Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

66/2010 DEKRETUA, martxoaren 2koa, Instalazio elektriko eta automatikoetako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 64
  • Hurrenkera-zk.: 1928
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/03/02
  • Argitaratze-data: 2010/04/08

Testu legala

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30. eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, lanbide-heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.

Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 6. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako arteztarauak, eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan. Bestalde, Errege Dekretu horren 7. artikuluak zehazten du titulu horien lanbide-profila, eta horren barnean hartuko dira konpetentzia orokorra, konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak, eta, hala badagokio, tituluei dagozkien Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak.

Otsailaren 8ko 177/2008 Errege Dekretuak Instalazio elektriko eta automatikoetako teknikariaren titulua ezartzen du eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen ditu. Azken arau horrek apirilaren 21eko 623/1995 Errege Dekretuaren bitartez ezarritako tresneria eta instalazio elektroteknikoetako teknikariaren tituluaren erregulazioa ordezkatzen du.

Bestetik, hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen 1538/2006 Errege Dekretuaren 17. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, Errege Dekretu horretan bertan xedatutakoa eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatutakoa errespetatu beharko dute.

Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan aditzera ematen denez, «Konstituzioaren lehen erabaki gehigarrian erabakitzen dena aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Herriko Komunitate Autonomoaren konpetentziapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluaren eta berori zehaztuko duten Lege Organikoei, haren 149.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta guztiori betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egiteke».

Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak hezkuntza-sistemaren barruan Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.

Azaldutako aurrekarien arabera, Dekretu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegorako ezartzea Instalazio elektriko eta automatikoetako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma, betiere Instalazio elektriko eta automatikoetako teknikariaren titulua eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen otsailaren 8ko 177/2008 Errege Dekretuaren babesean.

Instalazio elektriko eta automatikoetako teknikariaren tituluaren curriculumean alderdi hauek deskribatzen dira: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen dira); eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).

Helburu orokorrak profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira. Haietan, ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak adierazten dira; hortaz, heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko lehen iturria dira.

Modulu bakoitzean jasotako edukiak irakatsi eta ikasteko prozesuaren euskarria dira; ikasleak trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak eskura ditzan.

Honako Dekretu hau bideratzean, emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.

Hori dela-eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostenarekin eta gainerako aginduzko txostenekin, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, irailaren 12ko 167/2006 Dekretuak onartutako antolamendu eta funtzionamendu erregelamenduaren 33. artikuluak zehazten duenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko martxoaren 2an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Dekretu honek Instalazio elektriko eta automatikoetako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio bere Ikastetxearen Ikasketa Proiektua ezartzea, eta proiektu horretan ezarriko ditu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko, eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko beharrezko erabakiak.

  3. Ikastetxearen Ikasketa Proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta, zehazki, irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan izan beharko ditu, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta (oso garrantzitsua) irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.

Instalazio elektriko eta automatikoetako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

Izena: Instalazio elektrikoak eta automatikoak.

Maila: Erdi-mailako Lanbide Heziketa.

Iraupena: 2.000 ordu.

Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.

Kodea: INSN-3 (Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua).

Tituluari dagokion lanbide-profila, konpetentzia orokorraren, konpetentzia profesionalen, pertsonalen eta sozialen, lanbide-kualifikazioen eta konpetentzia-atalen bidez adierazten da.

  1. Titulu honen konpetentzia orokorra da eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, behe-tentsioko instalazio elektrikoak, makina elektrikoak eta sistema automatizatuak muntatzea eta mantentzea, betiere indarrean dagoen araudia eta erregelamentazioa aplikatuz, kalitate, segurtasun eta laneko arriskuetako protokoloak aintzat hartuz, eta funtzionalitatea eta ingurumenarekiko errespetua ziurtatuz.

  2. Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.

    Honako hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:

    1. Muntatzearekin eta mantentzearekin lotzen den logistika ezartzea eta instalazioen eta ekipoen dokumentazio teknikoa interpretatzea.

    2. Instalazioak eta tresneria konfiguratzea eta kalkulatzea, eta, horretarako, horiek osatzen dituzten elementuen kokalekua eta dimentsioak zehaztea eta erregelamenduetako aginduak errespetatzea.

    3. Instalazioa edo ekipoa muntatzearen edo mantentzearen aurrekontua egitea.

    4. Muntatzeko edo mantentzeko lanak egiteko baliabide eta bitartekoak biltzea.

    5. Instalazioa dokumentazio teknikoaren arabera berriro planteatzea, konpetentziaren arazoak ebatziz eta beste kontingentzia batzuen berri emanez, muntaiaren bideragarritasuna ziurtatzeko.

    6. Behe-tentsioko banaketa-sareen osagaiak muntatzea, kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko baldintzetan.

    7. Instalazio elektrikoekin eta automatizatuekin, eguzki-instalazio fotovoltaikoekin eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturekin lotzen diren ekipoak eta kanalizazioak muntatzea, kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko baldintzetan.

    8. Makina elektriko birakariak eta estatikoak kalitate- eta segurtasun-baldintzetan instalatzea eta mantentzea.

    9. Instalazioak eta ekipoak mantentzea eta konpontzea, eta horretarako, horien elementuak egiaztatzeko, doitzeko eta ordezkatzeko lanak egitea eta berriro funtzionatzen jartzea, betiere kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko baldintzetan.

    10. Instalazioaren edo ekipoaren funtzionamendua proba funtzionalen eta segurtasun-proben bitartez egiaztatzea, abian edo zerbitzuan jarri aurretik.

    11. Dokumentazio teknikoa eta administratiboa lantzea, betiere indarrean dauden erregelamentazioaren eta araudiaren arabera eta bezeroaren eskakizunen arabera.

    12. Instalazioak muntatzeko eta mantentzeko prozesuetako jardunetan kalitateko, segurtasuneko eta ingurumenarekiko errespetuko protokoloak eta arauak aplikatzea.

    1. Enpresaren antolamenduan integratzea, enpresaren helburuak lortzeko zereginean laguntzea, eta lan-taldean parte-hartze aktiboa izatea, betiere errespetuz eta tolerantziaz jardunik.

    2. Produkzioko helburuak betetzea, lan-taldearekin elkarlanean jardutea, eta erantzukizunaren eta tolerantziaren printzipioen arabera jardutea.

    3. Produkzio-prozesuetako aldaketa teknologikoen eta antolamendukoen ondoriozko lanpostuetara eta lan-egoera berrietara egokitzea.

    4. Ezarritako arauei eta prozedurei jarraituz, arazoak ebaztea eta norbanako erabakiak hartzea, bere eskumeneko esparruaren barruan definituak.

    5. Bere eskubideez baliatzea eta lan-harremanen ondoriozko betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian ezarritakoaren arabera.

    6. Lanbide-karrera kudeatzea, enplegurako, autoenplegurako eta ikaskuntzarako aukerak aztertuz.

    7. Enpresa txikia sortzea eta kudeatzea, eta produktuen bideragarritasuna, produkzioaren plangintza eta merkaturatzea aztertzea.

    8. Bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean parte-hartze aktiboa izatea, jarrera kritiko eta arduratsuarekin.

  3. Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:

    " Osatutako lanbide-kualifikazioak:

    1. Behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea, ELE257_2 (abuztuaren 24ko 1115/2007 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0820_2 Batez ere etxebizitza-erabilera duten eraikinetan behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea.

      UC0821_2 Merkataritzako, bulegoetako edo industria bateko edo hainbatetako eraikinetan behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea.

      UC0822_2 Etxebizitzen eta industria txikien ingurunean automatismo-instalazioak muntatzea eta mantentzea.ç

      UC0823_2 Behe-tentsioko aireko sare elektrikoak muntatzea eta mantentzea.

      UC0824_2 Behe-tentsioko lurpeko sare elektrikoak muntatzea eta mantentzea.

      UC0825_2 Makina elektrikoak muntatzea eta mantentzea.

    2. Eraikinetako telekomunikazio-azpiegiturak muntatzea eta mantentzea, ELE043_2 (otsailaren 20ko 295/2004 Errege Dekretua). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:

      UC0120_2 Eraikinetan edo eraikin multzoetan soinu-irratidifusioko eta telebistako seinaleak hartzeko instalazioak muntatzea eta mantentzea (antenak eta kable bidezkoak).

      UC0121_2 Hiritarren esku dagoen telefonia-zerbitzura sartzeko instalazioak eta sarrera kontrolatzeko instalazioak muntatzea eta mantentzea (barne-telefonia eta bideo-atezaintza).

      " Osatu gabeko lanbide-kualifikazioak:

    3. Eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzea eta mantentzea ENA261_2 (abuztuaren 24ko 1114/2007 Errege Dekretua):

      UC0836_2 Eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzea.

      UC0837_2 Eguzki-instalazio fotovoltaikoak mantentzea.

  1. Lanbide-irudi honek eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, makina elektrikoak, sistema automatizatuak, behe-tentsioko instalazio elektrikoak eta sistema domotikoak muntatzera eta mantentzera zuzentzen diren enpresa txikietan eta ertainetan egingo du lan, batez ere pribatuetan, eta nork bere kontura zein besteren kontura.

  2. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    Instalatzaile eta mantentzaile argiketaria.

    Eraikuntzako argiketaria.

    Industria-argiketaria.

    Mantentze-argiketaria.

    Sistema domotikoetako instalatzailea eta mantentzailea.

    Antenen instalatzailea eta mantentzailea.

    Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.

    Ekipo eta instalazio telefonikoetako instalatzailea eta muntatzailea.

    Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea.

Heziketa-zikloko irakaskuntzetan honako alderdi hauek sartzen dira:

  1. Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:

    1. Instalazioetako eta ekipoetako elementuak identifikatzea, eta, horretarako, planoak eta eskemak aztertzea, eta materialak eta aurreikusitako prozedurak ezagutzea, betiere muntatzeko eta mantentzeko lanekin lotzen den logistika ezartzeko.

    2. Zirkuituen eskemak eta kokalekuen krokisak edo planoak delineatzea, eta lan horretan marrazketarako eta irudikapen sinboliko normalizatuko bitartekoak eta teknikak erabiltzea, instalazioa edo ekipoa konfiguratu eta kalkulatzeko.

    3. Instalazioetako eta ekipoetako elementuen dimentsio fisikoak eta elektrikoak kalkulatzea, kalkuluko prozedurak aplikatuz eta arauzko aginduei erreparatuta, instalazioa edo ekipoa konfiguratzeko.

    4. Materialen eta eskulanaren kostua baloratzea, eta, horretarako, katalogoak eta obra-unitateak kontsultatzea, muntatzearen eta mantentzearen aurrekontua egiteko.

    5. Muntaiako eta segurtasuneko tresnak, erremintak, ekipoak eta bitartekoak hautatzea, eta, hala, obra-baldintzak aztertzea eta egin beharreko eragiketak aintzat hartzea, beharrezkoak diren baliabideak eta bitartekoak metatzeko.

    6. Instalazioaren edo ekipoaren elementuen kokalekua eta zirkuituen trazadura identifikatzea eta markatzea, dokumentazio teknikoko planoak benetako kokalekuarekin lotuz, betiere instalazioa zuinkatzeko.

    7. Mekanizazioko, konexioko, neurketako eta muntaiako teknikak aplikatzea eta, horretarako, ekipoak, erremintak eta tresnak maneiatzea ezarritako prozeduren arabera eta kalitate- eta segurtasun-baldintzei jarraituz, betiere instalazioa, sareak, azpiegiturak eta makinak muntatzeko eta mantentzeko.

    8. Euste-elementuak kokatzea eta finkatzea eta muntaiako planoak eta zehaztapenak interpretatzea, segurtasun- eta kalitate-baldintzei jarraituz, betiere instalazioak, sareak eta azpiegiturak muntatzeko.

    9. Instalazioetako, ekipoetako, azpiegituretako eta makinetako ekipo eta elementu osagarriak kokatzea eta finkatzea, planoak eta krokisak interpretatuz, ekipoak eta instalazioak muntatzeko eta mantentzeko.

    10. Instalazioetako, ekipoetako, azpiegituretako eta makinetako ekipo eta elementu osagarriak konexio eta loturako tekniken bitartez eta dokumentazio teknikoaren eskemen arabera konektatzea, ekipoak eta instalazioak muntatzeko eta mantentzeko.

    11. Makina elektrikoak mihiztatzeko eta konektatzeko eragiketak egitea, planoak interpretatuz eta osagaiak muntatuz eta desmuntatuz (gunea, harilak eta borna-kaxak, besteak beste), makina elektrikoak instalatzeko eta mantentzeko.

    12. Instalazioetako eta ekipoetako disfuntzioen eta matxuren ondorioak eta kausak aztertzea eta kokatzea eta, hala, neurketa-ekipoak erabiltzea eta emaitzak interpretatzea, betiere mantentzeko eta konpontzeko lanak egiteko.

    1. Elementu akastunak edo narriatuak doitzea eta ordezkatzea eta, horretarako, ekipoak desmuntatzea eta muntatzea, konexiorako eta deskonexiorako lanak egitea eta mantentze-planak eta kalitate- eta segurtasun-protokoloak aztertzea, mantentzeko eta konpontzeko lanak egiteko.

    2. Konexioak, maniobra eta babeseko aparatuak, seinaleak eta parametro bereizgarriak, besteak beste, ezarritako tresneria eta protokoloak erabiliz eta kalitate- eta segurtasun-baldintzetan egiaztatzea, instalazioaren edo ekipoaren funtzionamendua egiaztatzeko.

    3. Mantentze-lanen fitxak, gertakarien txostenak eta instalazioaren ziurtagiria betetzea prozedura eta formatu ofizialen arabera, instalazioaren edo ekipoaren dokumentazioa lantzeko.

    4. Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua aztertu ondoren, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.

    5. Lan-taldearekin komunikazio eraginkorrak mantentzea, eta, horretarako, argibideak interpretatzea eta ematea, kontingentzien aurrean irtenbideak proposatzea eta taldekideen jarduerak koordinatzea, jarrera ireki eta arduratsuarekin, enpresaren antolamenduan integratzeko.

    6. Kalitate-prozedurak, laneko arriskuen prebentziokoak eta ingurumenekoak aztertu eta deskribatzea, eta zehaztutako kasuetan egin beharreko ekintzak adieraztea, arau estandarizatuen arabera jokatzeko.

    7. Produkzio-prozesu bateko lan-jarduerak baloratzea eta prozesu orokorrean egiten duten ekarpena identifikatzea, lan-taldeetan parte hartzeko eta produkzio-helburuak lortzeko.

    8. Ikasteko aukerak eta lan-munduarekin duen harremana identifikatzea eta baloratzea, eta lan-merkatuko eskaintzak eta eskaerak aztertzea, eguneratze eta berrikuntzako espirituari eusteko.

    9. Negozio-aukerak antzematea, eta merkatuaren eskaerak identifikatu eta aztertzea, enpresa txiki bat sortu eta kudeatzeko.

  2. Honakoa da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:

    1. Industria-automatismoak.

    2. Elektronika.

    3. Elektroteknia.

    4. Barneko instalazio elektrikoak.

    5. Banaketa-instalazioak.

    6. Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak.

    7. Instalazio domotikoak.

    8. Eguzki-instalazio fotovoltaikoak.

    9. Makina elektrikoak.

    10. Ingeles teknikoa.

    11. Laneko prestakuntza eta orientabidea.

    12. Enpresa eta ekimen sortzailea.

    1. Lantokiko prestakuntza.

      1. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.

        Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 10. artikuluan xedatutakoarekin bat eginik.

  3. Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak), eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezartzen da hori guztia.

  4. Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken 12 asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.

  5. Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, betiere Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.

Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.

  1. Heziketa-zikloko lanbide-modulu bakoitzerako irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena IV. eranskinaren 1. atalean ezartzen dira.

  2. Irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezartzen dira. Irakasleen espezialitateetarako 1. atalean adierazten diren titulazio baliokideak (irakaskuntzaren ondorioetarako) IV. eranskinaren 2. atalean jasotzen dira.

  3. Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barne hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta beste edozein eskakizun IV. eranskinaren 3. atalean zehazten dira.

Instalazio elektriko eta automatikoetako teknikariaren titulua edukitzeak aukera ematen du:

  1. Erdi-mailako beste edozein heziketa-ziklotan zuzenean sartzeko.

  2. Instalazio elektriko eta automatikoetako teknikariaren tituluak aukera emango du, hemezortzi urte beteta izanez gero eta dagokion salbuespenaren kaltetan izan gabe, lanbide-arlo bereko heziketa-zikloetan proba bidez sartzeko; baita beste heziketa-ziklo batzuetan sartzeko ere, eskatutako zikloetarako lotura ematen duen Batxilergoaren modalitate berekoak direnean.

  3. Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikariaren tituluak aukera emango du Batxilergoko edozein modalitatetan sartzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1. artikuluan eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 16.3. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Zenbait heziketa-ziklok komunak dituzten lanbide-moduluak baliozkotu egingo dira, baldin eta izen berekoak, eduki berekoak, ikaskuntzaren emaitza gisa adierazitako helburu berekoak, ebaluazio-irizpide berekoak eta antzeko iraupenekoak badira. Nolanahi ere, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.

  2. Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak V. eranskinaren 1. atalean adierazten dira.

  3. Dekretu honen V. eranskinaren 2. atalean ezartzen dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluen eta Batxilergoko irakasgaien arteko baliozkotzeak.

  4. Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.

  5. «Laneko prestakuntza eta orientabidea» modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez urtebeteko lan-esperientzia egiaztatu eta laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako teknikariaren ziurtagiria izan beharko da. Ziurtagiriak prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera luzatua izan behar du.

  6. «Enpresa eta ekimen sortzailea» modulua baliozkotu ahal izateko, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3 artikuluan ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko da.

  7. Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak Aintzatespen eta Ebaluazio Sistemaren bidez egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatzen badute, abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuaren 45.3. artikuluan xedatutakoaren indarrez.

  8. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen eta moduluen arteko egokitasuna (horiek baliozkotzeko), eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna (horiek egiaztatzeko) VI. eranskinean jasotzen dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ziklo honetako irakaskuntzak araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola, moduluen iraupena eta sekuentziazioa) arautuko ditu, hala badagokio.

Lehenengoa. Titulazio baliokideak.

  1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamargarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, Hezkuntzari eta Hezkuntzako Erreforma Finantzatzeari buruzko abuztuaren 4ko 14/1970 Lege Orokorreko teknikari laguntzailearen tituluek otsailaren 8ko 177/2008 Errege Dekretuan ezarritako Instalazio elektriko eta automatikoetako teknikariaren tituluaren ondorio profesional berberak izango dituzte. Hona aipatutako tituluak:

    Elektrizitateko teknikari laguntzailea, Elektrizitatea eta Elektronika arloa.

    Elektrizitateko teknikari instalatzaile/mantentzaile laguntzailea, Elektrizitatea eta Elektronika arloa.

  2. Apirilaren 21eko 623/1995 Errege Dekretuak ezarritako Tresneria eta instalazio elektroteknikoetako teknikariaren tituluak otsailaren 8ko 177/2008 Errege Dekretuan ezarritako Instalazio elektriko eta automatikoetako teknikariaren tituluaren ondorio profesional eta akademiko berberak izango ditu.

  3. Dekretu honetan, «Laneko prestakuntza eta orientabidea» lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueretarako urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritako lanbide-erantzukizunez arduratzeko. Errege-dekretu horrek prebentzio-zerbitzuen araudia onartzen du.

  4. Dekretu honetan ezarritako prestakuntzak, tituluaren lanbide-moduluen osotasunean, bermatu egiten du Behe-tentsioko instalatzaile baimenduen txartelean eskatzen den jakintza-maila bai oinarrizko kategorian, bai espezialistaren kategorian, betiere martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan eta Dekretu hori garatzen duen 2006ko apirilaren 10eko Aginduan arautzen den moduan.

    Bigarrena. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.

Indargabetuta geratu dira Dekretu honen aurka egiten duten lerrun bereko edo txikiagoko arauak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko martxoaren 2an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Kodea Lanbide-modulua Ordu-esleipena Kurtsoa

0232 1. Industria-automatismoak 264 1.a

0233 2. Elektronika 132 1.a

0234 3. Elektroteknia 198 1.a

0235 4. Barneko instalazio elektrikoak 297 1.a

0236 5. Banaketa-instalazioak 105 2.a

0237 6. Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak 105 2.a

0238 7. Instalazio domotikoak 126 2.a

0239 8. Eguzki-instalazio fotovoltaikoak 66 1.a

0240 9. Makina elektrikoak 126 2.a

E100 10. Ingeles teknikoa 33 1.a

0241 11. Laneko prestakuntza eta orientabidea 105 2.a

0242 12. Enpresa eta ekimen sortzailea 63 2.a

0243 13. Lantokiko prestakuntza 380 2.a

Zikloa guztira 2.000

  1. lanbide-modulua: Industria-automatismoak

    Kodea: 0232

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 264 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Mekanizazio-eragiketetan jarraitu beharreko prozesua zehazten du, eta, horretarako, planoak interpretatzen ditu eta dokumentazio teknikoa erabiltzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Planoetako sinbologia eta zehaztapen teknikoak identifikatu ditu.

        2. Bistak, sekzioak, ebakidurak eta xehetasunak identifikatu ditu.

        3. Materialak identifikatu ditu (profilak, inguratzaileak eta koadroak).

        4. Prozesuaren faseak eta eragiketak definitu ditu.

        5. Muntatzeko plana egin du.

        6. Erremintak, bitarteko teknikoak eta segurtasun-bitartekoak esku-hartze bakoitzaren eskakizunen arabera aztertu ditu.

        7. Prozesuetarako aurreikusitako denborak hartu ditu aintzat.

      2. Oinarrizko elementuak eta multzoak marrazten ditu, normalizazioaren arabera.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Esku hutsez irudikatu ditu bistak eta ebakidurak.

        2. Profilen, inguratzaileen, koadroen eta gainerako osagaien krokisak marraztu ditu.

        3. Kotak islatu ditu.

        4. Eskemak eta planoak normalizazioaren eta konbentzionalismoen arabera marraztu ditu.

        5. Sinbologia normalizatua erabili du.

        6. Piezen eta multzoen irudikapenak hartu ditu kontuan eta ezarritako eskalei jarraitu die.

        7. Egindako irudikapenetan, elementuen banaketa eta horien dimentsionamendua hartu du aintzat.

        8. CAD elektroteknikoko programa informatikoak erabili ditu.

        9. Ezarritako kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

      3. Mekanizazio-eragiketak gauzatzen ditu eta, horretarako, neurtzeko eta markatzeko teknikak aplikatzen ditu eta bidezko makinak eta erremintak erabiltzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Mekanizazio-plana zehaztu du.

        2. Ekipoak, erremintak, bitarteko teknikoak eta segurtasun-bitartekoak hautatu ditu.

        3. Beharrezko doitasunarekin egin ditu neurketak.

        4. Banaketa egiteko, trazatzeko eta markatzeko lanak egin ditu.

        5. Laneko erreminta eta ekipo bereizgarriekin egin du lan.

        6. Profiletan, inguratzaileetan, koadroetan eta kanalizazioetan mekanizazio-lanak egin ditu.

        7. Sortutako kontingentziak ebatzi ditu.

        8. Mekanizazio-prozesuaren txostena egin du.

        9. Prozesurako aurreikusitako denborak hartu ditu aintzat.

        10. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

      4. Aginteko eta potentziako oinarrizko zirkuituak konfiguratzen ditu, elementuak hautatuz eta eskemak eginez.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Motor elektriko trifasikoetako eta monofasikoetako abiarazteko, inbertsioa egiteko eta abiadura erregulatzeko zirkuituak deskribatu ditu.

        2. Mekanismoen funtzionamendu-printzipioak eta ezaugarriak deskribatu ditu (abiaraztekoak, kontrolekoak, babesekoak eta seinaleztapenekoak), baita hargailu eta motorrenak ere.

        3. Instalazioaren osagaien ezaugarri teknikoak kalkulatu ditu.

        4. Materialak hautatzeko fabrikatzaileen katalogoak erabili ditu.

        5. Aginteko eta potentziako eskemak sinbologia normalizatuarekin egin ditu.

        6. CAD elektroteknikoko programa informatikoak erabili ditu.

        7. Araudi elektroteknikoa eta automatismoen konbentzionalismoak aplikatu ditu.

        8. Prozesurako aurreikusitako denborak hartu ditu aintzat.

        9. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

      5. Motor txikien maniobretarako automatismo-zirkuituak muntatzen ditu, eskemak interpretatuz eta funtzionamendua egiaztatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Aginteko eta potentziako eskemak interpretatu ditu.

        2. Elementu bakoitza multzoan duen funtzioarekin lotu du.

        3. Aginteko eta potentziako zirkuituak muntatu ditu.

        4. Motor elektrikoak potentzia-zirkuituarekin konektatu ditu.

        5. Maniobrak egin ditu motorrekin.

        6. Ezarritako kalitate-irizpideak aplikatu ditu.

        7. Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun du.

        8. Kalkulatutako denborak hartu ditu kontuan jardueretan.

      6. Koadroak eta lotzen zaizkien sistema elektrikoak muntatzen ditu, dokumentazio teknikoa interpretatuz eta funtzionamendua egiaztatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Koadro eta sistema elektrikoetako krokisak eta eskemak interpretatu ditu.

        2. Elementu bakoitza multzoan duen funtzioarekin lotu du.

        3. Osagaiak, erremintak, bitarteko teknikoak eta segurtasun-bitartekoak hautatu ditu.

        4. Koadroetako osagaiak banatu ditu.

        5. Muntaia-plakak, profilak, inguratzaileak eta kanalizazioak mekanizatu ditu.

        6. Koadroaren mekanismoak eta instalazioaren elementuak muntatu ditu.

        7. Instalazioaren elementuen eta ekipoen konexioak egin ditu.

        8. Instalazioaren funtzionamendua egiaztatu du.

        9. Kalitate-irizpideak ezarri ditu.

        10. Jarduera bakoitzerako kalkulatutako denborak hartu ditu kontuan.

      7. Matxurak eta disfuntzioak aurkitzen ditu instalazioan, horien sintomak aztertzen ditu eta horiek sortzen dituzten kausak identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Esku hartzeko plana landu du.

        2. Matxurak kokatzeko neurketak eta egiaztapenak egin ditu.

        3. Instalazioaren disfuntzioak identifikatu ditu egiaztapen funtzionalaren bitartez.

        4. Matxuraren kausa identifikatu du.

        5. Autonomiaz eta trebetasunez jardun du elementuekin, ekipoekin eta erremintekin lan egitean.

        6. Eskatzen zen denboran esku hartu du.

        7. Kalitate-arauak aplikatu ditu.

      8. Instalazioko matxurak eta disfuntzioak konpontzen ditu, eta elementu akastunak doitzen edo ordezkatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Esku-hartze zuzentzaile eta prebentiboko plana landu du.

        2. Matxura konpondu du eta elementuak ordezkatu ditu.

        3. Hargailuen ezaugarrien arabera doitu ditu babesak.

        4. Instalatutako elementu berriaren bateragarritasuna egiaztatu du.

        5. Konponketaren txostena eta faktura egiteko datuak erregistratu ditu.

        6. Funtzionamendu normalerako baldintzak berrezarri ditu.

        7. Autonomiaz eta trebetasunez jardun du elementuekin, ekipoekin eta erremintekin lan egitean.

        8. Eskatzen zen denboran esku hartu du.

        9. Kalitate-arauak aplikatu ditu.

      9. Kontrol programagarria duten sistema automatikoak muntatzen eta mantentzen ditu, eta, horretarako, dokumentazio teknikoa interpretatzen du eta funtzionamendua egiaztatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sarrera eta irteera motak (analogikoak eta digitalak) eta horien erreferentziak identifikatu ditu.

        2. Sistemaren ekipoak eta elementu periferikoak konektatu ditu.

        3. Softwarearen eta gailu programagarriaren arteko komunikazioa ezarri du.

        4. Automata programagarriak dituzten oinarrizko kontrol-zirkuituak egin ditu.

        5. Frekuentzia-bihurgailuak dituzten motor asinkronoak kontrolatu ditu.

        6. Sistemaren funtzionamendua egiaztatu du.

        7. Automatak dituzten oinarrizko zirkuitu automatikoetan disfuntzioak aurkitu eta konpondu ditu.

        8. Eskatzen den denboran egin ditu jarduerak.

        9. Esku hartzean kalitate-arauak aplikatu ditu.

      10. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipamenduak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.

        2. Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du makinekin.

        3. Materialak, erremintak, eta ebaketa eta konformazioko makinak manipulatzean, besteak beste, istripuen sorbururik ohikoenak zein diren identifikatu du.

        4. Makinen segurtasun-elementuak deskribatu ditu (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste), baita mekanizazioko eragiketetan erabili behar den norbera babesteko ekipamendua ere (oinetakoak, begien babesa, jantziak, besteak beste).

        5. Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

        6. Industria-automatismoak eta horiekin lotzen diren instalazioak muntatzeko eta mantentzeko lanak poluzio hartu behar diren segurtasuneko eta norbera babesteko neurriak zehaztu ditu.

        7. Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

        8. Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

        9. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

    2. Edukiak

      1. Dokumentazio teknikoa interpretatzea

        Erabiltzeko eta mantentzeko argibide orokorren dokumentuak lantzea.

        Instalazioak berariazko tresna informatikoen bitartez kalkulatzea eta konfiguratzea.

        Planoetako sinbologia eta zehaztapen teknikoak identifikatzea.

        Bistak, sekzioak, ebakidurak eta xehetasunak identifikatzea.

        Materialak identifikatzea (profilak, inguratzaileak eta koadroak).

        Koadro elektrikoa muntatzeko jarraitu beharreko prozesuaren faseak eta eragiketak definitzea.

        Muntatzeko planak egitea.

        Erremintak, bitarteko teknikoak eta segurtasun-bitartekoak aztertzea.

        Koadro elektrikoa.

        Koadro elektrikoen eraikuntza-ezaugarriak.

        Inguratzaileak.

        Inguratzaileen funtzioak eta ezaugarriak.

        Koadro elektrikoetan agertzen diren sinboloak.

        Armairu elektrikoak aireztatzeko eta hozteko teknikak.

        Koadro elektrikoen osagarriak.

        Inguratzaileetarako IP babes-mailak.

        Koadro elektrikoa muntatzeko jarraitu beharreko faseak.

        Beharrezko erremintak eta materialak.

        Memoria teknikoa.

        Instalazioaren ziurtagiria.

        Zorroztasunez jardutea dokumentazio teknikoa interpretatzean.

        Arauekiko errespetua dokumentuak lantzean eta aurkeztean.

        Autonomia dokumentazioa interpretatzean.

      2. Marrazketa tekniko aplikatua

        Automatismo-instalazioen eskema elektrikoak interpretatzea.

        Koadro elektrikoetako inguratzaileen, koadroen eta gainerako osagaien bistak eta ebakidurak esku hutsez irudikatzea.

        Profilen, inguratzaileen, koadroen eta gainerako osagaien krokisak egitea.

        Inguratzaileak, koadroak eta gainerako osagaiak mugatzea.

        Eskema elektrikoak eta plano mekanikoak egitea, berariazko aplikazio informatikoak erabiliz.

        Piezak eta multzoak eskalan irudikatzea.

        Elementuak banatzea eta dimentsionatzea egindako irudikapenetan.

        Irudikapen grafikoari buruzko teknikak: trazadura-marrak, piezen eta aparatuen irudikapena, perspektibak, mugapena, eskalak, diseinuaren teknologia.

        Krokisak esku hutsez egiteko teknikak.

        CAD mekanikoko eta elektrikoko aplikazio informatikoak.

        Koadroen eta kanalizazioen mekanizaziora aplikatutako piezen irudikapenerako sinbologia normalizatua. Eskalak.

        Automatismo-instalazioetan irudikatzeko konbentzionalismoak eta sinbologia normalizatua.

        Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Tipologia.

        Zorroztasuna irudikapenerako sinbologia eta araudi egokia erabiltzean.

        Talde-lanerako prestasuna izatea.

        Garbitasuna eta txukuntasuna azaltzea lanean.

      3. Koadro eta kanalizazioen mekanizazioa

        Mekanizazioko ekipamendua eta erremintak sailkatzea, hautatzea eta erabiltzea.

        Mekanizazio-plana zehaztea.

        Ekipoak, tresnak, bitarteko teknikoak eta segurtasun-bitartekoak hautatzea.

        Neurketak egitea.

        Koadroaren neurriak kalkulatzea.

        Beharrezko materialen zerrenda egitea.

        Banatzeko, trazatzeko eta markatzeko lanak egitea.

        Profiletan, inguratzaileetan, koadroetan eta kanalizazioetan mekanizazio-lanak egitea.

        Mekanizazio-prozesuaren txostena egitea.

        Prozesuetarako aurreikusitako denborak kontrolatzea.

        Mekanizazio-nozioak: unitateen sistema metrikoa, irudi geometrikoen kalkulua, kalkulu aplikatuak, mekanizazio-lanak, askotariko neurketak.

        Mekanizazio-eragiketak: trazatzea, karrakatzea, ebakitzea, eskuz zulatzea, zulatzea, hariztatzea, eta abar.

        Araudia eta erregelamentazioa.

        Mekanizazio-proiektua.

        Materialen zerrendak.

        Prozesuetan aurreikusitako denborak kontrolatzeko metodoak.

        Zorroztasuna eta metodoa prozeduretan.

        Zorroztasuna erremintak erabiltzean.

        Talde-lanerako prestasuna izatea.

        Garbitasuna eta txukuntasuna azaltzea lanean.

        Zorroztasuna araudia eta norberaren eta ekipoen segurtasuna betetzean.

      4. Industria-automatismoen oinarrizko instalazioak

        Motor elektriko trifasikoetako eta monofasikoetako abiarazteko, inbertsioa egiteko eta abiadura erregulatzeko zirkuituak identifikatzea.

        Mekanismoen funtzionamendu-printzipioak eta ezaugarriak identifikatzea (abiaraztekoak, kontrolekoak, babesekoak eta seinaleztapenekoak), baita hargailuak eta motorrak ere.

        Instalazioaren osagaien ezaugarri teknikoak kalkulatzea.

        Materialak hautatzeko fabrikatzaileen katalogoak erabiltzea.

        Aginteko eta potentziako eskemak sinbologia normalizatuarekin egitea.

        CAD elektroteknikoko programa informatikoak erabiltzea.

        Araudi elektroteknikoa eta automatismoen konbentzionalismoak erabiltzea.

        Aginteko eta potentziako eskemak interpretatzea.

        Elementu bakoitza eta multzoan duen funtzioa identifikatzea.

        Oinarrizko automatismoetako aginteko eta potentziako zirkuituak muntatzea.

        Motor elektrikoak potentzia-zirkuituarekin konektatzea.

        Motorrekin maniobrak egitea.

        Automatismo kableatuak: sistema automatiko baten printzipioa, sistema automatikoaren egitura, sistema automatikoa diseinatzeko faseak.

        Automatismoen elementuen tipologia, teknologia aplikatuak.

        Behe-tentsioko banaketa-sareak.

        Automatismoetako elementu elektrikoak: zirkuituak kargan konektatzeko eta deskonektatzeko aukera, aparatuei aplikatutako arauak, korronte-hartuneetako oinarriak, ebakigailuak, etengailuak, zirkuitu-etengailu malguak, errele termikoak, etengailu automatikoak, etengailu diferentzialak, kontaktoreak, posizioko etengailuak, errele tenporizatuak, maila kontrolatzeko etengailuak, tenperatura, eta abar.

        Eskema elektrikoak: sarrera, sinbologia, sareak markatzea.

        Hargailu elektrikoak: sarrera, motorrak, ezaugarri-plaka, konexio-kaxa, abiarazteko ezaugarriak, abioen kurba bereizgarriak, eta abar.

        Motor trifasikoen abioa: zuzeneko abioa, izar/triangelu abioa, 2 abiadurako motorrak.

        Korronte zuzeneko motorrak: sarrera, motak, ezaugarriak, harilkatuen erlazioa, biraketa-inbertsioko konexioen plaka, eta abar.

        Motorren balazta-sistema.

        Motor monofasikoak: abioa eta biraketa-inbertsioa.

        Motor unibertsalak.

        Industriako automatismo-instalazioak, motor txikiei aplikatuak.

        Abiagailuak eta frekuentzia-aldagailuak.

        Zorroztasunez jardutea sisteman esku hartzen duten parametroen eta elementuen ezaugarriak egiaztatzean.

        Zorroztasunez jardutea dokumentazio teknikoa interpretatzean.

        Eskema elektrikoak irudikatzeko arauak betetzea.

        Erantzukizunez eta ordenarekin jardutea aparatuak eta gehigarriak kontserbatzean eta biltegiratzean.

      5. Instalazio elektrotekniko automatizatuen muntaia

        Koadroak, inguratzaileak, kanalizazioak, kableak, terminalak eta konexioak prestatzea, mekanizatzea eta gauzatzea.

        Eskemak markatzea.

        Automatismo-instalazioak muntatzea.

        Armairuak, koadro elektrikoak eta kanalizazioak muntatzea.

        Elementuak eta kanaletak koadroan kokatzea eta jartzea.

        Bornak koadroan markatzea eta jartzea.

        Eroaleen sekzioa hautatzea.

        Sentsoreak, detektagailuak, kontrol-elementuak eta eragingailuak, besteak beste, muntatzea.

        Koadroaren kableatua egitea: potentziako eta aginteko zirkuituak, makinarekin eta aginte-mahaiarekin edo kontrol-postuarekin konexioak egitea, detektagailuak konektatzea, eta abar.

        Elementuak eta kanaletak koadroan kokatzeko irizpideak.

        Eroaleen sekzioa.

        Elementuak, borneroak eta eroaleak markatzeko elementuak eta irizpideak.

        Koadro elektrikoak kableatzeko teknikak: eroaleak, terminalak, adibideak.

        Zorroztasuna erremintak behar bezala erabiltzean.

        Talde-lanerako prestasuna izatea.

        Garbitasuna eta txukuntasuna azaltzea lanean.

        Zorroztasunez jardutea araudia betetzean.

      6. Automatismo instalazioen matxura bereizgarriak

        Industriako automatismo-instalazioak mantentzea eta konpontzea:

        Instalazio elektrikoa zerbitzuan jartzea.

        Automata programagarria duen instalazioa abian jartzea (simulazioa).

        Matxurak diagnostikatzea eta aurkitzea.

        Matxuratutako elementuak ordezkatzea.

        Mantentze prebentiborako jardunak planifikatzea.

        Industriako automatismo-instalazioetan erabiltzen diren mantentze motak.

        Mantentze-lanetako bebes- eta segurtasun-neurriak.

        Proba funtzionalak.

        Instalazio elektrikoa zerbitzuan jartzeko prozesua.

        Mantentze prebentiborako plana.

        Automatismo-instalazioen matxura bereizgarrien tipologia.

        Matxurak hautemateko teknikak.

        Matxurak konpontzeko prozesua. Erabilitako ekipoak.

        Zorroztasunez jardutea sisteman esku hartzen duten parametroen eta elementuen ezaugarriak egiaztatzean.

        Zorroztasunez jardutea neurtzeko tresna egokia hautatzean eta erabiltzean.

        Norberaren eta ekipoen segurtasun-arauak betetzea.

        Talde-lanerako prestasuna izatea.

        Garbitasuna eta txukuntasuna azaltzea lanean.

      7. Automata programagarri bidezko automatizazioa

        Automata programagarriaren (PLC) egitura aztertzea.

        Aplikazio jakin batzuetarako automata programagarria hautatzea.

        Automata instalazio elektrikora konektatzea.

        Hainbat elementu konektatzea automata programagarrien sarrera eta irteeretara.

        Automata programagarriaren hardwarea konfiguratzea.

        Automata programagarrien programaziorako aplikazio informatikoak maneiatzea.

        Oinarrizko argibide batzuekin programak egitea.

        GRAFCET erabiliz oinarrizko automatismoen programak egitea.

        Egindako programak simulatzea eta egiaztatzea.

        Automata programagarrien egitura eta ezaugarriak.

        Sarrera eta irteera digitalak eta analogikoak.

        Automata programagarriak muntatzeko eta konektatzeko teknikak.

        Automata programagarria konfiguratzeko, programatzeko, simulatzeko eta egiaztatzeko softwarea.

        Automaten oinarrizko programaziorako teknikak: oinarrizko argibideak eta GRAFCET.

        Zorroztasunez jardutea dokumentazio teknikoa interpretatzean.

        Automata programagarria konektatzeko prozedurak betetzea.

        Programazio-prozedurak betetzea.

        Talde-lanerako prest azaltzea.

        Garbitasuna eta txukuntasuna azaltzea lanean.

        Zorroztasunez jardutea araudia betetzean.

      8. Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa

        Arriskuak identifikatzea.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

        Muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan laneko arriskuen prebentzioa.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzea.

        Jatorri elektrikoko laneko arriskuak.

        Laneko arriskuen prebentzioko neurriak.

        Norbera babesteko ekipamendua.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

        Ingurumena babesteko araudia.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.

        Ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

  2. lanbide-modulua: Elektronika

    Kodea: 0233

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 132 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Zirkuitu logiko konbinazionalak ezagutzen ditu eta horien ezaugarriak eta aplikazioak zehazten ditu.

        1. Zenbakitzeko eta kodeak jartzeko hainbat sistema erabili du.

        2. Zirkuitu elektroniko digitaletan erabiltzen diren funtsezko funtzio logikoak deskribatu ditu.

        3. Zirkuitu logikoak sinbologia egokiaren bidez irudikatu ditu.

        4. Oinarrizko funtzio konbinazionalak interpretatu ditu.

        5. Osagaiak eta bloke funtzionalak identifikatu ditu.

        6. Zirkuituak muntatu edo simulatu ditu.

        7. Zirkuituek funtzionatzen dutela egiaztatu du.

        8. Integratuen familiak eta horien aplikazioak identifikatu ditu.

      2. Zirkuitu logiko sekuentzialak ezagutzen ditu eta horien ezaugarriak eta aplikazioak zehazten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Zirkuitu konbinazionalen eta sekuentzialen arteko desberdintasunak deskribatu ditu.

        2. Sistema sinkronoen eta asinkronoen arteko desberdintasunak deskribatu ditu.

        3. Osagaiak eta bloke funtzionalak identifikatu ditu.

        4. Neurtzeko tresna logiko egokiak erabili ditu.

        5. Zirkuituak muntatu edo simulatu ditu.

        6. Oinarrizko zirkuitu sekuentzialek funtzionatzen dutela egiaztatu du.

        7. Gailu logiko sekuentzialak dituzten zirkuituen benetako aplikazioak deskribatu ditu.

      3. Artezteko eta iragazteko zirkuituak ezagutzen ditu, eta horien ezaugarriak eta aplikazioak zehazten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Osagaiak ezagutu ditu.

        2. Osagai pasiboak dituzten zirkuituak ezaugarritzen dituzten parametroak eta magnitudeak deskribatu ditu.

        3. Neurtzeko tresna egokiak erabili ditu (multimetroa eta osziloskopioa, besteak beste)

        4. Osagaiak eta eskemetan agertzen diren sinboloak lotu ditu.

        5. Artezgailu eta iragazki motak deskribatu ditu.

        6. Zirkuituak muntatu edo simulatu ditu.

        7. Sistemen osagaien parametro eta ezaugarri elektrikoak lortu ditu.

        8. Mota horietako zirkuituen benetako aplikazioak deskribatu ditu.

      4. Elikatze-iturriak ezagutzen ditu, eta horien ezaugarriak eta aplikazioak zehazten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Iturri kommutatuen eta kommutatu gabeen arteko desberdintasunak deskribatu ditu.

        2. Elikatze-sistema osoak osatzen dituzten blokeen funtzionamendua deskribatu du.

        3. Fabrikatzaileek ematen dituzten ezaugarri adierazgarrienak identifikatu ditu.

        4. Zirkuitu erregulatzaile integratuen konfigurazioak deskribatu ditu.

        5. Neurtzeko tresna egokiak erabili ditu (multimetroa eta osziloskopioa, besteak beste)

        6. Benetako aplikazioak deskribatu ditu.

        7. Iturri kommutatuen funtzionamendua egiaztatu du.

        8. Iturri kommutatuen benetako aplikazioak deskribatu ditu.

      5. Anplifikazio-zirkuituak ezagutzen ditu, eta horien ezaugarriak eta aplikazioak zehazten ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Anplifikazio-zirkuituen hainbat tipologia deskribatu ditu.

        2. Anplifikazio-zirkuituen parametroak eta ezaugarriak deskribatu ditu.

        3. Osagaiak eta eskemetan agertzen diren sinboloak identifikatu ditu.

        4. Zirkuituak muntatu edo simulatu ditu.

        5. Funtzionamendua egiaztatu du.

        6. Neurtzeko tresna egokiak erabili ditu.

        7. Anplifikazio-zirkuituen benetako aplikazioak deskribatu ditu.

      6. Potentzia-sistema elektronikoak ezagutzen ditu eta horien ezaugarriak eta funtzionamendua zehazten du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Potentzia-sistema elektronikoen elementuak ezagutu ditu.

        2. Sistemaren bloke bakoitzaren funtzioak identifikatu ditu.

        3. Osagaien ezaugarririk adierazgarrienak zerrendatu ditu.

        4. Zirkuituak muntatu edo simulatu ditu.

        5. Osagaien funtzionamendua egiaztatu du (tiristorea, diac eta triac, besteak beste).

        6. Neurtzeko tresna egokiak erabili ditu.

        7. Seinalerik adierazgarrienak bistaratu ditu.

        8. Elikatze-sistema kontrolatuen benetako aplikazioak deskribatu ditu.

      7. Tenporizazio- eta oszilazio-zirkuituak ezagutzen ditu eta horien ezaugarriak eta funtzionamendua egiaztatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Gailu integratuak dituzten tenporizazio- eta oszilazio-zirkuituen osagaiak ezagutu ditu.

        2. Tenporizadoreen eta osziladoreen funtzionamendua deskribatu du.

        3. Tenporizazio-zirkuituek funtzionatzen dutela egiaztatu du.

        4. Oszilazio-zirkuituek funtzionatzen dutela egiaztatu du.

        5. Neurtzeko tresna egokiak erabili ditu.

        6. Zirkuituak muntatu edo simulatu ditu.

        7. Seinalerik adierazgarrienak bistaratu ditu.

        8. Tenporizazio eta oszilazioko gailu integratuak dituzten zirkuituen benetako aplikazioak deskribatu ditu.

    2. Edukiak

      1. Konbinazio zirkuitu logikoak

        Ate logikoak dituzten zirkuituak aztertzea.

        Hainbat arlo logikotako zirkuitu integratuen funtzionamendua egiaztatzea, tresneria elektronikoa erabiliz (elikatze-iturria, polimetroa, eta abar).

        Konbinazio-zirkuitu logikoak muntatzea eta simulatzea.

        Zirkuitu konbinazionalak aztertzea.

        Fabrikatzaileen katalogoetan informazio teknikoa bilatzea eta hautatzea.

        Teknika digitaletarako sarrera.

        Sistema digitalak.

        Zenbakitze-sistemak.

        Sinbologia.

        Boole-ren aljebra.

        Ate logikoen motak: NOT, OR, AND, NOR, NAND eta EXOR.

        Elektronika digitaleko zirkuituak simulatzeko softwarea.

        Transistore bipolarra. Etengailuaren funtzionamendua.

        Integratuen familiak eta horien aplikazioa.

        Oinarrizko optoelektronika: LED diodoa eta 7 segmentuko zenbaki-bistaratzailea.

        Katalogo teknikoak: Informazioa antolatzea.

        Kodetzaileak eta deskodetzaileak.

        Multiplexadoreak eta demultiplexadoreak.

        Zorroztasunez jardutea irudikapen grafikoko arauak betetzean.

        Arazoak ebazteko ekimena.

        Ezarrita dauden jardun-arauak eta -prozedurak bete eta errespetatzea.

      2. Zirkuitu logiko sekuentzialak.

        Zirkuitu sekuentzialen eskemak interpretatzea.

        Zirkuitu logiko sekuentzialak muntatzea eta simulatzea.

        Zirkuitu sekuentzial integratuen funtzionamendua egiaztatzea tresneria elektroniko egokiarekin (funtzio-sorgailua, osziloskopioa, eta abar).

        Fabrikatzaileen katalogoetan informazio teknikoa bilatzea eta hautatzea.

        Zirkuitu konbinazionalen eta sekuentzialen arteko desberdintasunak.

        1. S biegonkorrak (asinkronoak eta sinkronoak) eta D.

          Kontagailuak.

          Biegonkorren eta kontagailuen aplikazio praktiko errealak.

          Arazoak ebazteko ekimena.

          Ezarrita dauden jardun-arauak eta -prozedurak bete eta errespetatzea.

          Ordenaz eta txukuntasunez jardutea muntatzean eta muntaia amaitzean.

          Zorroztasunez jardutea informazio teknikoa bilatzean eta hautatzean.

      3. Artezketan eta iragaztean erabilitako osagai elektronikoak. Tipologia eta ezaugarriak.

        Artezgailuetako eskema elektrikoetako osagaiak identifikatzea.

        Zirkuituen funtzionamendua egiaztatzea eta neurketak egitea polimetroa eta osziloskopioa erabiliz.

        Diodoak eta kondentsadore-iragazkiak dituzten zirkuituak muntatzea eta simulatzea.

        Fabrikatzaileen katalogoetan informazio teknikoa bilatzea eta hautatzea.

        Osagai pasiboak: motak, ezaugarriak eta aplikazioak.

        Erresistentzia finkoak, doigarriak eta potentziometroak.

        Kondentsadoreak.

        Induktantziak.

        Osagai aktiboak. Ezaugarriak eta aplikazioak.

        Diodo erdi-eroaleak.

        Katalogoko balioak.

        Artezketa: uhin-erdiko artezgailuak, uhin osokoak eta zubi arteztaileak.

        Iragazkiak: kondentsadore bidezkoak, RC motakoak eta LC motakoak.

        Fabrikatzaileen katalogoetako informazio teknikoa.

        Tinkotasunez jardutea zailtasunen aurrean.

        Ezarrita dauden jardun-arauak eta -prozedurak bete eta errespetatzea.

        Ordenaz eta txukuntasunez jardutea muntatzean eta muntaia amaitzean.

        Zorroztasunez jardutea informazio teknikoa bilatzean eta hautatzean.

      4. Elikatze-iturriak.

        Eskema elektrikoetan osagaiak eta bloke funtzionalak identifikatzea.

        Elikatze-iturri lineal bat muntatzea eta haren funtzionamendua egiaztatzea.

        Fabrikatzaileen katalogoetako osagaien ezaugarriak bilatzea eta identifikatzea.

        Elikatze-iturrien motak.

        Elikatze-iturri baten osagaiak.

        Iturri linealak: egonkortzea eta erregulatzea gailu integratuen bitartez.

        Iturri kommutatuak: ezaugarriak, funtsak, bloke funtzionalak.

