisa. Larreratze mistoa. Saroian gaua egitea. Transhumantzia. Lugorriak. Alfer-lurrak. Ingurunearen kontserbazioa.
Abeltzaintza ekologikoari buruzko araudia eta animalien ongizateari buruzkoa.
Ingurune naturala errespetatzea, ingurune bakoitzerako egokiak diren larreratze-sistemak eta larreratze-presioa erabilita.
Larreratzea gaizki erabiltzeak eragin dezakeen ingurumen-inpaktuaz jabetzea.
Ugalketaren maneiu ekologikoa.
Araldi-sintomak identifikatzea.
Arraza bakoitzaren estandarraren eta ustiategiaren interesen arabera, hazitarakoak edo intseminazio artifiziala erabiltzea komeni den baloratzea.
Estaltzeak edo intseminazio artifiziala une aproposean eta teknika egokiarekin egitea, espezie bakoitzaren berezko zaintzak eta arreta-neurriak kontuan hartuta.
Eme umedunak hautematea.
Erditze-lokalak bete behar dituen baldintzak eta eme umedunek hartu behar dituzten zaintzak identifikatzea.
Erditzeko unea sintomatologian oinarrituta iragartzea.
Espezie bakoitzerako ezarritako irizpideen arabera erditzen laguntzea.
Arraza autoktonoak ugalketan.
Araldia eta estaltzea. Pubertasuna eta lehen aldiz estaltzeko adina. Araldiaren ezaugarriak eta sintomak. Araldia hautemateko metodoak: arnes markatzaileak. Ernaldiaren maneiua.
Ernaldiaren maneiua: ernaldia diagnostikatzeko metodoak. Ernaldiko zaintzak: higienea, elikadura. Kontrola. Abortuak.
Erditzearen eta erdiondoaren maneiua. Erditzearen sintomak. Erditze motak: eutozikoa, distozikoa. Erditzearen higienea: erditze-gela.
Abeltzaintza ekologikoari buruzko legeria, ingurumen-legeria, animalien ongizateari buruzkoa eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa.
Arraza autoktonoak mantentzeko, erabiltzeko eta hobetzeko interesa izatea.
Animalien ugaltze-maneiuan erabiltzen diren tresna eta lokalen garbitasun- eta higiene-baldintzak zorrotz mantentzea.
Animalien ongizatearekin sentsibilizatzea, ugalketan duen eragin positiboa kontuan hartuta.
Animalien eta horien produktuen produkzio ekologikoa.
Hobekien egokitutako arraza autoktono egokienak identifikatzea.
Hazteko, aurrerakoak hazteko eta gizentzeko animaliak planifikatzea eta maneiatzea.
Jezteko instalazioak eta tresneria prestatzea eta egokitzea.
Jezteko eragiketak higiene- eta osasun-jarraibide egokiei jarraiki egitea.
Arrautzak biltzea, sailkatzea eta biltegiratzea. Garraiatzea, garbitzea, desinfektatzea.
Ilea moztea.
Simaur ekologikoa ekoiztea.
Abeltzaintzako ustiategi konbentzionala abeltzaintzako ustiategi ekologiko bihurtzeko arauak eta prozedurak aplikatzea.
Arraza autoktonoak. Deskribapena. Produkzio-gaitasunak. Habitat naturalak. Maneiu-desberdintasunak.
Hazkuntza, aurrerakoen hazkuntza eta gizentzea maneiatzea. Edoskitzea.
Loteka taldekatzea.
Jezteko errutina.
Ilea mozteko teknikak: aizturrak, makina, australiar teknika. Animaliari eustea. Ilea mozteko prozesua. Garaia. Tresnak mantentzeko lanak.
Produktu ekologikoak lortzeko higiene- eta osasun-arazoak.
Abeltzaintza ekologikoari buruzko araudia eta animalien ongizateari buruzkoa.
Ustiategiaren ezaugarrietarako egokienak diren produkzioko arraza autoktonoen erabilera baloratzea eta bultzatzea.
Animalien ongizateaz kezkatzea.
Animalia-produktuak maneiatzeko lanetan higiene- eta osasun-neurriak zorrotz aplikatzea.
Lortutako produktuen kalitatea hobe dezaketen berrikuntzekiko interesa izatea.
Abereen osasun-egoeraren kontrol ekologikoa.
Animalien osasun-kontrolerako prebentzio-neurriak aplikatzea.
Abeltzaintza ekologikoan baimendutako printzipio aktiboak eta sendagaiak aplikatzea, haiek emateko bide egokia erabilita.
Bidezkoak diren bakartze-aldiak eta berrogeialdiak ezartzea.
Hondakinak modu egokian kudeatzea eta beharrezkoak diren kentzeko aldiak aplikatzea.
Osasun-dokumentuak betetzea eta erregistratzea.
Produkzio ekologikoari buruzko araudia aplikatzea, animalien osasun-kontrolari dagokionez.
Prebentzioa. Jarduteko metodoak eta protokoloak. Saneamendu-kanpainak, txertaketak, ustiategien ingurumen-parametroak.
Erresistentzia naturala. Larrekotasuna. Arraza autoktonoak.
Abeltzaintza ekologikoan baimendutako farmakoak. Biltegiratzea eta kontserbazioa. Erregistroak.
Gaixotasunen aurreko jardunak. Tratamenduen aplikazioa. Metodoak eta bideak.
Homeopatia, medikuntza naturalak: akupuntura, fitoterapia, eta abar.
Bakartzea eta berrogeialdia.
Osasun-dokumentuak. Jatorri- eta osasun-gidak.
Osasun-dokumentuen erregistroa.
Hondakinak eta kentzeko aldiak.
Abeltzaintza ekologikoari buruzko araudia eta animalien ongizateari buruzkoa.
Animalien profilaxia eta osasun-egoera ona produkzioen hobekuntza kuantitatibo eta kualitatiborako zein baliozkoa den ulertzea.
Osasun-araudia eta araudi ekologikoa zorrotz betetzea.
Animaliak bakartzeko eta zaintzeko neurriak hartzeko eta haiek manipulatzeko autonomia eta ekimena izatea.
Erregistroak betetzean eta hondakinak kudeatzean zorrotz eta metodikoki jokatzea.
Erlauntzen maneiu ekologikoa.
Erlauntzak behar bezala ezartzea leku egokian.
Erlezaintzako eragiketen plangintza eta egutegia egitea.
Profilaxi-lanak eta osasun-tratamenduak egitea.
Eztia ateratzea eta erlezaintzako beste produktu batzuk biltzea. Garraiatzea eta biltegiratzea.
Erlauntzak eta erlezaintzako produktuak garraiatzeko eta biltegiratzeko prozesuak ezaugarritzea.
Bihurketa-aldia.
Erlauntzak. Motak. Materialak, atalak, abaraska.
Erleen antolamendu soziala.
Tresneria: ikuskatzeko materiala, ustiatzeko materiala (ateragailuak, tangak).
Erlauntzen kokapena. Abere-zama (erlauntza kopurua), erlauntzen antolaera. Distantzia, ezti-flora, arreta-neurriak.
Osasuna: prebentzioa eta tratamenduak.
Erlezaintza ekologikoan baimendutako sendagaiak.
Garbiketa eta desinfekzioa. Baimendutako produktuak. Erregistroak.
Erlezaintzako eragiketak. Egutegia. Produkzioa. Erlategiaren ugalketa: tokiz aldatzea, kolonia bat zatitzea, nukleoak sortzea. Erreginak bilatzea eta markatzea. Transhumantzia. Elikadura.
Erlezaintzako produktuak. Ateratzea. Biltzea.
Erlezaintzaren ingurumen-onurak.
Abeltzaintza ekologikoari buruzko araudia eta animalien ongizateari buruzkoa.
Erlezaintzaren ingurumen-onurak baloratzea.
Erlategiak maneiatzeko lanetan segurtasun- eta higiene-arauak betetzea.
Produktuen kalitatea hobetzeko interesa izatea.
Lan-jardueran ordena eta metodoa izatea.
Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa.
Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategi ekologikoa seinaleztatzea.
Arriskuen prebentziorako instalazioak eta ekipamenduak ordenan eta garbi mantentzea.
Ingurumen-babesa: hondakinak biltzea eta hautatzea. Hondakinak bildu eta baztertzea.
Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategi ekologikoaren berezko arriskuak.
Norbera babesteko ekipamendua (NBE).
Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategi ekologikoko segurtasuna.
Prebentzio-baliabideak.
Prebentzio eta babes kolektiboa.
Segurtasun-fitxak.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia abereekin egindako eragiketetan.
Abeltzaintza ekologikoan ingurumen-araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia errespetuz betetzea.
lanbide-modulua: Agrosistemaren osasun-maneiua
Kodea: 0412
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 168 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Txandakatzeak, elkartzeak eta polilaborantzak zehazten ditu, eta agrosistemaren oreka eta laboreen osasuna baloratzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Txandakatze, elkartze eta polilaborantzek agrosistemaren osasunean duten eragina ezagutu du.
Laboreetan izurriteen, gaixotasunen eta landaredi gaiztoaren eragina murriztuko duten txandakatzeak hautatu ditu.
Izurriteen, gaixotasunen eta landaredi gaiztoaren eragina murriztuko duten elkartzeak eta polilaborantzak identifikatu ditu.
Labore-nahasteak deskribatu ditu, eta izurrite eta gaixotasunen murrizketan duten eragina baloratu du.
Lurzoruko izurriteak kontrolatzeko erabilitako landareen eragina baloratu du.
Mikrobio-biziak lurzoruaren osasunean duen eragina deskribatu du.
Alelopatia positiboen edo negatiboen presentzia baloratu du, txandakatzea ezartzeko.
Azpiegitura ekologikoak instalatzen ditu, eta horien ondorioak agrosistemaren orekarekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Heskai motak, horien osaera eta lursailetako banaketa ezaugarritu ditu.
Heskaiek eta beste azpiegitura batzuek biodibertsitatea mantentzeari ekartzen dizkioten onurak baloratu ditu.
Heskaien propietateak baloratu ditu, laboreen izurriteen harrapari eta parasitoideen elikadura-iturri eta babesleku gisa.
Heskaiak osatzen dituzten espezieek laboreen gainean duten eragina seinalatu du.
Heskaiak diseinatu ditu, behar diren landare-espezieen nolakotasunak kontuan hartuta.
Laboreen osasuna babesteko heskaiak landatu ditu.
Fitoparasitoaren eta fauna osagarriaren arteko orekan eragina duten azpiegitura ekologiko ez-begetalak identifikatu ditu.
Ezarritako laboreetarako egokienak diren azpiegitura ekologikoak eraikitzeko eta muntatzeko eragiketak egin ditu.
Erremintak, tresneria eta makineria ezarritako prozeduren arabera erabili ditu.
Erreminten, tresneriaren eta makineriaren lehen mailako mantentze-lanak egin ditu.
Azpiegitura ekologikoak instalatzeko lanetan produkzio ekologikoari buruzko araudia aplikatu du.
Landaredi espontaneoa maneiatzen du, eta agrosistemaren orekan eta laborearekiko oreka mantentzean duen eragina baloratzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Landaredi espontaneoaren presentziak agrosistemarentzat duen ondorio onuragarria ezaugarritu du.
Belar gaiztoen presentzian eragina duten baldintzak deskribatu ditu.
Belar gaiztoak kontrolatzeko metodoak ezaugarritu ditu.
Landaredi espontaneoaren hazien barreiadura kontrolatu du.
Ereiteko, birlandatzeko eta laboratzeko tekniken maneiua landaredi espontaneoaren lehia murriztearekin erlazionatu du.
Alelopatiek landaredi espontaneoaren kontrolean duten ondorio positiboa eta negatiboa identifikatu du.
Ongarri berde, lur-estalki eta medeagarri organiko gisa ereindako landareek landaredi espontaneoaren kontrolean duten eragina baloratu du.
Landaredi espontaneoaren kontrolean abereak erabiltzearen ekarpena deskribatu du.
Landaredi espontaneoa fisikoki eta mekanikoki kontrolatzeko erremintak, tresneria eta makineria erabili ditu.
Erreminten, tresneriaren eta makineriaren lehen mailako mantentze-lanak egin ditu.
Egindako lanetan produkzio ekologikoaren neurriak aplikatu ditu.
Agrosistemaren osasun-oreka mantentzeko metodo fisikoak eta biologikoak aplikatzen ditu, eta produkzio ekologikoari buruzko araudia aztertzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Agrosistemarentzat kaltegarriak diren agenteen populazioak orekatzen dituzten metodo fisikoak eta biologikoak deskribatu ditu.
Metodo fisikoak hautatu ditu agente kaltegarriaren, baldintza meteorologikoen eta laborearen egoera fenologikoaren arabera.
Metodo biologikoak hautatu ditu agente kaltegarriaren presentzia-mailaren arabera.
Feromonak espezie kaltegarrien arabera hautatu ditu.
Tranpen dentsitatea eta kokalekua zehaztu du laborearen eta espezie kaltegarriaren arabera.
Hautatutako tranpak eta bitarteko fisikoak instalatu ditu.
Lurzorua solarizazio, biofumigazio edo termoterapia bidez desinfektatu du.
Harrapariak eta parasitoideak askatu ditu.
Egindako eragiketak eta erabilitako bitartekoak erregistratu ditu.
Metodo fisikoak eta biologikoak aplikatzeko lanetan ziurtapen-prozedurak interpretatu ditu.
Nekazaritza ekologikoari buruzko araudia aplikatu du.
Tratamendu fitosanitarioak produkzio ekologikoaren printzipioen arabera egiten ditu, eta erabili beharreko bitartekoak eta makineria justifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Bioprestakinen, landare-aterakinen eta produktu mineralen bidezko tratamenduak ezaugarritu ditu.
Esku hartzeko atalase ekologikoa eta produktu fitosanitario ekologikoak erabiltzeko baldintzak baloratu ditu.
Produktu fitosanitario ekologikoak laborearen osasun-balorazioaren arabera hautatu ditu.
Produktu fitosanitario ekologikoak indarrean dagoen legeriaren arabera garraiatu eta biltegiratu ditu.
Landareen aterakinak prestatu ditu.
Tratamendurako makineria, tresna edo erreminta hautatu du.
Tratamendu fitosanitarioa zehaztutako dosietan prestatu du.
Tratamendua zehaztapen teknikoetan gomendatutako dosiekin eta arreta-neurriekin aplikatu du.
Hondakinak erretiratu ditu eta tratamenduan erabilitako makineria, tresnak edo erremintak garbitu eta mantendu ditu.
Egindako eragiketak eta erabilitako bitartekoak erregistratu ditu.
Tratamendu fitosanitarioak egitean ziurtapen-prozedurak interpretatu ditu.
Nekazaritza ekologikoari buruzko araudia aplikatu du.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, eta arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Nekazaritzako ustiategi ekologikoko materialak, erremintak, tresnak eta makinak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.
Elektromekanikaren arloko eragiketak egitean hartu beharreko segurtasun-neurriak, eta norbera eta taldea babestekoak deskribatu ditu.
Erabiltzen diren laneko materialak, erremintak, makinak eta ekipoak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.
Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.
Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.
Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia bete du.
Edukiak:
Txandakatzeak, elkartzeak eta polilaborantzak zehaztea.
Laboreak agente kaltegarriekiko suszeptibilitatearen arabera sailkatzea.
Agente kaltegarriei txandakatzeak, elkartzeak eta polilaborantzak erabilita aurre egiteko aukerak baloratzea.
Txandakatzeak hautatzeko irizpideak aplikatzea.
Polilaborantzak ezartzeko irizpideak aplikatzea.
Elkartzeak eta txandakatzeak alelopatien arabera planteatzea.
Txandakatze, elkartze eta polilaborantzek laborearen osasunaren gainean dituzten ondorioak.
Txandakatzeak. Sistema ekologikoan landaredi espontaneoa, izurriteak eta gaixotasunak kontrolatzearen gaineko ondorioa.
Polilaborantzak: landaredi espontaneoaren, izurriteen eta gaixotasunen kontrolaren gaineko eragina.
Barietateen eta laboreen nahastea. Izurriteen eta gaixotasunen murrizketan duen eragina.
Lurzoruko izurriteak kontrolatzeko landareak. Ezaugarriak eta horiek lantzeko eskakizunak.
Mikrobio-bizia. Landare/mikroflora elkarreraginak. Lurzoruaren osasun-egoeraren gaineko ondorioak.
Alelopatiak: laboreen gaineko ondorioa.
Jakintza zientifiko eta teknologikoaren eta ingurumenean zuzeneko ondorea duten lanbide-jardueren arteko erlazioa baloratzea.
Lanbidearen zereginak egitean izaki bizidunekiko jarrera behatzailea eta errespetuzkoa izatea ezagutzea eta baloratzea.
Azpiegitura ekologikoak instalatzea.
Izurriteen harrapari eta parasitoideen elikadura- eta babes-beharrak aztertzea.
Heskaiek laborearen gainean duten eragina aztertzea.
Heskaiak diseinatzea: helburuak, osaera eta landare-espezieen ezaugarriak definitzea.
Heskaiak kokatzea eta ezartzea. Diseinua interpretatzea. Planteatzea. Landare-materiala maneiatzea.
Azpiegitura ekologikoak muntatzeko materiala maneiatzea.
Erremintak, tresneria eta makineria maneiatzea.
Erremintak, tresneria eta makineria mantentzea.
Heskaiak: sailkapena eta onurak. Laborearekiko banaketa.
Biodibertsitatea mantentzea eta kudeatzea. Heskaien eta bestelako azpiegituren funtzioa.
Heskaien balioa espezie osagarrien elikadura-iturri eta babesleku gisa.
Heskaiak osatzen dituzten espezieen ezaugarriak.
Diseinatzeko erremintak eta materialak.
Azpiegitura ekologikoak. Motak eta onurak.
Urmaelak: motak eta ezaugarriak.
Habia artifizialak: motak eta ezaugarriak.
Babeslekuak: motak eta ezaugarriak.
Espezie ostalariak: helburuak.
Azpiegitura ekologikoak eraikitzeko eta muntatzeko teknikak.
Erremintak, tresneria eta makineria maneiatzeko prozedurak.
Produkzio ekologikoari buruzko araudia, azpiegitura ekologikoak instalatzeari dagokiona.
Bitarteko materialetan eta prozesuen antolamenduan berritzeko prestasun eta ekimen pertsonala izatea.
Produkzioaren helburuak lortzeko (zeregina, burutzapena, eta abar) norberak egindako ahalegina ezagutzea.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Elementu materialen (erremintak eta tresneria) balio tekniko berriak kontuan hartzeko aldez aurreko jarrera izatea (ekarpen positiboa).
Landaredi espontaneoa maneiatzea.
Monitorizazio-metodoak erabiltzea.
Landaredi gaiztoa kontrolatzera zuzendutako laborantza-teknikak maneiatzea.
Abereak eta laboreak batera maneiatzea.
Erremintak, tresneria eta makineria maneiatzea.
Erremintak, tresneria eta makineria mantentzea.
Landaredi espontaneoak agrosistemaren gainean dituen ondorio onuragarriak.
Belar gaiztoen presentzian eragina duten baldintzak.
Belar gaiztoak kontrolatzeko metodoak:
Prebentiboak.
Laborantzakoak.
Biologikoak.
Fisikoak.
Landaredi espontaneoaren haziak barreiatzeko mekanismoak.
Laborearen eta landaredi espontaneoaren arteko lehia.
Alelopatiak: landaredi espontaneoaren gaineko ondorioa.
Ongarri berdea. Lur-estalkia. Medeagarri organikoa. Landaredi espontaneoaren gaineko ondorioak.
Abereak landaredi espontaneoaren kontrolean. Espezie arrotzen ahogozotasuna.
Lan mekanikoetarako lanabesak.
Produkzio ekologikoari buruzko araudia, landaredi espontaneoa maneiatzeari dagokiona.
Lanbidearen zeregin berrien aurrean prestasuna eta ekimena izatea.
Egin beharreko lanak metodikoki planifikatzea, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.
Sortzen diren arazoen aurrean, eta prozesua hobetzeko elementu gisa ere, soluzio teknikoak ikertzeko interesa izatea.
Metodo fisikoak eta biologikoak aplikatzea.
Agente kaltegarriak kontrolatzeko metodo fisikoak eta biologikoak sailkatzea.
Metodo fisikoak hautatzea: baldintza meteorologikoen eta laborearen egoera fenologikoaren eragina.
Infestazio-maila ezartzea.
Tranpak instalatzea.
Lurzoruak desinfektatzea.
Askatzeak.
Jarduerak erregistratzea.
Egiaztapena. Araudia interpretatzea.
Dokumentazio teknikoa diseinatzea eta betetzea.
Metodo biologikoak erabiltzeko baldintzatzaileak.
Feromonak. Ezaugarriak. Sailkapena. Amuak. Erabilera.
Tranpak. Motak. Erabiltzeko baldintzak. Erabiltzeko garaiak. Kokapena. Instalazioa. Mantentze-lanak.
Hesiak eta bestelako metodo fisikoak.
Solarizazioa. Biofumigazioa. Termoterapia.
Borroka biologikoa. Harrapariak. Parasitoideak.
Aplikatzeko materialak eta erremintak.
Produkzio ekologikoari buruzko araudia, metodo fisikoak eta biologikoak aplikatzeari dagokiona.
Tresnak, materialak eta erremintak maneiatzean norberaren eta besteen hainbat trebetasun-maila ezagutzea eta baloratzea.
Lanak egiteko ezarritako edo programatutako epeak betetzeko konpromisoa izatea.
Elementu materialen (erremintak eta tresneria) balio tekniko berriak positiboki kontuan hartzeko aldez aurreko jarrera izatea.
Ideiak ekartzeko eta taldeak jarraitu beharreko prozedurak adosteko prestasuna eta ekimen pertsonala izatea.
Produkzio ekologikoko tratamendu fitosanitarioak.
Tratamenduak hautatzea: dosia, gastua eta laborearen osasun-balorazioa.
Landareen aterakinak prestatzea.
Aplikatzeko makineria, tresnak eta erremintak maneiatzea.
Dosiak kalkulatzea.
Tratamenduak prestatzea.
Fitosanitarioak aplikatzea.
Hondakinak tipifikatzea eta maneiatzea.
Dokumentazio teknikoa diseinatzea eta betetzea.
Fitosanitarioak erabiltzeari buruzko araudia interpretatzea.
Tratamenduan erabilitako elementuak garbitzeko eta mantentzeko eragiketak.
Produktu fitosanitario ekologikoak. Landare-jatorriko substantziak. Egosteak eta beratzeak. Produktu mineralak. Araudiak baimendutako produktu kimikoak.
Produktu fitosanitario ekologikoak garraiatzeari eta biltegiratzeari buruzko legeria.
Aplikatzeko makineria, tresnak eta erremintak.
Fitosanitarioen zehaztapen teknikoak. Norbera babesteko ekipamendua.
Fitosanitarioen hondakinak.
Produkzio ekologikoari buruzko araudia, produkzio ekologikoko tratamendu fitosanitarioei dagokiena.
Lan profesionala kokatuta dagoen prozesu teknologikoaren funtsezko osagai gisa baloratzea.
Prozesu teknologikoaren faseetan ordena eta garbitasuna baloratzea.
Norberaren zereginak planifikatzeko eta lortutakoaren autoebaluazioa egiteko prestasuna izatea.
Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa.
Prebentzio eta babes kolektiboa.
Nekazaritzako ustiategi ekologikoa seinaleztatzea.
Ingurumen-babesa: hondakinak biltzea eta hautatzea.
Hondakinak bildu eta baztertzea.
Nekazaritzako ustiategi ekologikoaren berezko arriskuak.
Prebentzio-baliabideak.
Norbera babesteko ekipamendua (NBE).
Nekazaritzako ustiategi ekologikoko segurtasuna.
Segurtasun-fitxak.
Ingurumen-araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia errespetuz betetzea.
lanbide-modulua: Nekazaritza-produktu ekologikoak merkaturatzea
Kodea: 0413
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 63 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Nekazaritza-produktu ekologikoak merkaturatzeko modua ezaugarritzen du, eta merkaturatze-bideak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Nekazaritza-produktu ekologikoak merkaturatzearen kontzeptua definitu du.
Nekazaritza-produktu ekologikoak merkaturatzearen berezitasunak deskribatu ditu.
Merkatu-azterketa bat egiteko etapak banan-banan aipatu ditu.
Merkatu-azterketetan lortutako datuak interpretatu ditu.
Nekazaritza-produktu ekologikoetan erabiltzen diren merkaturatze-bideak deskribatu ditu.
Nekazaritza-produktu ekologikoak merkaturatzeko agenteak identifikatu ditu.
Kontratazio-zentroen eta merkatuen ezaugarri esanguratsuak deskribatu ditu.
Nekazaritza-produktu ekologikoen salerosketa egiteko moduak definitu ditu.
Ordaintzeko moduak deskribatu ditu.
Nekazaritza-produktu ekologikoen merkaturatzea arautzen duen araudia identifikatu eta interpretatu du.
Nekazaritza-produktu ekologikoak sustatzeko eta saltzeko teknikak hautatzen ditu, eta dauden aldaerak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Bezeroen erosteko jokabidean eta motibazioan esku hartzen duten aldagaiak deskribatu ditu.
Produktuaren edo zerbitzuaren ezaugarriak ezagutzeak salmentan duen eragina baloratu du.
Sustapen- eta publizitate-teknikak identifikatu ditu.
Hainbat bideren bidezko sustapena eta salmenta baloratu du.
Nekazaritza-produktu ekologikoen sustapenean esku hartzen duten parametroak definitu ditu.
Nekazaritza-produktu ekologikoak sustatzeko eta saltzeko teknologia berriak erabili ditu.
Ordaintzeko bideak deskribatu ditu eta produktuaren sustapenean duten eragina azaldu du.
Produktuak saltzeko egokitzen ditu, eta erabiltzen dituen teknikak eta prozedurak justifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Produktuak salmentarako egokitzeko etapak identifikatu ditu.
Produktua egokitzeko eragiketak egin ditu.
Gehien erabiltzen diren ontziak, enbalajeak, errotuluak eta etiketak deskribatu ditu.
Ontziratzeko materialen eta ontziratutako produktuen artean dauden bateraezintasunak aztertu ditu.
Produktua ontziratu eta enbalatu du produktuak eta merkaturatzeko moduak hala eskatzen duenean.
Etiketetan eta errotuluetan jarri behar den nahitaezko informazioa eta informazio osagarria identifikatu du.
Produktua indarrean dagoen araudiari jarraiki etiketatu du.
Nekazaritza-produktu ekologikoak saltokian bertan erakusgai jarri ditu.
Produktu ekologikoak egokitzeko lanetan ziurtapen-prozedurei jarraitu die.
Nekazaritza-produktu ekologikoen prezioa kalkulatzen du, produkzio-prozesua eta merkaturatzekoa aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Kostu mota guztiak identifikatu ditu.
Kostuan eta mozkinean esku hartzen duten aldagaiak zehaztu ditu.
Produkzio-kostuak kalkulatzeko metodoa deskribatu du.
Nekazaritza-produktu ekologikoaren kostu-dokumentua egin du.
Interesen, deskontuen eta merkataritzako marjinen kontzeptuak eta formulak interpretatu ditu.
Produktu-unitateko produkzio-kostua zehaztu du.
Ezarritako mozkin jakin bat duen nekazaritza-produktu ekologikoaren prezioa finkatu du.
Kostuak aldatu direnean prezioak eguneratu ditu.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, eta arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Saltokiko materialak, erremintak, tresnak eta makinak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.
Hartu beharreko segurtasun-neurriak, eta norbera eta taldea babestekoak deskribatu ditu.
Erabiltzen diren laneko materialak, erremintak, makinak eta ekipoak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.
Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta tresneriaren ordena eta garbitasuna baloratu ditu.
Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.
Egindako eragiketetan, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia bete du.
Edukiak:
Merkaturatze-sistemak.
Produktu ekologikoen abantailak identifikatzea.
Merkataritza-faktoreak, ingurumenekoak, ekonomikoak eta sozialak aztertzea.
Merkatuari buruzko informazioa bilatzea eta lortzea.
Merkatu-azterketen informazioa aztertzea.
Merkaturatzea. Kontzeptua. Produktu ekologikoen berezitasunak.
Merkaturatzea hautatzeko irizpideak.
Oinarrizko marketina. Merkatu-azterketak.
Bezeroenganako orientazioa.
Merkaturatze-bideak. Bide laburrak eta luzeak. Barne-merkatua. Esportazioa.
Merkaturatze-agenteak.
Kontratazio-zentroak eta merkatuak.
Produktu ekologikoen saltokiak.
Salerosketa-moduak.
Ordaintzeko moduak.
Merkaturatzeari buruzko araudia. Nazioko eta nazioarteko arautegia.
Ziurtapenaren eginkizuna eta inpaktua.
Jarrera positiboa eta emaitzak guztientzako modu gogobetegarrian lortzeko norberaren ahalmenean konfiantza izatea.
Lanbide-jarduerak eskatzen dituen zeregin eta beharren aurrean jarrera irekia izatea.
Sustapen- eta salmenta-teknikak.
Produktu ekologikoen kontsumitzaileen profila definitzea.
Erosteko erabakian esku hartzen duten faktoreak definitzea.
Produktuaren ezaugarriak bezeroei aurkeztea.
Sustatzeko eta saltzeko bideetariko bakoitzaren alderdi positiboak eta negatiboak identifikatzea.
Sustapenean eta salmentan teknologia berriak aplikatzea.
Salmenten eta bezeroen datuak maneiatzea.
Produktu ekologikoen kontsumoa. Joerak eta ezaugarriak. Bezeroen kontsumo-interesak baldintzatzen dituzten aldagaiak.
Informazio-, sustapen- eta publizitate-teknikak.
Azokak eta bestelako ekitaldiak. Finkako bertako salmenta. Denda espezializatuak. Motak eta ezaugarriak. Kontsumitzaileen elkarteak eta kooperatibak. Salgune handiak.
Saltokiko bertako publizitatea. Produktu ekologikoen konfiantza eta hurbiltasuna.
On line merkataritzaren ezaugarriak. Denda birtualak.
Datuak babesteari buruzko Lege Organikoa.
Datuak zorrotz eta zehatz-mehatz maneiatzea.
Inguruneak ezartzen dizkigun aldaketen aurrean jarrera arduratsua eta malgua izatea (tolerantzia, egokitzea).
Produktuak saltzeko egokitzea.
Baimendutako ontziak eta enbalajeak ezaugarritzea. Materialak.
Arrazoi teknikoen eta irudi-kontuen ondoriozko bateraezintasuna bereiztea.
Ontziratzea eta enbalajea merkataritza-beharretara egokitzea.
Produktuak saltokian bertan erakustea.
Egokitzeko etapak.
Egokitzeko eragiketak eta produktuaren araberako prozedura.
Ontziratze-materialen eta produktuen arteko bateraezintasunak.
Produktu ekologikoak ontziratzeko eta enbalatzeko prozedura.
Etiketatzea. Etiketatzeko materialak. Etiketa motak. Nahitaezko eta aukerako informazioa.
Etiketatzeari buruz indarrean dagoen lege-araudia.
Erakusleiho-apainketaren oinarrizko nozioak.
Produkzio ekologikoari buruzko araudia, ingurumen-araudia eta laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa, produktuak egokitzeari dagokiona.
Lanak egiten dituen bitartean jarrera ordenatua eta metodikoa izatea eta zailtasunen aurrean saiatuki jokatzea.
Sortzen diren arazoen aurrean, eta prozesua hobetzeko elementu gisa ere, soluzio teknikoak ikertzeko interesa izatea.
Nekazaritza-produktu ekologikoen prezioak ezartzea.
Inputen kostua kalkulatzea.
Kostu-dokumentua egitea.
Marjinak eta deskontuak kalkulatzeko formulak interpretatzea.
Produkzio-kostua aztertzea.
Prezioak finkatzea. Prezioak kalkulatzeko irizpideak aztertzea.
Prezioak eguneratzea.
Kostuak. Motak.
Kostuan eta mozkinean esku hartzen duten aldagaiak.
Dokumentu-erregistroa.
Kontsumoen kontrola.
Marjinak eta deskontuak.
Norberaren zereginak planifikatzeko eta lortutakoaren autoebaluazioa egiteko prestasuna izatea.
Lanbideko zereginak egiterakoan antolatzeko teknikak ezagutzea eta baloratzea.
Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa.
Prebentzio eta babes kolektiboa.
Saltokia seinaleztatzea.
Ingurumen-babesa: hondakinak biltzea eta hautatzea.
Hondakinak bildu eta baztertzea.
Saltokiaren berezko arriskuak.
Prebentzio-baliabideak.
Norbera babesteko ekipamendua (NBE).
Saltokiko segurtasuna.
Segurtasun-fitxak.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia, nekazaritza-produktu ekologikoak merkaturatzeko prozesuei dagokiena.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia errespetuz betetzea eta araudian gertatzen diren aldaketen aurrean jarrera positiboa izatea.
lanbide-modulua: Ingeles teknikoa
Kodea: E100
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 33 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Tituluaren lanbide-esparruarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.
Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.
Ahozko argibideak ezagutu ditu eta enpresaren testuinguruan emandako adierazpenei jarraitu die.
Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.
Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.
Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.
Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.
Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak eta erreklamazioak.
Ebaluazio-irizpideak:
Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.
Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.
Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.
Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.
Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.
Testuen ideia nagusiak jaso ditu.
Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.
Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.
Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak ulertu eta identifikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.
Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.
Sektorearen berezko alderdi sozio-profesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.
Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.
Edukiak:
Ahozko mezuak ulertu eta sortzea.
Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.
Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.
Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.
Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak.
Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.
Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.
Sektoreko terminologia espezifikoa.
Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.
Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.
Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.
Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.
Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.
Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.
Idatzizko mezuak interpretatzea eta adieraztea.
Hainbat formatutan emandako mezuak ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.
Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.
Sektoreko berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.
Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.
Sektoreko terminologia espezifikoa.
Euskarri telematikoak: faxa, e-posta, burofaxa, web-orriak.
Protokolo-formulak idazki profesionaletan.
Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.
Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.
Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.
Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.
Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.
Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.
Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementu esanguratsuenak interpretatzea.
Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.
Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.
Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.
Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.
lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea
Kodea: 0414
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 105 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Lan-munduratzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzako hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.
Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.
Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.
Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.
Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.
Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.
Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.
Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.
Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.
Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.
Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.
Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.
Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.
Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.
Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.
Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.
Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.
Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.
Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.
Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.
Soldata-ordainagiria aztertu du eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.
Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.
Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.
Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.
Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.
Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak adierazi ditu.
Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.
Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.
Langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.
Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.
Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.
Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.
Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.
Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.
Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.
Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-ingurunean ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.
Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.
Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.
Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.
Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.
Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.
Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.
Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.
Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.
Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.
Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.
Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.
Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.
Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.
Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.
Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.
Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.
Edukiak:
Lan-munduratzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzako prozesua.
Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.
Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.
Tituluaren lanbide-sektorea zehaztu eta aztertzea.
Norberaren ibilbidea planifikatzea:
Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.
Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.
Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.
Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.
Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.
Erabakiak hartzeko prozesua.
Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.
Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.
Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.
Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.
Autoenplegua lan-munduratzeko hautabidetzat baloratzea.
Lan-munduratze egokirako lan-ibilbideak baloratzea.
Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.
Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea.
Antolakundea pertsona-talde gisa aztertzea.
Antolamendu-egiturak aztertzea.
Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.
Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.
Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.
Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.
Lan-taldeen sorrera aztertzea.
Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.
Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.
Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.
Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.
Gatazka zehaztea: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.
Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.
Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena baloratzea.
Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.
Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.
Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.
Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.
Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak.
Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.
Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.
Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.
Nomina interpretatzea.
Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.
Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren arteztarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.
Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.
Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.
Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).
Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.
Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).
Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.
Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.
Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.
Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana&
Lana arautzearen beharra baloratzea.
Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa.
Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.
Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.
Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.
Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.
Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.
Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.
Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.
Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.
Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.
Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.
Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.
Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.
Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.
Arrisku profesionalak ebaluatzea.
Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.
Arrisku-faktoreak aztertzea.
Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.
Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.
Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.
Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.
Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.
Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.
Arrisku profesionalaren kontzeptua.
Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.
Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.
Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.
Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.
Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.
Prebentzio-neurriak hartzeko interesa.
Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.
Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea.
Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.
Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.
Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.
Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.
Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.
Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.
Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.
Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun-mailak enpresan.
Laneko arriskuen prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.
Prebentzioaren kudeaketa enpresan.
Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).
Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.
Prebentzioaren plangintza enpresan.
Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.
Laneko arriskuen prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.
Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.
Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.
Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.
Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea
Norbera babesteko teknikak identifikatzea.
Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakoak dituzten betebeharrak aztertzea.
Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.
Larrialdi-egoerak aztertzea.
Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.
Langileen osasuna zaintzea.
Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.
Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.
Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.
Seinale motak.
Larrialdien aurreikuspena baloratzea.
Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.
Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.
lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea
Kodea: 0415
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 63 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.
Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.
Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.
Enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.
Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.
Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.
Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.
Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.
Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.
Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.
Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.
Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.
Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.
Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.
Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.
Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.
Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.
Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.
Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.
Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.
Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.
Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.
Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.
Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.
Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.
Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.
Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.
Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.
Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.
Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.
Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.
Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.
Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.
Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.
Edukiak:
Ekimen sortzailea.
Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).
Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.
Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.
Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.
Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.
Enpresaburuaren kontzeptua.
Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.
Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.
Ekintzaileen arteko lankidetza.
Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.
Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.
Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.
Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.
Ekintzailetzaren bultzatzaile gisa, ekimena, sormena eta erantzukizuna baloratzea.
Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena.
Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.
Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.
Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.
Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.
Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.
Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.
Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.
Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).
Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.
Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.
Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.
Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.
Genero-berdintasuna errespetatzea.
Enpresa-etika baloratzea.
Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.
Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.
Produkzio-plana prestatzea.
Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.
Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.
Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.
Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.
Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.
Zerga-arloa enpresetan.
Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).
Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.
Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.
Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.
Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.
Administrazio-funtzioa.
Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.
Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.
Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.
Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.
Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.
Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).
Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.
Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.
Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.
lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza
Kodea: 0416
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 380 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuen produkzioarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.
Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio-sistemak eta biltegiratzea, besteak eta beste.
Produkzio-prozesua garatzeko lan-prozedurak eta teknikak identifikatu ditu.
Giza baliabideen konpetentziak produkzio-jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.
Sarearen elementu bakoitzak enpresaren jarduera garatzean duen garrantzia interpretatu du.
Merkatuaren ezaugarriak, bezero motak eta hornitzaile motak erlazionatu ditu, eta enpresaren jarduera garatzean duten eragina aztertu du.
Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze-bideak identifikatu ditu.
Enpresaren egiturak beste mota bateko enpresa-erakundeen aldean dituen abantailak eta eragozpenak ezagutu ditu.
Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.
Ebaluazio-irizpideak:
Aintzat hartu eta justifikatu ditu:
Lanpostuak behar duen prestasun pertsonala eta denborakoa.
Jarrera pertsonalak (puntualtasuna, enpatia&) eta profesionalak (txukuntasuna, garbitasuna, lanposturako beharrezko segurtasuna, erantzukizuna&).
Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean eta norbera babesteko neurrien aurrean.
Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.
Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.
Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.
Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.
Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatu beharreko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.
Lanbide-jarduerak dituen arriskuen eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko ekipamendua.
Garatutako jardueretan, ingurumena errespetatzeko jarrera argia izan du, eta horrekin lotutako barruko eta kanpoko arauak aplikatu ditu.
Lanpostua edo jarduera garatzeko eremua antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.
Jasotako argibideak interpretatu eta bete ditu, eta zuzendu zaion lanaz arduratu da.
Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorra ezarri du, eta haiekin tratu erraza eta zuzena du.
Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo ezustekoren berri eman du.
Dagokion jardueraren garrantzia baloratu du. Enpresaren produkzio-prozesuen barruan zuzendutako zereginetan izan diren aldaketetara eta eginkizun berrietara egokitu da.
Edozein jarduera edo zereginetan, arauak eta prozedurak arduraz aplikatzeko konpromisoa hartu du.
Labore ekologikoak ezartzeko eragiketak egiten ditu, txandakatzeak, elkartzeak eta polilaborantzak ezartzen ditu eta ustiategiko tresneria eta makineria erabiltzen du ezarritako argibideen arabera.
Ebaluazio-irizpideak:
Labore ekologikoa transformatu eta ekologiko bihurtzeko prozesua baloratu du.
Lurraren ezaugarri edafikoak eta geologikoak, higadura saihesteko hartutako neurriak eta ezarritako drainatze-sistema interpretatu ditu.
Ustiategiko txandakatzeen diseinua eta elkartzeen eta polilaborantzen ezarpena eta sistemaren orekan duten eragina baloratu ditu.
Lurra eta hazitegietako substratua laboreen arabera prestatzeko lan ekologikoak egin ditu.
Landare-material ekologikoa erein, landatu eta birlandatu du.
Makineria, lanabesak, erremintak eta tresneria garbitu eta mantendu ditu.
Egindako lanen eta erabilitako bitartekoen kontrol-fitxak bete ditu, eman dizkioten argibideen arabera.
Enpresak produkzio ekologikoaren gainean hartu dituen neurriak baloratu ditu.
Labore ekologikoak ezartzean laneko arriskuak prebenitzeko plana aplikatu du.
Ereintza eta sail landatu ekologikoetan laborantza-eragiketak egiten ditu, eta produkzio eta ziurtapen ekologikoaren irizpideak aplikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Lurzorua egonkortzeko eta ura optimizatzeko maneiu-eragiketak egin ditu.
Konposta egin du ustiategiko hondakin organikoekin.
Lurzoruaren emankortasuna kontserbatzeko edo areagotzeko eragiketak egin ditu.
Ureztatzeko sistema irizpide ekologikoekin maneiatu du.
Agrosistemaren iraunkortasunari eta osasunari mesede egiten dioten laborantza-eragiketak egin ditu.
Landare-produktu ekologikoen uzta bildu du.
Landare-produktu ekologikoak biltegiratu ditu.
Landare-produktu ekologikoak merkaturatu ditu.
Makineria, lanabesak, erremintak eta tresneria garbitu eta mantendu ditu.
Egindako lanen eta erabilitako bitartekoen kontrol-fitxak bete ditu, eman dizkioten argibideen arabera.
Enpresak produkzio ekologikoaren gainean hartu dituen neurriak baloratu ditu.
Ereintza eta sail landatu ekologikoetan egindako laborantza-eragiketetan laneko arriskuak prebenitzeko plana aplikatu du.
Agrosistemaren osasun-maneiuko eragiketak egiten ditu, eta nekazaritza ekologikoaren teknikak, metodoak eta tresneria identifikatu eta erabiltzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Azpiegitura ekologikoak ezartzeko eta mantentzeko eragiketak egin ditu.
Enpresak agrosistemaren osasun-oreka mantentzeko aplikatutako kontrol fisiko, kultural eta biologikoko metodoak ezagutu ditu.
Ezarritako kokalekuetan tranpak eta bestelako hesi fisikoak jarri ditu eta horien mantentze-lanak egin ditu eman dizkioten argibideen arabera.
Harrapariak eta parasitoideak askatu ditu aldez aurreko argibideei jarraiki.
Landareen aterakinak prestatu ditu argibideei jarraiki.
Abereak maneiatu ditu ustiategiko landaredi espontaneoa janarazteko.
Tratamendu fitosanitario ekologikoak aplikatzeko beharrezkoa den tresneria hautatu du.
Tratamendu fitosanitario ekologikoak prestatu, dosifikatu eta aplikatu ditu.
Tratamenduak egin ondoren tresneria garbitzeko eta hondakinak erretiratzeko eragiketak egin ditu, indarrean dagoen araudian agindutako prozedurei jarraiki.
Egindako lanen eta erabilitako bitartekoen kontrol-fitxak bete ditu, eman dizkioten argibideen arabera.
Tratamendu fitosanitario ekologikoak aplikatzean produkzio ekologikoaren eta laneko arriskuen prebentzioko neurriak eta prozedurak aplikatu ditu.
Abereak ekologikoki maneiatzen ditu, eta aurrez ezarritako elikadurako, produkzioko, ugalketako eta osasuneko prozedurak eta teknikak aplikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Abereak produkzio ekologikoaren sistemara egokitzeko enpresan ezarritako arauak eta protokoloak identifikatu ditu.
Espezieak markatzeko eta identifikatzeko eragiketak egin ditu, produkzio ekologikoaren prozedurei jarraiki.
Hornikuntza-eragiketak eta abereak elikatzekoak egin ditu ustiategian erabilgarri dauden bitartekoak erabilita, aldez aurreko argibideei jarraiki.
Ustiategiko animalien larreratzea maneiatu du, eman dizkioten argibideei jarraiki.
Animaliak ugaltzeko prozesua kontrolatu du eta ezarritako erditzeko eta erdiondoko protokoloa baloratu du.
Abeltzaintzako espezieei dagozkien hazteko, aurrerakoak hazteko eta gizentzeko eragiketak egin ditu eman dizkioten argibideen arabera.
Abereak ezarritako protokoloari jarraiki jetzi ditu.
Erlauntzak maneiatzeko eta erlezaintzako produktuak lortzeko eragiketak egin ditu.
Ustiategiko prebentzioko eta osasun-kontroleko metodo ekologikoak identifikatu ditu.
Abeltzaintzako produktu ekologikoak merkaturatu ditu.
Abereak maneiatzean produkzio ekologikoaren neurriak eta prozedurak, osasunekoak, animalien ongizateari dagozkionak eta laneko arriskuen prebentziokoak aplikatu ditu.
Laboreak behartzeko sistemak eta nekazaritzako eta abeltzaintzako azpiegiturak eta instalazioak muntatu eta mantentzen ditu, argibideak eta dokumentazio teknikoa interpretatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Ustiategiko laboreak behartzeko sistemak, azpiegiturak eta instalazioak deskribatu ditu.
Ureztatzeko sistema zehaztapen teknikoen arabera muntatu du.
Babes-sistema baten egitura eta estalkia eman dizkioten argibideen arabera muntatu du.
Laboreak behartzeko instalazioaren ingurumen-kontroleko tresnak ezarritako argibide edo prozeduren arabera erabili ditu.
Abeltzaintzako instalazioen ingurumen-baldintzak argibideei jarraiki kontrolatu ditu.
Abeltzaintzako instalazioak jarduteko protokoloaren arabera garbitu eta desinfektatu ditu.
Laboreak behartzeko sistemen eta nekazaritzako eta abeltzaintzako azpiegitura eta instalazioen lehen mailako mantentze-lanak egin ditu, ezarritako prozeduren eta argibideen arabera.
Laboreak behartzeko sistemak eta nekazaritzako eta abeltzaintzako azpiegiturak eta instalazioak muntatzeko eta mantentzeko lanetan produkzio ekologikoaren neurriak eta prozedurak eta laneko arriskuen prebentziokoak aplikatu ditu.
atala. Espazioak.
PRESTAKUNTZA ESPAZIOA AZALERA (m²)
30 IKASLE AZALERA (m²)
20 IKASLE
Balio anitzeko gela 60 40
Laborategia 90 60
Nekazaritzako lantegia 150 120
Makineriaren biltegia 100 100
Fitosanitarioen biltegia 10 10
Berotegi-gainazala 200 200
Finka: aire zabaleko laboreen gainazala (1) 5.000 5.000
Abereen bizitokiak (1)(2) 350 350
(1) Ez du ezinbestean ikastetxean egon beharrik.
(2) Aldakorra abeltzaintzako espezieen arabera.
atala. Ekipamenduak.
PRESTAKUNTZA ESPAZIOA EKIPAMENDUA
Balio anitzeko gela Sarean instalatutako PCak, bideo-proiektagailua eta Internet
Ikasgelako liburutegia
Erakusleihoak
Laborategia Botikina
Balio anitzeko hautsezko su-itzalgailua
Dutxa/begi-garbigailua
Zoruak, hormak, sabaiak, leihoen babesa eta hustubideak indarrean dagoen osasun-araudi teknikoaren arabera
Laborategiko altzariak
Etxola meteorologikoa
Laborategiko materiala
Material entomologikoa
Lupa binokularrak
Mikroskopioak
Termometroak, kronometroak
Harraskak
Ernagailuak
Nekazaritzako lantegia Botikina
Balio anitzeko hautsezko su-itzalgailua
Mekanikako horma-armairua
Nekazaritzako makina eta erreminta espezifikoak
Ureztatzeko elementuak
Makineriaren biltegia Nekazaritzako lanabesak
Biltzeko tresneria
Atomizagailuak
Ihinztagailuak
Traktorea
Fitosanitarioen biltegia Produktu fitosanitarioak biltegiratzeko apalategi normalizatuak
Likido eta solidoen neurgailuak
Norbera babesteko ekipamendua
Berotegi-gainazala Berotegiak
Itzalpea
Ureztatze-programagailua
Aire zabaleko laboreen gainazala Nekazaritzako gainazala
Abereen bizitokiak Abereen osasun-tresneria
Abereak elikatzeko tresneria
Jezteko tresneria
Ugaltzeko tresneria
Ile-moztaileen tresneria eta lanabesak
Erlezainaren tresneria eta lanabesak
Erlauntzak
Norbera babesteko ekipamendua
atala. Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena «Nekazaritza ekologikoa» heziketa-zikloko lanbide-moduluetan.
