Arautegia
Inprimatu65/2010 DEKRETUA, martxoaren 2koa, Patroigintzako eta Modako goi-mailako teknikaria zikloaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 152
- Hurrenkera-zk.: 3732
- Xedapen-zk.: 65
- Xedapen-data: 2010/03/02
- Argitaratze-data: 2010/08/10
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, lanbide-heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.
Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 6. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan. Bestalde, Errege Dekretu horren 7. artikuluak zehazten du titulu horien lanbide-profila, eta horren barnean hartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, tituluei dagozkien Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak.
Ekainaren 6ko 954/2008 Patroigintzako eta modako goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen du eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu. Azken arau horrek, hain zuzen ere, ordezkatzen ditu apirilaren 22ko 738/1994 Errege Dekretuak ezarritako Patroigintzako goi-mailako teknikariaren eta apirilaren 22ko 737/1994 Errege Dekretuak ezarritako Jantzigintza industrialeko prozesuetako goi-mailako teknikariaren tituluen erregulazioa.
Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.
Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».
Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak hezkuntza-sistemaren barruan Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.
Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Patroigintzako eta modako goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Patroigintzako eta modako goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen ekainaren 6ko 954/2008 Errege Dekretuaren babesean.
Patroigintzako eta modako goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta lanbide-ingurunea deskribatzen da); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).
Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.
Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.
Honako Dekretu hau bideratzean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.
Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, irailaren 12ko 167/2006 Dekretuak onartutako antolamendu eta funtzionamendu erregelamenduaren 33. artikuluak zehazten duenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko martxoaren 2an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu honek Patroigintzako eta modako goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.
Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.
Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta (oso garrantzitsua) irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.
Patroigintzako eta modako goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:
Izena: Patroigintza eta moda.
Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.
Iraupena: 2.000 ordu.
Lanbide-arloa: Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza.
Kodea: INSN-5b (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).
Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.
Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: jantzien osagaiei egokitutako patroiak eta eskalatzeak egitea, eta produkzio-prozesuak teknikoki antolatu eta kudeatzea; hori guztia jantzigintza industrialaren arloan, eta jardunbide egokiari, eta laneko eta ingurumeneko segurtasunari buruzko arauen pean.
Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.
Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:
Produktu bat egiteko erabili beharreko materialen ezaugarriak finkatzea, hura zehazten duen dokumentazio teknikoa aztertuta.
Ehungintzako produktuen diseinuan parte hartzea, horien bideragarritasuna eta lehiakortasuna lortzen laguntzeko.
Ehungintzako produktuen patroiak, prototipoak eta erakusgaiak egiteko eragiketak antolatzea, eta horretarako finkatutako epeak betetzea, giza baliabideak eta baliabide materialak ahalik eta gehien aprobetxatuta.
Proposatutako diseinuetara egokitutako oinarri-patroiak, transformazioak eta eskalatzeak zehaztu eta egitea.
Ehungintzako, larrugintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako produktuen lanketa planifikatzea, erabili beharreko teknikak zehaztuta.
Ehungintza, larrugintza, oinetakogintza eta larrukigintza industriala programatzea, giza baliabideak eta baliabide materialak, denborak, logistika eta produkzio-prozesuaren kostuak zehaztuta.
Produkzioa merkaturatzea, prozesuen prestaketa, prototipoen eta probako aurreserieen lanketa, eta produkzio-lerroen doikuntza kudeatuta.
Ehungintza, larrugintza, oinetakogintza eta larrukigintza industrialaren produkzioa kudeatzea, prozesuen erritmoak, kalitatea, eta laneko eta ingurumeneko segurtasuna ziurtatuta.
Jantzigintza industrialeko prozesuetan garatzen diren jarduera guztietan, ingurumen-babesari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta neurriak betetzen direla ziurtatzea.
Ehungintzako berezko informazioaren eta komunikazioaren teknologiak aplikatzea, eta etengabe eguneratuta egitea.
Lantokia garbi eta txukun mantentzea, eta konpetentzia teknikoko arauak eta laneko osasun-eskakizunak betetzea.
Behar izanez gero, pertsona egokiarengana jotzea eta kontsultak egitea, eta mendekoen autonomia errespetatzen jakitea, komeni denean informatuz.
Nork bere lanaren esparruan berritzeko eta eguneratzeko jarrerari eustea, lan-inguruneko antolamenduaren aldaketetara eta aldaketa teknologikoetara egokitzearren.
Errespetuz eta tolerantziaz, lan-giro egokiari eusten laguntzea.
Jantzigintza industrialeko prozesu eta produktu berriak ikertzen, garatzen eta berritzen parte hartzea.
Aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondorioz sortzen diren lan-egoera berrietara eta lanpostuetara egokitzea.
Ezarritako arauei eta prozedurei jarraituz, arazoak ebaztea eta norbanako erabakiak hartzea, bere eskumeneko esparruaren barruan definituak.
Bere eskubideez baliatzea eta lan-harremanen ondoriozko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.
Lanbide-karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikaskuntzarako aukerak aztertuz.
Bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.
Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda
" Osatutako lanbide-kualifikazioak:
TCP 286_3: Ehunezko eta larruzko jantzien patroiak egitea (irailaren 14ko 1199/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:
UC0474_3: jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako lehengaiak, produktuak eta prozesuak aztertzea.
UC0912_3: ehungintzan eta larrugintzan diseinua aztertu eta interpretatzea, eta produktua zehazten laguntzea.
UC0913_3: manikiaren gainean jantzien modeloak garatzea.
UC0914_3: egin beharreko modelorako patroiak planifikatu eta garatzea.
UC0915_3: ehunezko eta larruzko jantzien modeloaren patroiak industrializatzea.
TCP 150_3: jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako produktuen diseinu teknikoa (irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:
UC0474_3: jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako lehengaiak, produktuak eta prozesuak aztertzea.
UC0479_3: jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako produktuak zehaztu eta garatzea.
UC0480_3: jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako prototipoak landu eta kontrolatzea.
UC0481_3: jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako produktuen dokumentazio teknikoa zehaztea.
" Osatu gabeko lanbide-kualifikazioak:
TCP TCP149_3: Jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako produkzioa eta kalitatea kudeatzea (irailaren 16ko 1087/2005 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:
UC0474_3: jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako lehengaiak, produktuak eta prozesuak aztertzea.
UC0475_3: jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako produkzioa antolatu eta programatzea.
UC0476_3: jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako produkzioaren kalitatea kudeatzea.
UC0477_3: jantzigintzako produkzioa ikuskatu eta kontrolatzea.
Lanbide-irudi honek ehunezko eta larruzko produktuen, eta oinetakogintza eta larrukigintzakoen lanketa industrializatuari dagokion sektorean egiten du lan, enpresa txiki, ertain eta handietan, bere kontura nahiz besteren kontura, jantzigintza industrializatzeko patroien produkzioa eta lanketa kudeatzeko zereginetan.
Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
CAD/CAM bidezko patroigintzako diseinatzaile teknikoa.
CAD/CAM bidezko jantzigintzako diseinatzaile teknikoa.
Jantzigintzako produktuak garatzeko teknikaria (I+G+B).
Produktua garatzeko teknikaria.
Bulego teknikoaren arduraduna.
Larrugintzako modelogilea/patroigilea.
Jantzien modelogilea/patroigilea.
Kapelen eta txapelen modelogilea/patroigilea/eskalagilea.
Jantzien patroigilea/eskalagilea.
Jantzigintza industrialeko teknikaria.
Larruzko gaiak fabrikatzeko teknikaria.
Jantzigintzako kalitate-kontroleko teknikaria.
Larrugintza-industrietako kalitate-kontroleko teknikaria.
Antolamenduko teknikaria.
Fabrikazioko burua.
Kalitateko burua.
Atalburua.
Taldeburua.
Heziketa-zikloaren irakaskuntzetan honako alderdi hauek sartzen dira:
Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:
Ehungintzako eta larrugintzako, eta oinetakogintzako eta larrukigintzako produktuen materialak eta osagaiak aztertzea, horien propietateak eta ezaugarriak zehazteko.
Jantzigintzako, ehungintzako eta larrugintzako, eta oinetakogintzako eta larrukigintzako produktuak aztertzea, materialak, osagaiak eta produkzio-prozesuak identifikatzeko, horien diseinurako eta ondorengo industria-lanketarako.
Patroi industrialak sortzeko prozesua aztertzea, beharrezkoak diren eskuzko teknikak eta informatika-tresnak erabilita, patroiak zehaztu eta lantzeko, eta lanak antolatzeko.
Jantzigintza industrialaren sektorean berariazko teknikak garatzeko bidea ematen duten oinarrizko trebetasunak eskuratzea, horiek prototipogintzan eta patroigintzan aplikatzeko.
Jantzigintzaren industriaren produkzio-prozesuak aztertzea, produktu bakoitzerako egokienak planifikatzeko.
Ehungintzako industria-produkzioa kudeatzeko informatika-programak erabiltzea eta ematen dituzten aukerak aztertzea, horiek industria-produkzioan aplikatzeko.
Jantzigintza industrialean garatzen diren prozesu logistikoak identifikatzea, bai barruan, bai kanpoan, industria-produkzioa programatzeko.
Jantzigintzaren industrian aplikatzen diren kalitate-sistemak aztertzea, eta kalitatea kontrolatu eta aztertzeko teknikak aplikatzea, produkzioa kudeatzeko.
Produkzioa kudeatzeko teknikak aplikatzea, ehungintzako, larrugintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako produkzioa kudeatzeko berariazko tresna eta programa informatikoak erabilita.
Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko sistemak aztertzea, eta kalitate-sistemak, laneko arriskuen prebentzioak eta ingurumen-babesekoak kudeatzeko ereduak ziurtatzeko beharrezkoak diren ekintzak identifikatzea.
Jantzigintza industrialeko produkzio-prozesuetan sortzen den dokumentazioa kudeatzea.
Haren jardueran gertatzen diren teknologiaren, antolamenduaren, ekonomiaren eta lanaren arloko aldaketak identifikatzea eta lan-esparruan duten eragina aztertzea, berrikuntzaren jarrerari eusteko.
Egoera kolektiboetan esku hartzeko moduak identifikatzea eta erabakiak hartzeko prozesua aztertzea, horietan gidari izateko.
Lan-taldeko kideetako bakoitzaren rolak deskribatzea eta haren erantzukizuna identifikatzea, kontsultak egiteko helburuarekin.
Produktuak diseinatu eta garatzeko metodoak berritzearen garrantzia baloratzea eta analisi-teknika berritzaileak ezagutzea, horiek ikertzen eta garatzen parte hartzeko.
Jantzigintzaren, oinetakogintzaren eta larrukigintzaren industrian lan-jarduerak aztertzea eta produkzio-helburuak lortzeko horiek prozesu orokorrean egiten duten ekarpena identifikatzea.
Ikasteko aukerak eta horiek lan-munduarekin duten harremana identifikatzea eta baloratzea, lan-merkatuko eskaintzak eta eskaerak aztertuta, eguneratze eta berrikuntzako kulturari eusteko.
Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuko eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.
Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.
Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:
Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako materialak.
Jantzigintzako teknikak.
Jantzigintza industrialeko prozesuak.
Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa.
Jantzigintza industrialeko produkzioaren antolamendua.
Moda eta joerak.
Ehungintzako eta larrugintzako diseinuen analisia.
Prototipoak egitea.
Ehungintzako eta larrugintzako patroigintza industriala.
Patroien industrializazioa eta eskalatzea.
Patroigintzako eta modako proiektua.
Ingeles teknikoa.
Laneko prestakuntza eta orientabidea.
Enpresa eta ekimen sortzailea.
Lantokiko prestakuntza.
eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.
Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezartzen da hori guztia.
Lantokiko prestakuntzaren moduluari dagokionez, bigarren kurtsoaren azken 13 asteetan emango da. Modulu hori egin ahal izateko, ikastetxean egindako lanbide-modulu guztietan ebaluazio positiboa lortu behar da.
Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.
Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.
Heziketa-zikloko modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezartzen dira.
Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.
Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barne hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta beste edozein eskakizun IV. eranskinaren 3. atalean zehazten dira.
Heziketa-ziklo honetan sartzeko lehentasuna izango dute Zientzia eta Teknologiako Batxilergoko modalitatea egin duten ikasleek.
Patroigintzako eta modako goi-mailako teknikariaren titulua edukitzeak aukera ematen du:
Goi-mailako beste edozein heziketa-ziklotan zuzenean sartzeko.
Graduko unibertsitate-tituluetara bideratzen duten irakaskuntzetara zuzenean sartzeko, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztuko du Patroigintzako eta modako goi-mailako teknikariaren titulua dutenen eta horrekin lotzen den graduko unibertsitate-titulua dutenen arteko baliozkotze-erregimena. Baliozkotzeko erregimena errazteko, 120 ECTS kreditu esleitu dira dekretu honetan ezarritako irakaskuntzetan, heziketa-zikloko lanbide-moduluen artean.
Zenbait heziketa-ziklok komunak dituzten lanbide-moduluak baliozkotu egingo dira, baldin eta izen berekoak, eduki berekoak, ikaskuntzaren emaitza gisa adierazitako helburu berekoak, ebaluazio-irizpide berekoak eta antzeko iraupenekoak badira. Nolanahi ere, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.
Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.
Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.
«Laneko prestakuntza eta orientabidea» modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatu eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako teknikari-ziurtagiria izan beharko da. Ziurtagiriak prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera luzatua izan behar du.
Enpresa eta ekimen sortzailea modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko da.
Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak Aintzatespen eta Ebaluazio Sistemaren bidez egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta proiektuko lanbide-modulua gainditzen badute. Edonola ere, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan xedatutakoaren indarrez.
Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen eta moduluen arteko egokitasuna (horiek baliozkotzeko), eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna (horiek egiaztatzeko) VI. eranskinean jasotzen dira.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak eskaintza osoko modalitatean (araubide orokorrean ezarritakoaz bestelakoan), urrutiko irakaskuntzakoan nahiz beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.
Lehenengoa. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari espezialistaren tituluek ondoren zerrendatzen direnek ekainaren 6ko 954/2008 Errege Dekretuan ezarritako Patroigintzako eta modako goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional berberak izango dituzte. Hona aipatutako tituluak:
Kanpoko jantzigintza industriala, «Moda eta Jantzigintza» adarra.
Barruko jantzigintza industriala, «Moda eta Jantzigintza» adarra.
Emakumeentzako neurrira egindako jantzigintza, «Moda eta Jantzigintza» adarra.
Jantzigintza-industrien produkzioa, «Moda eta Jantzigintza» adarra.
Jostuntza eta joskintza, «Moda eta Jantzigintza» adarra.
Ehungintzako teknikaria, «Moda eta Jantzigintza» adarra.
Apirilaren 22ko 738/1994 Errege Dekretuan jasotako Patroigintzako goi-mailako teknikariaren tituluak eta apirilaren 22ko 737/1994 Errege Dekretuan jasotako Jantzigintza industrialeko prozesuetako goi-mailako teknikariaren tituluak ekainaren 6ko 954/2008 Errege Dekretuan ezarritako Patroigintzako eta modako goi-mailako teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango dituzte.
Dekretu honetan Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.
Bigarrena. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2010eko martxoaren 2an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.
0276 1. Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako materialak 165 1.a
0277 2. Jantzigintzako teknikak 198 1.a
0278 3. Jantzigintza industrialeko prozesuak 165 1.a
0165 4. Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa 100 2.a
0280 5. Jantzigintza industrialeko produkzioaren antolamendua 100 2.a
0264 6. Moda eta joerak 132 1.a
0286 7. Ehungintzako eta larrugintzako diseinuen analisia 100 2.a
0284 8. Prototipoak egitea 100 2.a
0285 9. Ehungintzako eta larrugintzako patroigintza industriala 231 1.a
0286 10. Patroien industrializazioa eta eskalatzea 100 2.a
0287 11. Patroigintzako eta modako proiektua 50 2.a
E200 12. Ingeles teknikoa 40 2.a
0288 13. Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 1.a
0289 14. Enpresa eta ekimen sortzailea 60 2.a
0290 15. Lantokiko prestakuntza 360 2.a
Zikloa guztira 2.000
lanbide-modulua: Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako materialak
Kodea: 0276
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 165 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 9
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak
Jantzigintza industrialeko produktuetan erabiltzen diren materialak identifikatzen ditu, eta proba eta saiakuntza egokien bidez haien propietateak zehazten ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Ehungintzako materien eta produktuen ezaugarriak eta propietateak deskribatu ditu.
Ehungintzako materiak motaren arabera sailkatu ditu.
Materien eta produktuen propietateak baldintzatzen dituzten parametroak neurtu ditu, tresna eta prozedura egokiak erabilita.
Ehungintzako materiak eta produktuak identifikatzeko ezarritako prozedurak deskribatu ditu.
Fabrikatu nahi den produktuaren arabera materiak hautatzeko jarraitu beharreko irizpideak identifikatu ditu.
