Arautegia
Inprimatu76/1990 DEKRETUA, martxoaren 27koa, zeinen bidez Osakidetzaren Zerbitzu Zentralen, Osasun Alorren eta Unitate Periferikoen egitura eta funtzionamendua ezartzen baitira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Osasuna eta Kontsumoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 84
- Hurrenkera-zk.: 1330
- Xedapen-zk.: 76
- Xedapen-data: 1990/03/27
- Argitaratze-data: 1990/04/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Deskribapenak
Testu legala
atala.- Apirilaren 15eko 82/1986 Dekretuko Lehenengo Atalean aipatu eta ikasturte honetan zehar beren gobernu organu unipertsonalak berritu behar dituzten Euskal Autonomi Elkarteka eta unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoei zaie aplikagarri Agindu hau. 2. atala.- Eskola Kontseiluek, Zuzendariaren aukera egingo deneko eguna finkatu eta argitara emango dute tnaiatzaren 2tik 4ra bitartean, irakasle izangaiek beren hautagai zerrendak aurkezteko 15 eguneko epeari hasera emango zaiola egun horretatik hasita. Aldi berean, egokitzat jotako eta proposatuko luketen zuzendaritza taldeareu berri eman beharko dutela, programaren oinarrizko aldeak eta merezimenduak aurkeztuko dituztela. 3. atala.- Zuzendaria aurkeratuko deneko bilkuraeguna baino lehen, eskatzen diren baldintzak bete ez ditzaten hautagai-zerrendak bazter utzi beharko dituzte Eskola Kontseiluek. 4. atala.- Zuzendaria aukeratzeko Eskola Kontseiluaren bilkura, ekainaren 4etik 6rarteko egunen barruan egingo da. 5. atala.- Zuzendariaren aukeraketa egin ahal izateko, Eskola Kontseiluko kideen artetik aukeratutako bi irakaslek eta bi gurasok osatuko duten hauteskunde-mahai bat eratuko da deia egin deneko bilkuran, 1986.eko apirilaren 22ko Aginduko Zortzigarren Atalean esaten denaren arabera. Adin nagusiena duen irakaslea izango da mahai horretako buru. 6. atala.- Ikastetxeko Eskola Kontseiluak egingo du Zuzendari berriaren hautaketa, hauteskunde mahaiean egingo den artezko eta isilpeko botoz, Eskola Kontseiluko kideen erabateko gehiengoa izango dela beharrezko lehenengo ekitaldian. 7. atala.- Erabateko gehiengoa ez lortzea gertatuko balitz, deialdi berria egingo litzateke 48 orduren barruan, lehenengo ekitaldian botorik gehien lortu dituzten bi hautagaiak izango direla hautagai eta, era berean, erabateko gehiengoa beharko dela hautatua izateko. 8. atala.- Eskola Kontseilua eta, hautatua izan den Zuzendariaren proposamenez, ikastetxean egon daitezkeen gainontzeko gobernu-organu unipertsonalen hautaketa egingo da, ekainaren l2tik l5erartean. 9. atala.- Gobernu-organu unipertsonalen hautaketa egiteko ekitaldia burutu dadineko eguna baino lehen, eskatzen diren baldintzak bete ez ditzaten hautagaien bazterketa egingo du Eskola Kontseiluak, beharrezkoa izan dadinean. 10. atala.- Aipatu diren organu horien hautaketa egiteko, 4. atalean ezartzen den hauteskunde-mahaia eratuko da berriro, Eskola Kontseiluko kideen erabateko gehiengoa beharko dela lehenengo bntaketan eta gehiengo arrunta bigarrenean. Dena dela, ekainaren l2tik l5erarteko epearen barruan aukeratu beharko ditu Eskola Kontseiluak organu unipertsonalak. 11. atala.- Aipatu diren ekintzak amaitu ondoren, hauteskunde-mahaiko Lehendakariak, honako agiri hauek bidali beharko ditu Lurralde Ordezkaritzetara ekainaren 19a baino lehen: a) Eskola Kontseiluak, Zuzendaria eta gainontzeko gobernu organu unipertsonalak izendatzeko, egin dituen proposamenak. b) Proposamenaren gai izan diren hautagaiei buruzko deklarazioa, aukeraketarako eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela utzi beharko dela erasota bertan eta bai horien justitikapena ere. c) Eskola Kontseiluak egin duen bilkura edo bilkuren akten kopiak eta bai hauteskunde-mahaiak egindako aktenak ere. 12. atala.- Organu unipertsonaletarako hautagairik ez egotea edo bigarren botaketarako eskatzen den gehiengoa ez lortzea gerta dadinean, ikastetxeko Zuzendariak zirkunstantzia honen berri emango dio lurralde Ordezkariari, aurreko atalean aipatu den eguna baino lehen. 13. atala.- Lehen aipatu diren agiri horiek jaso eta aztertu ondoren, Lurralde Ordezkariek, proposamenaren gai izan diren hautagaien izendapena egingo dute, 3 urtetarako eta urte honetako uztailaren letik hasita ekarriko dituztela ondorioak. 14. atala.- Hautagairik egon ez edo bigarren botaketarako eskatzen den gehiengoa ez lortzea gerta dadinean, Zuzendaria eta gobernu organu unipertsonalak izendatuko ditu Lurralde Ordezkariak, aldibaterako eta uztailaren letik hurrengo urteko ekainaren 30erarteko ondorioak izango dituztela. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik hasita jarriko da indarrean Agindu hau. Gasteiz, 1990.eko apirilak 11. Hezkuntza, Uniberrsitate eta Ikerketa Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ.Maiatzaren 19ko 10/1983 Legeak sortu zuen Osakidetza, bere eskuduntzaren barruan Euskal Autonomi Elkarteko izaera publikoko osasun zerbitzuak kudea ditzan eta osasunaren arloko zerbitzuak programatu eta kontrola ditzan. Horrek berarekin ekarri zuen Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarekiko Autonomoa den Erakunde bat sortzea, zenbait herrialde europarretan dauden ereduei jarraiki, osasun zerbitzuak kudea zitzan, eta ahalik eta eraginkortasun eta errentabilitate sozialik haundiena lortzea izanik xede. Zentzuko zen denbora igaro delarik Insalud-etik Euskal Autonomi Elkartera transferentzia egin zenetik, eta osasun zerbitzu publiko guztiak zuzendaritza eta antolamendu egitura bakar baten pean finkatu direlarik, bidezkoa gertatzen da, prozesu horretan izandako esperientzia eta lortutako heldutasuna oinarritzat hartuta, osasun antolamendurako oinarrizko erizpideak ezartzea eta Osakidetzaren kudeaketa zentrala eta periferikoa egituratzea. Osakidetzaren zerbitzuen eta horren kudeaketaren lurraldekako banaketa malgu eta eguneratua garatzea ahalbidetuko duten osasun administrazioaren antolamendurako oinarrizko mailak zehazten dira Dekretu honetan. Osasun baliabideak planifikatzeko, antolatzeko eta kudeatzeko eta populazioari zerbitzuak eskaintzeko lurraldekako oinarrizko egituraketa osatzen duten Osasun Alorretan antolatzen da Osakidetza, Osasun Lege Orokorraren arabera. Osasun Lege Orokor horretan adierazitakoarekin bat datorren Osasun Alor eredua hartzen da Dekretu honetan, nahiz eta, INSALUDen zerbitzuak tranferitu zirenean horiek zuten probintziakako egituraketa dela-eta, funtsean Lurralde Historikoekin bat datozen Osasun Alorrak eratzen diren, orain-oraingoz. Bere zereginetarako egokia izango den egituraketaz hornitu nahi da Osakidetza Dekretu honen bidez, Osasun zerbitzuek beren kudeaketa modernizatu eta ezarritako esparruaren barruan autonomia haundiagoz funtzionatu ahal dezaten beharrezko diren baliabideak eskainiz horretarako. Funtsezko hiru maila ezartzen dira, horrenbestez, Osakidetzaren