Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

256/2002 DEKRETUA, urriaren 29koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 6383
  • Xedapen-zk.: 256
  • Xedapen-data: 2002/10/29
  • Argitaratze-data: 2002/11/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakariak 2001eko uztailaren 11n Eusko Legebiltzarrean azaldutako gobernu-programaren arabera, gomendatzekoa zen Administrazioak aurreko legegintzaldian izan duen sail-egitura eta sailen arteko eskumen-banaketa aldatu eta beste modu batera antolatzea. Aipatutako diseinu hori Lehendakariaren uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuan jaso zen. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu ziren, eta haien egiteko eta jardun-arloak finkatu ziren dekretu horren bidez.

Ondoren, oraingo VII. legegintzaldian politika eta erakundeen egonkortasuna ahalbidetzeko adostasun-bideak bilatzeko prozesuari ekin zitzaion, gaur egungo gobernua osatzeko egindako koalizio-akordioaren bidez hartutako konpromisoa betez. Horren ondorioz, beste alderdi bat atxiki zitzaion Lehendakariak legebiltzarrean azaldutako gobernu-programari. Horiek horrela, aurreko egitura berrantolatzeko beharra sortu zen.

Egitura berri hori Lehendakariaren irailaren 17ko 19/2001 Dekretuan jaso zen. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu ziren, eta haien egiteko eta jardun-arloak finkatu ziren dekretu horren bidez.

Marko berri horren barruan, natur baliabideen antolamendua eta baso eta izadia zaintzeko zerbitzua Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eginkizun- eta jarduera-esparrutik kanpo geratu dira. Nolanahi ere, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eskumen- eta jardun-esparrua nahikoa da Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek nekazaritzaren (nekazaritza bera, abeltzaintza eta basozaintza), arrantzaren, eta, elikaduraren arloan dituzten beharrizan eta igurikapenei erantzun ahal izateko.

Hala, 2000ko Agendaren bidez Europako Batasunean nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzarako ezarriko den marko berriaren negoziazio eta ezarpen egokia aipa daiteke herritarren igurikapen horien artean.

PAC edo Nekazaritza Politika Komunaren erreforma berriarekin sortuko den ereduaren ezarpen eta kudeaketak eragina izango du Euskal Herriko nekazaritza- eta arrantza-ingurunean; gauzak horrela, beharrezkoa da gure autonomia erkidegoko Administrazioak foro europar horretan presentzia eta pisua eduki dezan, eta, horretarako, premiazkoa da Sail honen eraketa.

Bestetik, ezagun da Euskal Herriko landa-ingurunearen eta itsasertzekoaren garapenak ondorio garrantzitsu eta funtzioanitzak dakarzkiola euskal gizarte osoari. Eta garapen hori Euskal Herriaren diseinu sozioekonomikoaren eta hiri-ingurunearekiko harremanetako orekaren mendean ez ezik, inguru moderno, erakargarri eta emankorra egiteko eta, hala, bizilagun, jarduera eta inbertsio berriak erakartzeko behar diren egitura eta baldintzak eratu eta sortzeko ahalmenaren mendean egongo da. Zeregin zail eta neketsu hori Euskal Herriarentzako erronka da, eta aurre egingo bazaio, helburu eta xedetzat nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta elikadura dituen saila behar da.

Azkenik, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura berria eratzerakoan oso kontuan hartu behar dira azken boladan elikaduraren eta animalien eta landareen osasunaren arloan izandako krisiak eta arazoak, kasu bakoitzari erantzun egokiena eman ahal izateko, gainerako erakundeen laguntzaz.

Hori guztia dela eta, Nekazaritza eta Arrantza Sailari esleitutako eskumen eta egitekoak argi eta zehatz azaldu behar zaizkio euskal gizarteari, bera baita administrazio honek eskainitako zerbitzu eta jardueren jasotzailea eta azken onuraduna. Gogoan har dezagun eskumen eta egiteko horien bitartez beteko duela sail honek objektibotasun eta eraginkortasunez bere eginkizun nagusia: euskal herritarrei zerbitzu egitea.

Alde horretatik, Sailari esleitutako eginkizuna politikoki eta administratiboki eraginkortasunez burutzeko moduko egitura- eta egiteko-antolakuntza eratu da.

Barruko antolamenduari dagokionez, izaera horizontaleko zuzendaritzak proposatu dira, zuzenean sailburuaren menpe daudenak: Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza, lege, aurrekontu eta langileen arloen ardura duena; Nekazaritza, Arrantza eta Elikaduraren Ikerketa Zuzendaritza, Sailaren organo guztien eskari eta zerbitzuei erantzungo diena; eta, azkenik, Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza. Azken organo honek laguntza emango dio sailburuari sailaren gaiak politikoki bultzatzeko, eta, koordinazio-lanean arituko da izaera horizontaleko zuzendaritzak, sailburuordetzak eta sailburuordetza horien eta beste administrazio eta erakundeen batzuen arteko harremanak elkarri egokituz.

Bestalde, eutsi egiten zaie izaera sektorialeko bi sailburuordetzei: Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza eta Arrantza Zuzendaritza. Izan ere, bi zuzendaritza horiek oso ezberdinak diren sektoreen beharrei erantzun behar diete eta sailburuordetza maila eskatzen dute.

Beraz, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, aldez aurretik Lehendakaritzak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko urriaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuaren 16. artikuluaren edukiak garatzeko (dekretu hori irailaren 17ko 19/2001 Dekretu bidez aldatu zen), Nekazaritza eta Arrantza Sailaren jardun-arloak honako hauek izango dira:

  1. Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren lehiakortasuna sustatzea.

