Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

35/1990 DEKRETUA, otsailaren 20koa, udal osasun zerbitzuak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari eskualdatzeko prozesuaren arau erregulatzaileak ematen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena; Osasuna eta Kontsumoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 50
  • Hurrenkera-zk.: 756
  • Xedapen-zk.: 35
  • Xedapen-data: 1990/02/20
  • Argitaratze-data: 1990/03/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren eta Osasun eta Kontsumo Sailburuaren proposamenez, faurlaritzaren Kontseiluak 1990.eko otsailaren 20an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Xedea. Gogosasuneko arazoen eta ama-haur egitarauaren alorretakoak izan eta udal titularitapeko diren osasun-zerbitzuak eta -establazimenduak Euskal Auionomi Elkarteko Administrazioari eskualdatzeko jarritako prozedura arautzea da Dekretu honen helburua, horrela, Osasunarí buruzko apirilaren 25eko 14/86 Lege Nagusiko 50. atalean ohartemandakoa betez. 2. atala.- Hartzen dituen eskualdaketak. Eusko Legebiltzarraren Osakidetzari buruzko maiatzaren 19ko 10/1983 Legearen Lehenengo Gehigarrizko Xedapenean eta Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Nagusiko Lehenenengo Aldibaterako Xedapenean jasotako moduan, honako zerbitzu eta establezimenduak eskualdatuko zaizkio Euskal Autonomi Elkarteari, hots, gogo-osasun arazoez arduratzen direnak eta ama-haur egitarauak hartzen dituenak, baldin eta, aipatutako arauak kontutan izanik, Osakidetzari dagozkion zereginak betetzen badituzte. Euskal Autonomi Elkarteak, bereak dituen eskuduntzen alorrean eta zerbitzua betetzeko orduan homogeneitatea bermatuz, eskualdatutako zentruren bat sortu, aldatu edo kendu dezake, osasun-eraketaren eremuan bidezkoak diren erizpideei jarraiki. 3. atala.- Eskualdaketaren edukia. Zerbitzuari atxekitako baliabide materialei eta pertsonalei buruzko harreman juridiko guztiak Euskal Autonomi Elkarteak bereganatu ondoren gauzatuko da eskualdaketa, honako erizpide hauei eutsi beharko zaiela: a) Ondasunak, eskubideak eta obligazioak. - Aztergai zerbitzuari atxekitako ondasun higiezinek eurengdn izan ditzaten gauzazko edo kredituzko eskubideak eskualdatuko zaizkio EAEri, baita euren barne izan ditzaten ondasun higikorrak ere. - Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak inbertsioen alorrear dituen aurrikuspenez eta asmoez baliatuz, eskualdatutako zentruez bestekoetan beteko balira zerbitzuak eta eskualdatutako zentru horien helburua ez balitz osasun-gaietarako erabiltzea, udalmailako erakundeari itzuli beharko dizkio ondasun higiezin horiek Euskal Autonomi Elkarteak. Eskualdaketa gauzatu aurretik sortutako obligazioei darizkien diru-zor guztiak, zerbitzuaren titularrak diren udal-erakundeen pentzupekoak izango dira, zerbitzuak benetan eskualdatutako egunetik aurrera sortutakoen zama Euskal Autonomi Elkarteak bizkarreratu beharko duela. b) Langileak. - 1989.eko urtarrilaren laz aurretik formalizatuak izanik, zerbitzua Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioari benetan eskualdatutako egunean indarrean egon daitezen harreman juridikoak hartuko ditu. - Ordezkapen honek ez du aldatuko langileek lebendik zuten kontratu-egoeraren izaera, ez eta iraupen-aldia ere, behin-betirakoa edo behingokoa izan. Egoera horri dagozkion lan-baldintza berberak izango dituzte eragindako langileek, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak, teknikazko eta eraketazko arrazoiak direla-eta eta índarrean dauden lege-xedapenak kontutan hartuz, burutu ditzakeen aldaketen kaltetan gabe. 9. atala.- Prozedura. Ondoren zehazten den prozeduraren arauera egingo da Udal-titularitapeko Zerbitzu bakoitzeko eskualdaketa: 1.- Batzorde Mistoaren baitan fnartu behar izango da erabakia. Udal bakoitzeko 3 ordezkarik eta Eusko Jaurlaritzako 3 ordezkarik osatuko dute batzorde hori eta azken hauetaríko batek ihardungo du Idazkari. Honako xehetasun bauek sartu behar izango ditu erabakiak: a) Eskuaidaketaren gai diren zerbitzuen xehetasun eta guztizko zerrenda, ondasun; eskubide eta betebeharrekoen zerrenda, eta zerbitzuei atxikitako langilegoaren izenak agertzen dituen zerrenda, langileek zerbitzuaretin duten legezko atxikipena adierazi behar izango dela; guzti hori, 5. atalean aurrikusitako espediente emanketa egiaztatu beharraren kaltetan gabe. b) Eskualdaketak indarra hartzen duen eguna. c) Dagokion esku aldaketa dela-eta garrantzi berezia duen edozein xehetasun. 2.- Udal Organu eskuduntzadunak hartu behar izango du erabaki hori, eta Eusko Jaurlaritzarí jakinarazi behar izango dio honek ere onar dezan. Udalek eta Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiek Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean eta EHAAn argitaratu behar izango dira, Udalen eta Eusko Jaurlaritzaren arioz, hurrenez hurren. Erabakiak ezezik Batzorde Mistoak egindako bilkuraren akta ere argitaratuko da, hartutako erabakia eta bidezko izan daitezen eraskinak sartuko direla akta horretan. 5. atala.- Formalizazioa. Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta 30 eguneko epearen barruan, eskualdatutako zerbitzuei dagozkien espediente eta agiriak eskuratuko dira, bai eta altzariak, ekipoa eta material zerrendaragarria emate eta jasotzeari dagozkien aktak egingo ere. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra Dekretu honek. Gasteiz, 1990.eko otsailak 20. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA. Osasun eta Kontsumo Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.