Arautegia
Inprimatu133/2008 DEKRETUA, uztailaren 8koa, nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 150
- Hurrenkera-zk.: 4680
- Xedapen-zk.: 133
- Xedapen-data: 2008/07/08
- Argitaratze-data: 2008/08/08
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Gobernua eta herri administrazioa; Ingurumena; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Landa-garapeneko politika, Nekazaritzako Politika Bateratuaren (NPB) bigarren zutabe bezala ezaguna, nekazaritzako produktu ezberdinen merkatuei babesa emateko politikaren lagungarri eta osagarri gisa sortu zen. Orain, NPBren lehenengo zutabea deiturikoaren laguntza zuzena da. Aitzitik, denborak aurrera egin ahala, geroz eta garrantzi handiagoa lortu du, une honetan berezko edukia, helburuak eta funtsak dituen politika izatera iritsi arte.
Eraldaketa horren lehenengo urratsa Kontseiluaren 1257/1999/EE Erregelamendua, landa-garapenerako laguntzei buruzkoa, eta aldarazpen- eta aplikazio-araudi ezberdinak martxan jartzea izan zen. Hura Nekazaritza Bideratu eta Bermatzeko Europako Funtsaren (NBBEF) konturakoa izen zen. Filosofia eta araudi berri hori EAEn bildu eta aplikatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Jasangarriko Plana 2000-2006 (LGJP) delakoaren bitartez. Araudi-mailan, uztailaren 28ko 166/2000 Dekretuak jaso eta aplikatu zuen. LGJPren aldarazpenak, halaber, 166/2000 Dekretua Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategietarako, Landa-eremuen Garapen eta Egokitzapenerako, eta Basogintzako Laguntzak arautzen dituen azaroaren 30eko 243/2004 Dekretuarengatik ordezkatzeko beharra ekarri zuen.
Berriki, bilakaera berria izan da lehen aipatutako ildotik, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGNEF) landa-garapenaren alde emandako laguntzari buruzko Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698 (EE) Erregelamenduari eta aplikatu beharreko xedapenak ezartzen dituen Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1974/2006 (EE) Erregelamenduari esker. Erregelamendu horien bidez, bultzada berria eman zaio landa-garapeneko politikari eta Erkidegoaren berariazko funtsa ezarri da hura finantzatzeko. Aitzitik, EBn kide berri asko sartzeak EAEri politika honetarako Batasunak emandako kopuruak gutxitzea ekarriko zuen.
Aurreko aldian bezala, araudiak abiarazi beharreko neurrien plangintza egin behar dela dio eta, ondorio horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko Plana (2007-2013) egin da. Honek aipatu plangintza biltzen du eta Europako Batzordearen berariazko onespena jaso behar du. Araudi berrian ardatzen araberako bereizketa egiten da (1. ardatza: nekazaritza eta basogintzako ekoizpena areagotzea; 2. ardatza: ingurumena eta landa-esparrua hobetzea; 3. ardatza: landa-esparruetako bizi-kalitatea eta landa-esparruko ekonomia aniztea, eta 4. ardatza: Leader ikuspegia).
Aurreko guztiak dekretu berria argitaratzeko beharra zehazten du, azaroaren 30eko 243/2004 Dekretuko I, II, III eta VI. kapituluak ordezkatzeko. Dekretu honetan araudi berria eta plangintza berria aplikatuko dira, nekazaritzako ustiategiekin zerikusi zuzenagoa duten lehenengo ardatzeko neurriak nahiz bigarren ardatzekoak (egiturazko eta ingurumeneko neurriak) bilduz. Basogintzarekin eta landa-esparruen garapenarekin zerikusi zuzenagoa duten neurriak sektore horietarako berariazko neurrietan arautuko dira.
Aurreko arauekin gertatzen zen bezala (uztailaren 28ko 166/2000 Dekretua eta azaroaren 30eko 243/2004 Dekretua), hemen jasotzen diren neurri gehienek Euskal Herriko Lurralde Historikoetako foru-aldundien eskumenekoak diren gaietan eragina dute. Horregatik, dekretu hau esparru-dekretua da eta beraren bidez, Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremu osoan oinarrizko kohesioa eta koordinazioa bermatze aldera laguntza-erregimen ezberdinetan foru-organoek kontuan hartu behar izango dituzten gutxieneko mugak eta baldintzak ezartzen dira. Hemen aurreikusitako beste laguntza-bide batzuk, ordea, erakunde komunen eskumenekoak dira eta, beraz, zuzenean dekretu honen bidez ezarriko dira.
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru-aldundiei iritzia eskatu zaie dekretu hau egiteko garaian, bai eta lanbide-erakundeei eta sektoreko elkarteei ere.
Horrenbestez, kasuan kasuko derrigorrezko txostenak igorri eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak proposaturik eta Gobernu Kontseiluak 2008ko uztailaren 8an egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hauxe
¿ Dekretu honen bidez, eta 1698/2005/EE Erregelamenduan xedatutakoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko Programarekin bat etorriz, nekazaritzako sektorean lehiakortasuna areagotzeko eta nekazaritza eta ingurumeneko neurriak hartzeko laguntzen esparru-arautegia ezarriko da Euskal Autonomia Erkidegoan.
¿ 1698/2005/EE Erregelamenduak eta esparru-arautegi honek ezarritako mugen barruan, lurralde historikoetako foru-aldundiek parte hartzen duten laguntzak ezarri eta garatuko dituzte.
¿ Laguntza horiek, beraz, zuzenean dekretu honen bidez ezarriko dira eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ere finantzatuko ditu. Dagozkien kudeaketa-, ebazpen- eta ordainketa-arauak III. kapituluko III. atalean jasotzen dira.
Honakoak dira dekretu honetan jasotako laguntza-bideak:
Nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko laguntzak.
Nekazari gazteek ustiategiak jartzeko laguntzak.
Nekazari gazteek ustiategiak jartzeko laguntza osagarria.
Nekazarien eta nekazaritzako langileen erretiro aurreraturako laguntzak.
Kudeaketa, ordezkapen eta aholkularitza zerbitzuak ezartzeko laguntzak.
Nekazariek eta basogintzako langileek aholkularitza-zerbitzuak erabiltzeko laguntzak.
Ur-baliabideak kudeatzeko laguntzak.
Azpiegiturak hobetu eta garatzeko laguntzak.
Mendietan zailtasun naturalak orekatzera zuzendutako laguntzak.
Mendikoak ez diren eremuetan zailtasun naturalak orekatzera zuzendutako laguntzak.
Nekazaritza eta ingurumeneko laguntzak.
¿ Aurreko artikuluko a), b), d), f), g), h), i), j) eta k) idatz-zatietan ezarritako laguntzetara bideratuko diren baliabide ekonomikoak Erkidegoaren LGENF funtsetik eta foru-aldundi bakoitzeko aurrekontuetan xede horretarako ezartzen diren kredituetatik aterako dira, Europako Batzordeak onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko Programan agertzen diren baterako finantzaketarako ehunekoekin bat etorriz.
¿ Halaber, foru-aldundiek finantzaketa osagarria jarri ahal izango dute aurreko artikuluko a), f), h), i), j) eta k) idatz-zatietan ezarritako laguntzetan baliabide ekonomikoak areagotze aldera.
¿ Aurreko artikuluko e) idatz-zatian ezarritako laguntzetara (hots, kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzetara) bideratuko diren baliabide ekonomikoak Erkidegoaren LGENF funtsetik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan xede horretarako ezartzen diren aurrekontu-kredituetatik aterako dira, Europako Batzordeak onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko Programan agertzen diren baterako finantzaketarako ehunekoekin bat etorriz.
¿ Aurreko artikuluko c) idatz-zatian ezarritako laguntzara (hots, nekazari gazteek ustiategiak jartzeko laguntza osagarrira) bideratuko diren baliabide ekonomikoak oso-osorik Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan xede horretarako ezartzen diren aurrekontu-kredituetatik aterako dira.
¿ LGENFek laguntza hauetarako bideratzen duen kopurua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ordainduko du bere erakunde ordaintzailearen bitartez.
¿ Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretatik datozen laguntzei dagokienez, funts horietatik ekitaldi bakoitzean eman behar direnen guztizko zenbatekoak ezin du aurrekontuko diru-izendapena gainditu, ezta indarreko legeriaren arabera egindako aurrekontu-aldaketek dakarten diru-izendapen eguneratua ere.
¿ Lortu nahi den laguntza-bide bakoitzean zehaztutako betekizunak betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak izango dira dekretu honetan ezarritako laguntzen onuradunak.
¿ Dekretu honetan ezarritako laguntzen onuradun guztiek honako eskakizun hauek bete behar dituzte:
Nekazaritzako edozein laguntza ematean hartutako konpromisoak betetzea eta beteta izatea.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.
Laguntza itzultzeko prozeduran edo zehapen-prozeduran sarturik ez egotea. Hala bada, laguntza horiek onuradunei eman eta ordaindu ahal izateko, lehendabizi amaitu egin behar da euskal administrazio publikoek eta horien erakunde autonomoek emandakoa den izaera bereko beste edozein laguntza edo dirulaguntzaren esparruan hasi eta oraindik izapidean den itzultzeko prozedura edo zehapen-prozedura.
Sexu-arrazoiengatiko bereizkeria egin izanagatik administrazioaren nahiz zehapenen eremuan zigorra jaso ez izana eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen izenean debeku horrekin zehaturik ez egotea.
¿Laguntza har dezaketenak nekazariak edo nekazaritzako ustiategiaren titularrak direnean, honako betekizunak bete behar izango dituzte:
Titulartzat pertsona fisiko bat edo bat baino gehiago duten familia-ustiategiak badira:
Nekazaritzako ustiategi baten titularra edo titularkidea izatea.
Nekazaritza-jardueraren arabera, Gizarte Segurantzan dagokion erregimenera kidetuta egotea.
Laguntza-eskaera aurkezteko unean 18 urte beteta izatea edo oraindik 65 ez izatea.
Titulartzat pertsona juridikoa duten elkarte modura eratutako ustiategiei dagokienez, a) idatz-zatian aipatutako baldintzez gain, honako betekizun hauek ere bete behar dira:
Kideetatik gutxienez % 50ek nekazaritzako familia-ustiategien titularrei aplikatzen zaizkien baldintzak betetzea.
Pertsona juridiko horrek nagusiki nekazaritzan eta abeltzaintzan jardutea, lehentasunezko nekazaritza-ustiapenak zehazten dituen 168/1997 Dekretuko 6. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Dekretu hau aplikatzeko, jaraunspen- edo ondasun-komunitate batekoak diren nekazaritzako ustiategiak elkarte modura eratutako ustiategi gisa hartuko dira.
¿ Gainera, ustiategiek ondorengo betekizunak bete behar dituzte:
Martxoaren 30eko 84/1993 Dekretuaren bidez sortu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta egotea.
Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan kokatuta egotea; laguntza jaso dezaketen inbertsioak ere lurralde-eremu horretan bertan egingo dira.
¿ Lurralde historikoetako foru-aldundiek baldintza zorrotzagoak jarri ahal izango dizkiete ezarri eta finantzatzen dituzten laguntza-bide ezberdinen onuradunei. Halaber, laguntzen zenbatekoak modulatu ahal izango dira ustiategiaren titularrak nekazaritzan zein neurritan jarduten duen kontuan hartuta.
¿ Jarraian zehaztuko diren laguntzak eskuratu ahal izateko derrigorrezkoak izango dira ustiategi osoan 1782/2003/EE Erregelamenduan eta urtarrilaren 25eko 20/2005 Dekretuan ezarritako nekazaritza eta ingurumeneko baldintza egokiak eta kudeaketako lege-betekizunak (baldintzazkotasuna) betetzea:
Mendietan zailtasun naturalak orekatzera zuzendutako laguntzak.