  2. Nekazaritza, basozaintza eta abeltzaintzaren antolamendua.

  3. Landa-garapena eta landa-inguruneko jardun ekonomikoa barreiatzea.

  4. Animalien eta landareen ekoizpena eta osasuna.

  5. Euskal nekazaritzaren eta landa-ingurune osoaren garapen jasangarri eta funtzioanitza bermatu eta sustatzea.

  6. Ehizako eta arrantza kontinentaleko ondasunak baliatzeko araubidea.

  7. Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantzako elkarte, erakunde eta korporazio profesionalak.

  8. Nekazaritzako eta landa-inguruneko prestakuntza.

  9. Nekazaritzako, elikagaigintzako, arrantzako eta ozeanografiako ikerketa.

  10. Nekazaritzako, arrantzako eta nekazaritzako elikagaien industriak eta komertzializazioa.

  11. Nekazaritza eta arrantzako elikagaien kalitatea eta bermea.

  12. Mahastizaintza eta enologia.

  1. Jatorrizko deiturak eta nekazaritzako eta arrantzako elikagaien kalitatearen eta bermearen bereizgarriak.

  2. EBko nekazaritza-politika komunak eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailea.

  3. Arrantzaren antolamendua, itsas arrantza, itsaski-bilketa, itsas hazkuntzak.

  4. Arrantzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko egituren plangintza eta sustapena.

  5. Nabigazio eta arrantzako prestakuntza eta kirol-nabigazioko irakaskuntza.

  6. Urpekaritza profesionala.

  7. Arrantza-eskualdeen garapena.

  8. Animalien babesa eta kontrola. Zoologia-guneak.

Aurreko artikuluan aipaturiko jardun-arloetako eskumenak erabiltzeko, Nekazaritza eta Arrantza Sailak honako egitura orokor hau hartu du:

  1. ¿ Nekazaritza eta Arrantza Sailburua.

  1. ¿ Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza

  2. ¿ Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza.

  3. ¿ Nekazaritza, Arrantza eta Elikaduraren Ikerketa Zuzendaritza

  1. ¿ Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetza.

  1. ¿ Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza.

  2. ¿ Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritza.

  3. ¿ Landa Garapeneko Zuzendaritza.

  1. ¿ Arrantza Sailburuordetza.

  1. ¿ Arrantza Zuzendaritza.

  2. ¿ Arrantza Eskualdeen Garapeneko Zuzendaritza.

Nekazaritza eta Arrantza Sailari honako organo hauek atxiki zaizkio Saila eratzeko arauetan zehaztutakoaren arabera:

  1. Sailaren gai orokorretan:

    1. ¿ Nekazaritza Politikako eta Landa Garapeneko Batzordea.

    2. ¿ Arrantza Politikako eta Arrantza Eskualdeen Garapeneko Batzordea.

    3. ¿ Nekazaritzako Aholku Mahai Nazionala (1997ko maiatzaren 7ko Agindua).

    4. ¿ Arrantzako Aholku Mahai Nazionala (1996ko uztailaren 23ko Agindua).

    5. ¿ Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Kontratazio-Mahaia (1999ko ekainaren 11ko Agindua).

  2. Nekazaritza eta abeltzaintzaren arloan:

    1. ¿ Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Landa Errentamenduen Tartekaritza Batzak (apirilaren 25eko 94/1983 Dekretua).

    2. ¿ Izurri Hilkariei buruzko Arauteriaren Garapen eta Aplikazioko Batzorde Teknikoa (1990eko otsailaren 15eko Agindua).

    3. ¿ Euskal Herriko Bertako Abere-Arrazen Kontseilua (abenduaren 26ko 373/2001 Dekretua).

  3. Nekazaritzako elikagaien politika eta industriaren arloan:

    1. ¿ "Chacolí de Getaria-Getariako Txakolina" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailea (1989ko irailaren 21eko Agindua).

    2. ¿ "Chacolí de Bizkaia-Bizkaiko Txakolina" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailea (1994ko martxoaren 1eko Agindua).

    3. ¿ Nekazaritza Ekologikoaren Euskal Kontseilua (irailaren 24ko 229/1996 Dekretua).

    4. ¿ Euskadiko Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordea (otsailaren 13ko 31/2001 Dekretua)

    5. ¿ "Arabako Txakolina-Txacolí de Alava" Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailea (2001eko apirilaren 2ko Agindua).

  4. Landa garapenaren arloan:

    1. ¿ Landaberri (apirilaren 8ko 10/1998 Legea).

    2. ¿ Landa Garapeneko Kontseilu Aholkularia (apirilaren 8ko 10/1998 Legea).

Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita daude, halaber, honako baltzu publiko hauek:

  1. ¿ MENDIKOI Nekazaritza Garapeneko Institutua, A.B., Landa Garapeneko Zuzendaritzaren bitartez.

  2. ¿ NEIKER Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, A.B., Nekazaritza, Arrantza eta Elikaduraren Ikerketa Zuzendaritzaren bitartez.

  1. ¿ Nekazaritza eta Arrantza sailburuari honakook dagozkio: batetik, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1991 Legearen 26 eta 28. artikuluetan finkatutako eskumenak betetzea, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuaren indarrez (irailaren 17ko 19/2001 Dekretuz aldatuta) Sailari dagozkion egiteko eta jardun-arloetan, indarrean dauden legeek egozten dizkioten eskumenak betetzea, beti ere dekretu honetan ohartemandakoarekin bat etorriz.

  2. ¿ Saileko organo gorena denez, Saileko organo eta jarduera guztien zuzendaritza, koordinazioa eta kontrola egingo ditu.

  3. ¿ Sailburuari dagozkio, halaber, honako egiteko hauek:

    1. Aukerako izendapeneko lanpostuak betetzea, eta aldi baterako langileak izendatzea.

    2. Saileko organoen artean eskuduntzei buruz sortzen diren gatazkak ebaztea eta beste sail eta erakunde batzuekiko eskumen-arazoak azaltzea.

