Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

Ekainaren 11ko 245/1985 DEKRETOA, zortzirehun mila peseta gainditzen ez dituzten lanen akurapenetarako jaurpidetza berezia ezarriz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 168
  • Hurrenkera-zk.: 1701
  • Xedapen-zk.: 245
  • Xedapen-data: 1985/06/11
  • Argitaratze-data: 1985/08/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

ERASKINA FORMULARIOMaiatzaren 28ko 4/1985 Legeko (Ekainaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 114 alea) Gehigarrizko Erabakietatik Bosgarrenak eta Abenduaren 28ko 5/1984 Legeko (1985.eko Urtarrilaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko 1ehenengo alea) Gehigarrizko Erabakietatik Bigarrenak, akurapen modu batzuk, Dekretoz araupetzeko baimena ematen diote Eusko Jaurlaritzari, horien artean, eraikintza berriaren edo konponketa handiaren sailkapena izan ez dezaten eta guztirako diruegitamua zortzirehun mila peseta gainditzen ez dituzten obrak sartzen direla. Administrazioaren ekintzek eduki behar duten bizkortasunak nabarmentasun argiagoa hartzen du holakoetan, diru gutxiko obrak direnez, espedienteen ekonomiazko garrantzia eskasari ez dagozkion legebideak egin beharra alferrikakoa bait da eta Administrazioaren akurapenen oinarri arauei zehatz-mehatz egokitzea erraz berma daiteke jadanik onartuta dauden legebideak erabiliz. Hori horrela, Ekonomia eta Herriogasun Saileko Sailburuaren saloz eta Administrazioaren Akurapenetarako Aholku Batzordetza eginez Euskal herriko Akurapen Batzorde Nagusiaren aldezko txostena duela eta Jaurlaritzak 1985.eko Ekainaren 11an egindako batzarrean aztertu eta onartu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.- Eraldaketa, konponketa txiki, kontserbazio edo zainketa sailkapena izan, zortzirehun mila peseta gainditzen ez dituen akurapen aurrekontua duten eta Arduralaritza Legedipean dauden Euskadiko Autonomia Elkarteko Administrazio Nagusiko eta Instituzionaleko agintesail ezberdinek bideak eginarazi diezazkieten administrazio-akurapenak egingo dira Dekreto honetako arauen pean. Biganen Atala.- l. Akurapena egin dadila aginduz Erabakia eman dezan agintedun organoaren aginduz hasera emango zaio akurapen espedienteari, Erabaki horretan horrek herri zuduetarako duen onuragarritasuna egiaztatuko dela. 2. Lana burutzeko beharrezko den zatikatutako eta gaitasuna duen Teknikariak izenpetutako aurrekontua erantsiko zaio espedienteari. Eraikuntza beraren egiteratze aurrekontua zenbatzerakoan, artezko eta zeharkako kostuak banan-banan erasota uztea, ez da beharrezko izango. Egituraren koste orokorrak banan-banan zehaztu beharko dira, Erresumako Araudi Nagusiko 68. Atalak ezartzen dituen mugen barruan. Dagokion Teknika Zerbitzuek planoak gertatzea edo osatzebidezko beste edozein agiri eratzea beharrezkotzat jo dezatenean bakarrik, aginduko da horiek egitea. Dena-dela, aurrekontu batek obra oso bat hartuko du bere baitan derrigorrez, Erresumako Akurapenetarako Araudi Nagusiko 58. Atalak ezartzen duenaren arabera. 3. Aurrez egin bebarreko replanteoa eta egitasmoaren bideragarritasunaren arrazoizkotasuna, aurrekontua eratu duen Teknikariak egitasmoari eman diezaion adostasunak bere baitan daramatzala ulertuko da. 4. Akurapenerako aurreikusitako aurrekonturako behar hainbat diru dagoenari buruzko dagokion Zerbitzuko Arduradunak izenpetutako agiaztagiria erantsiko zaio gainera. Hirugarren Atala.