Arautegia
InprimatuMartxoaren 11ko 78/1986 DEKRETOA, Euskadiko Kooperatiben Errejistroa araupetzen duen Uztailaren 26ko 161/ 1982 Dekretoa aldatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 69
- Hurrenkera-zk.: 812
- Xedapen-zk.: 78
- Xedapen-data: 1986/03/11
- Argitaratze-data: 1986/04/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Euskadiko Kooperatibei buruzko Otsailaren llko 1/1982 Legeko Azken Erabakietatik Laugarrenak dioenaren arabera, Uztailaren 26ko 161/1982 Dekretoak Euskadiko Kooperatiben Errejistroaren antolaera eta funtzionamendua araupetu zituen Autonomia Elkarteko Organo Nagusia eta Zerbitzu Nagusiaren Sekzio erako Lurralde Organoak eraketa-base gisa hartuz, azkenengo hauek Euskal Herriko Auconomia Elkarteko Lurralde Historiko bakoitzeko Laneko Lurralde Ordezkaritzetan egoitza izango zutela. Lurraldeetako Sekzioen funtzionamendurako egintepideak Uztailaren 26ko 161/1982 Dekretoan zehaztu ziren inskribatuko ziren kooperatibek zehaztutako estatuto-eremuaren erizpidea oinarritzat hartuz eta Organo nagusiak agintea beregana zezakeen printzipioaz hori gehituz, eta hau, Kooperatiba Sozietateak ekonomia eta gizarte hedadura handia izan, ekonomia-administrazio mailan eragin bortitza eduki edo kooperatiba elkarkuntza kasuak eman zitezenean gauzatuko zela. Hala ere, esperientziak zera erakustarazi du, sailkapen eta errejistraketarako lege ekintzek teknika eta lege mailako edukina dutela soil-soilki, kapital kuantifikazioecan edo kideen kopuruan, berezko gradu edo sortarazte eratorrietan, edo administrazio ekintzen pean dagoen izakiaren sozietate edo elkarte naturalezan, inolako eraginik ez dutela lege ekintza horiek. Hori horrela, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburuaren proposamenez eta Eusko Jaurlaritzako Kontsciluak 1986.eko Martxoaren Ilan egindako batzarrean aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Artikulua.- Uztailaren 26ko 161/1982 Dekretoko bigarren artikulua, honako era honetan gelditzen da idatzita: «Euskadiko Kooperatiben Errejistroak, honako egiteko hauek izango ditu: A) Autonomia Elkarteko Organo Nagusi denez: Indarreatt dauden legeen arabera egin beharreko lege ekintzak sailkatzea, inskribatzea eta zertifikatzea, honako hauei dagozkienetan: a) Lurralde Historiko baten eremua baino handiagoa hartzen duten Kooperatiben Federakuntzei edo Federakuntza horien Elkarteei. b) Beren eratze egunetik, Lurralde Historiko batena baino eremu handiagoa izan dezaten lehen graduko Kooperatibei. c) Beren eratze egunetik, Lurralde Historiko batena baino eremu handiagoa izan dezaten bigarren edo areagoko graduko Kooperatibci. B) Lurralde Organoak direnez: Hala behar izan dezaten lege ekintzak sailkatzea, inskribatzea eta zertifikatzea aurreko A) apartaduan sartzen ez diren kooperatibei dagozkienetan. Hala ere, kasuaren teknika eta lege mailako garrantziak eta konplexitateak hala eska dezatenean, TokianTokiko Organoetako arduradunek, hitzez edo idatziz, dagokion aholkua eskatu ahal izango dute sailkapenari ebazpena eman aurretik. Bigarren Artikulua.- Uztailaren 26ko 161/1982 Dekretoko hamargarren artikulua, era honetan geldituko da idatzita: «Kooperatiben Federazioen eta Federazioen Elkarteen inskribapena, errejsitro Liburu berezi batetan egingo da Kooperatiba Soziatateen Inskribapen Liburuarentzako ezartzen diren formalitateen arabera.» AZKEN GRABAKIA Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik hasita izango du indarra. Gasteiz, 1986.eko Martxoak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA.