Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

71/2009 DEKRETUA, martxoaren 24koa, Garapenerako Lankidetzaren Erakunde arteko Batzordearena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 64
  • Hurrenkera-zk.: 1853
  • Xedapen-zk.: 71
  • Xedapen-data: 2009/03/24
  • Argitaratze-data: 2009/04/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen bidez, Garapenerako Lankidetzaren Erakunde arteko Batzordea sortu zen, hain justu ere euskal administrazioen artean elkarrekiko informazioa, komunikazioa eta laguntza gauzatzeko, betiere lankidetzako jarduerak betearazteko estrategiak kontsentsuatzeko; eta hartara, deialdien eta jardueren duplizitateak eta gain jartzea saihesteko, eta euskal administrazioen lankidetza-eginkizunei oro har koherentzia emateko.

Hortaz, legezko aipatu aurreikuspena gauzatzea da dekretu honen xedea, hain justu ere euskal erakundeek dituzten lankidetzazko garapenerako politikak koordinatzeko eginkizunetan parte handia izango duen organo bat erregulatuaz. Eta horretaz gain, txirotutako herrialdeekiko euskal lankidetza publikoa bultzatu eta bizkortuko luke.

Araua hau idaztean, lankidetzari dagokionez aldundien eta udalen ordezkari direnek parte-hartzea aktiboa izan dute, eta azken emaitza erakundeen arteko akordioaren ondorioa izan da, halaxe baitago ezarria 1/2007 Legean.

Aipatu legeak aurreikusten duenez, euskal udalen eta aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza izango du Batzordeak. Dekretuaren funtsezko egiturari eta edukiei dagokienez, beste jarduera-eremu batzuetan izan diren antzeko batzordeen esperientziari erreparatu zaio, betiere organoaren funtzionamenduko malgutasunari lehentasuna emanez; hartara, sortzen diren erakundeen arteko lankidetza-beharrizanei erantzuna emateko. Bestalde, egokitzat jo da: administrazioetako langileekin osatutako Talde Tekniko bat izatea, Batzordearen menpekoa izango dena, hain justu ere Batzorderen zereginei doakienez aholkuak eta laguntza emateko.

Ondorioz, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, dagozkion nahitaezko txostenak eman eta gero, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren adostasunarekin eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko martxoaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen bidez, Garapenerako Lankidetzaren Erakunde arteko Batzordea sortu zen, hain justu ere euskal administrazioen artean elkarrekiko informazioa, komunikazioa eta laguntza gauzatzeko, betiere lankidetzako jarduerak betearazteko estrategiak kontsentsuatzeko; eta hartara, deialdien eta jardueren duplizitateak eta gain jartzea saihesteko, eta euskal administrazioen lankidetza-eginkizunei oro har koherentzia emateko.

  2. Garapenerako Lankidetzaren Erakunde arteko Batzordea honi atxikiko zaio: garapenerako lankidetzaren arloan eskumenak dituen sailari, betiere sail horren egitura hierarkikoan integratu gabe.

Honakok dira Garapenerako Lankidetzaren Erakunde arteko Batzordearen funtzioak:

  1. Garapenerako lankidetzari dagokionez, euskal administrazioen interlokuzio-gunea izatea, eta, halaber, tartean diren erakundeen estrategia-ildoak eta esperientziak partekatzea eta euskal lankidetzarako oro har garrantzitsuak diren informazioak trukatzea.

  2. Euskal Autonomia Erkidegotik egiten diren ekintzak eta planifikazio estrategikoa koordinatzeko proposamenak prestatzea, eta bai garapenetako euskal lankidetzaren eragina optimizatzea ere.

  3. Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legea aplikatzearen gaineko segimendua egitea, eta, batez ere, lege horretako 3.11 artikuluarena, betiere Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluari dagokionez otsailaren 22ko 1/2007 Legeko 16.3.d) artikuluan ezarritakoaren aurka egin gabe.

  4. Talde Teknikoaren lana zuzendu eta gainbegiratu.

  1. Garapenetako lankidetzaren gainean eskumenak dituen sailburuorde izango da Garapenerako Lankidetzaren Erakundeen arteko Batzordearen lehendakaria.

  2. Gainera, Garapenerako Lankidetzaren Erakundeen arteko Batzordeko kide dira ondokook:

    1. Eusko Jaurlaritzaren ordeak egingo dituzten bi pertsona, euretariko bat Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria izango da, eta bestea eskudun sailburuak izendatzen duena.

    2. Foru aldundietariko bakoitzaren ordezkari bat, aldundiko bakoitzeko eskudun organoak izendatzen duena.

    3. Eudel-Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkari bi, erakunde horek izendatutakoak.

    4. Euskal Fondoa-Lankidetzarako Euskal Udal Erakundeen Elkartearen ordezkari bat, erakunde horrek izendatua.

  3. Batzordeko kide titular bakoitzeko, ordezko bat hautatu ahal izango da.

  4. Batzordeko buruak aukeratutako pertsona batek egingo ditu idazkari-lanak, eta pertsona horrek hitz egiteko eskubidea izango du, baina ez botorik ematekoa.

  5. Batzordeko kideak izendatzeko, bertan ordezkaturik diren erakundeek sustatu egin beharko dute andrazkoen eta gizonezkoen ordezkaritza orekatua, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko 23. artikulua betetzearren.

  1. Garapenerako Lankidetzaren Erakundeen arteko Batzordeak urtero egingo du batzar bat, gutxienez.

  2. Horretaz gain, ezohiko batzarrak egin ahal izango dira, lehendakariak edo kideetariko bi herenak hala eskatuta.

  3. Boto-eskubidedun kideetarik gehiengoa bertaratuz gero Batzordea balioz eraturik izango da, baina horien artean izan beharko dute lehendakariak edo, hori kanpoan bada, lehendakariordeak eta idazkariak.

  4. Boto-eskubidearekin bertaratu diren kideen gehiengoaz hartuko ditu erabakiak Batzordeak. Berdinketarik izanez gero, lehendakariaren botoa izango da erabakigarria.

  5. Batzar bakoitzaren akta jasoko da, zeinetan honakoak adierazi beharko baitira: parte hartu dutenak, zein leku, ordu, egun eta lekutan burutu den, eztabaidetako gai nagusiak, bozketaren era eta emaitzak eta erabakien edukiak.

  6. Lehendakariaren onespenaz, idazkariak sinatuko ditu aktak, eta batzar berean edo hurrengoan onartu beharko da.

  7. Batzordearen batzarretan euskara zein gaztelania erabiliko ahal izango dira. Era berean, gai-zerrendetan, aktetan eta beste idazkietan, Euskal Autonomia Erkidegoan ofizial diren bi hizkuntzen erabilera bermatu beharko da, Euskararen erabilera normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko legearekin bat etorriz.

  1. Garapenerako Lankidetzaren Erakundeen arteko Batzordeak talde tekniko bat izan beharko du, zeinaren xedea baita Batzordea aholkatzea eta laguntzea. Hartarako, Talde Teknikoak honako eginkizunak burutu beharko ditu: datuak bildu eta batzordeak aztertu beharreko gaietaz proposamenak egin, eta hori generikoki edo Batzordeak landu nahi dituen gai espezifikoen arabera.

  2. Talde Teknikoa bederatzi teknikarik osotuko dute, Batzordeko kide bakoitzeko bat, hain justu ere eremu instituzional bakoitzean, garapenerako lankidetzan dihardutenen arterik izendatuak.

  3. Lehendakariari dagokio: Erakundeen arteko Talde Teknikoaren koordinazio-funtzioak egingo dituena izendatzea.

  1. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari dagokio Garapenerako Lankidetzarako Batzordeari laguntza ematea, hain justu ere honek bere funtzioak bete ditzan.

  2. Bere funtzioak burutzeko, Batzordeak baliabide ekonomiko aski izan beharko ditu, hain justu ere Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan garapenerako lankidetzarentzat ezarritako baliabideen barruan.

Dekretu honek indarra hartu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan izendatu beharko dira dekretu honetako 3.2 artikuluak aipatzen dituen Batzordeko kideak.

Jarraian, Batzordeko kideek izendatuko dituzte Batzorde Teknikoko kideak, Batzordeko kideak izendatzen diren egunetik harako hamabost eguneko epearen barruan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko martxoaren 24an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.