Mendikoak ez diren eremuetan zailtasun naturalak orekatzera zuzendutako laguntzak.
Nekazaritza eta ingurumeneko laguntzak.
¿ Dekretu honetan ezarritako inbertsioen laguntzei dagokienez (nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko laguntzak; kudeaketa-zerbitzuak ezartzeko laguntzak; ordezkapena eta aholkularitza; ur-baliabideak kudeatzeko laguntzak, eta azpiegiturak hobetu eta garatzeko laguntzak), hurrengoak izango dira diruz lagundu ahal izango diren gastuak:
Higiezinak eraiki, eskuratu (finantza-errentamenduaren bidez eskuratzea barne) edo hobetzea;
Makineria eta tresna berriak erostea edo alokatu-erostea, ordenagailuarentzako euskarri logikoak barne, produktuak merkatuan duen baliora iritsi arte; ez dira diruz lagunduko erosteko errendamendu-kontratuekin zerikusia duten bestelako gastuak; hala nola, maizterraren marjina, interesak berriz finantzatzeko kostuak, gastu orokorrak eta aseguruaren gastuak;
Gastu orokorrak, aurreko atalean aipatutako gastuei lotutakoak; hala nola, arkitektoen, ingeniarien eta aholkularien ordainsariak, bideragarritasun-ikerketak eta patente eta lizentziak eskuratzea.
Diruz lagundu ahal izango da bigarren eskuko tresnak erostea, baina soilik mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen kasuan, Batzordearen 2003/361/EE Gomendioan azaltzen den definizioaren arabera.
Ez dira diruz lagunduko:
Ordezkapena besterik ez diren inbertsioak. Ez dira diruz lagunduko makineriaren eta tresneriaren mantentze-lanetarako eta horiek berritzeko inbertsioak. Birjarpen-inbertsiotzat hartuko da lehendik zeuden makina edo ekipoen ordez beste batzuk jartzeko egiten den inbertsioa, betiere, ez badakar hobekuntza edo berrikuntza teknologiko garbirik edo ordeztu beharreko makinak edo ekipoak erosi zirenetik 10 urte igaro baino lehen egin bada.
Lurrak eskuratzea ordaindu daitezkeen gastuen guztirakoa % 10 baino gehiago bada;
Interes zordunak, itzuli behar ez den zuzeneko laguntza denean.
BEZa, berreskuratu ezin daitekeen BEZa salbu eta esku-diruz edo behin betiko ordaindu badute Batzordearen 77/388/EE Seigarrengo Direktibaren, 1997ko maiatzaren 17koaren, 4. artikuluko 5. paragrafoaren lehenengo lerrokadan aipatutako subjektu pasiboak ez diren bestelako onuradunek.
Ezin da nekazaritzako inbertsioetarako dirulaguntzarik lortu nekazaritzarako eskubideak, animaliak eta urteko landareak erosteko eta horiek landatzeko. Hala ere, hondamendi naturalak direla eta, kaltetutako nekazaritza-ekoizpena birsortzeko bada, diruz lagundu ahal izango da animaliak erostea, 698/2005/EE Erregelamenduko 20. artikuluko b) idatz-zatiko vi) tartekiari jarraiki.
¿ Gauzaz egiten diren inbertsioak onartzen diren kasuan, 1974/2006/EE Erregelamenduko 54. artikuluan ezarritako moduan, hurrengoak hartu ahal izango dira diruz lagun daitezkeen gastu moduan: onuradun publiko edo pribatu batek egindako ekarpenak, adibidez ondasunak hornitzea edo zerbitzuak ematea, horiengatik kasuan kasuko fakturekin edo antzeko dokumentuekin ziurtaturiko diru-ordainketarik egiten ez bada eta, betiere, hurrengo baldintzak betetzen badira:
ekarpenak izango dira lurrak, ondasun higiezinak, tresnak edo lehengaiak ematea, edo ikerketak egin edo profesionalen zerbitzuak ematea, edo ordaindu gabeko boluntario-lanak;
ekarpenak ez dira izango 1974/2006/EE Erregelamenduko 50. artikuluak aipatzen dituen finantzazko ingeniaritzako eragiketak;
ekarpenen balioa zenbatu eta banan-banan ikuskatu ahal izango da. Tasatzaile kualifikatu eta independente batek edo behar bezalako baimena duen erakunde ofizial batek egiaztatuko du emandako lur-sailen eta ondasun higiezinen balioa.
Ordaindu gabeko boluntario-lanak badira, balioa jarduera horretan emandako denboraren araberakoa izango da, eta ordu eta egun beretan egiten den lan berberaren truke ordaintzen dena izango da, aurretik ezarritako kalkulu-sistema estandar batek kalkulatzen badu balioa, eta betiere, kontrol-sistemak behar bezala bermatzen badu jarduerak egin direla.
Gauzez ordaindutako atalak dituen eragiketa batean, FEADERek batera finantzatutako gastu publikoa ezin da izan, eragiketa amaitzerakoan, diruz lagundu daitekeen guztirako gastua baino handiagoa, gauzez ordaindutakoa barne hartu gabe.
¿ Lanbide-prestakuntza eta trebakuntza egokia izatea beharrezkoa denean, honakoetan aitortuko zaio titularrari lanbide-prestakuntza eta trebakuntza egokia dituela:
Nekazaritza-adarrean gutxienez bigarren mailako lanbide-heziketa edota erdi mailako nahiz goi-mailako heziketa-zikloren bat egin dutenak, lanbidean nahikoa prestakuntza eta trebakuntza dutela uste izango da honako dekretuaren ondorioetarako.
Arau orokor gisa a) puntuan ezarritako baldintzak betetzen ez direnean, nahikoa izango da nekazaritzako jardueran bost urte baino gehiago egin dituela egiaztatzea.
¿ Nekazari gazteei dagokienez, aurreko atalean ezarritakoa betetzen ez badute, nekazaritzan bi urteko lanbide-esperientzia dutela egiaztatu behar dute edo nekazaritzarako prestatzeko ikastaro trinko bat egin izana, edo nekazaritza-adarreko etengabeko prestakuntzan gutxienez ehun eta berrogeita hamar (150) orduko ikastaroa egin izana. Nolanahi ere, ustiategia jarri ondoren 3 urteko epea eman ahal izango da beharrezko lanbide-prestakuntza eta trebakuntza eskuratzeko.
¿ Dekretu honetan aurreikusitako laguntzak elkarren artean bateragarriak izango dira, betiere, koherenteak badira eta laguntzen zenbatekoak, nola bakarka, hala beste laguntza batzuekin batera hartuta, ez badu gainditzen onuradunak garatu beharreko jarduerari edo laguntzaren xedeari dagokion kostua. Beste dirulaguntza batzuk lortzearen ondorioz muga hori gaindituz gero, dekretu honetan araututako dirulaguntzak emateko ebazpena aldatuko da.
¿ Halaber, beste laguntza-erregimen batzuei jarraiki Erkidegoan aplikatzen diren beste politika eta neurri batzuekin koherenteak izan behar dute eta Erkidegoko araudiak ezartzen dituen muga orokorrak nahiz sektorialak errespetatuko dituzte. Hori horrela, dekretu honen bidez ez da laguntzarik emango honako hauek finantzatzeko:
Merkatu Antolakunde Bateratuen esparruan emandako laguntza lor dezaketen programak eta neurriak, bi laguntzak bateragarriak direla beren beregi ezarri ezean.
Ekoizpena Merkatu Antolakunde Bateratuaren esparruan ekoizpenari edo Erkidegoko laguntzari ezartzen zaizkion mugen gainetik handitzea helburu duten inbertsioak, baita zuzeneko laguntza-erregimenak ere.
¿ Neurri honekin honako helburu espezifiko hauek lortu nahi dira:
Ustiategietako ekoizpenak merkatu beharrei egokitzeko egiten diren inbertsioen alde egitea eta, bereziki, honako jarduera hauek lortzeko egiten diren inbertsioen alde: ekoizpenen kalitatea hobetzeko, elikagaien segurtasuna eta ekoizpenen trazabilitatea indartzeko, ekoizpenak urtaroka mugatzeko, eta/edo ekoizpenak normalizatzeko eta aurkezteko.
Ustiategien errentagarritasuna hobetzeko inbertsioen alde egitea, bereziki, honako jarduera hauek lortzeko inbertsioak: ekoizpen-gastuak murrizteko, energia-gastua murrizteko, IKTak erabiltzeko, produktibitatea handitzeko (kasuan kasu), ganadua genetikoki hobetzeko, eta/edo ekoizpenak, elikagaiei ez dagozkienak barne, dibertsifikatzeko.
Ustiategi baten ekoizpen-gaitasuna handitzeko inbertsioen alde egitea, eta horrela, ustiategien etekin osoa hobetuko da; bereziki, lurretarako, makineriarako eta instalazioetarako inbertsioen alde egitea.
Ingurumenaren iraunkortasuna hobetzeko inbertsioen alde egitea (bereziki, minden tratamendua hobetzea barne hartzen duten inbertsioak), bai eta laneko segurtasuna eta animalien higienea eta ongizatea hobetzeko inbertsioen alde ere.
Alor hauek jorratzen dituzten Batasunaren arauak betetzeko inbertsioen alde egitea: ingurumena babestea, elikagaien segurtasuna, trazabilitatea, osasun publikoa, animalien eta landareen osasuna, animalien ongizatea eta laneko segurtasuna.
Ustiategien enpresak hobeto kudeatzeko inbertsioen alde egitea.
Energian kostuak gutxitzeko inbertsio berritzaileen alde egitea (energia berriztagarriak).
¿ Hauek izan daitezke laguntza hauen onuradunak:
Nekazaritzako ustiategien titular nagusiak direnak laguntza eskatzen den unean, dekretu honetako 9 eta 10. artikuluetan adierazitako laguntzaren onuradun diren nekazari gazteak salbu, eta
Ustiategiko etekin orokorra hobetzeko inbertsio materialak edo ez-materialak egiten dituztenak eta kasuan kasuko inbertsioei aplika dakizkien Batasuneko arauak betetzen dituztenak.
¿ Inbertsioak nekazaritzako ustiategietako errendimendu orokorra hobetzen badu, diruz lagunduko dira honako alor hauek hobetzen dituztela justifikatzen dituzten proiektuak:
Ustiategien lehiakortasuna hobetzea: ustiategiaren errentagarritasuna zuzenean hobetzen dituzten inbertsioak, edo aipatu hobekuntza gerora egiteko aukera ematen duten inbertsioak, ekoizpenak merkatuaren beharretara egokituz edo balio erantsi handiagoko nekazaritza eta basogintzako ekoizpenak lortuz.
¿Ustiategien kudeatzeko kalitatea hobetzea: ustiategia modu eraginkor, arin eta seguruagoan kudeatzea sustatzen duten inbertsioak, hala nola, informatikako sistemetarako eta programetarako inbertsioak, lan-segurantzarako baliabideak, IKTak, eta aholkularitza-gastuak izateko inbertsioak, besteak beste; 13. artikuluan xedatutako aholkularitza-gastuak barne hartzen ez dituzten inbertsioak salbu.
Ustiategien iraunkortasun ez ekonomikoa hobetzea: ekoizteko baldintzak hobetzeko inbertsioak, betiere, Batasuneko eskakizunetatik haratago, ingurumena, eta animalien higienea eta ongizatea babesteko badira.
