Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

263/1990 DEKRETUA, urriaren 2koa, Euskal Autonomi Elkartearen Lurraldea Antolatzeko Batzordearen egitekoak, osakera eta iharduketa erregimena ezartzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 219
  • Hurrenkera-zk.: 3244
  • Xedapen-zk.: 263
  • Xedapen-data: 1990/10/02
  • Argitaratze-data: 1990/11/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomi Elkartearen Lurraldea Antolatzeko Batzordea sortu zen uztailaren 10eko 223/1984 Dekretuz, lurraldea, itsasertza eta hirigintza antolatzeari buruzko gaietan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren goi-mailako organu kontsultiboa dela; 1980ko maiatzaren 26ko Dekretuz, Euskal Autonomi Elkarteko Hirigintza Batzorde ohiari ezartzen ziztzaizkion eskuduntzak eta iharduketa erregimena, Batzorde honen ardurapean utzi zituela behin-behingoz. Guztientzako Erakundeen esku zeuden zerbitzuak Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Lurralde Historikoetara eskualdatzeari buruzko martxoaren 5eko 35/1985, 44/1985 eta 54/1985 Dekretuek Euskal Autonomi Elkarteko Hirigintza Administrazioan sortutako egoera berria aipatutako Batzordearen egitekoei egokitu nahiean, uztailaren 30eko 278/1985 Dekretua eman zen. Euskal Autonomi Elkartearen Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeak, lurraldea antolatzeko hainbat artezpide ezartzen ditu, Euskal Autonomi Elkarteko Lurralde Batzordearen partehartzea aurrikusten dela berorren izapideketan. Hori horrela eta 4/1990 Legeko Azken Xedapenetatik Lehenengoan legeak ezartzen duen agintea betez, garrantzi handiko organu kolegiatu horren egitekoak, osakera eta iharduketa erregimena zehaztea bidezkotzat jotzen da. Horiek horrela, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Osoko Bilkurak 1990.eko urriaren 2an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Lurraldea Antolatzeko Batzordea da, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak, lurraldea, itsasertza eta hirigintza antolatzeko gaietan, kontsultatarako eta koordinaketarako duen goi-mailako organua. 2.- Era bateko zein besteko lege- edo arau-xedapenek Batzordeari eskuratzen dizkioten informaziomailako eskuduntzez gain, Batzorde horrek, euskal sektore puklikoaren plangintza ekonomikoak ezartzen duenari jarraiki, lurraldea antolatzeko eta hirigintzari buruzko politikaren oinarrizko erizpideak finkatzeko gaitasuna izango du, eta lurraldearen eta hirigintzaren planeamenduko iharduketak koordinatzeko eta Jaurlaritzako Sailek eta Euskal Autonomi Elkarteko gainerako Administrazioek iharduketok burutzeko, behar diren neurriak proposatzea. 2. atala.- 1.-Lurraldearen eta hirigintzaren planeamendu gaietan, honako hauek dagozkio Euskal Autonomi Elkarteko Lurraldea Antolatzeko Batzordeari: a) Lurraldekako Administrazio Publikoei eta interesik izan dezaketen gainerako erakunde publiko eta pribatuei bidali aurretik, Lurraldea Antolatzeko Ohartarauen Aurrerapenaz informatzea. (4/1990 legeko 10.4 At.). b) Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak hasera batetan eta behin-behingoz onartu aurretik, Lurraldea Antolatzeari buruzko Ohartarauez informatzea. (4/1990 legeko 10.6 eta 10.8 at.). c) Hasiera bateko eta behin-betiko onarpenaren aurretik, Lurraldekako Zatikako Planez informatzea. (4/1990 