Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

209/1987 DEKRETUA, Maiatzaren 19koa. Herrizaingo-Sailaren ihardute egituraz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 115
  • Hurrenkera-zk.: 1366
  • Xedapen-zk.: 209
  • Xedapen-data: 1987/05/19
  • Argitaratze-data: 1987/06/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Europako Paralamentariak aukeratzeko eta toki-hauteskundeetarako, hurrenez-hurren, deia egiten duten 504/1987 eta 508/1987 Errege-Dekretoek eta Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko Diputadu Nagusiek, bakoitzak bere eremu barrurako, Batzar Nagusietarako hauteskun de-deia egiten duteneko Foru-Dekretoek, 1987.eko Ekainaren 10a, aipatutako hauteskunde horiek egiteko jartzen dutenez. Autonomia Estatutoko 16. artikuluak Elkarte honi irakaskuntza-arloan ematen dizkíon eta hainbat transferentzia errege-dekretu bidez eskuratu diren aginteez baliatuz. Honako hau erabaki du Sail honek: Lehenengoa.- 1987.eko Ekainaren 10a, Euskal Herriko Autonomia Elkartearen Lurralde osoan eta eskola-ondorioetarako, ezabil deklaratzen da. Bigarrena: Agindu hau ezartze-eremuak, edozein mailako eta irakaskuntza-moetako ikastegi publiko eta pribatu guztiak hartzen ditu, unibertsitate mailakoak izan ezik. AZKEN XEDAPENA Agindu hau, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egun berean, jarriko cia indarrean. Gasteiz, 1987.eko Ekainak 1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, JOSE RAMON RECAI.DE DIEZ.Sailaren antolakuntza eta ihardute-egitura ematen dira Uztailaren 31ko 270/1984 Dekretuaren bidez. Martxoaren 11ko 27/1987 Dekretuak, bere aldetik, Jaurlaritzaren egitekoak eta ekintza-eremuak zehaztu ditu, eta, beraz, bere Herrizaingo-Sailarenak. Zehaztasun horrek Sailaren egitekoetan aldaku.ntzarik ekarri ez badu ere, aitortu zaizkion agintepideek beharrezko egiten dute bere ihardute-sailei birregitura berria ematea edo horiek egokitzea. Hori dela eta, Herrizaingo-Sailburuaren saloz, Lehendakariak onartu eta Jaurlaritzak 1987.eko Maiatzaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau .ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- Herrizaingo-Sailak, bere Sailburuaren agintepean, Dekretu honetan ohartematen den egitura izango du. 2. Atala.- Herriaingo-Sailburuaz 1. Herrizaingo-Sailburuak, Sailaren goren mailako ihardute-sail denez, Sailaren ihardute-sail eta ekintza guztiak arteztu, antolakidetu eta zainduko ditu. Eta Ihardute-sail horiek, aginte-mailaz, bere menpeko izango dira, Dekretu honetan jartzen den modu eta neurrian Halaber, honako egiteko hauek izango ditu: 1.1. Lege-egitasmoen eta bere Sailarenak diren gaiei buruzko Dekretuen saloa Jaurlaritzari egitea, honek onar dezan, eta bai bere agintepideko izan daitezen arauen saloa Lehendakariari egitea ere. 1.2. Sailari dagozkion gaietan adminstrazio-xedapen orokorrak eta erabakiak hartzea eta bere Saileko ihardute-sailen arteko agintepide-auziak erabakitzea. 1.3. Indarrean dauden araupideetan ohartematen direnetan, errekurtsoak erabakitzea. 1.4. Jaurlaritzari berariz aitortutakoak salbu, beste Sailekin eta gainontzeko ihardute-sail eta erakundekin Sail honek dituen agintepide-gaiak adieraztea. 1.5. Indarrean dauden legeek berariz aitortzen dizkioten edo denentzakoak diren gainontzeko egitekoak. 2. Herrizaingo-Sailburuak, Aholku-Urgazlaritza baten eta Albistaritza, Protokolo eta Herri-Harremanetarako Urgazlaritza baten laguntza izango du. 3. Halaber, Herrizaingo-Saileko Egintza-Batzorde bat sortarazten da Sailburuaren agintepean. Sailaren Sailburuordeak, Hertzaintzaren Artezkari Nagusia eta Sailburuaren Aholku-Urgazlaritza izango dira Batzorde horretako kideak, azken hori kide izateaz gainera Idazkari izango dela. Batzorde horrek, Sailaren guztizko politika ikuskatu eta horren acta egingo du, eta bai Sailburuak agindu diezaizkion egiteko guztiak ere. Saileko beste goi-kargudunak ere eskuhartu ahal izango dute Batzordeak egin ditzan bilkuretan, bakoitzari dagokion alorrekoak diren alderdiez aritzeko. 3. Atala.- Sailburuaren Aholku-Urgazlaritzaz 1. Sailburuaren agintepean, Sailburuaren Aholku-Urgazlaritza sortarazten da. 2. Sailburuaren Aholku-Urgazlaritzak, horren Buruzagiaren artezkaritzapean agindu dakizkion egiteko guztiak beteko ditu. Buruzagi hori, Jaurlaritzari buruzko Legeko 28. atalean ohartematen den arauera izendatuko da. 3. Aholku-Urgazlariczak, ondorengo egiteko hauek osabideratu eta egiteratuko ditu: 1) Herrizaingo-Sailaren egitamugintza, antolakideketa eta garapenari buruzko azterlanak prestatzea. 2) Sailburuari, Sailburuordeei eta Ertzaintzako Artezkari Nagusiari, komenigarri dela uzte dezatenean, teknika eta administrazio-laguntza ematea. Horretarako, dagozkion egitasmoak, azterlanak eta argipidzak prestatuko dituzte. 3) Jaurlaritzari aurkez dakizkion gai guztiak eta Sailekoak diren bestelako Batzorde edo Lantaldeei dagozkienak jakinaraziko dizkio Sailburuari, eta bai, Sailaren lege-egitasmoei nahiz guztizko politikari eragina ekac dakien legebiltzarbidezko zuzenketak edo bestelako gora-beherak ere, Sailordetzarekin edo doakion ihardute-sailarekin beharrezko eta bidezko den harremana izango dutela. 4) Sailak dituen xedeak lehentasun-hurrenkeran jartzea. 5) Saileko zerbitzuek egin ditzaten antolaketa-egitasmoen berri ematea, eta bai, Zerbitzuen eginkortasuna hadiago izan dadin, horiek eraberritzeko edo birrantolatzeko neurrien saloa egitea ere. 6) Sailak emandako xedapen orokor guztiak ezagutzea eta argipideak ematea. Sailaren Lantaldeetan eta Batzordeetan eskuhaertzea. Ihardute-sail ezberdinetatik xedapenak jasotzea. 7) Sailburuak zuzenean agindu diezaizkion agintepide eta ekintza guztiak. 4. Atala.- Albistaritza, Protokolo eta Herri-Harremanetarako Urgazlaritzaz. 1. Sailburuaren agintepean, Herrizaingo-Saileko Albistaritza, Protokolo eta Herri-Harremanetarako Urgazlaritza sortarazten da. 2. Albistaritza, Protokolo eta Herri-Harremanetarako Urgazlaritzak, horren Buruzagiaren artezkaritzapean agindu dakizkion egiteko guztiak beteko ditu. Buruzagi hori, Jaurlaritzari buruzko Legeko 28. atalean ohartematen den arauera izendatuko da. 3. Aholku-Urgazlaritzak, ondorengo egiteko hauek osabideratu eta egiteratuko ditu: 1) Orohar, ahal den argipiderik gehiena emango die Saileko agitedunei eta kargudunei, Sailari zuzenean edo zeharka doazkion gertakari, albiste nahiz adierazpenak. 2) Sailak agindutako egunkari-ohar, xedapen eta argipide guztiak herritarrei jakinaraztea. Argipideen oerak aztertzea. Elkarri`zketak bideratu eta Sailaren ageriko ekintzak antolatzea. 3) Herrizaingo-Sailaren ihardute-sailek egin ditzaten itxura edo argitalpen-ekintza guztiak suztatu, horiei aholkua eman eta horien berri jakanarazi. 4) Albistaritza, Protokolo eta Herri-Harremanetarako Urgazlaritzarenak berarenak diren alorren antzeko gaietan, Urgazlaritza horri agindu dakizkion egiteko guztiak. 5. Atala.- Hauteskunde-Bideen Artezkaritzaz. Herrizaingo-Sailburuaren agintepean, Hauteskunde-Bideen Artezkaritza dago, eta honako egiteko hauek dagozkio: 1. Hauteskunde-bideen arta eta egiterapena. 2. Arta eta egiterapen horrek eska ditzan teknika-ekintza guztiak eten gabe gaurregunkotuta izatea. 3. Alor honi buruzko erabaki nahiz ekinbide guztiak prestatzea eta horien saloa egitea. 6. Atala.- Herrizaingo eta Segurantzako Sailordetzaz. Sailburuorde bat izango du buru Sailordetza horrek, Sailburuaren artezko agintepean egongo dera, eta hona ko egiteko hauek izango ditu: 1. Sailburuak esku emanda edo, hala badagokio, bera egon ezean, Herrizaingo-Sailaren ordezkaritza egitea. 2. Bera Sailbururde deneko Sailordetzako eremu guztien iharduna arteztu, antolakidetu eta zaintzea. 3. Sailari dagozkion alorrekoak izan edo horiekin zerikusia duten ekintzak egiten dituzten herri nahiz norhanako-jabetzapeko erakunde edo ihardute-sailekin, eta, bereziki, beste ertzaingoekin, harremanak suztatu eta harreman horiei eustea. 4. Eusko Jaurlaritzaren menpeko ertzaintza-zerbitzuak egokitzeko eta antolakidetzeko, beharrezko izan daitezen gauzazko eta legezko erizpideak finkatu eta ihardunean jartzea. 5. Harrizaingo eta Segurantza-alorrean Sailari eskuratutako agintepideak egiteratzea, Sailburuari, gainon tzeko Sailburuordeei eta Ertzaintzaren Artezkari Nagusiari bereziki izendatutakoak salbu. 6. Herrizaingo-Sailaren ingurualdeetango ihardute-sailen ihardunak erakidetzea, Ertzaintzaren Artezkari Nagusiari dagozkionak ezik. 7. Pertsonen segurantzari eta ogasunei dagokienetan egin daitezen egitasmo, egitamu eta ekintza guztiak suztatu, arteztu eta antolakidetzea, ertzaintzaren ihardunarekin artezko zerikusia dutenak salbu. 8. Sailordetzaren menpeko ihardute-sailek, bere agintepideko alorrean, hartutako erabakien aurka egin daitezen goradeiak ebaztea. 9. Legeek eman diezaizkioten egiteko guztiak. 7. Atala.- Herri-Babeserako Artezkaritzaz. 1. Honako egiteko hauek dagozkio Herrizaingo eta Segurantza-Sailordetzaren agintepekoa den Herri-Babeserako Artezkaritzari: 1) Pertsonak eta beren ogasunak babestea xede duten guztizko nahiz zatikako egitamuak prestatzea. 