Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

36/1990 DEKRETUA, otsailaren 20koa, langilegoaren gaietan eskuduntzak aitortzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa; Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena; Osasuna eta Kontsumoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 49
  • Hurrenkera-zk.: 732
  • Xedapen-zk.: 36
  • Xedapen-data: 1990/02/20
  • Argitaratze-data: 1990/03/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : Lehenengoa.- Agindu honetako Eraskinean adierazten diren Ikastetxeetako lndustri Maisutzako Eskoletako Irakasle Numerarien plantilak aldatzea. Bigarrena.- Agindu honen aurka berraztertze errekurtsoa sar dezakete hori doakienek, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburu Jn. T. Gorenaren aurrean, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epearen: barruan. Gasteiz, 1990.eko otsailak 21. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ. ERASKlNA Gasteizeko (Araba) L.H.l.P, 010078 kodea, FORMACION HUMANISTICA irakasgaia (02): Honako hau dioenean: Honakoa esango du: LIB 0 LlB 1 OCUP 1 OCUP 2 TOT 2 TOT 3 Gasteizeko (Araba) VP L.H.I.P., 010111 kodea, FORMACION HUMANISTICA irakasgaia (02): Honako hau dioenean: Honakoa esango du: LlB 1 LlB 0 OCUP 0 OCUP 0 TOT 1 TOT 0 Tolosako (Gipuzkoa) VP L.H.I., 200220 kodea, PRACTICAS DE ELECTRICIDAD irakasgaia (12): Honako hau dioenean: Honakoa esango du: LIB 0 LlB 1 OCUP 0 OCUP 0 TOT 0 TOT 1 Erandioko (Bizkaia) VP I.F.P, 480071 kodea, DIBUJO Y TEORIA DE DIBUJO irakasgaia ( 10): Honako hau dioenean: Honakoa esango du: LlB 0 LIB 1 OCUP 1 OCUP 0 TOT 1 TOT 1 Bermeoko (Bizkaia) «Benito Berrueta» VP L.H.I., 480125 kodea, FISICA Y QUIMICA irakasgaia (06): Honako hau dioenean: Honakoa esango du: LlB 1 LlB 0 OCUP 0 OCUP 1 TOT 1 TOT 1 Ikastetxe berorretan, TECNOLOGIA DE ELECTRICIDAD (12): Honako hau dioenean: Honakoa esango du: LIB 0 LlB 0 OCUP 1 OCUP 0 TOT 1 TOT 0Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren zerbitzurako dagoen langilegoaren administrazio eta kudeaketan Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailari dagozkion eskuduntzak erabakitzen ditu Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko seigarren ataleko lehenengo apartaduak. Bestalde, eskuduntza horietatik zati bat, irakaskuntzako eta Osasunbide Instituzioetako langilegoaren gaietan zerbitzuaren eginkortasunak hori horrela eska dezanean, beste Sail eta Erakunde Autonomo batzuri aitortzeko posibilitatea aitortzen zaie aipatu arau horretako hirugarren apartaduan. Zerbitzuek eginkortasunik onena eskaini dezaten, langilegoaren kudeaketari bizkortasun ahalik handiena eman beharrak, eman zaion ahalmena gaurregun erabil dezala eskatzen dio Jaurlaritzari, irakaslego eta osasun langilegoa beren menpe dituzten Sail eta Erakunde Autonomoei horri buruz aurrikusten diren eskuduntzak aitortuz. Bestalde, ekintza-koordinaketaren printzipioak, behar den eginkortasuna lortuko bada, eskuduntzen zedarriketa eta zehaztasuna eskatzen ditu, Dekretu honetan aitortzen direnak kontutan harturik; horiek, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailari dagozkio. Guzti hori horrela, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren eta Osasun eta Kontsumo Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1990.eko otsailaren 20an egindako bileran onartu ondoren; hauXEDATU DUT: 1. atala.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 6.3 atalak aipatzen dituen eskuduntzak, Dekretu honetan ezarritakoaren arabera erabiliko dira Funtzio Publikoaren gaietan. 2. atala.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 6.1. i), j), k), l), m), n), ñ) eta o) atalean esandako eskuduntzak, irakaslegoari buruzkoetan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari aitortzen zaizkio. 3. atala.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 6.1. i), j), k), l), m), n), ñ) eta o) atalean esandako eskuduntzak, Osasunbide Instituzioetako langilegoari buruzkoetan, Osakidetza Erakunde Autonomoari aitortzen zaizkio. 4. Atala.- Uztailaren 6ko 6/1989 Legeak aitortzen dizkion gainerako eskuduntzen kaltetan izan gabe, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailak, Dekretu honetan espreski aitortzen diren eskuduntzei buruz, ondorengo hauek erabiliko ditu: a) Karrerako funtzionariaren, estatuto-langilegoaren edo lanitunepeko finkoaren izaerara sartzeko baztertze indarreko saioetarako deialdietako oinarri arauei arauzko informea ematea, eta lanpostuak betetzeko merezimendu lehiaketakoei, halaber, aldibaterako lanitunepeko langilegoa kontratatzeko erizpide eta prozedurak ere eta bitarteko funtzionariak aukeratzeko. b) Beste Administrazio Publikoetako lanpostuetara zerbitzu-eginkizunean adskribatzeari arauzko informea ematea edo Sailetik aldatzea ekar dezatenei eta, halaber lanpostura behin-behingoz adskribatzea, Sailaz aldatzea dakarrenean. c) Irakaslegoari buruz denean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuarekin batera eta, Osasunbide Instituzioetako langilegoari buruz denean, Osasun eta Kontsumo Sailarekin batera, produktibitaterako osagarriak eta aparteko zerbitzuen hobariak erabaki eta banatzeko erizpideak proposatzea. XEDAPEN GEHIGARRIA Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailari, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eta Osakidetza Erakunde Autonomoari Dekretu honetan aitortzen zaizkien eskuduntzak, Sailen eta Erakunde Autonomoen Organuek gauzatuko dituzte, beraien Egitura Organikoei dagozkien Dekretuek horretarako ezar ditzaten banaketaren arabera, Autonomi Elkartearen Administrazioan indarrean dirauten prozedurei atxikiz eta bertako Organuei dagozkien eskuduntzen kalterik gabe eta beraienak beraientzat gordez. AZKEN XEDAPENA Dekretu honek, EHAAn argitara dadineko egunaren biharamunean hartuko du indarra. Gasteiz, 1990.eko otsailak 20. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JOSE RAMON GUEVARA SALETA. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ. Osasun eta Kontsumo Sailburua, JOSE MANUEL FREIRE CAMPO.