Kasu guztietan, ustiategiaren errendimendua hobetu dela egiaztatu behar da, guztia justifikatzen duen memoria bat aurkeztuz edo, Administrazioak zehazten dituen kasuetan, ustiategiaren Hobekuntza Plan bat aurkeztuz, inbertsioa egin eta bost urtera.
¿ Inbertsioak Batasuneko arauak betetzeko egiten badira, Batasuneko arau berriak betetzera zuzendutako inbertsioek bakarrik jasoko dute laguntza. Kasu horretan, nekazariei graziazko epea eman ahal izango zaie adierazitako arauak betetzeko. Epea ez da 36 hilabetetik gorakoa izango arau horiek nekazaritzako ustiategietarako derrigorrezkoak diren unetik aurrera.
Nekazari gazteen instalaziorako laguntzen onuradun diren nekazari gazteen kasuan, jada existitzen diren Batasuneko arauak betetzeko egiten diren inbertsioak diruz lagundu ahal izango dira ere, baldin eta inbertsio horiek 9. artikuluak (nekazari gazteek ustiategiak jartzeko laguntzari buruzkoak) aipatutako enpresa-planean agertzen badira. Kasu horretan, aipatu arauak betetzeko graziazko aldia gehienez 36 hilabetetakoa izango da, araua indarrean jartzen den datatik aurrera.
Bi kasuetan, honako alor hauetako arauak bete behar dituzte: ingurumena babestea, elikagaien segurtasuna, trazabilitatea, osasun publikoa, animalien eta landareen osasuna, animalien higienea eta ongizatea eta laneko segurtasuna.
¿ Artikulu honetako 3. idatz-zatian adierazitako inbertsioei dagokienez, laguntzaren gehieneko kopurua (laguntzaren intentsitatea) diruz lagun daitekeen inbertsioaren balioaren % 50era bitartekoaizan daiteke, ustiategia mendian edo hondatutako zonaldean edo Natura 2000 zonaldean kokatzen bada. Gainerako kasuetan, intentsitate hori diruz lagun daitekeen inbertsioaren balioaren % 40ra bakarrik iritsiko da. Instalatzen diren nekazari gazteak inbertsioak egiten badituzte, eta gazte horien enpresa-planaren esparruan, dirulaguntza ehuneko 10 puntu gehitu ahal izango da mota guztietako guneetan.
Gehieneko horiek gainditu gabe, inbertsio jakin baterako ezartzen diren portzentajeei diruz lagun daitekeen inbertsioaren balioaren % 5a erantsi ahal izango zaie, lurralde historiko bakoitzean ezartzen diren irizpideak gorabehera. Horretarako, ustiategiko titularrak nekazaritza eta ingurumeneko ustiapen-kontratua sinatu behar izango du.
¿ 4. idatz-zatian jasotako inbertsioen kasurako, laguntzaren intentsitateak ezin izango du, inola ere, diruz lagun daitekeen inbertsioaren balioaren % 20 gainditu.
¿ Lagun daitezkeen inbertsioei dagokienez, dekretu honetako 5. artikuluan adierazitako inbertsioei uztartutako baldintza orokorrak aplikatuko dira hurrengo berezitasunekin:
Ez dira diruz lagunduko bigarren eskuko makinaria eta tresneria erosteko inbertsioak.
Gauzez ordaindutako inbertsioen kasuan, diruz lagundu daitezkeen gauzak proiektua ezartzeko lanaren araberakoak izango dira, dekretu honetako 5.3 artikuluan adierazitakoari jarraiki.
Ez dira diruz lagunduko makineriaren eta tresneriaren mantentze-lanetarako eta horiek berritzeko inbertsioak. Berritzeko inbertsioak izango dira dagoen makineria edo tresneria beste batez ordezkatzean eta ez denean justifikatzen argi eta garbi hobekuntza teknologikorik edo berritzailerik egon denik.
Neurri honetatik ez dira nekazal turismoko inbertsioak babestuko, ezta, orokorrean, nekazaritzakoak ez diren aniztasunei zuzendurikoak (311 neurria). Halaber, ez dira diruz lagunduko basogintzako inbertsioak edota basoetarako makineriakoak. Salbuespena izango dira basoko landareen eta/edo landare apaingarrien haztegiak.
Neurri honetatik ez dira babestuko norberaren ustiategia eraldatu eta merkatuan jartzeko inbertsioak.
¿ Merkatu Antolakunde Bateratuen esparruan laguntzak eskura ditzaketen programa eta neurriekiko bateragarritasunari dagokionez, 1698/2005/EE Erregelamenduko 5. artikuluko 6. idatz-zatian aurreikusitako salbuespena bakarrik aplikatuko da fruta eta barazkien sektorean. Irizpidea honakoa izango da: Fruta eta Barazkien Ekoizleen Elkarteren bateko (FBEE) kideren baten ustiapenetarako inbertsioak badira, inbertsio horiek FBEEk sustatu eta finantzatzen baditu eta FBEEko kide izateagatik ekarpen ekonomiko jakin batzuk jasotzen badira, inbertsio horiek ez ditu programa honek diruz lagunduko; fruta eta barazkien MABek finantzatu ahal izango ditu soilik.
Nekazari batek bakarka egindako inbertsioa bada, FBEE bateko kide, eta horiek nekazariak berak pentsatu, erabaki, finantzatu eta bideratu baditu, programa honen kontura bakarrik finantzatuko dira.
Ez dira barazki eta fruten MABren aplikazio-eremuan sartzen nekazaritzako ustiategietako titularrek egiten dituzten inbertsioak, horiek banakakoak edo taldekoak izan, FBEE bateko kide ez badira.
Laguntzak gainjartzen ez direla egiaztatzeko, FBEEk kide guztien zerrenda sartuko dute laguntzen eskaeran, bai neurri honetatik, bai fruta eta barazkien MABtik. Bateraezintasun hori ez gertatzeko arau eta irizpide administratiboak ezarri dira, eta horien kontrol gurutzatua EAEko Erakunde Ordaintzaileak egingo du.
¿ Laguntza emateko lehentasuna izango duten proiektuak izango dira nekazari gazte edo emakume diren ustiategietako titularrek aurkeztutakoak, eta artikulu honetako 1. idatz-zatian aurreikusitako neurrien berariazko helburuei lotutako lehentasunezko inbertsiotzat hartuko dira.
¿ Nekazaritzako sektorean gazteak sartzea errazteko, nekazari gazteei lehenengo aldiz ustiategiak jartzeko laguntza osagarriak emango zaizkie; horretarako ustiategia jartzen duten unetik lehenengo 18 hilabeteen barruan eskabidea aurkeztu behar izango dute eta honako baldintzak bete:
18 urte beteta izatea, baina 40 baino gutxiago izatea, ustiategia jartzen duten unean.
Lanbide-gaitasun egokia izatea, dekretu honetako 6. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Edonola ere, gehienez ere 36 hilabeteko epea eman ahal izango da laguntza ematen den egunetik aurrera, gazteak baldintza hori bete ahal izan dezan, betiere, enpresa-planak behar hori jasota badu.
Nekazaritzako jarduerak garatzeko enpresa jarduerarako plana aurkeztea. Enpresa-planean, gutxienez, alderdi hauek sartuko dira:
Nekazaritza edo basogintzako ustiategiaren hasierako egoeraren eta enpresa-proiektuaren deskribapena, ustiategi berriko jardueren garapenaren fase eta helburu zehatzekin.
Informazio zehatza inbertsioei, prestakuntzari eta aholkularitzari buruz, bai eta indarreko legedia errespetatuz ustiategian aurreikusitako jarduerak garatzeko beste edozein alderdiri buruz ere.
Oro har, proiektuaren bideragarritasuna frogatzeko beharrezkotzat jotzen den informazio guztia. Enpresa-planak, planean aurreikusitako hirugarren jarduera-urtea bukatzean, NLUko 6 EDUko marjina gordina, gutxienez, aurreikusi behar du. Diru-sarrerak izateko hiru urte baino epe luzeagoa behar duten zur-laboreen kasuan, marjina betetzeko epea enpresa-planean ezarritakoa izango da.
Legeak ezartzen dituen ingurumen-betekizunak proiektuak nola beteko dituen azaltzen duen informazioa.
Plana ebaluatu egingo da, dekretu honetako 27. artikuluan, laguntzak kudeatzeari buruzkoan, ezarritako prozedurarekin bat etorriz.
¿ Nekazari gazte batek lehenengo ustiategia jartzeak ustiategiko kudeaketaren eta ondasun eta eskubideen erantzukizun zibila eta fiskala onartzea ekarriko du. Honako modalitate hauen bidez egin ahal izango da:
Nekazaritzako ustiategiaren titulartasun esklusiboa, ustiategia erosi, jarauntsi, oinordetza-itunaren bidez eskuratu, dohaintza gisa onartu, errentan, partzuergoan edo indarreko legeekin bat datorren beste edozein eskualdaketa kontratu hartu duelako.
Nekazaritzako ustiategiko titularkide egitea, betiere, une berean hurrengo baldintzok betetzen badira:
Titularrak eta nekazari gazteak kontzeptu hauek gutxienez sei urtez eta hein berean banatuko dituztela hitzartzea: gerentzia-erantzukizunak, ustiategiaren emaitza ekonomikoak, ustiategiaren kudeaketaren arriskuak eta egingo diren inbertsioak.
Beste titularrak jabetzaren heren bat, gutxienez, nekazari gazteari transmititzea; hots, ustiategia osatzen duten elementuen herena, gutxienez, transmititzea. Zati horren erabilerak eta aprobetxamenduak ustiategian integraturik egoten jarraituko du.
Finkatzen den nekazari gazteak Enpresa Planean makinen eta instalazioen erabilgarritasuna eta horiek ustiategiaren ekoizpenarekin bat datozela bermatzea.
Izaera juridikoko elkarte batean bazkide egitea. Elkarte hori lehendik sortutakoa edo sortu berria izan daiteke, eta nekazaritza ustiategi baten titulartasuna izan behar du. Hala gertatzen denean, ustiategia jartzen duen gazteak erakundearen kapitalean gutxienez partaidetza-maila bat eta erakundearen kudeaketaren arrisku eta erantzukizun zibil, fiskal eta sozialak bere gain hartu behar izango ditu; partaidetza-maila hori gutxienez beste kideena bezalakoa izango da.
¿ Nekazaritzako ustiategi batean lehenengo aldiz instalatzen den gazteak titular nagusia dela (gutxienez 0,5 NLU) egiaztatu behar izango du neurri honetan ezarritako proiektuaren azken ebaluazioaren aldia iritsi baino lehen (instalaziotik hiru urte). Edonola ere, ustiategiko titulartasuna denbora partzialean izatea ahalbidetuko zaie, landa-esparruan garatutako beste jarduera batzuekin bateratzen badu nekazaritzako jarduna.
¿ Lehenengo instalazioari emaniko laguntza, hartatik eratorritako gastuak eta inbertsioak laguntzera zuzendurikoa, prima bakar modura, interesetarako hobari modura edo bien konbinazio bezala eman ahal izango da. Bai prima bakarra, bai interesetarako hobaria ez da 40.000 euro baino gehiagokoa izango NLUko, onuradun bakoitzak gehienez NLU bakarra izanik. Bien konbinazioaren kasuan, laguntza ez da 55.000 euro baino gehiagokoa izango NLUko, onuradun bakoitzak gehienez NLU bakarra izanik.
¿ Laguntzaren zenbatekoa ezartzeko, honako irizpide eta haztapen hauetan oinarrituko da:
Ustiategia jartzen den lursailaren orografia: gehienez 22 puntu (batez besteko malda handiagoa izanez gero, puntuazio handiagoa).
Proiektuak eskatzen duen inbertsio bolumena: gehienez 22 puntu (inbertsioa handiagoa izanez gero, puntuazio handiagoa).
Proiektua egingo den gunearen isolatze edo deslandatze maila: gehienez 22 puntu (isolatzea edo deslandatzea handiagoa izanez gero, puntuazio handiagoa).
Proiektuaren elkartegintza maila: gehienez 17 puntu (elkartegintza maila handiagoa izanez gero, puntu gehiago; atal honetan gehienezko puntuazioa izango da erkidegoan ustiatzeko kooperatiba edo formulentzat).
Nekazaritza eta ingurumeneko kontratua sinatzea edo kalitate bereizgarriak edo jatorri deiturak dituzten produktuak ekoiztea: gehienez 17 puntu (puntu osagarriak emango dira nekazaritza eta ingurumeneko kontratuak sinatu edo kalitate bereizgarrietara edo jatorri deituretara atxikita egoteagatik).
¿ Aurreko artikuluan jasotako laguntzaz gain, Estatuko laguntza osagarria eman ahal izango zaie nekazari gazteei, artikulu horretan zehaztutako betekizun, irizpide eta prozedurei jarraiki.
¿ Laguntza osagarri horren gehienezko zenbatekoa ULUko 25.000 eurokoa izan ahal izango da, baldin eta aurreko artikuluan ezarritako laguntzarekin batera ULUko 55.000 euro gainditzen ez badira, onuradun bakoitzeko gutxienez 1 ULU. izanik.
¿ Nekazaritzako jarduera bertan behera utzi nahi duten nekazariei lagapena errazteko, nekazaritzako ustiategietako lurren mugikortasunaren alde egiteko eta sektorea gaztetzera zuzendutako neurriak osatzeko asmoz, nekazaritzako ustiategietako titularrak nekazaritzako jarduna behar baino lehen uzteagatiko laguntzen onuradun izan ahal dira, pertsona fisikoak edo pertsona juridiko baten bazkide izan alde batera utzita.
¿ Laguntza horren onuradun izan ahal izateko, nekazaritzako ustiategietako titularrak (lagatzaileak) hurrengo betekizunak bete behar ditu:
Lagapena egiteko unean, 55 urte baino gutxiago ez izatea eta oraindik erretiratzeko adina bete ez izatea.
Nekazaritzako jardueran nekazari profesional gisa jardun izatea, ustiategia laga aurreko hamar urteetan (nekazari profesionalaren definizioa 13/1995 Legean, nekazaritza modernizatzeari buruzkoan, eta uztailaren 8ko 168/1997 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan lehentasuna duten nekazaritzako ustiapenak arautzekoan, jasotzen da).
EAEko Ustiategien Erregistroan behar bezala inskribatutako nekazaritzako ustiategi bateko titular edo titularkide izatea; alta-egoeran egotea Gizarte Segurantzaren nekazaritzako erregimen berezian, bere nekazaritzako jardueraren arabera; halaber, kotizazioak ordainduta eta zerga-betebeharrak beteta izatea.
Nekazaritzako jardun oro edo merkataritza-xedea duen eta nekazaritzarekin zerikusia duen jarduera oro behin betiko uztea, eta, gutxienez, 10 urteko epez ustiategiko azalera osoa nekazari gazte bati edo lurzoruaren fondoa kudeatzeko ardura duen erakunde bati lagatzea. Azken erakunde horrek hartzaile bati esleituko dizkio ondoren, jarraian datorren idatz-zatian ezarritako baldintzak betez gero.
Ustiategi intentsiboei dagokienez, ustiategiko elementu guztiak eskualdatuko dira. Nolanahi ere, eskualdatu beharreko gutxieneko azalera 4 hektareakoa izango da NAEtik, eta eremu horri edo ustiategi intentsiboari egotzi dakiokeen marjina gordina 4 EDUkoa izango da gutxienez.
Horretarako, lagatzaileari dagozkion ustiategiaren lurrak edo ustiategi intentsiboko elementuak ez dira % 20 baino gehiago murriztuko eskualdatzea egin aurreko hiru urteetan, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasua gertatu ezean.
Era berean, onuradunak ekoizpen-kuotak, erreferentzia-kopuruak, sarien gaineko kuotak eta ustiategiari dagozkion gainerako eskubide eskualdagarriak eta administrazio-emakidak utzi behar dizkio lagapen-hartzaileari edo aurreko idatz-zatian ezarritako erakundeari, betiere, emakida egin duen pertsonarekin bat etorrita.
Nekazaritzako jardueran erretiro aurreratua hartzen duena pertsona juridiko baten bazkidea bada, horrek aurreko epigrafeetan dauden betekizun subjektiboak beteko ditu eta lagatzen duen partaidetzak gutxienez d) letrako betekizunak.
¿ Laguntza hauek eskuratzeko, lurren jabe egiten diren lagapen-hartzaileek, nola pertsona fisikoak hala juridikoak izan, dekretu honetako 4. artikuluan ezarritako baldintzez gain, honako baldintza hauek ere bete behar dituzte:
Lagatzailearen ondorengoa izatea, nekazaritzako ustiategiaren titular legez, edo bere pentzura hartzea libre geratzen den lur osoa edo lur horren zati bat.
40 urte baino gutxiago izatea.
Lanbide-gaitasun egokia izatea, dekretu honetako 6. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Pertsona juridikoei dagokienez, bazkide guztiek bete behar dute baldintza hori. Hala ere, foru-organo eskudunek salbuespenak ezarri ahal izango dituzte, kasu bakoitzaren inguruabarrak eta nekazaritzako sektorearen berezitasunak kontuan hartuta.
Lagako zaion ustiategian gutxienez 10 urtean jarduera nagusia nekazaritza izango dela hitzematea.
Alta-egoeran egotea Gizarte Segurantzaren dagokion erregimenean, bere nekazaritzako jardueraren arabera; halaber, kotizazioak ordainduta eta zerga-betebeharrak beteta izatea.
Lagatzen zaion ustiategia EAEn ofizialki ezarritako erregistroetan inskribatzea.
Lagatzailearen ezkontidea ezin izango da lagapen-hartzailea izan.
¿ Lurren lagapena honako negozio juridiko hauen bidez egingo da:
Jabetza salerosketa bidez edo dohaintzan emanez eskualdatzea, eskritura publikoa eginez. Irabazpidezko ondasunen eskualdaketa bada, eskualdaketaren eskritura publikoa ezkontide biek egingo dute.
Errentamendua bada, landa-errentamenduen legean xedatutakoarekin bat etorriz egingo da eta lagapen-hartzaileak gutxienez 10 urte emango ditu bertan.
Gozamenaren eskualdaketa a) idatz-zatian azaldu den erara egingo da, eta gutxieneko indarraldi klausula jasoko du, lagapen-hartzaileak Gizarte Segurantzaren edozein erregimenen bidez erretiro-pentsioa lortzeko eskubidea eduki arte.
Aurreko idatz-zatian ezarritakoa gorabehera, eta gainerako baldintzak betetzeari kalterik egin gabe, lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen artean lehen graduko ahaidetasuna badago, erretiroa hartzen duen nekazariari dagokion ustiategiaren NAE eskritura publikoan formalizatuko den behin betiko eskualdaketa errealaren bidez laga behar dela ezar dezakete foru-organo eskudunek.
Edonola ere, 1. idatz-zatiko negozio juridikoak gauzatzeko erabiltzen diren kontratuetan jasota geratuko da horiek eteteko arrazoia izango dela lagapen-hartzaileak 3. idatz-zatian finkatutako betekizunak ez betetzea. Lagapen-hartzaileak bere gain hartutako kontratuak bete gabe uzten baditu, 22. artikuluan (ez-betetzeak) finkatutakoari kalterik egin gabe, kontratu horiek eteteko ekintzak aurrera eramango dituela aginduko du lagatzaile onuradunak, eskabidea aurkezteko unean.
Lagatzaileak aukera izango du laguntza eskuratzeko, lurrak errentan hartuta badauzka ere, edo lurrak jabetza ez den beste edukitze-modu batean badauzka ere. Horretarako, jabearekin kontratua likidatu ondoren, jabeak konpromisoa hartu behar du lur horiek saltzeko edo sei hilabeteko epean eskatutako baldintzak betetzen dituen lagapen-hartzaile bati errentan emateko, edo jabeak lurrak erabiltzeko konpromisoa hartu behar du, betiere, lagapen-hartzaileak bete beharreko baldintzak betetzen baditu.
¿ Hona hemen zertan datzan erretiro aurreratua hartzen duten nekazarientzako laguntza:
Kopuru finkoa duen urteko kalte-ordaina, gehienez 12.000 eurokoa urteko, honako baldintzak dituzten nekazaritzako ustiategien jabeei: Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar dute, ustiategi intentsiboak edo lurrak izan behar dituzte eta erretiratzeko adina baino lehen bere jarduerari behin betiko utzi behar diote.
Aurreko idatz-zatian aipatutako onuradunentzako urteko kalte-ordain osagarria, gehienez ere 6.000 eurokoa urteko; horren zenbatekoa lagatako lur edo ustiategi intentsiboen marjina gordinaren araberakoa izango da.
Ustiategi bat hainbat lagatzailek eskualdatzen badu, ustiategi osorako emandako laguntza orokorraren kopuru orokorrak ezin izango du lagatzaile baterako aurreko paragrafoan adierazitako zenbatekoa gainditu (18.000 euro). Kasu horretan, laguntzaren zenbatekoa eskualdatzen duen titular bakoitzari dagokion portzentajearen arabera hainbanatuko da.
Behar baino lehen lagatzeari emandako laguntza 10 urtez luzatuko da gehienez ere ematen denetik, eta, edonola ere, onuradunak 70 urte betetzean edo Gizarte Segurantzaren erretiro-pentsioa jasotzen hastean amaituko da.
Lagatzaileak Gizarte Segurantzatik pentsioa jasoko balu erretiratzeko ohiko adina bete baino lehen, laguntzaren zenbatekoa pentsio horri dagokion zenbatekoaren arabera murriztuko da, ardurapeko seme-alaba bakoitzeko familiako prestazioa edo alarguntzako pentsioa jasotzen denean izan ezik, horiek bateragarriak baitira aipatu laguntzekin.
¿ Espediente batean lagatzailea emakumea bada, lehentasuna izango da laguntza hartzerakoan.
¿ Nekazari eta basozainei beren ustiategiak egokitzen, hobetzen eta kudeatzen laguntzeko xedez, eta horien etekin globala handitzen laguntzeko xedez, EAEko nekazaritza eta basogintzako ustiategietarako kudeaketa‑, ordezkapen‑ eta aholkularitza‑zerbitzuak ezartzeko edo egokitzeko laguntzak emango dira.
¿ Laguntzaren onuradun izan daitezke EAEko nekazaritzakoustiategiei aholkularitza‑zerbitzuak ematen dizkieten erakunde pribatu aintzatetsiak eta basogintzako ustiategien aholkularitzarako basozainen elkarteak edo haiek osaturiko sozietate instrumentalak. Aipatu erakundeek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
Nekazaritzako ustiategien aholkularitzarako erakunde pribatuek nekazaritzako ustiategien aholkularitzarako erakundeei buruzko abenduaren 26ko 272/2006 Dekretuan ezarritako baldintzen arabera aintzatetsita egon behar dute.
Basogintzako ustiategiei aholkularitza ematen dieten basogintzako elkarteak laguntzaren onuradun izateko, Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederakundekoak izan behar dira, baso-kudeaketa iraunkorreko planak ezartzeko aholkularitza eskaintzeko akreditaturiko erakunde moduan.
