Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

87/1990 DEKRETUA, apirilaren 3koa, zeinen bidez «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. - Euskadiko Etxebizitza eta Lurra Elkartea, E.A.» Baltzu Publikoaren 1990.erako aurrekontuak onartzen baitira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 79
  • Hurrenkera-zk.: 1240
  • Xedapen-zk.: 87
  • Xedapen-data: 1990/04/03
  • Argitaratze-data: 1990/04/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Azaroaren 2leko 258/1989 Dekretuaren bidez, zein gerora otsailaren 6ko 29/1990 Dekretuak aldatu egin baitzuen, «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. - Euskadiko Etxebizitza eta Lurra Elkartea, E.A.» baltzu publikoa sortzeko erabaki zen; etxebizitzak --bereziki babes ofizialekoak- sustatzea eta berregokítzea du baltzu horrek xede sozial nagusitzat. Hori eratua delarik, eta Euskal Autonomi Elkartearen 1990erako Aurrekontu Nagusiak onartu zituen abenduaren 22ko 10/1989 Legearen 11-a) atalean ezarritakoaren indarrez, izan ere bertan jaurlaritzaren Kontseiluari ematen baitzaio ahalmena aipatutako Lege hori indarrean jarri ondoren sortzen diren baltzu puhlikoen aurrekontuak onartzeko, ezinbestekoa gertatzen da 1990erako baltzu horrek izango dituen aurrekontuak onartzea, berori aurtengo ihardunaldirako beharrezko zaizkion legezko baliabideez hornitzearren. Hori dela-eta, Ogasun eta Finantza Sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritza Kontseiluak 1990.eko apirilaren 3ko bilkuran aztertu eta onartu zuelarik, honako hauXEDATU DUT:Atal bakarra.- «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. Euskadiko Etxebizitza eta Lurra Elkartea, E.A.» Baltzu Publikoaren 1990erako aurrekontuak onartzea, honako zuzkidura hauek izango dituelarik: ordainketa kredituetan, guztira, 1.486.590.000 PTAkoa eta konpromisuko kredituetan 1.168.488.000 PTAkoa; guztira 1.486.590.000 PTAko baliabideekin finantzatuko da. Dekretu honen Eraskinean ageri da zehaztuta aurrekontu horien banaketa, barne direlarik horiei dagokienez ustez izango direneko finantza-egoerak, eta orobat konpromisuko kredituen adierazpen zehatza ere. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau. Gasteiz, 1990.eko apirilak 3. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua, ALFONSO BASAGOITI ZABALA.ERASKINA «VIVIENDA Y SUELO DE EUSKADI, S.A. ETXEBIZITZA ETA LURRA ELKARTEA, E.A.» BALTZU PUBLIKOAREN 1990RAKO AURREKONTUAK Kapital aurrekontua