Arautegia
InprimatuAbenduaren l7ko 391/85 DEKRETOA, Europako Elkarteekin zerikusia duten gaietarako Kabinetea sortuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 17
- Hurrenkera-zk.: 230
- Xedapen-zk.: 391
- Xedapen-data: 1985/12/17
- Argitaratze-data: 1986/01/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Jaurlaritzaren funtzio eta jardute eremua erabakitzeari buruzko Urtarrilaren 27ko 5/1985 Dekrecoak, bere hirugarren atalean, Jaurlaritzaren Batzorde Ekonomikoa osatzen duten Sailen politika ekonomikoa eta ekonomia-jarduna koordinatzea Ekonomia Gaietarako Lehendakariordeari dagokiola finkatzen du, Lehendakariaren zuzendaritza politikoaren eta jardunaren kaltetan izan gabe. Egokiera arrazoiek, aldi artan, Espainia EEE-an Sartzeko Negoziaketen Ikerketa eta Jarraipenerako Batzordea Urtarrilaren 7ko 8/1982 Dekretoz sortzea eskatu zuten eta geroztik, 1984.eko Ekainaetik hasita, Batzorde hori, errealitatean, Lehendakariordetzari zuzen atxikitako Kabinete Tekniko bat bihurtu zen, Europako Elkarteekiko harremanetaz arduratuko zena. Gaurregun, Elkarte Europeekiko Negoziaketak amaitu ondoren, Atxikimendu Tratadua izenpetu ondoren, seguruen datorren 1986.eko Urtarrileko lehenengoetan hasiko den aldi berriak eska ditzan laguntza eta aholkularitzako organoz, aipatutako funtzio haren titularra hornitzea beharrezko gertatzen da. Bide horretan, Euskal Administrazioa kontextu europearrari nahitaez egokitu beharrari jarraitze horrek, lehentasuna duen egiteko bat izaten jarraitzen du. Euskal Herriko Autonomia Estatutotik begiratzen hasi eta Administrazioa ekonomiazko eragina duen zerbait delaren ikuspegitik, Ekonomia eremuak integratzearen ondorioak ezagutzea eta baloratzea, aipatutako agindu arautzaile horrek Ekonomia Gaietarako Lehendariordetzari ematen dizkion egitekoen artean sartzekoak dira. Euskal Gizarteko elkarteetatik datozen ekintzak sustatu, koordinatu eta bultzatzea ere bada aurrean esandakoaren xede osagarri bat. Xede eta helburu horiek betetzeko prozesuak, logika jatorrean, horretarako izango den organo bat sortu beharra eskatzen du, egiteko horri erantzuna emango diona, Europan sartzeko atarian agertzen diren zernolako berezien arauera eta behin-behingo egokitze aldian batez ere. Hori horrela, Ekonomia Gaietarako Lehendakariordearen proposamenez,zera ERABAKITZEN DUT Lehenengo Atala.- Ekonomia Gaietarako Lehendakariordetzari atxikita, Europako Elkarteekin zerikusia duten Gaietarako Kabinetea sortzen da. Bigaren atala.- Europako Elkarteekin zerikusia duten Gaietarako Kabinetea da Administrazio Nagusiko beste organo eta Enteei laguntza eta aholkuak emateko organoa, beroien konpetentzia-eremuan, Elkarte Europearrei eta Europako Kontseiluari buruzko gaietan. Helburu horrekin eta beste organo eta Enteek horretarako garatu ditzaten ekintzen kaltetan izan gabe, Kabineteari jarraiango egiteko hauek ematen zaizkio: a) Euskadiko Elkarte Autonomoko Administrazio Publikoaren organo eskudunekin elkarlanean, Elkarte Europearren eta Europako Kontseiluaren lan eta arauak aztertzea. b) Autonomia Elkarteko organoak eta Erakundeak, beroientzat interesgarriak izan daitezen elkartearekiko gorabeherez eta Europako Kontseiluaz puntualki informatzea. c) Europako Elkarteen eta Europako Kontseiluaren Konpetentzia alorrari eragiten dien Proiektoez eta Egitarauez informatzea Sailak eta Instituzio Erakundeak. d) Industria Suztatzeko eta Birrindartzeko Sozietatea, S.A.