¿ Erabateko aholkularitza eskaintzeko asmoz, EAEko esparruan zerbitzuak eskaintzen dituzten nekazaritzako ustiategien aholkularitzarako erakundeek beren aholkularitza‑jarduera ondorengo gai hauetara zabaldu behar dute nahitaez:
Kontseiluak irailaren 29an emandako 1782/2003/EE Erregelamenduko 4. artikuluak eta III. eranskinak azaltzen dituzten gaietan ¿hots, osasun publikoko, animalien eta landareen osasuneko, ingurumeneko eta animalien ongizateko gaietan¿ kudeaketako lege-betekizunetan hobekuntzak egiteko diagnosiak eta proposamenak. Xedapen horiek urtarrilaren 25eko 20/2005 Dekretuaren II. eranskinean ageri dira.
Irailaren 29an Kontseiluak emandako 1782/2003 Erregelamenduko IV. eranskinean ezarritako esparruan oinarrituriko urtarrilaren 25eko 20/2005 Dekretuaren I. eranskinean zehaztutako nekazaritza eta basogintzako eta ingurumeneko baldintza onetan hobekuntzak egiteko diagnosiak eta proposamenak. Diagnostiko eta proposamen horiek lurrazalaren baldintza espezifikoetan arreta jarriko dute, eta aintzat hartuko dira klimaren eta lurraren baldintzak, dauden ustiapen-sistemak, lurren erabilera, laboreen txandaketa, nekazaritza-ustiapenaren praktikak eta ustiapen-egiturak. Baina nekazaritza-praktika onen erreferentzia-mailaren gainetik dauden nekazaritza-praktika onen neurriak eta ingurumen-neurriak daudenean, azken horiek beteko dira.
Nekazari gazteak nekazaritzako jardueran hasteko proiektuen monitoretza eta tutoretza.
Nekazaritza eta basogintzako ustiategietan laneko segurtasunari buruzko arauak (batasuneko legedian oinarriturik).
Ustiategiko titularrek ordezkapenetarako pertsonak kontratatzeko aholkularitza.
Ustiategiko ekoizpena hobetzeko aholkuak ematen dituen aholkularitza teknikoa, bai eta balorazioa egiteko adierazle partzialen eta bukaerako adierazleen ezarpena ematen duena ere.
Aholkularitza ekonomikoa eta finantzarioa. Hauek sartuko dira aholkularitza horren barnean: balantzeak eta emaitzen kontuak egitea, indize ekonomikoen interpretazioa, bideragarritasun-azterketak egitea, ekoizpen-kostuen analisiak eta kontabilitateko kudeaketa, oro har.
Hauekin loturiko aholkularitza laborala, fiskala eta juridikoa: laneko kontratuak, nominak, likidazioak (Gizarte Segurantza eta PFEZ), BEZ, sozietateen gaineko zerga eta hirugarrenekin egindako eragiketak.
Nekazaritza eta ingurumeneko kontratuetan aholkularitza jaso eta horiek lantzea.
Goiko atalean aipatutakoez gain, kudeaketa-, ordezte- eta aholkularitza-zerbitzu osoagoa eta integralagoa eskaintzeko, beste gai batzuk ere jorratu daitezke aholkularitzan.
¿ Aholkularitza-zerbitzuak emango dituzten erakundeek Kontseiluak irailaren 29an emandako 1782/2003 Erregelamenduko 15. artikuluan informazioa edo datu pertsonalak nahiz indibidualak ez dibulgatzeari buruz xedatutakoa bete behar dute. Informazio hori abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, datu pertsonalak babesteari buruzkoan, xedatutakoaren menpe dago.
¿ Laguntza prima zuzen bakarrean emango da, eta zerbitzuetakoren bat ezarri edo zabaldu ondorengo lehen bost urteetan gastu hauek estaliko ditu: ondasun inbentariagarrietan egindako inbertsioak (ez dira onartuko ondasun higiezinak erostea, eraikitzea edo hobetzea), prestakuntza-gastuak eta langile berriak kontratatzeagatik izandako gastuak.
Ondasun inbentariagarrietako inbertsioei eta prestakuntza‑gastuei dagokienez, diruz lagun daitezkeen gastuen % 50era iritsi ahal izango da laguntza. Portzentaje hori 10 puntuko tarteetan txikituko da urtetik urtera hurrengo lau urteetan. Seigarren urtean laguntza desagertu egingo da.
Lanpostuak sortzeagatik ematen den dirulaguntzak aholkularitza-zerbitzuaren jardueraren lehen bost urteetan emango dira, eta urtesariak ezin dira soldaten kostuaren % 60 baino handiagoak izan. Laguntza urtero tarte beretan txikitzen joango da, eta seigarren urtean desagertu egingo da. Gazteak eta emakumeak kontratatzen dituztenek lehentasuna izango dute. Enplegua sortzeagatik laguntza jasotzeko, langile-kopuruan hazkunde neto bat egon behar da, aurreko hamabi hilabeteen batez bestekoarekin alderatuz.
Lanpostuak sortzeko laguntza 1998/2006 (EE) Erregelamenduaren araberako de minimis erregimenean emango da, eta horrek erakunde onuradunaren laguntza publikoa gehienez ere 200.000 eurora mugatuko du, hiru urtez behin.
Laguntzak jasoko dituzten erakundeek konpromisoa hartu behar dute laguntza bukatu eta, gutxienez, bost urtez, bulegoetan zerbitzua emateko eta lanpostuen okupazioari eusteko; hain zuzen, dirulaguntzak lortzeko bidea eman duten lanpostu horiei eusteko.
¿ Ustiategiko etekin ekonomiko eta ingurumeneko etekin orokorra hobetze aldera, laguntzak emango zaizkie borondatez aholkularitza-zerbitzuak erabiltzen dituzten nekazaritza eta basogintzako ustiategietako titularrei, betiere, hurrengo baldintzak beteta:
Nekazariek jasoko duten aholkularitzak honakoak jorratuko ditu, gutxienez:
1782/2003 Erregelamenduko 4 eta 5. artikuluek nahiz III eta IV. eranskinek ezarritako derrigorrezko kudeaketako betekizunak eta nekazaritza eta basogintzako eta ingurumeneko baldintza onak, eta horien ondorengo aldaketak. Baldintza horiek, EAErako, urtarrilaren 25eko 20/2005 Dekretuan jasorik daude.
Laneko segurtasunari buruzko arauak, Batasuneko legedian oinarriturikoak.
Ustiategiaren bideragarritasun-analisia.
Nekazarientzako aholkularitza-zerbitzuak Eusko Jaurlaritzako NAESen 272/2006 Dekretuak ezarritako prozedurari jarraiki onartutako erakundeek emanikoak izango dira. Basogintzako langileei aholkularitza emateko zerbitzuak (basogintzakoak bakarrik diren ustiategiak) Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederakundeak emango ditu, lurraldeetako elkarteen bitartez edo haien erabateko partaidetza duten sozietate instrumentalen bitartez.
Aholkularitza-zerbitzuak emango dituzten erakundeek Kontseiluak irailaren 29an emandako 1782/2003 Erregelamenduko 15. artikuluan informazioa edo datu pertsonalak nahiz indibidualak ez dibulgatzeari buruz xedatutakoa bete behar dute. Informazio hori abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, datu pertsonalak babesteari buruzkoan, xedatutakoaren menpe dago.
Emandako aholkularitza-zerbitzuen eraginez sorturiko gastuak baimendutako erakunde aholku-emaileak faktura bidez zehaztu behar ditu. Fakturan argi azaldu behar dira kontzeptu guztiak eta ezin da, inola ere, zuzenean edo zeharka produktuen salmentarekin edo aholkularitza ez den beste zerbitzuren batekin loturiko kontzepturik azaldu.
¿ Nekazaritzako aholkularitzarako laguntzak eskuratzerakoan, hauek lehentasuna izango dute:
Irailaren 29ko 1782/2003/EE Erregelamenduko 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, ordainketa zuzenen bidez urtean 15.000 euro baino gehiago jasotzen dituzten ustiategietako titularrak.
Uztailaren 8ko 168/1997 Dekretuak lehentasunduntzat jotzen dituen ustiategietako titularrak. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Lehentasunezko Nekazaritzako Ustiategiak arautu eta EAEko lurralde historikoetako eta eskualdeetako gutxieneko laborantza-unitateak ezartzen ditu.
Maiatzaren 17an Kontseiluak emandako 1257/1999/EE Erregelamenduaren arabera desfaboratuak diren zonaldeetan, Natura 2000ren zonaldeetan edo nekazaritza eta ingurumeneko ustiapen-kontratuan ageri diren beste zonalde kaltebera batzuetan dauden ustiategien titularrak.
Gazteak edo emakumeak diren ustiategi-titularrak,nekazaritza eta ingurumeneko konpromisoak hartu dituzten titularrak, elikagaien kalitate-programetan parte hartzen duten titularrak edo EAEko administrazioekin nekazaritza eta ingurumeneko ustiapen-kontratuak izenpetzen dituztenak.
Aurreko hiru urteetan 120.000 euro baino gehiagoko inbertsioak egin dituzten ustiategi-titularrak, edo hobetze-plan baten barruan, 60.000 euro baino gehiagoko inbertsioak egin dituzten titularrak. Inbertsio horiek Euskadiko nekazaritza-administrazioak finantzatu edo sustaturikoak izango dira.
Aintzatetsitako erakunde batekin, neurriaren helburuetan zehaztutako modalitateen artean, aholkularitza-modalitate bat baino gehiago kontratatzen dituzten ustiategi-titularrak.
¿ Basogintzako aholkularitzarako laguntzak eskuratzerakoan, hauek lehentasuna izango dute:
Baso-lurretan 20 ha jarrai edo 35 ha jarraigabe baino gehiago dituzten ustiategietako titularrak.
Maiatzaren 17an Kontseiluak emandako 1257/1999/EE Erregelamenduaren arabera desfaboratuak diren zonaldeetan, Natura 2000ren zonaldeetan edo nekazaritza eta ingurumeneko ustiapen-kontratuan ageri diren beste zonalde kaltebera batzuetan dauden ustiategien titularrak.
¿ Laguntza urteko prima zuzen batean emango da. Laguntzaren zenbatekoa ezin da zerbitzuak fakturaturiko urteko kostearen % 80 baino handiagoa izan, ez eta zerbitzu eta ustiategi bakoitzeko 1.500 euro baino gehiagokoa ere.
Laguntzak oinarrizko prima bat izango du, eta prima hori, gehienez, ustiategiko eta urteko, 1.000 eurokoa izango da. Ustiategia maiatzaren 17an Kontseiluak emandako 1257/1999/EE Erregelamenduaren arabera desfaboratuak diren zonaldeetan edota Natura 2000ren zonaldeetan kokaturik badago, prima hori % 20 haziko da, gehienez.
Prima horrek % 30eko areagotze osagarria jaso ahal izango du ustiategiak nekazaritza eta ingurumeneko kontratua sinatu badu Administrazioarekin, elikagaien kalitaterako programan parte hartzen badu edo Baso Kudeaketa Iraunkorreko Plana sinatzen badu.
Oinarrizko prima gehi, hala dagokionean, azaldu berri ditugun gehikuntza osagarriak fakturatutako urteko kostearen % 80 baino handiagoa denean, laguntza fakturatutako urteko kostearen % 80ra mugatuko da.
Kasuan kasuko espedientean onuraduna gaztea edo emakume nekazaria bada, lehentasuna izango dute horiek laguntza eskuratzerakoan.