2) Herri-Babesa xede duten ekintza-egitamuak prestatzea. 3) Herri-Babesarekin zerikusia duten Erakunde nahiz norbanako-jabetzapeko Elkarteentzako dirulaguntzak aztertu eta horretarako saloa egitea. 4) Alor horren gaikuntza, ezagutarazpena eta aintzin-zaingoa xede duten ikastaldiak suztatu eta antolatzea. 5) Pertsonen eta ogasunen segurantzari eta nornahirentzako tegi eta tokiek bete behar dituzten baldintzei buruz eska dakizkion teknika-argipide guztiak prestatzea. 6) Legeek eman diezaizkion egiteko guztiak. 7) Ondamendiei eta biztanlearengan eragina izan dezaketen beste liskar-bideei aurre hartzea eta horiek zaintzea xede duten egitamuak Osasun eta Kontsumo-Sailarekin erakidetzea. 2. Honako Ihardute-Banako hauek dira Herri-Babeserako Artezkaritza osatuko dutenak: 1)- Arriskuei aurre-hartzezkoa. 2)- Liskar-bideei aurre-hartzezkoa. 3)- Ihardutzezkoa. 4)- Gaitzezkoa. 8. Atala.- Herritarren Segurantzako Erakidetza-Artezkaritza. 1. Herritarren Segurantzako Erakidetza-Artezkaritzak, Herrizaingo eta Segurantza-Sailordetzaren agintepean, ondoko egiteko hauek izango ditu: 1) Hiritarren segurantza alorrean ekintza-ihardunbideak egiteratzea, Herrizaingo-Saileko Egintza-Batzordeak onar ditzan. 2) Lehen adierazitako Batzordeak ihardunbide horiek onartu ondoren, beraiek antolatu eta horien zaingoa egitea. 3) Hiritarrak eta itunepeko izaikiak babesteko ekintzak antolakidetu eta horien zaingoa egitea, eta hala behar izanez gero, izaiki horiek duten ekiteko antolakuntza aldatzeko saloa egitea. 4) Ekintza-Antolakideketarako Tegiak arteztu eta horietarako egitarauak egin eta beroiek zaintzea, ustekabeekiko eta erabili diren eskuarteekiko estatistikak egiteratuz eta horien ondorengo azterketak eginez. 2. Honako hauek daude Hiritarren Segurantza Antolakidetzeko Artezkariaren menpe: 1) Ekintza-Antolakideketarako Tegiak. 2) Ekintza-Ihardunbideetarako Zerbitzua. 9. Atala.- Bidezaingo-Artezkaritza: 1. Herrizaingo eta Segurantza-Sailordetzaren menpe dagoen Bidezaingo-Artezkaritzari honako hauek dagozkio: 1) Euskal Herriko Autonomia-Elkartean, bidezaingo eta ibilgailu-bidegoai alorreko ihardutze-arauak jarri eta antolakidetzea. 2) Bidezaingoari eta zigor eta bidegoai-istripuei buruzko estatistikak egin, aztertu eta zalbaltzea. 3) Arreta berezia beharrezko duten errepide-zatiak, ekintzak eta lege-hauspenak aldian-aldian zehaztea, bidezko erabakiak hartuz. 4) Bidegoai-alorreko ekintzapideak Udalzaingoarekin antolakidetzea. 5) Bidegoai-Araudiaren aurka egin eta hasiarazitako zigortzezko zehaztapidetetzei bideak egin eta beroiek erabakitzea. Zigortze-ekintza hori egiteratzeko finkatzen den agintepide-banaketa Otsailaren 21eko 18/1983 Dekretoan ohartemandakoa da. Dekreto horren arabera Bidezaingo-Ordezkariek egiteratzen zituzten agintepideak, Bidezaingoko Lurralde-Arduradunek egiteratuko dituzte, Dekreto honek indarra har dezanetik hasiz. 6) Lasterketa, sariketa eta orohar, kirol-lehiketetarako baimenak ematea, zati batetan edo osoan hiri arteko bideetatik egin daitezenean. 