Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

57/1990 DEKRETUA, martxoaren 6koa, Aixolako Ehiza Babeslekua sortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 56
  • Hurrenkera-zk.: 841
  • Xedapen-zk.: 57
  • Xedapen-data: 1990/03/06
  • Argitaratze-data: 1990/03/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

1990.eko otsailaren 27an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 42 zenbakian argitaratu zen Euskal Autonomi Elkarteko Errepideei buruzko 1987- 1998 eperako Plan Orekorra onartzen duen abenduaren 19ko 283/1989 Dekretuaren Jarraipenaren testuan huts egin eta zehaztasun batzuk sartu gabe utzi direla ikusita, horiei dagozkien zuzenketa egiten da hemen, jarraian aipatzen den moduan: - 1.491. orrialdean, eskubiko aldean, «2.1.1. Definizioak» dioen lekuan «2.1.2. Definizioako esan behar du. - 1.501. orrialdean, lehenengo lerroan, «loturazko» dioen lekuan «bat edo» esan behar du. - 1.501. orrialdean, bigarren aldeko bigarren formulan, «LA» dioen lekuan «LA» esan behar du. - 1.502. orrialdean, lehenengo aldean datorren formulan, bigarren erroa bukatu beharra dago, beraz horrela geratuko litzateke formula: L =( d. - 1.517. orrialdean, T-1 trafiko astunari dagokion firme ezmalgugarrietako egitura sekzioan eta ezkerreko aldeko hirugarren lerroan dagoen «HA-114-a» dioen lekuan «HA-115-a» esan behar du. - 1.518. orrialdean, T-2 trafikoari dagokion firme ezmalgugarrietako egitura sekzioan eta laugarren iladako lehenengo lerroan dagoen «23»aren ordez «25» esan behar du. - 1.518. orrialdean, «Harri-xehe zabalkorrik gabeko 1 ZE»ari dagokion firme ezmalgugarrietako egitura sekzioan eta bigarran iladako bigarren lerroan (P- 40) dagoen «23»aren ordez «25» esan behar du. - 1.540. orrialdean, laukiaren «firmeak» zatiaren barruan, «Argideak Amatea» dioen lekuan «Argibideak Ematea» esan behar du; «Zaleko» dioen tokian «Azaleko» esan behar du, eta «lnventarioa» dioenean «Inbentarioa». - 1.545. orrialdean, laukian, «enaranaja» dioen lekuan «naranja» esan behar du. - 1.545. orrialdean, 2.1.3. puntuko 3. parrafoko 5. lerroan, «h» dioen lekuan «hi» esan behar du. - 1.554. orrialdean, lehenengo lerroan, «unio» dioen lekuan «unio» esan behar du. - 1.554. orrialdean, bigarren formularen ondorengo bigarren parrafoan, bigarren lerroan, «LA»ren ordez «LA» esan behar du. - 1.555. orrialdeko lehenengo formulan (ezkerreko aldean) bigarren erroa bukatu beharra dago, beraz horrela geratuko litzateke formula: L = ( d. - 1.561 eta 1.562. orrialdeetako laukien azpikaldean, «Gava-Cemento» dioen lekuan «Grava-Cemento» esan behar du. - 1.563. oorialdearen ordez 1.564. orrialdea dihoa, eta 1.564. orrialdearen ordez 1.563. orrialdea. - 1.570. orrialdean, T-1 trafiko astunari dagokion firme ezmalgugarrietako egitura sekzioan eta ezkerreko aldeko hirugarren lerroan dagoen «HA-114-a» dioen lekuan «HA-115-a» esan behar du. - 1.571. orrialdean, T-2 trafikoari dagokion firme ezmalgugarrietako egitura sekzioan eta laugarren iladako lehenengo lerroan dagoen «23»aren ordez «25» esan behar du. - 1.571. orrialdean, «Harri-xehe zabalkorrik gabeko 1 ZE»ari dagokion firme ezmalgugarrietako egitura sekzioan eta bigarran iladako bigarren lerroan (P40) dagoen «23»aren ordez «25» esan behar du.Ehizari buruzko 1970.eko apirilaren 4eko Legearen 11. atalean eta horren ezarpenerako 1971.eko martxoaren 25eko Arautegiaren 12. atalean ohartemanda uzten da Ehiza Babeslekuak sortzea, biologia, zientzia eta heziketa arloetako arrazoiak medio, ehizaketarako fauna iraunaraztea premiazkoa denean. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Publikoek Autonomi Elkarteko ekosistema bereziak babestu beharraz arduratuta daude, aldaketarik edo suntsiketarik ekar lezakeen era guztietako kanpoko mehatxuetatik jagoteko asmoz. Beraz, Aixolako Urtegi eremuan dauden balio zoologikoak kontuan hartuan komenigarria da erabaki irmo batez baliatuta inguru horretan ihardutea, eta, horrela, lege araubide berezi bat emango zaio: Ehiza Babeslekutzat deklaratuz lortzen da hori, hain zuzen. Aixolako Urtegian, eraiki zenetik hona, inguru heze berria osatu da, bertan zingiretako ornodun zenbait espezie agertu direlarik. Halaber, Anatidae eta Rallidae moetetako zenbait espezie eta uretako beste espezieren bat ere bertaratzen dela egiaztatu ahal izan da, janari eta babes bila etorriak, eta agian habiak egitera iritsi daitezke. Aixolako Ehiza Babeslekuaren mugak, hasiera batean, urtegiaren ingurabideko pista eta presaren barreneko lurrak izango lirateke; faunaren edo gizartearen aldetik interesa izan ditzaketen beste eremu batzuk biltzeko geroago agian zabaldu daitekeenaren kaltetan izan gabe. Eusko Jaurlaritzak beregain hartzen du deklarazio hau egiteko ardura, nahiz eta «Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen Arteko Harreman»ei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7. atalean xedatutakoaren arabera Lurralde Historikoen eskuduntza izan, zeren dudarik gabe «Bateango Erakundeek emandako honako gai hauek osabideratu eta egipideratzea»ren eskuduntzaren barnean sartzen bait dira «ur gozotako arrainez eta ehizaz baliatzeko jaurpide» arloan dagozkionak. Halere, bada arrazoirik Eusko Jaurlaritzak hori egiteko, batetik, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoen artean kokatzen delako Aixolako Urtegia rta, bestetik, deklarazio bakar batekin hartu behar delako babestu beharreko inguru osoa. Ekintza hori ezin du burutu Lurralde Historiko bakar batek, arlo horretan bakoitzak duen eskuduntza bere lurraldera mugatzen delako. Baina, Aixolako Babeslekuaren kudeaketa Gipuzkoako Lurralde Historikoari aitortzen zaio, babestutako inguru osoan berak interes gehiago duelako. Ondorio horretarako, eta Bizkaian kokatzen den Babeslekuaren zatiari dagokionez, Lurralde Historiko horren onespen adierazia jaso da. Eta betebehar bat agindu du: bere Lurraldean kokatuta dagoen Babeslekuaren zatiari dagozkion ekintza edo aldaketei buruzko informazio eman dakiola. Ondorioz, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren proposamenez eta 1990.eko martxoaren 6ko bileran Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu ondoren, honako hau.XEDATU DUT: 1. atala.- Aixolako Ehiza Babeslekua deklaratzen da, Dekretu honetako eraskin lez datorren planuan aipatzen diren mugekin. 2. atala.- Aixolako Ehiza Babeslekuak 24,25 Ha. ditu lur luze zabaleran eta Elgeta, Ermua eta Elorrioko udalmugarteetan dago. J. alala.- Babeslekuaren Administrazioa, Gipuzkoako Foru Diputazioaren Mendi eta Arrantzu Ihardueretako Zuzendaritza Nagusiari dagokio. 4. atala.- Aixolako Ehiza Babeslekuan debekatuta egongo da urteko edozein garaitan ehiza egitea. Halere, zenbait espezietako animaliak harrapatu edo gutxitzea kontseilatu ditzaten arrazoi biologiko, tekniko edo zientifikoak daudenean, kudeaketarako ihardute- sailak bidezko baimenak eman ahal izango ditu, baita kasu bakoitzean ezar daitezkeen baldintzak finkatu ere. 5. atala.- 1.- Gipuzkoako Foru Diputazioaren Mendi eta Arrantzu Ihardueretako Zuzendaritza Nagusiak, eremuan dagoen faunaren biztanleria iraunarazteko eta hobetzeko behar diren ekintza guztiak egingo ditu, kumeak edo habiak egiteko tokiak babestuz, baita elikatzeko, atseden hartzeko eta lotarako lekuak jagonaz. 2.- Nolanahi ere, Bizkaian kokatuta dagoen Babeslekuaren eremuan edo horren garapenean era gina izan dezakeen edozein ekintza edo aldaketaren berri emango dio Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi eta Nekazal Sustapenerako Zuzendaritzari. 3.- Babeslekuaren mantenimendurako egin beharreko ekintzen berri ere emango zaie Gipuzkoako Foru Diputazioaren Ingurune Zerbitzuari eta Obra Hidraulikoen Zuzendaritza Nagusiari. 6. atala.- Gipuzkoako Foru Diputazioaren Mendi eta Arrantzu Ihardueretako Zuzendaritzak Zientzia eta Heziketa Elkarteei eskatu ahal izango die beren ezagutza eta hazturak eskaintzea, Ehiza Babeslekuaren eremurako egin daitezen proiektuetako planak eta ihardunak hobeto betetzea lor dadin. 1. atala.- Gipuzkoako Foru Diputazioaren Mendi eta Arrantzu Ihardueretako Zuzendaritza Nagusiak, Izadiaren Iraunerazpenerako bere Zerbitzuaren bidez, Ehiza Babeslekuaren kudeaketan izandako emaitzei buruzko txostena egingo du urtero. 8. atala.- Gipuzkoako Foru Diputazioak, Aixolako Ehiza Babeslekuaren seinalizazio eta mantenimendu gastuei aurre egiteko beharrezko liratekeen diru izendapenak sartuko ditu bere Ohizko Aurrekontuetan. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1990.eko martxoak 6. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.ERASKINA / ANEXO (Mapa Refugio de AIXOLA)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.