Arautegia
Inprimatu282/1989 DEKRETUA azaroaren 28koa, Kirol Klub eta Federakundeak Herri-onurakotzat jotzeko baldintzak eta tramitazioa zehazten dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 20
- Hurrenkera-zk.: 259
- Xedapen-zk.: 282
- Xedapen-data: 1989/11/28
- Argitaratze-data: 1990/01/29
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Atal bakarra: 1989ko Apirilaren 18ko 127/1989 Dekretuak Itsas-Arduralaritza Eskola Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeari atxiki eta egitura berria eman dio Eskolari. Hona aipatu Dekretuaren 10. atalaren 2. zatia nola geratu den: « 10. Atala.- 2. Honako hauek osatzen dute Itsas-Arduralaritza Eskolaren Aholkularitza Kontseilua: Kontseiluburua: Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Idazkari Nagusia. Kontseiluburuordea: Portu eta ltsas-Arazoetarako Zuzendaria. Bokalak: - 1, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak izendatua. - 1, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultateak izendatua. - 1, Euskal Herriko Unibertsitateko ZuzenbideFakultateak izendatua. - 1, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide-Fakultateak izendatua. - 1, Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzietako Fakultateak izendatua. - 1, Marinako Bilboko Goi Mailako Eskolak izendatua. - 3, Autonomi Elkartean ordezkari handiena duten Sindikatuek izendatuak. - 3, Euskal Enpresa-Konfederakuntzak izendatuaku. AZKEN ERABAKIA Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1990eko Urtarrilak 9 Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.Kultura Fisikoaren eta Kirolaren otsailaren 19ko 5/ 1.989 Legeleko 47. atalean, kirol klub eta federakundeak, Euskadiren zudu orokorrari laguntzeaz gain baldintza jakin batzuek bete ditzatenean, herri-onurakutzat jotzeko posibilitatea ezartzen da. Legeak jasutzen dituen herri-onurako aldarrikapenak egiteko zehaztasuna behar dezaten arazoen gaiman erabakiak hartzeko behar-beharrezkoa da aipaturiku legearen araubidezko garapena. Horregatik Kultura eta Turismo Sailburuak propusaturik, Gobernu-Kuntseiluak, 1.989ko azaroaren 28an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Lurraldeetako Euskal Kirol Klubak eta Kirol Federakundeak «herri-onurako»tzat jo ahal izango dira, beti ere elkarte horiek horretarako eskatutako baldintzak eta Dekretu honen bidez ezarritako izapideak betetzen badituzte. 2. atala.- «Herri-onurako»tzat jotzea nahi dezaten aurreko atalean aipatutaku elkarteek ondoko baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute: a) Burutzen dituzten ihardueren bidez Euskadiren zudu orokorrari lagun diezaiotela. b) Elkarteen ekonomi-dirubidezko jaurbidea ondokoei lotzen zaiola: Kultura Fisikoaren eta Kirol Kulturaren 5/1988 Legearen 46.atalaren ezarritakoari eta 29/1989 Dekretuaren IV Atalburuko aginduei. Azken honi, kasu hauetan: Kirol Klub edo Kirol Federakundeen kasuan. Bi horiez gain, Ekonomi Jaurbidearen arloan 5/1988 Legeko aginduen bidez garatu daitezen xedapenei. c) Kideen kopurua ez dadila mugatua egon, instalakuntzetan neurri arazoak daudenean ezik. d) Kideek ordaindu beharreko kuotak ez daitezela ondoren adierazten diren kopuruak baino handiagoak izan: - Sarrera edo onarpen kuotak: 100.000 pta. - Aldizkako kuotak: 4.000 pta. e) Kirolari profesionalak izan ez ditzaten kluben kasuan, gutxienez, lau modalitate olinpiko hartzen dituztenean ezik. Urteko balantzeetan ez dadila defizitik agertu agizko aurrekontuan. g) Legezko ordezkari eta kudeatzaile karguak dohainik betetzekoak izan daitezela eta Batzar Orokorrari kontuak eman diezaizkiotela. 3. atala.- Eskatutako baldintzen egiaztapena honako modu honetan egin beharko da: 1.- Euskadiko zudu orokorrari laguntzea kirol elkarteak burututako iharduerei eta bertan biltzen diren kualitateei buruzko Memoria bat aurkeztuz egiaztatuko da. 2.- b) eta g) zatietan ezarritako baldintza eta e) zatian ezarritako ordezko baldintza betetzen dela honela frogatuko da: elkarteetako araudietan ezarritako aginduen eta kirol elkartearen ekonomi eta aurrekontu jaurbidearen aipamena egiten duten barne arauen aldaki bateratua bidaliz. 3.- c), d) eta e) zatietan eskatutako baldintzak honela frogatuko dira: elkarteko buruak ontzat eman ondoren bertako idazkariak egindako egiaztapenaren bidez. 4.- f) puntuan ezarritako baldintza betetzen dela honela frogatuko da: azken hiru urteetako balantzearen eta aurrekontu kitapenaren berri emanez. 4. atala.- 1.- «Herri-onurakotzat jotzea nahi dezaten kirol elkarteek, Eusko Jaurlaritzaren Kirol Elkarte eta Federakundeen Erroldan behar bezala izena emana badute, Kultura eta Turismo Sailburu txit gorenari zuzendutako eskabide-orriaren bidez eskatu beharko dute; horrekin batera, eskatutako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa ere igorri beharko da. 2.- Elkarteak herri-onurakotzat jotzeko, Euskadiko Autonomi Elkartearen Gobernu Kontseiluaren erabakia beharko da. Kultura eta Turismo Sailburuak bere proposamena eta Kirol Zuzendaritzak txostena egin ondoren hartuko da erabakia. 5. atala.- Kirol elkarte bat «herri-onurako»tzat jotzeak, Kultura Fisikoaren eta Kirol Kulturaren 5/1988 Legearen 47.2 atalean ezarritako onurez eta zerga bakoitzaren arauetan ezar daitezen zergabidezko onurez baliatzeko eskubidea emango dio elkarteari. 6. atala.- Klubek eta kirol federakundeek burutu dituzten kirol iharduera guztiak biltzen dituen Memoria bat aurkeztu beharko dute urtero Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzaren aurrean. Horrez gain, zuzendaritza eta jaurtze sailen kuoten, aurrekontuen eta aldaketen jaurbidearen berri eman beharko diote. 7. atala.- Aurreko atalean aipatutako adierazpenak igortzen ez badira edo kirol elkarte bat «herrionurako»tzat jotzerakoan eskatutako baldintzak edo kualitateak gero betetzen ez badira, administrazioak bere kabuz edo alderdiak eskaturik ezeztatu daiteke kalifikazio hori, aitorpenerako aurrikusitako prozedura bera jarraitu beharko delarik horretarako. «Herrionurako»tzat jotzeko aitorpenak ezingo daitezke ezeztatu, doakien alderdiei aurrez duten eritzia entzun gabe. AZKEN ERABAKIAK Lehena- Dekretu honetan erabakitakoa garatzeko eta betetzeko beharrezko izan daitezen arauak emateko baimena ematen zaio Kultura eta Turismo Sailburuari. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean Dekretu hau. Gasteiz, 1989.eko azaroak 28. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU