Arautegia
Inprimatu525/1991 DEKRETUA, urriaren 2koa, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 200
- Hurrenkera-zk.: 2950
- Xedapen-zk.: 525
- Xedapen-data: 1991/10/02
- Argitaratze-data: 1991/10/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Irakaskuntzaren egitamuketaren gaietan, eraentzarenean dauden beharrei erantzuteko eta, halaber, estatistika-ondorioetarako, Euskal Autonomi Elkartean, Eskolaurrea, Oinarrizko Hezkuntza Orokorra, GaraAdinekoen Etengabeko Hezkuntza, Berarizko Hezkuntza, Askotariko Bateratutako Batxilerra, Unibertsitaterako Biderapen Ikasturtea, Lanbide-Hezkuntza, Irakaskuntza Ertainen Erreforma eta Modulu Profesionalak ematen dituzten Ikastegi guztietako 1991; 92 ikasturteari dagokion beharrezko argipideak biltzeari ekingo zaio. Hori horrela, Kabinete Teknikoko Zuzendariaren proposamenaz zera ERABAKI DUT: Lehenengoa.- Euskal Autonomi Elkartean dauden Ikastegi guztiak, unibertsitate mailakoak salbu, Agindu honen eraskin gisa agertzen diren Galdera-zerrendak zehaztasun osoz ahalik eta hertsikien bete beharko dituzte, hurrengo atalean ezarritakoaren arabera. Bigarrena.- 1 - Euskal Autonomi Elkarteko Ikastegi guztiek, unibertsitate-mailakoak salbu, 1 Eraskinean azaltzen den galdera-zerrendari erantzun beharko diote. 2: Aurreko parrafoan ezarritakoaz gain: a) Eskolaurreko, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko eta ikasleek ikasgela berezia ez duteneko Berarizko Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastegiek, II Eraskinean azaltzen den galdera-zerrendari erantzun beharko diote. b) Gara-Adinekoen Etengabeko Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten Ikastegiek, III Eraskineko galdera-zerrendari erantzun beharko diote. c) A.B.B.-ko eta U.B.I.-ko irakaskuntzak ematen dituzten Ikastegiek, IV. Eraskinean den galdera-zerrendari erantzun beharko diote. d) Lanbide-Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten Ikastegiek, V. Eraskinean azaltzen den galdera-zerrendari erantzun beharko diote. e) Irakaskuntza Ertainen Erreforma irakaskuntzak eroaten dituzten ikastegiek, VI. Eraskinean azaltzen den galdera-zerrendari erantzun beharko diote. f) Ikasleek ikasgela berezia duteneko Berarizko Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten Ikastegiek, VII. Eraskinean azaltzen den galdera-zerrendari erantzun beharko diote. g) Modulu Profesionaletako irkaskuntzak ematen. dituzten Ikastegiek, VIII. Eraskinean azaltzen den galdera-zerrendari erantzun beharko diote. Hirugarrena.- Dagozkien ereduak Ikastegiko Zuzendariak ikuskatuko ditu, eta berak, emandako argipidea benetan egiazkoa dela egiaztatuko du bere izenpez. Laugarrena.- Postaz ikastetxeei bidalitako galderazerrendak, behar bezala beteta Lurralde-Ordezkaritzetara itzuliko dira, Lurralde Ordezkariak jarritako epearen barruan. Bostgarrena.- Hezkuntzako Lurralde Ordezkariei esku ematen zaie Agindu honetan agindutakoa osabideratzeko edo erabiltzeko beharrezko neurriak hartzeko. Vitoria-Gasteiz, 1991ko azaroak 14. Hezkuntza, Unibertsitate ete Ikerketa Sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8, c) atalean aitortzen zaizkidan ahalmenez baliatuz, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Xedea. Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioaren egitura osatzen duten sailak eta beren egiteko eta ihardun-arloak finkatzea du xede Dekretu honek. 2. atala.-Administrazioaren egitura. Honako Sail hauek izango ditu Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak: a) Industria eta Energia Saila b) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila c) Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saila d) Herrizaingo Saila e) Ogasun eta Finantza Saila f) Zuzentza Saila g) Osasun Saila h) Lan eta Gizarte Segurantza Saila i) Kultura Saila j) Ekonomi, Plangintza eta Ingurugiro Saila k) Garraio eta Herrilan Saila l) Hirigintza eta Etxebizitza Saila m) Nekazaritza eta Arrantza Saila n) Merkataritza eta Turismo Saila 3. atala.- Sailen lehentasun hurrenkera Sailen lehentasun hurrenkera aurreko atalean ezarritakoaren arauerakoa izango da: 4. atala.- Lehendakaria 1: Autononí Estatutuak, Jaurlaritzaren Legeak eta beste legezko xedapen batzuk Lehendakariari ematen dizkioten egitekoak bete ahal izateko, Lehendakaritzako Idazkaritzaren laguntza izango du Lehendakariak, Sailburu mailako estatutu pertsonala izango duela bertako titularrak. Honako ihardun-arlo hauek dagozkio Idazkaritza horri: a) Jaurlaritzaren bozeramailetza. b) Gizarte eta erakunde harremanak. c) Hizkuntz politika. d) Drogazalekeria. e) Emakumea. f) «Euskadi, 1993. urteko Europan>>izeneko ezohizko Plana. g) Analisi eta komunikazioa. h) Kanpo ekintza. 2.- Emakumearen Euskal Erakundea / Instituto Vasco de la Mujer Organismo Autonomo Administratiboa eta Interbask, S.A. Baltzu Publikoa, Lehendakaritzaren Idazkaritzari atxikita egongo dira. 3.- Sail baten maila izango du Lehendakaritzaren Idazkaritzak aurrekontu ondorioetarako eta administrazio mailako koordinakuntza eta arrazionalizazio egitekoak edo antzeko beste batzuk garatzeko ezartzen diren sailarteko organu kolegiatuetan, ordezkotza eman ahal izango zaio. 5. atala.- Egiteko eta ihardun arloen banaketa. Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/ 1891 Legeko 8. eta 16. ataletan Lehendakariari eta Jaurlaritzari ematen zaizkien ahalmenen eta Lehendakariordeei izenda dakizkien ahalmenen kaltetan gabe, 2. atalean aipatu diren Sailek, Sailburuaren zuzendaritzapean beteko dituzte beren egitekoak, hurrengo ataletan zehazten diren ihardun arloei dagozkienetan. 6. atala.- Industria eta Energia Saila. 1.- Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Industria eta Energia Sailari: a) Politika industriala. b) Berrikuntza teknologikoa. c) Meategiak. d) Energia. e) Artesautza sustatzea eta indartzea. f) Telekomunikazioak. k) Kontsumoa. g) Sailari atxikita edo pean dauden Organismo Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak zuzentzea, Lege eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. h) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. 2.- Energiaren Euskal Erakundea / Ente Vasco de la Energía (EEE/EVE) Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoa, Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua / Sociedad dé Promoción y Reconversión Industrial, S.A. (ISEB/SPRI) eta Servicios Públicos Industriales y de Seguridad, S.A. (SERPINSA) delako Baltzu Publikoak Sail honi atxikita egongo dira. 7. atala.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari: a) Autonomi Estatutuan ezartzen diren eskuduntzak, bai erregimen orokorpeko, erregimen berezipeko eta goi mailako irakaskuntzei dagozkienetan. b) Zientzi alorreko politika; teoria eta aplikazio mailako ikerketak sustatzea eta koordinatzea. c) Sailari atxikita dauden Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak gidatzea, Legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. d) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. 8. atala.- Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saila. 1.- Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari: a) Jaurlaritzaren Idazkaritza b) Legebiltzarrarekiko eta instituzio arteko harremanak eta komunikazioak. c) Autonomi garapenaren politika eta, horretarako, Sailen ekintzak koordinalzea. d) Autonomi Estatutuaren defentsa juridikoa e) Funtzio publikoa, administrazio eraketa, informazio sistema, langilegoaren juridiko eta ordainketa mailako erregimena. Administrazioaren erreforma sustatzea, zerbitzu publikoak dituen beharrei egokitu ahal izateko. f) Legezkotasunaren barne kontrol mailako egitekoak eta aholkularitza juridiko orokorra betetzea. g) Eusko Jaurlaritzak eta bere organuek izan ditzaten auzietan, horien ordezkotza eta defentsa egitea. h) Toki Administrazioari dagozkionetan, Legeek eta arautegiek Jaurlaritzari ematen dizkioten egitekoak betetzea. i) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. Argitalpenak. j) Hainbat Saileri dagozkien zerbitzuak. k) Sailari atxikita dauden Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak gidatzea, Legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. I) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. 2: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea / Instituto Vasco de la Administración Pública (HAEE/IVAP) izeneko Organismo Autonomo Administratiboa eta Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea, S.A. / Socie dad Informática del Gobierno Vasco (EJIE) Baltzu Publikoa, Sail honi atxikita egongo dira. 9. atala.- Herrizaingo Saila. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Herrizaingo Sailari: a) Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintza. b) Hauteskunde Administrazioa. , c) Herri babesa. d) Euskal Autonomi Elkarteko errepideetatiko gurpildunen trafikoko polizia. e) Joku, postura eta ikuskizunak. f) Transmisioak eta komunikazioak. g) Parke higikorra h) Sailari atxikita dauden Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak gidatzea, Legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. i) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. 10. atala.- Ogasun eta Finantza Saila. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Ogasun eta Finantza Sailari: a) Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorrak zuzendu, landu, horien kudeaketa orokorra egin, zaindu eta arta eramatea. b) Artekaritza, auditoria, kontaduritza eta erantzukizun kontagarriak. c) Finantza politika eta finantza erakundeekiko harremanak. d) Diruzaintza, zorrak egitea eta bermeak ematea. e) Ondare eta kontratazioa. f) Ekonomi Itunea, Estatuarentzako kupoak eta Lurralde Historikoen ekarketak. g) Transferentzien gai diren eskuduntza eta/edo zerbitzuen baloraketa. h) Zergen Administrazioa eta ekonomi-administrazio mailako murtziloak. i) Sailari atxikita dauden Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak gidatzea, Legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. j) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. 11. atala.- Zuzentza Saila. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Zuzentza Sailari: a) Botere Judizialarekiko harremanak zaintzea. b) Balibideak jartzea, Zuzentza Administrazioak ihardun dezan. c) Zigor establezimenduak eta, bereziki, horien antolaera, iharduera eta zigorrei buruzko legeak betetzea, Zigor Administrazioko organu zentralei legeek ematen dizkieten eskuduntzak erabiltzea bereganatuz. d) Notariak eta Jabego erregistratzaileak izendatzea. e) Elkarte, Iraskunde eta Elkargo Profesionalei buruzko erregimen orokorra, Sailek, beren eremu barruan, horiekiko izan ditzaten harremanen kaltetan gabe. f) Giza Eskubideen sustapena. g) Euskararen erabilpena arauzkotzeko azaroaren 24eko 10/1982 oinarrizko Legeak hiritarrei ematen dizkien eskubideak erabili ahal izatea bermatzea Zuzentza Administrazioan. h) Sailari atxikita dauden Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak gidatzea, Legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. i) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. 12. atala.- Osasun Saila. 1. Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Osasun Sailari: a) Osasunketaren plangintza eta eraketa. b) Osasun publikoa eta elikadura-higienea. c) Zainketa epidemiologikoa. d) Farmazien eraketa. e) Sailari atxikita edo pean dauden Organismo Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak zuzentzea, Legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. f) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainonrzeko ahalmenak. 2. Servicio Vasco de Salud - Osakidetza Organismo Autonomo Administratiboa Sail honi atxikita egongo da. 13. atala.- Lan eta Gizarte Segurantza Saila. 