        Iturri kommutatuen benetako aplikazioak.

        Ezarrita dauden jardun-arauak eta -prozedurak bete eta errespetatzea.

        Ordenaz eta txukuntasunez jardutea muntatzean eta muntaia amaitzean.

        Zorroztasunez jardutea informazio teknikoa bilatzean eta hautatzean.

      5. Potentzia elektronikan erabilitako osagaiak

        Aplikazio errealetako eskema elektrikoetan osagaiak eta bloke funtzionalak identifikatzea.

        Potentzia-zirkuitu elektrikoak muntatzea eta simulatzea.

        Aplikazioko zirkuitu sinpleetan magnitude adierazgarriak neurtzea eta osagaien funtzionamendua egiaztatzea.

        Fabrikatzaileen katalogoetako osagaien ezaugarriak bilatzea eta identifikatzea.

        Tiristorea, fototiristorea, diac eta triac.

        Elikatze-sistema kontrolatuak: artezgailu erdikontrolatuak eta guztiz kontrolatuak.

        Aplikazioak.

        Ezarrita dauden jardun-arauak eta -prozedurak bete eta errespetatzea.

        Ordenaz eta txukuntasunez jardutea muntatzean eta muntaia amaitzean.

        Zorroztasunez jardutea informazio teknikoa bilatzean eta hautatzean.

      6. Eragiketa-anplifikadoreak.

        Aplikazio errealetako eskema elektrikoetan osagaiak eta bloke funtzionalak identifikatzea.

        Transistore bipolarrak dituzten zirkuituak muntatzea eta simulatzea.

        Eragiketa-anplifikadoreak dituzten zirkuituak muntatzea eta simulatzea.

        Eragiketa-anplifikadorea duten zirkuituen funtzionamendua egiaztatzea neurketa adierazgarriak eginez (tentsioa, frekuentzia, uhin-forma, eta abar).

        Anplifikazioaren funtsak.

        Anplifikadore motak.

        Transistore bipolarra anplifikadore gisa: parametro bereizgarriak, konfigurazioak, polarizazioa, aplikazio-zirkuituak.

        Eragiketa-anplifikadoreak: eragiketa-anplifikadorearen bloke funtzionala, parametro bereizgarriak, kapsulatuak eta hankak.

        Gailu integratuak dituzten oinarrizko aplikazioak: anplifikadore inbertsorea, anplifikadore ez-inbertsorea, tentsio-jarraitzailea, konparadore analogikoa.

        Arazoak ebazteko ekimena.

        Ezarrita dauden jardun-arauak eta -prozedurak bete eta errespetatzea.

        Ordenaz eta txukuntasunez jardutea muntatzean eta muntaia amaitzean.

      7. Seinalea sortzen duten zirkuituak.

        Eragiketa-anplifikadorea duten zirkuituak muntatzea eta simulatzea, betiere tenporizadore gisa, osziladore egonkor gisa eta abar lan egiten.

        Zirkuitu integratua duten zirkuituak muntatzea eta simulatzea, monoegonkor gisa, osziladore egonkor gisa eta abar lan egiten.

        Zirkuituen funtzionamendua egiaztatzea, neurketa adierazgarriak eginez (tentsioak, uhin-formak, eta abar).

        555 zirkuitu integratua.

        Tenporizadoreak: monoegonkorrak, konexiorako eta deskonexiorako. Aplikazioak.

        Osziladoreak: sortutako seinale mota, erabilitako osagaiak eta aplikazioak.

        Ezarrita dauden jardun-arauak eta -prozedurak bete eta errespetatzea.

        Ordenaz eta txukuntasunez jardutea muntatzean eta muntaia amaitzean.

  3. lanbide-modulua: Elektroteknia

    Kodea: 0234

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 198 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Korronte zuzeneko zirkuitu elektrikoen kalkuluak egiten ditu, elektrizitateko oinarrizko printzipioak eta kontzeptuak aplikatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eroaleen, isolatzaileen eta erdieroaleen ezaugarriak identifikatu ditu eta portaeraren arabera bereizi ditu.

        2. Magnitude elektriko nagusiak identifikatu ditu eta behar bezala erabili ditu unitateak.

        3. Ohm legeari eta erresistentziak tenperaturarekin dituen aldaketei buruzko problemak ebatzi ditu.

        4. Potentzia, energia eta errendimendu elektrikoen kalkuluak egin ditu.

        5. Elektrizitatearen eragin kimikoak eta termikoak ezagutu ditu.

        6. Zirkuitu elektrikoen eskemak interpretatu eta egin ditu, eta sinbologia normalizatua erabili du.

        7. Erresistentzien serie/paralelo taldetzeak erraztu ditu.

        8. Serie eta paraleloko konexioak dituzten edo hainbat sare dituzten korronte zuzeneko zirkuitu elektrikoetan egin ditu kalkuluak.

        9. Tentsioa eta intentsitatea neurtzeko aparatuen ezaugarriak eta konektatzeko moduak identifikatu ditu.

        10. Tentsioa eta intentsitatea neurtu ditu eta ekipoen eta pertsonen segurtasun-arauak hartu ditu aintzat.

        11. Propietateak eta kondentsadoreen funtzioak ezagutu ditu.

        12. Kondentsadoreen serie/paralelo taldetzeak erraztu ditu.

      2. Elektromagnetismoaren oinarrizko printzipioak ezagutzen ditu eta, horretarako, eremu magnetikoen eta eroale elektrikoen arteko elkarreraginak deskribatzen ditu eta Faraday legea makina elektrikoen funtzionamenduaren printzipioarekin lotzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Imanen eta sortzen dituzten eremu magnetikoen ezaugarriak ezagutu ditu.

        2. Korronte elektrikoek zeharkatzen dituzten eroaleek sortutako eremu magnetikoak ezagutu ditu.

        3. Zirkuitu magnetikoen oinarrizko kalkuluak egin ditu, magnitude eta unitate egokiak erabiliz.

        4. Eremu magnetiko batek korronte elektrikoen gainean duen ekintza ezagutu du.

        5. Faradayren esperientziak deskribatu ditu.

        6. Faradayren indukzioaren legea eta energia elektrikoaren produkzioa eta erabilera lotu ditu.

        7. Autoindukzioaren fenomenoa ezagutu du.

      3. Korronte alterno monofasikoko zirkuitu elektrikoetan kalkuluak egiten ditu, teknikarik egokienak aplikatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Seinale sinusoidalaren ezaugarriak identifikatu ditu.

        2. Korronte alternoaren balio bereizgarriak ezagutu ditu.

        3. Erresistentzia, autoindukzio garbia eta kondentsadorea duten korronte alternoko oinarrizko zirkuituetan tentsioaren, intentsitatearen eta potentziaren arteko erlazioak deskribatu ditu.

        4. Erresistentzien, harilen eta kondentsadoreen serieko akoplamenduak dituzten korronte alternoko zirkuituetan tentsioa, intentsitatea eta potentzia kalkulatu ditu.

        5. Erresistentzien, harilen eta kondentsadoreen serieko akoplamenduak dituzten korronte alternoko zirkuituetan inpedantzia, tentsio eta potentzien triangeluak marraztu ditu.

        6. Korronte alternoko zirkuituetako potentzia faktorea kalkulatu du.

        7. Tentsioa, intentsitatea, potentzia eta potentzia-faktorea neurtu ditu eta ekipoen eta pertsonen segurtasun-arauak hartu ditu aintzat.

        8. Potentzia-faktorea eta energia elektrikoaren kontsumoa lotu ditu.

        9. Instalazio baten potentzia-faktorea zuzentzeko modua identifikatu du.

        10. Korronte alternoko linea monofasikoetako tentsio-erortzearen kalkuluak egin ditu.

        11. Erresonantziaren printzipioa eta horren aplikazioak deskribatu ditu.

      4. Sistema trifasiko baten oinarrizko magnitude elektrikoak kalkulatzen ditu, eta sistema mota eta hargailuen izaera ez ezik, konexio mota ere ezagutzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Sistema trifasikoek energia elektrikoaren sorreran eta garraioan dituzten alde onak ezagutu ditu.

        2. Hiru eta lau haritako banaketako eta sorrerako sistemak deskribatu ditu.

        3. Hargailu trifasikoen bi konexio moduak identifikatu ditu.

        4. Hargailu orekatuen eta desorekatuen arteko desberdintasunak ezagutu ditu.

        5. Hargailu trifasiko orekatuetan, izarrean zein triangeluan konektatuetan, intentsitateak, tentsioak eta potentziak kalkulatu ditu.

        6. Tentsioa, intentsitatea, potentzia eta energia neurtu ditu, betiere sistema trifasikoaren motaren arabera eta karga motaren arabera.

        7. Neurketak egitean ekipoen eta pertsonen segurtasun-arauak hartu ditu aintzat.

        8. Instalazio trifasikoetan potentzia-faktorea hobetzeko kalkuluak egin ditu.

      5. Elektrizitatearen arriskuak eta eraginak ezagutzen ditu eta erabili beharreko babes-gailuekin eta instalazioen kalkuluekin lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa eta laneko arriskuen prebentzioaren alorreko aplikazio-araudia maneiatu ditu.

        2. Elektrizitatearen eragin termikoaren eragozpenak ezagutu ditu.

        3. Pertsonengan talka elektrikoak dituen arriskuak eta ondorio fisiologikoak identifikatu ditu, baita lotzen diren faktoreak ere.

        4. Berotze bidezko sute-arriskuak identifikatu ditu.

        5. Istripu elektrikoen motak ezagutu ditu.

        6. Instalazio elektrikoak erabiltzearen ondoriozko arriskuak ezagutu ditu.

        7. Ikasgela-lantegiak erabiltzeko jarraibideak landu ditu.

        8. Tentsiorik gabeko lanak egiteko urrezko bost arauak interpretatu ditu.

        9. Instalazio bateko eroaleen sekzioa kalkulatu du, arauzko aginduak aintzat hartuta.

        10. Gainintentsitateen eta gaintentsioen aurkako instalazio bateko beharrezko babesak identifikatu ditu.

        11. Zuzeneko eta zeharkako kontaktuen aurkako babes-sistemak identifikatu ditu.

      6. Transformadoreen ezaugarriak ezagutzen ditu, eta, horretarako, saiakuntzak eta kalkuluak egiten ditu eta osaera eta funtzionamendua deskribatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Transformadore monofasikoaren zirkuitu elektrikoak eta magnetikoak deskribatu ditu.

        2. Ezaugarri-plakan magnitude nominalak identifikatu ditu.

        3. Burdinan gertatzen diren galerak zehazteko eta transformazio-erlazioa finkatzeko hutseko saiakuntza egin du.

        4. Kobrean gertatzen diren galerak eta zirkuitu laburraren inpedantzia zehazteko zirkuitu laburreko saiakuntza egin du.

        5. Behar bezala konektatu ditu saiakuntzetan erabili beharreko neurtzeko aparatuak.

        6. Saiakuntzetan segurtasun-neurri egokiak hartu ditu aintzat.

        7. Saiakuntzaren xede den transformadorearen errendimendua kalkulatu du.

        8. Zirkuitu laburreko istripu baten ondorioak ondorioztatu ditu.

        9. Transformadore trifasiko bateko konexioen sistema eta konexio-taldea identifikatu ditu.

        10. Transformadoreen akoplamendu-baldintzak deskribatu ditu.

      7. Korronte zuzeneko makinen ezaugarriak ezagutzen ditu, eta, horretarako, probak egiten ditu eta osaera eta funtzionamendua deskribatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eszitazioaren arabera sailkatu ditu korronte zuzeneko makinak.

        2. Korronte zuzeneko makina baten ezaugarrien plaka interpretatu du.

        3. Induktorea eta induzitua osatzen duten elementuak identifikatu ditu.

        4. Kolektorearen funtzioa ezagutu du.

        5. Induzituaren eta konpentsazio-sistemen erreakzioa deskribatu du.

        6. Erreostato bidezko abioaren intentsitatea neurtu du.

        7. Biratze-noranzkoaren inbertsioa egiaztatzeko harilkatuen polaritatea alderantzikatu du.

        8. Saiakuntzetan segurtasun-neurri egokiak hartu ditu aintzat.

        9. Korronte zuzeneko motor baten ezaugarri mekanikoak interpretatu ditu.

      8. Korronte alternoko makina birakarien ezaugarriak ezagutzen ditu, eta, horretarako, kalkuluak egiten ditu eta osaera eta funtzionamendua deskribatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Korronte alternoko makina birakariak sailkatu ditu.

        2. Indukzio-motor trifasikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu.

        3. Ezaugarrien plaka interpretatu du.

        4. Harilkatuen konexioak deskribatu ditu eta borne-kaxarekin lotu ditu.

        5. Urtxintxa-kaiolako errotoreen eta errotore harilkatuen arteko funtzionamendu-desberdintasunak ezarri ditu.

        6. Indukzio-motor baten ezaugarri mekanikoa interpretatu du.

        7. Hainbat fabrikatzaileren informazio teknikoa eta komertziala kontsultatu du.

        8. Dokumentazio teknikoan deskribatutako ezaugarriak egiaztatzeko kalkuluak egin ditu.

    2. Edukiak

      1. Korronte zuzena

        Osagaien eta zirkuituen ezaugarri teknikoak bibliografian eta eskuliburu teknikoetan interpretatzea.

        Eskemak eta oinarrizko zirkuitu elektrikoak interpretatzea.

        Magnitude elektrikoak kalkulatzeko funtsezko legeak eta teoremak aplikatzea.

        Zirkuitu elektriko bereizgarriak, seriekoak, paraleloak eta erresistentzien eta kondentsadoreen mistoak ebaztea eta muntatzea.

        Prozedura normalizatuak erabilita neurketa elektrikoak egitea.

        Elektrizitatearen sorrera eta kontsumoa.

        Elektrizitatearen efektuak.

        Isolatzaileak, eroaleak eta erdieroaleak.

        Karga elektrikoak. Zirkuitu elektrikoa. Korronte zuzena eta korronte alternoa.

        Oinarrizko magnitude elektrikoak: erresistentzia, tentsioa eta korrontea. SI unitateak.

        Erresistentzia elektrikoa eta horren neurketa.

        Zirkuitu elektrikoak. Sinbologia normalizatua.

        Ohm-en legea.

        Eroale baten erresistentzia. Erresistibitatea.

        Potentzia eta energia elektrikoa eta horren neurketa.

        Elektrizitatearen efektu termikoa eta kimikoa.

        Kondentsadorearen ezaugarriak eta funtzionamendua. Ahalmena.

        Kondentsadore motak.

        Korronte zuzeneko zirkuituetarako Ohm-en lege orokortua.

        Serieko eta paraleloko elkarketa eta erresistentzien eta kondentsadoreen elkarketa mistoa.

        Hainbat sareko zirkuituak.

        Kirchhoff-en legeak.

        Gainezarpenaren teoremak, Thevenin eta Norton.

        Izar/triangelu transformazioak eta alderantziz.

        Zorroztasunez jardutea dokumentazioa interpretatzean.

        Arreta jartzea ekipoen konexioan eta parametroak eta neurketak interpretatzean.

        Ekipoak eta erremintak erabiltzeko eta kontserbatzeko arauekiko errespetua azaltzea.

        Ezarritako segurtasun-arauekiko errespetua azaltzea.

      2. Elektromagnetismoa.

        Magnitude elektromagnetikoak kalkulatzea, funtsezko legeak eta teoremak aplikatuz.

        Faradayren indukzio-legearen eta energia elektrikoaren produkzio eta erabileraren arteko erlazioa identifikatzea.

        Magnetismoa. Iman batek sortutako eremu magnetikoa.

        Elektromagnetismoa. Korronte elektriko batek sortutako eremu magnetikoa.

        Oinarrizko magnitude magnetikoak: fluxu magnetikoa, indukzioa, indar magnetoeragilea, eremu-intentsitatea, erreluktantzia.

        Eremu magnetikoen eta korronte elektrikoen arteko elkarreraginak.

        Faradayren esperientziak. Faradayren legea.

        Indar elektroeragile induzituak eta autoinduzituak. Indar elektroeragile induzituaren zentzua: Lenz-en legea.

        Indar elektroeragile autoinduzituak.

        Foucault-en korronteak.

        Eremu magnetikoen barruan dauden korronteen gaineko indarrak.

        Fenomeno elektromagnetikoak. Aplikazioak.

        Zorroztasunez jardutea dokumentazioa interpretatzean.

        Arreta jartzea ekipoen konexioan eta parametroak eta neurketak interpretatzean.

        Ekipoak eta erremintak erabiltzeko eta kontserbatzeko arauekiko errespetua azaltzea.

        Ezarritako segurtasun-arauekiko errespetua azaltzea.

      3. Korronte alterno monofasikoa

        Prozedura normalizatuak erabilita neurketa elektrikoak egitea eta magnitudeen erlazioa egiaztatzea.

        Eskemak interpretatzea.

        Konexio moten ezaugarriak identifikatzea.

        Korronte alterno monofasikoko kondentsadoreen, harilen, eta erresistentzien serieko eta paraleloko zirkuituak ebaztea.

        Inpedantzien, tentsioen eta potentzien triangeluak egitea.

        Korronte alternoko linea monofasikoetako tentsio-erortzearen kalkuluak egitea.

        Potentzia-faktorearen kalkuluak egitea, baita horren zuzenketaren eta energia elektrikoko kontsumoan duen eragina ere.

        Korronte alternoko balio bereizgarriak.

        Korronte alterno senoidalaren sorrera.

        Korronte alterno monofasikoko oinarrizko hargailuen portaera (erresistentziena, haril garbiarena, kondentsadorearena).

        Korronte alterno monofasikoko serieko RLC zirkuituak.

        Korronte alterno monofasikoko potentzia.

        Potentzia-faktorea. Potentzia-faktorea hobetzea. Energia elektrikoaren kontsumoan duen eragina.

        Zirkuitu monofasikoetako tentsio, intentsitate eta potentziaren neurriak.

        Erresonantzia eta haren aplikazioak.

        Zorroztasunez jardutea dokumentazioa interpretatzean.

        Laneko tresneria eta erremintak erabiltzeko eta kontserbatzeko arauekiko errespetua azaltzea.

        Arreta jartzea ekipoen konexioan eta parametroak eta neurketak interpretatzean.

        Ezarritako segurtasun-arauekiko errespetua azaltzea.

      4. Sistema trifasikoak.

        Sistema trifasikoetako konexio motak eta horien ezaugarriak identifikatzea.

        Sistema trifasikoetako neurketa elektrikoak egitea.

        Hainbat konexio motatako magnitude bereizgarrien erlazioa egiaztatzea.

        Karga trifasikoetako potentzia-faktorearen zuzenketa kalkulatzea.

        Izar- eta triangelu-konexioan karga trifasiko orekatuak dituzten zirkuituak ebaztea.

        Sorgailu trifasikoen konexio motak. Banaketa-sistemak.

        Sistema trifasikoaren funtsezko ezaugarriak. Alde onak eta txarrak.

        Sistema orekatuetako eta desorekatuetako hargailu trifasikoen konexio motak.

        Sistema trifasikoen potentzia.

        Potentzia-faktorea hobetzea.

        Sistema trifasikoetako tentsioen, intentsitateen eta potentzia aktiboen neurketak.

        Zorroztasunez jardutea dokumentazioa interpretatzean.

        Laneko tresneria eta erremintak erabiltzeko eta kontserbatzeko arauekiko errespetua azaltzea.

        Arreta jartzea ekipoen konexioan eta parametroak eta neurketak interpretatzean.

        Ezarritako segurtasun-arauekiko errespetua azaltzea.

      5. Instalazio elektroteknikoetako segurtasuna

        Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa eta laneko arriskuen prebentzioaren arloan indarrean dagoen araudia erabiltzea.

        Instalazio baten eroaleen sekzioa kalkulatzea, beroketa eta tentsio-erortzea kontuan izanik.

        Arriskuen prebentzioko protokoloak egitea.

        Babes-gailuak identifikatzea, horiek gauzatzeko ezarritako prozedurari jarraituz.

        Segurtasunari buruzko araudia.

        Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa.

        Elektrizitatearen efektu termikoaren eragozpenak.

        Linea elektrikoen tentsio-erortzea.

        Arrisku elektrikoa. Efektu fisiologikoak.

        Instalazio elektroteknikoetako eta makinetako babesak. Gaintentsioak eta gainintentsitateak.

        Istripu elektrikoak.

        Tentsiorik gabeko lanak egiteko bost urrezko arau.

        Zuzeneko eta zeharkako kontaktuen aurkako babes-sistemak.

        Ezarritako segurtasun-arauekiko errespetua azaltzea.

        Zorroztasunez jardutea dokumentazioa interpretatzean.

      6. Transformadoreak

        Ezaugarri-plakan magnitude nominalak identifikatzea.

        Konektatzea eta funtzionamenduan jartzea.

        Saiakuntzak egiteko beharrezko dokumentazioa hautatzea.

        Konexio-eskemak interpretatzea, sinboloak elementu errealekin lotuz.

        Saiakuntzetan erabili beharreko neurtzeko ekipoak eta tresnak hautatzea.

        Hutseko eta zirkuitu laburreko saiakuntzak egitea.

        Transformadore monofasikoen osaera, ezaugarriak, tipologia eta funtzionatzeko printzipioa. Ezaugarrien plaka.

        Transformadore monofasikoa. Hutseko eta zirkuitu laburreko saiakuntzak. Tentsio-erortzea.

        Kobrean eta burdinan gertatzen diren galerak.

        Zirkuitu laburreko tentsioa, ezusteko zirkuitu laburraren intentsitatea, tentsio-erortzea eta errendimendua.

        Autotransformadorea.

        Transformadore trifasikoa.

        Transformadore trifasikoetako konexio-multzoak. Akoplamenduak.

        Ezarritako segurtasun-arauekiko errespetua azaltzea.

        Arreta jartzea ekipoen konexioan eta parametroak eta neurketak interpretatzean.

      7. Korronte zuzeneko makinak

        Korronte zuzeneko makinak eszitazioaren arabera sailkatzea.

        Ezaugarrien plaka interpretatzea.

        Konexio-eskemak interpretatzea, sinboloak elementu errealekin lotuz.

        Konektatzea eta funtzionamenduan jartzea.

        Induktorea eta induzitua osatzen duten elementuak identifikatzea.

        Abian jartzea eta biraketa-inbertsioak egitea. Abioaren intentsitatea neurtzea.

        Korronte zuzeneko makinaren osaera.

        Sorgailu gisako funtzionamenduaren printzipioa.

        Sorgailu mota, eszitazioaren arabera. Zirkuitu baliokideak.

        Motor gisako funtzionamenduaren printzipioa.

        Korronte zuzeneko makina motak, eszitazioaren arabera: seriekoa, shunt eta compound. Zirkuitu baliokideak.

        Pare motorra. Ezaugarri mekanikoak.

        Biratze-noranzkoaren inbertsioa.

        Ezaugarrien plaka.

        Induzituaren eta konpentsazio-sistemen erreakzioa.

        Ezarritako segurtasun-arauekiko errespetua azaltzea.

        Arreta jartzea ekipoen konexioan eta parametroak eta neurketak interpretatzean.

      8. Korronte alternoko makina birakariak

        Korronte alternoko makina birakariak sailkatzea.

        Ezaugarrien plaka interpretatzea.

        Induktorea eta induzitua osatzen duten elementuak identifikatzea.

        Konexio-eskemak interpretatzea, sinboloak elementu errealekin lotuz.

        Katalogo komertzialak erabiltzea eta bertan deskribatzen diren ezaugarriak egiaztatzea.

        Konektatzea eta funtzionamenduan jartzea.

        Abian jartzea eta biraketa-inbertsioak egitea.

        Alternadore trifasikoen osaera, motak eta funtzionamendu-printzipioa.

        Motor asinkrono trifasikoen osaera, motak eta funtzionamendu-printzipioa.

        Plaka bereizgarriak eta borneroak.

        Konexio motak: izarra eta triangelua.

        Ezaugarri mekanikoa.

        Abio-sistemak. Biratze-noranzkoaren inbertsioa.

        Motor monofasikoen osaera, motak eta funtzionamendu-printzipioa.

        Ezarritako segurtasun-arauekiko errespetua azaltzea.

        Arreta jartzea ekipoen konexioan eta parametroak eta neurketak interpretatzean.

  4. lanbide-modulua: Barneko instalazio elektrikoak

    Kodea: 0235

    Kurtsoa: 1.a

    Iraupena: 297 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Oinarrizko zirkuitu elektrikoak muntatzen ditu, dokumentazioa teknikoa interpretatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eskema elektrikoak interpretatu ditu eta horien funtzionamendua aztertu du.

        2. Instalazio bakoitzerako erreminta egokiak erabili ditu.

        3. Instalazioen funtzionamendua egiaztatu du.

        4. Mekanismoen eta hargailuen funtzionamendu-printzipioak deskribatu ditu.

        5. Instalazioaren magnitude elektrikoak kalkulatu ditu.

        6. Funtsezko magnitudeak neurtu ditu.

        7. Behar bezala muntatu ditu hargailuak.

        8. Mekanismoak muntatu ditu eta haien erabilerarekin lotu ditu.

        9. Arauaren araberako konexioak egin ditu.

        10. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

      2. Oinarrizko elektrifikazio-maila duen etxebizitza baten instalazio elektrikoa muntatzen du eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa aplikatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioa muntatzeko plana egin du.

        2. Beharrezko mekanismoak eta elementuak aurreikusi ditu.

        3. Instalazioaren elementuetako bakoitza identifikatu du, baita katalogo komertzialetan ere.

        4. Instalazioaren funtzionamendua egiaztatu du (babesak, lurrerako hartunea, besteak beste).

        5. Elementuetako bakoitzerako erreminta egokiak erabili ditu.

        6. Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa aplikatu du.