kudeaketarako egituraketaren barruan: ( 1 ) Zerbitzu Zentralak, (2) Alorreko Zuzendaritza-Kudeatzailetzak eta (3) Osasun Eskualdeak eta Ospitalak. Alorreko Zuzenddira, zeinen ardurapean egongo baitira azken urte hauetan aldakuntza eta transformazio prozesu azkarra jasaten ari diren Oinarrizko Sorospidetzako zerbitzuen antolakuntza eta funtzionamendua; izan ere, aldakuntza horiek direla-eta, zerbitzu horiek kudeaketa egitura berrien bitartez zaindu beharra baitago. Era berean, Osakidetzaren kudeaketarako egitura periferikoa ere indartu egin nahi da, erabakiak hartzeari dagokionez deszentralizazioa ahalbidetuz, gero eta erabiltzaileari zerbitzuak eskaintzen zaizkion lekutik hurbilago har daitezen, ezinbesteko baldintza baita hori, izan ere, Osasun Sistemaren eraginkortasuna eta bizkortasuna areagotzeko. Adierazi beharra dago, ordea, antolakuntzaren inguruko erreformak prozesu konplexuak direla, eta antolakundeetan kultura berri bat eskatzeaz gain, hori bideragarri bihurtuko duten baliabideak ere eskatzen dutela. Eta antolakuntzarako diseinatutako egituraketaren maila bakoitzak, antolakunde malgu eta eraginkor baten esparruan, dagozkion zereginak bere gain hartu ahal ditzan, horiexek beharrezko zaizkien giza-baliabide eta baliabide teknikoez hornitu beharra dagoela. Prozesu nekeza da hori, heldutasuna lortzearren denboran luze jo beharra berarekin duena, eta era progresiboan ekin beharko zaio, beraz; lehenik eta behin Osasun Alorrak bezurmamitu beharko dira, eta Oinarrizko Sorospidetzarako zerbitzuen antolakuntza eta kudeaketarako esparru egokia ezarri. Horren ondorioz, Osasun eta Kontsumo Sailaren titular den Sailburuaren proposamenez, eta Jaurlari tza Kontseiluak 1990.eko martxoaren 27ko bilkuran aztertu eta onartu zuelarik, honako hauXEDATU DUT: I. IDAZPURUA OSAKIDETZAREN ZERBITZU ZENTRALEN ANTOLAKUNTZAZ I. ATALBURUA PARTEHARTZE, ZUZENDARITZA ETA AHOLKULARITZA ORGANUAK 1. atala.- Honako organu hauek izango dituzte Zerbitzu Zentralek: a) Partehartze organua: Euskal Osasun Batzordea. b) Zuzendaritza eta Kudeaketa organuak: Administrazio Kontseilua. Zuzendaritza Nagusia. c) Aholkularitza organuak: Batzorde Fakultatiboak. Erizaintzako Batzorde Zentralak. 2. atala.- Zuzendaritza eta Kudeaketa Organu Zentralak honela egituratzen dira: 1. Administrazio Kontseilua. 2. Zuzendaritza Nagusia. 2.1. Osasun Kudeaketarako Zuzendaritza. 2.2. Kudeaketa Ekonomikorako eta Administraziorako Zuzendaritza. 2.3. Langileen Kudeaketarako Zuzendaritza. 2.4. Idazkaritza Nagusia.II. ATALBURUA EUSKAL OSASUN BATZORDEAZ, ADMINISTRAZIOAZ ETA AHOLKULARITZA ORGANUEZ 3. atala.- 1. Honako hau izango da Euskal Osasun Batzordearen osakera: Lehendakaria: Osasun eta Kontsumo Sailburuordea. Bokalak: - Euskal Autonomi Elkartean nagusi diren sindikatuen izenean arituko diren hamaika kide, sindikatu horien ordezkapen-mailarekiko proportzioan. - Euskal Autonomi Elkartearen esparruan nagusi diren enpresari elkarteen ordezkapena egingo duten hamaika kide - Osasun eta Kontsumo Sailburuak izendatutako lau Kide. - Beren Gobernu Organuen ordezkapena egingo duten hiru Foru Diputatu, Lurralde Historiko bakoitzeko bana. - Udalen ordezkapena egingo duten hiru Udalkide, Lurralde Historiko bakoitzeko bat. - Euskadiko Kontsumitzaileen Elkartearen lau ordezkari. - Euskadiko Farmazilarien Elkarte Ofizialek aukeratutako ordezkari bat. - Euskadiko Sendagileen Elkarte Ofizialek aukeratutako ordezkari bat. - Euskadiko Albaiteroen Elkarte Ofizialek aukeratutako ordezkari bat. - Euskadiko Osasun-Laguntzaile Teknikoen eta Erizaintzan Diplomatuen Elkargo Ofizialek aukeratutako ordezkari bat. 2. Euskal Osasun Batzordea hiru hilean behin bilduko da gutxienez ere, Osakidetzaren egoitza sozialean bildu ere, eta, era berean, Lehendakariak dei egiten duenean edo kideen heren batek eskatzen duenean. 3. Bokalek beren karguan beteko duten epealdia eta Euskai Osasun Batzordearen funtzionamenduari dagozkion gainerako gorabeherak ekainaren 27ko 136/83 Dekretuan xedatutakoaren esanera egongo dira. 4. atala.- 1. Honako kide hauek osatuko dute Administrazio Kontseilua: a) Hizpidea eta hautespidea dutelarik: - Osasun eta Kontsumo Sailburua, zein Lehendakaria izango baita. - Osasun eta Kontsumo Sailburuordea, zein Lehendakariordea izango baita. - Osasun eta Kontsumo Sailburuak izendatutako bere Saileko bi Sailburuorde edo, hala gertatuz gero, Goi Kargu. - Ogasun eta Finantza Saileko Sailburuorde bat. b) Hizpidea bai, baina hautespiderik ez dutelarik: - Euskal Osasun Batzordeko bi kide, berorrek aukeratutakoak, Administrazio Publikoei dagokien ordezkaritzaren baitakoak ez direnak. 2. Sailburuak berak izendatutako pertsona batek burutuko ditu Kontseiluko Idazkari zereginak; bertako kidetzat hartu ahal izango da hau, edota ez. Baldin eta izendatzen den Idazkaria ez bada Administrazio Kontseiluko kidetzat hartzen, hizpidea baino ez du izango. 3. Honako hauek izango dira Kontseiluaren esku: a) Osakidetzaren iharduerarako irizpideak gauzatzea eta Osasun eta Kontsumo Sailaren Titular denari ZPrbitzu horrek kudNatzen dituen zerhitzuak ahalik eta ongien buru daitezen beharrezkotzat jotzen dituen neurriak proposatzea. b) Osakidetzaren Urteroko Aurrekonturako Aurreproiektua egitea, Osasun eta Kontsumo Sailari bidaltzeko. c) Osakidetzaren kudeaketari buruzko urteroko Memoria egitea, Osasun eta Kontsumo Sailari bidaltzeko. d) Ustez ekitaldiaren barruan egitekoak diren obra, zerbitzu eta gastuak onartzea urtero, indarrean dauden arauekin bat etorriz. s. atala. - Dekretu honen I.c) atalean aipatzen diren Batzorde Fakultatiboak eta Erizaintzakoak osasunaren arloko profesionalei aholkuak eta partehartzeko bideak eskainiko dizkieten Aholkularitza Organuak dira. Osasun eta Kontsumo Sailaren Agindu baten bidez zehaztuko dira horien osakera eta zereginak.III. ATALBURUA ZUZENDARITZA NAGUSIAZ 6. atala.- 1. Jaurlaritzak izendatuko du Zuzendari Nagusia, Osasun eta Kontsumo Sailaren Titular den Sailburuaren proposamenez. Sailburuorde maila organikoa izango du. 2. Zuzendari Nagusiari, zeinek bere gain izango baitu Erakundearen ordezkaritza legala edozertarako delarik ere, honako eskurantza hauek dagozkio: a) Administrazio Kontseiluaren akordioak gauzatzea. b) Osakidetza sortzeari buruzko 10/83 Legearen 2. atalean adierazten diren ekintzen kudeaketa zuzentzea, Osasunari eta Sorospidetzari dagokienez Euskal Autonomi Elkarteak bere gain hartuak dituen eskuduntzen esparruan eta Osasun eta Kontsumo Sailak egindako plangintza orokorrarekin bat etorriz. c) Erakundearen osasun zerbitzuen ekintza guztiguztiak zuzentzea, kudeatzea eta barrutik ikuskatzea, horien sorospen-kalitatea bermatzearren. d) Funtzio Publikoari dagozkionetan, 6/89 Legearen 10.1 eta 2 atalean eta otsailaren 20ko 36/90 Dekretuan xedatutakoaren arabera Erakunde Autonomo honek bere gain hartuak dituen eskuduntzez baliatzea. e) Erakundea baino beheragoko agintariek bideratutako ekintza administratiboen kontra tartejarritako errekurtsoak ebaztea gorajotzea egiten denean. Erakudeak egin beharreko ordaindetak egiteko agintzea. g) Erakundearen zerbitzuen gastuei buruzkoak erabakitzea, indarrean dagoen legerian beharrezkotzat jotzen diren onarpenak eskatu ondoren eta baimena jasoa duten kredituen zenbatekoa gainditu gabe. h) Osasun Zentru eta Ospital pribatuekiko hitzarmenak izenpetzea, eta orobat Osasun Zerbitzuak eskaintzen dituzten edonolako Entitate eta Antolakundeekikoak. i) Eta indarrean dauden xedapenek leporatzen dizkioten edo berariz ordezkotzan ematen zaizkion ahalmenak oro. 7. atala.