Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

64/2009 DEKRETUA, martxoaren 2koa, Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 93
  • Hurrenkera-zk.: 2548
  • Xedapen-zk.: 64
  • Xedapen-data: 2010/03/02
  • Argitaratze-data: 2010/05/20

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, lanbide-heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 6. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan. Bestalde, Errege Dekretu horren 7. artikuluak zehazten du titulu horien lanbide-profila, eta horren barnean hartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, tituluei dagozkien Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak.

Abenduaren 14ko 1687/2007 Errege Dekretuak Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen du eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu. Azken arau horrek, hain zuzen ere, ordezkatzen du abenduaren 16ko 2417/1994 Errege Dekretuak ezarritako Mekanizazio bidezko produkzioko goi-mailako teknikariaren tituluaren erregulazioa.

Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak hezkuntza-sistemaren barruan Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duen eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen abenduaren 14ko 1687/2007 Errege Dekretuaren babesean.

Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako Dekretu hau bideratzean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, irailaren 12ko 167/2006 Dekretuak onartutako antolamendu eta funtzionamendu erregelamenduaren 33. artikuluak zehazten duenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko martxoaren 2an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honek Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

  3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta (oso garrantzitsua) irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa.

Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.

Kodea: INSN-5b (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra da ekipo-ondasunen mekanizazio bidezko fabrikazioa eta muntaia planifikatu, programatu eta kontrolatzea, fabrikatu beharreko produktuen prozesuari buruzko dokumentaziotik eta zehaztapenetatik abiatuta, eta kudeaketaren eta produktuaren kalitatea ziurtatuta; eta laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumen-babeserako sistemak gainbegiratzea.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Mekanizazio-prozesuak zehaztea, planoetan, fabrikazio-arauetan eta katalogoetan bildutako informazio teknikoa interpretatuta.

    2. Ekipo-ondasunak muntatzeko prozedurak prestatzea, planoetan, fabrikazio-arauetan eta katalogoetan bildutako informazio teknikoa interpretatzetik abiatuta.

    3. Mekanizaziorako zenbakizko kontroleko makinen, roboten eta manipulagailuen programazioa eta doikuntza gainbegiratzea, kalitateari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betetzen dela ziurtatuta.

    4. Produkzioa programatzea, kudeaketa informatizatuko teknikak eta erremintak erabilita, hura betetzen dela kontrolatuta eta ustekabeko egoerei erantzunda, ezarritako helburuak lortzeko.

    5. Une egokian hornidura bermatzeko beharrezko hornikuntza zehaztea, ustekabeko gorabeheren aurrean erantzutea eta hornikuntzan sortzen diren gatazkak ebaztea.

    6. Fabrikazio-prozesuak ezarritako prozeduretara egokitzen direla ziurtatzea, haien garapena gainbegiratu eta kontrolatzea, eta sor daitezkeen gorabeherak ebaztea.

    7. Bere arloko baliabideen mantentze-lana kudeatzea, zeregin hori planifikatuz, programatuz eta betetzen dela egiaztatuz, lan-kargen eta mantentze-beharren arabera.

    8. Kudeaketa-ereduak, eta kalitateko, laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko sistemak mantentzea, arauak, prozesuak eta jarraibideak betetzen direla gainbegiratuz eta ikuskatuz, eta dokumentu-erregistroa kudeatuz.

    9. Bere taldeko kideen talde-lana antolatu, koordinatu eta bultzatzea, produkzio-prozesuen eskakizunak kontuan izanda, haiengan motibazioa eta eragin positiboa sortuz.

    10. Taldekideengan berrikuntza, hobekuntza eta aldaketa funtzional edo teknologikoetarako egokitzapena sustatzea, lehiakortasuna areagotzeko.

    11. Bere taldearen konpetentzia teknikoak, pertsonalak eta sozialak antzematea, eta ikasteko ekintzak planifikatzea horiek dauden beharretara egokitzeko.

    12. Enpresa txiki bat sortzea eta kudeatzea, eta produktuen bideragarritasuna, produkzioaren plangintza eta merkaturatzea aztertzea.

    1. Bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea, jarrera kritikoaz eta erantzukizunez.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

    " Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    1. FME187_3: Mekanizazio, konformazio eta muntaia mekanikoko produkzioa(urriaren 27ko 1228/2006 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0593_3: Fabrikazio mekanikoko mekanizazio-prozesuak definitzea.

      UC0594_3: Fabrikazio mekanikoko konformazio-prozesuak definitzea.

      UC0595_3: Fabrikazio mekanikoko muntaia-prozesuak definitzea.

      UC0596_3: Mekanizazio eta konformazio mekanikoko makinetan edo sistemetan ordenagailu bidezko zenbakizko kontrola (CNC) programatzea

      UC0591_3: Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuak programatzea

      UC0592_3: Fabrikazio mekanikoko produkzioa gainbegiratzea.

    2. FME356_3: Produkzioaren kudeaketa fabrikazio mekanikoan (abenduaren 14ko 1699/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC1267_3: Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatu eta kontrolatzea.

      UC1268_3: Fabrikazio mekanikoko produkzio-prozesuak hornitzea.

  1. Irudi profesional honek metalak transformatzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek makineria eta ekipo mekanikoak, material eta ekipo elektriko elektroniko eta optikoak, eta industria-sektoreari dagokion garraio-materiala eraikitzeko azpisektoreen barruan daude.

  2. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    Mekanikako teknikaria.

    Metalak prozesatzeko instalazioen arduraduna.

    Metalak lantzeko makinen eragileen arduraduna.

    Erreserben arduraduna.

    CNCko programatzailea.

    Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea.

    Produkzioaren programatzailea.

Heziketa-zikloaren irakaskuntzetan honako alderdi hauek sartzen dira:

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Fabrikazioko eta multzoko planoetan jasotako informazioa interpretatzea, irudikapen grafikoari buruzko arauen arabera haien edukia aztertuta, mekanizazio-prozesua zehaztearren.

    2. Mekanizazio-faseak eta -eragiketak gauzatzeko behar operatiboak aztertzea, prozesua garatzeko beharrezko baliabideak oinplanoan banatzearren.

    3. Muntaia-faseak eta -eragiketak gauzatzeko behar operatiboak aztertzea, prozesua garatzeko beharrezko baliabideak oinplanoan banatzearren.

    4. Programen instrukzio-zerrenda interpretatzea, haren ezaugarriak prozesuaren eskakizunekin lotuta, CNCko makina-erreminten, roboten eta manipulagailuen programazioa eta doikuntza gainbegiratzearren.

    5. Produkzioa programatzeko kudeaketako erreminta eta programa informatikoak ezagutu eta aplikatzea.

    6. Kudeaketa-teknikak ezagutu eta aplikatzea eta prozesuen garapena aztertzea, lanpostuetan hornitu beharreko materialak eta erremintak zehaztearren.

    7. Prozesuak garatzean sor daitezkeen kontingentziak identifikatu eta baloratzea, horien sorburuak aztertzea eta sorrarazten dituzten arazoak ebazteko erabakiak hartzea.

    8. Produkzio-baliabideak mantentzeko planak interpretatzea eta kudeaketa-tekniken aplikazioarekin lotzea, haien garapena eta aplikazioa gainbegiratzearren.

    9. Kalitate-sistemak, laneko arriskuen prebentziokoak eta ingurumen-babesekoak aztertzea, eta kalitate-sistemak, laneko arriskuen prebentzioak eta ingurumen-babesekoak kudeatzeko ereduei eusteko beharrezkoak diren ekintzak identifikatzea.

    10. Talde-laneko jardunen litezkeen konbinazioak zehaztea, horiek produktibitatean duten eragina erantzukizunez baloratuta, produkzio-helburuak betetzearren.

    11. Konpetentzia berriak identifikatzea, aldaketa teknologikoak eta antolamendukoak aztertuta, eta konpetentzia horiek lortzeko beharrezko jardunak zehaztu eta planifikatzea.

    12. Produkzio-prozesuetako aldaketa teknologikoek eta antolamendukoek sorrarazitako lanpostuetara eta lan-egoera berrietara egokitzea.

    1. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

    2. Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuko eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.

    3. Ikasi eta enplegatzeko aukerak identifikatu eta baloratzea, lan-merkatuko eskaintzak eta eskaerak aztertuta, lan-ibilbidea kudeatzeko.

    4. Produkzio-prozesu batean lan-jarduerak baloratzea eta produkzio-helburuak lortzeko horiek prozesu orokorrean egiten duten ekarpena identifikatzea.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Interpretazio grafikoa.

    2. Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa.

    3. Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa.

    4. Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM).

    5. Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa.

    6. Produkzioaren programazioa.

    7. Fabrikazio-prozesuen gauzatzea.

    8. Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa.

    9. Produktuen egiaztapena.

    10. Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua.

    11. Ingeles teknikoa.

    12. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    1. Enpresa eta ekimen sortzailea.

    2. Lantokiko prestakuntza.

      1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezartzen da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzaren moduluari dagokionez, bigarren kurtsoaren azken 13 asteetan emango da. Modulu hori egin ahal izateko, ikastetxean egindako lanbide-modulu guztietan ebaluazio positiboa lortu behar da.

  5. Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

  1. Heziketa-zikloko modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezartzen dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira. - Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.

  3. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barne hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta beste edozein eskakizun IV. eranskinaren 3. atalean zehazten dira.

Heziketa-ziklo honetan sartzeko lehentasuna izango dute Zientzia eta Teknologiako Batxilergoko modalitatea egin duten ikasleek.

Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikariaren titulua edukitzeak aukera ematen du:

  1. Goi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko aukera ematen du, betiere ezartzen diren sarbide-baldintzetan.

  2. Graduko unibertsitate-tituluetara bideratzen duten irakaskuntzetara zuzenean sartzeko aukera ematen du, betiere ezartzen diren onarpen-baldintzetan.

  3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztuko du Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi-mailako teknikariaren titulua dutenen eta horrekin lotzen diren graduko unibertsitate-titulua dutenen arteko baliozkotze-erregimena. Baliozkotzeko erregimena errazteko, 120 ECTS kreditu esleitu dira dekretu honetan ezarritako irakaskuntzetan, heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluen artean.

  1. Zenbait heziketa-ziklok komunak dituzten lanbide-moduluak baliozkotu egingo dira, baldin eta izen berekoak, eduki berekoak, ikaskuntzaren emaitza gisa adierazitako helburu berekoak, ebaluazio-irizpide berekoak eta antzeko iraupenekoak badira. Nolanahi ere, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinean adierazten dira.

  3. Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  4. «Laneko prestakuntza eta orientabidea» modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatu eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako teknikari-ziurtagiria izan beharko da. Ziurtagiriak prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera luzatua izan behar du.

  5. Enpresa eta ekimen sortzailea modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko da.

  6. Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak Aintzatespen eta Ebaluazio Sistemaren bidez egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta proiektuko lanbide-modulua gainditzen badute. Edonola ere, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan xedatutakoaren indarrez.

  7. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen eta moduluen arteko egokitasuna (horiek baliozkotzeko), eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna (horiek egiaztatzeko) VI. eranskinean jasotzen dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.

Lehenengoa. Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.

  1. Hezkuntzari buruzko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari espezialistaren tituluek abenduaren 14ko 1687/2007 Errege Dekretuan ezarritako Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko goi-mailako teknikari-tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango dituzte. Hona aipatutako tituluak:

    Makinagintza eta muntaia (Metala).

    Makina-erreminten mikromekanika (Metala).

    Tresnen mikromekanika (Metala).

    Neurketa-sistemen instrumentaria (Metala).

    Erremintak eta muntaia mekanikoak (Metala).

    Arma-mekanikaria (Metala).

    Fabrikazio mekanikoa (Metala).

    Makina-erremintak (Metala).

    Trokelgintza eta moldegintza (Metala).

    Kalitate-kontrola (Metala).

    Mikromekanika eta erlojugintza (Metala).

  2. Abenduaren 16ko 2417/1994 Errege Dekretuak ezarritako Mekanizazio bidezko produkzioko goi-mailako teknikari-tituluak abenduaren 14ko 1687/2007 Errege Dekretuan ezarritako Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko goi-mailako teknikari-tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango ditu.

  3. Errege-dekretu honetan Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

    Bigarrena. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

Indargabetuta geratzen dira 349/1998 Dekretua, abenduaren 1ekoa, Mekanizazio bidezko produkzioko goi-mailako heziketa-zikloaren curriculuma ezartzen duena, eta dekretu honen aurka egiten duten lerrun bereko edo txikiagoko arauak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko martxoaren 2an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Kodea Lanbide-modulua Ordu-esleipena Kurtsoa

0007 1. Interpretazio grafikoa 132 1º

0160 2. Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa 231 1º

0002 3. Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa 240 2º

0161 4. Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) 40 2º

0162 5. Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa 100 2º

0163 6. Produkzioaren programazioa 120 2º

0164 7. Fabrikazio-prozesuen gauzatzea 198 1º

0165 8. Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa 165 1º

0166 9. Produktuen egiaztapena 165 1º

0167 10. Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua 50 2º

E200 11. Ingeles teknikoa 40 2º

0168 12. Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 1º

0169 13. Enpresa eta ekimen sortzailea 60 2º

0170 14. Lantokiko prestakuntza 360 2º

Zikloa guztira 2.000

  1. lanbide-modulua: Interpretazio grafikoa

    Kodea: 0007

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 132 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 7

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Eraiki beharreko produktuen forma eta dimentsioak zehazten ditu, eta fabrikazio-planoetan irudikatutako sinbologia interpretatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Irudikapen grafikoko sistemak ezagutu ditu.

        2. Fabrikazio mekanikoan erabiltzen diren planoen formatuak deskribatu ditu.

        3. Planoan irudikatutako lerroen esanahia interpretatu du (ertzak, ardatzak, osagarriak, etab.).

        4. Irudikatutako objektuaren forma irudikapen grafikoko bistetan edo sistemetan interpretatu du.

        5. Planoetan irudikatutako ebakidurak eta sekzioak identifikatu ditu.

        6. Planoetako bistak, sekzioak eta xehetasunak interpretatu ditu, eta horietan jasotako informazioa zehaztu du.

        7. Irudikatutako objektuaren forma normalizatuak (hariak, soldadurak, hozkadurak eta bestelakoak) ezaugarritu ditu.

      2. Fabrikatu nahi diren produktuen formei eta dimentsioei dagozkien perdoiak eta bestelako ezaugarriak identifikatzen ditu, fabrikazio-planoetan jasotako informazio teknikoa aztertu eta interpretatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Multzoan barne hartuko diren elementu normalizatuak identifikatu ditu.

        2. Irudikatutako objektuen dimentsioak eta fabrikazio-perdoiak (dimentsioenak, geometrikoak eta gainazalenak) interpretatu ditu.

