Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

167/1990 DEKRETUA, ekainaren 19koa, etxebizitza sozialen finantzaketa neurri eta erregimen juridikoari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 153
  • Hurrenkera-zk.: 2320
  • Xedapen-zk.: 167
  • Xedapen-data: 1990/06/19
  • Argitaratze-data: 1990/07/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

  1. SEKZIOA. FINANTZ ERREGIMENA 20. atala.- Erabilitako etxebizitzak erosteko finantzaketa 1. Dekretu honen 6. atalean adierazitakoaren arabera, erabilitako etxebizitzak erosteko babespeko , finantzaketa lortu ahal izango da; hain zuzen ere, kualifikatutako maileguak eta zuzeneko laguntza ekonomikoak -dirulaguntza pertsonalak eta interesen subsidiazio partziala- eskuratu ahal izango dira. 2. Salerosketa kontratua ontzat ematerakoan erabilitako etxebizitzaren erosleak zein finantzaketa eskuratu ahal duen zehazteko aukera izango da; finantzaketa hori, hala ere, ez da gauzatuko kontratua eskritura publiko gisa formalizatu arte. 3. Honako berarizko baldintza hauek bete beharko dira kualifikatutako maileguak jaso ahal izateko: a) Saltzaileak etxebizitza berori erosteko kualifikatutako mailegua jasoa badu, kitatu egin beharko da hori erosleari mailegua eman aurretik. b) Salerosketa kontratua egin zenetik kualifikatutako mailegua lortzeko eskaria egiten denera bitartean sei hilabe ez igaro izana. 21 atala.- Kualifikatutako maileguen ezaugarriak 1. Salmenta prezioa, metro karratu erabilgarriko, indarrean dagoen modulu ponderatu ezargarria edo hori baino txiakiagoa denean, eta eroslearen familiaren diru-sarrera lanbide guztietarako gutxieneko soldata 2,5 bider baino handiago ez denean, honako ezaugarri hauek izango ditu erabilitako etxebizitza erosteko maileguak. a) Gehienerako zenbatekoa etxebizitzaren salmenta prezioaren 100eko 80koa izango da. b) lnteres mota, zein indarrean dagoen kreditu erakundeekiko hitzarmenaren arabera zehaztuko bait da baimen administratiboan, figura horretarako berariz ezarritakoa izango da. Interes mota hori Eusko Jaurlaritzaren Dekretu baten bidez ezarriko da. c) Amortizazio epea hamabost urtekoa izango da, gabezia aldirik gabe. d) Amortizazioa eta kreditu erakundearen interesak bilduko dituzten kuotak 100eko 3an haundituko dira urteko, eta sei hilabetean behin zorpidetuko dira, ordaintzen direnean ordaintzen direlarik ere. e) Hipotekaren bidez bermatuko da mailegua eta, hala dagokionean, kreditu erakundeek mailegariari eska diezazkioketen bermeen bidez. 2. Erabilitako etxebizitza erosteko maileguak, salmenta prezioa aurreko zenbakian aipatutakoa baino handiagoa denean eta indarrean dagoen modulu ponderatua 1,3 koefizienteaz biderkatzetik ateratzen dena edo hori baino txikiagoa, metro karratuko, honako ezaugarri hauek izango ditu: a) Etxebizitzaren salmenta prezioaren 100eko 80a izango da gehienerako zenbatekoa. b) Interes motak, zein indarrean dagoen kreditu erakundeekiko hitzarmenaren arabera zehaztuko bait da baimen administratiboan, bi egoera hartuko ditu aintzat eroslearen familiaren ponderatmtako dirusarren maila eta etxebizitza eta horri lotutako eraskinen salmenta prezioaren arabera; horrela, txikiagoa izango da erosleen familien ponderatutako dirusarrera edozein lanbidetarako gutxienezko soidata 4,5 bider edo hori baino txikiagoa izanik erosten den etxeabizitzaren prezioa, metro karratu erabilgarriko, indarrean dagoen modulu ponderatu ezargarria 1,2 koefizienteaz biderkatzetik ateratzen dena edo hori baino txikiagoa denetan, lotutako eraskinek Dekretu honen 17,2 atalean adierazitako prezioa dutelarik. Interes mota hori, kasuan kasu, Eusko Jaurlaritzaren Dekretu baten bidez ezarriko da. c) Gehienerako amortizazio epea hogei urtekoa izango da, gabezia aldirik gabe. d) Amortizazioa eta kreditu erakundearen interesak bilduko dituzten kuotak konstanteak izango dira, eta sei hilabetean behin zorpidetuko dira, ordaintzen direnean ordaintzen direlarik ere. e) Hipotekaren bidez bermatuko da mailegua eta, hala dagokionean, kreditu erakundeek mailegariari eska diezazkioketen bermeen bidez. 3. Erregistroaren arabera etxebizitzari lotutako eraskinen azalera erabilgarria aintzat hartuko da kualifikatutako maileguaren gehienerako zenbatekoa zehazterakoan. Horrelakoetan, gehienerako zenbateko hori, metro karratu erabilgarriko, eta indarrean dagoen babes ofizialeko etxebizitzei buruzko legerian ezarritako mugen barruan, salerosketa kontratua egiten den unean indarrean dagoen modulu ponderatu ezargarriaren 100eko 45ekoa izango da. 4. Edonola ere, kualifikatutako maileguen zenbatekoak ezingo du izan etxebizitza eta hori lotutako eraskinen tasazioaren balio errealaren 100eko 80a baino handiagoa martxoaren 25eko 2/1981 Legean adierazitako ondorioetarako. 22. atala.-- Erosleentzako dirulaguntza pertsonalak 1. Eusko Jaurlaritzak, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bitartez, dirulaguntza pertsonalak emango ditu erabilitako etxebizitzak erosteko, beroien prezioak eta erosle bakoitzaren familiaren errenta maila eta osakera kontutan izanik. 2. Emango diren dirulaguntza pertsonalen zenbatekoak Dekretu honen 14. ataleko 2. eta 3. zenbakieran ezartzen denaren arabera zehaztuko dira; horretarako, erregistroaren arabera etxebizitzari lotuta dauden garaje, gordegela eta gainerako eraskinak baino ez dira kontutan hartuko. Dirulaguntzaren zenbatekoak ezingo du, inolaz. ere, hasierako aportazioaren 100eko 60a baino haundiagoa izan. 23. atala.- Erosleei maileguak subsidiatzea 1. Eusko Jaurlaritzak, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bitartez, kualifikatutako maileguek sortzen dituzten interes-tasak subsidiatuko ditu beharrezko den zenbatekoan, ondoriozko tasa kasuan kasuko mailegariarentzat ezarritakoa izan dadin. 2. Subsidiatutako interes-tasa, zein beti ere efektibotzat joko bait da eta etxebizitzaren prezioa eta familiaren ponderatutako diru-sarrerak kontutan izanik ezarriko, honako hau izango da: a) Onuradunaren familiaren ponderatutako dirusarrera edozein lanbidetarako gutxieneko soldata 1,5 bider baino handiagoa ez denetan, baldin eta etxebizitzaren prezioa, erabilgarri den metro karratuko, ezargarri den modulu ponderatua baino handiagoa ez bada eta etxebizitzari lotutako eraskinen prezioa. holakorik denean, ez bada, erabilgarri den metro karratuko, modulu hori 0,53z biderkatzetik ateratzen dena baino handiagoa: urteko interes efektiboaren 100eko 7,5a. 3. Gorago aipatutako baldintza guztiak ez betetzeak maileguen amortizazioa, kasuan kasu, eman zireneko eta administrazioak ontzat eman zitueneko interes-tasarekin egin beharra ekarriko du, kreditu erakundeekin izenpetutako hitzarmenean ezarritakoaren arabera. 4. Bost urtetarako izango da ematen den interesen subsidiazioa; epe hori luzatu edo ezeztatu egin ahalko da, laguntzak emateko eskuduntza duen organuaren berarizko erabaki administratiboaren bitartez. luzapenak iraupen bereko beste bi aldi izan ditzake; horiek eman aurretik, aldi bakoitzeko bostgarren urtearen barruan, mailegarien zirkunstantzia subjetiboak berraztertuko dira. Subsidiazioaren luzapena emateari dagozkionetan, berrazterketa egin aurreko azken bi urteetako familiaren ponderatutako diru-sarreren bataz bestekoa hartuko da kontutan; horrek ezingo du izan aipatutako urteetako edozein lanbidetarako gutxienezko soldataren bataz bestekoa 3 bider baino handiagoa. Diru-sarreren muga hori gainditzeak aurretik emandako subsidiazioa ezeztatzea ekarriko du berarekin. Subsidiazioa berraztertzearren familiaren ponderatutako dirusarrerak zehaztu beharko dira eta berrazterketaren gai izango den aldiko azken bi urteei dagozkien egiaztapen-agiriak aurkeztea eskatuko du horrek. Aipatutako agiri horiek azken aitorpena egin zeneko hiruhilabetekoaren ondorengo hirugarren hiruhilabetekoaren barruan aurkeztu beharko ditu maileguaren hartzaileak. 2. SEKZIOA. SALMENTA ETA ALOKAIRU ERREGIMENA 24 atala.- Erabilitako etxebizitzak eta horiei lotutako eraskinak saltzeko eta alokatzeko gehienerako prezioak 1. Babespeko finantzaketaran gai diren erabilitako etxebizitzak babes ofizialekotzat sailkatu ondorengo hamabost urteko aldian, Dekretu honetako 16., 17. eta 18. ataletan biltzen diren xedapenak ezargarri izango zaizkie etxebizitza horiei. 2. Epe horrek dirauen bitartean etxebizitza eta eraskin horiek trasmititu ahal izateko tramititzaileari emandako kualifikatutako mailegua kitatu beharko da aurrez, Dekretu honen 4.2 atalean zuzeneko laguntza ekonomikoei buruz adierazitako salbu. IV. ATALBURUA. BUKATUTAKO ETXEBIZITZEI BURUZKO EKINTZAK 1. SEKZIOA. FINANTZ ERREGIMENA 15. atala.- Babes ofizialeko ez diren bukatutako etxebizitzen lehenengo trasmisioaren finantzaketa 1. Babes ofizialeko erregimenari loturik ez dagozn bukatutako etxebizitzaren trasmisiorako, Dekretu honen 7. atalean adierazitakoarekin bat etorriz, babespeko finantzaketa lortu ahal izango da, hots, kualifikatutako maileguak eta zuzeneko laguntza ekonomikoak -dirulaguntza pertsonalak-. 2. Salerosketa kontratua ontzat ematerakoan bukatutako etxebizitzaren erosleak zein finantzaketa eskuratu ahal duen zehazteko aukera izango da; finantzaketa hori, hala ere, ez da gauzatuko kontratua eskritura publiko gisa formalizatu arte. 3. Kualifikatutako mailegurik jasotzekotan ez dute sei hilabete igaro beharko salerosketa kontratua egiten denetik mailegua lortzeko eskaria egiten denera bitartean. 26. atala.- Kualifikatutako maileguen ezaugarriak 1. Bukatutako etxebizitzak erosteko maileguek honako ezaugarri hauek izango dituzte: a) Etxebizitzaren salmenta prezioaren 100eko 80a izango da gehienerako zenbatekoa. b) Interes motak, zein indarrean dagoen kreditu erakundeekiko hitzarmenaren arabera zehaztuko bait da baimen administratiboan, bi egoera hartuko ditu aintzat eroslearen familiaren ponderatutako dirusarreri mail; eta etxebizitza eta horri lotutako eraskinen salmenta prezioaren arabera; horrela, txikiagoa izango da erosleen familien ponderatutako dirusarrera edozein lanbidetarako gutxienezko soldata 4,5 bider edo hori baino txikiagoa izanik erosten den etxeabizitzaren prezioa, metro karratu erabilgarriko, indarrean dagoen modulu ponderatu ezargarria 1,2 koefizienteaz biderkatzetik ateratzen dena edo hori baino txikiagoa denetan, lotutako eraskinek Dekretu honen 17,2 atalean adierazitako prezioa dutelarik. Interes mota hori, kasuan kasu, Eusko Jaurlaritzaren Dekretu baten bidez ezarriko da. c) Gehienerako amortizazio epea hogei urtekoa izango da, gabezia aldirik gabe. d) Amortizazioa eta kreditu erakundearen interesak bilduko dituzten kuotak konstanteak izango dira, eta sei hilabetean behin zorpidetuko dira, ordaintzen direnean ordaintzen direlarik ere. e) Hipotekaren bidez hermatuko da mailegua eta, hala dagokionean, kreditu erakundeek mailegariari eska diezazkioketen bermeen bidez. 2. Erregistroaren arabera etxebizitzari lotutako eraskinen azalera erabilgarria aintzat hartuko da kualifikatutako maileguaren gehienerako zenbatekoa zehazterakoan. Horrelakoetan, gehienerako zenbateko hori, metro karratu erabilgarriko, eta indarrean dagoen babes ofizialeko etxebizitzei buruzko legerian ezarritako mugen barruari, salerosketa kontratua egiten den unean indarroan dagoen modulu ponderatu ezargarriaren 100eko 45ekoa izango da. 3. Edonola ere, kualifikatutako maileguen zenbatekoak ezingo du izan etxebizitza eta hori lotutako eraskinen tasazioaren balio errealaren 100eko 80a baino handiagoa martxoaren 25eko 2/1981 Legean adierazitako ondorioetarako. 27. atala.- Erosleentzako dirulaguntza pertsonalak 1. Eusko Jaurlaritzak, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bitartez, dirulaguntza pertsonalak emango ditu bukatutako etxebizitzak erosteko, beroien prezioak eta erosle bakoitzaren familiaren errenta maila eta osakera kontutan izanik. 2. Emango diren dirulaguntza pertsonalen zenbatekoak Dekretu honen 14. ataleko 2. eta 3. zenbakietan ezartzen denaren arabera zehaztuko dira; horretarako, erregistroaren arabera etxebizitzari lotuta dauden garaje, gordegela eta gainerako eraskinak baino ez dira kontutan hartuko. Dirulaguntzaren zenbatekoak ezingo du, inolaz ere, hasierako aportazioaren 100eko 60a baino haundiagoa izan. 2. SEKZIOA. SALMENTA ETA ALOKAIRU ERREGIMENA 28. atala.- Bukatutako etxebizitzak eta horiei lotutako eraskinak saltzeko eta alokatzeko gehienerako prezioak 1. Babespeko finantzaketaran gai diren bukatutako etxebizitzak babes ofizialekotzat sailkatu ondorengo hamabost urteko aldian, Dekretu honetako 16., 17. eta 18. ataletan biltzen diren xedapenak ezargarri izango zaizkie etxebizitza horiei. 2. Epe horrek dirauen bitartean etxebizitza eta eraskin horiek trasmititu ahal izateko tramititzaileari emandako kualifikatutako mailegua kitatu beharko da aurrez, Dekretu honen 4.2 atalean zuzeneko laguntza ekonomikoei buruz adierazitako salbu. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honen 8.3 atalak aipatzen dituen N eta A ponderazio koefizienteak, familien ponderatutako dirusarrerak zehazteko aplikagarri direnak, honako hauek izango dira: N - Lagun 1 edo 2ko famili-unitateak: 1,00 - Lagun 1 edo 2ko famili-unitateak, kide horiek hogeitamar urte baino gehiago ez dutenean edo hirurogeitabost urtetik gorakoak direnean: 0,95 - 3 edo 4 laguneko famili-unitateak: 0,95 - 5 edo 6 laguneko famili-unitateak: 0,90 - 6 lagun baino gehiagoko famili-unitateak: 0,80 Famili-unirateko kideetako bat -edo bat baino gehiago- minusbalia duen pertsona baldin bada, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko irailaren 8ko 44/1978 Legearen 29.C).4 atalean, apirilaren 10eko 566/1987 Errege Dekretuaren haritik, ezarritako baldintzetan, hain zuzen ere, ezargarri den N koefizientea legokiokeenaren ondorenga taldekoei dagokiena izango da. A - Kide bakarrak jasotzen duena beste dirusarrerarik ez duten famili-unitateak: 1,00 - Dirusarrera bi kidek jasotzen dutena deneko famili-unitateak: 0,95 - Dirusarrera hiru kide edo gehiagok jasotzen dutena deneko famili-unitateak: 0,90 Bigarena.- Eusko Jaurlaritzak ez du subsidiatuko finantz lankidetzarako hitzarmena berarekin izenpetua ez duten kreditu erakundeek emandako mailegurik, ez eta hitzarmena izenpetua izanarren ere, baldin eta bertan erabakitakoaz kanpo izapidetzen badira. Hirugarrena.- Uztailaren 24eko 2114/1968 Dekretuaren 148. atalean ezarritakoari dagokionez, babes ofizialeko etxebizitza bati, norbere borondatez, sailkapen hori kendu ahal izateko, etxebizitza belrin-betiko babes ofizialekotzat sailkatu zenetik jasotako bonifikazio fiskalen, tasen, dirulaguntzen eta gainerako zuzeneko laguntzen zenbateko eguneratua itzuli beharko du eskegileak, indarrean dagoen atzerapen interes motaren arabera dagozkion interesak gehituta. Laugarrena.- Dekretu honetan ezarrritakoaren kaltetan izan gabe, dentsitate gutxiko etxebizitzen sustapenari buruzko Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 24eko 163/1986 Dekretua indarrean dagoela deklaratzen da. Bostgarrena.- Arau honetan ezarritako erregimena ezargarri izango zaio babes ofizialeko etxebizitzen kontzertatutako sustapenei buruzko Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 23ko 53/1988 Dekretuari, maileguaren zenbatekoari dagokionez sustapenari emandako onuren guztirako kopuruaren arabera deialdi publiko bakoitzean, Dekretu honetan ezarritako gehienerako kopuruan, zehaztuko den espezialitatean. Seigarrena.- Ogasun eta Finantza Sailburuak eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuak, biek batera, urtero finkatuko dituzte honako hauek: - Dekretu honetan adierazitako ekintza babesgarrien kualifikatutako finantzaketarako Kreditu erakundeekin hitzartu beharreko baliabideen gehienerako bolumena. - Laguntza ekonomikoen guztirako bolumena eta, modalitatez modalitate, babesgarri diren ekintzen arteko banaketa; ez dira gainditu beharko Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Nagusien Legean, dena delako urtealdirako, ezarritako kredituak, edo, kreditu transferentziak egiten direnetan, horiek eguneratzetik ateratzen den kreditua, Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontuen Erregimenari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legean zehaztutakoaren bat etorriz horrela. ALDI BATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- 1. Dekretu honetan ezarritako finantzaketa erregimena babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko sailkapenerako edo erabilitako edo bukatutako etxebizitza erosteko kontratuako ontzat emateko eskabidea berau indarrean jarri ondoren egiten deneko ekintza babesgarriei izango zaie ezargarri, kontutan izango direlarik, hala ere, ondorengo aldi baterako xedapenetan biltzen diren salbuespenak. 2. Dekretu hau indarrean jarri ondoren ezingo da era eraginkorrean formulatu aurreko arauteriaren araberako finantzaketarako eskabiderik. 3. Dekretu honetan ezarritako salmenta eta errenta erregimena era berean izango zaie ezargarri xedapen honetako 1. puntuan adierazitako etxebizitzei, bigarren trasmisioei eta babes ofizialeko etxebizitzen errenta erregimenari dagozkienetan atal desberdinetan biltzen diren hedapenekin. Bigarrena.- 1. Babes ofizialeko etxebizitzem sustapenerako kualifikatutako kredituek, zegozkien sailkapenak aurreko arauteriaren arabera eman zitzaizkielarik Dekretu hau indarrean jarri aurretik Eusko Jaurlaritza eta kreditu erakundeen arteko finantzaketa hitzarmenen arabera formulatu direnetan, aipatutako aurreko arauteri beraren erregimenpean jarraituko dute. 2. Dekretu hau indarran jarri aurretik eman baditu kreditu erakundeak aurreko zenbakian aipatutako kredituak, eta Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren baimena dutelarik zein ez dutelarik, dagokien aurreko arauterian ezarritakoaren menpean egongo dira. 3. Dekretu hau indarrean jartzen denerako kreditu erakundeak kreditua ematea lortu ez duen sustatzaileak arau honetan ezarritako finantzaketa baldintzez baliatu beharko du, maileguaren zenbatekoari dagokionean izan ezik; horri dagokionez, aipatuako behinbehineko sailkapenean ezarritakoaren arabera jokatu beharko du. Hirugarrena.- 1. Dekretu hau indarrean jarri aurretik ontzat emandako salerosketa edo esleipen kontratu batetan oinarritzen diren erosleei emandako zuzeneko maileguak dagozkien aurreko arauteriaren menpean egongo dira. 2. Dekretu hau indarrean jarri ondoren ontzat emandako salerosketa edo esleipen kontratu batetan oinarritzen diren erosleei emandako zuzeneko maileguak Dekretu beronetan zehazten denaren menpean egongo dira. 3. Eroslea sustatzaileak formalizatutako maileguan subrogatzeak, edozein delarik ere formalizazio eguna, berarekin ekarriko du mailegua sustatzailearen maileguari ezargarri zaion erregimenaren menpean egotea, aldi baterako bigarren xedapenaren arabera. Laugarrena.- 1. Dekretu hau indarrean jarri aurretik erosleei emandako zuzeneko laguntza ekonomikoak ezargarri zaien aurerko arauteriaren arabera errekonozitutako zenbatekoan ordainduko dira. 2. Aurreko zenbakian aipatzen diren laguntzak, baldin eta Dekretu hau indarrean jartzen denean ematekotan badaude, bertan ezarritako arauteriaren arabera izapidetu eta emango dira. 3. Dekretu hau indarrean jarri onodren eskatzen diren zuzeneko laguntza ekonomikoak bertan ezarritakoaren menpean egongo dira. INDARGABETZE XEDAPENA Dekretu hau indarrean jartzen denetik indarrik gabe geratuko dira Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 11ko 108/1989 Dekretua eta Dekretu honetan xedatutakoaren kontrako xedapenak oro, beroien babesean sortutako egoeretan ezargarri izaten jarraitzearen kaltetan gabe. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Ogasun eta Finantza Sailburuak eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuak, dagozkien eskuduntzen barnean, Dekretu hau garatzeko eta ezartzeko beharrezko diren xedapenak eman ahal izango ditezte. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean Dekretu hau. Gasteiz, 1990.eko ekainak 19. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburua, JOSE MIGUEL MARTIN HERRERA. Ogasun eta Finantza Sailburua, ALFONSO BASAGOITI ZABALA.ZIOEN ADIERAZPENA Honako hau ikusi ahal izan da azken urte hauetan zehar, hau da, babes ofizialpeko etxebizitzen susta- pen pribatuak indarra galdu duela, etxebizitza iareen sustapenarekiko konparaketa egiten baldin bada. Espekulazio prozesuekin batera, etxebizitzen kosteek gora egitea izan daiteke prozesu honen esplikabideetariko bat. Dirurik gutxien dutenek, etxebizitza bat izateko eragozpenak dituzten egoera honen barruan, botere publikoek protagonismoa hartu behar dutenaren kontzientzia ari da indarra hartzen, era honetan, protagonismo horrek, etxebizitza egoki bat izateko duten konstituzio agindua betetzea ekarri behar lukeela. Ildo honetan, nabarmen jartzekoa da, Euskal Autonomi Elkarteko Izaiki publikoek eta, bereziki, Udalek bete behar duten egitekoa, ez bakarrik etxebizitzen azken prezioa beheragotzea lortzeko interbentzionismo erako lurrarekiko politikaren agente aktibo izanez, baita, babes ofizialpeko etxebizitzak sustatuz ere, nahiz artez, nahiz Izaiki publikoen bidez, Toki Erregimenaren Oinarri-Arauak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 25. eta 28. ataletan ezartzen denarekin bat eterriz. Honako hau ere azpimarratzekoa da ildo honi jarraituz, hau da, dirurik gutxien duten sektoreentzako izango diren etxebizitzak sustaterantz bultzatu daitezkeela diru-baliabide pribatuak, posibilitate hori martxoaren 3ko 224/1989 Errege Dekretuan jasota dagoela, babes ofizialpeko etxebizitzak sustatzeko erregimen berezia bertan ezartzen delako. Era honetan, Etxebizitza Sozialen sustapenerako finantzaketa osatu egiten da, izan ere, orain arte, Izaiki publikoen diru-baliabidez burutzen bait zen hori, inoren errekurtsoez baliatuz. Ikuspegi orokor honen barruan eta etxebizitza sozialen aldeko ekintza publikoak konplexotasun handiagoa izan eta ugaritzen ari direnez, beharrezkoa da, etxebizitza arloan Eusko Jaurlaritzak bete behar duen koordinaketa-lana argi eta garbi arautzea, Euskal Autonomi Elkartean bete behar duen plangintzabultzagile izan dadila bermatuz eta Etxebizitza Sozialen sustapena indartzeko finantzaketa neurriak definituz. Era honetan, alde batetik, Etxebizitza Sozialei buruzko erregimen juridikoa bateratu egingo da eta, bestetik, Euskal Autonomi Elkarteko Izaikien arteko finantzaketarako eta lankidetzarako kuadro orokorra ezarri nahi da, Dekretu honetan ezartzen diren modalitateen arabera. Horiek horrela, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1990.eko ekainaren 19an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, bonako hau,XEDATU DUT: 1 ATALBURUA. XEDAPEN OROKORRAK 1. atala.- Xedea eta eremua. 1. Euskal Autonomi Elkartean egin daitezen Etxebizitza Sozialak sustatzeko, eraikitzeko, erosteko, erabiltzeko eta horietaz probetxatzeko eta horretarako behar den lurra erosteko, gertatzeko eta urbanmizatzeko ekintzak bultzatzeko Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak artikulatu dituen finantza neurriak arautzea da Dekretu honen xedea. 2. Halaber, etxebizitzen sustatzaileak hala eskatuta, horretan agintea duen organu administratiboak Etxebizitza Sozialtzat kalifikatu eta Babes Ofizialpeko Etxebizitzen erre gimen juridiko berezia ezartzen da Dekretu honetako xedapenen bidez, Dekretu honetan ezartzen diren finantza moduren batetarako aukera etxebizitza horiek onartuta izan dezatenaren baldintzapean. 2. atala.- Zer da Etxebizitza Soziala. 1. Honako hauek joko dira Etxebizitza Sozialtzat: Irabazi urriak dituzten sektore sozialeko kideentzako izan eta babes ofizialpeko etxebizitei aplikatzen zaien erregimen orokorrean ezartzen diren salmenta neurri eta errenta beheragokoa duten babes ofizialpeko etxebizitzak hain zuzen. Ondorioz, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: a) Familiaren urteko irabazi ponderatuek, ez dezatela gainditu 2,5 aldiz, aplikagarri den gutxienezko soldata interprofesionala. Eta era honetako familia unitateentzako gordetakoak izatea etxebizitzak. b) Erabilgarri den metro karratuaren prezioa, honako hau izan dadila: Aldibaterako kalifikapena egiterakoan indarrean zegoen eta aplikagarri den Modulo (M) ponderatua, 0,90 koefizienteaz biderkatzeak eman dezan emaitza hainbatekoa izan dadila gehienera, salmenta moduan esleitu daitezenean; eta urteko gehienezko errenta, salmenta prezioaren 100ko 4,5koa izan dadila, etxebizitzak errentan esleitu daitezenean. c) Honetan agintea duen organuak emandako behin-behineko kalifikapenean, espreski zehaztu dadila Etxebizitza Sozialak direla eta Dekretu honetan ezartzen den erregimen juridikoaren pean daudela. d) Dekretu honetan ezartzen diren finantza neurriez baliatzeko posibilitatea, onartuta izan dezatela. 2. Etxebizitza Sozialen sustapena, sustatzaile publikoek egin dezatela gehienbat, sustatzaile pribatuek burutu dezatenaren kaltetan gabe, Dekretu honetan ezartzen denaren arabera. Honako hauek hartuko dira sustatzaile publikotzat: Euskal Autonomi Elkarteko lurralde mailako Izaiki publikoa eta Euskal Autonomi Elkarteko eta Euskal Autonomi Elkarteko sektore publikokoak izan eta Deretxo Publiko edo Pribatupeko pertsona juridikoak alegia. Ondorio hauetarako, honako hau joko da sektore publikoko Deretxo Pribatupeko pertsona juridikotzat, hau da, pertsona juridiko horren kapitalean, Administrazio Publiko baten edo batzuren edo Deretxo Publikopeko pertsona juridikoen artezko edo zeharkako partaidetza, gehiengo mailakoa izan dadila alegia. 3. Babes ofizialpeko etxebizitza bat, Etxebizitza Sozial gisa behin-betiko kalifikatua izan dadinean, ezin kendu ahal izango zaio sekula kalifikazio hori. 4. Salbuespen gisa eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren akordio espresuz, Izaiki prbikoek egin eta babes ofizialpeko etxebizitzen sustapenei aplikatu ahaal izango zaie etxebizitza sozialean erregimen juridikoa behar hori justifika dezaten udal herrietan, horrek dakartzan finantza neurriak barne eta honako baldintza hauek bete daitezenean: Urteko irabazi ponderatuek, aplikagarri den gutxienezko soldata interprofesionala ez dezatela gainditu 3,5 aldiz erabilgarri den metro karratuaren asalmenta prezioa, aplikagarri den eta aldi baterako kalifikapena egin zenean indarrean zegoen Modulo (M) ponderatua, 1,10 koetizientezz biderkatzeak eman dezan emaitza hainbatekoa izan dadila gehienera prezio hori. 3. atala.- Plangintza eta Programazioa. 