    3. Hitzarmenak eta akordioak onartzea, Sailari dagozkion gaietan, baldin eta Jaurlaritzaren Kontseiluak aurretik onartu behar ez baditu; bai eta beste organo batzuei berariaz esleitzen ez zaizkion hitzarmenak eta akordioak izenpetzea.

    4. Berariaz esleitzen zaizkion egitekoak, edo/eta, Jaurlaritzako sailburuei orokorrean esleitutakoak izanik, komunak diren gainerako egitekoak.

Sailburuaren mendeko zuzen eta hierarkikoa izanik, Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzak eginkizun hauek beteko ditu:

  1. Behar duen laguntza ematea sailburuari, Nekazaritza eta Arrantza Sailari esleitutako eskumenak betetzeko, bai eta eskumen horien inguruko irizpide eta jarduera-planak ezartzeko ere.

  2. Nekazaritza, elikadura, arrantza eta landa ingurunea antolatu eta sustatzeko kontuetan, Sailak Europako erakunde publiko zein pribatuekin dituen solaskidetza eta, oro har, harremanak bideratzea, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako organo eskudunaren bitartez.

  3. Hierarkian sailburuordetzen mende ez dauden zuzendaritzek sailburuarekin eta Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritzarekin eta Arrantza Zuzendaritzarekin dituzten harremanak koordinatzea.

  4. Sailari dagozkion eskumenen barruan izanik, Europako Batasunaren helburuetan eragina duten programazio-agiri bakarrak eta bestelako planak diseinatzea.

  5. Sailaren organoen arteko harremanak koordinatzea, bai eta organo eskudunen bitartez, Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko, Estatuko edo Europako Erkidegoko beste administrazio eta organoekin dituen harremanak ere, beste organo batzuei berariaz esleitutakoak salbu.

  6. Europako Batasunaren arau eta politikak egin eta aplikatzeko lanetan Eusko Jaurlaritzak duen partaidetza garatzeko koordinazio-neurriak betetzea, indarrean dauden hitzarmen eta arauekin bat etorriz.

  7. Sailak gizarte-komunikabideekin dituen harremanak koordinatzea.

  8. Sailak Eusko Legebiltzarrarekin dituen harremanak bideratzea, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako organo eskudunaren bitartez.

  9. Sailaren plan estrategikoen gertaketa eta plan horien jarraipen-txostenen gertaketa koordinatzea, Saileko sailburuordetzekin elkarlanean.

  10. Informazio-sistemen, estatistikaren, eta azterketa eta analisien alorreko kudeaketa eta koordinazioa betetzea, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagozkion eskumenak ezertan urratu gabe. Uztailaren 30eko 202/1996 Dekretuaren bidez araututako Sailaren Organo Estatistiko Espezifikoa ere zuzendaritza honi atxikita dago. Atxikipen horrek ez dio kalterik egingo Jaurlaritzaren Sailetako Estatistika Organo Espezifikoak arautu dituen ekainaren 22ko 180/1993 Dekretuari.

  11. Sailak Arartekoarekin dituen harremanak koordinatzea eta bideratzea, organo eskudunen bitartez.

  12. Europako Batasuneko Nekazaritza Politika Komunak eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailearen barne-auditoria egitea, Europako Erkidegoaren arauen eremuaren barruan.

  1. Aurreko idatz-zatietan aipatutako egitekoekin loturik, zuzendaritza honi eslei dakizkion beste egiteko guztiak.

Sailburuaren mendeko zuzen eta hierarkikoa izanik, Zerbitzu Orokorren zuzendariak bete beharreko egitekoak hauek dira:

  1. Sailburuari laguntza tekniko-juridikoa eta administratiboa ematea.

  2. Sailak Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekin dituen harremanak koordinatu eta bideratzea.

  3. Saileko zerbitzu juridikoak egituratzea eta Saileko organoei aholkularitza juridikoa ematea, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzak arlo horretan dituen eskumenak ezertan urratu gabe.

  4. Sailak emandako arauak koordinatzea, prestatzea, hala badagokio, eta, kontrolatzea.

  5. Sailaren interesik prozedura judizialen batean sartuta egonez gero, delako interes horri egin beharreko jarraipena egitea, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzako organo eskudunaren bitartez.

  6. Agintaritza kontsultatzailea izatea Aholku-Administrazioak esku hartzen dituen gaietan.

  7. Jaurlaritzaren Kontseiluari edo horren organo eskudunei aurkeztu behar zaizkien gaiak bidaltzeko izapideak egitea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu behar diren xedapen eta administrazio-egintzak bidaltzeko izapideak ere.

  8. Sailaren kontratazio-organoa izatea.

  9. Sailaren aurrekontuaren aurregitasmoa egitea, eta haren jarraipena eta, oro har, Sailaren ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketa koordinatzea.

  10. Sailaren eskumen-arloetan, ikerketa eta txosten ekonomikoak programatzea, koordinatzea eta, hala badagokio, prestatzea.

  11. Europako Batasunaren nekazaritza-politika komunak eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailearen barne-auditoria egitea, arau komunitarioen eremuaren barruan.

  12. Unean-unean indarrean dauden subentzio-egitarauekin bat etorriz, laguntza edo subentzioren baten banaketa Sailaren ardura izanez gero, delako laguntza edo subentzio horren erabilera egokia bermatzeko behar diren ekintza guztien kudeaketa proposatu eta burutzea, Saileko zuzendaritzekin elkarlanean.

  1. Sail guztiei orokorrean esleitutakoak eta, beraz, komunak izanik, indarreko legeen arabera Nekazaritza eta Arrantza Sailari dagozkion eskumenak kudeatzea, Euskadiko Ogasun Nagusiarekin, antolaketarekin eta informatikarekin lotutako gaietan.

