Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

211/1989 DEKRETUA, irailaren 26koa, Europa'93 Planaren Idazkaritza Nagusia sortarazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 196
  • Hurrenkera-zk.: 2787
  • Xedapen-zk.: 211
  • Xedapen-data: 1989/09/26
  • Argitaratze-data: 1989/10/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : 1. atala.- Hiltegirako den edozein gizentze-txerrik tatuaia edo belarri-xafla bidezko identifikazioa eraman beharko du, Euskal Autonomi Elkartea pasaleku lez erabiltzen dutenak izan ezik. 2. atala.- Tatuaia jartzeko teknika arautzen duten baldintzak honako hauek dira: a) Lehorrezko tatuaia. b) Non: bizkarrean giltzurrun aldean, saihets-aldean edo ipurdialdean. c) Neurriak: zenbaki eta letrak, gutxienez 20 mm.ko tamainakoak. 3. atala.- Honelakoa izango da tatuaia: 1.- Lehenengo bi letrak VI, SS edo BI izango dira, abereak Arabako, Gipuzkoako edo Bizkaiko ustiakuntzetakoak direnaren arabera. 2.- Abel ustiakuntza kokatuta dagoen Lurralde Historikoari dagokion Abelazkuntza Zerbitzuak ezarriko ditu hurrengo lau zenbakiak. 4. atala. - Agindu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta egun berean hartuko du indarra. Gasteiz, 1989.eko urriak 3. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.Sailak sortze eta birregituratzeari eta Jaurlaritzaren egitekoak eta ihardute-eremuak zehazteari buruzko martxoaren 11ko 27/1987 Dekretuan ezartzen denaren arabera eta Jaurlaritzaren Idazkaritza, Lehendakariaren laguntzarako organu gisa eta honen artezko agintepean, sortzen deneko martxoaren 11 ko 28/1987 Dekretuan agintzen denaren arabera, Lehendakaritzaren Idazkaritzaren egitura eta egitekoak zehazten zirenez eta urriaren 6ko 306/1987 Dekretuz onartzen zirenez. Lehendakaritzaren Idazkaritzako organu ezberdinei izendatutako egitekoak erabiltzeak, honako helburu hauek bete ahal izateko Idazkaritza Nagusi berezi bat sortaraztea eskatzen du, hau da, «Euskadi 1983.eko Europan» izeneko Ezohizko Plana bultzatzea, koordinatzea, zaintzea eta berari buruzko iniormazioa ematea, harremanak izatea eta publikora ateratzea hain zuzen; bestalde, Eusko Jaurlaritzak eta Hiru Foru Aldundiek 1989.eko maiatzaren 29an izenpetutako Funtsezko Akordioaz sendespena eman zitzaion horren garapenari. Ondorioz, beharrezkoa da, urriaren 6ko 306/1987 Dekretua aldatzea, Europa'93 Planeko Idazkaritza Nagusia Jaurlaritzaren Idazkaritzako Egitura Organikoan sartu ahal izateko. Horiek horrela, Lehendakaritzaren proposamenez eta Jaurlaritzak 1989.eko irailaren 26an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Europa'93 Planeko Idazkaritza Nagusia sortarazten da, Jaurlaritzaren Idazkaritzako goreneneko mailako organu gisa. Idazkaritzako titularrak, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean ezartzen diren ondorioetarako, Sailburuorde maila izango du. 2. atala.- Jaurlaritzaren Idazkaritzaren egitura eta egitekoak zehazten direneko urriaren 6ko 306/1987 Dekretuko 1.1 e) atala, honako era honetan idatzita geldituko da: «Europa'93 Planaren Idazkaritza Nagusia.» 3. atala.- Jaurlaritzaren Idazkaritzaren egitura eta egitekoak zehazten direneko urriaren 6ko 306/1987 Dekretuko 7 atala, honako era honetan idatzita geldituko da: 1. Artez eta hierarkikoki Jaurlaritzaren Idazkaritzaren pean egongo den Europa'93 Planaren Idazkaritza Nagusiak, honako egiteko hauek izango ditu, hots, «Euskadi, 93.eko Europan» izeneko Ezohizko Planean sartzen diren proiektuak bultzatzea, koordinatzea eta zaintzea alegia. Halaber, honako ihardun hauek ere bere baitan izango ditu Idazkaritza honek: Planak eskatzen dituen informazio, komunikazio eta ezagutarazte-lan bereziak hain zuzen. 2. Beraz, honako hauek dagozkio Europa'93 Planeko Idazkaritza Nagusiari: a) Planak hartzen dituen alde ezberdinak koordinatzea eta horien artean Plana bultzatzea. b) Planak dituen proiektu ezberdinak, dituzten alde guztiei dagozkienetan, burutu daitezen bultzea eta zaintzea. c) Planak dituen alde ezberdinak aztertzea eta instituzio eta erakunde berriek bertan parte hartu dezaten ahaleginak egitea. d) Europa'93 Planak hartzen dituen informazio, gizarte-kontzientziaketa eta publikoratze-programa gertatzen parte hartzea. Ezohizko Plan hori gauzatzen parte hartu behar duten Sail eta Instituzio ezberdinek dituzten ahalmenen kaltetan gabe garatuko ditu bere egitekoak Idazkaritza honek. Bestalde, Sail eta Instituzio horiei dagozkie Planak hartzen dituen ihardunen zuzendaritza, burutze eta arta erarnatea, bakoitzari dagozkion eskuduntzen barruan. 3. Europa 93'Planak bere baitan hartzen dituen proiektuak gauzatu eta horien garapenak ekar ditzan ihardunak burutu ondoren, Idazkaritza Nagusi hau desager dadila deklaratuko da Dekretu bidez. AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA Ogasun eta Finantza Sailari esku ematen zaio Dekretu honetan agintzen dena betetzeko beharrezko izan daitezen kredituak bideratzeko egin behar diren aurrekontu-aldaketak gauzatu ditzan. AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1989.eko irailak 26. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.