Arautegia
InprimatuIrailaren 9ko 188/ 1986 DEKRETUA, Autonomia Elkarteko Erakunde Orokorrenak ziren zenbait errepide zati Arabako Lurralde Historikora Transferituz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza; Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 176
- Hurrenkera-zk.: 2053
- Xedapen-zk.: 188
- Xedapen-data: 1986/09/09
- Argitaratze-data: 1986/09/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Irailaren 26ko 2.769/ 1980 Erret Dekretuaren bidez,Autonomia Estatutoan aurrikusitakoa egiteratuz, Autonomia Elkarteko lurraldean dauden bideuneetan, titularitate estataleko kontzesio izaerari lotu gabe dauden errepide, bide eta autobideen gain Estatuko Administraritzak erabilitako funtzio eta ahalmenak Euskal Herriko Autonomia Elkarteari eskuratzea egin zen. Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Erakunde Orokorren eta bere Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko erlazioei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7.a).8 artikuluan agindutakoa garatuz, dagozkion Bitariko Batzordeak aurretik ados jarririk, gai horri buruzko konpetentziak Erakunde Orokorrek Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Historikoetara eskuz aldatzea onartu zen, Arabako Lurralde Historikoari buruz erabakirik hartu gabe, zentzu horritako erabakirik pruemiagabekotzat jo zelako, Autonomia Estatutuko 10.34 eta 37.2 artikuluetan ezarritakoa eta Arabako Foru Aldundiak bere lurraldean bere sarean Estatuak izaera arrunteko lurraldean zituen konpetentzia berdinak zituela kontuan harturik. Hala ere, Arabako lurraldeen barruan sartzen diren eta bideuneari zegozkion ahalmenak tradizioz Estatuak iharduten zituen bideune zehatz batzuk daudela egiaztatu da, Irailaren 26ko 2.769/80 Erret Dekretua jarraituz Autunomia Elkateari eskuratutzat ,otzen direnak, eta hauen titularitatea Azaroaren 25eko 27/ 1983 Legean ezarritakoa betez aipatutako Lurralde Historikoko foru organuetara transferitzea beharrezkoa da. Hori horrela, Autonomia Elkarteko Erakunde Orokorren eta bere Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko Erlazioen Legearen Lehenengo Aldibaterako Erabakian ezarritakoarekin bat etorriz, Ekonomia arazoetarako Lehendakariordeak eta Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburuak batera egindako proposamenez, Gobernu Kontseiluak 1986.eko Irailaren 9an akordio bat hartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: Lehenengoa.- Eusko Jaurlaritza-Arabako Foru Aldundia Transferentzietarako Bitariko Batzordeak 1986.eko Uztailaren 2ko bere bileran Batzorde horren Plenoak hartutako eta Dekretu honen eraskinean transkribitzen den Errepide eta Bideen gaian, Autonomia Elkarteko Erakunde Orokorretatik Arabako Foru Aldundira transferitzen diren zerbitzu, ondare eta betebeharrak zehazten dituen akordioa onarazen da. Bigarrena; Horren ondorioz, aipatutako eraskinean zehazten diren errepide zatiak eta horiei dagozkien konpetentzia, eskubide eta betebeharrak Arabako Lurralde Historikoari eskuraturik getditzen dira. Hirugarrena.- Aldaketa honek Bitariko Batzordean ezarritako egunetik aurrera edukiko ditu ondorioak. Laugarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua izango da, aldi berean Foru Dekretu egokia Arabako Boletin Ofizialean sartuko delarik, Boletin horietan argitaratu dadineko egun berean sartuko delarik indarrean. Gasteiz, 1986.eko Irailak 9. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia Arazoetarako Lehendakariordea, JAVIER GARCIA EGOTXEAGA. Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA. ERASKINA Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordearen Idazkari den Carmelo Arcelus Mugika Jaunak, honako hau EGIAZTATZEN DU: Batzordeak, 1986.eko Uztailaren 2an egindako Osoko-Biluran. ondoren adierazten den moduan, honako bide-zati hauei dagozkien errepide eta bideen zerbitzuak Arabako Kondaira-Lurraldeari eskuratzea erabaki zuen: A) ESKURATZEAREN GAI DIREN ERREPIDE-ZATIAK -625-E, Arabako Lurraldean. - 232-E errepidetik (Lacorzanilla) Treviñoko mugaraino. H-121. Luzeera: 7 kilometro. - 625-E errepideeik, Burgosko mugaraino (Sobronetik joanda). Luzeera: 10,6 kilometro. - Harotik Peñacerradarako errepidea (Labastidatik joanda). Luzeera: 1. errepide-zatia, Ebron, 232-E.-raino (Labastidan), 3,7 kilometro. 2. errepide-zatia, 232-E.-tik (Labastidan) Errioxako mugaraino, 1,9 kilometro. 3. errepide-zatia, Errioxako mugatik (Toloñoko garaia) Peñacerradara, 4,3 kilometro. Arabako guztia: 9,9 kilometro. -Logroñon erdian gelditzen den errepide-zati bat (Ribas de Teresoko Aldeal: 7 kilometro gutxi gora behera. Artzeniagatik Burgosko mugarainoko errepidea, Trespaderneruntz (Peña Angulotik joanda). Luzeera: 3 kilometro. Aurreko adar bat den errepidea, El Refugio izeneko leku batetik Burgosko mugaraino, Villasana de Menaruntz. Luzeera: 1,3 kilometro. B) ERREPIDE-ZATI HORIEI BEGIRA ARABAKO KONDAIRA-LURRALDEARI DAGOZKIEN AGINTEPIDEAK. Egiteko eta zerbitzu eskualdaketa hau, Euskal Herriko Autonomia-Estatutoaren 10. atalaren 34 idazatiarekin zerikusia duen «Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harreman»-ei buruzko Abenduaren 25eko 27/1983 legeko 7. atalaren 8 a) idazatian ohartemandakoaren babespean egiten da. C) ESKURATZEN DIREN EGITEKOAK a) Orain arte Euskal Autonomia-Elkartearen jabegopean egon diren eta uzte-jaurpidepean ez dauden errepide, bide eta errepide-gurenen antolaketa, dirubideketa, egitamuketa, eraikiketa, zaingo, aldaketa, erabilketa eta ustiaketa-alorreango egiteko eta agintepide guztiak, bero Kondaira-Lurraldearen barrutik joan eta oinarrizko, osagarrizko eta eskualde-mailako sareen ibilbideetan dauden errepide-zatietan. b) Arabako Kondaira-Lurraldeak, bere jabegopeko errepide guztietan, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek onar dezaten Errepideetarako Egitamu Orokorrean finkatzen diren teknika eta iragarketa-alorreko arauei indarra emando die. c) Estatuko sarearen luzapena diren edo Elkartekoez besteko Herri-Erakundeekin edo Autonomia-Elkarte honetako Kondaira-Lurraldeekin estekartzen diren errepideak direla eta, Arabako Lurraldeak, aipatutako Errepideetarako Egitamu Orokorrean ezar daitezen ohartemate, helburu, lehentasun eta hobekuntzak egin behar izango ditu gutxienez, eta horren ezean, Estatuaren eta Autonomia-Elkartearen arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1980.eko Irailaren 25ean hartutako erabakiak dioenenatxe erabilgarri gerta daitezen Estatuko legeetan. d) Arabako Kondaira Lurraldeak, errepideak egiteari eta zaintzeari buruz Estatuak eman ditzan teknika-arau orokorrak bete egin beharko ditu, nazioarte-mailako itunei, erabakiei edo gomendioei men eginez. Euskal Herriko Autonomia-Estatutoko 20.3 atalean jarritakoaren arauera. Arabako Kondaira-Lurraldeak, halaber, Estatuak eman ditzan manuei men egin beharko die errepideak egiteari, zaintzeari eta ustiatzeari dogokienetan, baldin manu horiek arrazoi-bidez eta Estaduaren babeserako ematen badira e) Autonomia-Elkarteak, Estatuak, elkarteez kanpoko beste Herri-Erakudeek edo Kondaira-Lurraldeek duten egitasmoen ondorioz, elkartze-bide berri batzuk egiteko asmoa izan eta horien taiuketa beste ezein Kondaira-Lurraldetan, edo hauen lur-mugakideetan eragina izatea gertatuz gero, egitasmo horiek elkarri egokitu beharko dira, batak eta besteak dituzten ahalmen eta agintepideak oinarri harturik. D) AGINTE-ESKURAKETAREN ERAGITE-INDARRA Zerbitzu horien aginte-eskuraketak, 1986.eko Urtarrilaren lehenengotik hasita izango du eragite-indarra. Eta horrela erasota gel dadin egiten dut egiaztapen hau. Gasteiz, 1986.eko Uztailak 2. Idazkaria, CARMELO ARCELUS MUXIKA. Ongi Deritzat Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA. JUAN M. OLLORA OCHOA DE ASPURU.