7) Garraio bereziek ibiltzeko bete behar dituzten baldintzei buruzko arauak ematea. 8) Arduralaritza-akurapen alorrean agintepidea duten ihardutze-sailek onartu baino lehen, Bide-Segurantza Zerbitzua hobeto egiteratzeko beharrezko eskuarteei buruzko erizpena eman eta horiek onartzea. 9) Estatuko Arduralaritzaren baliokideko ihardutze-sailarekingo harremanak eta antolakideketa eramatea, Segurantza-Batzordearen ahalmenen kaltetan gabe. 10) Bide-hezkuntza eta segurantza zabaltzeko aldietarako egitarauakantolatu eta horiekiko egitarauak osabideratzea. 11) Gidari-eskoletako irakasleen hezkuntzarako arterketa eta ikastaldietarako deia egitea. 12) Gidarientzako norbanako-jabetzapeko eskolak jarri eta ihardunean jartzeko baimena ematea eta hala behar izanez gero, emandako baimenak ezabatu, buka-arazi edo indargabetzea. 13) Ikuskaritza eta errepideetikako garraioaren ikuskaritza eta zaingoaren alorrean zaintzari eta segurantzari begira Ertzaintzako lanariek betetzen dituzten egitekoetan Eusko Jaurlaritzako eta Foru-Aldundietako ihardutze-sail agintedunekin elkarkidetuz jokatzea. 14) Errepideetako ikurrei eta bide-segurantzari dagozkienetan, Eusko Jaurlaritzako eta Foru-Aldundietako ihardutze-sail agintedunekin elkarkidetuz jokatzea. 15) Ikastegietan bide-alorreko hekuntzaren irakaskuntzari dagokion guztian Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailari laguntza ematea. 16) Osasunketa eta Kontsumo-Sailari, bere agintepide diren gaiei eta bereziki, odolean alkohola neurtzeko saioei eta drogei dagozkienetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailari laguntza ematea. 17) Eta orohar, indarrean dauden legeek aitortzen dizkioten agintepide guztiak egiteratzea. 2. Honako hauek osatuko dute Bidezaingo-Artezkaritza: - Bide-Segurantzak. - Bide-Hezkuntzak. - Bidezaingoaren Lurralde-Zerbitzuek. Bidezaingoaren Lurralde-Zerbitzuek, Bidezaingoaren Lurralde-Arduradunen zuzentzapean beteko dituzte beren egitekoak. 10. Atala.- Joku eta Ikuskizunetarako Artezkaritza: 1. Herrizaingo eta Segurantza-Sailordetzaren menpe dagoen Joku eta Ikuskizunetarako Artezkaritzari, honako hauek dagozkio: 1) Kasino eta Jokuei dagozkienetan, alor horri doazkion manuak egitea eta horietarako saloa egitea; arauz onartutako jokuetarako beharrezko izan daitezen onarpen eta baimenak eman, berriztatu eta hala behar izanez gero, ukatzea; jokuaren zaingorako egitamuak egin eta ezartzea; alor horretako lege-hauspenen agirien indarrez hasiarazitako zehaztapidetzak arteztu eta erabakitzea; jokurako izan edo berarekin zerikusia duten teknikazko gailu eta tresna guztien teknika aldetikako ikuskaritza egitea eta horiek sendestea; eta legeek aitortzen dizkioten agintepideak egiteratzea. 2) Ikuskizun gaietan, Euskal Herriko Autonomia-Estatutoaren 10.38 atalari darizkion agintepide guztiak. 2. Joku eta Ikuskizunetarako Artezkaritzaren barruan honako adalko hauek egongo dira: -Jokua. - Ikuskizunak. - Teknika-Ikuskaritza. 11. Atala.