        7. Kalkulatutako denborak errespetatu ditu.

        8. Kanalizazioen instalazio zuzena egiaztatu du eta eroaleak instalatzeko aukera eman du.

        9. Kalitate-irizpideen araberako muntaia-prozedura landu du.

      3. Elektrifikazio-maila handia duen etxebizitza bateko instalazio baten diseinuaren memoria teknikoa egiten du, eta horretarako Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa hartzen du aintzat.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioaren ezaugarriak identifikatu ditu, erabilerari eta potentziari erreparatuta.

        2. Memoria justifikatzaile txiki bat egin du.

        3. Normalizazioa kontuan izanik, zirkuituen linea bakarreko eskema marraztu ditu.

        4. Etxebizitzaren ebakidura- eta babes-gailuak kalkulatu ditu.

        5. Etxebizitzaren eta instalazioaren krokisa egin du.

        6. Hartutako erabakiak justifikatzeko katalogoak eta dokumentazio teknikoa erabili ditu.

        7. Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren argibideen araberako dokumentazio egokia egin du.

      4. Jendearentzat zabalik egongo den lokal baten instalazio elektrikoa muntatzen du, eta, horretarako, araudia aplikatzen du eta elementu bakoitza justifikatzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Larrialdiko argiteriaren funtzionamendu zuzena egiaztatu du.

        2. Lokal motaren araberako bigarren mailako elikatze-iturria instalatu du.

        3. Zirkuitu guztiek zuzen funtzionatzen dutela egiaztatu du.

        4. Mota horretako instalazioen berezko segurtasun- eta kalitate-neurriak hartu ditu kontuan.

        5. Instalazio motaren eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren araberako babes-koadro nagusia egin du.

        6. Beharrezko bigarren mailako banaketa-koadroak instalatu ditu.

        7. Kanalizazio egokiak erabili ditu, haien erabilerari eta kokalekuari erreparatuz.

        8. Lokal motaren arabera egokiak diren arau teknologikoak aplikatu ditu.

        9. Hautatutako irtenbideari dagokion aurrekontua egin du.

      5. Industria-erabilerako lokal baten instalazio elektrikoa muntatzen du, betiere Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoari jarraituz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioko atalen erabileraren araberako argiteria egokia instalatu du.

        2. Luminariak jartzeko beharrezko kalkuluak egin ditu.

        3. Instalazio osoaren funtzionamendu zuzena egiaztatu du.

        4. Instalazioaren zati bakoitzerako kanalizazio motarik egokiena erabili du, ingurunea eta erabilera kontuan izanik.

        5. Beharrezko kalkuluak egin ditu (potentziak eta sekzioak besteak beste).

        6. Unean une erreminta egokiak erabili ditu.

        7. Erabakitako kalitate-prozedurari jarraituz, aurreikusitako denborak hartu ditu kontuan.

        8. Hautatutako irtenbideari dagokion aurrekontua egin du.

      6. Barne-instalazioak mantentzen ditu, eta, horretarako, neurketa elektrikoetarako teknikak aplikatzen ditu eta disfuntzioa eta berau eragin duen kausa lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Egindako neurketen bitartez eta instalazioa behatuta egiaztatu ditu matxuren sintomak.

        2. Matxuraren balizko kausen hipotesiak proposatu ditu, baita matxura horiek instalazioan dituzten ondorioen hipotesiak ere.

        3. Esku hartzeko prozedura tekniko bat erabiliz aurkitu du matxura.

        4. Matxura ebaztean autonomiaz jardun du.

        5. Zirkuitu bakoitzean edo instalazioaren elementu bakoitzean egin behar diren mantentze-neurriak proposatu ditu.

        6. Babesen funtzionamendu zuzena egiaztatu du.

        7. Loturak eta konexio-elementuak egiaztatu ditu.

      7. Jendearentzat zabalik egongo den lokal baten edo industria-lokal baten instalazioa behar bezala jarri dela zerbitzuan egiaztatzen du, betiere Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoan baimendutako instalatzaile baten zehaztapenen arabera.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioa Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren jarraibideetara egokitzen dela egiaztatu du.

        2. Instalazioaren isolamenduaren balioak egiaztatu ditu.

        3. Instalazio baten lurrerako hartunearen erresistentzia eta ihes-korrontea neurtu du.

        4. Parametro bereizgarrien balioak neurtu eta erregistratu ditu.

        5. Etengailu diferentzialen desarra-sentsibilitatea egiaztatu du.

        6. Zirkuituen jarraitutasuna neurtu du.

        7. Harmonikoak eta asalduak hautemateko sarea aztertu du.

        8. Lurzoruaren isolamendua egiaztatu du.

      8. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipamenduak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.

        2. Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du makinekin.

        3. Materialak, erremintak, eta ebaketa eta konformazioko makinak manipulatzean, besteak beste, istripuen sorbururik ohikoenak zein diren identifikatu du.

        4. Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta muntatzeko eta mantentzeko eragiketetan erabili behar den norbera babesteko ekipamendua (oinetakoak, begien babesa, jantziak, besteak beste) deskribatu ditu.

        5. Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

        6. Ingurumenaren poluzio-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

        7. Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

        8. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

    2. Edukiak

      1. Barneko oinarrizko zirkuitu elektrikoak

        Etxebizitzen, jendearentzat zabalik dauden lokalen eta industria-lokalen instalazioetako eskema elektrikoak interpretatzea eta horien funtzionamendua aztertzea.

        Barne-instalazioetan oinarrizko zirkuitu elektrikoen eskemak egitea, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren arauak aplikatuz.

        Barne-instalazioetako oinarrizko zirkuitu elektrikoak muntatzea.

        Instalazioaren magnitude elektrikoak kalkulatzea.

        Etxebizitzako instalazioetako mekanismoak eta elementuak.

        Hargailu motak:

        Luminoteknia.

        Argi-magnitudeak.

        Goritasun-lanparak eta lanpara halogenoak.

        Deskarga-lanparak.

        Luminariak.

        Mekanismo motak: korronte-hartuneko oinarriak, etengailuak, kommutadoreak, sakagailuak, eta abar.

        Etxebizitzetako eta eraikinetako instalazio komunak.

        Eroale elektrikoak: motak, osaera, kolore normalizatuak.

        Eroaleen izendapen normalizatua.

        Eroale elektrikoen fabrikatzaileen katalogo teknikoak.

        Etxebizitzetako funtsezko neurriak.

        Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa, barne-instalazioei aplikatua.

        Irudikapen-konbentzionalismoak.

        Instalazio elektrikoetako sinbologia normalizatua.

        Eskema elektrikoak irudikatzeko arauak betetzea.

        Adierazitako neurketa-prozedurak betetzea.

        Neurgailuetan konexio eta doikuntza egokiak egiteko interesa azaltzea.

        Kalkuluen emaitzak balioetan zein unitateetan zehaztasunez adieraztea.

      2. Etxebizitzetako instalazio elektrikoak muntatzea

        Instalazioa muntatzeko plana egitea, beharrezko mekanismoen eta elementuen aurreikuspena barne.

        Zirkuitu bakoitzean aurreikusten den korrontearen balioa kalkulatzea, baita tentsio-erortzearena ere.

        Kableak, tutuak eta mekanismo elektrikoak hautatzeko katalogo teknikoak erabiltzea.

        Oinarrizko mailan eta goi-mailan aginteko eta babeseko koadro nagusia muntatzea eta konektatzea.

        Erabili beharreko zirkuituetako bakoitzari dagozkion ereduzko instalazioak muntatzea eta konektatzea.

        Kanalizazioen antolamendu zuzena eta funtzionamendu zuzena egiaztatzea (babesak, isolamendua, lurrerako hartunea, eta abar).

        Egindako jarduera praktikoei buruzko txostenak egitea, honakoak barnean hartuta:

        Eskemak eta planoak.

        Eroaleen sekzioaren kalkulua.

        Eroaleen, kanalizazioen, mekanismoen eta argiztatze-hargailuen hautespena.

        Egindako neurketen eta egiaztapenen emaitzak.

        Etxebizitzetako barne-instalazioen baldintza orokorrak.

        Instalazio bateko elementuen euskarriak eta finkagailuak.

        Ebaketa eta babeserako gailuak.

        Zuzeneko eta zeharkako kontaktuak.

        Gaintentsioen eta gainintentsitateen aurkako babesa.

        Eroaleak konektatzeko elementuak.

        Inguratzaileak.

        Etxebizitzetako eta eraikinetako lurrerako hartunea.

        Etxebizitzetako berariazko kanalizazioak.

        Elektrifikazio-mailak eta zirkuitu kopurua.

        Etxebizitzen barneko instalazio baten osagaiak: aginteko eta babeseko koadro nagusia eta desbideratzeak edo zirkuitu independenteak.

        Bainuontzia duten lokalak.

        Inguratzaileetarako babes-mailak.

        Kalitate-irizpideak muntaian.

        Arduraz jokatzea lanean.

        Ordena eta metodoa izatea lanak egitean.

        Muntaiak amaitzeko emandako epeekiko errespetua.

        Autonomia lan-taldean.

        Laneko segurtasun-arauekiko errespetua.

      3. Instalazioen dokumentazioa.

        Diseinuko memoria teknikoak egitea.

        Diseinuko memoria teknikoak aztertzea.

        Txostenak lantzea.

        Diseinuko memoria teknikoa.

        Instalazioaren ziurtagiria.

        Erabiltzeko eta mantentzeko argibide orokorrak.

        Energia aurrezteko gomendioak.

        Kalitate-irizpide estandarizatuekin lotzen diren arauak.

        Txosten teknikoen motak.

        Proiektu elektrikoak: dokumentu motak.

        Ordena eta metodoa izatea lanak egitean.

        Instalazioak diseinatzean, muntatzean eta egiaztatzean, indarrean dagoen araudi elektroteknikoa aplikatzeko zorroztasuna.

        Ingurumenarekiko konpromisoa.

      4. Jendearentzat zabalik dauden lokaletako instalazioak

        Jendearentzat zabalik dagoen lokal bateko instalazioaren elementuak identifikatzea.

        Larrialdiko argiteriako zirkuitu bat muntatzea eta horren funtzionamendua egiaztatzea.

        Hornikuntza normal/osagarriko kommutazio-sistemaren eskema elektrikoa egitea eta kommutazio automatikoko elementua hautatzea.

        Beharrezkoak diren babes-koadro nagusia eta bigarren mailako banaketa-koadroa muntatzea eta konektatzea, instalazio motari eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoari erreparatuta.

        Egindako jarduera praktikoak abiapuntu izanik, proiektuaren dokumentazioa egitea, honakoak barne hartuz:

        Eskemak eta planoak.

        Eroaleen sekzioaren kalkulua.

        Eroaleen, kanalizazioen, mekanismoen eta argiztatze-hargailuen hautespena.

        Aurreko ataletan aplikatutako Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren argibide tekniko osagarrien adierazpena.

        Egindako neurketen eta egiaztapenen emaitzak.

        Aurrekontua.

        Jendearentzat zabalik dauden lokalen ezaugarri bereziak.

        Hornikuntza elektrikoaren motak.

        Larrialdiko argiteria eta zirkuitua.

        Lanerako eta bileretarako lokaletako instalazioak. Jendearentzat zabalik dauden lokaletako babes-koadro nagusiak eta bigarren mailakoak.

        Kanalizazio elektriko bereziak.

        Argiteriarako gailuak. Lanpara motak eta horien erabilera.

        Mota horretako instalazioen berezko segurtasun eta kalitateko neurriak.

        Arau teknologiko aplikagarriak.

        Aurrekontuak.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa betetzea.

        Ordena eta metodoa izatea lanak egitean.

        Zorroztasunez aplikatzea indarrean dagoen araudi elektroteknikoa.

        Talde-lanetan zereginen bidezko banaketa egitea.

      5. Merkataritzako eta industriako lokaletako instalazioak

        Beharrezkoak diren babes-koadro nagusia eta bigarren mailako banaketa-koadroa egitea, instalazio motari eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoari erreparatuta.

        Merkataritzako eta industriako lokal bateko instalazio-proiektu baten dokumentazioa egitea, honako alderdiak barne hartuz:

        Lokalean beharrezkoa den argiztatze-mailaren eta luminaria kopuruaren kalkulua.

        Eskema elektrikoak eta banaketa-planoak.

        Eroaleen sekzioaren kalkulua, kargak eta tentsio-erortzeak abiapuntu izanik.

        Eroaleen, kanalizazioen, mekanismoen eta argiztatze-hargailuen hautespena.

        Aurreko ataletan aplikatutako Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoaren argibide tekniko osagarrien adierazpena.

        Egindako neurketen eta egiaztapenen emaitzak.

        Aurrekontua.

        1. eta II. kokaleku klaseak.

        1. klaseko ekipo elektrikoak.

        2. klaseko ekipo elektrikoak.

          Kableatu-sistemak.

          Lokal hezeetako instalazioak.

          Lokal bustietako instalazioak.

          Sute arriskurik gabeko eta hautsez betetako lokaletako instalazioak.

          Lokal heze, busti eta arriskurik gabekoetarako eta hautsez betetako lokaletarako berariazko araudiaren beharra baloratzea.

      6. Instalazio elektrikoetan matxurak hautematea eta mantentze lanak egitea

        Mantentze zuzentzailea egitea:

        Matxuren sintomak egiaztatzea, betiere instalazioaren neurketen eta behaketen bitartez.

        Matxuraren balizko kausen hipotesi arrazoituak eta instalazioan izan dezaketen ondorioak formulatzea.

        Egin beharreko probak eta neurketak hautatzea.

        Matxuratutako elementuak identifikatzea.

        Lanerako aurreikusitako denbora zehaztea.

        Ordezko piezak prestatzea.

        Konponketarako erremintak eta osagarriak hautatzea.

        Mantentze- eta konponketa-lanetarako protokoloak lantzea.

        Mantentze prebentiboaren plana lantzea:

        Egin beharreko probak eta neurketak hautatzea.

        Berraztertu beharreko elementuak identifikatzea.

        Erremintak eta neurtzeko eta egiaztatzeko aparatuak hautatzea.

        Mantentze-protokoloak lantzea.

        Segurtasun elektrikoko araudia.

        Etxeko edo industriako erabilera duten instalazioetako ereduzko matxurak. Sintomak eta ondorioak.

        Matxurak diagnostikatzeko probak, neurketak, prozedurak eta segurtasun-elementuak.

        Matxurak konpontzeko teknikak.

        Etxeko erabilerako instalazio elektrikoak mantentzeko metodoak.

        Autonomiaz jardutea matxurak ebaztean.

        Ordena eta metodoa izatea lanak egitean.

        Instalazioak diseinatzean, muntatzean eta egiaztatzean, indarrean dagoen araudi elektroteknikoa aplikatzeko zorroztasuna.

        Arduraz jokatzea lanean.

      7. Jendearentzat zabalik dauden lokaletako, industria lokaletako edo etxeetako instalazioak zerbitzuan jartzea

        Instalazioaren isolamendu-balioak egiaztatzea.

        Lurrerako hartunearen erresistentzia neurtzea.

        Etengailu diferentzialen desarra-sentsibilitatea egiaztatzea.

        Zirkuituen jarraitutasuna neurtzea.

        Harmonikoak eta asalduak hautemateko sarearen analisiak egitea.

        Lurzoruaren isolamendua egiaztatzea.

        Instalazioen dokumentazioa. Diseinuko memoria teknikoa eta proiektua.

        Instalazioak zerbitzuan jartzeko lanak.

        Tentsioaren, intentsitatearen eta jarraitutasunaren neurriak. Potentzia elektrikoen eta potentzia-faktorearen neurriak. Sare-analizagailua.

        Isolamendu-neurriak.

        Lurrerako eta lurzorurako erresistentzien neurriak.

        Ebaketa eta babeserako aparatuen sentsibilitatearen neurriak.

        Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratzea.

        Ordena eta metodoa izatea lanak egitean.

      8. Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa

        Arriskuak identifikatzea.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

        Muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan laneko arriskuei aurrea hartzeko plana egitea.

        Jatorri elektrikoko laneko arriskuak.

        Laneko arriskuen prebentzioko neurriak.

        Norbera babesteko ekipamendua.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia

        Ingurumena babesteko araudia.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.

        Ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

  5. lanbide-modulua: Banaketa-instalazioak

    Kodea: 0236

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 105 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Transformazio-zentroen konfigurazioa eta motak identifikatzen ditu eta unean uneko funtzioak eta ezaugarriak deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Transformazio-zentroaren funtzioak ezagutu ditu, baita energia elektrikoa sortzeko, garraiatzeko eta banatzeko sarean duen kokalekua ere.

        2. Transformazio-zentroak sailkatu ditu.

        3. Transformazio-zentro baten funtsezko zatiak identifikatu ditu.

        4. Gelaxka moten funtzioak, ezaugarriak eta seinaleztapenak deskribatu ditu.

        5. Linea bakarreko eskema elektrikoak interpretatu ditu, transformazio-zentroenak zein gelaxken antolamenduarenak.

        6. Gelaxkak babesteko elementuak eta maniobra-aparatuak identifikatu ditu.

        7. Maniobra-aparatuen eta babes-elementuen ezaugarriak, funtzioak eta agintea deskribatu du.

        8. Behe-tentsioko banaketa-koadroen ezaugarriak eta konexioak identifikatu ditu.

        9. Transformazio-zentro baten lur-konexioko instalazioa deskribatu du.

      2. Behe-tentsioko banaketa-sare baten konfigurazioa identifikatzen du, eta, horretarako, osagaiak ezagutzen ditu eta ezaugarriak deskribatzen ditu, betiere instalazio motaren arabera.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Behe-tentsioko energia elektrikoa banatzeko suposizio baterako sare mota egokia hautatu du.

        2. Aireko sare baten elementu motak (euskarriak, eroaleak, euste-osagarriak, eta abar) bete beharreko funtzioaren arabera sailkatu ditu.

        3. Lurpeko sare baten elementu motak (eroaleak, lubakiak, erregistroak, galeriak, seinaleztapen-osagarriak, eta abar) bete beharreko funtzioaren arabera sailkatu ditu.

        4. Sareko elementuak eta horien irudikapen sinbolikoa identifikatu ditu instalazioari dagozkion planoetan eta eskemetan.

        5. Arauzko aginduei jarraituz, eroalea zehazteko kalkuluak egin ditu.

        6. Sareko trazadurari eta arauzko distantziei buruzko araudia ezagutu du.

        7. Sarean eragina duten instalazioetan gurutzamenduei, hurbiltasunei eta paralelismoei buruzko araudia betetzen dela egiaztatu du.

      3. Lotura-instalazioak konfiguratzen ditu eta horiek osatzen dituzten elementuak eta horien kokalekua hautatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Lotura-instalazioen proiektua interpretatu du eta berau osatzen duten elementuen (babes-kaxa nagusiaren, elikatze-linea nagusiko sekzioen, deribazio indibidualen, eta abar) ezaugarriak identifikatu ditu, baita muntatzeko baldintzak ere.

        2. Instalazioaren elementuak eta horien irudikapen sinbolikoa identifikatu ditu instalazioari dagozkion planoetan eta eskemetan.

        3. Instalazioaren karga aurreikusi da, arauzko aginduen eta bezeroen eskakizunen arabera.

        4. Eraikinaren ezaugarrietarako (familia bakarrekoa, etxebizitza-eraikina, industrien metaketa, eta abar) egokia den lotura-instalazioaren eskema hautatu du.

        5. Babes-kaxa nagusia hautatu du.

        6. Elikatze-linea nagusia eta deribazio indibidualak dimentsionatu ditu.

        7. Kontagailuen kokalekua zehaztu du.

        8. Diseinuko memoria teknikoa landu du.

        9. Instalazioaren funtzionamendu zuzena egiaztatzeko prozedura deskribatu du.

        10. Dagozkion inprimakin ofizialetan horniduraren eskaera eta instalazioaren ziurtagiria bete du.

      4. Transformazio-zentroak mantentzeko prozedurak ezagutzen ditu eta, horretarako, protokoloak aztertzen ditu eta jarduerak identifikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Transformadorea konektatzeko prozedurak eta faseak deskribatu ditu.

        2. Gelaxkak konektatzeko prozedurak eta faseak deskribatu ditu.

        3. Transformazio-zentro batean maniobrak egiteko argibide orokorrak ezagutu ditu.

        4. Gelaxketan egin beharreko maniobrak zehaztu ditu, ordena zuzenean eta elementu egokien gainean.

        5. Esku hartu aurreko segurtasun-eragiketak deskribatu ditu (tentsio-iturrien ebakidura, katigamenduak, blokeoak, tentsio-gabeziak hautematea, eta abar).

        6. Parametro bereizgarriak neurtu ditu.

        7. Egindako jardueren eta lortutako emaitzen txostena egin du.

        8. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

      5. Behe-tentsioko aireko sare bat muntatzeko eta mantentzeko eragiketak egiten ditu, deskribatzen ditu eta dagozkion teknikak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Euskarriak muntatzeko faseak eta prozedurak deskribatu ditu.

        2. Kableak zabaltzeko eta tenkatzeko prozedurak eta faseak deskribatu ditu.

        3. Horman edo fatxadan eskalako instalazio bateko kableak eta osagarriak (euskarriak, besarkaderak, pintzak, sehaskak, eta abar) muntatu ditu.

        4. Loturak egin ditu.

        5. Eroale bat isolatzaile batean atxiki du.

        6. Lotura-kaxa bidezko eta konexio-pieza bidezko deribazioak egin ditu.

        7. Euskarri bidezko eta fatxadan zeharreko sare bihurrituko linea batean matxuren kausak diagnostikatu ditu, eta sintomak interpretatu ditu.

        8. Parametro bereizgarriak neurtu ditu.

        9. Egindako jardueren eta lortutako emaitzen txostena egin du.

        10. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

      6. Behe-tentsioko lurpeko sare bat muntatzeko eta mantentzeko eragiketak egiten ditu, deskribatzen ditu eta dagozkion teknikak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Lubakiak irekitzeko eta egokitzeko prozedurak eta faseak deskribatu ditu

        2. Zuzenean lurperatutako eta tutu barruan bideratutako lineak zabaltzeko prozedurak eta faseak deskribatu ditu.

        3. Aurrez isolatutako mahuka bidezko aireko/lurpeko lotura egin du.

        4. Zinta edo mahukarekin estalitako presiozko konektore bidezko deribazioak egin ditu.

        5. Lurpeko sareetako lineetan matxuren kausak diagnostikatu ditu.

        6. Parametro bereizgarriak neurtu ditu.

        7. Egindako jardueren eta lortutako emaitzen txostena egin du.

        8. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

      7. Lotura-instalazioak muntatzeko eta mantentzeko lanak egiten ditu, lan horiek deskribatzen ditu, eta dagozkion teknikak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioaren zatiak muntatzeko prozedurak identifikatu ditu (babes-kaxa nagusia, elikatze-linea nagusia, deribazio indibidualak, eta abar).

        2. Babes-kaxa nagusia konektatu du, muntatzeko argibideen eta indarrean dagoen erregelamentazioaren arabera.

        3. Eroale isolatuen elikatze-linea nagusia muntatu du, betiere tutu barruan eta lur gaineko muntaian.

        4. Kontagailuen zentralizazio krokisa landu du, eta elementuen antolamendua eta arauzko dimentsioak betetzen direla adierazi du.

        5. Kontagailuen zentralizazio sinple baten unitate funtzionalak konektatu ditu, betiere ordu-diskriminazioarekin.

        6. Eroale isolatuen deribazio indibiduala muntatu du, betiere tutu barruan eta lur gaineko muntaian.

        7. Lotura-instalazio elektriko batean simulatutako matxuren kausak diagnostikatu ditu.

        8. Parametro bereizgarriak neurtu ditu.

        9. Egindako jardueren eta lortutako emaitzen txostena egin du.

        10. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

      8. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipamenduak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.

        2. Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du makinekin.

        3. Materialak, erremintak, eta ebaketa eta konformazioko makinak manipulatzean, besteak beste, istripuen sorbururik ohikoenak zein diren identifikatu du.

        4. Makinen segurtasun-elementuak deskribatu ditu (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste), baita mekanizazioko eragiketetan erabili behar den norbera babesteko ekipamendua ere (oinetakoak, begien babesa, jantziak, besteak beste).

        5. Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

        6. Lotura-instalazioak, behe-tentsioko banaketa-sareak eta transformazio-zentroak eta horiekin lotzen diren instalazioak muntatzeko eta mantentzeko lanak prestatzean eta egitean hartu beharreko segurtasuneko eta norbera babesteko arauak finkatu ditu.

        7. Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

        8. Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

        9. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

    2. Edukiak

      1. Transformazio-zentroen konfigurazioa

        Transformazio-zentroa identifikatzea eta finkatzea, baita energia elektrikoa sortzeko, garraiatzeko eta banatzeko sarean duen kokalekua ere.

        Transformazio-zentroak sailkatzea.

        Transformazio-zentro baten funtsezko zatiak identifikatzea.

        Gelaxken motak identifikatzea eta seinaleztatzea.

        Hainbat motatako transformazio-zentroen eta gelaxken antolamenduen linea bakarreko eskema elektrikoak interpretatzea.

        Gelaxkak babesteko elementuak eta maniobra-aparatuak identifikatzea.

        Maniobra-aparatuen eta babes-elementuen ezaugarriak, funtzioak eta agintea identifikatzea.

        Behe-tentsioko banaketa-koadroen ezaugarriak eta konexioak identifikatzea.

        Transformazio-zentro baten lur-konexioko instalazioa identifikatzea.

        Sistema elektriko baten egituran transformazio-zentroek duten definizioa eta funtzioa.

        Transformazio-zentroen tipologia.

        Transformazio-zentro baten funtsezko zatiak.

        Banaketa-transformadorea

        Transformazio-zentroen aparamenta.

        Transformazio-zentroen linea bakarreko eskemak.

        Gelaxkak. Transformazio-zentroen motak eta seinaleztapena.

        Behe-tentsioko banaketa-koadroa.

        Transformazio-zentroen lur-konexioa.

        Autonomiaz jardutea zereginak egitean.

        Segurtasun- eta ingurumen-arauak errespetatzea.

        Zorroztasunez jardutea ekipoak, erremintak eta materialak erabiltzean.

        Taldean lan egiteko aldez aurreko prestasuna.

        Instalazio mota bakoitzari dagozkion arauak betetzea.

      2. Behe-tentsioko banaketa-sareen konfigurazioa

        Behe-tentsioko energia elektrikoko banaketaren suposizio baterako sare mota egokia hautatzea.

        Aireko sare baten elementu motak (euskarriak, eroaleak, euste-osagarriak, eta abar) bete beharreko funtzioaren arabera sailkatzea.

        Lurpeko sare baten elementu motak (eroaleak, lubakiak, erregistroak, galeriak, seinaleztapen-osagarriak, eta abar) bete beharreko funtzioaren arabera sailkatzea.

        Sareko elementuak eta horien irudikapen sinbolikoa identifikatzea instalazioari dagozkion planoetan eta eskemetan.

        Arauzko aginduei jarraituz, eroalea zehazteko kalkuluak egitea.

        Sareko trazadurari eta arauzko distantziei buruzko araudia aplikatzea.

        Sarean eragina duten instalazioetan gurutzamenduei, hurbiltasunei eta paralelismoei buruzko araudia betetzen dela egiaztatzea.

        Behe-tentsioko sareen tipologia eta egitura.

        Planoetan eta eskemetan sareen irudikapen sinbolikoa egiteko teknikak.

        Euskarrien motak eta ezaugarriak.

        Eroaleen motak eta ezaugarriak.

        Elementu osagarriak.

        Isolatzaileak.

        Lurpeko sareen instalazioen motak eta ezaugarriak (zuzenean lurperatuak, tutuetan sartuak, galerietan, eta abar).

        Lur-konexioa.

        Neutroa eta masak banaketa-sareetan konektatzeko sistemak. Eskemak eta hautatzeko irizpideak.

        Autonomiaz jardutea zereginak egitean.

        Segurtasun- eta ingurumen-arauak errespetatzea.

        Zorroztasunez jardutea ekipoak, erremintak eta materialak erabiltzean.

        Taldean lan egiteko aldez aurreko prestasuna.

        Instalazio mota bakoitzari dagozkion arauak betetzea.

      3. Lotura-instalazio elektrikoen konfigurazioa

        Lotura-instalazioak osatzen dituzten elementuen ezaugarriak identifikatzea (babes-kaxa nagusia, elikatze-linea nagusiaren sekzioak eta deribazio indibidualak, besteak beste).

        Muntaia-baldintzak identifikatzea.

        Instalazioaren elementuak eta horien irudikapen sinbolikoa identifikatzea instalazioari dagozkion planoetan eta eskemetan.

        Instalazioaren karga aurreikustea, arauzko aginduen eta bezeroen eskakizunen arabera.

        Eraikinaren ezaugarrietarako (familia bakarrekoa, etxebizitza-eraikina, industrien metaketa, eta abar) egokia den lotura-instalazioaren eskema hautatzea.

        Babes-kaxa nagusia hautatzea.

        Elikatze-linea nagusia eta deribazio indibidualak dimentsionatzea.

        Kontagailuen kokalekua zehaztea.

        Diseinuko memoria teknikoa lantzea.

        Instalazioaren funtzionamendua egiaztatzeko prozedura identifikatzea.

        Dagozkion inprimakin ofizialetan horniduraren eskaera eta instalazioaren ziurtagiria betetzea.

        Aurrekontua lantzea.

        Behe-tentsioko horniduretarako kargak aurreikusteko metodoa.

        Lotura-instalazioak. Eskemak.

        Kontagailuak. Funtzionamendua. Motak. Eskemak.

        Tarifazio elektrikoa.

        Eraikinetako lur-konexioko instalazioak.

        Autonomiaz jardutea zereginak egitean.

        Segurtasun- eta ingurumen-arauak errespetatzea.

        Zorroztasunez jardutea ekipoak, erremintak eta materialak erabiltzean.

        Taldean lan egiteko aldez aurreko prestasuna.

        Instalazio mota bakoitzari dagozkion arauak betetzea.

      4. Transformazio-zentroak mantentzeko prozedurak

        Transformadorea konektatzeko prozedurak eta faseak deskribatzea.

        Gelaxkak konektatzeko faseak eta prozedurak identifikatzea.

        Transformazio-zentro batean maniobrak egiteko argibide orokorrak interpretatzea.

        Gelaxketan egin beharreko maniobrak zehaztea, ordena zuzenean eta elementu egokien gainean.

        Esku hartu aurreko segurtasun-eragiketak identifikatzea (tentsio-iturrien ebakidura, katigamenduak, blokeoak, tentsio-gabeziak hautemateko lanak, eta abar).

        Parametro bereizgarriak neurtzea.

        Egindako jardueren eta lortutako emaitzen txostena egitea.

        Barneko transformazio-zentro bat eta kanpoko transformazio-zentro bat mantentzeko lanen partea egitea (azterketa-buletina).

        Transformazio-zentro bat zerbitzuan jarri aurretik egin beharreko lanak identifikatzea.

        Maniobrak egiteko argibideak.

        Transformazio-zentroetako predikzio eta prebentziorako mantentze-planak.

        Transformazio-zentroetako ereduzko matxurak. Kokapena eta konponketa.

        Transformazio-zentroa zerbitzuan jartzeko baldintzak.

        Autonomiaz jardutea zereginak egitean.

        Segurtasun- eta ingurumen-arauak errespetatzea.

        Zorroztasunez jardutea ekipoak, erremintak eta materialak erabiltzean.

        Taldean lan egiteko aldez aurreko prestasuna.

        Instalazio mota bakoitzari dagozkion arauak betetzea.

      5. Behe-tentsioko aireko sare baten instalazioaren muntaia faseak

        Euskarriak muntatzeko faseak eta prozedurak identifikatzea.

        Kableak zabaltzeko eta tenkatzeko faseak eta prozedurak identifikatzea.

        Horman edo fatxadan eskalako instalazio bateko kableak eta osagarriak muntatzea (euskarriak, besarkaderak, pintzak, sehaskak, eta abar).

        Loturak egitea.

        Eroale bat isolatzaile batean atxikitzea.

        Lotura-kaxa bidezko eta konexio-pieza bidezko deribazioak egitea.

        Euskarri bidezko eta fatxadan zeharreko sare bihurrituko linea bateko matxuren kausak diagnostikatzea.

        Parametro bereizgarriak neurtzea.

        Egindako jardueren eta lortutako emaitzen txostena egitea.

        Eroaleak eusteko, konektatzeko eta lotzeko teknikak.

        Aireko sareetako ereduzko matxurak. Kokapena eta konponketa.

        Behe-tentsioko sarea zerbitzuan jartzeko baldintzak.

        Autonomiaz jardutea zereginak egitean.

        Segurtasun- eta ingurumen-arauak errespetatzea.

        Zorroztasunez jardutea ekipoak, erremintak eta materialak erabiltzean.

        Taldean lan egiteko aldez aurreko prestasuna.

        Instalazio mota bakoitzari dagozkion arauak betetzea.

      6. Behe-tentsioko lurpeko sareak muntatzeko eta mantentzeko prozedurak

        Lubakiak irekitzeko eta egokitzeko faseak eta prozedurak identifikatzea.

        Zuzenean lurperatutako eta tutu barruan bideratutako lineak zabaltzeko prozedurak eta faseak deskribatzea.

        Aurrez isolatutako mahuka bidezko aireko/lurpeko lotura egitea.

        Zinta edo mahukarekin estalitako presiozko konektore bidezko deribazioak egitea.

        Lurpeko sareetako lineetan matxuren kausak diagnostikatzea.

        Parametro bereizgarriak neurtzea.

        Egindako jardueren eta lortutako emaitzen txostena egitea.

        Behe tentsioko lurpeko sare baten instalazioaren muntaia faseak.

        Eroaleak eusteko, konektatzeko eta lotzeko teknikak.

        Eroaleen merkatua.

        Lurpeko sareetako ereduzko matxurak. Kokapena eta konponketa.

        Autonomiaz jardutea zereginak egitean.

        Segurtasun- eta ingurumen-arauak errespetatzea.

        Zorroztasunez jardutea ekipoak, erremintak eta materialak erabiltzean.

        Taldean lan egiteko aldez aurreko prestasuna.

        Instalazio mota bakoitzari dagozkion arauak betetzea.

      7. Lotura-instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko prozedurak

        Instalazioaren zatiak muntatzeko prozedurak identifikatzea (babes-kaxa nagusia, elikatze-linea nagusia, deribazio indibidualak, eta abar).

        Babes-kaxa nagusia konektatzea.

        Eroale isolatuen elikatze-linea nagusia muntatzea, betiere tutu barruan eta lur gaineko muntaian.

        Kontagailuen zentralizazio-krokisa egitea.

        Kontagailuen zentralizazio sinple baten unitate funtzionalak konektatzea, betiere ordu-diskriminazioarekin.

        Eroale isolatuen deribazio indibiduala muntatzea, betiere tutu barruan eta lur gaineko muntaia batean.

        Lotura-instalazio elektriko batean simulatutako matxuren kausak diagnostikatzea.

        Parametro bereizgarriak neurtzea.

        Egindako jardueren eta lortutako emaitzen txostena egitea.

        Babes-kaxa nagusia. Muntaia motak.

        Elikatze-linea nagusia. Instalatzeko baldintzak. Erregistro-estalkiak.

        Deribazio indibidualak. Instalatzeko baldintzak. Kanaladurak eta hodiak. Erregistro-kaxak.

        Kontagailuak. Konexioak.

        Lotura-instalazioetako ereduzko matxurak: kokatzeko eta konpontzeko teknikak.

        Autonomiaz jardutea zereginak egitean.

        Segurtasun- eta ingurumen-arauak errespetatzea.

        Zorroztasunez jardutea ekipoak, erremintak eta materialak erabiltzean.

        Taldean lan egiteko aldez aurreko prestasuna.

        Instalazio mota bakoitzari dagozkion arauak betetzea.

      8. Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa

        Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzeak dakarren arriskugarritasun-maila identifikatzea.

        Segurtasun-arauak aplikatuta hainbat eragiketa egitea.

        Istripuen kausarik ohikoenak identifikatzea.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzea.

        Hartu beharreko segurtasuneko eta norbera babesteko neurriak zehaztea.

        Ingurumena kutsa dezaketen poluzio-iturriak identifikatzea.

        Sortutako hondakinak sailkatzea, gaika biltzeko.

        Muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan laneko arriskuen prebentzioa.

        Norbera babesteko ekipamendua.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

        Ingurumena babesteko araudia.

        Autonomiaz jardutea zereginak egitean.

        Segurtasun- eta ingurumen-arauak errespetatzea.

        Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratzea.

        Taldean lan egiteko aldez aurreko prestasuna.

  6. lanbide-modulua: Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak

    Kodea: 0237

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 105 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunen elementuak identifikatzen ditu eta horiek osatzen dituzten sistemak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunei buruzko araudia aztertu du.

        2. Zona komunen eta pribatuen elementuak identifikatu ditu.

        3. Telekomunikazio-azpiegitura komuna osatzen duten instalazio motak deskribatu ditu.

        4. Telekomunikazio-azpiegitura komun baten barrutien (goikoa eta behekoa) eta erregistroen (lotura, bigarren mailakoa, eta abar) motak eta funtzioak deskribatu ditu.

        5. Kanalizazio motak identifikatu ditu (kanpokoa, loturakoa, nagusia, eta abar).

        6. Telekomunikazio-azpiegitura komuna osatzen duten sare motak deskribatu ditu.

        7. Konexio-elementuak identifikatu ditu.

        8. Sistema bakoitzaren (telebista, telefonia, segurtasuna, eta abarren) funtzioa eta ezaugarriak zehaztu ditu.

      2. Etxebizitzetarako eta eraikinetarako telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazio txikiak konfiguratzen ditu, eta instalazio horiek osatzen dituzten elementuak zehazten eta osagaiak eta ekipoak hautatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioaren zehaztapen teknikoak identifikatu ditu.

        2. Telekomunikazio-azpiegitura komunaren araudia eta Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa aplikatu du instalazioaren konfigurazioan.

        3. Aplikatzekoak diren tresna informatikoak erabili ditu.

        4. Instalazioaren elementuen eta ekipoen parametroak kalkulatu ditu.

        5. Instalazioaren krokisak eta eskemak eskatzen den kalitatearekin egin ditu.

        6. Sinbologia normalizatua erabili du.

        7. Zehaztapen funtzionalak, teknikoak eta arauzkoak betetzen dituzten ekipoak eta materialak hautatu ditu.

        8. Hautatutako irtenbideari dagokion aurrekontua egin du.

      3. Etxebizitzetarako eta eraikinetarako telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioak muntatzen ditu eta, horretarako, dokumentazio teknikoa interpretatzen du eta muntatzeko teknikak aplikatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioaren dokumentazio teknikoa interpretatu du (planoak, eskemak, araudia, eta abar).

        2. Instalazioaren zuinketa egin du.

        3. Kanalizazioak kokatu eta finkatu ditu.

        4. Mastak eta dorretxoak, besteak beste, muntatzeko lanak egin ditu.

        5. Seinaleak hartzeko elementuak eta burutzako ekipoaren elementuak kokatu eta finkatu ditu.

        6. Instalazioaren sistemen kableatua zabaldu du (telebista, telefonia, barne-komunikazioa, segurtasuna, eta abar).

        7. Instalazioaren elementuen eta ekipoen konexioak egin ditu.

        8. Muntatzeko eragiketetan kalitate-irizpideak aplikatu ditu.

      4. Telekomunikazio-azpiegitura komunetako instalazioen elementuak egiaztatzen eta muntatzen ditu, parametro adierazgarriak neurtuz eta emaitzak interpretatuz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioaren sistemen unitateak eta parametroak deskribatu ditu (antenaren eta anplifikadoreen irabazia, direktibitatea, banda-zabalera, ahuldurak, interferentziak, eta abar).

        2. Informazioa lortzeko tresna informatikoak erabili ditu: errepikagailuen egoera, sateliteen kokalekua, eta abar.

        3. Seinaleak hartzeko elementuak orientatu ditu.

        4. Instalazioaren sistemetan seinaleen parametro adierazgarriak neurtu ditu.

        5. Instalazioaren parametro bereizgarriak neurtu ditu.

        6. Proba funtzionalak eta doikuntzak egin ditu.

      5. Telekomunikazio-azpiegitura komunaren ekipoetan eta instalazioetan matxurak eta disfuntzioak aurkitzen ditu, eta, horretarako, hautemateko teknikak aplikatzen ditu eta disfuntzioa eta berau sortzen duen kausa lotzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Funtzionamendu-parametroak neurtu ditu, berariazko bitartekoak, ekipamenduak eta tresnak erabiliz.

        2. Matxurak diagnostikatzeko erreminta eta tresna egokiekin egin du lan.

        3. Matxura edo disfuntzioen sintomak identifikatu ditu.

        4. Matxuraren balizko kausen hipotesiak planteatu ditu, baita matxura horiek instalazioan dituzten ondorioen hipotesiak ere.

        5. Disfuntzioa eragin duen azpisistema, ekipoa edo elementua aurkitu du.

        6. Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun du.

      6. Telekomunikazio-azpiegituren instalazioak konpontzen ditu disfuntzioak zuzentzeko teknikak aplikatuz eta, hala badagokio, osagaiak ordezkatzeko teknikak aplikatuz, betiere fabrikatzaileen gomendioak kontuan izanik.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Matxura konpontzeko jardunaren sekuentzia landu du.

        2. Matxura eragin duten osagaiak konpondu edo, hala badagokio, ordezkatu ditu.

        3. Instalatutako elementu berriaren bateragarritasuna egiaztatu du.

        4. Ekipamenduaren edo instalazioaren funtzionamendu normalerako baldintzak berrezarri ditu.

        5. Mantentze-lanak eskatzen den kalitatearekin egin ditu.

        6. Proposatutako jardueretan autonomiaz jardun du.

        7. Egindako jardueren, erabilitako prozeduren eta lortutako emaitzen txostena/memoria egin du.

      7. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipamenduak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.

        2. Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du makinekin.

        3. Materialak, erremintak, eta ebaketa eta konformazioko makinak manipulatzean, besteak beste, istripuen sorbururik ohikoenak zein diren identifikatu du.

        4. Makinen segurtasun-elementuak (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste) eta mekanizatzeko eta muntatzeko eragiketetan erabili behar den norbera babesteko ekipamendua (oinetakoak, begien babesa, jantziak, besteak beste) deskribatu ditu.

        5. Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

        6. Eraikinetako eta etxebizitzetako telekomunikazio-azpiegitura komunetako instalazioak muntatzeko eta mantentzeko eragiketak poluzio hartu behar diren segurtasuneko eta norbera babesteko neurriak zehaztu ditu.

        7. Ingurumeneko poluzio akustikoko eta ikus-poluzioko, besteak beste, balizko iturburuak identifikatu ditu.

        8. Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

        9. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

    2. Edukiak

      1. Telekomunikazio-azpiegituretako elementuak identifikatzea.

        Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioen eta megafonia- eta segurtasun-instalazioen eskemak interpretatzea.

        Osagaiak, erremintak eta ekipoak interpretatzea.

        Eraikinetako telekomunikazio-zerbitzuetarako azpiegitura komunei buruzko araudia (telekomunikazio-azpiegitura komunak).

        Lurreko telebista digitala: aplikatzekoa den araudia.

        Telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioak: barrutia eta erregistroak. Kanalizazioak eta sareak.

        Antenak eta transmisio-lineak: uhin elektromagnetikoak, espektro irrati-elektrikoa, seinalearen modulazio motak, telebista analogikoa, telebista digitala, TDTa. Satelite bidezko telebista digitala, irrati-antenak.

        Telebista-antenak: antena-sistemen egitura orokorra. Motak eta elementuak: yagi antena, panela, DAT, FMrako antena, DAB, satelitea hartzeko antenak. Sistemaren gailu aktiboak: aurreanplifikadoreak, akoplagailu aktiboak, MRD. Sistema hartzailearen elementu mekanikoak.

        Barne-telefonia eta interkomunikazioa: telefoniaren printzipioak, barne-telefoniako sistemak (multilinea eta PABX), interkomunikazio-sistemak (ahotsa eta/edo irudia), banaketa mota, kontzeptuak eta aplikazio-esparrua.

        Telefono-sareak.

        Telefono-kommutazioa. Dei motak.

        Telefono-zentralak: tipologia, ezaugarriak eta hierarkiak.

        Telefonia mugikorra.

        Telekomunikazio-azpiegitura komunaren instalazioen sinbologia.

        Interfonia eta bideo-atezaintzako sistemak: oinarrizko kontzeptuak eta aplikazio-esparrua.

        Megafonia-instalazioak: oinarrizko kontzeptuak eta aplikazio-esparrua. Megafonia-instalazio baten multzo funtzionalak.

        Segurtasun-instalazioak: sutea, intrusioa eta sarbideen kontrola, besteak beste (oinarrizko kontzeptuak eta aplikazio-esparrua).

        Sare digitalak eta garatzeko bidean diren teknologiak.

        RDSI telefonia digitala: erabiltzailearen sarbidea. Sarbide-kanalak.

        Datu-sareak: tipologia, transmisio-bitartekoak, ADSL linea.

        Jarduera egitean arduraz jardutea.

        Zorrotz jokatzea araudia aplikatzean.

      2. Eraikinetako telekomunikazio-azpiegituretako instalazio txikiak konfiguratzea.

        Instalazioaren elementuen eta ekipoen parametroak kalkulatzea.

        Telekomunikazio-azpiegitura komunetako instalazio txikien eskemak egitea.

        Telefonia eta interkomunikazioko, megafoniako eta segurtasuneko instalazioen eskemak egitea (suteen aurkakoa, intrusioaren aurkakoa, atezaintza automatikoa edo bideo-atezaintza, besteak beste).

        Instalazioaren osagaiak fabrikatzaileen katalogoetan hautatzea.

        Hautatutako irtenbideari dagokion aurrekontua egitea.

        Eraikinetako telekomunikazio-zerbitzuetarako azpiegitura komunei buruzko araudia (telekomunikazio-azpiegitura komunak).

        Instalazioak diseinatzeko eta kalkulatzeko teknikak.

        Instalazioak diseinatzeko eta kalkulatzeko adibideak.

        Telekomunikazio-azpiegitura komunetako proiektuak lantzeko software-erremintak: konfigurazioa, kalkulua, aurrekontuak eta abar.

        Antena-instalazioak konfiguratzeko elementuak: parabolak, mastak, dorreak eta muntatzeko osagarriak.

        Burutzako ekipoa (lurreko telebista eta satelite bidezkoa).

        Burutza indibidualak.

        MATV burutza-ekipoak.

        SMATV ekipoak: anplifikadoreak, prozesadoreak, transmoduladore gardenak, digitalak/analogikoak, moduladoreak.

        Banaketarako elementuak:

        Banaketa-sarearen diseinu-irizpideak.

        Seinalea banatzeko azpiegitura motak.

        Banaketa-sistemaren adibideak.

        Banaketa-sareko galeren kalkulua.

        Sareak: kableak, zuntz optikoa eta interkonexioko elementuak.

        Telebista- eta irrati-antena indibidualeko instalazioak, baita telekomunikazio-azpiegitura komunekoak ere. Elementuak eta zatiak. Tipologia. Ezaugarriak.

        Antenen instalazioen sinbologia.

        Telefonia eta interkonexioko instalazioak konfiguratzeko elementuak.

        Ekipoak eta elementuak:

        Kommutazio-tresneria.

        Egitura.

        Oinarrizko funtzioak.

        Sailkapena.

        Telefono bidezko transmisioa:

        Transmisio-bideak:

        Transmisio moduak.

        Datu-sareak:

        Topologia.

        Transmisio-bideak.

        ADSL linea.

        Telebista-zirkuitu itxia:

        Kamerak. IP kamerak.

        Domoak.

        Infragorriak.

        Monitoreak.

        Kontrol-gailuak: bideo-hautagailuak, teleaginteak, multiplexadoreak, eta abar.

        Telefonia eta interkomunikazioko instalazioetako sinbologia.

        Kokalekuaren araberako akustikari buruzko nozio orokorrak: Soinua. Soinuaren portaera. Entzutea. Audio-seinalea.

        Audio-seinalearen iturriak: mikrofonoa. Musika-iturriak. Audio-seinalearen erreprodukzioa. Bozgorailua. Audio seinalearen banaketa zentrala eta anplifikazioa. Zuzeneko konexioa duen bozgorailu/anplifikadore moldagailua. Tentsio konstanteko lineak dituen instalazioa (70/100 v). Instalazio modularrak, anplifikazioa eta zentral banatua dutenak. Soinuztapena eta megafonia. Areto txikien akustika.

        Megafonia-instalazioak konfiguratzeko elementuak:

        Soinu-zentrala.

        Anplifikadorea.

        Ekualizadorea.

        Bozgorailua.

        Mikrofonoa.

        Soinu-agintea (monoa edo estereoa).

        Osagarriak.

        Megafonia-instalazio baten zehaztapen teknikoak eta funtzionalak.

        Megafonia instalazioen sinbologia.

        Intrusioaren aurkako segurtasun-instalazioak konfiguratzeko elementuak:

        Alarmaren kontrola edo kontrol-unitatea.

        Sentsoreak.

        Ohartarazteko eta seinaleztatzeko sistemak.

        Alarmen zentral hartzailea.

        Konexiorako eta deskonexiorako gailuak.

        Beste gailu batzuk abiaraztea.

        Suteen aurkako segurtasun-instalazioak konfiguratzeko elementuak:

        Kontroleko unitate zentrala.

        Detektagailuak.

        Ohartarazle optikoak eta akustikoak.

        Segurtasun-instalazioen sinbologia.

        Barne-komunikazioko sistemak, atezain automatikoak eta bideo-atezainak.

        Transmisio-bideak: kableak, zuntz optikoa, DRDI, ADSL, eta telefonia eta interkomunikazioko instalazioetako interkonexio-elementuak.

        Telekomunikazio-azpiegitura komunari buruzko arauak errespetatzea instalazioak diseinatzean eta konfiguratzean.

        Eskemak egitean sinbologia normalizatuari arreta jartzea.

      3. Eraikinetako telekomunikazio azpiegituretako instalazioak muntatzea

        Instalazioaren dokumentazio teknikoa interpretatzea (planoak, eskemak, araudia, eta abar).

        Instalazioa zuinkatzea.

        Instalazioaren osagaiak muntatzea: kanalizazioak, mastak, dorreak, seinaleak hartzeko elementuak eta burutzako ekipoaren elementuak.

        Instalazioko sistemak kableatzea eta konektatzea (megafonia, telebista, telefonia, segurtasuna, interkomunikazioa, atezaintza eta bideo-atezaintza).

        Telekomunikazio-azpiegitura komuneko instalazioen dokumentazioa eta planoak.

        Antena-instalazioak muntatzeko berariazko teknikak:

        Lurreko antenen orientazioa.