legeko 13.5 eta 13.8 at.). d) Behin-betiko onarpenaren aurretik, Lurraldearen Sektorekako Planez informatzea. (4/1990 legeko 18.1 eta 20.1 at.). e) Lurraldearen antolabideak eratze edo berraztertzeari ekiteari buruz Eusko Jaurlaritzak akordioa hartu aurretik, Lurraldeko Ohartarauen, Lurraldekako Zatikako eta Sektorekako Planen eta Lur Erregimenari buruzko legeetan jasotako Antolaketa Planen indarraldiaren ezabapenaz informatzea. (4/1990 legeko 3.1 at.). f) Lurraldea Antolatzeko Ohartarauak edo Lurraldekako Zatikako edo Sektorekako Planak zuzentzeari buruz Eusko Jaurlaritzak akordioa hartu aurretik informatzea. (4/1990 legeko 17.3 at.). g) Behin-betiko onarpenaren aurretík, Hiri Antolaketaren Plan Nagusiez, Planeamenduko Arau Osagarriez eta Ordezkoez, Hiri Lurra Zermugatzeko Proiektuez, Hirigintza Iharduketarako Egitarauez eta Plan Bereziez baita Artezpide horiek aldatzeaz ere informatzea. (4/1990 legeko 24 at.). h) Horretan agintea duen Organoak behin-betirako onartu aurretik, Plan Nagusiak eta Planeamendurako Arau Osagarriak eta Ordezkoak Lurraldea Antolatzezko Ohartarauei egokitzeaz informatzea. (4/1990 legeko 9.2. at.). i) Eusko Jaurlaritzak onartu aurretik, hektareako 100 etxebizitzararteko dentsitateak jasotzen dituzten hiri antolaketaren artezpideez informatzea (4/1990 legeko 26.1.c) at.). j) Eusko Jaurlaritzak akordioa hartu aurretik, Lur Erregimenari eta Hiri Antolaketari buruzko legeko (1976.eko Testu Bateratua) Azken Xedapenetatik Hirugarrenak aipatzen dituen emendio eta prebisio kopuruen aurkezpenaz edo beste emendio eta prebisio batzuk ezartzeaz informatzea. (4/1990 legeko 26. 1 d) at.). k) Behin-betiko onarpena eman aurretik, Hondartzen Antolaketa Nagusiari buruzko Planez eta erauzketa iharduketek eragindako Ingurune Naturala Bereoneratzeko Planez informatzea. (Itsasertzari buruzko apirilaren 26ko 28/1969 legeko 19 at. eta urriaren 15eko 2994/82 E.D.). 1) Behin-betiko onarpena eman auuretik, Eskualdeetako Lurraldeak eta Hiriak Antolatzeari buruzko Planez eta Interes Turistikoa duten Zentruetako Hiri Antolaketari buruzko Planez informatzea (abenduaren 28ko 197/1963 Legeko 12. eta 16. at. eta abenduaren 23ko 4297/1964 Dekretua). m) Behin-betiko onarpenaren aurretik, Baliabide Naturalen Antolakuntza Planez informatzea (martxoaren 27ko 4/1989 legea). n) Behin-betiko onarpenaren aurretik, Birgaiketa Plan Bereziez informatzea. o) Nabarmenki lurralde-mailakoak izan, Lurralde Sektorekako Planetan jasota egon eta Erregimen Lokaleko Oinarri-arauak arautzeari buruzko apirilaren 2ko 7/1985 legeko 84.1.b) atalak aipatzen dituen, aurrehartzezko udal kontrolpeko ekintzen menpe ez dauden obra publikoak katalogatzea. (4/1990 legeko Gehigarrizko xedapenetatik bosgarrena). p) Lege- eta arau-xedapenek, Eusko Jaurlaritzak, Ekonomi Batzordeak, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuak edo Eusko Jaurlaritzako beste organuren batek leporatzen dizkioten txosten edo egitekoak. 2.- Euskal Autonomi Elkarteko Lurraldea Antolatzeko Batzordeak eman ditzan g) eta h) idazatietako txostenak binkulagarriak izango dira, baldin eta aztertutako artezpideen eta Lurralde Antolaketarako Ohartarauen edo Lurraldeko Zatikako edo Sektorekako Planen artean ezadostasun edo kontraesanik ez badago, lehenengo kasuari dagokionean; eta egokitzapen proposamenaren eta LurraIde Antolaketarako Ohartarauen arteko ezadostasunik egon dadinean, bigarren kasuan. 3.- Euskal Autonomi Elkarteko Antolaketa Batzordearen oharra jaso behar duten espedienteek, erabateko eta balintzarik gabeko aldezko erizpina lortu ez dutenek alegia, ez dute izango horrez geroztiko txostena jaso beharrik, Batzordeak horrelako baimena eman dezanaren baldintzapean. Horrelakorik gertatzen bada, espedienteok, bigarren eta ondorengo txostenaren beharrik gabe, gai horretan agintea duen Administrazioak ebatziko ditu, baldin eta, Batzordeak ohartutako aldaketak eta zuzenketak sartu izan balira espedienteotan. Hartutako erabakiaren berri Batzordeari emango zaio hamar egunekoa baino luzeagoa izango ez den epean. 4.- Euskal Autonomi Elkarteko Lurraldea Antolatzeko Batzordeak informatu dituen espedienteak behin-betirako onartzeko gaitasuna duen Administrazioak, ebatzitako edo, beharko balitz, behin-betirako onartutako espedienteen ale bat, martxoaren 30eko 46/1981 Dekretuaren arabera behar-bezala izapidetutakoa alegia, bidali beharko du hiru hilabeteko epearen barruan, dagokion Aldizkari Otizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita. 3. atala.- Euskal Autonomi Elkartearen Lurraldea Antolatzeko Batzordeak, orohar, Antolaketarako Udal Plan Nagusien, Planeamendurako Arau Osagarrien eta Ordezko Arauen aldaketa puntualei buruzko hirigintza espedienteen txostenik ez dadila eman erabaki dezake, hirilurtzat sailkatutako lurrari bakarrik daragionean; eta egoitza-, industri- eta zerbitzu-kuantifikazioari ez eta Eusko Jaurlaritzaren eskutan dagoen eskuduntzari ere ez eraginarren, horien determinazioak alda ditzanean horren edukiak, honako agiango hauetaríkoren batetan bakarrik sar daitezenak hain zuzen: a) Dauden aldeei dagozkien erabilpen zehatzmehatzak izendatzea. b) Otoi-eraikiniterako, irakas-tegi publiko zein pribatuetarako, sorospen- eta osasun-tegietarako eta interes publikoa zein soziala duten gainerako zerbitzuetarako gordetako lekuak. c) Errepide-sarearen taiuketa eta zernolakoak eta lur guzti horretarako edo zati baterako aparkalekuak jasotzea, alineazioak eta sestrak adieraziz. d) Lur eta eraikinen erabilpen zehatz-mehatzaren, bolumenaren eta baldintzen, eta etxearen zein horren ingurunearen antolaketak dituen zernolako estetikoen arautegi zehaztua. e) Ur horniketarako ubideen eta sareen, estolderiaren, elektra-enerjiaren eta, behar denean, aldatzen den artezpideak jasotzen dituen gainerako zerbitzuen zernolakoak eta taiuketa. f) Zerbitzuak jartzeak eta urbanizaketa obrak burutzeak dakarten ebaluaketa ekonomikoa. g) Iharduketa sistemaren aldaketa. Horrelakoetan, agintea duen Administrazioak ebatziko ditu, zuzen-zuzenean, espedienteok, Batzordeari eman beharko diola hartutako erabakiaren berri, hamar eguneko gehienezko epearen barruan; halaber, Dekretu honetako bigarren ataleko 4. idazatian ezarritako obligazioa ere bete beharko dute. 4. atala.- 1.- Batzordeak, Osoko Bilkuran, Sekzioka eta Ponentziaka ihardungo du. 2.- Duten izaerarengatik, Osoko Bilkura osatzen duten kide guztien partehartzerik eskatzen ez duten hainbat gairi buruz eztabaidatzeko, Euskal Autonomi Elkarteko Lurraldea Antolatzeko Batzordearen Sekzioak sor daitezke. 3.