Ehungintzako materien akats ohikoenak deskribatu ditu.
Ehungintzako materien sinbologiari buruzko araudia ezagutu du.
Ehungintzako materien erabilerak eta aplikazioak deskribatu ditu.
Ehungintzako produktuak eta materialak fabrikatzeko erabiltzen diren produkzio-prozesuak identifikatu ditu.
Ehungintzako materien eta produktuen laginak ezagutzen ditu, eta ezarritako saiakuntza- eta kontrol-prozedurak hautatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Ehungintzako materien eta produktuen mota saiakuntza fisikoen eta kimikoen bidez identifikatu du.
Ehungintzako materien eta produktuen egitura- eta portaera-ezaugarriak aztertu ditu.
Lagin batean ehungintzako materien eta produktuen propietateak zehaztu ditu, eta unitate egokietan adierazi ditu.
Onarpen- eta perdoi-marjinetan lortutako emaitzak balioetsi ditu.
Ezarritako prozeduretan zehaztuta dauden identifikatu eta neurtzeko baliabideak, tresnak eta materialak erabili ditu.
Parametroak segurtasunez, zehaztasunez eta metodikoki manipulatu eta neurtu ditu.
Jantzigintzako produktuetan larruak identifikatzen ditu, eta kalitateak, motak eta jasotako tratamenduak zehazten ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Larruak zurratzeko prozesua deskribatu du, eta sarrera eta irteerako produktuak adierazi ditu.
Larruen propietateak eta ezaugarriak prozedura egokien bidez aztertu ditu.
Larruen propietateak fabrikazio-prozesuekin edo haiek sorrarazi dituzten tratamenduekin lotu ditu.
Larru motak bereizi ditu eta horiek fabrikatu nahi diren gaien ezaugarriekin duten lotura adierazi du.
Larrurako ereduzko kalitate-prozesu bat deskribatu du.
Larruen kontrolari buruzko «ikuskapen-jarraibideak» prestatu eta aztertu ditu.
Motaren eta transformazio-prozesuaren ondorioz larruek dituzten akats ohikoenak adierazi ditu.
Azken produktuaren ezaugarrietan eragina duten akats eta anomalia ohikoenen ondorioak balioetsi ditu.
Elementu osagarria bere eginkizunarekin lotu du.
Elementu osagarriak modelora egokitzen direla ikusi du.
Materien eta produktuen tratamenduak, aprestuak eta akaberak hautatzen ditu, eta aldatzen diren propietateak edo ezaugarriak eta lortzen diren kalitateak ezagutzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Aprestuen eta akaberen prozedurak zehaztu ditu, eta erabilitako materiak, eta horiek ehungintzako materiei eta produktuei ematen dizkieten ezaugarriak adierazten ditu.
Lortu nahi diren ezaugarriei dagokienez, ehungintzako materiek izan behar dituzten aprestuak eta akaberak hautatzeko aplikatu behar diren irizpideak zehaztu ditu.
Ehungintzako materietan eta produktuetan, aplikatu zaizkien tratamenduak eta haiek lortzeko ezaugarriak ondorioztatu ditu.
Ehungintzako produktu baten akabera-prozesuek ematen dituzten propietateak eta prestazioak zerrendatu ditu.
Laginen gainean prozesuaren aurrekoa eta ondorengoa bereizi ditu.
Ehun teknikoak eta berariazko beste materia batzuk identifikatu, eta horien ezaugarriak eta aplikazioak deskribatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Ehun teknikoak erabiltzen direneko arlo nagusiak (automozioa, geozuntzak, nekazaritza, eraikuntza eta babes pertsonala, besteak beste) identifikatu ditu.
Horien erabilerak eta aplikazioak ezagutu ditu.
Jantzigintzaren sektorean ehun teknikoek duten garrantzia balioetsi du.
Jantzi adimendun deitutakoen funtzioak zehaztu ditu.
Ehungintzako eta larrugintzako produktuetan dauden joera berriak identifikatu ditu.
Ehungintzako eta larrugintzako materiak kontserbatu eta biltegiratzeko baldintzak zehazten ditu, eta horiek osagaien eta produktuen ezaugarriengan duten eragina aztertzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Ehungintzako materien eta produktuen, eta larruen mota, eta kontserbatu eta biltegiratzeko ingurune-baldintzak lotu ditu.
Materien, produktuen eta larruen motak horien bilgarrian edo merkataritza-aurkezpenean identifikatu ditu.
Ehungintzako materiak eta produktuak mantentzeko, biltegiak bete behar dituen kontserbazio-baldintzak (tenperatura, argia, hezetasuna, aireztapena) ondorioztatu ditu.
Ehungintzako materia eta produktuetarako bilgarrien eta merkataritza-aurkezpenen motak adierazi ditu haiek garraiatu eta biltegiratzeko.
Ehungintzako materien eta produktuen kontserbazio-sinbologia eta erabilera-argibideak erabili ditu.
Etiketatze-sinbologia normalizatutik abiatuta, materia mota, ehungintzako produktuak eta larruak identifikatu ditu.
Ehungintzako materiak eta produktuak, eta larruak biltegiratzeko erabiltzen diren baliabideen, eta garraio- eta manipulazio-sistemen ezaugarri funtzionalak eta segurtasun-baldintza operatiboak deskribatu ditu.
Edukiak
Materialak identifikatzea
Ehungintzako materien eta produktuen akatsak identifikatzea.
Ehungintzako materiak eta produktuak saiakuntza fisikoen eta kimikoen bidez identifikatu eta balioestea.
Ehungintzako materien eta produktuen aplikazioak ezagutzea.
Ehungintzako materien sailkapena, eta ezaugarri eta propietate fisikoak eta kimikoak. Araudia eta sinbologia.
Ehungintzako materiak lortzeko prozesuen eskema.
Ehungintzako materien (zuntzak, hariak, ehunak, ehundu gabeko oihalak, estaldurak) oinarrizko egiturak eta ezaugarriak.
Ehungintzako materien eta produktuen aplikazioak.
Materialen aplikazio berriak bilatzeko ekimena.
Aplikazio eta egoera berrien aurrean material jakin baten erreakzioak, portaerak eta osaera ezagutzeko jakin-mina.
Erabilitako materialen ezaugarriak ezagututa eta haiek eman ditzaketen propietateak zein diren jakinda, azken produktuaren emaitza hobetzeko interesa.
Ehungintzako materien sailkapenak ezartzeko, fabrikazio-prozesuak ondorioztatzeko eta haien erabilgarritasuna hautatzeko autonomia.
Zehaztasuna fitxa teknikoak erabiltzean, eta arauak eta sinbologia aplikatzean.
Materien eta produktuen laginak aztertzea
Azterketa kualitatiboen eta kuantitatiboen bidez ehungintzako materien eta produktuen parametroak neurtzea.
Neurgailuak erabiltzea.
Saiakuntzak egitea.
Hautatu, instalatu, doitu, kalibratu eta irakurtzeko irizpideak.
Laginak hartzeko teknikak.
Ehungintzako materiak eta produktuak aztertzeko aplikatzen diren arauak.
Materiak identifikatzeko saiakuntzak: zuntzak, hariak, ehunak, estaldurak eta larrua.
Propietateak egiaztatzeko saiakuntzak: erresistentzia, dimentsio-egonkortasuna, elastikotasuna.
Parametroak egiaztatzeko saiakuntza: izena, lodiera, luzera, bihurdura, kolorea, sendotasuna, ukia eta erorkera, besteak beste.
Neurtzeko eta saiakuntzak egiteko tresneria: kalibratzea eta mantentzea.
Saiakuntzei buruzko araudia.
Laginak ateratzeko, probetak egiteko eta saiakuntzak egiteko prozedura.
Emaitzak aztertu, ebaluatu eta tratatzeko prozedurak.
Arrisku pertsonalen, materialen eta ingurumenekoen prebentzioa.
Ordena- eta garbitasun-prozedurak.
Zehaztasuna, ordena eta metodoa azterketa- eta saiakuntza-prozedurak egitean, eta materialak sailkatzean.
Zuhurtasuna eta doitasuna parametroak neurtzean, eta aparatuak eta tresneria erabiltzean.
Norberaren eta tresneriaren segurtasunerako arauak eta gomendioak zorrotz betetzea.
Proba, azterketa edo saiakuntza bat egitean egokiena den metodoa edo prozedura zehaztearren erabakiak hartzeko autonomia.
Material jakin baten saiakuntzetan, azterketetan edo probetan lortutako emaitzei buruzko iritzia emateko zehaztasuna.
Larru motak identifikatzea
Larru zurratuen ezaugarri nagusiak identifikatzea: poroak, gainazalaren ukia, lodiera, gainazala.
Larruen aplikazioak ezagutzea.
Ikuskapen-prozesuak gauzatzea. Akatsak eta ondorioak.
Zehaztapenen eta perdoien aplikazioa.
Larruen mota eta ezaugarriak: egitura eta zatiak.
Zurraketa-prozesuaren aurreko tratamenduak: kontserbazioa eta erribera. Tratamenduan eragina duten ezaugarriak eta parametroak.
Zurraketa-prozesua: begetala, kromoa, substantzia sintetikoak.
Tindaketa eta koipeztatzea: tindaketa-metodoak, parametroak, koipeztatzea, lehortzea eta akaberak (motak, ezaugarriak eta parametroak).
Larru zurratuen ezaugarri nagusiak: poroak, gainazalaren ukia, lodiera, gainazala.
Larruen aplikazioak.
Larruen neurketak egitea.
Larruei buruzko kalitate-arauak.
Zehaztapenak eta perdoiak.
Aplikazio eta egoera berrien aurrean larru mota jakin baten erreakzioak, portaerak eta ezaugarriak ezagutzeko jakin-mina.
Larruek izaten dituzten akatsak ezagutu eta balioestea.
Erabilitako larruen ezaugarriak ezagututa eta haiek eman ditzaketen propietateak zein diren jakinda, azken produktuaren emaitza hobetzeko interesa.
Norberaren erabakiak hartzeko ekimena, metodo edo prozedura egokiena zehazteko.
Tratamenduak eta aprestuak hautatzea, eta materiak eta produktuak biltegiratzeko baldintzak
Akaberak identifikatzeko metodoak erabiltzea.
Ehungintzako materiei eta produktuei emandako ezaugarriak eta propietateak ezagutzea.
Akats ohikoenak egiaztatzea.
Ehungintzako materiak hobetzea: funtzioa eta ezaugarriak.
Tratamenduen sailkapena: mekanikoak, kimikoak eta termikoak.
Akaberak identifikatzeko metodoak.
Ehungintzako materiei eta produktuei emandako ezaugarriak eta propietateak.
Akats ohikoenak.
Aplikazio eta egoera berrien aurrean material jakin baten erreakzioak, portaerak eta ezaugarriak ezagutzeko jakin-mina.
Ehungintzako materiei emandako ezaugarriak ezagututa eta balioetsita, azken produktuaren emaitza hobetzeko interesa.
Norberaren erabakiak hartzeko ekimena, metodo edo prozedura egokiena zehazteko.
Ehun teknikoak identifikatzea
Jantzigintzako eta oinetakogintzako produktu adimendunak ezagutzea.
Ehun teknikoen materialen ezaugarriak.
Aplikazio-sektoreak.
Akaberen berrikuntza.
Jantzigintzako eta oinetakogintza produktu adimendunak.
Informatuta egotearen beharra balioestea.
Ehungintzako materiak eta produktuak, eta larruak kontserbatu eta biltegiratzeko baldintzak zehaztea
Manipulazio-irizpideak aplikatzea: sinbologia.
Materien, produktuen eta larruen merkataritza-aurkezpena egitea.
Ehungintzako materiak eta produktuak, eta larruak etiketatzeari buruzko araudia aplikatzea.
Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak egiaztatzea.
Materien, produktuen eta larruaren kontserbazioa eta bizitza baliagarria.
Bizitza baliagarria laburtzen edo asaldatzen duten agenteak.
Iraunkortasun- eta kontserbazio-baldintza egokiak.
Manipulazio-irizpideak: sinbologia.
Biltegiratzeko irizpideak.
Materien, produktuen eta larruen merkataritza-aurkezpena.
Ehungintzako materiak eta produktuak, eta larruak etiketatzeari buruzko araudia.
Manipulazio- eta biltegiratze-tekniken aurrean materiek dituzten portaera eta erreakzioak ezagutzeko jakin-mina.
Manipulazio- eta biltegiratze-baldintzen ezagutzatik eta egokitzapenetik abiatuta, eta haiek eman ditzaketen propietateak zein diren jakinda, azken produktuaren emaitza hobetzeko interesa.
Ordena- eta zehaztasun-irizpideei jarraituz, zereginak erabateko autonomiaz eta erantzukizunaz egiteko ekimena.
Zehaztasuna fitxa teknikoak erabiltzean, eta arauak eta sinbologia aplikatzean.
lanbide-modulua: Jantzigintzako teknikak
Kodea: 0277
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 198 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 12
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak
Ehungintzako eta larrugintzako materiak ebakitzen ditu, kontrol-parametroak identifikatzen ditu eta erabilitako tresneria justifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Transformatu beharreko produktuari buruzko fitxa teknikoaren zehaztapenak kontuan hartu ditu.
Kontrol-parametroak doitzean materialaren ezaugarriak kontuan hartu ditu.
Markaketa jarraibide teknikoen arabera egin du.
Ehuna zabaldu edo larrua prestatu du.
Segurtasun-arauak bete ditu.
Gauzatutako prozesuaren kalitatea kontrolatu du.
Ebakitako jantziak mihiztatze-prozesuan sartzeko prestatu ditu.
Jantzigintzako prozesurako makineria eta tresneria prestatzen ditu, kontrol-parametroak identifikatzen ditu eta hautatutako baliabideak justifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Transformatu beharreko produktuari buruzko fitxa teknikoaren zehaztapenak kontuan hartu ditu.
Makinen organo eragileak doitzean materialaren ezaugarriak eta jarraibideak kontuan hartu ditu.
Tresneriaren segurtasun-sistemek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu du.
Lanpostua antolatzean ergonomia eta segurtasuna nabarmendu ditu.
Ehungintzako eta larrugintzako materiak mihiztatzen ditu, eta, horretarako, prozesuari buruzko informazioa gauzatze- eta kontrol-eragiketekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Egin nahi den jantziaren zatiak identifikatu ditu.
Piezen forma eta dimentsioak kontuan hartu ditu, joste-prozesua optimizatzeko.
Fitxa teknikoan zehaztutako puntadak eta josturak aplikatu ditu.
Segurtasun-arauak bete ditu.
Jantziaren diseinuaren arabera dagozkion osagarriak aplikatu ditu.
Jantzigintza-prozesuaren emaitzazko jantziaren kalitate-kontrola egin du.
Ehungintzako eta larrugintzako jantzien akabera-eragiketak egiten ditu, eta, horretarako, prozesuari buruzko informazioa gauzatze- eta kontrol-eragiketekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Prozesuari buruzko informazio teknikoa identifikatu du.
Lisatze-prozesurako beharrezko tresneria prestatu du.
Tresneria lisatu beharreko materialaren ezaugarrietara egokitu du.
Instalatutako segurtasun-sistemek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu du.
Prozesuaren zehaztutako kontrol-parametroak (tenperatura, presioa, denbora) doitu ditu.
Amaitutako prozesuaren kalitate-kontrola egin du.
Ehunezko eta larruzko jantziak biltegiratu eta bidaltzeko prestatzen ditu, eta, horretarako, manipulazio- eta identifikazio-protokoloak etiketatzeari buruzko araudiarekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Materialen osaerari buruzko etiketak identifikatu ditu.
Bukatutako produktuaren manipulazioari eta kontserbazioari buruzko etiketak identifikatu ditu.
Bukatutako jantziari dagozkion etiketak finkatu ditu.
Amaierako kalitate-kontrola egin du.
Ehunezko jantzia eskuz edo baliabide mekanikoen bidez poltsaratu du.
Larruzko jantziak eskuz paketatu ditu.
Edukiak
Ehungintzako eta larrugintzako materialak ebakitzea
Dokumentazio teknikoa interpretatzea.
Eragiketak sekuentziatzea, eta ebaketa-prozesuetan beharrezkoak diren tresneria hautatu, prestatu eta doitzea.
Ehunak ebakitzeko zabaltzea.
Ebaketa-prozesuak gauzatzea.
Ebaketa-prozesuen emaitzazko kalitatea egiaztatzea.
Datu teknikoak ekartzea, hala nola, materialen kontsumoa eta modeloaren piezakatzea.
Makinei eta tresnei buruzko informazio-katalogoak eta -liburuxkak maneiatzea.
Makinak eta erremintak maneiatzean norberaren segurtasunari eta erabilerari buruzko arauak aplikatzea.
Lanpostua eta erabilitako elementuak garbitzea.
Ebaketa-prozesuak.
Ehungintzako eta larrugintzako materiak ebakitzeko tresneria.
Ebaketa-makinen elementu eragileak.
Markaketa: errendimenduak kalkulatzea.
Larruak ebakitzearren prestatzeko teknikak.
Ebaketa-prozesua ehungintzan edo larrugintzan.
Kalitate-kontrola ebaketan.
Jantzigintzarako prestaketa-teknikak.
Ordena, metodoa, doitasuna eta autonomia jarduerak gauzatzean.
Parte-hartze aktiboa eta erantzukizuna zuzendutako jardunetan.
Informazio teknikoa kritikoki erabiltzea.
Informatuta egon beharra balioestea eta konponbideak bilatzeko interesa izatea.
Arriskuen prebentzioarekiko eta jardun seguruekiko konpromisoa.
Materiak paketatzeko makinak eta tresnak prestatzea.
Makinak prestatu eta doitzea.
Ehungintzako eta larrugintzako makinen segurtasun-sistemek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzea.
Lanpostua prestatu eta antolatzean ergonomia eta segurtasuna nabarmentzea.
Jantzigintzako makinak ehunezko eta larruzko jantzietarako.
Ehungintzako makinen organo eragileak.
Larrugintzako makinen organo eragileak.
Lanpostuaren antolamendua: ergonomia eta segurtasuna.
Ordena, metodoa, doitasuna eta autonomia mihiztatzeko makinen eta tresnen prestaketan eta lehen mailako mantentze-lanetan.
Parte-hartze aktiboa eta erantzukizuna zuzendutako jardunetan.
Ergonomiarekiko eta prebentzioarekiko konpromisoa.
Ehungintzako eta larrugintzako materialak mihiztatzea
Fitxa teknikoa interpretatzea.
Jantzigintza-prozesurako materialak identifikatu eta prestatzea.
Fitxa teknikoan zehaztutako puntadak eta josturak aplikatzea.
Mihiztatze-prozesua gauzatu eta optimizatzea.
Osagarriak aplikatzea, jantziaren diseinuaren arabera.
Mihiztatze-prozesuen emaitzazko kalitatea egiaztatzea.
Segurtasun-arauak aplikatzea.
Metodoak eta denborak.
Puntadak eta josturak jantzigintza-prozesuan.
Osagarriak. Kokapena.
Prozesuaren kalitatea kontrolatzeko teknikak.
Ordena, metodoa, doitasuna eta autonomia jarduerak gauzatzean.
Parte-hartze aktiboa eta erantzukizuna zuzendutako jardunetan.
Informazio teknikoa kritikoki erabiltzea.
Informatuta egon beharra balioestea eta konponbideak bilatzeko interesa izatea.
Arriskuen prebentzioarekiko konpromisoa.
Ehunezko edo larruzko jantzien akabera-eragiketak
Lisatzeko tresneria hautatu eta prestatzea.
Akabera-eragiketak egitea.
Akabera-prozesuen emaitzazko kalitatea egiaztatzea.
Lisaburdina industrialen segurtasun-sistemek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzea.
Ehunezko eta larruzko jantziak lisatzeko tresneria.
Akaberetako makinen organo eragileak doitzeko eragiketak.
Lisatze-prozesuaren parametroak.
Jantzien akaberen kalitatea kontrolatzeko teknikak.
Ordena, metodoa, doitasuna eta autonomia jarduerak gauzatzean.
Parte-hartze aktiboa eta erantzukizuna zuzendutako jardunetan.
Arriskuen prebentzioarekiko konpromisoa.
Ehunezko eta larruzko jantziak etiketatu eta poltsaratzea
Etiketak identifikatu eta ipintzea.
Amaierako kalitate-kontrola egitea.
Bukatutako produktuak poltsaratu edo paketatzea.
Osaerari buruzko etiketak.
Manipulazioari eta kontserbazioari buruzko etiketak.
Ehunezko jantziak poltsaratzeko eragiketak.
Larruzko jantziak poltsaratzeko eragiketak.
Ordena, metodoa, doitasuna eta autonomia jarduerak gauzatzean.
Parte-hartze aktiboa eta erantzukizuna zuzendutako jardunetan.
Informatuta egon beharra balioestea eta konponbideak bilatzeko interesa izatea.
Arriskuen prebentzioarekiko konpromisoa.
lanbide-modulua: Jantzigintza industrialeko prozesuak
Kodea: 0278
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 165 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 9
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak
Produkzio-prozesuak aztertuz, jantzigintzaren, oinetakogintzaren eta larrukigintzaren industriako materien, produktuen eta informazioaren fluxuak antzematen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Prozesu bakoitzerako produkzio-lerroak identifikatu ditu.
Hornitutako materialen eta produktuen arabera, kanpoko hornidura mota bakoitza deskribatu du.
Jantzigintzako prozesu industrialetan materialak eta produktuak barruan banatzeko sistemak aztertu ditu.
Produktu motaren arabera, gehien erabiltzen diren kanpoko banaketa motak deskribatu ditu.
Jantzigintza industrialaren, oinetakogintzaren eta larrukigintzaren produkzio-prozesuak sorrarazten duen dokumentazioa identifikatu du.
Ehungintza eta larrugintza industrialaren prozesuak zehazten ditu, sekuentzia aztertzen du eta prozesuaren aldagaiak justifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Fabrikazio-prozesuan eragina duten materialen ezaugarriak aztertu ditu.
Ebaketa, mihiztatze, akabera eta aurkezpeneko prozesuetan beharrezkoak diren makinak eta tresneria deskribatu ditu.
Markaketa aztertu du, transformatu nahi diren materialen ezaugarriak eta propietateak, eta eskuragarri dauden tresneria eta makineria kontuan izanda.
Koltxoia zabaltzeko sistema zehaztu du.
Modeloa zabaldu eta ebakitzeko eragiketak aztertu ditu.
Modeloa mihiztatzeko prestaketa-eragiketak aztertu ditu.
Jantzia egin eta muntatzeko eragiketak zehaztu ditu.
Produkzio-prozesuko eragiketen diagrama irudikatu du.
Fabrikazio-prozesuen faseetako makinak eta erremintak irudikatu ditu.
Fabrikazio-prozesuen laneko denborak eta metodoak kalkulatu eta aztertu ditu.
Lanari buruzko zehaztapen teknikoak eta kalitate-perdoiak zehaztu ditu.
Oinetakogintza eta larrukigintza industrialaren prozesuak zehazten ditu, sekuentzia aztertzen du eta prozesuaren aldagaiak justifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Fabrikazio-prozesuan eragina duten materialen ezaugarriak, propietateak eta akatsak aztertu ditu.
Ebaketa, mihiztatze, akabera eta aurkezpeneko prozesuen eragiketak eta sekuentzia aztertu ditu.
Ebaketa, mihiztatze, akabera eta aurkezpeneko prozesuetan beharrezkoak diren makinak eta tresneria deskribatu ditu.
Markaketa eta materialen zehaztapenak aztertu ditu.
Modeloaren araberako ebaketa-sistema zehaztu du.
Modeloa mihiztatzeko prestaketa-eragiketak zehaztu ditu, haren ezaugarriak eta berezitasunak kontuan izanda.
Laneko jarraibideetan edo faseen zerrendetan jantzia lotu eta muntatzeko eragiketak zehaztu ditu.
Produkzio-prozesuko eragiketen diagrama irudikatu du.
Fabrikazio-prozesuen laneko denborak eta metodoak kalkulatu eta aztertu ditu.
Lanari buruzko zehaztapen teknikoak eta kalitate-perdoiak zehaztu ditu.
Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako makineria eta instalazioak identifikatzen ditu, eta horien funtzionamendua eta laneko parametro garrantzitsuenak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Garraio motaren arabera, ereduzko instalazioak aztertu ditu.
Lan motaren arabera makinak sailkatu ditu.
Ekipamenduaren eta instalazioen elementuak zerrendatu ditu.
Puntaden eta josturen motei buruzko araudia (UNE, ISO) aztertu du.
Jantzigintzako makinak, besteak beste, puntada motaren, arrasteen, osagarrien eta gidarien arabera sailkatu ditu.
Jantzigintza industrialeko makinen elementu eragileak identifikatu ditu.
Jantzigintza industrialeko makinen elementuen funtzionamendua deskribatu du.
Puntada eta material mota bakoitzaren ezaugarriak baldintzatzen dituzten parametroak aztertu ditu.
Elementu bakoitzaren funtzioa horrek multzoan duen eraginarekin lotu du.
Orratzaren egokitzapena eta josteko harien izena edo kopurua zehaztu ditu.
Puntaden ezaugarrietan eragina duten beste elementu eragile batzuen kalibrazioa zehaztu du.
Prozesuren dokumentazioa aztertu du.
Makinak eta tresneria oinplanoan banatzen ditu, eta produkzio-ahalmena eta haien antolaera fabrikazio-prozesuarekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Produkzio jakin baten arabera, beharrezko langile eta makina kopurua kalkulatu du.
Laneko erritmoa eta horren perdoiak kalkulatu ditu.
Produkzio-lerroak orekatu ditu.
Makinak, tresneria eta langileak irudikatzeko araudia aztertu du.
Makinak eta tresneria oinplanoan ezartzeko eskemak egin ditu, eta horiek langileekin eta produkzioarekin lotu ditu.
Makinen eta langileen oinplanoko banaketan materialek egiten duten ibilbidearen eskemak egin ditu.
Funtzionamendurako eta segurtasun-baldintzak betetzeko beharrezko espazioak kontuan hartu ditu.
Jantzigintza industrialeko produktuen kostuak zehazten ditu eta, horretarako, fabrikazio-hautabideak aztertzen ditu, eta irizpide ekonomikoak eta ingurumenekoak aplikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Fabrikazio-prozesuan eragina duten kostu motak aztertu ditu.
Produkzio-kostuak baldintzatzen dituzten faktore teknikoak eta antolamendukoak identifikatu ditu.
Zuzeneko kostuak kalkulatu ditu.
Zeharkako kostuak jasanarazi ditu.
Banaketa-irizpideak kontuan hartu ditu.
Kostu-dokumentuen fitxak bete ditu.
Fabrikazio-proposamenetan zehaztutako denboretatik eta makinetatik abiatuta, jantzien kostuak kalkulatu ditu.
Produkzio-proposamen bakoitzaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa balioetsi ditu.
Edukiak
Jantzigintza industrialean, ehungintzan eta larrugintzan materien, produktuen eta informazioaren fluxu logistikoak antzematea
Materien, produktuen eta informazioaren fluxua aztertzea.
Dokumentazioa kodetu eta artxibatzea.
Materialen fluxuak: garraioa eta biltegiratzea.
Produktuen fluxuak: biltegiratzea eta banaketa.
Informazioaren fluxuak: dokumentazio logistikoa.
Dokumentazioa kodetu eta artxibatzeko teknikak.
Betetze-teknikak.
Dokumentuak kudeatzeko softwarea.
Jarrera metodikoa.
Ordena eta zehaztasuna.
Jantzigintzaren industriako fabrikazio-prozesuak zehaztea
Fabrikazio-prozesuetan eragina duten faktoreak aztertzea.
Prozesuaren faseak eta eragiketa-sekuentzia zehaztea.
Eskakizunak eta aldagaiak.
Prozesuen diagrama irudikatzea.
Lan-metodoak aztertzea eta denborak kalkulatzea.
Lanari buruzko zehaztapen teknikoak eta kalitate-perdoiak zehaztea.
Jantzigintzako fabrikazio-prozesuen motak: produktuen, makinen eta tresneriaren, garraiobideen eta materialen antolaeraren arabera.
Prozesuaren faseak: fabrikazio-prozesuan erabiltzen diren eragiketa motak eta baliabideak. Eragiketa-sekuentzia.
Prozesuen eskakizunak: ezarpena, mantentze-lanak, kontrola eta produktibitatea. Prozesuaren aldagaiak.
Prozesuen diagramak. Materialak ebakitzea. Mihiztatzea prestatzea. Osagaiak mihiztatzea. Jantzien akaberak.
Prozesuaren faseak eta eragiketa-sekuentzia zehazteko autonomia.
Aldagaiak ezagutzetik abiatuta emaitza hobetzeko interesa.
Zehaztasuna, ordena eta jarrera metodikoa.
Oinetakogintzaren eta larrukigintzaren industriako fabrikazio-prozesuak zehaztea
Fabrikazio-prozesuetan eragina duten faktoreak aztertzea.
Prozesuaren faseak eta eragiketa-sekuentzia zehaztea.
Eskakizunak eta aldagaiak.
Prozesuen diagrama irudikatzea.
Lan-metodoak aztertzea eta denborak kalkulatzea.
Lanari buruzko zehaztapen teknikoak eta kalitate-perdoiak zehaztea.
Oinetakogintzako eta larrukigintzako fabrikazio-prozesuen motak: produktuen, makinen eta tresneriaren, garraiobideen eta materialen antolaeraren arabera.
Prozesuaren faseak: fabrikazio-prozesuan erabiltzen diren eragiketa motak eta baliabideak, eragiketa-sekuentzia.
Prozesuen eskakizunak: ezarpena, mantentze-lanak, kontrola eta produktibitatea. Prozesuaren aldagaiak.
Prozesuen diagramak. Materialak ebakitzea. Mihiztatzea prestatzea. Osagaiak mihiztatzea. Jantzien akaberak.
Prozesuaren faseak eta eragiketa-sekuentzia zehazteko autonomia.
Aldagaiak ezagutzetik abiatuta emaitza hobetzeko interesa.
Zehaztasuna, ordena eta jarrera metodikoa.
Ehungintzaren, oinetakogintzaren eta larrukigintzaren industrian tresneria, instalazioak eta makineria identifikatzea
Produkziorako instalazio osagarriak aztertzea. Ebaketa, mihiztatze eta akaberarako ekipamendua aztertzea. Puntada eta jostura motei buruzko araudia aztertzea. Ekipamendua prozesatu beharreko materialera egokitzea. Prozesuaren dokumentazioa aztertzea.
Produkziorako instalazio osagarriak sektorean. Tresneria eta elementuak.
Ebaketarako ekipamendua. Ebaketa-mahaiak. Ebakitzeko makinak. Presio bidez ebakitzeko tresneria. Ordenagailuz lagundutako ebaketa.
Mihiztatzeko ekipamendua. Josteko, brodatzeko eta bigungarria jartzeko makinak. Lotzeko makinak. Makina automatiko programagarriak.
Akaberarako ekipamendua. Lisatzeko, tolesteko, etiketatzeko eta ontziratzeko makinak eta tresneria. Makina automatiko programagarriak.
Informatuta eta eguneratuta egoteko interesa.
Jantzigintza industrialerako makineriaren oinplanoko banaketa
Fabrikazio-sistemen sailkapena.
Orekatu eta ezartzeko beharrezko kalkuluak.
Orekatzeak eta ezarpenak egitea.
Materialen eta langileen ibilbideen eskemak egitea.
Materialen formaren eta antolaeraren araberako sistemak.
Barne-garraioaren araberako sistemak.
Fabrikazio-sistemak ezartzeko teknikak:
Sistema mekanizatuak.
Sistema tradizionalak.
Egungo sistemak.
Lan-sistemak hautatzeko irizpideak.
Eragiketen zerrendak eta sekuentziazioa.
Ezarpen-teknikak. Ezarpena aztertu eta optimizatzea.
Produktuen zirkulazio-zirkuituak optimizatzeko teknikak.
Lerroak orekatzea.
Zehaztasuna kalkuluak egitean.
Zuzentasuna orekatzeak egitean.
Autonomia jarduerak egitean.
Arriskuen prebentzioarekiko eta segurtasun-jardunekiko konpromisoa.
Jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako kostu industrialak zehaztea
Kostuak aztertzea.
Kostuak kalkulatu eta zehaztea.
Kostu-dokumentuak egitea. Desbideratzeak.
Fabrikazio-proposamenen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertzea.
Kostuaren motak eta osagaiak.
Aurreikusitako kostua eta benetako kostua. Desbideratzeen jatorria.
Desbideratzeak teknikoki eta ekonomikoki aztertzeko metodoak.
Lermak aurreikustea.
Jarrera metodikoa eta zehaztasuna kalkuluak egitean.
Emaitzak hobetzeko interesa.
Autonomia eta ordena jarduerak egitean.
lanbide-modulua: Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa
Kodea: 0165
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 100 ordu
ECTS kredituetako baliokidetasuna: ECTS:9
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak
Kalitatea ziurtatzeko sistemak errazago ezarri eta mantentzeko jardunak zehazten ditu, eta haien oinarrizko faktoreak eta kontzeptuak interpretatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Kalitatea ziurtatzeko sistemen oinarriak eta printzipioak identifikatu ditu.
Kalitatea kudeatzeko sistemetan ezarritako legezko eskakizunak identifikatu ditu.
Kalitatearen barne-ikuskapenean bete beharreko eskakizunak eta prozedura deskribatu ditu.
Kalitate-sistemen funtzionamendua aztertzeko dokumentuek barne hartu beharreko gutxieneko dokumentu-euskarria eta eskakizunak deskribatu ditu.