- Agiribiltze-Artezkaritza: Herrizaingo eta Segurantza-Sailordetzaren menpe dagoen Agiritegi-Artezkaritzak, honako egiteko hauek izango ditu: 1. Bibliografia eta Teknikazko Agiribiltze-Tegi bat sortarazteko bultzada ematea, Saileko Zerbitzuak hobetzeko eta bai teknika-lanariek aztertu, agiriztatu eta lanbideari begira ezagupenak hobetzeko ere, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapenerako Sailari alor horretan aitortzen zaizkion agintepideen kaltetan gabe. 2. Saileko Zerbitzuek eskatu diezazkioten xehetasun eta altzinak ematea, Sailaren agintepide diren gaietan. 3. Saileko liburu-biltegia arteztu eta antolatzea. 4. Agiriak banatu eta horietaz baliatuz azterlanak egitea. 12. Atala.- Arduralaritza eta Egitamugintza-Sailordetza: Artez Herrizaingo-Sailburuaren menpe dagoen Arduralaritza eta Egitamugintza-Sailburuordeari honako agintepide hauek dagozkio: 1. Sailordetza osatzen duten alorren ihardunak arteztu, antolatu eta zaintzea. 2. Ekonomia alorrean Sailak jarraitu beharreko ihardutze-moduari buruzko egitamu eta egitasmoak egitea, eta bai horien egiterapenarekiko zaingoa 3. Herrizaingo-Saileko barne-antolakuntzarako oinarri-arauak finkatzea, eta bai bere alor ezberdinen garapenerako egitamuak egitea eta alor bakoitzaren arduradunekin elkar lanean egitamuak zaintzea ere, eta guzti hori, Autonomia-Elkarteko Arduralaritzako ihardutze-sail eskudunek horretarako ezarritako guztizko arauei jarraituz. 4. Legeek aitortu eta Saileko eraentzari buruzko gainontzeko egitekoak. 13. Atala.- Elkartzepide-Artezkaritza: 1. Arduralaritza eta Antolakuntza-Sailordetzaren menpe dagoen Elkartepide-Artezkaritzak, Eusko Jaurlaritzako Elkartzepidetza-Sare Ofizialari buruzko Urriaren 22ko 324/85 Dekretoan Eskuarte-Artezkaritzarentzat ohartemandako agintepide eta ahalmenak ditu eta bai aitor dakion beste edozein ere. 2. Elkartzepide-Artezkaritzaren egitura, 324/85 Dekreto horretan ohartemandako moduan osatzen da. 14. Atala.- Ertzaintza-Ikastegiko Artezkaritza: 1. Arduralaritza eta Antolakuntza-Sailordetzaren menpe dagoen Ertzaintza-Ikastegiko Artezkaritzak, Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Ertzaintzako kideen hezkuntza eta hobekuntzarako egitamuak aurrera eramateko beharrezko egitekoak egiteratuko ditu, horretarako gaitasuna duen ihardutze-sailak egin ditzan aztertze-egitamuei eta egitarauei jarraituz. 2. Halaber, Ikastegian egin eta aurreko idazatian aipacutako helburuak lortzeko beharrezko izan daitezen arduralaritza, idazgulan eta laguntza-alorreko ekintza guztien artezkaritza eta zaingoa egiteratuko ditu. 15. Atala.- Arduralaritza eta Zerbitzu-Artezkaritza: 1. Arduralaritza eta Antolakuntza-Artezkaritzaren menpe dagoen Arduralaritza eta Zerbitzu-Artezkaritzak, honako hauek egiteratuko ditu: 1) Herrizaingo Sailaren zerbitzuan dagoen lanario goari buruzko gaien ardura eraman eta eraentza egitea. 2) Herrizaingo-Sailaren diruegitamuaren aurre-egitasmoa burutzea, ondoren onartua izan dadin, alor ezberdinetan dagokion aholkua emanez. Saileko diruegi tamuaren egiterapena zaintzea. 3) Diruegitamuan eragina izan dezaten egitasmo, manu eta ekintzei buruzko erizpena ematea, eta orohar, horren eraentza eta egiterapenarekin zerikusia izan dezaten ekintzapide guztiak bideratu eta zaintzea. 4) Saileko alor guztien lege-aholkularitza orokorra, egon dauden berariz gaitutako ihardutze-sailen kaltetan gabe. 5) Beste Sailetako Zerbitzu-Artezkaritzekin eta antzeko ihardutze-sailekingo harremanei eustea. 6) Saileko Erroldetegi Nagusia. 7) Eusko Jaurlaritzako Ibilgailutza. 8) Saileko antolatze eta lan egiteko moduak arrazoibideratzeari buruzko egitasmoak egiteratzea, barneko adierazpen-idazkien zaingoa eramateko eta horiek banatzeko ihardutze-saila dela. 9) Legeek aitortzen dizkioten gainontzeko guztiak. 2. Arduralaritza eta Zerbitzu-Artezkaritzaren menpe Lege-Aholkularitza dago, Herrizaingo-Saila osoarentzako teknikazko laguntzarako ihardutze-sailaren egitekoak dituena. 3. Esandakoaz gainera, Arduralaritza eta Zerbitzu-Artezkaritzaren barruan honako lan-talde hauek egongo dira: - Ibilgailutza. - Arduralaritza, Diruegitamuak eta Akurapena. - Lanarigoa. - Irizlaritza. - Antolakuntza. 16. Atala.- Garapen eta Zabalkuntza-Artezkaritza: 1. Arduralaritza eta Antolakuntza-Sailordetzaren menpe dagoen Garapen eta Zabalkuntza-Artezkaritzari honako hauek dagozkio: 1) Ertzaintzaren lurralde-zabalkuntzarako egitarauak egiteratzea eta zabalkuntza hori egiteratzeko lanari eta gauzazko eskuarteen beharretarako saloa egitea. 2) Ertzaintzaren garapen eta zabalkuntzan eskuhartzen duten sail-zerbitzu guztiak arteztu eta antolakidetzea. 3) Ertzaintzako kideak hautatu, hezi eta hobetzeko egitarauen, eta bai dagozkien ikasturteen egitarauen taiuketa ere. 4) Ertzaintzaren lanbide-karrerari jarraitzeko bide eta tresnak taiutzea. 2. Honako Lantalde hauek osatuko dute Garapena eta Zabalkuntza-Artezkaritza: 1) Zabalkuntzaren Antolakideketa. 2) Hezkuntza, Hobekuntza eta Azterlanak. 17. Atala.- Ertzaintzaren Artezkaritza-Nagusia: 1. Herrizaingo-Sailburuaren artez menpe egon eta Jaurlaritzari buruzko Legearen ondorioetarako Sailordetza-maila duen Ertzaintzaren Artezkaritza-Nagusiak, honako egiteko hauek ditu: 1) Euskal Herriko Autonomia-Ertzaintzaren eta berari atxikitako zerbitzu eta lantaldeen agintea ere. 2) Beraren menpe dauden zerbitzu eta ikastegi guztiak eta bai Ertzaintza osoa ere arteztu, antolakidetu eta ikuskatzea. 3) Ertzaintzaren lanari-erroldeak eta bai horren diruegitamuak ere egiteratzea. 4) Beraren menpe dauden zerbitzu eta sail-atal guztien neurketa, antolaketa eta azterketarako erizpen-txostenak egitea, ertzainen ihardunaren eginkortasuna neurtzeko eten gabeko bideak finkatuz. 5) Legeek aitortzen dizkioten agintepide guztiak. 18. Atala.- Ertzaintzaren Teknika-Lantalde Laguntzailea: 1. Ertaintzaren Teknika-Lantalde Laguntzaileak Artezkaritza maila dauka eta Ertzaintzaren Artezkaritza Nagusiari atxikita gelditzen da, lrailaren 23ko 212/ 1986 Dekretoan eta bera osabideratzeko gainontzeko arauetan finkatzen diren egiteko, egitura eta agintepideekin. 