- Batzordearen Osoko Bilkurak proposatu ondoren, Hirigintza, Etxebízítza eta Ingurugiro Sailburuaren Aginduz finkatuko dira Sekzioen osakera, aginpideak eta iharduketa arauak. 4.- Osoko Bilkuraren edo Sekzioen eritzipean jarriko diren gaiak aztertzeko eta lantzeko, Batzordeak egokitzat jotzen dituen Ponentzi Tekníkoak osa daitezke, iraunkorrak zein bereziak izan. 5. atala.- 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Lurraldea Antolatzeko Batzordearen idazkaritza-lanak Lurraldea Antolatzeko eta Hirigintzarako Zuzendaritzaren esku egongo dira. 1.- Batzordearen Osoko Bilkuraren edo Sekzioen erizpena jasotzen duten gaiak eta, beharko balitz, txosten-prposamenak gertatzea, Organo iraunkorra den aldetik, Lurraldea Antolatzeko eta Hirigintzarako Zuzendaritzak burutuko du, egiteko hori Batzordearen Ponentzi Teknikoren bati espreski leporatzea salbuetsiz. 3.- Dekretu honetako 2. atalean jasotako txostenak gertatzea, proposatzea eta proposamenak aurkeztea, Lurralde Antolaketarako eta Hirigintzarako Zuzendaritzak egingo du beti. 6. atala.- 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Lurraldea Antolatzeko Batzordearen Osoko Bilkura, honako era honetan osatuko da: Lehendakaria: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburua. Lehendakariordea: Lurralde Antolaketarako Sailburuordea. Bokalak: a) Ingurugiro Sailburuordea edo Sailordetza horretako Zuzendari bat, horren delegazioz. b) Garraio eta Herrilan Saileko Sailburuorde bat, edo Zuzendari bat, horren delegazioz. c) Ordezkari bat, honen ondoren aipatzen diren Sailetako Sailburuorde edo Zuzendari izan beharko duela: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa; Kultura eta Turismo; Ekonomia eta Plangintza; Industria eta Merkataritza; Osasun eta Kontsumo; Nekazaritza eta Arrantza. d) Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Antolaketa eta Hirigintzako, Etxebizitzako eta Arkitekturako Zuzendariak. e) Lurralde Historiko bakoitzean Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak dituen Lurralde Ordezkariak. f) Foru Aldundi bakoitzeko bi ordezkari. g) Estatuko Administrazioaren ordezkari bat. h) Euskal Autonomi Elkartean indarrik gehien duten Udal Elkarteen hiru ordezkari, bana Lurralde Historiko bakoitzetik. 2.- Osoko Bilkuraren partaide izango dira, hitzegiteko eskubidez eta botorik gabe, halaber, honako hauek: a) Plan edo Arauren batek erizpena jaso behar duenean, eta horren eragin lurraldea planeamendu gaietan esduntzak dituen Mankomunitatea izan, Mankomunitate hori osatzen duten Udalerriren baten ordezkari bat, Udalerrien Euskal Elkarteak izendatua. b) Udalerri bakar bati eragiten dion Plan edo Arauren batek jaso behar duenean erizpena, Udal horretako ordezkari bat. c) Lurralde antolaketarako artezpideren batek jaso behar duenean erizpena, ordezkaritza izan dezaketen lurralde Administrazioen edo Erakunde Publikoen ordezkariak Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren aginduz jarriko dira. 3.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko funtzionari edo administrari kontratatu bat izango da Batzordeko Osoko Bilkuraren Idazkari, hitzegiteko eskubidea izango duela baina botorik ez; Lehendakariak designatuko du. 4.