Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 221/2007 Dekretua, abenduaren 4koa, Uraren Euskal Agentziaren Administrazioa Kontseiluarena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 44
- Hurrenkera-zk.: 1298
- Xedapen-zk.: 221
- Xedapen-data: 2007/12/04
- Argitaratze-data: 2008/03/03
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ekonomia
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuak 24.2.a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.
Abenduaren 4ko 221/2007 Dekretua 2007ko abenduaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (249. zenbakia), eta bertan aipatutakoen moduko akatsak ikusi direnez, dagokien zuzenketa egiten da honen bidez. Hona hemen:
4.b) artikuluan, 30817. orrialdean, honakoa esaten den lekuan:
"Kontseiluaren ohiko eta ezohiko bilkuretarako deialdiak erabakitzea eta aztergaiak zehaztea; gainera, kontuan izango ditu Kontseiluko gainerako kideek Dekretu honen 8.2 artikuluari jarraituz egin ditzaketen eskaerak."
Honako hau esan behar du:
"Kontseiluaren ohiko eta ezohiko bilkuretarako deialdiak erabakitzea eta aztergaiak zehaztea; gainera, kontuan izango ditu Kontseiluko gainerako kideek Dekretu honen 7.2 artikuluari jarraituz egin ditzaketen eskaerak."
5.h) artikuluan, 30818. orrialdean, euskaraz honakoa esaten den lekuan:
"Elkargo ofizial bateko kideek izan ditzaketen gainerako egitekoak."
Honako hau esan behar du:
"Kide anitzeko organo bateko kideek izan ditzaketen gainerako egitekoak."