Arautegia
Inprimatu58/1990 DEKRETUA martxoaren 6koa, Hirigintza, Etxebizitza eta lngurugiro Sailaren oinarrizko egitura organikoari buruzko apirilaren 22ko 138/1987 Dekretua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 53
- Hurrenkera-zk.: 791
- Xedapen-zk.: 58
- Xedapen-data: 1990/03/06
- Argitaratze-data: 1990/03/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Nekazal industrien liberalizazio eta araubide berriaz den urriaren 17ko 2685/1980 Errege Dekretuaren 10. atalak ahalmena ematen die Administrazioaren aginpidedun ihardute-sailei, behar adinako ikuskaketa eginez, industrian ikusitako xehetasunak Nekazal Industrien Erregistroan agertzen diren datuekin bat datozen egiaztatu ahal izateko, baita legean agindutakoa hobeto bete dadin beharrezko eristen den beste edozein egiaztapen burutu ahal izateko ere. Gorago esandakoa bete nahian eta edozein unetan informazio egoki eta egiazkoa izatearren, ezinbestekoa da erregistraturiko datuak eguneratzea, eta hori lortzeko biderik labur eta eraginkorrena Administrazioak dituen datuak eta enpresariak dituenak aldiroaldiro parean jarri eta erkatzea da, industriek argibide zehatzak emateko duten beharraren kalterik gabe, izan ere, indarreango legeek hala eskatzen bait dute kasu bakoitzeko, bai aipaturiko Errege Dekretuak, eta bai ekainaren 22ko 1945/1983 Errege Dekretuak, azken hau kontsumitzailearen defentsa eta nekazal elikagaien ekoizpenaren arloko hauspen eta zehapenak arautzen dituena. Horiek horrela, honako hau XEDATU DUT: 1. atala.- Nekazaritza eta Arrantza Sailak bere ardurapean dituen nekazal elikagai arloko industriei aplikatuko zaizkie Agindu honetan bilduriko arauak. 2. atala.- Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikadura Industrietako Zuzendaritzak «erregistro-orria» bidaliko die Erregistroan inskribaturik dauden industria guztiei. «Erregistro-orria» I. Eraskinean isladatzen da, eta industriei bidali baino lehen, Erregistroan agertzen diren datuez beteko da. Enpresak orria jaso eta gehienez hilabeteko epean zuzendu beharko ditu hutsak, egongo balira, eta kopia bat itzuli Elikadura Industrietako Zuzendaritzara. 3. atala.- Inskribaturik ez dauden industriek 2. atalean aipatzen den «erregistro-orria» eskatu beharko diote Elikadura Industrietako Zuzendaritzari eta bi hilabeteren epean bete, Agindu hau indarrean sartuz geroztik. Bestalde eta dagozkion agiriekin batera legeztapen-eskaria ere aurkeztuko du enpresak. 4. atala.- Ezarritako epeak iragan ondoren, Administrazioak ofizioz edo salaketaz, zigorbidezko espedienteari hasiera eman diezaioke, ekainaren 22ko 1945/1983 Errege Dekretuan, kontsumitzailearen defentsaren eta nekazal elikagaien ekoizpenaren arloko hauspen eta zehapenak arautzen dituen Dekretuan alegia, ohartemandako zehapenak ezartzeko, administral egoera normaldu ez duten industrien aurka. AZKEN XEDAPENA Agindu honek, EHAAn argitaratze egunaren biha ramunean hartuko du indarra. Gastriz, 1990.eko martxoak 6. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua. JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASCORBEHirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoari buruzko apirilaren 22ko 138/1987 Dekretuan ezartzen denaren arabera, langilegoarekiko ahalmenak eta eskuduntzak, kontratuak egiteari eta luzatzeari dagozkienetan zehazki, Sailburuak ditu bereziki. Administrazio Prozedurari buruzko Legean ezartzen denaren arabera, emankortasun eta arintasun printzipioek hornitu behar dituzte administrazioaren ekintza guztiak. Hori horrela, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuak beregan dituen egitekoak banatzea aholkugarri bilakatzen da ario zehatz honi dagozkionetan. Horiek horrela, Hirigintza, Etxebizitza eta ingurugiro Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1990.eko martxoaren 6an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:Atal bakarra.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren oinarrizko egitura organikoari buruzko apirilaren 22ko 138/1987 Dekretuko 13.7 atala aldatu egiten da, honako era honetan idatzita gelditutzen dela: «13 atala.- Nonako hauek dagozkio Zerbitzu Zuzendaritzari, Sailburuaren goi mailako zuzendaritzapean: 7. Saileko langilegoaren kudeaketa, aldibaterako lanitunepeko kontratuak izenpetzea horretan sartzen dela eta bai, hala behar izan dadinean, hurien epea luzatzea ere.» AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1990.eko martxoak 6. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburua, JOSE MIGUEL MARTIN HERRERA.