1. Eusko Jaurlaritzak ezarriko ditu Euskal Autonomi Elkarteko Etxebizitza Sozialren sustapenerako urteko plan eta programak, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bidez eta euskal Autonomi Elkarteko lurralde mailako Izaiki pubkiloek egin ditzaten eskabideek sor ditzaten beharrak hartuko direla kontutan horretarako. 2. Izaiki publikoek egin ditzaten eskabideek, honako alde hauek jaso beherko dituzte gutxienez sustapen bakoitzeko: - Sustatzailearen identitikazioa. - Sustapenaren gai izan diren lurrak salmenta kontratuz, erosketarako aukeraz, lurraren gaineko eskubidea izanez edo beste edozein eratako agiriz, eskuratzea oposible dela aditzera emango duten agiriak. - Lurraren kalifikazioa, klasifikazioa eta planeamenduaren egoera. - Proiektuaren gai den ekintzaren lurralde mailako mugapena, horretan interesa duten Udalak zehaztuz. - Ekintzaren deskribapena, edifikabilitatea, etxebizitza kopurua eta oin kopurua zehaztuko direla. - Finantza erregimena. - Erabilpen erregimena. - Kostea eta urtean ordaindu beharrekoak. 3. Ekintzari ekitea nahi deneko aurreko urteko maiatzaren 30rarte hartuko ditu eskabideak Etxebizitza Zuzendaritzak lurralde mailako Izaki publikoengandik, aurrikusita dauden ekintzen biabilitatea aztertu ahal izateko eskuratutako agiri horietaz balizatuz. Halaber, hirugarren adinekoentzako egin behar diren Etxebizitza Sozialen berri jasoko du Etxebizitza Zuzendaritzak Foru Aldundien bidez, Ekainaren 27ko Eusko Jaurlaritzaren 148/1989 Dekretuan edo hori ordezka lazakeen arauterian ezrritako ondorioetarako. 4. Honako erizpidehauek izango dute lehentasuna urteko programak lantzerakoan: a) Etxebizitza- urrutasun mailako arazoak izan ditzala udalerriak. dua izan dezala udalerriak. c) Etxebizitza Sozialak sustatzeko gai bilaka ditzala lur eta urbanizazio kosten egiturak. d) Udalak Etxebizitza Sozialak sustatzeko jarriko duen zenbatekoa, zehaztu dadila eskabidea egiterakoan. e) Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak eska dezakeen beste edozein baldintza. Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etrxebixita eta Ingurugiro Sailak onartuko du Etxe bizitza Sozialen sustapenari buruzko ekintzetarako urteko programa, eskabideak eskuratu direneko urteko irailaren 30a baino lehen. 5. Salbuespenez, aurrekontuetan dirua egon eta Etxebizitza Zuzendaritzaren proposamenez, lagundu ahal izango zaie Etxebizitza Sozialen sustapen ekintzei, atal honetako 3. zenbakian zehaztu den eguna baino geroago eskabidea egin baldin bada ere. 6. Urteko ekintzen programaren gauzaketa, Hitzarmenak formalizatuz burutuko da, programan espreski hala jaso dadinean eta Dekretu honetan ezartzen diren baldintzen barruan. 7. Ekintza publikoen programa behin-betiko landu baino lehen, Udalerri jakin bati buruzko ekintzamultzoa izan daiteke Hitzarmen-Marko baten gai, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak eta horretan interesa duen Udalak izenpetuko dutela hori eta bi Administrazioek elkarren artean lortutako akordioak jasoko direla Hitzarmen horretan. Lantzebidean dagoen programan, geroan sartu ahal izango diren ekintzei burruzko akordioak jaso ahal izango dira Hitzarmen-Marko horretan. 4. atala.- Etxebizitza Sozialen sustapen, eraikuntza, erosketa, probetxamendu eta horietaz baliatzearen finantzaketa. 1. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak egingo du Etxebizitza Sozialen sustapen, eraikuntza, erosketa, probetxamendu eta horietaz baliatzearen finatzaketa, Dekretu honetan ezartzen direnen arabera eta ekintzetan parte hartzen duten beste Izaiki publiko edo pribatu batzuk jarri ditzaketen finantzabideen kaltetan gabe. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorraz besteko Izaiki Publikoek jarri dezaketen finantza mailako laguntzaren zenbatekoa, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarekin izenpetuko den Hitzarmenean zehaztu ahal izango da, Dekretu honetan ezartzen diren neurrien barruan emango duena. Bakoitzak dituen dirubideen pentzutan egingo den finantzaketaz aparte, babes ofizialpeko etxebizitzen sustapen pribatuari buruz indarrean dauden arauetan eta Dekretu honetan garatzen den Finantzaketa Erregimen Berezian jasotzen diren mailegu kualifikatuez baliatu ahal izango da. 2. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Oro korrak emango dituen finantza laguntzak, honako era honetakoak izan daitezke: a) Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak jarritako artezko mailegu kualifikatuak, Izaiki publikoekin izenpetu daitezkeen Hitzarmenetan jaso daitezen baldintza berezien pean. b) Artezko laguntza ekonomikoak: - Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak eman eta itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, nahiz dirutan, nahiz espezietan, lurra jarriz, proiektua eratuz edo zehaztu dadin beste edozein modutan. Dohan lurra ematea, nahiz jabetzapean, nahiz lurraren gaineko eskubidea eratuz, Etxebizitza SoziaIen sustatzaile publikoen alde bakarrik egin ahal izango da, indarrean dauden xedapenek ezartzen dutenaren arabera. - Kreditu Erakundeek emandako mailegu kualifikatuen interesak, Euskai Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak zati batetan bereganatzea. c) Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, Agindu bidez ezar lezakeen beste edozein modu, Dekretu honetan ezartzen denaren garapena eta gauzaketa kontutan hartu beharko dela horretarako. 3. Lurraren aldeko laguntzarik egon ez dadin kasuetan, Etxebizitza Sozialen sustapenean interesa izan dezan edozein Izaiki publiko edo pribatuk egin ahal izango du lurraren emanketa sustatzailearen alde diru-zama eta guzti, nahiz jabetzapean, nahiz lurrarekiko eskubidea 75 urtetarako eginez eta indarrean dauden legeetan ezartzen diren edukin eta baldintzapean. Honako era honetara egin daiteke kontraprestazioa: Dirutan eta sustapenak ekar ditzan etxebizitzetan eta tegietan, izenpetu dadin Hitzarmenean ezar dadinaren arabera. 4. Kreditu Erakundeek eman ditzaketen mailegu kualitikatuak lortu ahal izateko eta interesen subsidiazioari izapideak egin ahal izateko, Finantzaketa Lankidetzarako Hitzarmena izenpetuko da urtero Eusko Jaurlaritzaren eta Kreditu Erakundeen artean. 5. Finantzaketaren zertarakoa eta Dekretu honetan ezartzen direnbaldintzetakoren bat ez betetzeak, maileguak eta horien amortizapena, eskuratutako dirulaguntzak eta legez ezarritako interesak itzuli beharra ekarriko ditu. 6. Dekretu honetan ezartzen denaren aurka, sustatzaileek edo erosleek finantzaketa kualifikatua erabiltzea, azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretuko 56. ataleko azkenaurreko parrafoan ezartzen den legehauste larria izango da. 5. atala.- Etxebizitza Sozialen Sustapen Erregimenak, finantzaketa iturrien izakeraren arabera. Etxebizitza Sozialen sustapenak, honako era hauek hartuko ditu, sustatzailea horietaz balia daitekeeneko finantzaketa iturrien izakeraren arabera: a) Izaiki publikoen baliabidezko finantzaketaz bakarrik sustatutako Etxebizitza Sozialak (sustapen moeta honek, horiek bakarrik har bait ditzake); kasu honetan, Erregimen Publikopeko Etxebizitza Sozialen sustapen izenaz ezagutuko dira. b) Kreditu Erakundeek emandako mailegu kualifikatuz osatutako baliabide pribatuz, erabat edo zati batetan, finantzatutako Etxebizitza Sozialen sustapena; kasu honetan, Erregimen Pribatupeko Etxebizitza Sozialen sustapen izenaz ezagutuko dira.II ATALBURUA.- ETXEBIZITZA SOZIALEN FINANTZAKETA ERREGIMENA 1. Sekzioa. Izaiki publikuen baliabideez bakarrik sustatutako Etxebizitza Sozialak: Erregimen Publikopekoak. 6. atala.- Moetak. 1. Honako modu honetan egin ahal izango da lzaiki publikoen baliabideez bakarrik burututako Etxebizitza Sozialen sustapena: a) Sustapenaren titularra izango denak eta Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak edo Euskal Autonomi Elkarteko beste Izaiki publikoren batek, artez burututako sustapena. b) Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren eta horretan interesa izan dezan Izaiki publikoaren arteko Hitzarmenaz (horretarako sortutako Baltzu Publikoak barne) burututako sustapena. 1. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak, etxebizitzen presazko beharren arrazoiak kredita daitezenean eta sustapenerakoohizko bidez horiek hasetzea ezinezkoa izan dadinean, beste batzuk eginak izan, proiektu, egite edo amaiera aldian dauden etxebizitzak erosi ahal izango ditu, Euskal Autonomi Elkartearen ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legean ezartzen diren baldintzak bete beharko direla eta honako hauek ere bai: Babes ofizialpeko etxebizitzei ezartzen zaizkienak bete daitezela, azalerari, taiuketari eta kalitateari dagozkienetan; eta erabilgarri den metro karratuaren erosketa prezioa, aplika daitekeen eta obrak amaitzean edo erosketa egiterakoan (amaitu ondoren egiten bada erosketa) indarrean zegoen Modulo (M) ponderatuaren 100ko 90koa edo beheragokoa izan dadila. Era honetan erositako etxebizitzak, Etxebizitza Sozial gisa kalifikatu beharko ditu dagokion organu administratiboak. 3. Euskal Autonomi Elkarteko beste edozein Izaiki publikok egin ahal izango du etxebizitzen erosketa, atal honetako aurreko zenbakian ezarri diren baidintzak betez eta Dekretu honetan ezartzen diren finantzaketa moetez baliatu ahal izango dela Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarekin dagokion Hitzarmena izenpetuz. Honako hauek jaso beharko dira Hitzarmen horretan: - Erosketa operaziorako zergatiak. - Erosten diren etxebizitzen deskribapena, karga guztietatik iare daudela zehaztu beharko dela. - Etxebizitzen taiuketa, kalitate eta bizi izateko baldintzen deskribapena, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko LurraldeOrdezkaritzako zerbitzu teknikoen txostena aurkeztu beharko dela. - Etxebizitzez jabetzeko eta horietaz baliatzeku erregimena. - Erosi ondoren, etxebizitzen hartzaileek bete beharko dituzten baldintzak. - Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ematen duen diru kopurua. 7. atala.- Artezko Sustapenak. 1. Erregimen Publikopeko Etxebizitza Sozialen sustapena, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak artez burutu dezanean, horri dagokio sustapenaren kudeaketa osoa eta bai obrak egitearen finantzaketa osoa ere. Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari dagozkio baita ere, eraikuntzaproiektuak gainbegiratzea eta unartzea, obren gintza zaintzea eta ikuskatzea eta obrak behin-betiko bereganatzea. 2. Udal bat edo Izaiki publiko bat sustapenaren titular izan dadinean, dagokion Izaikiari dagozkio aurreko zeubakian Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari eman zaizkion betebehar eta egiteko guztiak. 8. atala.- Hitzarmen bidezko sustapena. 1. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailek, Erregimen Publikopeko Etxebizitza Sozialen sustapenerako Hitzarmenak izenpetu ahal izango ditu honako hauekin ere, egokitzat jo dezanean: Etxebizitza arloan lan egiten duen Euskai Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko Baltzu Publikoez aparte, Euskal Autonomi Elkarteko lurralde mailako Izaikiekin, horien pean dauden Izaiki publikoekin eta Baltzu Publikoekin, interesa dela medio edo presazko beharrak sustapen moeta honetaz baliatzea hala eska dezanean. 2. Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak Izaiki publiko batekin izenpetu dezan Hitzarmen bakoitzean, honako zehaztasun hauek jaso beharko dira gutxienez - Sustapenaren titularrari buruzko zehaztasunak. - Eraikinak bertan egingo direneko lurrari buruzko zehaztasunak, urbanizaketarako dituen zernolakoak eta lurra uzteko erregimena, hori ematen baldin bada. - Etxebizitzen zernolako, moeta eta sustapen publikoaren gai izango diren ekipamendu eta urbanizaketari buruzko zehaztasunak. - Obrak egiteko epe partzialei buruzko zehaztasunak. . - Sustapena izenpetu duen Izaiki publiko bakoitzak emango duenari buruzko zehaztasunak. - Etxebizitzak erabiltzeko erregimenari buruzko zehaztasunak. - Etxebizitzak esleitzeko prozedura. 3. Honako hauek dagozkio sustapenaren titularrari: Obrak kontratatzeko, egiteko eta horien zuzendaritza-lanak kontratatzeko beharrezkoak direnak tramitatzea, kontratistari ordaintzea, sor daitezkeen honorarioak eta beste ordainketa batzuk egitea. lzaiki publiko horri aplika dakizkiokeen arauen arabera burutuko da hori dena. 4. Lurrarekiko dirulaguntzarik ez egotea gerta dadinean eta sustapenaren titularra ez den Izaiki publiko batek, Etxebizitzak sustatzeko, berea den lurra ematea gerta dadinean, Dekretu honetako 4. atalean aipatzen den erara burutuko da emanketa hori. 9. atala.- Hitzarmen bidezko Etxebizitza Sozialen sustapenaren finantzaketa. 1. Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, Hitzarmen bidez, Etxebizitza Sozialen sustapenerako eman ditzan finantzaketa zenbatekoak eta ezarri ditzan baldintzak, izenpetu dadin Hitzarmenean zehaztu beharko dira eta honako era honetakoren bat izan dezakete: a) Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak artez emandako maileguak. b) Artezko laguntza ekonomikoak. 2. Honako zernolako hauek izango dituzte Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak artez emandako maileguek: a) Aldibaterako kalifikazioa egin zen egunean indarrean zegoen eta aplika zitekeen Modulo (M) ponderatuaren 100ko 45a izango da erabil daitekeen metro karratuaren gehinezko zenbatekoa, sustapenaren gai izan diren etxebizitzak jabetzapean ematen baldin badira eta Modulo (M) ponderatuaren 100ko 60ara igoko da errentan ematen baldin badira. Etxebizitzari atxikitako eraskinen kasuan, 0,60ko koefizientez biderkatuko da lehen aipatu den zenbateko hori, metro karratu erabilgarriaren kontratua egin ahal izateko. Maileguen zenbatekoak ez du sekula gaindituko etxebizitzen eta eta eraskinen tasaketaren balio errealaren 100ko 80a, martxoaren 25eko 2/1981 Legean ezartzen denaren arabera. b) Urteko interes moeta, 100ko 6,5ekoa izango da maileguak iraun dezan bitartean eta sustapenak sortu dituen etxebizitzak salmentan esleitu daitezenean; 100ko 4,5ekoa izango da errentan esleitu daitezenean. Hala ere, gabezia aldia amaitu eta salmentari edo arrendamenduari dagokion kontratua egin ez denean, interes moeta aldatu ahal izango da, babes ofizialpeko etxebizitzen sustatzaileari Kreditu Erakundeek emandako mailegu kualifikatuentzako gabezia- aldia amaitu dadineko urteroko Finantzaketa Lankidetzarako Hitzarmenean ezarritakoa izan daitekeela. c) Amortizaziorako gehienezko epea, hogei urtetakoa izango da, hiru urteko gabezia-aldia gehituko zaiola epe horri. d) Urtekakoak izango dira ordainketak, amortizaio epe iraunkorrez. e) Sustapenaren gain egingo den hipotekaz bermatuko da maileguaren ordainketa edo, hala behar izan dadinean, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak eska ditzan bermeez. Ildo honetan, honako era honetan egin daiteke Euskal Autonomi Elkartearen aldeko lehenengo hipoteka, hau da, zorrek (gastuak eta kosteak barne) har dezaketen zenbatekoaren baliokideko direla kredita dezaten eta hipotekagarri diren udal-ondasun ezigikorren gaineko hipoteka egin eta, hori burutzeko, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak baimena eman dezaneko onda sunen gain egin hipoteka. Zorrak har deezakeen zenbatekoa itzuliko denaren eta eman den maileguaren zertarakoa beteko denaren bermabide gisa, honako hau ere egin daiteke, hots, Udalak egokitzat jo eta zorraren printzipala eta sor daitezkeen interesak ordaintzeko, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak nahikotzat jotako udaldirusarrerak hartu eta konprometatu. Izenpetu dadin Hitzarmen bakoitzean, maileguen izapideketa, emanketa, formalizaketa eta erabilketa moduak zehaztuko dira, mailegu osoa hartzerainokoa izan daitekeela erabilketa. 3. Honako dirulaguntza hauek eman ahal izango ditu Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiuro Sailak: a) Lurra eta urbanizaketa direla eta, sustapenaren koste osoaren 100ko 15era artekoa, kontzeptu horiek direla medio, sustatzaileak egindako gastuen konpentsaziorako eta honako era honetan banatuko dela laguntza: Lurrerako, 100ko 8a eta, urbanizaketarako, 100ko 7a, horietako baten aldeko laguntza emarea gerta dadinean. b) Sorospen teknikoaren koste osoaren 100ko 50a. Honako hau hartzen da soruspen teknikotzat: Arkitektura eta urbanizaketa proiektuak idaztea eta obren zuzendaritza. c) Publizitate, abal, finantzaketa gastu eta sustapen gastuen koste osoaren 100ko 5era artekoa, kooperatibaren kudeaketaren gastuak barne, horiek egotea gerta dadinean. Espeziezko laguntzez ordezkatu ahal izango dira dirulaguntzak, dohan lurra emanez Dekretu honetan eta izenpetu dadin Hitzarmenean ezar dadinaren arabera. 4. Honako era honetan jasoko ditu dirulaguntzak sustatzaileak: a) Izaiki publiko sustatzaileak lurraren titularitatea erasota utziko dueneko erregistro-egiaztagiria aurkeztu ondoren, ordainduko da lurrari dagokion dirulaguntza. b) Obra burutu denaren egiaztagiria Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailean aurkeztu ondoren, egingo da urbanizaketa kosteari dagokion dirulaguntzaren ordainketa. c) Arkitektura eta urbanizaketa proiektuaren finantzaketari dagokion dirulaguntzaren ordainketa, egin den gastua minuta bidez kreditatu ondoren egingo du Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak. Obraren azken egiaztagiria aurkeztu ondoren egingo da obraren zuzendaritzaren kosteari dagokion ordainketa, minuta bidez kreditatu beharko dela hori. d) Sustatzaile publikoak hala eska dezanean egingo da sustapen gastuei dagokien dirulaguntzaren ordainketa, sustapenaren aldibaterako kalifikapena lortu ondoren. 5. Atal honetan ezartzen diren epeak bete baino lehen eskuratu ahal izango dituzte dirulaguntzak sustatzaileek, honako baldintza honen nean, hau da, eskuratu direnak eta horiei legez dagozkien interesak itzuli direla abal edo aseguru-kontratu bidez behar bezala kreditatu dadila alegia. Sustapenaren guztirako gastuaz kalkulatutako eta sustatzaileari eman dakizkiokeen dirulaguntza guztien zenbatekoa, gutxiagotu egingo da, obraren azken kostea, txikiagoa izan dadin kasuetan, sustapenaren Zuzendariaren azken egiaztagiria Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailean aurkeztu beharko dela eta sustatzaileak eskura lezakeen guztirako dirulaguntzaren barri jaso beharko dela derrigorrez agiaztagiri horretan. 6. Maileguaren guztirako zenbatekoak ez du gainditu sekula, sustapenaren guztirako kostearen eta sustatzaileari eman dakizkiokeen dirulaguntzen arteko aldea. 10. atala.- Izaiki publikoek erositako etxebizitzak, Etxebizitza Sozial gisa kalifikatzearen finantzaketa. 1. Gero horien emanketa jabetzapean egingo deneko etxebizitzak erosteko, mailegua eskuratu ahal izango du Izaiki publikoak, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarengandik, artez eta aurreko atalean ezarri diren baldintzen arabera; hala ere, honako hau ematen da aditzera: Etxebizitzaren salmenta zenbatekoaren 100ko 80rainokoa izan daitekeela mailegua eta ez dela sekula izango, aplikagarri den eta etxebizitza erosterakoan indarrean zegoen Modulo (M) ponderatuaren 100ko 45tik gorakoa, erabilgarri den metro karratuaren aldeko mailegua, gero jabetzapean ematen baldin badira etxebizitzak. Errentan ematea gertatzen baldin bada, aipatu den Modulo (M) ponderatuaren 100ko 80raino igo ahal izango da mailegua. Etxebizitzari atxikita dauden eraskinetarako maileguaren goreneko muga, honako era honetan finkatuko da beti, hau da, lehen aipatu diren zenbatekoa, 0,60 koefizientez biderkatuz hain zuzen. Etxebizitza Sozial mailako kalifikapena emateko, etxebizitzak erosteko maileguek, ez dute gaindituko sekula etxebizitza eta eraskinen tasazioaren balio errealaren 100ko 80a, martxoaren 25eko 2/1981 Legeak ezartzen dituen ondorioetarako. 2. Burutu dadir. operazio bakoitzerako erabili ahal izango dute Izaiki publikoek eta egin den gastuaren ziurtagiria aurkeztu ondoren egingo da ordainketa. Salrnentaren eskritura publikoan jasotzen den prezioa, sortzen diren zergak eta behar bezala justifikatu eta ordaindu diren beste gastu batzuk hainbatekoa izango da maileguaren zenbatekoa. 3. Erosi diren etxebizitei buruzko teknikoek egin dezaten baloraketaren ondorioz, bereoneratze ekintzak burutu beharra baldin badago eta erosketabereoneraketa ekintzak, indarrean dauden legeek ezartzen dutenaren arabera, babestekoak baldin badira, eroslea den Izaiki publikoak erabili ahal izango duen finantzaketa kualifikatua, aipatu diren lege horiek finkatu dezatena hainbatekoa izango da. Bereoneraketa ekintza, babespekoa ez baldin bada, babespeko bereoneraketa-ekintzetarako lehendik ezarrita zeuden laguntzez baliatu ahal izango dira erosleak diren Izaki publikoak, hemen finkatzen diren finantzaketeen osabide gisa. 4. Laguntzen baldintzak, zebatekoak eta eskuratzeko moduak, erosle den Izaiki publikoak Eusko Jaurla ritzako Hirigintza, Etxebizitza eta lngurugiro Sailarekin izenpetu dezan Hitzarmenean finkatuko dira kasuz-kasu. 11. atala.- Erregimen Publikopean sustatutako Etxebizitza Sozialak erosi ditzatenentzako finantzabideak. 1. Dekretu hau garatuz eman daitezkeen xedapenetan finkatu daitezen finantza-neurrien kaltetan gabe, lehenengo aldiz hartzen diren etxebizitza hauen erosleen aldeko baldintzen arauketa, erosten den etxearen prezioa zatika ordaintzearena izango da. 2. Zatikako ordainketa hori, interesdun mailegutzat hartuko da, 100ko 6,5ekoa izango dela urteko interesa, hogei urtetarakoa eta kuota iraunkorrezkoa izango dela gehienezko amortizazio epea. 3. Etxebizitza Sozialen salmentaren zatikako prezio horren bermea, honako era honetan finkatuko da: Hitzarmenaren gai izan den ordainketa-epearen barruan zenbatekoren bat ordaindu ez izanari ebazpena emanez edo hipoteka ezarriz, sustapena egin duen Izaiki publikoak egingo duela aukera. 4. Hitzarmen bidez sustapena egin denean eta sustatzaileak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrarengandik artezko mailegua eskuratu izan duenean, kendu egingo da mailegua, erosleak, etxebizitzen salmenta egin baino lehen, mailegu hori bereganatzeko gai izan daitezenean izan ezik. Horretarako, Etxebizitza Zuzendaritzaren baimena beharko da eta, kasu honeran, ez da beharrezko izango lehen aipatu den zatikako ordainketa egitea. 12. atala.- Etxebizitza Sozialak errentan hartzeko dirulaguntzak. 1. Etxebizitza Sozialen sustapenerako finkatzen diren dirulaguntzez aparte, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, dirulaguntzak eman ahal izango dizkie sustatzaile diren Izaiki publikoei, etxebizitzak errentan esleitu ahal izateko. Hileko errenta beheratzea ekarriko duen dirulaguntza horren kalkulua, ondoren aipatzen diren portzentaiak hileko errentari aplikatuz egingo da, arrendatarien urteko diru-sarrera familiarren arabera: a) 100ko 20a, gutxienezko soldata interporfesionalaren 1,5 eta 1,8ren arteko diru-sarrera ponderatuak dituzten familia unitateentzako. b) 100ko 40a, gutxienezko soldata interprofesionalaren 1 eta 1,5en arteko diru-sarrera ponderatuak dituzten familia unitateentzako. c) 100ko 65a, urteko diru-sarrera ponderatuak, gutixenezko soldata interprofesionala baino, txikiagoak dituzten familia unitateentzako. 2. Etxebizitza Sozialak errentan hartzeko dirulaguntzen ordainketa, urtean-urtean egingo da, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkariaren erabaki bidez eta etxebizitzen sustatzaile den Izaiki publikoak hala eskatuta. 3. Erabaki horretan zehaztu egin beharko da laguntzaren zenbatekoa. Urtean-urtean birraztertu ahal izango da, hartzailearen egoera pertsonal eta familiarra kontutan hartuz; eta horretarako, horren justifikabide izango diren agiriak eskatuko zaizkie Izaiki publiko onuradunei, urte bakoitzeko azken hiruhilabetekoaren barruan. 4. Hiru hilabetetik hiru hilabetera egingo zaio Izaiki publikoari, laguntzetarako eskubidea duten arrendatari guztiei dagokien zenbateko osoaren ordainketa. 5. Etxebizitza Sozialen sustatzailea Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorra izan dadinean, gutxiagotu ahal izango da urteko gehienezko errenta, atal honetako 1. zenbakian finkatzen diren portzentaia berdinetan. 2. Sekzioa.- Oso-osoan edo zati batetan baliabide pribatuz sustatutako Etxebizitza Sozialak: Erregimen Pribatupekoak. 13. atala.- Baliabide pribatuz, Etxebizitza Sozialak sustatzea. 1. Sustatzaile publikoek eta pribatuek burutu ahal izango dute, oso-osoan edo zati batetan, baliabide pribatuz (Kreditu Erakundeek emandako mailegu kualifikatuz bereziki) finantzatutako Etxebizitza Sozialen sustapena. 2. Etxebizitza Sozialak sustatzeko aldibaterako kalifikapena emateak, babes ofizialpeko etxebizitzak sustatzeari buruz indarrrean dauden arauetan aurrikusten den bezala, Ohizko Finantzaketa Erregimenaz baliatzeko bideak zabalduko dizkio sustapenaren titularrari eta, bereziki, Eusko Jaurlaritzarekin Finantzaketa Lankidetzarako Hitzarmena izenpetuta duten Kreditu Erakundeek ematen dituzten mailegu kualfikatuez baliatzeko. 3. Era berean, Sekzio honetan ezartzen den Finantzaketa Erregimen Bereziaren barruan, Kreditu Erakundeek ematen dituzten mailegu kualifikatuak eskuratu ahal izango dituzte Etxebizitza Sozialen sustatzaileek. Erregimen Berezi horrek, honako hauetarako ere eskaintzen ditu aukerak, hau da, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak Erregimen horretarako ezartzen dituen laguntzez baliatu ahal izatekoa, bai sustatzaileak eta bai erosleak ere. 4. Aipatu den Finantzaketa Erregimen Berrezi horretaz sustatzailea ez baliatzea gerta dadinean, bere gain gelditzen da, Erregimen horretan ezartzen diren laguntzez, arosleak, berdintasunez baliatu ahal izatea bermatzea eta, bala behar izan dadinean, Erregimen Publikopeko Etxebizitza Sozialen sustapenerako ezartzen den zatikako ordainketa modua erabil dezateneko aukera eskaintzea ere sustatzailearen ardurapean gelditzen da. Ondorio hauetarako, honako hau erabaki ahal izango da Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarekin Hitzarmen bat izenpetuz, hots, sustatzaileak, nahiz publikoa, nahiz pribatua izan, Dekretu hopnetako 9. atalean, Erregimen Publikopeko Etxebizitza Sozialak sustatzeko, ezartzen diren laguntzez baliatu ahal izatea alegia. 14. atala.- Finantzaketa Berezipeko Erregimenaz baliatuz, Etxebizitza Sozialak Sustatzearen kontzeptua. 1. Honako hauek hartuko dute Finantzaketa Berezipeko Erregimenaz baliatuz Etxebizitza Sozialak Sustatzezko ekintzen izena, hau da, dagokion administrazio organuak emandako behin-behineko kalifikapenean zirkunstantzia hau espreski zehaztu eta Kreditu Erakundeek emandako mailegu kualifikatuez finantzaketa pribatuz baliatuz eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak emandako artezko dirulaguntzez burutzen diren ekintzak hain zuzen, Dekretu honetan ezartzen diren baldintza berezien arabera. 2. Dekretu honen bidez sortzen den Finantzaketa Berezipeko Erregimeneko Etxebizitza Sozialen sustapenaren ondorioetarako, honako hauek hartu ahal izango dute sustatzaile izena, hots, Izaiki publikoek eta bai Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak espreski kalifikapen hori eman diezaien Kooperatiba Baltzuek ere, honakobaldintzahauen pean: Izaiki publiku bat kooperatibako kide edo kooperatibakide izan dadila eta Kooperatibak eman diezazkiola enpresa kudeaketarako botereak. Honako baldintza honen pean geldituko da Finantzaketa Berezipeko Erregimenaren aplikapena, hots, apoderamendu hori ez dadila indargabetu etxebizitzen zesio osoa egin arte, bidezko izango dala eskuratutako onura berezien birreskuraketa. Erregimen honek ezartzen dituen baldintza eta mugen pean egongo dira Kooperatiba Baltzu sustatzailearen ekintzak. Halaber, Udalerri batetan eman daitezkeen presatasun eta beharrak direla medio, Finantzaketa Berezipeko Erregimenaren araberako sustatzaile izena hartu ahal izango dute espreski Etxebizitza Zuzendaritzak zehaztu ditzan sustatzaile pribatuek. 3. Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Etxebizitza Sozialen sustapenerako programak osatzen dituzten eta Erregimen honen arabera sustatu daitezen ekintzen finantzaketa, Sail honen eta Etxebizitza Sozialen sustatzaileak elkarren artean egin dezaketen Hitzarmenean finkatu ahal izango da, Dekretu honetan ematen diren xedapenen arabera. Kasu horretan, behin-behineko kalifikapena ematerakoan, sustatzailea balia daitekeneko finantzaketa finkatuko du dagokion administrazio organuak. 4. Etxebizitza Sozialen Finantzaketa Berezipeko Erregimeneko sustatzaileak, sustapenaren gai izango diren lurren eskuragarritasuna kreditatu beharko du agiri bidez; hori ezean, lurrak jabetzapean ematearen edo 75 urtetako epez lurraren gaineko eskubidea egitearen akordioa hartu ahal izango da nahiz zamadun tituluz, nahiz dohango tituluz. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak sustatzailearekin izenpetu dezan Hitzarmenean finkatuko da hori. Lurren emanketa hori egiten baldin bada, ezin eman ahal izango zaio sustatzaileari dirulaguntzarik kontzeptu horren eraginez. Ebazpen-baldintzapean egingo da emanketa. Ondorioz, beteko dela finkatuko duena, Hitzarmenean jasotako betebeharren bat ez betetzea izango dela. 15. atala.- rabera sutapena egiten duenaren aldeko maileguak. 1. Finantzaketa Berezipeko Erregimeneko Etxebizitza Sozialen sustapenerako eman ahal izango dituzte mailegu kualifikatuak Kreditu Erakundeek. Honako zernolako hauek izango dituzte mailegu horiek: a) Erabilgarri den matro karratu bakoitzarentzako gehienezko zenbatekoa, aplikarri den eta behin-behineko kalifikapena eman zitzaioneko unean indarrean zegoen Modulo (M) ponderatuaren 100ko 72koa izango da. Etxebizitzari atxikitako eraskinetako metro karratu erabilgarriaren konputua egin ahal izateko, honako hau egingo da, hau da, lehen aipatu den zenbatekoa, 0,60 koefizientez bidertu alegia. Hala ere, etxebizitzen eta eraskinen tasazioaren balioaren 100ko 80a baino goragokoa ez da sekula izango mailegua, martxoaren 25eko 2/1981 Legean ezartzen direnen ondorioetarako. b) Eusko Jaurlaritzak Dekretuz finkatu dezana izango da interes moeta, Ogasun eta Finantza Sailaren eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren proposamenez. c) Amortizazio epea, hogei urtetakoa izango da, hiru urtetako gabezia-aldia gehituko zaiola horri. d) Kreditu Erakundeari ordaindu behar zaizkion kapitalaren eta interesen amortizazio mugak, iraunkorrak izango dira. e) Hipoteka bidez bermatuko dira maileguak eta, hala behar izan dadinean, Kreditu Erakundeek hartzaileei eskatu dakizkien bermez. 2. Sustapenaren koste osoaren eta sustatzaileak Erregimen honetan eskura lezakeen laguntzaren arteko aldeak, ez du sekula gaindituko maileguaren guztirako zenbatekoa. 3. Kreditu Erakundeek emango dituzte maileguak, hauek, hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarekin eta Ogasun eta Finantza Sailarekin izenpetutako Hitzarmenetan jaso dadinaren arabera. Honako hau erantsi beharko zaio gutxienez kreditu eskabideari: Behin-behineko kalifikapenaren kopia, honako hauek jasoko direla bertan beste batzurekin batera, hots, Finantzaketa Berezipeko Erregimenean egiten dela sustapenaren finantzaketa eta Etxebizitza Sazialen sustatzailea balia daitekeeneko mailegu zenbatekoa. 4. Eman den mailegu oso-osoa erabili ahal izango dute sustatzaileek, inbertsioaren garapenaren eta obrak burutze erritmoaren arabera. Maileguaren lehenengo erabilketa, mailegua formalizatu zenetik hasi eta sei hilabeteko epea amaitu baino lehen egin beharko da eta, hurrengoak, lau hilabeteko epeak gainditu baino lehen bata eta bestearen artean, arrazoizkoa den kausaren bat eman dadinean izan ezik. Bestela, eskubidea galduko da. 16. atala.- rabera sustapena egiten duenaren aldeko dirulaguntzak. 1. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, Dekretu honetako 9. atalean arautzen diren laguntza berdinak eman ahal izango dizkie Etxebizitza Sozialen sustatzaileei, dirulaguntza horiek duten erregimen juridiko berdinez, parte hartzen dutenek izenpetuko duten Hitzarmenean finkatuko direla laguntza horien zenbatekoak. 2. Etxebizitzak errentan ematekoak baldin badira, salmenta prezioaren 100ko 9ko zenbatekoa emango dio Finantzaketa Berezipeko Erregimeneko sustatzaileari Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, gainontzeko dirulaguntzekin batera egingo direla horien tramitapenak eta, sustatzaileak hala eskatuta, egingo dela denboraz aurreko eskuraketa, sustapenaren behin-behineko kalifikapena lortu ondoren. 3. Finantzaketa Berezipeko Erregimenari buruz Dekretu honetan ezartzen dena eta, agian, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarekin izenpetutako Hitzarmeneko zehaztasunak, hau da, epe, erabilpen erregimen, familia zirkunstantzia, hartzaileen diru-iturri maila edo Hitzarmen horretan jaso daitezen beste erabakiren batzuk, sustatzaileak ez betetzea gertatuko balitz, maileguak kentzeari eta artezko laguntzak itzultzeari Luruz Dekretu honetako 4. atalean ezartztn dena aplikatuko litzateke. 17. atala. - rabera sustapena egiten duenaren aldeko subsidiazioak. 1. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, Finantzaketa Berezipeko Erregimeneko sustatzailearen maileguak subsidiatuko ditu gabezia-aldian eta honako honetan datzala subsidiazio horrek, hots, maileguen interesen eta hitzarmenpeko interesen arteko aldea eta subsidiatutako honako interes hauei legokiena, beti efektibotzat joko direla bestalde: a) 100ko 6,5a urteko, saimenta eran eman daitezenean etxebizitzak. b) 100ko 4,,5a urteko, etxebizitzak errentan eman daitezenean. Salmenta edo arrendamendu kontratua egin gabe, gabezia-aldia amaitzea gerta dadinean, bukatu egingo da subsidiazioa. 2. Arrendamendu eran egiten baldin bada emanketa, maileguen interesen eta hitzarmenaren gai izan den interes moetaren arteko aldea eta 100ko 4,5ko urteko interes moetari legozkiokeenak ordainduz egingo da subsidiazioa, beti efektibotzat joko dela bestalde. 3. Kreditu Erakundeekin izenpetu daitezen Finantzaketa Lankidetzarako Hitzarrnenetan finkatu dadinaren arabera egingo da interesen suhsidiazioa. 18. atala.- FinantzaketaBerezipekoErregimeneko sustatzaileen aldeko finantzaketa neurrien tramitazioa. 1. Finantzaketa Berezipeko Erregimen bidez Etxebizítza Sozialak sustatzeko Hitzarmena izenpetu baldin bada, honako alde hauek jaso beirarko dira Hitzarmen horretan beste batzurekin batera: a) Ekintza planoa eta lurreri urbanizaketarako datuak. b) Erabilpen erregimena, esleipen prozedura eta kontratu eredu bat. c) Sustapenaren gutxigorabeherako koste osoa eta honen zatiz-zatizko zehaztasunak. d) Lurren balioa eta urbanizaketaren gutxigorabeherako kostea e) Ekintzen egutegia. Hitzarmena izenpetu ondoren, etxebizitzen behinbehineko kalifikapena egiteko eskabidea aurkeztu beharko du sustatzaileak hiru hilabeteko epearen barruan. Honako hauek jaso beharko dira bertan: Eraikintzaren funtsezko proiektua eta aipatu den Hitzarmenean zehazten diren dirulaguntzen eskabidea. 2. Behin-behineko kalifikapena izateak bide emango du Kreditu Erakundeek ematen dituzten mailegu kualifikatuak eskuratu ahal izateko, honako hauek zehaztu beharko direla kalifikapen horretan: Legez ezarrita dauden zirkunstantziak eta Finantzaketa Erregi men honen arabera sustatzaileak eskura lezakeen zenbatekoa eta finantzaketaren baldintza zehatzak. 19. atala.- Eroslearentzako maileguak, Finantzaketa Berezipeko Erregimenean. 1. Finantzaketa Berezipeko Erregimenez sustatu diren Etxebizitza Sozialen lehenengo trasmisiorako erosleak izango duen mailegua, bi eratara eman daiteke, nahiz maileguaren hipotekaren ordainketan subrogatuz, nahiz artez. 2. Aurreko zenbakian aipatzen den subrogazioa dela eta, erosleak eskura lezakeen rnailegua, honako era honetan bideratuko da, hau da, eraikintza bukatu eta, salrnenta edo esleipenaren eskritura publikoa eginez, erosketa forrnalizatuz. Gabezia-aldia geldiaraztea ekarriko du horrek. Salmenta edo esleipen eskritura publikoa eginez gero, etxebizitzaren jabetza-titularitatea beregenatuko du erosleak, hipotekaren erantzukizunez eta, eskritura egin zen egunetik hasita, hipoteka-mailegua amortizatzeari ekin beharko dio, gabezia aldia geldiaraziz. Horretarako, Salmentaren eskrituraren berri emango zaio Kreditu Erakundeari lehenengo kopia bidaliko zaiola eta sustatzaileak ordaindu beharko duela horri dagokiona. 3. Etxebizitza Sozialen erosleentzako edo esleipendunentzako mailegu kualifikatuak artez emateak, honako hauek eskatzen ditu: Salrnenta kontratua edo esleipen dokumentua formalizatzea, behar bezala bisatuz eta eskritura publiko bidez eta bai sustatzaileak eskatutako mailegua aurrez kentzea ere. 4. Metro karratu erabilgarri bakoitzagatik emango den gehienezko mailegua, aplikagarri den eta behinbehineko kalifikapena egin zenean indarrean zegoen Modulo (M) ponderatuaren 100ko 72ekoa izango da. Trasteleku, autoleku eta etxebizitzari erantsitako beste eraskin batzuri dagokien maileguaren kalkulua, honako era honetan egingo da, hau da, aplikagarri den eta indarrean dagoen Modulo (M) ponderatua, 0.60 koefizientez biderkatuko da, metro karratu erabilgarri bakoitzeko. 20. atala.- Eroslearentzako dirulaguntzak, Finantzaketa Berezipeko Erregimenean. 1. Eusko jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak,honako laguntza hauek emango dizkie Finantzaketa Berezipeko Erregimen bidez sustatutako etxebizi-tzak lehenengo transmisioz erosi ditzatenei, salmenta kontratuan azaltzen diren prezioei ondoren aipatzen diren portzentaiak aplikatuko zaizkiela: a) Bi kidetaraino dituzten familia unitateei: 100ko 9a. b) Hiru edo bost kide dituzten familia unitateei. 100ko 10a. c) Bost kidetik gora dituzten familia unitateei: 100ko 11a. Dirulaguntza murriztu ahal izango da, dirulaguntzaren guztirakoak eta mailegu kualifikatua, etxebizitzaren salmenta prezioa goragokoak izan ez daitezenean. 2.Eusko Jaurlaritzarekin Finantzaketa Lankidetzarako Hitzarmena izenpetuta izan dezaten Kreditu Erakundeen bidez eskuratuko dituzte sustatzaileek atal honetan ezartzen diren dirulaguntzak,salmentaren edo esleipen dokumentuaren eskritura formalizatu ondoren. Maileguak betetzen ez duen zatia ordaintzeko erosleek ernan behar dutena, gutxiagotzea da dirulaguntza hauen xedea. Erosleari dagokion dirulaguntza, sustatzaileari aurrez eman ahal izango zaio, obrei ekin zaienaren egiaztagiria eta salmenta kontratua edo esleipenaren dokumentua aurkeztu beharko dela aurrez horretarako eta erosleak ordaindu beharreko salmenta prezioa ordaintzeko dirulaguntzaren zenbatekoa kenduko dela. Horretaz aparte, etxebizitza entregatu eta salmenta edo esleipenarrn eskritura forrnalizatu arte, jasotakoa eta horri clagozkion interesak ordainduko dituela bermatu beharko du sustatzaileak, behar bezalako abalez edo aseguru kontratuz. 21. atala.- Eroslearen aldeko subsidiazioa, Finantzaketa Berezipeko Erregimenean. Eusko Jaurlaritzak, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bidez, mailegu kualifikatuaren interes moetak ordainduko dizkio Finantzaketa Berezipeko Erregimen bidez sustatutako Etxebizitza Soziala lehenengo aldiz erosi dezanari, subsidiatutako interesa 100ko 6,5koa izango dela eta efektibotzat joko dela beti. 22. atala.- Finantzaketa Berezipeko Erregimen bidezko etxebizitzak erosi ditzatenek, finantzaketa kualifikatuz baliatu ahal izateko, bete behar dituzten baldintzak. 1. Finantzaketa Berezipeko Erregimenean ezartzen den finantzaketa kualifikatuz, Etxebizitza Sozialen erosleak baliatu ahal izateko bete behar dituzten baldintzak, honako hauek dira, aurreko ataletan ezarri direnen kaltetan gabe: a) Familiaren urteko irabazi ponderatuek ez dezatela gainditu 2,5 aldiz aplikagarri den gutxienezko soldata interprofesionala. b) Finantzaketa Berezipeko Erregimenez sustatutako Etxebizitza Sozial bat gisa kalifikatutako etxebizitza baten hartzaile izatea, sustatzaileari esleitzeari buruzko arauek ezartzen dutenaren arabera. c) Salmentaren edo esleipen dokumentuaren kontratua izenpetuta izatea, honako hau jaso beharko dela kontratuaren klausulen artean, hots, aipatutako kontratuaren edo dokumentuaren eskritura publikoa egin dadin egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan esleipenaren gai izan den etxebizitza okupatuko dela alegia. d) Etxebizitzaren metro karratu erabilgarriaren prezioak ez du gaindituko, aplikagarri den eta kalifikapena egin zenean indarrean zegoen Modulo (M) kualifikatua, 0,90 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza. Trasteleku, autoleku eta etxebizitzari atxikitako beste tegi batzuren metro karratu erabilgarriaren prezioak ez du gaindituko, lehen aipatu den zenbatekoa, 0,53 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza. 2. Finantzaketa Berezipeko Erregimen bidez etxebizitzak sustatu dituenak, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu dagokion Lurralde Ordezkaritzan etxebizitza bakoitzeko: Salmenta edo esleipen dokumentuaren kontratua bisatu ahal izateko, onuradunak izenpetutako finantzaketa-eskabidea eta hartzaile bakoitzaren egoera pertsonala eta familiarra egiaztatzeko beharrezkoak diren agiriak. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzak, bidezko izan dadin administrazio erabakia emango du, hartzaile bakoitzak eskura ditzakeen laguntzak zehaztuko direla bertan. 3. Sustatzailearen maileguaren subrogazioa eman dadin kasuetan, honek gauzatu beharko du bidezko den tramitazioz Kreditu Erakundearen aurrean, salmentaren edo esleipeu agiriaren kontratua eta finantzaketa onartzen deneko administrazio-erabakia aurkeztu beharko dituela. Mailegua, artezkoa baldie bada, hartzaileak egin beharko du horren tramitapena. 23. atala.- Erregimen Pribatupean sustatutako Etxebizitza Sozialak Arrendatzeko dirulaguntzak. 1. Etxebizitza SoziaINn sustatzaileentzako, Sekzio honetan ezarri diren dirulaguntzez aparte, Etxebizitza Sozialen Erregimen Pribatupean etxebizitzak sustatu ditzatenentzako dirulaguntzak ezartzen ditu Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak. Honako baldintza hauek bete beharko dira emanketa egiterakoan: Errentan utzi, zenbateko berdinetan eta Dekretu honetako 12. atalean ezartzen den erregimen berdinez. 2. Alogeran hartzeko dirulaguntza eskabidea, sustatzaileak egin beharko du, arrendamendu kontratua aurkeztu beharko duela eta etxebizitzen esleipen espedientean jaso behar diren gainontzeko zirkunstantzia pertsonal eta familiarren berri eman beharko duela.III ATALBURUA. ETXEBlZlTZA SOZIALEN ERREGIMEN JURIDIKOA. 24. atala.- Jabetzeko eta horietaz baliatzeko erregimena. Bi eratakoa izan daiteke Etxebizitza Sozialez jabetzeko eta horietaz baliatzeko erregimena: a) Jabetzapekoa b) Errentapekoa Salbuespen gisa, aldibaterako okupatzeko aloxamenduak sortu ahal izango dira, prekarioan emango direla eta prekaristaren, pentzutan izango direla zerbitzuak erabiltzeak eta horietaz baliatzeak sor ditzan gastuak. 25. atala.- Salmenta prezioa. 1. Etxebizitza Sozialetako metro karratu erabilgarriaren lehenengo transmisiozko gehienezko salmenta prezioak ezin gainditu ahal izango du, aplikagarri den eta behin-behineko kalifikapena egin zeneko egunean indarrean zegoen Modulo (M) ponderatua, 0,90 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza. 2. Aurreko zenbakian aipatu den prezio hori. goratu ahal izango da, transmititu daitezen trasteleku eta beste eraskin batzuren azalera kontutan hartuz; kasu honetan, honako era honetan aterako da prezioa, hau da, aplikagarri den eta behin-behineko kalifikapena egin zen egunean indarrean zegoen Modulo [M) ponderatuaren 100ko 90a, 0,53 koefizientez biderkatuz hain zuzen. 3. Hirugarren batzuri etxebizitza erostea gerta dadinean, erosketarena izango da salmenta prezioa, bereoneratze, eskriturak egite, obra berria deklaratze eta banaketa horizontalari dagozkienak gehituko zaizkiola horri; baina metro karratu erabilgarriaren prezioak ezin gainditu ahal izango du, aplikagarri den eta saI menta kontratua egin zen egunean indarrean zegoen Modulo (M) ponderatua, 0,90 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza. Trasteleku eta beste eraskinen metro karratu erabilgarriaren prezioa, lehen aipatu den zenbatekoa, 0,53 koefientez biderkatzeak eman dezan emaitzarrna izango da. 4. Etxebizitza Sozialak bigarrenez eta gehiagotan saldu daitezenean, horien metro karratu erabilgarriaren gehienezko prezioak ez du gaindituko, erabilgarri den eta esleipena egin zenean indarrean zegoen Modulo (M) ponderatua, 0,90 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza; trasteleku eta etxebizitzari atxikitako beste eraskin batzuren metro karratu erabilgarriaren gehienezko prezioa, lehen aipatu den zenbatekoa, 0,53 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza izango da. 26. atala.- Errenta 1. Etxebizitza Sozialen urteko gehienezko errentak ezin gainditu ahal izango du, arrendamendu kontratua egin zenean aplika zitekeen salmenta prezioaren 100ko 4,5a. Hala ere, birraztertu ahal izango da bi urtetik bi urtera, honako era honetan: Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako «Alogerako Etxebizitzak» izeneko 3.1 subtaldeko indizeak aldi horretan izan dezan aldaketaren gehienezko zenbatekoaren arabera alegia. 2. Subrogazioei dagozkienetan, indarrean dagoen eta Arrendamendu Urbanoei buruzko Legean ezartzen dena bete beharko da eta, horretaz aparte, Etxebizitza Sozialen hartzaileei eskatzen zaizkien baldintzak eman beharko dira subrogatorio horietan. 27. atala. - Onuradunak Kide bat edo gehiago dituzten familia unitateek Etxebizitza Sozial batez, jabetzapean edo errentaz, jabetu ahal izateko, etxebizitzaren beharra, familiaren urteko dirubide ponderatuak eta egoitza kreditatu be arko dituzte, honako era honetan: a) Eskabidea egiten dutenen familien urteko irabazi ponderatuek, ez dezatela gainditu 2,5 aldiz gutxienezko soldata interprofesionala. Familiaren urteko irabazi ponderatuak ez dira izango gutxienezko soldata interprofesionala baino 1,8 aldiz txikiagoak, etxebizitza jabetzapean ematen baldin bada eta, 1 aldiz, etxebizitza errentan ematen baldin bada. Azken kasu honetan, salbuespen gisa eta Etxebizitza Zuzendaritzaren baimenez, aipatu den gutxieneko hori baino beheragoko irabaziak dituzten familia-unitateei esleitu ahal izango zaizkie etxebizitzak errenta moduan, izaiki sustatzaileak behar bezalako arrazoiak eman ditzanaren baldintzapean. Salbuespenez, irabazien goreneko mugak, gutxienezko soldata interprofesionala 3,5 aldiz harrapatu ahal izango du, Dekretu honetako 2. atalean ezartzen diren baldintzen arabera. b) Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren 1988.eko maiatzaren 6ko Aginduan edo hori ordezka dezaketen beste arau batzutan ezartzen diren etxebizitzarik ezaren zirkunstantzietakoren bat izan beharko dute Etxebizitza Sozialen eskegileek. c) Eskegileak, edo ezkontideak edo bere bizilagunak, horretan interesa duen Udalerrian izan dezala egoitza, esleipen prozedurari ekin zitzaionetik hasi eta sei hilabetez gutxienez. Era berean, kontutan hartuko dira, lanpostua dela eta, eman den emigrazioa eta bai sustapena kokatzen deneko Udalerrian eman ohi diren lanpostu baldintzak ere, Eusko Jaurlaritzaren Hirigin tza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren 1988.eko maiatzaren 6ko Aginduan eta hori ordezka dezaketen arauetan ezartzen diren baldintzen arabera. 28. atala.- Familiaren irabaziak 1. Etxebizitza Sozial batez jabetu ahal izatea erabakiko duten irabaziak, familiaren urteko irabazi ponderatuak izango dira. Honako era honetan finkatuko dira irabazi horiek: - Irabazi gordinek, gutxienezko soldata interprofesionala gainditzen duteneko maila, Etxebizitza Sozialaren eskabidea egin zeneko aurreko urteko zergaldian eta fatnilia unitateari dagokion Pertsona Fisikoen Irabaziekiko Zergaren aitorpena edo aitorpenak egiteko epea gaindu ondoren. - Familia unitatea osatzen dutenen kide kopurua, kide bat baino gehiago dituzten familia-unitateentzako Pertsona Fisikoen Irabaziekiko Errentari buruzko arauterian ematen den definizioa aplikatuko dela. - Etxebizitza kokatuta dagoeneko lekua. - Adina, kide batez edo biz osatuta dauden familia-unitateetan. 2. Honako formula honen arabera egingo da aurreko zenbakian aipatzen den familia-irabazi gordinen zenbaketa: FlP = FI x Z x A x M. Hona hemen formularen azalpena: . FlP: Familia-irabazien zenbateko ponderatuak, dagokion urteko gutxienezko soldata interprofesionala zenbat aldiz gainditzen duen. FI: Kide batek edo gehiagok osatzen duten familiaunitateak eskura ditzan familia-irabazi gordinen zenbatekoak, dagokion urteko gutxienezko soldata interprofesionala zenbat aldin gainditzen duen. Z: Koefiziente ponderatzailea, familia-unitatea osatzen duen kide kopuruaren arabera eta, hala behar izan dadinean, kideen adinaren arabera, finantzaketa kualifikatua eskatu zen unean. A: Koefiziente ponderatzailea, familiaren irabazi gordinen 100ko 20a gutxienez ematen duen familiaunitateko kide kopuruaren arabera. M: Koefiziente ponderatzailea, Modulorik behenekoa duen Estatuko Eremu Geografiko Hoimogeneoari dagokion moduloaren eta laguntzaren gai izan daitekeen ekintzaren gai izango den etxebizitza kokatuta dagoen herrian aplika daitekeen eta indarrean dagoen Moduloaren arteko erlazio portzentuala hainbatekoa da koefiziente hau, Euskal Autonomi Elkartearen arauteriaren arabera. 3. Etxebizitza Sozialak esleitzeko prozeduran, familiaren urteko irabazi ponderatuak kalkulatzeko sistema ezarri behar da, atal honetan ezartzen denaren arabera. 29. atala.- Esleipen prozedura 1. Etxebizitza Sozialen onuradunak aukeratzeko esleipenketarako prozedura, sustatzaileak ezarri dezana izango da, Dekretu hontako 27. atalean ezartzen diren baldintzak errespetatu beharko direla beti. 2. Sustatzailearen eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren artean Hitzarmena izenpetuta egon dadinean, Hitzarmen horretan jaso beharko da onuradunen aukera egiteko eta esleipenketarako prozedura, honako hau finkatuko dela bertan, hots, prozedurarik ezean eta bateragarri izan dadin heinean, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorraren jabetzapekoak diren etxebizitzentzako indarrean dagoen arauterian ezartzen den prozedura aplikatuko dela. Esan denaren kaltetan gabe, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarekiko lankidetza formulak sartuko dira, esleipen prozedura burutu ahal izateko. 3. Etxebizitza Sozialen sustapenak hartu ditzan etxebizitzen guztirako kopuruan sartzen diren etxebizitza hatzuk, esleipen prozeduratik edo esleipenerako gutxienezko baldintzetatik kanpo utzi ahal izango ditu sustatzaileak. Honako hauek sartuko dira salbuespen horren barruan: Behar bereziei erantzuteko direnak eta Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak horretarako baimena eman dezanaren baldintzapean. 70. atala.- Etxebizitza Sozialen Bigarren eta Hurrengo transmisioak. 1. Inter vivos bakarrik transmititu ahal izango dira Etxebizitza Sozialak, bigarren edo geroagoko inorenganaketaz, esleipena erabat burutu dadin egunetik hasi eta hamar urte igaro ondoren eta ordaintzeke zeuden amortizazio zenbateko guztiak ordaindu ondoren. Salbuespenez eta behar bezala justifikatutako arrazoi bereziak eman daitezenean, inorenganatu ahal izango dira epealdi hori bete baino lehen, Etxebizitza Zuzendaritzaren arauzko haimena lortu dadinaren baldintzapean. 2. Bigarren eta geroagoko transmisioetan, metro karratu erabilgarriaren gehienezko salmenta prezioak ezin gainditu ahal izango du, aplikagarri den eta salmenta kontratua egin zenean indarrean zegoen Nodulo (M) ponderatua, 0,90 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza. Etxebizitzei atxikitako eraskinen gehinezko prezioak ezin gainditu ahal izango du, lehen aipatu den zenbatekoa, 0,53 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza. 3. Bigarren eta geroagoko transmisioen bidez etxebizitzak erosi ditzatenek Dekretu honetako 27. atalean ezartzen diren baldintzak bete ditzatenean, jabetu ahal izango dira Etxebizitza Sozialez; hala ere, familiaren urteko irabazi ponderatuei dagozkienetan, hauek, aplikagarri den gutxienezko soldata interprofesionala gainditu ahal izango dutela. Ondorio hauetarako, Etxebizitza Sozialen saltzaileek, salmenta kontratuaz aparte, etxebizitza horietaz jabetzeko bete behar diren baldintzak erosleak betetzen dituela kredita dezaten agiriak aurkeztu beharko ditu,dagokion administrazio organuak bisatu ditzan. 4. Bigarren edo geroagoko transmisioen bidez Etxebizitza Sozialak erosi ditzatenak, erabilitako etxebizitza erosteari buruzko indarrean dauden arauez erregulatzen den finantzaketa-sistemaz baliatu ahal izango dira. 5. Esleipena erabat bukatu dadin egunetik hasi eta hamar urte igaro ondoren eta ordaintzeke zeuden zenbatekoak ordaindu daitezenean, Etxebizitza Sozial baten titularrak utzi ahal izango du etxebizitza errentan eta behar bezalako arrazoiak eman daitezenean, dagokion organu administratiboak horretarako baimeman eman dezanaren baldintzapean. Organu honek bisatuko du arrendamendu kontratua eta arrendatari berriak Etxebizitza Sozial bat erosteko baldintzak betetzen dituen ala ez ziurtatu beharko du. Urteko gehienezko errentak ez du gaindituko, aplikagarri izan daitekeen eta arrendamendu kontratua egin zenean indarrean zegoen salmenta prezioaren 100ko 4,5a. IV. ATALBURUA. ETXEBIZITZA SOZIALAK SUSTATU AHAL IZATEKO LURRA EROSTEKO ETA URBANIZATZEKO FINANTZAKETA ERREGIMENA. 31. atala.- Finantza mailako neurriak 1. Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, eman ahal izango ditu finantzabide kualifikatuak Dekretu honetan ezartzen diren baldintzen barruan. Honako hau izango da laguntza horien xedea, hau da, lurra erostea eta urbanizaketak ekar di tzakeen gastuak ordaintzea, Etxebizitza Sozialak sustatu ahal izateko. Finantzaketak, urbanizaketa proiektuak egitea bakarrik har lezake; baina ez da laguntzarik emango, urbanizatu gabeko lurra erosteko izan eta urbanizazio-proiekturik ez duten operazioei laguntzeko. 2. Etxebizitza Sozialak sustatzeko erabiliko da urbanizatutako lurra, honako sustapen hauei emango zaiela izen hori, hots, etxebizitza horietako batzuk bakarrik izaz daitezenean Etxebizitza Sozialak alegia. 3. Urbanizaketa lanak burutu ondoren, saldu ahal izango dira finantzaketaren gai izan diren lurrak eta Etxebizitza Zuzendaritzaren baimenaz, finantzaketaneurrien onuradun lehenen zenari ezartzen zitzaizkion baldintza berdinak bete beharko dituela sustapenaren erosle berriak. 4. Etxebizitza Sozialak sustatzeko lurren erosketarako eta urbanizaketarako finatzaketak, honako era hauetakoak izan daitezke: aj Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta lngurugiro Sailak emandako artezko mailegu kualifikatuak. b) Kreditu Erakundeek, Eusko Jaurlaritzarekin egindako Finantzaketa Lankidetzarako Hitzarmenetan ezarritako baldintzak betez, emandako mailegu kualifikatuak, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak egingo duela mailegu horien interesen subsidiazioa zati batetan. 5. Etxebizitza Sozialak sustatzeko, Sailak duen ekintza programan jasoko dira lurrarekiko babespeko operazioak eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren eta sustatzailearen artean burutu daitekeen Hitzarmenaren gai izan daitezke. 32. atala.- Finantzaketaren gai izango den Lurrak bete beharko dituen baldintzak. 1. Honakobaldintza hauekbeteditzan lurra izandaiteke babesgarri, aurreko ataleko lehenengo parrafoan ezartzen diren ondorioetarako: a) Hiri lur, urbanizagarri edo urbanizatzeko gai den lur gisa sailkatuta egon dadina, aplikagarri den hirigintza-planeamenduan ezartzen denaren arabera. b) Etxebizitzak egiteko sailkatuta egon dadina. c) Indarrean dagoen Lurraren Legeko 12.2.1. atalean ezartzen diren zehaztasunak definituta izan ditzana, hiri-lurraren eremu barruan kokatuta egon dadi nean eta behin-betiko Plan Partziala onartuta egon dadila gainontzeko kasuetan. d) Hori erabiltzeko eragozpen izan daitekeen karga edo zametatik iare egon dadina. e) Gertaketa eta urbanizaketa ekintzak burutu daitezen kasuetan, egon dadila onartuta Urbanizaketa Proiektua edo dagokion Udalak lehenengo onarpena emanda izan dezala; eta, hiri lurra izan dadinean, Eraketa Plan bateko xedapen guztiak garatzea xedetzat izan ez dezaten urbanizaketarako ohizko obrei buruzko proiektuak onartu ahal izango dira, lurren urbanizaketa osatu beharko dute obra horiek eta toki-erregimenari buruzko legeetan ezartzen denaren arabera eginarazi beharko zaizkie izapideak. 2. Lurrak eroste operazioaren, urbanizaketa proiektua egitearen eta Iurrak gertatzearen guztirako kosteek ez dute gaindituko, babes ofizilapeko izan eta planeamenduaren arabera gauzatu daitezkeen etxebizitzen austapenaren guztirako prezioaren 100ko 15a. Honako era honetan banatuko da zenbateko hori: 100ko 8a, urbanitatu gabeko lurrak erosteko eta, 100ko 7a, urbanizaketa lanak ordaintzeko, operazioak alde horiek izan ditzanean. 33. atala.- Etxebizitza Sozialak sustatzeko lurra erosteko eta urbanizatzeko maileguak. 1. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak, eman ahal izango die Etxebizitza Sozialen sustatzaileei mailegu kualifikatu bat, lurrak erosi eta urbanizatu ditzaten, Dekretu honetako 9. atalean ezartzen diren baldintzen arabera. Mailegu horren gehienezko zenbatekoa, operazioaren koste errealaren 100ko 80koa izango da, erabilgarri den, eraikintzarako den eta etxebizitzaren eta eraskinen metro karratuaren prezioak ez duela sekula gaindituko, aplikagarri den eta finantzaketa eskabidea egin zenean indarrean zegoen. modulo ponderatuaren 100ko 15a. Erabilgarri izan eta eraikuntzarako den metro karratuaren gehienezko zenbate koa, lehen aipatu den moduloaren 100ko 7ra arte beheratu ahal izango da, babesgarri den operazioak urbanizaketa proiektua bakarrik har dezanean. Metro karratu erabilgarrien kalkulua, honako era honetan egingo da: Planeamenduan sartzen diren tuetro karratu eraikigarriak, 1,25 faktorez zatikatuz hain zuzen. Amorrizaziorako gehienezko epea, hamar urtetakoa izango da, urtebeteko gabezia-aldiz gehienera. 2. Era berean, Dekretu honetako Finantzaketa Berezigeko Erregimenean arautzen diren mailegu kualifikatuz baliatu ahal izango dira Etxebizitza Sozialen sustatzaileak, lurra erosi eta urbanizatu ahal izateko. Gehienezko zenbatekoari, amortizaio eta gabezia-aldiei dagozkienetan, atal honetako aurreko zenbakian ezartzen dena bete beharko da. Kasu honetan, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, Finantzaketa Berezipeko Erregimeneko Etxebizitza Sozialak sustatzeko, arau honetan ezartzen den subsidiazio berdina egin ahal izango du. 3. Etxebizitzen geroago sustapenerako, osagarrizko maileguak tramitatu ahal izango dira. guztirako finantzaketak ez dituela gaindituko Dekretu honetan ezartzen diren zenbatekoak. Onuradunak, horretarako direneko sustapenaz besteko izakera duten Etxebizitza Sozialak sustatzeko, mailegu baten aukera egitea gerta dadinean, beharrezkoa izango da, hau indargabetzea beste maileguaren izapideak burutu baino lehen. 34. atala.- Izapideak 1. Etxebizitza Sozialak sustatzeko lurra erosteko eta urbanizatzeko finantzaketan interesa izan dezaten sustatzaileek, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte Dekretu honetako 3. atalean ezartzen den epearen barruan eta urteko ekintzen programan sartu ahal izateko: a) Eskegilearen nortasuna kredita dezaten eta, hala behar izan dadinean, duen ordezkaritza ziurta dezaten agiriak. b) Operazioaren gai izango diren lurren deskribapena, lurra urbanizatzeko eta gertatzeko egin behar diren obrak zehaztu beharko direla, aurrekontuak eta obrak burutzeko egutegia zehatz-mehatz eman beharko direla. Urbanizaketa proiektuari eta, hala behar izan dadinean, urbanizaketarako ohizko obren proiektuari, dagokien Udalak eman beharko die onarpena. c) Jabetza Erregistroak eman eta honako hauei buruzko egiaztagiria: - Lurraren jabetzaren titularitatea. - Proiektua burutzeko,ekonomi, juridiko edo teknika mailako eragozpen izan daitezkeen karga eta zamnetatik iare dagoela. d) Salmenta kontratuz, erosketarako aukeraz, jabetzapean edo azaleraren gaineko eta, gutxienez, 50 urtetako eskubidez edo Legeetan onartuta egon dadin beste edozein bidez, lurren erabilgarritasuna kreditatzea. Honako hau ere barne sartzen dela, hots, lur horien desjabetzapen espedienteari hasera emateari buruzko egiaztagiria. e) Udalak emandako egiaztagiria, Dekretu honetako 32. ataleko lehenengo parrafoko a), b), c) eta e) apartaduetako aldeak zehaztuko direla bertan. f) Urbanizatu ondoren, Etxebizitza Sozialak egingo direnaren edo horretarako lurra salduko denaren zinpeko deklarazioa, promesa edo konpromezua. g) Ordezkaritzak egokitzat jo dezan beste edozein agiri. Birzatiketa edo Konpentsazio Proiektuak aukezteak, ordezkatu ahal izango ditu d) eta e) apartaduetako agiriak, proiektu horiek administrazio bidean indarra har dezatenean. 2. Lurraren gaineko urteko Ekintzen Programan sartuz gero, dagokion Hitzarmen bidez egin ahal izango da finantzaketaren onarpena, aipatu den Programan horrela baldin badago erabakita. Ekintza burutuko deneko Lurralde Historikoko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro SailarenLurralde Ordezkariaren erabakiz ere, egin ahal izango da finantzaketaren onarpena. 35. atala.- Maileguen Formalizaketa eta Erabilketa. 1. Nahiz Hitzarmenez, nahiz administrazio mailako erabakiz, finantzaketa onartu dadinean, dagozkien maileguez baliatu ahal izango dira sustatzaileak, nahiz Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren aurrean, nahiz Eusko Jaurlaritzarekin Finantzaketa Lankidetzarako Hitzarmena izenpetuta izan dezaten Kreditu Erakundeen aurrean. 2. Operazioaren gai izango diren lurren salmenta kontratuaren eskritura publikoa egitea edo lurraren gaineko eskubidea aurrez eratzea, beharrezkoa izango da, mailegu kualifikatua formalizatu ahal izateko, aipatutako lurren erosketa bertan erasota egon dadinaren baldintzapean. Desjabetzapen espedienteetan, beharrezkoa izango da, ordainketa edo desjabetzapen akta egitea, aipatu den formalizaketa hori burutu ahal izateko. 3. Lurrak erosteko maileguaren zatia, oso-osoan erabili ahal izango da maileguaren formalizaketa egin dadin egunetik hasita. Urbanizaketarako maileguaren zatia berriz, osoan erabili ahal izango da, obrak burutzearen erritmoaren arabera. 36. atala. - Onuradunak bete beharrekoak 1. Lurrak erosteko eta urbanizatzeko operazioen finantzaketarako maileguaren formalizaketa, urtebeteko epea bete baino lehen egin beharko da, Hitzarmena izenpetu zen egunetik hasita edo, hala gerta dadinean, finantzaketa kualifikatuak administrazio-erabakia hartu zuen egunetik hasita. 2. Urbanizaketa obrak egiteko epeari dagozkionetan, honako egiteko hauek bete beharko ditu onuradunak: a) Eskritura publiko bidez mailegua formalizatu zen egunetik hasi eta lau hilabeteko gehienezko epearen barruan eman beharko zaie hasera urbanizaketa lanei, burutze egutegian ezarritako epearen barruan edo, hala gerta dadinean, Hitzarmenean edo babespeko finantzaketaz baliatzeko posibilitatea onartu dadineko administrazio-erabakian ezar daitezen epeen harruan garatu beharko dira urbanizaketa obrak. b) Obrei hasera emateko eguna, hurrengo hamar egunen barruan kreditatu beharko da beti, Lurralde Ordezkaritzaren aurrean, obren zuzendari teknikoak emandako egiaztagiri z. c) Aurrikusitako epearen barruan obrei hasera eman ez edo lau hilabeteko epea baino gehiagoz obrak geldituta egotea gerta dadinean, finantzaketa kualifikatua kendu ahal izango da eta horri buruzko erabakia eman ahal izango da atal honetan ezartzen diren baldintzen arabera, gainditu ezinezko arrazoiak edo onuradunari bizkarreratu ezin dakizkiokeen zergatiak eman daitezenaren kasuan izan ezik. d) Obrak burutzeko ezarri den epea amaitu dadin egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan, obrak burutu direla justifikatu beharko dute titularsek Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzaren aurrean, onuradunaren adostasunaz obren zuzendari izan den teknikariak emandako azken egiaztagiri bidez. Bukatzeak hartzen dituen alde bakoitzaren zenbatekoa zehaztu beharko da egiaztagiri horretan. 2. Halaber, mailegu kualfikatuaren formalizaketa egin zen egunetik hasi eta bi urteko gehienezko epearen barruan, etxebizitzen eraikintzari ekingo zaioneko eta lehen aipatu den epea amaitu dadin egunetik hasita kontatuko den hiru urteko gehienezko epearen barruan amaituko dituenaren konpromezua egin behar du sustatzaileak. 3. Sustatzaileek egindako konpromezuak ez betetzeak, eman diren finantzaketa neurri guztiak indargabetzea ekarriko du, maileguak kendu, amortizatu eta eskuratutako laguntzak itzuli beharko direla legez legozkiekeen interes eta guzti. 37. atala.- Transmisioa 1. Finantzaketaren onuradun sustatzaileek, urbanizaketaren gai izan diren lurrak transmititu ahal izango dituzte Etxebizitza Zuzendaritzaren baimenaz eta Etxebizitza Sozialak sustatzeko izango direnaren obligazioa ezarriz. Transmisioa egindakoan, aurreko atalean zehaztu diren epeak bete beharrak aurrera jarraituko du eta horrela utziko da erasota transmisioa zehazten duen negozio juridikoan. 2. Urbanizatutako lurraren gehienezko salmenta prezioa, planeamenduan ezartzen denaren arabera eraiki daitezkeen etxebizitzen guztirako balioaren 100ko 15ekoa izango da. 3. Dekretu honetan jasotzen diren finantzaketa neurrien onuradun izan den saltzaileak, titularra izan dadineko mailegu kualfikatua kantzelatu egin beharko du, erosleak, ezarrri ziren baldintza berdinez, lehenengo mailegua bereganatu dezan kasuan izan ezik. Horretarako, Etxeb'szitza Zuzendaritzaren baimena beharko da. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- 1. Etxebizitza Sozialen sustatzaileek, honako hau utzi beharko dute erasota espreski: Etxebizitzen transmisioei aplikagarri zaiela apirilaren 15eko 7/1988 Legean ezartzen dena, hots,Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak EtxebizitzaSozialen transmisioetan lehentasuna duela alegia. 2. Era berean, Etxebizitza Sozialen sustatzaileek, espreski erasota utzi behar dituzte salmenta kontratuetan aukerabidezko eta lehentasunezko erosketaeskubideak. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorra ez da horretan sartzen. Honako era honetan egingo da hori: a) Hamar urtetarako tanteo eskubidea, salmenta kontratua egin zen egunetik hasita. Eskubide hau sustatzaileak erabili ahal izango du hirurogei eguneko epez eta, saltzaileak, saltzeko erabakia hartu duenaren berri eman diezaion egunaren biharamunetik hasita kontatuko dela epe hori. Berri emate horretan, hona ko hauek jaso beharko ditu saltzaileak: Salmenta kontratuaren kopia, eskaintzaren gai izan den prezioa, transmisioaren funtsezko baldintzak eta etxebizitza erostea nahi duenaren izena, egoitza eta zirkunstantziak. b) Hamar eguneko epearen barruan retraktoa egiteko eskubidea, Kode Zibileko 1507. eta hurrengo ataletan ezartzen denaren arabera. Gehigarrizko Xedapeneko 1. zenbakian Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorraren alde aipatzen diren eskubideek, lehentasuna izango dute salmenta kontratuetan ezarri daitezen aukerabidezko tanteo eta retrakto eskubideei dagozkienetan. Bigarrena.- Sustapen publikopeko etxebizitzetako zatikako prezioaren eta 100ko 6,5koa izango den interes moetak eta mailegu kualifikatutako interesen subsidiazioak, bost urteko ipdarra izango du. Bost urteko epeka luzatu ahal izango dira, birrazterketa egin aurreko bi azken urtetako urteko familia- irabazi ponderatu batazbestekoek, urte horiei dagozkien gutxienezko soldata interprofesionala 3,5 aldiz gainditu ez dezaten bitartean. Urteko familia-irabazi ponderatuak, birrazterketa egin ahal izateko eta zehaztu ahal izateko, beharrezkoa izango da, birazterketaren gai izango den epearen barruko azken bi urteei dagozkien Pertsona Fisikoen Irabaziekiko deklarazioa edo deklarazioak aurkeztea. Adjudikatariak aurkeztu beharko ditu agiri horiek, azken aitorpena egin zenaren aurreko hiru hilabeteko epearen barruan. Birrazterketa egin izanaren ondorioz, prorroga ez ematea gertatuko balitz, babes ofizialpeko etxebizitzen sustapenerako mailegu kualifikatuentzako, diruekitaldi horretan ezarritakoa izango litzateke zatika ordainduko den zenbatekoaren interes moeta edo, hala beharizandadinean, Administrazioakezarri dezana. FinantzaketaBerezipeko Erregimeneko etxebizitzentzako mailegu kualifikatuak egotea gerta dadinean, Kreditu Erakundeekin izenpetutako Hitzarmenean eta mailegua emateko administrazio-baimena eman zen egunean indarrean zegoena izango da interes moeta. Hirugarrena.- Honako hauek izango dira urteko familia-irabazi ponderatuak zehazteko, aplika daitekeen eta Dekretu honetako 31. atalean aipatzen diren Z eta A ponderazio koefizienteak: Z - 1 edo 2 kideko familia unitateak .................. 1,00 - 1 edo 2 kideko familia unitateak, beroietako kide guztiek hogeitamar uretetik behera edo hirurogeitabost urtetik gora izan ditzatenean .............................. 0,95 - 3 edo 4 kideko familia unitateak .................. 0,95 - 5 edo 6 kideko familia unitateak .................. 0,90 - 6 kide baino gehiago dituzten familia unitateak .................................... 0,80 Pertsona Fisikoen Errentarekiko Zergari buruzko irailaren 8ko 44/1978 Legeko 29.4 atalean, apirilaren 10eko 566/1987 Errege Dekretuan ezartzen denaren arabera, familia unitateko kide bat edo gehiago ezintasundunak izan daitezenean, legokiekeen hurrengo koefizientekoa izango da koefiziente aplikagarria. A - Kide bat bakarraren irabaziak dituzten familia unitateak .................................... 1,00 - Bi kideen irabaziak dituzten familia unitateak .................................. 0,95 - Hiru edo gehiagoren irabaziak dituzten familia unitateak .................................... 0,90 2. Aurreko puntuan zehaztu diren ponderazio koefizienteak eta urteko familia-irabazi ponderatuen estimazioa (Dekretu honetako 28. atalean zehazten dena), Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 23ko 53/1988 Dekretuan arautzen diren babes ofizialpeko etxebizitzen itunepeko sustapenei ere aplikagarri izango zaizkie. Salbuespenez, itunepeko sustapenerako deialdiko sartu ahal izango da sustapena egíngo deneko lekua kontutan hartuz. 0,833koa izango da gehienera koefiziente hori. Laugarrena.- 1. Etxebizitza Sozialak sustatzeko xedez, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak, Dekretu honetan ezartzen direnez baliatuz, sustatzaile publiko batzuren alde (etxebizitza eremuan lan egin eta horiei atxikita dauden baltzu publikoak barne), nahiz kobratuz, nahiz salmenta moduan, nahiz lurraren gaineko eskubidea sortuz, emanketaren bat egin dezanean, honako era honetan jokatuko da, hots, Euskal Autonomi Elkarteko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legean ezartzen denaren arabera alegia. Era berean, emanketa, dohangoa ere izan daiteke, dirulaguntza era hartuko duela Dekretu honetan ezartzen denaren arabera eta Etxebizitza Sozialen Izaiki publiko sustatzaileen alde bakarrik egin ahal izango dela. Jaurlaritzaren Kontseiluak eman beharko du baimena horretarako. 2. Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 23ko 53/1988 Dekretuz arautzen diren itunepeko sustapenen onurak, sustatzaile publikoaren eta Hirigintza, Etxebiztza eta Ingurugiro Sailaren artean izenpetuko den Hitzarmenean finkatu ahal izango dira, sustatzaileak, publikoak izan daitezenean. Emanketa, kobratuz egin ahal izateko baldintzei dagozkienetan, Dekretu honetako aurreko zenbakiko lehenengo parrafoan ezartzen dena izango da aplikagarri. Bosgarrena.- 1. Babes ofizialpeko etxebizitzen sustapen espediente batetan, Etxebizitza Sozialen izakera eman ahal izango zaio etxebizitza kopuru jakin bati,sustatzaileak, behin-behinko kalifikapenaren tramitapena egiterakoan, hala eska dezanean. Kopuru hori ez da sekula izango, sustapen osoaren 100ko 30etik beherakoa. 2. Etxebizitza Sozialak era honetan sustatzea nahi izan dezaten sustatzaileak, Kreditu Erakundeek ematen dituzten mailegu kualifikatuez baliatu ahal izango dira Finantzaketa Lankidetzarako Hitzarmenean ezarri dadinaren arabera eta Finantzaketa Berezipeko Erregimeneko sustapenari dagozkionetan, Dekretu honetan finkatzen diren zernolakoak kontutan hartuz. 3. Etxebizitza Sozialen sustatzaileak baliatu ahal izango dira Finantzaketa Berezipeko Erregimenean ezartzen diren artezko dirulaguntzez. Hala ere, zenbatekoak, prorrata eran finkatu beharko dira Etxebizitza Sozialen kopuruaren arabera eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren eta sustatzailearen artean Hitzarmen bat izenpetu ahal izango da, zenbatekoa eta horien erregimen juridikoa finkatu ahal izateko. 4. Etxebizitza bakoitzaren izakeraren arabera egingo da zernolako hauek izan eta sustatu diren etxebizitzen esleipena, Finantzaketa Berezipeko Erregimenean Etxebizitza Sozialak erosi ditzatenentzako ezartzen den finantzaketaz baliatu ahal izango direla Etxebizitza Sozialen erosleak. 5. Halaber, sustatzaileak, Etxebizitza Sozialen izakera izan dezaten etxebizitzak saldu ahal izango dizkio Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrari edo beste Izaiki publiko bati obra berriaren deklarazioa egin baino lehen, etxebizitzen esleipena egin dezan. Eraikitakoaren transmisioaren kontraprestazioa finkatu ahal izateko, erabilgarri den metro Karratu bakoitzaren gehinezko zenbatekoak ez du gaindituko, aplikagarri den eta behin-behineko kalifikapena egin zenean indarrean zegoen Modulo (M) ponderatua, 0,90 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza, etxebizitzak izan daitezenean. Etxebizitzei atxikitako eraskinetako metro karratu erabilgarriaren zenbatekoak berriz ez du gaindituko, lehen aipatu den zenbatekoa, 0,53 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza. 6. Sustapenaren titularra, Izaiki publiko bat izan dadinean, Etxebizitza Sozial mailakoak izan daitezen etxebizitzen zati proportzionala, Dekretu honetan, Erregimen Publikopean, etxebizitzak sustatzeko ezartzen den erregimenaz baliatzeko bidea ezarri ahal izango da, dagokion Hitzarmena izenpetuz. 7. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 23ko 53/1988 Dekretuan ezartzen den erregimenaren arabera sustatu daitezen itunepeko sustapenei dagozkienetan, etxebizitza guztien portzentaia bati, Etxebizitza Sozialen izakera ezarri ahal izango zaio etxebizitza guztien portzentaia bati, sustapena osatu deza ten oinarri-arauetan. Era honetan, Dekretu honetan ezartzen den erregimen juridikoa eta finantzaketarakoa izango dela aplikagarri. Sustatzaileak modalitate honetako etxebizitzentzako ezarri ditzan artezko laguntza ekonomikoak, etaitunepekosustapenen erregimenekoentzako ezarritako onura-erregimen orokorra, bateragarri izango dira. Seigarrena.- 1. Etxebizitza Sozialen sustatzaile diren Izaiki publikoek, eman ahal izango diote etxebizitzen eraiketa beste Izaiki publiko bati eta bai Baltzu Publikoei ere, Hitzarmen bidez. Etxebizitzak eraikitzeko beharrezkoa izan dadin proiektuaren idazketa ere bai. 2. Oinarrizkoproiektua sartu beharko da Hitzarmenean, honako hauek jaso beharko direla proiektu horretan: Era honetako proiektu batek izan behar dituen datu eta teknika mailako alde guztiak, aurrekontu orokorra, koste eta gastu guztiak ere bai. 3. Hitzarmenaren gai izan diren obrak egitea edo artez burutzea, horren ardura duen Izaiki publikoari aplikagarri zaizkion arauei atxikiko zaizkie, sustapenaren titularitatea duen Izaiki publikoaren baimena eta gainbegiraketa beharrezkoak izango direla. Obren aurrekontu orokorraren zenbatekoak, (lurraren kostea, urbanizaketarenak, proiektuaren eta obren zuzendaritzarenak, tasak eta gainontzeko gastuak barne), ezin gainditu ahal izango du sekula, aplikagarri den eta enkarguari buruzko Hitzarmena izenpetu zenean indarrean zegoen Modulo (M) ponderatua, 0,90 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza. 4. Honako hau finkatu beharko da izenpetu dadin Hitzarmenean, etxebizitzen sustatzaile den Izaiki publikoak erabili beharko duen finantzaketa zehaztuko da, obrak egiteko proiektuko aurrekontu orokorrarekin bat etorri bebarko duela. 5. Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak onartu ditzan proiektu-aldaketei gehitu ahal izango zaie finantzaketa eta bai prezioetan, indarrean dauden arauetan ezartzen denaren arabera, egin daitezkeen birrazterketen zenbatekoei ere. 6. Fnkarguak ekar ditzakeen zerbitzuen, erantzukizunen eta kudeaketa gastuen konpentsaziorako, proiektuaren aurrekontu orokorreko guztirako gastuaren 100ko 5a eskuratu ahal izango du obrak egin ditzan Izaiki edo Baltzu publikoak, Hitzarmena izenpetzerakoan eskuratu ahal izango dela diru zenbateko hori, hitzarmenean ezar dadinaren arabera. Zazpigarrena. - 1. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak, ekintzei buruzko urteko programan hitza ematen dueneko maileguen eta dirulaguntzen guztirako bolumenak ezin gainditu ahal izango ditu Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean finkatu daitezen kredituen zenbatekoak eta ez horiek gaurkotzeak sortu ditzan kredituak ere, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu-Erregimenari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legean ezartzendenaren arabera, kreditutransferentziak egitea gerta dadinean. 2. Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailak eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, elkar hartuta, finkatuko dute urtero, Kreditu Erakundeekin izenpetuko den dirubaliabide bolumena, Dekretu honetan zehazten den Finantzaketa Berezipeko Erregimenari dagozkionetan. ALDlBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau indarrean jarri ondoren behin-behineko kalifikapenaren eskabidea egin dadineko Etxebizitza Sozialei aplikagarri izango zaizkie Dekretu honetan ezartzen diren xedapenak. Hala ere, honako hau ematen da aditzera: Etxebizitza Sozialen bigarren eta geroagoko transmisioei buruz eta errentan emateei buruz ezartzen dena, Dekretu hau indarrean jarri ondoren egin daitezen emanketa guztiei izango zaiela aplikagarri,eta bai sustapen publikoko babes ofizialpeko etxebizitza gisa sailkatuta daudenei ere. Bigarrena.- 1. Dekretu honetan finkatzen den finantzaketa kualifikatua erabili ahal izan eta 1990. urtean babespeko izango diren ekintzak zehaztea, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak egingo du, ekintzen programa aurrez landu beharrik gabe. 2. 1991. urterako ekintza programa landu ahal izateko, eskabideak aurkezteko epea, 1990. urteko irailaren 30era arte lutzatzen da, Hirigintza. Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak eman beharko diola onarpena urteko ekintza programari, 1990.eko azaroaren 30a baino lehen. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honetan ezartzen denaren aurkako izan, kontraesanezkoak izan edo bateragarri ez diren maila berdineko edo beheragoko xedapenak, ez dira aplikagarri izango Euskal Autonomi Elkartearen eremu barruan. Bigarrena.- Dekretu honetan ezartzen dena betetzeko eta garatzeko beharrezkoak izan daitezen xedapenak eman ahal izango ditu Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, dituen eskuduntzen barruan. Hirugarrena.- Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1990·eko ekairrak 19. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Hirigintza, Etxebizitza eta lngurugiro Sailhurua, JOSE MIGUEL MARTIN HERRERA.