Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

22/2000 DEKRETUA, otsailaren 1ekoa, Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku-Batzordea sortzeko den Dekretua aldatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 30
  • Hurrenkera-zk.: 652
  • Xedapen-zk.: 22
  • Xedapen-data: 2000/02/01
  • Argitaratze-data: 2000/02/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku-Batzordea erakunde olegiatua da administrazio publikoei, gobernuz kanpoko erakundeei eta Euskal Autonomia Erkidegoko bestelako agente sozialei Hirugarren Munduaren aldeko Garapen Lankidetzaz duten esku hartzea bultzatzeko.

Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku-Batzordeko kideak dira: Garapen eta Lankidetza Sustatzeko Fondoko (GLSF) Kudeaketa Batzordekoak, Euskadiko garapenerako gobernuz kanpoko erakundekoak (GGKE), erlijio ordenetakoak eta Garapen Lankidetzaren alorrean lanean ari diren beste erakundeetakoak.

Urriaren 19ko 350/1999 Dekretuaren bidez GLSFko Kudeaketa Batzordera Emakunde erakunde autonomoa atxiki da, atxikimendu honek garapen lankidetza programei genero perspektiba bat ematen dio. Eta horrek Kudeaketa Batzordean emandako gehiketaren berri Aholku Batzordea arautzen duen araura eranstea eskatzen du.

Elkartasun jokaeratan haurtzaroaren problematikak alor honetan zehazki lana egiten duten erakundeen ordezkaritza izatea gomendatzen du, Euskadin gai horretaz kudeatu eta aholkua ematen duten organoetan. Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku Batzordearen eginkizuna, elkartasun politiketan, Euskal Autonomia Erkidegoko eragile sozialak Administrazio Publikoekin batera parte hartzea sustatzea izango da, beraz egokia deritzo bere barnean haurtzaroaren alorrean lana egiten duten erakundeen ordezkaritza bat onartzea.

Egokia da, beraz, martxoaren 24ko 53/1998 Dekretua aldatzea, Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku Batzordea sortzeko dena, bere 3. artikuluan, a) eta d) idatz-zatietan, eta aurrez aipatutako bi aldeetan.

Ondorioz, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko otsailaren 1ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe,

Aipatutako dekretu horretako 3. artikulua era honetan geldituko da:

"3. artikulua.¿ Honako hauek izango dira Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku Batzordeko kideak:

  1. Hirugarren Munduko Garapen eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren Kudeaketa Batzordeko 11 kideak eta EUDELen ordezkari bat.

  2. Euskadiko garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen (GGKE) zazpi ordezkari.

  3. Euskadin ezarritako erlijio ordenen ordezkari bat.

  4. Garapen Lankidetzaren alorrean ari diren erakundeen hiru ordezkari:

    • Bata, Haurtzaro alorrekoa.

    • Bestea, Euskadiko hezkuntza-lanbide heziketa alorrekoa.

    • Eta hirugarrena, mikroenpresak edota kooperatibak sortzearen alorrekoa.

  5. Garapen bidean dauden herrialdeekin jatorri harremana duen pertsona bat.»

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik jarriko da indarrean .

Vitoria-Gasteizen, 2000ko otsailaren 1ean.

Lehendakaria,

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.