¿ Ur-aurrezpenaren alde egiteko, laguntzak eman ahal izango dira hurrengo esku-hartzeetarako:
Ureztatze-lurrak hobetzea, Ureztatzaileen Elkarteetako hornitutako eta gainhornitutako azaleretan egiten dena. Modu horretan jarduerek ur-kontsumoa murriztuko dute eta kutsadura ere murriztuko dute Ureztatze Elkarteetako azpiegiturak hobetuz eta modernizatuz gero.
Ureztatze-lurrak finkatzea, eta horrela Ureztatzaileen Elkarteetako azpiegiturak hobetuko dira, gainhornitutako eremuak sortuz, eskaera gutxitzea lortuz eta horrela ur-baliabide osagarriak erabiltzen saihestuz; modu horretan, ur-baliabideek beste erabilpen batzuk izango dituzte, eta azken finean, ura aurreztuko da eta kutsadura ere gutxitu.
¿ Hauek izan daitezke laguntza hauen onuradunak:
Nekazaritzako Administrazio Autonomikoak, nekazaritzaren alorrean eskudun den sailak ordezkatuta, Arabako Foru Aldundiak nahiz beste erakunde publiko eta beste administrazio batzuk.
Ureztatzaile Elkarteak eta ureztatzeko eskubidea duten beste elkarte batzuk, lur ureztapenekin zerikusia dutenak.
¿ Hauexek dira laguntza jaso dezaketen jardun eta inbertsioetako batzuk:
Dauden azpiegitura hidraulikoak konpontzea.
Ponpaketa-, garraio- eta banaketa-sistemak aldatzea.
Ura aplikatzeko sistema aldatzea.
Drainatze-sarea hobetzea.
Ura arautzeko, gordetzeko eta kontrolatzeko gaitasuna hobetzea.
Uraren kontsumoa kontrolatzea. Kontrol-sistema bat ezartzea.
Uraren kudeaketa hobetzea.
Komunikazio-teknologiak ezartzea.
Ur gehigarriak ematea.
Arazketa-sistemetan jardutea. Garbitutako urak berriro erabiltzeko lanak.
Ureztatze-sistemetarako instalazio elektrikoak ezartzea eta hobetzea.
¿ Laguntza jaso dezaketen jardun eta inbertsioek ondorengo baldintza bete behar dituzte:
Diruz lagun daitezkeen jarduerek EAEn indarrean dagoen ingurumen-araudia, Uraren Esparru Direktibaren orientabideak eta arroa kudeatzeko planak beteko dituzte kasu guztietan.
Neurri horren garapenean, 5. artikuluan jasotako inbertsioei aplika dakizkien baldintza orokorrak aplikatuko dira.
Ureztatu daitezkeen eremuetan jardutean kontuan hartuko da interes orokorra, eta eremu horiek barne hartuko dira indarrean dagoen Estatuko Ureztatze Planean eta/edo 287/2006 Errege Dekretuan, 2007-2013 programan zehar estatuan egiten diren araudietan edo EAEk zehaztutako jarduera-planetan.
Diruz lagunduko dira soilik Arabako Lurralde Historikoan dauden ureztapen lurren azpiegituretarako inbertsioak.
Inbertsioetarako, gutxienez, balioaren % 10eko ekarpen garbia eskatuko zaie Ureztatzaile Elkarteei eta/edo ureztatzeko eskubidea duten eta aipatu ureztapenei etekina ateratzen dieten beste erkidego batzuei ere.
Ez dira barne hartuko ureztatu daitekeen azalera handitzeko inbertsioak edo aurretik zeuden ur-baliabideak handitzeko inbertsioak.
Ez dira barne hartzen partzela barruetarako inbertsioak.
¿ Proiektuak aukeratzeko eta laguntzak eman eta zenbatesteko, honako lehentasun-irizpide hauek izango dira kontuan:
Nork aurrezten duen ur gehien.
Nork murrizten duen gehien ur-eskaera.
Nork eragiten duen ureztatzaile gehienetan.
Nor dagoen modernizatuen.
Eremu horretako azpiegituren egungo egoera.
Ezarritako laborantza-motak.
Landatartasun-baldintzak.
¿ Lanak baliabide propioekin, EAEko enpresa publikoekin edo bestelakoekin gauzatu ahal izango dira, edo, bestela, hirugarren batzuekin kontratatu Sektore Publikoko Kontratuen urriaren 30eko 30/2007 Legearekin bat etorriz.
¿ Laguntza diruz lagun daitezkeen kostuen % 90erainokoa izango da.
¿ Gure ustiategietako ekoizpenaren aniztasuna eta lehiakortasuna bultzatzeko xedearekin nekazaritza eta basogintzako azpiegituren garapenaren eta hobekuntzaren bitartez, laguntzak eman ahal izango zaizkie jarraian datozen idatz-zatietan jasotako jarduerak eta inbertsio lagungarriak egiten dituztenei.
¿ Jarduera eta inbertsio lagungarri izango dira basoko pistak bezalako baso-azpiegiturak egitea eta 1698/2005 Erregelamenduko II. ardatzeko beste neurrietan jaso ez diren baso-jarduerak egitea nahiz nekazaritzaren sektoreari uztartutako azpiegiturak garatzea. Horien artean egongo lirateke, adibidez, landa-esparruko bideak, ureztapenari uztartutako bide-sarea, partzelak pilatzea eta erabilera komuneko zelaiak eta bazkarako lekuak hobetzea, toki-erakundeen lursail komunetan egiten direnean.
¿ Laguntza jaso dezaketen jardun eta inbertsioek ondorengo baldintza bete behar dituzte:
Neurri horren garapenean, 5. artikuluan jasotako inbertsioei aplika dakizkien baldintza orokorrak aplikatuko dira.
Inbertsioak nekazaritza eta basogintzako azalerak eskuratzeko izango dira, bai eta lurrak eta energia-hornidurak finkatzeko eta hobetzeko ere.
Diruz lagunduko diren jarduerek bete egin behar dute, inolako salbuespenik gabe, EAEn indarrean dagoen ingurumen-araudia.
Dirulaguntzaren xede diren lanak eta jarduerak garatzeko dokumentu teknikoek ingurumen-eragina zuzentzeko behar diren neurriak erantsiko dituzte.
¿ Laguntzak diruz lagun daitezkeen kostuen % 100 bitarte hartu ahal izango du, onuraduna ustiategiko titularra bada salbu. Kasu horretan, 8. artikuluan ahalbidetutako mugak aplikatuko dira (nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko laguntzak).
¿ Mendialdeetarako laguntza osagarriek ondorengo helburuak betetzea ahalbidetuko dute:
Nekazaritza eta basogintzako lurrak etengabe erabiliko dituztela ziurtatzea, eta, horrela, landa-komunitate bideragarria mantentzen laguntzea.
Nekazaritza eta basogintzako sistema iraunkorrak mantentzea eta sustatzea, eta ingurumen-eskakizunei arreta berezia jartzea.
Nekazariei konpentsazioa ematea, eremu horietako ekoizpena txikiagoa izateagatik errenta baxuagoa jasotzen dutelako.
¿ Laguntza hauen onuradun izango dira EAEn mendiko nekazaritzakoak bezala katalogaturiko zonaldeetan kokaturiko nekazaritzako ustiategien titularrak, pertsona fisikoak zein juridikoak izan, baldin eta 4. artikuluan ezarritako betekizunak betetzen badituzte eta, gainera, hurrengo baldintzak betetzen badituzte:
Ustiategiaren titularra izatea nagusiki.
Nekazaritzako azalera erabilgarritik gutxienez 2 hektarea ustiatzea.
Baldintzazkotasunaren derrigorrezko betekizunak betetzea.
Helbide fiskala ustiategia kokatzen den udalerrian bertan edo mugakide den eta mendiko zonalde gisa katalogaturik dagoen udalerri batean izatea eta haren titular izatea nekazaritzako kanpaina oso baten antzinatasunarekin gutxienez. Salbuespena izango da aldez aurretik zegoen ustiategi batekin jarraitzen duenaren kasua.
Hondatutako zonalde batean nekazaritzako jardunarekin jarraitzeko konpromisoa hartzea gutxienez lehenengo kalte-ordaina ordaintzen den datatik hasi eta hurrengo bost urteetan.
Hala ere, nekazaritzako ustiategiaren jabea kontratu horretatik aske gera daiteke hurrengo kasu hauetan:
Nekazaritzako jarduerari utzi eta berak landutako lurrak ustiatzen jarduera nagusitzat nekazaritza dutenek jarraituko dutela ziurtatuta dagoenean.
Ezinbestekoa denean.
Erretiro gisa, pentsioren bat hartzen duenean.
¿ Laguntza osagarriak nekazaritzako ustiategiaren lur-hektareako emango dira. Eta gutxienez 25 euro eta gehienez 250 euro artean kokatuko da Nekazaritzako Azalera Erabilgarriko (NAE) hektarea bakoitzeko. Gehieneko kopurua 100 ha-koa izango da ustiategi bakoitzeko. Hainbat nekazarik edo abeltzainek batera erabiltzen badituzte azalerak larratzerako, bakoitzak erabiltzen duen lur-kopuruaren proportzioan emango zaie konpentsazio-ordaina.
¿ Aurreko idatz-zatian aurreikusitako mugaren barruan, laguntzaren zenbatekoa onuragarria izango da beti eta honako aldagai hauen arabera modulatuko da:
Landutako nekazaritza eta basogintzako azalera.
Ustiategiaren batez besteko kota.
Ustiategitik zerbitzuen hiriguneetara arteko batez besteko distantzia.
Ustiategiaren malda.
Ustiategiaren abere-zama.
Ustiategiaren mende dauden pertsonen kopurua.
¿ Dauden premien eta baliabideen arabera, onuradunak irizpide hauetako batzuk betetzeari lehentasuna eman ahal izango diote laguntzak kudeatzeko ardura duten agintariek, laguntzak banatzeko:
Nekazari gaztea izatea.
Emakume nekazaria izatea.
Nekazaritza eta ingurumeneko kontratuak sinatu izatea ingurumeneko ustiapen-kontratuaren esparruan.
¿ Laguntza horien onuradun izan daitezke hondatutako beste zonalde batzuk bezala mugatutako EAEko zonaldeetan eta 75/268/EEE Direktibarekin eta ondorengo aldarazpenekin bat etorriz berariazko mugak dituzten zonaldeetan kokaturiko nekazaritzako ustiategien titularrak.
¿ Laguntza hauen onuradun izateko, aurreko artikuluko 2. idatz-zatian mendiko zonaldeetako konpentsaziozko laguntzen onuradunentzako adierazitako betekizun eta baldintza berdinak bete behar dira. Edonola ere, aurreko artikuluetan mendiko zonaldeei egindako aipamenak hondatutako beste zonaldeei eta berariazko mugak dituzten zonaldeei buruzkoak direla ulertuko da.
¿ Konpentsazioko kalte-ordainak ustiategiko lur erabilgarriko nekazaritza-azalerako hektarea bakoitzeko emango dira, eta gutxienez 25 euroan eta gehienez 150 euroan kokatuko da kopurua nekazaritzako azalera erabilgarriko (NAE) hektarea bakoitzeko. Gehieneko kopurua 100 ha izango da ustiategi bakoitzeko. Hainbat nekazarik edo abeltzainek batera erabiltzen badituzte azalerak larratzerako, bakoitzak erabiltzen duen lur-kopuruaren proportzioan emango zaie konpentsazio-ordaina.