-ren baitan Europako Elkarteekin zerikusia duten gaietara dedikatutako sekzioak burutu ditzan egitekoak koordinatzea, bere idazgu edo ordezkaritzetan. e) Euskal Administrazioko agintaritza-sail bereziei, informeak, ikerketak, diktamenak eta lanak egiteko proposamena egitea. f) Elkarteko eta Europako Kontseiluko arazoek eragindako gaiei buruz sor daitezen informaketa eta teknika lanetako taldeetan eta bileretan parte hartzea g) Euskal Erakunde Publikoen eta Elkarte Organismoen baina Europako Kontseiluaren artean sor daitezen harrernanak koordinatzea. h) Antola daitezen mekanismoei darizkienak pertsona eta erakunde pribatuei dagozkienetan, Europarekiko gaiekin lotura duen eremuko ekintzetarako Eusko Jaurlaritzaren laguntza edo nolabaiteko finantzaketa bideak jaso ditzatenean. Zuzenbide Publikopeko Gorporazio, Erakunde Publiko, Sozial-Profesional eta Kulturarako Erakundeekin elkarlana egitea, aipatutako gai europear eta Europako Kontseiluaren eremu barruan. j) Kabinetean bildutako informabideak eduki eta Europako Elkarte eta Kontseiluari buruz Autonomia Elkarteko Adrninistrazio Publikoan, bai idatziz, bai informatika bidez dagoena ezagutu eta erabili ahal izateko eta bai, erabaki dadin modura, Dokutnentazio Zentro bat ezartzea ere. k) Orohar, Autonomia Elkarteko Administrazio Publikoari laguntza eta aholkua ematea, Europako Ekonomia Elkarteari eta Europako Kontseiluari dagozkion gaietan. Hirugarren Alala.- Zuzendari batek egingo du Kabinetearen buruzagitza, Lehendakariordearen orientabideen pean eta lrari atxikita egongo dela. Honako aginte hauek ematen zaizkio Zuzendariari: a) Lehendakariordearen aginduak betetzea eta espreski ematen zaizkion agintebideak erabiltzea. b) Kabineteko langileekiko goi mailako buruzagitza egitea eta buruzagitza horri dagozkion erazoak ebaztea. c) Helburuak bete ahal izateko Kabineteko zerbitzuek burutu ditzaten lanak eta projektoak gidatzea eta koordinatzea. d) Kabineteko aurrekontuaren gestioa. Hori gauzatzeko beharrezkoak izan daitezen kontratoak egitea edo, hala behar izanez gero, proposatzea. Laugarren Atala.- Europako Elkarteekin Zerikusia duten duten Gaietarako Kabinetean, Zuzendariaren artezko menpetasunez eta erabaki dadin organo-mailaz, honako lantalde hauek egongo dira: a) Ekonomikoa, Elkartearekiko politiken eta diru eta aurrekontu arazoen jarraipena egiteko ardura duena. b) Juridikoa, horren eginbeharra, 2garren atalean aurrikusitako laguntzazko eta aholku ematezko egitekoak, bere alderdi juridikoan, burutzea delarik. c) Idazkaritza Nagusia, instituzio alorraz, dokumentu eta informatika ikerketaz eta Kabinetearen beraren gestio arazoez arduratuko da. d) Kanpoko dokumentazioa, berariz baimendua izan dadin heinean, Kabineteaz kanpoko eta Kabinetearen baitango informazioa Erakundeei eta orohar, publikoari eskaintzeaz eta hurbiltzeaz arduratuko da, horretarako ezar dadin prozeduraren arauera. e) Euskadi Europako Elkartean errezago erabat sartzen laguntzeko asmoz bideratutako kolektibo berezien suztapena. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- EEE-kingo negazioaketen Azterketarako eta Jarraipenerako Batzorde Teknikoaren Urtarrilaren 7ko 8/1982 Dekretoa indargabetuta gelditzen da. Bigarrena.- Dekreto honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argicaratua izan dadin biharamonean hartuko du indarra. Gasteiz, 1985.eko Abenduak 17. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.