Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

16/1997 DEKRETUA, otsailaren 4koa. Honen bidez, Euskadiko "Gazte-Txartela/Carnet joven" eratu eta arautzeko Dekretua moldatzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 36
  • Hurrenkera-zk.: 941
  • Xedapen-zk.: 16
  • Xedapen-data: 1997/02/04
  • Argitaratze-data: 1997/02/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko otsailaren 11n.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

Maiatzaren 2ko 260/1995 Dekretuaren bidez, Eusko Jaurlaritzak Gazte-Txartela zerbitzua jarri zuen martxan, gazteentzako interesgarri eta lagungarri diren zerbitzuak eta ondasun kultural zein materialak eskuragarriago egon daitezen eurentzat. Gazteei erraztasunak eta aukerak ematea da, beraz, helburua, era horretara, alor kultural eta sozialean izan ditzaketen beharrizanak asetzeko aukera handiagoak izanda, euskal gazteen bizimodua hobea eta erosoagoa izan dadin.

Egitarau hau garatzerakoan izandako esperientzian oinarrituta eta euskal gazteriak egun lan-munduan, ekonomian, gizartean eta Europako egoera berrian bizi duen errealitatea aintzat izanik, aipatutako txartelak bere helburuak bete ditzan on litzateke orain indarrean dagoen araudia moldatzea. Era horretara, kudeaketa administratiboa hobeto bideratuko da eta euskal gazteriaren eskaera eta beharrizanei erantzun egokiagoa emango diegu kontestu europarrean.

Ildo horretatik, on litzateke txartela erabil dezaketen onuradunen adin-tartea zabaldu eta gaur eguneko errealitateari egokitzea. Era horretara, eskainitako trataera guztientzako berdintsuagoa eta hobea izanda, gazte gehiagok izango du hainbat zerbitzutara iristeko aukera.

Era berean, egitaraua hobeto eta zentzun handiagoz kudeatu, kontrolatu eta jarraitzeko, egoki litzateke, bi urteko indarraldia errespetatuta, epearen amaiera atzeratu eta erabateko bukaera hurrengo jardunaldiko urtarrilaren 31n ezartzea.

Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko otsailaren 4an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Atal bakarra.– Euskadiko «Gazte-Txartela/Carnet joven» eratu eta arautzeko maiatzaren 2an onartutako 260/1995 Dekretuaren 2. eta 3. atalak moldatzea. Aurrerantzean honako era honetara geratuko dira idatzita:

«2. atala.– Gazte-Txartela agiri pertsonala da eta, beraz, gazte bakoitzak berea erabili beharko du beti. Eusko Jaurlaritzak emango die agiri hori horretarako eskabidea egiten duten gazteei, bete beharreko baldintzak bi hauek izanik: 14 urtetik 25era bitarteko gazteak izatea eta Euskal Autonomia Elkartean bizitzea».

«3. atala.– Gazte-Txartelak bi urteko balioa izango du eta epea, beti, indarraldiaren bigarren urtea burutu eta hurrengo jardunaldiko urtarrilaren 31n amaituko da. Europako Gazte-Txartelen Elkarteak ezarritako epeei egokitzearren edo beste era bateko arrazoiak direla-eta, Txartela erabiltzeko epean aldaketarik izanez gero, Kultura sailburuaren Agindu baten bidez ezarriko dira epe berriak».

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Honako Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko otsailaren 4an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.