- l. Egitasmoak aurreikusten dituen obrak haietan egingo direneko lurren erabateko jabetza eta iaretasunari buruzko txostena eta banakako egiaztagiria beharrezkoak izango dira, horien jabetza Administrazioak duela erasota ez dagoenean bakar-bakarrik. Bestela, espedientearen onarpenean sartutakotzat joko dira 2. Berarizko Administrazio-Baldintzen Zerrendak, bakoitzean beharrezkoak izan daitezenak bilduko ditu eta kontratoa suztatu zueneko organoaren Lege-Zerbitzuak emango dizkie argipideak Legegintza-mailan. Indarrean dagoen Orotariko Administrazio-Baldintzen Pleguan ezarritakoaren aurkakoak balira, Aukurapen Batzorde Nagusiak Plegua onartu baino lehenago aurrez informatuko dira. 3. Atal honetan eta aurrekoan ohartemandako bideak bete ondoren, akurapenerako ihardutze-erakundeak espedientea onartuko du eta horren saltzaroari ekiteko agintea emango du. Laugarren Atala.- 1. Dekreto honek aipatzen dituen kontratoak artezko kontratazioz emango dira, gutxienez hiru lehiatzaileren eskaintzak egongo direla, kontratazio-organoak nahikotzat har dezan denboran eta eskeintza-eskea eta epe-iraupena idatziz erasota geldituko direlarik. 2. Eskaintza egiteko gonbitea araupetutako Eredu bidez egingo da, horri, kontrataz egiteratzeko aurrekontuaren eta onar zitezkeen Teknikazko edo berarizko Administrazio-Baldintzen baita eskaintzaren araupetutako modeloa ale bat erantsiko zaiola; eskaintzak aurkezteko epean, espedientean dagoen gainontzeko dokumentazioa doakienen eskuragarri non dagoen berariz aipatuz. 3. Lehiatzailearen eskeintzak araupetutako ereduz aurkeztuko dira, bakoitzerako eska daitezen agiripaperak erantsiz, eta ezingo dute aurrez onartutako kontrataegiteratzeko gehiengo diruzenbateko guztia gainditu, hor egiteratze eta egitura-goste guztiak sartuta daudela uste delarik eta berariz, akuratzailearen industria-irabazia, hitzarmenean eta horren egiterapenean eragina izan dezaten zergapide-alorreko edonolako zerga eta petxa guztiak. Bosgarren Atala.- 1. Espedientea, araupetzen duten manuen arauera, kritikaren gai izango da. 2. Espedientearen aldeko ikuskaketa egitetik gehienez hiru laneguneko epearen barruan eta Zerbitzu Teknikoen eta Juridikoen aurre erizpena jaso ondoren, akurapen-sailak akurapena bete gabe gelditzea edo Administrazioaren zuduarentzako eskeintzarik egokienari ematea erabakiko du. Seigarren Atala.- Dekreto honetan oharemandakoaren arauera tramitatutako kontratoei eta espedienteei ez zaie inolako fiantzarik eskatuko. Zazpigarren Atala.- l. Enpresarioari akurapena eskuratu duela esanez egindako jakinarazpenak, horren ardurapeko emankizunak egiteratzearen hasera jar dezake. Bestala, hauek, Administrazioak akuratzaileari hala eska diezaionean hasiko dira. 2. Egitasmoa ez dela bideragarri baderizkio akuratzaileak, obrak hasteko agindua hartu ondorengo 5 eguneko epearen barruan, horren berri emango dio Administrazioari, replanteoaren egiaztapen-agiria egin ahal izateko. Hau gerta dadinean, Erresumako Akurapenarteko Araudi Nagusiko 127. Ataleko G letraren araue ra, hasera emango zaio obren egiterapenaren epearen zenbaketari. Zortzigarren Atala.