Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Urtarrilaren 7ko 4/ 1986 DEKRETOA, Nekazaritza-alorrean eskuratuta dauden zerbitzuen laguntza-taldeetako lanarigoa eta Karrantzako Oihan-Etxea eta Gernikako Oihan-Lur Elkorra, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari eskuratuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomi Gaietarako Lehendakaritzaordetza; Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 5
  • Hurrenkera-zk.: 32
  • Xedapen-zk.: 4
  • Xedapen-data: 1986/01/07
  • Argitaratze-data: 1986/01/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

ERASKINA TAULAAutonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeeteetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, ondoko agintepide hauek eskuratzen dizkie Kondaira Lurraldeei, bere 7. atalean: A) Jarraiango gai hauekiko agintepide osoa: Mendi, oihan-ustiaketa eta zerbitzu, abereentzako bide eta alaguneekikoa, guzti hori, Autonomia-Estatutoaren 10.8 atalak dioen modu eta neurritan; oihanzaintza eta nekazaritza eta oihan-lurrei bere onean euste eta hobetze-gaiekikoa. B) Ondorengo gai hauei buruz Euskadi Osorako Erakundeek emandako arauak osabideratzea eta egiteratzea: 1.- Landare-osasunteta, nekazaritzaren eraldakuntza eta hazkuntza, nekazaritzaren zabalkundea, suztapena eta gaikuntza; mahastigintza eta ardogintza; landare-hazkuntza, haziak eta mintegi-landareak salbu. 2.- Abereen hazkuntza eta osasunketa. 3.- Ur gezako arrainez eta ehizaz baliatzeko jaurpideak. C) Euskadi Osorako Erakundeen legeak bere lurraldearen barrruan eginbideratzea; hau da: 1.- Babespeko berezko tokiez Arduratzea. 2.- Suteen aurkako zaingoa egitea. Martxoaren 5eko 53/ 1985 Dekretoaren bidez, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen Nekazaritza-alorreko agintepideak Biztaiko Kondaira-Lurraldeari eskuratzen zaizkio. Geroago, Nekazaritza-alorrean eskuratutako zerbitzuen laguntza-taldeetako lanarigoa Erresumak Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari eskuratzeari buruzko Apirilaren 19ko 789/ 1985 Errege-Dekretoa dela bide, izadiari bere onean eusteko, landareen eta abereen hazkuntza eta abere-osasunketa alorrei dagozkien ingurualdeetango ihardutze-sailak eskuratzen dira besteak beste, alor horiek, dagoeneko, eskuratuta daude, eta bai Karrantzako Oihan-Etxea eta Gernikako Oihan-Lur Elkorra ere. Beharrezko gertatzen da beraz eskuratutako alorrei dagozkien laguntza-taldeetako lanarigoa eta bai Karrantzako Oihan-Etxea eta Gernikako Oihan-Lur Elkorra ere, Bizkaiko Diputazioari eskuratzea. Hori dela eta, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Legeko Aldibaterako Erabakietatik Lehenengoak dioenaren arauera, Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordeak eta Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburuak batean egindako saloz, eta Jaurlaritzak 1986.eko Urtarrilaren 7an egindako bilkuran onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. atala.- Eusko jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru-Diputazinaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeak 1985.eko Abenduaren 10ean egindako Osoko Bilkuran, Nekazaritza-alorroan eskuratutako serbitzuen laguntza-taldeetako lanarigoa eta bai Karrantzako Oihan-Etxea eta Gernikako Oihan-Lur Elkorra ere, eskuratzeari buruz hartutako erabakia onartzen da eta, Erabaki hori, Dekreto honetako 2. Eraskinean ematen da. 2. atala: Beraz, erahaki-idazkeran eta horri erantsitakn zerrendan jarritako lanarizko baliapideak Arabako Kondaira-Lurraldeari eskuratuta gelditzen dira. 3. atala: Aginte-Eskuraketa hau, Bitariko Batzordearen erabakian zehaztutako egunetik bertatik hasita jarriko da indarrean. 4. atala: Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, dagokion Foru-Dekretoa bere aldetik Bizkaiko Jaurerriko Aldizkari Ofizialean sartuko dela, eta aipaturiko Aldizkarietan argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, 1986.eko Urtarrilak 7. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Ekonomia-Gaietarako Lehendakariordea, XABIER GARCIA EGOTXEAGA. Nekazaritza eta Arrantzu-Sailburua, FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR.ERASKINA Carmelo Arcelus Mujika Jauna, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru-Diputazioaren arteko Aginte-Eskuraketetarako Bitariko Batzordeko Idazkari naizen honek, honako hau EGIAZTATZEN DU: 1985.eko Abenduaren 10ean egindako Batzordearen Osoko Bilkuran, Bizkaiko Kondaira-Lurraldeari nekazaritza-alorrean eskuratutako zerbitzuen laguntza-taldeetako lanarigoa eta bai Karrantzako Oihan-Etxea eta Gernikako Oihan-Lur Elkorra ere, eskuratzea erabaki zela, ondoren aipatzen den modu eta neurritan: 1) Bizkaiko Kondaira-Lurraldeak nekazaritza-alorrean dituen agintepideak. Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Kondaira-Lurraldetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, ondoko agintepide hauek ematen dizkie Kondaira-Lurraldeei, bere 7. atalean: A) Jarraiango gai hauekiko agintepide osoa: Mendi, oihan-ustiaketa eta zerbitzu, abereentzako bide eta alaguneekikoa, guzti hori, Autonomia-Estatutoaren 10.8 atalak dioen tnodu eta neurritan; oihanzaintza eta nekazaritza eta oihan-lurrei bere onean euste eta hobetze-gaiekikoa. . B) Ondorengo gai hauei buruz Euskadi Osorako Erakundeek emandako arauak osabideratzea eta egiteratzea: 1: Landare-osasunketa, nekazaritzaren eraldakuntza eta hazkuntza, nekazaritza-zabalkundea, suztapena eta gaikuntza; mahastigintza eta ardogintza; landare-hazkuntza, haziak eta mintegi-landareak salbu. 2: Abereen hazkuntza eta osasunketa. 3: Ur gezako arrainez eta ehizaz baliatzeko jaurpideak. C) Euskadi Osorako Erakundeen legeak bere lurraldearen barrruan eginbideratzea, hau da: 1: Babespeko berezko tokiez Arduratzea. 2: Suteen aurkako zaingoa egitea. 2) Eskuratzen diren Zerbitzu eta Erakundeak. Martxoaren 5eko 53/1985 Dekretoz Bizkaiko Foru-Diputazioari eskuratutako gaiei dagozkien laguntza-taldeetako lanarigoa eskuratzen da eta bai Karrantzako Oihan-Etxea eta Gernikako Oihan-Lur Elkorra ere. 3) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako ogasun, eskubide eta betebeharrak 1 eraskinean ematen dira. Eskuratutako ogasun mugikorrak, horretazko emate eta jasotze-agirietan aipatzen direnak izango dira. 4) Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanariak. Eskuratzen diren zerbitzuei atxikitako lanarien zerrenda 2 Eraskinean ematen da. ' 5) Eskuraketaren eragite-indarra. Aldatutako lanarigoaren eskuraketak, 1986.eko Urtarrilaren lehenengoan izango du eragite-indarra. Eta erasota geldi dadin egiten dut egiaztapen hau, Gasteizen, 1985.eko Abenduaren 10ean. Idazkaria, CARMELO ARCELUS MUJIKA. Batzordeburuak, XABIER GARCIA EGOTXEAGA. JOSE M. MAKUA ZARANDONA. TAULAERASKINA