  2. Sailaren jarduerarekin lotutako ondarezko erantzukizunei buruzko espedienteak ebaztea.

  3. Sailari atxikitako langileak administratu eta kudeatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. artikuluak horri buruz zehazten dituen eskumenak erabiliaz eta dekretu honen 3. artikuluan aurreikusitako salbuespena eginda. Hori guztia Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunei dagozkien eskuduntzak ezertan urratu gabe ulertu behar da.

  4. Sailak langile-premiei buruz egindako aurreikuspenak ebaluatzea, eta Saileko lanpostuen plantilak eta zerrendak proposatzea.

  5. HAEE/IVAP Instituto Vasco de Administración Pública / Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin elkarlanean, langileen prestakuntza eta hobekuntzako planak eta programak sustatzea.

  6. Organo eskudunek langileei buruz lortutako akordioen eta hartutako erabakien berri zuzena ematea Saileko zerbitzuei, jakinaren gainean egon daitezen, eta akordio eta erabakiok betetzen direnentz begiratzea.

  7. Lanpostuen banaketa fisiko eta ekipamenduarekin eta eraberritze-lanekin zerikusia duten Saileko unitate guztien jardunak zuzentzea, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari gai honetan esleitutako eskumenak ezertan urratu gabe. Horrez gain, Saileko bulegoen barne-araubidea zaindu eta babestuko du, eta Sailari atxikitako ondarea eta bere ekipamendua administratu eta iraunaraziko ditu.

  8. Saileko beste organoekin batera eta Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunekin batera koordinaturik, Saileko zerbitzuen eta Sailean erabiltzen diren lan-sistema eta metodoen barne-egituraketari, arrazoizko antolamenduari eta informatizazioari buruzko proposamenak prestatzea.

  9. Saileko Erregistro Nagusia, Agiritegia, Liburutegia eta gainerako agiri-zentroak antolatu eta zuzentzea, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunei dagozkien eskuduntzak ezertan urratu gabe.

  10. Sailean kalitate-ereduak diseinatu eta garatzea.

  11. Administrazioaren eraberritze eta modernizazioko organo eskudunak bultzatutako ekimen eta irizpideak Sailaren barruan garatu eta gauzatzeko behar den euskarria bermatzea.

  12. Aurreko idatz-zatietan aipatutako egitekoekin lotuta, zuzendaritza honi eslei dakizkion beste egiteko guztiak.

Sailburuaren mendeko zuzen eta hierarkikoa izanik, Nekazaritza, Arrantza eta Elikaduraren Ikerketa zuzendariak bete beharreko egitekoak hauek dira:

  1. Nekazaritzako, elikagaigintzako, arrantzako eta ozeanografiako I+G edo ikerketa eta garapenaren plangintza eta programazioa egitea, arlo horretako jardun-ildoak bultzatu eta kudeatuaz, gainerako zuzendaritzekin batera, zeinek bere eskumen-eremuaren baitan.

  2. Animalien gaixotasunen aurkako ekintzei dagokienez, analitiken goreneko kontrol eta kudeaketa egitea.

  3. EAEn, elikagaien osasun- eta kalitate-baldintzak bermatzen dituzten ikerlanak eta garapen-lanak diseinatzea, bultzatzea eta burutzea.

  4. Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde-Plan Sektoriala eta horrek ekarritakoak bultzatzea, koordinatzea eta kudeatzea.

  5. Euskal Herriko bertako abere-arrazei buruzko ikerketak bultatzea eta arrazok garatzea.

  6. Nekazaritzako, elikagaigintzako, arrantzako eta ozeanografiako ikerketen emaitzak ezagutaraztea, lehen mailako eta eraldaketako produkzio-sistemetan aplikatzeari begira.

  7. Nekazaritza, arrantza eta elikadura arloko enpresekiko lankidetza bultzatzea I+G proiektuak sortzeko.

  8. Nekazaritza, arrantza eta elikaduraren arloetan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko ekintzak sustatzea.

  9. EAEko nekazaritza, arrantza eta elikadurako laborategien arteko elkarlana koordinatzea.

  10. Nekazaritza eta Arrantza Sailak bere dituen gai eta egitekoekin lotutako organo edo erakundeetan parte hartzeko organoa eta ordezkari izatea.

  11. NEIKER Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, A.B., Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikitxetik etorritako eskumenez baliatzea eta Sailaren egitekoekin lotutako funtzioak burutzen dituzten erakunde instituzionalei dagokienez Sailari esleitutako gainerako eskumenak jarraitzea eta kontrolatzea.

Sailburuaren mendeko zuzen eta hierarkikoa izanik, Nekazaritza eta Arrantza sailburuordeek bete beharreko egitekoak hauek dira:

  1. Sailburuordetzaren jarduerak eta haren mendeko zuzendaritzen, organoen eta administrazio-atalenak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatzea.

  2. Jarduteko politikak prestatu eta sailburuari proposatzea.

  3. Sailburuordetzaren mendeko zerbitzuei eman beharreko zirkular, jarraibide eta xedapenak ematea, behar bezala jardun dezaten.

  4. Sailburuari laguntza teknikoa ematea, zeinek bere ardurapeko gaietan.

  5. Xedapen-proiektuetarako proposamenak egitea, ezarritako jardun-politikarekin bat etorriz.

  6. Sailburuordetzaren mendeko zuzendariek emandako erabakien aurka jartzen diren errekurtsoak ebaztea.

  7. Sailburuak haien esku uzten dituen egitekoak eta ahalmenak erabiltzea, Gobernuaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 39. artikuluan eta hurrengoetan zehaztutakoaren arabera.

  8. Indarrean dagoen antolamendu juridikoak esleitzen dizkien gainerako egitekoak, edota, Jaurlaritzako sailburuordeei orokorrean esleitutakoak izanik, komunak diren gainerako egitekoak.

