Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

114/1990 DEKRETUA, apirilaren 24ekoa, «Servicios Públicos Industriales y de Seguridad, S.A./Segurtasun eta Industri Zerbitzu Publikoak, A.B.» izeneko Elkarte Publikoaren 1990eko aurrekontuak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 93
  • Hurrenkera-zk.: 1447
  • Xedapen-zk.: 114
  • Xedapen-data: 1990/04/24
  • Argitaratze-data: 1990/05/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Abenduaren 29ko 284/1989 Dekretuak «Servicios Públicos Industriales y de Seguridad, S.A./Segurtasun eta Industri Zerbitzu Publikoak, A..B.» izeneko Elkarte Publikoa eratzeko baimena ematen du, elkartearen xede nagusia honako izango delarik: industri ekoizpenen ikuskapena, kalitate kontrola eta ikuskapen teknikoa eta industri segurtasunari buruzko ikerketak egitea. Elkarte hori osatu ondoren, Euskal Autonomi Elkarteko 1990eko Aurrekontu Orokorrrak onartzen dituen abenduaren 22ko 10/1989 Legearen 1.11-a) atalean esaten dena ezarriz, Lege hori indarrean sartu-eta gero sor daitezen elkarte publikoen aurrekontuak onartzeko ahalmena ematen zaionez Gobernuko Kontseiluari, elkarte publiko horri aurtengo ekitaldian berak ihardun dezan beharrezko diren legezko bailabideak emateko, 1990eko bere aurrekontuak onartu beharra dago. Ondorioz, Ogasun eta Finantza Saileko Sailburuaren proposamenez, 1990.eko apirilaren 24eko bileran Jaurlaritzako Kontseiluak aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:Atal bakarra.- «Servicios Públicos Industriales y de Seguridad, S.A./Segurtasun eta Industri Zerbitzu Publikoak, A.B.» izeneko Elkarte Publikoaren 1990eko aurrekontuak onartzea, guztiz 825.072.000 pezetako kopurua izango duelarik ordaintzeko diru izendapenetan, eta finantzatzeko izango dituen baliabideak, guztira 825.072.000 pezeta izango dira. Dekretu honen Eraskinean aipatzen da esandako aurrekontuen banakapena, beraiei buruz oharteman daitezkeen finantzen egoera-orria barne. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau. Gasteiz, 1990.eko apirilak 24. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua, ALFONSO BASAGOITI ZABALA.