        Antena parabolikoen orientazioa.

        Antenen ainguraketa.

        Antenen konexioa.

        Banaketa-sarea.

        Segurtasun-instalazioaren oinarrizko zatiak osatzen dituzten elementuak instalatzeko eta konektatzeko metodoak.

        Megafonia-instalazioak muntatzeko berariazko teknikak

        Telefonia eta interkomunikazioko instalazioak muntatzeko berariazko teknikak:

        Telefonia analogikoa: erabiltzailearen linea, kanpokoa, hargunea. Ekipo osagarriak.

        RDSI: sareko terminazioa, erabiltzaile-instalazioa. Bus pasiboa. RDSIren zerbitzu eramaileak.

        Telefonoguneak: motak, terminalen instalazioa.

        ADSL bidezko datu-sareen instalazioa: etxebizitzan eta eraikin batean.

        Barne-komunikazioko instalazioak, atezain automatikoa eta bideo-atezaina.

        Muntatzeko erremintak eta tresnak.

        Norberaren eta ekipoen segurtasunerako arauak: instalatzailearen segurtasuna, erorketa-arriskuak, bitartekoak edo laneko erremintak egoki finkatzea, eta deskarga elektrikoak gertatzeko aukera.

        Telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioak muntatzeko kalitatea.

        Muntatzeko eragiketetan kalitate-irizpideei arreta eskaintzea.

        Ekipoen eta pertsonen segurtasun-arauak errespetatzea.

      4. Telekomunikazio-azpiegituretako instalazioen elementuak eta parametroak egiaztatzea, doitzea eta neurtzea

        Errepikagailuen egoera, sateliteen kokalekua eta abar zehazteko aplikazio informatikoak maneiatzea.

        Antenak orientatzea.

        Parametro adierazgarriak neurtzea.

        Proba funtzionalak eta doikuntzak egitea.

        Telekomunikazio-azpiegitura komunetako instalazioetan neurketak egiteko tresnak eta prozedurak.

        Seinalea espektroaren bitartez neurtzea.

        Bitarteko Frekuentziako eremu-neurgailuak eta simulagailuak.

        Telekomunikazio-azpiegitura komunetako instalazioen funtzionamendu-parametroak:

        Antenaren irabazia.

        Direktibitatea.

        Banda-zabalerak.

        Inpedantzia.

        Ahuldurak, uhin geldikorreko erlazioa, aurrera/atzera erlazioa, interferentziak, eta abar.

        Kalitate-parametroak:

        Telebista digitalerako instalazio bateko hartunearen seinalea.

        Burutzako irteera.

        Antenan jasotako seinalea.

        Banaketa-sareko sarrera.

        Telekomunikazio-azpiegitura komuneko instalazioa zerbitzuan jartzeko eragiketak.

        Zerbitzuan jartzeko dokumentuak: instalazioaren proiektu teknikoa, obra-amaierako ziurtagiria eta buletina, proben protokoloa, eta telekomunikazio-instaladoreen erregistroa.

        Telekomunikazio-azpiegitura komuneko instalazioetan neurketak egiteko prozedurak eta aparatuak erabiltzeko arauak errespetatzea.

      5. Telekomunikazio-azpiegituretako ekipoen eta instalazioen matxurak eta disfuntzioak aurkitzea.

        Funtzionamendu-parametroak neurtzea, berariazko bitartekoak, ekipamenduak eta tresnak erabiliz.

        Matxura edo disfuntzioen sintomak identifikatzea.

        Matxuraren balizko kausen hipotesiak planteatzea, baita matxura horiek instalazioan dituzten ondorioen hipotesiak ere.

        Disfuntzioa eragin duen azpisistema, ekipoa edo elementua aurkitzea.

        Telekomunikazio-azpiegitura komunetako, megafoniako eta segurtasuneko instalazioen ohiko matxurak.

        Matxurak diagnostikatzeko teknikak.

        Berraztertzeko irizpideak eta puntuak.

        Eragiketa programatuak.

        Erabili beharreko ekipoak eta bitartekoak. Neurtzeko tresnak.

        Segurtasun-araudia. Ekipoak eta elementuak. Babesteko, seinaleztatzeko eta segurtasuneko neurriak.

        Proposatutako jardueretan autonomiaz jardutea.

        Segurtasun- eta higiene-arauekiko arreta eta errespetua azaltzea.

      6. Eraikinetako telekomunikazio-azpiegituretako instalazioak konpontzea

        Matxura simulatuen konponketak egitea.

        Telekomunikazio-azpiegitura komunak, eta megafoniako eta segurtasuneko instalazioak konpontzeko eta mantentzeko erremintak eta tresnak.

        Matxurak konpontzeko teknikak.

        Konponketak kudeatzeko kalitate-irizpideak.

        Mantentze-jardunetan kalitate-eskakizunei arreta jartzea.

        Proposatutako jardueretan autonomiaz jardutea.

      7. Laneko arriskuen segurtasuna, prebentzioa eta ingurumen-babesa aintzat hartzea.

        Muntatzeko eta mantentzeko eragiketetako istripurik ohikoenen arriskuak eta laneko arriskuak identifikatzea, hartu beharreko segurtasun eta babes pertsonaleko neurriei dagokienez.

        Lanetan erabili behar diren norbera babesteko ekipoak erabiltzea.

        Sortutako hondakinak sailkatzea, gaika biltzeko.

        Telekomunikazio-azpiegitura komuneko instalazioak muntatzeko segurtasun-arauak.

        Telekomunikazio-azpiegitura komuneko instalazioak muntatzeko segurtasun-bitartekoak eta -ekipoak.

        Proposatutako jardueretan autonomiaz jardutea.

        Segurtasunari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzea.

  7. lanbide-modulua: Instalazio domotikoak

    Kodea: 0238

    Kurtsoa: 2.a

    Iraupena: 126 ordu

    1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

      1. Etxebizitzetako instalazio automatizatuak konfiguratzen dituzten sistema automatikoak eta eremuak identifikatzen ditu, eta funtzionamendua, ezaugarriak eta aplikatzekoak diren arauak aztertzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Etxeko automatizazioen tipologiak ezagutu ditu.

        2. Etxebizitzetako sare automatikoen funtzionamenduaren printzipioak ezagutu ditu.

        3. Kontrol, erosotasun, segurtasun, energia eta telekomunikazioen arloetako aplikazio automatikoak ezagutu ditu.

        4. Etxebizitzen automatizazioari aplikatutako teknologiak deskribatu ditu.

        5. Gisa horretako instalazioetako eroaleen ezaugarri nagusiak deskribatu ditu.

        6. Instalazio automatizatua osatzen duten ekipoak eta elementuak identifikatu ditu eta horien dokumentazio teknikoa interpretatu du.

        7. Etxebizitzetako instalazio automatizatuei dagokienez indarrean dagoen araudia kontsultatu du.

        8. Instalazioaren elementuak eta eskemetan agertzen diren sinboloak lotu ditu.

      2. Sistema teknikoak konfiguratzen ditu, sistema horiek hautatu izana justifikatzen du eta horien funtzionamendua ezagutzen du.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Kontrol-sistemaren arabera, etxebizitzetako eta eraikinetako instalazio automatizatuen motak deskribatu ditu.

        2. Transmisio-teknikak ezagutu ditu.

        3. Sentsore eta eragingailu motak identifikatu ditu.

        4. Instalazio automatizatuen protokoloak deskribatu ditu.

        5. Eremuko bus-sistema deskribatu du.

        6. Automata programagarriak kontrolatutako sistemak deskribatu ditu.

        7. Korronte eramaile bidezko sistemak deskribatu ditu.

        8. Hari gabeko sistemak deskribatu ditu.

        9. Sistema bakoitzerako konfigurazio-software egokia erabili du.

        10. Dokumentazio teknikoa erabili du.

      3. Etxebizitzetako instalazio automatizatu txikiak muntatzen ditu eta berauek osatzen dituzten elementuak deskribatzen ditu.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalazioak konfiguratzeko beharrezko krokisak eta eskemak egin ditu.

        2. Instalazioaren elementuen eta ekipoen parametroak zehaztu ditu.

        3. Automata programagarria duen sistema domotiko baterako sentsoreak eta eragingailuak konektatu ditu.

        4. Eremuko bus bidezko sistema baten kableatua egin du.

        5. Eremuko bus, korronte eramaile eta hari gabeko sare bidezko sistema domotiko baten sentsoreak, eragingailuak, kontrol-elementuak eta gainbegiratzeko elementuak muntatu ditu.

        6. Funtzionamendu zuzena egiaztatu du.

        7. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

        8. Indarrean dagoen araudia aplikatu du.

      4. Instalazio domotiko baten kontrol-eremuak muntatzen ditu, betiere ezarritako prozedurei jarraituz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Instalatzea aurreikusten den materialak hautatzeko katalogo komertzialak kontsultatu ditu.

        2. Elementuetako bakoitzerako erreminta eta ekipo egokiak erabili ditu.

        3. Zehaztapen funtzionalak, teknikoak eta arauzkoak eta instalazioaren obrako zehaztapenak hobe betetzen dituen aukera hautatu du.

        4. Proposatutako irtenbidea konfiguratzeko krokisak eta eskemak egin ditu.

        5. Sistemaren ezaugarrien arabera zabaldu du kableatua.

        6. Finkatutako zehaztapenen arabera eta fabrikatzailearen eskuliburuaren arabera programatu ditu kontrol-elementuak.

        7. Instalazioa zerbitzuan jarri du.

        8. Hautatutako irtenbideari dagokion aurrekontua egin du.

        9. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

      5. Instalazio domotikoak mantentzen ditu, sistemaren zehaztapenei jarraituz.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Koordinatuta funtzionatzeko doitu ditu kudeaketa-eremuak.

        2. Sareko distortsio-parametro elektrikoak neurtu ditu.

        3. Mantentze-lanen mende dauden elementuak identifikatu ditu.

        4. Ordezkatutako elementuaren bateragarritasuna egiaztatu du.

        5. Mantentze zuzentzailearen kasuan, matxura eta matxura-partean adierazitakoa bat datozen egiaztatu du.

        6. Instalazioa zerbitzuan jartzeko beharrezko doitasunarekin egin ditu probak, egiaztapenak eta doikuntzak, betiere dokumentazio teknikoan zehaztutakoari jarraituz.

        7. Kalitate-planari dagozkion desadostasunen txostena landu du.

      6. Instalazio eta ekipo domotikoetan matxurak eta disfuntzioak diagnostikatzen ditu, eta, horretarako, neurtzeko teknikak aplikatzen ditu eta sorrarazten dituzten kausekin lotzen ditu matxurak eta disfuntzioak.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Koordinatuta funtzionatzeko doitu ditu kudeaketa-eremuak.

        2. Sareko distortsio-parametro elektrikoak neurtu ditu.

        3. Mantentze-lanen mende dauden elementuak identifikatu ditu.

        4. Disfuntzioaren balizko kausen hipotesiak proposatu ditu, baita matxura horiek instalazioan dituzten ondorioen hipotesiak ere.

        5. Funtzionamendu-parametroak neurtu ditu, tresna eta software egokiak erabiliz.

        6. Esku hartzeko prozedura tekniko bat erabiliz aurkitu du matxura.

        7. Matxura konpondu du.

        8. Gertakarien txostena egin du.

        9. Garatutako jardueren eta lortutako emaitzen txostena egin du betiere formatu egokian, eta horrela matxuren historikoa eguneratzeko aukera izango du.

        10. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

      7. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipamenduak identifikatuta.

        Ebaluazio-irizpideak:

        1. Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.

        2. Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du makinekin.

        3. Materialak, erremintak, eta ebaketa eta konformazioko makinak manipulatzean, besteak beste, istripuen sorbururik ohikoenak zein diren identifikatu du.

        4. Makinen segurtasun-elementuak deskribatu ditu (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste), baita mekanizazioko eragiketetan erabili behar den norbera babesteko ekipamendua ere (oinetakoak, begien babesa, jantziak, besteak beste).

        5. Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

        6. Instalazio domotikoak eta horiekin lotzen diren instalazioak muntatzeko eta mantentzeko lanak poluzio hartu behar diren segurtasuneko eta norbera babesteko neurriak zehaztu ditu.

        7. Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

        8. Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

        9. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

    2. Edukiak

      1. Instalazio domotikoak, erabilpen eremuak

        Etxebizitza batean automatizatu daitezkeen funtzioak identifikatzea.

        Erabilitako transduktoreak aztertzea.

        Aplikazio-eremuak identifikatzea.

        Instalazioa osatzen duten elementuak identifikatzea.

        Etxebizitzei aplikatutako sistema domotikoak.

        Magnitude fisiko nagusien transdukzioa (tenperatura, tentsioa, abiadura, eta argiztapena, besteak beste).

        Instalazio domotikoen aplikazio-eremuak.

        Instalazio domotikoaren oinarrizko elementuak: sentsoreak, eragingailuak, kontrol-gailuak eta elementu osagarriak.

        Zorrotz jokatzea dokumentazio teknikoa erabiltzean.

        Zorrotz jokatzea araudia aplikatzean.

      2. Etxebizitzen automatizazioan aplikatutako sistema teknikoak

        Automatizazio-sistemak identifikatzea: ezaugarriak, funtzioak eta tipologia.

        Konfigurazioak identifikatzea.

        Konfigurazio-tresna informatikoak aztertzea.

        Automata programagarri bidezko automatizazio-sistemak.

        Eremuko bus gisako kableatu bereziko sistemak.

        Korronte eramaile bidezko sistemak.

        Hari gabeko sistemak.

        Sistema domotikoak konfiguratzeko metodoak.

        Konfigurazioko tresna informatikoak.

        Ordena eta metodoa izatea lanak egitean.

        Zorrotz jokatzea dokumentazio teknikoa erabiltzean.

        Zorrotz jokatzea araudia aplikatzean.

      3. Etxebizitzetako instalazio elektrotekniko automatizatuen muntaia

        Instalazio txikiak osatzeko planoak eta eskemak egitea.

        Muntaia egiteko beharrezko tresnak hautatzea.

        Erabili beharreko elementuak eta materialak prozedura normalizatuaren arabera prestatzea.

        Kableen eta ekipoen kanalizazioak eta konexioak muntatzea.

        Programak kargatzea eta instalazioa funtzionalki osatzen duten parametroak sartzea.

        Funtzionamendu zuzena egiaztatzea.

        Etxebizitzetako instalazio automatizatuei dagokienez indarrean dagoen araudia.

        Elementuen sinbologia.

        Plano eta eskema elektriko normalizatuak. Tipologia.

        Etxebizitzetan instalazio domotikoen elementuak kokatzeko eta muntatzeko metodoak, betiere aplikazio-eremuaren arabera.

        Sistema automatikoak aurreinstalatzeko elementuak: kanalizazioak, tutuak, kaxak, egitura, eta abar.

        Muntaia gauzatzeko teknikak: kableatua, gailuen konexioak, gailuen instalazioa, sentsoreen eta eragingailuen konfigurazioa.

        Elementuak konfiguratzeko eta programatzeko teknikak.

        Eskema elektrikoak irudikatzeko arauak betetzea.

        Zereginak gauzatzean ezarritako epeak errespetatzea.

        Ordena eta metodoa izatea lanak egitean.

        Zorrotz jokatzea araudia aplikatzean.

        Kalitate-irizpideak errespetatzea.

      4. Etxebizitzetako aplikazio-eremuen muntaia

        Hainbat aplikazio hartuko dituzten instalazioak konfiguratzeko planoak eta eskemak egitea.

        Beharrezko erremintak hautatzea.

        Erabili beharreko elementuak eta materialak prozedura normalizatuaren arabera prestatzea.

        Kableen eta ekipoen kanalizazioak eta konexioak muntatzea.

        Programak kargatzea eta parametro egokiak kargatzea.

        Funtzionamendu zuzena egiaztatzea.

        Proiektuen memoria teknikoa egitea.

        Hainbat aplikazio-esparru duten instalazioak. Hainbat sistemen arteko koordinazio-metodoak.

        Etxebizitza domotikoetako instalazioetako berariazko kableatuak eta kableatu arruntak.

        Etxebizitzetako aplikazio-eremuak programatzeko eta zerbitzuan jartzeko metodoak.

        Etxebizitza domotiko baten aplikazio-eremuak planifikatzeko metodoa.

        Instalazioetako proiektuak egiteko faseak.

        Eskema elektrikoak irudikatzeko arauak betetzea.

        Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa betetzea.

        Jarrera ordenatua eta metodikoa izatea lanak egitean.

        Zorrotz jokatzea araudia aplikatzean.

        Kalitate-irizpideak errespetatzea.

      5. Etxebizitzetako instalazio elektroteknikoak mantentzea

        Mantentze zuzentzailea eta prebentiboaren eragiketak egitea.

        Instalazioaren parametroak neurtzea eta interpretatzea.

        Elementu sentsoreetan doikuntzak egitea.

        Sistema domotikoetako berariazko neurketa-tresnak.

        Kontrol-elementuen doikuntzak.

        Instalazio domotikoetako mantentze zuzentzailea eta prebentiboa.

        Sistema domotikoetako eremuak mantentzeko lanak. Instalazio domotikoetako sistemak mantentzeko lanak.

        Segurtasuneko bitartekoak eta ekipoak.

        Zorrotz jokatzea araudia aplikatzean.

        Arduraz jokatzea lanean.

        Zorrotz jokatzea neurtzeko aparatuak konektatzean eta doitzean.

        Kalitate-irizpideak errespetatzea.

      6. Etxebizitzetako instalazio elektrotekniko automatizatuetako matxurak

        Instalazioak dituen sintomei eta ondorioei erreparatuta matxura identifikatzea.

        Instalazioak diagnostikatzean eta konpontzean erabilitako erremintak hautatzea.

        Multzo funtzionala eta matxura eragin duten ekipoa edo osagaiak aurkitzea.

        Elementuak aldatzea eta/edo ordezkatzea.

        Matxurak diagnostikatzeko hipotesiak formulatzea.

        Matxuraren kausa edo kausak hautemateko jardun-planak egitea.

        Instalazio domotikoetako gertakarien txostenak egitea.

        Instalazio automatizatuetako ereduzko matxurak: sintomak eta ondorioak.

        Matxurak diagnostikatzeko teknikak: probak, neurketak, prozedurak eta segurtasun-elementuak.

        Instalazio domotikoetako matxurak konpontzeko metodoak. Sistema domotikoetako mekanismoak eta hargailuak birjartzeko prozesua.

        Instalazio domotikoetako gertakarien txostenak.

        Autonomiaz jardutea matxurak ebaztean.

        Zorrotz jokatzea araudia aplikatzean.

        Zorrotz jokatzea neurtzeko aparatuak konektatzean eta doitzean.

        Kalitate-irizpideak errespetatzea.

      7. Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa

        Arriskuak identifikatzea.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko eta ingurumen-babesari buruzko neurriak zehaztea.

        Muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan laneko arriskuei aurrea hartzeko planak interpretatzea.

        Norbera babesteko ekipamendua erabiltzea.

        Jatorri elektrikoko laneko arriskuak.

        Laneko arriskuen prebentzioko neurriak.

        Norbera babesteko ekipamendua.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia

        Ingurumena babesteko araudia.

        Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.

        Ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

      8. lanbide-modulua: Eguzki-instalazio fotovoltaikoak

        Kodea: 0239

        Kurtsoa: 1.a

        Iraupena: 66 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

          1. Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak osatzen dituzten elementuak identifikatzen ditu eta horien funtzionamendua eta ezaugarriak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Eguzki-energiako instalazio motak sailkatu ditu.

            2. Zelulen funtzionamenduaren printzipioa ezagutu du.

            3. Paneletako parametro eta kurba bereizgarriak identifikatu ditu.

            4. Hainbat bateria motaren funtzionamendu-baldintzak deskribatu ditu.

            5. Erregulagailuaren ezaugarriak eta xedea deskribatu du.

            6. Bihurgailu motak sailkatu ditu.

            7. Sarerako konexioaren araudia identifikatu du.

          2. Eguzki-instalazio fotovoltaikoak konfiguratzen ditu, eta berau osatzen duten elementuen aukeraketa justifikatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Instalazioaren dokumentazio teknikoa interpretatu du.

            2. Proposatutako irtenbidea konfiguratzeko beharrezko krokisak eta eskemak marraztu ditu.

            3. Elementuen eta ekipoen parametro bereizgarriak kalkulatu ditu.

            4. Panelak eusteko egitura hautatu du.

            5. Katalogo komertzialak kontsultatu ditu.

            6. Beharrezko ekipoak eta materialak hautatu ditu.

            7. Aurrekontua landu du.

            8. Indarrean dagoen araudia aplikatu du.

          3. Eguzki-panel fotovoltaikoak muntatzen ditu, elementuak mihiztatuz eta funtzionamendua egiaztatuz.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Muntaiaren sekuentzia deskribatu du.

            2. Orientazioa ziurtatzeko neurketak egin ditu.

            3. Muntatzeko erremintak, ekipoak eta segurtasun-bitartekoak hautatu ditu.

            4. Euskarriak eta aingurak jarri ditu.

            5. Panelak euskarrietan finkatu ditu.

            6. Panelak elkarri konektatu ditu.

            7. Beharrezko funtzionalitate-probak eta doikuntzak egin ditu.

            8. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

          4. Eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzen ditu, eta, zeregin horretan, dokumentazio teknikoa interpretatzen du eta funtzionamendua egiaztatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Instalazioaren eskemak interpretatu ditu.

            2. Muntatzeko erremintak, osagaiak, ekipoak eta segurtasun-bitartekoak hautatu ditu.

            3. Metagailuak kokaleku egokian jarri ditu.

            4. erregulagailua eta bihurgailua fabrikatzailearen argibideen arabera jarri ditu.

            5. Panelak eta ekipoak elkarri konektatu ditu.

            6. Lurrerako konexioak konektatu ditu.

            7. Beharrezko funtzionalitate-probak eta doikuntzak egin ditu eta zerbitzuan jarri du.

            8. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

          5. Eguzki-instalazio fotovoltaikoak mantentzen ditu eta, horretarako, prebentzioko eta hautemateko teknikak aplikatzen ditu eta eragin duen kausarekin lotzen du disfuntzioa.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Funtzionamenduaren parametroak neurtu ditu.

            2. Panelak garbitu ditu.

            3. Euskarri-egituraren egoera berraztertu du.

            4. Baterien egoera egiaztatu du.

            5. Matxuraren balizko kausen hipotesiak proposatu ditu, baita matxura horiek instalazioan dituzten ondorioen hipotesiak ere.

            6. Disfuntzioa edo matxura eragin duen azpisistema, ekipoa edo elementua aurkitu du.

            7. Matxura eragin duten osagaiak konpondu edo ordezkatu ditu.

            8. Instalatutako elementuaren bateragarritasuna egiaztatu du.

            9. Ekipamenduaren edo instalazioaren funtzionamendu-baldintzak berrezarri ditu.

            10. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

          6. Eguzki-instalazio fotovoltaikoaren sarerako konexio-baldintzak ezagutzen ditu, betiere araudia kontuan izanik.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Sarerako konexioa eskatzeko txostena egin du.

            2. Sarean eta instalazioan eragin daitezkeen asalduak deskribatu ditu.

            3. Berariazko babesak identifikatu ditu.

            4. Bihurgailuaren funtzionamendu-probak deskribatu ditu.

            5. Kontsumoa neurtzeko multzoaren osaera ezagutu du.

            6. Indarrean dagoen araudia aplikatu du.

          7. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipamenduak identifikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.

            2. Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du makinekin.

            3. Materialak, erremintak, eta ebaketa eta konformazioko makinak manipulatzean, besteak beste, istripuen sorbururik ohikoenak zein diren identifikatu du.

            4. Makinen segurtasun-elementuak deskribatu ditu (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste), baita mekanizazioko eragiketetan erabili behar den norbera babesteko ekipamendua ere (oinetakoak, begien babesa, jantziak, besteak beste).

            5. Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

            6. Eguzki-instalazio fotovoltaikoak eta horiekin lotzen diren instalazioak muntatzeko eta mantentzeko lanak poluzio hartu behar diren segurtasuneko eta norbera babesteko neurriak zehaztu ditu.

            7. Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

            8. Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

            9. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

        2. Edukiak

          1. Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen elementuak identifikatzea

            Eguzki-energia fotovoltaikoko sistemak sailkatzea.

            Osagaiak identifikatzea.

            Osagai bakoitzaren ezaugarrien plaka aztertzea: panelak, bateriak, erregulagailuak eta bihurgailuak.

            Multzo funtzionalen araberako eskemak egitea.

            Instalazio fotovoltaikoen motak.

            Panel motak: zelulatik modulura, moduluaren osaera.

            Ezaugarrien plaka: moduluaren parametroak, moduluaren galerak, puntu beroaren arazoa.

            Panelak konektatzeko eta taldekatzeko sistemak: seriea, paraleloa eta mistoa.

            Metagailu motak: berun azidoa, nikel-kadmioa.

            Erregulagailuak: motak, parametroak, funtzionamendua, babesak, kokalekua eta konexioak.

            Bihurgailuak: motak, kokalekua eta konexioak.

            Kontsumo-elementuak: argiztapena, etxetresna elektrikoak eta ponpak.

            Txukuntasunez eta metodoz jardutea lanean.

            Talde-lanean parte hartzea.

          2. Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen konfigurazioa

            Instalazioaren kalkuluak egitea: panelak, bateriak, erregulagailuak eta bihurgailuak.

            Panelen inklinazio eta orientazio egokia finkatzea. Itzalak zehaztea.

            Euskarri-sistema minieolikoak, minihidraulikoak eta sorgailu dieselak dimentsionatzea.