19. Atala.- Ertzaintzaren Ikuskaritza Nagusia: 1. Ertzaintzaren Ikuskaritza Nagusia, Ertzaintzaren Artezkaritza Nagusiaren menpe egongo da eta Artezkaritza-maila izango du. 2. Ikuskaritza Nagusi horrek, Agintari-Batzorde baten laguntza izango du. 20. Atala.- Lurralde-mailako Ertzain-Adalkoen Artezkaritza. 1. Ertzaintzaren Artezkaritza Nagusiaren artezko agintepean, Lurralde-mailako Ertzain-Adalkoen Artezkaritza sortarazten da. Artezkaritza horrek, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen Ertzaintzako zerbitzuen agintaritza izango du, Ertzain-Etxeetan eta Erakundeen Adalkoetan. 2. Lurralde-mailako Ertzain-Adalkoen Artezkaritzaren agintepean Araba, Gipuzko eta Bizkaiko Lurraldeetako Ertzain-Adalkoak sartzen dira, Ertzaintzaren Lurralde-Buruzagiaren artezkaritzapean egongo direla. Ertzaintzaren Lurralde-Buruzgiek, aipaturiko ihardute-sailetatik emandako artezbideei jarraituz, dagokion Kondaira-Lurraldean zehar zabalduta dauden ertzain gizatalde guztiaren artezkari-agintaritza egingo dute. Ertzaintzaren Lurralde-Buruzagiak, Jaurlaritzari buruzko Legeko 28. Atalean ohartematen denaren arauera izendatuko dira. 21. Atala.- Bidezaingorako Ertzain-Aldakoa eta Brigada Mugikorraz: Bidezaingorako Ertzain-Adalkoa eta Birigada Mugikorra, Ertzaintzaren Artezkari Nagusiaren artezko agintepean egongo dira. 22. Atala.- Berarizko Zerbitzuen Artezkaritza. Berarizko Zerbitzuen Artezkaritzak, Ertzaintzaren Artezkari Nagusiaren menpeko izanik, ertzain jagoleak eta berari emandako gainontzeko zerbitzuen artezko agintzaritza egingo du. 23. Atala.- Ekintzapideetarako Ertzain-Adalkoen Artezkaritzaz Ertzaintzaren Artezkaritza Nagusiaren agintepean, Ekintzapideetarako Ertzain-Adalkoen Artezkaritza sortarazen da, eta horren artezko menpetasunez egongo dira Ertzaintzaren berarizko Adalko eta Zerbitzuak. ALDIBATERAKO ERABAKIA Dekretu honek eragite-indarra hartu aurretik hasiarazitako administrazio-zehaztapidetzak Herrizaingo eta Segurantza-Sailordetzak ebatziko ditu, baldin horiek ebaztea Herrizaingo-Sailburuordeari egokitu eta esandako egunean bere bideak egiten ari badira. Segurantzarako Sailburuordeari araubidez atxikita egon eta aurreko idazatian esaten den biderapen antzeko egoeran aurkitzen diren erabakitzezko agintepideak Ertzaintzaren Artezkari Nagusiak izango ditu, Dekretu honek eragite-indarra hartzearekin batera. INDARGABETZEZKO ERABAKIA Dekretu honetan jarritakoaren aurkako maila bereko edo apalagoko manu guztiak indargabetuta gelditzen dira. AZKEN ERABAKIAK: Lehenengoa.- Esku ematen zaio Herrizaingo-Sailburuari, honetan eta indarrean dauden gainontzeko manuetan jarritako mugei men eginez, Dekretu hau osabideratzeko eta egiteratzeko arauak emateko. Bigarrena.- Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean hartuko du eragite-indarra. Gasteiz, 1987.eko Maiatzak 19. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA. Herrizaingo-Sailburua, LUIS MARI RETOLAZA IBARGUENGOITIA.