LANBIDE MODULUA IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA KIDEGOA
0404 Agronomiaren oinarriak Nekazaritzako prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak
0405 Zootekniaren oinarriak Nekazaritzako prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak
0408 Nekazaritzako azpiegiturak eta instalazioak Nekazaritzako eragiketak eta tresneria Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak
0407 Trakzioko tresneria eta lantegia Nekazaritzako eragiketak eta tresneria Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak
0409 Landare-osasunaren printzipioak Nekazaritzako prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak
0406 Labore ekologikoak ezartzea Nekazaritzako eragiketak eta tresneria Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak
0410 Nekazaritza ekologikoa Nekazaritzako eragiketak eta tresneria Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak
0411 Abeltzaintza ekologikoa Nekazaritzako eragiketak eta tresneria Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak
0412 Agrosistemaren osasun-maneiua Nekazaritzako prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak
0413 Nekazaritza-produktu ekologikoak merkaturatzea Nekazaritzako prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak
E100 Ingeles teknikoa Ingelesa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak
0414 Laneko prestakuntza eta orientabidea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak
0415 Enpresa eta ekimen sortzailea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak
0416 Lantokiko prestakuntza Nekazaritzako eragiketak eta tresneria
Nekazaritzako prozesuak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak
edo araudian ager daitekeen beste edozein irakasle-espezialitate.
atala. Titulazio baliokideak irakaskuntzaren ondorioetarako.
KIDEGOAK ESPEZIALITATEAK TITULAZIOAK
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak Laneko prestakuntza eta orientabidea Enpresa-zientzietan diplomaduna
Lan-harremanetan diplomaduna
Gizarte-lanean diplomaduna
Gizarte-hezkuntzan diplomaduna
Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna
Nekazaritzako prozesuak Nekazaritza-ingeniari teknikoa
Baso-ingeniari teknikoa
edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.
atala. Titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun pribatuko nahiz publikoko ikastetxeentzat.
LANBIDE MODULUAK TITULAZIOAK
0404 Agronomiaren oinarriak
0405 Zootekniaren oinarriak
0409 Landare-osasunaren printzipioak
0412 Agrosistemaren osasun-maneiua
0413 Nekazaritza-produktu ekologikoak merkaturatzea
0414 Laneko prestakuntza eta orientabidea
0415 Enpresa eta ekimen sortzailea Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo irakaskuntzaren ondorioetarako beste zenbait titulu baliokide
0408 Nekazaritzako azpiegiturak eta instalazioak
0407 Trakzioko tresneria eta lantegia
0406 Labore ekologikoak ezartzea
0410 Nekazaritza ekologikoa
0411 Abeltzaintza ekologikoa Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo irakaskuntzaren ondorioetarako beste zenbait titulu baliokide
Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide, irakaskuntzaren ondorioetarako
edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.
Agroteknologia 0404 Agronomiaren oinarriak
Nekazaritzako familia-ustiapenen antolamendua eta kudeaketa 0415 Enpresa eta ekimen sortzailea
0413 Nekazaritza-produktu ekologikoak merkaturatzea
Nekazaritzako instalazioak 0408 Nekazaritzako azpiegiturak eta instalazioak
atala. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin.
KONPETENTZIA ATALA LANBIDE MODULUA
UC0716_2: Ustiategi ekologikoetan lurra prestatzea eta laboreak ezartzea. 0406 Labore ekologikoak ezartzea
UC0723_2: Abeltzaintzako ustiategi ekologikoetan lurra prestatzea eta larreak eta belar-laboreak ezartzea. 0406 Labore ekologikoak ezartzea
UC0717_2: Ustiategi ekologikoetan zorua maneiatzea eta lantzeko eta biltzeko lanak egitea. 0410 Nekazaritza ekologikoa
UC0724_2: Abeltzaintza ekologikoan elikatzeko larreak eta belar-laboreak ekoizteko eta biltzeko lanak egitea. 0410 Nekazaritza ekologikoa
0412 Agrosistemaren osasun-maneiua
UC718_2: Agrosistemaren osasun-egoera kontrolatzea eta maneiatzea. 0412 Agrosistemaren osasun-maneiua
0409 Landare-osasunaren printzipioak
UC0526_2: Traktoreak maneiatzea eta nekazaritzako instalazioak muntatzea, eta horien mantentze-lanak egitea. 0408 Nekazaritzako azpiegiturak eta instalazioak
0407 Trakzioko tresneria eta lantegia
UC0006_2: Abeltzaintzako ustiategiko instalazioak, makineria eta tresneria muntatzea eta mantentzea. 0407 Trakzioko tresneria eta lantegia
UC0725_2: Ustiategi ekologikoetan azienda arrazionalki maneiatzeko eragiketak egitea.
UC0726_2: Animalia eta animalia-produktu ekologikoak ekoiztea. 0411 Abeltzaintza ekologikoa
0405 Zootekniaren oinarriak
«0404. Agronomiaren oinarriak» lanbide-modulua tituluak barnean hartzen dituen konpetentzia-atal guztiak egiaztatzen direnean baliozkotuko da.
atala. Titulu honetako lanbide-moduluen egokitasuna konpetentzia-atalekin, horiek egiaztatzeko:
LANBIDE MODULUA KONPETENTZIA ATALA
0406 Labore ekologikoak ezartzea
0404 Agronomiaren oinarriak UC0716_2: Ustiategi ekologikoetan lurra prestatzea eta laboreak ezartzea.
UC0723_2: Abeltzaintzako ustiategi ekologikoetan lurra prestatzea eta larreak eta belar-laboreak ezartzea.
0410 Nekazaritza ekologikoa UC0717_2: Ustiategi ekologikoetan zorua maneiatzea eta lantzeko eta biltzeko lanak egitea.
0410 Nekazaritza ekologikoa
0412 Agrosistemaren osasun-maneiua
0409 Landare-osasunaren printzipioak UC0717_2: Ustiategi ekologikoetan zorua maneiatzea eta lantzeko eta biltzeko lanak egitea.
UC0718_2: Agrosistemaren osasun-egoera kontrolatzea eta maneiatzea.
UC0724_2: Abeltzaintza ekologikoan elikatzeko larreak eta belar-laboreak ekoizteko eta biltzeko lanak egitea.
0408 Nekazaritzako azpiegiturak eta instalazioak
0407 Trakzioko tresneria eta lantegia UC0526_2: Traktoreak maneiatzea eta nekazaritzako instalazioak muntatzea, eta horien mantentze-lanak egitea.
UC0006_2: Abeltzaintzako ustiategiko instalazioak, makineria eta tresneria muntatzea eta mantentzea.
0411 Abeltzaintza ekologikoa
0405 Zootekniaren oinarriak UC0725_2: Ustiategi ekologikoetan azienda arrazionalki maneiatzeko eragiketak egitea.
UC0726_2: Animalia eta animalia-produktu ekologikoak ekoiztea.