Arautegia
Inprimatu262/1990 DEKRETUA, urriaren 2koa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Kontseilu Aholkulariaren egiteko, kide eta funtzionamendu erregimenari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 219
- Hurrenkera-zk.: 3243
- Xedapen-zk.: 262
- Xedapen-data: 1990/10/02
- Argitaratze-data: 1990/11/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Eusko Jaurlaritzako Sail bakoitzeko ordezkari batek eta, Euskal Autonomi Elkartearen eremuan usadioak eta ihardunak antolatzeko eta ezartzeko esperientzia dutelako, lagundu eta arrazoizko proposamenak egin ditzaketen gizarte, ekonomia, profesional mailako edo ingurugiroari dagozkionetan eragina duten sektoreetako interesen ordezkari izan daitezkeen kideek osatuko luketen administrazio-organu aholkumailea sortzen da, Euskal Autonomi Elkartearen Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legeko 30. atalean ezartzen denaren arabera. Honako hauek dira Organu horren egitekorik nagusienak, hau da, sektoreei buruzko politika ezberdinen (Eusko Jaurlaritzaren agintepean sartzen direnak) eta gai horretan eragina duten sektore ezberdinen koordinakuntzan parte hartzea, informazioa eskaintzea eta aholkuak ematea, lurraldean eragina duten gaietan parte hartzen duten sektoreen armonizazio eta oreka egoki bat lortu ahal izateko. Eta hori dena, lurraldea antolatzeko bide ezberdinak lantze prozesuan sartu behar da. Horiek horrela eta lehen aipatu den Lege horretako Azken Xedapenetatik Lehenengoan jasotzen den lege-agindua betez, bidezko da, organu hori sortzea eta funtzionamendu erregimena ezartzea, lehen aipatu diren egitekoak eta helburuak bete ahal izateko. Horiek horrela, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzako Kontseiluak 1990.eko urriaren 2an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:I. atala.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari atxikita dagoen, Jaurlaritzaren lurralde politikaren koordinakuntza eta Euskal Autonomi Elkartearen eraketan ematen den gizarte inplikazioa bermatzen duen partaidetza organua da, Lurralde Politikarako Kontseilu Aholkularia. 2. atala.- 1.- Honako hauek dagozkio Lurralde Politikarako Kontseilu Aholkulariari: a) Lurralde Antolaketaren Ohartarauen Aurrikina informatzea, lurralde mailako Administrazio publikoei eta horretan interesa izan dezaketen gainontzeko erakunde publiko eta pribatuei bidali baino lehen. b) Lurralde Antolaketaren Ohartarauak sortzeko agiria informatzea, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak lehenengo eta behin-betiko onarpena eman baino lehen. c) Eusko Jaurlaritzak edo Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, legezko edo arautegibidezko xedapenez, eman diezazkiokeen beste txosten edo egiteko batzuk, dituen egitekoen eta izakeraren arabera. 2.- Obligaziozkoa izango da informea ematea eta hiru hilabeteko epearen barruan eman beharko da, Aurrikinaren idazketa amaitu dadinetik hasita kontatuko dela epea lehenengo kasuan eta behin-betiko dokumentua idatzi dadinetik hasita bigarren kasuan. 9. atala.- Honako kide hauek osatuko dute Lurralde Politikarako Kontseilu Aholkularia: Lehendakaria: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburua. Bokalak: - Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko ordezkari bat. - Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Saileko ordezkari bat. - Herrizaingo Saileko ordezkari bat. - Ogasun eta Finantza Saileko ordezkari bat. - Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkari bat. - Ekonomia eta Plangintzarako Saileko ordezkari bat. - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko ordezkari bat. - Kultura eta Turismo Saileko ordezkari bat. - Osasun eta Kontsumo Saileko ordezkari bat. - Industria eta Merkataritza Saileko ordezkari bat. - Lan eta Gizarte Segurantza Saileko ordezkari bat. - Garraio eta Herrilan Saileko ordezkari bat. - Euskal Autonomi Elkarteko Nekazaritza Kameretako ordezkari bat. - Euskal Autonomi Elkarteko Industria, Merkataritza eta Nabigazio Kameretako ordezkari bat. - Enpresa elkarteen artetik izendatuko den, Euskal Autonomi Elkartean diharduten, legez eratuta dauden eta enpresarien interesak gehienbat ordezkatuko dituen ordezkari bat. - Sindikatuen artetik izendatuko den, Euskal Autonomi Elkartean diharduten, legez eratuta dauden eta langileen interesak gehienbat ordezkatuko dituen ordezkari bat. - Ingurugiroa defendatzea eta babestea xedetzat duten elkarteen ordezkari bat, Euskal Autonomi Elkartean diharduten eta legez eratuta dauden elkarteen artetik izendatutakoa eta horien interesak gehienbat ordezkatuko dituena. - Profesio mailan izen handia izan eta traiektoria nabarmena duen Arkitekto bat. - Profesio ma:lan izen handia izan eta traiektoria nabarmena duen Legelari bat. - Profesio mailan izen handia izan eta traiektoria nabarmena duen Soziologo bat. - Profesio mailan izen handia izan eta traiektoria nabarmena duen Injeniari bat. - Profesio mailan izen handia izan eta traiektoria nabarmena duen Geografo bat. - Profesio mailan izen handia izan eta traiektoria nabarmena duen Ekonomilari bat. - Profesio mailan izen handia izan eta traiektoria nabarmena duen Kultura edo Artederren arloko ordezkari bat. 2.- Sail ezberdinen ordezkari izan daitezen bokalkideek, Sailburuorde mailako kargudunak izan beharko dute. 3.- Lehendakaria ez egotea edo kargua hutsik egotea gerta dadinean, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko ordezkariak egingo du Lehendakaritza. 4.- Dekretu honetako 13. atalean jasotzen den bigarren botaketaren ondoren eman daitekeen botoberdínketari ebazpena emateko beharrezkoa izan dadinean bakarrik- emango du botua Lehendakariak. 5.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko funtzionari batek edo administrazio kontratupeko batek egingo du Idazkaritza, hitz egiteko eskubidea bai, baina botorik ez duela izango eta Lehendakariak izendatuko duela. 4. atala.- Lurralde Politikarako Kontseilu Aholkulariaren erizpenpean jarriko diren gaiak eta, hala behar izan dadinean, informe-proposamenak gertatzea, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari dagokio, Lurralde eta Hirigintza Antolaketarako Zuzendaritzaren eta egiteko hori organikoki legokiokeen Zuzendaritzaren bidez. 5. atala.- 1.- Lehendakariari dagokio bilkuretarako deialdia egitea. 2.- Idazkariak bidaliko ditu bilkuretarako deialdiak, gaizerrenda erantsiz, eta kide guztiei emango zaie horien berri. Bilkura eguna baino 30 egun lehenago egin beharko da gutxienez deialdia, Sail bakoitzak eta Kontseiluko kideek beren informeak gertatu ditzaten. 6. atala.- l.- Eusko Jaurlaritzak edo Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak izan dezan egoitzako tegietan egingo dira bilkurak. 2.- Horretarako gertatutako beste eraikin batetan egin ahal izango dira, gainditu ezinezko arrazoiak eman daitezenean. 3.- Deialdian ezarritako leku, egun eta ordutan burutuko dira batzarrak. 4.- Hala ere, legez eratuta geldituko da Kontseilua, Deialdiari dagozkion baldintzak bete ez arren ere, kide guztiak bilduta egon daitezenean eta ahobatez hori erabaki dezatenean. 7. atala.- Idazkaritzan egongo da azterketaren gai izango den espedientea deialdia, egiteko erabakia hartu dadin egunetik hasita, bertan aztertu ahal izango dutela Kontseiluko kideek eta ezin dakiokeela erantsi ezer geroago. 8. atala.- 1.- Kontseilua osatzen duten 13 kidek behintzat bertan egotea beharrezkoa izango da, Kontseilua baliotasun osoz eratu ahal izateko. Bestalde, Batzorde honetako legezko kideen erabateko gehiengoa ematen duela zenbateko horrek. 2.- Lehen aipatu den quorum hori ez lortzea gerta dadinean, lege-indarrez egin ahal izango da batzar hori bigarren deialdiz, honako baldintza hauen pean, hau da, lehenengo deialdirako ezarrita zegoen egunean egin dadila eta Kontseiluko kideetatik 8 behintzat egon daitezela bertan. Batzarreko Lehendakariari dagokio batzar hori egingo deneko ordua finkatzea. 3.- Ezinbestekoa izango da, Kontseiluko Lehendakariak eta Idazkariak edo legez horien ordezko izan daitezkeenak bertan egotea. 9. atala.- 1.- Lehendakariak emango dio hasera bilkurari. Aurreko bilkuran hartu ziren akordioak jasoko dituen akta irakurriko du Idazkariak, onarpena eman edo zuzenketa egin ahal izateko. Bertan daudenek hitz egin ahal izango dute, argibideak eskatu edo zuzenketak proposatu ahal izateko. 