Arautegia
Inprimatu119/1990 DEKRETUA, maiatzaren 2koa, Euskal Auto nomi Elkarteko Administrazio Publikoaren eremuan ekonomia- eta arauketa-Kontrolaz baliatzea arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 94
- Hurrenkera-zk.: 1480
- Xedapen-zk.: 119
- Xedapen-data: 1990/05/02
- Argitaratze-data: 1990/05/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiak eta Instituzionalak, bere kabuz, burutzen duen ekonomi ihardunean duen autokontrola, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko 1/1988 Legegintza Dekretuko 60. atalean zehaztu eta jasotzen da, Kontuhartze Kontrola izena hartzen duten hainbat kontrol-bide erabiliz horretarako, horietatik garrantzirik gehien duena ekonomiaeta arauketa-kontrola dela, atal horretako 6. zenbakian adierazitakoa hain zuzen. Harmen orokorreko xedapen arauemaleak «legaltasun» kontuhartze kontrolpetik kanpo zeudela uste izan da aspalditik, salbuespenik ere izan dela, kontrol horrek, Euskal Autonomi Elkartean, ekonomia- eta arauketa-kontrola izena hartu duelarik; eremu horretan, egon daitezkeen bi kontrol-moeta horiek iruzurkeriz gauzatu daitezkeenez, ekonomia- eta arauketakontrolaz baliatzea erregulatuko duten arauak ezartzea aholkugarria da, izango duen eremua, harmena, edukia eta mugak, zein organok erabili behar duen eta izango dituen ezaugarririk nabarmenenak, zeintzuk diren adieraziz. Euskal Autonomi Elkartearen 1990. urterako Aurrekontu Nagusiak onartzeari buruzko abenduaren 22ko 10/1989 Legeak, bestalde, ekonomia- eta arauketa-kontrolaz baliatzea jaurlaritzak arautuko duela dio Xedapen Gehigarrietatik Laugarrenean, eta hori, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuko 60-6 atalean definitutako moduan, Xedapen Gehigarri horretan jasotzen diren oinarrizko erizpide eta prozedura-ekinbideen arabera. Bidebatez, azterlanaren gai izan den materia zati batetan eratu duten barruko arauak berrikuskatzea beharrezkoa da; arauok, Jaurlaritza Kontseiluaren 1984.eko maiatzaren 22ko akordioaren eta Kontuhartze Zuzendaritzaren 12/84 eta 19/84 Zirkularren bidez integratu dira eta berriz ere kontutan hartzea eskatzen dute. Honekin tajutu nahi den arauaren balioa behinbehingokoa izango da, izan ere, kontuhartze-eginkizunaren antolaketak dituen alderdi estrukturalak, lege maila izango duen Arauz landuko dira bere garaian, horrekin, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen garapenak eskatzen duen eta ogasun-finantza arloetakoa den lege-bilduma osatuko da, Euskal Autonomi Elkarteko Ogasunak berarekin dakarren eraketa juridiko nahaspilatsuaren bilgunea izango delarik. Hori horrela, Ogasun eta Finantza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritza Batzordeak 1990.eko maiatzaren 2an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- 1. Lege aurreproiektuak, Legegintza Dekretuaren itxura hartzen duten izaera orokorreko Xedapen proiektuak, eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazío Nagusiaren organu eskudunek eman ditzaketen Aginduak edo Dekretuak fiskalizatzea da ekonomia- eta arauketa-Kontuhartze Kontrolaren helburua, eta arau honetan jasotako manuekin bat eginik burutuko da. Erakunde Autonomoetan horretarako ahalmenak eskuratuta dituzten Agintariek eta Organuek arauindarrez emango dituzten Erabaki proiektuak ere hartuko ditu aurreko idazatian aipatutako horrek. 2. Burutze-lana bakarrik eskatzen duten edo arauemaleak ez diren eta ekonomia- eta fisko-kontrolpekuak diren amdinistrazio ekintzak ez dira sartzen ekonomia- eta arauketa-kontrolpean, eta ekonomi edukia duten Xedapen orokorrak ere ez. Aurreko idazatian ezarritakoaren kaltetan gabe, azkenekoz aipatutakoon berri Kontuhartze Zuzendaritzari emango zaio, hiru eguneko epearen barruan, onartu aurretik, ezaugarri ekonomikorik ez dela azaldu egiaztatu dezan. Hori aztertu ondoren, ekonomiaeta arauketa-kontrolpean egon behar dutela uste izango balu Kontuhartze Zuzendaritzak, hurrengo ataletan ohartemandako izapideak bete beharko dira. Epe horren barruan, Kontuhartze Zuzendaritzaren ustetan, ez-adostasunik agertuko ez balitz, prozedurari aurrera ekingo zaio. 3. Aurreko bat zenbakian ohartemandako ondorioetarako, honako hauek fskalizatuko dira bereziki eta beti: a) Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoak, Erakunde Autonomoak eta Baltzu Publikoak sortzen, ezabatzen eta berregituratzen dituzten xedapenak. b) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioan organuak edo entitateak sortzen, kentzen eta berregituratzen dituzten xedapenak. c) Aurrekontuak gauzatuz, dirulaguntza egitarauetarako deialdia egiten duten xedapenak. 2. atala.- 1. Ekonomia- eta arauketa-kontrolak eragin ekonomikoaren neurtzea izango du helburu lez, eragin horrek, aurrekontuari buruzko alderdiak, bai dirusarrera zein gastu publikoei dagokienez, eta aurrekontuaz bestekoari buruzko alderdiak, fsskalizaketaren gai diren arau edo xedapenei dagokíenez, hartuko ditu; horrez gain, honako alor hauek ere jasoko ditu: a.- Proposatutako krediturik edo finantzaketabiderik dagoen edo ez eta horren egokitasuna egiaztatzea, kasuan kasuko arauak edo xedapenak beharbesteko diru-baliabideak izan ditzaten. b.- Arau edo xedapen hori Euskal Autonomi Elkarteko Diruzaintza Nagusiak une bakoitzean indarrean duen erregimenari egokitzea, bai ondareari, kontaduritzari, kontratazioari, norbere zergakerari, zorpetzeari eta bermeak emateari dagokienez, bai eta Aurrekontu Erregimenari buruzko Legean eta Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Nagusiei buruzko urteroko Legeetan jasotako aurrekontu eta gastu eta dirusarrera publikoak ekekutatzeko erregimenari ere. 2. Ekonomia- eta arauketa-kontrola, honako alor hauetan ere sar daiteke: a.- Kontrolpean dagoen arauak edo xedapenak, eurak aipatzen dituzten ekonomia- eta arauketa-egitarauen ekintza eta helburuetan izan dezaketen eraginaz eta horiek egokitzeaz. 6.- Proposatutako arauaren edo xedapenaren finantz bideragarritasunaz, kuantifikatu egin beharko dela. c.- Ekonomiaren munduan eta Euskal Autonomi Elkarteko Diruzaintza Nagusiaren gaietan duten eraginarengatik garrantzi handikoak izan daitezen gainerako alderdiez. . atala.- Ekonomia- eta arauketa-kontrolpeko xedapenek Ekonomi Txosten bat aurkeztuko dute oinarrizko agiri lez, honako alderdi hauek jasoko . dituela laburbilduta: a) Indarrean sartzeak sor diezazkiokeen aurrekontu-gastu edo -dirusarrerak kuantifikatzea, horien artean korrenteak eta kapital-eragiketei dagozkionak bereiztuz. b) Aurrekontu gastuen finantzaketa, eraginik jasan duten baliabideak eta Euskal Autonomí Elkarteko Aurrekontu Orokorretikakoak ez diren finantzabideak adieraziz. c) Proposatutako arauaren gastu edo dirusarreren ebaluaketaren eta manuen arteko elkarregokitzapentaula, zein aurrekontu-egitarauan eransten den adieraziz. d) Lortu nahi diren helburuak, jarraibide nagusiak eta proposatutako erregulaketaren aurrekontu juridiko habilitagarriak ezagutzea bidera dezaten datuak, txostenak eta azterlanak bidaliko dira, baita dagokion kontuhartze kontrolaren txostena ematea bidera dezatenak ere bai. 4. atala.