Kalitatea ziurtatzeko arauen edukia interpretatu du.
Kalitatea ziurtatzeko sistema bati buruzko dokumentazioa kontrolatu du.
Enpresa batean kalitate-sistema bat ziurtatzeko erabiltzen den jardun-prozedura estandarra deskribatu du.
Enpresa-bikaintasuneko ereduak errazago ezarri eta mantentzeko jardunak zehazten ditu, eta haien oinarrizko faktoreak eta kontzeptuak interpretatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Erabateko kalitate-sistema baten kontzeptuak eta helburuak identifikatu ditu.
EFQM ereduaren antolamendu-egitura deskribatu du, eta haren abantailak eta eragozpenak identifikatu ditu.
EFQM ereduak enpresa-bikaintasuneko bestelako ereduekiko dituen aldeak antzeman ditu.
Ereduaren autoebaluazioan barne hartu beharreko eskakizunak eta prozedura deskribatu ditu.
Kalitatea kudeatzeko metodologiak eta tresnak deskribatu ditu (5s, konpetentzien kudeaketa eta prozesuen kudeaketa, besteak beste).
Kalitatea kudeatzeko metodologiak eta tresnak horien aplikazio-esparruarekin lotu ditu.
Sektoreko industrietako kalitate-sistema baten adierazle nagusiak zehaztu ditu.
Litezkeen jardun-esparruak hautatu ditu, adierazitako hobekuntza-helburuen arabera.
Dagozkien adierazleen bidez ezaugarritutako helburuak aplika daitezkeen kalitate-metodologiekin edo tresnekin lotu ditu.
Tresnaren edo ereduaren aplikazioa planifikatu du.
Kalitatea kudeatzeko sistema baten ezarpenerako eta jarraipenerako beharrezko dokumentuak prestatu ditu.
Enpresa-bikaintasunaren aintzatespena lortzeko erabiltzen den jardun-prozedura estandarra deskribatu du.
Laneko arriskuen prebentziorako sistemak errazago ezarri eta mantentzeko jardunak zehazten ditu, eta haien oinarrizko faktoreak eta kontzeptuak interpretatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Laneko arriskuen prebentziorako sistemetan ezarritako oinarriak, printzipioak eta legezko eskakizunak identifikatu ditu.
Enpresaren esparruan larrialdi-plan baten osagaiak deskribatu ditu.
Diagramen eta organigramen bidez, ereduzko enpresa baten laneko arriskuen prebentziorako egitura funtzionala azaldu du.
Laneko arriskuen prebentzioaren barne-ikuskapenean bete beharreko eskakizunak eta prozedura deskribatu ditu.
Laneko arriskuen prebentziorako dokumentu-sistemak eta horren kontrolak barne hartu beharreko gutxieneko eskakizunak deskribatu ditu.
Norbera babesteko ekipamenduak zein arriskutatik babesten duten kontuan izanda sailkatu ditu.
Norbera babesteko ekipamendua mantendu, zaindu eta berritzeko eragiketak deskribatu ditu.
Norbera babesteko ekipamendua nola erabili deskribatu du.
Laneko arriskuen prebentzioa sustatzeko teknikak deskribatu ditu.
Produkzio-baliabide baten arriskuak arauaren arabera ebaluatu ditu.
Arrisku-faktoreak jardunerako prebentzio-teknikekin lotu ditu.
Ingurumen-kudeaketako sistemak errazago ezarri eta mantentzeko jardunak zehazten ditu, eta haien oinarrizko faktoreak eta kontzeptuak interpretatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Ingurumen-kudeaketako sistemen oinarriak eta printzipioak identifikatu ditu.
Ingurumen-kudeaketako sistemetan ezarritako legezko eskakizunak identifikatu ditu.
Barne-ikuskapenean bete beharreko eskakizunak eta prozedura deskribatu ditu.
Ingurumen-kudeaketako sistemen funtzionamendua aztertzeko dokumentuek barne hartu beharreko gutxieneko eskakizunak deskribatu ditu.
Ingurumen-babesari buruzko arauen edukia interpretatu du.
Ingurumen-babeseko sistema bati buruzko dokumentazioa kontrolatzeko prozedurak prestatu ditu.
Kutsatzaileak murriztea sustatzeko teknikak deskribatu ditu.
Kutsatzaileak kontrolatu eta murrizteko programa deskribatu du.
Gizartearen ingurumen- eta kultura-ondarea zaindu eta babesteko balioekiko konpromiso etikorako jarraibideak ezarri ditu.
Sektoreko enpresen jardueran sor daitezkeen gune kutsatzaile nagusiak antzematen ditu, eta agente kutsatzaileek ingurumenaren gainean dituzten ondorioak deskribatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Diagramen bidez, ereduzko enpresa baten produkzio-prozesua irudikatu du.
Agente kutsatzaile nagusiak identifikatu ditu, haien jatorria eta ingurune hartzaileen gainean dituzten ondorioak kontuan izanda.
Industria-jardueran sorrarazitako ingurumen-ondorioen inbentarioa egin du.
Gune kutsatzaileak jatorriaren arabera sailkatu ditu, eta neurri zuzentzaileak proposatu ditu.
Aplikatzekoak diren legezko mugak identifikatu ditu.
Kutsatzaile bakoitzerako legerian edo erabilera-arauetan ezarritako laginketa-teknikak identifikatu ditu
Nazioarteko legeriaren eta/edo arauen arabera erabiltzen diren teknika analitiko nagusiak identifikatu ditu.
Jarduerari edo produktuari lotutako ingurumen-alderdiei dagokienez, datuak biltzeko prozedura egokiena azaldu du.
Datuak tratatzeko informatika-programak aplikatu eta kalkulu estatistikoak egin ditu.
Edukiak
Kalitatea ziurtatzea
Kalitatea ziurtatzeko arauak identifikatzea.
Prozesuak (prozedurak) identifikatzea. Adierazleak. Helburuak.
Dokumentazioa kontrolatzea.
Kalitatea ziurtatzeko arauak.
Dokumentu-sistema.
Ikuskapenak: motak eta helburuak.
Zorroztasuna dokumentu-sistema kontrolatzean.
Kalitatea ziurtatzeko konpromisoa.
Kalitatea kudeatzea
Enpresa-bikaintasuneko ereduak identifikatzea.
Europako EFQM eredua aztertzea.
Sektoreko industrien adierazle nagusiak zehaztea.
Kalitate-erremintak erabiltzea.
Hobekuntza-jardunak zehaztu eta planifikatzea, horiek aplikatzeko.
Beharrezko dokumentuak prestatzea.
Enpresa-bikaintasuneko ereduen arteko aldeak.
Europako EFQM eredua. Irizpideak. EFQM ereduaren arabera enpresa ebaluatzea.
Enpresa-bikaintasuneko ereduak ezartzea.
Autoebaluazio-sistemak: abantailak eta eragozpenak.
Autoebaluazio-prozesua.
Hobekuntza-plana.
Enpresarenganako aintzatespena lortzeko prozedura.
Erabateko kalitateko tresnak («5s», konpetentzien kudeaketa eta prozesuen kudeaketa, besteak beste).
Zehaztasuna prozedurak garatzean.
Kalitatearen kudeaketarekiko eta hobetzeko jardunekiko konpromisoa.
Laneko arriskuen prebentzioa
Arriskuen prebentzioari buruzko araudia aztertzea.
Arauen sailkapena jarduera arloaren eta arrisku motaren arabera.
Produkzio-baliabide baten arriskuak ebaluatzea.
Arriskuen eta dagozkion prebentzio-neurrien arteko lotura.
Norbera babesteko ekipamendua sailkatzea.
Laneko arriskuen prebentzioa sustatzeko teknikak aztertzea.
Estatuaren, autonomia-erkidegoaren edo udalaren esparruko xedapenak.
Arriskuen prebentzioa enpresaren barne-arauetan.
Prebentzioarekin zerikusia duten enpresaren arlo funtzionalak. Organigramak.
Prebentzioaren antolamendua enpresa barruan.
Norbera babesteko ekipamenduak, zein arriskutatik babesten duten kontuan izanda.
Zaintza- eta mantentze-arauak.
Ziurtapen- eta erabilera-arauak.
Enpresa-politikaren eredu gisa, arriskuen prebentziorako kultura sustatzeko teknikak.
Zorroztasuna arriskuak ebaluatzean.
Arriskuen prebentzioarekiko eta jardun seguruekiko konpromisoa.
Ingurumena babestea
Ingurumen-kudeaketari buruzko araudia aztertzea.
Dokumentazioa kontrolatzeko prozedurak zehaztea.
Ingurumen-babesa sustatzeko teknikak aztertzea.
Estatuaren eta autonomia-erkidegoaren esparruko xedapenak.
Ingurumen-babesarekin zerikusia duten enpresaren arlo funtzionalak.
Organigramak.
Ingurumen-babesaren antolamendua enpresa barruan.
Enpresa-politikaren eredu gisa, ingurumen-babesaren kultura sustatzeko teknikak.
Informatuta eta eguneratuta egon beharra balioestea.
Zehaztasuna kalitatearen kudeaketa planifikatzean.
Ingurumena babestearen aldeko konpromisoa.
Industria-hondakinak kudeatzea
Industria-hondakin bereizgarrienak identifikatzea: horien bilketa, garraioa eta biltegiratze-zentroak.
Jardueran sortutako ingurumen-alderdien inbentarioa egitea.
Industria-hondakinei aplikatzen zaizkien tratamenduak aztertzea.
Ingurumen-babesa estatistikoki ebaluatzeko datuak bildu eta tratatzea.
Industria-hondakin ohikoenak.
Industria-hondakinen kudeaketa formalizatzeko beharrezko dokumentazioa.
Hondakinak bildu eta garraiatzeko sistemak.
Industria-hondakinak biltegiratzeko guneak.
Industria-hondakinak gutxienera murrizteko sistemak: produktua aldatzea, prozesua optimizatzea, jardunbide egokiak eta teknologia garbiak erabiltzea.
Jatorriko birziklatzea.
Ingurumen-babesa ebaluatzeko teknika estatistikoak.
Zuhurtasuna industria-hondakinak kudeatzean.
Ingurumena babestearen aldeko konpromisoa.
lanbide-modulua: Jantzigintza industrialeko produkzioaren antolamendua
Kodea: 0280
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 100 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 6
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak
Lehengaien eta osagaien hornikuntza zehazten du eta, horretarako, produkzio-beharrak aztertu eta beharrezko baliabideak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Lehengaien eta osagaien beharrak identifikatu ditu.
Produkzio-sortetarako hornidura-maiztasuna kalkulatu du.
Stocken kokapena eta tamaina zehaztu ditu.
Barruko garraiobideak eta horiek jarraitu beharko dituzten ibilbideak zehaztu ditu.
Kanpoko garraioen ezaugarriak identifikatu ditu.
Hornikuntza-plana zehaztu du.
Hornidura-denborak bete ditu.
Lehengaien harrera, osagaien biltegiratzea eta produktuen bidalketa kudeatzen ditu, eta horiek manipulatzeko, eta barruan eta kanpoan banatzeko ezarritako baliabideak eta prozedurak justifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Lehengaiak, osagaiak eta produktuak hartzeko prozedurak identifikatu ditu.
Ehungintzako materiak eta produktuak, eta larruak kontserbatu eta biltegiratzeko baldintzak zehaztu ditu.
Indarrean dagoen araudia kontuan hartu du.
Materiak eta produktuak kontserbatu eta biltegiratzeko berariazko sinbologia identifikatu du.
Biltegiratze-metodoa produktuaren ezaugarriekin eta eskuragarri dagoen espazioarekin lotu du.
Paketatze mota eta etiketatze-sistema zehaztu ditu.
Produktuak hartu, biltegiratu eta bidaltzearekin lotuta, langileen segurtasun eta osasunerako eta ingurumen-babeserako arriskuak identifikatu ditu.
Inbentarioa kontrolatzeko metodoa ezarri du.
Fabrikazio-programak egiten ditu, eta esleitutako baliabideak produkzio-ahalmenarekin lotuta justifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Egin beharreko jantzi kopurua gauzatze-epearekin eta beharrezko produkzio-ahalmenarekin lotu du.
Produkzio sorten tamaina egokia zehaztu du.
Ezarritako prozedurari erantzuten dioten tresneria eta instalazio eskuragarriak identifikatu ditu.
Prozesuko materialak jarraitu beharreko bidea identifikatu du.
Eskuragarri dagoen tresneriaren ahalmena zehaztu du.
Kargaren eta erabilitako baliabideen guztizko ahalmenaren arteko lotura aztertu du.
Produkzioaren bide kritikoak identifikatu ditu.
Denbora-unitateko produkzioa zehaztu du, ezarritako epean eskaerari erantzuteko.
Prozesuan ezarritako eragiketak egiteko gai izango diren giza baliabideak esleitu ditu.
Produkzioaren programazioari buruzko dokumentazioa kudeatzen du, informazio garrantzitsua antolatuz eta prozesatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
Produkzioa programatu eta kontrolatzeko beharrezko dokumentuak identifikatu ditu.
Produkzioa antolatu eta kontrolatzen laguntzeko informatika-programak antzeman ditu.
Denetariko lan-dokumentuak sortu ditu (ibilbide-orriak, materialen zerrenda, fitxa teknikoak, argibide-orriak eta prozesuaren kontrol estatistikoa, besteak beste).
Kontsultatu edo sortutako dokumentazio teknikoa antolatu eta artxibatu du.
Produkzioren kontrola kudeatzen du eta, horretarako, erabilitako teknika fabrikazioaren jarraipena egiteko metodoekin lotzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Produkzioa kontrolatzeko, fabrikazio-prozesurako eredu egokiena identifikatu du.
Produkzioaren jarraipena egiteko zehaztu duen metodoak aukera ematen du produkzioaren kontrola eta, behar izanez gero, erreakzio-denbora optimizatzeko.
Baliabideen erabilera bereziko aldietarako edo eskaeraren aldaketa-aldietarako birprogramazio-ereduak ezaugarritu ditu.
Produkzioa gainbegiratu eta kontrolatzeko estrategiak deskribatu ditu.
Produkzio-instalazioak mantentzeko programak kudeatzen ditu eta, horretarako, horiek produkzioaren fidagarritasunean duten eragina aztertzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Mantentze-lan industrialen motak aztertu ditu.
Ereduzko produkzio-lerro batek eskatzen dituen mantentze-lanak aztertu ditu.
Tresneriaren, makinen eta instalazioen mantentze-lanak kontrolatzeko fitxak diseinatu ditu.
Ereduzko produkzio-lerro baten makina, tresneria eta instalazio guztien mantentze-lanak planifikatu ditu.
Ikasgelako/lantegiko makinen mantentze-lanak plangintza jakin baten arabera egin ditu.
Mantentze-lan prebentiboak ebaluatu ditu.
Edukiak
Hornikuntza zehaztea
Hornikuntza-beharrak eta -maiztasuna kalkulatzea.
Hornikuntza- eta logistika-ibilbideak aztertzea.
Hornikuntza-plana egitea.
Hornikuntza-plana.
Hornikuntza kudeatzeko teknikak.
Hornidura- eta logistika-ibilbideak.
Jarrera metodikoa, ordena eta zehaztasuna.
Hobekuntzak bilatzeko interesa.
Biltegiratze-lanak kudeatzea
Stockak kudeatzea.
Biltegia kudeatzea.
Paketatu eta etiketatzea.
Inbentarioak kontrolatzea.
Hartutako materiala kontserbatu, manipulatu eta biltegiratzea.
Salgaiak manipulatzea.
Biltegiratzeko sistemak. Stockak kudeatzeko sistemak.
Material eta osagai industrialen motak eta forma komertzialak.
Logistika eta biltegiratzea kudeatzeko informatika-sistemak.
Kontserbazio- eta biltegiratze-baldintzak: esku hartzen duten aldagaiak (tenperatura, argia, hezetasuna, aireztapena).
Paketatze eta aurkezpen motak. Sinbologia.
Kontserbaziorako tresneria eta instalazioak.
Jarrera metodikoa, ordena eta zehaztasuna.
Biltegi-kudeaketa zuzenaren bidez informazio zehatza eta egiazkoa lortzearen garrantzia balioestea.
Hobekuntzak bilatzeko interesa.
Produkzioaren programazioa
Produkzioaren programazioa baldintzatzen duten faktoreak aztertzea.
Produkzio sorten tamaina egokia kalkulatzea.
Produkzioaren programazioa: bide kritikoak identifikatzea, kargaren eta baliabideen guztizko ahalmenaren arteko lotura aztertzea, denbora-unitateko produkzioa zehaztea, beharrezko giza baliabideak esleitzea.
Produktibitatea. Produkzio-politikak.
Produkzioa planifikatzeko teknikak: lana eskabidearen edo stockaren arabera programatzea.
Denboraldiko karga. Laneko ahalmenak eta kargak zehazteko metodoak.
Produkzio-ibilbideak.
Produkzio sortak.