- Atal honetako lehenengo zenbakian sartu ez diren Jaurlaritzako gainerako Sailetako ordezkariak ere partehar dezakete Batzordearen Osoko Bilkuran; Sail bakoitzak designatuak izan beharko dute, Batzordeko Lehendakariak hala eskatu ondoren, eta bereziki euren alorreko gaiei buruzkó arazoetan izendatuko dira, Sailburuorde edo Zuzendari maila izan beharko dutelarik. 5.- Gaitasundun agintariei eta pertsonalari deia egin diezaieke Lehendakariak, Batzordeko Osoko Bilkuran azal daitezen, eztabaidagai dauden gaiak hobeto aztertzeko, hitz egiteko eskubidea izango dutela baina botorik ez. 7. atala.- 1.- Sekzioei espreski eratxiki ez zaizkien egitekoak dagozkio Osoko Bilkurari, eta honako hauek, behintzat, beti: a) Batzordearen iharduketarako den Arautegi Nagusia onartzea. b) Beharrezkotzat jotzen dituen Ponentzia Teknikoak osatzea, izan ditzaketen osakera, eskuduntzak eta iharduketa arauak finkatuz, Arautegi Nagusiaren arabera. c) Batzordearen Sekzioak sortzeko proposamena luzatzea Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuari, horien osakera, eskuduntza eta iharduketa arauak zeintzuk diren zehaztuz. d) Honako txosten hauek ematea: - Dekretu honetako bigarren ataleko lehenengo zenbakiko a), b), c), d), e), f), h), i), j), k) l), m) eta n) idazatietan adierazitakoak. e) Dekretu honetako bigarren ataleko lehenengo zenbakiko o) idazatian ohartemandako obrak katalogatzea. 2.- Bidezkotzat jotako edozein gai edo espediente jar ditzake, Antolaketa Batzordeko Lehendakariak, Osoko Bilkuraren jakinean eta horren erizpenpean, eginkizun hori Sekzioren bati dagokionarren, arrazoietan oinarritutako erabakiaren beidez. 8. atala.- 1.- Bihar-etzi Sekzio berriak sor daitezkeenaren kaltetan gabe, Planeamendu Sekzioa sortzen da; horren helbururik nagusiena, duten garrantzi murritzaren ondorioz, Osoko Bilkuraren aztergai ez diren hiri-antolaketaren espedienteei buruzko informeak gertatzea da. 2.- Honako hauek osatuko dute Planeamendu Sekzioa: Lehendakaria: Lurralde Antolaketarako Sailburuordea. Lehendakariordea: Lurraldea Antolatzeko eta Hirigintzarako Zuzendaria. Bokalak: a) Dagokion Lurralde Historikoko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaria. b) Eragindako Foru Aldundiko ordezkari bat. c) Dagokion Lurralde Historikoko Udal Elkarteak Batzordearen Osoko Bilkuran duen ordezkaria. 3.- Dekretu honetako zazpigarren ataleko bigarren, hirugarren, laugarren eta bosgarren zenbakietan Batzordearen Osoko Bilkurarentzat ezarritakoa, Planeamenduko Sekzioarentzat izango da aplikagarri neurri berean. 9. atala.- Antolaketarako Udal Plan Nagusien, Arau Osagarrien, Ordezko Arauen eta Plan Berezien aldaketak behin-betirako onartu aurretiko txostena, Euskal Autonomi Elkarteko Lurralde Antolaketarako Batzordearen Planeamendu Sekzioak gauzatuko du, ondorengo puntuak bete daitezenaren baldintzapean: a) Hiri lurra eta urbanizagarria dena ez dadila gehitu edo murriztu ehuneko hamarretik gora, aipatutako lur-rroeta horietarikoren batetan. b) Hiri lurrerako edo urbanizagarrirako ohartemandako biztanlegoa ez dezala gehitu ez eta murriztu ere ehuneko hamarretik gora. c) Industri iharduketaren gehiketa edo murrizketarik ez dezala ekarri; eraikitako azaleraren metro karratuak eta enplegu kopurua, ohartemandakoaz gainetikoak ehuneko hamarretik gorakoak baldin badira. d) Ekuiupamendu komunitarioen sistema nagusietarako diren lur azaleraren murriztapenik ez dezala ekarri. e) Planeamenduak babesketa bereziko