1: Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Lan eta Gizarte Segurantza Sailari: a) Lan arloari buruzko legeek, lan harremanei buruz ezartzen dutena aplikatzea. b) Enplegu politika eta enplagurako gaitzea. c) Gizarte ekonomia: Kooperatibak eta akziokako lan baltzuak. d) Gizarte ongizatea. e) Gizarte prebisiorako erakundeak. f) Gizarte Segurantza zerbitzuen zuzendaritza, antolaketa eta administrazioa egitea eta horren erregimen juridikoa kudeatzea. g) Segurtasuna eta higienea lanean. h) Sailari atxikita edo horren pean dauden Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak gidatzea, Legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. i) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. . 2.- Honako Baltzu Publiko hauek Sail honi atxikita geldituko dira: Garapen Bereziko Arabako Alor eta Aldeen Eraentzarako A.B., Garapen Bereziko Bizkaiko Alor eta Aldeen Eraentzarako A.B. eta Garapen Bereziko Gipuzkoako Alor eta Aldeen Eraentzarako A.B. 14. atala.- Kultura Saila. 1.- Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Kultura Sailari: a) Kirolak. b) Gazteria eta komunitate garapena. c) Historia Arte Ondarearen kudeaketa eta zainketa; museo, liburutegi eta artxibategiak. d) Euskararen sustapena. e) Arte eta kultura mailako ihardunak eta horien hedapena. f) Gizarte knmunikabideak; irrati kontzesioak eta frekuentzien esleipena. g) Sailari atxikita edo horren pean dauden Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak gidatzea, Legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. h) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. 2.- Helduen Alfabetatze Berreuskalduntze Erakundea / Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de adultos (HABE), Soin Hezkuntzako Euskal Erakundea /Instituto Vasco de Educación Física (SHEE/IVEF) Organismo Autonomo Administratiboak, Euskal Irrati Telebista / Radio Televisión Vasca EITB) Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoa eta Euskadiko Orkestra, A.B. / Orquesta de Euskadi, S.A. eta Euskal Media, S.A. Baltzu Publikoak Sail honi atxikita egongo dira. 15. atala.- Ekonomi, Plangintza eta Ingurugiro Saila. 1: Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Ekonomi eta Plangintza Sailari: a) Plagintza ekonomikoa. b) Ikerketa eta metodo ekonomikoak. Ekonomi mailako egoera eta horri buruzko prebisioak. c) Estatistika. d) Ingurugiroa. e) Sailari atxikita dauaen Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak gidatzea, Legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. f) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. 2.- Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadistica (EEE/IVE) Organismo Autonomo Administratiboa eta Industria Hondakinentzako Bateango Enularaztegia, A.B. / Sociedad Promotora para la Instalación de un Tratamiento Centralizado de Residuos Industriales S.A. (IHOBE) Baltzu Publikoa Sail honi atxikita egongo dira. 16. atala.-Garraio eta Herrilan Saila. 1.- Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Garraio eta Herrilan Sailari: a) Urak. b) Trenbideak. c) Bide sarea. d) Lurretikako, itsasotikako, ibaietikako eta kabletikako garraioak. e) Heliportuak eta aireportuak. f) Portuak eta itsas arazoak. g) Kanalak eta ureztaketak. h) Metereologia. i) Sailari atxikita edo pean dauden Organismo Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak zuzentzea, Lege eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. j) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. 2.- Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A. (ET / FF.W.) eta Bilboko Metrorako Ingeniaritza, A.B. / Ingeniería para el Metro de Bilbao, S.A. (IMEBlSA) Baltzu Publikoak Sail honi atxikita egongo dira. 17. atala.- Hirigintza eta Etxebizitza Saila. 1.- Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Hirigintza eta Etxebizitza Sailari: a) Lurraldea eta itsasertzak antolatzea. b) Hirigintza. c) Etxebizitza. d) Arkitektura. e) Sailari atxikita edo pean dauden Organismo Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak zuzentzea, Lege eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. f) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. 2: Industri Lurraren Sustapen eta Gestiorako Elkartea, A.B. / Promoción y Gestión de Suelo Industrial, S.A. (PROGESINSA) eta Euskadiko Etxebizitza eta Lurra Elkartea / Sociedad de Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. (VISESA) Baltzu Publikoak Sail honi atxikita egongo dira. 18. atala.- Nekazaritza eta Arrantza Saila. 1.- Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Nekazaritza eta Arrantza Sailari: a) Nekazaritza eta landalurren sustapena eta antolaketa. b) Baliabide naturalak, baso eta naturaren konserbazio zerbitzua antolatzea. c) Abelzaintza eta mendiak. d) Kontinenteko ehize eta arrain aberastasuna probetxetzeko erregimena. e) Arrantza. f) Nekazal, arrantza eta elikagaien industriak eta komerzializazioa. g) Nekazal-elikadura politika: Jatorri izena sustatzea eta tipifikatzea. Nekazaritza-elikadura produktuen kalitate kontrola. Mahastizaintza eta enologia. h) Nekazaritza, itsaso eta arrantzarako gaitzea. i) Nekazaritza eta ozeano ikerketa, Dekretu honetako 10 b) atalean ezartzen denaren kaltetan gabe. j) Sailari atxikita edo pean dauden Organismo Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak zuzentzea, Lege eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. k) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. 2.- Arrantzuarekiko Zientzi eta Teknika Iraskundea, A.B. / Instituto para la Ciencia y la Tecnología Pesquera, S.A. (AZTI) Baltzu Publikoa Sail honi atxikita egongo da. 19. atala.- Merkataritza eta Turismo Saila Honako egiteko eta ihardun-arlo hauek dagozkio Merkataritza eta Turismo Sailari: a) Merkataritza. b) Merkataritza, Industria eta Itsasketa Bazkundeak. c) Prezioen Politika. d) Kontsumoa. e) Turismoa. f) Sailari atxikita edo pean dauden Organismo Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak zuzentzea, Lege eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. g) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehena.- Azken Xedapenetatik Lehenengoan aipatzen diren Sailentzat ezarritakoaren kaltetan gabe, gainontzeko Sailek beren egitura organikoari eutsiko diote. Bigarrena.- Industria eta Energi Sailordetza, Industri Administrazio eta Politikarako Sailordetza, Teknologia eta Berrikuntza Sailordetza, Ekonomi Koordinazio, Antolakuntza eta Kudeaketarako Sailordetza, eta horiei gaur egun atxikita dauden Zuzendaritzak, hauen administrazio unitateak eta guzti, bai eta ezabatu den Industria eta Merkataritza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza ere, Industria eta Energia Sailari atxikiko zaizkio. Hirugarrena.- Kultura Sailordetza, Gazteria eta Kirol Sailordetza, eta hauei gaur egur: atxikita dauden Zuzendaritzak, beren administrazio unitateak eta guzti, bai eta ezabatu den Kultura eta Turismo Saileko Zerbitzu Zuzendaritza ere, Kultura Sailari atxikiko zaizkio. Laugarrena.- Ezabatu den Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari atxikita zeuden Ingurugiro Sailordetza eta Ingurugiro Baliabideen eta Ingurugiro Kalitatearen Zuzendaritzak, beren administrazio unitateak eta guzti, Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Sailari atxikita gelditzen dira: Bosgarrena.- Lurralde-Antolaketaren Sailordetza eta honi gaur egun atxikita dauden Zuzendaritzak, beren administrazio unitateak eta guzti, bai eta ezabatu den Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari atxikitako Zerbitzu Zuzendaritza ere, Hirigintza eta Etxebizitza Sailari atxikiko zaizkio. Seigarrena.- Ezabatu den Industria eta Merkataritza Sailari atxikita zeuden Merkataritza eta Kontsumo Sailordetza eta Merkataritzako Administrazio eta Politikarako Zuzendaritza, Kanpo Merkataritza eta Ekonomi Lankidetza Sustatzeko Zuzendaritza eta Kontsumo Zuzendaritza, eta ezabatu den Kultura eta Turismo Sailari atxikita. zeuden Turismo Saiolordetza eta Turismo Zuzendaritza, administrazio unitateak eta guzti, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikita gelditzen dira. ALDIBATERAKO XEDAPENA Zerbitzu Zuzendaritza bat sortzen da, behin-behingoz, Merkataritza eta Turismo Sailean, bere izaerari dagozkion eginkizunak izango dituena. INDARGABETZEZKO XEDAPENA Euskal Autonomi Elkartearen .Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen otsailaren 6ko 15/ 1991 Dekretua indargabetuta gelditzen da. AZKEN XEDAPENENAK Lehenengoa.- Dekretu honek indarra hartu eta bi hilabeteko epearen barruan, gehienez, Industria eta Energia Sailburuak, Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Sailburuak, Hirigintza eta Etxebizitza Sailburuak, Merkataritza eta Turismo Sailburuak dagozkien arautegi organikoen egitasmoak aurkeztuko dizkiote Lehendakariari, honek onar ditzan, Dekretu honetan ezarritakoari egokitzeko beharrezko den neurrian, Jaurlaritzari buruzko Legearen 26.2 atalean ezarritakoaren arabera. Bigarrena.- Ogasun eta Finantza Sailak, Dekretu honetan ezarritakoa betetzeko xedez, beharrezko diren eragiketak egingo ditu aurrekontuei dagozkienetan. Hirugarrena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, Zuzentza Sailburua, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua eta Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Sailburua beren lantokiaz jabetu ondoren, irailaren 16ko 489/1991 Dekretuak eta irailaren 23ko 495/1991 Dekretuak horiei dagozkien egitekoak Kultura eta Turismo: Sailburuaren, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren eta Industria eta Merkataritza Sailburu den Lehendakariordearen esku, hurrenez hurren, jartzen dituen behin-behineko izendapena indargabetuta geldituko da. Laugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamonean hartuko du indarra Dekretu honek. Vitoria-Gasteiz, 1991 ko urriak 2. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (16)
- Indargabetutakoa: 1/1995 DEKRETUA, urtarrilaren 3koa, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituena.
- Ikus: AGINDUA,1992ko urtarrilaren l3koa,Garraio eta Herrilan Sailburuarena,Bermeo eta Ondarroako-Bizkaia eta Getaria eta Hondarribiako-Gipuzkoa-Portu Batzarren osaketa aldatuz.
- Zuzendutakoa: 525/1991 DEKRETUA, urriaren 2koa, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituena. (Hutsen zuzenketa).
- Ikus: ORDEN de 31 de marzo de 1993, del Consejero de Sanidad, por la que se modifica el Anexo I del Decreto 279/1986, de 25 de noviembre.
- Ikus: AGINDUA, 1994ko ekainaren 13koa, Osasun sailburuarena, Errepidezko Osasungarraioari buruzko Araudia onartzeko den Dekretuaren I. eraskina aldatzeko dena.
- Partzialki indargabetutakoa: 30/1993 DEKRETUA, otsailaren 23koa, Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Saila desagertarazi eta bere egitekoak eta ekintza-eremua banatzen dituena.
- Ikus: 79/1993 DEKRETUA, martxoaren 30ekoa, Ekonomi eta Ogasun Sailaren egitura eta egitekoak ezartzeko dena.
- Ikus: 24/1992 DEKRETUA, otsailaren 11koa, Garraio eta Herrilan Sailaren antolaketa eta eginkizunei buruzko Dekretua aldatzen duena.
- Indargabetzen du: 15/1991 DEKRETUA, otsailaren 6koa, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituena.
- Ikus: 217/1993 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.
- Ikus: 419/1994 DEKRETUA, azaroaren 2koa, batetik, Haur eta Gazteen Aisialdirako Hezitzaileak Trebatzeko Eskolak eta, bestetik, Haur eta Gazteen Aisialdi Ihardueretarako Begirale eta Zuzendariak Trebatzeko Ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan part
- Ikus: 75/1992 DEKRETUA, martxoaren 91koa, Zuzentza Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.
- Ikus: 682/1991 DEKRETUA, abenduaren 10ekoa, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren egitura organikoa finkatzen duena.
- Ikus: 23/1992 DEKRETUA, otsailaren 11koa, Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.
- Ikus: 56/1993 DEKRETUA, martxoaren 23koa, Industri eta Energi Sailaren antolaketa eta egitekoen egitura ezartzen duena.
- Ikus: 681 / 1991 DEKRETUA, abenduaren 10ekoa, Hirigintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa ezartzeko dena.