Dagokion sailburuordearen, edo, Sailburuaren Kabineteko zuzendari, Zerbitzu Orokorren zuzendari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikaduraren Ikerketa zuzendariaren kasuan sailburuaren mendeko zuzen eta hierarkikoa izanik, zuzendariek honako egiteko orokor hauek izango dituzte:

  1. Zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat etorriz.

  2. Zuzendaritzako jarduerak programatu, bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea, goragoko organoak emandako jarraibideen arabera.

  3. Zeinek bere eskumen-eremuko planak edo jardun-programak proposatzea organo arduradunei.

  4. Haiei esleitutako eginkizunak betetzeko behar diren administrazio-egintzak ematea.

  5. Errekurtsoak ebaztea, indarreko arauek aurreikusitako kasuetan.

  6. Aplikatu beharreko arauteria sektorialean aurreikuspen espezifikorik egon ezean, zigor-espedienteak ireki eta ebaztea, zeinek bere eskumen-eremuaren barruan.

  7. Indarrean dagoen antolamendu juridikoak esleitzen dizkien gainerako egitekoak, edota, Jaurlaritzako zuzendariei orokorrean esleitutakoak izanik, komunak diren gainerako egitekoak.

  1. ¿ Sailburuaren mendeko zuzen eta hierarkikoa izanik, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari ondoko jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea dagokio:

    1. Nekazaritzaren sustapen eta antolamendua.

    2. Nekazaritzako, basozaintzako eta abeltzaintzako egituren erreforma.

    3. Nekazaritzako, basozaintzako, arrantzako eta elikagaigintzako industrien eta komertzializazioaren sustapena, Arrantza Sailburuordetzaren lankidetzaz.

    4. Nekazaritza eta arrantzako produktuen eta elikagaien kalitatea sustatu eta horien alde egitea.

    5. Jatorrizko deiturak eta elikagaien kalitatearen bereizgarriak, eta, nekazaritza eta arrantzako produktuen eta elikagaien bermea.

    6. Merkatuetan esku hartzea, Erakunde Ordaintzaileak bere gain hartutako eskumenen esparruan.

    7. Konpentsazio-ordainak eta Nekazaritza Bideratu eta Bermatzeko Europako Funtsaren laguntzak (NBBEF).

    8. Landa-garapeneko programen kudeaketa, Sailaren eskumen-eremuaren barruan.

    9. Landa-garapenarekin eta nekazaritza-sektorearen funtzioaniztasunarekin zerikusia duten politika eta arautegi europarrak garatu eta kudeatzea, baita nekazaritzako elikagaien eraldaketa eta merkaturatzeari dagozkionak ere.

    10. Erakunde eskudunei landa-garapeneko ekimenak proposatzea, Landa Garapeneko apirilaren 8ko 10/1998 Legean aurreikusitako helburuak lortzeko, eta Landaberriren baitan sortzen diren lan-taldeen jarduna bultzatzea.

    11. Landa Garapeneko Legearen arabera Landaberriren txostena behar duten gaiak prestatu eta bultzatzea.

    12. Nekazaritzari, eta landa-inguruneari buruzko prestakuntza.

    1. Mahastizaintza eta enologiaren antolamendua eta erregimena.

    2. Ehiza kontinentalaren aberastasunaz baliatzeko erregimena.

    3. Animaliak eta zoologi guneak babesteko eta kontrolatzeko erregimena, animaliak babesteko urriaren 29ko 6/93 Legearekin bat etorriz.

  2. ¿ Hierarkiari dagokionez, Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetzaren mende Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaritza izango dira.

Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen mendeko zuzen eta hierarkikoa izanik, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak bete beharreko egitekoak hauek dira:

  1. Nekazaritzako ustiategien ekoizpen-egituren lehiakortasuna hobetzeko programak eta jarduerak egitea, sustapenekoak barne.

  2. Landareen ekoizpen eta osasuneko eta abereen ekoizpen eta osasuneko programak eta jarduerak egitea.

  3. Nekazaritzako produktuen Merkatu Antolaketa Komunari, prezioei eta konpentsazio-neurriei buruz Europako Batasunak egiten dituen politiken jarraipena eta haien inguruko proposamenak egitea, Sailburuaren Kabineteko Sailaren lankidetzaz.

  4. PAC edo nekazaritza-politika komunaren baitako jardun-programak prestatu eta koordinatzea.

  5. Europako Batasuneko nekazaritza-politika komunak Euskal Autonomia Erkidegoan eragindako gastuen Erakunde Ordaintzailearen zuzendaritza-organoa izatea.

  6. Ehiza eta arrantza kontinentalaren aberastasunaz baliatzeko erregimena zehaztea, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideek dituzten eskumenen esparruan, azaroaren 25eko 27/1983 Legean ezarritakoaren arabera. Ehiza eta arrantza kontinentalean aritzeko beharrezkoak diren baldintzak zehaztea eta beharrezko gaitasuna egiaztatzeko probak antolatzea.

  7. Jasangarritasun-irizpideen araberako basozaintza-kudeaketa bultzatzea.

  8. Sailak basozaintza-arloan dituen eskumenak koordinatzea eta kudeatzea, bai eta sektoreko elkarte profesionalekiko harremanak ere.

  9. Animaliak babesteko neurriak garatzea, urriaren 29ko 6/1993 Legearekin bat etorriz.

  10. Nekazaritza eta abeltzaintzako merkatuetan esku hartzeko eta merkatuok arautzeko jarduna kudeatzea.

  11. Natur baliabideen kutsadura saihestu edo gutxitzen duten laborantza-moduei buruzko programak egitea.

  12. Hazien eta mintegiko landareen antolamendu, kontrol eta ekoizpena.

  1. Nekazari Ganberekiko eta Landa Errentamenduen Tartekaritza Batzekiko harremanetarako organoa izatea.

  2. Eraldaketako nekazaritza-sozietateen eraketa, erregistroa eta kontrola kudeatzea.

  3. Martxoaren 30eko 84/1993 Dekretuan Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari buruz aurreikusten diren eginkizunak betetzea.

  4. Landa Errentamenduen Erregistro Berezia kudeatzea.

  5. Mahastigintza- eta enologia-erregimena.

Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen mendeko zuzen eta hierarkikoa izanik, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako zuzendariak bete beharreko egitekoak hauek dira:

  1. Nekazaritzako elikagaien industrien lehiakortasuna hobetzeko programak eta jarduerak prestatu eta gauzatzea.

  2. Nekazaritzako Elikagaien Industrien Erregistroa kudeatzea, gainerako erregistro administratiboekin elkarlanean.

  3. Nekazaritza eta elikagai industrien inbertsioak sustatzeko programak eta jarduerak prestatu eta gauzatzea.

  4. Nekazaritza eta elikagaien sektore jakin batzuen eraldaketa eta komertzializazioa antolatu eta sustatzeko programak prestatu eta gauzatzea.

  5. Nekazaritza eta elikagaien komertzializazio eta eraldaketaren inguruko eta Euskal Autonomia Erkidegoko kalitate-bereizgarrien inguruko ekintza komunitarioen ondoriozko programak kudeatzea, Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzarekin elkarlanean.

  6. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eta arrantzako produktuen eta, batez ere, kalitate-marka edo kalitate-bereizgarriren bat duten elikagaien sustapen eta publizitateari buruzko programak eta jarduerak prestatu eta kudeatzea, edo halakoetan laguntzea.

  7. Jatorrizko deiturak eta elikagaien kalitatearen bereizgarriak ezarri eta kontrolatzea; sektoreko enpresak bultzatzea halakoak erabil ditzaten; eta kontseilu arautzaileak edota kudeaketa- eta kontrol-erakundeak sortu eta kontrolatzea.

  8. Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko kontseilu arautzaileetan parte hartzea.

  9. Nekazaritza eta arrantzako produktuen eta elikagaien kalitatea kontrolatzea ekoizpenean, eraldaketa industrialean, biltegiratzean, garraioan eta handizkako zein txikizkako banaketan.

  10. Nekazaritza eta arrantzako produktuen eta elikagaien kalitatea babesteko jarduerak zuzentzea.

  11. Pentsu eta ongarrien kalitatea kontrolatzea, ekoizpenean, eraldaketa industrialean, biltegiratzean, garraioan edota merkaturatzean.

  12. Arauak egokitzearekin loturiko jarduerak zuzentzea, nekazaritza eta arrantzako produktuen eta elikagaien ekoizpenaren kalitate-ezaugarriak normalizatu, tipifikatu eta arautzeari dagokionean.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazari-elkarteak eta nekazaritzako elikagaien profesioarteko erakundeak aitortu, erregistroetan jaso eta sustatzea.

  2. Ardo eta edari alkoholdunen botilatzaile eta ontzien erregistro, produktu enologikoen erregistro, eta nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoko operadoreen erregistro-zerrendari eta Euskadiko ekoizpen integratuko operadoreen erregistroari buruzko egitekoak garatzea, bai eta dagozkien arauetan aurreikusitako gainerako egitekoak ere. Abere-elikaduraren sektorean erregistratu eta baimenduta dauden establezimendu eta bitartekarien zerrenden kudeaketa koordinatzea.

  3. Hiltegietako gai arriskugarriak kudeatzeko programak eta jarduerak prestatzea, arlo horretako erakunde edo organoekin elkarlanean.

  4. Elikagaien ekoizpen-katean dauden arriskuak ebaluatzeko azterlanak eta planak egitea.

  5. Elikagaien arloko krisiei aurre egiteko jardunbideak ezartzea arlo horrekin zerikusia duten sailen lankidetzaz.

Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen mendeko zuzen eta hierarkikoa izanik, Landa Garapeneko zuzendariak bete beharreko egitekoak hauek dira:

  1. Landa Garapeneko apirilaren 8ko 10/1998 Legean xedatutakoaren ondorioz Nekazaritza eta Arrantza Sailari dagozkion eskumen guztiak bultzatu, bete eta koordinatzea.

  2. Landaberriri beharrezko duen laguntza tekniko eta administratiboa ematea.

  3. Landa-garapeneko jardun-programak prestatu eta koordinatzea, Europako Batasunaren arau eta ekimenen esparruan.

  4. Landa-garapenaren arloan Europako Batasuneko arau, plan eta programak garatzeko ezartzen diren batzorde eta kide anitzeko erakundeetan Nekazaritza eta Arrantza Sailari dagozkion ordezkaritza eta eginkizunak betetzea.

  5. Mendi-nekazaritzako eskualdeetarako eta alde behartsuetarako programak egin eta koordinatzea.

  6. Agente ekonomiko eta sozialek landa-garapeneko plan eta programetan parte hartzeko modua bultzatu eta garatzea.

  7. Landa-eremuetako jardun ekonomikoa dibertsifikatzeko jarduerak egitea eta landa-ingurunearen funtzioaniztasunari eustea.

  8. Landa-ingurunean enpresa txiki eta ertainak sortzeko erraztasunak eta laguntza ematea.

  9. Nekazaritza eta landa-garapeneko prestakuntza antolatu eta sustatzea.

  10. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari nekazaritza- eta landa-gaietako heziketa arautuko ikasketa-programak proposatzea.

  11. Lana antolatzeko eredu berrien garapena proposatzea, informazioaren teknologia berriak aplikatuz, landa-inguruneko enpleguaren lan-baldintzak eta bizi-kalitatea hobetu ahal izateko.