Bide kritikoa.
JIT.
Produkzioa kudeatzeko GPAO softwarea.
Jarrera metodikoa, ordena eta zehaztasuna.
Zorroztasuna eta zehaztasuna kalkuluak egitean.
Autonomia eta erantzukizuna jarduerak egitean.
Emandako datuetatik abiatuta azken emaitza hobetzeko interesa.
Dokumentazioa
Produkzioaren programazioan erabiltzen den dokumentazioa prestatzea.
Dokumentazioa antolatu eta artxibatzea.
Produkzioaren programaziorako dokumentuak: ibilbide-orriak, materialen zerrenda, laneko fitxak, argibide-orriak, fabrikazio-planoak eta prozesuaren kontrol estatistikoa, besteak beste).
Dokumentazioa kodetu eta artxibatzeko teknikak.
Produkzioaren plangintza eta kontrola dokumentu bidez kudeatzeko softwarea.
Jarrera metodikoa, ordena eta zehaztasuna.
Autonomia eta erantzukizuna jarduerak egitean.
Emandako datuetatik abiatuta azken emaitza hobetzeko interesa.
Produkzioaren kontrola
Laneko baldintzak eta ingurumena aztertzea: ergonomia, norbera babesteko ekipamendua eta argiztapena, besteak beste.
Lan-metodoak aztertzea: elementuen ibilbidea eta manipulazioa.
Diagramak egitea.
Lan-erritmoa balioestea. Behatutako denbora, ereduzko denbora eta gehigarriak kalkulatzea.
Produkzioaren jarraipena egiteko metodoak aztertzea.
Produkzioaren antolamendua eta kontrola: desbideratzeak eta birprogramazioa.
Metodoak eta denborak.
Lanari buruzko azterlanak. Metodoak bururatu, erregistratu eta aztertzeko teknikak.
Mugimenduak lanlekuan. Mikromugimenduak aztertzea. Diagramak.
Materialen ibilbidea eta manipulazioa. Diagramak.
Kronometroak. Kronometratze-sistemak.
Aurretik zehaztutako denboren sistemak. Aurretik zehaztutako denboren taula.
Aurretik zehaztutako denborak aplikatzeko informatika-programak.
Ergonomia.
Produkzioa kontrolatzeko teknikak. Autokontrola.
Estatistika.
Prozesuak gainbegiratzea.
Birprogramazioa.
Produkzioaren jarraipena egiteko metodoak: PERT, GANTT, ROY, gutxieneko kostua.
Kalitatea produkzioan. Prozedurak. Tresneria kalibratzea.
Autonomia eta erantzukizuna jarduerak egitean.
Emandako datuetatik abiatuta azken emaitza hobetzeko interesa.
Makinen eta tresneriaren mantentze-lanak kudeatzea
Mantentze-lanen motak aztertzea.
Mantentze-lanak kontrolatzeko fitxak diseinatzea.
Makinen eta tresneriaren mantentze-lanak kudeatzeko informatika-programak erabiltzea.
Mantentze prebentiboa ebaluatzea.
Mantentze-eskuliburua.
Makinen eskuliburuak. Makinen eta tresneriaren historiala.
Mantentze zuzentzailea, prebentziozkoa eta iragarpenezkoa.
Mantentze-lanen fitxa teknikoak eta eskuliburuak.
Esku-hartzeen maiztasuna eta motak.
Mantentze-lanak kudeatu eta kontrolatzeko informatika-programak.
Jarrera metodikoa, ordena eta zehaztasuna.
Autonomia eta erantzukizuna jarduerak egitean.
Emandako datuetatik abiatuta azken emaitza hobetzeko interesa.
lanbide-modulua: Moda eta joerak
Kodea: 0264
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 132 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak
Pertsonak janzteko dituen arrazoiak justifikatzen ditu eta haren motibazioak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Janzteko motibazio gisa, babesarekin lotutako arrazoiak justifikatu ditu.
Janzteko motibazio gisa, besteak beste, lotsa eta apaindura aztertu ditu.
Janzteko motibazio gisa, gizarte-arrazoiak aztertu ditu (gizarte-maila, integrazioa eta besteengandik bereiztea, besteak beste).
Janzteko motibazio gisa, beste arrazoi batzuk aztertu ditu.
Giza historian zehar janzkerak izan dituen ezaugarriak identifikatzen ditu, eta horiek bilakaera historikoarekin, janzteko estiloekin eta unean uneko joerekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Janzkeraren historia gizateriarekin lotu du.
Egungo moda-diseinatzaile batzuen jantziak irizpide estilistikoen arabera sailkatu ditu.
Zenbait egileren lanean izandako joera antzeman du.
Emakumeak industria- eta gizarte-egituran duen egitekoa, eta janzteko modan duen eragina aztertu ditu.
Goi-mailako joskintzako diseinuaren eta «pret-àporter» diseinuaren oinarrizko ezaugarriak deskribatu ditu.
Goi-mailako joskintzako diseinuen eta «pret-àporter» diseinuen abantailak eta eragozpenak balioetsi ditu.
Janzkeraren bilakaeran eragina duten faktoreak identifikatzen ditu, eta horiek aurrerapen teknologikoekin eta modak historian zehar izan duen kontzeptuarekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Gertakari industrialak prozesu industrialen antolamenduarekin eta teknologia berriak agertzearekin lotu ditu.
Josteko makinaren agerpena, eta horrek jantzien transformazioan eta jantzigintza-prozesuan izan duen eragina aztertu ditu.
Aurrerapen teknologikoa janzkeraren urteko sasoiak («moda») agertzearekin lotu du.
Gertaera teknologikoak, eta janzteko erak eta estiloak identifikatu ditu.
Moda-diseinatzailearen agerpena eta haren eginkizunak arrazoitu ditu.
Modaren egungo antolamendua, denboraldiak eta ibiltokiak deskribatu ditu.
Kolore eta ehundurako «paletak» lantzen ditu jantzigintzan aplikatzeko, eta horien osaera kasuak kasu bilatutako helburuarekin lotuta justifikatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Koloreak harmonia- eta kontraste-irizpideen arabera sailkatu ditu.
Koloreak katalogatu eta identifikatzeko nazioartean aukeratutako metodoak antzeman ditu.
Jantzi bati aplika dakizkiokeen eskala kromatikoak landu ditu.
Hautatutako gai batean inspiratutako kolore-konposizioak egin ditu.
Konposizioak zenbait material eta ehunduratan aplikatu ditu.
Diseinuetan erabilitako ehundurak, koloreak eta motiboak antzeman ditu.
Kolorearen tratamenduari buruzko informatika-programak aplikatu ditu.
Jantzien zirriborroak egiten ditu, eta hautatutako kolore sorta eta ehundura-konbinazioa justifikatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Moda-diseinuak marrazteko beharrezkoak diren tresnak eta materialak prestatu ditu.
Egin beharreko diseinuaren inspirazio-motiboa hautatu du.
Geroko diseinuaren zirriborroa egin du.
Diseinuaren motiboarekin bat datozen konbinazioak eta formak konposatu ditu.
Testuren, koloreen eta motiboen konbinazioak aplikatu ditu.
Unean nagusi den joerara egokitzen diren testuren, koloreen eta motiboen konbinazioa aukeratu du.
Prestaketan proportzio antropometrikoak errespetatu ditu.
Zirriborroa zehaztasunez eta garbitasunez egin du.
Moda-joerak identifikatzen ditu, eta helburu duen biztanleria-sektorearekin eta kontuan hartutako denboraldiarekin lotutako informazio garrantzitsua balioesten du.
Ebaluazio-irizpideak:
Joera bakoitzari lotutako materialen ezaugarriak identifikatu ditu.
Helburu duen sektorearekin (haurrak, emakumeak, gizonak, gazteak eta bestelakoak) lotu du joera.
Nagusi den gizarte-testuinguruarekin (kirola, aisia eta etiketa, besteak beste) lotu ditu joerak.
Hurrengo joerei buruzko informazioa lortzeko bide nagusiak identifikatu ditu.
Informazioa hainbat iturritatik atera du (aldizkariak, albistegiak, Internet, erakusketak eta bestelakoak).
Joeren eta kolore-konbinazioen inguruan lortutako informazioari buruzko txostena prestatu du.
Edukiak
Giza janzkeraren justifikazioa eta motibazioa
Giza janzkeraren motibazioa aztertzea.
Babesa.
Lotsa.
Apaindura.
Desberdintzea.
Gizarte-maila.
Integrazioa.
Talde batekoa izatea.
Ekimena informazioa biltzean.
Jarrera kritikoa informazioa aztertzean.
Janzkeraren eta bere bilakaeraren ezaugarriak identifikatzea
Janzkera historian zehar identifikatzea.
Egungo garaiko janzkera aztertzea.
Goi-mailako joskintzaren diseinuak eta «prêt-à-porter» diseinuak aztertzea.
Diseinatzailearen irudia eta egitura industrialean emakumeak duen egitekoa identifikatzea.
Diseinuak egitean sortzen diren arazoak ebazteko parametroen zehazpena eta ezaugarriak.
Janzkeraren historia. Gertakari politikoak, militarrak eta kulturalak.
Gizateriaren historian janzkeran eragina duten faktoreak.
Antzinako gizakiaren eta lehen zibilizazioen janzkera.
Janzkera Antzinaroko inperio nagusietatik Erdi Arora arte.
Janzkera Erdi Arotik XIX. mendearen erdialdera arte.
Egungo moda-diseinuak.
Gizarte-aldaketak eta emakumea lan-munduan sartzea: eragina modan.
Goi-mailako joskintzako diseinuak. Ezaugarri funtzionalak eta teknikoak.
«Prêt-à-porter» diseinuak. Ezaugarri funtzionalak eta teknikoak.
Diseinatzailearen irudia.
Arazoak goi-mailako joskintzako diseinuak egitean eta horien konponbidea.
Arazoak «prêt-à-porter» diseinuak egitean eta horien konponbidea.
Ekimena informazioa biltzean.
Jarrera kritikoa informazioa aztertzean.
Dagokion mailan, erabaki koherenteak hartzeko prestasuna, hala eskatzen duten egoeren edo arazoen aurrean.
Janzkeraren bilakaera eta aurrerapen teknologikoak
Teknologia berriak, eta horiek industrian eta janzkeran dituzten ondorioak aztertzea.
Industria-iraultza eta moda janzkeran.
Josteko makina agertzea eta horren ondorioak.
Teknologia berrien aurrerapena. Urtearen zatiketa janzteko denboralditan eta «moda» kontzeptua agertzea.
Teknologia berriak: janzteko modan eragina duten makinak eta tresnak.
Joerak eta merkaturatzeko erak behatzeko interesa.
Ekimena informazioa biltzean.
Jarrera kritikoa informazioa aztertzean.
Jantzigintzarako kolore «paletak» lantzea
Kolore-paletak harmonia- eta kontraste-irizpideen arabera landu eta sailkatzea.
Koloreak katalogatzeko nazioarteko arauak eta metodoak erabiltzea.
Kolorimetria-programa informatizatuak erabiltzea.
Objektuei eta giroei kolorea eta argiztapena, eta kolore-tenperatura aplikatzea.
Kolorea. Ezaugarriak. Sorta kromatikoa.
Kolorea eta argiztapena. Kolore-tenperatura.
Koloreak katalogatzeko nazioarteko arauak eta metodoak.
Kolorimetria-programa informatizatuak.
Kolore-konposizioak. Aplikazioak objektuei eta giroei.
Denboraldiaren araberako joeretan kolorea, ehundurak eta materialak behatzeko interesa.
Ekimena informazioa biltzean.
Jarrera kritikoa informazioa aztertzean.
Aldaketak edo hautabideak emateko ekimena.
Jantzien zirriborroak egitea
Kolore-konbinazioak aplikatzea.
Hainbat material eta ehunduratan motiboak aplikatzea.
Modako zirriborroak egitea.
Jantzi-marrazkiak egitean proportzioa aplikatzea.
Diseinuen motiboak eta inspirazioa.
Modako zirriborroak. Motak. Egiteko teknikak.
Proportzioak jantzi-marrazkiak egitean.
Diseinuak egiteko material plastikoak ezagutzeko jankin-mina.
Koloreak, ehundurak eta motiboak behatzeko interesa.
Ekimena eta jarrera kritikoa zirriborroak egiteko informazioa bildu eta aztertzean.
Zehaztasuna eta garbitasuna diseinuak egitean.
Joerak identifikatzea
Laginak prestatzea.
Estilo bat identifikatzea.
Moda eta diseinatzaileak aztertzea. Bat-etortzeak eta joera/egilea identifikatzea.
Besteak beste, erakusketa, desfile, azoka eta aldizkari teknikoen bidez joerak identifikatzea.
Gertakari politiko eta artistikoen eragina janzkeran.
Moda eta diseinatzaileak.
Joera klasikoak: udaberri-uda, udazken-negua.
Joera eta egile bereko diseinuen arteko bat-etortzeak.
Erakusketa monografikoak.
Moda-azokak.
Desfileak modako ibiltokietan.
Aldizkari teknikoak.
Jantzigintzaren sektore guztietan joerak eta merkaturatzeko erak behatzeko interesa.
Ekimena eta jarrera kritikoa informazioa bildu eta aztertzean.
Aldaketak edo hautabideak emateko ekimena.
lanbide-modulua: Ehungintzako eta larrugintzako diseinuen analisia
Kodea: 0283
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 100 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 6
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak
Ehungintzan eta larrugintzan, eta oinetakogintzan eta larrukigintzan jantziak diseinatzeko irizpideak ezartzen ditu, eta horiek ezaugarri funtzional, estetiko eta teknikoekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Moda-joerei buruzko informazio-iturriak identifikatu ditu.
Horien diseinua, estiloa eta merkatu-segmentua zehazten dituzten parametroak ezarri ditu.
Produktuen ezaugarri funtzionalak deskribatu ditu.
Produktuen ezaugarri teknikoak zehaztu ditu.
Produktuaren bideragarritasuna justifikatzen du eta, horretarako, fabrikazio-aukerak diseinu-baldintzak betetzearekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Bezeroen gogobetetzea neurtzeko bidea ematen duten irizpideak identifikatu ditu (diseinua, kalitatea eta prezioa, besteak beste).
Merkatu-segmentuarekin lotuta, produktuaren gizarte- eta erabilera-funtzioa kontuan hartu du.
Materialen kalitatearen arabera, produkzio-hautabideak balioetsi ditu.
Irizpide ekonomikoen arabera, fabrikazio-hautabideak balioetsi ditu.
Ehungintzako eta larrugintzako, eta oinetakogintzako eta larrukigintzako jantzien osagaiak identifikatzen ditu, irudikapen-konbentzionalismoak eta diseinu-programak aplikatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Planoak, krokisak eta eskemak egiteko tresna, euskarri eta formatu egokienak hautatu ditu.
Modeloaren multzoa edo bolumena irudikatu du.
Modeloa dagozkion forma lauetan deskonposatu du.
Eskala eta formatu normalizatuak erabili ditu.
Arauen arabera ezarri ditu kotak.
Puntaren eta josturen sinbologiari buruzko arauak aplikatu ditu.
Aipamenak eta legendak txertatu ditu.
Osagaien zerrendak prestatu ditu, barruko eta kanpoko elementuak zehaztuta.
Fabrikaziorako zehaztapenak gaineratu ditu.
Ehungintzako eta larrugintzako, eta oinetakogintzako eta larrukigintzako jantzien diseinua aldatzen du, irizpide estetikoak eta funtzionalak aplikatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Moda-aldaketei buruzko informazio-iturri erabilgarriak identifikatu ditu.
Ereduzko jantzietatik abiatuta diseinu-aldaketak proposatu ditu.
Materialak eta osagarriak proposatutako aldaketen arabera hautatu ditu.
Modelo baten aldaketak teknikoki zehaztu ditu.
Diseinuaren aldaketak aurkeztu ditu.
Edukiak
Ehungintzako eta larrugintzako, eta oinetakogintzako eta larrukigintzako diseinurako irizpideak
Informazio-iturriak aztertzea: azoka nazionalak eta nazioartekoak, hemerotekak, bideotekak, Internet, informazio-bilatzaileak.
Diseinu zehazten duten elementuak aztertzea.
Joerei buruzko txosten bat prestatzea.
Helburu den merkatua aztertzea.
Jantzien ezaugarri funtzionalak, estetikoak eta teknikoak aztertzea.
Joerak aztertzea.
Diseinua zehazten duten elementuak.
Ezaugarri funtzionalak, estetikoak eta teknikoak.
Joerak aztertzeko metodologia. Moda XX. mendean eta horren eragina egungo joeretan.
Moda-joerei buruzko informazioa bilatzeko interesa.
Merkatuaren aurrean produktuari buruzko erabakiak hartzeko autonomia.
Jarrera ekintzailea desberdintze-produktu berriak bilatzean.
Kalitatearekiko konpromisoa lana garatzean eta etengabeko prestakuntzan.
Jantzien bideragarritasuna ebaluatzea
Jantzi baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta komertziala ebaluatzea.
Moda-kalitate-prezio erlazioa aztertzea.
Jantzi baten produkzio-kostua zenbatestea.
Modaren joerekin lotuta, jantzi baten elementu estetikoak eta sinbolikoak aztertzea.
Materialak egokiro hautatzea.
Jantzi baten funtzionaltasuna eta bizitza baliagarria ebaluatzea.
Bideragarritasun teknikoa: balioesteko irizpideak eta metodoak.
Bideragarritasun ekonomikoa: balioesteko irizpideak eta metodoak.
Bideragarritasun komertziala: balioesteko irizpideak eta metodoak. Moda-kalitate-prezio erlazioa.
Ekimena eta izaera kritikoa aldaketak edo hautabideak ekartzean.
Jarrera arrazionala eta defentsakoa aztertutako produktuen bideragarritasunarekiko.
Lana garatzean kalitatearekiko konpromisoa izatea.
Dagokion mailan, erabaki koherenteak hartzeko prestasuna, hala eskatzen duten egoeren edo arazoen aurrean.
Ehungintzako eta larrugintzako, eta oinetakogintzako eta larrukigintzako jantzien osagaiak identifikatzea
Modeloen eta jantzien irudikapen grafikoa.
Modeloak identifikatzea. Forma lauak identifikatzea.
Jantziak eta osagarriak diseinatu eta garatzeko informatika-programak aplikatzea.
Jantzien eta osagarrien osagaiak aztertzea.
Jantzien osagaiak. Osagarriak.
Jantziak eta osagarriak diseinatu eta garatzeko informatika-aplikazioak.
Jantzien diseinuari aplikatutako irudikapen grafikorako teknikak. Arauak.
Giza irudiaren irudikapena. Oinarri-siluetak. Antropometria.
Aldaketak edo hautabideak emateko ekimena.
Zorroztasuna eta zehaztasuna behaketan eta deskribapenean.
Araudia aplikatzeko konpromisoa.
Zehaztasuna eta garbitasuna diseinuak egitean.
Ehungintzako eta larrugintzako, eta oinetakogintzako eta larrukigintzako jantzien diseinuan aldaketak egitea
Ereduzko jantziak aztertzea.
Emandako diseinu batean transformatu beharreko ezaugarriak eta parametroak zehaztea.
Produktuaren diseinuan aldaketak aplikatzea.
Materiak eta materialak, eta diseinuen bildumak hautatzeko irizpideak aplikatzea.
Produktuaren aurkezpena aztertzea.
Ereduzko jantziak. Aldaketak.
Ehunak, larruak eta materialak hautatzeko irizpideak: kalitateak, ehundurak, formak, koloreak eta osagarriak.
Diseinuen bildumak: edukia eta aurkezpen-ezaugarriak.
Dagokion mailan, erabaki koherenteak hartzeko prestasuna, hala eskatzen duten egoeren edo arazoen aurrean.
Ekimena eta izaera kritikoa aldaketak edo hautabideak ekartzean.
Garatzen den lanarekiko konpromisoa.
lanbide-modulua: Prototipoak egitea
Kodea: 0284
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 100 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 6
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak
Prototipoak lortzeko faseak zehazten ditu, jantzigintzako eragiketak eta sistemak finkatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Jantziaren diseinu teknikoa aztertu du.
Prototipoak egiteko materialak identifikatu ditu.
Prototipoak egiteko eragiketa-faseen zerrenda egin du, fitxa teknikoak erabilita.
Makinak, osagarriak eta erremintak zehaztu ditu, prototipoa egiteko modeloaren eta materialaren arabera.
Prototipoak egiten ditu eta jantzigintzako prozesuan patroien doikuntza egiaztatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Ebaketari buruzko azterlanak egiaztatu ditu.
Prototipoa zehaztutako tekniken eta eragiketen bidez lortu du (mihiztatzeko puntadak eta josturak, eta osagarriak).
Prototipoen neurriak kontrolatzeko taulak egin ditu.
Prototipoak bukatutako jantzirako aurreikusitako neurrien arabera ebaluatu ditu.
Prototipoak egitean izandako akatsak identifikatu ditu.
Prototipoen zuzenketak zerrendatu ditu, horiek dagozkion patroietan zuzentzeko.
Prototipoak ebaluatzeko irizpideak eta prozedurak zehazten ditu eta, horretarako, kalitate-kontroleko fitxa teknikoak prestatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Prototipoak balioesteko kontrol-fitxak egin ditu.
Prototipoak balioesteko parametroak eta irizpideak hautatu ditu.
Tresneria eta kontrol-tresnak zehaztu ditu.
Prototipoak egiteko prozesuko desbideratzeak eta akatsak identifikatu ditu.
Neurri zuzentzaileak zehaztu ditu.
Prototipoen kalitate-kontrola egiaztatzen du, manikiaren edo modeloaren gainean dagozkion probak eginda.
Ebaluazio-irizpideak:
Jantzia modelora egokitzeko erak giza gorputzaren ohiko mugimenduak ahalbidetzen dituela egiaztatu du.
Ezaugarri estetikoak eta funtzionalak egiaztatu ditu.
Antzemandako anomaliak identifikatu ditu.
Prototipoen akatsak litezkeen sorburuekin lotu ditu.
Aplikatu beharreko neurri zuzentzaileak identifikatu ditu.
Kontroleko fitxa teknikoa lortutako datuekin eta hobetzeko alderdiekin bete du.
Edukiak
Prototipoak lortzeko faseak zehaztea
Dokumentazio teknikoa interpretatzea.
Produktuak lortzeko materialak identifikatzea.
Prototipoak egiteko eragiketa-sekuentzia zehaztea.
Modeloa egiteko beharrezko makinak, osagarriak eta erremintak zehaztea.
Prototipoak egiteko faseak.
Prototipoak egiteko eragiketak eta sistemak. Materialak, makinak, osagarriak eta erremintak.
Dokumentazioa. Fitxa teknikoak.
Informazio teknikoa kritikoki erabiltzea.
Informatuta egon beharra balioestea eta konponbideak bilatzeko interesa izatea.
Ordena, metodoa, doitasuna eta autonomia jarduerak gauzatzean.
Prototipoak egitea
Dokumentazio teknikoa interpretatu eta egiaztatzea.
Prototipoen neurriak kontrolatzeko taulak egitea.
Hainbat jantzi mota egiteko prototipoak prestatzea.
Prototipoak aurreikusitako neurrien arabera ebaluatzea.
Prototipoak egitean izandako akatsak identifikatzea.
Prototipoen zuzenketa-zerrenda egitea, patroiak zuzentzeko asmoz.
Informazio teknikoa.
Ebaketari buruzko azterlanak.
Kontrol-taulak.
Prototipoak egitean izandako akatsak. Patroiak zuzentzea.
Besteak beste, blusak, soinekoak, galtzak, jakak eta berokiak egiteko prototipoak.
Informazio teknikoa kritikoki erabiltzea.
Ordena, metodoa, doitasuna eta autonomia jarduerak gauzatzean.
Izaera kritikoa prototipoen akatsak eta neurria behatzean.
Prototipoak ebaluatzeko irizpideak eta prozedurak
Prototipoak balioesteko kontrol-fitxak egitea.
Prototipoak balioesteko parametroak eta irizpideak identifikatu eta hautatzea.
Kontroleko tresneria zehaztea.
Prototipoetan desbideratzeak eta akatsak identifikatzea.
Neurri zuzentzaileak zehaztea.
Kontrol-fitxa teknikoak.
Balioesteko irizpideak.
Desbideratzeak eta akatsak prototipoetan.
Neurri zuzentzaileak.
Irizpide kritikoa kontroleko parametroak eta tresneria hautatzean.
Izaera analitikoa akatsak eta proposatutako neurri zuzentzaileak identifikatzean.
Ordena, metodoa, doitasuna eta autonomia jarduerak gauzatzean.
Prototipoak egiaztatu eta aztertzea
Prototipoak azterketa estetikoaren, anatomikoaren eta funtzionalaren arabera egiaztatzea.
Prototipoak tailuen arabera egiaztatzea. Desbideratzeak.
Akatsak, litezkeen sorburuak eta neurri zuzentzaileak identifikatzea.
Azterketa estetikoanatomikoa.
Azterketa funtzionala: erabilerara egokitzea eta erosotasuna.
Anomaliak erregistratzeko teknikak eta hobetzeko proposamenak.
Informatuta egon beharra balioestea eta konponbideak bilatzeko interesa izatea.
Informazio teknikoa kritikoki erabiltzea.
Ordena, metodoa, doitasuna eta autonomia jarduerak gauzatzean.
lanbide-modulua: Ehungintzako eta larrugintzako patroigintza industriala
Kodea: 0285
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 231 ordu
ECTS kredituetako baliokidetasuna: 15
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak
Neurri-taulak egiten ditu patroi moten eta tailu normalizatuen arabera eta, horretarako, esku hartzen duten puntu anatomikoak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Jantzi bakoitzean tailua zehazten duten neurriak identifikatu ditu.
Patroigintzan esku hartzen duten puntu anatomikoak identifikatu ditu.
Talde bakoitzaren (umetxoak, haurrak, nerabeak, gazteak eta helduak) ezaugarri fisiko nagusiak zehaztu ditu.
Hustuketak eta lasaierak materialaren eta jantzi motaren arabera kalkulatu ditu.
Patroigintzako tailu-taulak ezarritako gorputz-konfigurazioen arabera prestatu ditu.
Tailu normalizatuak identifikatu ditu.
Patroigintzako tailu-taulak taula normalizatuetatik abiatuta prestatu ditu.
Modeloaren patroiak oinarri-tailuan prestatzen ditu, eskuzko tresnen eta informatika-tresnen bidez.
Ebaluazio-irizpideak:
Neurriak, teknikak, materialak eta akaberak identifikatu ditu.
Patroigintzako neurri-tailua trazatu beharreko patroiarekin lotu du.
Lasaierak eta hustuketak materialaren eta jantzi motaren arabera aurreikusi ditu.
Patroiaren lerroak trazadura-arauei jarraituz marraztu ditu.
Neurriak bat datozela egiaztatu du.
Doitze-puntuen kokapena egiaztatu du.
Piezak lotzeko prozesuan beharrezkoak diren seinaleak markatu ditu.
Patroiak markatutako profilei eta seinaleei jarraituz ebaki ditu.
Patroiei buruzko zehaztapenak dokumentazio teknikoan jaso ditu.
Oinarri-patroiak transformatzen ditu, eskuzko tresnen eta informatika-tresnen bidez aldaketa formalak eta bolumetrikoak aplikatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Modeloak eskatzen duen transformazio mota identifikatu du.
Oinarri-patroia egingo den transformazio motaren arabera hautatu du.
Patroia transformatzeko teknika egokiena hautatu du.
Patroiari modeloa lortzeko beharrezko aldaketak aplikatu dizkio.
Modeloaren patroia prototipo-tailuan lortu du.
Neurriak, eta egokitze- eta lotura-puntuak bat datozela egiaztatu du.
Piezak lotzeko prozesuan beharrezkoak diren seinaleak markatu ditu.
Patroiak prototipoaren probaren arabera aldatu ditu.
Prototipo-modeloaren patroiak aldatuta modeloak eta bildumak egiten ditu, eskuzko tresnen eta informatika-tresnen bidez.
Ebaluazio-irizpideak:
Modelo berriak lortzeko patroiak identifikatu ditu.
Modelo berriak lortzeko, patroiari beharrezko aldaketak aplikatu dizkio.
Patroia transformatzeko teknika egokiena hautatu du.
Neurriak, eta egokitze- eta lotura-puntuak bat datozela egiaztatu du.
Piezak lotzeko prozesuan beharrezkoak diren seinaleak markatu ditu.
Patroi nagusiak, bigarren mailako patroiak eta mailako patroi osagarriak identifikatu ditu.
Edukiak
Neurrien taulak egitea
Jantzi bakoitzean tailua zehazten duten neurriak identifikatzea.
Erreferentzia-puntu anatomikoak (estatikoak eta dinamikoak) identifikatzea.
Giza gorputzaren hartutako neurriak aplikatu eta erregistratzea.
Tailu multzoak identifikatzea.
Beharrezko lasaierak eta hustuketak materialaren eta jantzi motaren arabera kalkulatzea.
Espainiako tailu normalizatuak aztertzea.
Patroigintzako tailu-taulak prestatzea.
Giza gorputzaren neurriak hartzeko metodoak: erreferentzia-puntu anatomikoak (estatikoak eta dinamikoak) identifikatzea. Erabiltzen diren neurri nagusiak.
Tailu multzoak.
Neurrien taulak biztanleria-segmentuaren arabera.
Neurrien taulak, proportzioak.
Espainiako tailu normalizatuak.
Zehaztasuna eta autonomia lanak egitean.
Kalitatearekiko konpromisoa jarduerak garatzean.
Betiere, egiten den lanaren erantzukizuna hartzea.
Espezialitateko beste enpresa batzuetan erabiltzen diren sistemak eta joerak behatzeko interesa.
Arreta dokumentazio teknikoa kontserbatu eta erabiltzean.
Patroiak oinarri-tailuetan prestatzea
Modeloak eta diseinuak interpretatzea.
Patroigintza baldintzatzen duten faktoreak identifikatzea.
Patroigintzako tresnak eta materiala maneiatzea.
Tresna konbentzionalen edo informatikoen bidez oinarri-patroiak garatzea.
Neurriak aplikatzea.
Neurriak bat datozela egiaztatzea.
Doitze-puntuen kokapena egiaztatzea.
Patroiak irizpide estetikoetara, funtzionaletara eta erosotasunekoetara egokitzea.
Prozesura egokitutako mihiztatze- eta akabera-ezaugarriak zehaztea.
Lehen eta bigarren mailako osagaiak zehaztea.
Patroiak identifikatzea (seinaleak, sinboloak eta osagai-izena, besteak beste).
Patroiak formaren, izenaren eta dimentsioaren arabera identifikatzea.
Patroiak markatutako profilei eta seinaleei jarraituz ebakitzea.
Patroigintza konbentzionala. Tresneria eta erremintak. Materialak. Marraztu, neurtu, trazatu, ebaki eta seinaleztatzeko tresnak.
Oinarri-patroia lortzeko prozesuak.
Exijentzia estetikoak, funtzionalak eta erosotasunekoak.
Patroien irudikapen grafikorako teknikak. Patroiak identifikatzea (seinaleak, sinboloak eta osagai-izena, besteak beste).
Ereduak. Motak. Terminologia. Trazadura. Trazatzeko arauak.
Patroi nagusiak eta bigarren mailako patroiak.
Formak eta bolumenak lortzeko prozesuak.
Elementu geometrikoak: gainazaleko lerroak, bolumenak, angeluak, simetriak, eraispenak, biraketak, translazioak.
Formak eta bolumenak transformazioen arabera:
Leuntzea: pleguak, ebakiak, lasaierak, alozak.
Ebaketa: «godet» formak, nesgak.
Izurtzea: blusatzea, harrotzea.
Tolesak egitea: akordeoiak, paraleloak, ez-paraleloak.
Drapeatzea: simetrikoak eta asimetrikoak, kanezuak eta piezak.
Gurutzaketak. Lepoak.
Plomatzeak: sastadak eta zuloak.
Ehunezko eta larruzko jantzietan patroiak egiteko informatika-aplikazioak. Patroigintzako programak. Simulazioa.
Zehaztasuna lanak egitean.
Kalitatearekiko konpromisoa jarduerak garatzean.
Autonomia jarduerak egitean.
Espezialitateko beste enpresa batzuetan erabiltzen diren sistemak eta joerak behatzeko interesa.
Arreta dokumentazio teknikoa kontserbatu eta erabiltzean.
Arreta tresneria eta erremintak kontserbatu eta erabiltzean.
Oinarri-patroia transformatzea
Oinarri-patroia hautatzea.
Lortu beharreko osagai kopuru egokia zehaztea.
Lortu nahi den forma edo bolumena aztertzea.
Patroian islatu behar diren modelo bakoitzaren berezko ezaugarriak ondorioztatzea.
Patroiak manipulatu eta transformatzea nahi den modeloa lortzeko.
Modeloaren arabera beharrezko lasaierak aplikatzea.
Modeloaren arabera beharrezko doikuntzak egitea.
Apaingarrien kokapena zehaztea.
Prototipoa egiteko beharrezko plomatzeak markatzea.
Patroiak egiaztatu eta baliozkotzea.
Transformatu beharreko jantziaren oinarri-patroiak hautatzeko teknikak.
Transformatu beharreko kokapen-eskema (biratzeak).
Lortu beharreko osagai kopurua.
Patroiak manipulatzeko teknikak.
Formak edo bolumenak lortzeko teknikak. Aldaketak.
Doikuntzak, lasaierak eta plomatzeak (tolesak, alozak, pleguak, parpailak eta konformazioak, besteak beste).
Patroiak baliozkotzeko teknikak.
Doitasuna lanak egitean.
Kalitatearekiko konpromisoa jarduerak garatzean.
Autonomia jarduerak egitean.
Lana prestatu eta egitean denbora zentzuz aprobetxatzea.
Dagokion mailan, erabaki koherenteak hartzeko prestasuna, hala eskatzen duten egoeren edo arazoen aurrean.
Ekimena eta izaera kritikoa aldagaiak edo hautabideak ekartzean.
Arreta dokumentazio teknikoa, tresneria eta erremintak kontserbatu eta erabiltzean.
Modeloak eta bildumak prestatzea
Modelo berriak lortzeko patroiak egin eta manipulatzea.
Lortutako patroietan seinaleak identifikatzea, bat datozela egiaztatzea eta markatzea.
Lortutako modeloak elkartzea bildumak prestatzeko.
Modelo berriak lortzeko oinarri-patroiak.
Modelo berriak egiteko patroiak manipulatzeko teknikak.
Bildumak prestatzeko teknikak.
Doitasuna lanak egitean.
Kalitatearekiko konpromisoa jarduerak garatzean.
Autonomia jarduerak egitean.
Lana prestatu eta egitean denbora zentzuz aprobetxatzea.
Dagokion mailan, erabaki koherenteak hartzeko prestasuna, hala eskatzen duten egoeren edo arazoen aurrean.
Arreta dokumentazio teknikoa, tresneria eta erremintak kontserbatu eta erabiltzean.
lanbide-modulua: Patroien industrializazioa eta eskalatzea
Kodea: 0286
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 100 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 7
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak
Patroi multzoak prestatzen ditu eta horiek industrializatzeko zehaztapen teknikoak finkatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Industrializaziorako patroiak prestatzean eragina duten aldagaiak identifikatu ditu.
Tailu kopurua biztanleria-segmentuaren arabera zehaztu du.
Neurrien taula normalizatua hautatu du.
Tailuen segida bere tarteekin zehaztu du.
Eskalatze-puntuak identifikatu ditu.
Eskalatu nahi diren patroiaren puntu guztien gehikuntzak kalkulatu ditu.
Barruko eta kanpoko erreferentziak (josturak, sastadak eta piezaren orientazioa, besteak beste) prototipo-modeloaren patroietan markatu ditu.
Patroiak eskalatzen ditu, tresna konbentzionalen eta informatikoen bidez tailu-gehikuntzen taulak aplikatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Eskalatzean eragina duten aldagaiak identifikatu ditu.
Prototipo-modeloaren patroia eta eskalatzerako informazio garrantzitsua identifikatu ditu.
Zehaztapen teknikoetan finkatutako gehikuntzak aplikatu ditu.
Zehaztutako tailuen proiekzioa marraztu du.
Tailuen patroiak arauen arabera lortu ditu.
Erreferentzia-puntuak, kurbak eta proportzioak egiaztatu ditu.
Besteak beste, mihiztatze-lerroak, muntatze-seinaleen kokapena, alozak eta patrikak identifikatu ditu.
Sekzioak bat datozela egiaztatu du, ondoren horiek errazago mihiztatzeko.
Eskalatutako patroiak berezko terminologiaren eta sinbologiaren bidez identifikatu ditu.
Patroi industrializatuak elkartzen ditu eta horiek antolatzeko irizpideak justifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Patroi industrializatuak identifikatu eta egiaztatu ditu.
Patroiak modeloka elkartu ditu.
Modeloaren piezak hautatu ditu.
Piezak fabrikazio-irizpideen arabera elkartu ditu.
Markaketarako beharrezko informazioa bete du.
Modeloen patroiak artxibatu ditu.
Patroien piezak kokatze-irizpideak aplikatuta banatzen ditu baliabideak aprobetxatzeko, tresna konbentzionalen eta informatikoen bidez.
Ebaluazio-irizpideak:
Markaketa aztertzean modeloaren ezaugarri dimentsionalak kontuan hartu ditu.
Piezak zehaztapen teknikoen arabera kokatu ditu (hariaren noranzkoa, larruaren noranzkoa, egitura, ehunaren zabalera edo larruaren neurria eta marrazketa).
Materialaren errendimendua optimizatu ahal izateko kokatu ditu piezak.
Perdoi onargarriak materialaren eta ebaketa-sistemaren arabera zehaztu ditu.
Materialaren aprobetxamendua eta kontsumoa kalkulatu ditu.
Sortutako informazioa bete eta artxibatu du (markaketari buruzko azterketa eta ebaketa-plana).
Edukiak
Patroiak industrializaziorako prestatzea
Industrializaziorako patroiak prestatzean eragina duten aldagaiak identifikatzea.
Tailu kopurua biztanleria-segmentuaren arabera zehaztea.
Neurri normalizatuen taula hautatzea.
Tailuen segida eta horien tarteak zehaztea.
Eskalatze-puntuak identifikatzea.
Eskalatzea aurreikusi den patroiaren puntu bakoitzean eskalatze-gehikuntzak zehaztea.
Prototipo-modeloaren patroiei dagozkien barruko eta kanpoko erreferentziak markatzea: josturak, sastadak, zuloak eta piezaren orientazioa, besteak beste.
Aldagaiak patroi industrializatuak prestatzean:
Tailuak.
Neurrien taulak.
Tarteak.
Eskalatze-puntuak. Gehikuntzak.
Erreferentziak.
Aplikatu beharreko araudia.
Lanpostua edo lantokia eraginkortasunez antolatu eta mantentzeko prestasuna.
Parte-hartze aktiboa eta erantzukizuna zuzendutako jardunetan.
Lana garatzean kalitatearekiko konpromisoa izatea.
Ekimena eta izaera kritikoa aldaketak edo hautabideak ekartzean.
Dagokion mailan, erabaki koherenteak hartzeko prestasuna, hala eskatzen duten egoeren edo arazoen aurrean.
Patroiak eskalatzea
Eskalatzea baldintzatzen duten faktoreak identifikatzea.
Prototipo-modeloaren patroia eta eskalatzerako informazio garrantzitsua identifikatzea.
Zehaztapen teknikoetan finkatutako gehikuntzak aplikatzea.
Eskalatzea garatzea.
Tailuen patroiak arauen arabera lortzea.
Eskalatutako patroien osagaiak oinarri-patroiarekin bat datozela egiaztatzea.
Besteak beste, mihiztatze-lerroak, muntatze-seinaleen kokapena, alozak eta patrikak identifikatzea.
Eskalatutako patroien osagaiak bat datozela egiaztatzea, ondoren horiek errazago mihiztatzeko.
Eskalatutako patroiak berezko terminologiaren eta sinbologiaren bidez identifikatzea.
Patroiak eskalatzeko prozesua:
Tailuak. Neurrien taulak.
Tailu-gehikuntzak.
Patroi multzoak irudikatzea. Sinbologia.
Neurrien bat-etortzea. Erreferentzia-puntuak.
Patroien eskalatze konbentzionala. Marraztu, neurtu, trazatu, ebaki eta seinaleztatzeko tresneria.
Patroien eskalatze informatizatua. Eskalatze informatizaturako tresneria. Eskalatzeko informatika-programak.
Lanpostua edo lantokia eraginkortasunez antolatu eta mantentzeko prestasuna.
Parte-hartze aktiboa eta erantzukizuna zuzendutako jardunetan.
Lana garatzean kalitatearekiko konpromisoa izatea.
Ekimena eta izaera kritikoa aldaketak edo hautabideak ekartzean.
Dagokion mailan, erabaki koherenteak hartzeko prestasuna, hala eskatzen duten egoeren edo arazoen aurrean.
Patroiak fabrikaziorako elkartzea
Patroi industrializatuak identifikatu eta egiaztatzea.
Patroiak modeloka elkartzea.
Piezak modeloaren eta elkartzearen arabera hautatzea, fabrikazio-irizpideei jarraituz.
Markaketarako beharrezko informazioa identifikatu eta erregistratzea.
Modeloen patroiak artxibatzea.
Patroiek izan behar dituzten datuak eta markak. Patroiak egiaztatzea.
Patroiak elkartzeko irizpideak.
Fabrikaziorako informazio teknikoa:
Modeloa zehazteko fitxa teknikoa.
Eskalatutako modeloen fitxa teknikoak.
Markaketa-aginduak.
Fabrikaziorako informazioa artxibatzeko teknikak.
Lanpostua edo lantokia eraginkortasunez antolatu eta mantentzeko prestasuna.
Parte-hartze aktiboa eta erantzukizuna zuzendutako jardunetan.
Lana garatzean kalitatearekiko konpromisoa izatea.
Ekimena eta izaera kritikoa aldaketak edo hautabideak ekartzean.
Ekimena eta jarrera kritikoa informazio teknikoa tratatzean.
Dagokion mailan, erabaki koherenteak hartzeko prestasuna, hala eskatzen duten egoeren edo arazoen aurrean.
Patroien piezak banatzea, markatzea eta baliabideak optimizatzea
Piezen kokapena baldintzatzen duten irizpideak aplikatzea.
Perdoi onargarriak materialaren eta ebaketa-sistemaren arabera zehaztea.
Piezak kokatzea.
Materialaren kontsumoa eta aprobetxamendua kalkulatzea.
Sortutako informazioa erregistratu eta artxibatzea (markaketari buruzko azterketa eta ebaketa-plana).
Piezak kokatzeko irizpideak:
Osagaien dimentsioak eta kopurua.
Orientazioa.
Ebaketa-sistema. Perdoiak.
Patroiak egokiro banatzeko prozedurak. Markaketak aztertzea. Patroiak konbinatzea.
Ehunezko eta larruzko jantzietan patroiak banatzeko informatika-aplikazioak. Markaketarako informatika-programak.
Lanpostua edo lantokia eraginkortasunez antolatu eta mantentzeko prestasuna.
Lana garatzean kalitatearekiko konpromisoa izatea.
Ekimena eta jarrera kritikoa informazio teknikoa tratatu eta ekartzean.
Ekimena eta izaera kritikoa aldaketak edo hautabideak ekartzean.
Dagokion mailan, erabaki koherenteak hartzeko prestasuna, hala eskatzen duten egoeren edo arazoen aurrean.
lanbide-modulua: Patroigintzako eta modako proiektua
Kodea: 0287
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 50 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak
Produkzio-sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta horiek bete ditzaketen ereduzko proiektuekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Sektoreko enpresak antolamendu-ezaugarrien eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu motaren arabera sailkatu ditu.
Ereduzko enpresak ezaugarritu ditu, haien antolamendu-egitura eta sail bakoitzaren eginkizunak adierazita.
Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.
Sektorean aurreikus daitezkeen negozio-aukerak baloratu ditu.
Aurreikusitako eskaerei erantzuteko beharrezko proiektu mota identifikatu du.
Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.
Zerga, lan eta arriskuen prebentzioaren arloko betebeharrak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.
Lortu nahi diren produkzio- edo zerbitzu-teknologia berriak sartzeko dauden diru-laguntzak edo bestelako laguntzak identifikatu ditu.
Proiektua egiteko jarraituko den lan-gidoia prestatu du.
Tituluan aditzera emandako konpetentziekin lotzen diren proiektuak diseinatzen ditu, horiek osatzen dituzten faseak barne hartuz eta garatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
Proiektuan aztertuko diren alderdiei buruzko informazioa bildu du.
Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin du.
Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia identifikatu du.
Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu, eta horien hedadura identifikatu du.
Proiektua gauzatzeko beharrezko baliabide materialak eta pertsonalak aurreikusi ditu.
Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.
Proiektua abian jartzeko finantzaketa-beharrak identifikatu ditu.
Proiektua diseinatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.
Proiektuaren kalitatea ziurtatzeko kontrolatu beharreko alderdiak identifikatu ditu.
Proiektuaren gauzatzea planifikatzen du, eta esku hartzeko plana eta dagokion dokumentazioa zehazten du.
Ebaluazio-irizpideak:
Jarduerak sekuentziatu ditu, eta gauzatze-beharren arabera antolatu ditu.
Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak eta logistika zehaztu ditu.
Jarduerak aurrera eramateko beharrezko baimenak identifikatu ditu.
Jarduerak gauzatzeko prozedurak edo jardunbideak zehaztu ditu.
Osatzearen berezko arriskuak identifikatu ditu eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta beharrezko bitartekoak eta ekipamenduak definitu ditu.
Baliabide materialen eta pertsonalen eta gauzatzeko denboren esleipena planifikatu du.
Osatzearen baldintzei erantzungo dien balorazio ekonomikoa egin du.
Gauzatzeko edo osatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.
Proiektua gauzatzean jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak zehazten ditu, eta aldagaien eta erabili beharreko tresnen hautaketa justifikatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura zehaztu du.
Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak zehaztu ditu.
Jarduerak egitean ager daitezkeen gertakariak ebaluatzeko prozedura definitu du, baita horien konponbidea eta erregistroa ere.
Baliabideetan eta jardueretan litezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura zehaztu du, horiek erregistratzeko sistema barne dela.
Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.
Erabiltzaileei edo bezeroei buruzko ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du, eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.
Hala badagokio, proiekturako baldintzen orria beteko dela ziurtatzeko sistema bat ezarri du.
Proiektua aurkezten eta babesten du, eta proiektua lantzean eta heziketa-zikloko ikaskuntza-prozesua garatzean eskuratutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak eraginkortasunez erabiltzen ditu.
Proiektuaren memoria-dokumentua landu du.
Haren aurkezpen bat prestatu du, IKTBak erabilita.
Proiektuaren azalpena egin du, eta, horretarako, proiektuaren helburua eta eduki nagusiak deskribatu ditu eta bertan jasotzen diren jardun-proposamenen aukeraketa justifikatu du.
Azalpenean komunikazio-estilo egokia erabili du, azalpena antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra izan dadin.
Proiektua babestu du, eta arrazoituta erantzun die epaimahai ebaluatzaileak planteatzen dituen galderei.
lanbide-modulua: Ingeles teknikoa
Kodea: E200
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 40 ordu
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak
Tituluaren lanbide-profilarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.
Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.
Enpresaren testuinguruan emandako ahozko argibideak ezagutu ditu eta adierazpenei jarraitu die.
Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.
Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.
Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.
Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.
Laneko elkarrizketa baterako aurkezpen pertsonala prestatu du.
Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.
Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.
Ebaluazio-irizpideak:
Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.
Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.
Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.
Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.
Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.
Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.
Aurkezpenetan eta agurretan, prestatu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.
Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.
Profilarekin lotzen diren lanpostuak eta lanbideak identifikatu ditu.
Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.
Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.
Nork bere prestakuntza eta lanbide-konpetentziak aurkezteko Europako herrialdeetan erabilitako jarraibideen araberako Curriculum Vitaea egin du.
Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak identifikatu ditu.
Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.
Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.
Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.
Beste herrialde batzuetako berezko balioak eta ohiturak identifikatu ditu, eta jatorrizko herrialdekoekin lotu ditu, antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzeko.
Edukiak
Profilarekin lotzen diren ahozko mezuak ulertu eta sortzea
Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.
Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.
Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: gustuak eta lehentasunak, iradokizunak, argudioak, argibideak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena eta bestelakoak.
Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.
Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak
Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa.
Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.
Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.
Laneko elkarrizketa bat prestatzea, dituen prestakuntza eta motibazio pertsonalak aurkezteko.
Sektoreko terminologia espezifikoa.
Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.
Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.
Lan-elkarrizketa baten gaikako atalak.
Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.
Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.
Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.
Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.
Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.
Profilarekin lotzen diren idatzizko mezuak interpretatzea eta adieraztea
Hainbat formatutan emandako mezuak ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.
Erlazio logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.
Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.
Sektorearen berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.
Puntuazio-markak erabiltzea.
Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.
Testu koherenteak lantzea.
Lan-ingurunearekin lotzen den lan-eskaintza bateko iragarkien atalak ulertzea.
Dagokion profilarekin lotutako lan-eskaera prestatzea: curriculuma eta gutun eragingarria.
Euskarri telematikoak: faxa, e-posta, burofaxa, web-orriak.
Hizkuntzaren erregistroak.
Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.
Europako Curriculum Vitaearen eredua.
Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.
Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.
Beste kultura batzuen alderdi profesionalekiko interesa erakustea.
Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.
Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.
Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea
Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementu esanguratsuenak interpretatzea.
Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.
Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.
Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.
Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.
lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea
Kodea: 0288
Kurtsoa: 1.a
Iraupena: 99 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak
Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.
Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.
Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.
Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.
Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.
Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.
Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.
Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzean duten eragina baloratu du.
Ebaluazio-irizpideak:
Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.
Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.
Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.
Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.
Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.
Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.
Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.
Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.
Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.
Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.
Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.
Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.
Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.
Soldata-ordainagiria aztertu du eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.
Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.
Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.
Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.
Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.
Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak adierazi ditu.
Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.
Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.
Suposizio sinple batean, langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.
Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.
Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.
Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.
Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.
Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.
Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.
Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-ingurunean ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.
Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.
Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.
Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.
Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.
Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.
Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.
Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.
Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.
Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.
Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.
Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.
Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.
Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.
Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.
Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.
Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.
Edukiak
Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua
Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.
Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.
Tituluaren lanbide-sektorea zehaztu eta aztertzea.
Norberaren ibilbidea planifikatzea.
Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.
Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.
Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.
Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.
Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.
Erabakiak hartzeko prozesua.
Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.
Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.
Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.
Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.
Autoenplegua lan-munduratzeko hautabidetzat baloratzea.
Lan-munduratze egokirako lan-ibilbideak baloratzea.
Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.
Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea
Antolakundea pertsona-talde gisa aztertzea.
Antolamendu-egiturak aztertzea.
Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.
Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.
Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.
Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.
Lan-taldeen sorrera aztertzea.
Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.
Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.
Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.
Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.
Gatazka zehaztea: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.
Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.
Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena baloratzea.
Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.
Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.
Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.
Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.
Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak
Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.
Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.
Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.
Nomina interpretatzea.
Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.
Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren arteztarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.
Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.
Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.
Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).
Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.
Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).
Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.
Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.
Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.
Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana&
Lana arautzearen beharra baloratzea.
Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa.
Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.
Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.
Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.
Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia
Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.
Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.
Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.
Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.
Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.
Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.
Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.
Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.
Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.
Arrisku profesionalak ebaluatzea
Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.
Arrisku-faktoreak aztertzea.
Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.
Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.
Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.
Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.
Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.
Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.
Arrisku profesionalaren kontzeptua.
Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.
Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.
Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.
Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.
Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.
Prebentzio-neurriak hartzeko interesa.
Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.
Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea
Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.
Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.
Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.
Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.
Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.
Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.
Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.
Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun-mailak enpresan.
Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.
Prebentzioaren kudeaketa enpresan.
Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).
Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.
Prebentzioaren plangintza enpresan.
Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.
Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.
Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.
Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.
Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.
Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea
Norbera babesteko teknikak identifikatzea.
Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakoak dituzten betebeharrak aztertzea.
Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.
Larrialdi-egoerak aztertzea.
Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.
Langileen osasuna zaintzea.
Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.
Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.
Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.
Seinale motak.
Larrialdien aurreikuspena baloratzea.
Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.
Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.
lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea
Kodea: 0289
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 60 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 4
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak
Ekimenari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.
Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.
Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.
Enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.
Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.
Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.
Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.
Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.
Ebaluazio-irizpideak:
Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.
Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.
Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.
Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.
Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.
Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.
Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.
Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.
Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.
Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.
Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.
Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.
Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.
Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.
Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.
Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.
Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.
Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.
Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.
Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.
Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.
Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.
Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.
Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.
Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.
Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.
Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.
Edukiak
Ekimen sortzailea
Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).
Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.
Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.
Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.
Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.
Enpresaburuaren kontzeptua.
Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.
Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.
Ekintzaileen arteko lankidetza.
Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.
Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.
Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.
Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.
Ekintzailetzaren bultzatzaile gisa, ekimena, sormena eta erantzukizuna baloratzea.
Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena
Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.
Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.
Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.
Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.
Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.
Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.
Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.
Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).
Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.
Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.
Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.
Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.
Genero-berdintasuna errespetatzea.
Enpresa-etika baloratzea.
Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea
Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.
Produkzio-plana prestatzea.
Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.
Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.
Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.
Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.
Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.
Zerga-arloa enpresetan.
Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).
Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.
Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.
Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.
Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.
Administrazio-funtzioa
Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.
Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.
Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.
Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.
Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.
Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).
Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.
Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.
Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.
lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza
Kodea: 0290
Kurtsoa: 2.a
Iraupena: 360 ordu
Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 22
Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak
Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek egiten dituen produktuen produkzioarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.
Enpresaren egitura sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduekin alderatu ditu.
Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio-sistemak eta biltegiratzea, besteak eta beste.
Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.
Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.
Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.
Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.
Ebaluazio-irizpideak:
Aintzat hartu eta justifikatu ditu:
Lanpostuan beharrezkoa den pertsonal- eta denbora-eskuragarritasuna.
Lanposturako beharrezkoak diren jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, ordena, garbitasuna eta erantzukizuna).
Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean.
Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.
Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.
Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.
Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.
Lanbide-jardueran aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.
Lanbide-jarduerak dituen arriskuen eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko ekipamendua.
Garatu dituen jardueretan ingurumena errespetatzeko jarrera izan du.
Lanpostua edo jarduera garatzeko eremua antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.
Esleitutako lanaren erantzukizuna hartu du, eta jasotako aginduak interpretatu eta bete ditu.
Egoera bakoitzean arduradunarekin eta taldekideekin komunikazio eraginkorra ezarri du.
Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta sortutako gorabehera garrantzitsuak jakinarazi ditu.
Bere jardueraren garrantzia eta eginkizun-aldaketetara egokitu beharra balioetsi ditu.
Bere lana garatzean arauak eta prozedurak aplikatzeaz arduratu da.
Jantzigintza industrialeko prozesuak zehazten ditu. Horretarako, fabrikatu nahi den produktuaren eskakizunetatik abiatuta, prozesuaren sekuentzia eta aldagaiak ezartzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Jantzigintzako etapa nagusiak identifikatu eta lan-sekuentziak deskribatu ditu.
Jantzigintzako prozesua beharrezko faseetan eta eragiketetan banatu du.
Fase eta eragiketa bakoitzerako, laneko baliabideak, tresneria eta egiaztatzeko tresnak zehaztu ditu.
Materialen dimentsioak eta egoera zehaztu ditu.
Produkzio-kostuak zenbatesteko faktore gisa, eragiketa bakoitzaren denborak eta denbora unitarioa kalkulatu ditu.
Denbora-unitateko produkzioa zehaztu du, ezarritako epean eskaerari erantzuteko.
Produkzio-prozesuaren material-fluxua zehaztu du.
Barruko eta kanpoko garraiobideak eta horiek jarraitu beharreko ibilbidea zehaztu ditu.
Arriskuen prebentzioari dagokionez, bete beharreko araudia identifikatu du.
Proposatutako diseinuetara egokitutako oinarri-patroiak, transformazioak eta eskalatzeak zehaztu eta egiten ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Neurri-taulak egin ditu patroi moten arabera eta, horretarako, esku hartzen duten puntu anatomikoak eta tailu normalizatuak aztertu ditu.
Eskuzko teknikak aplikatuta eta informatika-tresneria erabilita oinarri-patroiak egin ditu, diseinu teknikoa kontuan izanda.
Eskuzko teknika edo informatika-teknika egokiak aplikatuta patroiak transformatu ditu.
Lan-eremua behar bezalako ordenaz eta garbitasunez mantendu du.
Proposatutako diseinuetara egokitutako prototipoak egiten ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Prototipoak lortzeko faseak zehaztu ditu, jantzigintzako lanak eta sistemak finkatuta.
Prototipoak egin ditu eta jantzigintzako prozesuan patroien doikuntza egiaztatu du.
Prototipoak ebaluatzeko irizpideak eta prozedurak zehaztu ditu eta, horretarako, kalitate-kontroleko fitxa teknikoak prestatu ditu.
Dagozkion proben bidez prototipoen kalitatea egiaztatu du.
Kontrol-planean ezarritako argibideei jarraituz, fabrikatutako produktuen ezaugarriak egiaztatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
Kontrol-tresnak eta -teknikak egiaztatu beharreko parametroen arabera zehaztu ditu.
Egiaztatze-tresnak kalibratuta daudela ziurtatu du.
Arauetan ezarritako prozeduren arabera egiaztatu ditu produktuak.
Akatsak horien sorburuekin lotu ditu.
Prozesuaren kontrol-grafikoak prestatu ditu, egindako neurketek emandako informazioa erabilita.
Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak aplikatu ditu.
atala. Espazioak
PRESTAKUNTZA ESPAZIOA Azalera (m²)
30 ikasle Azalera (m²)
20 ikasle
Balio anitzeko gela 60 40
Patroigintzako gela 120 80
Jantzigintzako lantegia 240 180
Materialen laborategia 60 40
atala. Ekipamenduak
PRESTAKUNTZA ESPAZIOA EKIPAMENDUA
Balio anitzeko gela Ikus-entzunezko tresneria
Sarean instalatutako PCa, proiekzio-kanoia eta Internet
Patroigintzako gela Marrazketa-mahaia
Ordenagailuak
Patroietarako trazadura digitalerako mahaia
Taula digitalizatzailea (200 cm x 150 cm)
Patroietarako apalak edo armairuak
Jantzigintzako lantegia Ebaketa-mahaiak
Ebakitzeko makinak
Puntada zuzeneko josteko makinak
Owerlock makinak, 3 eta 5 harikoak
Arraste bikoitz eta hirukoitzeko makinak
Eragiketa berezietarako makinak:
Botoi-zuloak
Botoiak
Puntada ikusezina
Brodatuak
Bestelakoak
Lurrunezko lisaburdinak
Jantzigintzarako erremintak eta tresnak
Ebaketarako erremintak eta tresnak
Manikiak
Materialen laborategia Mikroskopioak
Doitasun-balantza
Hariak zenbakitzeko aspe-a
Hariak zenbakitzeko erromatarra
Filokonoa
Eskuzko tortsiometroa
Pisurako doitasun-balantza
Hari eta ehunetarako dinamometroa
Materiak analizatzeko kimika-ekipamendua
Ura destilatzeko tresneria
Kolore-ganbera edo UV argien ganbera
Lehortzeko labea edo berogailua
Laborategiko ekipamendua (mahaiak, harraska-moduluak, bitrinak, erreaktiboetarako armairuak, tabureteak)
Pilling-erako tresneria
Eskuzko crockmeter-a
Mahai gaineko mikrotonoa
atala. Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena «Patroigintza eta moda» heziketa-zikloko lanbide-moduluetan
LANBIDE MODULUA IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA KIDEGOA
0276 Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako materialak Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako prozesuak eta produktuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna
0277 Jantzigintzako teknikak Patroigintza eta jantzigintza Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa
0278 Jantzigintza industrialeko prozesuak Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako prozesuak eta produktuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna
0165 Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako prozesuak eta produktuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna
0280 Jantzigintza industrialeko produkzioaren antolamendua Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako prozesuak eta produktuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna
0264 Moda eta joerak Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako prozesuak eta produktuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna
0283 Ehungintzako eta larrugintzako diseinuen analisia Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako prozesuak eta produktuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna
0284 Prototipoak egitea Patroigintza eta jantzigintza Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa
0285 Ehungintzako eta larrugintzako patroigintza industriala Patroigintza eta jantzigintza Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa
0286 Patroien industrializazioa eta eskalatzea Patroigintza eta jantzigintza Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa
0287 Patroigintzako eta modako proiektua Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako prozesuak eta produktuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna
Patroigintza eta jantzigintza Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa
E200 Ingeles teknikoa Ingelesa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna
0288 Laneko prestakuntza eta orientabidea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna
0289 Enpresa eta ekimen sortzailea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna
0290 Lantokiko prestakuntza Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako prozesuak eta produktuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna
Patroigintza eta jantzigintza Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa
edo araudian ager daitekeen beste edozein irakasle-espezialitate.
atala. Titulazio baliokideak irakaskuntzaren ondorioetarako
KIDEGOAK ESPEZIALITATEAK TITULAZIOAK
Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak Laneko prestakuntza eta orientabidea Enpresa-zientzietan diplomaduna.
Lan-harremanetan diplomaduna.
Gizarte-lanean diplomaduna.
Gizarte-hezkuntzan diplomaduna.
Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna.
Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako prozesuak eta produktuak Industria-ingeniari teknikoa, Ehungintzako espezialitatea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak Patroigintza eta jantzigintza Jantzigintza industrialeko prozesuetako goi-mailako teknikaria edota bestelako titulu baliokideak.
Patroigintzako goi-mailako teknikaria edota bestelako titulu baliokideak.
edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.
atala. Titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun pribatuko nahiz publikoko ikastetxeentzat
LANBIDE MODULUAK TITULAZIOAK
0276 Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako materialak
0278 Jantzigintza industrialeko prozesuak
0165 Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa
0280 Jantzigintza industrialeko produkzioaren antolamendua
0264 Moda eta joerak
0283 Ehungintzako eta larrugintzako diseinuen analisia
0288 Laneko prestakuntza eta orientabidea
0289 Enpresa eta ekimen sortzailea Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo irakaskuntzaren ondorioetarako bestelako titulu baliokideak.
E200 Ingeles teknikoa Ingeles filologiako lizentziaduna.
0277 Jantzigintzako teknikak
0284 Prototipoak egitea
0285 Ehungintzako eta larrugintzako patroigintza industriala
0286 Patroien industrializazioa eta eskalatzea
0287 Patroigintzako eta modako proiektua Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa edo dagokion mailako titulua edota bestelako titulu baliokideak.
Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa, edo dagokion mailako titulua edota bestelako titulu baliokideak.
Jantzigintza industrialeko prozesuetako goi-mailako teknikaria edota bestelako titulu baliokideak.
Patroigintzako goi-mailako teknikaria edota bestelako titulu baliokideak.
edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.
Jantzigintza-industriako produkzioaren antolamendua 0280 Jantzigintza industrialeko produkzioaren antolamendua
Artikuluen diseinuen eta modeloen analisia 0283 Ehungintzako eta larrugintzako diseinuen analisia
Patroigintzako lanak eta teknikak 0284 Prototipoak egitea
0285 Ehungintzako eta larrugintzako patroigintza industriala
Patroien industrializazioa 0286 Patroien industrializazioa eta eskalatzea
Ehungintzako materiak, produktuak eta kalitate-saiakuntzak 0276 Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako materialak
Larruen azterketa eta kalitatea 0165 Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa
Lantokiko prestakuntza 0290 Lantokiko prestakuntza
«JANTZIGINTZA INDUSTRIALEKO PROZESUAK» HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (LOGSE, 1/1990) «PATROIGINTZA ETA MODA» HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (LOE, 2/2006)
Jantzigintza-industriako produkzioaren antolamendua 0280 Jantzigintza industrialeko produkzioaren antolamendua
Jantzigintza-prozesuak 0278 Jantzigintza industrialeko prozesuak
Ehungintzako materiak, produktuak eta kalitate-saiakuntzak 0276 Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako materialak
Larruen azterketa eta kalitatea 0165 Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa
Jantzigintza-produktuak 0283 Ehungintzako eta larrugintzako diseinuen analisia
Lantokiko prestakuntza 0290 Lantokiko prestakuntza
atala. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin
KONPETENTZIA ATALA LANBIDE MODULUA
UC0474_3: Jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako lehengaiak, produktuak eta prozesuak aztertzea. 0276 Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako materialak
UC0475_3: Jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako produkzioa antolatu eta programatzea.
UC0481_3: Jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako produktuen dokumentazio teknikoa zehaztea. 0280 Jantzigintza industrialeko produkzioaren antolamendua
UC0476_3: Jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako produkzioaren kalitatea kudeatzea.
UC0477_3: Jantzigintzako produkzioa ikuskatu eta kontrolatzea. 0165 Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa
0278 Jantzigintza industrialeko prozesuak
UC0912_3: Ehungintzan eta larrugintzan diseinua aztertu eta interpretatzea, eta produktua zehazten laguntzea.
UC0479_3: Jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako produktuak zehaztu eta garatzea. 0283 Ehungintzako eta larrugintzako diseinuen analisia
UC0480_3:Jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako prototipoak landu eta kontrolatzea. 0284 Prototipoak egitea
UC0913_3: Manikiaren gainean jantzien modeloak garatzea.
UC0914_3: Egin beharreko modelorako patroiak planifikatu eta garatzea. 0285 Ehungintzako eta larrugintzako patroigintza industriala
UC0915_3: Ehunezko eta larruzko jantzien modeloaren patroiak industrializatzea. 0286 Patroien industrializazioa eta eskalatzea
atala. Titulu honetako lanbide-moduluen egokitasuna konpetentzia-atalekin, horiek egiaztatzeko
LANBIDE MODULUA KONPETENTZIA ATALA
0276 Ehungintzako, jantzigintzako eta larrugintzako materialak UC0474_3: Jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako lehengaiak, produktuak eta prozesuak aztertzea.
0280 Jantzigintza industrialeko produkzioaren antolamendua UC0475_3: Jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako produkzioa antolatu eta programatzea.
UC0481_3: Jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako produktuen dokumentazio teknikoa zehaztea.
0165 Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa UC0476_3: Jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako produkzioaren kalitatea kudeatzea.
0165 Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa
0278 Jantzigintza industrialeko prozesuak UC0476_3: Jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako produkzioaren kalitatea kudeatzea.
UC0477_3: Jantzigintzako produkzioa ikuskatu eta kontrolatzea.
0283 Ehungintzako eta larrugintzako diseinuen analisia UC0479_3: Jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako produktuak zehaztu eta garatzea.
UC0912_3: Ehungintzan eta larrugintzan diseinua aztertu eta interpretatzea, eta produktua zehazten laguntzea.
0284 Prototipoak egitea UC0480_3: Jantzigintzako, oinetakogintzako eta larrukigintzako prototipoak landu eta kontrolatzea.
0285 Ehungintzako eta larrugintzako patroigintza industriala UC0913_3: Manikiaren gainean jantzien modeloak garatzea.
UC0914_3: Egin beharreko modelorako patroiak planifikatu eta garatzea.
0286 Patroien industrializazioa eta eskalatzea UC0915_3: Ehunezko eta larruzko jantzien modeloaren patroiak industrializatzea.