        3. Irudikatutako objektuaren materialak identifikatu ditu.

        4. Irudikatutako objektuaren tratamendu termikoak eta gainazalekoak identifikatu ditu.

        5. Lotura-elementuak zehaztu ditu.

        6. Azken produktuaren kalitatean zehaztutako datuen eragina baloratu du.

      3. Prozesuak gauzatzeko tresnen eta erreminten krokisak egiten ditu, eta kasuak kasu eraikuntza-soluzioak zehazten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eraikuntza-soluziorako irudikapen grafikoko sistema egokiena hautatu du.

        2. Beharrezko irudikapen-tresnak eta euskarriak prestatu ditu.

        3. Tresneriari edo erremintari dagokion eraikuntza-soluzioaren krokisa egin du, irudikapen grafikoari buruzko arauen arabera.

        4. Krokisean, forma, dimentsioak (kotak, eta perdoi dimentsionalak, geometrikoak eta gainazalenak), tratamenduak, elementu normalizatuak eta materialak irudikatu ditu.

        5. Tresneria garatu eta eraikitzeko bidea ematen duen krokis osatua egin du.

        6. Eskuragarri dauden tresnetan eta erremintetan egin daitezkeen hobekuntzak proposatu ditu.

      4. Makinak eta ekipoak automatizatzeko eskemak interpretatzen ditu, eta instalazio pneumatikoetan, hidraulikoetan, elektrikoetan, programagarrietan eta programaezinetan irudikatutako elementuak identifikatu eta erlazionatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Elementu elektronikoak, elektrikoak, hidraulikoak eta pneumatikoak irudikatzeko erabiltzen den sinbologia interpretatu du.

        2. Automatizazioan erabiltzen diren osagaiak instalazioaren eskemako sinboloekin erlazionatu ditu.

        3. Instalazioaren osagaiei dagozkien merkataritza-erreferentziak identifikatu ditu.

        4. Instalazioaren funtzionamendu-balioak eta horien perdoiak identifikatu ditu.

        5. Instalazioaren konexioak eta konexio-etiketak identifikatu ditu.

        6. Sistema erregulatzeko aginteak identifikatu ditu.

    2. Edukiak

      1. Fabrikazio-planoetan irudikatutako formak interpretatzea

        Fabrikazio-planoak interpretatzea.

        Multzoko planoak interpretatzea.

        Industria-marrazketaren arauak.

        Multzoko eta zatiko planoak.

        Irudikapen grafikoko sistemak:

        Bistak.

        Ebakidurak eta sekzioak.

        Forma normalizatuak (mataderak, hariak, hozkadurak, etab.).

        Elementu normalizatuak (mihiak, torlojuak, errodamenduak, etab.).

        Metodoa lan egitean.

        Autonomia interpretazioan.

        Ardura interpretazio-akatsen aurrean.

      2. Informazio teknikoa interpretatzea.

        Fabrikazio-planoetan erabiltzen diren sinboloak interpretatzea.

        Perdoi dimentsionalak, geometrikoak eta gainazalenak interpretatzea.

        Merkataritza-katalogoak erabiltzea.

        Loturen ezaugarriak interpretatzea.

        Materialak dagokien kodearen arabera identifikatzea.

        Tratamendu termikoen, termokimikoen eta elektrokimikoen sinbologia interpretatzea.

        Merkataritza-elementuak identifikatzea.

        Akotazioa.

        Perdoiak (dimentsionalak, geometrikoak eta gainazalenak).

        Lotura finkoak eta desmuntagarriak (soldadura, errematxeak, torlojuak, etab.).

        Tratamendu termikoen eta gainazalekoen sinbologia.

        Piezen zerrendak.

        Metodoa lan egitean.

        Informazioa bilatzeko ekimena.

      3. Krokisak egitea

        Fabrikazio-prozesuetarako erreminten eta tresnen eraikuntza-soluzioei dagozkien krokisak esku hutsez egitea.

        Krokisak esku hutsez egiteko teknikak.

        Sormena eta berrikuntza eraikuntza-soluzioetan.

        Krokisa egitean ordena eta garbitasuna baloratzea.

        Talde-lana baloratzea.

      4. Automatizazio-eskemak interpretatzea

        Eskema pneumatikoetan, hidraulikoetan, elektrikoetan eta programagarrietan osagaiak identifikatzea.

        Elementu, pneumatikoen, hidraulikoen, elektrikoen, elektronikoen eta programagarrien sinbologia.

        Osagaien arteko konexioen sinbologia.

        Konexioen etiketak.

        Lana metodikoki egitea.

  2. lanbide-modulua: Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa

    Kodea: 0160

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 231 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 10

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Mekanizazioaren, txirbil-harroketaren, urraduraren, elektrohigaduraren eta prozedura berezien bidezko mekanizazio-prozesuak zehazten ditu, eta prozesuaren sekuentzia eta aldagaiak aztertu eta justifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Merkatuan eskuragarri dauden material eta produktu mekanikoak, eta horien propietateak eta aplikazioak aztertu ditu, eskatutako zehaztapenen arabera haiek erabiltzeko.

        2. Fabrikazio mekanikoan esku hartzen duten mekanizazio-prozedurak identifikatu ditu.

        3. Fabrikatu beharreko unitateen dimentsio-ezaugarriak eta formakoak, eta kantitatea mekanizazio-prozedurekin, makinekin, erremintekin eta haiek egiteko beharrezko tresnekin erlazionatu ditu.

        4. Mekanizazio-prozesua beharrezko faseetan eta eragiketetan banatu du, eta horietako bakoitzerako materialaren dimentsio gordinak zehaztu ditu.

        5. Mekanizazioaren fase eta eragiketa bakoitzerako, laneko baliabideak, tresneria, erremintak, eta neurtu eta egiaztatzeko tresnak zehaztu ditu.

        6. Eragiketa bakoitzean erabili beharreko laneko parametroak (abiadura, aitzinamendua, iraganaldien sakonera eta korronte-intentsitatea, besteak beste) zehaztu ditu.

        7. Mekanizatu beharreko materialaren egoera (ijezketa, forjaketa, galdaketa, suberaketa eta tenplaketa, besteak beste) identifikatu du.

        8. Produkzio-kostuak zenbatesteko faktore gisa, eragiketa bakoitzaren denborak eta denbora unitarioa kalkulatu ditu.

        9. Produktuaren diseinurako, funtzionaltasuna murriztu gabe haren fabrikazioa, kalitatea eta kostua hobetuko duten aldaketak proposatu ditu.

        10. Mekanizazio-prozesuari buruzko dokumentazio teknikoa prestatu eta kudeatu du.

        11. Prozesuan aplikatzekoak diren ingurumen-babesari buruzko arauak eta arriskuak identifikatu ditu.

      2. Prozesuaren sekuentzia eta aldagaiak aztertu eta justifikatu ondoren, konformazio-prozesuak zehazten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Merkatuan eskuragarri dauden material eta produktu mekanikoak, eta horien propietateak eta aplikazioak aztertu ditu, eskatutako zehaztapenen arabera haiek erabiltzeko.

        2. Fabrikazio mekanikoan esku hartzen duten konformazio-prozedurak identifikatu ditu.

        3. Fabrikatu beharreko unitateen dimentsio-ezaugarriak eta formakoak, eta kantitatea konformazio-prozedurekin, makinekin, erremintekin eta haiek egiteko beharrezko tresnekin erlazionatu ditu.

        4. Konformazio-prozesua beharrezko faseetan eta eragiketetan banatu du, eta horietako bakoitzerako materialaren dimentsio gordinak zehaztu ditu.

        5. Konformazioko fase eta eragiketa bakoitzerako, laneko baliabideak, tresneria, erremintak, eta neurtu eta egiaztatzeko tresnak zehaztu ditu.

        6. Eragiketa bakoitzean erabili beharreko laneko parametroak (abiadura, aitzinamendua, tenperatura eta indarra, besteak beste) zehaztu ditu.

        7. Konformatu beharreko materialaren egoera (suberaketa eta galdaketa, besteak beste) identifikatu du.

        8. Produkzio-kostuak zenbatesteko faktore gisa, eragiketa bakoitzaren denborak eta denbora unitarioa kalkulatu ditu.

        9. Produktuaren diseinurako, funtzionaltasuna murriztu gabe haren fabrikazioa, kalitatea eta kostua hobetuko duten aldaketak proposatu ditu.

        10. Konformazio-prozesuari buruzko dokumentazio teknikoa behar bezala prestatu eta kudeatu du.

        11. Prozesuan aplikatzekoak diren ingurumen-babesari buruzko arauak eta arriskuak identifikatu ditu.

      3. Prozesuaren sekuentzia eta aldagaiak aztertu eta justifikatu ondoren, muntaia-prozesuak zehazten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Merkatuan eskuragarri dauden material eta produktu mekanikoak aztertu ditu, horien propietateak, egoera eta aplikazioak kontuan izanda, eskatutako zehaztapenen arabera haiek erabiltzeko.

        2. Fabrikazio mekanikoan esku hartzen duten muntaia-prozedurak identifikatu ditu.

        3. Zenbait muntaia-prozesu proposatu ditu, eta eraginkortasunaren ikuspegitik egokiena justifikatu du.

        4. Muntaiaren etapak, faseak eta eragiketak identifikatu eta lan-sekuentziak deskribatu ditu.

        5. Muntaiaren fase eta eragiketa bakoitzerako, laneko baliabideak, tresneria, erremintak, eta neurtu eta egiaztatzeko tresnak zehaztu ditu.

        6. Eragiketa bakoitzaren lan-baldintzak (tenperatura, indarra eta bihurdura-parea, besteak beste) zehaztu ditu.

        7. Eragiketa bakoitzaren eta muntaia osoaren denborak kalkulatu ditu, produkzioaren kostuak zehazteko.

        8. Produktuaren diseinurako, funtzionaltasuna murriztu gabe haren muntaia, kalitatea eta kostua hobetuko duten aldaketak proposatu ditu.

        9. Muntaia-prozesuari buruzko dokumentazio teknikoa behar bezala prestatu eta kudeatu du.

        10. Prozesuan aplikatzekoak diren ingurumen-babesari buruzko arauak eta arriskuak identifikatu ditu.

      4. Fabrikazio-soluzio guztien kostuak aztertu ondoren, mekanizazioaren, konformazioaren eta muntaiaren kostuak zehazten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen kostu-osagaiak identifikatu ditu.

        2. Mekanizazio-soluzio guztiak ikuspegi ekonomikotik alderatu ditu.

        3. Mekanizazioaren parametroak aldatzeak (ebaketa-abiadura, aitzinamendua eta iraganaldi-sakonera, besteak beste) kostuan duen eragina baloratu du.

        4. Konformazio-soluzio guztiak ikuspegi ekonomikotik alderatu ditu.

        5. Konformazioaren parametroak aldatzeak (abiadura, kadentzia eta tenperatura, besteak beste) kostuan duen eragina baloratu du.

        6. Muntaia-soluzio guztiak ikuspegi ekonomikotik alderatu ditu.

        7. Prozesuaren aurrekontua egin du.

      5. Makinak eta ekipoak oinplanoan banatzen ditu, eta haien antolaera fisikoa fabrikazio-prozesuarekin lotzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Makinak eta ekipoak kokatzeko beharrezko azalerak identifikatu ditu.

        2. Prozesuaren etapak eta faseak interpretatu ditu.

        3. Baliabideak banatzeko zenbait soluzio proposatu ditu.

        4. Material-fluxuak zehaztu eta ibilbideak optimizatzea.

        5. Produkzioan dauden itoguneak identifikatzea.

        6. Makinak eta ekipoak oinplanoan banatzeko garaian, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak aplikatu ditu.

    2. Edukiak

      1. Mekanizazio-prozesuak

        Mekanizatu beharreko material landugabeak identifikatzea.

        Txirbil-harroketaren eta prozedura berezien bidezko mekanizazio-prozesuen eragiketa-sekuentzia deskribatzea.

        Erremintaren edo piezaren ibilbideari dagozkion puntuak zehazteko kalkulu geometrikoa egitea.

        Ebaketaren edo eragiketaren baldintzak hautatzea.

        Ebakitzeko erremintak hautatzea.

        Mekanizazio-parametroak kalkulatzea.

        Egin beharreko lanak metodoz planifikatu ditu, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

        Material normalizatuak: material metalezkoak, polimerikoak eta zeramikoak sailkatu eta kodetzea.

        Material mekanizagarrien forma komertzialak.

        Materialen mekanizagarritasun-ezaugarriak.

        Materialak eta horien mekanizazio-baldintzak.

        Material jakin batzuk mekanizatu eta manipulatzean izaten diren arriskuak (leherketa, tokikotasuna eta ingurumen-kutsadura, besteak beste).

        Mekanizazio-prozesuen faseetan ohikoak diren tratamendu termikoen eta gainazalekoen eragina.

        Materialen ingurumen-eragina.

        Mekanizazio-tekniken bilakaera historikoa.

        Prozesu-orriak. Informazioaren egitura eta antolamendua.

        Txirbil-harroketaren, konformazioaren eta mekanizazio berezien prozesuak.

        Makina-erremintak.

        Ebaketa eta konformaziorako erremintak.

        Ebaketaren edo eragiketaren baldintzak.

        Teknika metrologikoak eta egiaztapenekoak.

        Mekanizazio-prozesuko AEAMa.

        Kostuak murrizteko konpromisoa.

        Material-hondakinak murrizteko konpromisoa.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

        Kontzeptu eta prozedura berriak ikasteko interesa.

        Prozesu teknologikoan lan profesionala baloratzea.

        Mekanizazio-tekniken bilakaera historikoa ezagutzeko jakin-mina.

        Mekanizazio bidezko produkzioan gerta daitezkeen akatsak eta lortutako produktuaren kalitatean horiek duten eragina aztertzeko interesa.

      2. Konformazio-prozesuak

        Makina-erremintak hautatzea.

        Piezak eusteko tresneria hautatzea.

        Konformatzeko erremintak eta horien erreminta-etxeak hautatzea.

        Piezak kargatu eta deskargatzeko ekipoak hautatzea.

        Egiaztatu eta neurtzeko tresnak hautatzea.

        Material normalizatuak: material metalezkoak, polimerikoak eta zeramikoak sailkatu eta kodetzea.

        Konformazio-prozesuetan metalezko materialei aplika dakizkiekeen tratamendu termikoak.

        Fabrikazio mekanikoan erabiltzen diren konformazio-prozesuak.

        Konformazio-prozesuetan lor daitezkeen formak eta kalitateak.

        Konformaziorako makinak.

        Piezak eusteko tresneria.

        Makina kargatu eta deskargatzeko ekipo osagarriak.

        Egiaztatu eta neurtzeko tresnak.

        Hautatutako elementuen eragina konformazioaren kostuan.

        Material jakin batzuk konformatu eta manipulatzeko prozesuetako arriskuak (leherketa, toxikotasuna eta ingurumen-kutsadura, besteak beste).

        Konformazio-prozesuetako AEAMa.

        Berritzeko jarrera eta ekimen pertsonala.

        Prozesu teknologikoan lan profesionala baloratzea.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa.

        Kontzeptu eta prozedura berriak ikasteko interesa.