  12. Nekazalturismo edo baserri-giroko ostatu-moduari dagozkion jarduerak burutzea.

  1. MENDIKOI Nekazaritza Garapeneko Institutua, A.B. herri-sozietatea Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak erabiltzea, eta landa-garapenaren arloan edo nekazaritza- eta landa-gaietako prestakuntza-arloan eginkizunen bat betetzen duten erakundeen jarraipen eta kontrola egitea, edo erakunde horien inguruan Sailari esleitu zaizkion gainerako ahalmenak baliatzea.

  1. ¿ Sailburuaren mendeko zuzen eta hierarkikoa izanik, Arrantza sailburuordeari honako jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea dagokio:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko uretako arrantza, itsaski-bilketa eta akuikultura antolatzea.

    2. Arrantza-egituren plangintza eta sustapena.

    3. Nabigazio eta arrantzako prestakuntza.

    4. Kirol-nabigazioko irakaskuntza.

    5. Urpekaritza profesionala.

    6. Arrantzaleen kofradiak, arrantzako elkarte profesionalak eta arrantzako ekoizleen erakundeak.

    7. Arrantzako industriak eta komertzializazioa sustatzea Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetzarekin elkarlanean.

    8. Arrantza-eskualdeen garapen sozioekonomikoa, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eskumenen barruan.

    9. Arrantzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko azpiegiturak.

  2. ¿ Arrantza Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, Arrantza Zuzendaritza eta Arrantza Eskualdeen Garapeneko Zuzendaritza.

Arrantza sailburuordearen mendeko zuzen eta hierarkikoa izanik, Arrantza Zuzendaritzak bete beharreko egitekoak hauek dira:

  1. Arrantza-enpresen lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzak barreiatzeko programak diseinatu eta gauzatzea.

  2. Dirulaguntzen artikulazioa proposatzea eta jardun-arlo guztietako programak eta jarduerak prestatu eta betetzea, Europako Batasuneko arauekin bat etorriz.

  3. Itsaski-bilketa eta akuikultura antolatu, kudeatu eta sustatzea.

  4. Itsasoko kirol-arrantza antolatu eta kudeatzea, eta horretarako baimenak luzatzea.

  5. Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-flotari laguntza eta babesa ematea, hala egiteko eskatzen duen egoerarik suertatuz gero.

  6. Arrantza-sektorerako ezarritako tresna eta bermeekin loturiko neurriak kudeatu eta bultzatzea, arrantza-eskubideen eta antzerakoen erabilera kolektiboari dagokionean, batez ere.

  7. Arrantzaleen kofradiekiko, arrantzako elkarte profesionalekiko eta arrantzako ekoizleen erakundeekiko harreman-organoa izatea.

  8. Arrantza-sektorearen beharrizan eta berezitasunentzako finantza-tresna egokiak aztertu eta sustatzea.

  9. Arrantzaren Orientazioko Finantza Tresna Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzea, eta Autonomia Erkidegoaren ordezkari aritzea Jarraipen Batzordean.

  10. Itsas Arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legeak ezarritako lizentzia, baimen edo emakidak ematea, eta legean jasotzen diren erregistro eta gainerako tresnen ardura hartzea.

  11. Arrantza-ikuskapenaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenak betetzea, Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzuaren jardun eraginkorra bermatzeko behar diren jarduerak eginaz.

  12. Estatuko Portuei eta Merkataritzako Nabigazioari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legearen 21.5. artikuluan aurreikusitako txostena egitea, Euskal Autonomia Erkidegoaren itsasoan isurketak egiteko baimenak emateko, aldi baterako indargabetzeko, aldatzeko edo iraungitzeko erabakiak baino lehen.

  1. Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzarekin elkarlanean aritzea kalitate-bereizgarriak sustatzeko eta erabiltzeko kontuetan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko kontseilu arautzaileetan parte hartzean ere, jarduera horiek arrantzako produktuekin zerikusirik badute.

Arrantza sailburuordearen mendeko zuzen eta hierarkikoa izanik, Arrantza Eskualdeen Garapeneko Zuzendaritzak bete beharreko egitekoak honako hauek dira:

  1. Jardun-programak egin eta proposatzea, arrantza-eskualdeen gainbehera eragozteko, edota eskualde horiek Euskal Herriko gainerako eskualdeen parean jartzeko garapen ekonomiko, sozial eta kulturalari dagokionez.

  2. Arrantza-eskualdeetako azpiegitura eta zerbitzuak hobetzeko planak eta programak egin eta proposatzea.

  3. Nabigazio eta arrantzako prestakuntza antolatzea eta kudeatzea.

  4. Kirol nabigazioko titulazio eta irakaskuntzak antolatzea eta kudeatzea.

  5. Urpekaritza profesionala.

  6. Herri Administrazioen politikak eta jarduerak koordinatzeko eta haiekin elkarlanean aritzeko proposamenak egitea, politika eta jarduera horiek eraginik badute a) idatz-zatian jasotako helburuetan.

  7. Arrantza-eskualdeen garapenaren arloan Europako Batasuneko arau, plan eta programak garatzeko ezartzen diren batzorde eta erakunde kolegiatuetan Nekazaritza eta Arrantza Sailari dagozkion ordezkaritza eta eginkizunak betetzea, Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzarekin elkarlanean.

  8. Arrantzako eraldaketa-industriei laguntza emateko eta horien inbertsioak sustatzeko programak egitea eta betearaztea.

  9. Arrantza-sektoreko eraldaketa eta komertzializazioa antolatzeko eta sustatzeko programak egitea eta betearaztea, EAEko kalitate¿bereizgarri edo/eta jatorri-izendapena dituzten produktuena salbu.

  10. Arrantza-produktuak etiketatzeko eta horien jatorria bermatzeko prozesuak sustatzea eta kontrolatzea, Estatuan eta Europa Erkidegoan indarrean dauden arauak betez.

  1. ¿ Sailaren planak eta jardun-programak egin eta proposatzea dagokio Nekazaritza Politikako eta Landa Garapeneko Batzordeari, nekazaritzarekin eta landa-eremuen garapenarekin loturiko gaietan.

  2. ¿ Sailburuaren lehendakaritzapean, ondoko hauek izango dira batzordekideak: Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordea, Sailbururaren Kabineteko zuzendaria, Zerbitzu Orokorren zuzendaria, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Ikerketa zuzendaria, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako zuzendaria, Landa Garapeneko zuzendaria, foru aldundien ordezkari bana (zuzendari nagusiaren maila edo hortik gorakoa eduki behar dute) eta idazkari bat (sailburuak izendatuko du).

  1. ¿ Sailaren planak eta jardun-programak egin eta proposatzea dagokio Arrantza Politikako eta Arrantza Eskualdeen Garapeneko Batzordeari, arrantzarekin eta arrantza-eskualdeen garapenarekin loturiko gaietan.

  2. ¿ Sailburuaren lehendakaritzapean, ondoko hauek izango dira batzordekideak: Arrantza sailburuordea, Sailbururaren Kabineteko zuzendaria, Zerbitzu Orokorren zuzendaria, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Ikerketa zuzendaria, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako zuzendaria, Arrantza zuzendaria, Arrantza Eskualdeen Garapeneko zuzendaria, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari bana (zuzendari nagusiaren maila edo hortik gorakoa eduki behar dute), eta idazkari bat (sailburuak izendatuko du).

  1. ¿ Nekazaritzako elkarte profesionalei entzuteko organoa da Nekazaritzako Aholku Mahai Nazionala, eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-politika taxutzean eta haren jarraipena egitean sektore profesionalak hartzen duen partea instituzionalizatzea du ardura. Nekazaritzako Aholku Mahai Nazionalaren ondorioak ez dira ez aginduzkoak ez lotesleak Administrazioarentzat.

  2. ¿ Sailburuaren lehendakaritzapean, gutxienez Nekazaritza eta Arrantza Sailaren, foru aldundien, nekazaritzako elkarte profesionalen eta nekazaritzarekin loturiko erakundeen ordezkariak izango dira mahaikideak, arau bidez zehaztu dadin eran, hain zuzen ere.

  3. ¿ Mahaiak, gutxienez, hiru hilabeterik behin egingo du osoko bilkura, eta beharrezkotzat hartzen dituen batzordeak eratu ditzake bere baitan.

  1. ¿ Arrantzako elkarte profesionalei entzuteko organoa da Arrantzako Aholku Mahai Nazionala, eta Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-politika taxutzean eta haren jarraipena egitean sektore profesionalak hartzen duen partea instituzionalizatzea du ardura. Arrantzako Aholku Mahai Nazionalaren ondorioak ez dira ez aginduzkoak ez lotesleak Administrazioarentzat.

  2. ¿ Sailburuaren lehendakaritzapean, gutxienez Nekazaritza eta Arrantza Sailaren, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien, arrantza-sektoreko erakunde eta elkarte profesionalen eta arrantza-sektorearekin loturiko erakundeen ordezkariak izango dira mahaikideak, arau bidez zehaztu dadin eran, hain zuzen ere.

  3. ¿ Mahaiak, gutxienez, hiru hilabeterik behin egingo du osoko bilkura, eta beharrezkotzat hartzen dituen batzordeak eratu ditzake bere baitan.

Sailburuordetzetako eta haien mendeko zuzendaritzetako titularren postuak bete gabe egonez gero, edo titularrok kanpoan edo gaixorik egonez gero, hierarkian gorago dagoen hurrengoak beteko ditu aipaturiko titularrei esleitutako egiteko eta eskumenak, egoerak dirauen bitartean eta sailburuak bestelako erabaki berariazkorik eman ezean.

Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzako edo Nekazaritza, Arrantza eta Elikaduraren Ikerketa Zuzendaritzako Zuzendaritzako titularren postuak bete gabe egonez gero, edo titularrok kanpoan edo gaixorik egonez gero, Sailburuaren Kabineteko zuzendaria izango da haien ordezkoa, eta, honen postua bete gabe egonez gero, edo titularra kanpoan edo gaixorik egonez gero, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordea izango da haien ordezkoa.

Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatu zuen maiatzaren 11ko 218/1999 Dekretuaren arabera sektoreko arauetan eta dirulaguntza-programetan organo ezberdinei esleitutako egitekoak, oraingo dekretuaren arabera eskudun diren organoen esku geratzen direla ulertu beharko da.

Indarraldiaren jarraipena.

Dekretu honetan xedatutakoaren aurka ez dauden bitartean, eta dekretu hau garatzeko eta 16, 17, 18 eta 19. artikuluetan aipaturiko kide antizeko organoak antolatzeko eman daitezen arauak indarrean jarri arte, indarrean egongo dira ondoko xedapen hauek:

  1. Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1996ko uztailaren 23ko Agindua, zeinaren bitartez Arrantzako Aholku Mahai Nazionala arautzen baita.

  2. Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1997ko maiatzaren 7ko Agindua, zeinaren bitartez Nekazaritzako Aholku Mahai Nazionala arautzen baita.

Maiatzaren 11ko 218/1999 Dekretua, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatu zuena. Era berean, dekretu hori, uztailaren 27ko 309/1999 Dekretu bidez, eta, azaroaren 20ko 308/2001 Dekretu bidez aldatua zen.

Indargabeturik daude, era berean, Nekazaritza eta Arrantza Sailarekin loturiko gaietan dekretu honetan xedatutakoaren aurka dauden gainerako xedapen guztiak.

Ahalmena ematen zaio Nekazaritza eta Arrantza sailburuari dekretu hau garatu eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan, eta zuzendaritzaren azpiko maila duten unitate organikoak elkartu, sortu edo ezaba ditzan, hala egiteak gastuaren gehikuntzarik ez badakar.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko urriaren 29an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (17)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.