- Hitzarmena, araupetutako agiripaperez eratuko da, horri, akurapenaren kontratazioaurrekontuaren, berarizko Teknikazko eta Administrazio-Baldintzen eta akuratzaileak aurkeztutako eskaintzaren ale bat erantsiko zaiolarik; guzti hori, alde guztiak izenpeturik. Administrazioak, hitzarmenaren araupetutako ereduari espedientean azaltzen diren batzuk eranstea erabaki dezake eta lehiatzaileek horiek izenpetzea ere. 2. Administrazioaren ordezkotza, indarrean dauden banaketazko edo esku ematezko arauen arauera egingo da. 3. Ez daiteke akuratzaileari egiteko ordainketarik baimendu, atal honetan ohartemandako agiripapera eman gabe dagoen bitartean. Bederatxigarren Atala.- l. Obrak amaitu ondoren, beroien behin-behingo eskuraketa egingo da, bai akuratzailearen eta bai Administrazioaren ordezkariak bertan direla, bakoitzaren izenean bat. Honen ondoren eta ekintza berean, behin-behingo neurketa eta ordainketa egingo dira eta hartzailearen ordezkariari horren berri emango zaio. Bost egunen epe barruan jazarpenik jasoko ez balitz, ordainketa betikotzat joko da. 2. Behin-behingo eskuraketa egin ondorengo urtebete igaro ondoren, behin-betiko eskuraketa egindakotzat I joko da, obretan akatsak edo hutsak daudela, epe horren barruan, Administrazioak salatu dezanean izan ezik. Hamargarren Atala.- Ordainketa aldi batean egingo da, obra amaitu delaren egiaztapena behin-betikoa izan dadinean. Hamaikagarren Atala.- Obrak gauzatzerakoan aldaketak egitea beharrezkoa izango balitz, izendapen prezioaren ehuneko hogeita bosta baino handiagoa ez da izango horren balorea. LEHENENGO ERABAKI GEHIGARRIA Eusko Jaurlaritzak, Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz eta Kontrataziorako Batzorde Nagusiak proposamena egin ondoren, lehiaketa publiko bidez kontrato-hartzaile batzuk aukeratzeko beharrezkoa izan dadin Dekretoa onartzen du; kontrato-hartzaile horiek, bi urtetan baino gehiago iraun ez dezan mugatutako epealdi batez, Zerbitzu batek has ditzan lanen ardura izango dute. Aurreko zatian aipatutako araueijarraituz kontratobartzaile bat aukeratua izan dadinean, Dekreto honetan ohartemandako kontratoak emateko lehiatzaileak parte hartzea bazter daiteke eta aukeratua izan den kontratohartzaileari eman artez. BIGARREN ERABAKI GEHIGARRlA Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren saloz eta Kontrataziorako Batzorde Nagusiaren proposamena entzun ondoren, arau honetan araupetutako kontratoen beharrizen bereziei egokitutako Orotariko Administrazio-Baldintzen Plegua onar dezake Eusko Jaurlaritzak Dekreto bidez. Aipatutako erabakia argitara ez dadin bitartean, Abenduaren 31ko 3854/1970 Dekreto bidez onartutako Plegua izango da ezargarri. HIRUGARREN ERABAKI GEHIGARRIA Dekreto honetako laugarren atalean ohartemandako eskaintzak eskatzeko eta aurkezteko, araupetutako ereduak eta zortzigarren atalak aipatzen duen akurapenagiria onartzen dira, horiei I, II, eta III Eraskinak eransten zaizkiela. AZKEN ERABAKIA Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuari, Dekreto honetan ohartemandakoa garatzeko eta egiteratzeko beharrezkoak izan daitezen Aginduak eta Erabakiak emateko baimena ematen zaio; Dekreto hau indarrean sartu eta ondoren hasitako ekintza eta bide guztiei ezarriko zaie eta indarra Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin biharamonean hartuko duela. Gasteiz, 1985.eko Ekainak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia eta Herriogasun-Sailburua, FERNANDO SPAGNOLO DE LA TORRE.ERASKINA FORMULARIO