        Prozesu teknologikoan lan profesionala baloratzea.

        Konformazio-tekniken bilakaera historikoa ezagutzeko jakin-mina.

        Konformazio bidezko produkzioan gerta daitezkeen akatsak eta lortutako produktuaren kalitatean horiek duten eragina aztertzeko interesa.

      3. Muntaia-prozesuak

        Muntaia-prozesuetan erabiltzen diren makinak hautatzea.

        Fabrikazio mekanikoko muntaia-erremintak hautatzea.

        Fabrikazio mekanikoko muntaia-prozesuetan erabiltzen diren teknikak (mihiztatzea, itsastea, etab.).

        Muntaia-prozesuan tratamendu termikoek eta gainazalekoek duten eragina.

        Muntaiarako makinak, osagarriak eta tresnak.

        Muntaia-prozesuetan erabiltzen diren teknika metrologikoak eta egiaztapenekoak.

        Material jakin batzuk muntatu eta manipulatzeko prozesuetako arriskuak (leherketa, toxikotasuna eta ingurumen-kutsadura, besteak beste).

        Muntaia-prozesuei dagokien akatsen eta efektuen analisi modala (AEAM).

        Muntaia-prozesuen kontzeptu eta prozedura berriak ikasteko interesa.

        Muntaia-prozesu teknologikoan lan profesionala baloratzea.

        Muntaia-prozesuetan gerta daitezkeen akatsak eta lortutako produktuaren kalitatean horiek duten eragina aztertzeko interesa.

      4. Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-kostuak baloratzea

        Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-denborak kalkulatzea.

        Prestaketa-denborak eta eskuzko eragiketenak zenbatestea.

        Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-denborari egotzitako kostua kalkulatzea.

        Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-denborak murrizteko azterketa.

        Mekanizaziorako aurrekontuak egitea.

        Mekanizazio-kostuaren osagaiak.

        Prestaketa-denborak eta eskuzko eragiketenak.

        Aurrekontu bat egiteari egotz dakizkiokeen mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-denborak.

        Egindako eragiketei egotz dakizkiekeen mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-kostuak.

        Zehaztasuna kalkuluan.

      5. Oinplanoko banaketa

        Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuetan piezak kargatu eta deskargatzeko ekipoak hautatzea.

        Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozeduretan erabiltzen diren baliabideak oinplanoan banatzea.

        Fabrikazio mekanikoan erabiltzen diren fabrikazio- eta muntaia-sistemak.

        Oinplanoko antolaera desegokiari egotz dakizkiokeen laneko arriskuak (leherketa eta toxikotasuna, besteak beste).

        Oinplanoko antolaera desegokiari egotz dakizkiokeen arriskuak ingurumen-babesaren ikuspegitik.

        Fabrikazio- eta muntaia-prozesuetan erabiltzen diren baliabideak oinplanoan banatzean zuhurtasuna izatea.

  3. lanbide-modulua: Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa

    Kodea: 0002

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 240 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 18

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Zenbakizko kontroleko programak egiten ditu, programazio mota desberdinak aztertu eta aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Zenbakizko kontroleko programazio-lengoaiak identifikatu ditu.

        2. Programak egiteko etapak deskribatu ditu.

        3. Sortutako instrukzioak beste programazio-lengoaia batzuetako baliokideekin aztertu ditu.

        4. Ordenagailu bidezko zenbakizko kontrola (CNC) programatzeko erabilitako eskuliburuaren zehaztapenen arabera egin du programa.

        5. Erremintei buruzko datuak eta jatorri-lekualdaketak sartu ditu.

        6. Datu teknologikoak ordenagailuz lagundutako mekanizazio-programan (CAM) sartu ditu, prozesuak ahalik eta gutxien irauteko.

        7. Mekanizazioa ordenagailuan simulatuta programa egiaztatu du.

        8. Simulazioan antzemandako erroreak zuzendu ditu.

        9. Programa sortutako fitxategi-egituran gorde du.

        10. Jarrera arduratsua eta prozesua hobetzeko interesa erakutsi du.

      2. Mekanizazioan duen egitekoa antolatzen du: prozesu-orria aztertu eta beharrezko dokumentazioa prestatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Egin beharreko prozesuaren ezaugarriak kontuan izanda identifikatu du makinak prestatzeko eragiketa-sekuentzia.

        2. Piezak finkatzeko erremintak, tresnak eta euskarriak identifikatu ditu.

        3. Etapa bakoitzean zein material eta baliabide behar diren adierazi du.

        4. Etapa bakoitzean segurtasun-neurriak ezarri ditu.

        5. Hondakinen gaikako bilketa zehaztu du.

        6. Jarduera bakoitzean, norbera babesteko ekipamendua zehaztu du.

        7. Eragiketa bakoitzean kontuan hartu beharreko kalitate-adierazleak lortu ditu.

      3. Zenbakizko kontroleko makinak (CNC) prestatzen ditu: tresnak aukeratu eta beharrezko teknikak edo prozedurak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Piezak finkatzeko erremintak, tresnak eta euskarriak aukeratu eta muntatu ditu.

        2. Zenbakizko kontroleko programa kargatu du.

        3. Makinaren parametroak doitu ditu.

        4. Balioak erreminten taulan sartu ditu.

        5. Makina abiarazi du eta haren ardatzen erreferentzia hartu du.

        6. Egin beharreko eragiketaren arabera, neurtu edo egiaztatzeko tresnak hautatu ditu.

        7. Eskatutako segurtasun-neurriak aplikatu ditu.

        8. Jarduera garatzean sortu zaizkion arazoak arrakastaz ebatzi ditu.

        9. Lan-eremua behar bezalako ordenaz eta garbitasunez mantendu du.

      4. Mekanizazio-prozesua kontrolatzen du: zenbakizko kontroleko programaren funtzionamendua azken produktuaren ezaugarriekin erlazionatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Ziklo finkoak eta azpiprogramak identifikatu ditu.

        2. CNCaren eragiketa-moduak deskribatu ditu (hutsean, automatikoa, editorea, periferikoa eta beste batzuk).

        3. Hutseko simulazioan, erreminten ibilbideek piezarekin edo makinaren organoekin talkarik sorrarazten ez dutela egiaztatu du.

        4. Zenbakizko kontroleko programa makinan bertan doitu du, erroreak ezabatzeko.

        5. Zenbakizko kontroleko programa exekutatu du.

        6. Lortutako pieza eta haren ezaugarriak egiaztatu ditu.

        7. Erremintei eta ibilbideei buruzko datuak konpentsatu ditu, pieza egiaztatzean antzemandako desbideratzeak zuzentzeko.

        8. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak aplikatu ditu.

        9. Segurtasunarekin eta kalitatearekin lotutako arau eta prozedurekiko errespetuzko jarrera izan du.

    2. Edukiak

      1. Zenbakizko kontroleko programazioa

        CNC programazioa.

        Programak simulatzea.

        Jarduera planifikatzea.

        Arazoak identifikatu eta ebaztea.

        CAM programazioa.

        Zenbakizko kontroleko programazio-lengoaiak. ISO, konbentzionala.

        Programazio-teknikak.

        Ibilbideak zehaztea.

        Mekanizazio-estrategiak.

        Arazoak ebazteko ekimena.

        Ordena eta garbitasuna lanak egitean.

        Emaitzen autoebaluazioa.

      2. Lanaren antolamendua

        Mekanizazio-prozesua interpretatzea.

        Lan-kargak banatzea.

        Lanak planifikatzea.

        Hondakinen prebentzio- eta tratamendu-neurriak.

        Kalitatea, araudiak eta katalogoak.

        Prozesua baliabideekin eta makinekin lotzea.

        Ordena eta garbitasuna prozesuaren faseetan.

        Antolamendu-teknikak aintzat hartu eta baloratzea.

        Ardura bakarlanean zein talde-lanean.

        Antolamendua eta ekimena lanean.

      3. Zenbakizko kontroleko makinak prestatzea

        Zenbakizko kontroleko makinak maneiatu eta erabiltzea.

        Zenbakizko kontrolak maneiatu eta erabiltzea.

        Piezak eta erremintak lotzea: zentratzea eta erreferentziak hartzea.

        Makinari buruzko eskuliburuak erabiltzea.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatzea.

        Ingurumen-babesari buruzko araudia aplikatzea.

        Makinaren erabilerako edo lehen mailako mantentzea (koipeztatzea, garbitzea&).

        CNC makinaren elementuak eta aginteak.

        CNCaren eragiketa-moduak.

        Makinaren eta piezaren erreferentziak.

        CNC makinen erremintak, tresneria eta osagarriak.

        Koipeztatzea, likido-mailak egiaztatzea eta hondakinak kanporatzea.

        Elementu sinpleak ordezkatzeko teknikak eta prozedurak.

        Arduraz jokatzea lanean.

        Jarrera ordenatua eta metodikoa izatea lanak egitean.

        Tinkotasunez jardutea zailtasunen aurrean.

        Egokitzapena eta autonomia lan-taldean.

      4. Mekanizazio-prozesuak kontrolatzea

        Zenbakizko kontroleko makina-erremintetan mekanizazio-eragiketak egitea.

        Egiaztatu eta kontrolatzeko tresnak erabiltzea.

        Mekanizatutako piezen desbideratzeak zuzentzea (perdoi dimentsionalak, geometrikoak eta gainazalenak).

        Arazoak identifikatu eta ebaztea.

        Prozesuaren edo produktuaren desbideratzeak zuzentzeko teknikak.

        Ordena eta garbitasuna prozesuaren faseetan.

        Jarrera ordenatua eta metodikoa izatea lanak egitean.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa betetzea.

        Segurtasuna eta higienea lanpostuan eta ingurunean.

        Egindako lanaren kalitatearekiko ardura.

  4. lanbide-modulua: Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM)

    Kodea: 0161

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 40 ordu

    Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Piezaren geometria aldatzen du eta, horretarako, mekanizazio-prozesuari buruzko zehaztapenak interpretatzen ditu, CAD teknikak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aldatu beharreko piezaren geometria inportatu du erabiliko den CAD softwarerako truke-formatu egokira.

        2. Prozesuan zehaztu diren mekanizatu beharreko gainazalak identifikatu ditu.

        3. Mekanizazioa ziurtatzeko, gainazalak manipulatu ditu (orientazioa, partizioa, zatiketa).

        4. Egin beharreko eragiketarako erreminta egokienak erabili ditu gainazalak eta solidoak manipulatzeko.

        5. CAM eragiketak programatzeko beharrezko geometria osagarria marraztu du.

        6. Sortutako geometriak laneko mailetan edo geruzetan antolatu ditu.

        7. CAD/CAM software batera esporta daitekeen formatu batean modelatutako objektua jasotzen duen informatika-fitxategia sortu du.

      2. Ordenagailuz lagundutako fabrikaziorako programak egiten ditu, lan-prozesuari buruzko zehaztapenak aztertuta eta CAM teknikak aplikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Erabili beharreko makinaren arabera konfiguratu du CAM ingurunea.

        2. Mekanizatu beharreko pieza behar bezala kokatu du, erreferentziazko sistemen eta ardatzen arabera.

        3. CAM eragiketen mekanizazio-estrategiak deskribatu ditu.

        4. Erremintei buruzko datuak sartu ditu.

        5. Erreminten edo piezen ibilbideak mekanizazio-estrategiaren arabera sartu ditu.

        6. Mekanizazioa ordenagailuan simulatuta programa egiaztatu du.

        7. Simulazioan antzemandako erroreak zuzendu ditu.

        8. CAM programa erabiliko den zenbakizko kontrolerako postprozesatu du.

        9. Programa euskarri egokian gorde du.

        10. Jarrera arduratsua eta prozesua hobetzeko interesa erakutsi du.

      3. Mekanizazioan duen egitekoa antolatzen du: prozesu-orria aztertu eta beharrezko dokumentazioa prestatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Egin beharreko prozesuaren ezaugarriak kontuan izanda identifikatu du makinak prestatzeko eragiketa-sekuentzia.

        2. Piezak finkatzeko erremintak, tresnak eta euskarriak identifikatu ditu.

        3. Etapa bakoitzean zein material eta baliabide behar diren adierazi du.

        4. Etapa bakoitzean segurtasun-neurriak ezarri ditu.

        5. Hondakinen gaikako bilketa zehaztu du.

        6. Jarduera bakoitzean, norbera babesteko ekipamendua zehaztu du.

        7. Eragiketa bakoitzean kontuan hartu beharreko kalitate-adierazleak lortu ditu.

      4. CAM programa doitzen du, eta mekanizatutako piezak eta prozesuak ezarritako zehaztapenak betetzen dituztela egiaztatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. CAM programa ezarritako prozeduraren arabera transferitu du CNC makinara.

        2. Hutseko simulazioan, erreminten ibilbideek piezarekin edo makinaren organoekin talkarik sorrarazten ez dutela egiaztatu du.

        3. Zenbakizko kontroleko programa makinan bertan doitu du, antzemandako erroreak ezabatzeko.

        4. Pieza eta haren ezaugarriak egiaztatu ditu.

        5. Erremintei eta ibilbideei buruzko datuak konpentsatu ditu, pieza egiaztatzean antzemandako desbideratzeak zuzentzeko.

        6. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak aplikatu ditu.

        7. Segurtasunarekin eta kalitatearekin lotutako arau eta prozedurekiko errespetuzko jarrera izan du.

    2. Edukiak

      1. Geometriak aldatzea

        Entitate grafikoak sortzea.

        Entitate grafikoak manipulatzea.

        CADaren erremintak erabiltzea.

        2D bi dimentsioko irudikapen-sistemak.

        3D hiru dimentsioko irudikapen-sistemak.

        Grafikoak trukatzeko formatuak.

        CAD programari buruzko informazioa bilatzeko ekimena.

        Ordena lanpostuan.

      2. Ordenagailuz lagundutako programazioa (CAM)

        Lanak planifikatzea.

        Erremintak zehaztea.

        Ibilbideen sorrera.

        Mekanizazioa simulatzea. Mekanizazio birtuala.

        CNC kodea sortzea.

        Mekanizazio-eragiketak.

        Pieza lotzeko tresneria.

        Mekanizazio-estrategiak.

        CNC-ISO programazioa.

        CAMaren erremintak erabiltzea.

        CNCrako postprozesadoreak.

        Prozesuan esku hartzen duten erremintei buruzko informazioa bilatzeko ekimena.

        Ekipoak arduraz erabiltzea.

      3. Lanaren antolamendua

        Lanak planifikatzea.

        Lan-kargak banatzea.

        Prozesua interpretatzea.

        Erremintak eta tresnak identifikatu eta muntatzea.

        Makina doitzea.

        Hondakinen prebentzio- eta tratamendu-neurriak.

        Kalitatea, araudia eta katalogoak.

        Prozesuaren lotura baliabideekin eta makinekin.

        Ordena eta garbitasuna lanpostuan.

        Ondo egindako lana baloratzea.

        Prozesuaren faseetan ordena eta garbitasuna baloratzea.

        Antolamendu-teknikak aintzat hartu eta baloratzea.