¿ Laguntzak kalkulatzeko eta lehentasunak ezartzeko, aurreko artikuluko 4 eta 5. idatz-zatietan aurreikusitako korrelazio, modulazio eta betekizun berdinak aplikatuko dira.
¿ Nekazaritzako jarduerek sortzen dituzten edo sor ditzaketen ingurumen-arazoak konpontzen laguntzeko eta ingurunearekin oreka gordetzen duten ekoizpen-metodo zehatzak hobetzeko helburuarekin, horietako batzuk tradizionalak EAEn, nekazaritza eta ingurumenerako laguntzak emango zakizkie nekazaritzako ekoizleei eta lurraren kudeaketaren arduradun diren ekoizle-elkarteei, betiere, kasuan kasuko nekazaritza eta ingurumeneko kontratuak sinatuta.
¿ Laguntza horien onuradun izateko, hurrengo baldintzak bete behar dira:
Nekazaritza eta ingurumeneko kontratuek eskakizun handiagoak izango dituzte Estatuko eta Autonomia Erkidegoko legedian (17882/2003/EE Erregelamendua, 796/2004/EE Erregelamendua, abenduaren 23ko 2352/2004 Errege Dekretua, Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 25eko 20/2005 Dekretua eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2005eko uztailaren 29ko Agindua) derrigorrez zehaztutako baldintzazkotasunaren eta ongarri eta izurrien aurkako produktuen erabileraren alorrean ezarritakoen aldean.
Kontratuak 5 urterako sinatuko dira gutxienez.
Kontratua gauzatzeko garaian, kontratu bat eraldatzea eta programa honetan jasota dagoen beste kontraturen bat bihurtzea baimenduko da, baldin eta baldintza hauek betetzen baditu:
eraldaketaren ondorioz, ingurumenerako onura argia lortzen bada;
indarrean dagoen kontratua nabarmen finkatzen bada.
Halaber, nekazaritza eta ingurumeneko kontratuak indarrean dauden garaian egokitu ahal izango dira, baldin eta egokitzapena behar bezala justifikatuta badago, kontratuaren helburuak kontuan hartuta. Egokitzapena kontratua gauzatzeko epearen luzapena ere izan daiteke edo neurrietan zehaztutako beste motaren bateko egokitzapena.
Laguntza emateko sinatu den kontratua gauzatzeko aldian onuradunak ustiategi-aldaketa edo -transferentzia jasaten duenean, halabeharrezko arrazoiak agertzen direnean edo salbuespeneko inguruabarrak direnean, hari eragiten dioten xedapenak aplikatuko dira 1974/2006/EE Erregelamenduko 44, 45 eta 47. artikuluetan ezarritakoari jarraiki.
Bestalde, ezinbesteko kasutzat eta/edo ezohiko egoeratzat hartuko da administrazioaren osasun-jardueren eraginez laboreak errotik ateratzea eta/edo hondatzea.
Oro har, nekazaritza eta ingurumeneko kontratuak eta horien ondorio diren laguntzak elkarren artean konbinatu ahal izango dira, euren artean osagarriak eta koherenteak badira. Ondorio hauetarako, kontratuetako bakoitzerako dekretu honetan aurreikusitako beste kontratuekiko bateraezintasunak ezarriko dira.
Horrez gain, ingurumeneko kontratuek beste laguntza-neurri batzuetan jasotzen ez diren zerbitzu, kontratu edo betekizunak hartuko dituzte bere baitan; adibidez, merkatu-antolaketen edo konpentsazio-ordainen aldeko erregimenak. Hala egiten ez bada, nekazaritza eta ingurumeneko laguntzak ez dira gainerako laguntza-erregimen horiekin bateragarriak izango.
Kontratu-garaian antolatzen diren ikastaroetan eta prestakuntza-jardueretan parte hartzeko konpromisoa hartuko du onuradunak. Bertaratzea derrigorrezkoa izango da onuradunarentzat.
¿ Laguntza hauek jasotzeko sina daitezkeen nekazaritza eta ingurumeneko kontratuak hurrengoak dira:
Nekazaritzako ustiategietako ongarritze-plana.
Simaurrak eta mindak kudeatzeko plana eta ongarritze-plana, lurraldean errotutako abeltzaintza-ustiategietan.
Landareen osasunerako arrazoizko tratamendua.
Izurri eta gaitzen kontrol integratua.
Lurraren babesa lehorreko labore estentsiboetan, udaberrian erein aurretik neguan tarteko labore bat sartuta.
Lurraren babesa zurezko laboreetan, landare-estalkia jarrita.
Ingurumenaren babesa utzitako lurretan edo landu gabeko lurretan, zuzendutako estalkia etarrita.
Intereseko uzta-belardiak zaintzea.
Mendiko larreen ustiapenaren kudeaketa.
Bertako animalia-arrazak gal ez daitezen sustatzea.
Biodibertsitateari eustea txandakako laborantzako lurretan.
Fauna babestea txandakako laborantzako lurretan.
Ur-ibilguak eta hezeguneak babestea, zeharretara belar-zerrendak jarrita.
Paisaia hobetzea berroak mantentzeagatik.
Paisaia hobetzea bestelako elementuak mantentzeagatik.
Nekazaritzako ekoizpen ekologikoa sustatzea.
Ekoizpen integratua.
Bertako babarrunak landatzea (babarrun-alea).
Erlezaintza erabiltzea eremu galkorrenetako biodibertsitatea hobetzeko.
Kontratu horietako bakoitzerako berariazko garapen-betekizunak eta ¿xedapenak ezarriko dira, BKIP 2007-2013 delakoan ezarritakoarekin bat etorriz. Horiek laguntzak kudeatzen dituzten administrazioek jarriko dituzte.
¿ Laguntzak urtero emango dira. Laguntzek sinatutako kontratutik eratorritako kostu osagarriak eta diru-sarreren galerak estaliko dituzte (lortu gabeko irabazia). Horrez gain, neurriaren transakzio-kostuak ere ordainduko dituzte; hau da, egiten hasteak sortuko dituen gastuak, konpromisoa gauzatzeko kostuaren barruan zuzenean sartu ezin direnak.
Kasu hauetan ere igo ahal izango dira zenbatekoak (ez dituzte inoiz gaindituko dirulaguntza jaso dezaketen kostuak, ez eta onartutako gehieneko zenbatekoak ere):
Neurriari zonalde berdin bateko nekazari-talde batek heltzen badio. Horrela, nekazaritza-ingurumeneko neurriak lurraldean eragin handiagoa izatea bultzatu nahi da.
Natura 2000 Sarearen barruan sartuta dauden eta dirulaguntzak jaso ditzaketen nekazaritza-ingurumeneko jarduerei lotutako lur-sailak dituzten ustiategien kasuan.
Nolanahi ere, 1698/2005/EE Erregelamenduko eranskinean ezarritakoaren arabera, hauek dira dirulaguntzen gehieneko zenbatekoak:
Urteroko laborantzak: 600 euro / ha.
Labore iraunkorrak: 900 euro / ha.
Lurren beste zenbait erabilera: 450 euro / ha.
Galzorian diren bertako arrazak: 200 euro ALUko.
Dekretu honetan aurreikusitako laguntzak organo kudeatzaileen bidez kudeatuko dira. Organo horiek laguntza bakoitza finantzatzen duten partaidetza kontuan hartuta finkatuko dira, dekretu honetako 3. artikuluan eta hurrengo ataletan xedatutakoarekin bat etorriz.
¿ Eskabideak laguntzak kudeatzen dituen organoari aurkeztu behar zaizkio, laguntza bakoitzerako ezartzen diren epe eta baldintzetan.
¿ Eskabidea jaso duen organoak akatsen bat edo zehaztasunik eza antzemanez gero, halaxe jakinaraziko dio eskatzaileari. Eskatzaileak 10 egun izango ditu akatsa ongitzeko. Behin epe hori igaro eta akatsa zuzenduta ez badago, onuradunak atzera egiten duela ulertuko da dagokion organoak ebazpena eman ondoren.
Edonola ere, dekretu honetan araututako dirulaguntzen onuradunek, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50.2. artikuluan ezarritako betebehar orokorrez gain eta Lurralde Historikoetako dirulaguntzak erregulatzen dituzten foru-arauek ezarritakoez gain, ondorengoak ere bete behar dituzte:
Emandako laguntza onartzea. Laguntza eman zaiela dioen jakinarazpena jasotzen duten egunetik aurrera, hamabost egunetan ez badiote berariaz eta idatziz laguntzari uko egiten, onartu egin dutela ulertuko du administrazioak.
Dirulaguntzari eman zaion xede horretan erabiltzea, eta, emateko ebazpenean, edo, hala badagokio, likidazio-ebazpenean ezarritako baldintzekin bat etorriz.
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak edo Europar Batasuneko organo aginpidedunek, dekretu honetan adierazitako dirulaguntzei dagokienez, dituzten funtzioez baliatuta eskatzen dioten informazioa ematea.
¿ Laguntzak emateko orduan kontuan hartu ziren baldintzak aldatu egiten badira ezertan, baina, hori bai, laguntzen xedea bete egin bada hala ere, edo, beste dirulaguntza batzuk jaso dituela-eta, gehienez jaso zitekeen laguntza gainditu egiten bada, baliteke dirulaguntzak emateko ebazpena aldaraztea horrek. Ondorio horietarako, laguntza-erregimen bakoitzean eskumena duen organo kudeatzaileak dagokion aldaketa-ebazpena emango du; bertan, emandako dirulaguntzen zenbatekoak doituko dira.
¿ Laguntzen ordainketa laguntzak emateko izandako xedeak betetzen direla egiaztatzen denean egingo da, dekretu honetan bildutako berariazko neurri bakoitzerako edo foru-aldundiek egin beharreko garapen-arauetarako adieraz daitekeenaren kaltetan izan gabe. Horretarako, onuradunek organo kudeatzaile eskudunek eskatzen dizkieten egiaztagiriak aurkeztu behar dituzte.
¿ Onuradunek Dekretu honetan edo berau garatzeko diren foru-arauetan ezarritako betekizunak betetzen ez badira, eta laguntza-erregimen bakoitzerako ezar daitezkeen xedapen zehatzei kalterik egin gabe, onuradunak jasotako kopurua gehi aplikatzen diren legezko interesak itzuli behar ditu, 1/1997 Legegintzako Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten duenak, 698/1991 Dekretuak eta foru-aldundiek batera finantzatzen dituzten laguntzei dagokienez aplikatu beharreko foru-arautegiak aurreikusten dutenarekin bat etorriz.
¿ Laguntza-erregimen bakoitzean aurreikusitako epeak amaituta ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskabideak ezetsitzat joko dira, 4/1999 Legeak emandako idazkeran Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 44. artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz.
¿ Dekretu hau eta hortik sortzen diren egintza guztiak aurkaratu ahal izango dituzte interesdunek, 4/1999 Legeak emandako idazkeran Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritako moduan eta epean.
LGENFek ETA FORU ALDUNDIEK BATERA FINANTZATUTAKO LAGUNTZEN KUDEAKETA
¿ Ustiategiak edo ustiategiaren azaleraren zatirik handienak kokaleku duen, edo, bestela, lagundu beharreko jardun edo inbertsioa egingo den Lurralde Historikoko Foru Aldundiko sail eskudunari dagokio foru-aldundiek dekretu honetan aurreikusitakoari jarraiki ezartzen dituzten laguntzak kudeatzea.
¿ Xede horretarako, dagokion Foru Aldundiak dekretu hau garatzeko arauak argitaratuko ditu eta horietan, besteak beste, laguntzak kudeatzeari buruzko aurreikuspenak egingo dira; hots, eskabideak aurkezteko era eta epea, aurkeztu beharreko agiriak, laguntzak emateko prozedura, kontrolak eta ebazpena emateko nahiz laguntzak ordaintzeko epeak.