2.- Aurreko bilkurari dagokion akta irakurtzea eta onartzea, geroagoko bilkuretarako utzi ahal izango da, egokitzat jo dadinean. 10. atala.- Gaizerrendako hurrenkerari jarraituko zaio gaiak aztertzerakoan. Gaizerrendan jasotzen ez diren gaiak ezin daitezke izan akordioaren gai, Kontseilua osatzen duten kide guztiak bertan egon eta gehiengoaren aldezko botoz, gai hori presakotzat jo dadinean izan ezik. 11. atala. - 1.- Lehendakariaren erabakiz emango zaio hasera gai bakoitza aztertzeari. Horren ondoren, ikerketaren gai izan den gaiaren aurrikinak eta horri buruz eman diren informe-proposamen edo informe partzialak irakurriko ditu Ponentzia Teknikoak edo horretan agintea duen organuak. 2.- Ezadostasunik ematen ez baldin bada, informatutakotzat joko da gaia, proposamenaren edukinaren arabera eta Plenoko kide guztien aldeko akordioz. 3.- Eztabaida sortzea gertatzen baldin bada, Lehendakariaren baimenaz hartuko du parte bokal bakoitzak eta hitz egiteko aurkeztu diren eskabideen arabera legokiokeen hurrenkeraren heinean. 12. atala.- Izenez-izenezkoak izango dira botaketak, bertan daudenen gehiengoaren erabakiz beste modu bat onar dadinean izan ezik. 13. atala.- 1.- Bertan daudenen erabateko gehiengoz hartuko dira akordioak. 2.- Botaketaren batetan boto-berdinketa eman dadinean, botaketa berri bat egingo da eta, berdinketak aurrera jarraituko balu, Lehendakariaren kalitatebotoak emango lioke ebazpena berdinketari. 14. atala.- Bilkura bakoitzari buruzko akta jasoko du Idazkariak, honako hauek utziko dituela erasota bertan: a) Bilkuran egon direnen zerrenda, zein izan den batzarburu zehaztuko dela bertan. b) Batzarra egin zeneko lekua, eguna eta hasera eman zitzaioneko ordua. c) Lehenengo deialdiz edo bigarren deialdiz batzarra egin deneko erregimena. d) Aurreko bilkurako akta irakurri eta bertan jasotzen diren akordioak onartu diren ala ez edo geroagoko bilkuretarako utzi diren ala ez. e) Gai bakoitzari buruzko eztabaidaketako punturik nagusienak, botaketa modua, emaitza eta akordioen edukina. f) Batzarrean eman diren gorabeherak. g) Noiz amaitu den. 15. atala.- 1.- Akta egiteko erabili den orri bakoitza rubrikatuko du Idazkariak eta izenpetu egingo du akta Lehendakariaren Oneritziz. Batzarrean dauden gainontzekoen oneritzipean jarriko da hurrengo bilkuran, onarpen izapidea hurrengo bilkuretarako uztea komenigarritzat jo dadinean izan ezik. 2.- Aurreko bilkurako aktan, exaktotasunik gabekoak edo zehaztasun urrikoak daudela jo dadinean, zuzenketa akordioa hartu ahal izango da, aldatu denaz kanpo egingo dela bidezko den oharra. 3.- Sekula ezin aldatu ahal izango da onartu diren. akordioen fondoa. 16. atala.- Quorumik ez dagoelako edo beste zioren bat dela medio, bilkura egitea ezinezkoa izan dadinean, bidezko den diligentzia idatziko du Idazkariak, Lehendakariak izenpetu beharko duela. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau argitara dadin egunetik hasi eta hiru hilabeteko epearen barruan, 4/1990 Legeko 30. ataleko bigarren apartaduan aipatzen diren Organuek, Kontseiluko kideak izendatzearen proposamenak egin eta bidaliko dizkiote, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuari. Bigarrena.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuari esku ematen zaio, Dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezko diren xedapenak eman ditzan. Hirugarrena.- Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1990.eko urriak 2. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburua, JOSE MIGUEL MARTIN HERRERA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Aldatutakoa: 83/1996 DEKRETUA, apirilaren 16 koa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Kontseilu Aholkulariaren egiteko, kide eta funtzionamendu erregimenari buruzko Dekretua aldatzeko dena.
- Aldatutakoa: 13/2007 LEGEA, abenduaren 27koa, Nekazaritza Ganberak azkentzekoa.
- Indargabetutakoa: 7/2008 DEKRETUA, urtarrilaren 15ekoa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Aholku Batzordeari buruzkoa.
- Ikus: 4/1990 Legea, Maiatzaren 31koa, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzkoa.