Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

246/1986 DEKRETUA, Kultura eta Turismo-Sailak Azaroaren 18an emandakoa. Kirol-Baterakundeen Egiturari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 233
  • Hurrenkera-zk.: 2611
  • Xedapen-zk.: 246
  • Xedapen-data: 1986/11/18
  • Argitaratze-data: 1986/11/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriarentzako Autonomia-Estatutoa onartzen duen Abenduaren 18ko 3/1979 Oinarrizko Legeak, bakarreango agintepidea emanten du kiroIen alorrean. Uztailaren 31ko 276/1984 Dekretuak, bere aldetik, agintepide horietaz baliatuz, Autonomia-Elkartekoak diren Kirol-Baterakundeak eratzeko esparru orokorra sortarazten du. Dekretu hori osabideratzen duten bi Agindu onartu ziren, besteak beste. Bata 1985.eko Maiatzaren 20koa, Kirol-Batarakundeak antolatzeko oinarri-arauak ematen dituena, eta bestea, 1985.eko Maiatzaren 21ekoa, Euskal Baterakundeak eratzeko arauak zehazten dituena, hain zuzen ere. Lurralde-Baterakundeen egitura eta horiek, geroago, Euskal Baterakundeetan sartzea direla zio, eta bai Euskal Baterakundeek Estatu-mailan duten lurraldez kanpoko eraginagatik ere, zail egiten zaio Administrazioari hain funtsezko diren zereginak antolatzea, esate batetarako, kirol-erakunde guztiak egitura horietan sartzeaHori dela eta, Kultura eta Turismo-Sailak egindako saIoz, Jaurlaritzak 1986.eko Azaoaren 18an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. atala.- 1.- Bere lurralde-eremuaren barruan kirolmoeta bera egiteratzea xede duten kirolari, teknikari, epaile, Bazkun nahiz Elkarteak bildu, irabazte-xederik gabeko eta lege-nortasunduna izan eta ihardunerako gaitasuna duten Erakundeak joko dira Kirol-Baterakundetzat. 2.- Kirol-Baterakundeek arau izango dute Dekretu hau, Uztailaren 31ko 276/1984 Dekretua eta hori osabi deratzen duten Manuak, bere Estatuto eta Araudi bereziak eta bere Biltzar Orokorrek eta gainontzeko ihardutze-sailek balioz onartutako erabakiak hain zuzen. 2. atala.- 1.- LurraIdeari begira, Euskal Herriko Kirol-Baterakundeak modu honetan eratuta gelditzen dira: Lurralde-Baterakundeetan eta Euskal Baterakundeetan. 2.- Kondaira-Lurralde bakoitzeko Lurralde-Baterakundeek, bere Kondaira-Lurraldearen eremuko kirolmoetari dagozkion ekintzak bultzatu, horietarako baimnenak eman eta horiok antolatuko dituzte. 3.- Lurralde-Baterakundeek berorienak diren kirolmoeten ordezkotza egingo dute eta, finka daitezen araubideei jarraituz, bere Biltzarretan hautatutako kideen arteko hauteskunde-erabideak emango dituzte Euskal Baterakundeetan beren ordezkoak izendatzeko. 4.- Kirol-moeta bakoitzeko Euskal Baterakundeek, dagozkien bateango ekintzak bultzatu, horietarako baimenak eman eta horiek antolatuko dituzte. 5.- Euskal Baterakundeetan, Lurralde-Baterakundeetako kirol-erakunde guztiek izango dute ordezkotza, eta ordezkotza horrek, lurralde-erakunde bakoitzeko kideerroldearen heintasun-erizpideari atxikitzen zaiola bermatuko du; Euskal Baterakundeak, finkatu dadin araubideari jarraituz erakunde bakoitzean kide-kopuru osoa zehaztu ondoren. 6.- Kirol-moeta bakoitzeko Euskal Baterakundea, bere lurralde eramuaz kanpo, bera osatzen duten Klubetako kirolarien. Baterakundeen, teknikarien eta epailarien ordezkari izango da. eta Finka daitezen araubideei jarraituz, bere Biltzarreko hautagaien artean ordezkoen izendatze-modua araupetuko du. 4. Atala.- Kondaira-Lurralderen batetan, kirol-moeta bateko Lurralde-Baterakunderik egon ez baledi, legozkiokeen egiteko, ekintza eta agintepideak dagokion Euskal Baterakundeak bere gain hartu eta egiteratuko ditu. 5. Atala - 1.- Kirol-Iehiaketa eta saioak, dagokion Baterakunde antolatzailearen arau eta araudiei jarraituz egingo dira. 2.- Euskal Baterakundeak, bertan sartuta dauden kirolariei beren kirol-moetako lehiketetan eskuhartu ahal izateko baterakunde-baimenak emateko Autonomia-Elkartearen eremuan agintepidea duten ihardutzesailak dira. 3.- Euskal Baterakundeak eman ditzaten baimenek, beren kirol-erakunde guztiei erresuma-mailan lehiatzeko gaitasuna ematen die. Euskal Baterakundeek, beraiek emandako baimenen laburpenak bidaliko dizkiete Erresumako Baterakundeei. 6. Atala.- 1.- Dagozkien egitekoak beteratzerakoan, Lurrade eta Euskal Baterakundeek, erakideketa, eginkortasun eta elkarlan-erizpideei -jarraituz jokatuko dute. 2.- Beren herri-egitekoak betetzearen ondorioz Baterakundeen artean sor daitezen gatazkak, Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzaren arduralaritza-iharduna eta erabakiaren pean utziko dira. Artezkaritza horrek har ditzan erabakiek, arduralaritza-bidea akituko dute, Arduralaritza-Auzipideen Agintemendearen aurrean jazarpenak egin ahal izango direlarik. 7. Atala.- Euskal Herriko Kirol-Elkarte eta Baterakundeen Erroldean, Kondaira-Lurralde bakoitzeko Lurralde-Baterakunde bat eta kirol-moeta bakoitzeko Euskal Baterakunde bat baino ezin izango dira sartu. 8. Atala.- Lurralde eta E:uskal Baterakundeek, dagozkion helburuak betetzeko, honako hauek egiteratu behar izango dituzte: a) Beren Estatutoak eta Kirol-Araudiak burutea. b) Antola ditzaten lehiaketak araupetzea. c) Teknikari-taldeen sorkuntza bultzatzea. d) Agintarauak betetzeaz arduratzea eta zigortzezko ahalmenaz baliatzea. e) Beraiei atxikita dauden Klub eta Batasunei dirulaguntzak ematea eta horien erabiltze-modua zaintzea. f) Eta orohar, beren kirol-moetaren egiketa suztatzeko eta hobetzeko bidezkoa erabakitzea. 2.- Lurralde-Baterakundeek, Kondaira-Lurraldeetako Ihardutze-Sail Burujabeekin eta Euskal Baterakundeekin elkar lanean, Eusko Jaurlaritzako Kirol-Artezkaritzarekin elkar lanean, eta guztiak, Dekreto honetan agindutakoaren eta hori garatu dezaten manuen arauera egingo dituzte beren egitekoak. AZKEN ERABAKIA Kultura eta Turismo-Sailari Dekreto honetan agintukoa garatzeko eta erabiltzeko baimena ematen zaio eta horrek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan hartuko du indarra. Gasteizen, 1986.eko Azaroak 18. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Kultura eta Turismo-Sailburua, LUIS MARIA BANDRES UNANUE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.