Bidezko kontrolak eta egiaztapenak egin ondoren, foru-organo eskudunek dagokion ebazpena emango dute. Ebazpen horren bidez, hala badagokio, laguntza emango dute, bakoitzak bere aurrekontuen kargura. Horrez gain, LGENFri dagozkion fondoen kargurako laguntzei heltzea proposatuko da, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritza-politika bateratuak dituen gastuen erakunde ordaintzailea eratu eta honen antolaketa eta funtzionamendua ezartzen dituenak, ezartzen duenarekin bat etorriz.
¿ Nekazari gazteen instalaziorako laguntzaren organo kudeatzaileak foru-aldundiak izango dira 9. artikuluan jasotako laguntzari dagokionez. Aldiz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza izango da 10. artikuluan aurreikusitako laguntza kudeatuko duena. Aurrekoaren kaltetan izan gabe, prozedura berdina izango da bi laguntzen kasuan, eta kudeaketa Nekazari Gazteen Bulegoen bitartez eta Nekazari Gazteentzako Koordinazio Zerbitzuaren bitartez egingo da.
¿ Dekretu hau aplikatzeko foru-aldundien mendeko eskualdeetako nekazaritza-bulegoak izango dira Nekazari Gaztearen Bulegoak. Halaber, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren mendekoa den ¿Itsasmendikoi SA¿ erakundeak egingo du Nekazari Gaztearen Koordinazio Zerbitzuaren lana. Ondorioz, aipatu erakundeak izango dira laguntza horiek kudeatzeko erakunde laguntzaileak.
¿ Bi laguntzen eskabidea Nekazari Gaztearen Bulegoen arduraduna den Foru Erakundean aurkeztu behar izango da dekretu honen 24.2 artikuluan ezarritako garapen-araudian foru-aldundiek zehazten dituzten epe, leku eta moduan. Halaber, dekretu honetako lehenengo xedapen iragankorrean 2008rako ezarritakoaren kaltetan izan gabe, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak Agindua egingo du eta horren bitartez publizitatea emango zaie aurrekontu-ekitaldi bakoitzean eman beharreko laguntzen bolumen osoari. Hori dekretu honetako 10. artikuluaren babesean egingo da, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura.
¿ Laguntzaren eskaera kasuan kasuko Nekazari Gaztearen Bulegoak ebaluatu eta monitorizatuko du; honek proiektuaren bideragarritasuna eta nekazari gaztearen gaitasuna egiaztatu behar izango ditu, foru-aldundiek eta Nekazari Gaztearen Koordinazio Zerbitzuak horretarako ezartzen dituzten prozedurekin bat etorriz.
¿ Aurreko idatz-zatian aipatzen den ebaluazioa egin ondoren, balorazio-batzordeak dekretu honen 9. artikuluko 4. idatz-zatian jasotako irizpideen arabera baloratuko du laguntza-eskabidea. Batzorde hori honako kideek osatuko dute Lurralde Historikoetako bakoitzean:
Foru Aldundiko Nekazaritza diputatuak, edo hark ordezkari gisa aukeratzen duenak, lehendakari gisa.
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak, edo berak eskuordetzen duen pertsonak.
Foru Aldundi bakoitzeko teknikari bana, Nekazari Gaztearen Bulegoko kasuan kasuko arduradunek izendatutakoak.
Nekazari Gaztearen Koordinazio Zerbitzuko teknikari bat, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak izendatutakoa.
Balorazio-batzordean emakumeek eta gizonek ordezkaritza orekatua izango dute, gizonen eta emakumeen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.6 artikuluaren ildotik.
¿ Espedientea ikusita eta Balorazio Batzordearen proposamenaren ondotik, foru-erakundeek kasuan kasuko ebazpena emango dute dekretu honetako 9. artikuluan aurreikusitako laguntzari dagokionez eta 25.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak kasuan kasuko ebazpena egingo du 10. artikuluan jasotako laguntzari dagokionez. Gehienez ere 6 hilabeteko epea izango du hori egiteko, eskaera aurkezten denetik aurrera.
Epe horretan ebazpen-jakinarazpenik jaso ezean norberaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44. artikuluan xedatutakoarekin bat.
¿ Eskabideak banaka eta ordenari jarraiki ebatziko dira, behar bezala betetzen diren heinean, eta egin beharreko kontrol eta egiaztapen guztiak egin ondoren.
Aipatutako laguntzak ordaintzeko aurrekontuan kreditu egoki eta nahikorik ez badago, laguntzak ukatuko dira, eta laguntza berririk ere ez da emango. Beraz, dekretu hau indarrean dagoen bitartean ekonomia-ekitaldiren batean laguntza-bide honetan aurreikusitako laguntzetarako jarritako kreditua agortuz gero, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den administrazio-ebazpena emango du eta bertan, aipatutako kreditua agortu den data adieraziko du.
Aurrekontu-ekitaldi batean ekitaldi horretan aurrekontu-kredituekin bete ezin daitezkeen eta diruz lagun daitezkeen jarduerei buruzko laguntza-eskaerak egongo balira, horiek hurrengo ekitaldiko aurrekontu-kredituen barruan kokatu ahal izango dira, eskaera berriro aurkeztu beharrik izan gabe. Horretarako, beharrezkoa izango da adierazitako jarduerek laguntzak lortu ahal izateko dekretu honetan ezarritako betekizunak betetzea. Halakoetan, ebazpen-prozesuan dagoen denbora-lehentasuna errespetatze aldera, eskabidean adierazitako eguna hartuko da kontuan.
¿ Laguntza bi zatitan ordainduko da. Onuradunak laguntzaren bi heren jasoko du emakidaren ondorengo hiru hilabeteko epean. Geratzen den herena urtebetetik hiru urtera bitarteko kontrol-aldiaren amaieran eskuratuko da laguntza ematen denetik aurrera, behin laguntza emateko aintzat hartu ziren gastu eta inbertsioak egiteko justifikazioa aurkeztuta eta, betiere, azken urtean geratzen den azkeneko marjina osoa ez bada 6 EDU baino txikiagoa NLUko (7.200 euro NLUko).
¿ Halaber, eta orokorrean 21. eta 22. artikuluetan xedatutakoaren kaltetan izan gabe, onuradunak jasotako laguntza osoa itzuli behar izango du azken urtean geratzen den azkeneko marjina osoa ez bada 6 EDU baino handiagoa NLUko (7.200 euro NLUko) edo 9.3 artikuluan ezarritako nekazaritzako jardueraren dedikazio-maila lortzen ez badu.
Dekretu honen 12. artikuluan aurreikusitako kudeaketa‑, ordezkapen‑ eta aholkularitza-zerbitzuen ezarpenerako aurreikusitako laguntzak kudeatzeaz arduratuko den organoa Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza izango da.
¿ Dekretu honetako bigarren xedapen iragankorrean 2008rako xedatutakoaren kaltetan izan gabe, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak dekretu honetako 12. artikuluan adierazitako laguntzen deialdia egingo du. Deialdi horretan ekitaldi bakoitzerako eskabideak aurkezteko epeak ezarriko dira, eta dekretu honen arabera nola LGNEFen kontura hala Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura eman beharreko dirulaguntzen guztizko kopurua ezagutaraziko da.
¿ Eskabideari honako agiriok erantsiko zaizkio:
Nekazaritzako ustiategiei aholkularitza emateko onartuta egotearen ziurtagiria, edo.
Basoen kudeaketa‑plan iraunkorrak ezartzeko aholkularitzarako erakunde onetsi gisa Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederakundekoa dela egiaztatzen duen dokumentazioaren kopia.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beterik daudela egiaztatzen duten agiriak.
Jasotako beste dirulaguntza batzuen zerrenda, dekretu honetako 7. artikuluan zehaztutako bateragarritasun-irizpideak eta 12.5 artikuluan adierazitako gutxienekoen erregimenaren mugak betetzen direla egiaztatzeko.
Eskabidea aurkeztu aurreko urtean aholkularitza‑zerbitzuak kontratatu dituzten nekazaritza eta basogintzako ustiategien zerrenda.
Eskainitako zerbitzu‑motak.
Ondasun inbentariagarrietako inbertsioen, prestakuntza-gastuen eta diruz lagun daitezkeen langile-gastuen zerrenda, dekretu honetako 12.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz. Eskaera aurkezten den urtean zehar egitekoa izango da.
¿ Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak ebazpena emango du bi hilabeteko epean, epea amaitzen denetik zenbatzen hasita. Epe horretan ebazpen-jakinarazpenik jaso ezean norberaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan xedatutakoarekin bat.
¿ Dirulaguntza horiek finantzatzeari begira jarritako aurrekontu-kredituak lagungarri diren eskabide guztiei erantzuteko adina ez badira, gazteen eta emakumeen kontratazio-gastuei erantzungo zaie lehentasunez. Gainerako gastuei dagokienez, dirulaguntzaren kopurua erakunde eskatzaileek emandako aholkularitza‑zerbitzuen arabera hainbanatuko da.
¿ Laguntza emateko arrazoi izan diren inbertsioak, prestakuntza‑gastuak edota eginiko kontratazioen gastuak agiri bidez justifikatu ondoren ordainduko zaizkie laguntzak erakunde onuradunei. Justifikazio hori gehienez ere bi hilabeteko epean egin behar da, laguntza ematen duen ebazpenaren jakinarazpena jasotzen denetik zenbatzen hasita.
Halaber, gehieneko kopuru horretatik % 90 (351.562 euro) nekazaritzako ustiategiei kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ematen dituzten erakundeei zuzendurikoak izango dira, eta % 10 (39.063 euro) basogintzako ustiategiei zuzendutako kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzen dituztenei. Hala eta guztiz ere, gaindikinak edo erakunde-ildo edo ¿mota hauetako bakoitzerako erabat aplikatzen ez diren kopuruak beste erakunde-ildo edo ¿mota batzuei zuzendu ahal izango zaizkie.
Zehazki, honakoak arautu ahal izango dira agindu bidez: laguntzen zenbatekoak (betiere, erregelamenduetan edo Erkidegoko erabakietan ezarritako mugak gainditzen ez badira) eta eskabideak aurkezteko epeak.
Vitoria-Gasteizen, 2008ko uztailaren 8an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua,
GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (7)
- Ikus: AGINDUA, 2012ko ekainaren 13koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bidez, kudeaketa, ordezte eta aholkularitza zerbitzuak ezartzeko laguntzen deialdia egiten da 2012rako eta Nekazari gazteek ustiategiak jartze
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 133/2008 Dekretua, uztailaren 8koa, nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzkoa.
- Ikus: AGINDUA, 2014ko irailaren 24koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bitartez, batetik, 2014. urteari dagokionez, kudeaketa-, ordezte- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzerako deialdia egiten baita, eta, bestetik, a
- Ikus: AGINDUA, 2013ko urriaren 17koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzetarako 2013ko deialdia egiten duena.
- Indargabetutakoa: 43/2017 DEKRETUA, otsailaren 14koa, zeinaren bidez 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programan jasota dauden laguntzen esparru-araudia ezartzen baita.
- Ikus: AGINDUA, 2013ko azaroaren 13koa, Ekonomiaren Garapenaren eta Lehiakortasuneko sailburuarena, nekazari gazteak instalatzeko laguntza nazional osagarriaren guztizko zenbatekoa argitara emateko dena.
- Ikus: 8/2014 DEKRETUA, 2014ko otsailaren 4koa, Nekazari Gazteen Estatutuarena.