- 1. Zuzendaritza Nagusiaren menpean Idazkaritza Nagusia eta honako Zuzendaritza hauek egongo dira: a) Osasun Kudeaketarako Zuzendaritza. b) Kudeaketa Ekonomikorako eta Administraziorako Zuzendaritza. c) Langileen Kudeaketarako Zuzendaritza. 2. Eusko Jaurlaritzak izendatuko ditu Zuzendariak eta Idazkari nagusia, Osasun eta Kontsumo Sailaren Titular den Sailburuaren proposamenez, eta Zuzendari maila organikoa izango dute, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 29. atalean adierazitakoarekin bat etorriz. 3. Zuzendari Nagusia lehendakaritzat duela, Zuzendaritza Kontseilu bat izango da, Erakundearen kudeaketa gauzatzerakoan hari laguntza emango diona. Honako hauek izango dira Kontseiluko kide, era iraunkorrean: Osasun Kudeaketarako Zuzendaria, Kudeaketa Ekonomikorako Zuzendaria, Langileen Kudeaketarako Zuzendaria, Idazkari Nagusia eta Alorreko Zuzendari-Kudeatzaileak. Halaber, Zuzendari Nagusiak zehazten dituen pertsonei ere deitu ahal izango zaie bertara. 4.1. Zuzendaritza Nagusiari atxikiko zaio organikoki Kontuhartzailetza, zeinek Ogasun eta Finantza Saileko Kontuhartze Zuzendariaren ordezkapena eginez eta haren izenean kontuhartze eta kontularitza zereginak burutuko baititu bere esparruan, maiatzaren l9ko 10/1983 Legean adierazitakoarekin bat etorriz haren menpeko izango delarik funtzionalki. 4.2. Zuzendaritza maila organikoa izango du Kontuhartzailetzak Osakidetzan, eta horren titularra, zeini «Osakidetzan izango den Kontuhartzailea» deituko baitzaio, Jaurlaritzak izendatuko du Ogasun eta Finantza Sailburuaren proposamez, Osasun eta Kontsumo Sailburuaren jakinaren gainean. 4.3. Osakidetzaren barruan kontuhartzailetza eta kontularitzako zereginak burutzeko beharrezko gertatzen diren langileak Kontuhartze Zuzendaritzaren egitura eta plantilakoak izango dira, Zuzendaritza berorren programetan horretarako aurrekontuak ezarrita egongo direlarik. 4.4. Ogasun eta Finantza Sailaren eta Osasun eta Kontsumo Sailaren baterako Agindu baten bidez garatuko da Osakidetzan izango den Kontuhartzailetzaren egitura eta antolakuntza, eta baita beheragoko administrazio unitateak ere. 8. atala.- 1. Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren menpe honako Zuzendariordetza hauek egongo dira: - Kabinete Teknikoa. - Aholkularitza Juridikoa. 2. Aholkularitza Juridikoak aholku juridikoak eskatzen dituen gorabehera guztietan Erakundearen defentsa eta ordezkapena egitea izango du bere ardurapean. Eraberean, bere ardurapean hartuko du Erakundeko agintarien erabakien aurka tartejarritako Errekutsoen Ebazpena zertzea eta proposatzea, horiek Administrazio Kontseiluak ebatzi behairekoak direnean salbu; azken honetan, izan ere, Osasun eta Kontsumo Saileko Lege Koordinazio eta Errekurtsoe tarako Zuzendaritzaren gain geratuko da proposamena egitea. Honako zeregin hauek beteko ditu Aholkularitza Juridikoaren ardura bere gain duen Zuzendariordeak: a) Aholkularitza Juridikoaren zuzendaritza eta Osasun Alorretako Aholkularitza juridikoekiko koordinazioa. b) Zuzendaritza Nagusiarekin bat etorriz, Osakidetzaren interesak defendatzeko erizpide orokorrak ezartzea. c) Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Saileko Auzibide Zuzendaritzarekiko eta Osasun eta Kontsumo Saileko Lege Koordinazio eta Errekurtsoetarako Zuzendaritzarekiko koordinazioa. d) Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkion txosten juridikoak egitea. Honako Administrazio Unitate hauetan egituratzen da Aholkularitza Juridikoa: - Auzibide eta Errekurtsoetarako Zerbitzua. - Kontrataziorako Zerbitzu Juridikoa. - Araubiderako Zerbitzua. IV. ATALBURUA OSASUN KUDEAKETARAKO ZUZENDARITZAZ 9. atala.- 1. Honako zeregin hauek beteko ditu Osasun Kudeaketarako Zuzendaritzak, Osasun eta Kontsumo Sailak gauzatutako planifikazio orokorrarekin bat etorriko delarik: a) Erakundearen osasun zerbitzuen kudeaketa eta ikuskapena zuzentzea, beroien sorospen-kalitatea, banaketa berdintasuna, eraginkortasuna eta bizkortasuna bermatzearren. b) Erakundeak eskaintzen dituen Osasun Sorospidetzaren barruan sartzen diren prestazio farmazeutikoak eta osagarriak eta gainerakoak zuzentzea. c) Erakundearenak beste baliabideak erabili eta hitzartzeko proposamena Zuzendari Nagusiari egitea. d) Osasun hezkuntzari eta osasunaren sustapenari buruzko ekintzak zuzendu eta programatzea. e) Osasunari buruzko informazio eta estadistikarako, epidemiologiarako eta osasun zerbitzuak ebaluatzeko sistemei buruzko ekintzak zuzendu eta programatzea. f) Irakaskuntzari, ikerketari eta atergabeko prestakuntzari buruzko ekintza gauzatzea. g) Erakundeak egin beharreko osasunaren arloko inbertsiak Zuzendari Nagusiari proposatzea. h) Erakundearen osasun zerbitzuek dituzten langile-beharrak Zuzendari Nagusiari proposatzea. i) Atal honetan leporatzen zaizkion zereginak gauzatzeari dagokionetan Alorreko Zuzendaritzei zuzendutako instrukzioak ematea. j) Espreski ordezkotzan ematen zaizkion ahalmenez baliatzea. k) Zuzendari Nagusia ordezkatzea, horri bere zereginak betetzea galerazten dion zirkunstantziaren bat gertatzen denean, hala nola, bertan ez egote, hutsik egote edo gaisorik egote, edo besterik. 2. Osasun Kudeaketarako Zuzendaritzaren menpe honako Zuzeudariordetza hauek egongo dira: - Oinarrizko Sorospidetzarako eta Osasunaren Sustapenerako Zuzendariordetza. - Ospitaleko Sorospidetza eta Sorospidetza Espezializaturako Zuzendariordetza. - Erizaintza Zuzendariordetza. - Osasun Hitzarmenetarako Zuzendariordetza. - Farmazia Zuzendariordetza. - Osasun Mentalerako eta Toxikomanietarako Zuzendariordetza. - Programa Berezietarako Zuzendariordetza. 3. Orobat, Osasun Kudeaketarako Zuzendaritzaren menpe egongo dira honako Administrazio Unitate hauek ere: - Osasun Ikuskaritzako Zerbitzua. - Osasun Kudeaketarako Argibideen Zerbitzua. 10. atala.- 1. Honako zeregin hauek izango ditu Oinarrizko Sorospidetzarako eta Osasunaren Sustapenerako Zuzendariordetzak: a) Osasunari buruzko hezkuntzari eta osasunaren sustapenari buruzko plan espezifikoak eta ekintzak diseinatzea, eta horien segimendua eta ebaluaketa egitea. b) Oinarrizko sorospidetzako zerbitzuen koordinaketa, segimendua eta ebaluaketa. c) Oinarrizko sorospidetzako aurrekontuen proiektua gauzatzea. d) Oinarrizko sorospidetzan dauden langileen beharrak proposatzea. e) Osasun Kudeaketarako Zuzendariak ordezkotzan ematen dizkionak. 2. Honako Unitate hauetan egituratzen da: - Oinarrizko Sorospidetzarako Zerbitzua. - Osasunaren Sustapenerako Zerbitzua. 11. atala.- 1. Honako zeregin hauek izango ditu Ospitaleko Sorospidetza eta Sorospidetza Espezializaturako Zuzendariordetzak: a) Osasun zerbitzuak zuzentzea; koordinatzea eta beroien sorospen kalitatea ebaluatzea. b) Osasun inbertsioak ebaluatzea eta proposatzea. c) Giza baliabideak ebaluatzea eta proposatzea. d) Osasun Alorretako iharduerarako osasun programak egitea. e) Ospitaleko sorospidetza eta sorospidetza espezializatuko aurrekontuen proiektua gauzatzea. f) Osasun Sorospenaren Kudeaketarako Zuzendariak ordezkotzan ematen dizkionak. 2. Honako Unitate hauetan egituratzen da: - Sorospidetza Espezializaturako Zerbitzua. - Sorospen kalitatearen Ebaluaketa eta Sustapenerako Zerbitzua. 12. atala.- 1. Honako zeregin hauek izango ditu Erizaintza Zuzendariordetzak: a) Osakidetzako erizaintza zerbitzuak koordinatzea, ospitaletan zein ospitaletatik kanpo. b) Sareko erizaintza zerbitzuetako profesionalen iharduerarako ildoak diseinatzea. c) Erizaintza zerbitzuen kalitatea areagotzeko iharduera plan orokorrak garatzea. d) Erizaintzako langileen prestakuntzarako programak gauzatzea. e) Osasun Kudeaketarako Zuzendariak ordezkotzan ematen dizkionak. f) Erizainei zein Erizaintzako Laguntzaileei dagokienez dauden langile beharrak programatzea. 2. Honako Unitate hauetan egituratzen da: - Oinarrizko Sorospidetzarako Zerbitzua. - Ospitaletako Sorospidetzarako Zerbitzua. - Prestakuntza eta Promoziorako Zerbitzua. 13. atala.- 1. Honako zeregin hauek izango ditu Osasun Hitzartnenetarako Zuzendariordetzak: - Erakundearenak ez diren baliabideak erabiltzeko planak eta programak diseinatzea. - Sorospen Zentru Pribatuekin hitzartu eta estekaueko proposamenak egitea. - Erakundearenak ez diren baliabideak erabiltzeari dagozkion iharduera guztiak koordinatu eta ebaluatzea. 2. Honako Unitate hauetan egituratzen da: - Hitzarmenetarako Zerbitzua. . - Azterlan eta Ebaluaketetarako Zerbitzua. 14. atala.- 1. Honako zeregin hauek izango ditu Farmazia Zuzendariordetzak: a) Sendagaien erabilpen razionalari buruzko azterlanak egitea eta horretaz informatzea. b) Sendagaiak agintzen, banatzen eta kontsumitzen dituztenak horiek era razionaiean erabiltzera bultzatzea. c) Sorospen Zerbitzu Farmazeutikuak ikuskatzea. d) Prestazio Farmazeutikoek Kontrolerako programak gauzatzea, eta horien segimendua eta ebaluaketa egitea. e) Farmazietako kontsumoaren segimendua eta kontrola. f) Osasun Alorretako Farmazia Unitateen arte ko koordínazioa. g) Osasun Kudeaketarako Zuzendariak ordezkotzan ematen dizkion gainerakoak. 2. Honako Unitate hauetan egituratzen da: - Sendagaiei butuzko Informaziorako Zentrua (SENlZE) - Ebaluaketa eta Kontrol Zerbitzua. - Prestazio Farmazeutikoetarako Zerbitzua. 3. Osasun eta Kontsumo Sailaren Agindu baten bidez zehaztuko dira Sendagaiei buruzko infurmaziorako Zentruaren (SENIZE) zereginak eta erregimena. 15. atala.- 1. Honako zergin hauek izango ditu Osasun Mentalerako eta Toxikomanietarako Zuzendariordetzak: a) Osasun Mentalaren eta Toxikotuanien arloko osasun ihardueraren ildo nagusiak detinitzea. b) Autonorni Elkarterako baliabide eskaintzaren adierazleak zehaztea. c) Osasun mentalerako eta toxikomanietarako zerbitzu ezberdinen integrazio funtzionala bideratzea, eta orobat horiek arteko koordinaketa. d) Osasun mentaleko eta toxikoinanietako helburuak ezartzea, eskaintzen diren zerbitzuen kalitatea bermatzeko. e) Arlo honetan osasuneko langileek burutzen duten zeregin espezifikoari egokitutako prestakuntza programak gauzatzea. f) Zerbitzuek zuzen funtziona dezaten beharrezko diren ebaluaketa mekatüsmoak zehaztea. g) Beharrezko gertatzen diren berrikuntzak proposatzea, erabiltzaileen beharretara egokitzearren. h) Osasun mentalaren eta toxikomanien arlo ezberdinetan ikerketaren eta irakaskuntzaren garapenerako ekintzak bultzatzea. i) Osasun Kudeaketarako Zuzendariak ordezkotzan ematen dizkion gainerakoak. 2. Honako Unitate hauetan egituratzen da: - Osasun Mentalerako Zerbitzua. - Toxikomanien Zerbitzua. 16. atala.- Iharduera bakoitzean bi instantziak edo gehiagok, batera eta koordinatuta, eskuhartzea eskatzen duten Osasun Sorospenerako programa ezberdinak koordinatzeku eta ikuskatzeko lanak zuzenduko ditu Programa Berezietarako Zuzendariordetzak; hotien barruan sartuko dira HIESa, Transplanteak, Plan Hemoterapikoa, Hortz-haginetarako Zerbitzu Komunitarioa, edo aurrerantzean hala ezartzen den beste edozein.V. ATALBURUA KUDEAKETA EKONOMIKORAKO ETA ADMINISTRAZIORAKO ZUZENDARITZAZ 17. atala.- Honako zeregin hauek beteko ditu Kudeaketa Ekonomikorako eta Administraziorako Zuzendaritzak: a) Erakundearen kudeaketa ekonomikoa eta arrekontuena koordinatzea eta kontrolatzea. b) Administrazio Kontseiluaren laguntzarako organu tekniko den neurrian, Erakundearen aurrekontuetarako proiektua egitea, maiatzaren l9ko 10/1983 Legearen 7.2 a) atalean xedatutakoaren kaltetan izan gabe. c) Usasun Alorretako osasun izaerakoez besteko inbertsioak proposatzea Zuzendaritzari Nagusiari eta Erakundearen inbertsio plan orokorrak gauzatzea. d) Aurrekontuetan ezarritako betetzen den ebaluatzea. e) Kudeaketa ekonomikoaren eraginkortasuna bultzatzea, koordinatzea, eta ebaluatzea, horretarako egoki diren baliabide operatiboen bitartez. f) Osasun hitzarmen eta itunen ebaluaketa ekonomikoa egitea, eta halaber prestazio farmazeutiko eta osasunaren arloena. g) Osasun Alorretako obra, hornidura, kontratazio eta instalakuntzen segimendua eta kontrola. h) Erakundeari atxikitako zentruetako ostalaritza zerbitzuak koordinatzea. i) Alorretako Zuzendaritzetara zuzendutako zirkularrak eta instrukzioak ematea, atal honetan aitortzen zaizkion zereginak betetzeari dagozkionetan. j) Osasunaren arlokoak ez diren zerbitzuetan dauden pertsonal beharrak Zuzendaritza Nagusiari proposatzea. k) Gastu zentruen administrazio zerbitzuen kudeaketa eta ikuskapena zuzentzea. l) Kontratazioetarako erizpide orokorrak ezartzea eta Kontratazio Mahaien iharduera koordinatzea. m) Erakundeko langilegoarekin ezartzen diren akordioak ezagutu eta aurrekontuei inguruko argibideak ematea; orobat langileak hartzeko deialdi berriak egiten direnean ere. n) Espreski ordezkotzan ematen zaizkion zereginak burutzea. 2. Honako Zuzendariordetza hauek egongo dira Kudeaketa Ekonomikorako eta Administraziorako Zuzendaritzaren menpe: - Aurrekontuen Kudeaketarako Zuzendariordetza. - Arkitektura, Instalakuntza eta Horniketa Zuzendariordetza. - Administrazioaren Antolakuntzarako eta Ostalaritza Zerbitzuetarako Zuzendariordetza. 18. atala.- 1. Honako zeregin hauek beteko ditu Aurrekontuen Kudeaketarako Zuzendariordetzak: a) Osakidetzaren aurrekontuetarako Aurreproiektua gauzatzea. b) Aurrekontuak betetzen diren kontrolatzea eta desbideraketak aztertzea. c) Helburuak eta estandar ekonomikoak ezartzea eta kudeaketaren kontrolerako prozedurak diseinatzea. d) Erakundearen Diruzaintza kontrolatzea, ordainketak agintzea eta dirusarrerak kudeatzea. 2. Honako Administrazio Unitate hauetan egituratzen da: - Aurrekontuetarako Bulego Teknikoa. - Kudeaketaren Kontrolerako Zerbitzua. - Diruzaintza Zerbitzua. 19. atala.- 1. Honako zeregín hauek beteko ditu Arkitektura, Instalakuntza eta Horniketa Zuzendariordetzak: a) Osasun eraikuntzetarako proiektuak ikuskatu eta erredaktatzea. b) Arau teknikoen ordenazioa eta koordinaketa, Kontratazio Arautegi Orokorrean ezarritakoarekin bat etorriz. c) Obren eta egiaztagirien zuzendaritza, segimendua eta kontrola, horiek Administrazioaren eskutaratzea eta ondareasen kudeaketa. d) Instalakuntza eta segurtasun elementuen planifikazioa, zuzendaritza eta kontrola. e) Ekipamendu klinikoaren eta osasun material andeagarriaren planifikazio teknikoa eta kudeaketa. Gastuaren kontrola eta horniketa sistemaren diseinaketa. Elektromedikuntzaren mantenimendurako kudeaketa eta ekipamentuen inbentarioa. 2. Honako Administrazio Unitate hauetan egituratzen da: - Proiektuak Erredaktatzeko eta Ikuskatzeko Bulego Teknikoa. - Obretarako Zerbitzua. - Instalakuntzetarako eta Segurtasunerako Zerbitzua. - Ekipamendu eta Horniketetarako Zerbitzua. 20. atala.- l. Honako zeregin hauek beteko ditu Administrazioaren Antolakuntzarako eta Ostalaritza Zerbitzuetarako Zuzendariordetzak: a) Ostalaritza programak garatu eta horien segimendua egitea. b) Eduki ekonomikoa duten hitzarmen eta akordioak izapidetzea. c) Zentruetako administrazio kudeaketarako atalaren egitura eta horniketa proposatu eta horri buruz informatzea. d) Osakidetzako dependentzia ezberdinen arteko komunikaziorako eta funtzionamendurako instrukzioak gauzatzea. e) Kontratazio espedienteen izapideketa zuzentzea eta administrazio kontratapenei dagokienez indarrean dagoen legeriak agintzen duena betetzen den ikuskatu. 2. Honako Administrazio Unitate hauetan egituratzen da: - Administrazio Antolakuntzarako Zerbitzua. - Ostalaritza Zerbitzua. - Kontratazio Zerbitzua. VI. ATALBURUA LANGILEEN KUDEAKETARAKO ZUZENDARITZAZ 2I. atala.- I. Honako zeregin hauek beteko ditu Langileen Kudeaketarako Zuzendaritzak. a) Pertsonal zerbitzu zentral eta periferikoak koordinatu eta kontrolatzea. b) Erakundeak langilegoari dagozkionetan izango dituen iharduerak koordinatu eta kontrolatzea. c) Hitzarmen kolektiborako prozesuetan erakundea ordezkatzea. d) Erakundeko Zuzendaritza Nagusiari bidaltzen zaizkion langile beharren inguruko proposamenak koordinatzea eta, Osakidetzako langileen plantilak onartzen direlarik, lanpostuetara iristeko eta horiek hornitzeko deialdiak izapidetzea. e) Zuzendaritza Nagusiari proposamenak egitea, Erakundeari atxikitako langileei egin beharreko ordainketei dagozkienetan. f) Alorreko Zuzendaritzei zuzendutako zirkular eta instrukzioak ematea, atal honetan leporatzen zaizkion zereginak gauzatzeari dagozkionetan.g) Espreski ordezkotzan ematen zaizkion edo indarrean dauden xedapenek leporatzen dizkion zereginak burutzea. 2. Honako Zuzendariordetza hauek egongo dira Langileen Kudeaketarako Zuzendaritzaren menpe: - Harreman Kolektiboetarako eta Ekintza Sozialerako Zuzendariordetza. - Administraziorako eta Lanaren Antolakuntzarako Zuzendariordetza. 3. Era berean, honako Unitate hauek egongo dira Langileen Kudeaketarako Zuzendaritzaren menpe: - Azterlan juridikoetarako Zerbitzua. - Ebaluaketarako eta giza baliabideetarako Zerbitzua. 22. atala.- 1. Honako zeregin hauek beteko ditu Harreman Koiektiboetarako eta Ekintza Sozialerako Zuzendariordetzak: a) Negoziaketa kolektiboaren inguruan prestakun tza lanak egitea, proposamenak egitea eta bertan parte hartzea. b) Langileen ordezkapenerako organuen eraketa koordinatzea eta hori era zuzenean egiten dela bermatzea. c) Zentral Sindikal eta langileen ordezkapenerako organuekiko harremanak. d) Eskubide sindikalen gauzaketa bermatzea eta horren segimendua egitea. e) Ekintza sozialeko iharduerak koordinatu eta bultzatzea, erakundeko langileei dagokienez. f) Langileen informazio eta komunikaziorako sistemak ezartzea. g) Espreski ordezkotzan ematen zaizkion edo indarrean dauden xedapenek leporatzen dizkion zereginak burutzea. 2. Honako Administrazio Unitate hauetan egituratzen da. - Harreman Kolektiboetarako Zerbitzua. - Ekintza Sezialerako Zerbitzua. 23. atala.- 1. Honako zeregin hauek beteko ditu Administraziorako eta Lanaren Antolakuntzarako Zuzendariordetzak: a) Erakundeko langileek hartzeko dituztenen ordainketaren kudeaketa koordinatzea. b) Langileen Erregistroko datuen mantenimendua eta eguneraketa koordinatzea. c) Segurtasun Sozialaren eta eskubide pasiboen arloan Erakundeak dituen betekizunak bete daitezen koordinaketa burutzea. d) Baimen, lizentzia, exzedentzia, izendapen eta kargu-uzteen izapideketa koordinatzea. e) Lanpostuen katalogoak egitea, eta orobat plantilen segimendua. Langileen aukeraketa koordinatzea eta kontrolatzea. g) Langileen prestakuntzarako planak egin eta garatzea. h) Laneko Segurtasun eta Higienerako politika proposatu eta garatzea. i) Espreski ordezkotzan ematen zaizkion edo indarrean dauden xedapenek leporatzen dizkion zereginak burutzea. 2. Honako Administrazio Unitate hauetan egituratzen da. - Nominetarako, Erregistrorako eta Segurtasun Sozialerako Zerbitzua. - Langilegoaren Administraziorako Zerbitzua. - Giza-baliabideetaraka Zerbitzua. VII. ATALBURUA IDAZKARITZA NAGUSIAZ 24. atala.- I. Honako zeregin hauek beteko ditu Idazkaritza Nagusiak: a) Instituzio, komunikabide sozial, eta abarrekiko harremanak koordinatzea. b) Erakundearen informazio orokorrerako sistemak koordinatzea eta kontrolatzea, eta hori hobeto kudeatzeko eta garatzeko proposamenak egitea. c) Erakundearen behar eta baliabide informatikoak korodinatzea eta garatzea. d) Antolakuntza prozedurak garatzea eta Erakundearen barne erregimeneko funtzionamendua koordinatzea. e) Alorreko Zuzendaritzei zuzendutako zirkular eta instrukzioak ematea, atal honetan leporatzen zaizkion zereginak gauzatzeari dagozkionetan. f) Espreski ordezkotzan ematen zaizkion zereginak burutzea. - 2. Antolakuntzaren eta informatikaren arloko iharduerak gai hauei dagozkienez Administrazioko beste organu batzuk dituzten -eskuduntzen kaltetan izan gabe garatuko dira. 3. Idazkaritza Nagusiaren menpe egongo da: - Antolakuntza eta Informatika Zuzendariordetza. 4. Era berean, honako Administrazio Unitate hauek ere Zuzendaritza Nagusiaren menpe egongo dira: - Barne Erregimenerako Zerbitzua. - Komunikazio Zerbitzua. - Osasun Txartel Indibidualaren Koordinaketarako Zerbitzua. 25. atala.- 1. Honako zeregin hauek beteko ditu Antolakuntza eta Informatika Zuzendariordetzak: a) Informazio Sistemetarako planak, urte-anitzekoak zein urtean urtekoak, prestatzea. b) Planen gauzaketa kontrolatzea, eta orobat ekipo eta zerbitzu informatikoak eróstea. c) Ekipo informatikoen erabilgarritasun fisiko eta operatiboa mantentzea eta ekipo informatikoen ustiaketa. d) Kanpoko aholkuemalekiko eta garapen eta programakuntzarako, inplantaziorako eta abarretarako zerbitzuen hornitzaileekiko harreman profesionalak mantentzea eta bideratzea. e) Tresna informatikoen erabiltzaileen artean instrukzioak zabaltzea. Erakundearen barte arautegiaren banaketa eta zabalkundea koordinatzea. g) Informazioaren erregistrorako eta tratamendurako prozedurak diseinatu, zehaztu, ezarri eta berrikustea. 2. Honako Administrazio Unitate hauetan egituratzen da. - Ospitaletako Sistematarako Zerbitzua. - Oinarrizko Sorospidetzako Sistemetarako Zerbitzua. - Sistema Korporatiboetarako Zerbitzua. - Administrazio Antolakuntzarako Zerbitzua. I1. IDAZPURUA OSAKIDETZAREN ANTOLAKUNTZA PERIFERlKOAZI. ATALBURUA OSASUN ALORRAZ 26. atala.- 1. Osasun Alorretan egituratzen da Osakidetza, lurraldeari zein antolakuntzari dagokienez, osasun zerbitzuen planifikazio, horniketa eta kudeaketarako; faktore geografiko, sozioekonomiko, demografiko, laboral, epidemiologiko, kultural eta klimatologikoak eta komunikabideen egoera eta osasun instalakuntzak kontutan hartuz zebaztuko dira horiek. 2. Oro har, egin daitezkeen salbuespenak salbuespen, eta aurreko idazatian adierazitako faktoreak aintzat harturik, 200.000 biztaletik beherakoa eta 250.000tik gorako populazioarengana zuzenduko du bere ekintza Osasun Alorrak. Edonola ere, Lurralde Historiko bakoitzak, gutxienez ere, Osasun Alor bat izango du.II. ATALBURUA PARTEHARTZE, ZUZENDARITZA ETA AHOLKULARITZA ORGANUAK 27. atala.- Honako organu hauek izango dituzte Osasun Alorrek: - Zuzendaritzarako: a) Zuzendaritzarako eta kudeaketa kontrolatzeko eta zaintzeko partehartzeko: Alorreko Batzordea. b) Zuzendaritzarako eta Kudeaketarako: Alorreko Zuzendari-Kudeatzailea. - Aholkularitzarako Teknikoak. a) Batzorde Fakultatiboak. b) Alorreko Erizaintza Batzordeak. 28. atala.- 1. Honako osakera hau izango du Alorreko Batzordeak: - Lehendakaria: Lurralde Historiko horretako Osakidetzako Alorreko Zuzendari-Kudeatzailea. - Bokalak: Euskal Autonomi Elkartean nagusi diren sindikatuen izenean arituko diren hiru kide. Euskal Autonomi Elkartearen esparruan nagusí diren enpresari elkarteen ordezkapena egingo duten hiru kide. Lurralde horretako Foru Aldundiaren ordezkapena egingo duten hiru kide. Lurralde Historiko horretako Udalen ordezkapena egingo duten hiru kide. Lurralde Historiko horretako Kontsumitzaileen Elkarteen ordezkapena egingo duen kide bat. Lurralde Historiko horretako Sendagileen Elkarte Ofizialaren ordezkapena egingo duen kide bat. Lurralde Historiko horretako OLT eta EDUen Elkargo Ofizialaren ordezkapena egingo duen kide bat. 2. Honako hauek izango dira Alorreko Batzordeen zereginak: a) Osasun Alorrean burutzen diren iharduerak Erakundearentzat ezarritako osasun politakoko arau eta artezpideak betetzen dituzten egiaztatzea, horretarako mozkinak eta informeak aurkeztu ahal izango dizkiete Zuzendaritza eta Kudeaketa Organu Zentralei. b) Aurreko idazatian aipatzen diren arau eta artezpideekin bat etorriz, Alorrean jarraiki beharreko iharduera ildo nagusiekiko orientabideak ematea; horretarako, Organu honen gain joango dira: - Urteko Aurrekontuetarako Aurreproiektuaren eta Alorrerako formulatzen diren Osasun Planak, eta halaber urtekako adaptazioak, aztertzea eta horiei buruz informatzea. - Osasun Alorrean bertako osasun arazo espezifikoak aztertzearren garatu beharreko neurriak proposatzea, eta orobat horien arteko lehentasunak. c) Osakidetzaren erabiltzaileek egiten dituzten erreklamazioak aztertzea, eta, halaber, dagokionean hartzen diren neurri zuzentzaileak ere. d) Osasun Alorraren urteroko Txostena onartzea. e) Osasun Alorrean partehartze komunitarioa bultzatzea. 3. Funtzionamendu erregimenari dagokionez, Osakidetzako Alorreko Batzordeak sortu zituen otsailaren 9ko 23/88 Dekretuan eta horren garapenerako xedapenetau ezarritakoak araupetuko ditu Alorreko Batzordeak. 29. atala. - 1. Alorreko Zuzendaritzek kudeatuko dituzte Osasun Alorretako Zentru eta Zerbitzuak; Zuzendaritza horien kudeaketarako egitura Alor bakoitzaren ezaugarriei eta bertako osasun zerbitzuen konplexotasunari egokituko zaie. 2. Alorreko Zuzendari Kudeatzailea da Alorreko Zuzendaritzetako pertsonabakarrekfl zuzendaritza Organua, eta Erakundeko Zuzendaritza Nagusiaren menpean egongo da hori. 30. atala.- 1. Osakidetzaren legezko ordezkariak izango dira Alorreko Zuzendari Kudeatzaileak, eta beren gain hartuko dituzte hauek Erakundearen zuzendaritza, kudeaketa, koordinaketa eta ebaluaketa eskuduntzak beren lurralde eremuan. 2. Lurralde Ordezkarien parekoa izango da beren maila organikoa. 31. atala.- Karguek beren eremu funtzional eta geografikoan izan dezaketen erantzukizun indibidualaren kaltetan izan gabe, eta kudeaketa unitate ezberdinen arteko koordinaketa egokia izan dadan, honako hauek izango dira Alorrean: 1.- Alorreko Kontseilua: bertako ZuzendariKudeatzailea izango da lehendakari eta alorreko kudeaketa unitateetako eta zerbitzu eta zentruetako arduradunek osatuko dute. 2.- Oinarrizko Sorospidetzako Kontseilua: bertako Zuzendari-Kudeatzailea edo honek ordezko izendatzen duena izango da lehendakarí, eta Alorreko Kudeaketa Unitateetako Arduradunek eta Alorreko Batzorde Fakultatiboetako, Alorreko Erizaintza Satzordetako, Elkargo Profesionaletako eta Aholkularitza Teknikorako Komisioetako kideek osatuko dute. 3.- Sorospidetza Espezializatuko Kontseilua: bertako Zuzendari-Kudeatzailea edo honek ordezko izendatzen duena izango da lehendakari, eta ospitaletako Zuzendari Medikuek eta sorospidetza espezializatuaren arduradunek osatuko dute. Bertako kide izango dira, era berean, Aholkularitza Komisio Teknikoen ordezkariak eta Ospitaletako Batzorde Teknikoen eta Elkargo Profesionalen ordezkariak. 32. atala. - 27. atalak aipatzen dituen Batzorde Aholkuemale Teknikoak Oinarrizko Sorospidetzako profesionalen abolkularitzarako eta partehartzeko organuak dira. Osasun eta Kontsumo Sailburuaren Agindu baten bidez zehaztuko dira beren osakera eta zereginak.III. ATALBURUA ALORREKO ZUZENDARIEN ZEREGINAK 33. atala.- Honako hauek dira Osasun Alorretako Zuzendari-Kudeatzaileen zereginak: 1.- Bere lurraldeko osasun eta administrazio zerbitzuak planifikatu eta ordenatzea, Osasun eta Kontsumo Sailak eta Osakidetzako Zerbitzu Zentralek ezarritako artezpideetan oinarrituz. 2.- Bere lurraldeko erabilpen publikoko ospitalsareari ematen zaion erabilpena ebaluatzea eta koordinatzea. 3.- Lurraldean zeharko zabalkuntza duten sorospen zerbitzuen zuzeneko kudeaketa; larrialdietarako zerbitzuak, zerbitzu komunitarioak, eta abar kasu. 4.- Sorospen dispositiboa koordinatu eta integratzea, eta bereziki sorospenerako antolamendua, gaisoen joanetorrien kudeaketa, zai dauden zerrendak, aurretiko zita, transplanteak, eta abar. 5.- Osasun Alorreko aurrekontuak egin eta aurkeztea, gastu zentru ezberdinak koordinatuz eta aurrekontuetan ezarritakoa zuzen betetzen denaren kontrola ziurtatuz. 6.- Alor guztirako berberak diren sistemak antolatu eta zuzenean kudeatzea: aholkularitza juridikoa, informazio sistemak, gaixoen sorospenerako zerbitzuak, kanporako harremanak, eta abar. 7.- Osasun publikoaren arloan burutzen diren plan eta programak zuzentzea eta koordinatzea, eta batez ere izurriteekiko zainketari, elikaduren higieneari, ingurugiro osasuntsuari, eta abar dagozkienetan. 8.- Lurralde horretan ikerketaren eta irakaskuntzaren esparruan egiten diren iharduerak koordinatu eta ikuskatzea. 9.- Pertsonalaren kudeaketarako unitate periferikoen arduradunekiko zuzendaritza eta koordinaketa, eta orobat Alorrari dagozkion langilegoaren informa ziorako unitateten mantenimendua. 10.- Erakundearen ordezkapena egitea bere lurraldean, gainerako agintari, entitate eta korporazio lokalekiko harremanetan. 11.- Indarrean dagoen arauteriarekin bat etorriz Erakundeko Zuzendari Nagusiak espreski ordezkotzan ematen dizkionak eta ordenamendu juridikoak leporatzen dizkion gainerakoak. IV. ATALBURUA ALORREKO ZUZENDARITZEN ANTOLAKUNTZA EGITURA ZENTRALA 34. atala.- 1. Alorreko Zuzendaritzen antolakuntzarako egitura Lurralde Historiko bakoitzaren ezaugarriei egokituko zaie, eta halaber osasun zerbitzuen konplexutasunari. Alorreko administrazio zentralari dagokionez, Zuzendari-Kudeatzailearen menpe eta Alorreko Zuzendaritzan kokaturik honako administrazio unitate hauek izango dira: - Osasun Zerbitzuen Lurraldeko Unitatea. - Zerbitzu Komunitarioen Lurraldeko Unitatea. - Osasun Publikoko Lurraldeko Unitatea. - Kudeaketa Ekonomikorako eta Administraziorako Lurraldeko Unitatea. - Langilegoaren Lurraldeko Unitatea. 2. Aurreko idazatian xedatutakoarekin bat etorriz, Zuzendari-Kudeatzailearen menpe egongo da Osasun Publikoko Lurraldeko Unitatea, nahiz eta funtzionalki Osasun Publikoko Zuzendaritzaren menpe egongo den. 3. Era berean, zuzenean egongo dira ZuzendariKudeatzailearen menpe: - Idazkaritza Teknikoa. - Aholkularitza Juridikoa. - Gaixoaren eta Erabiltzailearen Sorospenerako Zerbitzuak. 35. atala.- Era berean egongo dira Alorreko Zuzendari-Kudeatzailearen menpe organiko eta funtzionalki: - Osasun Alorreko Ospitaletako ZuzendariKudeatzaileak. - Oinarrizko Sorospidetzako Eskualdeko Zuzendariak. - Larrialdietako Sorospidetzako Zerbitzuetako Zuzendariak.III. IDAZPURUA OSASUN ALORREN ANTOLAKUNTZA ETA ADMINISTRAZIO PERIFERIKOAZ I. ATALBURUA OSASUN ZONALDE EDO AZPIESKUALDE ETA ESKUALDEEZ 36. atala.- l. Osakidetzako Osasun Alorrak honako eremu hauetan antolatuko dira lurraldeari dagokionez, Oinarrizko Sorospidetzako zerbitzuak eta kasuan-kasu zehazten diren beste zerbitzu komunitario batzuk planifikatu, antokatu eta kudeatzeko: - Osasun Eskualdeak. - Osasun Zonalde edo Azpiezkualdeak. 2. Osasun Eskualdeak zein Osasun Zonalde edo Azpieskualdeak, Osasun eta Kontsumo Sailaren titularraren Agindu baten bidez zehaztuko dira, erizpide geografiko-demografikoak, dauden zentru eta zerbitzuak eta osasun zerbitzuen banaketaren ekitatea eta irisgarritasuna kontutan hartuko delarik horretarako. 37. atala.- l. Osasun Eskualdea lurralde esparru bat da, populazioaren araberako, eta kudeaketa unitate bat eratzen du., kasuan-kasuko Oinarrizko Sorospidetzako eta osasun zerbitzu komunitarioen kudeaketarako, hain zuzen ere. 2. Osasun Eskualde guztiek izango dute izendatuta indikatiboki Ospital Nagusi bana erreferentziarako, espezializatutako sorospen zebitzuak eskaintzeko eta, bereziki, ospitaletako larrialdietarako zerbitzuak sektorizatzearren. 3. Ospital Nagusi batek bere zerbitzuak eskaintzen ditueneko lurralde eta populazio esparruak Ospital Distritua eratzen du, eta Osasun Eskualde bat edo batzuk hartu ahal izango ditu honek. 38. atala.- Osasun Zonalde edo Azpieskualdea Osasun Zentru edo Anbulategi bati atxikitako pertsonalak oinarrizko sorospidetzako zerbitzuak eskaintzen ditueneko izaera lokaleko lurralde eta populazio demarkazioa da.II. ATALBURUA OINARRIZKO SOROSPIDETZAKO ESKUALDEKO ZUZENDARITZEZ 39. atala.- Oinarrizko Sorospidetzako Eskualdeko Zuzendaritzek kudeatuko dituzte osasun eskualdeetako oinarrizko sorospidetzako zentru eta zerbitzuak; haien kudeaketa egitura eskualdearen ezaugarri orokorrei eta bertako osasun zerbitzuen konplexotasunari egokituko zaie. ' 40. atala.- Honako organu hauek izango dituzte Osasun Eskualdeek: a) Partehartzekoa: Eskualdeko Osasun Batzordea; Osasun eta Kontsumo Saileko titularraren Agindu baten bidez garatuko da hori, nahiz eta Alorreko Batzordeari zegokionez ezarritakoen antzeko osakera eta funtzioak izango dituen. b) Zuzendaritza eta kudeaketarako: Oinarrizko Sorospidetzako Eskualdeko Zuzendaritza. c) Aholkuemaileak: Oinarrizko Sorospidetzako Batzorde Fakultatiboa eta Erizaintza Komunitarioko Batzordea. 41. atala.- Oinarrizko Sorospidetzako Eskualdeko Zuzendaritzei honako hauek dagozkie: 1. Eskualdeko Oinarrizko Sorospidetzako ohizko zein larrialdietarako zerbitzuak antolatu, kudeatu, ebaluatu eta kontrolatzea, Alorreko Kudeatzailetzaren helburu eta artezpideak beteaz. 2. Oinarrizko sorospidetza osasun zerbitzu komunitarioekin, espezializatutako sorospidetzakoekin eta bere demarkazioko zerbitzu sozialekin koordinatzea. 3. Bere menpe dituen sorospen eta administrazio unitate eta zentru guztien urteroko aurrekontuak egitea, eta kudeaketa helburuak ezartzea. 4. Bere menpe dituen gastu zentru guztietan aurrekontuetako konpromezuzko helburuak betetzea. 5. Zerbitzu helburuak, eta osasuna babestu eta sustatzeari eta sorospen kalitatea kontrolatzeari dagozkionak, bere kargu duen populazioarentzat garatu eta prograrnatzearen ardura, berne delarik preskripzio farmazeutikoa. 6. Erabiltzaileek bere erantzunkizunpean dauden zerbitzuak direla-eta egiten dituzten sugerentzia eta erreklamazioei erantzutea. 7. Osakidetzako goragoko organuek edozein unetan bere gain uzten dituzten erantzunkizunak oro. 42. atala.-- Honako hauek dira Oinarrizko Sorospidetzako eskualde mailako Zuzendaritzetako Pertsona bakarreko zuzendaritza organuak: 1.1.- Uinarrizko sorospidetzako Zuzendaria, Osasun Eskualdeko antolaketa eta kudeaketaren eta, bereziki, rlinarrizko Sorospidetzako mediku zerbitzuen arduradun orokorra izango dela Osasun Arloko Zuzendaritzaren aurrean. 1.1.- Administraria, ekonomia-administrazio era langilego arloan, Oinarrizko Sorospidetzako Zuzendariari dagozkion eskuduntzak eta egitekoak bereganatuko dituela. 1.3.- Erizaintzako Zuzendaria, Eskualdeko Erizaintza Komunitarioko langilego eta zerbitzuen antolake ta eta kudeaketaren arduradun berezia denez 2. Osasun Eskualdeko Oinarrizko Sorospidetzako zentru bakoitzean, horietako egiturak eta konplexutasunak hala eska dezanean, Osasun Anbulategi edo Zentru bat egongo da, Oinarrizko Sorospidetzarako Eskualde Zuzendaritzaren pean egongo dela eta Zentruari atxikitako sorospen baliabide guztien ardura izango duela. Honako hauek egongo dira Osasun Anbulategiko edo Zentruko Zuzendariaren pean: - Zentruko Administraria. - Zentruko Erizaintzako Zuzendaria. 3. Oinarrizko Sorospidetzako Eskualde Zuzenda ritzak, Eskualdeko Osasun Anbulategi edo Zentrurik nagusienean, orohar, bere egoitza izan dezan eta Zentru horretako Zuzendaritza eta Eskualdeka erantzukizuna pertsuna berak izan dezan egingo dira ahaleginak, beharrezko diren material eta giza mailako baliabideen laguntza izango duela. 4. Gaurregungo Mediku Ikuskaritzak eta beroietako titularrak, Zentruko eta, hala behar izan dadinean, Osasun Eskualdeko Zuzendaritzan egongo dira, dagokion Alor Zuzendaritzari atxikita egon daitezenaren kaltetan gabe. Usasun eta Kontsumo Sailaren Aginduz arautu eta gaurkotuko dira horien egitekoak. 5. Zentru edo kontsultategi txikietan, zentruko arduradun bat egongo da beti, hura atxikita dagoemeko Osasun Anbulategiko edo Zentruko Zuzendaritzari atxikita egongo dela.III. ATALBURUA OSASUN ZERBITZU PERlFERIKOEN KUORDINAKUNTZAZ 43. atala.- Oinarrizko Sorospidetzako Osasun Eskualdeareu eta Eskualde Ospital baten lurralde eremua, berdina izan dadinean, Uspital eta Eskualdearen kudeaketa egiturak batu ahai izango dira Kudeatzaile bakarraren ardurapean, Osasun eta Kontsumo Sailburuaren Aginduz eta Osakidetzako Zuzendari Nagusiaren proposamenez. IV ATALBURUA LARRIALDITARAKO ZERBITZUEZ 44. atala.- Larrialditarako Zerbitzuak, lurraldeka antolatuko dira Osasun arlo bakoitzean. Larrialditarako Zerbitzuen Zuzendaritzek burutuko dute kudeaketa lana, Oinarrizko Sorospidetzako Zuzendariaren maila izango dutela horietako arduradunek eta gaurregungo zerbitzu Berezi eta Ohizkoak horiei atxikiko zaizkiela.V. ATALBURUA OSPlTALEZ .15. atala.- Osakidetzari atxikita dauden Ospitalen Egitura Organikoaren araubide, apirilaren 30eko 120/ 1985 Dekretuan ezartzen dena izango da. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Oinarrizko Sorospidetzako Zentruen eta Zerbitzuen Barne Erregimenerako Oinarrizko Arautegi bat onartuko da, Osasun eta Kontsumo Sailburuaren Aginduz. Bigarrena.- Osasun eta Kontsumo Sailaren Aginduz ezarriko dira Osasun zerbitzu ezberdinen egitura eta ubikazioa. Hirugarrena.- Gaurregungo Eskolumeen Osasun Zerbitzua, Osasun Hezkuntzarako Zerbitzua, Gogo Osasun eta Drogazalekeria Zerbitzua, eta Familia Planifikatzeka Zerbitzua, Zerbitzu Komunitarioen Lurralde Unitateari atxikita geldituko dira Osasun Alor bakoitzean. Osasun Zuzendaritzetan gaurregun antolatuta dauden zerbitzuak, Osasun Publikoko Lurralde Unitateari atxikiko zaizkio. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Zerbitzuen egitura eta ubikazioa 26. atalean ezartzen diren erizpideei egokitzebideetan dauden bitartean, Lurralde Historiko bakoitzean Osasun Alor bat behintzat egon dadinaren erizpideari jarraituko zaio. Bigarrena.- Osakidetzako Zuzendari Nagusiak, Erakundeak kontratazioetarako duen gaurregungo erregimen organikoa aldatu dadin arte, beheragoko organuetan utzi ahal izango ditu kontratazio eta ordainketa-aginduak emate arloetan dituen ahalmenak, delegazio Erabakian ezartzen diren zenbatekoetan. Ahalmen hori erabil dadin kasuetan, kontratazioetaraKo erregimen organikoari buruzko arauteria berria indarrean jarri dadin artekoak izango dira delegazioak. Hirugarrena.- 1. Lanpostuen zerrendak onartu arte, honako arau hauei jarraituko zaie Dekretu honetako 42. atalean aipatzen diren lanpostuak bete ahal izateko: a) Estatutupeko langileentzako eta Osasun Instituzioetan gaurregun lan egiten duten langileentzako gordeko dira ianpostu horiek. b) Oinarrizko Sorospidetzako Zuzendariaren Eskualdeko Erizaintzako Zuzendariaren, Anbulategi ko edo Osasun Zentruko Zuzendariaren eta Zentruko Eritaintzako Zuzendariaren lanpostuak, deialdi publikopeko izendapen iarezko sistemaz beteko dira. Aipatutako atalean aipatzen diren gainontzeko lanpostuak, lehiaketa sistemaz beteko dira. 2. 42.5 atalean aipatzen diren egitekoak, ez dira izango lanpostu berezi bat sortzeko bide eta Zentruari atxikitako sendagileei emango zaizkie. Bidezko den ordainketa eskuratuko dute sendagile horiek, aplikagarri izan daitezkeen ordainketei buruzko arauek ezartzen dutenaren arabera. Laugarrena.- Ospitalez kanpoko Osasun Sektoreei dagozkien lanpostuetarako, aldibatez, izendatuak izan diren langileek, bertan jarraituko dute izaera berdinez, lanpostu horietako deialdiari buruzko Erabakia eman ez dadin bitartean. AZKEN XEDAPENA Bakarra.- Dekretu honetan ezartzen dena garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren arauak emateko, esku ematen zaio Osasun eta Kontsumo Sailburuari. INDARGABETZE XEDAPENA Irailaren 8ko 298/87 Dekretua eta Dekretu honetan ezartzen denaren maila bereko edo begeragoko Xedapen guztiak, indargabetuta gelditzen dira. Gasteiz, 1990.eko nrartxoak 27. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Osasun eta Kontsumo Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (8)
- Ikus: 1643/ 1991 ERABAKIA, Osakidetzako Zuzendari Nagusiarena,langilego arloko egitekoak delegatzeari buruzkoa.
- Ikus: ERABAKIA, 1990.eko ekainaren 5ekoa, Osakidetzako Zuzendari Nagusiarena, kredituetarako baimenak emate eta horietaz baliatze, obligazioak kontratatze, ordainketak egin daitezela agintze eta kontratuak egite arloei buruzko eskuduntzak delegatzeari buruzkoa.
- Partzialki indargabetutakoa: 369/1995 DEKRETUA, uztailaren 11koa, Osasun Sailaren eta "Osakidetza/Servicio Vasco de Salud" izeneko AdministrazioOrganismo Autonomoaren egitura organikoak eta funtzionalak ezartzen dituena.
- Zuzendutakoa: 76/1990 DEKRETUA, martxoaren 27koa, zeinen bidez Osakidetzaren Zerbitzu Zentralen, Osasun Alorren eta Unitate Periferikoen egitura eta funtzionamendua ezartzen baitira. (Hutsen zuzenketa).
- Partzialki indargabetutakoa: 102/1991 DEKRETUA, otsailaren 26koa, Usakidetzako alorretako zuzendari kudeatzaileen maila organikoa ezartzen duena.
- Partzialki indargabetutakoa: 439/1991 DEKRETUA, uztailaren 23koa, Osakidetza ko Zerbitzu Nagusiak eta Osasun Alorrak organikoki egituratzen dituena.
- Indargabetzen du: Irailaren 8ko 298/1987 DEKRETOA, Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko Artezkaritza eta Eraentzako Ihardutze-Sailen egitura finkatuz.
- Zuzendutakoa: 76/1990 DEKRETUA, martxoaren 27koa, zeinen bidez Osakidetzaren Zerbitzu Zentralen, Osasun Alorren eta Unitate Periferikoen egitura eta funtzionamendua ezartzen baitira. (Hutsen zuzenketa).