            Eroaleak dimentsionatzea.

            Eskemak, txostenak eta aurrekontuak indarrean dagoen araudiaren arabera egitea.

            Instalazio motak: autonomoak eta sarera konektatuak.

            Eguzki-energiaren parametroak.

            Erradiazio-mailak. Neurketa-unitateak.

            Itzalak.

            Orientazioa eta inklinazioa.

            Eskemak eta sinbologia.

            Instalazioaren elementuak: panelak, bateriak, erregulagailua, bihurgailua, eta abar.

            Euste-sistemak: minieolikoak, minihidraulikoak, sorgailu dieselak, eta abar.

            Organismo ofizialen diru-laguntzak.

            Txukuntasunez eta metodoz jardutea lanean.

            Talde-lanean parte hartzea.

          3. Eguzki energia fotovoltaikoko instalazioetako panelak muntatzea

            Esfortzuen oinarrizko kalkulua egitea.

            Muntaiaren sekuentzia definitzea.

            Egiturak muntatzeko materiala hautatzea.

            Muntaia egitea.

            Panelen konexioak egiaztatzea eta probak, neurketak eta doikuntzak egitea.

            Panelen egiturak eta orientazioa egiaztatzea.

            Integrazio arkitektonikoko instalazioak sailkatzea eta zerrendatzea.

            Esfortzu motak.

            Panelak eusteko egiturak: lurreko egiturak, fatxadako egiturak, eta estalki gaineko egiturak.

            Materialak, euskarriak eta aingurak.

            Muntaiaren sekuentziak.

            Eguzki-jarraipeneko sistemak: ardatz bateko jarraipena eta bi ardatzeko jarraipena.

            Eguzki-jarraipenerako motorizazioa eta sistema automatikoa.

            Integrazio arkitektonikoa eta hirigintzakoa.

            Itzalen azterketa.

            Muntaian kalitate-irizpideak errespetatzea.

            Txukuntasunez eta metodoz jardutea lanean.

            Talde-lanean parte hartzea.

            Segurtasun-arauekiko errespetua azaltzea.

          4. Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen muntaia

            Konexio-eskemak interpretatzea, sinboloak elementu errealekin lotuz.

            Muntaiaren sekuentzia definitzea.

            Instalazioaren elementuak kokatzea: metagailuak, erregulagailuak eta bihurgailua.

            Muntaiarako erremintak, osagaiak eta ekipoak hautatzea.

            Elementuak eta instalazioa, oro har, muntatzea eta egiaztatzea.

            Elementuen konexioak egiaztatzea eta probak, neurketak eta doikuntzak egitea.

            Baterien konexio mota: seriea, paraleloa eta mistoa.

            Eskemak eta sinbologia.

            Erremintak, ekipoak, muntaia-bitartekoak eta neurketa-elementuak.

            Lur-konexioa.

            Kalitate-irizpideak errespetatzea.

            Txukuntasunez eta metodoz jardutea lanean.

            Talde-lanean parte hartzea.

            Segurtasun-arauekiko errespetua azaltzea.

          5. Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak mantentzea

            Instalazioaren ikus-egiaztapena.

            Mantentze-lanak egiteko erreminta egokiak hautatzea.

            Euste-egiturak eta ainguratze-tentsioak egiaztatzea.

            Funtzionamenduaren parametroak neurtzea eta egiaztatzea.

            Panelak berraztertzea: konexioak garbitzea eta egiaztatzea.

            Bateriak kontserbatzea eta mantentzea: elektrolitoaren maila egiaztatzea eta bornen konexioak egiaztatzea.

            Karga-erregulagailuak eta bihurgailuak egiaztatzea.

            Konexioak, babes elektrikoak, lurrerako hartuneak, kaxa elektrikoen estankotasuna egiaztatzea.

            Mantentze-lanak egiteko eta matxurak zuzentzeko jardun-plana egitea. Mantentze-lanen liburuan erregistratzea.

            Matxurak diagnostikatzea.

            Konpontzeko prozesua hautatzea.

            Instalazio bateko elementuen mantentze prebentiboa egitea.

            Mantentze-lanen liburua.

            Mantentze zuzentzailea eta prebentiboa.

            Berariazko neurketa-tresnak (solarimetroa, dentsimetroa, eta abar).

            Mantentze-lanetarako erremintak.

            Instalazio fotovoltaikoetako ereduzko matxurak.

            Instalazioa egiaztatzeko, saiakuntzak egiteko, amaierako egiaztapenak egiteko eta zerbitzuan jartzeko teknikak.

            Instalazioko elementuak konektatzeko eta deskonektatzeko sekuentzia.

            Txukuntasunez eta metodoz jardutea lanean.

            Talde-lanean parte hartzea.

            Segurtasun-arauekiko errespetua azaltzea.

            Mantentze-lanen inguruan dagoen dokumentazioa eguneratzearen garrantzia nabarmentzea.

          6. Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak sarera konektatzea

            Sarerako konexioa egitea.

            Sarera konektatzeko eskaerarako txostenak egitea.

            Babesak egiaztatzea.

            Bihurgailuaren funtzionamendu probak egitea.

            Sareko eta instalazioko asalduak neurtzea.

            Kontsumoak eta sorrera neurtzea.

            Indarrean dagoen erregelamentazioa.

            Sarerako konexioen eskaera eta baldintzak. Konexio-puntua.

            Sarerako konexioaren prozesua.

            Bihurgailuaren funtzionamendu probak.

            Sareko eta instalazioko asaldurak.

            Babesak. Lurrerako konexioak. Harmonikoak eta bateragarritasun elektromagnetikoa.

            Sarerako konexioaren bihurgailuaren babesak: tentsioa, frekuentzia eta fasea egiaztatzea.

            Kontsumoen eta sorreren kontagailuak.

            Konexio eta deskonexioko sekuentziak.

            Diru-laguntzak eta tarifa elektrikoak.

            Muntaian kalitatearekiko konpromisoa izatea.

            Txukuntasunez eta metodoz jardutea lanean.

            Talde-lanean parte hartzea.

            Segurtasun-arauekiko errespetua azaltzea.

          7. Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa

            Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia aplikatzea.

            Ingurumen-babesari buruzko araudia aplikatzea.

            Istripurik ohikoenak identifikatzea.

            Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzeak dakarren arriskugarritasun-maila identifikatzea.

            Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

            Balizko poluzio-iturriak sailkatzea.

            Sortzen diren hondakinak identifikatzea eta gaika jasotzea.

            Instalazio fotovoltaikoak muntatzeko eta mantentzeko segurtasun-neurriak.

            Norbera babesteko ekipamendua.

            Instalazio autonomoei buruzko araudia.

            Sarerako konexioko instalazioei buruzko araudia.

            Segurtasunari buruzko araudia.

            Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa.

            Arrisku elektrikoa eta istripu elektrikoak.

            Sortutako hondakinak eta poluzio-iturriak.

            Zorroztasunez jardutea segurtasun-neurriak aplikatzean.

            Txukuntasunez eta metodoz jardutea lanean.

            Talde-lanean parte hartzea.

            Indarrean dagoen araudia betetzea.

      9. lanbide-modulua: Makina elektrikoak

        Kodea: 0240

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 126 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

          1. Makina elektrikoen dokumentazio teknikoa lantzen du, eta, zeregin horretan, sinbolo normalizatuak zerrendatzen ditu eta elementuak eta prozedurak grafikoki irudikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Makinen eta horien harilkatuen krokisak eta planoak marraztu ditu.

            2. Borneen plaken, konexionatuen eta harilkatuen eskemak arauen arabera marraztu ditu.

            3. Makina elektrikoetako maniobren eta saiakuntzen eskemak egin ditu.

            4. Eskemak egiteko diseinuko programa informatikoak erabili ditu.

            5. Sinbologia normalizatua erabili du.

            6. Dokumentazio teknikoa idatzi du.

            7. Makinak mantentzeko ohiko dokumentuak aztertu ditu.

            8. Ereduzko laneko partea egin du.

            9. Makina elektrikoak mantentzeko lan-prozesua egin du.

            10. Diseinuetan aurreikusitako denborak errespetatu ditu.

            11. Ezarritako kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

          2. Transformadore monofasikoak eta trifasikoak muntatzen ditu, eta horien elementuak mihiztatzen ditu eta funtzionamendua egiaztatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Muntaiako materiala hautatu du kalkuluen, eskemen eta fabrikatzailearen zehaztapenen arabera.

            2. Prozedura bakoitzerako erreminta eta ekipo egokiak hautatu ditu.

            3. Makinaren pieza bakoitza eta horien mihiztadura identifikatu du.

            4. Transformadorearen harilkatzeak egin ditu.

            5. Borne-plakaren lehen mailako eta bigarren mailako harilkatzeak konektatu ditu.

            6. Gune magnetikoa muntatu du.

            7. Makinaren elementu guztiak mihiztatu ditu.

            8. Funtzionamendua onartu du eta, horretarako, ohiko saiakuntzak egin ditu.

            9. Prozesuetan aurreikusitako denborak errespetatu ditu.

            10. Materialak hautatzeko fabrikatzaileen katalogoak erabili ditu.

            11. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

          3. Transformadoreetan matxurak konpontzen ditu, egiaztapenak egiten ditu eta zerbitzuan jartzeko doikuntzak egiten ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Transformadore monofasiko, trifasiko eta autotransformadore txikietako matxura bereizgarriak eta horien sintomak sailkatu ditu.

            2. Matxurak aurkitzeko eta konpontzeko bitartekoak eta ekipoak erabili ditu.

            3. Matxura aurkitu du eta izan daitezkeen irtenbideak identifikatu ditu.

            4. Matxurak konpontzeko laneko plana garatu du.

            5. Mantentze-lanak egin ditu.

            6. Matxurak kokatzeko neurketa elektrikoak egin ditu.

            7. Makinaren funtzionamendua saiakuntzen bitartez egiaztatu du.

            8. Prozesuetan aurreikusitako denborak errespetatu ditu.

            9. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

          4. Makina elektriko birakariak muntatzen ditu, horien elementuak mihiztatzen ditu eta funtzionamendua egiaztatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Muntatzeko materiala, erremintak eta ekipoak hautatu ditu.

            2. Makinaren pieza bakoitza eta horien mihiztadura identifikatu du.

            3. Harilkatze-lantegi bateko erreminta eta ekipo bereizgarriak erabili ditu.

            4. Makinaren harilak egin ditu.

            5. Harilak eta makinen gainerako elementuak mihiztatu ditu.

            6. Errotore-harilkatzeak eta estatore-harilkatzeak konektatu ditu.

            7. Eskuila eta eraztun marruskatzaileak muntatu ditu eta bornetara konektatu ditu.

            8. Funtzionamendua onartu du eta, horretarako, ohiko saiakuntzak egin ditu.

            9. Prozesuetan aurreikusitako denborak errespetatu ditu.

            10. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

          5. Makina elektrikoak mantentzen eta konpontzen ditu eta zerbitzuan jartzeko egiaztapenak eta doikuntzak egiten ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Makina elektrikoetako matxura bereizgarriak eta horien sintomak sailkatu ditu.

            2. Matxurak aurkitzeko bitartekoak eta ekipoak erabili ditu.

            3. Matxura aurkitu du eta izan daitezkeen irtenbideak proposatu ditu.

            4. Matxurak konpontzeko laneko plana garatu du.

            5. Matxurak kokatzeko neurketa elektrikoak egin ditu.

            6. Matxura konpondu du.

            7. Makinaren funtzionamendua saiakuntzen bitartez egiaztatu du.

            8. Eskuilak, kojineteak eta abar ordezkatu ditu.

            9. Prozesuetan aurreikusitako denborak errespetatu ditu.

            10. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

          6. Makina birakarietan maniobra bereizgarriak egiten ditu, eskemak interpretatzen ditu eta muntatzeko teknikak aplikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Erreminta, ekipo, elementu eta segurtasun-bitartekoak prestatu ditu.

            2. Makinak mekanikoki akoplatu ditu.

            3. Aginte eta indarreko zirkuituak muntatu ditu, abian jartzeko eta bihurtzeko maniobretarako, besteak beste.

            4. Makinak zirkuituetara konektatu ditu.

            5. Magnitude elektrikoak neurtu ditu.

            6. Neurtutako parametroen emaitzak aztertu ditu.

            7. Dokumentazio teknikoa hartu du kontuan.

            8. Prozesuetan aurreikusitako denborak errespetatu ditu.

            9. Kalitate-irizpideak errespetatu ditu.

            10. Egindako jardueren eta lortutako emaitzen txostena egin du.

          7. Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu, arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipamenduak identifikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Materialak, erremintak, tresnak, makinak eta garraiobideak manipulatzearen ondoriozko arriskuak eta arriskugarritasun-maila identifikatu du.

            2. Segurtasun-arauak errespetatuz lan egin du makinekin.

            3. Materialak, erremintak, eta ebaketa eta konformazioko makinak manipulatzean, besteak beste, istripuen sorbururik ohikoenak zein diren identifikatu du.

            4. Makinen segurtasun-elementuak deskribatu ditu (babesak, alarmak, larrialdietarako igarobideak, besteak beste), baita mekanizazioko eragiketetan erabili behar den norbera babesteko ekipamendua ere (oinetakoak, begien babesa, jantziak, besteak beste).

            5. Materialen, erreminten eta makinen manipulazioa segurtasuneko eta norbera babesteko neurriekin erlazionatu du.

            6. Makina elektrikoak eta horiekin lotzen diren instalazioak muntatzeko eta mantentzeko lanak poluzio hartu behar diren segurtasuneko eta norbera babesteko neurriak zehaztu ditu.

            7. Ingurumenaren kutsadura-iturriak zein izan daitezkeen identifikatu du.

            8. Sortutako hondakinak sailkatu ditu, gaika biltzeko.

            9. Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratu ditu.

        2. Edukiak

          1. Makina elektrikoetako dokumentazio teknikoa interpretatzea

            Instalazioen marrazketa teknikoko eta kalkuluko programa informatikoak aplikatzea.

            Plano eta eskema elektriko normalizatuak interpretatzea.

            Magnitude elektrikoak neurtzea.

            Makina elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko planak lantzea.

            Sinbologia normalizatua eta irudikapen-konbentzionalismoak makina elektrikoak konpontzeko lanetan.

            Plano eta eskema elektriko normalizatuen motak.

            Instalazioen marrazketa teknikoko eta kalkuluko programa informatikoen lengoaia.

            Araudia eta erregelamentazioa.

            Eskema elektrikoak irudikatzeko arauak betetzea.

            Adierazitako neurketa-prozedurak betetzea.

            Kalkuluen emaitzak balioetan zein unitateetan zehaztasunez adieraztea.

          2. Transformadoreen muntaia eta saiakuntzak

            Transformadore txikien, monofasikoen, eskemak eta planoak interpretatzea. Krokisak egitea.

            Potentzia txikiko transformadore monofasiko txiki bat eraikitzeko beharrezko kalkuluak egitea.

            Eskemak edo planoak egitea (krokisak, zirriborroak, eta abar), Behe-tentsioko transformadore bat eraikitzeko beharrezkoak.

            Transformadoreei aplikatutako saiakuntza normalizatuak gauzatzea.

            Kalkulatutako transformadorea muntatzeko materialak eta erremintak hautatzea eta metatzea.

            Transformadorea muntatzea.

            Transformadoreen ezaugarri funtzionalak eta eraikuntzakoak.

            Transformadore baten muntaiaren eta konexioen ezaugarriak.

            Lehen mailako eta bigarren mailako harilkatuak.

            Gune magnetikoak.

            Transformadore bat eraikitzeko sinbologia eta planoak.

            Transformadore txikiak kalkulatzeko eta muntatzeko erabilitako erremintak eta ekipoak.

            Transformadoreei aplikatutako saiakuntza normalizatuen motak.

            Ordena eta metodoa izatea lanak egitean.

            Laneko tresneria eta erremintak erabiltzeko eta kontserbatzeko arauekiko errespetua azaltzea.

            Zorroztasunez jardutea segurtasun-neurriak aplikatzean.

            Arreta jartzea ekipoen konexioan eta parametroak eta neurketak interpretatzean.

            Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa betetzea.

          3. Transformadoreak mantentzea eta konpontzea

            Transformadoreen egoera diagnostikatzea eta konpontzea.

            Transformadoreetan egin beharreko mantentze-lanetarako neurriak proposatzea.

            Matxuren sintomak egiaztatzea, betiere instalazioaren neurketen eta behaketen bitartez.

            Transformadoreak mantentzeko teknikak.

            Transformadoreetako ereduzko matxurak.

            Erremintak eta ekipoak.

            Matxurak konpontzeko metodoak.

            Transformadoreak mantentzean erabilitako segurtasun-arauak.

            Autonomiaz jardutea matxurak ebaztean.

            Ordena eta metodoa izatea lanak egitean.

            Arduraz jokatzea lanean.

          4. Makina elektriko birakariak muntatzea

            Makina elektriko birakariak muntatzeko materialak eta erremintak hautatzea eta biltzea.

            Korronte zuzeneko eta korronte alternoko makina elektrikoak muntatzea: makina zehatz baterako edo batzuetarako aplikazioa (motor unibertsala, eszitazio-motor independentea, dinamoak, alternadoreak, eta abar).

            Korronte zuzeneko eta alternoko makina elektriko birakarien funtzionamendua egiaztatzeko saiakuntzak egitea.

            Makina elektriko birakarien orokortasunak, tipologia eta osaera.

            Ezaugarri funtzionalak, eraikuntzakoak eta muntaiakoak.

            Balio bereizgarriak (potentzia, tentsioa, abiadura, errendimendua, eta abar).

            Korronte zuzeneko eta korronte alternoko makina elektrikoen kurba bereizgarriak.

            Errotore-harilkatuak eta estatore-harilkatuak.

            Zirkuitu magnetikoak. Errotorea eta estatorea.

            Korronte zuzeneko eta korronte alternoko makina elektrikoak muntatzeko eta desmuntatzeko prozesuak.

            Korronte zuzeneko eta korronte alternoko makinen saiakuntza normalizatuak.

            Makina birakariak muntatzeko segurtasun-arauak.

            Ordena eta metodoa izatea lanak egitean.

            Arreta jartzea ekipoen konexioan eta parametroak eta neurketak interpretatzean.

            Segurtasun-arauak eta ingurumena babesteko arauak errespetatzea.

            Lanak egiteko ezarritako epeekiko konpromisoa betetzea.

          5. Makina elektriko birakariak mantentzea eta konpontzea

            Diagnostikatze-jardunak egitea. Dinamoak kokatzea.

            Txostenak eta matxura-parteak egitea eta, horretarako, beharrezko datuak biltzea eta prozesua behar bezala dokumentatzea.

            Dinamoen mantentze-lanen motetako jardun-planak egitea.

            Dinamoak konpontzeko esku hartzea. Muntatzea eta desmuntatzea. Matxuratutako elementuak ordezkatzea.

            Dinamoen mantentze prebentiboa eta iragarlea egitea.

            Makina elektriko birakariak mantentzeko teknikak.

            Makina elektriko birakariak konpontzeko erabilitako erremintak eta ekipoak.

            Makina elektriko birakarien ohiko matxurak aurkitzeko teknikak.

            Makina elektriko birakariak eraikitzeko eta mantentzeko segurtasun-arauak.

            Autonomiaz jardutea matxurak ebaztean.

            Ordena eta metodoa izatea lanak egitean.

            Erremintak, ekipoak eta materialak erabiltzeko prozedurak betetzea.

            Segurtasun-neurriak errespetatzea.

          6. Makina elektriko birakarien maniobrak

            Korronte zuzen birakarien sorgailuak kontrolatzeko eta erregulatzeko sistemen eskemak eta planoak interpretatzea.

            Korronte zuzeneko motorrak abian jartzeko eta kontrolatzeko sistemen eskemak eta planoak interpretatzea.

            Korronte zuzeneko makina birakariekin maniobrak egiteko eskema elektrikoak egitea.

            Alternadoreak erregulatzeko eta kontrolatzeko maniobren eskema elektrikoak egitea.

            Korronte alternoko motorrak erregulatzeko eta kontrolatzeko maniobren eskema elektrikoak egitea.

            Korronte zuzeneko motorretarako frekuentzia-aldagailuak muntatzea, konektatzea eta oinarrizko parametrizazioa egitea.

            Korronte zuzeneko eta korronte alternoko makina elektrikoak abian jartzeko eta kontrolatzeko eskemak eta planoak.

            Korronte zuzeneko eta korronte alternoko makina elektrikoak erregulatzeko eta kontrolatzeko eskemak eta planoak.

            Sinbologia.

            Makina elektriko birakarietako instalazioetan erabiltzen diren segurtasun-arauak.

            Arduraz jokatzea lanean.

            Ordena eta metodoa izatea lanak egitean.

            Aparatuak eta elementuak erabiltzeko eta kontserbatzeko arauekiko errespetua azaltzea.

            Zorroztasunez jardutea norberaren zein instalazioaren segurtasun-neurriak aplikatzean.

          7. Laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa

            Arriskuak identifikatzea.

            Laneko arriskuen prebentzioari buruzko neurriak zehaztea.

            Norbera babesteko ekipamendua erabiltzea.

            Muntatzeko eta mantentzeko prozesuetan laneko arriskuei aurrea hartzeko teknikak.

            Norbera babesteko ekipamendua.

            Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia.

            Ingurumena babesteko araudia.

            Ordena eta metodoa izatea lanak egitean.

            Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.

            Ingurumen-babesari buruzko araudia betetzea.

            Arriskuei aurrea hartzeko lehen faktore gisa, instalazioen eta ekipoen ordena eta garbitasuna baloratzea.

      10. lanbide-modulua: Ingeles teknikoa

        Kodea: E100

        Kurtsoa: 1.a

        Iraupena: 33 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

          1. Tituluaren lanbide-esparruarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.

            2. Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.

            3. Enpresaren testuinguruan emandako ahozko argibideak ezagutu ditu eta adierazpenei jarraitu die.

            4. Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.

            5. Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.

            6. Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.

            7. Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.

          2. Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.

            2. Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.

            3. Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.

            4. Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.

            5. Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.

            6. Testuen deia nagusiak jaso ditu.

            7. Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.

            8. Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.

          3. Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den erkidegoko ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak identifikatu ditu.

            2. Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.

            3. Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.

            4. Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.

        2. Edukiak

          1. Ahozko mezuak ulertu eta sortzea

            Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.

            Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.

            Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

            Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.

            Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak.

            Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.

            Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.

            Sektoreko terminologia espezifikoa.

            Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, boz pasiboa, perpaus erlatiboak, zeharkako estiloa eta bestelakoak.

            Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.

            Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.

            Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

            Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.

            Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.

          2. Idatzizko mezuak interpretatzea eta adieraztea

            Hainbat formatutan emandako mezuak ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.

            Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.

            Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.

            Sektoreko berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.

            Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.

            Sektoreko terminologia espezifikoa.

            Euskarri telematikoak: fax, e-mail, burofax, web-orriak.

            Protokolo-formulak idazki profesionaletan.

            Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.

            Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.

            Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.

            Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.

            Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.

          3. Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea

            Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementu esanguratsuenak interpretatzea.

            Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.

            Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.

            Nazioarteko harremanetan arau soziokulturalak eta protokolokoak baloratzea.

            Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.

      11. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea

        Kodea: 0241

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 105 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

          1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.

            2. Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.

            3. Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.

            4. Tituludunarentzako enplegu-sorgune eta lan-munduratzeko gune nagusiak identifikatu ditu.

            5. Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu ditu.

            6. Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.

            7. Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.

          2. Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.

            2. Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lan-taldeak identifikatu ditu.

            3. Lan-talde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.

            4. Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.

            5. Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.

            6. Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.

            7. Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.

          3. Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lan-kontratuetan horiek onartzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.

            2. Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.

            3. Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.

            4. Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.

            5. Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.

            6. Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.

            7. Soldata-ordainagiria aztertu du eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.

            8. Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.

            9. Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.

            10. Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.

          4. Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.

            2. Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak adierazi ditu.

            3. Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.

            4. Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.

            5. Suposizio sinple batean, langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.

            6. Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.

            7. Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.

            8. Oinarrizko kontribuzio-mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.

          5. Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.

            2. Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.

            3. Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.

            4. Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-ingurunean ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.

            5. Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.

            6. Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.

            7. Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.

          6. Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako agente guztien erantzukizunak identifikatuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.

            2. Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.

            3. Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.

            4. Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.

            5. Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.

            6. Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.

            7. Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.

          7. Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.

            2. Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.

            3. Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.

            4. Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.

            5. Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.

            6. Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.

        2. Edukiak

          1. Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua

            Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.

            Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.

            Tituluaren lanbide-sektorea zehaztu eta aztertzea.

            Norberaren ibilbidea planifikatzea.

            Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.

            Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko helburu errealistak eta koherenteak.

            Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.

            Lan-munduratzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea...), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.

            Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.

            Erabakiak hartzeko prozesua.

            Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.

            Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.

            Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.

            Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.

            Autoenplegua lan-munduratzeko hautabidetzat baloratzea.

            Lan-munduratze egokirako lan-ibilbideak baloratzea.

            Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.

          2. Gatazka eta lan-taldeak kudeatzea

            Antolakundea pertsona-talde gisa aztertzea.

            Antolamendu-egiturak aztertzea.

            Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.

            Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.

            Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.

            Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.

            Lan-taldeen sorrera aztertzea.

            Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.

            Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.

            Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.

            Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.

            Gatazkaren definizioa: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.

            Gatazka ebatzi edo deuseztatzeko metodoak: bitartekotza, adiskidetzea eta arbitrajea.

            Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena baloratzea.

            Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak baloratzea.

            Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.

            Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.

            Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.

          3. Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak

            Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.

            Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarriak aztertzea.

            Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.

            Nomina interpretatzea.

            Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.

            Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren arteztarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.

            Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.

            Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.

            Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).

            Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.

            Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).

            Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.

            Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.

            Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.

            Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana&

            Lana arautzearen beharra baloratzea.

            Dagokion lanbide-jarduerako sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ezagutzeko interesa.

            Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.

            Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.

            Gizartea hobetzeko agente gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta baloratzea.

          4. Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia

            Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.

            Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.

            Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.

            Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.

            Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.

            Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.

            Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.

            Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.

            Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.

          5. Arrisku profesionalak ebaluatzea

            Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.

            Arrisku-faktoreak aztertzea.

            Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

            Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.

            Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.

            Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.

            Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.

            Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.

            Arrisku profesionalaren kontzeptua.

            Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.

            Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.

            Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.

            Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.

            Lanaren eta osasunaren arteko lotura baloratzea.

            Prebentzio-neurriak hartzeko interesa.

            Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia baloratzea.

          6. Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea

            Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.

            Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.

            Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.

            Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.

            Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.

            Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.

            Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

            Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun-mailak enpresan.

            Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.

            Prebentzioaren kudeaketa enpresan.

            Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).

            Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.

            Prebentzioaren plangintza enpresan.

            Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.

            Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.

            Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.

            Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.

            Dagokion kolektiboaren larrialdi-planei buruzko ezagutza baloratu eta zabaltzea.

          7. Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea

            Norbera babesteko teknikak identifikatzea.

            Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakoak dituzten betebeharrak aztertzea.

            Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.

            Larrialdi-egoerak aztertzea.

            Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.

            Langileen osasuna zaintzea.

            Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.

            Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.

            Larrialdi medikoa / lehen laguntzak. Oinarrizko kontzeptuak.

            Seinale motak.

            Larrialdien aurreikuspena baloratzea.

            Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.

            Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.

      12. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea

        Kodea: 0242

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 63 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

          1. Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.

            2. Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.

            3. Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.

            4. Enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.

            5. Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.

            6. Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.

            7. Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.

          2. Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.

            2. Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.

            3. Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.

            4. Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.

            5. Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.

            6. Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.

            7. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.

            8. Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.

            9. Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.

          3. Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.

            2. Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.

            3. Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.

            4. Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.

            5. Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.

            6. Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.

            7. Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.

            8. Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.

            9. Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.

            10. Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.

            11. Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.

            12. Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.

          4. Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.

            2. Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.

            3. Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.

            4. Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.

            5. Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.

            6. Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.

        2. Edukiak

          1. Ekimena

            Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).

            Ekintzaileen funtsezko faktoreak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko gaitasuna, plangintza eta prestakuntza.

            Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.

            Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.

            Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.

            Enpresaburuaren kontzeptua.

            Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.

            Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.

            Ekintzaileen arteko lankidetza.

            Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.

            Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.

            Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.

            Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.

            Ekintzailetzaren bultzatzaile gisa, ekimena, sormena eta erantzukizuna baloratzea.

          2. Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena

            Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.

            Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.

            Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.

            Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.

            Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.

            Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.

            Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.

            Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen iraunkorra).

            Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.

            Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.

            Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.

            Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.

            Genero-berdintasuna errespetatzea.

            Enpresa-etika baloratzea.

          3. Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea

            Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.

            Produkzio-plana prestatzea.

            Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.

            Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.

            Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.

            Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.

            Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.

            Zerga-arloa enpresetan.

            Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).

            Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.

            Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.

            Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorrotz ebaluatzea.

            Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

          4. Administrazio-funtzioa

            Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.

            Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.

            Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak eta letrak, besteak beste.

            Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.

            Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.

            Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).

            Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.

            Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.

            Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.

      13. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza

        Kodea: 0243

        Kurtsoa: 2.a

        Iraupena: 380 ordu

        1. Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak

          1. Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek lortutako produktuen produkzioarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.

            2. Enpresaren sare logistikoa osatzen duten elementuak identifikatu ditu: hornitzaileak, bezeroak, produkzio-sistemak, biltegiratzea eta bestelakoak.

            3. Produkzio-prozesua garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.

            4. Giza baliabideen konpetentziak produkzio-jardueraren garapenarekin erlazionatu ditu.

            5. Sarearen elementu bakoitzak enpresaren jarduera garatzean duen garrantzia interpretatu du.

            6. Merkatuaren ezaugarriak, bezero motak eta hornitzaile motak erlazionatu ditu, eta enpresaren jarduera garatzean izan dezaketen eragina aztertu du.

            7. Jarduera honetan ohikoenak diren merkaturatze-bideak identifikatu ditu.

            8. Enpresaren egiturak beste mota bateko enpresa-erakundeen aldean dituen abantailak eta eragozpenak adierazi ditu.

          2. Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta ezarritako enpresako prozeduren arabera.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Aintzat hartu eta justifikatu ditu:

              Lanpostuak behar duen prestasun pertsonala eta denborakoa.

              Jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, lanposturako beharrezko ordena, garbitasuna, segurtasuna eta erantzukizuna).

              Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean eta norbera babesteko neurrien aurrean.

              Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.

              Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.

              Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.

              Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan lan-munduratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.

            2. Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatu beharreko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.

            3. Lanbide-jarduerak dituen arriskuen eta enpresaren arauen arabera erabili du norbera babesteko ekipamendua.

            4. Garatutako jardueretan, ingurumena errespetatzeko jarrera argia izan du, eta horrekin lotutako barruko eta kanpoko arauak aplikatu ditu.

            5. Lanpostua edo jarduera garatzeko eremua antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du.

            6. Jasotako argibideak interpretatu eta bete ditu, eta zuzendu zaion lanaz arduratu da.

            7. Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eta harreman eraginkorra ezarri du, eta haiekin tratu erraza eta zuzena du.

            8. Gainerako taldekideekin koordinatu da, eta edozein aldaketaren, behar garrantzitsuren edo ezustekoren berri eman du.

            9. Dagokion jardueraren garrantzia baloratu du. Enpresaren produkzio-prozesuen barruan zuzendutako zereginetan izan diren aldaketetara eta eginkizun berrietara egokitu da.

            10. Edozein jarduera edo zereginetan, arauak eta prozedurak arduraz aplikatzeko konpromisoa hartu du.

          3. Behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzen ditu, eta, horretarako, indarrean dagoen araudia, segurtasun-arauak eta enpresaren kalitate-sistemaren arauak aplikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Dokumentazio teknikoa interpretatu du.

            2. Elementuak identifikatu ditu, baita horien funtzioa eta muntaian duten antolamendua ere.

            3. Instalazioaren muntaia-plana interpretatu du eta beharrezko erremintak eta materialak hautatu ditu.

            4. Instalazioaren eskemen arabera egin ditu elementuen eta ekipoen konexioak.

            5. Muntaiaren fase bakoitzean erreminta egokiak erabili ditu.

            6. Indarrean dagoen araudia aplikatuta egin du instalazioa.

            7. Norberaren eta instalazioen segurtasunerako arauak bete ditu.

            8. Kalitate-sistemaren prozeduren arabera jardun du.

            9. Ingurumena errespetatzeko irizpideekin egin ditu eragiketak.

            10. Lan-taldean integratu da eta ekimena eta interesa azaldu du.

          4. Instalazioak eta ekipoak abian edo zerbitzuan jartzeko eragiketetan eta izapideetan laguntzen du, ezarritako prozedurei jarraituz.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Instalazioak eta ekipoak abian jartzeko plana interpretatu du.

            2. Abian jartzeko erremintak eta tresnak hautatu ditu.

            3. Instalazioaren hargailu elektrikoen eta kontrol eta segurtasuneko elementuen funtzionamendu-sekuentzia egiaztatu du.

            4. Elementuak eta ekipoak programatu, erregulatu eta kalibratu ditu, betiere funtzionalitate-ezaugarrien arabera.

            5. Instalazioaren funtzionamendu-parametroak egiaztatu ditu.

            6. Behar bezala abian jartzeko eskuko erremintak, bitarteko informatikoak eta tresnak erabili ditu.

            7. Indarrean dagoen erregelamentazioa eta kalitateari eta segurtasunari buruzko arauak bete ditu.

            8. Abian jartzeko prozesuak eskatzen duen dokumentazioa bete du.

          5. Instalazioetan eta ekipoetan enpresaren kargurako prebentzio-mantentzea egiten du, eta dagozkion mantentze-planak aplikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Mantentze-planoak interpretatu ditu.

            2. Tresna eta erreminta egokiak hautatu ditu.

            3. Funtzionalitatea, kontsumo elektrikoak, funtzionamendu-parametroak eta abar egiaztatu ditu.

            4. Elementuak eta ekipoak doitu eta berriro programatu ditu.

            5. Planarekiko desbideratzeak hauteman eta jakinarazi ditu.

            6. Eskatzen den segurtasunarekin eta kalitatearekin egin du mantentze prebentiboa.

            7. Ingurumena errespetatzeko irizpideekin egin ditu eragiketak.

            8. Lan-taldearekin elkarlanean jardun du eta ekimena eta interesa azaldu du.

          6. Instalazioetako eta ekipoetako matxurak eta disfuntzioak diagnostikatzen eta konpontzen laguntzen du, eta, horretarako, mantentze zuzentzailearen teknikak eta prozedurak aplikatzen ditu.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Egindako neurketen bitartez eta instalazioaren edo ekipoaren funtzionalitatea behatuz identifikatu ditu matxuren eta disfuntzioen sintomak.

            2. Matxuraren balizko kausen hipotesiak proposatu ditu, baita matxura horiek instalazioan dituzten ondorioen hipotesiak ere.

            3. Matxurak diagnostikatzeko eta aurkitzeko berariazko prozeduren arabera aurkitu du matxura.

            4. Matxura konpontzeko beharrezko erremintak eta tresnak hautatu ditu.

            5. Ezarritako jarraibideen arabera egin ditu desmuntatzeko lanak, betiere segurtasunarekin, kalitatearekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin.

            6. Matxuratutako elementuak ordezkatu edo konpondu ditu.

            7. Instalazioaren funtzionalitateko hasierako baldintzak berrezarri ditu.

            8. Ordenaz eta txukuntasunez esku hartu du, eta egindako lanetan finkatutako denborak errespetatu ditu.

            9. Mantentze-programetan ezarritako dokumentazioa bete du.

            10. Lan-taldearekin elkarlanean jardun du eta ekimena eta interesa azaldu du.

          7. Instalazio elektrikoak konfiguratzeko eta baloratzeko lanetan hartzen du parte, eskemak egiten ditu eta beharrezko dokumentazioa betetzen du.

            Ebaluazio-irizpideak:

            1. Eskema elektrikoak ezarritako sinbologiarekin marraztu ditu.

            2. Indarrean dagoen araudiaren arabera kalkulatu eta dimentsionatu ditu instalazioak.

            3. Taula eta tresna informatikoak erabili ditu.

            4. Dokumentazio teknikoaren arabera birplanteatu du instalazioa.

            5. Fabrikatzaileen eskuliburu teknikoak interpretatu ditu.

            6. Instalazioaren eskulanaren eta materialen aurrekontua landu du.

            7. Segurtasun, kalitate eta ingurumenarekiko errespeturako planak ezagutu ditu.

            8. Instalazioa legeztatzeko beharrezko dokumentazioa bete du.

            9. Lan-taldearekin elkarlanean jardun du eta ekimena eta interesa azaldu du.

  1. atala. Espazioak

    PRESTAKUNTZA ESPAZIOA Azalera (m²)

    30 ikasle Azalera (m²)

    20 ikasle

    Gela teknikoa 90 60

    Instalazio elektroteknikoen lantegia 120 80

    Sistema automatikoen lantegia 120 80

    Balio anitzeko gela 60 40

  2. atala. Ekipamenduak

    PRESTAKUNTZA ESPAZIOA EKIPAMENDUA

    Balio anitzeko gela Sarean instalatutako PCa

    Ikus-entzunezko tresneria.

    Gela teknikoa Sistema domotikoen panelak: zentralizatuak, bus bidezkoak, korronte eramaileak, eta abar.

    Sakagailuak eta aginte domotikoko beste elementu batzuk.

    Hargailuak (lanparak, motor txikiak eta txirrinak).

    Muntaietarako konektoreak dituzten kableak (bananak).

    Osagai elektroniko pasiboak: hainbat balio eta potentziatako erresistentzia finkoak, hainbat balio eta tentsiotako kondentsadoreak, potentziometroak eta erreostatoak, NTC termistoreak, eta abar.

    Osagai erdieroaleak: diodo arteztaileak, zubi arteztaile monofasikoak eta trifasikoak, zener diodoak, BJT transistoreak eta eremu-efektukoak, 78XX eta 79XX erregulagailuak, tiristoreak, triac-ak, diac-ak, eta abar.

    Osagai optoelektronikoak: LDR, LED diodoak, 7 segmentuko LES display-ak, LCD pantailak, eta abar.

    Zirkuitu integratu analogikoak: eragiketa-anplifikadoreak, V/F bihurgailuak, 555 tenporizadoreak, eta abar

    Ate logikoko zirkuitu integratu digitalak, AND, OR, inbertsoreak, NAND, eta abar.

    Zirkuitu digital konbentzionalak eta sekuentzialak: deskodetzaileak, biegonkorrak eta kontagailuak.

    Transformadore monofasikoak.

    Korronte zuzeneko eta korronte alternoko motor txikiak.

    Praktikak egiteko euskarria duten elementu elektriko didaktikoak.

    Hainbat luzeratako konektorea duten kableak (bananak).

    Polimetroak.

    Osziloskopioak eta funtzio-sorgailuak.

    Irteera bikoitzeko elikatze-iturriak.

    Askotariko antenak.

    Telekomunikazio-azpiegitura komunetako azpiegituretarako panel eta maketa didaktikoak: antena-instalazioak, telefonia-panelak, interkomunikazioa eta bideo-atezaintza.

    Instalazio elektroteknikoen lantegia Elikadura monofasikoko barne-instalazioetako elementuetarako panelak.

    Babes-elementuak: etengailu txiki automatikoak; etengailu diferentzialak.

    Askotariko aginte-elementuak: sakagailuak, kommutadore sinpleak eta gurutzatze-kommutadoreak, etengailuak, teletengailuak, eskailera-automatismoak, eta abar.

    Konexio-kaxak eta mekanismoetarako kaxak.

    Askotariko kanalizazioak.

    Barne-instalazioetako kolore normalizatuetako kableak (faseak, neutroa eta babesa).

    Luminariak eta goritasun-lanparak, halogeneoak eta deskargakoak, eta pizteko ekipokoak.

    Aireko eta lurpeko lineetako lotura- eta banaketa-instalazioetako lagin-elementuak.

    Instalazio fotovoltaikoak muntatzeko panelak.

    Eguzki-modulu fotovoltaikoak.

    Erreostatoak 0-100 ; 1000 W.

    Beruna/azidoa elektrolitoko bloke bakarreko bateriak.

    Segurtasun-erresistentziak 8,2 / 75 w eta 2,2 / 75 w.

    FV erregulagailuak.

    12 v-ko bonbillak.

    12 v-ko bihurgailu autonomoak.

    16 A-ko etengailu magnetotermiko bipolarrak.

    Ebakigailu fusible bipolarrak.

    16 a/ 30 mA-ko etengailu diferentzial bipolarrak.

    150 W inguruko sarerako konexio motako bihurgailuak.

    Kontagailu bipolarrak edo kontagailu elektroniko bipolarrak, bi noranzkokoak.

    24 v-ko akoplamendu-moldagailuak, zunda bidezkoak.

    Ponpa-motorra, 24 v eta 120 w-koa.

    Ur-biltegia.

    Voltmetroak.

    Amperemetroak.

    Eguzki-erradiazioko neurgailuak.

    Dentsimetroak.

    Frekuentzimetroak.

    Babes unipertsonaleko elementu egokiak: eskularruak, betaurrekoak, eta abar.

    Sistema automatikoen lantegia Sarean konektatutako ordenagailuak, inprimagailua eta bideo-proiektagailua.

    Instalatutako software-aplikazioak: CAD elektrikoa, PLCen programazioa, sistema domotikoen, barne sistemen eta telekomunikazio-azpiegitura komunen konfigurazioa eta programazioa, besteak beste.

    Zirkuitu elektrikoak eta elektronikoak diseinatzeko eta simulatzeko softwarea.

    Elikatze trifasikoa duten bi ikaslerentzako lanpostuak.

    Automatismoen elementuak dituzten modulu didaktikoak.

    Motor trifasiko asinkronoak eta korronte zuzeneko motorrak.

    Koadro elektrikoak egiteko panelak.

    Industria-sakagailuen kaxak.

    Hurbiltasun-detektagailuak, induktiboak, kapazitiboak eta fotoelektrikoak.

    Industria-automatismoen osagaiak: kontaktoreak, erreleak, kontaktu multzo osagarriak eta tenporizatuak konexiorako eta deskonexiorako, disjuntorea magnetotermikoak eta etengailu diferentzialak.

    Motor trifasiko asinkronoak.

    Frekuentzia-aldagailuak eta abiagailu estatikoak.

    Automata programagarriak.

    Eroale elektrikoak, kolore normalizatuak dituztenak, automatismoetarako eta terminaletarako.

    Kanaletak eta instalaziorako osagarriak (DIN profilak, bornak, kablerako zenbakiak, eta abar).

    Harilkagailua duten makina elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko postuak.

    Motorrak eta transformadoreak harilkatzeko eta muntatzeko elementuak eta materialak.

    Oinarrizko mekanizazioko erremintak.

    Mahaiko zulagailua.

    Sistema domotikoen panelak: zentralizatuak, bus bidezkoak, korronte eramaileak, eta abar.

    Sakagailuak eta aginte domotikoko beste elementu batzuk.

    Hargailuak (lanparak, motor txikiak eta txirrinak).

    Babes unipertsonaleko elementu egokiak: eskularruak, betaurrekoak, eta abar.

  1. atala. Irakasleen espezialitateak eta irakasteko eskumena Instalazio elektriko eta automatikoetako heziketa-zikloko lanbide-moduluetan

    LANBIDE MODULUA IRAKASLEEN ESPEZIALITATEA KIDEGOA

    0232 Industria-automatismoak " Instalazio elektroteknikoak " Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0233 Elektronika

    " Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

    " Sistema elektronikoak " Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0234 Elektroteknia

    " Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

    " Sistema elektronikoak " Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0235 Barneko instalazio elektrikoak " Instalazio elektroteknikoak " Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0236 Banaketa-instalazioak " Sistema elektroteknikoak eta automatikoak " Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0237 Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak " Instalazio elektroteknikoak

    " Ekipo elektronikoak " Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0238 Instalazio domotikoak " Instalazio elektroteknikoak

    " Ekipo elektronikoak " Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    0239 Eguzki-instalazio fotovoltaikoak " Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

    " Sistema elektronikoak " Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0240 Makina elektrikoak " Instalazio elektroteknikoak " Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    E100 Ingeles teknikoa " Ingelesa " Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0241 Laneko prestakuntza eta orientabidea " Laneko prestakuntza eta orientabidea " Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0242 Enpresa eta ekimen sortzailea " Laneko prestakuntza eta orientabidea " Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    0243 Lantokiko prestakuntza

    " Instalazio elektroteknikoak

    Ekipo elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa

    Sistema elektroteknikoak eta automatikoak

    " Sistema elektronikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakaslea

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna

    edo araudian ager daitekeen beste edozein irakasle-espezialitate.

  2. atala. Titulazio baliokideak irakaskuntzaren ondorioetarako

    KIDEGOAK ESPEZIALITATEAK TITULAZIOAK

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako irakasleak

    Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Irakaskuntzako katedraduna Laneko prestakuntza eta orientabidea Enpresa-zientzietan diplomaduna.

    Lan-harremanetan diplomaduna.

    Gizarte-lanean diplomaduna.

    Gizarte-hezkuntzan diplomaduna.

    Kudeaketa eta administrazio publikoan diplomaduna.

    Sistema elektronikoak

    Sistema

    elektroteknikoak eta automatikoak Ontzietako irrati-elektronikan diplomaduna.

    Aeronautikako ingeniari teknikoa, aireontzietako espezialitatean.

    Sistema-informatikako ingeniari teknikoa.

    Industria-ingeniari teknikoa, elektrizitatea eta industria-elektronika espezialitatean.

    Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztietan.

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

  3. atala. Titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak hezkuntzakoaz bestelako administrazioetako titulartasun pribatuko nahiz publikoko ikastetxeentzat

    LANBIDE MODULUAK TITULAZIOAK

    0233 Elektronika

    0234 Elektroteknia

    0236 Banaketa-instalazioak

    0239 Eguzki-instalazio fotovoltaikoak

    0241 Laneko prestakuntza eta orientabidea

    0242 Enpresa eta ekimen sortzailea Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo irakaskuntzaren ondorioetarako beste zenbait titulu baliokide.

    Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    0232 Industria-automatismoak

    0235 Barneko instalazio elektrikoak

    0237 Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak

    0238 Instalazio domotikoak

    0240 Makina elektrikoak Lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa, edo dagokion mailako titulua edo irakaskuntzaren ondorioetarako beste zenbait titulu baliokide.

    Diplomaduna, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa, edo dagokion mailako titulua edo beste zenbait titulu baliokide.

    E100 Ingeles teknikoa

    Ingeles filologian lizentziaduna

    edo araudian ager daitekeen beste edozein titulazio.

  1. atala. Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak.

    EKIPO ETA INSTALAZIO ELEKTROTEKNIKOAK HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK

    (LOGSE 1/1990) INSTALAZIO ELEKTRIKOAK ETA AUTOMATIKOAK HEZIKETA ZIKLOKO LANBIDE MODULUAK (LOE 2/2006)

    Loturako instalazio elektrikoak eta transformazio-zentroak 0236 Banaketa-instalazioak

    Etxebizitzetako eta eraikinetako instalazio bereziak 0237 Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak

    Etxebizitzetako eta eraikinetako instalazio automatizatuak 0238 Instalazio domotikoak

    Makina elektrikoen mantentzea 0240 Makina elektrikoak.

    Elektroteknia 0234 Elektroteknia

    Barneko instalazio elektrikoak 0235 Barneko instalazio elektrikoak

    Automatismoak eta koadro elektrikoak 0232 Industria-automatismoak

    Enpresa txikien administrazioa, kudeaketa eta merkaturatzea 0242 Enpresa eta ekimen sortzailea

    Lantokiko prestakuntza 0243 Lantokiko prestakuntza

  2. atala. Dekretu honen V. eranskinaren 2. atalean ezartzen dira heziketa-ziklo honetako lanbide-moduluen eta Batxilergoko irakasgaien arteko baliozkotzeak.

    LANBIDE MODULUA BATXILERGOKO IRAKASGAIA

    0234 Elektroteknia Elektroteknia

  1. atala. Ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatzen diren konpetentzia-atalen egokitasuna lanbide-moduluekin, horiek baliozkotzeko edo salbuesteko.

    KONPETENTZIA ATALA LANBIDE MODULUA

    UC0822_2: Etxebizitzen eta industria txikien ingurunean automatismo-instalazioak muntatzea eta mantentzea. 0232 Industria-automatismoak

    0238 Instalazio domotikoak

    UC0825_2: Makina elektrikoak muntatzea eta mantentzea. 0240 Makina elektrikoak.

    UC0820_2: Batez ere etxebizitza-erabilera duten eraikinetan behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea.

    UC0821_2: Merkataritzako, bulegoetako edo industria bateko edo hainbatetako eraikinetan behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea. 0235 Barneko instalazio elektrikoak

    UCO823_2: Behe-tentsioko aireko sare elektrikoak muntatzea eta mantentzea.

    UC0824_2: Behe-tentsioko lurpeko sare elektrikoak muntatzea eta mantentzea. 0236 Banaketa-instalazioak

    UC0836_2: Eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzea.

    UC0837_2: Eguzki-instalazio fotovoltaikoak mantentzea. 0239 Eguzki-instalazio fotovoltaikoak

    UC0120_2: Eraikinetan edo eraikin multzoetan soinu-irratidifusioko eta telebistako seinaleak hartzeko instalazioak muntatzea eta mantentzea (antenak eta kable bidezkoak).

    UC0121_2: Hiritarren esku dagoen telefonia-zerbitzura sartzeko instalazioak eta sarrera kontrolatzeko instalazioak muntatzea eta mantentzea (barne-telefonia eta bideo-atezaintza). 0237 Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak

  2. atala. Titulu honetako lanbide-moduluen egokitasuna konpetentzia-atalekin, horiek egiaztatzeko:

    LANBIDE MODULUA KONPETENTZIA ATALA

    0232 Industria-automatismoak

    0238 Instalazio domotikoak UC0822_2: Etxebizitzen eta industria txikien ingurunean automatismo-instalazioak muntatzea eta mantentzea.

    0235 Barneko instalazio elektrikoak UC0820_2: Batez ere etxebizitza-erabilera duten eraikinetan behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea.

    UC0821_2: Merkataritzako, bulegoetako edo industria bateko edo hainbatetako eraikinetan behe-tentsioko instalazio elektrikoak muntatzea eta mantentzea.

    0236 Banaketa-instalazioak UCO823_2: Behe-tentsioko aireko sare elektrikoak muntatzea eta mantentzea.

    UC0824_2: Behe-tentsioko lurpeko sare elektrikoak muntatzea eta mantentzea.

    0237 Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio-azpiegitura komunak UC0120_2: Eraikinetan edo eraikin multzoetan soinu-irratidifusioko eta telebistako seinaleak hartzeko instalazioak muntatzea eta mantentzea (antenak eta kable bidezkoak).

    UC0121_2: Hiritarren esku dagoen telefonia-zerbitzura sartzeko instalazioak eta sarrera kontrolatzeko instalazioak muntatzea eta mantentzea (barne-telefonia eta bideo-atezaintza).

    0239 Eguzki-instalazio fotovoltaikoak UC0836_2: Eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzea.

    UC0837_2: Eguzki-instalazio fotovoltaikoak mantentzea.

    0240 Makina elektrikoak. UC0825_2: Makina elektrikoak muntatzea eta mantentzea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.