- 1. Ekonomia- eta arauketa-kontrola derrigorrez bete-beharrekoa izango da eta kontroltxostena eman ondoren gauzatuko da. 2. Ekonomia- eta arauketa-kontrolaren txostena hamabost eguneko epean egin beharko da, Kontuhartze Zuzendaritzak arau- edo xedapen-proiektuaren Testua eskura dezan egunetik kontatzen hasita, Testu horrekin batera, behar-bezala betetako memoria eta duen edukiaren arabera beharrezkoak diren agiriak aurkeztuko dira. Espedientea eskuratu ondoren, ondo beteta aurkeztu dela egiaztatu beharko du Kontuhartze Zuzendaritzak. Horrela izango ez balitz, beharrezko datuak edo agiriak aurkezteko aginduko dio bidaltzaileari, hori gertatuz gero, aurreko idazatian adierazitako hamabost eguneko epea, eskatutako agiriak eskuratutako egunetik kontatuko da. Bere iharduna betetzeko beharrekoak diren txostenak, aholkularitza tekniko, aurretikoak edo agiriak eska ditzake Kontuhartze Zuzendaritzak behar-hainbat instantziatan. Agiriok derrigorrezkoak izan daitezenean bakarrik luza daiteke, beste hamar egunetan, ekonomia- eta arauketa-txostena bidaltzeko epea. Luzapen horren berri txostena eskatu duen organuari emango zaio. 3. Txosten hori ez bada egiten adierazitako epean, aldezkoa dela ulertuko eta iharduketek aurrera jarraituko dute. 5. atala. - 1. Ekonomia- eta arauketa-kontrolpeko arauak eta xedapenak Jaurlaritza Kontseiluari aurkeztu beharrik ez badago, horien berri izan eta onartu ditzan, eta horrez gainera, Dekretu honetako bigarren atalaren 1 zenbakiko a) eta b) letretan adierazitakoaren ondorioz, txostena aurkakoa baldin bada, arrazoi eta guztiko zuzenketa-idazki bidez jakinaraziko da. Horrelakoetan, zuzenketa-idazkia egiteak etendu egingo du espedientearen izapideketa, zuzenketa gauzatu artean. 2. Zuzenketa gauzatuarren, prozedurari ekin nahi badio organu proposatzaileak, horren aurka izan ditzakeen alegazioen berri emango dio Kontuhartze Zuzendaritzari, hark izan dezan arrazoitutako idazkia ere aurkeztu beharko dela, Zuzendaritzak espedienteari erants diezaion; eta aztergai hori Jaurlaritzaren Kontseiluak egingo duen lehen bilkuraren Gai Zerrendan sartuko da, horretazko behin-betiko erabakia har dezan. 6. atala. - Arauak eta xedapenak ekonomia- eta arauketa-kontrolerako txostena eskatu eta lortu gabe onartzeak, 4. atalean ezarritakoa salbuetsiz, horren ondoriozko ekintzei buruz zuzenketa-idazkia ematea ekarriko du ekonomia- eta zerga-izapideketan, horretarako, kontuhartzearen ustez, arau edo xedapen horiei buruz emandako txostena zuzenketa-idazki bidezkoak izan beharko du. Horrelakoetan, Jaurlaritzaren Kontseilura bidaliko da espedientea, bidezko deritzon erabaki har dezan. 7. atala.- Ekonomia- eta arauketa-kontrolpeko arauaren edo xedapenaren izaerak eragoztenez baldin badu, Kontuhartze Kontrolaren alorrean sartzen diren gainerako kontrol-moeta guztiak erabil daitezke. Zernolako hori, espedientean jaso beharko da. B. atala.- Ekonomia- eta arauketa-kontrola,aAraua edo xedapena horretarako gai den organuaren aurrean, horrek onartu dezan, jarri aurre-aurretik, gauzatuko da. Lege aurreproiektuak direnean, Jaurlaritzaren Kontseiluak hori aztertu aurre-aurretik gauzatuko da ekonomia- eta arauketa-kontrola. 9. atala.- Ogasun eta Finantza Saileko Kontuhartze Zuzendaritzari dagokio ekonomia- eta arauketakontrola gauzatzea, Dekretu honetan araututako moduan; bere lana egiteko, bere ustez beharrezkoak diren instantzietan, txostenak, teknika aholkuak, aurretikoak edo behar-hainbat agiri eskatzea, bere lanaren zereginetariko bat da. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau garatzeko eta burutzeko Arauak finkatzeko baimena ematen zaio Ogasun eta Finantza Sailburuari. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunaren biharamunetik hartuko du indarra Dekretu honek. Gasteiz, 1990.eko maiatzak 2. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua, ALFONSO BASAGOITI ZABALA.