      4. Programazioa doitzea

        Zenbakizko kontroleko makina-erremintetan mekanizazio-eragiketak egitea.

        Zenbakizko kontroleko makina-erremintetan konformazio-eragiketak egitea.

        Mekanizatutako piezen desbideratzeak zuzentzea (perdoi dimentsionalak, geometrikoak eta gainazalenak).

        Arazoak identifikatu eta ebaztea.

        Makinan simulatuta eragiketak egiaztatzea.

        Egiaztatzeko eta kontrolatzeko tresnak.

        CNC makinak erabiltzea.

        Simulazio-moduak.

        Mekanizazioaren teknologia.

        CNCekin komunikatzeko sistema.

        Jarrera ona segurtasun-neurriak aplikatzean.

        Ekipoak arduraz erabiltzea.

      5. lanbide-modulua: Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa

        Kodea: 0162

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 100 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 9

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

          1. Fabrikazio mekanikoko instalazio automatizatu baten osagaiak identifikatzen ditu eta, horretarako, haien funtzionamendua eta produkzio-sistemetan duten kokapena aztertzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Fabrikazioko instalazio automatizatu baten ezaugarriak deskribatu ditu (erreminten eta tresneriaren kudeaketa, piezen kudeaketa, fabrikazioa eta egiaztapena).

            2. Sistema automatizatu baten osagaiak zerrendatu ditu eta betetzen duten eginkizunarekin lotu ditu.

            3. Roboten eta manipulagailuen motak deskribatu eta haien ezaugarri nagusiak adierazi ditu.

            4. Automatizazio-teknologiak (pneumatikoa, elektrikoa, hidraulikoa eta elektronikoa) aztertu ditu eta bakoitza erabiltzeko aukera baloratu du.

            5. Fabrikazio-sistema automatikoen (zelula, fabrikazio-sistema malgua, CIM ingurunea) konfigurazio-desberdintasunak azaldu ditu.

            6. Sistema automatizatuek bestelako fabrikazio-sistemekiko dituzten abantailak eta eragozpenak baloratu ditu.

            7. Elementuen eta kudeatzailearen arteko komunikazioen funtzionamendua eta egitura deskribatu ditu.

            8. Jarduerak arduraz garatu ditu eta lanbidearekiko konpromisoa erakutsi du.

          2. Sistema automatizatu baten osagaietarako programak egiten ditu, programazio mota desberdinak aztertu eta aplikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Sistemaren osagai bakoitzak automatizatu behar den prozesuaren esparruan bete beharreko eginkizuna deskribatu du.

            2. Programatu behar diren elementuek (robotak, manipulagailuak, eragingailuak) jarraitu beharreko mugimenduak eta ibilbideak zehaztu ditu.

            3. Robotak eta manipulagailuak kontrolatzeko programak egin ditu.

            4. PLC kontroladore logikoen programak egin ditu.

            5. Sistema automatizatua kudeatzeko programak egin ditu.

            6. Berariazko lengoaia erabilita datuak sartu ditu.

            7. Programa egiaztatu du, sistema programagarriak simulatuz.

            8. Simulazioan, ibilbideek zehaztapenak betetzen dituztela egiaztatu du.

            9. Simulazioan antzemandako erroreak zuzendu ditu.

            10. Programa euskarri egokian gorde du.

            11. Jarduera garatzean sortu zaizkion arazoak ebatzi ditu.

            12. Produkzioaren kudeaketa optimizatzeko hobekuntza-jarduerak proposatu ditu.

          3. Instalazio automatizatu baten osagaiak antolatu eta doitzen ditu. Horretarako, eskatutako teknikak edo prozedurak hautatu eta aplikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Instalazioaren osagaiak konfiguratu ditu, fabrikazio-prozesua kontuan izanda.

            2. Iturburu-fitxategitik roboten, manipulagailuen eta PLCen programak transferitu ditu.

            3. Erremintak eta tresnak programatutako eragiketa-sekuentziaren arabera ipini ditu.

            4. Ekipoak abiarazteko, eskuliburuan ezarritako prozedura aplikatu du.

            5. Egin beharreko eragiketaren arabera, neurtu edo egiaztatzeko tresnak hautatu ditu.

            6. Pertsonen eta ekipoen segurtasuna ziurtatzeko beharrezko babes-neurriak hartu ditu.

            7. Jarduera garatzean sortu zaizkion arazoak arrakastaz ebatzi ditu.

            8. Lan-eremua behar bezalako ordenaz eta garbitasunez mantendu du.

          4. Sistema automatizatuak kontrolatu eta gainbegiratzen ditu. Horretarako, prozesua aztertzen du eta sistemaren aldagaiei dagozkien parametroak doitzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Sistemaren funtzionamendua egiaztatzeko beharrezkoak diren hutseko probak egin ditu.

            2. Prozesuak deskribatutako produkzio-zehaztapenak betetzen dituela egiaztatu du.

            3. Prozesua egiaztatzean antzemandako desbideratzeetatik abiatuta, programetan aldaketak egin ditu.

            4. Prozesuaren eta horren osagaien egoera pantailan monitorizatu du.

            5. Errendimendua edo produktuaren kalitatea areagotuko duten hobekuntzak proposatu ditu sistemarako.

            6. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak aplikatu ditu.

            7. Segurtasunarekin eta kalitatearekin lotutako arau eta prozedurekiko errespetuzko jarrera izan du.

        2. Edukiak

          1. Fabrikazio mekanikoko prozesuen automatizazioa

            Fabrikazio mekanikoko prozesuen erabiltzen diren sistema automatikoak aztertzea.

            Eskema pneumatikoak, hidraulikoak eta elektrikoak, eta horien konbinazioak interpretatzea.

            Sistema automatizatu baten osagaiak identifikatzea: eragingailu linealak eta biraketakoak (pneumatikoak, hidraulikoak eta elektrikoak); informazio-kaptadoreak; datuen sarrera (sakagailuak, etengailuak, ibiltarte amaierak, detektagailuak, etab.); kontrol-elementuak eta eragingailuak (erreleak, kontaktoreak, balbula banatzaileak).

            Fabrikazioa automatizatzearen funtsak.

            Automatizazio pneumatikoa.

            Automatizazio hidraulikoa.

            Automatizazio elektrikoa eta elektronikoa.

            Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen aplikazioak (lotu, banatu, sailkatu, antolatu, sartu, posizionatu, eutsi eta transmititzeko eragiketak).

            Sistema malguen integrazioa: zelulak, lineak eta fabrikazio-sistema malguak.

            Ordenagailuz integratutako fabrikazioa (CIM).

            Robotikaren aplikazioak fabrikazioan.

            PLCen aplikazioak fabrikazioan.

            Garraio eta muntaia automatikoko prozesuak.

            Tresnen eta erreminten sistema modular automatikoak.

            Sistema automatizatu batean erabiltzen diren energia-formak: elektrikoa, pneumatikoa eta hidraulikoa.

            Arazoak ebazteko ekimena.

            Autonomia lanak egitean.

          2. Sistema automatikoen programazioa

            PLCak programatzea.

            PLC bati sentsoreak eta eragingailuak konektatzea.

            Robotak programatzea: mugimenduak programatzea, sarrerak egiaztatzea, irteerak aktibatzea.

            Software bidez, programatik PLCrako edo roboterako transferentzia simulatzea.

            PLCaren eta robotaren programa exekutatzea, mugimenduak optimizatzea, ibilbideak egiaztatzea eta programa zuzentzea.

            Egindako programei dagokien dokumentazioa prestatzea.

            Grafcet.

            Fase- eta espazio-diagramak.

            Kontroladore logiko programagarriak (PLC).

            Robotak.

            Manipulagailuak.

            PLCen eta roboten programazio-lengoaiak.

            PLC baten funtzioak: funtzio logikoak, tenporizadoreak eta kontagailuak.

            PLC baten programa sekuentzialak.

            Programazioko eta simulazioko softwarea.

            Betiere, egiten den lanaren erantzukizuna hartzea.

            Lanak egitean ordena eta garbitasuna baloratzea.

            Produktibitatea baloratzea.

          3. Sistema automatizatuak prestatzea

            Makinak eta ekipoak abiaraztea.

            Makinak eta osagarriak doitzea.

            Tresnak eta erremintak muntatzea.

            Eragingailuak eta kontrol-elementuak (elektrikoak, pneumatikoak, hidraulikoak eta elektropneumohidraulikoak) muntatu eta desmuntatzea

            Sistema automatikoek kontrolatzen dituzten aldagaiak eta horien neurri-unitateak.

            Eragingailuak eta kontrol-elementuak muntatu eta desmuntatzeko erremintak.

            Makinak prestatzeak dakartzan laneko arriskuak.

            Makinak prestatzeak dakartzan ingurumen-arriskuak.

            Dagokion mailan, erabaki koherenteak hartzeko prestasuna, hala eskatzen duten egoeren edo arazoen aurrean.

            Ordena eta garbitasuna prozesuaren faseetan.

            Jarrera ordenatua eta metodikoa izatea lanak egitean.

            Tinkotasunez jardutea zailtasunen aurrean.

            Segurtasun-arauak betetzea.

          4. Kontrolatu eta gainbegiratzea

            Sistema automatikoak erregulatzea.

            Erregulazio-elementuak identifikatzea.

            Lan-estazioa kontrolatzea.

            Lan-estazioak kontrolatzeko argibideak banatzea.

            Produkzioa kontrolatzea.

            Trafikoa kontrolatzea.

            Erremintak kontrolatzea.

            Piezak monitorizatzea.

            Diagnostikoak.

            Arazoak identifikatu eta ebaztea.

            Neurtzeko tresnak erabiltzea.

            Kontrol- eta jarraipen-txostenak.

            SCADA sistemak (gainbegiratze-kontrola eta datu-eskuratzea).

            Erregulazio-elementuak (pneumatikoak, hidraulikoak, elektrikoak).

            Presioa eta emaria erregulatzea.

            Kontrol-parametroak (abiadura, ibilbidea, denbora, etab.).

            Neurketak egiteko prozedurak.

            Egiaztatzeko tresnak (kronometroa, manometroa, emari-neurgailua).

            Elementuak erregulatzeko erremintak eta tresnak.

            Ekimena eta izaera kritikoa hautabideak ekartzean.

            Lanpostua edo lantokia eraginkortasunez antolatu eta mantentzeko prestasuna.

            Laneko arriskuen prebentzioa sistema automatikoak manipulatzean.

            Ingurumen-babesa sistema automatikoak manipulatzean.

      6. lanbide-modulua: Produkzioaren programazioa

        Kodea: 0163

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 120 ordu

        Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 8

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

          1. Fabrikazio-programak egiten ditu. Horretarako, instalazioen produkzio-ahalmenak, horietan egin litezkeen egokitzapenak eta hornidura-beharrak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Fabrikatu beharreko pieza kopurua eta, entrega-epeen arabera, piezak egiteko epea identifikatu ditu.

            2. Produkzio sorten tamaina zehaztu du.

            3. Ezarritako prozedurari erantzuten dioten ekipo, tresneria eta instalazio eskuragarriak identifikatu ditu.

            4. Prozesuko materialak jarraitu beharreko bidea identifikatu du.

            5. Eskuragarri dauden ekipoen ahalmena identifikatu du.

            6. Erabiliko diren baliabideen kargaren eta guztizko ahalmenaren arteko erlazioa aztertu du, itoguneak saihesteko eta produkzioa optimizatzeko.

            7. Denbora-unitateko produkzioa zehaztu du, ezarritako epean eskaerari erantzuteko.

            8. Giza baliabideen profila eta eskuragarri dauden materialak kontuan izanda banatu ditu zereginak.

          2. Mantentze-plana egiten du, haren kontrol-parametroak zehazten ditu eta baliabideen eskakizunak produkzio-beharrekin lotzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Lan-esparruko ekipo eta instalazio bakoitzerako beharrezko mantentze mota identifikatu du.

            2. Ezarri duen mantentze-planak produkzioarekiko interferentziak minimizatzen ditu.

            3. Makina baten matxuraren, erreminta akastunaren eta okerreko parametroen ondorioz produkzioak huts eginez gero abian jarri beharko liratekeen jardunak deskribatu ditu.

            4. Makina multzoak kontuan hartuta, ordezko piezen katalogoa egin du. Bertan, zein ordezkapen-elementuk gutxieneko stockak behar dituzten, trukagarriak zein diren, etab. identifikatzen du.

            5. Egindako kontrolak eta azterketak erregistratu ditu, horiek bete diren kontrolatzeko eta, horrela, prozesuen trazagarritasuna ziurtatzeko.

            6. Giza baliabideen profila eta eskuragarri dauden materialak kontuan izanda banatu ditu zereginak.

            7. Egin beharreko lanak metodoz planifikatu ditu, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

          3. Produkzioaren programazioan erabilitako dokumentazioa kudeatzen du. Horretarako, informazioa antolatu eta prozesatzeko plan bat zehaztu eta aplikatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Produkzioa programatu eta kontrolatzeko beharrezko dokumentuak identifikatu ditu.

            2. Produkzioa antolatu eta kontrolatzen laguntzeko informatika-programak erabili ditu.

            3. Denetariko lan-dokumentuak sortu ditu (ibilbide-orriak, materialen zerrenda, laneko fitxak, prozesuaren kontrol estatistikoa, etab.).

            4. Kalitatea, ingurumena eta/edo laneko arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemetan erregistratu du dokumentazio guztia.

            5. Kontsultatu eta/edo sortutako dokumentazio teknikoa antolatu eta artxibatu du.

            6. Egin beharreko lanak metodoz planifikatu ditu, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

          4. Produkzioa kontrolatzen du. Horretarako, kontrolerako teknikak produkzio-eskakizunekin lotzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Produkzioa kontrolatzeko, fabrikazio-prozesurako eredu egokiena identifikatu du.

            2. Fabrikazio sorten tamaina eta entrega-epeak identifikatu ditu.

            3. Produkzioaren jarraipena egiteko zehaztu duen metodoak aukera ematen du produkzioaren kontrola eta, behar izanez gero, erreakzio-denbora optimizatzeko.

            4. Baliabideen erabilera bereziko aldietarako edo eskaeraren aldaketa-aldietarako birprogramazio-ereduak ezaugarritu ditu.

            5. Produkzioa gainbegiratu eta kontrolatzeko estrategiak deskribatu ditu.

            6. Produkzioa kontrolatzeko zereginak antolatu eta kudeatzeko teknikak ezagutu eta baloratu ditu.

            7. Sortzen diren arazoen aurrean, eta prozesua hobetzeko elementu gisa ere, soluzio teknikoak ikertzeko interesa erakutsi du.

          5. Beharrezko lehengaiez eta osagaiez hornitzeko plana zehaztu du. Horretarako, hornidura-ereduak aztertu ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Lehengaiez eta osagaiez hornitzeko beharrak identifikatu ditu.

            2. Produkzio sortak kontuan izanda, material kantitatea eta hura zenbatero eskuragarri izan beharko den kalkulatu du.

            3. Stocken kokapena eta tamaina zehaztu ditu.

            4. Barruko garraiobideak eta horiek jarraitu beharko dituzten ibilbideak zehaztu ditu.

            5. Horniduran eragina duten kanpoko garraiobideen ezaugarriak identifikatu ditu.

            6. Hornidura-plana zehaztu du, stocka eta hornitzaileen entrega-denborak kontuan izanda.

            7. Egin beharreko lanak metodoz planifikatu ditu, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

          6. Biltegia kudeatzeko, produkzio-eskakizunen araberako hornidura-beharrak biltegiratze, manipulazio eta barne-banaketako prozesuekin lotzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Jasotako produktuak eskatutakoekin bat datozela dokumentu bidez egiaztatzeko beharrezko ekintzak identifikatu ditu.

            2. Erakundearen tamainarako eta ezaugarrietarako biltegiratze-metodorik egokiena deskribatu du.

            3. Salgaien esparrua eta manipulazioa optimizatzeko enbalaje eta/edo edukiontzi mota zehaztu du.

            4. Produktua errazago identifikatzeko etiketatze-sistema egokia zehaztu du.

            5. Materialak jaso eta biltegiratzeko, eta produktua bidaltzeko faseetan langileen segurtasun eta osasunerako eta ingurumen-babeserako arriskuak identifikatu ditu.

            6. Inbentarioa kontrolatzeko maiztasuna eta erabili beharreko metodoak zehaztu ditu.

        2. Edukiak

          1. Produkzioaren programazioa

            Produkzio-plana prestatzea.

            Fabrikazio-denborak baloratu eta zenbatestea.

            Produkzio-baliabideak zehaztea.

            Lan-kargak kalkulatzea.

            Fabrikazio-ibilbidea proposatzea.

            Lan-kargak sekuentziatzea.

            Lan-aginduak abiaraztea.

            Produkzioa kudeatzeko GPAO softwarea erabiltzea.

            Produktibitatea.

            Produkzio-politikak: stocken mugaketekin, produkzio erregular eta apartekoekin, sortakako produkzioarekin.

            Produkzioaren plangintza. Plan erantsia.

            Produkzioko programa maisua.

            Makinaren ahalmena, lan-karga, produkzio-ibilbideak, produkzio sortak, itoguneak, lerroen orekatzea.

            Produkzioa programatzeko teknikak: MRPII, JIT, OPT.

            Proiektuak kudeatzeko teknikak. Bide kritikoa. Aldi bereko ingeniaritza.

            Dagokion mailan, erabakiak eta horien ondoriozko erantzukizuna hartzeko prestasuna.

            Autonomia eta ekimena lanak egitean.

            Elkarrizketarako konpromisoa giza harremanetan.

          2. Mantentzea

            Mantentze mota identifikatzea.

            Mantentze-ekintzetarako baliabideak eta prozedurak zehaztea.

            Gamak prestatzea.

            Jardun-prozedurak, eta lan-aginduak ireki eta ixteko prozedurak idaztea. Dokumentuen zirkuitua.

            Mantentze-plana ezartzea, mantentzea kudeatzeko informatika-programak erabilita.

            Ordezko piezen katalogo bat egitea.

            Zereginak banatzea.

            Mantentze-plana eta haren erregistroa betetzearen jarraipena eta kontrola egitea.

            Industria-ekipoen dokumentazio teknikoa: osagaiak, funtzionamendu-parametroak, zehaztapen teknikoak.

            Mantentze motak: zuzentzailea, prebentziozkoa, iragarpenezkoa eta proaktiboa.

            Enpresa baten mantentze-sailaren antolamendu-egitura.

            Mantentze mekanikoa.

            Mantentze pneumatikoa.

            Mantentze elektrikoa.

            Mantentzeko esku-hartze baten dokumentazioa.

            Mantentzea kudeatzeko softwarea.

            Segurtasun-arauak mantentze-lanak egitean. Makinen segurtasun-baldintzak.

            Dagokion mailan, erabakiak eta horien ondoriozko erantzukizuna hartzeko prestasuna.

            Autonomia eta ekimena lanak egitean.

            Zehaztutako arauak eta prozedurak errespetatzea.

          3. Dokumentazioa

            Informatika-programak erabilita produkzioa programatu eta kontrolatzeko dokumentuak interpretatu, prestatu eta betetzea.

            Metodoen azterketan erabiltzen diren grafikoak eta diagramak egitea (mugimenduak, zereginak eta denborak).

            Dokumentuak kudeatzeko softwarea erabilita, dokumentazio teknikoa antolatu eta artxibatzea.

            Produkzioa programatzeko dokumentuak: ibilbide-orriak, materialen fitxak, laneko fitxak, argibideen orriak, fabrikazio-planoak, prozesuaren kontrol estatistikoa, prozesu-diagramak, ibilbidekoak, eragiketakoak.

            Dokumentazioa kodetu eta artxibatzeko teknikak.

            Ordena eta zorroztasuna lanean.

            Elkarrizketarako konpromisoa giza harremanetan.

          4. Produkzioaren kontrola

            Datuak eskuratzea.

            Produkzio-programetan desbideratzeak sorrarazten dituzten arrazoiak identifikatzea.

            Produkzio-prozesu baten adierazleak kalkulatzea (produkzioa, errendimendua, etab.).

            Eraginkortasun-ezaren kasuan konponbideak proposatzea eta produkzio-programa doitzea, GPAO softwarea erabilita.

            Fabrikazioaren jarraipen- eta kontrol-txostenak interpretatu eta egitea.

            Produkzioa kontrolatzeko teknikak.

            Estatistika.

            Prozesuak gainbegiratzea.

            Birprogramazioa.

            Produkzioaren jarraipena egiteko metodoak: PERT, GANTT, ROY, gutxieneko kostua.

            Dagokion mailan, erabakiak eta horien ondoriozko erantzukizuna hartzeko prestasuna.

            Autonomia eta ekimena lanak egitean.

            Sortzen diren arazoen aurrean konponbide teknikoak aztertzeko interesa.

          5. Hornikuntza

            Produktuaren eta lan-prozesuaren arabera, materialak hornitzeko teknikak zehaztea.

            Hornikuntza planifikatu eta kontrolatzea.

            Hornikuntza-lanetan beharrezko dokumentuak betetzea: albaranak, fakturak, biltegiko fitxak...

            Hornikuntza kudeatzeko informatika-aplikazioak erabiltzea.

            Hornidura- eta fabrikazio-logistika.

            Stocken kudeaketa. Eskabide-puntua. MRPI.

            Hornikuntza-prozesuan esku hartzen duten faseak.

            Hornidura-prozesurako beharrezko zehaztapenak (kantitatea, entrega-epea, garraioa, deskontuak, ordaintzeko erak, etab.).

            Hornidura- eta logistika-ibilbideak.

            Garraioa eta material-fluxua.

            Hornitzaileekiko kudeaketa.

            Ordena eta zorroztasuna lanean.

            Nork bere kasa informazioa bilatu eta tratatzeko ahalmena.

            Elkarrizketarako konpromisoa giza harremanetan.

          6. Biltegiratzea eta banaketa

            Eskabideak jasotzeko kudeaketa.

            Tresnak eta materialak garraiatzeko ekipoak eta baliabideak hautatzea.

            Biltegiratze-modurik egokiena hautatzea.

            Materialak biltegiratzeko kudeaketa.

            Inbentarioa kontrolatzeko maiztasuna eta metodoa zehaztea.

            Logistika eta biltegiratzea kudeatzeko informatika-sistemak erabilita biltegia kudeatzea.

            Biltegiratze-jarduerak.

            Biltegiratze-sistemak.

            Salgaien manipulazioa.

            Enbalatu eta etiketatzea.

            Stocka baloratzeko metodoak.

            Inbentarioak kontrolatzeko sistemak.

            Materialak jaso eta biltegiratzeko, eta produktua bidaltzeko faseetan, langileen segurtasun eta osasunerako eta ingurumen-babeserako arriskuak.

            Dagokion mailan, erabakiak eta horien ondoriozko erantzukizuna hartzeko prestasuna.

            Autonomia eta ekimena lanak egitean.

            Zehaztutako arauak eta prozedurak errespetatzea, segurtasun-xedapenei dagokienez bereziki.

          7. lanbide-modulua: Fabrikazio-prozesuen gauzatzea

            Kodea: 0164

            Kurtsoa: 1.a

            Iraupena: 198 ordu

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 9

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

              1. Fabrikazio-prozesuen gauzatzea antolatzen du. Horretarako, produktuari buruzko zehaztapenak eta prozesu-orriak interpretatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Prozesatzean eragina duten ezaugarriak aztertu ditu, produktua fabrikatzeko erabiliko diren bai materialenak, bai produktu mekanikoenak.

                2. Makinen, ekipoen, erreminten eta tresnen funtzionamendua aztertu du, bai eta teknika bakoitzaren lan-baldintzak ere, fabrikatu beharreko produktuari eta produkzio-baliabideei dagokienean.

                3. Makinetan jarraitu beharreko eragiketa-sekuentzia identifikatu du, eskatutako zehaztapenen eta prozesu-orriaren arabera.

                4. Piezak finkatzeko erremintak, tresnak eta euskarriak identifikatu ditu.

                5. Fase bakoitzean zein material eta baliabide behar diren identifikatu du.

                6. Fase bakoitzerako segurtasun-neurriak ezarri ditu.

                7. Hondakinen gaikako bilketa zehaztu du.

                8. Jarduera bakoitzerako, norbera babesteko ekipamendua erabaki du.

                9. Eragiketa bakoitzean kontuan hartu beharreko kalitate-adierazleak identifikatu eta zehaztu ditu.

              2. Mekanizatu eta muntatzeko prozesuan esku hartzen duten makinak, ekipoak, tresneria eta erremintak prestatu eta doitzen ditu, eskatutako teknikak eta prozedurak aplikatuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Fabrikazioko makinen eta sistemen funtzioak, eta tresnak eta osagarriak deskribatu ditu.

                2. Makinen mekanismoak, gailuak, presioak eta emariak egiaztatu eta erregulatu ditu.

                3. Eragiketa bakoitzaren ezaugarriak kontuan izanda aukeratu ditu erremintak eta tresnak.

                4. Erremintek ebaketa-geometria eta erreferentziazko dimentsio zuzenak dituztela egiaztatu du.

                5. Beharrezko erremintak, tresnak eta osagarriak muntatu, lerrokatu eta erregulatu ditu.

                6. Mekanizazio-prozesuaren parametroak makinan sartu ditu.

                7. Pieza tresnerian muntatu du, eskatutako doitasunez hura zentratu eta lerrokatuta, eta segurtasun-araudia aplikatuta.

                8. Erreferentziak behar bezala hartu ditu, prozesuari buruzko zehaztapenen arabera.

                9. Lan-eremua behar bezalako ordenaz eta garbitasunez mantendu du.

                10. Egoera zailetan azkar jardun du.

              3. Mekanizatu eta muntatzeko prozesuan esku hartzen duten makinak eta ekipoak maneiatzen ditu, eta horien funtzionamendua prozesuaren baldintzekin eta azken produktuaren ezaugarriekin erlazionatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Fabrikazio-sistemen bidez formak lortzeko berezko moduak deskribatu ditu.

                2. Fabrikazio mekanikoko elementuak muntatzeko berezko moduak deskribatu ditu.

                3. Erabilitako materialetan txirbila sortzearen fenomenoa, eta txapa prozesatzean gertatzen diren akats ohikoenak eta horien sorburuak deskribatu ditu.

                4. Erreminten higaduraren fenomenoa deskribatu du, eta mota eta muga onargarriak adierazi ditu.

                5. Muntaiarako kontuan hartu beharreko aldagaiak deskribatu ditu: doikuntzak, lerrokadura, zimurtasuna, tenperatura, presioak, estutze-pareak, etab.

                6. Prozesua gauzatzeko beharrezko eragiketa-teknika aplikatu du.

                7. Mekanizatu eta muntatutako piezen ezaugarriak egiaztatu ditu.

                8. Zehaztutako prozesuaren eta gauzatutakoaren arteko desberdintasunak aztertu ditu.

                9. Piezen amaierako formetan ohikoenak diren akatsak lotze- eta lerrokatze-akatsekin erlazionatu ditu.

                10. Akatsak erremintaren, ebaketa-baldintza eta -parametroen, makinen edo materialaren ondoriozkoak diren bereizi ditu.

                11. Prozesuaren desbideratzeak zuzendu ditu, makinaren edo erremintaren gainean jardunda.

                12. Lan-eremua behar bezalako ordenaz eta garbitasunez mantendu du.

                1. Egoera zailetan metodoz eta azkar jardun du.

              4. Makinen, erreminten eta horien tresneriaren lehen mailako mantentze-lanak egiten ditu, haien funtzionaltasunaren arabera.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Makina, erreminta eta tresna bakoitzerako mantentze-plana antzeman du.

                2. Fabrikazioko erreminten, makinen eta ekipoen erabiltzaile-mailako mantentze-lanak deskribatu ditu.

                3. Zein elementuren gainean jardun behar den aurkitu du.

                4. Elementu sinpleak prozeduraren arabera desmuntatu eta muntatu ditu.

                5. Makinak, erremintak nahiz tresnak exijitutako parametroen barruan jardun dezan beharrezkoak diren mantentze-lanen zerrenda egin du.

                6. Ingurumen-babesari buruzko araudiaren arabera bildu ditu hondakinak.

                7. Lehen mailako mantentze-lanak ezarritako epeetan egitearen garrantzia baloratu du.

              5. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzeak dakarren arriskugarritasun-maila identifikatu du.

                2. Mekanizazioko materialak, erremintak, makinak eta ekipoak manipulatzean istripuen sorburu ohikoenak zein diren identifikatu du.

                3. Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak&) eta fabrikazio-prozesuari dagozkion eragiketetan erabili behar den norbera babesteko ekipamendua (oinetakoak, begien babesa, jantziak...) deskribatu ditu.

                4. Materialen, erreminten, makinen eta ekipoen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko beharrezko neurriekin erlazionatu du.

                5. Fabrikazio-prozesuari dagozkion eragiketak prestatu eta egiteko hartu behar diren segurtasuneko eta norbera babesteko elementuak zehaztu ditu.

                6. Segurtasun-araudia aplikatu du, segurtasuneko eta norbera babesteko sistemak erabilita.

                7. Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

                8. Fabrikazio mekanikoko produkzio- eta arazketa-prozesuetan afluenteak eta efluenteak zaintzeko gehien erabiltzen diren baliabideak deskribatu ditu.

                9. Norbera, taldea eta ingurumena babesteko neurrien garrantzia justifikatu du.

            2. Edukiak

              1. Lanaren antolamendua

                Fabrikatu beharreko produktua aztertzea.

                Prozesuaren faseak antolatzea, baliabideekiko eta makinekiko lotura kontuan hartuta.

                Kalitatea, araudiak eta katalogoak.

                Hondakinen prebentzio- eta tratamendu-neurriak.

                Prozesuaren faseetan ordena eta garbitasuna baloratzea.

                Antolamendu-teknikak aintzat hartu eta baloratzea.

              2. Makinak, ekipoak, tresneria eta erremintak prestatzea

                Makinak, ekipoak, tresneria eta erremintak prestatzea.

                Piezak marratu eta markatzea.

                Mekanizaziorako piezak, erremintak, tresneria eta osagarriak muntatzea.

                Tresneria muntatu eta doitzea.

                Erreminten erreferentziak hartzea.

                Makinen elementuak eta aginteak.

                Prozesuaren parametroak erregulatzea.

                Ekimena, arazoak ebazteko baliabide gisa.

                Tinkotasunez jardutea zailtasunen aurrean.

              3. Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-eragiketak

                Piezak egiaztatzea.

                Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa

                Urragarri bidez mekanizatzea.

                Arteztea.

                Elektrohigadura, sartze eta ebaketa bidez mekanizatzea.

                Mekanizazio bereziak.

                Ebaki eta konformatzea.

                Multzo mekanikoak muntatzea.

                Makina-erreminten funtzionamendua.

                Ebakitzeko erremintak.

                Txirbil-harroketako eragiketa-teknikak.

                Metrologia.

                Egiaztatu eta neurtzeko tresnak, egiaztatu beharreko neurriaren edo alderdiaren arabera.

                Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa betetzea.

                Ordena eta metodoa izatea lanak egitean.

              4. Makinak eta ekipoak mantentzea

                Elementuak ordezkatzea.

                Mantentze-plana eta erregistro-dokumentuak.

                Koipeztatzea, likido-mailak egiaztatzea eta hondakinak kanporatzea.

                Elementuak ordezkatzeko teknikak eta prozedurak.

                Lanak egitean ordena eta garbitasuna baloratzea.

                Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea.

              5. Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa

                Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-eragiketetan arriskuak identifikatzea.

                Makina-erremintei aplikatzen zaizkien segurtasun-sistemak identifikatzea.

                Laneko arriskuen prebentzioa mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-eragiketetan.

                Lan-ingurunearen faktore fisikoak.

                Lan-ingurunearen faktore kimikoak.

                Norbera babesteko ekipamendua.

                Makinei aplikatzen zaizkien segurtasun-sistemak.

                Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.

                Ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

          8. lanbide-modulua: Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa

            Kodea: 0165

            Kurtsoa: 1.a

            Iraupena: 165 ordu

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 9

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

              1. Kalitatea ziurtatzeko sistemak errazago ezarri eta mantentzeko jardunak zehazten ditu, eta haien oinarrizko faktoreak eta kontzeptuak interpretatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kalitatea ziurtatzeko sistemen oinarriak eta printzipioak identifikatu ditu.

                2. Kalitatea kudeatzeko sistemetan ezarritako legezko eskakizunak identifikatu ditu.

                3. Kalitatearen barne-ikuskapenean bete beharreko eskakizunak eta prozedura deskribatu ditu.

                4. Kalitate-sistemen funtzionamendua aztertzeko dokumentuek barne hartu beharreko gutxieneko dokumentu-euskarria eta eskakizunak deskribatu ditu.

                5. Kalitatea ziurtatzeko arauen edukia interpretatu du.

                6. Kalitatea ziurtatzeko sistema bati buruzko dokumentazioa kontrolatu du.

                7. Enpresa batean kalitate-sistema bat ziurtatzeko erabiltzen den jardun-prozedura estandarra deskribatu du.

              2. Enpresa-bikaintasuneko ereduak errazago ezarri eta mantentzeko jardunak zehazten ditu, eta haien oinarrizko faktoreak eta kontzeptuak interpretatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Erabateko kalitate-sistema baten kontzeptuak eta helburuak identifikatu ditu.

                2. EFQM ereduaren antolamendu-egitura deskribatu du, eta haren abantailak eta eragozpenak identifikatu ditu.

                3. EFQM ereduak enpresa-bikaintasuneko bestelako ereduekiko dituen aldeak antzeman ditu.

                4. Ereduaren autoebaluazioan barne hartu beharreko eskakizunak eta prozedura deskribatu ditu.

                5. Kalitatea kudeatzeko metodologiak eta tresnak deskribatu ditu (5s, konpetentzien kudeaketa eta prozesuen kudeaketa, besteak beste).

                6. Kalitatea kudeatzeko metodologiak eta tresnak horien aplikazio-esparruarekin lotu ditu.

                7. Fabrikazio mekanikoko industrietako kalitate-sistema baten adierazle nagusiak zehaztu ditu.

                8. Litezkeen jardun-esparruak hautatu ditu, adierazitako hobekuntza-helburuen arabera.

                9. Dagozkien adierazleen bidez ezaugarritutako helburuak aplika daitezkeen kalitate-metodologiekin edo tresnekin lotu ditu.

                10. Tresnaren edo ereduaren aplikazioa planifikatu du.

                11. Kalitatea kudeatzeko sistema baten ezarpenerako eta jarraipenerako beharrezko dokumentuak prestatu ditu.

                12. Enpresa-bikaintasunaren aintzatespena lortzeko erabiltzen den jardun-prozedura estandarra deskribatu du.

              3. Laneko arriskuen prebentziorako sistemak errazago ezarri eta mantentzeko jardunak zehazten ditu, eta haien oinarrizko faktoreak eta kontzeptuak interpretatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Laneko arriskuen prebentziorako sistemetan ezarritako oinarriak, printzipioak eta legezko eskakizunak identifikatu ditu.

                2. Enpresaren esparruan larrialdi-plan baten osagaiak deskribatu ditu.

                3. Diagramen eta organigramen bidez, ereduzko enpresa baten laneko arriskuen prebentziorako egitura funtzionala azaldu du.

                4. Laneko arriskuen prebentzioaren barne-ikuskapenean bete beharreko eskakizunak eta prozedura deskribatu ditu.

                5. Laneko arriskuen prebentziorako dokumentu-sistemak eta horren kontrolak barne hartu beharreko gutxieneko eskakizunak deskribatu ditu.

                6. Norbera babesteko ekipamenduak zein arriskutatik babesten duten kontuan izanda sailkatu ditu.

                7. Norbera babesteko ekipamendua mantendu, zaindu eta berritzeko lanak deskribatu ditu.

                8. Norbera babesteko ekipamendua nola erabili deskribatu du.

                9. Laneko arriskuen prebentzioa sustatzeko teknikak deskribatu ditu.

                10. Produkzio-baliabide baten arriskuak arauaren arabera ebaluatu ditu.

                11. Arrisku-faktoreak jardunerako prebentzio-teknikekin lotu ditu.

              4. Ingurumen-kudeaketako sistemak errazago ezarri eta mantentzeko jardunak zehazten ditu, eta haien oinarrizko faktoreak eta kontzeptuak interpretatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Ingurumen-kudeaketako sistemen oinarriak eta printzipioak identifikatu ditu.

                2. Ingurumen-kudeaketako sistemetan ezarritako legezko eskakizunak identifikatu ditu.

                3. Barne-ikuskapenean bete beharreko eskakizunak eta prozedura deskribatu ditu.

                4. Ingurumen-kudeaketako sistemen funtzionamendua aztertzeko dokumentuek barne hartu beharreko gutxieneko eskakizunak deskribatu ditu.

                5. Ingurumen-babesari buruzko arauen edukia interpretatu du.

                6. Ingurumen-babeseko sistema bati buruzko dokumentazioa kontrolatzeko prozedurak prestatu ditu.

                7. Kutsatzaileak murriztea sustatzeko teknikak deskribatu ditu.

                8. Kutsatzaileak kontrolatu eta murrizteko programa deskribatu du.

                9. Gizartearen ingurumen- eta kultura-ondarea zaindu eta babesteko balioekiko konpromiso etikorako jarraibideak ezarri ditu.

              5. Fabrikazio mekanikoko enpresen jardueran sor daitezkeen gune kutsatzaile nagusiak antzematen ditu, eta agente kutsatzaileek ingurumenaren gainean dituzten ondorioak deskribatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Diagramen bidez, fabrikazio mekanikoko ereduzko enpresa baten produkzio-prozesua irudikatu du.

                2. Agente kutsatzaile nagusiak identifikatu ditu, haien jatorria eta ingurune hartzaileen gainean dituzten ondorioak kontuan izanda.

                3. Industria-jardueran sorrarazitako ingurumen-ondorioen inbentarioa egin du.

                4. Gune kutsatzaileak jatorriaren arabera sailkatu ditu, eta neurri zuzentzaileak proposatu ditu.

                5. Aplikatzekoak diren legezko mugak identifikatu ditu.

                6. Kutsatzaile bakoitzerako legerian edo erabilera-arauetan ezarritako laginketa-teknikak identifikatu ditu.

                7. Nazioarteko legeriaren eta/edo arauen arabera erabiltzen diren teknika analitiko nagusiak identifikatu ditu.

                8. Jarduerari edo produktuari lotutako ingurumen-alderdiei dagokienez, datuak biltzeko prozedura egokiena azaldu du.

                9. Datuak tratatzeko informatika-programak aplikatu eta kalkulu estatistikoak egin ditu.

            2. Edukiak

              1. Kalitatea ziurtatzea

                Prozesuak (prozedurak) deskribatzea. Adierazleak. Helburuak.

                Kalitatea ziurtatzeko arauak.

                Dokumentu-sistema: adierazleak. Helburuak.

                Ikuskapenak: motak eta helburuak.

                Jarrera ordenatua eta metodikoa izatea lanak egitean.

              2. Kalitatea kudeatzea

                EFQM autoebaluazio-prozesua.

                Enpresa-bikaintasuneko ereduak ezartzea.

                Enpresa aintzatestea.

                Enpresa-bikaintasuneko ereduen arteko aldeak.

                Europako EFQM eredua.

                EFQM ereduarekiko enpresa ebaluatzea.

                EFQM ereduaren irizpideak.

                Autoebaluazio-sistemak: abantailak eta eragozpenak.

                Erabateko kalitatearen tresnak («5s», konpetentzien kudeaketa eta prozesuen kudeaketa, besteak beste).

                Hobekuntza-plana.

                Lan arduratsua baloratzea.

                Tinkotasunez jardutea zailtasunen aurrean.

              3. Laneko arriskuen prebentzioa

                Enpresa barruan prebentzioa antolatzea.

                Arriskuen prebentzioa enpresaren barne-arauetan.

                Estatuaren, autonomia-erkidegoaren edo udalaren esparruko xedapenak.

                Arauen sailkapena jarduera arloaren eta arrisku motaren arabera.

                Prebentzioaren antolamendua enpresa barruan.

                Zaintza- eta mantentze-arauak.

                Ziurtapen- eta erabilera-arauak.

                Prebentzioarekin zerikusia duten enpresaren arlo funtzionalak.

                Norbera babesteko ekipamenduak, zein arriskutatik babesten duten kontuan izanda.

                Enpresa-politikaren eredu gisa, arriskuen prebentziorako kultura sustatzeko interesa.

                Segurtasuna eta higienea lanpostuan eta ingurunean.

              4. Ingurumena babestea

                Ingurumenaren babesari dagokionez, industrian aplikatzekoak diren arauak sailkatzea.

                Estatuaren eta autonomia-erkidegoaren esparruko xedapenak.

                Ingurumen-babesarekin zerikusia duten enpresaren arlo funtzionalak.

                Ingurumen-babesaren antolamendua enpresa barruan.

                Enpresa-politikaren eredu gisa, arriskuen prebentziorako kultura sustatzeko interesa.

              5. Industria-hondakinak kudeatzea

                Industria-hondakinak gutxienera murriztea: produktua aldatzea, prozesua optimizatzea, jardunbide egokiak eta teknologia garbiak erabiltzea.

                Hondakinak bildu eta garraiatzea.

                Industria-hondakin ohikoenak.

                Ingurumen-babesa ebaluatzeko teknika estatistikoak.

                Industria-hondakinen kudeaketa formalizatzeko beharrezko dokumentazioa.

                Industria-hondakinak biltegiratzeko guneak.

                Jatorriko birziklatzea.

                Ingurumena babestearen aldeko konpromisoa.

                Zuhurtasuna industria-hondakinak kudeatzean.

          9. lanbide-modulua: Produktuen egiaztapena

            Kodea: 0166

            Kurtsoa: 1.a

            Iraupena: 165 ordu

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 9

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

              1. Kontrol-jarraibideak zehazten ditu. Horretarako, piezen dimentsio-ezaugarriak eta fabrikazio-prozesuak neurketa-maiztasunarekin eta neurtzeko tresnekin lotzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kontrol- edo fabrikazio-planoetan irudikatutako dimentsio linealei edo geometrikoei dagozkien sinbolo grafikoak interpretatu ditu, egiaztatu edo neurtzeko tresna edo prozesua hautatzeko.

                2. Fabrikazio mekanikoan erabiltzen diren kontrol-tresnak eta -gailuak deskribatu ditu.

                3. Dimentsioen kontrolean erabiltzen diren teknika metrologikoak deskribatu ditu.

                4. Neurketa-erroreak identifikatu ditu.

                5. Kontrol-tresnak eta -teknikak egiaztatu beharreko parametroen arabera zehaztu ditu.

                6. Parametro dimentsionalak, geometrikoak eta gainazalenak neurtzeko teknikak eta prozedurak aplikatu ditu.

                7. Egin beharreko lanak metodoz planifikatu ditu, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

              2. Fabrikatutako produktuaren ezaugarriak eta propietateak kontrolatzeko plangintza egin du. Horretarako, saiakuntza suntsitzaileak eta ez-suntsitzaileak egiteko ekipoak eta makinak neurtu edo egiaztatu beharreko ezaugarriekin lotu ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Saiakuntza suntsitzaileak horiek kontrolatzen dituzten ezaugarriekin erlazionatu ditu.

                2. Suntsitzaileak ez diren saiakuntzetan eta erabiltzeko prozeduran erabiltzen diren tresnak eta makinak deskribatu ditu.

                3. Saiakuntzetan erabiltzen diren ekipo eta makinetan gertatzen diren akats bereizgarrienak, eta horiek zuzentzeko modua azaldu ditu.

                4. Saiakuntzak egiteko beharrezkoak diren probeten ezaugarriak deskribatu ditu.

                5. Saiakuntzak egiteko, arau eta prozedura egokiak aplikatu ditu.

                6. Saiakuntzen emaitzak eskatutako doitasunerako perdoi egokiarekin adierazi ditu.

                7. Piezen akatsak horien sorburuekin lotu ditu.

                8. Saiakuntzak egitean aplikatu beharreko segurtasun-arauak deskribatu ditu.

                9. Egin beharreko lanak metodoz planifikatu ditu, zailtasunak eta horiek gainditzeko modua aurreikusita.

              3. Neurtzeko tresnak kalibratzen ditu, eta horien errore sistematikoak zuzentzeko prozedurak deskribatu ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kalibrazioaren eta trazagarritasunaren kontzeptuak azaldu ditu.

                2. Aplikatu beharreko arauetako kalibrazio-jarraibideak identifikatu ditu.

                3. Kalibrazio-plan baten osagaiak deskribatu ditu.

                4. Kalibrazio-prozedurak deskribatu ditu.

                5. Neurtzeko tresnen ziurgabetasuna kalkulatu du.

                6. Neurtu, egiaztatu edo kontrolatzeko tresnak eta ekipoak doitu ditu, kalibratzeko prozedurak edo araua aplikatuta.

                7. Neurtu eta egiaztatzeko prozesuaren funtsezko alderditzat baloratu du zeregina.

              4. Produktuaren kalitatea eta prozesuaren egonkortasuna zein neurritaraino ziurtatuko diren zehazten du, produktuaren eta prozesuaren kontrolari buruzko datu estatistikoak kalkulatuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Prozesuaren kontrol estatistikoan erabiltzen diren teknikak deskribatu ditu.

                2. Atributuen eta aldagaien araberako kontrol-grafikoen funtsa eta aplikazio-esparrua deskribatu ditu.

                3. Prozesuaren kontrol-grafikoak prestatu ditu, egindako neurketek emandako informazioa erabilita.

                4. Kontrol-grafikoak interpretatu ditu, besteak beste, gorabeherak, joerak eta kontrolez kanpoko puntuak identifikatuta.

                5. Kontrol-grafikoetan jasotako datuetatik abiatuta, prozesuaren ahalmena kalkulatu du.

                6. Prozesuaren ahalmenari buruzko azterlanetik abiatuta, zehaztapenez kanpoko piezen ehunekoak zehaztu ditu.

                7. Komunikazio-trukeak ekartzen duena baloratu du.

            2. Edukiak

              1. Dimentsioen kontrola

                Neurtzeko tresnak hautatzea.

                Dimentsioak eta geometria neurtzea.

                Dimentsioen eta geometriaren sinbologia grafikoa.

                Neurtzeko tresnak. Zuzeneko eta konparaziozko neurketa.

                Teknika metrologikoak.

                Erroreak neurketan.

                Kontrol-jarraibideak.

                Ikuskapen, neurketa eta saiakuntzako ekipoetarako arauen eskakizunak.

                Zuhurtasuna balioak lortzean.

                Ordena eta garbitasuna prozesua egitean.

              2. Ezaugarrien kontrola

                Probetak fabrikatzea.

                Saiakuntza suntsitzaileak (SS) egitea.

                Saiakuntza ez suntsitzaileak (SES) egitea.

                Saiakuntzetako erroreak identifikatzea.

                Saiakuntzen datuak erregistratzea.

                SS eta SES saiakuntzekin kontrola daitezkeen ezaugarriak.

                Saiakuntza suntsitzaileak (SS). Aplikazioak eta prozedurak.

                Saiakuntza ez-suntsitzaileak (SES). Aplikazioak eta prozedurak.

                Erroreak saiakuntzetan.

                SS eta SES saiakuntzetan antzemandako akatsen sorburuak.

                Istripuen prebentzioa SS eta SES saiakuntzetan.

                Garbitasuna saiakuntza-prozesuan.

                Zuhurtasuna SS eta SES saiakuntzak egitean.

                Arreta prozesua gauzatzean.

              3. Kalibrazioa

                Neurtzeko eta saiakuntzak egiteko tresnak doitzea.

                Neurtzeko tresnen ziurgabetasuna kalkulatzea.

                Kalibrazio-plana garatzea.

                Kalibrazioa eta trazagarritasuna.

                Kalibrazio-plana.

                Kalibrazio-prozedurak.

                Mailen diagrama.

                Kalibrazio-arauak.

                Ziurgabetasuna neurketan.

                Metodoa lan egitean.

                Talde-lana baloratzea.

              4. Kalitate-kontroleko teknika estatistikoak

                Kontrol-grafikoak egitea.

                Kontrol-grafikoak interpretatzea.

                Prozesu-ahalmena eta makina-ahalmena kalkulatzea.

                Kontzeptu estatistikoak.

                Probabilitate-banaketak eta aldakortasuna prozesuetan.

                Kontrol-grafikoak.

                Aldagaien eta atributuen araberako kontrola.

                Ahalmen-azterketa.

                Autonomia emaitzak interpretatzean.

          10. lanbide-modulua: Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua

            Kodea: 0167

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena: 50 ordu

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

              1. Produkzio-sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta horiek bete ditzaketen ereduzko proiektuekin erlazionatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Sektoreko enpresak antolamendu-ezaugarrien eta eskaintzen duten produktu edo zerbitzu motaren arabera sailkatu ditu.

                2. Ereduzko enpresak ezaugarritu ditu, haien antolamendu-egitura eta sail bakoitzaren eginkizunak adierazita.

                3. Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.

                4. Sektorean aurreikus daitezkeen negozio-aukerak baloratu ditu.

                5. Aurreikusitako eskaerei erantzuteko beharrezko proiektu mota identifikatu du.

                6. Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.

                7. Zerga, lan eta arriskuen prebentzioaren arloko betebeharrak eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.

                8. Lortu nahi diren produkzio- edo zerbitzu-teknologia berriak sartzeko dauden diru-laguntzak edo bestelako laguntzak identifikatu ditu.

                9. Proiektua egiteko jarraituko den lan-gidoia prestatu du.

              2. Tituluan aditzera emandako konpetentziekin lotzen diren proiektuak diseinatzen ditu, horiek osatzen dituzten faseak barne hartuz eta garatuz.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Proiektuan aztertuko diren alderdiei buruzko informazioa bildu du.

                2. Proiektuaren bideragarritasun teknikoari buruzko azterketa egin du.

                3. Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia identifikatu du.

                4. Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu, eta horien hedadura identifikatu du.

                5. Proiektua garatzeko beharrezko jarduerak zehaztu ditu.

                6. Proiektua egiteko beharrezkoak diren baliabide materialak eta pertsonalak aurreikusi ditu.

                7. Proiektua abian jartzeko finantzaketa-beharrak identifikatu ditu.

                8. Proiektua diseinatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

                9. Proiektuaren kalitatea ziurtatzeko kontrolatu beharreko alderdiak identifikatu ditu.

              3. Proiektuaren gauzatzea planifikatzen du, eta esku hartzeko plana eta dagokion dokumentazioa zehazten du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Jarduerak sekuentziatu ditu, eta gauzatze-beharren arabera antolatu ditu.

                2. Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak eta logistika zehaztu ditu.

                3. Jarduerak aurrera eramateko beharrezko baimenak identifikatu ditu.

                4. Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.

                5. Jarduerak gauzatzeko edo jarduteko prozedurak finkatu ditu.

                6. Osatzearen berezko arriskuak identifikatu ditu eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta beharrezko bitartekoak eta ekipamenduak definitu ditu.

                7. Baliabide materialen eta pertsonalen eta gauzatzeko denboren esleipena planifikatu du.

                8. Osatzearen baldintzei erantzungo dien balorazio ekonomikoa egin du.

                9. Gauzatzeko edo osatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.

              4. Proiektua gauzatzean jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak zehazten ditu, eta aldagaien eta erabili beharreko tresnen hautaketa justifikatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura zehaztu du.

                2. Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak zehaztu ditu.

                3. Jarduerak egitean ager daitezkeen gertakariak ebaluatzeko prozedura definitu du, baita horien konponbidea eta erregistroa ere.

                4. Baliabideetan eta jardueretan litezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura zehaztu du, horiek erregistratzeko sistema barne dela.

                5. Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.

                6. Erabiltzaileen edo bezeroen ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du eta berariazko dokumentuak landu ditu.

                7. Proiektuaren baldintza-agiria betetzen dela bermatzeko sistema ezarri du, halakorik dagoenean.

              5. Proiektua aurkezten eta babesten du, eta proiektua lantzean eta heziketa-zikloko ikaskuntza-prozesua garatzean eskuratutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak eraginkortasunez erabiltzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Proiektuaren memoria-dokumentua landu du.

                2. Haren aurkezpen bat prestatu du, IKTBak erabilita.

                3. Proiektuaren azalpena egin du, eta, horretarako, proiektuaren helburua eta eduki nagusiak deskribatu ditu eta bertan jasotzen diren jardun-proposamenen aukeraketa justifikatu du.

                4. Azalpenean komunikazio-estilo egokia erabili du, azalpena antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra izan dadin.

                5. Proiektua babestu du, eta arrazoituta erantzun die epaimahai ebaluatzaileak planteatzen dituen galderei.

          11. lanbide-modulua: Ingeles teknikoa

            Kodea: E200

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena: 40 ordu

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

              1. Tituluaren lanbide-profilarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.

                2. Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.

                3. Enpresaren testuinguruan emandako ahozko argibideak ezagutu ditu eta adierazpenei jarraitu die.

                4. Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.

                5. Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

                6. Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

                7. Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

                8. Laneko elkarrizketa baterako aurkezpen pertsonala prestatu du.

                9. Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

              2. Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.

                2. Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

                3. Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.

                4. Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.

                5. Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.

                6. Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.

                7. Aurkezpenetan eta agurretan, prestatu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.

                8. Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

                9. Profilarekin lotzen diren lanpostuak eta lanbideak identifikatu ditu.

                10. Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.

                11. Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.

                12. Curriculum vitaea egiteko, norberaren prestakuntza eta lanbide-konpetentziak aurkezteko Europako herrialdeetan erabiltzen diren jarraibideak bete ditu.

              3. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak identifikatu ditu.

                2. Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

                3. Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

                4. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

                5. Beste herrialde batzuetako berezko balioak eta ohiturak identifikatu ditu, eta jatorrizko herrialdekoekin lotu ditu, antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzeko.

            2. Edukiak

              1. Profilarekin lotzen diren ahozko mezuak ulertu eta sortzea

                Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

                Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

                Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

                Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: gustuak eta lehentasunak, iradokizunak, argudioak, argibideak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena eta bestelakoak.

                Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

                Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak

                Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa.

                Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

                Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

                Laneko elkarrizketa bat prestatzea, dituen prestakuntza eta motibazio pertsonalak aurkezteko.

                Sektoreko terminologia espezifikoa.

                Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, boz pasiboa, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa eta bestelakoak.

                Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

                Lan-elkarrizketa baten gaikako atalak.

                Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

                Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

                Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.

                Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

                Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

              2. Profilarekin lotzen diren idatzizko mezuak interpretatzea eta adieraztea

                Mezuak formatu desberdinetan ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.

                Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

                Erlazio logikoak antzematea: oposizioa, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, xedea, emaitza.

                Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

                Sektoreko berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.

                Puntuazio-markak erabiltzea.

                Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

                Testu koherenteak lantzea.

                Lan-ingurunearekin lotzen den lan-eskaintza bateko iragarkien atalak ulertzea.

                Dagokion profilarekin lotutako lan-eskaera prestatzea: curriculuma eta gutun eragingarria.

                Euskarri telematikoak: faxa, e-posta, burofaxa, web-orriak.

                Hizkuntzaren erregistroak.

                Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.

                Europako Curriculum Vitaearen eredua.

                Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.

                Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

                Beste kultura batzuen alderdi profesionalekiko interesa erakustea.

                Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

                Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

              3. Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea

                Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementu esanguratsuenak interpretatzea.

                Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

                Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.

                Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.

                Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

          12. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea

            Kodea: 0168

            Kurtsoa: 1.a

            Iraupena: 99 ordu

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 5

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

              1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

                2. Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

                3. Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

                4. Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.

                5. Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

                6. Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

                7. Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

              2. Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzean duten eragina baloratu du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

                2. Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

                3. Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

                4. Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

                5. Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

                6. Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

                7. Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

              3. Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

                2. Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

                3. Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

                4. Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

                5. Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

                6. Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

                7. Soldata-ordainagiria aztertu du eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

                8. Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

                9. Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

                10. Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

              4. Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

                2. Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak adierazi ditu.

                3. Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

                4. Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

                5. Suposizio sinple batean, langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

                6. Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

                7. Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

                8. Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

              5. Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

                2. Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

                3. Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

                4. Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-ingurunean ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

                5. Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

                6. Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

                7. Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

              6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

                2. Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

                3. Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

                4. Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

                5. Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

                6. Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

                7. Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

              7. Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

                2. Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

                3. Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

                4. Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

                5. Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

                6. Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

            2. Edukiak

              1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua

                Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

                Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

                Tituluaren lanbide-sektorea zehaztu eta aztertzea.

                Norberaren ibilbidea planifikatzea.

                Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

                Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

                Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

                Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

                Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

                Erabakiak hartzeko prozesua.

                Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

                Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

                Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

                Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

                Autoenplegua lan-munduratzeko hautabidetzat baloratzea.

                Lan-munduratze egokirako lan-ibilbideak baloratzea.

                Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

              2. Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea

                Antolakundea pertsona-talde gisa aztertzea.

                Antolamendu-egiturak aztertzea.

                Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

                Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

                Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

                Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

                Lan-taldeen sorrera aztertzea.

                Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

                Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

                Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

                Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

                Gatazka zehaztea: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

                Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.

                Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena baloratzea.

                Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.

                Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

                Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

                Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

              3. Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak

                Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

                Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

                Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

                Nomina interpretatzea.

                Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

                Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren arteztarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

                Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

                Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

                Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

                Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

                Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ).

                Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

                Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

                Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

                Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana&

                Lana arautzearen beharra baloratzea.

                Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa.

                Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

                Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

                Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.

              4. Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia

                Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

                Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

                Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

                Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

                Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

                Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

                Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

                Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

                Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

              5. Arrisku profesionalak ebaluatzea

                Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

                Arrisku-faktoreak aztertzea.

                Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

                Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

                Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

                Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

                Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

                Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

                Arrisku profesionalaren kontzeptua.

                Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

                Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

                Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

                Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

                Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

                Prebentzio-neurriak hartzeko interesa.

                Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.

              6. Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea

                Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

                LAP Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko oinarrizko araua aztertzea.

                LAP Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko egitura instituzionala aztertzea.

                Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

                Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

                Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

                Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

                Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun-mailak enpresan.

                LAP Laneko Arriskuen Prebentzioan eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

                Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

                Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (Laneko Arriskuen Prebentzioko oinarrizko teknikaria).

                Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

                Prebentzioaren plangintza enpresan.

                Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

                LAP laneko arriskuen prebentzioaren garrantzia eta beharra baloratzea.

                LAP laneko arriskuen prebentzioko eta LO Laneko Osasuneko agente gisa duen posizioa baloratzea.

                Erakunde publikoek eta pribatuek LO laneko osasunean errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

                Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

              7. Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea

                Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

                Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakoak dituzten betebeharrak aztertzea.

                Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

                Larrialdi-egoerak aztertzea.

                Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

                Langileen osasuna zaintzea.

                Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

                Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

                Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

                Seinale motak.

                Larrialdien aurreikuspena baloratzea.

                Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

                Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

          13. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

            Kodea: 0169

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena: 60 ordu

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 4

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

              1. Ekimenari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

                2. Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

                3. Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

                4. Enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

                5. Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

                6. Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

                7. Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

              2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

                2. Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

                3. Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

                4. Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

                5. Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

                6. Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

                7. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

                8. Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

                9. Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

              3. Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

                2. Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

                3. Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

                4. Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

                5. Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

                6. Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

                7. Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

                8. Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

                9. Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain eratzeko eskatutako izapideak aztertu ditu.

                10. Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

                11. Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

                12. Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

              4. Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

                2. Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

                3. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

                4. Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

                5. Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

                6. Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

            2. Edukiak

              1. Ekimen sortzailea

                Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

                Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.

                Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

                Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

                Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

                Enpresaburuaren kontzeptua.

                Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

                Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

                Ekintzaileen arteko lankidetza.

                Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

                Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

                Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

                Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

                Ekintzailetzaren bultzatzaile gisa, ekimena, sormena eta erantzukizuna baloratzea.

              2. Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena

                Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

                Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

                Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

                Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

                Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

                Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

                Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

                Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).

                Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

                Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

                Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

                Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

                Genero-berdintasuna errespetatzea.

                Enpresa-etika baloratzea.

              3. Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea

                Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

                Produkzio-plana prestatzea.

                Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

                Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

                Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

                Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

                Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

                Zerga-arloa enpresetan.

                Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

                Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

                Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

                Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

                Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

              4. Administrazio-funtzioa.

                Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

                Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

                Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.

                Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

                Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

                Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

                Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

                Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

                Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

          14. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza

            Kodea: 0170

            Kurtsoa: 2.a

            Iraupena: 360 ordu

            Baliokidetasuna ECTS kredituetan: 22

            1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

              1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta hura fabrikatutako produktuen produkzioarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen du.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

                2. Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio-sistemak, biltegiratzea eta bestelakoak.

                3. Produkzio-prozesua garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

                4. Giza baliabideen konpetentziak produkzio-jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.

                5. Sarearen elementu bakoitzak enpresaren jarduera garatzean duen garrantzia interpretatu du.

                6. Merkatuaren ezaugarriak, bezero motak eta hornitzaile motak erlazionatu ditu, eta enpresaren jarduera garatzean izan dezaketen eragina aztertu du.

                7. Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze-bideak identifikatu ditu.

                8. Enpresaren egiturak beste mota bateko enpresa-erakundeen aldean dituen abantailak eta eragozpenak adierazi ditu.

              2. Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

                  Lanpostuak behar duen prestasun pertsonala eta denborakoa.

                  Jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, lanposturako beharrezko ordena, garbitasuna, segurtasuna eta erantzukizuna).

                  Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean eta norbera babesteko neurrien aurrean.

                  Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

                  Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

                  Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

                  Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

                2. Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatu beharreko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

                3. Lanbide-jarduerak dituen arriskuen eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko ekipamendua.

                4. Garatutako jardueretan, ingurumena errespetatzeko jarrera argia izan du, eta horrekin lotutako barruko eta kanpoko arauak aplikatu ditu.

                5. Lanpostua edo jarduera garatzeko eremua antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

                6. Jasotako argibideak interpretatu eta bete ditu, eta zuzendu zaion lanaz arduratu da.

                7. Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorra ezarri du, eta haiekin tratu erraza eta zuzena du.

                8. Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo ezustekoren berri eman du.

                9. Dagokion jardueraren garrantzia baloratu du. Enpresaren produkzio-prozesuen barruan zuzendutako zereginetan izan diren aldaketetara eta eginkizun berrietara egokitu da.

                10. Edozein jarduera edo zereginetan, arauak eta prozedurak arduraz aplikatzeko konpromisoa hartu du.

              3. Mekanizazio-prozesuak zehazten ditu. Horretarako, fabrikatu beharreko produktuaren eskakizunetatik abiatuta, prozesuaren sekuentzia eta aldagaiak ezartzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Fabrikazio-etapa nagusiak identifikatu eta lan-sekuentziak deskribatu ditu.

                2. Mekanizazio-prozesua beharrezko faseetan eta eragiketetan banatu du.

                3. Mekanizazioko fase eta eragiketa bakoitzerako, laneko baliabideak, tresneria, erremintak, neurtu eta egiaztatzeko tresnak, eta mekanizazio-parametroak zehaztu ditu.

                4. Material landugabearen dimentsioak eta egoera (ijezketa, forjaketa, galdaketa, suberaketa, tenplaketa...) zehaztu ditu.

                5. Produkzio-kostuak zenbatesteko faktore gisa, eragiketa bakoitzaren denborak eta denbora unitarioa kalkulatu ditu.

                6. Denbora-unitateko produkzioa zehaztu du, ezarritako epean eskaerari erantzuteko.

                7. Produkzio-prozesuaren material-fluxua zehaztu du.

                8. Barruko eta kanpoko garraiobideak eta horiek jarraitu beharreko ibilbidea zehaztu ditu.

                9. Arriskuen prebentzioari dagokionez, bete beharreko araudia identifikatu du.

              4. Mekanizatu eta muntatzeko prozesuan esku hartzen duten makinak, ekipoak, tresneria eta erremintak prestatu eta doitzen ditu, eskatutako teknikak eta prozedurak aplikatuta.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Azpimultzoek, zirkuituek eta gailu osagarriek hutsean duten funtzionamendua egiaztatu du.

                2. Makinen mekanismoak, gailuak, presioak eta emariak erregulatu ditu.

                3. CNC programak egin edo egokitu ditu.

                4. PLCak erabilita, roboten eta manipulagailuen programak programatu edo egokitu ditu.

                5. Programen simulazio grafikoa edo hutsekoa egin du.

                6. Programetan zuzenketak edo doikuntzak egin ditu, produkzioan eta produktuaren kalitatean izandako desbideratzeak zuzentzeko.

                7. Eragiketa bakoitzaren ezaugarriak kontuan izanda aukeratu ditu erremintak eta tresnak.

                8. Erreminten ebaketa-geometria eta erreferentziazko dimentsioak egiaztatu ditu.

                9. Beharrezko erremintak, tresnak eta osagarriak muntatu, lerrokatu eta erregulatu ditu.

                10. Prozesuari buruzko zehaztapenen arabera hartu ditu erreferentziak.

                11. Mekanizazio-prozesuaren parametroak makinan sartu ditu.

                12. Pieza tresnerian muntatu du, eskatutako doitasunez hura zentratu eta lerrokatuta, eta segurtasun-araudia aplikatuta.

                1. Lan-eremua behar bezalako ordenaz eta garbitasunez mantendu du.

              5. Kontrol-planean ezarritako argibideei jarraituz, fabrikatutako piezen dimentsioak neurtu eta ezaugarriak egiaztatzen ditu.

                Ebaluazio-irizpideak:

                1. Kontrol-tresnak eta -teknikak egiaztatu beharreko parametroen arabera zehaztu ditu.

                2. Neurketa-tresnak kalibratuta daudela ziurtatu du.

                3. Arauetan ezarritako prozeduren arabera egiaztatu ditu produktuak.

                4. Piezen akatsak horien sorburuekin lotu ditu.

                5. Prozesuaren kontrol-grafikoak prestatu ditu, egindako neurketek emandako informazioa erabilita.

                6. Kontrol-grafikoak interpretatu ditu, besteak beste, gorabeherak, joerak eta kontrolez kanpoko puntuak identifikatuta.

                7. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak aplikatu ditu.

  1. atala. Espazioak

    Prestakuntza-espazioa Azalera (m²)

    30 ikasle Azalera (m²)

    20 ikasle

    Balio anitzeko gela 60 40

    Saiakuntzen laborategia 120 90

    Automatismoen lantegia 90 60

    CNCko ikasgela-lantegia 90 60

    Mekanizazio-lantegia 300 240

    Mekanizazio berezien lantegia 250 200

  2. atala. Ekipamenduak

    Prestakuntza-espazioa Ekipamendua

    Balio anitzeko gela Sarean instalatutako PCak, bideo-proiektagailua eta Internet

    Produkzioa kudeatzeko softwarea

    Mantentzea kudeatzeko softwarea

    Logistika eta biltegiratzea kudeatzeko informatika-sistemak

    Saiakuntzen laborategia Zuzenean eta zeharka neurtzeko tresnak

    Koordenatu bidez neurtzeko makina

    Saiakuntza-makina unibertsala

    Durometroa, zimurtasun-neurgailua

    Ultrasoinuak

    Likido sarkorrak

    Partikula magnetikoak

    Automatismoen lantegia Sarean instalatutako PCak, bideo-proiektagailua eta Internet

    Automatizazioa simulatzeko softwarea

    Elektropneumatikako entrenagailuak

    Elektrohidraulikako entrenagailuak

    Robotak

    Manipulagailuak

    PLCak

    CNCko ikasgela-lantegia Sarean instalatutako PCak

    CNCa simulatzeko softwarea

    CAMa simulatzeko softwarea

    Zenbakizko kontroleko tornua

    Zenbakizko kontroleko mekanizazio-zentroa

    Erremintak aurretiaz doitzeko ekipoa

    Mekanizazio-lantegia Zulatzeko makinak

    Zerra

    Tornu paralelo konbentzionalak

    Fresatzeko makina unibertsalak

    CNCko tornu paraleloa

    CNC fresatzeko makina

    Abiadura handiko mekanizazio-zentroa

    Mekanizazio berezien lantegia Sartze bidezko elektrohigadurako makinak

    Hari bidezko ebaketako elektrohigadurako makinak

    Zorrozteko makina

    Tolesteko makina

    Zizailatzeko makina

    Puntzonatzeko makina

    Kurbatzeko makina

    Prentsa

    Artezteko makina zilindriko unibertsala

    Gainazal lauak artezteko makina

  1. atala. Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena «Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa» heziketa-zikloko lanbide-moduluetan

    Lanbide-modulua Irakasleen espezialitatea Kidegoa

    0007 Interpretazio grafikoa Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0160 Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0002 Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa Makinen mantentzea eta mekanizazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0161 Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) Makinen mantentzea eta mekanizazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0162 Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa Makinen mantentzea eta mekanizazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0163 Produkzioaren programazioa Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0164 Fabrikazio-prozesuen gauzatzea Makinen mantentzea eta mekanizazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    0165 Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0166 Produktuen egiaztapena Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0167 Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    E200 Ingeles teknikoa Ingelesa Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0168 Laneko prestakuntza eta orientabidea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0169 Enpresa eta ekimen sortzailea Laneko prestakuntza eta orientabidea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    0170 Lantokiko prestakuntza Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    Makinen mantentzea eta mekanizazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

    edo araudian ager daitekeen beste edozein irakasle-espezialitate.

  2. atala-. Titulazio baliokideak irakaskuntzaren ondorioetarako

    Kidegoak Espezialitateak Titulazioak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedradunak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak Laneko prestakuntza eta orientabidea

    Enpresa-zientzietan diplomaduna.

    Lan-harremanetan diplomaduna.

    Gizarte-lanean diplomaduna.

    Gizarte-hezkuntzan diplomaduna.

    Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna.

    Fabrikazio mekanikoaren antolamendua eta proiektuak

    Industria-ingeniari teknikoa (espezialitate guztiak).

    Meatze-ingeniari teknikoa (espezialitate guztiak).

    Industria-diseinuko ingeniari teknikoa.

    Aeronautikako ingeniari teknikoa: aireontzietako espezialitatea, ekipo eta material aeroespazialetako espezialitatea.

    Ontzigintzako ingeniari teknikoa (espezialitate guztiak).

    Nekazaritzako ingeniari teknikoa: nekazaritza eta abeltzaintzako ustiapenetako espezialitatea, nekazaritza-mekanizazioko eta landa-eraikuntzetako espezialitatea.

    Herri-lanetako ingeniari teknikoa: eraikuntza zibiletako espezialitatea.

    Ontzi-makinetan diplomaduna.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoak Makinen mantentzea eta mekanizazioa Mekanizazio bidezko produkzioko goi-mailako teknikaria.

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

  3. atala. Titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak titulartasun pribatuko nahiz publikoko ikastetxeentzat eta hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako ikastetxeentzat

    Lanbide-moduluak Titulazioak

    0007 Interpretazio grafikoa

    0160 Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa

    0163 Produkzioaren programazioa

    0165 Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa

    0166 Produktuen egiaztapena

    0167 Produktu mekanikoak fabrikatzeko proiektua

    0168 Laneko prestakuntza eta orientabidea

    0169 Enpresa eta ekimen sortzailea Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    0002 Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa

    0161 Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM)

    0162 Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa

    0164 Fabrikazio-prozesuen gauzatzea

    Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    Metal-eraikuntzetako goi-mailako teknikaria edota bestelako titulu baliokideak.

    E200 Ingeles teknikoa Ingeles filologian lizentziaduna.

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

«Mekanizazio bidezko produkzioa» heziketa-zikloko lanbide-moduluak (LOGSE, 1/1990) «Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa» heziketa-zikloko lanbide-moduluak (LOE, 2/2006)

Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa 0160 Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa

0007 Interpretazio grafikoa

Fabrikazio mekanikorako zenbakizko kontroleko makinen programazioa 0002 Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa

0161 Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM)

Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa 0162 Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa

Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa 0163 Produkzioaren programazioa

Mekanizazio-, konformazio- eta muntaketa-prozesuak gauzatzea 0164 Fabrikazio-prozesuen gauzatzea

Fabrikazio mekanikoko kalitate-kontrola 0165 Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa

0166 Produktuen egiaztapena

Lantokiko prestakuntza 0170 Lantokiko prestakuntza

  1. atala. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin

    Konpetentzia-atala Lanbide-modulua

    UC0593_3: Fabrikazio mekanikoko mekanizazio-prozesuak definitzea.

    0160 Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa

    UC0594_3: Fabrikazio mekanikoko konformazio-prozesuak definitzea. 0160 Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa

    UC0595_3: Fabrikazio mekanikoko muntaia-prozesuak definitzea. 0160 Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa

    UC0596_3: Mekanizazio eta konformazio mekanikoko makinetan edo sistemetan ordenagailu bidezko zenbakizko kontrola (CNC) programatzea. 0002 Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa

    0161 Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM)

    UC0591_3: Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuak programatzea. 0162 Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa

    UC0592_3: Fabrikazio mekanikoko produkzioa gainbegiratzea. 0164 Fabrikazio-prozesuen gauzatzea

    UC1267_3: Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatu eta kontrolatzea.

    UC1268_3: Fabrikazio mekanikoko produkzio-prozesuak hornitzea. 0163 Produkzioaren programazioa

  2. atala. Titulu honetako lanbide-moduluen egokitasuna konpetentzia-atalekin, horiek egiaztatzeko:

    Lanbide-modulua Konpetentzia-atala

    0007 Interpretazio grafikoa

    0160 Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa UC0593_3: Fabrikazio mekanikoko mekanizazio-prozesuak definitzea.

    UC0594_3: Fabrikazio mekanikoko konformazio-prozesuak definitzea.

    UC0595_3: Fabrikazio mekanikoko muntaia-prozesuak definitzea.

    0002 Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa

    0161 Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM) UC0596_3: Mekanizazio eta konformazio mekanikoko makinetan edo sistemetan ordenagailu bidezko zenbakizko kontrola (CNC) programatzea.

    0162 Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa UC0591_3: Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuak programatzea.

    0164 Fabrikazio-prozesuen gauzatzea UC0592_3: Fabrikazio mekanikoko produkzioa gainbegiratzea.

    0163 Produkzioaren programazioa UC1267_3: Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatu eta kontrolatzea.

    UC1268_3: Fabrikazio mekanikoko produkzio-prozesuak hornitzea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.