aldetzat definitutako lurrak urbanizagarriak ez diren lurtzat kalifikatu izanaren banaketa edo aldaketarik ez dezala ekarri. f) Planak, Arauek, Egitarauak edo Proiektuak berdegunetzat edo espazio iaretzat jotako aldeek bestelako zonifikazioa edo hirigintz erabilpena ez dezala izan helburu lez. g) Ez dezala ekarri, inola ere, Plan edo Arau bat indarrean dagoen Lur Erregimenari eta Hiri Antolaketari buruzko Legeari egokitzerik. h) Ez diezaiola eragin Gune Historiko-Artistiko lez edo Bateratutako Bereoneratze Alde lez aldarrikatutako Multzoari . 10. atala.- l.- Euskal Autonomi Elkarteko Lurralde Antolaketarako Batzordeak, espediente osoa Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailean eskuratutako egunetik kontatzen hasi eta hiru hilabeteko gehienezko epearen barruan, Dekretu honen arabera dagozkion txostenak bidali beharko ditu. 2.- Aurreko idazatian ezarritako epeak igaro eta arauzko txosten hori gauzatu ez bada, ezingo da aldekotzat jo, baldin eta, txosten horrek, indarrean dauden legeen edo goragoko mailako Ohartarauen eta Planen aurkako determinaziorik jasotzen basu.ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Euskal Autonomi Elkarteko Lurralde Antolaketarako Batzordearen Osoko Bilkurak iharduketarako bere Arautegi Orokorra onar ez dezan bitartean, Euskal Autonomi Elkarteko Lurraldearen Antolaketa Batzordearen Arautegia izango da Batzordea arautuko duena, Dekretu honetan ezarritakoarekin kontraesanik ez duen alor guztietan. Bigarrena. - Lurralde Antolaketarako Ohartarauak behin-betikotasunez onartu artean, Euskal Autonomi Elkarteko Lurralde Antolaketarako Batzordeak eman ditzan txostenak, 2. ataleko g) idazatian jasotakoak alegia, binkulagarriak izango dira eskudun duen Administrazioarentzat, martxoaren 5eko 35/85, 44/85 eta 54/85 Dekretuetan adierazitako gaietan, behinbetirako onartu ditzan; eta hori, justifikatutako hainbat egoeratan, edukinak beste alderdiren bat har dezakeenaren kaltetan gabe, horrelakoetan, horiei huruzko Batzordearen txostena ez da binkulagarria izango. Hirugarrena.- Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 5eko 35/85, 44/85 eta 54/85 Dekretuetako Eraskinaren C) idazatiaren arabera, 1985.eko martxoaren 1az aurretik Eusko Jaurlaritzaren aurrean hasiarazitako edo, beharko balitz, behin-betirako onartuak izan daitezen aurkeztutako espedienteei buruzko txostenak, Euskal Autonomi Elkarteko Lurralde Antolaketarako Batzordeak emango ditu, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren 1980.eko maiatzaren 26ko Dekretuz xedatutako eragin eta izaerarekin.AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honen garapenerako eta aplikapenerako beharrezkoak diren xedapenak hartzeko baimena ematen zaio Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuari. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hartuko du indarra Dekretu honek.INDARGABETZE XEDAPENA Euskal Autonomi Elkarteko Lurralde Antolaketako Batzordearen egitekoak, osakera eta iharduketa erregimena ezartzen zituen uztailaren 30eko 278/1985 Dekretua indargabetu egiten da. Vitoria-Gasteiz, 1990.eko urriak 2. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburua, JOSE MIGUEL MARTIN HERRERA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (8)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.